Skip to main content

Mailope 211 otsaila

Page 1

211. zkia. - 2014ko otsaila Ikusi hemen Mailope

KUXKUXEAN: Zorion agurrak ELKARRIZKETA: Lekunberri Telebista KULTURA: Bardoak HAIZEAK ERAMANA: Elizabeth Abete KIROLA: Kepa Lizarraga EKINAREN EKINEZ: Perunea

issuu.com/mailopealdizkaria

Hau amarentzat... Ainhoa Iriarte

Bertso berriak Mailoperi jarriak

Hasi da aurtengo sagardo denboraldia eta dagoeneko gure eskualdeko lau sagardotegiak zabalik daude. Lagunekin nahiz familiarekin joateko nahikoa aukera badira urrutira joan gabe, beraz animatu txotx egitera eta aurtengo sagardoaz gozatzera.


MAILOPEtxiki hieroglifikoa

K Kaixo Mailopetxikiak!

Berriz ere hieroglifikoekin gatoz eta ziur gaude berehala asmatuko duzuela oraingoan proposatzen dizueguna. Animatu zaitezte eta bidali erantzun zuzena!

-2-

!

?

Zer esanen diozu lagun bati ikusi bezain laster? Erantzuna:

Aurreko alean Ken Zazpi musika taldearen Ilargia abestiaren zatitxo baten hutsuneak betetzeko erronka proposatu genizuen. Hauxe zen erantzun zuzena:

“Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero eta zu ITSU zaude bere argia ikusteko irribarrez,GERO MINEZ,eragin didazu negarra, nire sua itzali da, ez zara GAUEKO izar bakarra,ez zara!!” Ken Zazpi taldea

Asmatu duzuenon artean zozketa egin ondoren Aldazko Irati Bildarrazek jasoko du Pamiela argitaletxeak argitaratutako liburua. Zorionak! Bidali erantzuna mailope@labrit.net-era otsailaren 20a baino lehen.

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437


04> Iritzia 08> Luze: Aner Ansorena 09> Zabal: Oskar Estanga 10> Elkarrizketa: Erreferentzi institutuaren afera 13> Kuxkuxean: Otsaileko zorion agurrak 14> Batzarre 16> Erreportajetxoa: Sagardo garaiaren hasiera

18 > Uitziko Ihoteak Gabonak amaitu eta hurrengo asteburuan ospatu zituzten uitziarrek herriko ihoteak. Urtero bezala ospatu zituzten aurtengoak ere, txerri hiltzea, gosariak, puska-biltza... Irudi ederrak utzi dizkigu.

20> Elkarrizketa: Lekunberri Telebista 21> Kirol elkarrizketa: Kepa Lizarraga

22 > Ainhoa Beraza

-3-

Eskualdeko euskara teknikariarekin izan gara bere lana gertutik ezagutzeko, gainera Lekunberri eta Larraungo Euskara Batzordeak martxan jarri duen Larunblai taldeko begirale eta parte hartzaileekin ere izan gara.

26 > Araitz-Beteluko IX. Herriarteko Krosa

Urtero bezala lasterketaren kronikatxoa eta eskualdeko korrikalarien emaitzak bildu ditugu. Sailkapen orokorrean, Javier Nagore eta Maider Gazta単aga izan dira aurtengo txapeldunak.

28> Lurrak emana: Pleurotus Ostreatus 29> Haizeak eramana: Elizabeth Abete 30> Ekinaren ekinez: Perunea landetxea

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Julio Calonge, Naiara Igartua, Laida Zabaleta, Elisabeth Abete, Ainhoa Iriarte, Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak, Plazaola, Aner Ansorena, Maider Agirrebarrena eta Nere Iriarte. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.


(H)iriTZIA Euskal Presoen eskubideen alde

-4-

Araitz eta Beteluko preso eta iheslarien eskubideen aldeko taldeak, ibarrean jasotako babesa eta egindako lan guztia eskertu nahi du. Mobilizazioetan parte hartu duzuen guztiei, azken ostiraletako kontzentrazioetan, auto karabanan , Mailopeko Gazte Asanbladari, Bilbora joan zen jende guztiari,‌ Herriko tabernetan jarri dugun zestoa osatzen lagundu duten harategi, dendak eta ekoizle desberdinak ere eskertu nahi ditugu. Atabal okindegia, Antsonea gaztandegia, Arraztio Betelu esnekiak, Balerdi esnekiak, Beteluko ura, Martiko gaztandegia, Maite harategia, Mari Tere janari denda, Rosa janari denda, Gar-goik esnekiak, Shantin sagardoak, Goikoetxea janari denda, ea nola ez boletoak erosi dituzuen guztiei. Eskerrik asko bakegintzan eta guztion eskuideak errespetatze aldera egindako lan guztiagatik. Jakina da eszenatoki berri batean gaudela, euskal jendarteak bakea, justizia, irtenbidea nahi du, behin betiko sufrimendua eta samina behin betiko atzean uztea. ETAk amaitutzat jo du bere jardunaldi militarra, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) aurrerapauso itzela eman du, beraien erantzukizuna eta bakarkako irtenbide kolektiboa onartzean, bake prozesu honetan eman beharreko pausoak emateko prest agertu dira. Baina bestetik agerikoa da, Estatu espainarrak eta frantsesak ez dutela aurrera begirako pausorik emateko asmorik. Espetxe gaiari buruzko politika berezi, mendeku eta baztertzailea ezarri izan dute azken 25 urte hauetan. Beren eguneroko praktikak legea betetzen ez dutela inork ez akusatzeko, legeak asmatu dituzte: Zigorren gogortzea betetzearren muga 40 urtetan ezarriz, orokorrean gehienez 20 urte betetzen dira; espetxeetako bizi baldintzen murrizketa orokorra (komunikazioen mailan, ikasteko debekua, espetxe kanpoko mediku asistentziaren ukapena...); baldintzapeko askatasuna lortzeko ezintasun legala; tokian tokiko Zaintza Epaitegien desagerpena, bere ordez Entzutegi Nazionaleko Zaintza Epaitegi Zentrala ezarriz. Sakabanaketa Euskal Preso Politikoa erakunde armatuaren kontrolpetik at mantentzea ei da. Horren bitartez, bere gizarteratzea lagunduko delakoan. Baina, emaitza ondorengoa da: 570Euskal Preso Politiko inguru ditugu, 50 espetxe baino gehiagotan eta euren bizilekuetatik 600 kilometrotara batez beste. Honakoa arrisku handia izateaz gain, (16 senide eta lagunek galdu dute bizia) euren senitartekoentzat berebiziko karga ekonomikoa (urtean 19.653 euro familiko) dakarte eta preso dauden

pertsonen defentsa prestatzea zailtzen du. Neurri hauek guztiak, haiek akabatzeko asmoa dute. 21 kasutan lortu dute heriotza. Txusek duela gutxi gose greba latz bat burutu behar izan zuen beraien eskubide minimoak bermatzeko; mediku asistentzia, bakartzeko ziegatik ateratzea (ziega hauek normalean zigor zelda moduan erabiltzen dira), tratu duin bat,... Espetxearen aldetik ez zuten deus lortu, baina kaletik jasotako elkartasun adierazpenak, mobilizazioak, ekimenei esker oso babestuak sentitu ziren. Zentzu horretan euskal gizartearen eskuetan, herritarren eskuetan utzi zuten, Euskal Preso Politikoen oinarrizko eskubideen defentsan egin beharreko lanaren-borrokaren lekukoa. Aurtengo urtea 197/2006 dotrinaren deuseztea izan da, “Parot� dotrina bezela ezaguna izan zaigunarena. Izan dadila hurrengoa sakabanaketa politika krudelaren amaiera. Honetarako herritar orok gure ekarpena egin beharrean gaude elkarlanaren eta mobilizaioen ondoren etorriko baita da, preso politikoei ezartzen zaien zigor bikoitzaren amaiera. Animo,eskubide guztiak guztientzat. Lortuko dugu! Araitz eta Beteluko preso eta iheslari politikoen aldeko taldea


(H)iriTZIA Ongi etorri, zorionak eta mila esker

Euskal Herriko eskubide sozialen gutuna

Ongi etorri: Urteetan zehar, etxetik kanpo egon diren lagunei, haien presentzia gure artean galarazi baitigute. Zorionak: senide eta lagun guztiei eta haien artean ni sartuko naiz; azkenean ibarrean daude. Mila esker: bidegabekeria hauengatik borrokan dabiltzan guztiei eta bereziki mila esker, gazteei, gure borroka jarraitzen baitute eta behar duenari, adorea, kemena luzatzen baitiote. Jakin badakit, orain ibarrera itzuli zaizkigun lagunak kartzelatu zituztenean, zuetako asko eta asko oraindik ere ez zinetela jaio, baina, egiten ari zena ez zela bidezkoa antzeman duzue eta gure ondoan borrokan zabiltzate. Zuen laguntzarik gabe, ez litzateke gauza bera izango. Bihotzez eskertua nago eta zoriontzen zaituztet. Esperantza daukat, egunen batean osasunagatik edota adinean aurrera goazelako, zuek hartuko duzuela gure lekukoa eta ez diozuela borrokatzeari utziko, bidegabekeria honengatik guztiagatik. Zuen ondoan izango gaituzue, gure indarrek dirauten bitartean. Aurten ere urtea bukatuko dugu, gure inguruan ibiltzen ziren lagun batzuk gabe; behar genituen bakoitzean prest agertzen ziren edozertarako eta fisikoki gure artean ez badaude ere, haien presentzia gure ibarreko txoko guztietan nabari dezakegu. Maitasunez, aurkitzen diren toki horretatik, haien ibarra eta bertako jendea babestuko dute. Bide batez, gutun hau baliatu nahi nuke, denori URTE BERRI ON bat desiratzeko. Txaro Garate

Euskal Herrian denbora laburrean hainbat greba orokor eta ehunka mobilizazio izan ditugu ezartzen dizkiguten neurriei aurre egiteko. Horregatik argi dago milaka lagun garela alternatiba bat nahi dugunak gaur egungo ereduarentzat. Krisia hasi zenetik, gobernu guztiak ezartzen ari diren politikek emaitza bakarra izan dute: krisian are gehiago sakontzea. Bizi dugun egoera ez da krisi ekonomikoaren ondorioa, krisiaren aitzakian martxan jartzen ari diren politiken ondorioa baino. Politika horien helburua herritarrak pobretzea eta eskubideak kentzea baino ez da. Madrilgo gobernuak inposatu egiten du dekretu eta oinarrizko lege bidez eta, Iru単eko eta Gasteizko gobernuek, gehiengo sozialari egindako eraso horiei aurre egin beharrean, inposaketok onartzeaz gain, euren eremuan politika antisozial berdinak eta pobretze masiboa dakartenak ezartzen dituzte. Ez dugu nahi injustizian, bidegabekerian oinarritutako Euskal Herria. Hori dela eta, lan eskubideen eta eskubide sozialen bermearen alde borrokatzera deitzen dugu, jendartearen gehiengoaren zerbitzura egongo den eredu baten alde. Asmo hau egia izan dadin, oinarrizko tresna bat behar dugu, eta hori Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna izango dela pentsatzen dugu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, borrokarako tresna baliagarria izateaz gain, alternatiba eraikitzeko bidean, aukera emango digu bestelako eredu ekonomiko eta sozial bat lantzeko, kapitalismoaren menpe egongo ez dena, eta pentsamendu eta gizarte aske bat garatzeko. Erabakiak guk hartuko ditugu, herritarrok, eta ez elite ekonomikoak. Gutuna instituzioak ezartzen ari diren politikak aldatzeko tresna izateko helburuarekin osatuko da, lehen esan bezala. Horretarako, ezinbestekoa da herritarren parte hartzea. Larraun eta Araizko taldearen aurkezpena abenduan egin genuen Lekunberriko udaletxean. Orain kartaren inguruko eztabaida hasiko dugu esparru ezberdinetara zabalduz. Gure helburua herritarren ekarpenak jasotzea da denon artean egingo dugulako Eskubide Sozialen Gutuna. Horregatik dei egiten diegu Araitzko eta Larraun ibareetan aldaketaren bidean parte izan nahi duten eragile eta herritar guztiei Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren prozesuan era aktiboan parte hartzera, norbera bere eremutik eta borroketatik asko baitugu esateko, pentsatzeko, egiteko eta eraikitzeko. Ekin diezaiogun bestelako herri eta harreman ereduen aldeko bideari. Informazio gehiago: www.eskubidesozialenkarta.com

