OIARTZUNGO UDALA INFORMATZEN 2026ko urria
Udal musika eskola izango du Oiartzunek 2027-28 ikasturtetik aurrera
110. zenbakia www.oiartzun.eus
ALBISTE NAGUSIAK
Udal musika eskola, (ezer) ez da kasualitatea Oiartzunen musika hezkuntzan egin den ibilbidea ez da gaur goizekoa eta ukaezina da gure herria musika tradizio handikoa dela. Musikaren presentzia nabarmena izan da, eta horren erakusle ditugu azken hamarkadetan izandako abeslari zein musika talde erreferenteak. Gaur egun ere belaunaldi gazteen artean musikak bizirik jarraitzen du; ikusi besterik ez dago zenbat talde ditugun herriko entsegu lokaletan, eta horietako zenbaitek zer nolako presentzia duten Euskal Herriko musika mapan.
Aiako Harria Gaztelumendi Gaztelumendi Zinegotzia
Herritar belaunaldi ugarik izan du musika eskola ezberdinetako musika hezkuntza jasotzeko aukera, bakoitza bere ezaugarriekin eta metodologiarekin, gainera, eta, arestian aipatu bezala, horrek fruituak eman ditu. Baina, egoerak hala bultzatuta, herriko musika hezkuntza arloan erreferente diren bi eskolek beren ibilbidearekin bukatzeko asmoa erakutsi dute. Alde batetik, Ibargain musika eskolak ixteko asmoa duela adierazi du, eta Soinuenea Fundazioak museoan zein ikerketan zentratzeko nahia duela azaldu du. Hori dela eta, Oiartzungo Udalak konpromisoa hartu eta apustua egin du herrian musika hezkuntza ibilbidearekin jarraitu eta proiektu berri bati hasiera emateko.
Hezkuntza proiektu honen oinarriak modu kolektiboan landu dira, hain zuzen ere, Farapi kooperatibak bideratutako parte-hartze prozesu baten bidez. Musikaren munduan arituak eta adituak diren hamarnaka herritarrekin aritu gara, orpoz orpo, hilabeteetan zehar, herrirako amesten dugun musika eskolaren zimenduak hausnartzen eta finkatzen. Besteak beste, bidelagun izan ditugu Ibargain musika eskolako eta Soinueneako hainbat irakasle. Elkarlan honen emaitza izan da Oiartzungo Udal Musika Eskolako proiektu pedagogikoa. Oiartzungo nortasunari eta behar bereziei erantzunez, herriko beste hezkuntza eta kultur eragileekin elkarlanean aritzea dugu helburu, musikak gure komunitatearen bizitzan funtsezko osagai izaten jarrai dezan. Arestian esan bezala, orain arte egindako lana balioan jarri nahi dugu, eta eskerrak eman bidelagun izan ditugun norbanako eta eragileei, guztion artean marraztu baitugu Oiartzungo Udal Musika Eskolaren etorkizuna, elkarrekin amestutako hezkuntza proiektua.
Errata
2026ko ekainean argitaratutako Udala Informatzen aldizkariko “Udal mendi lurrak kudeatu eta zaintzeko, Goilarre programa eta baso plana” erreportajeko errataren jakinarazpena. Goilarre programan parte hartzen duten abeltzainek mendialdeko larreak ez dituzte doan erabiltzen, abelburuko ordaintzen dute. 2026an, urteko 0,56 € (ardiak) edo 5,55 € (zaldiak/behiak) buruko.
ES2
Puedes pedir la revista en castellano. La revista Udala Informatzen se buzonea en euskera, pero también existe la versión en castellano. Puedes solicitar el envío en el ayuntamiento, llamando al 943 49 01 42 o mandando un email a oiartzun@oiartzun.eus.
Albiste nagusiak
4.or.
Albiste laburrak
16.or.
Iruditan
22.or.
3
ALBISTE NAGUSIAK
01 | NAGUSIA
Udal musika eskola izango du Oiartzunek 2027-2028 ikasturtetik aurrera
Ibargain musika eskolako, Soinuenea Herri Musikaren Txokoko eta udaleko ordezkariak udaletxeko areto nagusian
Proiektu berriak Ibargain musika eskolako eta Soinueneako kideen artean egindako lana izango du oinarri. Hamarkada luzeetan Ibargain musika eskola izan da Oiartzunen musikaren irakaskuntzan jardun duen erakunde nagusia. Gazteek herriko ikastetxeetan ere ikasi ahal izan dituzte zenbait instrumentu, eta, horrez gain, azken urteetan, Soinueneak herri musika tresnen irakaskuntza gehitu dio lehendik zetorren eskaintzari. Ibargain musika eskolako arduradunek, ordea, zentroa ixteko asmoa adierazi dute, eta Soinuenea Fundazioak ere museoan zein ikerketan zentratzeko nahia duela azaldu du. Horiek horrela, udalak bere egin du oiartzuarrentzat musika irakaskuntzako eskaintza berrantolatzeko ardura. 4
2025-2026 ikasturtean, udal musika eskola berria sortzeko lanak abiatu ziren. Hezkuntza proiektu berriaren oinarriak modu kolektiboan landu ziren, hain zuzen ere, Farapi kooperatibak bideratutako parte hartze-prozesu baten bidez. Musikaren munduan arituak eta adituak diren hamarnaka herritarrekin aritu da udala, orpoz orpo, hilabeteetan zehar, musika eskolaren zimenduak hausnartzen eta finkatzen. Besteak beste, Ibargain musika eskolako eta Soinueneako hainbat irakaslerekin. Musika eskola desberdinen ereduak aztertu dira eta musika eskolak arautzen dituen dekretuan oinarrituta proiektu pedagogikoa diseinatu da elkarlan horretatik.
