Skip to main content

Mailope 214 maiatza

Page 1

214. zkia. - 2014ko maiatza

KUXKUXEAN: Zorion agurrak ELKARRIZKETA: Maitena Ezkutari KULTURA: Maiatzean kultura HAIZEAK ERAMANA: Mikel Urrestarazu KIROLA: EHME EKINAREN EKINEZ: Errazkingo Ostatua

Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

Eta nire esku, eta zure esku, eta denon esku...

Juan Cruz Martirena

Bertso berriak Mailoperi jarriak

“Gure esku dago” ekimeneko antolatzaileek erabakitze eskubidearen alde egiteko deia egin dute. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean dauden 123 kilometroetan giza katea egingo da. Horra hor Betelun egin zen herri argazkia.


MAILOPEtxiki Irakurri, gozatu eta oparitu. Irakurzaletasuna, liburutegiak eta euskal literatura sustatzeko egitasmoa Kaixo Mailopetxiki kideak! Hilabete honetarako liburuen proposamen hauek dituzue, eta ez ahaztu proposamenak besterik ez direla, irakurgaiak txoriak bezain libreak dira! - 6 urtetik gora: Txanogorritxoren eskularruak. Egileak: Ines Almagro eta Mikel Mardones. - 8 urtetik gora: Tatsu Nagataren piztia handiak. Egilea: Tatsu Nagata. - 11 urtetik gora: Haizea sahats artean. Egileak: Kenneth Grahame eta Elena Odriozola.

-2-

Liburuen fitxak eskuragarri izanen dituzue Mitxausenea Kultur Etxean eta Beteluko Araxes ikastetxean. Horiek bete ondoren han bertan eman ditzakezue maiatzaren 23a baino lehen. Fitxak bete dituztenen artean 30 euroko erosketa txekea zozkatuko da, irakurgaien erosketan erabili b e h a r ko dena.

Aurreko alean sudoku bat jarri genizuen osatzeko. Hona hemen erantzun zuzena.

1

4

2

3

2

3

1

4

3

2

4

1

4

1

3

2

Jasotako erantzunen artean zozketa egin ondoren Beteluko Izarne Eskamendik jasoko du “Zapatagorri� liburua opari.


04> Iritzia 08> Luze: Koldo Nu単ez 09> Zabal: I単igo Ulazia

10 > Mugiroko palistari omenaldia Mugiroko Apezenean jaio zen Miguel Goldarazena palista. Iru単eko Labriten proba egin ziotenean hasi zen bere kirolari ibilbidea. 25 urte oraindik bete gabe zituela hil zen Donostiako Karmelo Balda frontoian eta bertan egin diote orain gutxi omenaldi berezia.

13> Kuxkuxean: maiatzeko zorion agurrak 14> Batzarre 16> Erreportajetxoa: Xaldun Kortin, jolastu gurekin

19 > Natur Bideen Hurrengo maiatzaren 4an Natur Bideen Eguna ospatuko da Leitzako tren geltokian. Egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. Gainera aurtengoan hiru urteurren ere ospatuko dira.

-3-

21> Lauburua: Errenta Aitorpena euskaraz 22> Elkarrizketa: Plazaola Partzuergo Turistikoa

28 > Araxes herri kirol taldea Nafarroako txapelketako txapelduna izan da Araxes taldea. Astero biltzen dira Betelun herri kirol ezberdinetan entrenatzeko eta aurtengoan emaitza ezin hobea lortu dute.

29> Haizeak eramana: Mikel Urrestarazu 30> Ekinaren ekinez: I単igo Oreja

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Plazaola Partzuergo Turistikoa, Goldarazena Saralegi familia, Mikel Urrestarazu, Juan Antonio Garaikoetxea, Agurtzane Altuna, Juan Cruz Martirena eta Berri Txarrak. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, TIRADA: 1.600 ale. kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.


(H)iriTZIA Antonio Lopez, apez jaunari

-4-

Agur eta erdi, Antonio. Apirileko Mailope aldizkarian jakin dut pixka bat zure berri. Baina, jarraitu baino lehen aurkeztuko dizut nire burua, laburki bada ere: Etxarri Larraungoa nauzu, irakasle erretiratua eta ia betidanik kezkatu izan nau nafarren hizkuntzarik zaharrenaren egoerak. Mailopen irakurri dudanez, oso bizimodu lanpetua daramazu. Eta Zumarragakoa baldin bazara ere, ez omen zizuten euskararik irakatsi, zerorrek kontatutakoaren arabera. Ez zara lehenengo kasua eta denok dakigu egon daitezkeela hamaika arrazoi gertaera hori azaldu eta justifikatzeko. Urrutirago joan gabe, ni nauzu kasu horietako bat, eta, gainera, zuk oso ongi ezagutzen dituzun bi pertsonari esker -Jesus Jaimerena eta Juan Migel Etxarri, alegia hasi nintzen euskara ikasten; gerora, bizitza osoan jarraitu dut jarrera bertsuan, ongi samar jakin arte. Badakizu zer dioen esaera ezagun batek: “nahi izatea da ahal izatea”. Denok dakigu hau ez dela erabat egia, baina zati handi bat, bai, egia da. “Niri euskaraz egiten jakitea gustatuko litzaidake, konturatzen bainaiz eskualde honetako herri askotan beharrezkoa dela”, diozu Mailopeko pasarteetako batean. Guztiz bat heldu naiz iritzi horrekin, alegia, euskara beharrezkoa dela, horrexegatik animatzen zaitut berriz ere euskara ikasten jarraitzera. Gogora ezazu goragoko esaldiaren mezua, eta, kontuan hartu, denbora norberak aukeratzen duela nola erabili; bizi arte dugu tenore aparta. Zure karguengatik, eta egunero-egunero haur, gazte, heldu eta zaharrekin harremanak izan behar dituzulako, nik uste dut euskara ez duzula bakarrik beharrezkoa, baizik eta ezinbestekoa, bestela, nahita nahi ez eta ezinbestean eginen duzu zure eskualdeko euskaldunekin (Lekunberri, Larraun, Betelu, Araitz), Juan Carlos Moreno Cabrera Espainiako hizkuntzalari ospetsu, jakintsu eta errespetatuak dioena, hau da, hizkuntza inperialismoa eta hizkuntza kolonialismoa. Aupa, eutsi goiari eta Jaungoikoak lagun diezazula euskara ikasten!!! Badakizu Harentzat ez omen dagoela gauza ezinezkorik, beraz, esan liteke, borondate ona baldin baduzu, segurua dela zuk euskara bikain ikasi, eta gero sermoiak hizkuntza horretan bat-batean eman ahal izatea, zuk gustukoa duzun bezala. Izan ezazu uste osoa Jainkoarengan eta lortuko duzu!!! Ala ez?

Xanti Begiristain Madotz, Auritz

Juanito Huarte, “Gastesi” “Ez dugu ahaztuko azkaratearrengatik egin duzun guztia. Eskerrik asko” Azkarateko Kontzejua

EH Bildu, herriek erabaki EH Bildu koalizioa osatzen dugun Eusko Alkartasuna, Aralar, Sortu eta Alternatiba alderdiek, maiatzaren 25ean hitzordu garrantzitsua daukagu Europako hauteskundeei begira. Bi oinarri sendoren inguruan aurkezten gara: erabakitzeko eskubidea eta eraldaketa soziala. EH Bildutik, Euskal Herriak bere etorkizuna libreki erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatuko dugu. Eta gatazkaren konponbidea sustatzearen alde eta bakea eraikitzearen alde lan egingo dugu. Horrekin batera, eredu ekonomikoaren eraldaketa soziala errebindikatuko dugu Bruselan. Bestelako Europa bat eraiki behar dugu, egun sufritzen duen demokrazia ezari aurre eginez. Horregatik, ezinbestean herriari eta herritarrei itzuli behar zaie boterea, eta hori izango da gure lehentasun nagusia, Herrien Europa eraikitzea. Horretaz gain, ezin dugu ahaztu hauteskunde hauek Nafarroari begira garrantzi handia dutela; izan ere, azken hilabeteetan agerian gelditu da Nafarroaren etorkizun ekonomikoa, sozial eta politikoa garatu eta erabakitzeko orduan nafar herritarrek protagonismorik ez dutela, eta hori ezin hobeki islatu du Madrildik aldaketarako borondatea isilarazteko emandako kolpeak. Europako hauteskundeak Nafarroan aldaketa politiko eta sozialerako tresna gisa ulertzen ditugu. Larraunen ere abian jarri dugu EH Bildu osatzeko prozesua, eta hauteskunde hauetan jasoko dugun babesak ezinbestean koalizioa indartu egingo du aurrera begira dituen erronkei indar betez ekiteko. EH Bildu Larraun


(H)iriTZIA Zuzenketa bat Apirileko Mailopen, Aldazko Kontzejuak sinatutako idatzi bati, argitze aldera, zuzenketa bat egin nahi diogu. Larraungo Udaleko zinegotziok, aho batez, 2014ko urtarrilaren 29ko udalbatzarrean, besteak beste onartu genuena eta aktan jasota dagoena, hau da: Udalaren borondatea azaltzea harrobiak arautzen dituen Larraungo Hirigintza Planeko artikulua aldatzeko (28.3. artikulua, martxoaren 17ko 263/2005 Foru Aginduaren bidez aldatua, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolamendu, eta Etxebizitza Saileko kontseilariak emana, eta Larraungo Udalak sustatuta), eta Iruretagoyena abokatuaren txostenarekin adostasuna baldin badago, abokatuari arauaren testu berria egiteko esanen liokete. Beraz ulertzen da zinegotziok, batzarrean onartu genuena, BORONDATEA azaltzea AHOLKULARITZA ESKATZEKO ABOKATUARI, Aldazko harrobiari aterabide bat emateko bidean. Txostenak, aztertu ondoren, Udaleko zinegotziok erabakia hartu beharko dugu; Larraungo Hirigintza Planeko 28.3. artikulua aldatu ala ez; edo beste zerbait planteatu. Larraungo Udaleko ezker abertzaleko zinegotziak

LARRAUNGO UDALAK HONAKO MOZIO HAUEK ONARTU DITU: - Txosten juridikoaren eskaera Burundegiko hirigintza hitzarmenari buruzkoa. Txosten Tekniko-Juridiko bat eginaraztea, Larraungo Udalarentzat lan egiten duen Biderka Aholkularitza taldeari eta Luis Irisarri-Héctor Nagore abokatu taldeari, non aztertu dezaten, Larraungo Udalak Lurkaia S.L. enpresarekin duen “Burundegiko 2. eremuko hirigintza garapenerako hirigintza kudeaketaren hitzarmena”, aztertu dezan. - Euskaraz bizirik, Nafarroako Gobernuaren erasoen gainetik. “...Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika itxuragabe hau tinko eta ozen salatzen dugu; euskaldunok hemen gaudela erakutsi nahi dugu eta eraso zerrenda amaigabeari bukaera emateko eskatzen diogu Gobernuari...”

