1 minute read

Educación en Ciencia y Tecnología. Benchmarking de prácticas internacionales STEAM

DONOSTIA WEEKINN-EN IREKIERA KONGRESUAN, HIRIEN ERRONKAK ARDATZ

“Donostia zientzia eta berrikuntza hiria; etorkizuneko hiria” Donostiako Sustapenak antolatutako kongresuak hiriak eta lurraldeak aurrerakuntza eta jasangarritasun-nodo bihurtzeko erronka plazaratu zuen.

Advertisement

“Covidpandemia ez da munduaren amaiera izan, baina bai ziurtasunenenamaiera”. Horrela hasi da Jaime García

Canteroren (Retinako zuzendaria) hitzaldia “Donostia zientzia eta berrikuntza hiria; etorkizuneko hiria” Donostiako Sustapenak antolatutako kongresuan. Lehen ziurtzat jotzen genuena, hala ez dela konturatu gara, eta horrek eredu berri baterantz eboluzio bat ekarri du. Ziurgabetasuna kontuan hartu behar den arren, gure benetako helburutik ez gaitu aldendu behar: Arazo larrienak, aspaldidanik ezagunak direnak eta pandemia bezalako espero gabeko gertaera bat gertatzen denean, erantzun azkar eta egokia ematea eragozten digutenak. Horretarako, hiri eta

erakunde horizontalagoak, parte-hartzaileagoak eta malguagoak behar ditugu.

Hiri-eredu horretara bideratzeko, kontuan izan behar ditugu etorkizun posibleak, baina orain hartzen ditugun erabakiek dira, hain zuzen ere, etorkizun desiragarrietara eramango gaituzten erabakiak. AEB eta Txina bezalako bi erraldoirekin, Europako eginkizunak zein diren eta bertako hiriek nolakoak izan nahi duten birpentsatu behar da. Are gehiago, Jaimek oso baieztapen kategorikoa egin du: “baliteke Europak, bere azken

eraldaketa-aukeretako baten aurrean egotea, hau da,

baliteke Europak orri gorria atera izana”, paper horretan sinbolizatutako finitutasunaren metafora gisa, erretzaileari erretzeko papera berehala amaituko dela ohartarazten diona.

Honen inguruan, CIC nanoGUNEko Felix Casanovak oso datu bitxia eman du: "Azken belaunaldiko nanotxipenfabrikazioan hiru enpresa baino ez dira nagusi: Intel, Samsungeta TSMC."

This article is from: