Skip to main content

Mailope 208 azaroa

Page 1

208. zkia. - 2013ko azaroa

LAUBURUA: Hondakinen kudeaketa KULTURA: Lekunberriko jaiak ELKARRIZKETA: AEK KIROLA: Pilota Goxua Txapelketa KUXKUXEAN: Zorion agurrak LURRAK EMANA: Ziza-horia

Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

“Ats emaiogun ontan iraun dezan”

Igor Mitxaus

Bertso berriak Mailoperi jarriak

125 urte bete dira Nikolas Ormaetxea, “Orixe”, euskal idazlea jaio zela. Orexan sortua izan arren Uitzin bizi izan zen hamazazpi urterekin kanpora ikastera joan zen arte. Orexarrak eta uitziarrak omenaldi berezia egin diote.


MAILOPEtxiki Asmakizuna Aupa mailope txikiko lagunak! Berriz ere denek asmatu duzue, erantzuna EZKILA edo KANPAIA zen. Sobera errazak ez ote ditugun jartzen pentsatzen hasi gara... Saridunak hauexek izan dira: - “Ene Kantak” kamiseta: Oier Goñi, mesedez jarri gurekin harremanetan neurria eta kolorea aukeratzeko - “Ene Kantak” CD/DVDa: Unai Goñi

Eta honatx hilabete honetako asmakizuna:

Nork esan zion beleari ipurbeltz?

-2-

Aurreko alean Lacturale produktuak zozketatu ondoren saridunei euren opariak eman genizkien. Ainara Zubiriak eta bere bi semeek Luka eta Mikel Askarayk pisua esnetan saria jaso zuten. Zenbat esne eman dizuete opari? Aitaren pisuari esker sei kartoi esnez osatutako 14 kaja esne jaso ditugu. Guztira 85 kilo esnetan. Probatu al duzue inoiz Lacturale esnea? Bai esne honen kontsumitzaileak gara eta asko gustatzen zaigu. Gainera gagur yogurta ere eman

Jasotako erantzun zuzenen artean bi sari hauek zozketatuko ditugu: -”Ene Kantak” CD/DVD-a. -”Ene Kantak” kamiseta bat (Nahi duen kolorea aukeratu ahalko du irabazleak).

digute probatzeko eta oso goxoa iruditu zaigu. Garbiñe Artola eta Juan Carlos Loidik berriz zapore ezberdinetako Lactuyogurtak jaso zituzten. Oparia jasotzera ordea Garbiñeren ahizpa bidali zuten Juana Artola. Leitzarrak zarete... nolatan ezagutzen duzue gure aldizkaria? Ni leitzarra naiz baina aita errazkindarra dut eta Juan Carlos Atallukoa da. Polita iruditu zitzaigun zuen deialdia. Irakurria izango genuen baina ez ginen oroitzen sariak ematen zenituztela eta sorpresa handia

izan zen sarituak izan ginela ikustea! Zer moduzkoak iruditzen zaizkizu Lactuyogurtak? Egia esan, ni oso yogurtzalea naiz eta hauek oso onak dira, niri naturala gustatzen zait gehien.

Bidali erantzuna mailope@labrit.net-era azaroaren 20a baino lehen.

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437


04> Iritzia 08> Luze: Koldo Nuñez-Betelu 09> Zabal: Iñaki Usabiaga 10> Kultura: Lekunberriko jaiak

12 > Lan ta lan, AUZOLAN Denbora generaman gure aldizkarian “Kuttunen” atala lantzen eta berritzeko garaia ere iritsi zaigu. Ale honetan atal berria estreinatuko dugu eta eskualdeko batzorde eta taldeak hobeto ezagutzeko inkestatxo bat egingo diegu tarte honetan. Hasiera emateko Larraungo Euskara Batzordearekin izan gara.

13 > Mikologia Jardunaldiak Lehenengo Mikologia Jardunaldiak burutu ziren joan den hilean. Guztira 200 espezie izan ziren ikusgai igandearekin egin zen erakusketan, denak Sakana eta hemen, eskualdean bertan, bildutako ziza eta onddoak ziren.

-3-

14> Kultur elkarrizketa: Araizko Jubilatu Elkartea 15> Kuxkuxean: Azaroko zorion agurrak 18> Erreportajea: Orixeren bide zahar berrietan 23> Elkarrizketa: Eskola garraioa 24> Batzarre

27 > Herri Kirolak Ostegunero Beteluko kiroldegian 15 gaztetxo biltzen dira Unai Ijurkorekin Herri Kirol ikastaroan. Dagoeneko ikasturtearekin hasi dira Araxes Herri Kirol Taldekoak. Ea aurten ere Nafarroako Herri Kirol Jolasetako finalera iristen diren.