ALBISTE NAGUSIAK Zein izango da 2027-2028 ikasturtean egongo den eskaintza?
Zein dira 2026-2027 ikasturtean egin beharrekoak?
Ibargain musika eskolak eta Soinuenearen herri musika eskolak azken urte luzeetan herriari egin dioten eskaintza izango du oinarri udal musika eskola berriarenak, hori hobetzen jarraitzeko anbizioz.
Ikasturte honetan Hezkuntza Sailaren baimena eskuratzeko prozesua amaitu beharko du udalak, ondoren irakasle taldea kontratatzeko lehiaketa gauzatuko da eta, azkenik, etorkizuneko musika eskola izango den eraikinaren kokapena eta antolaketa ere aztertuko ditu. Matrikulazio kanpaina udaberrian egingo da.
Oiartzungo udal musika eskolan solfeoa, kantua, pianoa, akordeoia, gitarra, gitarra elektrikoa, baxua, bibolina, biolontxeloa, klarinetea, zeharkako txirula, tronpeta, bonbardinoa eta bateria ikasteko aukera eskainiko da. Oiartzungo orain arteko ondareari eta tradizioari jarraiki, aipatutako horiei instrumentu herrikoiak jotzen ikasteko aukera gehituko zaie. Alboka, txalaparta, txistua, herri perkusioa eta xirolarrua jotzen ere ikasi ahal izango da udal musika eskola berrian.
Eraikin berria izan bitartean, 2027-2028 ikasturtean, Elizalde herri eskolan, Haurtzaro ikastolan eta udalaren beste lokal batzuetan emango dira musika klaseak. Hiru ikasturteko lanketaren ostean, Oiartzungo Udal Musika Eskola bete-betean martxan izango da 202829 kurtsoan.
Eskerrak Ibargaini eta Soinueneari Lerro hauen bitartez, udalak eskerrak eman nahi dizkie bai Ibargain musika eskolari eta bai Soinueneari hainbeste urtetan musika irakaskuntzan egin duten lanagatik, baita proiektu berria gauzatzeko egindako ekarpenengatik eta bertan buru-belarri inplikatu izanagatik ere. Oiartzungo kale eta auzoetan berriz ere musika zuzenean entzungo bada eta etorkizunean ere musikari oiartzuarrak plazetan eta antzokietan ikusiko badira, funtsezkoa izango da orain arte egindako lanari jarraipena ematea eta erreferentziazko udal musika eskola baten alde elkarrekin jardutea.
5
ALBISTE NAGUSIAK
02 | NAGUSIA
Udalak markatuak ditu ikasturte honetako bost lehentasunak Lehentasunek legegintzaldiko mugarriak dituzte iparrorratz: Oiartzun herri bizia, bizigarria, jasangarria, berdinzalea eta euskalduna izatea.
6
01
02
Oiartzuarren etxebizitza beharrak entzun eta bakoitzari dagokion erantzuna emateko etxebizitza bulegoa irekiko du udalak. Bertan, etxebizitza baten bila dabilenari zein etxejabeei eskainiko zaie arreta eta informazioa.
Ibargain musika eskolak ateak itxiko dituela eta Soinuenea Herri Musikaren Txokoak bere lana museoan zein ikerketan zentratzeko nahia duela jakinez geroztik, erreleboa prestatzeko lanean ari da udala, Ibargaingo eta Soinueneako lantaldearekin batera.
Oiartzun tentsio handiko etxebizitza eremu izendatzeko beharrezko dokumentazioa udaberrian aurkeztu zen Etxebizitza Sailean eta, urtea amaitzerako, izendapena eskuratzea aurreikusten da.
Datozen hilabeteetan, Hezkuntza Sailaren baimenak eskuratzeko, zerbitzu berria antolatzeko eta egoitza berria topatzeko lanetan jarraituko du udalak. 2027-28 ikasturtean jarriko da martxan udal musika eskola.