Gaiztoak eta gainera ergelak

PPkoak eta beren aparatu osoa ez dira gauza betetzeko beren legeak. Oraingo honetan tematuta dabiltza EPPK-koei ez uzteko adierazten beren iritzi eta ideiak, oso zilegi direnak, bide batez esanda, estatu ustez demokratiko batean. Baina, ez, behin eta berriz agertzen zaizkigu beren debeku, atxiloketa eta eragozpenekin. Nonbait ez dira konturatzen zital, zentsuratzaile eta antidemokratiko moduan gelditzeaz gain, gainera geratzen direla ergel, inozo, memelo eta txepel gisa, izan ere, Eloy Velasco epaileak manifestazioaren debekuarekin lortu duen bakarra da, oztopo batzuk jartzeaz gain, larunbateko kale agerraldira EAJ alderdi politikoa ere bultzatu eta eramatea, beraz, jende gehiagok parte hartzea errebindikazio demokratiko horretan; ez dago gaizki! Tiroa ipurtondotik atera zaio PPri. Ea noiz ikasten duten demokratikoagoak izaten eta beren legeria betetzen. Apaltasun dosi handi batek ere ez lieke batere kalterik eginen. Tori, nahi ez baduzu katilukada bat, katilukada bat eta erdi!!! Xanti Begiristain Madotz, Auritz

Gutun sozialaren aldeko taldea

-5-


Bertso berriak Mailoperi jarriak Ondorengo hilean ditugu hainbat festa inauteriak gertu mozorrak presta San Blas plis-plas esanda ez egin protesta eztarria zaintzea baita gure kezka

Kantatzen diogu guk Santa Agedari titia hartzen duten haurren gordelari haurdunaldian dauden andreen zaindari bularretako minen ama zelatari

Ainhoa Iriarte (Arribe)

Sizilian jaio zen Ageda gurea maitemindu zitzaion gobernadorea bi bularrak moztea haren adorea inorena ez zara ez bada nerea

Doinua: Triste bizi naiz eta

-6-

EGUNEKO ZENTROAREN ORDUTEGI BERRIA

PILOTA GOXUA

200 BAZKIDETIK GORA!

Lekunberriko Eguneko Zentroak zenbait aldaketa egin ditu bere ordutegian. Horrela, hemendik aurrera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:30tara zabalduko ditu bere ateak. Bezeroek ordutegi horren barruan euren beharren arabera nahi duten ordutegia edo ordu kopurua aukera dezakete.

Joan den hilabetean zehar Kirol Mankomunitateak antolatutako Pilota Goxua Txapelketako finalaurrekoak jokatu ziren. Otsailean jokatuko da txapelketako finala.

Azkeneko bazkide deialdia egin genuenetik asko izan zarete Mailope Aldizkariaren egoera ekonomiko larriaren aurrean bazkide egin zaretenak, zehazki 32. Eskerrik asko denoi eta ea kopuru hori pixkanaka igotzen jarraitzen dugun. Orain ekimen berriak antolatu behar ditugu aldizkariaren biziraupena lortzeko, bidali iezaguzu zure ideia mailope@labrit.net helbidera.


elKArrimokoKA Ilbeltza Gabonak heldu ziren eta pasa berri dira dagoeneko tokaio! Turroia ahoan sartu orduko irentsi behar izan dugu, Lasarte! Familian egoteko eta kontu zaharrak kontatzeko momentua igarota, oraindik negu gorria dugu aurretik. Negu gorria, bai, eguraldiari dagokionez, animoari dagokionez eta baita gure patrikari Mikel Alvarez dagokionez. Urtarrileko aldapa famatu hori beltza izango delakoan nago familia askorentzat. Agian horregatik deitzen zioten gure arbasoek urtarrilari ilbeltza?

“Aurrera begira, urtu ditzagun izotz guztiak” Tira, ez dut uste, izan ere, garai hartan hilabete guztiak ziren beltzak etxeko ekonomiari zegokionez. Seguruenik eguraldiari egingo zion erreferentzia ilbeltza terminoak. Gainera, informatzen egon naiz eta euskaraz lau hitz ditugu urteko lehenengo hilabeteari izena jartzeko: aipaturiko urtarrila eta ilbeltza; eta horiez gain, izotzila eta loila. Lauek dute beraien zentzua eta are gehiago gaur egun. Ilbeltzak, aurretik esandako eguraldiari egiten dio erreferentzia; izotzilak, eguraldiari ere egiten dio erreferentzi baina hilabete honetan ematen diren izotzekin du lotura; eta azkenik, loila dugu, hau da, loaren hilabetea, lo egiteko hilabetea. Ikusi dezakegu, tokaio, nola ezin izan ditzakegun arrazoi asko esperantzarako pasa den hilabete honetan. Hala ere, esaera zaharrez mintzatzen ari garenez, honako beste hau erabiliko dut: ekaitzaren ostean beti dator barea. Baina ekaitzaren osteko baretasun hori guk irabazi behar dugu, izan ere, ez dago bare eta bakerik justiziarik gabe. Beraz, aurrera begira, urtu ditzagun izotz guztiak, bihurtu dezagun beltza dena kolorezko eta esnatu gaitezen loaldi luze honetatik, asko dugu irabazteko eta!

Urteberriarekin ur berria hartu genuen (ura zerbait esateagatik…), sabela ederki bete gabonak zirela eta, kontu kontari aritu ginen eta urte berriarentzako asmo berriak (edo zahar berrituak) pentsatu genituen. Baina, zerorrek esan bezala, aurretik Ilbeltza geneukan eta aurten beste hilabete batzuk irentsiko dituelaMikel Lasarte koan luze jotzeko mehatxuarekin… hala ere inauteriak arnas pixka bat emateko ere etorri zaizkigu eta, honetan ere, Euskal Herria benetan aberatsa dugu. Ez dut zerrendarik eginen, eta bai, parrandazale amorratua naizenez, mordoxka batera joateko intentzioa diat. Dena den, eta inauterien etimologia eta sinbologia edo esanahi esoterikoekin sartu gabe, beti liluratu izan nau negu aldean, urteko sasoi ilun hauetan, honelako ospakizunak. Belztasun horri, hotzari eta garaiko penei aurre egiteko bereziki kokatua den ospakizuna. Aur-

“Askotan behar izaten dugu nolabaiteko mozorroa esan beharrekoak esan ahal izateko” pegia estali eta berez debekaturik leudeken gauzak egin eta esateko aukera ematen zuena (duena) eta, zalapartaka, inguruan dabilen guztia xaxatuz, beti errebindikaziorako erabili izan dena. Azken hau da gehien erakarri izan nauena, nahiz eta egun ez den ohikoena… Askotan, gehiegitan, behar izaten dugu nolabaiteko mozorroa esan beharrekoak esan ahal izateko eta, dudarik gabe, gauza asko daukagu esateko. Esaten duzun bezala ekaitzaren ostean beti dator barea, baina nire ustez oraindik ekaitza ez dugu izan, etortzekoa da! Ea ba gabonak pasatzeaz gain gau onak ere izaten ditugun!

-7-


Nafar Gobernua beldurrez? Komunikabideak omen dira esne-gaina eta merengeaz aparte beldur gehien sortzen omen diotenak Nafar Gobernuko lehendakaria den Yolanda Barcina andereari. Hasieratik Euskalerria irratia izan omen da Gobernu honen ikuspuntutik irrati ilegala Nafarroan eta baita Euskal Irrati Telebista ere, honen digitalizazio prozesuan. Kointzidentzia bat badatorkit burura bi komunikabide hauen artekoa egia esan… EUSKARA!

-8-

tatzen zaiona. Emakume honek ez du beldurrik, nik ere bizkar-tzainak banitu arazorik eta beldurrik gabe ibiliko nintzateke kaletik, baina beno esan bezala ez du beldurrik eta ezta lotsarik ere. Komunikabideen harira esan daiteke Yolanda oso pozik bizi dela Nafarroako Erresuman, ez nabil Sadar zelaiaz, honek esa-

“Utzi guri nahi duguna ikusten” Baina gero pentsatzen jarrita Madrilera joan eta 13tv telebistako El cascabel saio ezagunean elkarrizketa bat egiten ziotelarik, hau erantzun zuen: ‘’Nafarroa oso aberatsa da kulturalki hiru errealitate daude bata Nafarroako hegoaldea erdalduna dena, bestea iparraldekoa euskalduna dena eta azkenik erdialdekoa mistoa dena, beraz oso harro sentitu gaitezke nafarrok honetaz’’. Hau entzunda ni pentsatzen jartzen naiz ea zer den Yolandari ger-

ten duen Comunidad Foral de Navarra horretaz baizik. Zergatik bizi den pozik? Bere komunikabideak ondoan dituelako, bere burua engainatzen jarraitu dezakee-

lako gustura beti ere. Adibidez: telebista pizten badu, Navarra Tv dauka, (Más cerca de tí) hau da euren leloa… Eta bai! Yolandaren ondo-ondoan daude. Egunkaria irakurri nahi duela, Diario de Navarra (honen inguruan ez dut iritzirik emango, ez baitago tokirik) eta azkenik Burgosa badoa auto ofizialean edo… Irratia piztu eta hor dauzka; Cope, Cadena Ser, Radio María eta abar eta abar. Euskalerria irratia Europak begi onez ikusi ondoren lizentzia bat jaso beharko du Nafar Gobernuaren eskutik duela aste gutxi jakin dugunez, ni oraindik ez nintzateke fidatuko. Eta Euskal Irrati Telebista Nafarroan digitalki ikusi nahi dugula esan dezagun! Doraemon, Sin Chan (euskaraz), Goenkale eta El conquistador bereizmen handian ikusi nahi ditugula besteak beste. Yolanda zuk badakigu ez duzula ikusiko baina utzi guri nahi duguna ikusten emakumea. EUSKAL TELEBISTA ETA EUSKAL KOMUNIKABIDEEN ALDE EGIN DEZAGUN!


Errituak Garai bereziak bizitzen ari gara. Ez gara gehiegi ohartzen nire ustez, baina aldaketa oso sakonak gertatu dira gure bizitzeko moduan eta orain “normal” bizi garela iruditzen zaigu. Orokorrean naturarekin lotura asko galdu dugu (ez bada mendi buelta bat ematera goazela edo...) eta gure izaerarekin sinesmenekin ere dezente galdu dugu. Gauza asko gertatzen dira gure inguruan eta gure barnean, horietaz ia oharkabean pasatzen garelarik. Urtaroz urtean lau aldiz aldatzen gara, bakoitzak naturan, eta ondorioz gure barnean dituen ondorioekin. Udaberrian dena loratzen hasten da, udaran loratu eta zabaldu, udazkenean uztak biltzez bukatu eta tresna zaharrak bota, neguan atseden hartu eta birsortzen joan... Beste hainbeste pasatzen da pertsonaren barruan. Jaiotzen gara, ume izatetik nerabe izatera pasatzen goaz, sexualitatearen garapena, helduaroa, heriotza... Beste hainbeste gizartean, herriaren antolaketa dela, garenaren ospakizunak... Baina, zer da erritual bat? Niretzat (ez dut inongo hiztegitan begiratu), erritual bat zerbait barneratzeko, kanporatzeko, ospatzeko, sendotzeko, lantzeko, gogoratzeko... modu sakonean egiten dugun ekintza bat da, beti ere errealitatearen alderdi “ez ukikorrei” lotua. Suposatzen dugu eliza etorri aurretik bazirela erritualak gauzen inguruan, udari hasiera emateko sua, neguko olentzaroa, akelarreak... Dena den, “santasantorum” etorri zenean, errito guztiak berera ekarriz, guztiei bere ikuspuntua emanez, bekatuarena eta Jainkoaren borondatearena, sakramentuak sortuz, santu eta jaiak sortuz... Hor gizakiaren balioa beti beste zerbaiten pean uzten.

