Issuu on Google+

KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

Huarte Carla, Lekunberri Maitane eta Ojanguren Ainara. 2011-2012 Ikasturtea Lehen Hezkuntza Daniel Losada.


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

AURKIBIDEA 1. SARRERA .................................................................................................. 3 2. EGUNEROKOA ........................................................................................ 4-16 3. JOSTAILUA 3.1. Helburua ............................................................................................... 17 3.2. Deskripzioa .......................................................................................... 17 3.3. Ezaugarriak .......................................................................................... 18 3.4. Zeini zuzendua ..................................................................................... 18 4. IRAGARKIA 4.1. Prozesua ................................................................................................ 19-22 4.2. Emaitza ................................................................................................. 23-26 4.3. Besteen emaitza .................................................................................... 26-28 5. ETORKIZUNARI BEGIRA ONDORIOAK .......................................... 28-29 6. ERABILITAKO INFORMAZIO-ITURRIAK ....................................... 29

2


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK 1. SARRERA

Txosten honetan gure iragarkiari buruzko datu guztiak eta besteen iragarkiei buruzko iruzkinak agertzen dira. Gure iragarkiaren gaia “Kontsumismoa eta jostailuakâ€? da eta gure mezua umeei zuzenduta dago gehienbat, baina gurasoei ere bai. Gabonak gainean genituenez, gai hau aukeratzea aproposa iruditzen zitzaigun, garai honetan diru asko gastatzen baita jostailuak erosten. Beraz, guk transmititu nahi genuen mezua hau da: azkenean, gauza asko izan arren, ez gara inoiz konforme egongo, gero eta gauza gehiago nahi izango ditugulako. Lehenengo jostailuaren ezaugarriak aztertu ditugu, erabili ditugun materialekin batera eta transmititu nahi dugun helburua eta hartzaileak kontuan hartuta. Ondoren, gidoi teknikoa erantsi dugu, hogei sekuentzietan banatuta hain zuzen ere. Hemen, sekuentzia bakoitzaren plano mota, denbora, ezaugarri teknikoak, irudia eta soinua zehaztu ditugu. Gero, iragarkiaren osagaiak nola antolatu ditugun azaldu ditugu (musika, materiala, programa desberdinak ‌). Honez gain, akatsen identifikazio egin dugu hobetu beharko genuenarekin eta bukatzeko, jendearen erantzuna gure iragarkia ikusitakoan nolakoa izan zen idatzi dugu. Erantzunekin jarraituz, besteen iragarkiak ikusi ondoren gure iritziak ere eman ditugu, alde onak eta txarrak azalduz. Gainera deigarrienak, originalenak edota alaienak guretzat zeintzuk izan diren aipatu ditugu, gure iritzia emanez. Lan honekin bukatzeko, etorkizunari begira honek zertarako balio izan digun azaltzen dugu. Aurten egindako lana izan arren, etorkizunean gure lanbidea izan behar denarentzat lagungarria izan delako, programa informatiko berriak erabiltzen ikasi dugulako adibidez.