-5-


Bertso berriak Mailoperi jarriak Leihotikan begira nago Behian ikusiz baratza Hamalau porru kontatu ditut Eta gainera sei aza Hoiek lekutu egin beharko Gainean dugu maiatza Letxu, tepule ta hainbat landare Jartzea egin naute bultza Ondoren lurrak egingo digu Bere modura eskeintza

Juan Cruz Martirena (Lekunberri) Udaberriarekin batera belar soroa berdea Baita ere ikusi daiteke Hainbat motako Lorea Ingurun hegan sumatzen ditut Txoria eta erlea Txorien lana izaten baita Goizetikan kantatzea Erleana berriz gu gozatzeko ezti goxoa egitea

Doinua: Mutil kozkor bat

-6-

LOLO ETA SATRUSTEGI LEKUNBERRIN

LUIZI TXIKIAK AURTENGOAN

LANGILERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Osasuna Futbol Taldeko Lolo eta Satrustegi Lekunberrin izan ziren Osasuna Fundazioak bertan dituen ikasleekin. Ibarberri eskolan 46 ikasle bildu ziren eta galdera asko egin zizkieten. Horra hor ekitaldiak utzitako irudia.

Joan den urtean hamaika luizi izan ziren gurean, aurten gutxi batzuk baino ez. Udaberrian sartu berritan ginela egindako euriteen ondorioz Azkarateko errepidean luizi txiki bat gertatu zen. Herritarrek bidean zeuden enborrak eta adarrak moztu zituzten arte errepidea itxita egon zen.

Maiatzaren lehenean ospatu zen Langileriaren Nazioarteko Eguna eta egun horren harira sindikatuek manifestazio ezberdinetan parte hartzeko deialdia egin zuten. Urtero bezala eta aurten inoiz baino gehiago langileen eskubideak aldarrikatzeko egun aproposa da.


Iritzi BERezia

“Baimenei jaramon egin gabe garatu du jarduera Horgobisa-k” 2007tik dator Horgobisak Aldatzen izan duen jarduera eta geroztik irregulartasunez jositako istorio bat dela esan genezake. Tarte horretan, 2009ko otsailaren 17an, Sepronak salaketa bat jarri zuen HORGOBISAren kontra. Bertan, jasotzen dira besteak beste hurrengo urraketak: - Irekiera Lizentziarik gabe - Ingurumenari egindako kalteen txostenik gabe - Hotsak, hautsak eta bibrazioak kontrolatu gabe - Esplotazioko erresoluziorik gabe - Harrobiko segurtasun hesirik gabe - Jarduera erregistroan izendatu gabe - Urteko “Lan asmoen” plana egin gabe, - Harrotutako lurren errestaurazio planik gabe - Makinen Mantentzeetarako lanen baimenik gabe, olio za- harrak, iragazkiak ... - Errekaren ondoan jarduera hauek egiteagatik - CHEren baimenik gabe lan egiteagatik. Nahiz eta urraketa ugari egon, orain arte ez Udalak ezta

Kontzejuak ere ez dute inongo kontrolik egin, are gutxiago enpresa kontrako ekintzak. Eta guzti hauen ondoren HORGOBISAK Udala salatu du, Larraungo araudiak aldatu nahi ditu eta gaur egun mahai gainean jarri duen proiektua 1.450.000 ko harrobi bat da. Seguruena gero 500.000ko proiektu bat aurkeztuko duela, edo eta 200.000koa baina aurrekariak ikusita, zuk sinestuko al diozu? Kalaxkak ez. Hauxe da holako enpresen joko zitala, Udala eta kontzejuaren ahultasunaz baliatzen denean, badira makina bat motibo enpresa eta holako proiektuen gainean kontrol publiko zorrotza egiteko. Hori ez egitekotan, enpresak aginduko du udala eta kontzejuaren gainetik. Horrela, Larraungo Udaleko eta Nafar Gobernuko baimenei jaramon egin gabe garatu du jarduera HORGOBISAK eta baimendutako eta garatutako jarduerak ez dira inondik ere bat etorri; hurrengo taulan isolatzen dira adibide batzuk.

-7-

Kalaxka

HORGOBISA

Baimendutakoa

Garatutakoa

Irregularitateak-Urraketak

Azalera

26.620 m2

50.000 m2

HORGOBISAK Azalera bikoiztu egin du inongo baimenik eta kontrolik gabe

Eremua

Aldatz

Aldatz eta Etxarri

Etxarriko Lurretan garatu du jarduera inongo baimenik eta kontrolik gabe

Obretarako baimena

2009ko maiatzean

Gutxienez 2009ko otsailean, Sepronak salaketa jarri zuen datan.

Obretarako baimenik gabe eta apertura baimenik gabe jarduera garatu

Irekitze baimena

2009ko abenduaren 28an

Gutxienez 2009ko otsailean, Sepronak salaketa jarri zuen datan.

Apertura baimenik gabe jarduera garatu

15 eguneko epean plano definitiboak eta hondakin arriskutsuen erregistroan inskripzio kopia aurkeztu behar

Aurkeztu gabe

Ez ditu baimenan zehazten ziren baldintzak bete

Lur gozoa zabaldu eta 1.128 zuhaitz eta 1.880 arbustu aldatuz, baita ere belar hazia erein. 34.307,11€

Deusez

Agindutako errestaurazioa ez da egin

Instalazioak, estalpeak eta makinerian zimentazioak desegiteko. 19.608 €

Bai

Data

Baldintzak

Errestaurazioa


Koldo Nuñez-Betelu

LUZE

Ama, maite nauzu? Maitasuna era askotara adieraz daiteke eta kultura bakoitzak bere bideak aukeratzen ditu. Kultura bakoitzak eta familia bakoitzak, noski. Nik ez daukat zalantzarik nire amak maite nauenik, inola ere ez, baina inoiz ez dizkit bi hitz magikoak esan. Amak maitasuna beste modu batzuen bitartez adierazi izan dit. Aitak egun osoa ematen zuen kanpoan lanean, goizean goizetik, eta afaltzeko baino ez genuen ikusten. Gure etxean

-8-

“Emozioak itotzea bide segurua da zoriontasuna mutilatzeko” ez zegoen inoiz ezer soberan baina inoiz ez zitzaigun ezer falta izan. Luxuak ez, baina beharrezko guztia bai. Aitak irabazten zuenarekin, amak aurrera atera behar zuen etxeko ekonomia. Etxeko lanak ez baziren, ama josi eta josi egoten zen, arropak ere egiten baitzizkigun txikitan. Eta inoiz ez genuen kexa bakar bat ere entzun horren bizitza lanpetua eramateagatik. Ezaguna egiten zaizu, irakurle, ezta? Emozioetarako ez zegoen ia lekurik. Aitak, dena den, laztan batzuk egiten

zizkigun, noizean behin, eta muxu txikiak eman ere. Gogoratzen ditut bere esku leunak eta bere goxotasuna. Amak, aldiz, irribarrea erraz ateratzen zuen baina gehiagorik ez. Amaren aldeko amonak ere irribarrea erraza zeukan eta umeak maite zituen baina, bestela, hotza zen, ez zegoen emozioetarako toki handirik. Maitasuna hitzez ez zuen inoiz adierazten, besarkadarik ez eta muxuak ematekotan, agur esateko, besterik ez. Nire amaren aldeko aitonak berdin. Aitaren aldeko aitona ez nuen ezagutu baina amona bai. Hau goxoagoa zen, nabaritzen zitzaion keinuetan beste amonak ez zeukan goxotasuna. Maitasuna zuzenean adierazten ez zen familia batean hazi zen nire ama eta berdin jokatu izan du gurekin. Aurten Eguberri egunean, ama sukaldean zegoen, zerbait josten. Ohetik jaiki nintzen, berarengana hurbildu eta beste ezer baino lehen “maite zaitut, ama” esan nion eta muxu bat eman nion. Begiak busti zitzaizkion emozioarekin baina ez zidan ezer esan, entzun ez balu bezala egin zuen eta ea nola egin nuen lo galdetu zidan. Baina, argi ikusi nuen bere emozioa. Badu bihotza! Ni ere, emozionatu nintzen. Zenbat sumatu dudan faltan amaren goxotasuna! Zenbat, hitzen eta kontaktu fisikoaren bitarteko maitasunaren

adierazpenak! Gure gurasoen garaian, familia askotan ez zen holakorik egiten, beharrik ez balego bezala, ahuldadea adieraziko balu bezala, ia txarra balitz bezala. Baina, guk badakigu zein ona den ukitzea, besarkatzea, muxuak ematea eta, behin eta berriro, “maite zaitut” esatea. Emozioak moztea errotik, emozioak itotzea, bide segurua da zoriontasuna bera mutilatzeko eta, maiz, gaixotzeko ere. Zenbat depresiok, txiki eta haundi, zenbat gaixotasun fisikok dituzte erroak horrelakoetan. Aldiz, emozioei bidea ematen diegun bakoitzean gorputzaren behar bati uzten diogu lekua eta osasuna, fisikoa zein psikologikoa, zaintzen dugu. Egun, lehen ez bezala, gure umeak ukitzen ditugu, laztantzen ditugu, besarkatzen ditugu, besoetan hartzen ditugu, gure ohetan sartzen ditugu, hitzez adierazten diegu zer sentitzen dugun argi eta garbi... kontaktu fisikoaren beharrari eta maitasunaren adierazpen fisikoari ematen diegu lekua. Txikitan, gainera, ez badigute eman, beste nonbaitetik saiatuko gara zulo hori betetzen, dagoeneko ezina bada ere. Hortxe arazo askoren muina. Ama, maite nauzu? Badakit baietz, baina hurrengoan esadazu, mesedez, maite nauzula eta har nazazu besarkada luze eta gogor batean.


