220. zkia. - 2014ko abendua Ikusi hemen Mailope
MAILOPE TXIKI: Olentzero ZABAL: I単igo Ulazia KUXKUXEAN: Abenduko Zorion Agurrak 20 URTE BIDEAN: Albiasu EGUTEGIA: 2015 ERREPORTAJETXOA: Ambu Oilaskoak
issuu.com/mailopealdizkaria
Makilekin ibiltzea onuragarriagoa da
J.M. Irastortza (Lekunberri)
Bertso berriak Mailoperi jarriak
Hamabi lagunek parte hartu zuten Gaintzan antolatutako Ipar Martxa ikastaroan. Xabier Madina irakaslearen eskutik makilak behar bezala erabiltzen ikasi zuten kirol honek dituen onurez gozatzeko.
MAILOPEtxiki Eskulana: Olentzeroa Oraingoan, Eguberriak gerturatzen ari diren honetan, Olentzeroren beste paperezko eskulan bat proposatzen dizuegu. Ea honekin zer moduz moldatzen zareten! Zuen eskulanen argazkia mailope@ labrit.net helbidera bidaliz gero liburu baten zozketan sartuko zaitugu.
Margotu zure modura!
-2-
www.olentzero.net ataritik hartutako irudia.
Axier Agirre eta Irati Bildarrazek honako txori paper polit hauek egin dituzte aurreko alean Mailope Txikin proposatu genizuen eskulanarekin. Horregatik, Ttutturre mendi elkarteko kamiseta bana jasoko dute opari. Zorionak!! Bestalde, hor dituzue ere joan den alean saritu genituen hirukotearen eskulanak. Alaitz Bildarraz, Izarne Eskamendi eta Naia Agirrek txotxongilo eder hauek egin zituzten.
04> Iritzia 08> Luze: Koldo Nuñez-Betelu 09> Zabal: Iñigo Ulazia
10 > Haur masaje ikastaroa Haurrentzako masaje ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Goizeko eta arratsaldeko bi txanda izanen dira eta guztira bost saio. Mentxu Isturiz irakasleak haurrak jaio eta lehenengo hilabete horietan kontaktuak duen garrantziaz hitz egin digu.
13> Lauburua: Interneteko euskarazko baliabideak 14> Kuxkuxean: abenduko zorion agurrak
19 > Gora sanmartinak! Asteartearekin izan ziren aurtengo sanmartinak. Gaintzan aurreko asteburuan ospatu zituzten festak eta Aldatzen berriz hurrengo asteburuan. Sanmartinekin agur esaten diegu beraz aurtengo eskualdeko festei.
-3-
20 > “Lou Reed, mila esker” Jonan Ordorikak Lou Reed abeslari estatu batuarraren abestietako batzuk biltzen dituen disko bat kaleratu berri du. Abeslaria hil eta urtebetera argitaratu du lana eta bertan Euskal Herriko zenbait abeslarik eta musikarik parte hartu dute.
22> 24> 27> 28> 29> 30>
Batzarre Erreportajetxoa: Ambu oilaskoak Kirol elkarrizketa: Nordic Walking 20 urte bidean: Albiasuko behatokia Haizeak eramana: Itsasne Santos Ekinaren ekinez: Ce Consulting Navarra
Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria
ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Juan Antonio Garaikoetxea, Juan Mari Irastortza, Jonan Ordorika, Ana Ramos, Itsasne Santos, Plazaola Partzuergo Turistikoa, Bertsozale Elkartea, Idoia Igoa, Agustin Saralegi eta Gure esku dago. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. TIRADA: 1.600 ale.
Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.
(H)iriTZIA
-4-
Oraindik ere sufrimenduak anitzak direlako
Enperadorearen gainbehera
Gabonak datoz, denok etxean sutondoan biltzeko egunak, falta direnez gehien gogoratzen naizen egunak dira. Gurean berriki hil zaizkigunak eta bereziki kartzelan beraien borroka politikoarengatik, Sevilla eta Cadizeko kartzeletan, estatuko beste puntan dauden anaiak, Aitor bere bizitzako 1/3 bat baino gehiago kartzelan daramana eta Txus, 3/4 beteak dituena, beraien legea aplikatuz kalean beharko lukeena, faltako ditugu gehien. Nire imajinazioak hegan egingo du eta kalera aterako diren egunak irudikatuko ditut, gurekin apaltzen daudela amestuko dut, baina esnatuko naiz eta errealitate gordina, estatuko beste puntan jarraitzen dutela konturatuko naiz. 5 minutuko deia noiz jaso zain egongo naiz, Aurrez aurrekora joango naiz, bere bi ilobatxo maiteak eta amona autobusean sartuko gara arratsaldeko 7etan Gasteizen eta larunbatean goizeko 8ak aldera iritsiko gara Puerto de Santa Mariara, gosaldu eta kartzelara, ilusio eta kilikiz beterik, ordu eta erdiko aurrez aurrekoa izango dugu eta besarkada muxu jolas mordoa egingo ditugu eta agur bertan geratu behar du eta gu bihotzak puskaturik kalera, arratsaldea nolabait pasa eta 8etan autobusa hartu eta buelta. Gasteizen gaude, 300 euro gutxienez gastatu ditugu eta hurren go bidaian pentsatzen jartzen gara. Noiz jaitsiko gara berriz estatuko beste puntara?, Noiz etxeratuko ditugu? Mailopen nire sentimenduei buruz idazten ausartu naiz, nolabait kontzientziazio lana egiteko, Euskal herrian bizi dugun bake prozesu honetan, sufrimenduak anitzak dira oraindik eta ezagutzera eman beharra dago, giza eskubideak guztiontzat berdinak behar dute izan. Pauso bat emanez SAREkide egin naiz, ideologi desberdineko jende anitzak egin dugu bat eta sakabanaketa behinik behin amaitzera goaz. Internetez edo inguruko sarekideei galdetu eta goazen SARE handi bat egitea, bakoitzak nahi eta ahal duen neurritik lan egitea, giza eskubideak guztiontzat. Eskerrik asko urte hauetan guztietan zuen elkartasuna eta laguntasuna agertu duzuen guztiei.
Yolanda Barcina andrea hurbiletik ezagutu dugunok, beti ikusi dugu berarengan pertsona bat agintzaile eta botere maitalea; politika egiteko eta bertan jarraitzeko, nahi eta nahi ez, behar du boterea eduki, goi mailako agintea, bestela ez da konformatzen. Eta hauxe da, azken egunotan bertan frogatu diguna berriz ere. Izan zuen Nafarroako Ingurumen saileko agintea, gero IruĂąeko Udalekoa, baina oraindik gehiago behar zuen eta horrelaxe iritsi zen Nafarroako Gobernuko boterea ere eskuratzera. Itsu, gor edota adimenez gutxitua ez den orok ikusi du zein egoeratara eraman duen Nafarroa eta bere gizartea: Itoizko urtegia, Esakoa handitzea, Nafarroako ubidea, Nafarroako kutxa, Los Arcosko zirkuitua, Senda Viva, Reyno de Navarra Arena pabilioia, Sanferminen Museoa, Gazteluko plazako hondamena, politika baztertzaileak, pribatizazioak, euskararen kriminalizazioa, gizartearen txirotzea, langabezia, etxe kaleratzeak, aberatsen aldeko politikak, euskaldunak eta erdaldunak enfrentatzeko ahaleginak, UPN zatitzea, eta abar, eta abar. Beno bada, hau guztia lortu ondoren eta ikusi duenean ez duela aukera sendorik botere postu gehiagorik erdiesteko, edo beste modu batez esanda, bere pertsona politikoki zeharo erreta dagoenean, erabaki eta adierazi du ez dela aurkeztuko hurrengo hauteskundeetara zerrendaburu moduan. Oraindik UPN gidatzen jarraitu nahi du eta jarraitzen du. Hemendik aurrera ikusiko dugu zer egiten duen, nora doan, non bukatzen duen bere karrera politikoa. Argudiatu du arrazoi pertsonalengatik hartu duela azken erabaki hori, jakina, halako historia ilun, kaltegarri eta negargarria egin ondoren Nafarroako gizarte gehienarentzat, ez nau batere harritzen arrazoi pertsonalak edukitzeak, baina, hala eta guztiz ere, Barcina ustezko enperadoreak -orain gainbeheran ziztu bizian doanak- ez dezala pentsa Nafarroako gizarte osoa ergela dela eta sinistu behar diola arrazoi pertsonal hutsengatik hartu duela azken erabakia. Hauxe da bada, jaun-andreak, orain arte Barcina dotoreziaz betetako anderea omen denak, Nafarroako gizarte gehienari egin dion ekarpen handi, distiratsu eta imitagarria; egundoko historia, alajaina! Bere ondare arranditsua.