Etxebizitza plana: etxebizitza bulegoa eta tentsio handiko eremu izendapena
Udal musika eskola berria: baimenak, proiektua eta egoitza
ALBISTE NAGUSIAK
Joana Mendiburu alkatea, Garazi Urdampilleta, Agustin Lekuona eta Olaia Lasa alkateordeekin
03
04
05
2025eko udan Europako LIFE dirulaguntzetara aurkeztutako proiektuari jarraipena emateko, udalak Hezkuntza Sailarekin Elizalderen fatxada eta teilatua berritzeko markoa adostua du. Udazkenean hitzarmena sinatzea aurreikusten da eta, dena ondo bidean, 2027an lan horien proiektua idazteko enkargua gauzatuko du udalak.
Etxez etxeko udal zerbitzua eta Zaintzadi programa dira ongizate sailaren bi zutabe. Hala ere, etengabeko lanketa eskatzen duen arloa da zaintzarena.
Udaberrian, eskualdeko garraio astunari buruzko azterketa eta egoera arintzeko neurri zehatzak aurkeztu zizkioten eskualdeko lau udalek elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiari, bide gaietan eskumena duen administrazioari. Elkarlanerako markoa lantzen jarraituko du udalak.
Elizalde herri eskola: fatxada eta teilatua
LIFE dirulaguntzetara aurkeztutako proiektua Elizalde herri eskolako komunitatearekin elkarlanean idatzia da.
Ongizatea: zaintza diagnostikoa eta indarkeria matxisten aurkako plana
2026ko udazkenean hutsuneak detektatu eta zerbitzua hobetzen joateko zaintza diagnostikoa aurkeztuko du udalak. Bestetik, indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan integrala lantzen amaituko du. Azkenik, Oiartzunera etorri berri direnentzako harrera gida ere aurkeztuko da.
Ekonomia: trafiko arazoen diagnostikoa eta Lanbarrenen eraberritzea
Bestetik, gainerako industriaguneak berritu ostean, datozen urteetan Lanbarrengoa eraberritzeko proiektua landuko da udazkenean.
7
ALBISTE NAGUSIAK
03 | NAGUSIA
Bostak enpresako arduraduna, Garbitaniako teknikaria, eta udal teknikariak eta ordezkari politikoa Ugaldetxo Poligonoko Zuaznabar kalean
Udala hasi da industriaguneetako hondakinak biltzen eta kudeatzen, eskumena bere eginda Industrialdeetako birziklatze maila herriguneko udal hondakinen mailara gerturatu nahi da. Urriaren 1az geroztik udalarena da gune industrialetako hondakinak bildu eta kudeatzeko eskumena. Oiartzun erreferentea da hondakinen kudeaketan eta bilketan. 2010ean atez ateko bilketa martxan jarriz geroztik, egina du bidea eta badu esperientzia; eta orain, industriaguneetako hondakinen bilketa selektiboan aurrerapausoa egin nahi du.
8
Azken urteetan San Markok eskaini duen zerbitzua berreskuratuta, industrialdeetako hondakinak kontrolatu eta kudeatzeko ahalmena izango du udalak, baita herriko enpresei arreta zuzenagoa emateko aukera ere. Bilketa selektiboa optimizatzeaz gain, aipatzekoa da kontrol finantzarioa ere, industriaguneetako hondakinen tasa eta salmenta udalaren eskumenekoak izatera pasa baitira.
ALBISTE NAGUSIAK Hobetzeko marjina nabarmena, baita ekonomikoa ere
Garbitania Zero Zabor, erakunde publikoa eta esperientziaduna
Udalak eskumena bere eginda, hondakinen bilketak eta kudeaketak defizitik ez sortzea aurreikusten da. Hondakin birziklagarrien salmentatik ahalik eta diru-sarrera handienak izateko eta errefusagatik ahalik eta gutxien ordaintzeko, industriaguneetako hondakinen birziklatze maila udal hondakinen mailara ahal hainbat gerturatzea da helburua. Dirusarrerak igotzea eta gastuak murriztea lortu nahi da eta badago zer hobetua: 202425ean egindako azterketaren arabera, gaur gaurkoz industrialde bat bera ere ez da iristen %65eko gaikako bilketara. Herrigunean, aldiz, hondakinen %80tik gora biltzen da gaika.
Garbitania Zero Zabor entitate publikoaren bitartez hasi da udala lanean. Garbitania bere bazkide diren udalerriei kalitatezko zerbitzua eta prezio justua eskaintzen dizkien entitate publikoa da, hondakinak gaika bildu eta kudeatzeko baliabideak ahalik eta gehien optimizatuz. Oiartzungo Udala sozietateko bazkide egin da, 130.000 €ko balioa duten partaidetzak erosiz. Udalak adierazi du eragiketak ez duela eraginik udalaren oreka eta funtzionamendu ekonomikoan. Aipatu baita ere, etorkizunean Garbitaniatik ateraz gero partaidetzen dirua berreskuratuko lukeela udalak.
EAJ-EH BILDU UDAL AKORDIOA %100EAN BETEA 2025eko azaroan, bi udal taldeek hondakinak kudeatzeko eta birziklatze maila hobetzeko akordio politikoa lortu zuten. Adostutako neurri guztiak bete dira. • Papera eta ontzi arinak errafiazko poltsetan ateratzea. • Etxeko olioa biltzeko sistema eraginkorragoa eta erosoagoa jartzea. • Amiantoa duten instalazioen errolda egitea. • Poligonoetako hondakinen bilketa eta kudeaketa udalak berreskuratu eta optimizatzeko neurriak hartzea.