ZABAL

Iñigo Ulazia

Erromatarrak eta euskaldunak Oraingoan, agindutakoa betetzeko asmoarekin, erromatarren etorreraren garaira joango naiz hausnarketa egitera. Hiru epe aipatzen dira erromatarren etorreraren inguruan: Lehendabiziko harremana, K.a. II. mende hasieran izan zen. Erromatar eta kartagotarren arteko II. Gerra Punikoen testuinguruan. Erromatarrak garaile izan ziren eta honen ondorioa Iberiar Penintsularen kontrola berenganatzea izan zen. K.a. 75-74 urteen artean gaurko Nafarroa Garaiaz eta Gipuzkoako ipar-ekialdeaz jabetu ziren. Bigarren epean, Kaio Julio Zesar, Galietako konkistatzailea bere armadarekin Akitaniara heldu zen K.a. 56 urtean. Bost urtetako liskarren ondoren menperatu zituen akitaniarrak. Hirugarren data esanguratsua, K.a. 29-19 urte artean Oktabio Augusto enperadoreak kantabriarren kontrako gerra izan zen. Erromatarrek era bortitzean menperatzen zituzten herriak edo modu baketsuan. Azpimarratu beharra dago ugariagoak izan zirela aginte erromatarrak era baketsuan onartu zuten lurraldeak indarrez errefusatu zutenak baino. Harreman baketsua izaten bazen, honen ondorioz, aliantzak sortzen ziren. Federatutako edo aliatutako herriak Erromari laguntza emateari behartua zegoen, baina era berean, aliatuaren estatusa lortzen zuen “Foedus” latinez. Baskoien eta erromatarren harremanetan liskarrak egon ziren, Akitania menperatzeko bost urteko kanpania behar izan zuen Julio Zesarrek. Hala eta guztiz ere, badirudi, orokorrean, aliantzak eta itunak nagusi izan zirela. Erromatarren legioetan, baskoien presentzia handi samarra izan zen. Galbaren arabera, zalditeria baskoiaren kohorteak izan

“Legioetan eskuratutako ezagutza baliagarria izan zitzaien euskaldunei” ziren Ingalaterran eta Mauritanian. Kantabriarren eta asturiarren aurkako gerra euskaldunen eta inperioren arteko aliantzen adibidea izan daiteke, Gerra Sertoriarrak bezala. Ponpeio etorri zen Sertoriori aurre egiteko. Sertoriok, alderdi popularreko kidea zen eta Marioren jarraitzaile fidela, Huesca (Oska) aldera gobernu patrizioaren aurkako erresistentzia gunea sortu zuen. Ponpeiok baskoiekin akordioa egin zuen neguko kanpamendua Arga ibaiaren goi terrazan kokatzeko (gaur egun Iruñeko katedrala kokatua dagoen gunea), bertako biztanleak inguruan bizi ziren, gaur egun Gaztelu Enparantza dagoen tokian. Beharrezkoa da argitzea, gerra, bakea eta konkista bezain interesgarria dela erromatarrek ekarritako teknologia, ezagutza, lurra lantzeko lanabesak, teknika… honek baskoien garapena ahalbidetu zuen. Legioetan parte hartuz eskuratutako ezagutza baliagarria izan

zitzaien euskaldunei, ondoren etorriko ziren godo erasokorrei aurre egiteko. Oro har integrazioa baketsua eta adostua izan zen erromatarren eta eus-9kaldunen artekoa. Erromako Inperioa riaurre egiten zieten herrien elementu kulturalak gogorki deuseztatzen zituen, adibidez, Zeltiberiar, Iberiar mesetaren konkista indarkeriaz egin zen eta beraien ondare kulturala deuseztatua izan zen. Euskal kultura eta hizkuntza erromanizazioaren aurrean bizirik mantendu izana erromatarren eta euskaldunen harreman adiskidetsuen froga nabaria da. Bestela, nola da posible bere parametro kulturalekin bat ez zetozen elementuak asimilatzeko eta deuseztatzeko joera zuen erromanizazioaren aurrean euskaldunak bere nortasuna mantendu izana? Erromatarrak, konkistatzaile errukigabeak ziren, aurre egiten zieten herriak suntsitu eta desagerrarazten zituzten. Posible liteke euskara gaur egun arte mantendu izana erromatarrek hura desagerrarazteko helburua izan balute? Egia da euskal kultura ez dela Erromatar Inperioan bere izaera mantendu zuen bakarra, baina gertakari hau nekez uler daiteke harreman baketsua egon ez balitz.


ERREPORTAJEA >>

- 10 -

Mugiroko palista

handia

Miguel Goldarazena Saralegi

“Pala eskuan zuela hil zen” hala zioen 1975eko ekainaren 30ean kaleratu zen Fronton aldizkariko azaleko titularrak. Miguel Goldarazena Saralegi Mugiron jaio zen 1949ko ekainaren 25ean. Aita Jose Goldarazena Mugiroko Apezenekoa zuen eta ama berriz, Juana Saralegi, Intzakoa. Bost anaiarreba ziren, Esteban, Juantxo, Maritxu, Miguel bera eta Milagros.

Maritxuk gogoan ditu anaia oraindik ume zeneko oroitzapenak, “txikitan bihurria zen oso, traste bat eta beltx-beltxa azalez”. Mugiroko eskolan ikasi zuen herriko haur guztiekin batera eta ondoren Lodosako Agustindarrekin egin zituen zenbait urte. Maritxu: “Amak ezagun bat zuen han eta gutako bat behintzat etxetik ateratzeko hara bidali zuen, handik etorri eta gutxira hasi zuen bere palista ibilbidea lehenengo Bartzelonan eta gero Bilbon”. Garai hartan gure eskualdean bazen palista koadrila bat, bazen afizioa, Jose Miguel Oreja, Jose Mari Aldaregia, Juan Cruz Martirena... Miguel betidanik ibili zen pilotan, baina prentsan egin zituen adierazpen batzuen arabera, egunkarian irakurritako iragarki bat irakurri zuen: “Gran porvenir, se necesitan jóvenes


Juan Luis Goldarazenarekin Gabarin

Juan Bautista Oreja eta Miguel Goldarazenak Sarrio Trofeoa jaso zuten unea.

para el Frontón Colón de Barcelona”. Garai hartan Bartzelonan palistak behar zituztela eta, proba bat egin zuten Iruñeko Labrit pilotalekuan. Milagros: “Mugiroko Victor Manuel Goldarazena eta Iruñeko Martin Mañeruk ere proba hori egin zuten eta azkenean Miguel aukeratu zuten Bartzelonara eramateko”. Hara joan zenean ordea oraindik adin gabea zen eta aita arduratuta ere ibili omen zen gaztetxoegia ikusten zuelako. Bartzelonako Colon frontoian debutatu zuen profesional bezala 1967ko abuztuaren 7an. Bertan bi urte ere ez zituen egin, 1969ko maiatzean Bilboko Deportivora joan baitzen. Garai hartan palista onenak Deportivon aritzen omen ziren. Maritxu: “Bilbon Angel Garai izeneko gizon batek asko lagundu zion. Gizon hura partiduetara joaten zen zale bat baino ez zen baina berarekin harreman estua egin zuen eta Miguel hil ondoren ere gurekin harremana mantendu egin zuen”. Garaiko argazkiek erakusten duten moduan gazte indartsu eta sasoikoa zen Miguel. Anai-arrebek ez zioten neska-lagunik antzeman. Hala ere, prentsan argitaratutako elkarrizketa batean honakoa erantzun zion kazetariari neska-lagunik bazuen galdetu zionean: “Oraingoz miresleak bakarrik ditut. Itziarren oso lagun onak dauzkat, baina oraindik denbora asko pasa behar da, nire etorkizuna ziurtatu behar dut pauso hori eman aurretik”. Maritxu: “Oso isila zen, eta guri behintzat halakorik ez zigun kontatzen. Juan Luis Goldarazena laguna zuen eta agian berari halako se-

“Garaiko palista onenak Deportivon aritzen ziren, Bilbon” kretuak kontatuko zizkion (-dio Gabarin ateratako argazki bati begira-)”. Bilbon urte batzuk eman ondoren, 1974ko azaroaren 1ean Donostiako Carmelo Baldak fitxatu zuen eta han ibili zen amaiera arte. El zurdo de Mu-

giro edo El zurdo de oro ezizenez deitzen zioten garaiko kazetariek. Gainera, Saralegi abizenarekin egin zen ezagun, antza katalanei izugarri zaila egiten zitzaien Gol-da-ra-ze-na hitza esatea eta Saralegi deitzen zioten. Deportivoko txapelketan finalista izan zen bi urtez eta txapeldun 1974an Arribillagarekin batera. Adituen arabera, garaiko palistarik onena izan zen Iturrirekin batera. Gainera, urte hartan bertan Sarrio trofeoa jaso zuen bere modalitateko palistarik onena izateagatik eta kasualitatea bada ere Errazkingo Juan Bautista Orejak (Oreja III) ere trofeoa jaso zuen esku pilotako urteko pilotaririk onena izendatuta .

Omenaldi beroa

Joan den martxoaren 29an omenaldia egin zioten Migueli Donostiako Carmelo Baldan, bertan izan ziren Maritxu eta Milagros eta gainontzeko zenbait senide. Donostiako alkatearekin batera frontoian jarri zuten plaka bat desestali zuten eta

oroigarri bat jaso zuten pala federazioko lehendakaria den Patxi Jauregik idatzitako olerkiarekin. Hil ondoren zenbait omenaldi egin zioten arren urteak ziren jada Mugiroko palistari halakorik egiten ez ziotela. 39 urte pasa dira azken partidu horretatik eta frontoia bera ireki zela 40 urte beteko diren honetan omenaldi berezia egin nahi izan diote. Urte asko pasa dira eta geroztik beherakada ederra sumatu duen kirol modalitatea da pala, baina harro esan dezakegu gurean aldizkari eta egunkarietako titularrak bete zituen palista handi bat izan genuela Mugiron.

- 11 -


Miguel Goldarazena Saralegi

“Tantoa egin eta lurrera zerraldo erori zen txalo artean”

Hil zen egunean frontoian al zineten zuek? Maritxu: Ez, gu bere partiduetara gutxi joan ginen. Gogoan dut behin Azpeitian izan ginela San Ignaziotan. Egun hartan Martin, gure amaren anaia, zegoen frontoian. Iruñean bizi zen osaba hura, taxista zen eta Mugiron zegoenean Miguel berarekin joaten zen Iruñeko Labritera entrenatzera.

- 12 -

Igandea zen... Maritxu: Bai. Tanto bat egin ondoren, jendea txaloka zegoela lurrera zerraldo erori zen. Bertan zeuden medikuak saiatu omen ziren behin eta berriz erreanimatzen, baina alperrik. Pentsa! Bi saihetshezur ere hautsi zizkioten saiakeran. Milagros: Udaberriko Txapelketako kanporaketa bat jokatzen ari ziren. Miguel Azkaraterekin 15-11 irabazten zihoan Arribillaga eta Erroren aurka, kantxan bertan zorabiatu zenean.

Eta zuek nola jaso zenuten berria? Maritxu: Etxean ginen eta herriko gizon bat etorri zen, Jose Mari, aitari esan zion: “Benga Jose prestatu Migueli zerbait eman omen dio ta”. Biek Donostiara alde egin zuten eta gero nire senarra (mutil-laguna orduan) eta biok atzetik joan ginen. Donostiara bidean osaba Martinekin gurutzatu ginen baina ni ez nintzen konturatu haren atzetik hilkutxa zihoala.