“Naturako gauza askok kudeatzen gaituzte gu ere” Garai berri hauetan, pertsonalki eta gizartearen zati handi batean elizak eman dizkigun balio eta erritoekin bat ez gatozela badakit. Ez bakarrik jende interesatu askok besteak bere modura maneiatzeko erabili dituelako, ez bakarrik munduaren irudipen horrekin bat ez gatozelako, gure errealitateetara moldatzen diren erritoak behar ditugulako baizik. Elizarena fase bat izan dela ulertzen dut, bere modura mesede handia egin duena gizartea antolatzeko, (kalteez beste batean hitz egingo dut!), baina gaur egun urruti dagoena gure mundua ulertzeko eratik. Nire iritziz, gaur egun ulertzen dut naturarekin bat garela, ez gehiago ez gutxiago, guk gauza asko kudea ditzakegula naturan baina naturako gauza askok kudeatzen gaituztela gu ere, beraz, gure inguruarekin eta gure denborarekin gertuago eta errespetu handiagoz egoteko erritualak landu behar genituzkeela uste dut.

Berdina gizakiaren jaiotzarekin, ospatzea gustatuko litzaidake, mundura ongi etorria ematea, berdin nerabeza-9roarekin, harremanak egiteko aukerarekin, sexualitatea garatzen hasteko aukerarekin (oraingoz, gaueko ordu txikitan, alkoholez blai eta musika “apaingarri” dagoen zulotan elkartzea da eta gero kale bazterretan ahal moduan bizitza bilatzea da lehen aukera...). Inauteriak bezelako erritoek ere zentzu asko galdu dute, aste santua ba.... Nola ospatzen ditugu urtaroen aldaketak? Udaberrian sarrera, udaran, udazkenean, eguberrien errito zaharkituak... Azken hauetan argi ikusten da izpirituak zentzu asko duela baina moduak zahartu direla. Eta zer esan heriotzaren inguruan dauden erritoez... Heriotza ulertzeko modu ilunaren inguruan daude elizarenak, non edozein pertsonaren hileta “uniformizatzen” den... Dena den, inork ez digu guk behar dugun erritoa asmatuko, agian balio ahal digute daudenak, baina zergatik ez gure neurrikoak sortzen hasi? Pertsona bezala eta herri bezala, nork daki, agian noizbait Nazio bezala...Erritoa, herritik, herrira!


elkARRIZketa: Erreferentzi institutuaren afera >> Javier Legarra: Larraungo alkatea

- 10 -

“Ez gara gai izan denok adostasunez gure eskaera batera egiteko” 2013ko urriaren 25ean eta abenduaren 17an egindako batzarretan hartutako erabakia berretsiz, Leitzako Amazabal Institutua Larraun eta Lekunberriko Ibarberri Ikastetxeko ikasleentzat Erreferentzia Zentroa izan dadila eskatu zion Larraungo Udalak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailari joan den abenduaren 18an sinatutako idatzi baten bidez. Horrela ba Foru erkidegoko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak aurreikusten dituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretua “premiaz” aldatzeko eskatu zion Nafarroako Gobernuari. Larraungo Udaleko alkate den Javier Legarrarekin izan gara.


Ikasturte hasieratik gaur arte nola bizi izan duzu eskola garraioaren arazoa? Ba ikara handiarekin, oso kontu erraza behar lukeena, nahiko gai polemiko bihurtu delako eta guztiz nahasi delako. Ikasturte hasieran guraso talde batek jo zuen zuengana ezta? Bai hala da, Larraungo Udalera etorri ziren laguntza eske edo azalduz Ibarberriko ikasleen erreferentzia zentroa Biurdana dela arautzen duen Foru Dekretu bat egon arren beraiek euren seme-alabak Leitzako Amazabal Institutura bidali nahi zituztela. Joan den ikasturtean zortzi lagun zeuden Larraundik Leitzara joaten zirenak eta beraientzako taxia jarri genuen Lekunberriko Udalaren eta gure Udalaren artean. Bestalde, Lekunberritik Amazabalera joaten ziren

“Zerikusi zuzena du gai honetan gobernuaren borondate politikoak eta hori falta dela ikusi dugu” ikasleek Araitz aldetik joaten zen autobusean zeuden leku libreak aprobetxatzen zituzten Leitzako ikastetxera joateko. Ikasturte honetan ordea, Leitzara joateko ikasle ikaragarri zeudela ikusita bi udalen artean egindako akordio baten bidez autobusa jarri genuen eta arazoa nahiko ongi konpondu genuen. Beraz, garraioarekin baino, gatazka Erreferentzia Zentroaren gaiarekin sortu da, Nafarroako Gobernuari nola eskatu, nola bideratu, nola aurkeztu... Orduan guraso talde horrek Udalera jo aurretik ikasturte honetarako zegoen ikasle kopurua ikusita zuek jada autobus bat jartzeko ideia aurreikusten

zenuten? Bai, bai. Guk Lekunberriko Udalarekin “Comisión mixta” Larraun-Lekunberri izeneko organo bat daukagu sortuta eta batzorde horretan landu zen gai nagusienetako bat bereziki hau izan zen. Eta zuek Erreferentzia Zentroa aldatzearen aldeko zineten? Bai, Larraunen zinegotzi guztiok aho bateko adostasunez uste genuen Biurdanak jarraitzen du izaten erreferentzia zentroa. Amazabal izan behar zela erreferentzia zentroa, hor daude gainera batzarreEz duzu uste Lekunberriko Udalak hotan hartutako akordioak. Nire uste parrretan erruaren zati bat baduela bere tikularrean, Leitzara zein Iruñera joatea jarrera argitasunez ez azaltzeagatik? aukeratzea, biak, dira legitimoak eta Bai, luzatu egin da, baina pentsatzen dut bakoitzak legitimitate osoz aukeratu guk hartu dugun bezala beraiek ere erabeharko luke. Guk pentsatzen genuen baki bat hartuko dutela epe motzera. gai ginela erabaki bat hartzeko eta lehendabiziko momentutik Amazabalen Zein uste duzu dela arazoaren muina? alde egitea erabaki genuen. LekunbeNire ustez, Erreferentzia Zentroa aldarriko Udalak ordea ez zuen horren garbi tzeko eskumena Nafarroako Goberikusten eta eztabaida prozesu bat irenuak izanik zerikusi zuzena du gai honekitzea iruditzen zitzaien egokiena eta tan gobernuaren borondate politikoak azkenean bozketa baten bitartez erabaeta guk Hezkuntza Departamentuarekitzea. kin izandako bileretan argi ikusi dugu borondate hori falta dela. Nire iritziz, Baina ikasturte hau aurrera doa eta A ereduaz ariko bagina ez legoke inooraindik eztabaida hori irekitzeko lako arazorik baina D ereduan gaude dago... eta gustatu edo ez momentu honetan Bai. UPNko Gobernua daukagu eta berak erabakiko du Foru Dekretu hori aldatu Eta bien bitartean guraso eta herritar edo ez. askok euren kabuz irtenbidea bilatzen saiatzen ari dira... Eta horren aurrean zer egin? Bai, gaia gehiegi korapilatu da. Orain Guk, Larraun eta Lekunberriko Udalen Amazabal Institutuaren aldeko Plataartean sortutako batzorde horretako forma sortu da eta guk Udal bezala bileretan argi eta garbi esan genuen helburu berdinak izan arren, ez zait hau aldatzeko behar-beharrezkoa zela gustatzen hori lortzeko hartu duen denak batera joatea, Larraun eta Lebidea.

- 11 -


elkARRIZketa: “Eskolan euskara batua erakutsi behar bada ere, ezin da modu berean jokatu leku guztietan� kunberriko Udalak, Apyma, gurasoak, eta Leitzako eta Irurtzungo Udalak. Azken horiekin ere hitz egin genuen babesa eskatzeko eta prest zeuden. Gertatu dena da Lekunberriko Udalak argi ez izatearekin eta denbora eskatu zuenez denok batera aurrera egin ezinik gelditu ginela. Eta bestalde ikusita kanpotik zer-nolako presioa ari zen sortzen, beharrezkoa ikusi dugu guk gure erabakiarekin pausoa ematea. Batzordean argi utzi genuen dokumentu bakar batekin denok elkarrekin jotzea Nafarroako Gobernura, baina horrenbeste aldrebestu da kontua... - 12 -

Honek guztiak zertan bukatuko duela uste duzu? Nik beti esan dut bi faktore daudela gai

Amazabal Institutua Erreferentzia Zentro izateko eskaria egin du Larraungo Udalak.

honen gainean, alde batetik aipatutako Gobernuaren borondate politikoa eta bestetik osagai teknikoa izango litzatekeena. Hau da, Amazabalen oso ikasle gutxi daude Biurdanarekin alderatuta, ekonomikoki hobe datorkigu bai guri eta baita Gobernuari ere, eta euskararen aldeko ikuspuntutik ere zonifikazioaren alde egingo genuke horrela. Osagai teknikoak kontuan hartuz gero, argi eta garbi balantzak Amazabalen alde egiten du. Baina borondate politikoa falta zaigu eta ni horrekin nahiko

ezkorra naiz, uste dut datorren ikasturterako ez dugula lortuko. Ez ditugu gauzak ongi egin, ez gara denok batera adostasun batekin joateko gai izan. Niri pena ematen dit, gai serioa da, gure seme-alaben heziketaz ari gara eta nik uste jendeak paperak zeharo galdu dituela. Tristea da eta aldi berean, salatzekoa pertsona batzuen jarrera, zeren onartezina da etekin politiko bat lortzen saiatzea horrelako gaiarekin. Maila eskasa ikusi dut gai honekin.


Oier eta Araitz Otsailak 1 eta otsailak 8, 11 eta 3 urte Zorionak bikote!! Egun on ona pasa eta muxu haundi bat etxekoen partez.

Aintzane Eskamendi Otsailak 5, 4 urte Ekaitz, ama ta aitaren partez muxu haundi bat etxeko sorgiñari.

Nere Zabaleta Olasagarre Otsailak 11, zortzi urte Zorionak!! Muxu handi bana zure Amonak, Ama eta Aitak, eta ahizpa Jonek maitasunez etxetik.

Hodei Otsailak 10, 4 urte Zorionak eta ongi pasa pottoko!! Haizea, Amets, amatxo eta aitaxon partetik.

Mª Kruz Etxezarreta eta Bixente Otamendi Berrogeita hamar urte elkarrekin pasa ondoren egun zoriontsu bat ospatu dezazuela zuen urrezko ezteietan senide eta familiakoekin. ZORIONAK!

Alain Otsailak 1, 2 urte ZORIONAK MORRUSKILO eta muxu bat aita eta amaren partez.

Julen Otsailak 5, 10 urte Urtetik urtera gero eta handiago eta gero eta jatorrago zaude! Muxu handi bat zuretzat, Manex, aita eta ama. Saioa eta Adur Urtarrilak 25 eta Urtarrilak 27, 12 eta 10 urte Zorionak Saioa eta Adur zuen gurasoen partez. Muxu haundi bat. - 13 -

Joanes eta Mattin Goikoetxea Urtarrilak 28 eta otsailak 13 ZORIONAK BIKOTE!! 5 ETA 8 URTE!!! Egun ona pasa eta muxu asko eskuratu!!!