9
Aintzane Taberna Pasaiako alkateordea, Mikel Arruti Lezoko alkatea eta Olaia Lasa Oiartzungo alkateordea Kamineroetxe zentroaren atarian. Iturria: Oarsoaldeko Hitza
04 | NAGUSIA
Kamineroetxe, bazterkeria egoeran dauden herritarrentzako arreta zentro berria Lezo eta Pasaiako Udalekin batera eta Foru Aldundiaren laguntzarekin jarri da martxan eguneko arreta zentro berria. Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo Udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzako eguneko arreta zentroa jarri dute martxan irailean. Hiru udalen arteko lankidetzaren bidez, zerbitzu berriak bazterkeria arriskuan edo egoeran dauden pertsonen arreta eta gizarteratze prozesuak indartzea du helburu, komunitatearen ikuspegitik eta baliabideen arteko koordinazioa sustatuz. Lezo, Pasaia eta Oiartzungo herritarrentzako zerbitzua Lezon, Pasaian edo Oiartzunen bizitzen gutxienez hiru hilabete daramatzaten pertsonei zuzenduta dago eguneko arreta zerbitzua. Zentrorako sarbidea udaletako gizarte zerbitzuen bidez kudeatzen da, dagokien balorazioa eta preskripzio teknikoak egin ondoren. 10
Zentroaren helburu nagusia pertsonen autonomia eta bizi kalitatea sustatzea, haien ohiko bizi ingurunean eta komunitatean mantentzen laguntzea eta, beharrezkoa denean, isolamendu egoerak arintzea da. Zerbitzua Lezoko Kamineroetxe eraikinean dago kokatua (Jaizkibel hiribidea, 4). 18 lagunentzako lekua du: 15 plaza arrunt eta premiazko egoeretarako beste hiru. Astelehenetik ostiralera irekita Astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 15:00etara, Kamineroetxen eguneroko oinarrizko beharrei erantzuteko baliabideak dituzte erabiltzaileek, baita bakoitzaren egoerari eta beharrei egokitutako informazioa, orientazioa eta laguntza profesionala ere.
ALBISTE NAGUSIAK Besteak beste, gosaldu eta bazkaltzeko aukera eta higiene pertsonalerako baliabideak dituzte, baita arropa garbitzeko modua edota ondasunak gordetzeko espazioa ere. Gainera, euste emozionalerako, norbere zaintzarako eta euren egoera arintzeko oinarrizko trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko akonpainamendu profesionala eskaintzen zaie. Horrez gain, aisialdirako baliabideak dituzte eskura, hala nola ordenagailuak, prentsa, literatura eta irakurtzeko materiala eta mahai jokoak. Gizarteratze prozesuak indartzeko, erabiltzaileen eskura jartzen dira hiru udalerrietako komunitateetako baliabideak, herriko kultur, aisialdi eta kirol jardueretan parte hartzeko aukera izan dezaten.
KAMINEROETXE, EGUNEKO ARRETA ZENTRO BERRIA Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden Lezo, Pasaia edo Oiartzungo herritarrentzako zerbitzua • Helbidea: Lezo (Jaizkibel hiribidea, 4) • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara • Plaza kopurua: 18 • Zerbitzuak: akonpainamendu profesionala, otorduak, arropa garbigailuak, ondasunak gordetzeko lekua, kultura eta aisialdirako baliabideak zein horietarako sarbidea • Informazio gehiagorako: 943 49 01 42 | gizarte@oiartzun.eus
11
05 | NAGUSIA
Etxebizitza bulego berria jarriko da martxan urriaren hasieran Oiartzungo Etxebizitza Planaren parte da zerbitzu berria. Etxebizitza bila dabiltzanei zein etxejabeei eskainiko zaie arreta. Oiartzungo Udala bere esku dauden eskumen guztiez baliatzen ari da etxebizitza plan integral bat diseinatzeko. Legealdia hasi denetik sei neurri zehatz landu ditu udalak, eta orain artekoen osagarri izango da etxebizitza bulego berria. Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo Udalek, Oarsoaldearekin lankidetzan, eskualdeko etxebizitza bulegoa abian jartzea erabaki dute. Zerbitzu ibiltaria izango da, lau udalerrietako herritarrei etxebizitzaren arloko informazioa, orientazioa eta izapideetarako laguntza aurrez aurrez eta eskualdeko ikuspegi integralez eskaintzeko. Doako zerbitzua izango da herritarrentzako.