Frontoira joan zineten orduan? Maritxu: Bai. Ez zait behin ere ahaztuko egun hartan Donostian Atheltikek Realaren aurkako partidua zuela. Carmelo Baldara iritsi ginenean, inork ez zigun ezer esaten eta pentsatu genuen haiek nonbait merendatzen ariko zirela eta alferrik ariko ginela arduratzen. Eta zer egin zenuten? Maritxu: Mugirora itzuli beharrean Iruñera joan ginen, ni osaba Martinen

etxean bizi nintzen orduan eta Belatetik barna jon ginen hara. Iritsi ginenean pisuaren atarian nire senarraren anaia zegoen eta orduan amona oraindik bizirik zegoenez, amonari zerbait pasa ote zitzaiola pentsatu genuen. Galdetu genion: -“Jesus ze pasatzen da?”-, eta hark erantzun: -“Notizi txarrak!”-. Miguel hil zela kontatu zigunean azkar batean hirugarren pisura igo nintzen, ordurako izeba Mugirora bidean zen. Denak aztoratu egin ginen eta senarraren lagun batek ekarri gintuen Mugirora. Herrian zein izan zen aurkitu zenuten panorama? Maritxu: Etxe ataria pilotariz betea zegoen eta gainera autopsia ere egin behar izan ziote eta ez zen batere atsegina izan. Garai hartan kirolariei ez zitzaizkien egun egiten zaizkien osasun probak egiten eta anaiaren heriotzaren inguruan zurrumurru ugari zabaldu ziren, baina azkenean bihotzekoak jota hil zela esan ziguten. Gurasoentzako ere zama handia... Maritxu: Bai, 25 urte bete gabe joan zen. Gorpua etxera ekarri zutenean etxeko salan jarri zuten eta pentsa ama ez zen gai izan egun hartan semea ikustera joateko, hurrengo goizean hurbildu zen. Milagros: Baina momentu haietan aitak izan zuen adorea ez zait behin ere ahaztuko niri. Hark zioen fedeak lagundu ziola, baina izugarria izan zen gizon hark momentu zail horietan erakutsi zuen zuzentasuna.

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437


Unai Maiatzak 9, 9 urte. Zorionak Unai! Aupa gure Barçako Osasuntxikia. Ongi-ongi pasa zure urtebetetze eguna eta muxu haundi bat etxekoen partez.

Itxaso Iribarren Maiatzak 25, 11 urte (Lekunberri) Zorionak! Aupa gure musikari politt hori!!

Zorionak Jakes! Maiatzak 11, 5 Urte.

- 13 -

Naroa Elordi Ilarregi Maiatzak, 11 Zorionak koxkorra!! 3 urte bete dituzu, bazoaz handitzen poliki-poliki. Jarraitu orain arte bezala, hain jator eta alai. Muxu handi bat. Aiton-amonan partez.

Gurutze Otamendi Maiatzak 3, 54 urte Zorionak amona Gurutze! Ongi pasa zore eune eta muxu haundiet, Egoitz, Eneko eta etxeko guztien partez!!! Muaaaaaaa...

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.


BATzarre Giza kate erraldoia sortuko da erabakitze eskubidearen alde Duela zenbait hilabete jarri zen martxan Gure esku dago ekimena. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea banatzen dituzten 123 kilometro horietan giza kate bat egitea da helburua. Guztira 50.000 lagun beharko dira erronka lortu ahal izateko. Hiru aldarrikapen egin nahi dituzte kate horrekin: “Eskubidea dugula gure etorkizuna herri gisa erabakitzeko, herritarroi dagokigula erabakia hartzea eta borondate argia dugula eskubide hori egikaritzeko”. Larraun eta Araitzen ekimena bultzatzeko taldeak sortu dituzte eta zenbait jarduera burutu dituzte dagoeneko. Lekunberrin “Gazta zati bat” filma proiektatu zuten adibidez eta Betelun jarduera askoren artean herri argazkia atera zuten plazan. Antolatzaileek ekainaren 8ko giza katean parte hartzera animatzen zaituztete!

Errimatuz garenera arrimatuz Hala deitu dio Oskar Estangak bere bakarkako proiektu berriari. Bere ideiak hip-hop eta antzeko erritmoetara moldatu ditu eta zuzeneko emanaldiak eskainiko ditu. Hurrengo maiatzaren 11n 20:00etan, Lekunberriko Kantinan izanen da.

- 14 -

Manifestazio jendetsua indar okupatzaileen kontra Euria egin arren, manifestazio jendetsua izan zen Lekunberrin joan den hilaren azken larunbatean. Alde Hemendik herri mugimenduak deitutako manifestazioan Guardia Civila gure herritik eta Euskal herritik alde egiteko eskatu zuten. “Arlo politiko berri batean murgildurik gauden honetan indar okupatzaileei dagokienean ere aurrerapausuak ematea nahitaezkotzat jotzen dugu behin betiko bakea eta normalizazio politikoa lortu nahi badugu”.


Estatu Batuetatik bueltan Ross Robinson ekoizlearekin hurrengo diskoa osatuko duten abestien grabaketa lanak amaituta Berri Txarrak musika taldea Estatu batuetan izan da. Venicen (Kalifornia) egin zituzten grabaketak eta apirilean zehar biran ibili dira, Seattle, San Francisco, New York, Portland... 20 urte bete ditu dagoeneko Berri Txarrak taldeak. Zorionak!

290 herri bisitatuko ditu Done Mikel Aingeruaren irudiak

Aralarko Mikel Deuna Aingeruaren irudia dagoeneko santutegitik atera egin dute eta datozen hilabeteetan Nafarroako eta Gipuzkoako 290 udalerri bisita-tzeko. Lekunberriko Mariano Zubiria arduratu zen irudia eramateaz lehen kilometro horietan. Baraibarren egin zuten lehen geldialdia, ondoren Lekunberri, Betelu eta Araitz eta Larraungo gainontzeko herrietara joan ondoren Imotzera eramango dute irudia.

Bertso afaria Azkaraten - 15 -

Txirrindulari bat hil da Arribeko errepidean

Hurrengo maiatzaren 10ean, iluntzeko 21:30ean, Azkarateko Balerdi Elkartean bertso afaria izanen da Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldiarekin.Txartelak 30 eurotan salgai izanen dira Beteluko Ostatuan eta Arribeko Surtidorean.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net

64 urteko txirrindulari bat hil zen joan den hilean Arriben. Hildakoa Anoetako gizonezkoa da. Eguerdian gertatu zen istripua. Txirrindularia beste bi lagunekin batera zioan NA-1300 errepidean, Arribe parean auto batek jo zuenean. Gizonezkoa bertan hil zen buruan jasotako kolpearen ondorioz.


erreportajetxoa >>

- 16 -

Larraungo gaztetxoak kontu-kantari Nafarroako ondarean oinarritutako kantuak eta istorioak bildu dituzte Xaldun Kortin, jolastu gurekin lanean. Liburua, DVD-a eta diskoa, hiru formatuetan banatuta baina produktu bakar bat osatuz kaleratu dute Labrit Multimediak eta Euskokultur Fundazioak euskarazko material hori. Alde batetik diskoan gure aitonamonen ahotik bildutako abestiak, ipuinak eta jolasak biltzen dira. Bestetik, liburuan, CD-an jasotako material horren gaineko azalpena emateaz gainera etxean euskara erabiltzeko gomendioak eskaintzen dira. Gainera, eskuekin eta behatzekin jolasteko, taldean jolasteko, memoria lantzeko, lo

egiteko eta beste hamaika motatako jolasak eta ipuinak daude tartean. Eta haur hizkeraren hiztegi bat ere txertatu dute. Hirugarren tresna DVD-a da. Bertan antzezpenak, karaokeak, abestiak eta askoz gehiago aurkituko dituzue. Bi ataletan banatu dute liburua, alde batetik abesti eta joko horiek guztiak egunerokoan nola erabili erakusten duten adibideak eta bestetik Porrotx pailazoak haurrekin batera Nafarroako ondarea ezagutzen bizitzako abenturak daude ikusgai. Hezitzaileei dago zuzendua batez ere, irakasle nahiz gurasoei. Materiala Nafarroako hainbat herritan bildutakoa


Burlatako Udal Jauregian grabaketako momentu batean Porrotx pailazoarekin.

denez herriz herri sailkatu egin da eta horrela batetik bestera aldatzen diren hainbat eta hainbat ezaugarri alderatu eta ikasi ahalko dituzte. Egileek zero eta sei urte bitarteko haurrekin klasean bertan lantzeko lagungarria izan daitekeela azaltzen dute, zenbakiak ikasteko, gorputzen atalak ikasteko... Semealabekin hitz egiteko eta harremanak estutzeko baliagarria ere bada, batez ere euskaldun berriak diren guraso horientzako. Aralar Musika Eskolako zenbait ikaslek ere parte hartu dute Diskoaren grabaketan Porrotx pailazoarekin batera, Nafarroako zenbait herritako gaztetxoak abesten aritu ziren, IruĂąea, Atarrabia, Bortziriak, Ribaforada, Elizondo, Leitzaldea eta tartean Larraun eta Lekunberriko haurrak. Taldetxo hau Aralar Musika Eskolako Irakaslea den Lourdes Navarrorekin aritu zen abestiak ikasten. Gainera, alde teknikoari dagokionez Lekunberriko Nerea Urbizu ere aritu da lanean, abestien moldaketaz, musikalizazioaz eta ahotsaz arduratu da bera. Bestalde, aurten jaiotako haurren familiek opari moduan jasoko dute

“Aurten jaiotako haurren gurasoek ale bat jasoko dute opari Euskara Zerbitzuaren eskutik�

Eskualdeko Euskara Zerbitzuen eskutik eta gurean gurasoei zuzendutako bi orduko ikastaro praktiko bat ere egitea aurreikusten dute aurki. Dagoeneko materiala salgai dago ohiko liburu-dendetan 20 eurotan eta www.xaldunkortin.com webgunean. Baina orain gainera, atari horretan proiektuko zenbait material aurkituko duzue.

- 17 -


kULTURa Jose Pejó Vernis, Angel Urrutia poesia sariduna Joan den hilean egin zen Angel Urrutia poesia lehiaketako sari banaketa Lekunberriko Ayestaran Hotelean. Jose Pejó Vernis katalanak jaso zuen saria Urrutiaren alarguna den Inaxi Galarzaren eskutik. Aurtengoa 17. edizioa izan zen eta gainera Urrutiaren heriotzaren 20 urteurrena bete da. Geonometrías izeneko lanarekin nabarmendu zen Pejó, aurkeztu zituzten beste 23 lanen artean. Consuelo Allué idazleak eta Nafarroako Ateneoko idazkari den Jose Luis Allok osatu zuten epaimahaia. Eurek adierazi zutenaren arabera, Pejók bere lanean deskripziora jo zuen narraziora baino gehiago eta bestalde gai unibertsalak baikortasunez lantzen ditu bertan, maitasuna, bizitza, artea... Sarituak esker onez bere poemetako batzuk irakurri zituen eta ekitaldian tradizio bilakatu den moduan, Lekunberriko eliz abesbatzak parte hartu zuen. Jose Pejók Urrutiaren alargunarekin. Arg: Juan Antonio Garaikoetxea

- 18 -

Ma i l o p e G a z t e As a n b l a d a eta kritikoa bultzatzea eskualdean, eta horretan gabiltza. Ekimen ezberdinak antolatu ditugu orain arte eta aurrerantzean ere eskualdeari gure ekarpenak egiteko asmotan gara. Noiz sortu zen? Duela urte eta erdi sortu genuen asanblada berria. Lehenago Lekunberri eta Larraungoa eta Araitz eta Betelukoa zeuden, baina hauen funtzionamendua nahiko itzalirik zegoela ikusita, elkartuta ekin genion bide berriari.

