@oiartzungo_udala
@oiartzungoudala
2025eko abendua
www.oiartzun.eus

![]()
@oiartzungo_udala
@oiartzungoudala
2025eko abendua
www.oiartzun.eus

Ilusioz heldu genion legealdiari, eta erdialdera iritsi garenez, une aproposa da orain arte egindakoa baloratzeko eta geratzen zaigunari arretaz begiratzeko. 2023ko udaran, herri programan oinarrituta, legealdirako plana idatzi zuen udal gobernu talde berriak. Dokumentu horretan jasotzen da udaleko lana zein norabidetan zuzenduko den. Laburbilduz, Oiartzun berdinzalea, bizia, jasangarria eta euskalduna izatea da legealdiko iparra.

Hiru arlotan banatzen diren 113 egiteko zehatz jaso genituen legealdiko plangintzan eta pozik aitortzen dut esandakoaren erdia jadanik burutu dugula eta beste 40 eginkizun bideratuak ditugula, arnas luzeagokoak diren arren. Horrek bi esanahi ditu, batetik, aurreikuspenak errealistak zirela eta, beraz, oinak lurrean gobernatzeko ikuspegia dugula. Eta bestetik, esandakoa egiten
Onura publikoa da udalaren bokazioa eta horregatik aparteko garrantzia du egiten den hori herritarrentzat ez ezik herritarrekin adostea. Oiartzuarrak erabakiguneetan egon daitezen antolatu diren parte hartzeko prozesuak oso emankorrak izan dira. Bereziki aipagarriak dira Arraguako edo ELI6 eremuen garapena zehazteko auzotarrekin egindakoak, haur eta gazteentzat Oinherri bezalako proiektuak, baita etorkizuneko udal musika-eskolari buruzko gogoeta saioak ala liburutegia berritzeko Kuku elkartearekin elkarlanean burututakoa ere.
Herri bizia da Oiartzun, kohesio sozial handikoa eta arlo askotan aitzindaria. Urmendi Udal Ikastola Partzuergoa, Soinuenea eta Luberri Fundazioak, udaleko ur hornidurako sare propioa, beilatokiaren kudeaketa publikoa, hondakinen atez ateko sistema, azpiegitura sare sendoa (Fermiñene, HAZ, bidegorri sare zabala, futbol zelaia, kiroldegia, Landetxe, gazte topalekua...) edo etxez etxeko laguntza zerbitzua erreferente bihurtu diren apustu estrategikoak izan dira.
Gaurkotasuneko beharrei erantzun eta etorkizunera begirako politika ausartak egin ditu Oiartzungo Udalak legealdiz legealdi. Bokazio ber-berarekin eta, ekintzailetasun eta planifikazio gaitasun berdinarekin helduko diegu trantsizio ekologikoari, ongizate sozialari eta euskararen etorkizuna bermatzeko kulturartekosun politikak diseinatzeari, Oiartzun burujabeago bat helburu.
Emankorra izan da orain arteko bidea eta horrelakoa aurreikusten dugu ere legealdi amaiera. Inbertsioetarako ez-ohiko dirulaguntzak eskuratuta, azpiegitura berriak sortuko ditugu eta, esan bezala, etorkizuneko politikak urratzen jarraituko dugu.

OIARTZUNGO UDALA INFORMATZEN www.oiartzun.eus
Trantsizio ekologikoan eta etorkizunean jarri dute begira proposamen berriak adostean.
Herritar guztion ohitura onei eta konpromisoari esker, Oiartzunen hondakinen %80tik gora birziklatzen dugu, eta ondorioz, Oiartzun birziklatze-maila altuenetakoa duten herrien artean dago. Europako legediak 2035erako aurreikusten dituen birziklatze-mailak Oiartzunen 2010etik betetzen dira, hain zuzen ere atez ateko bilketasistema martxan jarri zenez geroztik. Zentzu horretan zoriontzekoa da herritarren konpromisoa eta, trantsizio ekologikoaz hitz egiten den garai hauetan, aitzindaria izan da Oiartzungo hondakinen kudeaketa politika.
_Europako araudiak dioena
Europako Parlamentuak eta Europar Batasuneko Kontseiluak 2018an berritu zuten 2008/98/CE zuzentaraua, eta lau urte beranduago, 2022an, Espainiako legeak Europako araudia garatu zuen. Araudi horien arabera, 5.000 biztanletik gorako herriek hondakinen kudeaketan helburu desberdinak lortu beharko dituzte. Bi dira garrantzitsuenak; batetik, 2035erako gutxienez hondakinen %65 birziklatu beharko dute, eta bestetik, 2025erako hondakinen bilketa-zerbitzua ezin da defizitarioa izan erakunde publikoentzat, hau da, kudeaketak dakarren kostua herritar eta enpresek ordaintzen dituzten tasen bidez bildu behar dute.
Esan bezala, birziklatze-mailari dagokionez, Oiartzunen 2010etik betetzen dira eskakizunak. Besterik da defizitari dagokionez. Izan ere, Oiartzunen hondakinen kudeaketagatik ordaindu izan den tasa Gipuzkoako apalenetakoa izan da eta, hortaz, gaia sakon aztertu du Udalak.

_2010ean hasitako bidean pauso berriak
Hondakinen kudeaketaz hitz egiteko batzorde propioa eratu zuten gobernu taldeak eta oposizioak, EAJk hala proposatuta. Batzorde horren helburua ez da bilketasistemez eztabaidatzea, baizik neurri egokiak eta errealistak proposatzea herritarren erosotasuna eta kostu publikoa arduraz kudeatzeko. Bi alderdi politikoek aitortzen dute, halaber, birziklatze-maila onak lortzen direla Oiartzunen, eta bestetik, Europako zuzentaraua dela hondakinen kudeaketan ezinbestean errespetatu beharreko markoa. Hala, etorkizunera begira, udaleko bi alderdi politikoek gai honetan ere elkarlanean jarduteko konpromisoa hartu dute.
_Hainbat hobekuntza, herri aitzindaria izaten jarraitzeko
Elkarlan honi esker, udal baliabideak egoki erabili eta herritarren erosotasuna lehentasun gisa mantenduz, Udalak berresten du hondakinen kudeaketa eta birziklatze-maila hobetzen jarraitzeko konpromisoa; hartara, trantsizio ekologikoan eta kudeaketa arduratsuaren arloan ere Oiartzun etorkizuneko herri aitzindarien artean kokatzeko.
Herritarrei zuzenean eragiten dieten neurriak hartzeaz gain, Udalak industriaguneetako bilketan ere aldaketak egingo ditu. Orain arte San Marko mankomunitatearen bitartez egiten zen bilketa, 2026tik aurrera, udalak berak kudeatuko du. Aldaketa horrek eragin zuzena izango du bai birziklatze-maila orokorrean, bai industriaguneetako txukuntasunean baita hondakinen kudeaketaren defizitean ere. Izan ere, udalak baliabideak egoki erabilita, aurreikusten da gastuak gutxituko direla.
_Etxeko olioa biltzeko sistema erosoa
Abendutik aurrera etxeetan sortzen den sukaldeko olio erabilia birziklatzeko sistema eroso berria jarriko da martxan. Gaur egun olioa jasotzeko auzo ezberdinetan dauden edukiontziak makina berri eta txukunekin ordezkatuko dira (garbigunean orain arteko edukiontzi bat mantenduko da).
Udalak olioa jasotzeko poto bereziak banatuko ditu. Etxeetan olio erabiliarekin ontzi horiek betetzerakoan, makinan utzi eta zuzenean poto berri hutsa aterako da
gailutik. Ontzi berezi horiek bakarrik erabili ahal izango dira (ezin da bestelako ontzirik sartu makinan). Makinetan sartzen diren ontziak hustu, garbitu eta berriz makinan sartzen dira, berrerabiltzeko.
Rafiazko poltsekin batera banatuko da olio ontzi berria, etxe bakoitzeko bana. Herritarren Arreta Bulegoan eskatzeko aukera ere egongo da.


_Papera eta ontzi arinak, rafiazko poltsetan
Etorkizunean sortze besteko tasa jarri ahal izateko, aurrerantzean papera eta ontzi arinak rafiazko poltsetan aterako dira. Horretarako, etxe bakoitzeko zenbakia duten rafiazko poltsa urdina eta horia banatuko ditu Udalak.
Poltsek 34 litroko edukiera dute. Hondakinak bertara bota eta etxe bakoitzak bere zenbakiko zintzilikarioan utziko ditu. Ontzi arinen kasuan, aukera egongo da rafiazko poltsaren barruan ontziak plastikozko beste poltsan batean sartuta ateratzeko.


Abendutik aurrera joango da aldaketa herrira zabaltzen, auzoz auzo, modu progresiboan. Elizaldeko bizilagunak izango dira lehenak eta abenduaren 15etik aurrera rafiazko poltsetan atera beharko dituzte papera eta ontzi arinak. Ondoren, hilabetez hilabete auzo ezberdinetara zabaltzen joango da sistema berria, egutegi honen baitan:
Hasiera Informazio puntua (17:00-19:00)
ELIZALDE Abenduak 15 Abenduak 12, Doneztebe plazan
ITURRIOTZ Urtarrilak 19 Urtarrilak 16, auzoko frontoian
ARRAGUA Otsailak 2 Urtarrilak 30, auzoko frontoian
ALTZIBAR Otsailak 16 Otsailak 13, auzo lokalean
UGALDETXO Martxoak 2 Otsailak 27, Kalexa plazan
ERGOIEN Martxoak 16 Martxoak 11, Auzokalten
KARRIKA Martxoak 16 Martxoak 12, auzoko plazan
GURUTZE Martxoak 16 Martxoak 13, auzoko frontoian
Rafiazko poltsak zintzilikarioetan jasoko dituzue berrikuntza martxan jarri aurreko astean, eta Udaleko teknikariak auzoetara hurbilduko dira edozein zalantza argitzeko.
Etxe bakoitzeko poltsa hori eta urdin bana banatuko da (familia ugariei bi), eta aukera egongo da Herritarren Arreta Zerbitzuan bigarren bat eskatzeko.
Hondakinak aportazio guneetara eramaten dituzten baserriek ere aukera izango dute nahi badute rafiazko poltsak eskatzeko. Horretarako bakoitzaren auzoko informazio egun eta tokira joan beharko dute.
OIARTZUNGO UDALA INFORMATZEN www.oiartzun.eus
_Gantxoak zintzilikarioetan
Egun haizetsuetan arazorik ez izateko, zintzilikarioetako gantxoak egokituko ditu Udalak. Izan ere, kuboak hutsik daudenean herriko zenbait kaletan haizeak zintzilikariotik atera izan ditu. Hori gertatu ez dadin zintzilikario guztietan gantxoak jarriko dira, auzo bakoitzean rafiazko poltsen aldaketa martxan jartzen denerako.

_Poligonoetako hondakinen bilketa optimizatu
Orain arte San Marko mankomunitatearen bidez egin izan da industriaguneetako hondakinek bilketa, baina Udalak baloratu du une egokia dela zerbitzuaren kudeaketa berreskuratzeko, poligonoetako bilketa eraginkorragoa izan dadin.
Horretarako, 2026ko udaberrian poligonoetan lanketa egingo du Udalak, enpresen beharretara egokitzen den bilketa zerbitzua diseinatzeko, eta urritik aurrera lan hauek beregain hartuko ditu.

Legealdiko plangintzaren islada da aurrekontua. Europatik lortutako dirulaguntzei esker, inoizko aurrekontu handiena edukiko du Udalak; 22,8 milioi €. Gizarte ongizatea eta etxez-etxeko laguntza zerbitzua
Urte amaierarekin batera hurrengo urterako lanak aurreikusi eta adosteko unea iristen da. 22.831.411 euroko aurrekontua izango du Udalak 2026an, inoiz izan duen handiena. Udalaren legealdiko plangintzarekin bat lau arlok aparteko garrantzia dute aurrekontuan: kohesio sozialak (aurrekontuaren %12,64), ekonomia iraunkorrak eta ingurumenak (aurrekontuaren %8,11), kulturak eta euskarak (aurrekontuaren %9,45). Horrez gain, herriko merkatari txikiak, lehen sektoreko langileak laguntzeko programak eta herriko industria guneak txukun mantendu eta hobekuntzak egiteko inbertsioak jaso dira.
_Udal zerbitzu publiko zabalak
Edonola ere, Udalaren aurrekontuaren zati handiena udal zerbitzu publikoak mantendu edo hobetzera bideratzen da. Oiartzun egonkortasun handiko herria da. Legealdiz legealdi martxan jarritako zerbitzuak eta hartutako erabaki estrategikoek jarraipena izan dute, eta horri esker, gaur egun zerbitzu karta zabala eskaintzen du udalak.
Ongizateari begira udaleko etxez etxeko zaintza zerbitzua eta bakardade ez hautatuari aurre egiteko Zaintzadi programa, gazteenentzako ludoteka, udalekuak eta gazte topalekua dira nabarmentzekoenak. Hezkuntzan Urmendi udal ikastola partzuergoa eta herriko bi ikastetxeei ematen
Haur eta lehen hezkuntzako funtzionamendua
instalazioak eta sustapena 1.576.187
sustapena, museoak, liburutegia, ondarea
uraren etxez etxeko hornikuntza eta hondakin uren tratamendua
sustapena
eta TaxiBusa
Enpleguaren sustapena eta enpresa garapena
eta lorategiak

zaizkien laguntzak. Azpiegituren aldetik Manuel Lekuona udal liburutegia, Landetxe kultur eraikina, kiroldegia, kanpoko igerileku irekiak eta udal beilatokia dira aipagarrienak. Azkenik, ingurumen arloan, udal garraio publikoa (Xorrola eta taxi busa) hondakinen kudeaketa, ur zerbitzuak, lorategi mantenua eta herri bideak konpontzeko egiten diren inbertsioak dira nagusiak.
Zerbitzuen funtzionamendu egokia eta etorkizunera begirako inbertsioak oiartzuarren bizi baldintzak hobetzen jarraitzeko konpromisoarekin egiten ditu udalak.
_Inbertsioetarako aurrekontua bikoiztua
Oiartzungo Udalak 1,4 milioi euroko dirulaguntza lortu du Europako Garapen Eskualdeko Funtsetik. Nagusiki herri kohesiorako eta trantsizio energetikoa sustatzeko proiektuak finantzatzeko erabiliko da, hau da, bidegorriaren inguruan ardazten diren mugikortasun-proiektuak eta espazio sozial berriak sortzeko eta merkataritza txikia sustatzeko.
Oiartzunek guztira 4 milioi euroko aurrekontua duten egitasmoak aurkeztu ditu. Horiek gauzatzeko 1.408.5000 €ko dirulaguntza zuzena jasoko du Europako funtsetatik, aurkeztutako guztizkoaren %40 inguru (gainontzekoa Udalak finantzatuko du). Proiektu gehienak 2026an gauzatuko dira.
Dirulaguntza horietara aurkeztutako proiektuez gain, 2026an inbertsioak egingo dira kiroldegia energetikoki efizienteagoa izateko eta osotasun batean eraberritzen hasteko. Mugikortasun arloan bizikletentzako aparkaleku estaliak aurreikusten dira, baita Xorrola berria eskuratzea ere. Azpiegiturei dagokienez, liburutegia berritzea eta haurren parke bat estaltzea ere jasotako dago 2026ko aurrekontuan.
Europako dirulaguntza eskuratu izana finantzaketa iturri berriak lortzeko udalak egiten duen lanaren erakusle da eta horri esker Oiartzungo Udalak inbertsioak bikoiztuko ditu.

_2026an egingo diren zenbait inbertsio:
• Bidegorria hobetu eta lotura berriak egin: 1.254.000 €

• Altzibarko gune estalia eraiki: 1.605.000 €

• Hurbileko merkataritza sustatu: 187.000 €

• Altzibarren Arditurri Bide Berdeko interpretazio-zentroa: 214.000 €

• Arditurriko meategiko irteera egokitu: 63.000 €

• Bazterkeria-arriskuan dauden pertsonentzat eguneko zentroa (Lezo eta Pasaiarekin): 594.442 €

Arreta integrala eskaintzeko ordutegi zabalagoa du bulegoak, 7:30etik 15:00etara.
Ekainean zabaldu zuen Udalak Herritarren Arreta Zerbitzu berria (HAZ). Udaletxe ondoko eraikinean kokatu dute arreta integrala eskaintzeko bulegoa, Done Eztebe plaza 2-behea helbidean.
“Legealdi hasieran esan bezala, Udala modernizatu eta herritarrei zuzeneko arreta hobea eskaintzeko asmoz, Herritarren Arreta Zerbitzurako gune berria sortu dugu”, adierazi du Joana Mendiburu alkateak. “Ate berria ireki dugu herritarren eta Udalaren arteko harremana errazteko. Zerbitzu publiko hurbilago, gardenago eta eraginkorrago baterako bidea da HAZ”.
_Arreta osoa toki berean, ordutegi zabalagoan
Egin beharreko izapidearen arabera, bulego ezberdinetara joan behar izaten zuten herritarrek orain arte. Aurrerantzean, arreta osoa eskainiko duen bulego berrian egingo dituzte ohiko tramite guztiak: ohiko eskaerak bideratu, hondakinetako kuboak jaso, errolda agiria eskuratu, erreziboak ordaindu, ohiko zalantzak argitu…
Zerbitzua indartu eta ordutegia zabaldu du Udalak: lau langile daude bertan lanean, goizeko 7:30etik 15:00etara arreta eskaintzeko, astelehenetik ostiralera.
_Hilabetero 1.000 bisita
Lehen sei hilabeteen balorazio oso positiboa egin du Udalak. Izan ere, 5.800 oiartzuar hurbildu dira bulego berrira izapide ezberdinak egitera. Behar zuten informazio eta laguntza guztia bertan jaso dute, eta bereziki nabarmendu dute zerbitzuaren erabilgarritasuna eta erosotasuna.

Herritarrek bertan egin dituzte udal tramite nagusiak. Eta bulego berrian, udaleko izapideez gain, beste administrazioetan egin beharreko hainbat kontu bertan egin ahal izateko lanean ari da Udala. Adibidez, Trafiko Zuzendaritzan egin behar izaten den ibilgailuen helbide aldaketa HAZen bidez egin daiteke dagoeneko.
_Tramiteak errazteko lanketa
Berrikuntza hau udalaren funtzionamendua modernizatzeko lanketa oso baten emaitza dela nabarmendu du alkateak. “Herritarrei zerbitzu eraginkorragoa eskaintzeko, udalaren lan egiteko moduak hobetu ditugu”. 140 izapide ezberdin egin daitezke udalean, eta guztiak berrikusi dira, herritarrentzat ulergarriagoak eta errazagoak izan daitezen.
“Tramiteak leku bakarrean eta modu errazean egiteko proiektua gauzatu dugu. Herritarrei zerbitzua emateko toki berria izango dugu aurrerantzean, kalitatezko banakako arreta integrala eskaintzeko gune eroso, irisgarri eta atsegina. Udaletik zerbait behar baduzu, hau da jo behar duzun atea”.

Mugikortasunerako ardatz garrantzitsua hobetzeko 646.765 €ko inbertsioa egingo du.
Ugaldetxo eta Elizalde auzoak lotzen dituen Rafael Pikabea etorbidea da Udalaren eskumenekoa den Oiartzungo errepide nagusi bakarra, gainerako errepide handiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapekoak baitira. Herritarren mugikortasunerako ardatz garrantzitsu hori Mugikortasun Planean jasotakoaren arabera eraberritzeko proiektua martxan du Udalak. 646.765 € inbertituko ditu eta lanak urte amaierarako bukatzea aurreikusten da.
_Oinez, bizikletan edo garraio publikoan mugitzea errazteko lanak
Mugikortasun jasangarria sustatzea da interbentzioaren helburu nagusia. Batetik, bi autobus geltoki egokituko dira: Mateo inguruan (Ugaldetxo) markesina berria jarriko da eta Tolarieta ingurukoa hobetu egingo da. Bestetik, zebra bideak hobetu eta espaloi zatiak berregin dira, oinezkoentzako bide seguru eta erosoak sortzeko.
Pikabeneko biribilgunea ere konpondu da, bertatik pasatzen diren ibilgailuek abiadura zaindu dezaten. Errepideko zoladura hobetzeko lanak ere egin dira.


_Konbibentzia espazio berriak
Eskuhartze garrantzitsuenak bi gunetan egingo dira: etorbidearen azken zatian (Madalensoro ingurutik plazara doana) eta Tolarietako aparkalekuan. Bi gune horiek oinezkoen eta autoen arteko konbibentzia espazio bihurtuko dira.
Tolarietako aparkalekuak egoera txarrean daudenez gero, inguru hori guztia txukunduko da eta orain arte bezala, oinezko eta ibilgailuen konbibentzia eremua izango da aurrerantzean ere. Izan ere, mugikortasun planean ongi jasota dagoen bezala, egunero-egunero jende asko pasatzen da bertatik oinez, ikastetxeetara edo kiroldegira bidean.
Azkenik, Rafael Pikabea etorbideko azken zatia oinezko bihurtuko da, espaloiari jarraikortasuna emateko. Bertan kokatuko da taxi geltokia ere. Ondorioz, anbulatoriotik gora doazen automobilek Ion Oñatibia kaletik atera beharko dute, Landetxe plazako kaletik alegia.
Ezagutu lanen nondik norakoak

Astean lau arratsaldez egongo da zabalik, ostegunetik igandera.
Ikasturtea berrikuntza nabarmenekin abiatu du 12 eta 17 urte arteko gazteen aisialdirako Topalekuak. Duela bi urte jarri zuen martxan Udalak zerbitzua, nerabeei aisialdi aktibo, partehartzaile, sortzaile eta osasungarria eskaintzeko. Harrera bikaina izan du hasieratik Landetxen kokatutako espazioak. Batez beste 30 lagun elkartzen dira ateak zabaltzen dituen egunetan. Alegia, hilean 450 gazte inguru.
_Igandeetan ere emango du zerbitzua
Zerbitzuak izan duen arrakasta ikusita, eskaintza zabaldu du Udalak. Ostegun, ostiral eta larunbatetan ez ezik, ikasturte honetan igandeetan ere zabalik egongo da Topalekua. Egunaren arabera ordutegi ezberdina du: ostegun eta igandeetan 17:00etatik 20:00etara, eta ostiral eta larunbatetan ordubete gehiago, 17:00etatik 21:00etara.
Astean lau arratsaldez mota guztietako ekintzak egiten dituzte, beti ere gazteek beraiek hezitzaileekin batera osatutako programazioa oinarri hartuta. Inklusioa, hezkidetza, genero-berdintasuna eta euskara ditu ardatz.
Iazko markak hautsi eta nerabe gehiago erakarri nahi dituzte aurten eta gogorarazi dute DBHn dauden oiartzuar denentzat irekita dagoela, doakoa dela eta ez dela izenik eman behar.
• 12-17 urte bitarteko gazteentzat
• Doakoa, izen ematerik gabe.
• 3 hezitzaile
• Irekiera: Ostegun, ostiral, larunbat eta igande arratsaldetan
• Erabiltzaile-kopurua: Arratsaldero 30 lagun.
• Ekipamenduak: ping-ponga, futbolina, egoteko lekuak...
• Zerbitzuak: sexologia, tailerrak, txapelketak, irteerak...
_Gozagunea martxan da berriz
Topalekuko sexu-aholkularitza zerbitzua ere berriz martxan jarri du Udalak. Urtarrilean hasi zen sexualitatea eta harreman afektibo-sexualen inguruko zalantzak lantzeko zerbitzua eskaintzen, sexologian adituak diren profesionalen bidez.
90 gaztek erabili zuten zerbitzua urtarriletik ekainera. Besteak beste, honako gai hauek landu ziren: sexualitatea, beldurrak, matxismoa, jostailu erotikoak, pornoa, lgtbiq+fobia eta autoestimua.
Hilean behin eskaintzen da aholkularitza, pertsonalizatua edo taldean izan daiteke eta Topalekuko hezitzaileen bidez hartu daiteke hitzordua.
Gozagunea egutegia:
Abenduak 18
Urtarrilak 15
Otsailak 12
Martxoak 12
Apirilak 16
Maiatzak 14

OIARTZUNGO UDALA INFORMATZEN www.oiartzun.eus
Ospitalerako autobus zuzena martxan jartzea eskatu dute berriz ere

Oiartzuarren eta Udalaren aspaldiko eskaera da gure herritik ospitalera joateko autobus zuzena. Hainbatetan eskatu zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari linea berria martxan jartzeko eta Aldundiak ere eskaera begi onez ikusten duela jaso izan da. Azken bilera duela urtebete egin zuten Udaleko eta Foru Aldundiko ordezkariek.
Denbora honetan Diputazioak pausorik eman ez duelako kezka adierazi du alkateak. Azaldu duenez, “urteak daramatzagu konponbide baten zain, eta udalaren ezinegona gero eta handiagoa da: herritarrei erantzun garbirik eman ezinda gaude”. Horregatik, berriz ere Mugikortasun diputatuari linearen inguruko argibide eta konpromiso zehatzak eskatu dizkio. “Oiartzuarrok merezi dugu ospitaleetara modu eroso eta zuzenean heltzeko aukera, eta eskatzen diogu Aldundiari berehala argitu ditzala dituen aurreikuspenak”.
Lehen sektoreari bultzada

Lehen sektorea indartzera bideratutako dirulaguntza programa ireki du berriz Udalak. 50.000 euro banatuko ditu aurten ere herriko nekazari eta abeltzainen artean, urtean zehar izan dituzten gastuak ordaintzen laguntzeko. Tokiko ekoizleen jarduera ekonomikoa sendotzen eta sektoreak bizi duen egoera zailari arnasa ematen lagundu nahi du.
Ustiategien jarraipena eta iraunkortasuna bermatu nahi ditu Udalak, eta bide horretan, Oiartzun Burujaberen bitartez, lehen sektorean praktikak egiteko egitasmoa ete jarri da martxan aurten. Nekazaritza eta abeltzaintza barrutik eta lehen eskutik ezagutzeko, sei gazte oiartzuarrek herriko ustiategietan auzolan praktika ordainduak burutu dituzte udan zehar. Gazteak lehen sektorera hurbildu eta gustuko izan dezaketen ogibide bat erakustea izan ditu helburu praktikaldiak, belaunaldi-erreleboa posible egiteko.
Elizalde Eskolako Haur
Hezkuntzako kanpo eremua biziberritu da

Elizalde Eskolako Haur Hezkuntzako eraikinaren kanpoaldean espazio natural, seguru eta hezitzailea sortu dute. Bi eta hiru urteko haurrek erabiltzen dute eremua eta beraien beharretara egokitutako gune egokia izango dute aurrerantzean.
Orain arte hormigoizko lurra zegoen bertan eta, eremu hotz eta gogorrak jolasteko aukerak mugatu egiten zuten. Espazioa naturalizatu eta berritzeko proiektua martxan jarri zuten Elizalde Guraso Elkarteak eta Oiartzungo Udalak.
Biodibertsitatea sustatuz balio pedagogiko handia duten elementuak eskaintzea izan da helburua. Lanak amaituta, material naturalez eta birziklatuz birsortutako jolastoki bizia, baratza, landare aromatikoen lorategia, etab. jarri dituzte.
70.116 €ko aurrekontua izan du proiektuak eta ia erdia, 34.106 €, Udalak finantzatu du.
Oiartzungo hirigintzan genero ikuspegia txertatzeko lanketa, beste herrientzat eredu

Oiartzungo udal arkitektoak eta feminismo teknikariak Eusko Jaurlaritzak antolatutako Perspectiva de género en el planeamiento territorial urbanístico ikastaroan aditu gisa parte hartu dute, herriko hirigintzan genero ikuspegia txertatzeko lanketa gainontzeko udalerrientzat eredugarria delako.
Bi eguneko formakuntzak helburu hauek izan ditu: batetik, lurralde eta hirigintza plangintzan eta jarduketan, genero ikuspegia txertatzeari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea. Eta bestetik, genero-ikuspegia txertatzea plangintzan, bai lurralde jarduketan, bai hirigintza jarduketan.
Oiartzungo Udalak ponentzia bat aurkeztu du gai horietan izandako esperientziak azalduz. Zehazki, Elizaldeko auzogune berriko eta Arraguako planeamendu proiektuetan genero eta ingurumen irizpideak ezartzeko Udalak izan duen esku-hartzea izan dute hizpide.
Bizikidetzaren eta memoriaren bidean urrats berria

‘Oroimena eta egia, bizikidetzaren bidea’ ziklo berria antolatu dute bi udal taldeek. 2020an hasi zuten bi alderdiek giza eskubideen urraketa guztiak azaleratu eta bizikidetzaren oinarri sendoak jartzea helburu zuen bidea, Aranzadirekin eta Berbarirekin elkarlanean. Ordutik ekimen ezberdinak burutu dira, eta gertatu dena landu eta transmititzea helburu izan duen hiru asteko zikloa antolatu zuten azaroan.
Zikloaren egitaraua osatzerakoan ardatza emakumeek pairaturiko indarkeriari izan da. Ekitaldi desberdinen bitartez emakumeen istorio, bizipen eta izen isildu, ezkutatu edo ukatuak berreskuratu nahi izan dituzte, emakumeak gure iraganeko subjektu aktibo bezala aldarrikatzeko.
Egitaraua lantzean ahalegin berezia egin dute belaunaldi gazteenei zuzendutako proposamenak egiteko, memoria benetakoa izango delako baldin eta belaunaldi guztietan txertatzen bada.
Harrera Astea oiartzuar berriei lekua egiteko

Oiartzun Harrera Herria izateko helburuarekin egitasmo desberdinak gauzatzen ditu Udalak, besteak beste, ikasturte osoan zehar haur etorri berriei euskara ikasteko saio osagarriak, kulturartekotasunari eta arrazismoari buruzko hitzaldiak eta harrera eguna.
Elkarbizitza on baterako oso garrantzitsua da herritar berriei harrera egitea. Aurten, 366 bizilagun berri ditu Oiartzunek; jatorri desberdinetakoak eta arrazoi desberdinengatik, baina guztiak herrian bizi eta egoki txertatzeko asmo osoarekin etorriak.
Oiartzuar berriei ongietorria emateko harrera saioa egin zuten urrian Arizmendiko lorategietan. Bereziki hunkigarria izan zen aurtengo zita, askok haien esperientziak kontatu nahi izan baitzituzten. Bizipen politak eta egoera oso latzak ezagutzeko aukera izan zen, eta oso eskertuta agertu ziren harrera egiteagatik.
151 lagunek hartu dute parte auzo batzarretan

Auzo batzarrak arrakastatsuak izan dira aurtengoan ere. Legealdiko lehen erdiaren balorazioa egiteaz gain, hurrengo bi urteetan Udalak martxan jarriko dituen egitasmoak oiartzuarrekin partekatu eta aberastea izan da saioen helburua. Guztira 151 pertsonek hartu dute parte zortzi bileretan. Herritarrek interes handia erakutsi dute jada abian dauden proiektuetan eta baita egingo diren berrietan ere. Jendetsuak izateaz gain, azpimarratzekoa izan da auzotarren parte-hartzea. Auzoak hobetzeko ekarpenak egin dituzte eta bizikidetzarekin lotutako gaiak izan dira gehien errepikatu direnak.
Altzibar eta Arraguan euskaratik gaztelerara zuzeneko itzulpena eskaintzeaz gain, aurten estreinakoz zeinu hizkuntza erabili da Ugaldetxoko saioan. Horri esker, entzumen-desgaitasuna duten hiru oiartzuarrek auzo batzarretan parte-hartzeko aukera izan dute lehen aldiz.
OIARTZUNGO UDALA INFORMATZEN www.oiartzun.eus
Mitxelenarentzat izan da aurtengo Kirol Saria

Joxemari Mitxelena Axeiarentzat izan da X. Kirol Saria. Pilotari moduan lehenbizi eta entrenatzaile eta epaile bezala ondoren, bere ibilbide luzean kirol honi emandako guztia nabarmendu nahi izan du UKABek, herriko kirol elkarteetako ordezkariak eta Udala biltzen dituen Kirol Aholku Batzordeak.
Mitxelenaren bizitza euskaltzaletasunak eta jakin-minak gidatu dutela nabarmendu zuen alkateak. “Artxiboetan bezala kirolean ere ikusezinaren bila ibili da. Oiartzundik Euskal Herri osora zabaldu du bere lanaren oihartzuna. Bere lanari esker, gaur Oiartzungo pilota bizi-bizi dago. Eskerrik asko, bihotzez, zure konpromisoagatik, zure grinagatik eta gure gazteei transmititu dizkiezun balioengatik”.
“Hunkituta eta oso eskertuta” jaso zuen saria Mitxelenak. Bide luzean zehar ondoan izan dituen guztiei eskerrak eman zizkien eta “beti” sentitu duen zorra “orain handiagoa” dela adierazi zuen.
Euskaraz ez dakiten gurasoek euskara modu praktikoan ikasteko saioak eskaintzen ari dira

Udalak, UEMAk eta AEK-k Etorri euskarara! ikastaroa eskaintzen ari dira euskaraz ez dakiten gurasoek euskara modu praktikoan eta eraginkorrean ikasteko helburuarekin. Horretarako AEK-k, gurasoen beharrei egokitutako metodologia prestatu du, finean, seme-alaben ikasketaprozesuan bidelagun izateko baliabideak izateko, gurasoen arteko harremanetarako oinarrizko ezagutza eskuratzeko eta euskara lehenesteko estrategiak garatzeko asmoz.
Ikastaroak euskarara hurbiltzeko aukera emango die gurasoei, esparru akademikoa alde batera utzita, beraien eguneroko zereginetan erabiltzeko. 120 orduko iraupena du eta semealaben ikastetxean bertan izaten dira saioak, eskola-orduetan. Ikastaroa doan da, Udalak beregain hartu baitu egitasmoaren kostua, ‘Euskara eta Kulturartekotasuna Oiartzunen’ proiektuaren baitan.















OIARTZUNGO UDALA INFORMATZEN www.oiartzun.eus


















