udal aldizkaria
Arraguako Larzabal etxadiko aparkalekua konpontzeko lanak hasi dira Karrikako errekaren berbideratzea ere hasi da Arraguan, Larzabal etxadian, udalaren jabetzakoa den aparkalekua konpontzeko lanak hasi dira. Egoera kaxkarrean zegoen eta asfaltatu egingo da.
2016ko IRAILA • 152. ZENBAKIA
Ugaldetxon, espaloiak berritzen
Ugaldetxon, Ihurrita poligonoko eta Katalintxoko espaloiak konpontzeko lanak martxan daude (bitartean, Xorrola Arizpen geratuko da). Auzotarrek egindako eskaerak aintzat hartuz gauzatu dira gune hauetako lanak.
teko lanak ere martxan jarriko dira. Errekak jana zuen errepide zatia eta errekako hormak sendotuko dira.
Auzotarren aspaldiko eskaera da aparkaleku hori konpontzea. Bazterrean Larzabalgo anbulatorioko aparkalekua dago. Multikirol pista bat jarriko da Aparkalekua konpontzeaz gain, multikirol pista bat ere jarriko da Larzabal etxadian. Arraguan gauzatuko diren lanek 126.000 €ko aurrekontua dute eta bi hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten du Udalak.
Euskal Herria plazako aparkalekuan lanak
Euskal Herria plazako aparkaleku publikoko lurra konpontzeko lanak egingo dira hilaren 12tik 20a bitartean. Egun horietan, ezin izango da aparkalekuan autorik utzi -12an atera bai, baina ezingo da sartu-. Lanak aparkalekuko lurraren arazoak konpontzeko dira.
Karrikako errekaren errekaltzea, hasita Pixkanaka, auzoetako eskaerei irtenbidea ematen eta markatutako lehentasunak gauzatzen ari da Udala. Bide horretan, Karrikan errekaren errekaltzea egi
Bide Berdeen Eguna, Arditurriko bidegorria eta meategiak txirrindaz elkartzeko aproposa Doneztebe plazatik 10:00etan abiatuko da meategietara bizikleta martxa Bide Berdeen Eguna ospatuko da Arditurriko bide- Meategiak prezio murriztuan bisitatzeko aukera gorrian eta Arditurriko meategian datorren igan- Honez gain, Arditurriko meategiak prezio mudean (hilak 18). rriztuan bisitatzeko aukera ere eskainiko da Bide Berdeen Egunean, 11:00etatik 14:00etara. Oiartzundik, Pasaiatik eta Errenteriatik bizikleta martxak egingo dira bidegorrian barrena, bosga- Oinarrizko bisita 3 €tan egin ahal izango da eta rren urtez jarraian. sakonekoa, berriz, 4 €tan. Bi bisitek segurtasun neurri guztiak betetzen dituzte. Oiartzungo kasuan, Doneztebe plazatik abiatuko da txirrinda-martxa, 10:00etan. Sei kilometroko ibilbide erraza izango da, Arditurriko meategietaraino, edozein adinetako txirrindulariek egiteko modukoa.
Igerilekua igandean itxiko da
Udako igerilekua datorren igandean (hilak 11) itxiko da. Udako denboraldiari agur esateko, uretako puzgarriak izango dira gaur 16:00etatik aurrera etxeko txikienentzat. 18:00etan, txokolatadarekin bukatuko da festa.
Jolasak eta herri kirolak Arditurriko meategietan bertan, herri kirolak eta jolasak izango dira goizean zehar. Segwayan ibilbideak ere antolatu dira (meategiak bisitatzen dituztenentzako, dohainik) eta bizikletak uzteko tokia ere izango da.
Bibliotekako ganbarako Ikasle Gela, martxan
Tronpeo norabide bakarrekoa ordu batzutan
Iturriozko Portugal herribidea konpondu da
Manuel Lekuona bibliotekako ganbara Ikasle Gela gisa egokituta, martxan dago irailaren 2az geroztik, bibliotekako ordutegiaren barruan. Ikasturte berria hasten denerako, herriko ikasle helduenei beste aukera bat eskaini nahi zaie ikasteko eta lanerako giro egokia bermatuko duen gune bat izan dezaten. Ikasteko 18 toki, ordenagailuak Interneteko konexioarekin eta igogailua bertaraino ditu. Beheko Ikasle Gela astelehenetik igandera irekita egongo da, hala ere, azterketa garaietan.
Tronpeoko malda (Iturrioztik Haurtzaro Ikastolara doana) norabide bakarrekoa izango da ikastetxeetako sarrera-irteera orduetan: 07:45etik 09:15era eta 16:00etatik 17:00etara. Ordu horietan, Tronpeoko malda jaisteko izango da. Hartutako erabakiarekin, oinezkoen segurtasuna hobetzeaz gain, ordu horietan ikastetxeen inguruan sortzen diren trafiko arazoak murrizteko balio izatea espero da. Erabakia Udalak eta ikastetxeek adostua izan da. Udaltzainek aste honetan aldaketa azaldu dute.
Iturriotz auzoan, Portugal herribidea konpondu da abuztutik hona. Herribide hori auzoko baserri askotara joateko bidea da. Herribideko zati batzuk erabat berritu dira eta beste batzuk errepasatu eta txukundu. Lan garrantzitsua da egin dena, eta azken urteetan herribideak konpontzeko hasitako lanketan kokatu behar da. Egindako inbertsioa 50.000 € ingurukoa izan da. Autoak dagoeneko normaltasunez pasatzen dira bertatik. Kamioiak pasatzeko, beste bi astez itxita egongo da, lurra behar den moduan finkatuta geratu dadin.