Zenbat kide zarete? Asanbladetan 7-10 pertsona inguru biltzen gara egunaren arabera, baina guztira 20 pertsonatik gora gabiltza dinamika honen bueltan.

Zer moduz zabiltzate? Ilusioz beterik. Proiektu mordo bat ditugu esku artean eta haiei ekiteko gogoz gaude egia esan. Lana eskatzen du gauzak antolatzeak, baina horren ordaina iristeak hurrengo baterako gehiago motibatzen gaitu.

Noiz eta non biltzen zarete? Orain arte Larraungo udaletxeak utzitako gela batean elkartzen ginen asteburuetan, ordu finkorik gabe eta asanblada bakoitzean hurrengorako hitzordua eginez. Orain ordea Betelun ere hasi gara biltzen eta aurrerantzean bi herrietan txandatuz elkartzea erabaki dugu.

Zein da taldearen helburua? Bere garaian hiru helburu nagusi jarri genituen: gazteria euskaldun, aktibo

Zein da taldekide izateko bete beharreko baldintza? Parte hartzeko gogoa izatea, besterik ez.

Zer duzue zuen alde? Sasoia eta ilusioa dugula! Giro polita daukagu eta edozertarako da lagungarri hori. Eta zer kontra (zailtasunak)? Jendeak asanbladarekiko dituen aurreiritziak. Norbaiti taldean parte hartu nahi duen galdetzean, “nik nahiago dut horrelako gauzetan ez sartu” bezalako erantzunak jaso izan ditugu eta baita gu harrituta utzi ere. Gazte ezberdinen artean adostutako ekimenak bultzatzen ditugun talde bat besterik ez gara eta nola funtzionatzen dugun ikusteko gerturatzera animatu nahi ditugu denak. Behin ezagututa, bakoitzaren esku dago parte hartu nahi duen edo ez erabakitzea, baina gutxienez ez du hirugarren pertsonek egindako juzguengatik baztertuko. Guk bitartean ateak irekita jarraituko dugu lanean!


kULTURa Kultur ekitaldiz beteta dator maiatza

Lekunberriko Udalak urtero bezala hilabete honetarako zenbait kultur ekitaldi antolatu ditu. Kontzertuak, orientazio jokoak, bisita gidatuak, hitzaldiak, mendi irteerak... Aukera guztietako ekitaldiak izango dira. Antolatzaileek diotenez egitarauan aldaketa txikiren bat edo beste egon daitekeen arren, hemen duzue aurreikusten duten egitaraua.

- 19 -

Aurtengo Natur Bideen Egunean asko izango da ospatu beharrekoa

Maiatzaren 4an Natur Bideen Eguna ospatuko da Leitzan. 2000. urtean hasi zen Plazaola Partzuergo Turistikoa egun hau ospatzen. Aurten ekitaldi nagusiak Leitzako Geltokian egingo dira, gainera aurtengo berezia izango da, asko baitago ospatzeko. Bertatik trena lehen aldiz pasa zela mendeurrena bete da, 600 urte berriz Plazaolako Burdionala sortu zenetik eta 20 urte Partzuergoa osatu zutenetik. Beraz egitarau zabala prestatu dute maiatzaren lehen iganderako. Ibilaldi ezberdi-

nak egingo dira Leitza, Lekunberri eta Latasatik, bestalde tren turistiko bat ere izanen da, eta horrez gain, bisita gidatuak, menu berezia herriko tabernetan, Aralar Musika Eskolaren kontzertua, artisau azoka eta askoz gehiago. Informazio gehiago eskuragarri izango duzu Plazaolak sortu berri duen wegunean: www.plazaola.org


elkARRIZketa: “Ezusteko bat dago istorio bakoitzaren atzean” Iñigo Ibarra

Denonartean Argitaletxearen eskutik Iñigo Ibarrak “Aulkipeko Sekretuak” izeneko liburua kaleratu berri du eta bertan Nafarroako leku ezberdinetako 25 kontakizun txiki bildu ditu. Egiguzu zure buruaren aurkezpen bat Iñigo... Ni Anotzibarren bizi naiz, baina jaiotzez iruindarra naiz eta ama leitzarra daukat, beraz nahaste handi xamarra. Lan hau ez da kaleratu duzun lehendabizikoa... Ez, honen aurretik 2000. urtean Bertsotan Leitzeraz izeneko hiztegi bat atera nuen eta gero duela bi urte Odieta izkutuko altxorraren aztarrikan lana kaleratu nuen Iñaki Vergara argazkilariarekin batera.

- 20 -

Denbora luze eman duzu Aulkipeko Sekretuak liburuarekin lanean? Bi urteko lana izan da gutxi gorabehera, gero hor tartean sei hilabeteko prozesua egon da atera bitartean, moldaketak egiten eta argitaletxearekin elkarlanean. Kapitulu independentetan zatitu duzu liburua... Bai. 25 unitate edo kulturari lotutako 25 istorio ttiki dira eta guztiek dute bere baitan holako ezuste bat. Tituluak berak dioen bezala sekretuak dira. Esate baterako, etxean gaudela kanpoko bakarren bat etortzen baldin bada, igual hautsa kentzen hasten gara lasterka eta presaka eta hauts hori ezkutatzen duzu sofapean edo nonbait, baina aulkipean dagoen hori ez dago gordea ikusi egiten da. Gertakari horiek guztiek biltzen ditut.. Badira berez gure inguruan ditugun gauzak, pertsonaiak edo pasa disimulu xamarrean pasa diren kontuak, gehiegi jabetu ez garenak. Nafarroako leku ezberdinetako istorioak bildu dituzu... Bai, kontu batzuk Iruñerrikoak dira, baina badira adibidez Beortegiko sorginen istorioa, Leitzaldeko kontuak, Lizoaingoak, Mendigorriakoak... Bestalde, tabuetaz ere hitz egin dut, adibidez Iruñeko Katu tabernari buruz edo sex-shopei buruz eta halako hamaika kontu daude bilduta.

Informazio hori guztia eskuratzeko zein izan da egin duzun prozesua? Batez ere ahots belarrikoan aritu naiz. Esate baterako Anikotearen berri lehenengoz Bertsotan Leitzeraz Hiztegia idatzi nuenean izan nuen eta gero osabari galdezka hasi eta artzain joko bat zela azaldu zidan, horri buruz bati eta besteari galdezka, Interneten bilaketak egin, gero liburu bat ere aurkitu nuen horri buruzkoa... Horrela ibili naiz eta istorio guztietan prozesu bertsua jarraitu dut.

“Kulturari lotutako 25 istorio ttiki bildu ditut” Lan hau egiteko noren laguntza jaso duzu? Bereziki Jon Oronozi eskertu nahi nioke, Leitzako lagun honek sinestarazi zidan egiaz liburuak bazuela maila eta erakusteko edo argitaratzeko modukoa zela. Bestalde, Kike Diez de Ultzurrunek eta Patxi Larrionek ere asko lagundu didate euren aholkuekin lan txukun bat osatzen. Denonartean Argitaletxearekin kaleratzeko aukera nolatan sortu zen? Egia esan, aurreko liburua, Odieta izkutuko altxorraren aztarrikan, Denonartean Argitaletxearekin argitaratu nuen. Nik garai hartan ez nuen ezagutzen, baina Iñaki Vergarak aurretik liburu bat edo beste bazuen eurekin kaleratuta eta Iñakiren bitartez beraiengana jo nuen zuzenean eta nire lana argitaratzeko prest agertu ziren. Eta emaitzarekin pozik? Bai, bai, oso gustura, ume ttiki bat bezala. Gainera prosan kaleratu dudan lehendabiziko lana da eta oso pozik nago. Formatua ere gustatu zait, goxoa da eta marrazkitxoak ere baditu eta atsegina iruditzen zait.


ZIENTZIA

EKOLOGIA

HEZKUNTZA

LauBURU

GIZARTEA

>> UEMA

Errenta aitorpena euskaraz egin nahi duzu? UEMAren, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen, egungo erronka handienetako bat administrazioa euskalduntzea da, “administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea eta beharra dugulako euskaldunok”. UEMAk, Mankomunitateko kide diren udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian. Horren bitartez, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi du, “errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da”. Egun errenta aitorpena edozein modutan egiten duzula ere euskaraz egin dezakezu. 1. Mekanizatua Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula. Ogasunarekin aurrez aurreko harremanak, nahiz eta telefono edo Internet bidezkoak euskaraz izan ditzakezu, horrela eskatzen baduzu. Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu. 2. Autolikidazio proposamena Jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu. 3. Internet bidezkoa Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu. Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, espresuki adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula. Hiru modu horiez gain, beste moduren batean egiten ba-

duzu (finantza erakunde batean, adibidez), euskaraz egiteko eska dezakezu. Eta zuk dagoeneko errenta aitorpena euskaraz egiten duzu? Zenbat errenta aitorpen egiten dira euskaraz? UEMAk argitaratutako 2012ko errenta aitorpeneko datuen arabera, Araitzen hamaika pertsonak egiten dute euskaraz, eta kopuru berberak egiten du ere Larraunen. UDALERRIA ARAITZ ARANTZA ARBIZU ARESO BASABURUA BAZTAN BERA ETXALAR ETXARRI-ARANATZ GOIZUETA IGANTZI LARRAUN LEITZA LESAKA

GUZTIRA 293 339 542 147 437 4.018 1.921 402 1.290 422 311 431 1.575 1.431

EUSKARAZ

% EUSKARAZ

11 10 10 25 6 102 20 15 34 13 10 11 194 23

3,75 2,95 2,00 17,00 1,37 2,54 1,00 3,73 2,64 3,08 3,22 2,55 12,32 1,61

Errenta aitorpena euskaraz egiteak sor ditzakeen zailtasunak saihesteko UEMAk hitz teknikoen hiztegi txiki bat osatu du, hona hemen adibide batzuk: HIZTEGITXOA ATXIKIPEN retención BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA (BEZ) impuesto sobre el valor añadido (IVA) EKARPEN aportación ETEKIN GARBI rendimiento neto ETEKIN GORDIN rendimiento bruto ETEKIN OSO rendimiento integro GASTU KENKARIDUN gasto deducible HOBARI bonificación IDENTIFIKAZIO FISKALEKO ZENBA-

KIA (IFZ) número de identificación fiscal (NIF) KAPITAL HIGIEZIN capital inmobiliario KAPITAL HIGIKOR capital mobiliario KENKARI deducción MAILEGU préstamo OGASUNA Hacienda OINARRI EZARGARRI base imponible SORTZAPEN devengo ZERGADUN contribuyente ZERGALDI periodo impositivo

- 21 -


elkARRIZketa: Plazaola Natur Bidea >> Maitena Ezkutari

Mugiro herritik pasako da Plazaola Natur Bidea 1998an inauguratu zuten Plazaola Bide Berdeko lehen fasea. Geroztik pixkanaka lanean jarraitu dute garai bateko trenaren ibilbideari bidea irekiz eta urtetik urtera geroz eta bisitari gehiago erakartzea lortu dute. Hilabete honetan Mugiro eta Imotz lotuko dituen zatiarekin hasiko dira lanean. Udazkenerako Andoaindik hasi eta Irurtzungo Kaxarnarainoko natur bidea irekita egotea aurreikusten du Maitena Ezkutarik, Plazaola Partzuergo Turistikoko gerenteak.


