Etorkizuneko bisioz eta ikuspegi lokalez jokatzen du Oiartzungo Udalak gai estrategikoetan. Horretarako, gogor egin behar da lan, eta fin erantzun. Herriaren eta herritarren behar, ongizate eta bizi-kalitatearen neurrira egindako proiektuek berekin dakarte konplexutasuna, eta hori da hain zuzen ere udalaren egitekoa: zailtasunak gainditu eta arnasa luzeko proiektu propioak sortzea eta kudeatzea.
Bide hori egiteko, udalak jakin behar du herritarren kezketatik abiatuta bere eskumenen neurriko proiektuak garatzen, baliabide propioak egoki kudeatzen eta gainerako erakunde publiko zein pribatuekin elkarlanerako markoak sortzen.
Azken urteetan auzo batzarretan maiz entzun dugun kexa orokorretako bat da trafikoaren gainekoa. Eta errepide sarearen kudeaketa foru aldundiaren eskumena dela jakinda ere, udalak bere esku dagoena eginez erantzun du.
A gurra
Oarsoaldeko Garapen Agentziarekin elkarlanean Oiartzungo Udalak azken 10 urteetan 6 milioi eurotik gorako inbertsioak bideratu ditu herriko industriaguneak biziberritu eta azpiegiturak txukun mantentzera. Herriko eta eskualdeko enpleguarentzako ezinbesteko eremuak dira Oiartzungo industriaguneak. Enplegu datuak ikusi besterik ez dago: 1.130 establezimendu eta 8.500 lanpostu daude Oiartzunen. Oiartzunek biztanleria aktiboa baino lan eskaintza handiagoa du.
Lortutako lehiakortasun eta erreferentzialtasun horrek bere mugak ditu. Errepide sarea da horietako bat. Egungo egoerak gaina jo du eta egiturazko erantzun koordinatua behar du. Oarsoaldeko udalok diagnostiko tekniko serioa eta interbentziorako proposamenak landu ditugu. Egindako azterlana aurkeztu berri diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari, bide gaietan eskumena duen administrazioari, arazoari konponbidea elkarlanean topatzeko xedez. Bikoitza da erronka: trafiko astuna modu ordenatuagoan antolatuz eta eredu jasangarrienak lehenetsiz, lehiakortasun industrialaren eta herritarren segurtasunaren zein bizi-kalitatearen mesedetan jardutea.
Puedes pedir la revista en castellano Aunque la revista Udala Informatzen se imprime en euskera, también existe la versión en castellano. Puedes pedir que te la enviemos en el ayuntamiento, llamando al 943 49 01 42 o mandando un email a oiartzun@oiartzun.eus.
Joana Mendiburu Garaiar Alkatea
Aurkibidea
Udal albisteak 4.or.
Albiste laburrak 14.or.
Iruditan 20.or.
Trafiko-egoera hobetzeko proposamenak
aurkeztu dizkio udalak Foru Aldundiari
Egungo egoerak gaina jo du eta egiturazko erantzun koordinatua behar du.
Oarsoaldeko udalek trafiko astunak bereziki
Lezon eta Oiartzunen sortzen dituen egiturazko arazoen diagnostiko teknikoa eta esku-hartzerako proposamenak landu dituzte. Helburua da mugikortasun jasangarrian pausoak ematea, lehiakortasun ekonomikoan aurrera egitea eta herritarren ongizatea lehenestea, eta horrek eskatzen du trafiko logistikoa modu ordenatuagoan bideratzea.
Egindako azterlana aurkeztu berri zaio Gipuzkoako
Foru Aldundiari, bide gaietan eskumena duen administrazioari, arazoari konponbidea elkarlanean topatzeko xedez.
Ikuspegi zabaleko diagnostikoa
Diagnostikoaren oinarrian dauden datuak Lezo eta Oiartzungo industriaguneetan dauden tamaina handiko 115 enpresei egindako galdetegietatik jaso dira. Horrez gain, emaitzak egiaztatu dira edukieraaforo ofizialekin eta aldundiaren beraren datuekin.
Datu horietan oinarrituta, trafiko eredu digital nodal bat garatu da. Tresna horri esker, mahai gainean jartzen diren proposamenen simulazioak egin ahal izango dira kostu-onura ebaluatzeko eta esku-hartze ezberdinen elkarreragina ikusteko.