Maider
OHARRA “2014ko irailean kaleratu zen Mailope Aldizkariko 217. alean, Sojonatura enpresari buruz kaleratutako elkarrizketan nire ogibidea fisioterapeuta gisa azaldu nuen. Erabilitako terminologia edo izena ez zen zuzena izan ordea, masajista bainaiz eta ez fisioterapeuta. Zuzenduta gelditzen da beraz, sortu daitezkeen eragozpenen aurrean.� Joseba Jokin Ordoki
Xanti Begiristain Madotz, Auritz
Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era
iragarkiTauLA Larraungo Udalak onartutako mozioak: Eskoziar herriari buruzko adierazpen instituzionala. 1- Eskoziar herria zoriondu nahi dugu, libreki etorkizuna erabakitzeko burutu zituen ariketagatik. Herri orok duen eskubidea praktikara eramanez. 2- Munduko herri askeen historiarako geratu zen data izanik, eta eskoziar herritarrak beraien etorkizuna libreki erabakitzen aritu ziren egunean bertan, gure babesa adierazten diegu. Alkateen aukeraketa zuzenerako proposamenaren aurrean mozioa. 1- Udal honek Madrilgo Gobernutik PPk alkatea zuzenean zerrendarik bozkaturiko zerrendaburua izendatzeko burutu nahi duen Lege Aldaketaren aurkako jarrera adierazten du. Udal eta herritarren interesen gainetik, PPren alderdi interesei erantzuten dielako. Norabide horretan, udal honek, interes alderdikoiek sustaturiko Hauteskunde Legearen edozein aldebakarreko aldaketa errefusatzen du. 2- Udal honek, Euskal Herriko udal eta toki entitateen borondatea errespetatu eta gure egitura instituzionala inposaketa eta murrizketarik gabe, euskal herritarren beharren arabera antolatzeko eskubidea aldarrikatu nahi du. 3- Udal honek, bere jardueran herritarren parte hartzea eta demokrazia zuzenerako tresnak martxan jartzeko konpromisoa hartzen du, udalaren osaketan ez ezik udaleko erabaki garrantzitsuenen aurrean ere. 4- Udal honek, ebazpen honen berri herritarrei eta Madrilgo Gobernuari emateko erabakia hartzen du. Konstituzio-Auzitegiak Kataluniako Kontsulta behin-behinekoz bertan behera uzteko hartutako erabakiari buruzko mozioa. 1- Larraungo Udalak defendatzen du herriek eta pertsonek beren etorkizuna demokratikoki erabakitzeko askatasuna dutela, berriki Eskozian ikusi den moduan. Izan ere, Larraungo Udalaren ustez, etorkizuna ezin da inposizioekin eraiki, oinarri demokratikoen eta herriek eta pertsonek adierazitako borondate askearen gainean eraiki behar da. 2- Larraungo Udala ez dago inola ere ados Espainiako Gobernuak aurkeztutako errekurtsoarekin eta Konstituzio Auzitegiak hartutako erabakiarekin, katalanek beren etorkizuna askatasunez erabakitzeko eskubidearen aurkakoak baitira. 3- Larraungo Udalak eskatzen dio Konstituzio Auzitegiari bi xedapen horiek behin-behinekoz bertan behera uzteko erabakian atzera egiteko eta aukera emateko katalanei 2014ko azaroaren 9an askatasunez adierazteko beren iritzia. 4- Larraungo Udalak erabaki hau Espainiako Gobernuari, Konstituzio Auzitegiari eta Kataluniako Generalitateari bidaliko dio.
-5-
Bertso berriak Mailoperi jarriak Nola ikusten duzu bailaran kirola zaletasunarekin jendea dagola baina diru-laguntzak behar du kontrola ez dadin nagusitu bakarrik futbola
Lagunak niretzako oinak jarri ditu ni oin hauei begira luze naiz aritu esan nahiaren bila hitz asko mugitu orain emaitzarekin ez zaitez harritu
Juan Mari Irastortza (Lekunberri)
Ainhoa Iriarterentzat puntua eta lau oinak: Puntua: Datorrena, berriro, korrika urtea Oinak: zorrotza poza goza hotza
Doinua: Sentimendua sartu zitzaidan.
-6-
MARIANO IZETA SARIKETA
EUSKARAREN EGUNA
ELKARTASUNEZ BETETAKO HILABETEA
Saioa Alkizak irabazi du aurtengo Mariano Izeta bertso sariketa. Seigarren aldia izan da aurtengoa. Abenduaren 21ean jokatutako finalaren aurretik hiru kanporaketa egin ziren, horietako bat Arribeko Satorzulo lokalean. Bertan izan ziren sei bertsolari hauek: Maddalen Lopez (Lesaka), Jokin Pinatxo (Bera), Iker Gorosterrazu (Ituren), Aitor Irastortza (Azpirotz), Alazne Untxalo (Ituren) eta Mikel Lasarte (Bara単ain).
Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Eguna. Hori dela eta joan den azaroaren 29an Lekunberriko udaletxearen aurrean 55 lagun inguru bildu ziren euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
Ibarberri eskolan abenduaren 9, 10, 11 eta 12an 9:15etatik 9:45ak arte jostailu eta janari bilketa egingo da. Bildutako jostailuak Senegaleko haurrei bidaliko zaie eta elikagaiak Nafarroan, behartuta dauden familien artean banatuko dira. Bestalde, Beteluko Rosa dendan, Arribeko Maiten eta Lekunberriko Idoian ere janari bilketa egingo da abenduaren 8tik 13ra bitarte Hipotekak Kaltetutako Iruindarren Plataformarentzat.
elKArrimokoKA Sendagaien itzalpeko interesak Aupa Aitor! Zer moduz doa dena? Negua ate joka dugu eta beraz, gripea eta bestelako gaixotasunen garaia ere gainera datorkigu. Neu ere kili-kolo ibili naiz azkenaldi honetan, tripako eta eztarriko mina izan ditut eta. Hala ere, gaurkoan gaixotasun bereziago batez hitz egin nahi dizut; ebolaz hain Mikel Alvarez zuzen ere. Afrikan hasi zen gaixotasun hau baina gurean ere denon ahotan ibili da. Hainbesterainoko zalaparta sortu duen gaitza izanik, pentsatu dezakegu izugarrizko heriotza pila eragin dituela; baina ez da horrela izan. Ba-
“Zergatik eskaintzen zaio horrenbeste denbora komunikabideetan ebolari?” dakizu, Aitor, zenbat hildako egon diren ebolaren ondorioz? 5.000. Badakit ez direla gutxi, baina beste gaitz batzuekin alderatuta ez da kopuru altua: hiesak (gazteleraz SIDA delakoak) 2012an 1.2 milioi pertsona hil zituen eta Malariak, ordea, 612.000 hildako 2012 urtean. Kutsakortasunari dagokionez, azkeneko hauek biak ere oso kutsagarriak dira, Ebola bezain beste. Orduan zergatik eskaintzen zaio hainbeste denbora komunikabideetan Ebolari? Ba oraindik ez delako garatu sendatzeko metodo fidagarririk, soilik protokolo eta tratamendu batzuk existitzen dira. Azken finean, iparraldeko biztanleoi eragin ahal digun gaixotasuna delako. Hala ere, pobreentzat ez dago balio dezakeen tratamendu eta erremediorik, horrelako gauzek dirua balio dute eta. Malaria eta hiesa bezalako gaixotasunek ez dute Europarentzat edota Amerikako Estatu Batuentzat arrisku nabarmenik ekartzen; Ebolak, ordea, hein handi batean, bai. Hau guztia jakinda, esan dezakegu Afrikako eta Europako pertsona baten bizitzak berdin balio duela, Aitor? Berdinak al gara gaixotasunen aurrean? Azkenaldi honetako joera aztertuta, ezin dezaket baieztatu berdinak garenik. Badakizu zein den hildako gehien eragiten dituen arrazoia? Pobrezia eta gosea, Aitor. Ez al da gizartea izango gaixo dagoena?
Iepa Mikel! Txapelpunkek dioen moduan, zergatik Olentzero ez da pasatzen Afrikatik? Nire iritziz gizarte aurreratu deiturikoan, diru gosea da gehien hedaturiko gaixotasuna, zeinak pertsonak maitatzea oztopatuz, batzuk besteak baino garrantzitsuago garela sinestarazten digun. Egoismoz, Afrika eta beste lurralde batzuetako errealitatea Aitor Irastortza gugandik urrun dagoela ikusarazten digute, baina egungo baliabideekin guztiok dakigu distantzia ez dela konponbiderako aitzakia. Beharrean dagoen jendea egoteak, haiek nahi bezala erabiltzeko aukera ematen die boteredunei, ezin
“Gaixotasun batzuk sendagai natural eta merkeen bidez sendatu daitezke” nezake ulertu bestela nola den posible hainbeste pertsona horrela baztertzea, ongizatea bultzatzen omen duten gizarteen munduan. Egia esan Mikel, ez nago oso informatua gai honen inguruan eta lagun batek youtuben “pamies ebola” idatzi eta bertako bideoa ikusteko gomendatu zidan. Zur eta lur geratu nintzen. Egungo industria farmazeutikoak panikoa sortu zidan. Ba al dakizu nola finantzatzen den Munduko Osasun Erakundea? %75 baino gehiago Nestle eta Coca Cola bezelako multinazional pribatuez. Erakunde honek zer jan daitekeen, eta zer farmako edo txerto har daitezkeen arautzen du, estatuak hori betetzera derrigortuak daudelarik. Nola ez, arauak jartzerakoan enpresa pribatu horien interesei begiratzen zaie. Gaixotasun batzuk sendagai natural eta merkeen bidez sendatuak izan daitezkeela frogatua dago (adb. Malaria), baina hauek aipaturiko enpresentzat etekinik ez badakarte, sendagai naturala debekatu eta beraiek sorturiko farmako garesti bat hartzeko gomendatzen du, nahiz eta eraginkorra den ez jakin. Botika edota txerto kimiko hauek gainera beste gaixotasun batzuk sortzeko arriskua dute. Azken batean negozio kate bat da eta ebolarekin, “A” gripearekin sortu zuten izu berdina zabaldu nahian dabiltza, bertatik etekin ekonomikoa lortzeko. Jakin senda belar edota homeopatia bezalako alternatibak dauzkagula eta ez genuke osasungintzako langileekiko konfiantzarik galdu behar, baina bai beraien agintariekikoa; zerbaitegatik kudeatzen du Kubak bere osasungintza propioa.
