INNOVACIÓN EN EUSKADI
Bilbok Freilot proiektua inauguratu du merkantzia-garraioan erregaiaren %25 aurrezteko asmoz. INNOBASQUE - Bilboko Udalak eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak bultzatuta, Uriak merkantzien hiri-garraioan energia-eraginkortasuna sustatzeko europar irtenbidea bilakatu eta beste hiri, operadore eta erabiltzaile batzuengana heda daitekeen proiektuan parte hartu du. Bilbon gauzatuko den esperientzia pilotuak zamalanetarako plazen aldez aurreko erreserba Interneten bidez egiteko aukera eskainiko du garraio-sistema adimendun desberdinak uztartuz. Europako beste hiru hirik bestelako esperientziak egingo dituzte proba-fase honetan. Proiektu honetako partaidetza Merkantzien Hiri-Banaketarako Uriko Planaren barruan egingo da, banaketa erosoagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa izan dadin. Bilbon, 2010eko urriak 13. Bilbo hiriburu aitzindaria izango da Europan datozen hilabeteotan merkantzia-garraioari dagokionez. Honela, Merkantzien Hiri-Banaketa Hobetzeko Planaren barruan, Uriak Freilot proiektuaren nazioarteko proba-fasea inauguratu du. Planak lau milioi euroko aurrekontua du, Europako Batzordearen %50eko finantzaketaz,
BIP 013 - 25