Oarsoaldeko alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian
Kostu-onura handieneko eta kalte-eragin txikieneko esku-hartze proposamena
Oarsoaldeko lau udalek aldundiari egindako eskuhartze proposamenak eskualdea bere osotasunean lantzen du eta lehenesten da mugikortasun arazoei erantzutea ingurumenean ahalik eta kalte gutxien sortuta. Zehazki, Lanbarrengo industriagunean esku hartuz eta Lezoko eta Oiartzungo poligonoak elkartuko lituzkeen errepidea sortuz, ArraguaLartzabal auzunean eta Lezoko herrigunean trafiko astuna arintzea lortu nahi du proposamenak.
DIAGNOSTIKOA
• Egunero 9.000 kamioi-mugimendu eskualdean
• Lanbarren, garraio astunaren mugimenduen herenaren iturri
• Gaur egungo behar eta egoerara egokitu gabeko bide-sarea
INTERBENTZIO-PROPOSAMENA
• Lanbarren industriagunetik AP-8 autobidera zuzeneko lotura
• Arragua-Lartzabalgo korapiloaren arintzea, fluxuak berrantolatuz eta kamioien pasabidea murriztuz
• Lezoko herrigunearen eta harako sarbideen arintzea, portuarekin eta industriaguneekin lotutako trafiko astunarentzat alternatiba funtzionalak sortuz
Hurrengo pausoa: erakunde arteko mahai tekniko-politikoa
Gipuzkoako Foru Aldundia da bide gaietan eskumena duen administrazioa. Oarsoaldeko udalak lankidetzarako prest daude eta orain arte egindakoa erakunde arteko lantalde tekniko-politikora eramango dute, besteak beste, garatutako trafiko eredu digital adimenduna eta emaitzak partekatzeko, eta proposatutako esku-hartze ildoak elkarrekin aztertzeko.
“Gaur egungo trafiko-arazoak konpontzeko lanak ezin dira geroratu, eta ezin dira etorkizuneko balizko
azpiegitura logistiko handiagoen menpe utzi. Irtenbideak orain landu behar dira eta, gainera, gaur egungo beharretara egokitu behar dira. Bikoitza da erronka: oinarri enpirikoa duten erabakiak hartuz eta eredu jasangarri nahiz arduratsuak lehenetsiz, eskualdeko industria nahiz lehiakortasun logistikoaren eta ingurumenaren, herritarren segurtasunaren zein bizi-kalitatearen mesedetan jardutea”, esan du Joana Mendiburu Garaiar Oiartzungo alkateak.
Bikoitza da erronka: trafiko astuna modu ordenatuagoan antolatuz eta eredu jasangarrienak lehenetsiz, lehiakortasun industrialaren eta herritarren segurtasunaren zein bizikalitatearen mesedetan jardutea
Entzun Oarsoaldeko lau alkateen adierazpenak
02 | UDAL ALBISTEA
Urmendi, herri proiektuari eusteko muturrerainoko ahalegina
Bideragarritasun ekonomikoagatik, ez da Haurreskolak Partzuergoan integratzea beste aukerarik gelditu.
2024ko azaroan Hezkuntza Sailak ahoz jakinarazi zuen udal haur eskolei ordura arte egin izan dien ekarpen ekonomikoa bertan behera utziko zuela, eta udal haur eskolei Hezkuntza Sailaren Haurreskolak Partzuergoan sartzeko gonbidapena luzatu zien. Herri bakoitzak bere ibilbide eta gogoetak egin ahal izateko urtebeteko moratoria eskatu eta onartu zen.
2024ko azarotik gaur arte Oiartzungo Udalak Urmendiri eusteko muturrerainoko ahalegina egin du. Aukera guztiak ahitu ditu. Herri proiektuaren bideragarritasuna eta udal aurrekontuaren jasangarritasuna bermatzeko erakunde publiko bati dagokion ardura eta betekizun instituzionaletik, ez da Hezkuntza Sailaren Haurreskolak Partzuergoan integratzea beste aukerarik gelditu, ordea.
Erakunde publiko bati dagokion ardura eta betekizun instituzionaletik emango ditu hurrengo pausoak ere udalak
2025eko urtarrila-abendua: etorkizuneko aukeren azterketa
Hezkuntza Sailak onartutako urtebeteko moratorian, hezkuntzan adituak eta arituak diren norbanako eta aholkulariekin eta
Urmendi haur eskolako langileekin egoeraren gaineko hausnarketa eta analisia egin ziren, eta etorkizuneko aukera posible guztiak aztertu.
2026ko otsaila: Urmendiren parte izateko proposamena Hezkuntza Sailari
Oiartzungo Udalak Hezkuntza Sailari proposatu zion 2026-2027 ikasturtean
Haurreskolak Partzuergoa Oiartzungo Udal
Ikastola Partzuergoan sartzea. Oiartzungo
Udalak eskua luzatu zion Hezkuntza Sailari kalitatezko herri hezkuntza proiektu bat elkarlanean garatzeko.
Udal ordezkariek aurrez aurreko bilera egin zuten Hezkuntza Saileko ordezkariekin proposamena aurkezteko.
2026ko martxoa: Legebiltzarkideen bisita
Urmendira
Udalak gonbidatuta, legebiltzarkideek Urmendi bisitatu zuten proiektua bertatik bertara ezagutzeko.
Erantzun ezagatik, martxoko ohiko osoko bilkuran udalak Hezkuntza Sailari eskatu zion 10 laneguneko epean otsailean egindako proposamenari erantzuteko.
2026ko apirila: Prozesua arintzeko ezohiko
udalbatzarra
Hezkuntza Sailaren Haurreskolak Partzuergoak
Urmendiren etorkizuna apirilaren amaierako
Zuzendaritza Batzordean landuko zuela
jakin berritan, haren aurretik eta beharrezko tramite gisa, ezohiko osoko bilkura egin zen. Oiartzungo Udala 2026-2027 ikasturtean
Hezkuntza Sailaren Haurreskolak Partzuergoan sartzeko eskatu zen ezohiko udalbatzarrean.
Eskaera horrek ez zuen baliogabetzen otsailean egindako proposamen lehenetsia.
2026ko maiatza: Urmendi Haurreskolak
Partzuergoan integratzeko prozesuaren hasiera
Haurreskolak Partzuergoak adierazi du bere estatutuek ez dutela aukerarik ematen hura
Urmendiko kide izateko. Horren ondorioz, Urmendi Haurreskolak Partzuergoan integratzeko prozesua hasi da. Lehen bilera eta tramiteak egin dira. Udalari dagokion ardura eta erantzukizun instituzionaletik, langile zein familiekiko begirunez eta Urmendiren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko helburuz, udalak bere esku dagoen guztia egingo du integrazioa ahalik eta azkarrena eta errazena izan dadin.
Gune estalia izango du Altzibarrek Olalden
300m2ko espazioa izango da, eta komuna eta gune berdea ere izango ditu.
Altzibarko gune estali berria eraikitzeko lanak hasi ditu udalak. Aterpeko espazio baten premiaren jakitun, 2024an idatzi zen proiektua eta urte hasieran hasi dira exekuzio lanak.
300m2ko erabilera anitzeko gune estalia eraikiko da Olalde etxadiaren atzealdeko zelaian, Altzibar eta Karrika lotzen dituen bidegorriaren alboan. Komuna izango du, baita 2.000m2ko berdegune urbanizatua ere inguruan. Gune berdean eserlekuak, oinezkoen pasabideak, bizikletentzako aparkalekuak eta garbitzeko puntua, eta hormigoizko mahai borobil handi bat eta haren bueltako aulkiak jarriko dira. Egungo zuhaitzik gehienak mantendu egingo dira (batzuk, halabeharrez, lekuz mugituta) eta berriak ere jarriko dira.
Urtebeteko obra-lanak
Obra-lanak urtebeteren buruan bukatzea aurreikusten da. Bien bitartean lan-eremua itxita egongo da eta, momentu jakinetan, baita errepidea eta bidegorria ere. Ezinbestekoa denetan eta ahalik eta denbora tarte laburrenean soilik itxiko dira bideak, herritarren joanetorriak ahal bezain gutxien oztopatzeko.
OLALDE | ALTZIBARKO GUNE ESTALI BERRIA
• 300m2ko erabilera anitzeko gune estalia
• 2.000m2ko berdegune urbanizatua: eserlekuak, oinezkoen bideak, bizikletentzako aparkalekuak eta garbitzeko puntua, hormigoizko mahai borobil handi bat aulkiekin
%40a Europak finantzatuko du, udalak Europako Garapen Eskualdeko Funtsetik (FEDER-EDIL) lortutako dirulaguntzari esker.
Ugaldetxoko futbol-zelai berritua eta Altzibarko gune estali berria
legegintzaldi honetan landu eta garatutako proiektuak dira, herriko kirol eta aisialdi azpiegiturak osatzeko helburuz
Herriko aisialdi eta kirol azpiegituren eskaintza, gero eta zabalagoa
Ugaldetxoko futbol-zelai berritua eta Altzibarko gune estali berria legealdian landu eta garatutako bi proiektu dira, Oiartzungo kirol eta aisialdi azpiegiturak osatuko dituzten bi proiektu.
Epe laburreko hurrengo proiektuak izango dira herriko haur parke bat estaltzea, Elizalde herri ikastetxeko jolas eremua berritzea, bidegorriko lotura berriak egiten jarraitzea eta OTXE Oarsoaldeko Txirrindularitza Elkartearekin elkarlanean Atamitxeko bizikleta-parkea berrantontzea.
Izan ere, kirolerako eta aisialdirako guneak espazio oso erabilgarriak dira, ekintza eta erabilera anitzetarako zein elkartzeko aproposak. Herritarren ongizaterako pieza eta kohesiorako plaza
Ezagutu gehixeago
Olaldeko gune estali berria
1. sektorea indartzeko dirulaguntza lortu
du udalak
Lehen sektorea pairatzen ari den zailtasunak ikusita, egoera hobetzeko neurri propioak eta soluzio errealak lantzen ari da Oiartzun Burujabe herri proiektua. Bertako elikadura mahaian elkartzen dira ekoizleak, kontsumitzaileak, sektoreko erakundeak eta udala, eta bertatik bideratzen dira Oiartzunen egoera hobetzeko egin daitezkeen ekintzak. Azken urteetan, belaunaldi arteko errelebo faltari eta ustiategien errentagarritasun ekonomiko apalari aurre egiteko bideak landu dira.
Ikusi da badaudela kalitatezko eta bertako elikagai osasungarriak erosi nahi dituzten kontsumitzaileak, baina arazoa da hurbileko eta bidezko merkaturatzea gauzatzeko azpiegiturak falta direla. Horrela sortu da Oiartzungo haragi zirkuitu itxia.
Belaunaldien arteko errelebo falta da beste arazoetako bat, eta horri aurre egiteko praktikaldiak jarri ziren martxan 2025eko udan.
Lehendik martxan dauden
proiektuak sendotzeko nahiz berriak martxan jartzeko erabiliko da, bi urtez.
Lehendik martxan dauden proiektuak indartzeko nahiz berriak martxan jartzeko bi urterako dirulaguntza lortu du udalak.
01Bertan hazitako txekorren haragi zirkuitu propioa
Oiartzunen haragi zirkuitu propioa sortzeko beharra abeltzainen aldetik sortutakoa da, ganadua etxean gizentzea ez baita errentagarria merkatuan haragiaren truke ordaintzen den prezio apalagatik.
Oiartzun Burujaberen bitartez, 2026ko martxoan jarri da martxan. Arrakastatsua izan da oso lehen kanpaina: Karrikako Oiantzabal baserrian pentsu ekologikoarekin hazitako urruxaren 20 haragi loteak berehalakoan saldu dira Labore Oarsoko kontsumitzaileen artean. 60tik gora eskaera jaso ziren eta maiatzeko bigarren urruxaren haragi loteak itxarote-zerrendan geratutakoen artean banatu dira.
04 | UDAL ALBISTEA
Normalean merkatuan gehienez ordaintzen dena baino %40 gehiago ordaindu zaio abeltzainari eta kontsumitzaileentzako salmenta-prezioa ere arduratsua da, bitartekariak ekidin direlako.
Jasotako dirulaguntzaren zati bat haragi zirkuituaren azpiegiturak hobetzeko erabiliko da. Horrez gain, salmenta puntuak gehitzeko, proiektura abeltzain gehiago batzeko eta bestelako haragi motekin ere lanean hasteko ahalegina egingo da.
02
Ordaindutako udako praktikaldiak gazteentzat
Herriko gazteei ofizioa ezagutzeko udako praktikaldia eskaintzen zaie herriko nekazari eta abeltzainekin, tutoretzapean eta soldata duinaren truke. 2025eko udan jarri zen martxan proiektua. Sei gaztek hartu zuten parte eta hilabetez aritu ziren lanean, Oiartzungo bost etxaldetan. 2026an hamar gazteri eskaini nahi zaie aukera bi hilabetez.
03
Lehen sektoreko profesionalentzako ordezkapen zerbitzua
2024an jarri zen martxan zerbitzua. Hala, oporraldietarako, bajak osatzeko edo eskulan gehigarria behar denerako, pertsona baten laguntza doan eskatu dezakete herriko ustiategiek.
2026an, azken bost hilabeteetan, Oiartzungo sei ustiategik erabili dute zerbitzua 40 egunez. 2024an Oiartzunen bidea hasita, gaur egun Oarsoaldeko
eskualde guztira zabalduta dago zerbitzua; pertsona bat dago ia jardunaldi osoan horretarako kontratatua.
Zalantzaren bat edo informazio gehiago nahi izanez gero Behemendi elkartearekin jarri behar da harremanetan (943 49 02 19).
