216. zkia. - 2014ko uztaila
ELKARRI MOKOKA: Kolaboratzaile berria EKINAREN EKINEZ: KUNAP KULTURA: Dantzari Eguna HERRIAK EMANA: Baraibar KIROLA: Pilotakadaz pilotakada ERREPORTAJEA: Erreferentzia zentroa
Ikusi hemen Mailope
issuu.com/mailopealdizkaria
Bira ta bira Sanpedroak pasa dira Aitor Irastortza (Azpirotz)
Bertso berriak Mailoperi jarriak
Betelu eta Mugiroko Sanpedroekin hasiera eman diegu beste behin eskualdeko herrietako festei. Aurten festa borobilak izan dituzte, barruan aurtengoak utzitako irudiak.
MAILOPEtxiki
-2-
Oraingoan tximino baten maskara jarri dizuegu margotu eta mozteko. Jantzi ondoren zuen argazkiak jasotzea gustatuko litzaiguke. Zuen argazkiak mailope@labrit.net helbidean jasoko ditugu. Animatzen zareten guztien artean Mikel Mendibilen Bizi! liburua zozketatuko dugu! Aurreko alean, Eneko Etxegarai idazlearen Puagg! Liburuan bildutako pasarte bat aurkeztu genizuen eta txerri batek besteari esango ziona asmatu behar zenuten. Jasotako proposamenen artean honakoa izan da sariduna: “Puaaagg ze gozatue!!! TxerriPark berriz ere irekita udarekin batera!!�. Hori izan da Lekunberriko Josu Iribarrenek (6 urte) bidalitako erantzuna eta liburua jasoko du opari. Zorionak!!
04> Iritzia 08> Luze: Koldo Nu単ez Betelu 09> Zabal: I単igo Ulazia
10 > Jai-batzordeen lana ezagutuz Jai-batzordeak urtero 5-10 bilera egiten dituzte urtero euren herrietako festak antolatzeko. Azpirotz, Gorriti eta Errazkingo festa-batzordeekin izan gara azken urte hauetako balorazioa egin diezaguten.
14 > Gure esku dago 1.300 lagunek parte hartu zuten Gure esku dago ekimeneko 110. kilometroan, Itzan. Gure eskualdetik zazpi autobus joan ziren erabakitze eskubidearen aldeko giza katera. -3-
16 > Larraungo Eguna Joan den hilean ospatu zen Larraun ibarraren egunean jasotako irudiak bildu ditugu. Aurten Azpirotzen eta Lekunberrin izan dira ekitaldi gehienak.
18> Kultura: Dantzari Eguna 20> Kultur elkarrizketa: Urko Aristi (Tokikom) 21> Lauburua: Gasa hizpide 24> Ekinaren ekinez: KUNAP Fisioterapia eta Psikologia Zentroa 26> Kirola: Nafarroako atletismo txapelketa 28> Herriek emana: Baraibarko Udala
Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria
ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Olatz Gonzalez,Eider Irastortza, Juan Antonio Garaikoetxea, Esti Gastesi, Mikel Huarte, AEK, Udalbiltza, Aritz Otermin. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. TIRADA: 1.600 ale.
Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.
(H)iriTZIA Herritarren garaia da
Gure esku al dago Mailope?
Uda badator eta honekin batera herriko festak, Beteluko jaiak, Errazkingoak, Uztegikoak eta Atalluko festak, jaiak aprobetxatu nahi ditugu preso, errefuxiatu eta errepresialituen egoeraren berri emateko eta elkarteratzeak eginez, bizitzen ari diren bidegabekeria bukatu dadin exijitu. Ideologia desberdinetako jendea biltzeko unea da, herri honetako gatazka ezin liteke gainditu 600 presoen eskubideak egunero bortxatzen direnean. Honetarako konponbidea “giza eskubideak, konponbidea eta bakerako lan taldetik� SARE sortu da. Jende metaketa egiteko asmoz, ideologia desberdineko emakume eta gizonak elkar lanetik, gutxiengoak adostu dira lan egiteko; Preso gaixoen kaleratzea, 3/4 edo 2/3 beteak dituztenen kaleratzea, sakabanaketa eta bakartzearen amaiera. Ez da inoren kontra jaio, baina bai nolabait ere giza eskubideen urraketa betikotu nahi dutenen aurka. Denbora gutxi iraungo duen Sare bat dela espero dugu, deialdia egiten dugu itxaropenari ateak ireki eta sufrimenduari ateak ixteko. Herritarron garaia da, gure mobilizazioekin eta presioarekin lortuko du.
Gure esku dago! Ekainaren 8an Euskal Herrian gertatu zena izugarria izan zen! Inork ez du zalantzan jartzen. Aurrekaririk gabeko ekintza izan zen Euskal Herrian, eta baita gure eskualdean ere: 200dik gora lagun Larraun eta Lekunberritik, beste asko Araitz eta Betelutik, Leitzatik, Aresotik... bideoak, trikipoteoa, hitzaldiak... Nabarmentzekoa gure eskualdean egin zena. Egin, diot, ez zelako egun bakar bateko gertakizun soila izan, aste eta hilabetetako lanaren bitartez lortutako ekintza polita bezain ikusgarria. Polita, katea eskualdeko herritarren artean osatuta zegoelako; eta ikusgarria, ikusteak gure eskualdeak Euskal Herria osatzen duen katean baduelako tokia! Ahaleginak merezi zuen! Eta ahalegintzea gure eskuetan dago! Mailope aldizkariak ere denon aldetik ahalegin txiki bat egiteko behar gaitu. Mailoperen bazkideen katea oraindik txikia da, eta zenbait puntutan hautsia dago. Katea osatzeko, eskualdeko etxe guztietan sozio bat izatea da helburua, eta orduan katea indartsua eta egonkorra izango da! Beraz, osatu dezagun Mailoperen katea! Gure eskuekin! Gure eskutatik sortu zen Mailope aldizkaria gure eskuetan jarraitzea, gure esku dagoelako! Igor Mitxaus
-4-
Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era Araitz eta Beteluko preso, errefuxiatu eta iheslerien aldeko taldea.
mailopeOPORRETAN! Aurten ere zuen oporretako irudiak jaso nahi genituzke. Hori bai! Ez ahaztu Mailope aldizkaria etxean! Irakurle orok bidali diezaguke bere argazkia, gaztetxo zein heldu. Herrian geldituko zarete? Festaz festa ibiltzeko asmoa duzue? Bidaiaren bat egingo duzue? Hartu Mailope esku artean eta atera ezazu zure oporretako argazkia! Parte hartzen duzuen guztien artean Lekunberriko Kantina Tabernak eskainitako pintxo-pote bat zozketatuko dugu. Beraz, animatu eta bidali zure argazkia abuztuaren 22a baino lehen mailope@labrit.net helbidera.
-5-
Bertso berriak Mailoperi jarriak Ikasturte zarrakin bukatu dugu ta egin dugun guztiaz ongi ohartuta gutaz, ingurukoez harro sentituta goza dezagun orain patxada hartuta
Aitor Irastortza (Azpirotz) Poztasunez iritsi zaigunez uztaila etxean dagoena atera dadila mauka motzean eta janez fruta pila denoi opa dizuet uda biribila!
Doinua: Orain hasi bihagu
-6-
OPORRAK 2014KO ARGAZKI RALLY-KO ARGAZKI SARITUA
OHOREZKO AIPAMENA MIKRO-IPUIN LEHIAKETAN
OPORRETARA GOAZ
Aurtengo Maiatza kulturalaren egitarauaren barruan egin zen argazki rallyan eskualdeko hainbat eta hainbat argazki aurkeztu ziren. Sariduna ordea, Juana Hernandorenak, Marijo Irisarrik eta Iker Hernandorenak aurkeztutako argazkia izan zen. Zorionak hirukote!
VIII. Mikro-ipuin lehiaketako sari banaketa izan zen joan den hilean Berako Labiaga Ikastolan. Bertan, Ibarberri Ikastetxeko 5. mailako Anne Lopez Roblesek aurkeztutako “Arkatz ilegala� izeneko ipuinak ohorezko aipamena izan zuen. Aurten Mariasun Landak banatu zituen sariak Pamielako eta Euskara Kultur Elkargoaren kideek lagunduta.
Urtero bezala abuztuan ez da Mailopeko alerik kaleratuko eta iralean berriz ere zuen etxeetan izanen gara udan zehar bildutako, elkarrizketa, erreportaje eta azken berriekin. Opor onak pasa!
elKArrimokoKA Kolektibotasunetik norbanako identitatera Lehenik eta behin, ongi etorri Aitor! Etengabeko aldaketan dagoen mundu honetan, Mailopen ematen diguten txoko txiki honek ezin zuen salbuespena izan. Onuragarria izango da biontzat mokoka aritzea, batak bestearengandik ikastea eta horrela, aurrera egitea. Hain zuzen ere, hori Mikel Alvarez da askok egin beharko luketena gure herrietan, Aitor, hau da, batak bestearengandik ikasi eta denak batera aurrera jo. Adibidez, orain hasten diren herrietako festak erabili ditzakegu eredu gisa. Bertan, herriko pertso-
“Identitate bakarra edukitzea, identitate asko daudela esan nahi du� na guztiek hartzen dute parte herriarentzako izango den gauza bat prestatzen. Komunitatean lan eginez eta boterea denon artean banatuz, kolektiboaren baitan kokatzen dugu geure burua eta kolektiboaren parte sentitzen gara. Gizakiak kolektiboan hartzen du zentzua eta kolektiboak pertsonen batuketaz du zentzua aldi berean. Kolektibo horiek, identitatearen bidez eraiki daitezke, hala nola, klase identitatearen bidez, nazio identitatearen bidez edota herri identitatearen bidez. Gaur egun, identitate horiek uniformatzen doaz, hau da, identitate bakar batera (edo askotara, nondik begiratzen dugunaren arabera) igarotzen ari da mundua. Esan bezala, identitate bakar edo anitz horrek bere azalpena dauka: alde batetik, identitate bakarra edukitzea, identitate asko daudela esan nahi du, izan ere, pertsonak ez dira biltzen taldeetan lehen gertatzen zen bezala, baizik eta mundu mailako identitate bakar horretan, aniztasuna badagoela esan dezakegu; beste alde batetik, munduaren globalizazioak eta gaur egungo indibidualismoak (gizakiok komunitatean biltzeko geroz eta joera txikiagoa daukagu) ere eragina izan du fenomeno horretan. Beraz, honi guztiari aurre egiteko komunitatean lan egitea eta kolektibitatea bultzatzea izan daiteke erantzuna, ezta Aitor? Herritik eta herriarentzat!
