Skip to main content

Mailope 210 urtarrila

Page 1

210. zkia. - 2014ko ilbeltza

LAUBURUA: Nanoteknologia ELKARRIZKETA: Mailope Gazte Asanblada KULTURA: Kulturaldia ZABAL: Azkarateko argazkia HAIZEAK ERAMANA: Atal berria - Aitor Irastortza KIROLA: Oier Peña

Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

Araitz-Beteluko euskara aztergai Joana Ziganda

Bertso berriak Mailoperi jarriak

Koldo Zuazo eibartarrak kaleratu berri duen “Mailopeko Euskara“ liburua aurkeztu du Atallun. Bertan Araizko sei herrietako eta Lezaeta eta Errazkingo euskararen gramatika eta hiztegia bildu ditu.


MAILOPEtxiki Abestia Kaixo Mailopetxikiak!

Oraingo honetan aski ezaguna den abesti batekin gatozkizue, hutsune batzuk daude eta hilabete honetako zozketan parte hartzeko HIRU hutsune horiek bete beharko dituzue. Bidali e-posta mailope@ labrit.net-era eta ez ahaztu zure izena eta herria aipatzea. Partehartzaileen artean beste liburu bat zozketatuko dugu. Abenduko alean zuen bertsoak bidaltzeko eskatu genizuen eta hiru irakurle hauek euren bertsoak bidali dizkigute. Onena Beteluko Amets Goikoetxeak bidalitakoa iruditu zaigu eta berarentzat izanen da Pamielak argitaratutako aurtengo Etxepare saria. Dena den Go単itarrei ere eskerrik asko zuen bertsoengatik. -2-

Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero, eta zu (...........) zaude bere argia ikusteko, irribarrez, (...............) , eragin didazu negarra, nire sua itzali da, ez zara (................) izar bakarra, ez zara!! Ken Zazpi taldea

Amets Goikoetxeak sortua: (Betelu): Olentzero tripahandi ekarri opariak eta Mailoperi bazkide berriak

Oier Go単i, Unai Go単i eta hauen amak egindakoa (Errazkin): Urte illun honetan gauza bat bakarrik jarraitu dezala bai MAILOPEk bizirik Oier Go単ik egindakoa (Errazkin): Aurten ekarri ikatza egoteko bero, horixe nahi dut aurten agur olentzero.

Bidali erantzuna mailope@labrit.net-era ilbeltzaren 20a baino lehen.

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437


04> Iritzia 08> Luze: Koldo Nu単ez-Betelu 09> Zabal: I単aki Usabiaga 10> Elkarrizketatxoa: Koldo Zuazo 13> Kuxkuxean: Ilbeltzeko zorion agurrak

14 > Olentzeroren bila Joan den abenduaren 14an Astitzen Olentzerorekin basoan elkartzeko aukera izan zuen neska-mutiko talde batek. Eskura euren eskutitzak eman zizikioten. Bidean gainera Mari Domingi, Basajaun eta Sorginarekin topatu ziren.

16> Azkarateko argazkia 18> Kultura: kulturaldia 20> Elkarrizketa: Mailope Gazte Asanblada 21> Lauburua: Nanoteknologia

22 > Mailope kantuz

-3-

Mailope Kantuan kontzertuari esker diru sarrera txiki bat lortu dugun arren aldizkariak zenbaki gorritan jarraitzen du, hala ere beste behin ere aurrera atera dugu alea.

24> Elkarrizketa: Bide Ertzean

27 > Miguel Inda Judoka Miguel Indarekin izan gara Plazaola Kiroldegian, bertan astero bi talde biltzen dira judo teknikak ikastera. 2006an sortu zen lehenengo taldea eta geroztik asko ikasi eta aurreratzen ari dira. Hain ezaguna ez den kirol honen berri eman digu.

28> Lurrak emana: Maltzur ziza 29> Haizeak eramana: Aitor Irastortza 30> Ekinaren ekinez: Joxe Lontxo Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Julio Calonge, Ibarberri Eskola, Euskara Zerbitzua, I単aki Usabiaga, Koldo Zuazo, Joana Ziganda, Arantxa Alduntzin, Mailope Gazte Asanblada, Aitor Irastortza, Gari Garaialde, Arantxa Azpiroz, Bide Ertzean eta Andoni Tolosa. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.


(H)iriTZIA

-4-

Yolanda Barcina patetikoa

Mailopeko euskara, eskertza

Yolanda, berriz ere noka eginen dinat, normalean lankide ohiei egiten zaien bezalaxe. D ereduan, Nafarroan, asmatu duzuen mamu gaizto, berri eta aldrebesarekin, berriz ere sartu haiz nabarmenkerietan. Hasteko eta behin, oso gustukoa izaten dun erabiltzea los batasunos eta los etarras. Hara, ba, nondik nora, batasuno hitza ez zagon Espainiako hizkuntzaren Errege Akademiako Hiztegian, eta etarra bai, baina hona hemen zer jartzen duen: (Del vasco etarra)... Baina oso bitxia dun, zeren eta Euskaltzaindiaren hiztegietan ez baita agertzen etarra hitza, ez Hiztegi Batuan ez Orotariko Euskal Hiztegian ere, normala den bezala, modu horretan idatzita ez baitu batere esanahi egokirik, eta hik, nafar eredugarri bezala jakin beharko huke. Aizan, hortaz ba, gaztelanian ere hobetu beharra daukan! Honekin, argi eta garbi geratzen dun zein mespretxurekin hitz egiten dunan zenbait nafarren aurka. Hasierako gaira itzulita, bazekinat hik bezalako pertsona agintzaile batek ez didala batere kasurik eginen; ez dinat halakorik espero higandik. Hau idazten baldin badut, soil-soilik dun nire buruari terapia pixka bat egiteagatik. Aizan, Yolanda, hik esandako hainbeste ergelkeria maltzur sinisten baldin badun, zerbait egiten hasi beharko dun Nafarroako Parlamentuan bertan ere, zeren eta, seguru bainago hor ere topatuko ditunala parlamentarien artean, LABen afiliatuak egon direnak edo daudenak, ikastoletan eta D ereduan ikasi edo irakatsi dutenak, edo fundatu dutenak, Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteak antolatutako jaialdietan ohikotasunez parte hartzen dutenak, senideren bat espetxean dutenak, eta, beraz, oso sarritan bisitatzera joaten direnak eta abar, eta abar. Denok dakigun bezala, egundoko delituak guztiak ere. Yolanda, inguratuta hago; hortaz, nik uste dinat gaur bertan agindu beharko hiokela beste txosten bat Guardia Zibilari, hire buru gaixoa gordetzeko parlamentari arriskutsu horiengandik. Yolanda, ez dinat eskatzen euskara, euskal kultura eta euskaldunak maitatzeko, bai baizekinat erraiek ez dinatela uzten, soil-soilik eskatzen dinat nafar guztiak berdin-berdin tratatzeko eta errespetatzeko, japoniarrak, txinatarrak edota errusiarrak errespetatzen ditunan bezala-bezalaxe, ez gehiago eta ez gutxiago. Bukatzeko, Yolanda, jakin ezan gauza bat, hire jokamolde desegokiekin itsusten dun Pablo MilanĂŠsen kanta zoragarri haren izen eder hura.

Euskarak eman dizkie izenak herriotako mendi, erreka, baserri eta etxeei, eta euskara izan da historian barrena eta gaur egun mintzabide nagusia. Herri bakoitzak bere hizkerari itxura berezia eman dio, doinuan, ahoskeran, nolakotasun berezia, eta horiek bildu dira MAILOPEKO EUSKARA liburuan. ARAITZ eta BETELUKO EUSKARA BATZORDEAK lerro hauek erabili nahi ditu, gurea den hizkerari buruzko ezaugarriak biltzeko eta horiekin argitaratu berri den liburu polit hau osatzeko ahalegina egin duten guztiei, lan horretan egileari laguntzen ibili diren herritarrei eta Koldo Zuazo Zelaietari bereziki, eskerrak emateko eta egindako lana goraipatzeko.

Xanti Begiristain Madotz, Auritz

Larraungo AEK

Araitz eta Beteluko euskara batzordea

Diru-laguntzen azalpenak Euskaltegiak aurrera, tinko, Nafarroako Gobernuaren politika zitalak dirulaguntzarik gabe utzi gaituen arren. AEK-k bere baliabide guztiak erabiltzen ditu Euskal Herri osoan zerbitzua eman ahal izateko. Horri esker, Nafarroa osoan ere eskaintza ziurtatzen ahal dugu. Horrez gain, Korrika bezalako ekimenak ezinbestekoak dira, baita bestelako laguntzak ere. Epe laburrean, beste behin, irakasleen lan baldintzak estutu beharko ditugu, eta ezinbestekoa dugu etorkizunari begira aztertzen jarraitzea ea zein izanen den egoera honetatik indartsuen ateratzeko modurik onena. Datozen asteotan, jendeari egoera honen berri emanen diogu, Gobernuaren eta Euskarabidearen jokabidea salatzeko hainbat ekimen egiteko asmoa dugu, dagokiguna eskatzen jarraitzen dugu, eta bereziki, helduen euskalduntzea indartuko duten politikak abian jar daitezen lan eginen dugu. Aurten, jende gehiago hurbildu da euskaltegietara eta AEK-k tinko eutsiko dio bere lanari, euskara praktikoan oinarritutako kalitatezko euskara eskolak emanez, ahalik eta jende gehien euskaraz mintza eta bizi dadin, Nafarroako Gobernuaren politikak gure lana baldintzatzen duen arren.

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era


iragarkiTauLA

LARRAUNGO UDALAK ONARTUTAKO MOZIOAK: - Berdintasunerako mozioa. Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako Erakunde Adierazpenerako Proposamena. Mugimendu feministak egun horretarako antolatutako jarduera eta mobilizazio guztiekin bat egiteko deia egin nahi dugu. Egun horretan kalera irten behar dugu, eta emakume guztiok mota guztietako indarkeria matxistatik aske izan arte borrokan jarraituko dugula oihukatu. - Euskararen egunerako mozioa. Arnas guneak hedatuz, etorkizuna landu. Larraungo Udalak, herriko eragile eta norbanakoekin elkarlanean, euskararen aldeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du. ARAIZKO UDALAK ONARTUTAKO MOZIOAK: - Nafarroako udalerri euskaldunetako liburutegi eta osasun etxeetan herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko eskaera. 1- UEMAk Nafarroako Parlamentuari egindako eskaerak bere egitea. 2- Gure Udalerrian herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko urratsak emateko plangintza eta epeak zehaztea. 3- Eskaera horiek Nafarroako Parlamentuari, Kultura saileko presidenteari eta Osasun saileko presidenteari bidaltzea. Parlamentuari bi arlotako eskaerak eta Kultura eta Osasun sailari bakoitzari dagozkionak. - Sevilla II espetxeko egoera 1- Espainiako gobernuari sakabanaketa politikaren amaiera eskatzea. 2- Sevilla II espetxeko zuzendaritzari eta Espainiako Espetxe Erakundeetako idazkari nagusiari bertan dauden euskal presoek pairatzen dituzten muturreko bizi-baldintzak amaitzeko eskatzea. Udal honek hitz hartzen du berehala aipatu ditugun organo hauekin telefono bidez harremanetan jarri eta mozio honen berri emateko. 3- Oinarrizko giza eskubideen errespetua defendatzen dugun heinean, bat egiten dugu presoen eta euren senideen eskaerekin: -Mugagabeko isolamendua amaitzea -Euskal preso politikoak batera egotea -Oinarrizko eskubideak errespetatzea -Etengabeko jazarpen eta erasoak amaitzea

-5-


Bertso berriak Mailoperi jarriak a Zig

da

n

Urte berrian itxaropena gure bihotzetan bada nahiz ta eraso bortitz batzuek ematen duten ikara! Euskal eskola zikindu nahian faltsukerian ziztada etxe-kaleetan, ikastetxean bizi dezagun euskara elkar gaitezen aditu dadin euskal bihotzen taupada (errep)

Joa n a

Urte hasieran asmo berriek egiten dute gainezka zigarroari nola agur esan erretzaileen kasketa “Kirola oso ona omen da” “Egin behar nuke dieta” “Ingelesa da modako hizkuntza eskainiko diot beta”... Ona da urte berria hastea itxaropenez beteta (errep)

(Os kotz)

Doinua: Aita izena kanta beharra

-6-

ARGAZKI BIDEZKO OMENALDIA

ARTELAN ERAKUSKETA ELOSTAN

“TANTAZ TANTA ITSASOA GARA”

Don Jesus Jaimerenaren lana omendu dute Iruritan argazki erakusketa baten bidez. Lekunberrira iritsi aurretik Iruritan, bere jaioterrian lan asko egindakoa da bai elizaren arloan eta baita hortik kanpo ere.

Txetxu Biguriren artelan erakusketa dago ikusgai Elosta Ostatuan datorren martxoa arte. Artista hargin iruindarrak formatu txikiko laminak, zeramika eta harri landuzko eskulanak bildu ditu bertan.

Urtarrilaren 11an Bilbon eginen den mobilizaziorako autobusak antolatu dituzte eskualdean. Tantaz tanta ekimenaren bidez hiru eskakizun egingo dira: sakabanaketaren amaiera, gaixotasun larriak pairatzen dituzten presoen askatasuna eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren sententziaren aplikazioa.


elKArrimokoKA Eta zuk zer eskatzen diozu urte berriari? Bertsolari Txapelketa Nagusia amaitu berri da baina gure bikote kutunenari, bertsolariei bezala, gaia jartzen jarraitu dugu. “Leihotik elurra ari duela ikusi eta, zer da burura datorkizun lehendabiziko gauza?

Jakin, bagenekien, urtea bukatuko zela eta udazkeneko lehen elur malutak horren seinale izaten ditugu. Ospakizun garaia dugun hau, hausnarketa egiteko ere erabiltzen dugu. Urte hasieran hamaika asmo eta helburu jarri genizkion geure Mikel Lasarte buruari eta urte berriak gauza on asko ekartzea esperoko genuen eta, esan bezala, uste, asmo, helburu horiek zertan gelditu ote diren pentsatzen hasten gara. Batzuk osasuna

“Egia esanda doan urteak ez dizkigu berri on gehiegirik utzi” besterik ez omen dute eskatzen (gutxi delakoan) eta hori ez zaigu faltatu aurten ere. Lana ere eskatuko genuen eta, egun, gehiegi eskatzea bihurtu zaigu. Argaltzea, fintzea ere pentsatu genuen baton batzuk (ez soberan dugulako noski)… eta honetan ere kale. Neronek ez nuen eskatu baino baten batek “laguna”, bikotea bilatzea ere opa izan zidan eta ez diot ba horretan plazerrik eman. Eta ez, aurten ere ez zaigu loteria tokatu ba. Eta gauza pertsonaletaz gain, doan urteak ere ez dizkigu berri on gehiegirik utzi egia esanda… boterean betikoek jarraitzen dute eta nire aurrean dudan ordenadorearengatik eta sakelan dudan mugikorrarengatik ez balitz 40 urte atzera egin dugula pentsatuko nuke. Hala ere, ustekabetan urte oparoa izan dut bukatzen den urtea (ustekabe gozoak) eta urte berriari zer eskatu badudala badirudien arren oraingoan ere eta, ezer eskatu gabe, datorrena datorrela behar bezala hartuko dut. 2013 urteari agur eginez 2014ari ongi etorria emanez, URTE BERRI ON DENEI!!!

Olentzerori hainbeste gauza eskatuta nola ekarriko dizkizu denak? Ez da posible, Lasarte! Neskalaguna, osasuna, lana… Gure lagun tripontziari ez zaizkio denak zakuan sartzen eta tokaio! Hobea da gauza bakar bat eskatzea, behintzat horrela ekartzeko aukerak egoten dira. Gaiaz aldatuta, zuk esandako Mikel Alvarez elur maluta horiek ez dakit nondik ikusi dituzun, izan ere, Beteluraino behintzat ez dira jaitsi. Baina, ze demontre! Elurra aipatu duzunez, horixe eskatuko diet errege magoei: elurra! Bai, elurra! Inguruko zaharrek esaten dutenez, lehen elur gehiago egiten omen zuen, eta beraz, elurra garai horien oroitzapen moduko bat bezala hartu dezakegu. Badakit lehen ez zirela gu bezain ondo bizi, baina nostalgia moduko bat ere ematen dute garai ho-

“Zer demontre geldituko zaigu oroimenean hiltzen garenean?” riek. Baten batek esaten duen bezala, “no es el más feliz el que más tiene, sino el que menos necesita” eta hain zuzen ere, lehen askoz gutxiago behar zuten zoriontsu izateko. Olentzerok ziur gaur egun bere zakua mobilez, azken modako ordenagailuz eta behar ez ditugun gauzaz beterik duela. Eta zertarako? Gu denok zoriontsu egiteko? Ez horixe! Ondokoak hau badu, gu ezin gara gutxiago izan eta hori nahi izaten dugu; hori da erakutsi digutena, eta horrelakoak gara. Baina, jarri gaitezen pentsatzen: ze demontre geratuko zaigu oroimenean hiltzen garenean? Izan ditugun kotxe, mobil, ordenagailu eta etxe kopurua? Ala zenbat lagun, ezagun, oroitzapen eta bizipen izan ditugun bizitzan zehar? Nik behintzat, argi dut!

-7-


Urte berrirako osasun bidea

-8-

Urtea amaitzean, maiz geure buruari aldatu nahi ditugunen zerrendak egiten dizkiogu. Horietako asko osasunarekin daude lotuta. Utziko diot erretzeari, gutxiago edango dut, garbiago jango dut, kirola egingo dut, estresari agur esaten saiatuko naiz... alegia, zainduko dut nire burua. Oraingoan bai, aurten egingo dut! Jakina, zenbaitetan asko egin dezakegu geure burua zaintzeko eta osasun hobea izateko. Baina zainduta ere, badaude “berez� sortzen diren gaixotasun asko. Hauetako batzuk kroniko bihurtzen dira eta, agian, sendatzerik ere ez daukate baina gutxienez sintomak leuntzen saiatuko gara. Gaixotasun fisiko zein psikikoak izan daitezke bat-batean agertzen direnak eta behin agertuta, betiko geratzen dira gure artean. Nik gaixotasun hauekin egiten dut lan ikuspegi sistemikoa erabiliz, hau da, kontuan hartzen dut familia osoa, bai oraingoa, bai hildako senideak eta arbasoak ere. Norbait niregana etortzen denean gaixorik, kezkatuta etortzen da. Ez du gaixotasuna onartzen eta kendu nahi du edo gutxienez sintomak apaldu, sendatzerik ez badago. Ni gaixotasunak familia konstelazioen bidez lantzen saiatzen naiz. Lantze hau kontsultan zuzenean pertsona berarekin eta bere senideen ordezkoen bitartez izan daiteke, bai irudien bitartez, bai beste tresna batzuen bidez. Izan daiteke ere, taldekako lanaren bidez eta bertan, boluntarioak izango dira erabiliko ditudan ordezkariak. Maiz, gaixotasuna aurreko arbaso batekin dago lotuta, hari begira daude gaixoa eta gaixotasuna. Zerbait gertatu zen familian ere arbasoa familiatik kanporatua izan zen, kanporatua eta ahaztua. Honek zauria

“Berriz bere lekua ematea oso lagungarri izan da�

sortu zuen familian eta orain kanporatuaren espiritua gaixotasunaren bitartez eskatzen ari da bere tokia familian. Aurreko batean, Lurdes izeneko neska bat etorri zen taldelana egitera. Psoriasiak jota darama hainbat urte eta gaixotasuna landu nahi zuen familia konstelazioen bitartez, gutxienez sintomak hobetzeko asmoz. Taldea zirkuluan eserita, meditazio baten bidez ekarri genituen gugana gure familia eta arbasoen espirituak. Ondoren, Lurdesen eta bere gaixotasunaren ordezkari boluntarioak atera nituen erdira. Lurdesen ordezkaria oso gaizki sentitzen zen, ahula, egonez handia, batere indarrik

gabe, urduri eta minez. Gaixotasunaren ordezkaria, aldiz, oso indartsu sentitzen zen. Handia eta ahalduna sentitzen zen. Orduan Lurdesen bi senide hilen ordezkariak atera nituen. Bat, familiatik kaleratutako batena eta bestea, familiatik bestea bota zuenaren ordezkaria. Haien artean liskarra sortu zen, elkar ezin ikusi izana. Hori ikustean, gaixotasunaren ordezkaria indartsu sentitzen zen, inor baino handiago gainera. Poliki-poliki, landu genuen hildako bi senideen arteko harremana eta joan ziren elkarrengana hurbiltzen. Gaixotasunaren ordezkoa, aldiz, indarra galtzen joan zen, ahultzen eta makurtzen. Azkenean, senidea kaleratu zuenak barkamena eskatu zion kaleratutakoari eta besarkatu egin zuen maitasunez. Orduan, gaixotasunaren ordezkaria lurrera etorri zen. Lurdesen ordezkariak maitasunez besarkatu zituen bere bi senideak. Negar batean, maitasunak lotzen zituen indarrarekin, zoriontsu elkarri lotuta egon ziren hirurak. Honek, zalantzarik gabe asko lagundu ahal dio Lurdesi. Hau du bere gaixotasuna lantzeko bide bat. Berdin, beste gaixotasun askorekin, kroniko edo ez. Gaixotasun baten atzean, familiatik kaleratutako hildako senideren bat egon daiteke. Batzuetan, aurreko belaunaldietakoa izan daiteke, beste batzuetan hainbat belaunaldi pasatu dira. Kaleratutako senideari berriz bere lekua ematea oso lagungarri izan da zenbait gaixotasun kronikoren sintomekin laguntzeko edo sendatzeko bidean jartzeko ere. Kaleratutako senideei, eman diezaiegun lekua berriz familian. Horrek osasun bidean jartzen lagunduko digu.


Azkarate 1966, zuri-beltzean (Argazki baten historia)

ZURI-BELTZAREN ARGI-ILUNAK. Kanpoan euria ari du etengabe. Laino. Barnean giro. Gogamenerako aukera ezin hobea. Mahaiaren aurrealdean, aspaldidanik etxetik urrun bizi den azkaratear bat daukat. Mahai gainean bonbilla argia. Azpian, Azkarateko 96 eliztarren argazkia. Zuri-beltzean. Duela ia mende erdi, neuk aterea. Zuri-beltzaren argiilunean, iluna dagokit niri. Ez ditut ezagutzen. Argia berari, 96etako bat baita. Bera dut argitzaile. Atzealdeko lerroetan, gehienak zutik, gazte eta helduak ageri dira: erdiz ezkerrera emakumeak, eskuinera gizonezkoak. Aurreko bi lerroetan 26 ume: neskak atzealdean, mutilak aurrean. Bizkarra ematen dioten elizatik atera berriak dira. Meza emaileak berak jarri ditu, irteeran, justu norberari dagokion lekuan. Don Maximo da artzaina. Artaldea bai bikaina! ARGAZKI BAT. Gazteak ez dira, halabeharrez, aski. Igande eta jai egunetan goizean goiz, lehen orduko mezetara joan ohi dira, ondoren etxeko garbiketari eta abereen martxari (abelera) heltzeko. Meza nagusira doaz etxe nagusiak, meza ondoko batzarretan herriko arazoez mintzatzeko. Aitona-amonen alboan haurrak, patxadan, haien istorio zaharrak entzunez. Denak txukun. Aste eguneko soineko zarpailduak alde batera utzi eta logelako armairuan zintzilik dituzten alkanfor usaineko jantzi lisatuak daramatzate soinean. Askotan, bereziki emakumeak, abarkak oinean, betunez ongi distirarazitako zapatatxoak daramatzate besapean, eliz atarira iristean

aldatzeko. Barrenera sartzean, txapela erantziko dute gizonek, mantelina beltz sareaz estaliko burua emakumeek. Ohiturak! Amonek soinekoa beltz. Gizonek atorra zuri. Apezak, aldiz, sotana beltz eta lepokoa zuri. Artzaina nola, ardiak hala. Nola egin horrelakoen argazkirik zuri-beltzean izan ezik? ARGAZKIARI BEGIRA. Une batez, argi egilea eta biok isil-isilik geratzen gara, argazkiari adi. Gero elkarri begira: – Nola doazen urteak!– esaten diot. – Nola doazen!– erantzuten dit berak. Behatz erakuslearekin argazkiko gazte bat seinalatzen diot, hasiera emanez. – Nor ote dugu hau? – Honako honen kera ematen diot– erantzuten dit, malenkoniaz bere burua seinalatuz–. Bai, ni neroni naiz. MENDE ERDI BAT GEROAGO. Era bertsuan hasi nintzen duela bost urte, ia mende erdi lehenago Mailo-

peko Azkaraten zuri-beltzean egindako argazki hura argitzen. Ahaztuxea nuen ordurako, udaberri batez, elorri zuria loretan, baserriak han-hemen, artaldeak belardietan eta birigarroa kantari, Balerdiko haitzaren pean topatu nuen ziza larre hura. Ahaztuxea, nire vespa zaharrean sigi-saga, bertaratu ninduen bide aldapatsua. Ahaztuxea eliz atzean ekialderantz egin nuen azkaratearren argazkia. Felixek topatu zidan arte. – Pena litzateke -esan zidan-, hauetako bakoitza nor den jakin gabe, horrelako argazkia galtzea, berauen berri -9eman lezakeen azkaratearren bat bizi den bitartean!. MILESKER ETA ADIORIK EZ. Milesker zuri, Felix, nahiz eta ez zaren azkaratear, gogorazteagatik. Eta zuei, Azkarateko laguntzaile prestuoi. Guztion behar izan naiz “nor nor den” jakiteko. Bat edo beste joana dugu zuen artetik. Hamaikatxo bai 1966ko argazki honetatik Balerdi lainotsuan gora... Goian bitez. Ditzagun geurekin! Mende erdi bat gerora, zuengatik jarraitzen dute bizirik, begiak erne, guztion oroimenean. Zuregatik, bereziki, MAILOPE. Hogeita hiru urte luzez iraun duzu bizirik zeure orrien besartean hilero-hilero, ama batek bezala, jaio berritzen ari den euskal herri zahar honen mintzo negartia gozatzen, arnasten. Hil zorian omen zaude, baina. Ez gintezke zu gabe bizi. Ez zaitzakegu utz hiltzen bost txanponengatik. Baietz izar berri bat agertu gabon gabean Mailope gainean! Edota... laino zuri bat: Kismi!! (Jarraipena 16. orrialdean )


elkARRIZketa: >> Koldo Zuazo

- 10 -

“Ez da erabat galdu aspaldiko izaera nafarra� Araizko Kulturaldia aprobetxatu du Koldo Zuazok kaleratu berri duen liburua ibarrean aurkezteko. Mailopeko Euskara lanean Betelu, Errazkin, Lezaeta eta Araitz ibarreko sei herrietako euskara aztertu eta bertako gramatika eta hiztegia bildu ditu. Herritarren laguntza izan zuen horretarako, tartean Lezaetako Patxi Otegirena eta bereziki berari eskaini dio liburu hau. Atalluko elkartean emandako hitzaldiaren ondoren bost liburu zozketatu zituen, bat Sevilla II espetxean den Txus Goikoetxearentzat izan zen. Dena den aurki liburu dendetan izanen da eskuragarri.


Mailopeko Euskara liburua kaleratu berri duzu. Zer bildu duzu liburu horretan? Bi zati ditu. Lehenbizikoan Araitz-Beteluko euskararen gramatika aurkeztu dut eta bigarrenean hiztegia. Bigarren hori da zabalena. Lezaetan jarri duzu muga, zergatik? Araitz-Beteluko hizkera ezagutzea zen nire hasierako nahia, baina laster ohartu nintzen Errazkinen eta Lezaetan ere euskara bera egiten zela. Izan ere, administrazioz Larraun ibarrekoak izanagatik, gaur egun behintzat, Araitz-Beteluri begira egiten dute bizimodua. 2010ean hasi zinen lan honekin, nolatan? Euskararen barruan zatiketa garbi bat agertzen da. Alde batean daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eta bestean Nafarroa eta Ipar Euskal Herria. Bi eremu horien tartean daude Lapurdiko kostaldea, Bortziriak, Malerreka, Basaburua, Imotz, Larraun, Araitz-Betelu eta Sakana eta, Araitz-Beteluko hizkera ezagutzen ez nuenez, bertara etorri eta lanean hasi nintzen. Nola egin duzu lan? Zein metodologia erabili duzu? Hiru epe egon dira. Lehenbizi bertako lagunei grabazioak egin nizkien, nolako hizkera egiten zuten ikusteko. Ondoren, grabazioetan azaltzen ez ziren gaiekin galdetegi bat osatu eta “irakasle” bila hasi nintzen, hutsune horiek betetzeko eta neuzkan dudak argitzeko. Ondoren, eskuartean neuzkan datuak idatzira pasatu, bertako lagunekin taldetxo bat osatu eta denon artean aztertu genuen idatzitakoa. Oker zegoena zuzendu, esan gabe zegoena osatu eta elkarlan horri esker biribildu dugu liburua. Zein ezaugarri nagusi ditu Mailopeko euskarak? Bailara txikia denez, ez dago bertan sortutako gauza askorik. Gehienbat Tolosara eta Gipuzkoara begira ibili dela ikusten da, baina Gipuzkoako mugako herrietatik (Lizartza eta Orexa) alderdi honetara bada koska bat, ez da erabat galdu aspaldiko izaera nafarra. Espero ez zenuen zerbait aurkitu duzu? Askotan aditua nuen Betelu herri erdalduna zela eta, gaur egun behintzat, hori ez dela egia ikusi dut, gazteek badakite euskaraz eta erabili ere egiten dute. Ibar osoan ere euskararen osasuna sendo samarra dela ikusi dut. Jakina,

- 11 -

Liburuak sinatu ere egin zuen Koldok.

“Bailara osoan euskararen osasuna sendo samarra da eta badago hobetzeko gaitasuna eta indarra” beti dago zer hobetua, baina badago, behinik behin, hobetzeko gaitasuna eta indarra. Lanarekin hasi aurretik ezagutzen al zenuen Araitz ibarra? Garai batean hortik ibiltzen ginen Nafarroako alderdi batzuetara joateko, baina gehienbat “pasatu” egiten nintzen, ez bertan egon eta gelditu. 2010eko urtarrilean joan nintzen etxe bila eta liluratuta utzi ninduen: zerua urdin-urdin eta Mailoak zuri-zuri zeuden, ikaragarri polita. Hemengo jendearen laguntza jaso al zenuen? Eskatu ahala eta merezi baino gehiago. Ez dut gogoratzen sekula inork ezetzik eman didanik. Hasieran lekuaren eder-

tasunak liluratu baninduen, bertako lagunek nirekin eduki duten jokabideak ase eta bete ninduen gero. Bere garaian euskalkien sorgune bezala bost hiri edo eskualde aipatu zenituen. Zein da euskalkien sorreraren inguruan duzun teoria? Ematen du erromatarren ondorengo garaian euskaldunen arteko batasun edo kohesio bat gertatu zela, eta ematen du Iruñea izan zitekeela batasun horren ardatza. Ondoren, Iruñeak gainbehera egin ahala eta beste hirigune batzuk sortu ahala, orduan gertatu zela dirudi euskararen zatiketa. Behinik behin gauza bat dago garbi: gaur egungo euskalki hauek ez direla uste genuen bezain zaharrak, erromatarren inperioa desegin ondorengoak direla. Zure ustez batuak kalte egin die euskalkiei? Berez batuak ez lieke euskalkiei kalterik egin behar. Berez batua eta euskalkiak hizkuntzaren zatiak dira eta, hizkuntza sendo eta osasuntsu egongo bada, zati guztiak egon behar dira indarrean.


elkARRIZketa: “Eskolan euskara batua erakutsi behar bada ere, ezin da modu berean jokatu leku guztietan� Euskal Herrian, ordea, gauden egoeran gaudelako, batuak berez berari ez dagozkion esparruak bereganatu ditu eta hori euskalkien kalterako izan da. Espero dezagun etorkizunari begira, gauzak bere onera etortzea eta bien arteko oreka lortzea.

- 12 -

Euskaltegietan batua bakarrik erakustea zuzena iruditzen zaizu? Hasteko, eremu erdaldunak eta euskaldunak bereizi behar dira eta hori da gure akats nagusietako bat: berdin jokatzen dugula Araitzen eta Tafallan. Ez gara ohartzen Araitz eremu euskalduna dela eta badela bertan euskara molde jakin bat. Euskaltegietan eta eskoletan euskara batua erakutsi behar bada ere, ezin da modu berean jokatu leku guztietan. Araitz-Betelun eraku-

Kulturaldian aurkeztu zuen bere azken lana.

tsi behar litzatekeen euskara batua eta Tafallan edo Lekeition erakutsi behar litzatekeena ez luke izan behar erabat berbera. Egin dezagun kontu, esate baterako, Mexikoko gaztelania ez dela Argentinakoa edo Espainiakoa bezala. Gu, aldiz, oso itxiak eta oso burugabeak izan gara. Mailope bezalako herri aldizkari batentzat zein gomendio emango zenituzke? Aurreko galderan esan dudan bezala, norekin eta non gauden hartu behar

Bost liburu zozeketatu zituen Koldok hitzaldiaren amaieran, horra hor saridunak.

dugu kontuan hizkuntza erabiltzeko orduan. Aldizkari batean euskara ona eta aberatsa erabili behar da, baina aldi berean, goxoa eta hiztunengandik gertukoa. Helburu hori jarri behar dugu buruan. Bestalde, Araitz-Betelu eta Larraungo hizkerak ez dira berdin-berdinak, baina askozaz gehiago dira berdintasunak ezberdintasunak baino. Erreparatu dezagun berdintasunetan eta baliatu eta indartu ditzagun berdintasun horiek Mailope aldizkarian. Zein da zure hurrengo proiektua edo erronka? Araitz-Betelun egon ondoren, horrelako beste leku bat bilatzea zaila izango zela esaten nion neure buruari, baina Sarara joan eta han ere gustura egon naiz. Han ere ongi hartu naute, hura ere ederra da eta han ere uste nuen baino hobeki aurkitu dut euskara. Gainera, hango euskara ere nahikoa ezezaguna nuen eta gauza berriak ikastea beti da aberasgarria. Hemendik aurrera hura izango da nire lantegia.


kULTURa Mila lagun bildu dira San Migelen Mendigoizaleen Egunean Joan den abenduaren 22an urteroko zita izan zuten mendizaleek Aralarko San Migel Santutegian. Nafarroako Mendigoizaleen Egunaren 49. edizioa izan zen aurtengoa, izan ere 1964etik urtero Irurtzun, Sakana, Iru単ea aldetik eta noski gure eskualdetik ere oinez bertara igotzen dira ehundaka eta ehundaka lagun. Aurten mila pertsona inguru bildu ziren. Ohiturari jarraituz urtean zehar hildako mendizaleen omenezko meza ospatu zuten eta ondoren hamaiketakoa egitera hurbildu ziren ostatura. Horra hor Joxe Mari Zabaletak jasotako irudiak. - 13 -

Izei Ilbeltzak 16ean 6 urte. ZORIONAK TTIKI !! Egun on ona pasa eta muxu pottolo bat etxekon partez.

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.


BATzarre Ibarberri Eskolako IV. Marrazki Lehiaketa

- 14 -

Aurten ere Ibarberri Eskolan marrazki lehiaketa bat egin zuten joan den hilean 3 urtetik 14 urtera arteko ikasleekin, guztira 311 neska-mutikok parte hartu zuten. Pertsonen arteko desberdintasuna marrazkiaren bidez islatzea zen helburua. Hiru kategoriatan banatutako lehiaketa izan zen, Haur Hezkuntzakoak batetik, Lehen Hezkuntzako 1,2,3 eta 4. mailako ikasleak bestetik eta Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailakoak eta DBHkoak hirugarren. Kategori bakoitzeko irabazle bat atera zen. Be単at Eizagirre (5 urte), Alaitz Bildarraz (8 urte) eta Andrea Balda (13 urte) izan dira aurtengo lehiaketako irabazleak. Aurten gainera Guraso Elkarteak irabazitako marrazkiekin egutegi bat osatu du familiei banatzeko.

Bilera informatiboa eskaini du Hamabost gehiago gara! Amazabal Institutuaren Badirudi gure ahaleginen ondoren erantzuna badatorrela irakurleen aldetik. Hilabete honetan hamabost bazkide beAldeko Plataformak rri lortu ditu Mailopek. Eskerrik asko denoi! Eta espero dugu Amazabal Institutuaren Aldeko Plataformak lehenengo bilera informatiboa eskaini zuen joan den hilean Lekunberriko Ibarberri eskolan. Bertan guraso eta herritarrei orain arte emandako pausuen berri eman zitzaien eta Amazabal eta Biurdanako emaitza akademikoei buruzko datuak banatu zituzten beste informazioen artean.

bide beretik jarraitzea hurrengo hilabeteetan, ea denon artean aldizkariak behar duen egonkortasuna lortzen dugun.


Euskarak 365 egun dituelako Joan den abenduaren 3rako Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta Euskaltzaleen Topaguneak deialdia egin zien euskaltzaleei kalera ateratzeko “Euskarak 365 Egun” ekimenaren bidez. “Aurten, Euskarak 365 Egun dituela aldarrikatu nahi dugu, euskaraz nonahi eta noiznahi aritu nahi dugula, baina orain eta hemen nahi dugula euskaraz bizi”. Horrela 50 pertsona inguru bildu ziren Larraungo Udaletxeko atarian euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatuz.

Olentzeroren bila Astizen José Pejó Vernis, aurtengo Angel Urrutia Olerki Sariaren irabazlea Lekunberriko Udalak antolatzen duen Angel Urrutia Olerki Sariaren XV. aldiko lan onena zein den erabakita dago jada. Geonometrías (Desmesuras arquitectónicas) izan da aurtengo epaimahaiari gehien gustatu zaion lana beste 24en artean. Lan horrek maitasuna, bizitza eta artea ukitzen ditu baina hori ikuspegi positibo, behatzaile, analitiko eta lasai batekin egiten du.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net

Olentzero etortzeko hamar bat egun falta zirela haurrek euren gutunak eskura emateko aukera izan zuten Astitzen. Aterpean ederki bazkaldu ondoren 60 bat lagun basoan sartu ziren Olentzeroren bila eta bidean sorgina, Basajaun eta Mari Domingirekin topatu ziren, euren laguntzarekin lortu zuten Olentzerorekin egotea.

- 15 -


- 16 -


· 1 Esolarteko Maria Anjela Beraza. · 2 Berazako Merzedes Ureta. · 3 Sastreetxeko Ramona Goldarazena. · 4 Arginetxeko Eugenia Kalzado. · 5 Usaldeko Maria Aroztegi. · 6 Ugaldeko Josefa Antonia Berakoetxea. · 7 Usaldeko Rosario Otermin. · 8 Elordi Txikiko Mari Sol Agirre. · 9 Elizaldeko Maria Otermin. · 10 Maisuetxeko Mª Isabel Goikoetxea. · 11 Iriarte Zaharreko Mikaela Iriarte. · 12 Maisuetxeko Fredes Ramos. · 13 Arginetxeko Mª Karmen Arraztio. · 14 Lorentzeneko Mikaela Goikoetxea. · 15 Ugaldeko Julia Goikoetxea. · 16 Txartikoneko Maria Otermin. · 17 Domingoneko Juana Arrizubieta. · 18 Etxeberriko Kamino Goikoetxea. · 19 Martijeneko Maria Zubeldia. · 20 Martxoneko Maria Goikoetxea Irurzun. · 21 Mokoroako Mª Kruz Etxezarreta. · 22 Iturraldeko Maria(?). · 23 Elordiko Martina Otermin. · 24 Elordiko Maria Otermin. · 25

Elordi Txikiko Kontxi Agirre. · 26 Goikoetxeko Gregori Goikoetxea. · 27 Lakuntzeneko Juan Zubillaga. · 28 Gorostiagako Antonia Irurzun. · 29 Lakuntzeneko Mikaela Lezaeta. · 30 Zabalaingo Migel Goikoetxea. · 31 Elizaldeko Jose Manuel Balda. · 32 Martijeneko Antonia Zubeldia. · 33 Errementaldegiko Mikaela Agirre. · 34 UZTEGIko Errekaldeko Bixente Ezkurdia. · 35 Itsasondoko Luzia Jauregi. · 36 Martxoneko Maria Goikoetxea Goikoetxea. · 37 UZTEGIko Zuloetako Lorentzo Arrizubieta. · 38 Arbiteagako Mariano Irurzun Balda. · 39 Gorostiagako Jose Otamendi. · 40 Ugaldeko Jose Goikoetxea. · 41 Elordiko Blas Otermin. · 42 Loidiko Bixenta Jauregi. · 43 Iriarte Zaharreko Pedro Migel Saralegi. · 44 Sastreetxeko Pako Goikoetxea. · 45 Martxoneko Jose Inazio Goikoetxea. · 46 Arbiteagako Jose Irurzun. 47 Txartikoneko Jose Mª Altuna. · 48 Lorentzene-

Onsalo. · 73 Martijeneko Izaskun Irurzun. · 74 Martijeneko Kontxi Irurzun. · 75 Gorostiagako Pakita Otamendi. · 76 Elordiko Martin Otermin. · 77 (?). · 78 Domingoneko Arantxa Arrizubieta. · 79 Loidiko Mª Jesus Jauregi. · 80 Etxeberriko Pako Tolosa. · 81 Sastreetxeko Pakita Jauregi. · 82 Martxoneko Jabier Goikoetxea. · 83 Bordako Pello Goikoetxea. · 84 Elordi Txikiko Manuel Agirre. · 85 Elizaldeko Martin Balda. · 86 Gorostiagako Esteban Otamendi. · 87 Txartikoneko Jesus Altuna. · 88 Loidiko Pello Jauregi. · 89 Txartikoneko Martin Altuna. · 90 Itsasondoko Bixente Onsalo. · 91 (?). · 92 Martijeneko Migel Mari Irurzun. · 93 Elordi Txikiko Antton Agirre. · 94 Itsasondoko Joakin Onsalo. · 95 Martijeneko Faustino Irurzun. · 96 Maximo Hernandorena (Don Maximo apeza).

Ez dut amaitu nahi lan honetan musu truk lagundu didaten azkaratearren izenak aipatu gabe: Arbiteagako Joxe eta Axun, Bordako Pello eta Kontxi, Berazako Juanita eta Maritxu, Domingoneko Joxe eta Manoli, Elizaldeko Joxe Manuel, Juli, Pilar eta Anjeles, Erremantaldegiko Pello, Kontxi eta Lurdes, Etxeberriko Pako eta Kristina, Lakuntzeneko Ramon, Martxoneko Jose Inazio, Munutxoko Josefina eta Frantzisko eta Txartikoneko Jesus eta Gurutze. Eguberri eta urte berri on bat opa dizuet guztioi.

Informatzaileek, nor nor den seinalatzean, deituraz gainera zenbait ezaugarri ere eman didate bakoitzari buruz. Lekurik ez denez, izena baizik ez dezaket jar. Batzuetan hori ere ez; ezagutezina delako, galdera marka (?) jarri dugu. Bost dira guztiak. Beste batzuetan, batak “hau” eta besteak “hura” dela dio. Gehienen iritzira jarri naiz. Hala ere, orri hau irekia dago bestelakorik ziurtatu nahi duenarentzat.

ko Anizeto Goikoetxea. · 49 Elizaldeko Bartolome Balda. · 50 Iruñerriko Zizurren jaio eta Gorostiagan morroi egondako Felix. · 51 (?). · 52 Goikoetxeko Antton Tolosa. · 53 Mokoroako Ramon Otamendi. · 54 Domingoneko Jose Iriarte. · 55 Berazako Martin Otermin. · 56 Maisuetxeko Marzelino Goikoetxea. · 57 Martijeneko Bautista Irurzun. · 58 Bordako Juan Goikoetxea. · 59 (?). · 60 Elordi Txikiko Migel Mª Agirre. · 61 Errementaldegiko Patxi Otermin. · 62 Maisuetxeko Jose Inazio Goikoetxea. · 63 Arbiteagako Jose Irurzun Balda. · 64 Loidiko Marzelino Jauregi. · 65 Goikoetxeko Jose Mª Tolosa. · 66 Usaldeko Manuel Otermin. · 67 Itsasondoko Mariano Onsalo. · 68 Itsasondoko Mari Karmen Onsalo. · 69 Berazako Mª Antonia Otermin. · 70 Elizaldeko Mª Pilar Balda. · 71 Errementaldegiko Lurdes Otermin. · 72 Itsasondoko Margarita

(Argazkiratuen nortasuna)

AZKARATE 1966, ZURI-BELTZEAN

- 17 -


kULTURa Gure irakurleak ere Txapelketara (1164), Aitor Mendiluze (1155), Aitor genituen Elizondoko finalaurrekorako Amets Arzallusek irabazi du 2013ko Sarriegi (1106), Unai Iturriaga (1099), bi sarrerak. Berak ezinezkoa izan zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia eta horBeñat Gaztelumendi (1099) eta Sustrai joatea eta honako bikote honi opari potaz, bera izango da hurrengo lau urColina (1082,5). Bestalde aipatu gabe lita egin zion. teotako Euskal Herriko txapelduna. ezin dugu utzi, Arantxa Aldunzinek Joan den abenduaren 15ean Barakaleraman zituela bazkidoko BECen jokatutako finalean ederde berrien artean joan ki aritu ziren zortzi bertsolariak, buruz den hilean zozketatu burukora Maialen Lujanbiorekin iritsi zen Amets. Sarrera guztiak amaituta eta BEC goraino beteta. Gaikerari dagokionez gai serio xamarrak izan ziren lehen zatian baina umorera jotzeko aukera ere izan zuten bigarrenean. Azkenean honela gelditu zen puntuazioa: Amets Arzallus (1737,5), Maialen LuZozketako sarrerekin Elizondon. Ametsek etxekoei eskaini zien txapela. Arg.: Gari Garaialde janbio (1686,5), Igor Elortza

- 18 -

L a r r au n g o P i l o t a E s k o l a

Noiz sortu zen? Daukagun informazioaren arabera, Estatutuek, pilota eskolaren ofizialtasuna, 1992. urtean izan zela adierazten dute. Zenbat taldetan dago banatua? Entrenamenduetan, 4 multzotan banaturik gaude: aurre- benjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak. Zer moduz zabiltzate? Balantze orokorra eginez gero, baikortasunez har daiteke nola doan martxa. Pilota eskola ondo funtzionatzen ari dela esan daiteke, baina zerikusi handia daukate boluntario lanetan ari diren partaide askok egoera ekonomiko zailari aurre egiteko. Zein txapelketatan parte-hartzen duzue? Honela sailkatzen dira: Urte osoan 3 txa-

pelketa ireki antolatzen ditu Nafarroako Federazioak, “Nafarroako Kirol Jokuak” deiturikoak; gonbidapenezkoak diren txapelketa batzuk gehiago badira, goreneko mailakoentzat; Lekunberriko pilota eskolak urtean antolatzen dituen bi txapelketa bertakoentzat bereziki; eta azkenik, txapelketa izango ez bada ere, garrantzi berdina ematen diogun lagunarteko partiduak antolatu ohi dira. Noiz eta non ibiltzen zarete? Ofizialki, ikus daitekeen moduan, kantitatez pertsonal asko ez gara, eta alderdi bakoitzak bere betebeharrak zeintzuk diren ondo definituak dauzkagu. Urte hasieran bilera bat egiten da, non aipaturiko pilota elkarteko guztiak elkartzen garen neska- mutikoen gurasoekin, zehazten den tokian, eta bilera hau izaten da nolabait urte osoko ibilbidearen ardatza. Gainerako xehetasunak edo egunerokotasunean atera daitezkeen arazo, iritzi, akatsak… pilotaren “etxean”, pilotalekuan bertan, hitz egiten ditugu. Pilota entrenamenduak, astearte

eta ostiraletan izaten dira, 17:00etatik 21:00etara, adinaren eta mailaren arabera sailkatuak, Lekunberriko “JayanJai” pilotalekuan. Zer duzue zuen alde? Lan talde bezala, armonia ona eta konfiantzazkoa dago eta edozein arazo edo kezka bada, lasai komenta daiteke. Gurasoekin errespetuzko tratu egokia dago eta ume kantitateari dagokionez, zifra baikorrak ditugu gaur egun, nahiz eta hau aldakorra izan daitekeen faktore bat izan. Eta zer kontra (zailtasunak)? Urteak pasa ahala, gero eta zailtasun nabarmenagoak izaten dira ekonomikoki kontu guztiak egoki atera daitezen, eta zeresanik ez, soberakinak izan daitezen. Ordainketak egiteko, babesleak aurkitzeko, elkarteko betebeharrak asebetetzeko… daude zailtasun aipagarrienak. Bestalde, neska pilotaririk ez daukagu eta euren partaidetza bultzatu beharrekoa da.


kULTURa 2013ko Araizko Kulturaldia ekitaldiz beteta joan da Betelun jostailu tailerra eta trukaketa, Errazkinen ipuin kontalaria, Arriben sukaldaritza tailerra, Atallun eta Lezaetan hitzaldiak, Uztegin piano kontzertua, Azkaraten Bide Ertzeanen kontzertua, Gaintzan bertso afaria... herri guztiek izan dute bere ekitaldia ibarreko Kulturaldian. Hona hemen irriterapiak, bertso afariak eta ipuin kontalariak utzitako irudiak.

Errazkingo ostatuan ipuin kontalaria izan zen. Gaintzako elkartean bertso-afari ederra egin zuten.

“Santa Ageda bezpera dugu‌.â€? Urtero bezala otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan , herritarrak kalera aterako dira usadio zaharra jarraituz abestera. Lekunberrin 18:00tan ekingo diote herrian barna ibiltzeari, ondoren merendu txiki bat egingo dute eta ondoren Gorriti eta Uitzira joango dira bertako kaleetan ere kantatzera. Araitzen berriz, Uztegin elkartuko dira 17:00etan eta Musika Eskolako kideen eta eskualdeko bertsolarien laguntzarekin herrian barna kantari ibili ondoren, Gaintzako Elkartera joango dira merendatzera. Urtero bezala, gurasoekin ere entseguak egingo dira.

Araitzen aurten Uztegin ibiliko dira kantuan.

- 19 -


elkARRIZketa: Urtebete herriari kolorea emateko eta gazteak elkartzeko ekimenak sustatuz Mailope Gazte Asanblada

- 20 -

Urtea bete du Mailope Gazte Asanbladak eta pozik daude orain arte egindako lanarekin. Dokumental ezberdinen proiekzioak, Gazte Eguna, Kinto Eguna, mendi martxa, jolasak, egun pasa, batukada ikastaroa, trinketeko binakako pilota goxua txapelketa, Saharar herriaren aldeko astea... Urtebete honetan ekimen asko egin dituzte. Zein balorazio egiten duzue orain arteko bideaz? Hasiera hartan Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko 20 bat gazte elkartu ginen herri honi kolorea eta bizitasuna emateko asmoz, eta baita gazteen arteko mugimendua astintzeko asmoz ere, orain ere bere horretan jarraitzen dugu. Orduan batzuk ezagunak ginen baina beste batzuk ez, hala ere, urtea joan ahala denak elkar ezagutu dugu. Urtea bete den honetan balorazio positiboa egiten dugu, markatutako helburuak behar den bezala gainditu baititugu.

gazteak gugana erakartzea da. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka badoazela hurbiltzen uste dugu. Bestelako zailtasunak ere egoten dira: arazo bat gertatzen denean, zerbait erabaki behar denean, eta abar. Zailtasun hauei modu positibo batean buelta ematen ahalegintzen gara guztion artean.

Kide gehiago elkartu zarete sorreratik hona? Sorreratik hona, kideen kopurua antzekoa izan da 15-20 lagun gutxi gorabehera. Guri kopurua polita iruditzen zaigu. Orain gaudenok oso ondo funtzionatzen dugu gure artean. Hala ere, Gazte Asanbladan parte hartzen ez duten gainontzeko gazteei gonbitea luzatu nahi diegu bileretan eta ekintzetan parte hartzera. Garrantzitsua iruditzen baitzaigu bakoitzak eman diezaiokeena, beti ere, norbanakotik kolektibora. Gazte guztien hitzak du gurean tokia.

Zer izan duzue zuen alde? Gure alde izan dugun ezaugarri nagusienetakoa indarra eta lan egiteko gogoa izan da, herriari mugimendu pixka bat ematea eta gazteak elkartzeko ekimenak sustatzea. Esan behar da aldeko ezaugarriak gehiago ditugula kontrakoak baino.

Noiz eta non biltzen zarete? Normalean, larunbat goizetan edo arratsaldetan biltzen gara, Larraungo udaletxeak uzten digun gela batean. Hala ere, gustatuko litzaiguke espazio propio bat izatea, gure ekimenak eta gazteria guztia elkartuko duen espazio fisiko bat edukitzea alegia. Orain ezinezkoa ikusten dugu hori, horren atzean lan asko eta prestaketa asko baitago. Zein zailtasun dituzue? Gazte asanblada gehienetan ohikoa den bezala zailtasun nabarmenena beste

“Markatutako helburuak behar bezala gainditu ditugu�

Anekdotarik? Adibidez iaz abenduaren 24an Larraungo herrietan kantatzen ibili ginenekoa. Asko ezustean harrapatu genituen eta txantxetan kantari genbiltzala uste zuten. Hala ere, asko eskertu ziguten kantari ibiltzea, herri askotan aspalditik ez baitziren kantatzera pasa etxez etxe. Lehenengo urteurrena nola ospatu zenuten? Bazkari eder eta triki-bertso-poteo batekin. Merezi zuen bezala ospatu genuela uste dugu, jai giroan eta pozik. Ondoren, gauean Atallura joan ginen Aste Kulturaleko gaupasara, merezi baitu gure eskualdean egiten diren ekimenetan parte hartzea. Gazte mugi hadi!!


ZIENTZIA

EKOLOGIA

HEZKUNTZA

GIZARTEA

LauBURU

>> Aitziber Eleta

Nanoteknologia Nanoteknologia zer den jakiteko hitza aztertzea besterik ez dugu. Nano aurrizkia grekerako “nanosâ€?-etik dator eta ipotxa esan nahi du. Aski ezaguna den teknologia hitzak berriz, gizakien beharrak ase eta arazoak konpontzeko ezagutzen, ahalmenen eta tekniken multzoa da. Beraz, nanoteknologiak eskala oso txikian, hau da nanoeskalan, materiaren kontrolaren bidez materialen eta gailuen deseinuaz eta sorkuntzaz arduratzen da. Nanoz hitzegitean gauza oso-oso txikiez ari gara, izan ere metro batean mila miloi nanometro daude. Ez da batere erraza ordea nanometro bat zenbat den irudikatzea, hori dela eta pausoz pauso eskala txikiagotzen joango gara. Metro (m) bat zenbat den jakitea ez da zaila. Pauso luze bat ematen dugu metroak kontatu nahi ditugunean. Metroa mila aldiz txikituz gero milimetroa (mm) dugu, arkakuso baten tamaina gutxi gorabehera. Milimetroa beste mila bider zatituz mikrometrora (Îźm) iristen gara eta orduan datoz komeriak, mikrometro bateko gauzak ez baikara begi hutsez ikusteko gai. Tamaina mikrometrikokoak bakterioak dira eta ikusten e z ditugun arren tarteka somatu egiten ditugu gaixotasun batzuk hartzen ditugunean adibidez. Azkeneko milako saltoa eginez, nanometrora (nm) iritsiko gara. Nanometro

tamainakoak molekulak eta atomoak ditugu, baita sistema biologiko oinarrizkoenak ere. Adibidez DNAren helize bikoitzak 2 nm neurtzen ditu. Hala ere, nanoeskalak duen bereizgarritasuna ez da neurria bakarrik. Eskala makroskopiko eta mikroskopikoan ezagutzen diren propietate fisiko eta kimikoak aldatu egiten dira nanoeskalan eta tamainaren menpeko bihurtzen dira. Esate baterako, urrezko kate bat metro batekoa edo mikrometro batekoa izan, horia izango da beti. Kolorea mantendu egiten da. Baina urrezko nanopartikulak ditugunean kolorea tamainaren arabera aldatu egiten da, urrezko partikula txiki horiek laranjak, moreak, berdeak edo gorriak izan daitezke. Horren adibide IV. mendeko erromatar Lycurgus-en kopa dugu. Kopa honen beirak urrezko nanopartikulak dauzka eta argiak nondik ematen dion arabera kopa berdea edo gorria ikusten da. Gaur egungo gure gizartean nanoteknologiak uste baino aplikazio gehiago dauzka eta honezkero produktu askotan erabiltzen dira; gailu elektronikoetatik hasita, kosmetikoetan, medikuntzan, etab. Datozen urteetan zer esan ugari emango du nanoteknologiak.

- 21 -


erreportajetxoa >>

Bertsoak eta abestiak Mailoperi eskainiak Irakasleak, korrikalariak, gaztetxoak, udal ordezkariak... alor ezberdinetako herritarrak igo ziren taula gainera eta denon artean ekitaldi polita eskaini genuen. Eskerrak ematea baino ez zaigu gelditzen bai kantatzen parte hartu zenuten guztioi eta baita kiroldegira hurbildu zinetenei ere. 1.226 euro bildu ditu Mailope Aldizkariak “Mailope Kantuan� kontzertuari

esker. Guztira 245 sarrera saldu ziren eta zenbait bazkide berri ere lortu genituen. Azken hilabete honetan 15 lagun egin dira bazkide. Aldizkariak zenbaki gorritan jarraitzen duen arren, ekitaldi honi esker aldizkaria inoiz baino “gureago� sentiaraztea lortu dugu eta bide beretik lanean jarraituko dugu.


- 23 -

Giro politta eta abotsa finak izan ziren “Mailope kantuan�-en bigarren edizioan. Berriz ere gure elkarteari babesa ematera hurbildu zinetenoi, eskerrik asko!


elkARRIZketa:

Bide Ertzean

“Nostalgiatik baino, jakinminetik eta hausnarketatik gehiago dute kantu berri hauek” Bide Ertzean talde tolosarrak kontzertua eskaini zuen Azkaraten aurtengo Kulturaldiko egitarauaren barruan. Imanol Ubeda anaiak eta Karlos Aranzegik osatzen dute egun taldea eta euren disko berria 77 aurkezten dabiltza.

- 24 -

Egun hirukotea zarete baina ez da beti hala izan... Hirukote izateak zuen musika estiloko talde batentzat nolabaiteko muga al dakar? Ez dut uste. Ez gara hirukotera itzuli musika estilo jakin bat egiteko. Gainera, esango nuke, kantari edo musikari batek kantua duela helburu. Esan nahi duen hori kantu itxuran eman. Korapilo hori kantuaren bitartez askatu. Estiloak, etiketak... ondoren datoz. Guk behintzat inoiz ez dugu izan estiloa helburu.

“Zuzeneko musikaren alde egiten duen jendea miresgarria iruditzen zaigu” Lan askotan beste egileek sortutako poemak erabili dituzue, zein izan da arrazoia? Azken aldian egin ditugun diskoetan, transmititu nahi genuenarekin ondo lotzen ziren poemak aukeratu ditugu. 77 diskoan Gotzon Barandiaran, Jose Luis Otamendi eta Mikel Ibargurenen poema bana aurkituko ditu entzuleak. Gainontzean, betidanik oso gertu izan ditugu poema liburuak. Arreba Garbiñek harreman estua zuen Susa argitaletxeko kideekin. Liburu batzuetako portadak ere berak diseinatutakoak dira. Eta bere bitartez testu horietara iristeko aukera izan dugu. Guretzat, musika talde asko bezala, idazle asko ere erreferentzia dira. Nor arduratzen da hitzak idazteaz? Gaikera denen artean erabakitzen duzue? Azken aldian Imanol kantaria da hitzez eta

doinuez arduratzen dena. Ideiak berak lantzen ditu baina gero, entsegu lokalean, denon artean osatzen ditugu abestiak. Bederatzi disko kaleratu dituzue guztira eta oker ez banago guztiak Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin... Arrazoi bereziren batengatik? Ez dago arrazoi berezirik hori esplikatzeko. Hasi ginenetik hona, asko aldatu dira gauzak diskogintza arloan. Baina konfiantza dugu eurengan. Eta hori inportantea da. Azken batean,disko baten atzean lan asko dago eta elkarlanean arinago egiten dira gauzak. Zer moduz atera zen Azkarateko kontzertua? Iaz jo behar genuen baina kantaria gaixotu egin zitzaigun. Eta Rafa Ruedak jo zuen gure partez. Beraz, zorretan ginen. Aretoak asko baldintzatzen du kontzertu bat. Horregatik erabaki genuen kontzertu akustikoa egitea. Aspaldi ez genuela horrelakorik egiten, 77 diskoa aurkezten gabiltzalako eta errepertorio berrian oso gutxi dira akustikoak. Azkaratekoa osatzeko aspaldiko kantu batzuk ekarri genituen gogora eta gu behintzat gustura aritu ginen. Oker ez banago egun berean Durangoko Azokan izan zineten... Askotan izaten dituzue bi kontzertu egun berean? Ez da erraza izanen... Bakarrenetakoa izango da. Baina batzuetan hala suertatzen dira gauzak. Dena den, Durangon saio txiki bat eskaini genuen. Eta arratsalde partean izan zen. Beraz, toki guztietara garaiz iristeko moduan izan ginen. Ez zen lehen aldia Azkaraten izaten zine-


tela ezta? Katarain estudioan egonak zarete... Hori da. Han grabatu genituen Bide Ertzeanen lehen hiru diskoak. Musikariak oso xelebreak gara. Normalean gure burbuilan bizi gara eta grabazioetan edo zuzenekoetan ez gara apenas tokian tokikoekin harremantzen. Baina abenduaren 6an eskaini genuen kontzertuan, ibarreko jendearekin egoteko aukera aparta izan genuen. Eta hori gauza ederra da. Lekunberriko Kantinan ere izan zineten azken diskoa atera berritan... Bai, hala da. 77 biraren lehen saioa eskaini genuen bertan, San Migel egunez. Gauzak zail daude. Eta horregatik, zuzeneko musikaren alde egiten duen jendea miresgarria iruditzen zaigu. Zaindu egin behar ditugu. Gainontzean, urduri izan ginen, bira berriko lehen kon-tzertua izan zelako. Baina jendea batu zen eta disko dezente saldu genituen! 1977 urtean zentratu zarete, zergatik? 40 urteko gau beltzaren ondoren, 1977ko lehen hilabeteetan alderdi politikoak hasi ziren legeztatzen, Amnistia osoaren aldeko aldarrikapena ozena zen egun haietan... Oso garai bizia izan zen. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna, bizi eta gozatu nahi zuen gazteria izan zen ordukoa. Dena den, nostalgiatik baino, jakinminetik eta hausnarketatik gehiago dute kantu berri hauek.

“Pixkanaka berriz lehenago zuen martxari eutsi nahi diogu” Zer nabarmenduko zenukete disko horretatik? Irakaspen batzuk atera ditugu. Arlo sozialean eta bereziki lan arloan, eredu izan ziren. Langileen eskubideak aldarrikatzen eta lan baldintzak hobetzen ahalegin handia egin zuten. Gaur egun ordea, eskubide horiek galtzen hasiak gara eta gaurko belaunaldiak gara hori jasaten eta hori onartzen.

“Inkonformismo eta egarri baten garaiak ziren haiek”, hori zioen Koldo Izagirre idazleak ‘Egarri egunak portualdean’ (Susa, 2011) liburuaren aurkezpenean. Kontzientzia politiko eta kultural handikoak izan ziren orduko gazte asko. Helburu batzuk lortuko ziren, beste batzuk ez. Ez zuten beti asmatuko. Baina Koldo Izagirrek zioen bezala, “jakin genuen historiak eskatzen zuen mailan egoten, gure huts guztiekin hor egon ginen”. Grabaketa lanak zer moduz joan ziren? Disko hau sortzea luze joan al da? Ez genuen inongo urgentziarik diskoa egiteko eta gauzak lasaitasun handiarekin hartu ditugu. Lehen aldiz, Kaki Arkarazo gabe grabatu dugu eta horrek lan egiteko beste modu bat ekarri digu. Suso Saiz ekoizle madrildarrarekin grabatu dugu disko berria eta 70eko urteetan egiten zen bezala grabatu dugu 77, taldeak zuzenean joz. Horregatik grabatu ditugu kantu hauek Saroben, Urnietako Kulturgunean. Zer moduzko harrera izan du disko berriak? Ona. Hala uste dugu edo hala sentitzen dugu behintzat. Emanaldi asko egin ditugu oso denbora laburrean eta beste hainbeste ditugu begi bistan. Diskoak bere oihartzuna izan duen seinale. Nola aurreikusten duzue 2014. urtea? 2013ko udazkena oparoa izan da. Aurkezpen saio denak txukun joan dira. 2014 urte hasiera ere halakoxea izango da. Gauzak ez badira okertzen eta ez bada azken ordukorik, zuzenekoak eskaintzen igaroko dugu 2014 urtea.

- 25 -


KIROLa Otsailaren 2an Hemen da jokatuko da Araitz-Beteluko Neguko Pilota Herriarteko Krossa Txapelketako finala

- 26 -

Neguko denboraldiko pilota txapelketako lehen partiduak jokatu ziren abenduan zehar. Larraun-Lekunberri Pilota Elkartearen helburua txapelketa honekin pilota eskolako gazte guztiei pilotaz gozatzeko aukera berak eskaintzea da. Aurten hiru multzotan daude banaturik: aurre-benjaminak eta benjaminak, alebinak eta infantilak. Guztira, Larraun-Lekunberri Pilota Elkarteko 25 pilotari eta Araxes Kirol Elkarteko sei pilotari dabiltza txapelketan parte hartzen. Lehen ligaxkak jokatu ondoren sailkapeneko lehen lau bikoteek zuzenean finalerdietarako txartela lortuko dute. Aurten otsailaren 2an jokatuko da finala Lekunberriko Jayan-Jai pilotalekuan.

Ilbeltzaren 12an izanen da Araitz-Beteluko IX. Herriarteko Krossa. Urteroko ibilbide bera izango du aurtengoak ere, Betelutik Atallura bi joan etorri egin beharko dituzte korrikalariek, zortzi kilometro dira guztira. Egunean bertan lasterketaren aurretik izen emateko aukera izanen den arren, aurrez ere egin daiteke www.kirolprobak.com atarian.

Oier Sanjurjok bere peña du Araitz-Betelun Osasunako Oier Sanjurjo futbol jokalariaren aldeko Oier Taldea Araitz-Betelu Peña sortu dute zenbait zalek. Jokalari bezala gustuko izateaz gainera, Osasunako euskaldun nafar bakarra bera izateagatik dira horren zaleak talde honetako kideak. Azaroaren 24an bildu zen ofizialki taldea eta Oier San Jurjori gonbita egin eta bera ere Betelura hurbildu zen bere aldeko peña hau ezagutzera. Beteluko Zigari Elkartean bazkari ederra egin zuten eta Oierri ibarreko produktuekin osatutako saski bat ere oparitu zioten. Joseba Eskamendi, Peñako kidea: “Gure asmoa igandero Sadarrera joatea da Oier animatzera, kartela badugu eta dagoeneko estreinatu dugu eta aitzaiarekin urtean behin bazkari bat ere egingo dugu”. Peña sortu berria da eta dagoeneko Mailopeko bazkide da.


“Ikasturte amaieran graduazio ofiziala eskuratzen duteâ€? >> Plazaola Judo Taldea Miguel Indak 2006tik Judo eta Defentsa pertsonaleko klaseak ematen ditu Lekunberrin. Aurten Larraun, Lekunberri, Betelu eta Araizko 19 ikasle dabiltza. Oraindik ikasturte honetarako izen eman nahi duenarentzat toki batzuk gelditzen dira. Ezagutzen ez zaituztenentzat: Nor da Miguel Inda? IruĂąean jaioa naiz eta zortzi urterekin nire aitak animatuta hasi nintzen Judoaren munduan, bera ere Judoka izan baitzen. 17 urterekin Karatea praktikatzen hasi nintzen defentsa pertsonalerako osagarri gisa eta 20 urte eman ditut kirol hori egiten.

heziketarekin eta osasunarekin lotuta dago. Duela pare bat urte ikasleak maila erregionaleko lehiaketetan parte hartzen hasi ziren, Nafarroako Judoaren Kirol Jokuetan parte hartu zuten. Hasi berrien, infantilen eta kadeteen kategorietan domina batzuk eskuratu genituen eta nabarmentzekoa da gaztetxoak lehian hasi izanak izan duen harrera ona.

Noiz sortu zen Judo Plazaola Taldea? 2006an hasi ginen klaseak ematen, orduan bost ikasle baino ez nituen. Ahoz ahokoarekin talde hori handitzen joan da eta urte gutxitan plaza guztiak bete ziren, aurten hala ere oraindik bada lekua izen eman nahi duen edonorentzat.

Zeintzuk dira kirol honen arau nagusiak? Helburua jaurtitze tekniken bidez aurkaria lurrera botatzea da. Bizkarra lurrarekin kontaktuan jartzean kontatzen da puntuazioa. Lurrean borrokatzea zuzena da eta inmobilizazio teknikak praktikatzen dira, helduen kasuan baita artikulazio batzuen luxadurak ere. Ez da eskuekin eta ukabilekin jotzen beste borroka-arte batzuetan bezala.

Noiz eta non biltzen zarete? Astelehen eta asteazkenetan biltzen gara Plazaola Kiroldegian. Txapelketaren batean parte hartzen al duzue? Plazaola Taldean praktikatzen dugun Judoa jolasarekin,

Horra hor eskualdeko gure judokak.

Ikasleak zer moduz moldatzen dira? Gustura etortzen dira, txikienentzat ez da borroka, laguna harrapatu eta lurrera botatzeko joko bat baino ez. Lehenengo saioetan lurrera erortzean minik ez hartzeko modu zuzena ikasten dute. Jokoak tartekatzen dira eta konturatu gabe faktore fisiko, sozial eta intelektual ezberdinak garatzen dituzte. Ikasle zaharragoek entrenamendu zorrotzagoa dute, judokak kirolari oso bihurtuz, indarrarekin, erresistentziarekin, malgutasunarekin eta euren gorputzaren kontrol handiarekin. Zeintzuk dira Judoak ikasleari egiten dizkion ekarpenak? Judoa kirol bat baino gehiago da, heziketa sistema bat da pertsona eta kirolari bezala bertute asko ematen dituena. Federazioko talde ofiziala da hau. Edozein haur edo gazte hurbil daiteke saioren batera gustatzen zaion ikustera.

- 27 -


LURRAK EMANA inguruko zizak

> Julio Calonge

Maltzur zizarena, intoxikazio ohikoena Hilgarria ez den arren kontsumituz gero erietxera eramango gaitu Maltzur zizak. Gertatzen diren intoxikazioen artean ugariena da eta horregatik oraingo honetan ziza hau nola identifikatu ikasiko dugu.

- 28 -

Ziza kontsumitzeagatik eragindako intoxikazioen artean aski ezaguna da ziza hau, Entoloma Lividum. Oso arriskutsua da, zizak kontsumitzeagatik pozoitutako %90en kasuan ziza hau izan da erreduna, askotan perretxikoekin (Calocybe Gambosa) edo Pago-zizarekin (Lepista Nebularis) nahasi izan direlako. Maltzur zizak normalean pagondo eta hariztietan aurkituko ditugu. Batzuetan ateratzen goiztiarrak izaten dira eta maiatzetik aurrera ateratzen dira baina askoz ere ohikoa izaten da udazkenean ateratzea, eta orduan izaten dira intoxikazio gehienak. Lekunberrin dagoeneko ziza honen zenbait ale detektatu eta baztertu ditut, euren kontsumoa saihestuz eta zenbait intoxikazio izan direla ere ezagun dut sufritutakoek kontatu izan didatelako. Itxura ederra eta gustagarria du, usain irintsu eta atseginarekin, horregatik gertatzen dira nahasteak. Pago-zizaren, Lepista Nebularis, antza handia du, gainera udazkenean habitat berean aurkitu ohi dira, horregatik urtero nahasteak izaten dira intoxikazio larriak eraginez. Jan eta ordubetera edo bi ordura hasten dira sintoma gogorrak sumatzen. Sindrome Gastrointestinal Larria ekartzen du eta ospitalizazioa eta tratamendua beharrezkoak izaten dira, baina ez du heriotza eragiten. Arraroagoa da perretxikoekin nahastea, baina zenbait zaleri entzun diet azaroan ere ziza goxo hauek atera ohi direla eta zenbait ale ere ekarri dizkidate, noski ez ziren ordea perretxikoak. Azaroan larreetan antzekoak diren zenbait ziza atera ohi dira, baina ez perretxikorik. Aski da usaintzearekin irin usaina ez dutela nabaritzeko. Lepista Irinaren kasuan lirio perfumearen usaina izaten du, hau jangarria da, nahiz eta oso estimatua ez izan. Nahasketak sor ditzaketen ziza gehiago ere badira, baina okerrena Maltzur ziza da, batez ere harizti baten ondoan aurkitzen denean. Kontuz, arau orokor bezala, azaroan ez da perretxikorik ateratzen. Usainaz gainera, Maltzur ziza dela jakingo dugu dituen xafla

lodi eta banatuengatik, horixka edo arrosak izaten dira horiek, muxarratuak, inoiz ez dekurrenteak. Eta ez dute nahasi ohi diren ziza jangarrien antzik, ziza hauen xaflak zuriak eta estuak izaten baitira. Pago-zizaren kasuan dekurrenteak izaten dira, txortenaren gainean jarriak eta perretxikoak txortenari lotuta. Txapelarengatik nahas gaitezke, bere forma eta kolorearengatik, zurixka, krema kolorekoa edo grixa izan daiteke txapela, beraz ezaugarri hori ezin dugu identifikatzeko erabili. Beste batean, pago-ziza eta bere jangarritasunaz hitz egingo dugu, izan ere kasu batzuetan arazoak sor ditzake nahiz eta kontsumitzen jarraitzen den.

Entoloma Lividum, ikusi xaflak.


HAIZEAK ERAMANA

atzerritik iritsitako kontuak > Aitor Irastortza

Txilen, baina euskal giroan Atal berri honetan kanpoan dagoen bertako jendea elkarrizketatuko dugu eta beraien bidez hemendik kanpokoari ere lekua egingo diegu. Lehen bidaia Txilera egin dugu, bertan da Azpirozko Aitor Irastortza. Noiztik zaude Txilen eta zertan zabiltza? Uztailaren erdi aldean iritsi nintzen Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientziak Santiagoko Unibertsitatean ikasteko asmoz, baina handik kanpo ere mordo bat ari naiz bai ikusi eta bai ikasten. Zein da zure egunerokoa bertan? Unibertsitatean ikastea da nire zeregin nagusia. Handik kanpo euskal etxean pilotan jokatu eta lagunartean egon ohi naiz. Jai egunak iristeko amorratzen egoten gara, izan ere, Txilen leku zoragarriak daude eta ez diogu haiek ezagutzeko aukerari alde egiten utzi nahi. Nolakoak dira txiletarrak? Maitakorrak eta atseginak dira. Atzerritarrekin orokorrean oso adeitsuak dira, baina beraiekin hitzorduren bat adostuz gero ez dira batere puntualak. Bestalde aipatu, gure antzera diktadura bat jasan eta hark eragindakoak konpondu nahian dabiltzala oraindik, Espainiar kolonia zela ere agerikoa da. Zer da gehien harritu zaituena? Santiagoko metroa. Hiriko garraiobide nagusia da eta pertsona baliogabetzen duela sentitu izan dut bertan kabitu ezinik bildu ohi den jendetzarekin. Janariarekin zer moduz moldatzen zara? Ongi, etxean bezala ia. Antzeko platerak prestatzen ditugu baina horko urdaiazpikoa eta gaztaren falta sumatzen dut. Hemen ahuakatea izan da niretzat nobedadea eta zaletzen ari naiz. Kalean globalizaturiko jaki azkarrak saltzen dira. Euskaldunik aurkitu al duzu bertan? Mordoxka bat bai, ikastera etorriak gehienak. Euskal etxean gainera, euskara ikasten ari diren txiletarrak ezagutu nituen eta poz ikaragarria eman zidaten. Kontrajarria da hor bizi diren askok euskarari ze garrantzi gutxi ematen dioten iku-

si eta honaino etorrita horrelako jendearekin topatzea. Txilera joanez gero zer gomendatuko zenuke? Orain arte ezagututakoarekin, Atacamako basamortua ikusteko gomendatuko nuke, zoragarriak baitira bertako laku eta muinoak. Sekula ez baduzu pinguino edo fokarik aurrez aurre ikusi, Punta de Chorosera joatea ere merezi du. Hala ere, ederrena hegoaldea dela esan didate. Eta zer ez zenuke gomendatuko? Santiago hiriburura etortzea. Inguruan dituen mendiek ez diote kutsadurari alde egiten uzten eta ke hodei konstante bat du bere gainean. Hiri itogarria da eta uneoro adi egon beharra dago gertatu ohi diren lapurretengatik. Anekdotarik? 11 pertsonako etxe batean bizitzea eta horietako 8 euskaldunak izatea! kar-kar. Honaino etorrita ere euskaraz gehiago aritzen gara gazteleraz baino. Mezuren bat bidali nahi baduzu, aprobetxatu! Lehenik, aitari Nekazarigatik eta amari Amma Beteluko gora beherengatik, animoak. Arrebari ere besarkada bat Katalunia aldera eta Mailope Gazte Asanbladakoei, bertso-eskolakoei eta Mailope aldizkariari berriz, eskerrik asko eta segi orain arteko bidean!

- 29 -


ekinarenEKINEZ >> Lontxo Otamendi - Taxilon Araitz-Beteluk taxista berria dauka

Atalluko Lontxo Otamendik hartu du urtetan Aristik okupatu duen lanpostua. Bederatzi plazako Caravelle zuriarekin dagoeneko zenbait bidai egin ditu eta gustora dago lan berriarekin.

- 30 -

Orain arte zertan egiten zenuen lan Lontxo? Urte askoan banaketa lanetan ibili izan naiz, baina azkeneko hiru urteak Amarozko paper-fabrikan egin nituen itxi zen arte eta bi urte neramatzan langabezian.

Zer esaten dizu inguruko jendeak? Ba hasieran par asko egiten zuten nire kontu. Ni parranda asko egina naiz eta aurreko batean gazte batek esan zidan: “Zeinek esan behar ziten hi ai aizela ni etxea ekartzen, oain arte beti bik elkarrekin bueltatzen ginenen...”.

Eta nolatan sortu zitzaizun aukera hau? Orain dela urtebete fundamentuzko lanik ez nuela eta Aristirekin topatu eta hizketan ari ginela lan kontuez hasi ginen, eta bera gustora jubilatuko zela aipatu zidan. Orduan nik esan nion: “Inorekin egoteako kaso iyek!” eta berak erantzun zidan: “Bueno akuerdo batea iritsiz keo utziko nikek”. Berak jubilazioko paperak begiratu zituen eta horrela egin genuen.

Eta zer moduz moldatzen zara asteburuetan? Ongi, Pikurockeko egunean bertan hasi nintzen lanean eta zenbait joan etorri egin nituen, Mozkorrak aguantatzea oraingoz ez zait horren zaila egiten, ulertzen baitut ni lanean egon arren bestea festan dagoela, eta kaxkartuta dabilena askotan ez da hortaz ohartzen, baina jendea ongi ibiltzen da.

Ordura arte pentsatu al zenuen behin ere taxista lanetan hastea? Ez, baina zeharka bada ere begiratzen nion, gidatzea gustatzen zait eta baita jendearekiko tratua ere. Ez nuen behin ere pentsatu, baina oso gustora eta pozik nago. Lan lotua da ordea... Bai eta ez. Astez nahiko lasai ibiltzen naiz. Goizeko 07,30ean Araizko herrietatik Beteluraino Leitzara ikastera joaten diren gazteak jaisten ditut eta ondoren Lezaetako ikasle bat eta Intzako zortzi haur ekartzen ditut Beteluko eskolara eta eskolatik ateratzerakoan alderantziz. Horrez gain astez ez da lan askorik izaten. Asteburuetan izaten da mugimendu gehien, baina orduan etortzen dira irabaziak eta dagonean egin behar da lan bestela... Azkenean 24 orduz zaude adi, baina deirik ez dagoen bitartean beste zerbait egiten ibili zaitezke eta gainera etxean zaude, Iruñean lan egiten dutenek berriz geltokian egon beharra dute, hori bai deitzen dutenean dena utzi eta martxa!

Nolatan Taxilon izena? Koadrilakoekin elkartean afaltzen ari nintzela atera zen izena. Lagunak hantxe hasi ziren izena jarri beharko niola, “Taxilon, bazilon...” eta azkenean Taxilon.

Zerbait gaineratu nahi duzu? Araizko Udalekoei eskerrak eman nahi nizkieke erraztasun handiak eman dizkidatelako. Aristi urriaren 31n jubilatzen zen eta eta azaroaren 2an Irurtzunen Pikurock zela eta niri taxiarekin hastea interesatzen zitzaidalako Santu Guztien egunean egin zuten bilera ebazpena onartzeko. Horregatik hemendik eskertuko nahiko nieke, emandako laguntza. Eta inguruko jendeari deitzeko lasai behar dutenean, horretarako gaudela. Kontaktua: 661202249.


kontuTXIKIAK merkatu txikia

ilbeltza 3

Lekunberri: 17.30etan Udal Aretoan, Gaztetxoentzako Larraun eta Lekunberriko Historiaren lehiaketa

- Beteluko baba gorriak saltzen dira. 606 375855. Mikel

Erregeen Kabalgata

- Lursaila salgai Astitzen 2.200 m2. Urbanoa. 696 645 046.

12

Araitz-Beteluko IX. Herriarteko Krossa

- Atallun 5 urteko pisua salgai. 90m2 + garajea + trastelekua. Miren 646 179 746.

18

Lekunberri: Truke Azoka, Gazte Asanbladak antolatuta. 11:00etatik 14:00etara.

5

agenda

SALGAI

otsaila 4

Santa Ageda Bezpera.

AGENDA: Mailopeko agendan ekitaldiren bat edo deialdiren bat agertzea nahi baduzu idatzi mailope@labrit.net-era ilbeltzaren 20a baino lehen.

ADI!

Merkatu Txikian iragarki bat jarri nahi baduzu idatzi mailope@labrit.net-era. Publizitate eskariak bi hilabetez egongo dira jarrita, ondoren kontrako abisurik jasotzen ez badugu kendu egingo ditugu.

Autobus zerbitzuak Conda

Iruñetik Donostiara: - 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero. -Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:30. Egunero. -19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan. -20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero. Donostiatik Iruñera: - 8:30. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egunero). - 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero.

Mugiroarra

Lekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 07:30ean. Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.

Leitzaran

Leitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 15:30. Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera). Ibilgailua partekatzeko aukera haintzat hartu! http://bidekide.moveuskadi.com/

Guardiako farmaziak Telefono zenbakiak

Ilbeltzaren 1etik 5era Leitzako Erviti Larralde

Ilbeltzaren 20tik 26ra Beteluko C.A. Carrillo Ilbeltzaren 27tik 30era Leitzako Plaza-Arrupea

Larrialdiak.......................112

Beteluko osasun etxea........948513300

Ilbeltzaren 6etik 12ra Lekunberriko M.I. Mendi

Araizko osasun etxea........948513040

Lekunberriko osasun etxea........948504208

Ilbeltzaren 13tik 19ra Leitzako M.I. Larraya


- 32 -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Mailope 210 urtarrila by Mailope Elkartea - Issuu