12
ETXEBIZITZA BULEGOA • Eguna: astearteetan • Ordua: hitzordu bidez zehaztuko da • Lekua: udaletxeko beheko solairua (Done Eztebe plaza, 1) • Kontaktua | Hitzordua: -Etxebizitza bulegoa: 943 34 41 60 | etxebizitza@oarsoaldea.eus -Herritarren arreta zerbitzua: 943 49 01 42 | 010 oiartzun@oiartzun.eus * Ohar garrantzitsua: hitzordua hartzea beharrezkoa da
ALBISTE NAGUSIAK Etxebizitza bila dabiltzanentzako zein etxejabeentzako zerbitzua Etxebizitza bulegoak ondorengoen gaineko informazioa, orientazioa, aholkularitza eta izapideak betetzeko laguntza eskainiko du: • Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko Etxebide eta Alokabide programak
Oiartzungo etxebizitza plan integrala Oiartzungo Udalaren etxebizitza politikaren oinarriak dira espekulazioari trabak jartzea, herritar zaurgarrienak babestea, egitura eta antolaketa urbanistikoa jasangarria izatea, eta etxebizitza bizileku gisa lehenestea. Ondorengoak dira orain artean hartutako erabaki eta neurriak:
• Etxebizitza alokairuan jartzeko ASAP eta Bizigune programak • Ezohiko etxebizitza merkaturatzearen onurak eta horretarako aukerak • Alokairu publiko zein pribaturako dauden aukerak • Etxebizitza eraberritzeko eta irisgarri egiteko dirulaguntzak
1
Etxebizitza hutsen inbentarioa: Egoeraren diagnostikoa egiten ari da udala, etxejabeen artean alokairua sustatzeko eta hutsik geratzen direnei ondasun higiezinen gaineko zergan (IBIan) gainkargua aplikatzeko.
2
Alokairurako Bizigune eta ASAP programak: Etxebizitza hutsak Bizigune edo ASAP programen bidez alokairuan jartzen dituzten etxejabeek %50eko hobaria dute ondasun higiezinen gaineko zergan. Programa horiek euren etxeak baldintza onetan alokatzea bermatzen diete etxejabeei.
3
Etxebizitza tasatuen salerosketaren eskumena eta kontrola, babes ofizialeko izaera duten etxebizitza horiek legez dagokien prezioan saltzea bermatzeko.
4
Eredu guztietako etxebizitzak promozio berrietan: alokairu sozialekoak, babes ofizialekoak, tasatuak eta libreak. Promozio berrien proiektuak garatzeko parte-hartze prozesuak egin dira auzotarrekin.
5
Erabilera turistikoko etxebizitzak mugatzea: Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko hala dagokion ordenantza aldatu da.
6
Tentsio handiko eremu izendapena: 2026ko udaberrian egin zen eskaera eta urtea amaitzerako izendapena eskuratzea aurreikusten da.
7
Etxebizitza bulegoa
• Udal etxebizitza tasatuen erregistroan izena emateko aukerak eta zozketak • Gazteak emantzipatzeko Gaztelagun eta Emantzipa programak • Lokalak etxebizitza bihurtzeko aukerak • Erabilera turistikoko etxebizitzen araudia
13
ALBISTE NAGUSIAK
06 | NAGUSIA
Elizalde herri eskolaren kanpo eremua eraldatzeko lanak azken fasean dira 2023an hasita, lau zatitan burutu dira obrak. 600.000 €ko inbertsioa egin du udalak. Legegintzaldiaren hasieratik da martxan Elizalde herri ikastetxeko patioa eta kanpo eremua eraldatzeko proiektua. Ikasleen beharrak aintzat hartuz, jolastokia erabilera anitzekoa, inklusiboa eta hezigarria izatea du helburu egitasmoak. Eskolako komunitateak ondu zuen proiektua, udalari aurkeztu zion eta elkarlanean eraldaketari ekin zitzaion 2023an.
01
fasea: kantxak txikitu eta naturaguneak handitzea
Berdegune berriak sortu eta mendixka, zuloak eta bidexkak egin ziren, txoko ezberdinak sortzeko. Enborrak jarri eta zuhaixkak landatu ziren, itzalguneak eta espazio atseginak lortzeko. Egurrezko etxetxoekin herrixka bat eraiki eta mahaien eremua berritu zen. Hori guztia egiteko kantxen eremua murriztu zen. 2023ko udan egin ziren lan horiek 110.000 €ko aurrekontuarekin.
14
Joana Mendiburu alkatea eta Agustin Lekuona alkateordea Elizalde herri eskolako jolastokian
02
fasea: kirol gunea berrantolatu eta margotzea
Zoruko pitzadurak konpondu eta trinkotzeaz gain, gune guztia pintatu zen, koloretsuagoa eta biziagoa izateko helburuz. 2025eko udaberrian burutu ziren lanak 19.000 €ko aurrekontuarekin.
ALBISTE NAGUSIAK
03
fasea: HHko naturagune berria sortzea
Bi eta hiru urteko haurrentzako eremu berria sortu zen beren eraikinaren aurrealdean, espazio natural, seguru eta hezitzailea eraikitzea helburu. Hala, espazio berdeak, egurrez egindako jolas parkea, baratza bat, landare aromatikoen lorategia edota animalientzako etxolak jarri ziren. 2025eko udan egin ziren lanak 70.120 €ko aurrekontuarekin.
04
fasea: harmailak berritzea
Lanen azken fasearen helburua harmailak atseginagoak izatea eta erabilera anitzeko eremu bihurtzea da. Horretarako, altuera txikituko zaie eta inguruko naturagune eta jolas eremuekin integratuko dira. Azken fase honetako lanak urtearen bukaerarako amaituko dira. 390.000 €ko aurrekontua dute. 2023ko udazkenean hasi eta 2026koan amaituko dira lanak, ia 600.000 €ko inbertsioa eginda. Elizalderen 50. urteurrenean, herri eskolako komunitatearen eta udalaren elkarlanari esker, ikastetxearen kanpoaldeko espazioa eskolako proiektu pedagogikoaren parte bilakatu da.
30 ZUHAITZ BERRI KANPO EREMUAREN INGURUAN Elizalde eskolaren bueltako zuhaitzak berritzen ari da udala, ihartuta, gaixo edo okertuta zeuden 30 zuhaitz aldatzen. Udaberrian 26 jarri ziren eta azken lauak Eguberriko oporraldian ezarriko dira, besteak beste, zuhaitz zaharren motzondoak kentzeko hondeamakinak behar direlako eta lan horiek harmailetako esku hartzearen ondoren egitea egoki baloratu delako. Eskola eremuaren inguruko zuhaitz flota berritzeko 10.700 €ko inbertsioa egingo du udalak.
Ezagutu 2026-27 ikasturte hasierako inbertsio nagusiak
04 01 02 03 15
Atamitxeko bizikleta parkea irekita dago
Ikasketa gela berria du Oiartzunek Zamatetan
Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolarekin (OTXE) elkarlanean berritu den Atamitxeko bizikleta parkea irekita dago (erabilera libreko gunea).
Kontzejuerreka kalean dago herriko ikasketa gela berria, Esteban Muruetagoiena osasun zentroaren parean eta Zamateta etxearen etxabean.
Erabilera libreko gunea: • XC ibilbidea (zailtasun baxua): eremu osoa inguratzen duen 400 metroko ibilbide zirkularra. • Pump Track-a (zailtasun ertaina): ibilbide zirkularra mendixka, salto eta peralteekin. Kirol kluben, baimenduen eta federatuen gunea: • Salto gunea (zailtasun ertaina/handia): maila tekniko handiagoko eremua, saltoak eta akrobaziak egiteko prestatua. Bertan aritzeko, BMX, Dirt Jump edo MTB espezifikoak erabiltzea beharrezkoa da. Atamitxeko bizikleta parke berria OTXE eta udalaren elkarlanaren emaitza da. Eraberritze lanak egiteko, bakoitzak, 20.000 € jarri dituzte. Kirol eta eraikuntza sektoreko hainbat enpresak ere egin dituzte ekarpenak. Udazkenean, inaugurazio ofiziala Udazkenean gunea ofizialki inauguratzea aurreikusten da, besteak beste, bizikleta erakustaldiekin.
16
• Ordutegia: 07:00 - 22:00, egunero • 70 m2-ko espazio irekia • 27 ikasketa plaza • Argi naturala • Komuna • Kanpoaldeko eremu berritua eta irisgarria Ikasketa gela berria atontzeko obra lanek lauzpabost hilabeteko iraupena izan dute eta 215.500 €ko inbertsioa egin da horiek burutzeko. Behin Zamatetako ikasketa gela irekita, Manuel Lekuona bibliotekakoa itxi egin da. Hainbat eragilerekin eta herritarrekin elkarlanean hausnarketa eta parte-hartze prozesu bat eginda, Manuel Lekuona udal liburutegia eraldatzeko proiektua du Oiartzungo Udalak. Eraldaketa proiektu integrala da, liburutegia egungo garaietara egokitu nahi duena, eta proiektu horren baitan, ikasketa gela lekuz aldatzea hobetsi da.
Ezagutu Zamateta ikasketa gela berria barrutik
Laburra
ALBISTE LABURRAK
Xorrolak geltoki berria du Urkabe bidean
Oiartzun ospitaleekin lotzen duen autobus linea berria, martxan
Xorrolak, herri barruko garraio zerbitzu publikoak, geltoki berria du Urkabe Bidean, Yon Oñatibia etorbideko eta Mendin etxadikoen artean. Gaur egun, 17 geltoki ditu Xorrolak.
Oiartzun ospitaleekin lotzen duen E31 autobus linea berria jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Egunero 15 joanetorri egiten ditu, astelehenetik igandera (jaiegunetan ere bai).
Auzoko bizilagunen eskaeraz jarri da geltoki berria, orain hilabete batzuk egindako proposamena aztertu eta egingarria zela ikusita. Beraz, Oiartzungo Udalak eskerrak eman nahi dizkie bizilagunei proposamena egin izanagatik, tokian tokiko beharrak identifikatzen lagundu izanagatik.
