udal aldizkaria
Koxme Lizasoren ibilbidea omendu du Udalak
2015eko ABENDUA • 135. ZENBAKIA
ABARAXKA
Oiartzungo Bertso Eskolaren laguntza izan du omenaldian Koxme Lizaso bertsolaria zenari Udalak, haren senide eta Oiartzungo Bertso Eskolaren laguntzarekin, omenaldia egin dio bertsolaritzan, euskalgintzan eta udalgintzan egindako lana aitortzeko.
Abendua hilabete mugitua izan dugu Abaraxkan. Hilabetearen hasieran Torri Gukin egitasmoko erretiratuak etorri ziren gugana eta arratsaldea beraiekin pasa genuen berriketan eta jolasean. Oso gustura ibili ginen!
Parte hartu zuten, besteak beste, Antton Kazabon, Txomin Garmendia, Patxi Etxeberria, Ander Lizarralde, Jon Martin eta Amets Arzallus bertsolariek.
Astebete beranduago, Judit hezitzaile ohiari agurra egin genion, berarekin bi urte zoragarri pasa ostean. Merendola osasuntsu bat prestatu, opariak banatu eta kalean jolasten ibili ginen.
Lizasoren familiaren izenean haren biloba Eneko Huizik bertsotan ekarri zuen gogora aitona, ikusleria guztia hunkituz. Konsuelo Aizpurua emazteak jaso zuen Udalaren oroigarria, Pili, Irene eta Mirari alaben laguntzarekin.
Azken egun hauetan, berriz, ludoteka apaintzen ari gara Gabon kutsua emateko. Material naturalekin apaingarriak egin eta pixkanaka zuhaitzean jartzen aritu gara. Iazko apaingarriak eta koloretako argiek ere zuhaitza politago egin dute! Oporretarako hainbat ekintza antolatu ditugu, bertan ikusiko garelakoan, ONGI PASA GABONETAN!
Izar Etxeberriaren eskaintza
Izar Etxeberria Arruabarrena dantzariak Soinu Zahar Txapelketa irabazita jaso duen garaikurra eskaini dio Oiartzungo Udalari, ohitura denez. Josune Cousillas Kultura zinegotziak jaso zuen ikurra eta Etxeberriari zin egin zion oso ongi zainduko duela saria Udalak. Bide batez, Etxeberria zoriondu zuen hirugarren urtez segidan Euskal Herriko soinu zahar dantzaririk onena izateagatik.
Arozenaren bilduma, dohantzan
Udalak 2005ean Eugenio Arozenari erositako antzerki-bilduma dohantzan eman dio Euskaltzaindiari, herritarren eta ikertzaileen esku jarri dezan eta euskarazko antzerkiaren hedapenean lagundu dezan. Bi urteko epean, 2.800 erregistro baino gehiago dituen artxiboa katalogatuko du Euskaltzaindiak. Jexux Leonet alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dute hitzarmena.
oiartzun.eus, Udalaren webgunea berritu da
Arditurriko txondorretik ikatza aterako da bihar
HELTAko tailerretako euskararen egoeraz
Gospela euskaraz entzuteko aukera, 27an
www.oiartzun.eus, Oiartzungo Udalaren webgune korporatiboak, itxura berrituta bukatuko du 2015a. Udalaren asmoa webgunearen itxura erakargarriagoa izatea eta herriari buruzko datu gehiago ematea da, erabitzaileen beharrak hobeto asetzeko. Aurrera begira, webgunea hobetzen eta egokitzen joango da Udala. Besteak beste, Gardentasun Legeak administrazio publikoari esijitzen dizkion tresnak txertatuko dira Oiartzungo Udalaren webgune berrituan datorren urtean zehar.
29 egunez piztuta egon ondoren, Arditurriko txondorretik ikatza aterako dute bihar ikazkinek, Olentzeroren Laguntzaileekin batera. Hau izango da egitaraua: 17:30ean kalejira abiatuko da aparkalekutik Arditurrira. 17:30etik, bideo emanaldiaz gain, haurrek Olentzerori gutuna botatzeko postontzia egongo da jarrita. 18:00etan, Olentzeroren laguntzaileak iritsiko dira eta hilabete honetan egin den ikatza aterako dute. 12.000 kilo egur erre dira txondorran, eta hiru tona ikatz inguru aterako da bertatik.
HELTAko 12 begiralerekin euskararen inguruko hausnarketa egin du Udalak, Euskara Elkartera egitasmoaren baitan. Hiru saiotan, begiraleek tailerretan euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egin dute, Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta Axun Erzibengoa Euskara Elkarterako suspertzailearen gidaritzapean. Begirale euskaldunei, euren saioetan ikasle euskaldun eta erdaldunak daudenean euskara galtzaile izan ez dadin tresnak eman zaizkie eta erdaldunei, Udalak euskalduntzerako dituen zerbitzuen berri eman.
Hilaren 27an (igandea) gospelaz euskaraz gozatzeko aukera izango da San Esteban elizan, The Upper Room taldearekin. Kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrera dohainik da. Mikel San Jose eta IĂąaki Miguel donostiarrek osatzen dute The Upper Room bikotea. Pianoa eta ahotsa uztartuz osatzen dute kantu errepertorioa. Gospel doinu ezagunak (euskaraz) zein euskarazko kantuen gospel bertsioak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bikotea han eta hemen kontzertu ugari ematen ari da.