Issuu on Google+

“Pilotaren Munduaren” Ibilbideak Nafarroan Lesaka Azpilkueta Sunbilla

Goizueta

Erratzu Elbete

Doneztebe

Pilotaren mundua Jada xiv. mendean pilotan aritzen ziren Nafarroako erregeerreginak. Gero, apaizak eta herritar xumeak hasiko ziren jokatzen. xix. eta xx. mendeetan, modalitate, instalazio, material eta erreminta berriak asmatu ziren, baita jokoaren arauak ezarri ere. Modalitate antzinakoenek, egun gutxien jokatzen direnek, ez dute pareta erabiltzen, taldeak aurrez aurre daudela aritzen baita; zuzeneko modalitateak dira horiek: laxoa eta pasaka edota mahi jokoa eta bote luzea (azken biak ez dira jokatzen jada). Zeharkako modalitateetan, aldiz, frontisaren aurka jokatzen dute taldeek: zesta punta, erremontea, pala, paleta, xarea eta eskuzkoa. xix. mendean sortu eta xx.ean nagusitu ziren. Latexa erabiltzen hasi zen gero pilotak egiteko, eta horrek errotik aldatu zuen jokatzeko modua; izan ere, elastikotasun handiagoa lortu zen eta pilotak hobeki errebotatzen zuen paretan; ondorioz, frontiseko modalitatea besteari nagusitu zitzaion. Egun, Nafarroan, modalitate guztietan aritzen da, aipatutakoetan izan ezik (mahi jokoa eta bote luzea).

Leitza

Olazti

Elizondo

Oitz Irurita Narbarte Arraioz Eratsun Larraintzar

Lekunberri Baraibar Latasa Beorburu Altsasu/Alsasua Ibero

Luzaide

Mezkiritz

Aurizberri Oroz-Betelu

Atarrabia

Iruña

Uharte

Erronkari Agoitz

Muzki Etaio Arroitz

nahi badituzu, “Pilotaren Mundua“ baliatu dezakezu orain, Nafarroako 39 udalerritara iristen den turismo, kultur eta kirol ibilbide berria. Nafarroan zehar bidaia errazte aldera, sei eremu geografikotan egituratu da, eta, haien barruan, bederatzi ibilbide proposatzen dira. Halaber, zortzi informazio panel jarri dira, bai ibilbidearen bai tokiaren gaineko informazio orokorra dutenak (Cabanillas, Doneztebe, Elizondo, Leitza, Lesaka, Mezkiritz, Iruña eta Zangoza), eta 46 plaka ere nabarmentzeko moduko pilotaleku eta tokietan.

Zangoza

Larraga Erriberri Lerin

] IBILBIDE ATLANTIKOAK 1. ibilbidea:

Cabanillas

Informazio panela

Fitero Cortes

] IBILBIDE ATLANTIKOAK 1. ibilbidea: Irurita · Arraioz · Elizondo · Elbete · Azpilkueta · Erratzu 2. ibilbidea: Narbarte · Doneztebe · Oitz · Sunbilla · Lesaka 3. ibilbidea: Eratsun · Leitza · Goizueta ] BAZTERRAK ETA SAKANA 4. ibilbidea: Beorburu · Larraintzar · Latasa · Lekunberri · Baraibar · Altsasu · Olazti ] ERRO PIRINAIKOAK 5. ibilbidea: Mezkiritz · Aurizberri · Luzaide · Orotz-Betelu 6. ibilbidea: Agoitz · Zangoza · Erronkari ] IRUÑA ETA IRUÑERRIA 7. ibilbidea: Iruña · Atarrabia · Uharte · Ibero ] ESTELLERRIA ETA ERDIALDEA 8. ibilbidea: Erriberri · Larraga · Lerin · Arroitz · Etaio · Muzki ] ERRIBERA 9. ibilbidea: Cabanillas · Cortes · Fitero

rik onena, udaletxeko arkupean jokatzen baitziren partidak. Lesakan ere udaletxeko arkupean hasten ziren jokatzen partidak. Emakumeak ere zaletu ziren herri horretan, eta herri arteko txapelketetan parte hartu zuten, pala modalitatean.