Autobus linea berriak herritarren zein udalaren hainbat urtetako eskaerei erantzuten die. Oiartzungo Udalak aurkeztutako alegazioetan oinarrituta, foru aldundiak 2023an iragarri zuen linea berria. 2024ko ekainean onartu zen Oiartzungo I. Mugikortasun Planean jasotako lehentasunetako bat ere bada.
Herri barruko udal garraio zerbitzuaren helburuak dira, batetik, Oiartzungo bertako auzoak eta zerbitzuguneak elkarlotzea eta, bestetik, saretzea: intermodalitatea sustatzea Ekialdebus eta EuskoTren-ekin loturak eginez.
Oiartzungo Udalak, orain arte bezala, zerbitzuaren bilakaera gertutik jarraituko du bai ordutegiei bai ibilbideari dagokienez, zerbitzua hobetzeko ekarpenak eginez. Oiartzungo Udalak eskerrak eman nahi dizkie ospitaleetarako autobus linea lortzeko ahalegina egin duten herritar denei.
17
ALBISTE LABURRAK
Gurutzeko aparkaleku handia, Iragorriko hilerria eta Zilarkale-Karaez kaleak berritu dira
Emakumeentzako aholkularitza juridiko zerbitzua zabaldu egin da
Gurutzeko aparkaleku handian sarrera-irteerako zuhaixkak kendu dira ikusgaitasuna handitzeko. Farolak ere jarri dira. Autobusentzako aparkaleku bat gehiago egin da, ezinduentzako plazak atondu dira eta hainbat plazaren marrak berriz margotu. 35.000 €ko aurrekontua izan dute lanek.
Emakumeentzako doako aholkularitza juridiko zerbitzua eskaintzen du udalak 2024ko martxoaz geroztik. Altzibarko eskola zaharraren beheko solairuan eskaintzen da (Agerrealde, 7), orain artean hilean behin eta orain hilean bitan: astelehenetan, 16:00etatik 19:00etara. Aurrez hitzordua hartu behar da 943 49 05 52 telefono zenbakira deituta. Abokatu feminista espezializatu eta euskaldunek ematen dute zerbitzua, guztiz konfidentziala eta profesionala.
Memoria historikoko gune garrantzitsua den Iragorriko hilerria (Bianditzerako bidean) garbitu eta bisitatzeko moduan jarri da. 11.000 €ko inbertsioa egin da. Ugaldetxon, Zilarkaleko ubideak berritu dira, ibilgailuek gainean pasatzean soinu txikiagoa egiteko. Bestalde, Rafael Pikabea hiribidetik Mendibilgo frontoira doan bide zidorra berritu da. Zilarkale eta Karaez kaleek bat egiten duten bide zatian farolak jarri dira, oinezkoen mesedetan. 47.000 €ko inbertsioa egin da aipatu lanetan.
18
Arlo juridikoan aholkularitza eta orientabidea ematen du zerbitzuak, genero ikuspegia aintzat hartuta, diskriminazio, babesgabetasun edota indarkeria egoerak pairatu ditzaketen emakumeei laguntzeko. Emakumeen autonomia eta ahalduntzea sustatzea da zerbitzuaren helburua, erabakiak hartu eta irtenbideak bilatzeko prozesuan parte-hartze aktiboa izan dezaten.
ALBISTE LABURRAK
Gozagune, gazteentzako sexu aholkularitza zerbitzua, orain, astero
Babesgune klimatikoen mapa osatzen ari da udala
Sexualitatea eta harreman afektibo-sexualen inguruko zalantzak lantzeko aholkularitza zerbitzua da Gozagunea, 12-17 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzendua eta sexologian adituak diren profesionalek emana.
Udala hiriguneko babesgune klimatikoen mapa osatzen ari da. Aire zabaleko (basoak, parkeak…) zein eremu itxietako (udal eraikinak, zerbitzuak…) aterpe klimatikoekin ari da osatzen sarea, beroaldiei aurre egiteko ahalik eta maparik zabalena irudikatzeko helburuz.
Konfiantzazko espazio seguru eta konfidentziala da. Topalekuan (Landetxeko plaza) eskaintzen da eta bertako hezitzaileen bitartez hartu daiteke hitzordua. Zitarik gabe ere erabil daiteke, zerbitzua eskaintzen den egunetan Topalekura joanda; betiere, sexologoak momentu horretan libre badaude. Orain artean hilean bitan eskaini izan da zerbitzua. Orain, ikasturte berria hastearekin batera, astero, 17:30etik 19:30era; ostegunetan edo ostiraletan, astearen arabera. Urriaren 1arekin hasi dira.
Ekainean egin zen herritarrei proposamena aurkezteko bilera. Udan, herritarren ekarpenak jasotzeko epea egon da zabalik. Orain, udal teknikariek hasierako proposamena doituko dute. Hori eginda, herriko babesguneen mapa osatu eta seinaleztatuko da, baita informazio euskarriak sortu ere. 2027ko udaberrian aurkeztuko da Oiartzungo babesgune klimatikoen sarea. Inbertsioaren %80a Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren dirulaguntza batekin finantzatuko da (16.564 €tik 13.251 €).