3


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK 2. EGUNEROKOA

4


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

5


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

6


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

7


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

8


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

9


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

10


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

11


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

12


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

13


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

14


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

15


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK

16


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK 3. JOSTAILUA 3.1 Helburua Iragarki hau egiteko erabili dugun jostailu nagusiena panpina izan da. Panpina honekin gaur egun bizi dugun errealitatea adieraztea da gure helburua. Honez gain, haurrak izan ditzakeen beste jostailu batzuk ere prestatu ditugu. Badakigunez, kontsumismoaren gizartean bizi gara eta haurrek ere ideia hau jasotzen dute ikusten duten arabera. Hau, adibidez, jostailuekin adierazten dute eta guk iragarkian azaldu dugun bezala, gaur egungo umeek mota askotako eta funtzio desberdinak dituzten jostailuak dituzte. Azkenean, jostailuak dibertitzeko edota baloreak ikasteko erabili daitezke, baina hauetako hainbeste izanda, haurrak ez ditu baloratzen eta hauek erabiltzeaz nekatzen da, jostailuek izan ditzaketen funtzioak ikasi gabe. 3.2 Deskripzioa Erabilitako material nagusiena plastilina izan da. Honekin, panpina eta gainontzeko jostailuak egin genituen. Logelako lurra egiteko, kartoia erabili genuen, kartulina berdea gainetik jarriz eta altzairu guztiak panpin etxe batetik ateratakoak dira. Ateratako lehenengo argazkiak txuri beltzean dira, baina gaur egungo errealitatea adierazten dugunean, kolore biziak erabiltzen ditugu. Nabarmendu nahi genuena panpina eta jostailuak dira. Horregatik, intentsitatea duten koloreak erabiltzen ditugu erakargarriak izateko. Panpinak ile horia du eta praka motz urdinak jarri genion, tanto gorriak dituen kamiseta batekin. Horrez gain, begizta gorri bat ipini genion ilea apaintzeko eta panpina tente mantentzeko, hanketan kanika bana sartu genuen bota beltzez estalita. Esan dugun bezala, beste jostailuak ere kolore bizikoak dira gure atentzioa erakartzeko eta altzairuen, lurraren eta paretaren koloreak intentsitate gutxiagokoak dira. Panpinari eta jostailuei garrantzia ematearekin jarraituz, hauek xehetasun gehiagorekin egin ditugu. Hau da, detaile guztiak ahalik eta hoberen egiten saiatu gara, lan honetan panpinaren sentimenduek ere garrantzi handia dutelako. 17


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK 3.3 Ezaugarriak Panpina betidanik erabili den jostailua da. Txikitatik jasotako baloreak kontutan hartuta, gehienetan neskek erabiltzen duten jostailua da panpina. Jostailu hau bakarka nahiz taldeka erabili daiteke jolasteko eta plastilinaz egindakoa da, baina guk mezu bat transmititzeko erabili dugu panpina. Lehen aipatu dugun bezala, iragarkiak kontsumismoa adierazten du eta honek haurrengan duen eragina adierazi nahi dugu jostailuen bitartez. Iragarkian azaltzen den moduan, gaur egungo umeak jostailu asko ditu eta guztiekin jolastu arren, denekin aspertu egiten da. Azkenean, ez da ezerekin konformatzen eta ez ditu jostailuek izan ditzaketen funtzio eta baloreak ikasten. Bukatzeko, konturatu behar gara, kontsumismoaren gizartean gaudela eta txikitatik ideia hauek bereganatzen ditugula. Telebistak eta komunikazio bideak eragin handia dute gugan eta kontsumoa eguneroko ekintza arrunta bat bezala kontsideratzen da. 3.4 Zeinei zuzendua Lehen aipatu dugun bezala, plastilinazko panpina erabili dugu iragarkia egiteko eta gure helburua kontsumismoari buruzko ideia transmititzea da. Mezu hau, gehienbat, gurasoei zuzenduta dago. Hauek dira eta umeak txikitatik jostailuz inguratzen dituztenak. Honek eragina du haurrengan eta kontsumismoaren gizartean hezten dituzte umeak. Hala ere, umeentzako mezua ere bada. Jostailu asko eduki arren, konturatu behar dira, dibertsioa ez dela soilik horretan oinarritzen. Horretarako erabiltzen ditugu guk panpinak, umeentzako mezua erakargarriagoa izateko.

18


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK 4.IRAGARKIA 4.1 Prozesua

SEKUENT

PLANOA

ZIA

1.

DENBO

EZAUGARRI TEKNIKOAK

IRUDIA

SOINUA

Hasierak

Abestia

RA

Plano osoa 3 seg.

Enkuadrea

Angulazioa

Mugimendua

Plano osoa

Nibela

Gelditua

o testua

2.

Plano osoa 17 seg.

Plano osoa

Nibela

Finkoa

Umea

Abestia

jostailuar en

bila

ibiltzen hasten da. 3.

Amerikar

1 seg.

planoa

Amerikar

Nibela

Finkoa

planoa

Umeak

Abestia

jostailua eskuan duenean.

4.

Leheneng

1 seg.

o planoa

Lehenengo

Nibela

Finkoa

planoa

Umeak

Abestia

adierazte n

duen

poza. 5.

Plano osoa 6 seg.

Plano osoa

Nibela

Gelditua

Testua

Abestia

azaltzen da. 6.

Plano osoa 7 seg.

Plano osoa

Nibela

Finkoa

Umeak logelaren erdian kokatzen da.

19

Abestia


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK 7.

Erdi

1 seg.

Erdi planoa

Nibela

Finkoa

planoa

Jostailu

Abestia

berri batekin jolastera doa.

8.

Plano osoa 4 seg.

Plano osoa

Nibela

Finkoa

Jostailua

Abestia

rekin aspertzen da

eta

alde batera uzten du. 9.

Leheneng

3 seg.

o planoa

Lehenengo

Nibela

Finkoa

planoa

Umeak

Abestia

adierazte n

duen

tristura aurpegia. 10.

Plano osoa 13 seg.

Plano osoa

Nibela

Finkoa

Beste

Abestia

jolas berri batekin hasten da jolasean. 11.

Erdi

3 seg.

Erdi planoa

Nibela

planoa

Finkoa

Jolasarek in aspertzen da

eta

tristura aurpegia azaltzen du.

20

Abestia


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK 12.

Plano osoa 10 seg.

Plano osoa

Nibela

Finkoa

Beste

Abestia

jolas batekin hasten da jolasean.

13.

Plano

1 seg.

amerikarra

Plano

Nibela

Finkoa

amerikarra

Umeak

Abestia

tristura adierazten du jostailuz inguratuta.

14.

Lehenengo 4 seg.

Lehenengo Nibela

planoa

planoa

Finkoa

Umearen

Abestia

aurpegia tristura adieraziz.

15.

Plano osoa 15 seg.

Plano osoa Nibela

Finkoa

Erabilitako Abestia jostailu guztiak alde batean pilatzen ditu

eta

tristura aurpegia azaltzen du. 16.

Lehenengo 4 seg.

Lehenengo Nibela

planoa

planoa

Finkoa

Umearen tristura aurpegia adierazten

21

Abestia


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK duen tristura. 17.

Plano

3 seg.

amerikarra

Plano

Nibela

Finkoa

amerikarra

Jostailu

Abestia

guztiz inguratuta azaltzen da.

18.

Plano

1 seg.

jenerala

Plano

Zenitala

Finkoa

jenerala

Goitik

Abestia

ume ohean etzanda eta logela guztia ikusten da.

19.

Lehenengo 4 seg.

Lehenengo Pikatua

planoa

planoa

Finkoa

Umea

Abestia

ohean etzanda gertutik ikusten da.

20.

Plano osoa 7 seg.

Plano osoa Nibela

Gelditua

Bukaerako Abestia testua azaltzen da.