Eskerrik asko Mikel eta eskerrik asko bereziki Mailopeko lan taldeari aukera hau emateagatik! Ni ere elkarrekin asko ikasiko dugulakoan nago eta hasteko gai polita da honakoa. Gaur egun gero eta geurekoiago izatera bultzatuak gaudela iruditzen zait neri ere Mikel eta ezta kasualitatea, lehengo bizimodutik oraingora jauzi izuAitor Irastortza garria baitago: zenbat pertsona bizi gara orain etxe bakoitzean? Zenbat gauza ditugu bakoitzak? Besteengandik gero eta urrunago gaude eta nire ustez merezi ez duten zereginetan joaten zaigu askotan denbora. Honek bak-
“Taldeak ongi funtziona dezan, kideek antzeko helburuak izatea beharrezkoa da � - 7 ardadera garamatza sarri eta norberak bere burua bakarrik sentitu arte ez gara jabetzen egoeraz. Nola irauli joera hau? Pertsonoi garrantzi gehiago emanez. Maitasuna da zoriontsu egiten gaituena eta tontakeriak alde batera utzita, maitatzen eta maitatuak izaten ikasi behar genuke. Talde baten parte sentitzeak asetzen digu askotan behar hau, eta taldean lortzen da erronka nagusienak gainditzea ere, horren adibideak sobera daudelarik urrutira joan gabe; esan duzun moduan, herriko festek eurek ematen digute adibidez horretarako aukera. Baina taldeak ongi funtziona dezan, taldekideek antzeko helburuak izatea beharrezkoa da eta hor bakoitzaren interesetan sartzen gara. Egungo gizarteak gabeziak dituen bezela, alde onak ere asko ditu eta horietako bat aukera aniztasuna da. Gure antzeko interesak dituen jendea topatzeko erraztasun gehiago ditugu egun, eta aukerak probestuz, horiei zukua ateratzen ausartu behar genuke. Askotan gure satelite pertsonalean ixten bagara ere, ate asko ditugu zabalik, beraz, ireki begiak eta animo. Norbere nortasunari uko egin gabe, baina aldi berean besteekin ikasiz eta bakoitzak bere kezka, sentipen edota nahiak elkartrukatuz, erronka itzelak gaindi ditzakegu: indibidualismoarekin esaterako, guztion artean buka dezakegu. Aurreko batean zure mokokide ohi Mikel Lasartek ongi zioen moduan, gure esku dago!
Koldo Nuñez-Betelu
LUZE
Aita, haserre nago zurekin!
-8-
Badira 14 urte aita hil zela eta bizi zenean bezala maite dut oraindik, bihotzbihotzez. Gizon goxoa, maitagarria izan zen, familia zuen gauzarik handiena. Nire maisu eta nire adiskidea izan zen baina duela zenbait hilabete berarekin haserre ere banengoela ikusi nuen. Ez daukat aitari buruz hitz txarrik esateko baina kontatu nahi dizuet 11 urte nitueneko pasadizo bat. La Salleko fraideen ikastetxe batean nintzen ikasle eta egun batean maisuak bakarrik utzi gintuen gelan. Isilik eta mugitu gabe egon behar genuen ikasten, hori zen agindua. Hasieran horrela izan zen, baina gero hasi ginen apal-apal hizketan eta mugitzen. Nire idazmahaiko kideak, orduan, pospolo-kutxa atera eta bat piztu zuen. Kea ikustean izutu nintzen eta eskuekin ezabatzen saiatu nintzen. Juxtu orduan ondoko gelako maisua etorri zen eta horretan harrapatu ninduen. Ezer galdetu gabe, izugarri haserre bera, altxatzeko agindu zidan eta izugarrizko zartakoa eman zidan, shock batean geratu nintzela ordu batez baino gehiago. Gero etorri zen negarra. Etxeratzean, berriz negarrez, kontatu nien gurasoei zer gertatu zen eta eskatu nien eskolara joateko eta kexa gogorra jartzeko. Amak ohartxoa idatzi zidan zuzendariari emateko, bes-
“Blokeoek gorputzaren energiaren fluxua oztopatzen dute gorputz osoan zehar” terik ez. Aitak ezer ere ez. Hau 1960ko hamarkadan gertatu zitzaidan eta ohituta geunden eskolan makilakadak jasotzen edozein aitzakia medio. Orduan ohikoa zen esku gogorra eta zigorra eskoletan, batez ere erlijiosoetan, baina nik ez ditut ahaztu orduan jasotako tratu txarrak. Jakina, egun nire alabetako bati eskolan horrelakorik eginez gero neurri zorrotzak hartuko nituzke egindakoa zuzentzeko baina ez nire gurasoek, ez beste gurasoek, ez zuten inoiz behar bezalako neurririk hartzen. Baina ohikoa izateak ez du esan nahi hezteko modu hau ongi zegoenik eta nik, ume koskorra, sufritzen nuen. Urte asko pasa dira, 40 baino gehiago, eta ia ahaztuta neuzkan gertatutakoak, baina gorputzaren memoriak hor daude eta gorputza lantzean piztu egin nituen. Gorputzari ez zaizkio ahazten eta berriz gogora ekartzean haserrea, inpotentzia eta frustrazioa sentitzen dira. Baina ez bakarrik maisu
eta fraideekin, ez. Aitarekin ere haserre nengoela deskubritu nuen, haserre ez zelako inoiz eskolara joan eta lepotik heldu tratu txarren emailerik. Hori zen Koldo umeak behar zuena. Buruak, hobeto edo okerrago, gogoratzen ditu bizitakoak baina gorputzari ez zaio ezer ahazten. Jakina, gogorapen txarrak etengabe presente ez izateko, blokeatu egiten ditugu, ahaztu bagenitu bezala. Haurrak garenean hasten dira minak, txikiak zein handiak. Anaia edo ahizpa jaiotzen dela, ama lanpetuta dagoela eta ez digula behar beste maitasunadierazpenik egiten, gurasoek beraiek bizi dituzten egoera gogorrak, e.a. Izan ere, haurrak garenean oso sentikorrak gara eta edozein min handia izan daiteke. Babes modura, ahal bada ez sentitzea erabakitzen dugu eta horretarako bagoaz gorputzean blokeoak sortzen. Hau, guzti-guztiok egiten dugu. Jakina, blokeo hauek oztopatzen dute gorputzaren energiaren fluxua gorputz osoan zehar. Energiak, sentitzeko balio du eta guk ez dugu minik sentitu nahi. Sentitzea oztopatuko dugu, baina, aldi berean urteen poderioz arazo fisiko-psikologiko hainbat sor ditzakete blokeoek, gorputzean gordetzen baitituzte konpondu gabeko gatazkak. Bioenergetika da hauek lantzeko bide eraginkor bat eta laguntzen digu gorputzaren memoriak esnatzen eta lantzen. Modu erraz batean, arnasaren eta ariketa fisiko batzuen bitartez funtzionatzen du bioenergetikak. Edozein adinetan erabil daiteke eta ez du inongo kalterik sortzen. Horrela, gordeta dauzkagun “zorrak”, haserreak eta minak atera ditzakegu eta bizi hobea eta osasuntsuago eraman dezakegu, gorputzak energia handia erabili behar baitu hauek guztiak blokeatuta gordetzen. Inoiz, nekatuta, triste, depresibo, haserre edo gaizki sentitzen bagara eta ez badakigu zergatik, gorputza ari da hizketan. Hauei behar bezalako bidea emateko bioenergetika daukazu.
ZABAL
Iñigo Ulazia
Orreagako bataila Orreagako bataila, gure memoria historikoaren mugarria da, euskal estatuaren sorrerari hasiera ematen baitio. Euskaldun leinuek Eneko Aritza goratu zuten Iruñeko lehenengo jaun edo errege. Hemendik aurrera zortzi mendeetan zehar Iruñeko eta Nafarroako errege dinastiak gobernatuko dute lurraldea. Aipatutakoaren genesia azaltzeko komenigarria da ulertzea Orreagako batailak zein testuinguruan gertatu ziren eta ulertzea hau eman zedin lehenik nolabaiteko antolamendua egonen zela euskaldunen artean. Horretarako iturrietara jo beharra dago. La “Chançon de Roland” gesta kantaren kopia idatzirik zaharrena “Oxfordeko eskuizkribua” izenez da ezaguna, eta frantsesez idatziriko dokumenturik zaharrenetako bat da. XI. mendekoa da eta Erdi Aroko zaldun literaturaren oinarriak ezarri zituen. Turoldus izeneko monje normandiarrari egotzi ohi zaio haren autoretza. Orreagako lehen bataila, 778koa, Errolanen kantuaren bidez kontatzen da. Kantua ordea, Lehenengo Gurutzaden testuinguruan idatzi zen, musulmanen eta kristauen arteko erlijio gatazka bere unerik bortitzenean zenean alegia, eta populua balore kristauetan doktrinatzeko bitarteko gisa erabili zen. Kontuan eduki behar da gesta kantua idatzi zen garaian Iberiar penintsulan “Errekonkista” hasia zela batetik, eta bestetik, Erromako enperadoreak bultzatuta, frankoak musulmanen kontrako gurutzadan buru belarri murgilduta zebiltzala Poitierseko batailaz geroztik. Helburua kristautasunaren baloreak defendatzea zen. Gaur egun, historialariek ongi asko dakite 778an Orreagako amildegietan
“Nolabaiteko antolamendua egon zen euskaldunen artean” baskoiek eraso zutela Karlo Magnoren armada ez musulmandarrak soilik, eta benetako gertaerek antzekotasun gutxi dutela literaturako obra frantsesarekin. VIII. mendearen bukaeran Iberiar penintsulan barne gatazkak hasi ziren musulmanen artean eta Kordobako kalifaren aurka altxa ziren Bartzelonako musulmanek Karlo Magnori eskaini zioten kristautasuna Ebroraino zabaltzea eta “Marka Hispana” Zaragozan ezartzea erabaki zuen Karlomagnok. Baina kontua da Kordobako emirraren aldeko musulmanak tinko eutsi ziotela Zaragozako defentsari eta errege frankoak ezin izan zuen mendean hartu hiri hau. Gainera, saxoniarrak bere inperioaren beste aldean matxinatu egin zireneko berria jaso zuen. Karlo Magnok amorratua itzultzerakoan Iruñea suntsitu eta arpilatu zuen. Indar erakustaldi honen ondoren, Orreagan jaso zuten egindakoaren ordaina. Nola izan daiteke hain denbora gutxian euskaldunak aurre egitea eta jipoi galanta ematea momentu horretan zegoen ejertzito poteretsuanari inongo antolaketarik gabe edo baskoiak leinu garrantzi gutxikoak izanda, historiografia ofiziala mantentzen duen bezala?? galera honen garrantzia frogatua geratzen da Karlo Magno handiaren hilobian grabatua. 778ko baskoien garaipena ez zen erabatekoa izan. Ondorioz, behin eta berriz, baskoiak altxatu eta aurre egingo diote frankoen armadari. Esan daiteke,
Orreagako lehen batailaren garaipena, 778urtean, berretsia izan zen hurrengo bi batailen arrakastarekin, 812 eta 824 urteetan, hots, Euskaldunek Karlo Magno, bere semea, Ludobiko Pio, eta haren biloba, Pipin, jipoitu zituzten leku berean, Orreagako amildegietan. Gizarte baskoiak, 46 urteen tartean, sortu, eratu eta ezarri zuen botere politiko berri bat. Euskaldunen antolaketa trinko honen ondorioa izan zen, 824 urteko batailaren ondoren, frankoei berriro ere irabazi eta gero, Iruñeko erresuma sortzea, Eneko Aritza buru izendatuz. Honetarako aliatu indartsu bat izango dute Qasitarrekin. Horiek -9baskoien aliatuak izango dira eta gainera nolabaiteko harreman familiar edo ahaidetasunezkoa ere badago haien artean. Eneko Aritza eta Qasitarren artean aurre egingo diete Karolingiarrari eta haien aliatuei. Banu Qasitarrek Iruñeko erreinuaren sorreran parte-hartze zuzena izan zuten. Funtsezko da Mūsa ibn Fortún Qasitar buruzagiaren eta haren familiaren egoera kontuan hartzea ondorengo urtetako gertaerak ulertzeko. Musak Onneca emakume baskoia hartu zuen emaztetzat. Onneca alarguna zen eta bi seme zituen aurreko senar baskoiarekin: Eneko eta Fortun. Mūsa ibn Fortúnekin beste hiru seme izan zituen: Mutarrif, Fortun eta senarra hil ondoren jaiotako hirugarrena, Musa ibn Musa, aitaren izena eta oinordetza jaso eta Eneko Aritza anaiordearekin Iruñeko erresumaren sorreran parte hartze zuzena izango zuena. Hau dela eta, historiografia ofizialak bere interesei so eginez errelatoa partzialki kontatzen du esanez Orreagan musulmanak izan zirela Roldan akatu zutenak.
elkARRIZketa: festaz festa >> Jai-batzordeak
- 10 -
Ba ote festarik jai-batzorderik gabe? Mugiro eta Beteluko San Pedro jaiekin hasi genituen gure eskualdeko herriz herriko festak. Uztail eta abuztuan berriz hurrengo herri hauek ospatuko dituzte eurenak: Azkarate, Arribe, Astitz, Iribas, Errazkin, Azpirotz, Oderitz, Gorriti eta Atallu. Herritarrez gain, inguruko guztiek daukagu jai giro horretaz gozatzeko aukera, eta hori ezinezkoa litzateke urtean zehar tokian tokiko jai batzorderik gabe. Zenbait herritako pesta komisioetako kideekin izan gara euren lana eta ikuspuntua ezagutzeko.
Zenbat lagun bildu ohi zarete bileretan? Errazkin: Ez gara aldiro guztiak bil-tzen, baina gehienetan 5-6 lagun elkartzea lortzen dugu. Gazteak gara pestak antolatzeko elkartzen garenak, nahiz eta inongo trabarik ez diogun jartzen parte hartu nahi duen edozeini. Urte mordo bat daramatzagu betikoak elkartzen pestak antolatzeko. Azpirotz: Gu bost edo hamarren bat lagun biltzen gara.... urtero betikoak garela esan genezake, baina azkeneko urte pare hauetan gaztetxo batzuk
ere animatu dira lanera eta herrian berria den neska bat baita ere. Gorriti: Gu ere sei edo zortzi lagun izaten gara normalean, inoiz gehiago, inoiz gutxiago. Adin desberdinetako herritarrak bildu ohi gara. Helduenek duela urte batzuk lekua utzi eta orain gutxi gorabehera, 50 urtez beherako herritarrak biltzen gara, baina ateak beti daude irekita. Herriko gazteenak ere ekartzen saiatzen gara, euren iritzia kontuan hartzen eta festen parte egiten. Hori bai, herritar guztien iritzia kontua hartzen ahalegintzen
gara, gaudenena eta ez gaudenena, festak denen gustukoak izan daitezen. Nahiko antzekoa izaten da taldea, gurea herri txiki bat da eta jende bera ibiltzen gara antolaketa lanetan, baina urtero animatzen da berriren bat; dela gaztetxoren bat, dela herrira etorri berri den norbait. Non biltzen zarete? Errazkin: Eguraldi onarekin herriko plazan elkartzeko ohitura daukagu eta eguraldi txarrarekin aldiz nahiago izaten dugu herriko tabernan, estalpean. Azpirotz: Askotan elkartean biltzen gara afari baten aitzakian, baina bestela nonahi... Whatsappa ere hortxe dago gauzak aurrera eramateko. Gorriti: Gu herriko etxean. Zenbat bilera egiten dituzue? Errazkin: Urtearen arabera izaten da eta antolatutakoaren arabera, baina 5 bat bilera egiten ditugu pesten hasiera arte. Azpirotz: Hasierako bat eta gero besteren bat, baina whatsappez ere aritzen gara musika kontuak zehazteko batik bat, ea halakorekin edo bestelakoarekin lotu duen etortzeko... Gorriti: Bai, 4-5 bilera behar izaten ditugu guk ere guztia itxuratzeko. Lehena garaiz egiten saiatzen gara, festen zirriborro bat egin eta presa gehien duten gauzak lotzen: musika taldeak, bertsolariak, etab. Bi hilabete lehenago hasten gara azken bilerak egiten eta lehen bileran adostutako gauzak lotzen. Noiz hasten zarete biltzen eta dena prestatzen? Errazkin: Lehenengo bilera beti eguberriak aldera egiten dugu, larritasun handiena daukaten gauzak ixteko. Gero ia lasaiago hartzen dugu.
gara; dela musikari, bertsolari, herrikirolak, etab. Behin horiek lotuta, aurrerago egiten ditugu hurrengo bilerak, catering-a, ume jolasak eta gainontzekoak lotzeko eta osatu gabeko ekintzei forma emateko. Nola antolatzen zarete zuen artean? Errazkin: Orokorrean, lanak multzokatzen saiatzen gara eta ondoren erantzukizunak banatzen. Ekitaldi batez arduratzen dena, horren inguruko puntu guztiak loturik edukitzeaz arduratu beharra dauka. Azpirotz: Guk programaren zirriborroa egin eta gero gauzak zehazten ditugu eta gero lanak banatu: musikarien kontua nork lotu, afari eta bazkariak prestatzeko taldeak egin, erosketak, taberna prestatu...
“Herritar guztien iritzia kontuan hartzen ahalegintzen gara�
festetarako? Jai batzordeko diru-iturri bakarra Kontzejua da edo bestelako diru-iturriak dituzue? Aurrekontu hori murriztu egin al da krisia dela eta? Errazkin: Egia esan ez dakigu ze aurrekontu daukagun aurtengo pestetarako. Badakigu Kontzejuak diru laguntza bat bideratzen duela urtero pestak antolatzeko eta urteren batean patrozinio txikiren bat ere lortu dugu. Azpirotz: Kontzejua, etxez etxe bildutako dirua eta tabernan ere zer edo zer ateratzen dugu hemen. Beste urteekin alderatuta ez da asko murriztu, gastua ere ez delako oso haundia. Gorriti: Gure jai-batzordeak Kontzejutik jasotzen du soilik dirua. Azken urteetan bai, aurrekontua murriztu dugu. Egoera zaila herri guztietan daukagu eta aurrekontuak gero eta gehiago estutzen ahalegintzen gara. Festak ahalik eta auzolan gehienarekin egiten eta diru gutxiagorekin aurrera egiten saiatuz. Egitarauan aldaketa asko izaten dira urte batetik bestera? Eta azken hama-
Gorriti: Gorritin, bakoitzak ahal duenean laguntzen du. Saiatzen gara bakoitzak gai baten ardura har dezan, hartara denon artean lan egin eta gauzak errazte aldera. Zenbateko aurrekontua izan duzue aurten
Azpirotz: Gu apirilaren bukaeran edo maiatzaren hasieran. Gorriti: Esan bezala, 4-5 hilabete lehenago egiten dugu. Egitaraua zirriborratzen dugu, zein egunetan izango diren festak, egun bakoitzean zer egingo dugun, ideia berriak proposatu, lehengo urteko balorazioa egin.. Erabakitzen denaren arabera, presa gehien duten ekintzak lehenbailehen lotzen saiatzen
Duela urte batzuetako Azpirozko jaietako zenbait irudi. Arg: Eider Irastortza.
- 11 -
elkARRIZketa: “Urtero egoten dira gure arteko tira-birak eta azken momentuko larritasunak� bost urtetan asko aldatu al dira zure herriko jaiak? Errazkin: Urtetik urtera saiatzen gara zer edo zer berria sartzen edo aldatzen gutxienez, baina orokorrean nahiko antzekoak dira. Horretarako ere baliabidez mugatuta egoten gara. Azpirotz: Azpirotzen ez da aldaketa haundirik egon. Aspaldian bertsolaririk ez genuen ekarri, baina azkeneko hiru urteotan bai, guztiok baina jende zaharrak batez ere gustura entzuten
baitu eta bazkari baten bueltan gustura egoten dira. Azken urteotan ginkana bat ere antolatu dugu ume edo gaztetxoentzat herrian barna pista bila ibiltzeko. Garai batean, plazan izaten zen dantzaldia eta taberna, baina erosoagoa zaigunez azkeneko 15 urteetan, herriko etxeko ikuluan egiten dugu. Gorriti: Hemen ere ez da aldaketa izugarririk egon, nahiz eta azken urteetan aldaketa batzuk egin ditugun. Beti saiatzen gara berritasunari ateak irekitzen, gauza berriak probatzen. Musika taldeak aldatzen ditugu, azken bi urtee-
- 12 -
tan bertso jaialdia antolatzen hasi gara, herri-kirol proba desberdinak egiten ditugu (urte batzuetan aizkora txapelketa antolatu dugu, hurrena koxkor biltze txapelketa, txinga txapelketa, etab.). Aurten sega apustu bat izanen da, Mikel Berekoetxea herritarra tartean dela eta ostiralean DJ Bull ekarriko dugu lehen aldiz. Herri afari eta bazkari formatuak ere aldatu egin ditugu, egun desberdinetan, modu desberdinetan... Beraz bai, aldaketak izan dira azken urteetan eta aurrerantzean ere aldaketak egiten ahaleginduko gara. Anekdotarik? Errazkin: Urtero egoten dira gure arteko tira-birak eta azken momentuko larritasunak, zerbait bukatu gabe dagoelako edo eskariren bat iritsi ez delako‌ Azken finean herri guztietan gertatzen den bezala.
Goirritiko irudiak etxez etxeko errondan, goian Kaxiano akordeoilariarekin. Arg: Esti Gastesi.
Azpirotz: Antolakuntzari dagokionez haize frexkoa badela eta festari dagokionez alkoholak ekartzen ditun betiko xelebrekeriak ikusten dira eta urtero gogoan herritik desagertutako pertsona xelebreak.
M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437
Urtetik urtera jende gutxiago ibiltzen da herriko festetan edo berdintsu mantentzen da? Errazkin: Gure ustetan azkeneko urteotan jendearen etorrera gutxitu egin da. Beti Etxarri Aranazko pestekin eta Leitzeko “kartel repartoakin” kointziditzeak eragina eduki du Errazkingo pesten kasuan.
6rako, egitarau oparo eta entretenigarri batekin. Etorri nahi duen oro ongi etorria izango dela eta animatu Mailopeko irakurle guztiak gurekin pestez gozatzera.
Azpirotz: Bai, asko jaitsi da aspaldiko urteekin konparatuz, baina azkeneko urteotan nahiko ongi eutsi diogu, batez ere herriko seme-alaben lagun koadrillei esker, asko animatu dute giroa! Gorriti: Hemen ere beheraka handia sumatu da gauez, batik bat larunbat gauez. Lehen jendetza etortzen zen gurera, eta orain ez da halako konturik. Orokorrean herri guztietako kanta da. Hala ere, giro oso polita egoten da gauetan, jende gutxiagorekin baina oso giro goxo eta naturala. Ingurutik datorren jendeak oso ongi pasatzen du. Herri giro oso ona dugu eta festetan ere sumatzen da, bai guk eta bai kanpotik datorrenak. Eguneko festari dagokionez, oraindik ere jendetza biltzen da
gi.
diak. Arg: Elose
tan jasotako iru Azkarateko jaie
“Lehen jendetza etortzen zen gurera eta orain ez da halako konturik” gurean. Herri-kiroletan, pilota partidetan, bertso jaialdian, pintxo eta sagardo dastaketan... Beraz, jende kopuruari dagokionez pozik egoteko moduan gaude gorritiarrak. Zer esango zeniekete Mailopeko irakurleei aurten zuen herriko jaietara hurbil daitezen? Errazkin: Aurten ere pesta eder batzuk antolatu ditugula abuztuaren 1, 2, 3 eta
Azpirotz: Bertatik bertara inguruko herrietara etor-tzeko esango nieke, azken boladan herri txikiek asko galdu badute ere festa egiteko taberna zulotatik atera behar dela esango nieke. Polita dela gure inguruak herriz herri festetara joanez ezagutzea, lehen halaxe egiten genuen... Baina batez ere, herrikoei, bertakoei, parte hartzeko esango nieke, bai gurean eta baita beste herrietan ere. Gorriti: Festa herrikoi eta euskaldunak dira gureak. Oso giro ona izaten da, oso umoretsua. Aukera zabala eskaintzen saiatuko gara aurten ere: gauez DJ Bull eta Gabenara, egunez ume jolasak, bertso jaialdia (Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin), sega apustua, herri kirolak, pintxo eta sagardo dastaketa, Gari eta Iñaki trikitilariak. Etor zaitez eta gozatu gurekin batera!!!!
- 13 -
BATzarre Estatuko 35 ardo-dastatzaile onenen artean bosgarren sailkatu da Ina Sorabilla Mugiroko Bentako jabea den Ina Sorabilla bosgarren gelditu zen “La nariz de oro� sumiller lehiaketan. Joan den hilean Madrilen egin zen finalean guztira estatu osoko 35 ardodastatzaile onenek parte hartu zuten. Bost finalistek kopa beltzetan zerbitzatutako bost edari identifikatu behar izan zituzten sei minututan. Nafarroako Sumillerren Elkarteko eta Nafarroako Ardoaren Kofradiako kide den arren, lehen aldia zuen lehiaketa horretara aurkezten zena. Aurtengoan Medina de Pomarreko Ivan Martinezek jaso zuen sumiller onenaren saria.
- 14 -
Satorzulo lokaleko lehen urteurren ospakizuna Arribeko Satorzulo lokaleko gazteek joan den hilean euren lehenengo urteurren festa ospatu zuten. Goizean goiz mendi martxa egin zuten ibarreko parajeetan barna. Eta eguerdian Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin bertso bazkari ederraz gozatu zuten. Lokaleko kideez gainera inguruko gazte asko joan ziren eta giro ederrean pasa zuten eguna. Bertso saioaren ondotik, batzuk musean, beste batzuk dardo jaurtiketan eta ping-pongean nor baino nor gehiago aritu ziren. Festa gauera arte luzatu zen musika eta pintxo poteoarekin.
494 zenbakia izan da AEK-ko saskiaren sariduna Aurten ere Larraungo AEK-k bertako produktuekin osatutako saski eder baten zozketa egin du. Zozketa Aralar Irratian egin zen ekainaren 18an eta zenbaki saritua 494a izan zen. AEKren aldetik, parte hartu duten guztiei eskerrak ematea besterik ez dugu, produktuak oparitu dizkiguten bertako ekoizleei, bai boletoak saltzen lagundu diguten guztiei, eta baita boletoak erosi dituzten guztiguztiei ere, beraz, eskerrik asko!
Gure eskualdeko 450 lagunek parte hartu dute giza katean Pasa den ekainaren 8an erabakitze eskubidearen alde hainbat eta hainbat pertsonak osatutako giza kateak sekulako arrakasta izan zuen, bai gure eskualdean eta baita Euskal Herri osoan ere. Araiztik eta Betelutik 180 pertsona joan ziren guztira (3 autobus irten ziren bertatik) eta Larraundik eta Lekunberritik berriz, 270 (4 autobus). Araitz, Betelu, Areso, Basaburua, Imotz, Larraun, Lekunberri, Leitza eta Ultzama aldetik guztira 1.300 lagun joan ziren Itzako 110. kilometrora. Antolatzaileen arabera, jendearen parte hartzea eta jarrera paregabea izan zen, bai egunean bertan eta baita aurretik antolaturiko ekitaldietan ere. “Horregatik guztiagatik ZORIONIK BEROENAK eman nahi dizkizuegu denoi antolakuntzatik. Eta hau hasi besterik ez dela egin gogorarazi ere! Euskal herritarrok, gure herriaren etorkizuna erabakitzeko eskubide osoa dugu eta lanean jarraituko dugu hori gauzatu arte. Herritarrak garelako protagonista, GURE ESKU DAGO!�.
Lekunberri, Erdi Arora bueltatuko da abuztuaren 3an Abuztuaren 3an ospatuko da Erdi Aroko Azoka Lekunberrin. Antolatzaileek aurten ez dute antzerki emanaldirik egitea aurreikusten baina urtero bezala arlo ezberdinetako artisauak etorriko dira. Kale animazioa eta gaztetxoentzako entretenimendua ere ez da faltako egun osoan.
- 15 -
Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net
erreportajetxoa >>
- 16 -
Azpirotz eta Lekunberri, Larraungo Egunaren eszenatoki Ekainaren 13tik 15era bitarte ospatu zen aurtengo Larraungo ibarraren eguna. Ekitaldiz betetako asteburua izan zen. 12. aldi honetako ekitaldi gehienak Azpirotzen eta Lekunberrin izan ziren. Ostiralean afari autogestionatua eta Katez eta Baserritars taldeen kontzertua izan zen Azpirotzen. Larunbatean Astizko Mendukilo koban Ortzadar taldeak Artzain-Txirula ikuskizuna eskaini zuen goizean. Arratsaldeko ekitaldi guztiak berriz Azpirotzen izan ziren: pilota partiduak, dantza emanaldia, barrikotea... Edurne Etxetxikia: “Dena
ongi atera da eta antolakuntzatik gustura geratu gara�. Igandeko herri bazkarian berriz 190 pertsona elkartu ziren, ume, gazte eta heldu. Aurten omenduak bat baino gehiago izan dira. Alde batetik Josetxo Goldarazena, “Nekazari Eguna�-ren antolatzaileen ordezkari bezala. Iaz, 25 urte izan zirelako lehenengoa antolatu zenetik. Eta bestetik, Oderizko Manoli eta Patxi, Larraungo Egun guztietako bazkarira etorri direlako, nahiz eta adinean aurrera joan. Hona hemen aurtengoak utzitako irudiak.
- 17 -
Aurtengoan herri bazkariaren ondotik, hiru pertsona omendu zituzten, Oderizko Patxi eta Manoli eta Mugiroko Josetxo Goldarazena. Arg: Labrit eta Mikel Huarte
Herri kirol saioa eskaini zuten igande goizean Lekunberriko plazan. Amaieran ikusle batzuk txingak eskuan harturik zenbait joan etorri egitera ere animatu ziren.
kULTURa 36 talde elkartu dira Dantzari Egunean 36 dantza taldek parte hartu zuten aurtengo Nafarroako Dantzari Egunean. Guztira 700 dantzari inguru. Irurtzungo Orritz taldea izan zen aurtengo egitarauaren antolatzailea. Arratsaldean Lekunberrin eta Sakanako hainbat herritan dantza emanaldiak egin zituzten eta ondoren denak Irurtzunen elkartu
ziren ekitaldi nagusian. Lekunberrira zenbait dantza talde joan ziren, tartean Iribasko Basakaitz taldea. Bakoitzak tokian tokiko jantziak jarri zituzten egun horretarako. Iluntzera arte iraun zuen festak Aibaiba diskojaiarekin. Horra hor Lekunberriko saioak utzitako hainbat irudi.
- 18 -
B araibarko Merkatu Txikiko antolatzaile ak
Noiz sortu zenuten taldea? Duela hamar urte sortu genuen Baraibarko Merkatua martxan jartzeko helburuarekin. Hasieran bost pertsona baino ez ginen. Zer moduz zabiltzate? Ongi moldatu gara, kideen artean aldaketak izan dira, baina urteroko merkatu txikia antolatzeko beste askoren laguntza jaso dugu. Zein da taldearen helburua? Hasieran genuen helburua eta etorkizunera begira daukaguna berdinak dira. Merkatu txikiaren ibilbidea, bere horretan, aurtengo ekainean bukatu zen
arren, gure asmoa laguntza eskaintzen jarraitzea da Markina-Xemeingo Mundu Zabal Gobernuz Kanpoko Erakundearen proiektuetarako, zeinak batez ere Afrikan egiten duten lan. Horrez gain, tarteka Kongoko Aita Zuriei edo Stop San Philippo taldeei laguntzeko asmoa ere badugu. Noiz eta non biltzen zarete? Urte guztian zehar lan egiten dugu materiala bilduz eta taloak eginez, nahiz eta ekimen nagusiena beti Baraibarko merkatu txikia izan den. Ez dugu leku jakinik elkartzeko, askotan gutako norbaiten etxean edo ostatuan biltzen gara. Zein da taldekide izateko bete beharreko baldintza? Taldeko partaide izateko bete beharreko baldintza bakarra halako proiektu txikie-
tan, baina jasotzen duten lekuan asko laguntzen duten proiektuetan, lan egiteko gogoa izatea da. Zer duzue zuen alde? Jartzen dugun ilusioa. Beste formula batzuk bilatzen jarraitzen dugu. Jendearen elkarlana eta erantzuna oso positiboa da orokorrean. Eta zer kontra (zailtasunak)? Merkatua berritzeko merkantzia lortzea izaten da zailena, horregatik beste alternatiba batzuk ere bilatzen ditugu, adibidez taloak egiten, liburu eta jostailuen salmenta. Aurtengo neguan ikusiko dugu zein beste bide jorratu.
kULTURa Sua, Gabonetan txapan eta sanjoanetan plazan Hala dio esaera zaharrak eta hala izaten da behintzat Euskal Herriko herri askotan. San Joan bezperan tradizioari jarraituz sua piztu zuten Lekunberrin, Betelun eta Araitz eta Larraungo hainbat herritan. Euriak gaua zapuztea lortu zuen arren, zenbait haur eta heldu animatu ziren suaren gainetik salto egitera. Urtero bezala aurten ere San Joan egunean San Juan Jubilatu Elkarteko kideek euren eguna ospatu zuten. Ayestaran Hotelean bazkari ederraz gozatu ondoren, Manoli Ansorena lekunberriarra omendu zuten. Goian aurtengo suek utzitako zenbait irudi. Ezkerrean aurtengo omendua, Manoli Ansorena. Arg: J.A. Garaikoetxea
- 19 -
Gora Sanpedroak! Giro ederrean ospatu dituzte San Pedroak Mugiron eta Betelun. Herri kirolak, pilota partiduak, etxez etxeko erronda, musika... mota guztietako ekitaldiak izan ziren.
elkARRIZketa: “Udazkenean jarriko da abian agerkariaren lehen fasea” Urko Aristi (Tokikom)
Udalbiltzak Euskal Pirinioetako 19 proiektu diruz lagunduko ditu, tartean Tokikomek 6.000 euro jasoko ditu “Pirinioetako agerkari digital euskalduna” martxan jartzeko. Tokikomeko lehendakaria den Urko Aristi Elizondon egindako ekitaldian izan zen. Proiektua aurkeztu zenutenean aurreikusten al zenuten diruz lagundutakoen artean egongo zinetela? Tokikomen argi genuen Udalbiltzak bat egiten zuela gure filosofiarekin. Gure asmoa, Pirinioetako bi aldeetako komunikabideak agerkari bakar batean biltzea da, mugaz gaindi, eta bestela ere nahiko egoera kaxkarrean dauden kide hauei, nolabaiteko egonkortasuna bermatzea. Beraz itxaropena bagenuen diru-laguntza hori jasoko genuela, bai.
- 20 -
6.000 euro jaso ditu Tokikomek. Nahikoa izango da agerkari digital hori martxan jartzeko? Ez da nahikoa izango noski, baina motorra piztu eta abian jartzeko ezinbestekoa izango da. Bestelako diru sarrerak bilatu beharko ditugu aurrerantzean, baina hutsetik hasi, edo laguntza horrekin hasi, bada aldea. Nola definituko zenuke proiektu hori? Gure tokiko komunikabideak sortu zirenekoa, eta egungoa, ez dira egoera berdinak. Aldatu egin da kontua nabarmen, eta krisi orokorrari, komunikabideon krisia gehitu behar zaio. Horrek hausnarketa sakon bat eskatzen du: non gauden, eta nora goazen, eta egungo ereduari eutsita, iritsiko al garen inora. Horregatik Tokikometik uste dugu halako ekimenetan elkartuta baino ez dugula egingo aurrera. Eskualde desberdinetan elkarlana eta auzolana sustatzen ari gara, agerkari desberdinetan gauzatzen dena, eta Nafarroako mendialdean gauza bera egin nahi dugu. Hasiera batean Xaloa, Ttipi Ttapa eta Xorroxin bilduko dira agerkari horren sorburuan. Bigarren fasean, Nafarroa Garaiko kide diren besteak batzea nahiko genuke: Mailope, Pulunpe eta Irati irratia. Eta azkenik, Iparraldeko komunikabideak ere, guztiak aterki beraren pean bildu nahiko genituzke.
Tresna horrek, Mailoperen egunerokoari zein onura ekarriko dizkio? Gurea bezelako aldizkari txiki batentzat nahiko zaila da bestela ere Interneterako bidea, baina era berean, egun ezinbestekoa da sarean bertan egotea. Gure kabuz ezingo genukeena, elkarrekin akaso lortuko dugu. Eta batez ere ezin ahaztuko dugu, agerkaria bera mahaia dela, baina mahai horren inguruan bildu, eta sinergiak aprobetxatuz, elkarrekin aurrera egitea dela asmoa: albokoarengandik ikasiz, eta ondokoari erakutsiz, eta elkarrekin, aurrean dugunari zenbateko indarra dugun erakutsiz.
“Pirinioetako bi aldeetako komunikabideak agerkari bakar batean biltzea da gure asmoa” Noiz aurreikusten duzue martxan jartzea? Udazkenean abian jarriko da lehen fasea, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako komunikabideak bilduz, eta datorren urtean beste kideetara zabalduko dugu. Bestalde, hilabete honetan jaso du Mailopek Cederna Garalurrek iaz Nafarroako Mendialdeko tokiko hedabideentzako onartutako diru-laguntza... Ekonomikoki berri onak denak... Egindako lanaren eta gizarteari eskaintzen diogun zerbitzuaren onarpena dira diru-laguntza hauek, ez dira opari. Agintariek dagozkigun diru laguntzak ukatzen segitzen duten bitartean, ezinbestekoak dira Cedernaren laguntzen modukoak, eta argi dago, garapena bultzatzen duten Cederna eta Udalbiltza bezelako erakundeekin elkarlanean jarraitu behar dugula, hori da bidea.
ZIENTZIA
EKOLOGIA
HEZKUNTZA
GIZARTEA
LauBURU
>> Aitziber Eleta
Gasa hizpide Hesi horiak, kaleetan zuloak, langileak lan eta lan ikusi ditugu azken hilabeteetan Lekunberriko kaleetan. Gas instalazio berria jartzen aritu dira baina ez honez gero zegoena ordezkatzeko baizik eta berri bat egiteko. Izan ere, orain arte propano gasa zen gure etxeetara iristen zen gas bakarra, orain berriz, gas naturala ere eskura izango dugu. Gas naturala eta propanoa erregai fosil ez berriztagarriak dira, milioika urteetan zehar lurpean harrapatutako materia organikoaren (landareak eta animaliak) deskonposizioaren ondorioz sortuak. Erregai hauek karbono (C) eta hidrogeno (H) atomoz osatutako molekulak dituzte; horiei hidrokarburo deitzen zaie. Gas naturala petroleo hobien ondoan edo isolaturik aurki daiteke. Hobi bakoitzaren konposizio kimikoa aldakorra denez gas naturala tratatu egiten da errekuntzarako beharrezkoak ez diren osagaiak kentzeko eta kontsumorako erabilgarria izan dadin. Kontsumorako erabiltzen den gas naturala batik bat metanoz (CH4) osatua dago, hala ere etanoa, propanoa eta butanoa bezalako osagaiak kantitate txikitan ere aurkitzen dira. Propanoa berriz gas naturalaren eta petroleoaren ustiakuntza prozesuetatik ateratzen den deribatua da. Hiru karbono atomoz osatua dagoen hidrokarburoa da, C3H8. Bi gas hauen errekuntza prozesua oxigenoaren bidez ematen da, ondorioz karbono dioxidoa (CO2) eta ura sortzen direlarik. Errekuntza oso eraginkorra da, energia asko ematen
du eta gainera, ikatza bezalako erregai fosilarekin konparatuz, askoz CO2 gutxiago isurtzen da atmosferara. Propanoa eta gas naturala konparatzeko orduan garrantzitsua da bakoitzak duen eraginkortasun energetikoa aztertzea. Horretarako, gasek duten bero-ahalmena da kontutan hartu beharreko parametroa. Erregai baten bero-ahalmena, erregai horren oxidazioa gertatzean masa unitateko askatzen den energia da. Kasu honetan propanoak bero-ahalmen handiagoa dauka gas naturalak baino (ohikoa den unitate bat kilokaloria kilogramoko, kcal/kg). Begiratu dudan informazio iturrien arabera propanoak gas naturalak baino 2.5 aldiz energia erabilgarri gehiago ematen du metro kubikoko. Horrek esan nahi du gas bolumen berdina erabiliz propanoarekin gas naturalarekin baino energia gehiago lortzen dela. Prezioa berriz herrialdearen eta gasa kudeatzen duen enpresaren arabera aldakorra da. Propanoa eta gas naturalaren artean prezioz hobe zein ateratzen den jakiteko kalkuluak ez dira bolumenaren arabera egin behar baizik eta erabiltzen den kilo kaloriaren (kcal) arabera. Gaur-gaurkoz esan beharra dago gas naturala propanoa baino merkeagoa ateratzen dela. Hortik aurrera, erabiltzaileok erabaki beharko dugu zein nahiago dugun. Irudia: herrialdeek urtean ustiatutako m3 kopurua. Urdin ilune: gas natural gehien ateratzen dutenak dira. Kolorea argiagoa da produkzioaren bolumena jaitsi ahala. Kolore grisak berriz produkziorik ez dagoela adierazten du.
- 21 -
ERREPORTAJEA >>
- 22 -
Boz-emaileen %62,26ak Iruñearen alde egin du Joan den ekainaren 27an herri kontsulta egin zuen Lekunberriko Udalak Ibarberri eskolako erreferentzia zentroari buruz udalak berak hemendik aurrera izango duen postura erabakitzeko. 1996ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31arte jaiotako haurren gurasoek zuten bertan parte hartzeko eskubidea, beti ere, Lekunberrin erroldatuta egon behar zuten bai haurrak eta baita gurasoak ere eskumen hori egikaritzeko eta familiako boza bakarra baino ez. Beraz, 210 gurasoetatik 147 hurbildu ziren Lekunberriko batzar aretora kontsultan parte hartzera, hau da, %70a. Horietatik, 93k, %62,26k, erreferentzia zentroa Iruñean mantentzearen alde egin zuten eta 54ak berriz, %36,73k, Leitzara aldatzearen alde.