-7-
Koldo NuĂąez-Betelu
LUZE
Heriotzan ere arduratsu
-8-
Bizitzaren hasieran jaiotza dagoen bezala, bukaeran heriotza dago. Hortaz, ez dugu ahaztu behar nora goazen, zalantzarik gabe. Nire bizitza nire ardura den bezala, berdin nire heriotza. Ezin dut hau ahaztu, nire pertsona osoaren jabe izan nahi baitut. Bizi naizen bitartean, nik eraman behar ditut nireak diren guztia, osasun zein gaixo nagoenean. Gauza ez da inori nire ardura pasatzea. Nire ekintza guztien, nire erabaki edo ez-erabaki guztien, nire pentsamendu guztien, nire emozio guztien ardura nirea da. Nire ekonomia ere nire ardura da. Horrela jokatzen ez dudan bitartean, umekerietan nago. Alferrik ihes egiten saiatzen naiz, posible balitz bezala eta besteen bizkarrean jartzen nire kargak. Haur txikia nintzela, nire gurasoek zuten ni zaintzeko ardura eta haiek hartzen zituzten nigatik erabakiak baina hazi nintzen neurrian, nik hartu behar izan nituen nire ardurak, guzti-guztiak hartu arte. Hori da heldua bihurtzea. Eta nire arduretako bat, nagusi bezala, nire heriotza da. Hau ez dut inoiz ahaztu behar. Ezin dut zahartuko edo gaixotuko naizenerako utzi. Heriotza edozein unetan eta edozeini iritsi ahal zaio. Inor ez dago libre. Eta zenbat eta gehiago luzatu gai honi heltzea, hainbat eta arduragabeago jokatuko dugu. Oso
gaixorik banago, itxaropenik gabe, zergatik ez heriotza eskatu? Zergatik luzatu artifizialki botiken eta aparatuen bitartez nire denbora mundu honetan besteentzat karga bat izanda? Nire heriotza ere nire ardura da.
“Bizitza nire ardura den bezala, berdin nire heriotza ere�
Gauza ez da, gainera, hilko naizenean nire gorpuaren ardura guztiak inori uztea, ez. Hilko naizenerako argi izan behar dut zer egingo den nire gorpuarekin, nire gauza guztiekin. Nongo tanatoriora eta zer enpresak eramango
duen gorpua, lurperatzea ala erraustea, nolako hilkutxa nahi dudan, lurperatzekotan non, errautsekin zer egin, eliza ala ez, loreak, musika, hitzaldiak, eskelak, nori esan eta nork, testamentua, nire paperak non dauden argi esanda, nire azken erabakiak,... Nire ardura den guztia. Ezin dut aurretik lotu gabe utzi. Eta hau guztia jakina izan behar da, senideek edo beste norbaitek jakin behar du. Nire heriotza ordainduta ere utzi behar dut, azken zentimoraino. Zergatik ez dugu askok hau guztia egiten? Zergatik ez dugu gure heriotzaz hitz egin nahi serioski? Zerk ematen digu beldurra? Heriotzak ala bizitzak? Gaur hilko banintz, pozik egongo nintzateke izan dudan biziarekin? Kapazak gara galdera hau zintzoki erantzuteko? Inolako tranparik gabe, aitzakiarik gabe, azalpenik gabe,... serio demonio, pozik egongo zinateke zure bizitzarekin? Eta ez bada horrela, noren ardura edo errua da? Ez hasi baloiak kanpora botatzen hasteko garaia, zu zeu zara zure bizitzaren arlo guztien arduradun bakarra! Inoiz kapaza bazara zure buruari galdera hau egiteko eta erantzuteko, aukera emango diozu aldaketa arduratsuak egiteko, mundu honetan geratzen zaizun bizia aldatzeko. Ezin badiogu gure heriotzari heldu, ezin diogu gure bizitzari osotasunean heldu.
ZABAL
Iñigo Ulazia
1512ko konkistaren ondorioak 1512ko konkistaren ondorio nagusia Nafarroako Erreinua Espainiar Inperioan integratua izan zela da. Fernando katolikoaren hitzetan, Aita Santuaren agindupean, bula baten bitartez. Honetarako, Gaztelako erregeak argudiatu zuen, nafarrak Frantziari, elizaren etsaiari, laguntzeaz. Carlos eta bere semea Felipe II.aren testamentuetan hau gezurra zela frogatu zen, beraiek eskatzen baitzuten Nafarroako erresuma itzulia izan zedin bere errege-erregina legitimoei, hala ere, beraien oinordekoek ez zuten bete nahi hau. Fernando katolikoak, konkistaren urte berean, Inkisizio Santuko Auzitegia (lehen instituzio komuna Espainiako “Estatuan”) ezarri zuen Nafarroan. Inkisizioa arma politikoa zen eta nafar gizartea kontrolatzeko erabili zuen Gaztelak. Cisneros kardinalak Nafarroako defentsa guztiak suntsitzea agindu zuen eta hortik denbora tarte batera Iruñeko Gotorlekua eraiki zen kanpo defentsarako eta barne defentsarako. Honek guztiak, frogatzen du, konkistak sortutako amorrua gizartean eta konkistatzaileen mesfidantza honengan. Egoera ez zen xamurra. Nahiz eta Nafarroako erreinuak bere foruak mantendu, behartua izan zen, konkistaren ondorioz, lan kargak pairatzera, gerra laguntza eskaintze-
ra, anaien aurka borrokatzera, Hondarribiko gertaeretan argi islatzen den bezala. Hau guztia gutxi balitz bezala, Gaztelako eta gero inperioaren zerga eskakizun edo estortsio gogorrei aurre egin behar izan zion euskal gizarteak.
“Inkisizioa nafar gizartea kontrolatzeko erabili zuen Gaztelak”
Konkistaren ondorioen neurgailu on bat emakumeen egoerari so egitea da ordea. Soldaduen, errepresaliatuen alargunek eta alabek atera behar izan zuten aurrera lurraldearen ekonomi prekario eta larria, testuinguru gogor batean. Gerraren ondorioei gehitu behar zitzaien Europako egoera larria, jakien prezioen igoera eta soldaten beherakada orokorra, hots, krisi ekonomiko latza. Gainera, Nafarroak, konkista aurretik, gerra zibila pairatu zuen. Konkista eta gerren ondorioz emakumeak bakarrik gelditu ziren honen guztiaren pisua jasaten. Egoera horrela izanda, emakume askok gizar-9te patriarkalari aurre egin behar izan zioten, gremioen kontra beraien lan ondoretasuna defendatuz edo inkisizioren kontra sorgin akusazioei frente eginez. Foru legeei eutsi zieten, eta borroka tinko honen ondorioz, usufruktu figurari esker, emakumeek azienda edo etxaldea gobernatu ahal izan zuten autonomiaz. Bukatzeko esanen dut 1512ko Nafarroaren konkistak, euskal gizartean ondorio latzak izan zituela, ezarpena, banaketa, extorsioa... azken finean autonomia eta subiranotasuna galtzea. Beste modu batera esan da, euskal gizarteak galdu zuen bere bidea zein den erabakitzeko eskubide legebidezkoa.
ERREPORTAJEA >>
- 10 -
Kontaktuaren garrantzia Mentxu Isturizek hiru urte daramatza haurrei eta euren gurasoei zuzendutako ikastaro ezberdinak ematen. Aurki haurrentzako masaje ikastaroa eskainiko du Plazaola Kiroldegian.
Izen emateak eta informazio gehiago: - Plazaola Kiroldegia: 948 507 377 plazaolakirolgunea@gmail.com - Mentxu Isturiz: www.xamurki.com; info@xamurki.com 676 561 705
Iruindarra da jaiotzez, baina azken zortzi urteotan Aizarotzen bizi da. Bertan jaio ziren bere seme-alabak, Oier eta Jone. Duela hiru urte Oier jaio zenean hasi zitzaizkion Mentxuri kezka berriak sortzen eta ikastaro ezberdinetara joan zen. Mentxu: “Hasieran ama bezala zenbait ikastarotan parte hartu nuen, orduan ni langabezian nengoen, eta gaia asko gustatu zitzaidanez irakasle lanetan hasteko formakuntza jasotzen hasi nintzen”. Lehenengo zeinu hizkuntza ikastaroarekin hasi zen Mentxu. Duela hiru urte Gipuzkoako irakasle bat ekarri zuten herrira ikastaroa ematera eta bertan ikasitakoa praktikan jarrita berehala konturatu zen bere semea, Oier keinuka hasi zitzaiola zer nahi zuen adierazteko. Mentxu: “Orduan Nafarroan ez zegoen
haurren zeinu hizkuntzako irakaslerik eta ni neu prestatu eta horretan hastea erabaki nuen. Gero etorri zen ume eramailearen ikastaroa eta horrekin ere antzeko zerbait gertatu zen. Ume eramaile bat oparitu zidaten eta ez nintzenez ongi moldatzen konturatu nintzen horri buruzko informazio beharra zegoela”. Beraz, egun guztira hiru ikastaro ezberdin eskaintzen ditu bere webgunean, www.xamurki.com-en, masaje ikastaroa, zeinu hizkuntza ikastaroa eta ume eramaileen ikastaroa. “Azken batean, komunikazioaren munduarekin dago lotuta dena, jaio eta lehenengo momentutik kontaktuak duen garrantzia bai masajeekin eta baita haur eramailearekin eta sei edo zortzi hilabetetik aurrera eta hizkuntza gaitasuna iritsi arteko komu-
nikazioa zeinuen bidez�. Arlo horietan guztietan irakasle egiaztagiria dauka Mentxuk, Nafarroa osoan ematen ditu ikastaroak eta geroz eta jende gehiagok parte hartzen du. Kasu honetan, gure eskualdean masaje ikastaroa emateko asmoa duzu... Bai. Zero eta hamabi hilabete arteko umeentzat dago zuzenduta. Ordu t´erdiko bost saio izango dira. Saio bakoitzean, erlaxazioarekin hasten gara. Ondoren, umearen atal ezberdinak landuko ditugu, hankak, sabela, burua, aurpegia... Horrela saio bakoitzean atal bat landuko dugu eta masajea ematen ikasiko dute. Eta saioaren azkeneko zatia guztion artean zalantzak, kezkak eta esperientziak elkar trukatzeko izaten da. Azken batean, familia horiek antzeko egoerak bizitzen ari dira eta momentu horretan beraientzat garrantzitsuak diren kezkak dituzte, edoskitzeari buruzkoak, loari buruzkoak eta informazioa elkarbanatzeak, asko laguntzen du. Zer-nolako garrantzia du hasieratik masajearen bidez haurra estimulatzen hastea? Umearen zentzumen garatuena kontaktua da eta bere oinarrizko beharren artean kontaktuarena oso garrantzitsua da. Beraz, kontaktuaren bidez umeari segurtasuna transmititzen diegu eta guk geuk ere guraso bezala segurtasuna sentitzen dugu, horrez gain maitasuna eta loturaren lokarri hori estuago bihurtzen du. Eta gainera onura fisiologiko asko dauzka, bai haurraren digestio aparatua martxan jartzen laguntzeko, kolikoak eta haizeak saihesteko edo ateratzen laguntzeko etab. Ezer berezirik eraman behar da ikastarora? Ekarri, lasaitasuna ekarri behar da, umearekin gozatzeko momentu bat da. Ez da ezer berezirik behar, arropa erosoa eta umearen poltsa bere pardel eta arropekin. Eta zer moduz moldatu ohi dira gurasoak? Oso ongi. Momentu horretan umeak masajea nahi izan behar du, batzuetan lo egin nahi dute, jan eta hori errespetatu egiten dugu. Saio batean ezin bazaio masajerik eman hurrengo saioan ematen zaio. Gero beti ikasitakoa praktikan jartzea izaten da etxeko lana eta dosier
b a t ematen zaie pausoak jarraitzeko. Etxean zein momentu izaten da aproposena haurrari masajeak emateko? Horixe izaten da lehenengo saiotik bigarren saiora bidaltzen diedan etxeko lana, momentu ezberdinetan proba dezatela, haurraren momenturik egokiena zein den ezagutzeko.
