Eskolako Aldizkaria Nafarroako Ingurumen Hezkuntzako ekipamenduei buruzko argibideak 14. zk.
Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroak berritu ditu instalazioak Bere garaian (90eko hamarraldian), naturaren interpretazio zentroak eta hegaztien behatokiak teknologiarik hoberenaz eta diseinu erakargarriko baliabidez hornitu ziren, beren eginkizunak behar bezala garat-
Erronkariko NIZ, ikus-entzunezkoen gela berria.
Aurkibidea
zeko. Hainbat urte iraganik, baliabide eta teknologia horiek zaharkitu edo hondatzeaz gainera, eskaintzen zuten informazioak galdu zuen gaurkotasuna.Hori dela eta, azken urte honetan, eta Caixa erakundearen laguntzaz, Bertizko NIZeko baliabideak berritu dira, baita Pitillas eta Vianako behatokietakoak ere. Orain, Erronkariko NIZari heldu zaio txanda. Aretoen antolamendua aldatu da, taldeen kudeaketa errazteko xedez. Era berean, zoruen eta hormen estaldurak aldatu dira, garbiketa errazteko. Gainera, argi natural gehiago sartzen da. Bestalde, ikusmenari dagokionez, kalitate handiko ikus-entzunezko material berria jarri da. Baliabide modernoen bidez proiektatzen denez, horren iraunkortasuna bermatu da. Eduki gehienak digitalak dira, euska-
rriak ukitze-pantailak dira, formatu handikoak, eta antzinako panelak ordezkatzen dituzte. Halaber, pantailak disko gogorrek kontrolatzen dituztenez, instalazioa erabiltzailearen ezaugarri desberdinetara egokitzen ahal da automatikoki: turistak, lehen edo bigarren hezkuntzako ikasleak, entzuteko edo ikusteko zailtasunak dituzten pertsonak, 6 hizkuntzatan aurkezten ahal da, erraz eguneratzen ahal da, eta, harrigarriena, edukiak aldatzen ahal dira urtaroaren arabera. Hori dela eta, bisita bat ez da urte berean lehenago egin den beste bat bezalakoa. Ikasleak eta irakasleak bultzatu nahi ditugu Erronkari bisitatzera eta instalazio horretara hurbiltzera, hezkuntza jarduerendako lagungarria izanen baita. Hala ere, azaroaren 30etik aurrera egin ahalko dira bisitak, obrak bukatu ondoren. Erakusketa berria “El Bordón” hegazti behatokian. Las cañas urtegia. Iragan urtarrilaren 31n, Las Cañas urtegiko El Bordón hegazti behatokiko erakusketa berria inauguratu zen. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egina eta La Caixa erakundearen Gizarte Ekintzak finantzatua, obrak natur erreserbari buruzko informazio eguneratuagoa duten panel berriak ditu, baita Viana hiriari eta bertako mito eta legendei buruzko informazioa ere. Panel berriak oso erabilgarriak dira bisitatzen gaituzten ikastetxeetako
1 Ekipamenduak zer diren eta zer egiten duten 2 • Ingurumen Hezkuntzako Ekipamenduak bisitatzeko hitzordua nola hartu . 6 • A lbisteak eta berriak . . 7 • B aliabideak . . . 10 • D irektorioa . . . 12 • A urkezpena . . . • N afarroako Ingurumen Hezkuntzako
Erakusketa iraunkor berria Bordoneko behatokian. Viana.
taldeendako, pedagogia baliabide garrantzitsua baitira El Bordónen egiten diren bisita gidatuetan. Nafarroako Naturguneetako Eskola Bisiten kanpainaren ekitaldi berria dugu aurrean Bisita horiek, naturaren interpretazio zentroek eta hegazti behatokiek bultzatuak, “Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu” ekimenaren barnean daude (10537. proiektua). Horren bidez, CANeko bezeroek entitatearen gizarte fondoak bideratzen ahal
dituzte bisita horietara. Hori dela eta, proiektuari boto ematera bultzatzen zaituztegu, horrela, Nafarroako ikasleen eta herritar guztien kontzientzia handitzen laguntzen da, natur ondareari eta hura babesteko guztiok parte hartzeko dagoen beharrari dagokienez.