22


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK 4.2 Emaitza Osagaiak Orain, gure iragarkiak dituen osagaiei buruz hitz egingo dugu. Musikari dagokionez eta egunerokoan azaldu dugun bezala, laguntza eskatu genuen abestia sortzerako orduan. Gustatu zitzaigun abesti bat aurkitu genuen, “Imagine�, eta honen partitura eta letra bilatu genuen. Ondoren, partitura eta letra hau musika taldea duten lagun batzuei pasa genien eta arratsalde batean, beraien entsegu lokalera joan ginen abesti honen grabaketa egitera. Oso polita gelditu zen arren, guk ez genuela parte hartzen konturatu ginen eta musika tresna batzuk jotzea erabaki genuen: triangelua, kaskabelak eta krotaloak. Horretarako, musika gelatik hartu genituen tresna hauek eta probak egin ondoren, grabaketari ekin genion. Azkenean, grabazio honena aukeratu genuen eta bideoari erantsi genion bideo guztian zehar. Testua, aldiz, hiru sekuentzietan soilik azaltzen da: hasieran, erdialdean eta bukaeran. Testu hau euskaraz idatzi dugu eta hartzaileak bideoaren irudiak hobeto ulertzea da honen helburua. Egia esan, testu laburrak dira, iragarkia atseginagoa izateko. Irudiak, musika bezala, bideo osoan zehar agertzen dira. Alde batetik, testua duten irudiak power point-arekin egin ditugu eta beste guztiak, berriz, eszenatokiari ateratako argazkiak dira. Hasieran, testua duen irudi bat azaltzen da eta jarrian txuri beltzeko irudiak. Ondoren, testua duen beste irudi bat azaltzen da koloreetako argazkiei jarraipena emanez. Azkenik, bideoari bukaera emateko, testua duen azken irudi bat agertzen da. Iragarkiaren bideoa osatzeko, movie maker programa erabili dugu. Guretzako berria izan den programa bat da hau eta hasieran, ez genekien nola funtzionatzen zuen. Bideoa osatzen hasi ginenean, zailagoa egingo zitzaigula pentsatu genuen, baina pixkanaka honen funtzionamendua nolakoa den ikasi dugu, bideo osoa nahi genuen modura osatuz. Programa honekin, argazkiak ezartzeaz gain, abestia behar genuen denborara moztu genuen. Prozesu hau ez zitzaigun asko kostatu. Honez gain, testua idazteko

23


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK power point-a erabili dugu. Programa honen funtzionamendua, berriz, ondo genekien beste lan batzuetara ere erabili izan dugulako.

Lorpenen identifikazioa, nabarmenak agerian utziz. Aurtengo lan modularra azaldu zigutenean, lan erraza iruditu zitzaigun, baina denbora pasa zenean, horrelako lan bat egiteko gaitasun gutxi genituela konturatu ginen. Alde batetik, ez genekien ez abesten ez musika tresnarik jotzen eta honek gure lanaren prozesua oztopatu zezakeen. Bestetik, plastikan ez ginen onak eta gainera, informazio eta komunikazio teknologiekin ez ginen oso trebeak. Ondo ikusten genuen gauza bakarra testua idaztea zen. Azkenean, gure esfortzuari esker lorpen ugari egin ditugula uste dugu. Hala nola, musikan instrumentuak jo ditugu edo ahalegina, behintzat, egin dugu. Gainera, plastikan material desberdin asko erabili ditugu bideoan agertzen diren objektu guztiak sortzeko: plastilina, kartulina, margo ezberdinak, oihalak edota kanikak. IKTei dagokionez, inoiz erabili ez genituen programa berriak erabiltzen ikasi dugu. Honela, movie maker erabiliz, bideo osoa osatu dugu, musika, testuak eta ateratako argazkien irudiak elkartuz. Laburbilduz, hasieran lan hau egiteko behar genituen kontzeptu gutxi jakin arren, lortutako emaitza ona izan dela uste dugu.

Akatsen identifikazioa, hobetzekoak landuz. Akatsak identifikatzerakoan bi ataletan banatuko ditugu: prozesuan sortutako arazoak eta emaitza ikusi ondoren hobetu beharrekoak. Alde batetik, prozesuan arazo desberdinak sortu ziren. Hasieran, panpinaren arropak egin genituen panpina nolakoa izan behar zen jakin gabe. Horregatik, berriro ere egin behar izan genituen arropa hauek txikiegiak zirelako. Antzekoa gertatu zitzaigun eszenatokiaren paretarekin. Gela nolakoa izango zen jakin baino lehen, kartoi