04
Herriko jantokiak hornitzeko bideragarritasun azterketa
Jasotako dirulaguntzarekin udalerriko jantoki kolektiboak tokiko produktuez hornitzeko eredu bideragarri bat aztertu, diseinatu eta balioztatu nahi da, eskaria sortzeko, lehen sektorearen egonkortasun ekonomikoa lortzeko eta tokiko elikagaien subiranotasuna indartzeko egiturazko tresna gisa.
Aipatutakoez gain, badira lehen sektorea indartzen laguntzeko lan-lerro gehiago ere. Besteak beste, lurrak publifikatzea lehen sektorera bideratzeko, ustiaketen azterketa eta transmisioan sakontzea ofizioa duintzeko nahiz eredu publiko-komunitarioa garatzeko, eta herriko plazan lau hilabetez behin egiten den HemenGuk azoka indartzeko.
Lehen sektorea pairatzen ari den zailtasunak ikusita, egoera hobetzeko neurri propioak eta soluzio errealak lantzen ari da Oiartzun Burujabe
Udal mendi lurrak kudeatu eta zaintzeko, Goilarre programa eta baso plana
Udal lurretako larreak abeltzainentzako ustiagarri mantentzea eta bertako basoa berreskuratzea dira helburu nagusiak.
Mendialde zabaleko eta baso askoko udalerria da Oiartzun. Basozaintza eta ingurumen sailen lanak pisu esanguratsua du Oiartzungo Udalean, bai eguneroko mantenu lanari bai etorkizuneko ikuspegiz egiten den jardunari dagokienean.
Udal lurretako larreak abeltzainentzako ustiagarri mantentzea eta bertako basoa berreskuratzea dira helburu nagusietako bi, eta proiektu banaz ari da udala xede horiei erantzuten.
Goilarre programa
Mendialdeko udal larreetan jarduten duten ganaduzaleen bizi- eta lan-baldintzak hobetzea da Goilarre programaren helburua, baita ganaduaren ongizatea zaintzea ere; bide batez larre publikoak egoera onean mantenduz. Egin beharreko hobekuntzak identifikatu eta lehentasunak ezarri herriko abeltzainen elkartearekin batera egiten da. Abeltzainen eta abelburuen sostengua ez ezik, programaren helburuak mendiak txukun mantentzea, suteak ekiditea eta oreka ekologikoa babestea ere badira.
Gaur egun, 65 abeltzainek
erabiltzen dituzte udal larreak
2.600 abelbururekin (ia %90a, ardiak). 75.000 € pasa inbertitzen dira urtero programan
Herri-basoen kudeaketa orain gutxi egin du bere udalak.
Aldundiarekin batera, bertako
basoa errekuperatzeko lanak egiten ari da
Lekuan lekuko udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen dute proiektua, udalerriko larreazaleraren, babestutakoaren izaeraren (naturgunea den ala ez) eta abeltzain kopuruaren arabera.
Badira jada urte batzuk Goilarre programa martxan jarri zela. Gaur egun, Gipuzkoako 30 bat udalerritan egiten dira egitasmoari lotutako lanak.
Oiartzungo kasuan, mendialdeko 675 hektarea larre barnebiltzen ditu Goilarre programak. Gaur egun 65 abeltzainek ustiatzen dituzte lur horiek 2.600 abelbururekin (ia %90a ardiak dira). 75.000 € pasa inbertitzen dira urtero programan, bi heren Aldundiak eta heren bat udalak.
2025ean langak, atakak eta itxiturak berritu dira, xehaketa-lanak egin dira (eskuz, traktorez zein robotez), eta gatzarritako aska bat eta 45 gatzarri jarri dira. 2026rako lanak ezarrita daude.
Abeltzainek mendialdeko larreak doan erabiltzen dituzte. Horretarako bete behar dituzten baldintzak herriko abeltzainen elkarteko kide izatea eta ganadua identifikatuta edukitzea dira.
Baso plana
Oiartzunek dituen 6.000 hektareatik 3.000tik gora dira udalarenak, baina kudeaketa ez da bere esku egon orain urte gutxira arte. Azken hamarkadetan berreskuratu du udalak eskumen hori eta foru aldundiarekin batera bertako basoa berreskuratzeko lanean dihardu, ondarea zaintzea eta babestea helburu.
Espezie exotikoen landaketek 1.143 hektarea estaltzen dituzte Oiartzungo herri-mendietan, azalera guztiaren %38. Bertako basoa berreskuratzeko bidean, eskuhartzeek neurri txikikoak izan behar dute, mendien ezaugarriek ez baitute beste aukerarik ematen. Horregatik, azken urteetan lanak han-hemenka egin dira, batez ere gaitzak jotako koniferoak ordeztuz.
Hausnarketa prozesu baten ondoren, hurrengo pausoa lan horiek guztiak plangintza jakin batean antolatzea da. Mendiek duten egoera aztertu da, aurrera begirako neurriak adosteko.
Laburrak
Etxebizitza tasatuen
urteko lehen zozketa egin da
Altzibarko Olalde etxadiko bigarren eskuko bi etxebizitza tasatu esleitzeko zozketa izan da urteko lehena. 188 familiaunitatek hartu dute parte zozketan.
Etxebizitza berrien salerosketa ez ezik, bigarren eskukoena ere udalak kudeatzen du.
Neurri horrekin etxebizitza tasatu guztiak legez dagokien prezioan saltzea bermatu nahi da, eta horretarako, udalak bere egina du eroslea izendatzeko eskumena ere.
Salmentarako etxebizitza tasaturik balego, hiru hilero egingo dira zozketak. Etxebizitza tasatuen udal erregistro orokorrean egon eta beren eskaerek (auzoak eta etxebizitzaren logela-kopuruak) salgai diren etxebizitzenekin bat egiten duten familia-unitateek hartzen dute parte zozketetan. Etxebizitza tasatuen eskatzaileen erregistroan baldintzak betetzen dituen edonork eman dezake izena edonoiz.
Bizikletentzako
aparkalekuak bikoiztu dira
Txirrinduak uzteko lehendik zeuden 12 puntuez gain, beste 16 daude orain herrian: bizikletak aparkatzeko 330 plaza. 5.157 €ko kostua izan dute aparkaleku berriek.
Bizikletak uzteko puntu berri gehienak Elizaldeko hirigunean eta haren inguruan jarri dira, auzoetan barrena ere bai beste batzuk. Etorkizunean gehiago jartzen joatea ere aurreikusten da.
Oiartzungo Mugikortasun Planaren baitan egin dira lanak. Gaur gaurkoz, norberaren ibilgailu propioa da mugitzeko erabiltzen den garraiobide nagusia. Kotxearen lehentasuna gutxitu eta mugikortasun jasangarriago eta osasuntsuagoaren alde egitea da helburua; bereziki eragiteko xedez herri barruko joan-etorrietan. Bidegorria herriko mugikortasunaren ardatza izanik, bizikleta da alternatiba horietako bat.
Arraguako ur hoditeria, Arditurriko meategiaren irteera eta beilatokiaren sapaia berritu dira
Ur hornidura sare propioa du Oiartzunek eta udala arduratzen da mantenu lanez. AP-8 autopistaren sarrerako biribilgunetik Arraguakora arteko ur edangarriaren hoditeria berritu da. 361.616,49 €ko aurrekontua izan dute lanek. Ur galerak ahal hainbat murriztea da helburua, hala kontsumoa ere jaitsiz.
Arditurriko meategiaren irteera konpondu eta berriz ireki da. 45.970,54 €ko inbertsioa izan dute lanek eta zati bat Europako FEDER-EDIL eta Jaurlaritzaren PAC-NPB Erein dirulaguntzen bitartez finantzatu da.
Oiartzungo beilatokia erabat publikoa da, udala arduratzen da kudeaketaz eta mantenu lanez. Sarrerako aretoaren sapaia berritu da, barruan jendea pilatzean burrunba sortzen baitzen oihartzunagatik. 13.184,24 €ko inbertsioa egin da.
Arraguan markesina berria jarri da eta herri aldera igotzeko Mamut merkataritza-gunekoari argia jarri zaio
Donostiarako noranzkoko
Arragua-Lartzabalgo markesina berria da. Lehengoa kendu eta zortzi metro luzeko beirazko bat jarri da. 16.579,42 € inbertitu dira lan horietan.
Auzo batzarretan jasotako herritarren eskaerei erantzunez, herri aldera igotzeko Mamut merkataritza-guneko markesinari argia jarri zaio.
Markesina gehiago berritzea aurreikusten da, besteak beste, Donostiarako noranzkoko Altzibarko Kaleberria kalekoa.
Jartzen diren markesina berri guztiak beirazkoak dira, besteak beste, genero ikuspegia zaindu eta sexu-erasoak ekiditeko asmoz.