19
ALBISTE LABURRAK
Oiartzun Burujabeko mahaien hurrengo batzarrak, urrian eta azaroan
Orain, astelehenetan ere bai HemenGuk azoka herriko plazan
Oiartzun Burujabe herri proiektu bat da, herriko ehun ekonomiko, sozial eta instituzionala biltzen dituen egitasmoa. Egungo garapen ereduaren gaineko hausnarketa egitea eta aldaketarako pausoak ematea du helburu.
Hiru hilean behineko larunbatetako azokez gain, irailetik, astelehenero ere bada herriko produktuak herrian bertan erosteko aukera. HemenGuk azokak beste hitzordu bat gehiago du: astelehenetan 17:30etik 18:30era, Kontzejupean.
Bost lan ildo nagusi ditu: energia, zaintza, elikadura, kultura, eta euskara eta kulturartekotasuna. Lan ildo bakoitzak bere mahaia du eta horiek herritarrek, sektoreko eragile sozioekonomikoek eta udal ordezkariek osatzen dituzte. Mahai sektorialetan arloari dagozkion erabakiak hartu, plangintzak egin eta exekuziorako behar diren baliabideak definitzen dira. Oiartzun Burujabeko mahai sektorialen hurrengo batzarrak urriaren 29an (elikadura eta energia), eta azaroaren 3an (zaintza) eta 4an (euskara eta kulturartekotasuna eta kultura) egingo dira. Informazio gehiago: oiartzunburujabe.eus 20
Arrautzak, eztia, gazta, pasta, ogia, sagardoa eta barazki-saskiak (azken horiek Arraztalo kontsumo taldeko bazkideentzat) erosteko aukera izaten da. Hala tokatzen denetan, garaian garaiko produktu batzuk ere izango dira salgai. Elikadura burujabetza sustatzea du helburu Oiartzungo HemenGuk azokak. Ez da nahikoa jatekoa izatea; garrantzitsua da jakitea zer landatzen den, nola egiten den eta noren esku dagoen, betiere kultura, ingurunea eta tokiko ekonomia zein ekoizleak errespetatuz eta zainduz.
ALBISTE LABURRAK
Estatu indarkeriaren biktima izanaren aitortza Muruetagoienari
Ustelkeria eta arauhausteen aurkako postontzia webgunean
Ekainaren 26an, Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunean, Eusko Jaurlaritzak estatu indarkeriaren biktimatzat aitortu zuen Esteban Muruetagoiena Scola, Oiartzungo medikua zena.
Ustelkeria eta arau-hausteen aurkako postontzia dute eskura herritarrek oiartzun.eus webgunean, modu seguruan eta konfidentzialean ustelkeria, iruzurra edota jokabide desegokiak salatzeko.
Lehendik Oiartzunek eta udalak egindako aitortza berresten du Jaurlaritzarenak. Oiartzungo Udala sendiaren bidelagun izango da hurrengo pausoetan ere, eta bereziki besarkada estua bidali nahi dio Tamara Muruetagoenari, Estebanen alabari. 1982ko martxoaren 15ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Esteban Muruetagoiena. Hamar egunez eduki zuten inkomunikatuta, terrorismoaren aurkako legea aplikatuta. Martxoaren 25ean utzi zuten aske, kargurik gabe. Handik hiru egunera hil zen. Iturri ofizialen arabera miokardioko infartu bategatik hil zen, baina autopsiaren txostenak tortura ebidentzia nabarmenak azaleratu zituen.
Salaketak edo kontsultak anonimoak edo identifikatuak izan daitezke. Bi kasuetan, informazioa arduraz, isilpean eta zorroztasunez tratatzen da. Kanal honen bidez jasotako informazioa behar bezala aztertzen da, eta, beharrezkoa bada, neurri egokiak hartzen dira. Delitu zantzuak daudenean, kasuak dagokion agintaritzara bideratzen dira. Kanal honen helburua da Oiartzungo Udala herritarrengandik hurbilago egotea eta erakundeak zintzo eta garden funtzionatzen jarraitzeko bidea ematea. Ustelkeria eta arau-hausteen aurkako postontziak Europar Batasuneko Zuzenbidea garatzeko tresnetan ezarritako estandarrak ditu oinarri.
21
Abuztuak 1
IRUDITAN
22
Abuztuak 2
IRUDITAN
23
Abuztuak 3
IRUDITAN
24
Abuztuak 4
IRUDITAN
25
Abuztuak 5
IRUDITAN
Abuztuak 6
IRUDITAN
Argitaratzailea: Oiartzungo Udala Diseinua eta maketa: Sorland komunikazio agentzia Maketazioa: Dixidu Diseinu Grafikoa Inprimaketa: Antza Komunikazio Grafikoa Lege Gordailua: Donostia-1216/91