24


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK batean marraduna izan behar zen pareta margotu genuen eta gero, txikiegia gelditu zen gelarentzat. Beraz, azkenean, benetako pareta erabiltzea erabaki genuen. Argazkiak ateratzen hasi ginenean, panpina lurrera erortzen zitzaigun honek pisu gehiegi zuelako eta plastikako irakasleak gomendatu zigun bezala, oinetan kanika bana sartu genion panpinari hobeto mantentzeko. Panpinari arropa egokiak egin ondoren, ez genekien nola lotu bere gorputzari, bestela arropak oso solte gelditzen zirelako. Orduan, arropa txintxetekin finkatzea pentsatu genuen arazo hau konpontzeko. Eszenatokia prestatua genuenean, argazkiak ateratzen hasi ginen. Argazki pilo bat atera behar izan genituen panpinari mugimendua emateko, baina argazki batzuk ez ziren ondo ikusten eta horregatik, borratu egin behar izan genituen. Musikarekin ere arazoak eduki genituen. Lehen aipatu dugun bezala, laguntza eskatu genuen abestia sortzeko, baina guk ere parte hartu nahi genuen eta musika tresna batzuk jo genituen grabatutako abestiarekin batera. Hau asko kostatu zitzaigun, abestia eta guk jotako tresnak batzea oso zaila delako. Gainera, argazkiekin egindako bideoa sortuta geneukan eta batu nahi genuen musika bideoa baino luzeagoa zen. Beraz, abestia moztu behar izan genuen, argazkiak eta musikak denbora berdina irauteko. Beste aldetik, emaitza ikusi ondoren, hobetu beharreko akatsak ikusten ditugu gure bideoan. Aipatu dugun moduan, txintxetak erabili genituen panpinari arropak eusteko, baina akatsa hauxe da: bideoko momentu batean txintxetak nabarmentzen direla. Txintxeta hauek erabili ordez, beste metodo bat erabili izan bagenu, bideoa hobeto geldituko zen. Arroparekin jarraituz, irudi batzuetan panpinari atzealdea ikusten zaio, arropa aurretik bakarrik duelako. Beraz, hurrengorako arropa bi aldetatik jarri beharko genioke. Nahiz eta panpinaren oinetan kanikak sartu, batzuetan lurrera erortzen zen eta honen ondorioz, panpinaren besoak, aurpegia eta hankak minduak gelditu ziren. Arropari esker, hankak eta besoak ez dira hain gaizki ikusten, baina aurpegian aldaketak nabari daitezke hasierako eta bukaerako argazkiak alderatzen baditugu. Bukatzeko, hobetu beharreko azken akatsa musikarena da. Egia esan, imajinazio pixka batekin abestiaren emaitza hobeagoa izan zen. 25


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK Jendearen harrera/ erantzuna Gure bideoa ikusterakoan, jendeari gure iragarkia gustatu zitzaiola antzeman genuen. Hala ere, beste bideo batzuk arrakasta gehiago izan zutela konturatu ginen, jendeak gehiago txalotu zituelako.

Iradokizunak Klaseko gelakide guztiekin hitz egin ez arren, hitz egin dugun pertsonen iritzia ona izan da. Gure iragarkia gustatu zaiela esan digute eta panpina egiterakoan lan asko egin dugula ere bai. Gainera, kontsumismoari buruz transmititu nahi genuen mezua ondo ulertzen zela esan ziguten.

Balorazio orokorra Iragarki guztiak desberdinak dira eta guri beste batzuk gustatu ez zaizkigun bezala, gurea ere guztiei agian ez zaie gustatu. Erabilitako materialak desberdinak izan dira eta honek ikusleen atentzioa erakartzeko balio dute. Guk iragarkia askotan ikusi dugunez, geneuzkan akatsak berehala antzematen genituen, baina ez dugu uste lehen aldiz ikusten duen pertsonak akats horiek ikusiko zituenik. Beraz, orokorrean, sentsazio onarekin gelditu gara, egin dugun lana eta besteen harrera ikusita.