Ikasturte honetan guztian zehar eztabaidagai izan dira Iruñea eta Leitzako ikastetxeetara joateko garraioa eta Ibarberri ikastetxeko erreferentzia zentroa aldatu beharraren gaia, bai kaleetan eta baita gure aldizkarian ere. Joan den abenduaren 18an esaterako, Larraungo Udalak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailari sinatutako idatzi baten bidez erreferentzia zentroa Amazabal izan dadila eskatu zion eta Foru Erkidegoko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak aurreikusten dituen martxoaren 13ko 69/1995ko foru dekretua “premiaz” aldatzeko eskatu zion gobernuari. Bestalde bai Amazabal Institutuaren aldeko Plataforma baita erreferentzia
zentroa Iruñean mantentzen jarraitzearen aldeko guraso talde bat ere Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordearekin izan zen. Eta azkenik, apirilean Nafarroako Parlamentuak atxikipena aldatzeko eskatu zion Exekutiboari. Horrez gain, Herriaren Defendatzaile den Javier Enerizek Hezkuntza Departamentuari eskatu zion Amazabal izendatu dezala Ibarberriko ikasleentzako erreferentzia zentroa. Kontsulta baino hiru egun lehenago Udalak bilera batera deitu zituen herritarrak, informazioa helarazteko. Bertan izan ziren Joxe Mari Aierdi eta Iñigo Huarte, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zuzendaria. Bileran desadostasun eta kontraesan ugari sortu ziren. Huartek bere aldetik Garraioari dagokionean, Irurtzungo Udalarekin (udal hori baita eskualdeko garraio antolakuntzaz arduratzen dena) duen hitzarmena hurrengo ikasturtera arte mantenduko duela baieztatu zuen eta Ibarberriko gurasoek Leitzara joateko hautuaren alde eginez gero, hitzarmen horretatik kanpo geratuko liratekeela. Bestalde argi utzi zuen Nafarroa osoan dagoen mota horretako hitzarmen bakarra dela. Ez zuen argitu ordea, behin eta berriz Plataformatik azpimarratzen dituzten aukerak, izan ere nahiz eta hitzarmen horretatik kanpo gelditu, Udalek borondate politikoa izanez gero, euren artean beste hamaika hitzarmen egiteko aukera dute. Irurtzungo Udaleko alkate den Txiki Iriartek azaroko alean Aldizkari honetan, azaldu bezala, Nafarroako Gobernuarekin hitzartutakoa behin-behinekoa delako, ikasturtetik ikasturtera berritzen den hitzarmena delako eta Irurtzun, Arakil eta Imozko ikasleak Iruñera joaten jarraituko dutenez, beti egongo delako udalen artean bestelako hitzarmenak sinatzeko aukera. Kontsultaren emaitzan ezagutu ondoren ere, iritzi ezberdinak jaso genituen. Erreferentzia Zentroa Iruñean mantentzearen alde lanean aritu den Ana Prados esaterako pozik agertu zen emaitzarekin: “Parte hartzea asko gustatu zait, horrenbeste jendek boza eman izana, eta pozik nago nire ikuspuntua oso argi dudalako. Pena ematen dit egoera honetara iritsi izana, ez zait gustatu ikasturte guztian zehar gertatutakoa, uste dut giro txarra sortu dela eta ez zela beharrezkoa. Denok elkarbizitzen jakin behar dugu eta pena
Kontsulta goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00etan amaitu zen. Tartean iritzi guztietako gurasoak pasa ziren batzar aretotik. Joxe Mari Zabaleta “Nik Amazabalera joatearen aldeko boza eman dut, gehien bat aurrekoan eman zituzten arrazoiengatik. Alde batetik urtean gure haurrek egingo lituzketen kilometro kopurua askoz ere gutxiago delako Leitzara joanez gero, eta bestalde, Leitzaldean dagoen euskal giroagatik, nik nire haurrak Iruñeko jendearekin eta hiriko giro horrekin baino nahiago dudalako landa eremu batean eta euskal giro batean heztea eta Araitz, Larraun, Lekunberri eta Leitza aldeko lagunak egitea. Udalak laguntza ematen duen bitartean behintzat eta nahiz eta erreferentzia zentroa ez aldatu nire haurrak Leitzara eramatearen aldeko ahalegina egingo dut”. Carmen Ochoa “Nik Iruñearen aldeko boza eman dut. Nire alaba zaharrena Biurdanan dagoelako jada eta oso pozik nagoelako bertan jasotzen duen hezike-
bat da, baina espero dezagun dena pasatzea”. Oso bestelakoa izan zen Amazabal Institutuaren aldeko Plataformako kideen iritzia: “Espero genuen emaitza Iruñearen aldekoa izatea, baina izandako baldintzak kontuan hartuta pozik gaude emaitzarekin. Galdeketa tranpa bat izan dela iruditu zaigu, guztiz bideraturik dagoelako Iruñearen aldeko emaitza lortzeko eta derrigorrezko hezkuntzako ikasleen gurasoez gain besteek ere parte hartu dutelako. Gainera, alkateak dio Amazabalen aldeko garraioa bermatuko duela, baina hori erdi gezurra da, hemendik urte batzuetara koste horri aurre egitea oso zaila
tarekin. Maila akademikoa ere askoz ere altuagoa da bertan eta ez ditut horrenbeste eragozpen ikusten”. Eneko Lekuona “Leitzaren alde egin dut nik, nire umeak lehenengo behintzat Leitzara joatea nahi dudalako, horrek indartuko duelako gure herriaren kultura besteak beste eta ikusten dudalako gero ere nahiko aukera izango dutela Iruñera joateko. Ni Sanduzelain nabil irakasle, nire ikasleak Biurdanara joaten dira eta gertutik ezagutzen dut bertako giroa eta 14 urterekin gaztetxo horiek duten informazioa eta nik nahiago dut herri giro batean heztea”. Ainhoa Cobos “Nik Iruñearen alde egin dut, aukera guztietako ateak zabalik utzi nahi ditudalako, eta Biurdanaren alde egiteak ez duelako Amazabalera joatea oztopatzen, bi aukerak dituzu”.
izango zaiolako eta gainera hurrengo urtean amaitzen delako bere legegintzaldia eta hurrengo udalbatzak hartuko dituen erabakiak oso bestelakoak izan daitezkeelako. Udalak erreferentzia zentroa aldatuz gero arazo bat sortuko dela saldu du, horrek ez duela konponbiderik esan zaio jendeari, beldurra saldu du. Baina horrek konponbidea badu borondatea izanez gero. Guk lanean jarraituko dugu, hezkuntza sailak du eskumena gai honi dagokionean erabakiak hartzeko eta guk bertan landu behar dugu gaia. Hemen ez dugu denbora galdu behar, borondaterik ez dagoelako”.
- 23 -
ekinarenEKINEZ >> Ander Zulet eta Lety Canle “Geroz eta kontzientzia handiagoa dago lesioen prebentziorako” Ander Zulet Ruizek fisioterapia eta psikologia zentroa ireki berri du Azpi-lagañan. Bere bikotea den Lety Canlerekin batera ekin dio proiektu berri honi. Nolatan animatu zarete horrelako zentro bat irekitzera? Ander: Nik ikasketak bukatu nituenetik nire aldetik lan egitea zen nahi nuena. Gainera Lety ere lanean hasteko gogoz zegoen eta animatu egin ginen. Eta orain arte non ibili zara lanean? Ander: Mutiloan bost urtez ibili naiz Jon Brurekin lanean. - 24 -
Zer moduz zabiltzate? Lety: Oso ongi, uste baino hobeki egia esan. Ander: Ni nahiko ongi nabil lanean. Haur eta gazteen psikologia zerbitzua martxan jartzeko zailagoa da orain, eskola garaia hasi arte itxaron beharko dugu, baina uda hitzaldiak prestatzeko aprobetxatuko dugu, horrela irailetik aurrera gure zentroa ezagutzera emateko.
Krisi garai honetan negozio bat irekitzera ausartu zarete... Sektore honetan eskaria badagoela ikusten duzue? Ander: Bai, nik uste bai fisioterapiaren arloa eta baita psikologiarena ere gorantz doazela. Bestalde, nik 7 urte daramatzat honetan lanean eta horrek ere segurtasun bat ematen zigun eta horrela lagundu egin digu, ezberdina litzateke ezerezetik hasi behar bagenu. Lety: Gainera osasungintzan nahiz eta krisi ekonomikoa egon, zu gaizki bazaude ezingo duzu lanik egin eta fisioterapeutarenera joango zara eta nahiago izango duzu lanean egon langabezian baino. Eta haurrekin antzeko zerbait gertatzen da psikologia zerbitzuarekin ere, azken batean, zure seme edo alaba lagundu ahal baduzu saiatuko zara horretan nahiz eta gero beste gauza batzuetan gerria estutu behar. Orain gehiago arduratzen al gara bajan denbora gutxiago egotearekin? Ander: Bai asko nabaritzen da hori. Jada jendea ez da lanorduetan etortzen eta askok baja hartzeko beldurrarekin etortzen dira. Orain presio handia dago baja ez hartzeko edo lehenbailen lanean hasteko. Ze zerbitzu eskaintzen dituzue? Ander: Fisioterapia eta psikologia zerbitzuak eskaintzen ditugu. Fisioterapian batez ere, kirolarientzako alde batetik eta
KUNAP fisioterapia eta psikologia zentroa Luis Morondo Urra kalea, 11 – Iruñea Telefono zenbakia: 948 104 461 www.kunap.com e-posta: info@kunap.com pwww.facebook.com/KUNAP bestetik beste edozein arazo, lunbalgiak, ziatikak... Psikologiaren arloan berriz, Lety haur eta gazteen psikologian aditua da eta bestetik beste bi psikologo ditugu 18 urtetik gorako edonorentzat alderdi klinikoak, depresioa, antsietatea, gogoaldartea, estresa, elikadura arazoak eta bestelakoak landuko dituztenak, baita kirolarientzako helburuen planifikazioak edo adineko pertsonentzako estimulazio kognitiboa ere. Eta gure asmoa erditzean eta inkontinentzian aditua den beste pertsona bat ere kontratatzea da. Zein da haur eta gazteei zuzendutako psikologoen lana? Lety: Normaltasunetik kanpo dagoen guztia lantzen dugu. Jarrera arazoetatik hasita, erantzun txarretara, kasketak... gurasoek kontrola ezin dituzten egoerei irtenbidea ematen diegu. Kasu horietan eta batez ere, haur txikiak direnean, gurasoekin egiten da lan, eurei tresnak emanez eta askotan haurra ikustea ere ez da behar izaten. Bestalde badira ikasteko zailtasunak dituzten gaztetxoak, ezintasun intelektuala dutenak, zenbait atalen estimulazioa behar dutenak... Kunap izena jarri diozue zentroari. Zer esan nahi du izen horrek? Lety: “Kune” hitzak esperantoan elkarrekin esan nahi du eta ingelesezko
“up� hitza esaten den moduan idatzita “ap� da. Bi hitz horiek elkartuz elkarrekin gorantz esanahia sortu dugu. Zure arloan Ander zeintzuk izaten dira lesio konplexuenak? Ander: Min kronikoa izaten da sendatzen zailena. Denbora askoan hor dauden minak kontrolatzea oso zaila izaten da, ehunez gain beste faktore askok eragiten dutelako. Zer da errazagoa helduekin edo gazteekin aritzea? Ander: Niretzako kirolariak izaten dira zailenak, oso zorrotzak izaten baitira. Eta zure kasuan Lety helduekin edo gaztetxoekin lan egitea izaten da zailagoa? Lety: Nik uste gurasoekin zailagoa izaten dela. Askotan badira euren semealabak psikologoarengana eraman eta bertan utzi eta atetik arazoa konponduta dutela ateratzea espero dutenak. Nik nirekin zenbait portaera aldatzea lortu dezaket baina gurasoek bere aldetik ere ez badituzte zenbait gauza aldatzen etxean egoerak berdin jarraituko du. Ander: Halako zerbait ere askotan gertatzen da fisioterapian. Batzuek uste dute esku-ohean etzan eta arazoa konponduta dagoela eta hori ez da beti horrela izaten, batez ere hobekuntza denboran mantentzeko zenbait ohitura aldatzea beharrezkoa denean. Anekdotarik? Ander: Ez dakit, baina kasu positibo asko izan ditut. 20 urte luzetan oinazeak izan dituen pertsona sesio batzuen ondoren minik gabe egotea oso aberasgarria da niretzat. Kirolariekin ere lan egitea oso aberasgarria da, presio handia sartzen di-
Fisioterapiaren eta psikologiaren arteko elkarreragina oso baliagarria da, batez ere min kronikoen kasuan.
zute, igandean partidua duelako edo hiru egun barru lasterketa bat duela eta baina bizikletara ezin igo dagoela ikusi eta gero zure lanari esker lasterketan ongi aritzea lortzen duela ikusten duzunean... Bi arlo ezberdinetako zerbitzuak eskaintzen dituzue orduan... Ander: Bai eta gainontzekoen aldean horretan bereizten garela esan dezakegu. Batez ere min kronikoaren kasuan fisioterapia eta psikologiaren arteko elkarrekintza oso eraginkorra dela ikusi da. Egun zein gaixotasun kroniko izaten dira ohikoena? Ander: Fibromialgia kasuak geroz eta ugariagoak dira. Lety: Baina askotan ez dira gaixotasunak izaten, ez dute izen berezirik. Adibidez izan liteke orkatilako mina, osasun frogetan lesiorik jada ez dagoela ikusten denean, baina gaixoak mina sentitzen jarraitzen duela. Egoera horietan ez ulertuak sentitzen dira, eurek mina
sentitzen dutelako baina denek ezer ez dutela esaten dietelako. Nolakoak izaten dira bisitak? Ander: Lesioari buruzko dokumentuak ekartzeko eskatzen zaio gaixoari. Lehenik eseri eta bere arazoarekin zerikusia duen guztia kontatzeko eskatzen zaio, faktore familiar edo emozionalek ere eragina dutela uste badu lasai esan dezala ere. Ondoren, esplorazio osoa - 25 egiten zaio arazoaren jatorria aurkitzeko. Bisita batean honako lau galdera hauei erantzuten saiatzen gara: Zer du edo zer gertatzen zaio? Zer egin dezake berak hobetzeko? Zer egin dezake fisioterapeutak hobetzeko? Eta gutxi gorabehera zenbat iraungo du?. Jendeak orokorrean asko itxoiten du fisioterapeutarengana joan arte? Ander: Nik uste bi muturretako jendea dagoela. Badira batzuk min txikiena sentitu orduko etortzen direnak eta beste batzuk aldiz ia mugitu ezinik gelditu arte etortzen ez direnak. EZ da izaten tartekorik... [kar, kar...]. Baina geroz eta ohitura handiagoa dago fisioarengana joateko... Ander: Bai, lesioen prebentziorako kontzientzia geroz eta handiagoa dugu orain. Enpresario lana nola daramazue? Lety: Egia esan laguntza handia daukagu horretan Maria Jesusekin. Ander: Bai, nire ama oso ohituta dago paper kontutan eta asko laguntzen digu lan horiekin. Zein ordutegirekin egiten duzue lan? Ander: Printzipioan astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
KIROLa Atletismo markak hobetuz Aurreko alean aurreratu bezala emaitza onak lortzen dabiltza atletismo taldeko neskak. Idoia Lizarraga aldaztarrak 500 metroko finalean bigarren gelditu zen eta Izaro Otegui berriz bigarren helmugaratu zen 500 metroko finalean. Biek euren markak hautsi zituzten. Taldeko irakaslea den Olatz Gonzalezek berak ere, hirugarren postua eskuratu zuen joan den hilean Larrabiden egin zen Nafarroako Txapelketa absolutoko 1500m.l.ko proban
- 26 -
900 bikote inguruk jokatu dute Pilotakadaz pilotakadan Egungo espetxe politikak salatzeko Pilotakadaz pilotakada ekimenaren azken jardunaldia jokatu zen joan den hilean Euskal Herriko bost frontoietan. Nafarroaren kasuan, Uharteko Euskal Jai Berrin izan zen. Bertan, Nafarroako Pala eta Eskuz Txapelketako finalak jokatu zituzten eta sari banaketaren ondoren erremonte eta zesta erakustaldia eskaini zuten. Herri bazkari batekin eta La Jodedera taldearen musika emanaldiarekin amaitu zuten festa. Guztira 900 bikotek baino gehiagok parte hartu zuten txapelketa guztian zehar eta modalitate ezberdinetan Euskal Herri osoan.
Olatz Gonzalezek, Atletismo taldeko irakasleak, ere lasterketetan parte hartzen jarraitzen du eta berak ez ezik bere ikasleak ere emaitza onak jasotzen dabiltza. Arg: Olatz Gonzalez
IV. Txirrindulari Martxa haustura hidraulikoaren aurka Azken hiru urteotan bezala aurten ere Ekologistak Martxan taldeak estatu mailako txirrindulari martxa berezia antolatu du, Ecomarcha. Oraingoan, Fracking edo haustura hidraulikoaren (gasa arroketatik ateratzeko haustura hidraulikoa) aurkako aldarria egingo dute Palentziatik Donostiara eta Nafarroatik pasako da. Uztailaren 24ean Iru単atik irten eta Lekunberrira arteko ibilbidea egingo dute Txulapaindik, Ateztik, Ultzamatik, Basaburuatik eta Larraungo zenbait herrietatik pasatuz. Uztailaren 25ean berriz, Lekunberritik Errenteria
aldera aterako dira. Uztailaren 11ean hasiko da eta hilaren 27an amaituko da txirrindulari martxa. Parte hartzaileek bizikletarekin Palentzia eta Donostia arteko kilometroak egingo dituzte, fracking teknikarengatik erasotutako paisaietan barna igaroz. Informazio gehiago eskura izango duzu: 622 23 56 05 telefono zenbakian, ecomarcha@ecologistasenaccion.org e-postan edo www.ecologistasenaccion.org atarian.
“Ez nago ehuneko ehunean eta ez nuen irabaztea espero� >> Xuban Armendariz 18-14 irabazi zion Lekunberriko Xuban Armendarizek Satrustegiko Alberto Ongayri joan den maiatzean Arrotxapeako frontoian jokatu zen Open Manomanista Diario de Navarrako finalean. Xuban zu aspalditik aritzen zara pilotan? Bai, txiki-txikitatik hasi nintzen pilotan. Garai hartan, Carlos Balda eta Guillermo Mazo ibiltzen ziren entrenatzaile lanetan. Orain afizionatuen kategorian ibiltzen zara... Bai. Afizionatuen Senior kategorian. Irurtzungo klubeko kide naiz. Bertan, hamar bat afizionatu gabiltza orain. Sei bat urte daramatzat jada hango taldearekin. 16 urte arte Lekunberriko taldean ibili nintzen eta ondoren hiru edo lau urte Altsasun. Orain gutxi irabazi duzun Open manomanista Diario de Navarra txapelketa urtero izaten al da? Hau bigarren urtea da antolatzen dutena. Iaz finalerdian galdu egin nuen Ongayren kontra eta aurtengoan berriz finala irabazi egin diot, errebantxa izan da. Arrotxapean izan zen finala... Bai, jende asko joan zen ikustera... 18-14 irabazi nion Ongayri.
lesio txiki horrekin azkenaldian hori ere ezin dut gehiegi landu. Partiduen aurretik ezer berezirik egiten duzu? Ez, partiduraren egunean pasta eta haragia jaten dut beti. Partiduan zehar etxetik eramaten dudan Aquarius-a edaten dut eta hasi aurretik beti barrita energetiko bat jaten dut. Behin partidu baten erdian ahulaldiak eman zidan eta geroztik barrita jaten dut hasi aurretik, nahiz eta gose ez izan. Profesionalen artean zein duzu pilotaririk gustokoena? Irujo oso politte da ikusteko, baina Olaizola da izandako pilotaririk haundina, artista bat da. Atzelarien artean berriz Zabaletari ikusteak gustoa ematen du. Pilotan noiz arte jarraitzeko asmoa duzu? Badira momentu batzuk erreta bukatzen dudanean batez ere, betiko utziko dudala esaten diodala neure buruari, baina gero ezinezkoa egiten zait.
Aurkari gogorra al da Ongay? Bai, bai. Orain gutxi arte profesionaletan, Aspen, aritutakoa da bera eta ez nuen uste irabaziko nionik. Ni neu ere fisikoki ez bainago ehuneko ehunean, belaunean dudan tendinitisa dela eta. Entrenatzeari denbora asko eskaintzen al diozu? Lehen gehiago. Orain normalean astean bitan joaten naiz Irurtzungo frontoira pilotan ibiltzera eta gainontzeko egunetan fisikoa egiten saiatzen naiz. Baina orain dudan
Xuban Arrotxapean txapela eta saria jasotzen. Arg: J.A. Garaikoetxea
Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net
- 27 -
> Baraibarko Udala
HERRIAK EMANA
Beste zenbait Elizako teilatua berritzea aurreikusten kontu... du Kontzejuak Arkitektoak egindako aurreikuspenaren arabera Baraibarko elizako teilatua konpontzeak 70.000 euroko gastua izango luke eta horrekin batera eliz barruko paretak ere margotzea da asmoa, eta hori 17.000 euro izango litzateke. Oraindik erabakia onartzeko dagoen arren, lan horiek lehenbailehen egin beharko liratekeela uste dute Kontzejutik, batez ere teilatuan dauden itxizurak direla eta. - 28 -
14.000 euro bildu dituzte Merkatuan
Dagoeneko hamargarrena izan da aurtengoa. Material asko saldu zuten antolatzaileek eta eguraldia onak jendea hurbiltzen lagundu zuen. 14.000 euro inguru bildu dira. Hauetatik 12.000 euro Mundu Zabaleko proiektuarentzat izanen da, 1.000 euro Aita Zurientzat eta 2.000 euro San Filipo gaixotasuna ikertzeko. Antolatzaileek jendearen erantzuna eskertu nahi dute. Urte guztian zehar lanean aritzen direnei (arropa sailkatzen, kamioiak kargatzen, taloak egiten…), frontoia prestatzen, biltzen, asteburuan bertan lanean ibili zirenei eta baita bertara hurbildu eta gauzak erosiz edo taloak janez bere dirua utzi zuten guztiei ere. Eskerrik asko!
Baraibarko herriak joan den urtean 21.000 euroko gastua egin zuen baso lanetan, beti ere Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintzako Departamentuan onartutako diru-laguntza kontuan hartuta. Handik gutxira ordea laguntza hori atzera bota zuen Gobernuak eta erdira jaitsi zuen diru-laguntza. Herritarrek laguntza hori aurten kobratzea espero dute. Bestalde, hilerrian dauden 33 horma-hilobietatik jada bi baino ez dira gelditzen hutsik. 1986an sartu zen lehen herritarra horma-hilobian eta geroztik ez da lurperaketarik egin. Arazo horri irtenbide bat eman beharko dio aurki Kontzejuak: “Bi aukera ditugu, hilerria handitu edo hustutzen hasi eta gure asmoa 20 urte okupatuta daramatzaten horma-hilobiak hustutzea da”. Horretarako ordea, lehenik arautegi berria onartu beharko dute. Horrez gain, 2011ean Ostatuko eraikinaren teilatua eta etxaurrea konpondu zuten eta 160.000 euroko gastuak egin zuen Kontzejuak. Geroztik bertan alokatzeko bi etxebizitza egiteko asmoa dute: “Aurre-txostena egina dago baina laguntza ez ziguten onartu eta gainera 2012an frontoiko eta eskolako eraikinaren teilatua konpondu behar izan genuenez bi etxebizitzen proiektuarekin aurrera egitea ezinezkoa zitzaigun. Hala ere, proiektua hor dago eta denborarekin espero dugu lan horiek ere egitea”.
HAIZEAK ERAMANA
Alemaniatik iritsitako kontuak > Aritz Otermin
“Alemaniarrak oso hotzak dira atzerritarrekin� Martxoaz geroztik Alemanian da Aritz Otermin. Beteluar hau bertako lantegi batean dabil lanean eta ez du bueltatzeko datarik, oraingoz behintzat. Zein da zure egunerokoa bertan? Lantokian, elektrizitateko departamentuko bulego batean egiten dut lan robotak programatzen. Hau da, lantokian dauden makinak programatzen zukua egiteko. Nolakoa da bertako gizartea? Ni bizi naizen inguruan, jendea oso itxia da. Batez ere atzerritarrekin. Nire ustez ez dituzte oso gogoko atzerritarrak, beraiek daukaten tratua behintzat oso hotza da. Bestalde, lanean oso zorrotzak eta organizatuak dira. Zer da gehien harritu zaituena? Gehien harritu nauen gauzetako bat da, bertako jendeak beti egia esaten duela. Ez dute gezurrik esaten eta esanez gero berehala nabaritzen zaien. Gainera oso gaizki ikusia dago gezurretan haritzea. Noiztik zaude Alemanian eta zertan zabiltza? Aurtengo, martxoaren 16tik nago Alemanian. Hemen lanean ari naiz zukuak egiten dituzten lantoki batean. Bere izena Riha da.
Eta hizkuntzarekin? Hizkuntza ikasten ari naiz poliki-poliki, baina ez da batere erraza. Ingelesarekin antza handia du, baina ez da berdina.