Arantxa Gorostegi Otsailaren 18an urteak betetzen dituzu. Zorionak ama, egun polita desio dizugu eta bazkari baten bueltan ospatuko dugu. Etxekoak.

Joseba Eskamendi Otsailak 12 Zorionak aitatxo! Egun on ona pasa eta muxu haundi bat. Izarne, Egoi eta amatxo.

Urtzi Argiñarena Otsailaren 5ean urtea beteko du. Zorionak etxeko ttikiari. Ongi pasa zure eguna. Muxu pottolo bat Familikoen Josu partez. Otsailak 16, 2 urte Zorionak Josu zure famili guztiaren partetik, bi urte jada, ze azkar pasa den... Asko maite zaitugu, zu zara gure biziaren poza. Oso egun polita pasa eta Muxu Potolo Potolo bat denon partetik.

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.


BATzarre Zabortegi zaharra konpontzeko Sustrai Erakuntza Fundazioko diru laguntzen zain topaketa Lekunberrin

- 14 -

Urtebeteren ondoren Lekunberriko zabortegi zaharrak egoera berean jarraitzen du. 2012ko urrian izan ziren lehen luizi txikiak bertan, baina hurrengo hilabeteetako euriteek okertu baino ez zuten egin. Zabortegiaren azpiko ubidea itxita gelditu zen errekak zekartzan hondakinekin eta horrek eragindako presioak luizi ikaragarria eragin zuen zabortegiko zaborra Mugiroko parajeetaraino errekan behera eramanez. Eurite garaia gertu den honetan zabortegiaren azpiko ubideak ez dira konpondu. Lekunberriko udal ordezkari batek azaldu digunaren arabera, gertatutakoaren berri izan zutenean 112ra deitu eta Ebroko Ur Konfederazioko eta Nafarroako Gobernuko zenbait departamentuetako langileak hurbildu ziren baina ez zieten irtenbiderik eman. Horren aurrean, Udalak Eunate Ingeniaritza enpresa pribatuarengana jo zuen arazoa konpontzeko proiektu bat eskatuz. Proiektu horrek mendimazelan hodi luzeagoak jartzea proposatzen du, baina hori gauzatzeko 130.000 euro inguruko aurrekontua beharko luke Udalak. “Proiektua Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta Nafarroako Gobernuari aurkeztu genizkion baina oraindik eran-tzun baten zain gaude. Gure iritziz euriteen ondorioz gertatu zenez Konfederazioaren ardura da kalteak konpontzea, baina bestalde Lekunberrin dagoen zabortegi zaharreko lur eremu horren titularra nafar gobernua izanik bere arazoa ere bada, baina ez batak eta ez besteak ez digu konponbiderik eman�.

Azken bolada honetan Nafarroako herri askotan enpresa pribatuak gogor ari dira harrobiak eta meategiak martxan jarri edo zabaldu nahian. Horren aurrean, Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroako harrobiek eta meategiek kaltetutako herri eta ibarren arteko topaketa antolatu du Lekunberrin, heldu den otsailaren 8rako. Esperientziak partekatuz herrien arteko ezagutza izatea da helburua, horrela elkarrekin aritzeko aukerak aztertuz. Bertan Larraungo ordezkarien parte hartzeaz gain, Nafarroako zenbait herritatik ere jendea etorriko da, besteak beste: Zilbeti, Baztan, Olazagutia, Erreniaga, Aezkoa, Zangoza, Arakil, Lantz, Jaitz, Altsasu. Horrez gain, otsailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, Kontsumo Taldeko bilera eginen da (Nahi izanez gero umeentzako ludoteka zerbitzua izanen da).

Bertso afaria Uxue Alberdi eta Andoni EgaĂąarekin Martxoaren 15ean Lekunberriko Kattagorri Elkartean bertso afaria izanen da Uxue Alberdi eta Andoni EgaĂąa Bertsolariekin. Bertso Eskolak eta Kattagorri Elkarteak elkarlanean antolatu dute saioa eta ziur giro ezin hobea izanen dela. Sarrerak 15eurotan erosteko aukera izanen da martxoaren 1etik 13ra Ainhoa eta Elosta tabernetan.


Elkartasun astea Pasa den abenduan, Lekunberri-Larraungo Guraso Elkarteak eta Gizarte Zerbitzuak, eskolaren laguntzarekin, Elkartasunaren Astea antolatu zuten. Bertan jostailu eta janari bilketa egin zuten. Neska-mutilak eta euren gurasoak aste betez ibili ziren jostailuak eta jaki ezberdinak eskolara eramaten. Antolatzaileek, parte hartu duten familiei eta beraien semealabei, eskerrak eman nahi dizkiete adierazitako elkartasunagatik (batzuek ia egunero ekarri zuten zerbait). Guztira, 320 kg janari eta eskualdean inoiz jaso ez den jostailu pila biltzea lortu zuten. Janaria Iruñeko Elikagai Bankura eraman zen, beharra duten familien artean banatzeko. Jostailuak berriz, Senegalen haurtzaroaren munduan lan egiten duen GKE baterako, “Fundacio Talibes”, izanen dira. Gauza bera egin zuten Betelun egindako jostailu trukaketa azokan soberan gelditu ziren jostailuekin. Bertan ere, ikasleak eta gurasoak etxean zituzten jostailuak eskolara eramaten ibili ondoren trukaketa azoka antolatu zuten. Horrez gain egunean bertan sormena lantzeko tailerra egin zen ikasleekin. Antolatzaileak: “Oso pozik gaude herritarren erantzunarekin, eta neska-mutilen itxaropenarekin jostailuak ematerakoan. Senegalen kalean bizi diren haurrak (talibes haurrak), jostailuak izatea lortu nahi dugu. Bide batez, jendea horrelako ekintzetan parte hartzea animatu nahi dugu, eta lanean jarraitzea haurren eskubideak ziurtatu eta errespetatu daitezen”.

Mailope Aldizkariko bazkideen batzarrak Urteroko bazkideen batzarra eginen dugu otsailaren 14an, iluntzeko 20:00etan, Mitxausenea Kultur Etxean. Bertan parte hartzera deituta zaudete bereziki aldizkariko bazkide zareten guztiak. Honakoak izango dira landuko ditugun gaiak: 2013. urteko kontuak eta 2014. urteko aurrekontua, dirua biltzeko ekimenak, bazkide kopurua eta kuota, zuzendaritzarako proposamen berriak eta estatutuen aldaketa. Inoiz baino garrantzitsuagoa da zuen parte hartzea. Animatu!

Pixka bat asko izan daitekeelako... Gizarte Zerbitzuaren laguntzarekin, Araitz eta Beteluko udaletxeek sustatuta, abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra elikagai bilketa solidarioa egin zen Araitz-Betelun. Kanpaina horretan 253Kg elikagai bildu ziren eta jasotako guztia Nafarroako Elikagaien Bankura bideratu da. Aurrerantzean ere, horrelako kanpaina gehiago egiteko asmoa dago eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztete antolatzaileek. Antolatzaileak: “Elikagai bilketa horretan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu eta baita kanpaina hau aurrera eraman ahal izateko tokia utzi diguten Beteluko eta Arribeko dendariei ere”. Bestalde, elikagai beharra duen edonor Gizarte Zerbitzuarekin kontaktuan jar daiteke: ssbirurtzun@infolocal. org e-postaren bidez edo 948 60 06 94 telefono zenbakian.

- 15 -


erreportajetxoa >>

- 16 -

Kupelen bueltan... Irekita dago aurtengo txotx denboraldia. Gure eskualdeko lau sagardotegiek, Juanluzenea, Martintxonea, Toki Alai eta Larraun, euren ateak ireki zituzten joan den hilaren erdialdera. Aldazko Martintxonean Inaxio Begiristainek dagoeneko leku ezberdinetatik etorritako bezeroak izan ditu, madrildarrak, arbizuarrak, katalanak, iruñearrak... Aurtengo sagardoa iazkoa baina mikatzagoa dela azaldu digu Inaxiok: “Aurten sagarra ez da gipuzkoarra, kanpotik ekarri dugu, Frantziatik, eta sagardo hau iazkoarekin alderatuta minagoa da eta eragina ere badu kolorean, horixkagoa da nahiz eta gero argitu egiten den”.

Martintxonean txikienek ere sagardoaz gozatzeko aukera dute, izan ere alkoholik gabeko sagar zukua botilaratzen du Inaxiok bezero gaztetxoenei eskaintzeko. Txorixoa, bakailaoa, txuletak intxaurrak... Iribasko Larraun Sagardotegian ere sagardotegiko menu tradizionala jateko aukera dago. Ilbeltzaren 25ean ireki zituen Aingeru Larrasoañak bere kupelak. “Nik sagarrondoak Orbaibarren dauzkat, bertan bero handiagoa egiten duenez hartzidura luzeagoa da baina sagarra gozoagoa izaten da. Aurten uda ona egin du sagarrentzat baina urte-txandaketa izan da eta sagar gutxi izan dira, horregatik sagarrondo gutxi


Fermin Valencia eta Aingeru LarrasoaĂąa.

Tafallako Gaiteroak ere bertan izan ziren.

Lizarrako talde honek euskal folka eta Erdi Aroko musika estiloa nahasten ditu.

- 17 -

dituztenek behartuta egoten dira kanpotik sagarra ekartzera�. Aingeruk berak ere kanpotik ekarri ditu aurten sagarrak, Normandiatik, bere sagar sailak oraindik ez diolako %100 ematen. Larraun Sagardotegira ere Euskal Herriko txoko ezberdinetatik hurbildu ziren kupelen irekierara. Bertan giroa alaitzen, Lizarra aldeko Kolf taldea, Ta-

fallako gaiteroak eta txalapartariak izan ziren. Fermin Valencia abeslari nafarra izan zen denboraldia estreinatzeko arduraduna, berak egin zuen lehenengo txotx hori eta atzetik banan-banan beste guztiak. Bazkalostean gainera Ferminek kontzertu txiki bat eskaini zuen Floren Aoizekin batera.

Batzuk hirunaka ere bete zituzten edalontziak.


kULTURa Plazaola: 100 urte eta ehunka bizipen Joan den ilbeltzaren 19an Plazaola trenbideak 100 urte bete zituen. Mendea pasa da Plazaola trenak lehen aldiz bidaiariekin Iruñetik Donostiarako ibilbidea egin zuenetik eta trena bertatik ibiltzen zen urte haiek ezagutzen zituztenek hamaika oroitzapen gordetzen dituzte. 85 kilometroko tarte horretan 17 geltoki, 66 tunel eta 32 zubi eraiki zituzten. Garai hartan penintsula osoan zegoen tunelik luzeena eraiki zuten Uitzin, 2.700 metrokoa. Urteurrena ekitaldi ofizial batekin ospatu zuten Lekunberriko Geltokian, bertan izan ziren Plazaola trenbideak zeharkatzen dituen herrietako udal agintariak, Nafarroako Gobernuko zein Gipuzkoako Aldundiko Turismo Zuzendaritza eta Partzuergoko kide pribatu eta publikoetako batzuk. Plazaolaren hasierako urteetatik hasita gaur egun arte izan duen bilakaera - 18 laburbiltzen zuen ikus-entzunezko bat eskaini zuten. Ondoren, Juan José Mar-

tinenak, Nafarroako Agiritegi Orokorreko Zuzendari ohiak, laster argitaratuko duen “Historia del Plazaola” liburuaren kapitulu garrantzitsuenen aurkezpen bat egin zuen. Amaitzeko hamaiketako bat izan zen bertaratutako guztientzat Kantinan.

Hainbat ordezkarik hartu zuten hitza ekitaldian. Plazaola trenaren artxiboko argazkia.


kULTURa Uitzikoekin, hemen dira inauteriak Gabonak amaitu eta ondorengo asteburuan ospatu zituzten urtero bezala inauteriak Uitzin. Larunbat goizean etxean aurkitutako “zarpekin� mozorrotuta irten ziren herritarrak ordura arte gizentzen edukitako txerriaren bila. Igandea puskabiltzaren eguna izaten da, eta herrian barna ibili ziren etxez etxe eskean. Batean otordutxoa beste etxe batean gastuak ordaintzeko diru pixka bat... Arratsaldean kontuak egin eta hurrengo urterako maiordomoak aukeratu zituzten. Aurten Kiko eta Kike aritu dira maiordomo lanetan eta hurrengo urtean Ander eta Mari Martirena izango dira, eurek atera baitzituzten lehenengo bi erregeak banatutako karten artetik.

Herriko amonak ere parrandan ibili ziren! Arg: Laida Zabaleta

Txikienak ere mozorroturik irten ziren kalera. Argk: Naiara Igartua

- 19 -

Badator Bardoak 2014 Otsailaren 7an ekingo diote Bardoak 2014ko lehen bertso saioari eta apirilaren 12ra bitarte hamasei talde eta 110 parte hartzaile arituko dira bertsotan. Gure eskualdean bi talde aurkeztu dira, Paalletan Mocedades eta Mailopetarrak. Lehen talde hori Arkaitz Goikoetxeak, Julio Sotok, Joana Zigandak eta Luis Mari Larretak osatzen dute, eta horiekin batera aurkezle lanetan arituko direnak berriz Aitziber Eleta eta Juan Mari Irastortza. Mailopetarrak hirukotea aldiz, Oskar Estanga, Aritz Saragueta eta Aitor Irastortzak osatu dute eta eurekin aurkezle lanetan ibiliko dira Mikel Lasarte eta Ainhoa Iriarte. Beraz, Larraungo helduen bertso eskolako zenbait ikasle estreinakoz arituko dira maila honetako saioetan. Lehenengo fasean 16 saio burutuko dira eta bigarren fasean

beste 6 saio, horietan sailkatutako taldeekin finala eginen da apirilaren 12an Lesakako frontoian. Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Larraungo eta Araizko Udalen laguntzarekin lehen fase horretako bi saio antolatu ditu gure eskualdean. Otsailaren 15ean, 19:00etan Gaintzako Elkartean bertso-merienda izanen da Mailopetarrak eta Baztango Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera taldearekin. Bigarren saioa, otsailaren 21ean izanen da Uitziko Merkualde elkartean, 20:00etan, bertan Paalletan Mocedades eta Berako Bordboiak arituko dira. Informazio gehiago www.bertsozale.com atarian.


elkARRIZketa: Deus ez delako perfektua... Lekunberri Telebista

Lekunberri Telebista Taldeak “Deus ez da perfektua” telesaila sortu berri du eta dagoeneko zenbait kapitulu ikusgai dira sarean. Bi astetik behin emititzen da eta Lekunberri Telebistan egiten duten programaren barruan estreinaldia eta toma faltsuak eskaintzen dituzte. Nondik sortu zen telesaila egiteko ideia? Telebistaren 5. denboraldia iristear zegoela, berritasunen kutxa ireki genuen eta informazioaz gain eta sekzioez at entretenimendu ezberdin baten bila hasi ginen. Behin Donostiatik bueltan, autobusean, Maddi Begiristain topatu nuen eta hitz egiten hasi ginen. Berari idaztea gustatzen zitzaiola esan zidan. Aitzakiarik jada ez zegoen! Gidoiak idazten hasi ginen.

- 20 -

Eta zer moduz moldatzen zarete? Dagoeneko kapitulu asko prestatu dituzue edo pixkanaka zoazte? Primeran, bioi umorea asko gustatzen zaigu eta oso ongi pasatzen dugu gidoiak idazten. Gu beti aurreratuak goaz, kapitulu bat grabatzen denean beste bat idazten da, eta beti bat erreserban egoten da, hau da, atal bat emititzean beste bi idatzi ditugu. Oraingoz emititutako lau kapituluetan bi protagonistak banaka aurkeztu dituzue eta bakoitzari bere kapitulua eskaini diozue. Formatu hori mantentzeko asmoa duzue? Printzipioz bai, baina ez dira bata bestearen independiente. Kapitulu bietan agertzen diren bi pertsonaia daudelako, bata Jessicah edo ‘’Choni’’ pertsonaiaz egiten duen Stefi Milenova eta bestea hemendik kapitulu gutxira ezagutuko dugun bizilagun kuxkuxero batek batzen dituelako bi pertsonaien erralitateak. Aurrerago ikusiko dugu zer gertatzen den. Bi eta lau minutu arteko kapituluak izan dira orain arte... Jendeak ez omen du denbora askorik, orduan gure erabakia oso argia izan zen, atal motzak eta freskoak, ikusteko errazak direnak eta lortu dugula esan daiteke. Nahiz eta jendeak eskatu digun luzeagoak egiteko eskas geratzen zaiolako.

Nolakoa da Ibanen izaera? 18 urteko Lekunberriko mutila da, berez ez da hemengoa, hau bere 5. etxea da. Honen amak gizonak oso gustuko ditu eta gauean ateratzea ere gogoko du. Iban oso pertsona jatorra da, baina ez du jendearengan konfiantzarik beldurra ematen diolako berriro ere bakarrik gelditzeak, etxebizitzaz aldatu behar duelakoan. Iban bultzatzen duena Andoni dugu bere lehengusua eta nahiz eta gogorra den berarekin, asko laguntzen dio.

“Atal motzak, freskoak eta ikusteko errazak izate nahi genuen eta lortu dugula esan daiteke” Eta nor da Leire? Bere familiako kideak ‘’Opus Dei sekta’’n sartuta daude, PP zaleak dira eta nola ez sei anai-arrebak igandero elizara joaten dira. Bere lagun onenak Maider eta Edurne dira, azken hau bisexuala da, baina Leirek oraindik ez du horren berri. Neska nahiko alaia da baina ongi ezagutzea kostatuko zaigu ez delako erraztasunez irekitzen. Programa bat egitearekin alderatuta zein zailtasun izan dituzue edo dituzue? Lana askoz handiagoa da, Maddirekin geratu, gidoia idatzi gero aktoreei idatzitakoa pasa, hauen zalantzak argitu, grabaketa eguna jarri, grabatu eta azkenik atala muntatu eta emititu. Programa errazagoa da, jende gutxiago mugiarazi beharra da. Telesaioan 16 pertsona gabiltza lanean aktore eta lankideen artean eta hau dena koordinatzea zailagoa da saioko 6 pertsonekin konparatzen badugu.


“Mendira bai, baina arriskurik hartu gabe!” >> Kepa Lizarraga Hori da Kepa Lizarragak jarraitzen duen leloa. Kirol arloan esperientziadun medikua da Kepa eta joan den hilean Lekunberrin eskaini zuen hitzaldian besteak beste mendian gertatzen diren istripu eta ezbeharrak nola saihestu eta halakoetan aurre egiteko zenbait irizpide eman zituen. Ezagutzen ez zaituztenontzat: Nor da Kepa Lizarraga? Mendizale bat, mendizale arrunt bat. Txikitatik Galdakaoko Ganguren Mendi Taldeko bazkide naiz, bertan hasi nintzen mendia zer den ikasten. Gero, medikuntza ikasketak egin eta gustatzen zaizkidan bi arloak lotu nituen eta Bordeleko Unibertsitatera joan nintzen “Medecin et Biologíe des environnements extrêmes“ ikastera. Geroztik beti kirolari lotuta egon zara... Bai, Bilboko Kirol Etxean urte luzez egin nuen lan errendimenduko kirolariekin ikerketa eta probak egiten. Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundian nago langile, Kirol Medikuntzan hain zuzen. Kirolari bezala, mendizalea izateaz gain beste hainbat kirol egin izan ditut nire bizitzan, mendiko eskia, iraupen eskia, atletismoa, esku pilota, piragua, txirrindularitza... Mendira joaterako orduan zer da eraman beharreko ezinbesteko gauza edo materiala? Batez ere, sen ona! Badaezpada eta irteeran egingo dugunaren arabera, beti dago zer edo zer derrigorrez eramateko: arropa gehiago, ura, ogitartekoa, botikina, aluminiozko mantarekin, telefonoa, erabilera askotako labana, txiskero bat, linterna… Planaren arabera, gauza batzuk edo besteak eraman beharko ditugu. Zeintzuk dira mendian jendeak egiten dituen hanka sartzeak? Formazio edota informazio nahikorik gabe joatea. Planak ondo prestatu gabe ibiltzen bagara, bidea agian luzeegia, gogorregia edo zailegia izango da. Bestalde, ditugun materialak txarrak badira edo txarto erabiliz gero, arazo pila bat izango ditzakegu: neurrikoak ez diren botak, edo ondo lotu

gabe erabiltzeak, galtzerdi desegokiak, arropa gehiegi edo gutxiegi eramateak, nahikoa ez edan edo jateak... Elikadurari dagokionez zer da jakin beharrekoa? Laburbilduz, edatea jatea baino garrantzitsuagoa dela esan beharko dugu, egarria izan baino lehen hasi behar dugu edaten eta egarririk eduki ez arren edaten jarraitzea komeni da txiza argitu arte. Bestalde, alboan zer edo zer eraman behar da, esate baterako, fruitu lehorrak, ogia, bizkotxo edo gailetak oso lagungarriak dira ahulaldia ez izateko. Orduen, egin behar duguna, noizean behin jatea da. Mendizaletasunean dopina ere ba al dago? Alde batetik, lehiaketak izatea beharrezkoa da dopina izateko. Orduan, lasterketetan, edo eskalada lehiaketetan topa dezakegu. Horregatik kontrolak izaten dira horrelakoetan. Baina 8.000 metrotik gorako gailurren bat igotzeko, oxigeno botilak erabiltzea, dopina da? Hor dago koxka.

Mendizale ugari bildu ziren Lizarragaren gomendioak entzuteko.

- 21 -


ERREPORTAJEA >>

Euskararen erabileraren alde lanean Astelehen eta ostiraletan Larraunen, astearte eta ostegunetan Lekunberrin eta asteazkenetan Araitzen eta Betelun, lau lantoki ezberdin ditu Ainhoa Berazak. Bera dugu eskualdeko euskara teknikaria eta berarekin izan gara bere lana gertutik ezagutzeko.

Ainhoa Berazak urteak daramatza gure eskualdean euskara teknikari lanetan, zehazki hamabost. Gasteizen Euskal Filologia ikasketak egin eta urtebetez Arturo Kanpion euskaltegian irakasle lanetan ibili ondoren, 1999an iritsi zen gurera. Ainhoa: “Hasiera nahiko nahasgarria izan zen, nik ez nuen esperientziarik eta gainera burua kokatzen ere nahiko lan, eskualde bat, lau udal ezberdinetako lana egin...�. Garai hartan Euskara Zerbitzuaren lan ildo nagusia jarduerak martxan jartzea zen,aisialdi tailerrak, gurasoentzako ikastaroak, umeentzako udalekuak... Egun berriz Euskara Zerbitzuak jarduerak antolatu baino motibazioaren eta hizkuntzaren erabileraren aldeko ekimenetan egiten du lan. Ainhoa: “Euskara Zerbitzuok dugun lan egiteko modua ez da horrenbeste


aldatu ordutik hona, Mankomunitatea hiru eskualde ezberdinetan banatutako hamahiru herrik osatzen dute, eta eskualde bakoitzean teknikari bat aritzen da. Bestalde Nafarroako udaletako euskara teknikarien sarea dago, bertan teknikari guztiok biltzen gara hilean behin. Horregatik badira ekimen batzuk mankomunitateak komunean egiten dituenak, beste batzuk Nafarroa osoan egiten ditugunak eta beste ekimen batzuk eskualde bakoitzaren beharren arabera antolatzen direnak”. Ordurako jada sortuak ziren Euskara Batzordeak eta zuzenean eurekin lanean hasi zen, izan ere batzorde horien bidez bideratzen dira eskualderako aurreikusten diren egitasmo gehienak. Batzorde biak hilean behin biltzen dira, Araitz eta Betelukoa hileko hirugarren astelehenarekin Arriben eta Larraun eta Lekunberrikoa hileko lehenengo ostegunean AEK euskaltegian. Araitz eta Beteluko Euskara Batzordeak hainbat jarduera burutzen ditu urtean zehar, hala nola, kultur aldiaren antolaketa, Mintzakideko taldeak sortzeko ahalegina, eskualdeko beste erakunde batzuekin (eskolarekin, Mailoperekin, Euskaltegiekin...) elkarlana. Larraun eta Lekunberriko Euskara Batzordean berriz azken bi urteotan aisialdi eskaintzarekin ari dira lanean bereziki. Ainhoak azaldu digunaren arabera, Larraun eta Lekunberrin eskaintzen diren jarduerei buruzko datu bilketa bat egin zuten eta ateratako ondorioetan oinarrituz Plazaola Kiroldegiko lanketarekin hasi ziren. Ainhoa: “Kirol Mankomunitateak eskaintzen dituen jardueren gaineko hizkuntz irizpideak zehaztu ditugu bai eskaintzari dagokionez eta baita langileak kontratatzeko ere. Izan ere, haurren kasuan badira jarduera pare bat gaztelaniaz burutzen direnak, baina helduei zuzendutako jardueretan konturatu ginen bazirela taldeak non parte hartzaile ia guztiak euskaldunak izanik saioak erdaraz ematen ziren, horregatik posible zen kasuetan Kirol Mankomunitatearekin elkarlanean euskararen erabilera irizpide batzuk finkatu genituen begiraleen kontratazioetarako, kiroldegian jartzen den musikan eragiteko, diru laguntzak banatzerako orduan...”. Iaz hasi ziren irizpide horiek finkatzen eta dagoeneko aurrerapen handiak lortu dituzte, aurten esaterako begirale guztiak bat izan ezik euskaldunak dira eta taldeen soslaia ere nagusiki

Larraun eta Lekunberriko Euskara Batzordea bilduta

euskalduna da. Epe motzera bestelako aisialdi arloetan bide beretik lanean hasteko asmoa dute, baita merkataritza arloan euskararen erabilera sustatzeko ere. Aurten, aurrekontu ia osoa bere gain hartzen duten lehentasunezko hiru jarduera antolatu ditu Euskara Zerbitzuak, Mintzakide, Larunblai eta Araitz eta Beteluko kultur aldia dira. Gainerako jarduerak kasik aurrekonturik gabe gauzatzen dira. Hirugarren urtea da Mintzakide egi-

“Kirol arloan hizkuntza irizpideak finkatzea lortu dugu”

tasmoa gure eskualdean eskaintzen dela. Iaz bost laguneko talde bat animatu zen Araitz eta Betelun Mintzakide egitasmoan parte hartzera, baina aurten ez dute talderik osatzea lortu oraindik. Ainhoa: “Oso eboluzio ona izan du Mintzakidek Larraunen eta Lekunberrin, 18 lagunekin hasi ginen eta ikasturte honetan 25 lagun daude eta gustura dabiltza. Pena da Araitz eta - 23 Betelun iaz sortutako taldearekin ezin jarraitu ahal izatea. Bertan saiakera ezberdinak egin dira, eskolaren bidez egitasmoa aurkeztu genuen, Kulturaldian ere ibili ginen baina ez dugu lortu. Udalek ere asko dute esatekoa eta eurek ere ikusten badute ez duela eraginkortasunik, agian bestelako planteamendu bat egitea dagokigu”.

Hilabetean bitan biltzen dira jarduera ezberdinak egiteko.


Ainhoa Beraza

“Eskualdeko hedabideentzako diru laguntzak bideratzeaz arduratzen nintzen” Ainhoa iritsi zen garai hartan, sortu berriak ziren bai Aralar Irratia eta baita Mailope Aldizkaria ere eta gure eskualdeko bi hedabide hauen ibilbidea gertutik ezagutzen du.

- 24 -

Aralar Irratian zein da zure ardura? Orain gutxi arte, batez ere diru laguntzen eskaerak egin eta horiek bideratzea izaten zen nire lana, baina jada hiru urte dira Nafarroako Gobernuak hedabideentzako diru laguntzak kendu zituela eta orain aparteko zerbait dagoenean informazio lana baino ez dut egiten.

zuen langileak ordu gutxi batzuetarako kontratua baino ez zuelako eta normalean lanpostu hobeago bat lortu bezain pronto langilerik gabe gelditzen ginelako eta berriz beste norbait bilatu eta kontratatzen genuen, baina hilabete askotan gure artean osatu behar izaten genuen aldizkaria.

Mailoperen kasuan hasieratik hartu al zenuen idazkari izateko ardura? Ez ni 1999an hasi nintzen lanean eta orduan lan talde bat zegoen Mailope Aldizkaria egiten zuena eta ni zuzenean sartu nintzen lan talde horretan. Ordurako bi ibarretan banatzen zen eta ahal genuen moduan ibiltzen ginen, bakoitzak al zituen berriak biltzen. Aldizkariak herrietara normalean nik banatzen nituen eta nolabait moldatzen ginen, egia da Urko Aristik lan handia egiten zuela orduan aldizkaria prestatzen. Gero poliki-poliki Udalei diru laguntza gehiago eskatuz joan ginen eta horrela sarrera handitzea lortu genuenean langile bat kontratatzen hasi ginen. Baina lan talde horrek lanean jarraitzen

“Nik uste dut jendeak orain Mailope gehiago estimatzen duela” Mailope Kultur Elkartea 2001ean sortu zen... Bai, orduan estatutuak sortu genituen, bazkideen kontuak eta orduan hasi zen euskara zerbitzua idazkari lan horretan. Elkartea sortzeko beharra genuen batez ere diru sarrerak errazago lortu eta bideratzeko eta kontratazioak egiteko. Halakoetan beti Araizko Udalaren izenean egiten genuen eta ez zen oso bideragarria. Pixkanaka diru sarrera ge-

hiago bilatzen hasi ginen eta geroz eta aldizkari hobea egiten joan ginen. Eta idazkari bezala zein da zure lana? Batetik diru laguntzen deialdiak izaten direnean horiek bideratzea eta bestetik zuzendaritza taldeko edo bestelako batzarretarako deialdiak eta aktak egitea, bazkide berrien eskariak jasotzea e.a. Eta Mailoperen ibilbide honetan guztian, jendearen aldetik ikusi al duzu aldaketaren bat? Nik uste dut jendeak orain aldizkaria gehiago estimatzen duela. Edozein arrazoirengatik aldizkaria berandutzen denean jendeak galdetzen du eta nabari da jendeak irakurtzen duela. Dena den, aldizkariak arazo ekonomiko larriak ditu eta iritsiko balitz momentua neurri gogorrak hartu beharrekoa, orduan ikusiko genuke ea benetan horrela den edo ez... Orain arte, aldizkaria egon al da behin ere orain dagoen puntuan? Ez, beti izan dira “desajusteak” diru laguntzen menpe ibili garelako eta normala izaten zen Mailopeko kontu korrontean diru falta izatea diru laguntzen sarreren zain geundelako eta ordainketak egin behar genituelako. Halako estualdiak bai, baina azken hiru urte hauetan diru laguntzak murriztearekin aurrekontura iristeko hainbeste diru behar dugu eta larri gabiltza. 2013. urtea zenbaki gorritan amaitu genuen eta 2014a ere hala hasi dugu, orain bezain gaizki ez gara behin ere ibili. Eta zer gertatuko da? Ez dakigu, Zuzendaritza Taldearen asmoa eskualdeko Udal eta Kontzejuekin biltzea da eta eurei aldizkariaren egoera zein den azaltzea. Bilera horretan udal ordezkarien aldetik jasotako erantzunaren arabera erabakiak hartu beharko ditugu.

Martin Juanena esataria eskolako zenbait ikaslerekin. Arg.: Artxibokoa


Mikel Mikeo eta Ikerne Fernandez (Larunblai)

Hiru ordu euskaraz Aurten Larraun eta Lekunberriko Euskara Batzordeak bertan Larunblai egitasmoa martxan jartzea lortu du eta hilean bitan Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako zenbait ikasle biltzen dira euskaraz jarduera ezberdinak egiteko. Begirale lanetan dabiltza Mikel Mikeo eta Ikerne Fernandez. Zenbat neska-mutiko etortzen dira? Mikel: 18 bat gaztetxo etortzen dira, gehienak laugarren eta bostgarren mailakoak dira eta mutilak baino neska gehiago ditugu. Gehienak larraundarrak dira, Lekunberrikoak baino gehiago. Lehendabiziko saioa noiz egin zenuten? Mikel: Urrian hasi ginen. Hilabetean hiru orduko bi saio egiten ditugu, baina ez da asteburu berdinetan egiten hilabetero, aurretik gurasoei banatutako egutegiaren arabera izaten da. Larraungo Udaletxean biltzen gara 16:00etatik 19:00etara. Orain arte ze jarduera egin dituzue? Ikerne: Abenduan ginkana egin genuen herrian zehar. Jokoak, sukaldaritza, kirolak, mahai-jokoak, euskarazko filmak ikusi... denetarik egiten dugu. Mikel: Saioak normalean Larraungo Udaletxean utzi diguten gela batean egiten ditugu, baina jolasak egiteko

udaletxearen atzeko belardia edo herriko frontoia ere erabiltzen dugu. Hiru ordu horiek nola antolatzen dituzue? Ikerne: Normalean bi jarduera prestatzen ditugu, lehena mugituagoa eta bigarrena merendatu ondoren egiteko lasaiagoa. Egia da, orain, negu giroan, kalean jarduerak egiteko oztopo gehiago ditugula, baina beti ateratzen dira ideia berriak.

“Gaztetxoek euskaraz egiten dute gurekin eta baita euren artean ere� Eta zer moduz moldatzen zarete? Mikel: Ongi, batzutan pixka bat arrotu egiten dira eta nahiko mugituak dira, baina nahiko ongi portatzen dira. Larunblai egiten den beste herrietan arazo gehiago izaten dituzte begiraleek.

Ordun harremana baduzue beste begiraleekin? Mikel: Bai, hilabetean behin hezitzaileen bilera izaten dugu Atarrabian eta bertan saioen balorazioa egiten dugu, ideia berriak biltzen ditugu gure saioak prestatzeko e.a. Arangurenen, Olaztin, Irurtzunen, Burlatan, Antsoainen... bertan ere Larunblai saioak egiten dabiltza eta eurekin asteburu pasa bat egitekotan gabiltza neska-mutiko guztiekin. Eta hemen euskaraz hitz egiten al dute? Ikerne: Bai bai, honekin hasi aurretik gaztelaniara errazago joko zutela pentsatzen genuen eta gure sorpresarako ez da hala izan, euskaraz hitz egiten dute bai gurekin eta baita beraien - 25 artean ere. Mikel: Lehen saiora etorri zirenean esan ziguten beraiek euskaraz egiten zutela, normalean gaztelaniaz egiten zuten horiek ez zutela izen eman.

Kattalin Uriarte, 5. maila (Aldatz)

Idoia Lizarraga, 5. maila (Aldatz)

Uxue Etxarri, 4. maila (Oderitz)

Nolatan animatu zinen Larunblai-n izen ematera? Ideia gustatu zitzaidalako eta asko gustatzen zaizkit hemen egiten ditugun jarduerak.