“Kontaktua da haurra jaiotzen denetik duen oinarrizko beharretako bat� Eta masaje berdina izaten da hilabete batekin edo hamabi hilabeterekin? Pausoak berdinak dira, baina umearen arabera egokitu egin behar da. Sei hilabetetik aurrera hasten badira katu hankan mugitzen, soinuak, abestiak eta jostailuak sartzen ditugu eta mugitzen uzten diogu. Umea katu hankan jartzen bada eta horrela bizkarrean masajea gustura hartzen badu aurrera.
dez urduritasun hori ateratzen laguntzen diegu. Eta konstanteki masajea emateak umea lasaitu eta loa hobetzen du, gainera horri haur eramailea gehitzen badiogu loa ziurtatua dago, haur eramailearekin lo asko egiten dutelako. Oraingoan masaje ikastarorako deialdia zabaldu duzue... Bai, bi talde osatzea da asmoa. Bat goizez eta bestea arratsaldez, hasiera batean aurreikusten dugu astearte arratsaldeetan 16:30etik 18:00etara eta asteazkenetan 10:30etik 12:00etara izango dela. Dagoeneko zenbaitek eman dute izena baina lauzpabost familia elkartu nahi ditugu taldea osatzeko. Beraz ea jendea animatzen den. Lekunberriko Plazaola Kiroldegian emango dugu.
Loarentzat oso gomendagarria da masajea ezta? Bai, umeak egun osoan daraman tentsioa kanporatzen laguntzen du. Jaio den momentutik egokitu behar du mundu berrira eta ume batzuk egokitzen dira errazago eta beste batzuei pixka bat gehiago kostatzen zaie, eta masajearen bi-
Atalez atal masajeak nola eman azalduko du Mentxuk.
- 11 -
- 12 -
ZIENTZIA
EKOLOGIA
HEZKUNTZA
GIZARTEA
LauBURU
>> Euskara Zerbitzua
Interneteko euskarazko baliabideak
Euskalgintzarekin lotutako hamar webgune berri aurkezten dizkizuegu oraingoan.
- UEMA: www.uema.org Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea da UEMA. Araitz eta Larraun UEMAko kideak dira. Administrazioan Euskararen erabilera planak kudeatzeaz gain, hizkuntza honen sustapenerako egitasmo ezberdinak ere gauzatzen ditu UEMAk. - Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua: www. kontseilua.org Euskarak garapen osoa izatea helburu duten gizarte erakunde ugariren bilgunea da Kontseilua. Osotara 46 erakundek osatzen dute. Batera aritzeko urrats historikoa egin dute euskararen gizarte erakundeek, jatorri, iritzi eta lan eremu desberdinetakoak diren arren, eta horretan datza Kontseiluaren indarra. - Hizkuntza Eskubideen Behatokia: www.behatokia.org Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zein pribatuan, babestera zuzentzen du bere jarduera. - Bai Euskarari Ziurtagiria: www.baieuskarari.org Ziurtagiriaren Elkarteak lan mundua euskalduntzeko estrategikoki lanean dihardu 2007tik, bere bitartez alor sozioekonomikoko entitateen arteko elkarlana sustatzen da, euskarak eremu berriak bete ditzan. - Euskal Herrian Euskaraz: www.euskalherrianeuskaraz.org “Euskararik gabe, Euskal Herririk ez”. Helburua: Euskal Herri euskalduna erdiestea
- Garabide Elkartea: www.garabide.org Garabide Elkarteak ateak zabaldu nahi dizkizue gutxietsitako hizkuntzaren errekuperaziorako eta zuen herriaren identitateari eusteko hainbeste lan egin duzuen eta egiten ari zareten guztiori, Euskal Herrian eta munduko edozein herritan. Hau zuen webgunea da. - Euskaltzaindia: www.euskaltzaindia.net Euskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da Euskaltzaindia (1919). Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta Euskaltzaindiak eman ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak. - Topagunea: www.topagunea.org Euskaraz diharduten erakunde ezberdinak dira Topaguneko kide: Kultur elkarteak, Hedabideak, aisialdi arlokoak… Topagunearen helburua euskararen normalizazioa lortzeko egitasmo ezberdinak lantzea da. Mailope Kultur Elkartea Topaguneko kide da. - Euskal Kultur Elkargoa: www.euskarakultur.org/eus EUSKARA KULTUR ELKARGOA Iruñean 1998. urtean sortutako fundazioa da, euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoz. - Euskal Kultur Erakundea: www.eke.org Euskal Kultur Erakundea (EKE) 1990. urtean sortua izan da, euskararen eta euskal kulturaren alde ari diren elkarteek bultzaturik eta erakunde publikoek lagundurik, hala nola Estatua, Akitaniako kontseilua, Pirinio Atlantikako kontseilua, eta euskal kulturaren aldeko Herrien Sindikata, gaur egun 146 Iparraldeko herriek osatzen dutena.
- 13 -
Goiuri Martinikorena Abenduak 23, urte 1 Idoia Saralegi Abenduak 26 ZORIONAK etxeko erreginari eta printzesa txikiari! Muxuk famili guztiaren partetik. ZORIONAK BIKOTE! Goiuri dagoeneko urte bete! Zenbat poza eman diguzun aurten! Idoia prestatu festa handi bat ospatzeko. Muxu potolo bat. Zuen Gaintzako lagunak.
Mikel Buldain Garzaron Abenduak 13, 5 urte Zorionak mutiko eta egun on bat pasa. Muxu haundi bat. Aita, ama eta Ane. Mikel Askaray Abenduak 19 ZORIONAK TXIKITO!! Azkenean ailatu dia lau urte hoiek!! Ondo ospatuko dugu familia ta lagunen arteen. Egun on ona pasa!! Muxu potolo bat. Luka, aitatxo eta amatxo.
Urko Tolosa Iraola Azaroaren 10ean 2 urte bete zituen. ZORIONAK pottoko Muxu potolo eta besarkada goxo bat, aitatxo, amatxo eta Juneren partez. - 14 -
June Tolosa Iraola Abenduaren 14an 5 urte beteko ditu. ZORIONAK printzesa. Muxu potolo eta besarkada goxo bat, aitatxo, amatxo eta Urkoren partez.
Uraitz eta Markel Ariztimuño Begiristain Azaroak 23 eta 28, 10 eta 12 urte. Zorionak bikote!!!!!Jarraitu beti bezain jator izaten. Egun on bat pasa ezazute zuen urte betetze egunetan. Muxu handi bat Lekunberriko, Burlatako eta Leitzako familiaren partez.
Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.
kULTURa Kontzertu arrakastatsuak Kantinan Kantina goraino bete zen joan den hilabetean Folk Ametsetan egitarauaren barruan antolatutako bi kontzertuekin. Maria Salgado abeslari espainiarrak bere erromantze eta boleroekin alaitu zuen ostiral iluntzea. Hurrena berriz Ruper Ordorika izan zen eta bere diskografia luzeko zenbait abesti eskaini zituen.
Gaintzako eta Aldazko sanmartinak Bi asteburu ezberdinetan bata bestearen atzetik ospatu dituzte aurtengo San Martin Jaiak Gaintzan eta Aldatzen. Azaroaren 7an eman zioten hasiera Gaintzan Martintxoren jaitsierarekin eta herri afari ederrarekin. Asteartera arte luzatu zituzten festak, tartean mus txapelketa, dantzaldiak, errondak... Aldatzen berriz, Asteartean San Martin eguna ospatu arren hurrengo asteburuan ospatu zituzten festak. Jende asko ibili da aurten Aldatzen antolatutako ekitaldietan, denetik izan baita, bertso saioa, herri kirolak, sagardo festa, urteroko etxez etxeko erronda... Horra hor zenbait irudi!
Heldu da Olentzero Urtero legez, abenduaren 24ean gure ikazkina ibiliko da kaleetatik barrena. Aurten ordea aldaketa batzuekin etorriko da Araitzen. Hasiera eta ongietorria Joanluzeko zubian emango diote goizeko10:30etan. Atallu eta Arribetik zehar abesten ibili ondoren, eguerdiko ordubiak aldera bazkaria izanen da Arribeko Elorri elkartean. Aurten bazkaria norberak ordaindu beharko du; helduek 5 € eta umeek 3€. Bazkalostean 16:30ak aldera Betelura abiatuko dira arratsaldeko saioari ekitera. Betelun beti bezala hasiera Lateien emango zaio. Eskean biltzen den dirua Beteluko eskolak dituen beharretarako erabiliko da. Animatu eta parte hartu! Egun ederra izaten da, batez ere umeen gozamenerako. Entsaioak Indianoetxean izango dira abenduaren 13an eta 20an. Antolatzaileen partetik: “Mila esker guzti hau aurrera ateratzen laguntzen duzuen guztiei, musikariak, Olentzero, sukaldariak...”,
- 19 -
elkARRIZketa:
Jonan Ordorika
Lou Reed musikariaren zenbait abesti bildu ditu Jonan Ordorikak Jonan Ordorikak hogei urte daramatza Azkaraten bizitzen, Katarain musika estudioko sozioa da. Musikari eta musikariei oso lotuta egon da beti. Anaia bera Ruper musikaria du, horrela ia kasualitatez izan zuen Lou Reed abeslari estatu batuarra ezagutzeko aukera. Aurten, Lou hil eta urtebetera, disko bat kaleratu berri du bere musikari ibilbidean sortutako abesti ezberdinekin, “Lou Reed, mila esker”. Nolatan sortu zen zu eta Louren arteko harremana? Ni Lou Reed zalea izan naiz betidanik, hona etortzen zenean bere kontzertu guztietara joaten nintzen, bere disko guztiak ditut, bai bereak eta baita berarekin jotzen dutenenak ere. Behin Donostira etorri ziren jotzera eta Lou-ren baxujolearekin egon nintzen, Fernando Sandersekin, bere disko bat nuen eta sinatzeko eskatu nion, berak kamerinora gonbidatu ninduen eta berarekin harremana izaten hasi nintzen. Gero Ruperren disko batean jotzeko deitu nion eta hona etorri eta ingurua ezagutu zuen. Lou beranduago ezagutu nuen, beste behin Bilbora jotzera etorri zirenean, 1996. urte aldera, Fernandori mami batzuk eraman nizkion berak Louri dastatzeko eman zizkion eta geroztik Lou bera beti mamiak eskatzen ibiltzen zen.
- 20 -
Eskuineko argazkian, Jonan Ordorika, Fernando Sanders baxujolearekin, Lou Reed abeslariarekin, honen Tai-chi irakaslearekin eta beste musikari batekin.
Behin Azkaratera ere etorri zen ezta? Bai, 2007ko ekainean etorri zen. Fernandorekin eta bere Tai-Chiko irakaslearekin etorri zen. Oso lasaia zen. Mamiekin zoratu egiten zen, “special yogurt” deitzen zion berak, ez dakit bazekin zer zen zehazki. Behin Kursalera jotzera etorri zirenean
Maria Kristina Hotelera eraman nizkion mamiak. Zer moduzko pertsona zen? Oso jatorra, izar handi bat zen eta momentuan nahi zuena lortzen zuen. Ezagunak ginen baina ez nuke esango lagunak ginenik, inor ez zen bere laguna, berarekin hitz egiteko managerrarekin hitz egin behar zenuen eta alderantziz. Beste maila batean zegoen? Bai beste maila batean, oso divoa zen eta horrela jokatzen zuen. Oso fama txarra zuen kazetariekin, desatsegin fama zuen baina hori gustatu egiten zitzaion berari kaña ematea gustatzen zitzaiolako. Batzuek rock alternatiboaren sortzaileetako bat zela diote... Bai, beste batzuek Punk-aren aita ere deitzen diote batez ere
bere ibilbideko lehen urteetan, 60. hamarkadan Velvet Underground taldearekin hasi zen, bertan jo zuen 1967tik 1970era arte. Garai hartan ez zen oso ezaguna, garai hippya zen, bakea eta maitasuna eta beraiek korrontearen kontra ari ziren, New York-eko kaleetan gertatzen ziren gai gogorretaz hitz egiten zuten euren abestietan, oso alternatiboak ziren, baina gero pixkanaka ezagun egiten hasi zen eta hemengo talde asko Lou Reed-en abestian entzuten hazi ziren. 70-eko hamarkadan bere bakarkako ibilbidea hasi zuenean iritsi zen bere musika Euskal Herrira eta Espainiara. Gerora, niretzako zoritxarrez, oso ezaguna egin zen bere abesti bat da Maritxu nora zoaz-en bertsio bat “Sweet Jane” abestia da. Iaz hil zen eta aurten bere omenezko diskoa kaleratu duzu... Bai, bere abestien disko bat kaleratzearen ideia aspalditik nuen buruan, baina ez nion behin ere berari ezer aipatu. Bera iaz hil zen, azaroan, eta Fernandori eta bere inguruko musikariei azaldu nienean parte hartzera animatu ziren eta horrela hasi ginen diskoa prestatzen eta urtebete baino gutxiagoan prestatu dugu dena urteurrenean kaleratu ahal izateko. Hamar abesti dira guztira ezta? Bai, hamar abesti eta instrumental bat ere gehitu diot bere estiloa gogorarazteko.
Hasieratik argi zenuen euskaraz izango zela? Bai, nik ezagutzen ditudan abeslari gehienak euskaldunak dira eta ideia ona iruditzen zitzaidan euskara bezalako hizkuntza batean kaleratzea. Ingelesez ez nuen nahi, milaka bertsio baitaude eta erdaraz ere edonork egin dezake, gainera uste dut berari ere gustatuko litzaiokeela euskaraz ateratzea, berak gauza horiek estimatzen zituelako.
“Oso disko arina eta entzun-erraza da” Txuma Murugarren arduratu da itzulpen lanetaz... Bai. Beste abeslari batzuek ere egin zezaketen, baina iruditzen zitzaidan hobe izango zela abesti guztiak pertsona berak itzultzen bazituen.
Zein irizpide jarraitu duzu abestiak aukeratzerako orduan? Batzuek galdetzen didate ea nire gustokoenak diren edo abesti onenak horiek diren, eta ez da hala. Denetarik dago, baina bere musikari ibilbide osoa bildu nahi izan dut disko honetan, ez dut ateratzea nahi nuen disko bakoitzeko abesti bat baino gehiago hartu eta euren artean estilo ezberdinetakoak izatea nahi nuen, gai ezberdinekin etab. Batzuk oso sinpleak dira eta beste batzuk berriz konplexuagoak. Hemengo musikari askok parte hartu dute ezta? Bai, Tapia eta Leturia, Maddi Oihenart, Anari, Gorka Urbizu, Paco Loco, Rafa Rueda, Ruper Ordorika, “El Inquilino Comunista”-ko Santi eta Alvaro anaiak, La Polla Records taldeko Evaristo... Batzuk oso Lou zaleak dira eta beste batzuek berriz ia ezagutu ere ez zuten egiten. Eta emaitzarekin pozik? Bai, asmoa jendearen gustoko zerbait ateratzea zen, entzungo duen lan bat eta euskaraz izanik orain arte Louen letren esanahia ezagutzen ez zutenek bere abestiak hobeto ulertzea. Ongi saltzen ari dela ikusten dut eta oso disko arina da, abesti ezberdinak ditu eta bat gustatzen ez zaionari bestea gustatzen zaio. Entzuteko erraza da.
- 21 -
BATzarre Elortzarekin eta Sotorekin bertso saioa Aralar Kanpinean Abenduaren 19rako, bertso afaria antolatu dute Lekunberriko Aralar Kanpinean. Gaueko 21:30ean izango da afaria eta ondoren, Igor Elortza eta Julio Soto arituko dira mahai inguruan bertsotan. Giro ederra izanen da, beraz animatu eta eman izena abenduaren 18a baino lehen 610 087 746 telefono zenbakian edo kanpineko tabernan bertan.
Lekunberri eta Larraungo 24 mintzakide biltzen dira astero gurean - 22 -
Larraunen martxan dira dagoeneko ikasturte honetarako Mintzakide taldeak. Oraingoz 24 lagun ari dira parte hartzen. Astero biltzen dira euskaltegian ikasitakoa praktikara eramateko. Talde txikiak dira eta bakoitzean euskara ongi menperatzen duen pertsona bat arduratzen da zalantzak sortuz gero argitzeaz etab. Helburua egunerokotasunean sor daitekeen edozein gaiei buruzko elkarrizketa batean euskaraz egiteko segurtasuna eta gaitasuna hartzea da. Hauexek dira 24 lagun hauek talde ezberdinetan banatuta dituzten hitzorduak. Ikasturte guztian zehar izen emateko aukera duzu, beraz ez ezazu aukera galtzen utzi eta deitu 948 604 704 telefono zenbakira edo idatzi larraun@aek.org e-postara. Hitzorduak: - Asteartean 18:00etan Kantinan - Astearteetan 19:30ean Amairu tabernan - Asteazkenetan 09:30ean Albi tabernan - Asteazkenetan 17:30ean Kantinan - Ostegunetan 17:30ean Kantinan.
Beteluko Udalak 46.000 euro inbertitu ditu Amma Betelun
Pauso honekin, Beteluko Udalak enpresa horrekiko bere konpromisoa berretsi egiten du. Hamar urte bete berriak ditu Amma Beteluk eta denbora honetan oso zerbitzu ona emateko gai dela erakutsi du, hori adierazten da bezeroen eta familiarren arteko inkestetan. Horrez gain, Udalak asko estimatzen duena lan merkatuan izan duen eragina da. 25 langileekin, Araxes Haraneko bigarren enpresa bilakatu da. Gainera, bailarako eta inguruko emakume askok aurkitu dute Amma Betelun lana egiteko aukera, bestela nekezagoa izango litzatekeena. Arlo ekonomikoan ez da horren ongi joan enpresa orain artean. Nafarroako Gobernuarekin sinatu beharreko hitzarmenak atzeratu egin dira, eta ondorioz, egoitza erdi beteta egon da. Azken urte honetan badirudi gauzak zuzentzen ari direla, eta enpresaren egonkortasuna ziurtatzeko bidean dela. Batetik, Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena martxoan sinatu zen eta orduz geroztik ia plaza guztiak okupatuta daude. Bestalde, lan baldintzetan zenbait aldaketa egin dira bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko. Eta azkenik Amma Beteluko sozioen babes ekonomikoa. Beteluko Udalak akzioen %34 ditu eta bere helburua Amma Beteluk bideragarritasun ekonomikoa lehenbailehen lortzea da eta honekin batera egonkortasuna. Beste sozioa Amma Gerogestion da eta berak ere babes ekonomikoa eman dio enpresari urte guzti hauetan. Inbertsio hau egiteko, Beteluko Udalak aurreko urteetatik zuen diru soberakin guztiak erabili ditu, bere ustez, momentu honetan proiektu hau bultzatzea lehentasunezkoa delako.
Giza katean hasitakoari jarraipena emanez Azaroaren 22an Gure Esku Dagok antolatuta, herri bazkaria izan zen Lekunberriko Trinketean. 80 pertsona inguru bildu ziren, adin guztietakoak, nortasun ezberdinekoak eta pentsaera anitzekoak, baina denok zerbait zuten amankomunean: erabakitzeko eskubidea gauzatzea nahi dutela. Astitzeko Aterpeak prestaturiko bazkari goxoaren ondoren, antzezpentxo bat egin zuten antolatzaileek, Julen Zelaieta eta Luze bertsotan aritu ziren eta trikitilariekin eman zioten bukaera ekitaldiari. Giro bikainean, ekainaren 8an giza katean hasitako bideari jarraipena eman nahi izan zioten, ikasturte berriari ekiteko gogoz. Hemendik aurrera hilero lehen astelehenean 19:00etan Larraungo Udaletxean batzar ireki bat egingo dute, ekimenaren helburuak zein diren azaldu, Larraunen ze asmo dituzten adierazi eta bereziki herritarron ekarpenak jasotzeko. Guztiok garelako garrantzitsuak, herritarron esku dagoelako.
Hiru egunez bigarren eskuko merkatua Lekunberriko frontoian Abenduaren 6, 7 eta 8an bigarren eskuko objektuen merkatu txiki bat izanen da Lekunberriko frontoian. Jostailuak, bitxiak, oinetakoak, etxeko gauzak eta batez ere arropa egongo da salgai. Goizeko 10:30etatik 14:30etara eta arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara egongo da zabalik. Beraz, animatu eta hurbildu zaitez, ziur gustoko zerbait aurkituko duzula!
Larraungo AEK euskaltegiko ikastaroen ordutegiak
Zelaieta eta Luze bazkalostean bertsotan.
Ikasturte berrirako ikastaroetan izen emateko aukera zabalik dago Larraungo AEK euskaltegian. Hasiera mailakoentzat, astelehen, astearte eta ostegunetan 18:30etan edo 20:30etan. Tarteko mailako ikasleentzat, astelehen, astearte eta ostegunetan 14:30etan edo 16:30tan. Euren kabuz ikasi nahi dutenentzat, autoikaskuntza ikastaroa ikasleak nahi duen ordutegian. Oraindik garaiz zabiltza! Mugi! eta eman izena 607 622 102 telefono zenbakian.
- 23 -
erreportajetxoa >>
- 24 -
Oilasko eta oilo artean
Ekainean sartu zituzten lehenengo txitak Intzako oilasko granjan eta bertan bizi den Maritxu Zabaleta arduratzen da eguneroko lanaz
Lekunberrin zuten oilasko granja txiki gelditu zitzaien Ambu Oilaskoak enpresako lau sozioei eta hura ordezkatzeko Lizartzako Joxe Salsamendik (sozioetako bat) Intzako granja bat erosi eta martxan jarri zuen. Beste hiru granja ere badituzte aurretik Gipuzkoan, Orion, Abaltzisketan eta Berrobin. Lekunberrin hamabi urtez egon ziren. Orduko sozio berak jarraitzen dute orain. Joxe: “Granja hau nik neuk erosi dut, baina oilaskoak eta negozioa lauona da”. Intzakoa gustatu egin zitzaion Joxeri, garai baten oilo granja izandako nabea da, “urte askoan guztiz abandonatuta eta utzita egon da leku hau, sasiz beteta zegoen eta lan asko egin behar izan dugu dena garbitu eta egokitzen. Lehenengo txitak edo oilaskoak ekainean sartu genituen”. Frantziatik eta Tarragonatik ekartzen dituzte txitak jaio eta inkubagailutik zuzenean. Kamioietan ekarri ohi di-
tuzte egokitutako tenperaturarekin. Arraza ezberdinetako oilaskoak hazten dituzte, Broilerrak edo zurixkak, Kabir gorriak, Kabir zuriak, beltzak, lepasoilak... “Frantsesak txikixeagoak dira eta gehiago behar izaten dute hazteko”. Bost edo sei aste granjan egon hazi ondoren Euskal herri osoko biltegi ezberdinetara banatzen dituzte, baita Kantabria, Asturias, Burgos, Leon, Palentzia eta Zamora aldera ere. “Granja hau berria izan arren, garai bateko bezero berekin jarraitzen dugu, gainera nik neuk ere 25 urte daramatzat banaketa lanetan eta bezero asko ezagutzen ditut”. Partikularrei ere saltzen dizkiete, horiek normalean lau granjetako batera hurbildu ohi dira. Granja bakoitzean egunerokoan langile bakarra aritzen da den gainbegiratzen eta Intzako granjarako Joxek hasieratik argi zuen bertakoa behar zuela langileak, “zerbait gertatuz gero edo
alarmak jotzen badu nahiz eta telefono bidez ohartarazten dizun sistema izan urruti egonez gero honera iristerako oiloak hil egin daitezke eta horregatik hemen bizi zen norbait nahi nuen”. Maritxu gustora dago lanean, “polita izaten da dena oilaskoz beteta ikustea, orain ez dugu oilaskorik, joan den astean eraman genituen azkenak eta orain otsaila arte ez ditugu gehiago ekarriko”. Bien bitartean oiloak dituzte Intzan, kopuru txikiagoan bada ere oiloak eta oilanda txikiak ere saltzen baitituzte.
“Granja bakoitzean pertsona bakarra arduratzen da dena ongi doala gainbegiratzeaz” Txitak etortzen direnean zer egin behar izaten duzue? Maritxu: Kamioetan iritsi ahala libre uzten ditugu nabearen barruan. Lurrean zerrautsa botatzen dugu eta horren gainean ibiltzen dira. Oilasko motaren arabera bereizturik egoten dira. Normalean ni bakarrik egoten naizen arren kamioak etorri edo kamioiak bete behar direnean langile gehiago egoten gara, lan gehiago izaten delako, baina bestela batekin nahikoa da. Eta zein izaten da zure lana egunerokoan? Maritxu: Janaria, ura, argia eta tenperatua, dena automatikoki ordenagailu bidez zehaztu eta banatzen da. Nik egunean bi buelta ematen ditut dena behar bezala doala ziurtatzeko eta ongi daudela egiaztatzeko, pentsua, ura... beti gertatu liteke isurketaren bat edo arazoren bat ordenagailuarekin. Aurreneko astean 32 gradutan izaten ditugu
eta gero hazten doazen heinean tenperatura jaisten joaten gara. Argia ere gauez itzali egiten diegu gaueko hamarretatik goizeko seietara. Dena mekanizatuta dago, jan-ontziak eta urontziak automatikoki betetzen dira. Bidaian hil egiten al dira batzuk? Joxe: Ez, normalean ez, hiltzen badira gure erruagatik izaten da, nahi gabe burua edo hanka harrapatuta. Hala ere, hildako oilaskoak egunero jaso behar izaten dira, egunean sei eta zazpi ere hiltzen dira, normalean etorri eta aurreneko bi egunetan hiltzen dira gehien. Maritxu: Jaso eta izozkailu batean sartzen ditugu hildakoak eta ondoren hildako animaliak jasotzeaz arduratzen direnei deitzen diegu eraman dezaten. Zenbat oilasko sartzen dira nabe honetan? Joxe: Honek 2.050 edo 2.100 metro karratu inguru ditu eta ehun mila baino gehiago sartuko dira. Normalean udaberrian izaten da kopuru handiena, udan eta negu partean gutxixeago izaten ditugu. Hiru granjekin batera nola moldatzen zarete? Joxe: Granja bakoitza bata bestearen atzetik betetzen joaten gara. Bestela bete, hustu eta garbitu lau lekuetan batera egin beharko genuke. Maritxu: Hemengo oilasko handienek hiru aste betetzen dituztenean besteak
sartu egiten dira eta hemen ateratzen hasterako besteak bete egiten dira. Behin oilaskoak kentzen dituzuenean garbitu egiten duzue? Maritxu: Bai ongarria atera, garbitu eta desinfektatu egiten dugu. Ongarria hemen egoten diren bitartean ez da kentzen, behin husten denean, egiten da - 25 hori guztia. Sektore honetan daramazun urte guzti horietan prezioak asko igo al dira? Joxe: Bai, dexente igo dira, bai. Hasieran, 140 pezetatan edo gutxiagotan saltzen genituen eta orain berriz 1,80 edo 1,90 gehi BEZa. Gastuak igotzen badira prezioak ere igo egin behar, ezin ibiliko gara dirua galduz... Zein arraza izaten da gehien saltzen dena? Joxe: Gorria, oilasko gorria da gehien saltzen dena eta lepasoilak ere, baina hemendik kanpo lepasoilak ez dira ia saltzen.
M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437
KIROLa Eskualdeko 15 korrikalari BehobiaDonostian Joan den hilaren 9an milaka lasterkari bildu ziren urteroko zitan. Guztira 24.781 korrikalari irten ziren Behobiatik. Gizonezkoetan Jose Carlos Hernandez kanariarra izan zen garaile (01:01:37) eta emakumezkoetan berriz, Vanesa Veiga galiziarra (01:09:58). Aurtengoa berezia izan da, 50 urte bete baititu eta antolatzaileek aldaketa bat egin baitzuten ibilbidean. Eskualdetik ere urtero bezala zenbait lagun animatu ziren parte hartzera. Hamabost guztira. Horra hor eskualdeko korrikalarien sailkapena.
Xuban Armendariz 2014ko Nafarroako Pilota Txapelketako garaile Iru単eko Labrit pilotalekuan joan den hilean jokatu zen aurtengo Nafarroako Pilota Txapelketa finala. Lehen mailako senior kategoriako buruz buruko partiduan Uharteko Unai Laso eta Xuban Armendariz lekunberriarra aritu ziren norgehiagoka. Azkenean Armendarizek eraman zuen txapela 18-13-ko emaitzarekin.
IZEN-ABIZENAK HERRIA DENBORA
- 26 -
Ander Arraztio
Betelu
01:12:28
Xabier Satrustegi
Errazkin
01:13:38
Angel Soroa
Lekunberri
01:21:07
Xabier Azpirotz
Astitz
01:21:17
I単igo Garmendia
Betelu
01:21:48
I単aki Malkorra
Errazkin
01:23:24
Josu Oreja
Errazkin
01:23:27
Imanol Jaka
Etxarri
01:23:56
Julen Elordi
Arribe-Atallu
01:25:07
Kiko Eskamendi
Betelu
01:27:41
Juan Mari Irastorza
Lekunberri
01:27:43
I単igo Oreja
Errazkin
01:35:14
Jon Oreja
Errazkin
01:36:09
Aitor Goikoetxea
Betelu
01:36:18
Juan Miguel Zubillaga
Betelu
01:48:41
Larraun Pilota Elkarteko Batzar Orokorra Abenduaren 18an arratsaldeko 19:00etab Larraun Pilota Elkarteko Batzar Orokorra egingo da Plazaola Kiroldegian. Batzar irekia izango da eta guraso zein pilotan interesa duen oro gonbidatuta dago. Bertan hurrengo gaiak landuko dira besteak beste: zuzendaritza batzordearen berritzea, 2014/2015 denboraldiko aurrekontuaren aurkezpena, egoera ekonomikoa, estatutuen berritzea eta frontoiaren erabilera. Animatu eta parte hartu! Bestalde, Pilota eskolaren alde dirua biltzeko, egutegiak jarri dituzte salgai bost eurotan kiroldegian eta bailarako tabernetan eta dendetan.
Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net
“Makilak behar bezala erabiltzen jakitean dago gakoa� >> Xabier Madina Hamabi lagunek parte hartu zuten joan den hilean Gaintzan antolatutako Nordic Walking edo Ipar Martxa ikastaroan. Kristina Askaraik Xabier Madina irakaslearekin batera jarri zuten martxan lehenengo saioa eta izandako arrakasta ikusita bigarren bat ere aurreikusten dute. Aurkez ezazu zeure burua... Nor da Xabier Madina? Hernaniko naiz eta han bertan jaio nintzen. Betidanik kirol zalea izan naiz, batez ere judoarekin eta horrela Madrilen I.N.E.F.-eko karrera egin nuen. Hasieran klaseak ematen ibili nintzen lanean, eta gaur egun Udal Kirol Instalakuntzak kudeatzen lan egiten dut, Urnietan. Nolatan antolatu zenuten ikastaro hau? Lagun bati esker, Gaintzako Kaardel Landetxeko Kristina ezagutu nuen, eta hortik aurrera, ENWEko irteera batean kointziditu eta Ipar Martxari buruz hitz egiten ari ginela, adostu genuen Araitz Bailaran ikastaro bat antolatzea. Lehenbizi Kristinarekin joan ginen Gaintzara, hango tokiak ezagutzera eta egia esan asko gustatu zitzaidan, batez ere Ipar Martxa praktikatzeko.
edo Ipar Martxan generoengatik ez dago arazorik, batez ere, gehienak emakumeak direlako. Zein onura ditu Nordic Walking-ak? * Oinez, makilarik gabe ibiltzea baino eraginkorragoa da * Artikulazioen gainkarga, korrika eginda sortzen dena baino txikiagoa da * Gorputzeko giharren %90 lantzen ditu * Oxigenoaren horniketa areagotzen du * Garondo eta zerbikalen tentsioa arintzen du * Estresa arintzen du * Bihotzaren lana eraginkorrago bihurtzen du * Babes sistema indartzen du * Zahartze prozesua atzeratzen du.
Zer moduz moldatu ziren parte hartzaileak? Oso ondo, arazorik gabe, benetan denak oso gustora ibili ziren.
Makilak behar bezala erabiltzen ez jakiteak zer suposa dezake? Mendizale asko daude gure herrian, baina gehienak ez dakite bastoiak ondo erabiltzen, bakoitzak bere kabuz praktikatzen du, baina normalean gaizki. Ipar Martxako makilak desberdinak dira eta bere erabileraren atzean teknika bat dago eta bere izena ALFA 247 da. Disfrutatzeko, onurak lortzeko eta ondo lantzeko gure makilak ongi erabiltzen ikastea komeni da, eta noski horretarako ikastaro bat egin behar da, nahi eta nahiez.
Guztira hamabi lagunek hartu zuten parte. Horietatik 2 gizonezko bakarrik. Normalean emakumezko gehiago izaten dira? Bai, horrela da. Nire esperientziengatik dakit orokorrean, eta ez Euskal Herrian bakarrik, baizik estatu osoan, %70a emakumeak dira eta beste %30 gizonak. Nordic Walking
Gurean bigarren ikastaro bat egitea aurreikusten duzue? Bai. Lehendabizi teknifikazio ikastaroa egingo dugu, bi ordukoa, eta gero beste oinarrizko ikastaroa antolatuko dugu Araitz Bailaran, eta oso gustora gainera. Ipar Martxa etorri da Araitz Bailara!
- 27 -
> Plazaola Partzuergoa
20 URTE BIDEAN PR-NA 86 ¡2,45 ordu / 11,10 km
Albiasuko behatokia
Goizeko txango interesgarria dugu honako hau: Kantauri eta Mediterraneoko isurialdeen banalerrora iritsi, eta Albiasuko balkoiraino ailegatzea. Txango honetatik eramanen dugun oroitzapen hoberena “Errazkingo zokoa� izanen da, Araitz ibar koloretsuko bazter batean dagoena, baita zuhaiztien paisaia ederra ere. Hartan herri, baserri eta bordak nahasita daude Malloen harresi gaitzaren azpian. Ibilbidea laua eta atsegina da, denentzat egokia.Mendiko bizikletaz egin daiteke, Lekunberri eta Albiasu bitarteko zatia errepidez egiten bada.
- 28 -
0,00 ordu / 0,000 km [1] Lekunberri (570 m). Geltokitik abiatu behar da, Plazaolaren bide zaharretik, alde zaharrera jaitsi eta Albiasura eramango gaituen errepidea hartu behar dugu. 0,14 ordu / 0,950 km Industriagunera eramango gaituen espaloitik jarraitu behar dugu. Biribilgunea eta itzulbidea inguratu eta gero, eskuinean dagoen bidea hartuko dugu. 0,28 ordu / 2,050 km Haritz eta pago artean ibiliko gara. Belardi batean zehar joango gara eta zenbait errekatxo gurutzatuko ditugu. Pasabideak dituzte errekatxo horiek, eta garaiera aldea ez da handia. Albiasuko bide zaharreko harbideen hondarrak ikusiko ditugu hemen. 1,05 ordu / 4,250 km [2] Albiasu (620m). Herriko sarreran, hartu ezkerretara (mendebaldea). Ikuspegi bikainak daude, eta hor bat egiten du GR-20 mendiko ibilbidearekin (Aralarko itzulia). Gora jarraituko dugu larre artean, Kantauri eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroan bertan gaudela. 1,20 ordu / 5,250 km [A] Baraibar eta Albiasu arteko muga. Pisten bidegurutzea. Araitz ibarra eta Malloak ikusteko behatoki aparta. Ezkerretara jarraitu behar da pistan, lur sail gorabeheratsuan. 1,50 ordu / 7,020 km [3] Baraibar (640m). Iturritik goraxeago, ezkerretara, lur biltzeko pista batek Iribas aldera eramanen gaitu, hesitutako soro artean, ia laua den bidean zehar. 2,00 ordu / 7,885 km Burdinazko langa. Baraibar eta Iribas arteko muga. 2,10 ordu / 8,830 km [4] Iribas (623 m). Frontoiaren ondotik
herria gurutzatu eta errepidea hartuko dugu Lekunberriraino. Putzua eta parkea. 2,45 ordu / 11,100 km Lekunberri (570m). Plazaolaren geltoki zaharra.
HAIZEAK ERAMANA
Bruselatik iritsitako kontuak > Itsasne Santos
“Lyondik Bruselara� Itsasne Santos lekunberriarra urriaz geroztik Europako hiriburuan dabil ikasten eta lanean. Lyonen urtebete eman ondoren urrian Bruselara joateko erabakia hartu zuen. Zein da zure egunerokoa bertan? Lanera joan, ikasi eta oso nekatua ez banago bueltaxka bat eman, lagunekin geratu edo afaltzera joatean naiz. Asteburuetan turismoa egiten dut, zinea edo zerbait lasaia, umorearen arabera! Zer da gehien harritu zaituena? Brusela kultura anitzeko hiria da, Europako hiriburua eta hemen dago Europar Batasuneko administrazio egoitza nagusia, horrek herrialde askotako jendea hemen lanean aritzea dakar. Kalean paseatzean oso ohikoa da eta italiera, ingelera, arabiera entzutea, nahiz eta bertako hizkuntza ofizialak frantsesa eta flamenkoa izan (azken hau izugarri gustatzen zait). Nazioarteko giroa eta kultur aniztasuna nabarmena da. Zenbat denborarako joan zara? Hemen pasako dudan denbora ez dut zehaztu oraindik, ez dakit 5 hilabete edo 10 urte izango diren, egoeraren arabera, baliteke denbora batera beste leku batek gehiago erakartzea, baina ez dut Nafarroara bueltatzeko asmorik, oporretan ez bada. Zergatik aukeratu zenuen herri edo hiri hori? Edo bertara joateko aukera nolatan sortu zitzaizun? Frantzian bizitzen egon naiz, Lyonen zehazki, urte betez. Azkeneko hilabeteetan zer egin ez nekiela nenbilen, Lyonen denbora gehiagoz geratu, benetan maitemindu nauen hiri bat delako edo herrialdez aldatu. Nire mutil-lagunak ere herrialdez aldatu nahi zuen, italiarra da bera, baina herrialde askotan bizi izan da. Hiru bat astez gure helmuga zein izango zen pentsatzen ibili ondoren, Belgika aukeratu genuen, bioi erakarri gintuen.
Bertara joateko asmoa duen bati zer gomendatuko zenioke? Belgika oso estatu anitza dela, Iparra, Hegoa eta Brusela daude, beren artean oso ezberdinak, bertan geratzeko asmoz bazabiltza ez da hain erreza iparraldean nahitaezkoa baita flamenkoa (holandesa) jakitea eta hegoaldean bizi bazara frantsesa ezinbestekoa da. Bruselan frantsesa eta ingelesarekin bakarrik bizi zaitezke. Oporretan bazatoz ez dago inolako arazorik, ziur asko gustatuko zaizula eta herrialde oso txikia baina benetan kuriosoa dela ohartuko zara. Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bidali nahi badiozu, aprobetxatu! Egunero hitz egiten dut beraiekin skype edo whatsapp bitartez hortaz badakite oso ongi nagoela eta nik badakit beraiek ere hala daudela. Bisitan laster etortzeko esateko aprobetxatuko dut!
- 29 -
ekinarenEKINEZ >> Ana Ramos “Enpresa administrazioarekin lotutako zerbitzu mota guztiak eskaintzen ditugu� Ana Ramosek esperientzia zabala dauka aholkulari fiskal eta kontulari bezala eta orain gutxi eskualdeko enpresa eta autonomoei gertuko zerbitzua eskaintzen hasi da.
- 30 -
Aurkez ezazu zeure burua Ana. Ni Ordiziakoa naiz, 18 urte nituela Madrilera joan nintzen Soziologia eta Zientzia Politikoak ikastera. Ikasketak bukatu eta gero prentsan ikusitako iragarki bati esker arrisku finantzieroen aholkularitzako amerikar multinazional batean hasi nintzen lanean. Horrela nire ibilbide profesionala finantzen sektorera bideratzen hasi nintzen. Gero master bat egin nuen enpresen zuzendaritzan eta pixkanaka alor horretan esperientzia hartzen eta aholkularitzako alor ezberdinetan lan egiteko beharrezko ezagutza jasotzen joan nintzen. Nolatan bururatu zaizu gure eskualdean aholkularitza zerbitzua eskaintzea? Madrildik bueltatu nintzenean, aholkularitza bulego handien mundutik enpresen aholkularitzaren alorrera aldatzea erabaki nuen. Donostian lanean ibili ondoren, Ce Consulting Empresarialekin topo egin nuen, Estatuko aholkularitza sarerik handiena da. Egun nire aholkularitza zerbitzua Ce Consul-
ting Empresarialeko kide den enpresa bat da eta era berean, Nafarroako bere ordezkaria da. Ze zerbitzu eskaintzen dituzu? Ni aholkulari fiskala naiz, baina nire enpresak enpresen administrazioarekin lotutako zerbitzu mota guztiak eskaintzen ditu. Eta guztiak diodanean guztiak dira. Izan ere, Enpresak eta autonomoak askotan nekatu egiten dira ohiko arazoak konpontzeko enpresa ezberdinetara jo behar izateaz. Gure helburua konponbideak erraztea da eta beharrezkoak ez diren denbora galtzeak saihestea, horregatik, uste dugu profesional bakar bat izan daitekeela solaskide bakarra aholkatu eta enpresaren administrazioarekin erlazionatutako arazo ezberdinak konpontzeko. Mota guztietako zerbitzuak eskaintzen ditugu: Kontabilitate zerbitzua, zerbitzu fiskala, laborala, auditoria, abokatuak, finantziazio laguntzak, diru laguntzen izapideak, aseguruak, giza baliabideak...
www.ceasesorianavarra.com Mugikorra: 666 939 332. Goizetan Orkoiengo bulegoan zabiltza lanean eta arratsaldean etxetik eskainiko duzu zerbitzua ezta? Bai, hala da. Goizetan Orkoienen dudan bulegoan egiten dut lan eta arratsaldeetan Betelun, inguru honetako autonomo edo enpresei zerbitzua eskaintzeko. Oraingoz Betelun, etxean bertan egiten dut lan, baina epe motzean inguruan bulego bat irekitzea da nire asmoa. Bitartean, eskaintzen dugu zerbitzuetako baten beharra duen edozein autonomo edo enpresa gurekin internet edo telefono bidez jar daiteke harremanetan. Zein gai edo arazorekin jotzen dute bezeroek zuengana? Bezero mota ezberdinak daude. Ekintzaileek euren negozioko sorreraren momentu ezberdinetan jo ohi dute guregana, jarduera hasi aurretik Business egitasmo bat egiteko, sozietatea sortzeko, diru laguntzak bilatzeko etab. Krisiarekin ere euren negozio zifra mantentzea lortzen duten enpresak gai fiskalengatik, finantziarioengatik, baliabideen optimizaziorako etab. Eta tamaina edo salmentak murriztu dituztenek laguntza behar izaten dute atzerrira irteteko, Corporate finance, aliantzak... Egun aholkulari kudeatzailearen iruditik aholkulari kontsultaren irudirantz aldatzen ari da. Ze motako bezeroekin egiten duzue lan normalean? Enpresa txiki eta ertainekin egiten dugu lana batez ere, autonomoekin, elkarteekin eta fundazioekin.
kontuTXIKIAK abendua 3
Lekunberri: Euskararen Eguna.
6- 8
8 -13
9 -12
agenda
13 eta 20
Lekunberri: Bigarren eskuko merkatua Lekunberriko frontoian. Goizeko 10:30etatik 14:30etara eta arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara egongo da zabalik. Lekunberri: Janari bilketa Hipotekak kaltetutako iruindarren plataformarentzako Beteluko Rosa dendan, Arribeko Maite Harategian, Lekunberriko Idoia dendan eta Beteluko Zaharren Egoitzan. Lekunberri: Lekunberriko eskolan jostailu bilketa Senegalgo haurrentzat. 9:15etatik 9:45ak arte. Lekunberri: Lekunberriko eskolan jostailu bilketa Senegalgo haurrentzat. 9:15etatik 9:45ak arte.
19
Lekunberri: 21:30etan, bertso afaria Igor Elortza eta Julio Sotorekin Aralar Kanpinean.
21
Mendigoizale Eguna.
24 28
Olentzeroren etorrera. 10:30etan Atallu eta Arribetik barna kantuan. Eguerdian bazkaria Arribeko Elorri elkartean. 16:30etan Betelura. Lekunberri: Eguberrietako Kontzertua Lekunberriko Abesbatzaren eskutik. 12:00etan Lekunberriko elizan.
merkatu txikia SALGAI
LAN BILA
- Azkaraten Zubinea etxea salgai, 256.600 ₏. Tel. 629 391 586, 943 051 620. Paki.
- Lekunberrin emakume bat prest edozein lanetan aritzeko: etxeko lanak, pertsonak zaindu, etxebizitzen garbiketak eta abar. Emilia Dimitrova, 948604893/ 679053368 .
- Atallun 6 urteko VPO pisua salgai. 90 m2 + garajea + trastelekua. 130.000₏ Miren (646179746).
-Jantzien moldaketak edo arropen edozein motako konponketak egiten dira. Gurutze 647 791 723.
- Baba gorriak salgai Betelun. T: 606 375 855. ALOKAIRUA
- Uitzin pisu rustikoa jardinarekin alokagai, altzariz hornitua. 420 ₏ hilean. 696 269 511. Nerea
ADI!
Merkatu Txikian iragarki bat jarri nahi baduzu idatzi mailope@ labrit.net-era. Publizitate eskariak bi hilabetez egongo dira jarrita, ondoren kontrako abisurik jasotzen ez badugu kendu egingo ditugu.
Telefono zenbakiak Larrialdiak.....................112
Beteluko osasun etxea......948513300
Araizko osasun etxea......948513040
Lekunberriko osasun etxea......948504208
ilbeltza 2
18:30etan, Euskal Presoen giza eskubideen aldeko Kotxe Karabana irtengo da Arribeko plazatik, ondoren Betelu, Lekunberri, Larraun, Leitza eta Aresotik pasako da. Amaieran, Aresoko elkartean merendua izanen da.
- 32 -