Zehazki zein herri edo hiritan zaude? Ni bizi naizen herriak Rinteln izena du. Alemaniaren Iparraldean dago (Saxonia Behea) eta Hannover-etik hegoaldera 40 bat minutura geratzen da autoz.
Euskaldunik aurkitu al duzu bertan? Badauzkat bi lagun euskaldun hemen. Ez dira inguruan bizi, baina tarteka geratzen gara. Bata Hamburg-en (Hanburgo) bizi da eta bestea Bielefeld-en. Lehenengoa ordu eta erdira dago autoz eta bigarrena 45 minututara. Biak bizkaitarrak dira, Julen eta Asier.
Zenbat denborarako joan zara? Lau hilabeterako etorri nintzen lanera eta ondoren beste bi urterako berritu zidaten lan kontratua. Egia esan, ez dakit hau bukatutakoan zer gertatuko ote den edo zer egingo dudan, baina momentuz ez daukat data zehatzik bueltatzeko. Bertara joateko aukera nolatan sortu zitzaizun? Aurreko urtean, nire ikasketak bukatu ondoren, Finlandian izan nintzen praktikak egiten. Handik bueltatu ondoren, jada uda zen eta ikasitakoarekin zerikusia zeukan lan bat bilatzen ahalegindu nintzen. Zoritxarrez ez nuen ezer topatu. Orduan pentsatu nuen irailean berriz ere ikasten hastea. Hala egin nuen eta handik hilabete batzuetara, irakaslek batek esan zidan Lekunberriko Agrozumos enpresan ni bezalako ikasketa perfila zuten ikasleen bila zebiltzala. Beraiekin harremanetan jarri eta orain Alemanian nago beraien taldeko beste enpresa batentzat lanean.
Bertara joateko asmoa duen bati zer gomendatuko zenioke? Bertara joan behar duen bati zera esango nioke, lanera joateko asmoa badu, etxetik lan kontratu batekin joan dadila. Bestela ia ezinezkoa da atzerritar batentzako hemen bertan lana aurkitzea. Anekdotarik? Etxeetako alokairuak oso merkeak dira, baina etxeak ia hutsik alokatzen dituzte, ez sukalde, ez komun eta ez ezer. Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bidali nahi badiozu, aprobetxatu! Besarkada handi bat bidaltzen diet hemendik nire lagun eta senideei. Laster ikusiko garelakoan edo bestela hemen itxarongo zaituztet gustu handiz!
- 29 -
Irati Garmendia Huarte Uztailak 2, 9 urte Zorionak eta urte askotako!!!!!!! Ongi pasa zure eguna eta mila muxu familiaren partez. Aitatxo, amatxo, Unai eta Laida.
Inge Zubillaga Uztailak 11, 6 urte ZORIONAK INGE!! Ospas!! Dagoeneko 6 urte bete dituzu!! Pasa ongi ongi marimondongi zure eguna bai etxekoekin baita lagunekin ere!! Muxu potooooolo bat etxekoen partetik!! Izan, aita eta ama.
- 30 -
Maria Otermin Uztailak 28, 85 urte Zorionak Amo単ita!! Ongi pasa zure eguna eta muxu haundi bat Egoitz, Eneko eta etxeko guztien partez.
Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.
kontuTXIKIAK merkatu txikia
uztaila 5
Azkarate: Sanfermin jaien hasiera.
18
Arribe: Jaien hasiera.
22
Lekunberri: Udako Zinea: “La vida secreta de Walter Mitty”
25
Astitz: Santiago festen hasiera.
29
Lekunberri: Udako ZInea: “Zipi y Zape”
31
Azpirotz: Jaien hasiera.
abuztua 1 3
agenda
5
Errazkin: Jaien hasiera.
Lekunberri: Erdi Aroko Azoka. Lekunberri: Udako Zinea: “Pagafantas” (euskaraz)
12
Lekunberri: Udako Zinea: “Ocho apellidos vascos”
16
Oderitz: Jaien hasiera.
22
Gorriti: Festen hasiera.
28
Atallu: Jaien hasiera.
31
Iribas: Festen hasiera.
SALGAI
LAN BILA
- Areson Sastizar landetxea salgai. 25.000m2 lurrekin. 649 707 584, Xabier.
- Iruñetik enkarguak: Iruñetik gure eskualdera ekartzeko edozein gauza (txiki edo haundi), erosketak, enkarguak… Nahi duzuna, egunero eta merke merkea. Deitu 629 410 007 telefono zenbakira. Jon.
ADI!
Merkatu Txikian iragarki bat jarri nahi baduzu idatzi mailope@labrit.net-era. Publizitate eskariak bi hilabetez egongo dira jarrita, ondoren kontrako abisurik jasotzen ez badugu kendu egingo ditugu.
- Haurrak nahiz adineko jendea zaintzeko, etxeko lanak, garbiketak edo bestelako lanak egiteko prest nago. Gaztelera eta ingelesa ederki menperatzen dut. Interesaturik egonez gero deitu 602 341 118 telefonora. Anie Soule.
Guardiako farmaziak Uztailaren 1etik 6ra Leitzako M.I. Larraya
Abuztuaren 1etik 3ra Lekunberriko M.A. Azpiroz
Uztailaren 7tik 13ra Beteluko C.A. Carrillo Irurtzungo Mutiloa Martirena
Abuztuaren 4tik 10era Leitzako O. Erviti
Uztailaren 14tik 20ra Leitzako P. Teresa, E. Arrupea Uztailaren 21etik 27ra Arribeko A. Garmendia Irurtzungo Mutiloa Martirena Uztailaren 28tik 31ra Lekunberriko M.A. Azpiroz
Abuztuaren 11tik 17ra Lekunberriko M.I. Mendia Abuztuaren 18tik 24ra Leitzako M.Z. Campos Abuztuaren 25etik 30era Leitzako M.I. Larraya
Telefono zenbakiak Larrialdiak.....................112
Beteluko osasun etxea......948513300
Araizko osasun etxea......948513040
Lekunberriko osasun etxea......948504208
AGENDA: Mailopeko agendan ekitaldiren bat edo deialdiren bat agertzea nahi baduzu idatzi mailope@labrit.net-era hilaren 20a baino lehen.
K AZKARATEKO JAIA
A UZTAILAK 5, LARUNBAT zea eta Txupinazoa jot k ille ezk ko -17:30 Ermita lak -18:00 Haurren herri kiro aurka (proba atearrak Satorzulokoen -19:00 Zerri Kirolak: Ask bereziak) telun) elak Surtidorean eta Be -21:30 Herri afaria (Txart -00:30 Dj Txoko UZTAILAK 6, IGANDEA txokolate jatea -17:00 Ume jolasak, eta taldia kus era kur -18:00 Artzai txa eta iaketa eta Sagardo dastak leh ata pat tila tor k -Ondoren, ria itila trik xurdio eta Astiazaran Egun guztian zehar, Lut A (SAN FERMIN EGUNA) UZTAILAK 7, ASTELEHEN eria. ezkilla jotzea eta errom -11:00 Ermita eta elizako zan pla taldearen saioa Ondoren, Sutarri dantza rien saioa Aitor Mendiluze bertsola eta aso Liz Eta Sebastian telun) Be artelak Surtidorean eta 14:00 Bertso-bazkaria (Tx partidak 18:00 Gaztetxoen pilota ar Otamendi Aim – ea Eneko Goikoetx ikoetxea; Xabi Otamendi – Oier Go Goikoetxea Mattin Ezenarro – Beñat de kal Re or Ander Mikeo – Ait ta Pilo o 19:00 Berts Mendiluze Sebastian Lizaso – Aitor ja Ore Beñat Jauregi – Ion Astiazaran trikitilariak Egun osoan Lutxurdio eta
- 32 -
AZPIROZKO FESTAK UZTAILAK 31, OSTEGUNA 17.30 Festetako apaingarriak prestatuz 22.00 Zinea plazan ABUZTUAK 1, OSTIRALA 11.00 Ezkil jotzea eta txupinazoa festei hasera emanez 11.30 Haurrentzako tailerak: esku lanak 17.00 Dantza tailerrak 22.00 Tortila txapelketa eta Herri afaria 00.00 Dantzaldia ABUZTUAK 2, LARUNBATA 10.30 Erronda 16.30 Umeen jolasak (Gymkana) 17.00 Mus txapelketa 17.30 Frontenis txapelketa 20.00 Dantzaldia 22.00 Herri afaria 00.00 Dantzaldia Hauskaitz taldearekin ABUZTUAK 3, IGANDEA 12.00 Meza 12.45 Pilota partidua bertsolariekin (Oskar Estan ga eta Aimar Karrika) 14.00 Bertso bazkaria 17.30 Herri kirolak, jolasak eta txokolatea 19.00 Oskar Estangaren kontzertua: Errimatuz, garenera arrimatuz
ARRIBEKO JAIAK
UZTAILAK 18, OSTIRALA 20.13 txupinazoa Herri afaria, ondoren Gabezin taldea UZTAILAK 19, LARUNBATA 12.00 Puska-biltza Arratsaldean zehar haurrentzako taile rrak eta puzgarriak. Ondoren Laiotz taldea. 01.00 Laiotz taldea eta ondoren DJ Txoko. UZTAILAK 20, IGANDEA 9.00 Goiz soinua, ondoren Meza 12.30 XIV. Patata tortilla lehiaketa eta gosaria 17.30 Haurren arteko pilota partidak Gero herri kirolak eta trikitilariak ilun tzeraino UZTAILAK 21, ASTELEHENA 11.30 Puska-biltza 21.30 Herri afaria eta ondoren DJ Txo ko
ERRAZKINGO JAIAK ABUZTUAK 1, OSTIRALA 17:30 Mus txapelketa 19:00 Puskabiltza ondoren DJ Txoko 00:30 Dantzaldia “Ai ene” taldearekin eta ABUZTUAK 2, LARUNBATA 11:30 Puskabiltza. 18:00 Umeentzako jokoak. 22:00 Kuadrilla aparia. 01:00 Dantzaldia “Trkidantz” taldearekin. ABUZTUAK 3, IGANDEA 11:30 Txistorrada. 12:00 Umeen arteko pilota partiduak. 13:00 Helduen pilota partidua. ia. 18:00 Herri kirolak eta ondoren dantzald ABUZTUAK 6, ASTEAZKENA 11:00 Meza nagusia. 14:00 Zikiro jatea. . Ondoren dantzaldia pesten amaiera arte
GORRITIKO PESTAK 2014
ABUZTUAK 22, OSTIRALA 10:00 Puxke biltzea Iñaki eta Gari trikitilariekin 21:00 Herri afaria 23:00 DJ Bull ABUZTUAK 23, LARUNBATA 11:00 Haur jolasak 18:00 Sega apustua n 20:00 Afalaurreko dantzaldia Gabenara taldeareki 21:00 Herri afaria 23:30 Gabenararekin dantzaldia ABUZTUAK 24, IGANDEA lari txapelketako saioa 12:00 Herri kirolak :Euskal Herriko 3.mailako aizko eta Maialen Lujanbio 18:30 Bertsolariak: Andoni Egaña,Amets Arzallus Gari trikitilariekin 19:30 Pintxoak sagardo eta ardoarekin, Iñaki eta