Euskaraz egiten al duzue? Bai, hemen eta baita hemendik kanpo ere.

Zergatik erabaki zenuen izen ematea? Ba larunbatetan ez nuelako ezer egiten eta jokoak egiteko eta lagunekin egoteko gogoa nuelako.

Zer egiten duzue? Jolasak eta aurreko batean loreak ere egin genituen serbilleta urdin eta txuriekin.

Orain arte egin duzuen jardueren artean zer da gehien gustatu zaizuna? Margolanak eta sukaldaritza. Eta zer sumatzen duzu faltan? Ateraldiren bat egingo nuke.

Eta euskaraz egiten duzue beti? Bai.


KIROLa Javier Nagore eta Maider Gazta単aga izan dira aurtengo txapeldunak Araitz-Beteluko IX. Herriarteko Krossa burutu zen joan den hilaren 12an. Aurten eguraldia lagun, iaz baino korrikalari gehixagok parte hartu zuten guztira 207 lasterkarik lortu zuten 7,7 kilometroak egin eta helmugaratzea. Zizur Nagusiko Javier Nagore izan da aurtengo aldian gizonezkoetan helmugan sartzea lortu duen lehena 24 minutu eta 34 segundoko denborarekin. Bere atzetik iritsi ziren Raul Amatriain (00:25:17) eta Hossain Kaanache (00:25:50). Emakumezkoetan berriz, 28 minutu eta 43 segundu behar izan zituen Maider Gazta単agak ibilbidea amaitzeko, bere atzetik amaitu duten Maitane Melerok (00:30:02) eta Cristina Loedak (00:30:40). Bestalde eskualdeko korrikalariaei dagokienean 32 lagunek hartu zuten parte eta aurtengoan Ander Arraztio izan zen txapelduna, 27 minutu eta 24 segundotan egin zituen Betelu eta Arribe arteko joan etorriak, zehazki iaz baino 27 segundu gutxiago behar izan ditu aurten. - 26 -

Urtero bezala sailkapen orokorreko irabazleez gainera eskualdeko lasterkari onenetzako sariak ere banatu zituzten antolatzaileek eta lan horretan goizeko lehen orduan parte hartu zuten txikienetatik hasi ziren.


ARAITZ-BETELUKO IX. HERRIARTEKO KROSSA ESKUALDEKO SAILKAPENA LASTERKARIA

HERRIA

DENBORA

Ander Arraztio Saralegi Mikel De Carlos Gorria Iñaki Malkorra Araolaza Xabier Azpirotz Satrustegi Josu Oreja Arratibel Iñaki Alvarez Del Rio Iñigo Garmendia Goikoetxea Iñigo Iribaren Aguirre Julen Elordi Latienda Imanol Estanga Arrizubieta Olaz Gonzalez Glaria Mikel Malkorra Elordi Markos Lopetegi Rekalde Imanol Mikeo Aizkorbe Asier Eleta Lopez Asier Porres Juaristi Iñaki Agirrezabal Aristi Juan Carlos Esteban Ugalde Kiko Eskamendi Iriarte Arantxa Mauleon Pena Maddi Sotil Buldain Iñaki Elizalde Zubillaga Juan Martin Martinikorena Matxain Juan Ignacio Buldain Argiñarena Juan Miguel Zubillaga Goikoetxea Iosu Estanga Beraza Luis Mari Larreta Amundarain Arantxa Erbiti Beloki Aitor Goikoetxea Iriarte Leire Rekalde Lopetegi Ana Saigos Burguera Iñaki Satrustegi Gorostegi

Betelu Lekunberri Larraun Larraun Errazkin Betelu Betelu Lekunberri Arribe Betelu Lekunberri Arribe Betelu Araitz Lekunberri Larraun Betelu Larraun Betelu Larraun Betelu Betelu Errazkin Betelu Betelu Betelu Larraun Betelu Betelu Betelu Betelu Betelu

00:27:24 00:28:26 00:29:43 00:30:11 00:30:56 00:31:11 00:31:23 00:31:54 00:32:25 00:33:03 00:33:18 00:33:21 00:33:32 00:34:40 00:35:11 00:35:16 00:35:19 00:35:36 00:35:48 00:38:04 00:38:17 00:38:22 00:39:04 00:39:44 00:40:00 00:40:00 00:41:17 00:42:11 00:42:11 00:42:16 00:42:48 00:43:00

GAZTETXOEN SAILKAPENA BENJAMINAK-NESKAK: 700M 1. Izaro Otaegi Gonzalez Lekunberri 3´52´´ 2. Aileen Aranburu O´Reilly Betelu 3´55´´ 3. Amarek Arrasate Ollo Huarte 4´03´´ BENJAMINAK-MUTILAK: 700M 1. Iñigo Garmendia Ramos Betelu 3´42´´ 2. Aitzol Perurena Arruabarrena Tolosa 3´42´´ 3. Julen Sotil Mikeo Betelu 3´54´´ ALEBINAK-NESKAK: 1.500M 1. Idoia Lizarraga Mauleon Aldatz 6´50´´ 2. Rakel Constanza San Martin Orkoien 7´55´´ 3. Saioa Velasco Layana Burlata 6´43´´ ALEBINAK-MUTILAK 1.500M 1. Abule Esteban Elizalde Betelu 6´17´´ 2. Tarekegn Esteban Elizalde Betelu 6´41´´ 3. Mikel Etxaiz San Roman Altsasu 6´43´´ INFANTILAK-NESKAK: 3.000M 1. Claudia Velasco Layana Burlata 10´24´´ 2. Maider Lumbreras Otamendi Betelu 12´08´´ 3. Irati Buldain Garmendia Betelu 14´36´´ INFANTILAK-MUTILAK: 3.000M 1. Aitor Rekalde Iraizoz Betelu 9´45´´ 2. Beñat Goikoetxea Lopetegi Atallu 10´01´´ 3. Iker Mintegui Klabes Altsasu 10´07´´

- 27 -


LURRAK EMANA inguruko zizak

> Julio Calonge

Ostra formako ziza jangarriak Oraingo honetan Juliok Pleurotus Ostreatus ziza aurkeztuko digu, merkatuan zein mendian erraz aurki dezakegu, horregatik dira horren erabiliak sukaldean.

- 28 -

Gure denda eta merkatal zentroetan, horren ezagunak diren txanpinoiekin (Agaricus bisporus) batera aurki ditzakegun ostra formako ziza gris batzuk aurkeztuko ditugu ale honetan. Txanpinoiekin batera salduenetakoak dira ziza hauek. Bandeja txiki zurietan saltzen dituzte bere izen zientifikoarekin Pleurotus Ostreatus edo Bellarri Landu “seta de ostra� edo antzeko izenekin. Zenbait markek Gardu-ziza “setas de cardo� deitzen diete modu desegokian, gardu-zizaren izen zientifikoa Pleurotus Eryngii baita eta beraz hori beste ziza bat da, baina estrategia komertzial moduan erabiltzen dute. Gardu-ziza oraindik ez da azoketan saltzen, teknikoki bere erreprodukzioa ez delako errentagarria, nahiz eta badiren oso antzekoak diren zenbait pleurotus pixkanaka merkaturatzen ari direnak.

Pleurotus Ostreatus ziza mendian aurkitzeaz gainera etxean ere landa dezakegu.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net

Ostra formako ziza hau nahiko erraz hazten da, gure etxeetan ere landa ditzakegu. Horretarako, mizelioz bustitako plastikozko zakutxo beltzak erosi beharko ditugu, zaku horiek urtean zenbait lorealditarako balioko digute eta ez dugu lan askorik izango noizbehinka ureztatu eta leku fresko eta heze batean mantendu. Hori egiteko zailtasun handiena leku ireki baten beharra da, izan ere ziza hauek hauts zuri batez betetzen dute ingurua, erretzen ariko balira bezala botatzen dituzte airera euren espora zuriak. Ikuskizun hutsa izaten da, noizbehinka hodei txikiak ateratzen dira eta dena zikintzen dute. Garrantzitsua da hori jakitea, duela hamabi bat urte nik neuk hanka sartu nuen eta etxe osoa goitik behera garbitu behar izan nuen, eta noski baita andrearen errieta jasan ere. Gainera, kontuz esporez kutsatutako airea arnastearekin, batez ere alergikoak zaretenok. Hala ere, ez da beharrezkoa landatzen hastea, modu naturalean aurki baititzakegu. Oso ugariak dira udan eta udazkenean gure basoetan eroritako edo moztutako pagoetan. Ziza hauek dituen zuhaitz bat topatzen badugu, egun euritsu batzuen ondoren bertan izango dugu ziza hauez betetako baratze ederra. Nik Aralarren eta inguruan bildu ohi ditut, baina pagondo eta hezeguneak dituen edozein ingurutan aurkitu litezke. Ziza honek kolore grisa izaten du, laua, leuna, ilerik gabea, xafla zuri, estu, mehe eta dekurrenteekin. Usain atsegina du, anisduna. Txortena berriz oso gogorra da, motza eta aldekoa. Zalantza izanez gero bandejatxo bat erosi eta aldera ezazue. Ziza hau selenio iturri garrantzitsua da, beharrezkoa dena gure osasunarentzat eta gainera efektu antioxidatzaileak ditu eta zenbait minbizia moten babeslea da. Gastronomiaren munduan oso erabilia da eta oso preziatua mundu guztiko jatetxeetan. Denon eskura dagoen ziza da, gure baso eta dendetan aurki dezakeguna.


HAIZEAK ERAMANA

atzerritik iritsitako kontuak > Elizabeth Abete

Etorkizun hobe baten bila... Aurreko alean atal berri honi hasiera eman genion eta Txileko berriak ekarri zizkigun Aitor Irastortzak. Oraingoan Erresuma Batura joko dugu, bertan da Lekunberriko Eli Abete. Noiztik zaude Erresuma Batuan eta zertan zabiltza? Duela ia bi urte iritsi nintzela Ingalaterrara, Brightonen bizi naiz orain, Ingalaterrako hegoaldean dagoen kostaldeko hiri batean. Manager bezala jatetxe batean urtebete lanean eman ondoren hura uztea erabaki nuen konpainia handi batean lanean hasi eta pixkanaka lanpostu hobe bat lortzeko asmoz. Orain Hilton Metropole Hoteleko areto eta jardueretako zerbitzaria naiz eta hilabete gutxiren buruan mailaz igotzeko gogoz nago. Zenbat denborarako joan zara? Ez dut bueltatzeko datarik, ez dut horretan pentsatu ere egiten. Etorkizun ingelesa ikusten diot neure buruari eta ez dut uste nire bizitza Nafarroan egingo dudanik. Zergatik aukeratu zenuen Erresuma Batua edo nolatan sortu zitzaizun bertara joateko aukera? Egia esan ez dut ideiarik ere. Norako eta lanpostu berri bat baino ez nuen nahi, berdin zitzaidan non. Nire lankidea zen lagun bat ere ni bezala animatu eta sei hilabetetarako ingelesa ikastera etorri zen, horrela elkarrekin nora joan erabaki genuen. Bisa kontuengatik Australia eta Estatu Batuetara joateko aukera baztertu genuen. Hilabeteak blogak irakurtzen eta iritziak eskatzen ibili ondoren Brightonera etortzea erabaki genuen, unibertsitate ingurua, Ingalaterrako eguraldi onena, kosmopolita eta hondartzarekin. Zein da zure egunerokoa bertan? Nire egunerokoa nahiko normala da hemen. Gimnasiora, igerilekura edo yoga nahiz pilates klaseetara joan, etxea garbitu, bazkaria prestatu, lanera joan eta ondoren tarteka lagunekin afaldu, festa egin, bikotearekin eguna pasa.... Zer da gehien harritu zaituena? Eguraldia. Denak hotzaz kexatzen badira ere, nik esan beharra daukat Lekunberriko eguraldira ohituta egonik hau Tutera dela. Negu gogorragoak espero nituen eta batez ere harritu nauena izan da zenbat dakiten ingelesek Euskal Herriari buruz. Ohartu naiz enpatia handiagoa sentitzen dutela nirekiko “I am spanish� dioen beste edonorekiko baino. Janariarekin zer moduz moldatzen zara? Nahiko ongi, jada ohitu naiz, ez dute horren gaizki jaten. Egia