Merkataritza txikia sustatzeko dirulaguntzak emango dira bigarren urtez
Merkataritza eta negozio proiektu txikiak sustatzeko iaz martxan jarri zen dirulaguntzak harrera oso ona izan du eta aurten ere izango du segida. Dirulaguntzari eutsi nahi zaio, beharra duelako sektoreak eta beharra duelako herriak.
Hiru helburu nagusi ditu laguntzak: merkataritza eta negozio txikien sarea sendotzea, herritarrei eguneroko beharrak auzoetan bertan asetzeko aukera ematea, eta lokal hutsetan proiektu berriak bultzatuz auzoak biziberritzea.
Lehena izan zen iazko deialdiak jarduera ezberdineko bederatzi onuradun izan zituen. Diru partidaren %85a erabili zen, 35.000 eurotik 29.400 euro.
Dirulaguntzarekin bat egiten du Oarsoalde mailako “Auzoaren Arima” ekimenak auzoarenarima.eus
Udal eta Mugaldeko udalekuek, erabateko arrakasta aurten ere
Udalak bi udaleku antolatzen ditu: 3-12 urteko haurrentzako udaleku hezitzaile irekiak, eta 1415 urteko nerabeentzako mugaz gaindiko astebeteko udaleku itxi ibiltaria.
Udal udalekuetan, uztaileko hamabostaldi bakoitzeko 360 plaza eskaini dira eta guztiak bete dira. Eskaera gehixeago jaso dira, baina guztiak sartzeko modua egin da, zozketara jo beharrik gabe.
Mugaldeko udaleku ibiltarian 40 plaza eskaini dira eta denak bete dira hemen ere, itxarotezerrenda dago. Bortzirietako, Sarako eta Urruñako udalekin elkarlanean antolatzen da. Euskarazko aisialdia sustatzea, Ipar Euskal Herriko zein Hegoaldeko gazteen arteko loturak sendotzea eta norberaren inguruko bazterrak ezagutzea dira helburuak.
Atamitxeko bizikleta
parkea berrituko da, OTXErekin elkarlanean
Atamitxeko bizikleta parkea garbitu eta erabilgarri jarriko da, Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolarekin (OTXE) elkarlanean. Orubearen (600m2) jabearekin hitzarmena sinatua du udalak kudeaketa eta erabilerarako eskumena izateko, eta OTXErekin gauza bera egin du bizikleta parkea garbitu eta berriz ere erabilgarri jartzeko.
Txirrindularitza elkarteak egitekoen proposamen xehea egin dio udalari eta udalak lan horiek finantzatuko ditu (20.000 €), aisialdiko guneak zaindu eta aukera berriak sortzea oso egokitzat jota.
Atamitxeko gunea berreskuratzeak bizikletak Txarako basotik ateratzeko alternatiba eskaintzen du, azken horren biziberritzerako pauso bat. Oiartzunen indarguneetako bat dira berdeguneak, bidegorriaren bitartez lotuta dauden hiriguneetako horiek, bereziki.
Esnatu Oiartzun herri batzarra egin da, euskara larrialditik pizkundera bidean jartzeko
Oiartzungo euskalgintzak, UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea), beste hainbat eragilek eta udalak Esnatu Oiartzun herri batzarra egin dute.
Euskal Herrian, eskualdean zein Oiartzunen bertan euskararen larrialdi linguistikoari aurre egiteko hainbat ekimen, proiektu eta dinamika antolatzen ari da euskalgintza.
Horrekin ez da nahikoa, ordea. Hizkuntza-politika berezitu eta aurrerakoiez eta euskalgintzaren lanaz gain, ezinbestekoa da herriko norbanako, elkarte eta taldeak ere informatu, ahaldundu, kontzientziatu eta aktibatzea.
Horretarako egin da Esnatu Oiartzun herri batzarra: euskararen azken hamarkadetako eta etorkizuneko eboluzioa azaltzeko, Euskal Herriko eta Oiartzungo euskalgintza lanean zertan dabilen aurkezteko eta “Guretik zer egin dezakegu?” dinamika burutzeko.
Udalak informazioeta sistemasegurtasunaren ENS ziurtagiria berritu du
Oiartzungo Udalak 2022az geroztik du Segurtasun Eskema Nazionalaren (ENS) erdi mailako ziurtagiria. Bi urtez behin berritzen du kanpo ikuskaritza zorrotz baten bitartez.
Garrantzi berezia ematen zaio eta ahalegin handia egiten da sistemaren beraren eta informazioaren segurtasuna bermatzeko.
ENS ziurtagiriak udalaren informazio sistemek segurtasun, konfidentzialtasun eta eskuragarritasun baldintza zorrotzak betetzen dituztela egiaztatzen du.
Segurtasun Eskema Nazionala (ENS) administrazio publiko guztiek bete behar duten informazio- eta sistema-segurtasunaren oinarrizko esparru juridikoa da. Helburua da administrazioaren zerbitzu digitalak fidagarriak, eskuragarriak, osotasunez babestuak, konfidentzialak, trazagarriak eta zibererasoen edo akatsen aurrean erresilienteak izatea.
Osakidetzak aintzat hartu du Lartzabalen lehen arretako osasunzentro bat jartzeko proposamena
Oiartzungo eta Errenteriako Udalek proposamen bateratua aurkeztu zioten 2025ean Osakidetzari, bi udalerrien arteko mugan dagoen Lartzabal auzoan lehen arretarako osasun-zentro berri bat martxan jartzeko. Izan ere, herritarren eskaerak aintzat hartuta eta etorkizuneko behar berriak aurreikusita, bi udalek egoki baloratu izan dute gaur egun bigarren mailako arretako anbulatorioa den horretan lehen arreta ere eskaintzea.
Osakidetzako teknikariek bisita egin dute udal teknikariekin batera proposamenaren bideragarritasuna aztertzeko. Osakidetzak aurkeztua du datozen sei urteetarako azpiegituretan egin asmo dituen inbertsioen plangintza eta Lartzabalen lehen arretako osasun-zentroa martxan jartzeko aukera aintzat hartu du.
Herritarren tirabirak
bideratzeko
bitartekaritza zerbitzuak
urtea bete du
Orain urtebete jarri zen martxan bitartekaritza zerbitzua modu egituratu eta egonkorrean. Udaltzaingoak eskaintzen du, formazio espezifikoa jasota. Eguneroko tirabirengatik epaitegietara jo aurretik adostasunetara iristen laguntzeko zerbitzua da.
Azken urtebetean, 16 kasu artatu dira. Erdiek baino gehiagok emaitza positiboa izan dute: adostasun jakinetara iritsi dira aferan inplikatutako aldeak edo adostasun zehatzetara iritsi ez arren, egoera lasaitu eta hobetzea lortu da. Bost kasutan eten da prozesua, aldeetako batek protokoloa behar bezala ez betetzeagatik edo uko egin izanagatik. Azken horietan ere, kontaktua egite hutsak egoera lasaitzen du. Herritarren arteko ezin ulertuak, nagusiki, katu, txakur eta soinuengatik, etxe inguruetako gune komunen erabileragatik eta mugarriengatik sortzen dira.
Ia 500 ekitaldi eta
60.000 ikus-entzule
Landetxen hiru urtean
Martxoaren 10ean bete zituen hiru urte Landetxe Kultur Aretoak. Ordutik hona ia 500 ekitaldiz gozatzeko aukera izan dute 60.000 ikus-entzulek.
2023ko martxoan martxan jarriz geroztik, ekitaldi zein ikus-entzule kopuruek gora egin dute: 110 ekitaldi egin ziren 2023an eta 165 2025ean; ikus-entzuleak, berriz, 14.700 izan ziren 2023an eta 21.200 2025ean. Hilero, batez beste, 15-20 ekitaldi antolatzen dira Landetxe Kultur Aretoan. Diziplinei dagokienez, arte eszenikoak (antzerkia, musika, dantza…) eta ikus-entzunezkoak dira nagusi, eskaintza guztiaren %80tik gora.
Landetxeko programazioaren %25a dago familia, haur eta gaztetxoei zuzendua.
Bada azpimarratzeko beste ezaugarri bat: hasieratik ekitaldi gehienak herriko eragile eta elkarteek antolatzen dituzte, udalarenak gutxiago dira; eta hori hala mantendu da hiru urte hauetan.
IRUDITAN
1 XXXVIII. Xabier Lete prosa eta poesia lehiaketa 5. Urrezko Bikain Ziurtagiria 7. Txerri Eguna 9. Tomasa Santamariak 100 urte 10. Herri lasterketa 11. Elkartasun bertso saioa 12. Kontxa Murgiari omenaldia 13. Ihoteak 21. Zuhaitz Eguna
22. Emakumeen Nazioarteko Eguna 25. KORRIKA 26. Barrikotea 27. Dantzari Eguna 28. Bizardia elkartearen ibilaldi neurtua 29. Etxera Eguna 30. Xanistebanetako jai batzordearen lan-bilera
16.
19.
22. 25. 28. 17.
23. 26. 29.
27. 30.
31. Oiartzungo Erroten Eguna 33. LGTBTIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna 35. Elizalde Eguna 38. Atsolorra 42. Arraguako jaiak