
1 minute read
BERTSO BERRIAK
BARTOLO TUNELA ITXITA
Joan den abenduaren hasieran jakinarazi zuen Plazaola Partzuergo Turistikoak, Lekunberri eta Uitzi artean dagoen Bartolo tunela itxi behar izan dutela. Antza goialdetik harriak erortzeko arriskua dago eta garbiketa eta egonkortze lanak iraun bitartean itxita jarraituko du.
Advertisement
MUSIKA ETA MUGIMENDUA

Aralar Musika Eskolak ilbeltzaren 10, 17, 24, 31 eta otsailaren 7 eta 14an eskainiko duen Musika eta mugimendua izeneko ikastaroan parte hartzeko azken plazak gelditzen dira. Ikastaroa 2016an jaiotakoei zuzendurik dago. Harremanetarako: 672 122 472 edo info@aralar.org.

bertso berriak Mailoperi jarriak: Maddi Urra (Irurtzun)
Doinua: Maisu Ruanda.
Udaletxeak dio hona ez etorri Mezua Erdi Arotik ahal dute igorri? Haien irri direnez gureen jatorri erantzun behar diogu iraultza hasiera horri Sentitu pentsatu ta ekin sudur gorri!
Oihu egin nahiean ia 11.000 arima urratu arte kantatuz xalala Berri txarren bultzada kultura euskara bota zuten putzura beraien zentsura Ilargira ta bueltan irria mundura!
Joxe Mugirorentzako puntua: kirolaren baldintza berdinak helburu Oinak: Deiadarra, beharra, indarra, irribarra
SASTRAKAK 10 URTE BETE DITU 4x4 ibilgailuetan berezitua den Sastraka tailerrak bere hamargarren urtea bete du. Abenduaren 20an Toki Alai Sagardotegian ospatu zuten Sastrakako langileek euren bezeroekin batera.