Nafarroa bisitatu eta bertako paisaiak, herriak, tradizioak
edo eguneroko bizimoldea ezagutu dituzten
guztiek hutsik egin gabe haren dibertsitatea
hartzen dute ahotan, haren kontrasteak eta haren
aniztasuna, denak ere Nafarroaren izaera kategoriaz definitzen
duten elementuak: aspaldiko erreinua delarik, mendeetako
arragoan galdatu du bere nortasuna, eta gaur komunitate
dinamiko eta saiatua ageri zaigu, bere tradizioei
atxikia, irekia eta solidarioa.