Hasieratik zailtasunak izan dituzue Mugiroko zatiaren proiektua aurrera eramateko... Bai. Proiektu honekin orain dela urte batzuk hasi ginen, 2008an Viveros y Repoblaciones enpresa publikoari Kontsortzioak halako memoria bat eskatu zion eta proiektu horretan Mugiroko zatia txukuntzeko lanak planteatzen ziren. Baina bertan aurreikusten zena oso gaineko lana zen, lorezaintza eta garbitze lanak ziren gehienbat eta lurra ez zen gehiegi ukitzen. Izan ere, bertan dagoen arazo handiena azpitik pasatzen diren tuberiak dira, Irurtzunera ura eramateko kanalizazioa dago Plazaola bidearen azpian eta lur lan handi xamar bat eginez gero berehala arazoak sor daitezke. Proiektu hark ez zuen beraz, arazo handiegirik ekarriko horri zegokionez eta Agenda Local 21 programan bi urtez jarraian aurkeztu ondoren onartu egin zuten. Eskualdeko udal guztien onarpena izan zuen proiektu hark... Bai, programa horretan proiektu bat onartua izateko irizpide garrantzitsuenetako bat hori da, eskualdeko udalen onarpena izatea. Hala ere, baietza eman ondoren urte hartan bertan Nafarroako Gobernuak dagoeneko emanda zeuden diru laguntza ugari atzera bota zituen murrizketak egiteko beharrarengatik eta proiektu hori aurrera eramateko laguntzarik gabe geundela

“Mugiro herrira egongo den aldapak desnibel handia izango du� ikustean, beste alternatiba batzuk aztertzen hasi ginen. Zeintzuk izan ziren beste alternatiba horiek? Hiru aukera ezberdin aztertu genituen (erorita dagoen tunelaren eskuin aldetik, ezker aldetik eta azkenean Larraungo Udalarekin Mugirotik egitea erabaki zen) eta Lur Geroari beste proiektu bat egiteko eskatu genion. Finantzaketa lortzeko Cederna-Garalurren eta Ingurumeneko Ministerioan aurkeztu genuen, baina proiektu hori ere ez zen nahikoa izan Ministerioak onartzeko. Hori zen guri komeni zitzaiguna, %100a finantzatzen baitute eta Europatik berriz %60a). Beraz, hirugarren proiektu bat egin genuen TRACSArekin. Azken proiektu horrek hiru moldaketa izan ditu eta tramitazioa oso luze joan da baina azkenean buelta asko eman ondoren proiektua aurrera ateratzea lortu dugula esan dezakegu. Bere garaian Andoainetik Lekunberrira bitarteko zatia egin zenean zergatik ez zen Mugirokoa egin? Azpiko tuberiek sortzen zituzten ara-

zoengatik hain zuzen ere. Gainera, lehen proiektu hartan berez Lekunberritik Uitzirainoko (tunela barne) zazpi kilometroak zeuden planteatuta. Baina tunela berritzeak zituen gastu eta zailtasunak zirela eta Ministerioak ez zuen Uitziko tunela berritzea onartu eta ordainetan Mugiroko bi kilometroak egin ziren. Horiek egiterakoan ere arazoak sortu ziren, lur azpian dagoen material hori oso delikatua delako eta oso errez hausten da. Konponketa asko egin behar izan dira, ur asko galtzen delako bidean. Hori guztia ikusita mugatu egiten zigun bide horretan lanean jarraitzea, gainera bertan tunel bat ere badago erorita eta azkenean askoz ere proiektu zailagoa zen bai teknikoki eta baita finantzatzeko ere. Imozko zatia ordea eginda dago jada... Bai hiru urtez ibili dira lanak egiten eta dagoeneko San Migeltxotik Irurtzungo Axitarteraino (Bi Ahizperaino), zehazki Kaxarnarainoko zatia bukatuta dago. Azken batean, errazagoa izan zen hori aurrera eramatea, baimenak lortu genituen ingurumen sailetik eta lan sailetik. Lurren jabetzari dagokionez ere Urritzako Kontzejuak zesio bat egin zuen bere komunaletatik bide alternatibo bat egiteko eta hori guztia lortu ondoren Imozko zati hori aurrera eraman da. Baina beti buruan izanda Mugirokoari irtenbide bat bilatu behar zitzaiola.

Mugiroko Caballinetik Mugiro herrira igoko da ibilbidea eta ondoren Arruiztik San Migeltxoko zatiarekin batuko da.

- 23 -


elkARRIZketa: “274.000 euroko gastua izango du eta ehuneko ehunean Ministerioak ordainduko du� Zein izan da Mugiroko zatirako aurkitu duzuen alternatiba hori? Zati horretan bi tunel daude, bat zeharo erorita eta beste bat zutik dago baina hor ere txukuntzeko lanak egin behar ziren. Beraz egingo dena izango da, Mugiro herrira igo eta gero xenda bat erabiliz jaitsi eta berriz ere bide zaharra hartu. Nolabait bi zati daudela esan daiteke. Alde batetik San Migeltxotik hasten den zatia jatorrizko bide zaharra dena, han hiru kilometro inguru dira eta bestetik Mugirora igo (iturraskarriko bidetik) eta jaisteko zatia.

- 24 -

Horrela jatorrizko bidearen zenbat kilometro galduko dira? Kilometro bat izango da gutxi gorabehera, Mugiroko azpialdean galduko dena. Lan horiekin Andoaindik hasi eta ia Irurtzunerainoko bidea lotuta egongo da. Bai, 42 kilometro dauzkagu Andoaindik hasi eta Lekunberriraino, eta 6,5 gehiago Imotzekoekin, Mugiroko bi kilometroekin gehi orain egingo diren lau kilometro horiekin guztira 54 kilometroko ibilbidea geldituko da irekita. Imozko zatia amaituz geroztik turistikoki ibili al da? Ba egia esan oraindik ez da promozionatu ere egin. Zati hori apirilean inaugurazioa egin eta publikoki ezagutzera emateko asmoa genuen, baina orain Europako hauteskundeak direla eta ezin da inauguraziorik egin . Ministeriotik etorri beharko dute inaugurazioa egitera eurek egindako lana dela promozionatzeko baina ekaina arte hori egitea ezinezkoa izanen da. Dagoeneko publikoari eskaintzen zaien mapa eta web orrian sartu dugu baina ofizialki ezin dugu aurkezpenik egin oraindik. Mugiro herriarentzat Plazaola bide berdea bertatik pasatzea bultzada bat izango dela uste duzu? Bai, bai. Gure asmoa zen bide zaharra

ahal zen guztian aprobetxatzea, baina tunela erorita zegoela ikusirik eta ondotik bidea egiteko moduak aztertzerakoan Larraungo Udalak argi ikusi zuen egoera hori nolabait aprobetxatu egin behar zela Mugirori bizi pixka bat emateko. Proiektu honek izango duen arazoetako bat da zaildu egingo duela publiko guztientzako erabilera.

kailera batzuk jarriko dira. Ministerioan proiektu hau egin behar zela defenditu dugu eta aldaketa asko egin dira lortu ahal izateko, baina aurrera atera dugu. Mugiron egin ziren bi kilometro horiek egiten al zituen jendeak? Bai, bai, bi kilometroak jende askok eta askok egin ditu. Kontuan izan behar da jende asko haur txikiekin etortzen dela eta ibilbide hori haurren aulkitxoekin edo lau gurpileko bizikletekin dabiltzan umeek egiteko oso egokia da. Adibidez Uitzira joan etorria egitea, jada 10 kilometro dira eta batzuentzat luzeegia da eta al-

Zergatik? Orain arte natur bide hau publiko mota guztiei eskaintzen zitzaien eta orain Mugiro herrira igotzeko egongo den desnibela handi xamarra izango da. Bizikletekin edo haur txikiekin joateko zailagoa izango da eta zati hori mugatuagoa geldituko da publikoarentzat. Esan bezala alternatiba egokiarekin asmatzea ez da erraza izan baina ezaugarri hau handicap handia da guretzat. Gainera, halako desnibela egonda, lanak garestitu ere egin dira. Pistetan eta ezpondetan porlana sartu beharko delako urarekin bidea ez desegiteko. Bestalde, toki batzuetan eskailerak jartzea aurreikusten da. Caballinen presatik Mugiro herrira igotzeko oso aldapa gogorra izango da eta bizikletan bueltan datozenak abiadura handia hartuko dute eta igotzen ari denarentzat ere Latasako zubia orain (goian) eta lehen. errazago izateko es-


egiteko eskaria egin zuten ez zutelako argi ikusten erabilitako bidea eta horiek tramitatuta, orain desjabetzeekin gabiltza, ibilbideko lur batzuk pribatuak direlako.

Uitziko tren geltokiaren atzealdetik bidea irekiko da Plazaola Bide Berdea egin zenetik Uitziko geltokira iristean tunelera joateko errepidera atera behar izaten zuten erabiltzaileek. Garai batean geltokiko eraikinen atzealdetik pasatzen zen trena egun ordea lur eta eraikin horiek pribatuak dira. Hala ere lur zati batzuk desjabetu egin ziren eta aurki bidea irekitzeko lanekin hasiko dira. Maitena: “Bere garaian desjabetzea egin arren arazo batzuk medio kobratu gabe zegoen eta azkenean Kontsortziotik tramiteak egin dira Gobernuarekin eta lortu dugu arazo hori diz bueltatxo txiki bat egiteko askok Mugiroko zatia egiten zuten, gainera, paisajistikoki ere ederra da lekua. Horregatik, hemendik aurrera Mugiroko zatiari buruzko informazioa ongi ematea oso garrantzitsua izango da jendeak sorpresarik har ez dezan. Noiz hasiko dira lanak? Orain, maiatzean hasiko dira bertan lan egiten eta printzipioz lau hilabeteko epean amaituko dituzte eta horrela, dena ongi badoa, udazkenerako irekita egotea aurreikusten dugu. Gastua zenbatekoa izango da? 274.000 euroko gastua izango dute lanek. Zehazki 4 kilometro eta 136 metro izango dira, horietatik 3 kilometro eta 300 metro Mugiron eta gainontzekoak

konpontzea. Geltokiaren atzealdetik egingo da bidea, mendialdera joko da geltokiaren ondo-ondotik ez pasatzeko, eta lur eremua erditik ez mozteko, eraikinak pribatuak baitira�. Guztira 300 metroko bidea irekiko dute Uitziko geltokian eta udarako lanak amaituta izatea aurreikusten dute. Lan horiek Larraungo Udalak kontratatuko ditu eta 20.000 euro (gehi BEZa) inguruko gastua izango dute. Hala ere, Cederna Garalurren bidez Europako LEADER programari esker %60ko (BEZik gabe) diru laguntza jasoko du proiektuak. Arruitzen. Ehunetik ehun Ministerioak finantzatuko du. Irurtzunera iristeko asmorik baduzue? Bai. Bi alternatiba aurreikusten ditugu Irurtzunera iristeko. Aukera bat da bide zaharretik joanez Aixitarteko tuneletatik pasatuz iristea eta beste aukera bat izan daiteke, Arakilgo arrantzaleen bidexka erabiliz egitea. Kasu horretan, bide zaharra alde batera utziko genuke eta malkorretik joango ginake. Hala ere oraindik ez dago argi zein bide aukeratuko den. Baina jarraitzeko asmoa baduzue... Bai. Eta Irurtzundik Iruùera arteko desjabetze lanekin ere bagabiltza. Hor 22 kilometro daude. 2010ean onartu egin zen eta gero 2012an Saratsako eta Aitzoaingo Kontzejuek moldaketa batzuk

Orain arte natur bidea egiten zutenek faltan sumatzen al zituzten kilometro batzuk gehixeago? Beno denetarik zegoen. Bizikletaz etortzen den jendeak dudarik gabe kilometro gehiago behar ditu. Eta oinez paseo bat ematera etortzen denak normalean nahikoa izaten du daukagunarekin. Dena den, gehienbat kilometro gehiago eskatzen duen jendea kanpotarra izaten da, hau da, egun batzuk pasatzera etortzen den jendea. Europan adibidez, jende asko zikloturismo egitera ohituta dago eta gure asmoa jende hori erakartzea da, eta horretarako kilometro asko izan behar dituzu beraien zirkuituetan sartzeko. Beraz helburua da DOnostiraino eta noski IruĂąeraino ere natur bidea luzatzea eta horrela, jende asko etorriko litzake. Maitena, zu hasieratik zabiltza Plazao- - 25 la Bide Berdearen proiektuan lanean. Hasieran turistikoki aurreikusten zenuten erantzuna betetzen ari al da? Bai, aurreikuspenak bete dira nahiz eta orain krisian egon. Hasieran oso zaila ikusten genuen hau guztia lortzea. Urte asko daramatzagu eta ez da erraza izan. Garai hartan zenbakiak beste batzuk ziren, turismoa ere bestelakoa zen, zerbitzuak murritzagoak ziren gaur egun dauden jatetxe eta landetxeekin alderatuta. Momentu hartan zeuden zerbitzuak oso exkaxak ziren, eta alde horretatik nik uste aurreikuspen guztiak beteta daudela, bai Larraunen eta baita Leitzaldean ere. Horri dagokionez egon den garapena askoz ere handiagoa izan da Larraunen Lekunberrin baino. Adibidez, Larrunen 5 ostatu zeuden 1999an eta gaur egun 29 daude. Batzuetan pentsatu izan da Plazaolak ekartzen duen turismo horri probetxu handiagoa ateratzen diola Lekunberrik Larraunek baino, baina datuen arabera ez da horrela. Larraunen 38 negozio daude eta Lekunberrin aldiz 15. Zerbitzuak gehiago ugaritu dira Larraunen. Bestalde, bisitari kopurua ere izugarri handitu da. Lehen urteetan 2.000-3.000 bisitari izaten genituen urtean eta orain berriz, 13.000tik gora (16.000 bisitari izan genituen 2005ean) pasatzen dira.


elkARRIZketa: Patera batek bizia kendu edo eman egin dezakeelako Wolen Bah

2009an etorri zen Wolen Bah Lekunberrira bizitzera. Patera batean iritsi zen Espainiara beste 37 lagunekin. Orain gutxi bere emaztea etorri da, Anie Soule, hegazkinez. Wolen, zu Gambiako zein herritakoa zara zehazki? Ni Sare Gubu herrian jaio nintzen, baina orain nire familia Lacria izeneko herri batean bizi da eta bertan daude nire semeak, nire emaztearen ama eta nire aita. Eta zenbat senide zarete? Hiru anai-arreba gara. Ama aspaldi hil zitzaigun baina aitak bi emazte ditu eta aitaren aldetik beste lau senide ditugu. Han ingelesa da hizkuntza nazionala baina gure artean fula hitz egiten dugu.

- 26 -

Ze egoeratan bizi dira bertan? Bizitza oso gogorra da, guk han egunean behin baino ez dugu jaten adibidez eta ura lortzea ere ez da erraza. Nire familiak zorionez behiak ditu eta horrekin esnea eta haragia jan dezakegu. Sendagaiak lortzea ere oso zaila da han eta norbait gaixotuz gero ia ezinezkoa zaigu gaixoa inora eramatea ez baitago autorik ia. Eta zu Espainiara noiz iritsi zinen? Ni 2001ean sartu nintzen Espainiara, Kanarietara pateran Marokotik etorri nintzen. Nola egin zenuen bidaia? Gambiatik atera eta Nigeriara hegazkinez joan nintzen, gero handik Nigerrera autoz eta ondoren Nigerretik Libiaraino kamioiez egin nuen bidaia. Bertan bi urte lanean ibili nintzen plastikoak egiten zituzten lantegi batean eta 1.600 dolar biltzea lortu nuenean Algeriara joan nintzen eta handik Marokora, Tangerrera. Pertsona bati mila dolar ordaindu nizkion Espainiara joaten laguntzeko baina poli-

ziak harrapatu eta diru guztia kendu zidan Tangerren. Han mafia handia dago ni bezalako pertsonez aprobetxatzen bestaldera pasatzea lortuko duzula sinistarazi eta gero hantxe uzten zaituzte dirurik gabe. Esku hutsik gelditu nintzenean urte eta erdi Marokon egon nintzen eta gero aitak animalia batzuk saldu zituen eta mila dolar bidali zizkidan. Horrela, Tangerretik Aaiunera joan nintzen eta han ikusi nuen bertan egia zela pertsonek Espainiara iristea lortzen zutela, trafikokoei mila dolar ordaindu nizkien bertan ere.

“25 minutu geroago iritsi izan balira ito egingo ginen� Eta nolako esperientzia izan zenuen paterarekin itsasoa gurutzatzen? 24 orduz egon ginen patera hartan. Uda zen, gaueko hamarretan hasi ginen itsasora sartzen eta hurrengo eguneko gaueko hamarretan sartu ginen Kanarietara. Zenbat pertsona joan zineten patera hartan? Normalean 25 pertsona joan ohi dira baina gu 38 etorri ginen, denak helduak ginen, ez zegoen haurrik gure artean. Baina Espainiara iristeko hamar kilometro falta zirenean patera zulatzen hasi zen zuen pisuagatik eta ura barrutik kanpora botatzen ibili ginen. Igeri egiten bazenekien? Ez, ez. Espainiar poliziak 25 minutu ge-


roago iritsi izan balira denak itota egongo ginen. Amaierarako ura gerriraino iristen zitzaigun eta ezin genuen ezer egin. Ordurako ur espainiarrean ginen eta bertan helikoptero bat ibili ohi da, hark abisua eman zuen. Barku batean guregana hurbildu ziren, soka bat bota eta banaka-banaka atera gintuzten bertatik. Eta poliziek ongi tratatu al zintuzteten? Bai, oso ongi. Hotza genuen eta mantak eman zizkiguten baita ura eta janaria ere, zapatak... gure arazoei buruz galderak egin zizkiguten eta Kanarietan dagoen zentro batera eraman gintuzten. Han hilabete egon nintzen. Bertan 400 emigrante geunden eta bertan ez zitzaigun deus falta, ez jatekorik eta ezta edatekorik ere, horretaz guztiaz Espainiako Gobernua arduratzen da. Eta gero zer egin zenuen? Han nire arreba Espainian zegoela azaldu nien, bera Bartzelonan zegoen, Mataron, eta hara joateko dirua eman zidaten zentroko langileek. Nire arre-

ba ni baino sei urte lehenago iritsi zen Espainiara hegazkinez, bere senarrak hemen paperak lortu ondoren. Beraiei esker igeltsero lanetan aritu nintzen bost urtez. Hasieran ez zen erraza izan ez nuelako hizkuntza ulertzen, baina lankideek eta nagusiak asko lagundu zidaten.

“Krisiak ez badu onera egiten Gambiara bueltatu beharko dugu� Paperak noiz lortu zenituen? 2006an lortu nituen paperak. Niri asko kosta zitzaidan paperak lortzea baina zorte handia izan nuen lanarekin. Askori kontrakoa gertatzen zaie, paperak lortu bai baina gero lana aurkitu ezinik ibiltzen dira. Nik Mataron 2007. urtera arte lanean jarraitu nuen eta ordurako jada igeltsero lana beheraka zihoan eta Irurtzunen zegoen iloba batekin jarri nintzen harremanetan.

Eta hona etorri zinen? Bai, lehendabizi Irurtzunen jarri nintzen bizitzen eta IruĂąean ibili nintzen eraikuntza lanetan baina neguan hotzarekin oso gogorra egiten zitzaidan. Orduan Agrozumosen lana aurkitu nuen eta Irurtzundik joan-etorrian ibiltzeak gastu handia zuenez niretzat hemen logela bat hartu nuen. Azken hilabeteetan espainiar poliziak emigranteei ematen dien tratua ikusten duzunean zer sentitzen duzu? Pena handia, baina horrelakoa da errealitatea. Espainiara sartzeko Gobernua konturatu gabe edo legal sartu behar duzu eta hori emigranteen arazoa da ez Espainiarena. Legal sartuz gero ez da arazorik hemen, eta ezkutuan sartzen bazara zure arazoa da, arriskua zuk hartzen duzu. Espainiara iritsi eta lehen aldiz telefonoz aitarekin hitz egin nuenean esan zidan argi izan behar nuela ezin nintzela hemengoak baino gehiago nintzela sentitu, hemengo jendea errespetatu, arauak bete eta egokitu egin behar nuela. Nik argi dut hemen betirako emigrantea izango naizela, baina ondradua izanez gero ez dago arazorik. Hemengo jendeak asko lagundu nau. Zer izan da zailena? Hizkuntza ikastea asko kosta zait eta familiarengandik urrun egon naizen urteak ere gogorrak izan dira, bakarrik sentitu naizenean negar asko egin dut. Orain emaztea hemen dut eta ea mutikoak ekartzen ditugun. Bi seme ditugu, bi urte terdikoa bata eta urtebete eta hilabete batekoa bestea. Emazteak ingelesa eta gaztelera ederki menperatzen ditu eta lana aurkituko balu asko erraztuko luke gure egoera, baina krisiak jarraitzen badu gure herrialdera bueltatu beharko dugu.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net

- 27 -


KIROLa 10ean erabakiko da Pilotakadaz pilotakadako txapelduna Pilotakadaz pilotakada txapelketako final laurdenak jada jokatu dituzte eta hurrengo maiatzaren 10ean finala jokatuko da Lekunberriko frontoian. Zazpi bikote aritu dira pilota goxua modalitatean nor baino nor eta finalean bi bikoteren artean erabakiko da txapeldunaren postua. Partiduaren aurretik goizeko hamaiketan hasita Larraungo Pilota Eskolako infantilak arituko dira eta ondoren berriz erremonteko ikasleek erakustaldia eskainiko dute. Horien ondoren jokatuko da finala. Eguerdiko 14:00tan bazkaria izanen da, horretarako ordea aurretik izen ematea beharrezkoa izango da. (Izen ematea: 677 755 147 edo imitxaus@hotmail.com).

- 28 -

Araxes Herri Kirol Taldea Nafarroako Euskal Herria Mendi txapeldun Erronkaren II. Aldia

Iazko arrakasta ikusirik antolatzaileak aurten ere Euskal Herria Mendi Erronka prestatzen dabiltza. Maiatzaren 31n izanen da. Korrikalariak goizeko zortzietan Leitzako plazatik aterako dira eta gehienez ere 13 ordutan egin beharko dute ibilbidea. Lasterketa gogorra da, 65 kilometro baitira egin beharrekoak eta 3.500 metroko desnibelari aurre egin beharko diote. Sari banaketa, Leitzan bertan egingo da arratsaldeko 20:00etan. Izen emateko epea zabalik dago.

Nafarroako Herri Kirol Taldeen txapelketako finalean Araxes herri kirol taldea izan zen txapelduna. Nafarroako zenbait talde aritu ziren lehian. Aurtengoan haur mailan bi sari jaso dituzte eta kadete mailan ere sari baten meritua eurena da, izan ere, Ultzamako taldea osatzeko bi lagun joan ziren Araxesko taldetik eta eurekin hirugarren postua lortu zuten konbinadan eta sokatiran berriz bigarren. Astero-astero biltzen dira Beteluko frontoian Unai Ijurko entrenatzailearekin eta badirudi egindako ahaleginak emaitza onak izan dituela. Zorionak!


HAIZEAK ERAMANA

Lituaniatik iritsitako kontuak > Mikel Urrestarazu

“Ez da Europako beste herrialdeak bezain turistikoa eta horrek bere alde ona du� Ingeniaritza ikasketak egitera Betelutik Lituaniaraino joan da Mikel, bertako bigarren hiri handienean bizi da, Kaunasen. Noiztik zaude Lituanian eta zertan zabiltza? Abuztu bukaeran etorri nintzen Erasmus programaren bidez. Eta Kaunaseko Unibertsitatean Industria Antolakuntza Ingeniaritzako azken urtea egiten nabil. - 29 -

Zenbat denborarako joan zara? Nire beka 10 hilabeterako da, beraz ekain aldean han izango naiz bueltan. Zergatik aukeratu zenuen bertara joatea? Egia esan inoiz ez nuen pentsatuko Erasmus Lituanian egiten bukatuko nuenik. Baina nire irakasgai guztiak ingelesez eskaintzen zituen toki bakarrenetakoa zen eta argi nuenez kanpora joan nahi nuela dudarik gabe eskaria egin nuen. Eta ez naiz ezertaz damutzen. Zein da zure egunerokoa bertan? Nire egunerokoan egiteko nagusia unibertsitatera joatea da. Horrez gain, beti dago lagunekin egiteko planen bat, bertako ikasleek ere ekintza ezberdinak antolatzen dituzte. Eta bestela, hemen erresidentzia batean bizi naiz, beraz toki guztietako jendearekin hitz egiteko aukera ere ez dut galtzen, toki ezberdinetako jakiak probatu... Eta denbora dagoenean bidaiatzeko aprobetxatzen dut. Nolakoa da bertako gizartea? Orokorrean hotz xamarrak eta serioak dira, nahiz eta behin ezagututa oso jatorrak diren. Irribarre gehiago egitea falta zaie. Zer da gehien harritu zaituena? Zein ezberdina den gu bizi garen tokiarekin alderatuta. Oraindik garapenean aurkitzen den herrialdea da, bertako kaleak, etxeak... Oso merkea den herrialdea da. Aipatu gabe ezin utzi bertako neskak, modelo modukoak dira. Saskibaloiarekiko duten zaletasunak ere harritu nau. Janariarekin zer moduz moldatzen zara? Oso ongi. Egunero “Kavine� deituriko tokietan bazkaltzen

dugu, izan ere 2 eurogatik bazkaltzea posible da. Bazkaria hain famatuak diren zopa bat eta bigarren plater batez dago osatua. Eta afaltzeko erresidentzian etxean bezalako afariak prestatzen saiatzen gara, nahiz eta amaren janaria asko sumatzen den faltan [Kar, kar...]. Eta hizkuntzarekin? Hemengo hizkuntza ofiziala lituaniera da, eta errusiera ere badakite gehienek. Egia esateko hiru hitz baino ez ditut ikasi, nahiko zaila da eta ingelesarekin inongo arazorik gabe bizi daiteke hemen. Harritu nauen beste gauza hauxe da, nire adineko gazteek nola menderatzen duten ingelesa. Gazteleraz dakitenak ere aurki ditzakezu. Euskaldunik ez dago ia, nirekin etorritako gipuzkoar bat dabil ni bezala baina hortaz aparte ez. Espainiarrak asko ordea, horietako asko medikuntza ikastera etorriak. Bertara joateko asmoa duen bati zer gomendatuko zenioke? Ez dela damutuko. Argi dago ez dela Europako beste herrialdeak bezain turistikoa baina horrek ere bere alde positiboa du. Gainera hemen egonda merke bidaiatzeko aukera ezin hobea dago: Herrialde Baltikoak, Polonia, Errusia... Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bidali nahi badiozu, aprobetxatu! Besarkada eta agur bero bat denei Lituaniatik. Batez ere etxekoei emandako laguntzagatik, pozgarria da familia guztia ordenagailuaren beste aldean ikustea. Zuei ere Mailope eskerrik asko, izugarria baita hain urrun egonda zure herriko berriak irakurtzea. Berehala han izango naiz! Laster arte!


ekinarenEKINEZ >> Errazkingo Ostatua “Aurrez eskatuz gero edozein eskaeriri erantzuteko prest gaude”

Hilabeteak itxita eman ondoren, Iñigo Orejak eta Esther Luchak otsailaren 15ean ireki zituzten berriz ere Errazkingo Ostatuko ateak.

- 30 -

Nolatan animatu zineten ostatua hartzera? Iñigo: Ni bertakoa naiz eta Esther berriz Urnietakoa da. Hasieran Tolosan jarri ginen bizitzen. Estherrek orain arte kafetegietan eta tabernatan ibili izan da lanean eta beraz ostalaritzan esperientzia bazuen eta bera langabezian gelditu zenez aukera polita iruditu zitzaigun. Etxebizitzaren alokairua bera ere oso merkea zela ikusita animatu egin ginen. Gainera tristea ere bada herrian ostatua izan eta itxita egotea. Egunero irekitzen duzue? Iñigo: Berez asteburuetan bakarrik irekitzea da alokairuaren baldintza baina guk aste osoan zehar irekitzen dugu. Etxebizitza bat eraikitzen gabiltza Errazkinen bertan, baina horko lanak bukatu bitartean gure asmoa ostatuaren gaineko etxebizitzan bizitzea da eta hemen egonda egunero irekitzen dugu asteazkenetan izan ezik. Biok aritzen zarete hemen lanean? Iñigo: Astez Esther aritzen da gehien

bat, goizeko 09:00etatik 13:00etara irekitzen dugu goizetan eta 16:00etatik 21:00etara arratsaldeetan. Asteazkenetan itxi egiten dugu erosketak egin eta deskantsatzeko. Nik astez nire lehenagoko lanarekin jarraitzen dut. Lokalean aldaketarik egin al duzue? Iñigo: Ez dugu aldaketa handirik egin. Tabernari dagokionez balda batzuk jarri ditugu eta kafetera profesional bat erosi dugu. Halakorik orain arte ez da egon. Diotenez ostatu honen historia guztian egon den lehen kafetera da [Kar, kar...]. Bestela lokala nahiko ongi dago, hala ere, sukalde berri bat ongi etorriko litzaiguke, dagoena nahiko zahartua dagoelako. Zer eskaintzen duzue? Iñigo: Plater konbinatuak eta ogitartekoak eskaintzen ditugu. Eta gero aurrez eskatuta edozer eskaintzeko prest gaude. Hemen ibiltzen den jendearekin ezinezkoa zaigu menurik eskaintzea baina aurrez eskatuta edozer prestatu daiteke, oilasko errea, paellak, edo pertsonalizatutako menu bat. Halako herri batean posible ez dena da 40 lagunentzako jana edukitzea zeren baliteke hamar lagun etortzea edo inor ere ez sartzea.

Astelehenetik igandera irekita egongo da ostatua asteazkenetan izan ezik.

Eta sukaldean moldatzen al zarete? Iñigo: Beno plater konbinatu batzuk egiteko ez da askorik behar. Gainera ama sukaldari fina daukagu eta bazkari edo afari handiagoetan beti daukagu laguntzeko prest.

Bezeroak hurbiltzen hasi al dira? Iñigo: Pixkana hasi dira. Astez inor gutxi ibiltzen da. Orain eraikuntzako langileak dabiltza lanean herrian eta horiek goizero gosaltzera etortzen dira eta iluntzetan ere lana amaitzen dutenean pasatzen dira tragoren bat hartzera. Eta asteburuetan jende pixka bat biltzen da, larunbat iluntzetan aita eta osaba musen ibiltzera etortzen dira eta horiek bezala beste bikote batzuk elkartzen dira. Jendea ez al da animatzen? Iñigo: Beno koadrila batzuk etorri dira dagoeneko, Betelu aldetik pare bat eta Arribetik ere beste hamahiru lagun etorri ziren aurreko batean. Hala ere, hemengo jendea ez dago ohituta, Betelun adibidez ohitura handiagoa dute ostatura joateko. Adineko jendeak eta gazteek eskertuko dute ba elkartzeko leku bat izatea... Iñigo: Bai baina urte asko eman ditu ostatu honek martxa handirik gabe eta jendeak ez du ohiturarik, ni neu ere orain arte ez nintzen ostura gehiegi joaten, Betelura jaisten nintzen. Hala ere animorik ez zaizue falta... Iñigo: Ez, ez, ea pixkanaka bertso afariren bat antolatzen dugun eta ostatuaren atarian mahai batzuk jartzeko asmoa ere badugu eguraldi onarekin jendea animatu dadin.


kontuTXIKIAK

merkatu txikia LAN BILA

LAN BILA

- Iruùetik enkarguak: Iruùetik gure eskualdera ekartzeko edozein gauza (txiki edo haundi), erosketak, enkarguak‌ Nahi duzuna, egunero eta merke merkea. Deitu 629 410 007 telefono zenbakira. Jon.

- Haurrak nahiz adineko jendea zaintzeko, etxeko lanak, garbiketak edo bestelako lanak egiteko prest nago. Gaztelera eta ingelesa ederki menperatzen dut. Interesaturik egonez gero deitu 602 341 118 telefonora. Anie Soule.


- 32 -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Mailope 214 maiatza by Mailope Elkartea - Issuu