4.3 Besteen emaitzak Nabarmentzea merezi duten iragarkiak

Besteen iragarkiak ikusi ondoren, balorazio bat emango dugu. Normala denez, iragarki guztietatik batzuk izan dira erakargarrienak. Pertsona bakoitzak ahal izan duena egin du iragarki hauek osatzeko eta originaltasuna edota teknologietan trebetasuna izateak, prozesu hau errazten du, emaitza hobeago bat sortuz. Orain, gure iritzia azalduko dugu nabarmentzea merezi duten iragarkiak azalduz. Guretzat “Mundukolore� iragarkia izan da deigarriena. Honen mezua arrazakeriaren 26


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK aurkako mundua eraikitzea da eta honetarako, kolore desberdinetakoak diren plastilinazko panpinak erabiltzen dituzte. Erabilitako musika ere egokia da. Hasieran, musika lasaia erabiltzen dute eta azkenekoak, berriz, alaitasun gehiago adierazten du. Iragarki honi akatsen bat atera behar baldin badiogu, atzealdea da. Munduarekin erlazionatu nahi duten paisaia erabiltzen dute, baina sinpleegia gelditzen dela uste dugu. Iragarki originalenarekin jarraituz, “Tutimundi” aipatu dezakegu. Munduko herrialde desberdinak ezagutzeko jolas aproposa da eta hau adierazteko, esaldi egokia erabiltzen dute: “Ikasiz gozatu, gozatuz ikasi! Tutimundi, zure mahai jokoa”. Gainera, herrialde desberdinak hobeto ezagutzeko, taldeko partaideek herrialde bakoitzari dagokion ohiturak antzezten dituzte. Horregatik, iragarki original bat iruditu zaigu, bai joko dibertigarria delako eta bai herrialde desberdinetako gauzak ikasi ditzakezulako. “Artoplay” izan da gure atentzioa gehien erakarri duen iragarkia. Erabilitako 3D efektuak ikusleen arreta bereganatzen du eta iragarki guztietatik honek bakarrik erabili izan du hau. Teknologiei buruz ezaguera zabala dutela nabaritu da eta honetaz baliatu dira beraien iragarkia ahalik eta hoberen sortzeko. Iragarkian agertu diren objektu guztiak material zehatz batekin daude eginak eta hauei efektu hau emanda, benetakoak direla dirudi. Honez gain, gure ustez, letra idatziz agertzen da musika hobeto entzuteko, baina honek bere eragozpenak ditu: musika eta irudietan soilik kontzentratu daitekeela ikuslea, letrari kasurik egin gabe. Egokitasunari dagokionez, “Genero berdintasuna lanbideetan” iragarkia aukeratu dugu. Honek adierazi nahi duen mezua lanbideekiko genero berdintasuna da eta Mr Potatoe-z betetako ikasgela baten bidez irudikatu dute. Gela barruan irakaslea eta zenbait ikasle daude eta azken hauen gurasoek duten lanbideei buruz ari dira hizketan. Azkenean, bakoitzak nahi duen lanbidea duela esaten du irakasleak eta hau dena azaltzeko, modu dibertigarri batean, patata bakoitzak bere ahoa mugitzen du hitz egiten duen bakoitzean. Gainera, jostailu bakoitzaren arropak kolore alaiez eginda daude ikusleen arreta erakartzeko. Beraz, gure ustez, hau iragarki egokia dela uste dugu bidali nahi duten mezua ondo transmititzen delako eta modu dibertigarrian ere egiten dutelako. Bukatzeko, iragarki alaiena zein den esango dugu. “Zatoz baserrira!” iragarkia izan da ikusleei barre gehiago eragin diguna. Ikusi izan dugunez, egileek lan prozesu honetan parte hartu dute eta asko dibertitu direla antzeman dugu guk. Grabaketa egiterakoan hain ondo pasa izan dutela ikusita, sentsazio hau iragarkia ikusten duten 27


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK pertsonei transmititzen da eta musika alaia ere erabiltzen dute baserriarekin zerikusia duen jostailuaren funtzioa azaltzeko. Honekin batera, oso ondo egindako plastilinazko animaliak ikusi ditzakegu iragarkiaren momentu zehatz batean.