da barazkiak eta haragiak hemen ez duela zaporerik eta gainera izugarri garestia dela. Eta hizkuntzarekin? Ingelesez ongi hitz egiten dut eta ez dut inolako arazorik gainontzekoei ulertzerako orduan. Hizkuntza bat ikastea kosta egiten da ikasten jartzea kostatzen zaigun bezala. Gogorik ez bada urteak beharko dituzu eta eguneroko errutinan jarraituko duzu, hori da gehienei pasatzen zaiena, ikasteko gogoa izanez gero eta esfortzuarekin aukera hobeak izango dituzu. Bertara joateko asmoa duen bati zer gomendatuko zenioke? Hasteko atzerrian bizitzea serio hartu dezatela hau ez da Erasmus bizitza bezalakoa. Ingelesa ikasten hasteko ez da akademietan dirua gastatu beharrik. Irakurri, telebista ikusi, irratia entzun, hizkuntza ezberdinetako hartu-emanak egiten diren tabernetara joanez... horrela ikasi dut nik. Nire gramatika pobrea izanen da baina maila altua dut ahozkoan. Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bidali nahi badiozu, aprobetxatu! Eskerrak eman nahi dizkizuet tartea egin izanagatik eta hemengo nire bizitza ezagutzera emateko aukera emateagatik. Holako pausu bat eman nahian dabilen jendea animatu nahiko nuke, saia dadila, gaizki ateratzen bada emango duzu pausua atzera, baina ongi ateratzen bada aurrera pausu handi bat izango da. Eta nire “mami�-ri pila bat maite dudala eta bere janaria asko botatzen dudala faltan, anaiari noizean behin skype bat behar dudala errieta egin diezadan hor jarraitzen duela oroitarazteko, nire iloba Iratiri milioika muxu eta besarkada bidaltzen dizkiot eta distantzian bada ere nigan pentsatuz eta maitatzen jarraitzen nauten lagun guztiei: Maite zaituztet!!

- 29 -


ekinarenEKINEZ >> Perunea Landetxea “Etxe handiak dira betetzen direnak”

Nere Iriarte eta Bittor Salvatierra Intzan bizi dira, bertako Perunea baserrian dute etxebizitza eta landetxea, bertan jaio zen Jule eta duela ez asko Eder txikia. Orain zortzi urte ekin zion bikote honek Nereren aitaren jaiotetxea berritzeari eta orain asko dira Malloen azpiko txoko horretaz gozatzera joaten diren turistak. Zu Nere ez zara hemen jaioa... Ez Donostian jaioa naiz, aita dut Intzakoa, “Peunekoa”. Hemen inguruan txikitatik bizitako oroitzapen oso onak gordetzen ditut. 28 urterekin etxea non erosi begiratzen hasi nintzen eta landetxe bat martxan jartzea bururatu zitzaidan. Etxeak bilatzen nenbilela aitak berak proposatu zidan baserria berritzea, ordurako erortzear zegoen eta horrela animatu nintzen. - 30 -

Noiz ireki zenituzten landetxeko ateak? Aste Santuan zazpi urte egingo ditu. Hasieran ni bakarrik hasi nintzen proiektu honekin eta honetaz bizitzea zen nire asmoa, baina ezinezkoa da. Bittor ezagutu nuen eta elkarrekin guk geuk be-

rritu genuen etxearen zati handi bat eta eskerrak. Gure ideia hasieratik zaharra berritzea zen baina zaharraren kutsu hori mantenduz eta behean dauden altzari gehienak amonarenak dira. Eta proiektuarekin hasi aurretik bestelako esperientzien berri jaso al zenuten? Bai, Iribasko Etxeberria landetxeko jabearekin izan ginen, egiten nuena handia egiteko gomendatu zidan berak, etxe handiak zirela betetzen zirenak, eta egia da! Krisia nabaritzen al duzue azken urte hauetan? Guk ez ditugu prezioak igo hasi ginenetik hona, saiatu ginen baina bezeroak etortzeari uzten ziotela ikusita berriz ere jaitsi egin genituen. Orain tratua egiten saiatzen dira eta zuk ilusio guztiak jarri ondoren zure lana behar bezainbeste baloratzen ez dutela ikusteak pena ematen du. Zubietan eta udan beteta izaten dugu, asteburuetan exkaxago baina ezin gara kexatu. Nongo jendea etortzen zaizue? Gehien bat Nafarroako jendearekin egiten dugu lan, Iruñea, Erribera eta Logroño aldetik etortzen zaizkigu. Azkenaldian Bizkaiko bezero asko ere iritsi dira, aurten basauriar dezente izan ditugu eta gainera euren artean ez zuten elkar ezagutzen. Udan katalanak, madrildarrak, valentziarrak eta atzerritarrak etortzen dira. Joan den urtean ez

FITXA - Pertsonak: 10/11 - Logelak: Ohe bikoitzeko bost logela komunarekin eta ohe osagarri bat jartzeko aukera. - Sukaldea - Egongela - Aparkalekua - Lorategia barbakoarekin - Wifi zerbitzua

ziren horrenbeste etorri baina 2012ko udan atzerritar pila bat izan genituen, Kanadatik etorriak, Estatu Batuetatik, Mexikotik, Frantziako iparraldetik... Israelgo koadrila bat ere izan genuen, pentsa! Urte horretan ingelesa asko praktikatu genuen. Kar, kar, kar... Zer botatzen duzu faltan turistei eskaintzeko? Ez dakit, gauza asko egin daitezke baina nik uste jendeari ingurunea ustiatu gabe egotea ere gustatzen zaiola. Hemen kristoren altxorra daukagula iruditzen zait eta ingurua turistentzat ustiatzen hasiz gero bere xarma galduko lukeela. Ez litzaidake gustatuko adibidez Urederrarekin gertatu dena gertatzea, nik ez dut Araitz oso oso famatua izaterik nahi, ez nuke horrenbeste jende etortzea nahi. Bezero asko gauez iristen dira, askok ez dakite nolakoa den ingurua, etxea gustatu zaielako etortzen dira eta goizean esnatzen direnean eta leihotik begiratzean ohartzen dira non dauden eta zein ederra den.


kontuTXIKIAK merkatu txikia

otsaila 7

Aldatz: Ostatuan, 19:30ean. Pelikula: Searching for the Sugar Man.

- Beteluko baba gorriak saltzen dira. 606 375855. Mikel

8

Lekunberri: Kantinarocken Synorax

- Lursaila salgai Astitzen 2.200 m2. Urbanoa. 696 645 046.

14

Lekunberri: Kantinarocken Ze esatek!

- Atallun 5 urteko pisua salgai. 90m2 + garajea + trastelekua. Miren 646 179 746.

14

20:00etan Mailope Aldizkariko bazkideen urteko batzarra Mitxausenean.

14 15

Aldatz: Ostatuan, 17:30ean Potxin pailazoaren saioa. Gaintza: Elkartean 19:00etan. Bardoak 2014: Mailopetarrak eta Baztango Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera taldea

21

Uitzi: Merkualde Elkartean, 20:00etan. Bardoak 2014: Paalletan Mocedades eta Berako Bordboiak.

21

Aldatz: Ostatuan, 19:30ean. HItzaldia: Patxi Zamora kazetariak “El Banquete” liburua aurkeztu eta CANeko auziari buruzko solasaldia eskainiko du.

23

agenda

SALGAI

Lekunberri: Kantinarocken GARI.

- Nekazaritzan, abeltzaintzan eta igeltsero zein margolari lanetan aritua den gizon gazteak bere burua eskaintzen du gure eskualdean lan egiteko. Interesa dutenek deitu lasai telefono zenbaki honetara: 632 377 845 (Kakoro Camara-Lekunberri)

Autobus zerbitzuak Conda

Iruñetik Donostiara: - 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero. -Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:30. Egunero. -19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan. -20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero. Donostiatik Iruñera: - 8:30. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egunero). - 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero.

Mugiroarra

Lekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 07:30ean. Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.

martxoa 8

LAN BILA

Aldatz: Ostatuan, 19:30ean. Arantxa eta Pantxoren kontzertua (musika mexikar-euskalduna).

AGENDA: Mailopeko agendan ekitaldiren bat edo deialdiren bat agertzea nahi baduzu idatzi mailope@labrit.net-era hilaren 20a baino lehen.

Telefono zenbakiak Larrialdiak.......................112

Beteluko osasun etxea........948513300

Araizko osasun etxea........948513040

Lekunberriko osasun etxea........948504208

Leitzaran

Leitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 15:30. Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera). Ibilgailua partekatzeko aukera haintzat hartu! http://bidekide.moveuskadi.com/

Guardiako farmaziak Otsailaren 1 eta 2 Leitzako Plaza-Arrupea

Otsailaren 17tik 23ra Leitzako O. Erviti

Otsailaren 3tik 9ra Arribeko A. Garmendia Irurtzungo M. Gastearena

Otsailaren 24tik 28ra Lekunberriko M.I. Mendia

Otsailaren 10etik 16ra Lekunberriko M.A. Azpiroz


Baraibarko ihoteriak Otsailak 8

10:00etan Herriko plazan elkartzea (denok mozorrotuta) 10:15ean gosaria herriko ostatuak (herriak gonbidatuta). 11:30ean kalejira herrian zehar Mendiberriren soinuarekin. 15:00etan bazkaria herriko ostatuan eta ondoren festak jarraituko du Mendiberrirekin Oharra: Gosaltzeko eta bazkaltzeko ostatuan izena eman otsailaren 5a baino lehen.

Beteluko ihauteriak Otsailak 8

herrian zehar 10:30ean txupinazoa, ondoren kalejira Goitibera elektrotxarangarekin. 15:00etan bazkari herrikoia. earen eskutik. Arratsaldean, dantzaldia Ai ene! Tald 00:30ean DJ Xabi Dantzaleku.

Arruizko ihoteak Otsailak 15

Goizean puskabiltza herritik barna musikare kin, gero bildutakoarekin bazk aria izango da. Iluntze an attezarren erretzea eta amaitze ko afaria.

- 32 -

Lekunberriko ihauteriak Otsailak 21 rian zehar Eskolako Ihauteriak eta arratsaldez her erronda herrian barna. Otsailak 22

Ongi pasa inauterietan!!

Aldazko ihoteak Martxoak 1

rtean. 11:00etan gosaria herriko Martixa Elka iarekin bueltatxo bat. gurd o etak ihot r zeha 12:00etan herrian 14:00etan bazkaria elkartean. ldeko bordan eta 16:00etan poteoa sagardotegian, Hua ostatuan. DJ ROBER. 21:30ean afaria ostatuan eta ondoren Denak gonbidatuta zaudete!!

rtean (Sarrerak ohiko 11:00 Hamaiketakoa Kattagorri Elka lekuetan 10 eurotan). plazan musikaz 12:00 Umeentzako aperitiboa herriko alaitua. zaharretik frontoira 13:00 Ihauterietako lehiaketa eta alde irabazleentzako koadesfilea txarangarekin (Sari bakarra: drila afaria). sonaiak herriko 19:00 Irurtzungo zanpantzar eta pert plazan. plazan 20:30 Aittezarkoren erretzea Herriko . 24:00 Diskojai herrikoia

Gaintzako ihauteriak Martxoak 15

Egunean zehar: Puska biltza herriko etxeetan zehar. Gauean afaria Sonbelu Elkartean eta ondoren gaupasa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook