150 ap

Page 1

udal aldizkaria

2016ko UZTAILA • 150. ZENBAKIA

Larre Planaren baitan, Ibañarriko hesitura berritu da auzolanean eta iratze garbiketa hasi da Irailean otea garbituko da Bianditz, Kauso, Zaria eta Antonsoron Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean diseinatu eta finantzatu, eta herriko abeltzainen laguntzarekin aurrera eramaten ari den Larre Planaren baitan, lehenengo ekintza praktikoak burutu dira azken asteetan. Honela, bi asteburutan planteatutako auzolanean, Ibañarriko hesitura konpondu dute abeltzainek.

Arditurri Egunean, dantza eta kanta

400 lagun inguruk parte hartu dute bosgarren Arditurri Egunean. Bisita guztiak bete ziren eta Irrien Lagunen Klubaren jarraitzaile ttiki (eta ez hain ttikiek) primeran pasatu zuten dantza eta kanta.

Mendien garbiketa hasi da Mendi publikoen garbiketa ere hasi da. Aste hauetan iratzez garbitu dira Urmendi, Uzpuru-Kauso eta Zaria. Irailean, otez garbituko dira Bianditz, Bianditz Lepoa, Kauso, Antonsoro eta Zaria. Udalak eta Aldundiak 60.000 € bideratu dituzten lan hauetara.

Lehenengo saioa aurreko larunbatean egin zen, eta bigarrena bihar izango da. Goizeko 08:00etan geldituta daude abeltzainak, Ibañarrin bertan. Udal ordezkari batzuk ere parte hartu dute auzolanean -tartean, Jexux Leonet alkateak-.

Skate parka inauguratzeko festa

Gaetxe ondoko skate parka ekainaz geroztik erabilgarri badago ere, joan den hilaren 9an inauguratu zen ofizialki. Hamarnaka herritar inguratu ziren euren scooter, skate eta bmx-ekin antolatutako ekimenetara.

Saioen ondoren, Udalak bertara bildu diren abeltzainei hamaiketakoa eskaintzen die, esker ona adierazteko.

LANIN, langunean urratsak erabakiz

Eraso sexisten protokoloa eskualdeko festetan Herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina eta parranda-guneetarako protokoloa banatuko dira Eskualdeko lau Udalek herrietako festetan eraso sexisten kontra indarrak batu dituzte eta herritarrak sentsibilizatzeko kanpainaz gain (pegatinak eta kartelak banatuko dira), taberna, txosna gune eta elkarte gastronomikoetan erasoen aurreran nola jokatu jakiteko protokoloa banatuko da.

Herriko enpresa ttiki eta ertainak euskalduntzeko LANIN egitasmoa diseinatzeko prozesua erdibidera iritsi da. 128 herritarrek eta 33 enpresak euren iritzia eman dute egoeraren eta aurrera begirako urratsen inguruan. Bigarren langunea ere -bilera irekia- egin da.

Oiartzungo Udalak, xanistebanetan erasoren bat pairatu edo ikusten duten herritarrei Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatu nahi die, udaltzainek badakitelako eraso sexisten aurrean nola jokatu, eta Ertzaintzarekin elkarlanean dihardutelako arlo honetan.

Elizalde Herri Eskolako jolasparkea berritu da

Harri Beltzaren XX. kontzerturako gonbita

Ontzi berrerabilgarriak erosketak egiteko

Elizalde Herri Eskolako jolasparkea berritzeko lanak egin dira. Lurreko goma zaharra kendu eta berria jartzeaz gainera, jolasteko gunea hesitu da, haurren segurtasuna hobetzeko neurri gisa. Lanak udan egin dira, 2016/2017 ikasturtea hasteko dena prest egoteko eta eskolako haurrei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko asmoz. Gainera, aurten udaleku irekiak Haurtzaro Ikastolako eremuan direnez (urtero txandakatzen da tokia, bi ikastetxeen artean), lan hauek udalekuei eragin gabe egin ahal izan dira.

Harri Beltza hiesaren kontrako elkarteak antolatzen duen musika klasiko kontzertuaren 20. edizioa izango da hilaren 31n, 19:30ean San Esteban parrokian. Elkartearen udako kanpainari bukaera ematen dion ekintza kultural honen urteurren borobila dela eta, eta urte hauetan guztietan arlo kulturalean zein sozialean Harri Beltzak egin duen lana errekonozitu asmoz, Oiartzungo Udalak oiartzuarrak Los Caballeros del Traverso flauta laukoteak eskainiko duen doako kontzertura gonbidatu nahi ditu.

Arrandegi, harategi eta urdaitegietan erosketak ontzi berrerabilgarriekin egiteko Ontziratu zaitez! kanpaina martxan jarri dute Udalak eta Kutxa Ekoguneak bigarren aldiz. Helburua herritarren ohiturak finkatu eta, plastiko eta paper gutxiago sortzea dira. Herrian, gisa horretako 16 komertzio daude (Altzibar, Arragua, Elizalde eta Iturriotzen). Hauetako bakoitzari gutuna bidali zaio, eta Atez ateko Bulegoan ontziak banatzen ari da Udala (Hirigintzako bulegoan, 10:00etatik 13:30era). Aurten, urdaitegiak ere kanpainan sartzea da erronketako bat.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
150 ap by Oiartzungo Udala - Issuu