Issuu on Google+

4. TXOSTENA OBJEKTU HEZITZAILE DIGITALEN DISEINU ETA GARAPEN EKINTZAK: PROGRAMA INSTITUZIONALAK. 1.TIC-en ezarpena hezkuntza sisteman. Hezkuntza teknologia berrirako eta ohitura berrietarako egokitze prozesuan aurkitzen da. Hezkuntzak Sarea modu ezberdinetan erabili dezake, aukera ezberdinei esker. Azken urteotan baliabide ezberdinak erabili izan dira TIC-en erabilera ustiatzeko eta hezkuntza sisteman integratzeko izaera multifaktoriala berrikusi da. 2.Hezkuntza eduki digitalak. Beharrezkoa da hezkuntzako material digitalen hedapen, sorkuntza eta ebaluazioa. Horregatik beharrezkoa egiten da hiritarrentzako hezkuntza eta prestakuntza eduki eta zerbitzu ezberdinak eskura edukitzea. Ondorioz, helburu garrantzitsuenetako bat katalogo bat sortzea izango da, eduki eta material ezberdinekin. Katalogo hau publikoa izango da eta denok ikusi ahal izango dugu. 3.Zer ulertzen dugu hezkuntza eduki digitalekin? Oraindik ere termino hau zehaztugabea dago eta ikertzen jarraitzen dute. Definizio ugari aurkitu ditzakegu, eta horregatik edukiak birplanteatu egin beharko lirateke. Hezkuntza eduki digitalei buruz hitz egiten dugunean hezkuntza objektu askoz hari gara hizketan, eta ondorioz ezin dugu guzti horienentzako termino bat bilatu. 4.Erakunde planak hezkuntza eduki digitalen diseinu eta garapenerako. Espainiako hezkuntza administrazioak programa eta plan ezberdinak sortzen ditu hezkuntza sisteman teknologi berriak gehiago erabiltzeko.

1


Ekimen ezberdinak egiten dira material multimedien hedapen, sorkuntza eta katalogazioa sustatzeko. Gainera, hauen ikerkuntza eta garapena ere sustatu egiten da. 5. “Internet en la escuela” hezkuntza eduki digitalen garapenerako. 90. hamarkadatik Hezkuntza eta Zientzia ministerioko CNICE-k ekimen desberdinak egin ditu hezkuntza eduki digitalak sustatzeko. Hala nola, “Internet en la escuela” sortu zuten 2002-2005 urteetan. Haur Hezkuntzatik hasita, batxilergorarte dago zuzenduta plan hau. Sortutako edukiak Creative Commons-ek banatzen ditu, modu honetan sortzen joaten diren gauzak sareko orrialdeetan jartzen dira. 6. Lanerako sare berriak: Internet gelan eduki kolaboratzaileen bitartez. Lana kolaboratuz egingo da eta horregatik, hainbat eragileren laguntzaz, helburu zehatzak igoko dira informazioa banatu eta erabiltzeko momentuan. Bai kalitatea eta bai hezkuntza berritzailea bultzatuz, hezkuntzako partaidetza ahalik eta handiena izatea komeni da. 7. Eduki digital irekientzako aplikazio estandarrak.

Iniziatiba berriak jarriko dira martxan hezkuntzarako objektu digitalerako aplikazio estandarrak (ODE) kontuan harturik. Helburua hauxe da: katalogo ireki eta zabala izatea, non eduki eta material aldetik, publikoa eta dohainekoa izan behar den.

2


4.TXOSTENA, laburpena.