Beste iragarkien balorazio orokorra Aurreko atalean aipatu ditugun iragarkiak gehien gustatu zaizkigunak izan dira, baina orain gainontzeko iragarkien balorazio orokor bat egingo dugu. Iragarki guztietan hobetzeko zerbait dagoela uste dugu, nahiz eta batzuetan gauza gehiago hobetu beharko litzatekeen arren. Jendeak material desberdinak erabili ditu iragarkiak egiteko, baina badaude beraiek egindako materialak erabili ez dituzten taldeak ere bai. Adibidez, “lego” iragarkietan lan asko egin duten arren, oso gutxi lantzen da plastika irakasgaia. Beste batzuetan, berriz, transmititu nahi zuten mezua ez da ondo ulertu, “Urdin-gorri” iragarkian bezala. Soinu arazoak ere badaude. Pertsonen arteko elkarrizketak dira iragarki batzuen oinarria eta hauek ez dira oso ondo entzun. Irudiekin berdina gertatzen da beste iragarki batzuetan, gauen grabatua izan delako edota kalitate txarrekoa delako. Bukatzeko, bakoitzak zituen baliabideak erabili ditu iragarkiak ahalik eta hoberen ateratzeko eta guztiok saiatu gara ahal izan dugun heinean iragarkia on bat egiten, nahiz eta beti ere zuzen daitezkeen akatsak egon.

5. ETORKIZUNARI BEGIRA. ONDORIOAK Lan modular honek etorkizunean gure ikasleak izango direnei kontzeptu desberdinak beste metodo batzuekin irakatsi daitezkeela irakatsi digu. Adibidez, guk bideoa egiteko erabili dugun programarekin (movie maker), bideo ezberdinak egin ditzakegu modu originalean. Honela, hartzaileen arreta eskuratu dezakegu, hauen motibazioa piztuz. Gainera, lan honekin hasi baino lehen ez genuen programa hau ezagutzen. Orain, aldiz, baliabide honek eskaintzen duena erabiltzen ikasi dugu eta etorkizunean baliabide 28


KONTSUMISMOA ETA JOSTAILUAK desberdinak menperatzea gure lanerako aproposa izango dela uste dugu. Horrelako programak erabiltzen jakitea garrantzitsua da klaseak beste modu batean eta ohiko metodologia aldatzeko aukerak ematen digutelako. Horrez gain, gure iragarkian plastilina izan da gehien erabili dugun materiala eta betidanik erabili izan den materiala izan arren, umeentzat aproposa den materiala dela uste dugu beraien imajinazioa lantzeko edota garatzeko bikaina baita. Plastilina kolore desberdinak erabiltzea ere komenigarria da ume txikiekin aritzen garenean. Lan honetan musikak ere garrantzia du, batzuetan horrela izaten ez dela uste dugun arren. Musikak ikasten laguntzen digu. Beste era desberdin batean izaten da eta transmititu nahi duguna erakargarriagoa izatea egiten du honek. Beraz, ikasleekin, txikiekin hain zuzen ere, musikaren erabilpena egokia da edukien transmisioetan. Gure iragarkian landu dugun gaia kontsumismoa izan da eta iragarkia mezu bat transmititzeko erabili dugu. Transmititu nahi izan dugun mezua gizarte kontsumistarena izan da, haurrek jostailuen aurrean duten jarrera hain zuzen ere. Dakigunez, gizarte kontsumista batean bizi gara eta guk guraso gehienen eta umeen pentsamendua aldatu nahi dugu. Pertsona askok uste dute objektu asko edukitzeak zoriontasuna ematen duela eta objektu hauek gero eta garestiagoak badira hobeto, baina hau ez da horrela eta bakoitzak duenarekin konformatzen ikasi behar du, zoriontsu izaten saiatzen, besteekin konparatu gabe. 6. ERABILITAKO INFORMAZIO-ITURRIAK http://www.musica.com/letras.asp?letra=850749.“Image all the people� musikaren letra. {sarrera data 2011-12-08}

29


Kontsumismoa eta jostailuak