, Pilotaren bitxikeriak eta toki adierazgarrienak ezagutu

Irurita • Arraioz • Elizondo • Elbete • Azpilkueta • Erratzu Zuzeneko jokoak dira pilotaren jatorria. Egun, eremu horretan jokatzen diren partida ikusgarrietan erakusten dira. Laxoa Elizondo, Irurita eta Arraiozko plaza irekietan jokatu daiteke. Hori da gorde den modalitate antzinakoena. Arraiozkoa da nabarmentzekoa, belarra baitago lurzoruan. Baztango pasaka, aldiz, arkupeetan jokatzen da: eskularrurik gabe jokatzen da, pilota handi batekin, eta sare batek banatzen du zelaia. Elizondoko udaletxeko arkupea da horren adibide. Badago Elizondon beste pilotaleku berezi bat: Antxitoneako trinketa, ingurune berezia ikuslearentzat pilota txapelketak ikusteko. Soropilak edo pilota-soroak ere ugari dira Baztanen (artzainek erabiltzen zituzten belar motzeko zelai horiek zuzeneko pilotan aritzeko), eta egungo jokoen modalitate eta jokalekuen aurrekariak irudikatu ditzakegu horiek

3. ibilbidea:

Eratsun • Leitza • Goizueta Elizondo ikusita. Urrizketako (Arraioz) pilota-soroa da adibide ederra. Elbeten, lursail bati atxikita dago antzinako pilotaleku luzearen frontisa; izan ere, pilotalekua desagertuta, errepide batek zeharkatzen du bere zati bat, beste zatia parke bat dela egun. Erratzukoa ere bitxia da, etxe baten zatia baita egun frontisa (bi leiho ditu). Azpilkuetako pilotalekura elizatik bertatik joan daiteke, eta, horrela, elizara joandakoek partida pilotak ikus zitzaketen elizkizunak amaitutakoan.

Eskuzko pilotako txapeldun handiak eman dituzte hiru herri horiek: Juan Ignacio Retegi (Retegi I) eta Julian iloba (Retegi II) Eratsunen jaio ziren, eta nagusi izan ziren biak eskuzko pilotako modalitatean joan den 1970eko hamarkadatik 1990eko hamarkadara. Leitza ere pilotari handien sorleku izan da, plazako pilotalekuan trebatuta profesional izatera iritsi direnak: Bengoetxeak eta Barriolak, familiako pilotariak biek, pilota herrian ongi errotutako kirola dela erakusten dute argi eta garbi. Goizuetak, bere aldetik, Olaizola anaiak eman ditu, txapeldun handiak horiek ere. Denon artean, handi egin dute eskuzko pilota Nafarroan.

2. ibilbidea:

Narbarte • Doneztebe • Oitz • Sunbilla • Lesaka Ibilbidearen lehengo herriak (Narbarte) oso pilotaleku polita du oraindik, denborak eragin ez duena. Donezteben, ikusgarria eta berezia da bertako pilotaleku luzea (Bear-Zana plaza): eskuzko mekanismo bati esker, paretaren zati bat mugi zitekeen errebotea aurreratuz edo atzeratuz horrela. Oso errotuta dago boteluzeko modalitatea Oitzen, eta herri txiki horretako pilotalekuak laxo txapelketako partidak hartzen ditu. Pilotalekuetan ezezik, arkupeetan ere (hotzetik eta euritik babesten zuten horiek) aritzen zen pilotan. Sunbillakoa da adibide-

Leitzako pilotalekua

Laxoa ] BAZTERRAK ETA SAKANA 4. ibilbidea:

Beorburu • Larraintzar • Latasa (Imotz) • Lekunberri • Baraibar • Altsasu • Olazti-Olazagutía Berezko osagaia da pilotalekua herri horietako arkitekturan. Pilotak egunerokoan duen garantiza erakusten du horrek. Larraintzarren, erabat integratuta dago pilotalekua herriko arkitekturan. Beorburun, elizako ate ederra pilotalekuaren errebotea da. Latasan (Imotz), etxe bat da pilotalekuaren ezker pareta; bi leiho ditu etxeak, gainera, eta zuzenean ikus daitezke partidak. Pilota jokoaren kantxen bilakaera arkitektonikoa antzeman daiteke Lekunberrin: plaza, trinketa eta frontoia. Baraibarren, Ladis Galarza atzelaria jaio zen, bitan irabaziko zuena eskuzko pilota txapelketa. Altsasun eta Olaztin, ospe handikoak ziren erremontistak, eta zaletasuna ez da galdu oraindik.


www.turismo.navarra.es TEL. +34 848 420 420 Turismo bulegoak: Iruña Eslava, 1 (Izk. San Francisco plazarekin) 31001 Pamplona-Iruña Tlfnoa: 848 42 04 20 Faxa: 848 42 46 30 oit.pamplona@navarra.es Bertiz Landa Turismoko Zentroa 31720 Oieregi Tlfnoa: 948 59 23 86 Faxa: 948 59 22 75 oit.bertiz@navarra.es Xabier Gune turistikoa z/g. 31411 Javier Tfnoa: 948 88 43 87 Faxa: 948 88 43 88 oit.javier@navarra.es Lizarra San Nicolás, 1 31200 Estella Tfnoa: 948 55 63 01 Faxa: 948 55 20 24 oit.estella@navarra.es Lekunberri Plazaola, 21 31870 Lekunberri Tlfnoa: 948 50 72 04 Faxa: 948 50 73 33 oit.lekunberri@navarra.es

© Nafarroako Gobernua Kultura eta Turismo Departamentua Vianako Printzea Erakundea Turismo Zuzendaritza Nagusia Turismo Marketing Zerbitzua Navarrería k, 39, 2. solairua 31001 Iruña

Otsagabia Natur Interpretazioaren Zentroa 31680 Ochagavía Tlfnoa: 948 89 06 41 Faxa: 948 89 06 79 oit.ochagavia@navarra.es Erriberri Teobaldoen plaza, 4 31390 Olite Tlfnoa./faxa: 948 74 17 03 oit.olite@navarra.es Erronkari Natur Interpretazioaren Zentroa 31415 Roncal Tlfnoa: 948 47 52 56 Faxa: 948 47 53 16 oit.roncal@navarra.es Orreaga Errota zaharra 31650 Orreaga-Roncesvalles Tlfnoa./faxa: 948 76 03 01 oit.roncesvalles@navarra.es Zangoza Kale nagusia, 2. 31400 Sangüesa Tlfnoa./faxa: 948 87 14 11 oit.sanguesa@navarra.es Tutera Juicio, 4 31500 Tudela Tlfnoa./faxa: 948 84 80 58 oit.tudela@navarra.es puntoencuentro@tudela.com

1. argitalpena. 1. inprimaketa (2010) Diseinu grafikoa: ANA COBO / Óscar Munárriz Argazkiak: ARCHIVO FOTOGRÁFICO Inprimategia: Garrasi Lege gordailua NA-3243-2010 R104

] ERRO

PIRINIARRAK 5. ibilbidea:

] ESTELLERRIA

Mezkiritz • Aurizberri • Luzaide • Oroz-Betelu

Erriberri • Larraga • Lerin • Arroitz • Etaio • Muzki

Pirinioetako ibar horietan dute jatorria hainbat pilotari mitikok, erremintak erabiltzen abil-abilak eta aldaberak. Lehenengo herrian, Mezkiritzen, Bost-Kirol txapelketa jokatzen hasi zen pilotalekua dago. Bost modalitatetan jokatzen zen han: gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza, xarea eta eskuz. Aurizberrin, Manolo Martínez Iturri jaio zen, pala modalitateko pilotari nagusia 1960ko hamarkadan (25 urte iraun zuen nagusitasun horrek). Fernando Arretxe bere herriko pilotalekuan, hots, Luzaidekoan, hasi zen jokatzen, eskuzko modalitateko txapeldun bilakatu aurretik. Orotz-Beteluk jaso zuen gero Bost-Kirolaren tradizioa, eta hainbat txapelketa jokatzen dira oraindik bertako pilotalekuan (Iturri-Aldea). 6. ibilbidea:

Agoitz • Zangoza • Erronkari Agoizko Toki-Eder pilotalekuak zale eta txapeldunak erakartzen zituen estali gabe zegoen garai horietan. Hemen Patxi Eugi, pilotaria egin zen. Zangozan dago jasota Nafarroan jokatutako pilota partida baten lehenengo erreferentzietako bat (San Miguel auzoan jokatutako partida izan zen, zehazki). Pilotaleku berriak eraiki arte, udaletxeko arkupean jokatu ohi ziren partidak. Bestetik, Julián Gayarrek egungo Erronkariko pilotaleku zoragarria oparitu zien herrikideei.

ETA ERDIALDEA

8. ibilbidea:

Luzaide ] IRUÑA

ETA IRUÑERRIA 7. ibilbidea:

Iruña • Atarrabia • Uharte • Ibero Pilota tradizio handikoa da Nafarroako hiriburuan, eta hori hirian dauden pilotaleku ugariek frogatzen dute. Labrit pilotalekua da aipagarriena, zaletasunaren gune nagusia izan delako eta delako oraindik, zalantzarik gabe. Horietako batzuetatik ibiliko gara. Iruñetik oso hurbil, Uharte dago, eta han Euskal Jai Berri pilotalekua. Eta, Uhartetik hurbil, Atarrabia, izen bereko pilotalekua duena, jarduera pilotazalearen gune nagusia 1931tik. Ibero herriak Juan Martínez de Irujo eskuz pilotako txapelduna eman du. >

Errege-erreginen egoitza zen Erriberriko jauregiak pilotan aritzeko kantxa bat izan zuen. Izan ere, erregeerregina nafarrak kirol horretan aritzen ziren xv. mendean. Larragako pilotalekua munduko luzeena izan zen (56 metro) Miamikoa eraiki arte. Lerinen, harresiaren zati bat hartzen du pilotalekuak; hartara, pareta pilotariaren eskuinean dago, eta hori ez da batere ohikoa kirol horretan. Ábrego erremonteko txapeldun handia (erremontearen magoa esaten zioten) Arroitzen jaio zen eta bertako pilotalekuan egin zuen debuta. Beste toki batzuetan, pilotalekuak xumeagoak dira eta herriaren aukera eta beharretara egokitzen dira. Etaion, adibidez, elizako pareta da frontisa. Muzkikoa bitxia da, errepide batek zehar katzen duelako pilotalekua.

Erriberriko errege-erreginen jauregia

.

>

Fiteroko monasterioa ] RIBERA Ruta 9:

Cabanillas • Cortes • Fitero Modalitate eder-ederra da zesta punta, Amerikara eta Asiara jauzi egin duena. Cabanillasen, Nafarroako zesta punta eskola ospetsuena dago. Nafarroako lehenengo herriak, Cortesek, dituen bi pilotalekuek txapelketak hartzen dituzte, eta herrian dagoen pilotazaletasuna frogatzen du horrek. Erlijio esparruak ere babesa eta sostengua eman zien pilota jokoei garai batzuetan. Horren adibide argia da Fiteroko monasterioa, jasota baitago monjeak, xvi. mendean, pilotan aritzen zirela bai monasterioaren barruan bai kanpoan.

Ibero

Zesta punta Cabanillasen ,


PILOTAREN MUNDUA