28> Lurrak emana: Ziza-horia 29> Zeruak esana 30> Lauburua: Hondakinen kudeaketa

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Igor Mitxaus, Inma Etxarri, Julio Calonge, Arana Fundazioa, Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Lekunberriko Bildu. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. TIRADA: 1.600 ale. Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.


(H)iriTZIA

-4-

Egin Herria, Egin Lekunberri

Europako eskualdeak gizarteratzearen alde

Iaz bezala, aurten ere Bilduk aurrekontu parte-hartzaileak jarriko ditu abian azaroan. Lekunberri guztion artean eraiki nahi dugulako, uste dugu herritarrei udaleko kontuen inguruan proposamenak egiteko aukera ireki behar zaiela. Udalaren funtzionamendua eta egoera zein diren ezagutzeko, eta hau hobetzeko zure alea jarri nahi baduzu, azaroaren 23an, arratsaldeko 19:00etan eginen den asanbladara gonbidatzen zaitugu. Asanblada ahalik eta parte hartzaileena izatea da helburua. Horretarako hauxe da diseinatu dugun eredua: Hasteko, Udalaren egoera ekonomikoa zein den azalduko dugu, gero aurrekontuak zer diren eta nola osatzen diren azalduko dugu modu labur eta orokor batean. Ondoren bi taldetan banatuko gara: gastuak eta sarrerak. Talde batean gastuei buruz eztabaidatuko dugu, gastuak nola kudeatu, zertan murriztu daitekeen, zertan inbertitu... Beste taldean berriz, diru-sarreren eta tasen inguruan arituko gara, diru laguntzek nola eragiten duten, kontribuzioak, uraren tasak nola kudeatu daitezkeen... Partaide guztiek bi taldeetan egoteko aukera izanen dute. Azkenik, Bilduren lana izango da prozesu honetan jasoko ditugun proposamenak bateratzea eta antolatzea, eta hauek udal batzarrean planteatzea. Besterik gabe, animatu parte hartzera eta zuen planteamenduak proposatzera, lekunberriar guztiak zaudete gonbidatuak.

Printzipio hori kontuan harturik, Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Europako beste 24 kiderekin batera,proiektu bat aurkeztu du “Europa herritarrentzat” programan. Poloniako Lodz eskualdeak koordinatzen du proiektua. “Europako eskualdeak gizarteratzearen alde” proiektua onartzen bada, kideak eskualdeen arteko sare bat osatzen hasiko dira maila batzuetan, gizarte kohesioaren politika xede izanen duena. Proiektuak hainbaten arteko kooperazioa bultzatuko du: tokiko gobernuak, GKE, EBko goi mailako erakunde politikoak eta herritarrak. Aukera emanen du ondoko alderdien ildo orokorrak herrietan nola ezarri diren jakiteko: Europako estrategiak, gizarteratzearen garapena, gizarte zibileko elkarrizketa, garapen iraunkorra, etab. Ekimenak EBko herrialde “berriak” zein “zaharrak” bildu ditu: Polonia, Espainia, Hungaria, Bulgaria, Errumania, Italia, Lituania, Belgika, Britainia Handia, Malta, Suedia eta Montenegro. Nazioarteko ekitaldi batzuk planifikatu dira: hasierako bilera bat Lodz hirian (Polonia); gizarte zibileko erakundeen eginkizunari buruzko mintegi bat Madrilen; gizarte ekonomiari buruzko hitzaldi bat Lodz-en; gazteriaren politikak ikertzea xede duen bisita bat Maltan; eta, bukatzeko, hitzaldi bat, gizarteratze politikek EBn duten etorkizunari buruzkoa Bruselan, 2015ean. Arte lehiaketa bat iragarriko da, artearen ikuspegitik gizarteratzea Europan zertan den erakusteko. Jende orok parte hartzen ahal du! Informazio gehiago eskainiko da emaitzen berri eman ondoren.

Lekunberriko Bildu Udal Taldea

Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era


iragarkiTauLA Araitz eta Larraungo Udalek hurrengo MOZIOA onartu dute: HERRIRA MUGIMENDU SOZIALAREN AURKAKO OPERAZIO POLIZIALA 1- LARRAUNGO UDALAK Herriraren kontra burutu den operazio poliziala eta atxiloketak herri honen gehiengoari eta konponbide prozesuari egiten zaizkion eraso gisa uler-tzen dituela azaldu nahi du. 2- UDALAK Herriaren kriminalizazioa helburu izan dezaketen ekimenak berta behera utzi eta axilotutakoen berehalako askatasuna eskatzen du. 3- UDALAK euskal presoen Euskal Herriratzea eta bere eskubide guztien aldarrikapena bere egiten du, eskubide guztien errespetuaren alde dagoen bezalaxe. Norabide horretan larunbat honetarako deituta dagoen manifestazio nazionalarekin bat egiten dugu. 4- Presoen eskubideen errespetuaz gain, gatazka politiko eta armatuaren parte diren gobernu, alderdi eta eragile guztiei prozesuari etengabeko ekarpena egin eta jarrera eraikitzearen bitartez laguntzea eskatu nahi diogu. 5- Erabaki honen berri jakinaraztea inguruan.

-5-


Bertso berriak Mailoperi jarriak Urriak aurten gurean eman digu hizketako gaia alde batetik izandu dugu nahikoa festa ta jaia, eta bestetik udazkenakin ontto ta ehiza garaia, baina horien denen gainetik berri bat arrunt alaia, Estrasburgotik etorri dena: presoen aldeko epaia!

itx Igor M

Atal berria dugu Mailopen bertsoarentzat propio eskualdeko politikari pekatariak adio zuen lekua hartuko dugu jardungo gara serio hilabetero izango dugu hainbat kontu ta istorio, zuen etxetara eramateko bertsoa dela medio.

au s (L ekunberri)

Doinua: Aita izena kanta beharrak (X.Amuriza)

-6-

MARIA URKIZU PILARIKA JAIETAKO OMENDUA Urtero moduan aurten ere Lekunberriko Pilarika Jaiei hasiera emateko Larraun eta Lekunberriko erretiratuek bazkaria egin zuten Ayestaran Hotelean. Aurten Maria Urkizu omendu zuten bazkalondoan. Zorionak!

LARUNBLAI

MAILOPE KANTUZ

Larraungo Euskara Batzordeak Larunblai ekimena jarri du martxan. 8 eta 11 urte bitarteko hogei haur hilean bi larunbatetan elkartuko dira Larraungo Udaletxean arratsaldeko 4etatik 7etara. Eskulanak, ateraldiak, jokoak eta bestelako jarduerak eginen dituzte baina batez ere helburua euskaraz hitz egitea da. Hurrengo saioa azaroaren 16an izanen da.

Abenduaren 20an arratsaldeko 19:30ean Mailoperen aldeko kontzertua izanen da Lekunberriko Kiroldegian. Bertan eskualdeko ikasleek, gazteek, talde eta batzorde ezberdinek parte hartuko dute. Aldizkariaren egoera ekonomikoari bultzada txiki bat emateko helburuarekin antolatu dugu kontzertua. Beraz, ea zuen laguntzarekin ikus-entzule asko biltzea lortzen dugun.


elKArrimokoKA Eta zuk zein hitz debekatuko zenuke? Hitzak debekatu? Ba al dago hitzak debekatzea? Ba agian bai, izan ere, Euskal Herrian horretaz zertxobait badakigu (Egunkaria eta Egin egunkarien itxiera). Hitzak, pentsatzen ditugun gauzen eta geure sentimenduen irudikapenak besterik ez dira. Beraz, nahiz eta hitzak debekatu, ezinezkoa litzateke geure barruan dauden elementuak erabat ezabatzea. Soilik geure barruko hori adierazteko modu bat debekatuko ligukete. Baina Mikel Alvarez pentsatutako, sentitutako edo hausnartutako hori kanpora ateratzeko beste mila modu daude. Hala ere, Mailopeko laguntxoek estutasun honetan jarri naute eta hiru hitz debekatzeko esan didate. Hona hemen nire proposamenak: Askatasuna. Bai, askatasuna debekatuko nuke. Horrek ez du esanahi askatasuna debekatuko nukeenik, baizik eta hitz horretaz egiten dugun erabilera debekatuko nuke. Gaur egungo mundu “moderno” honetan, denak, itxuraz, askeak gara. Baina

Arrazoia duzu Mikel! Hitzak ezin ditugu debekatu, existitzen den ezer ezin da debekatu, baino bere erabilpena bai. Eta bai, horretan oso jantziak gaituzu Euskal Herrian. Ez da egunkarien itxiera bakarrik, badauzkagu hainbat talderen diskoak bahituta, bertan azaltzen ziren hitzengatik. Honek gogorarazten dit G. Orwen-ek kazetaritzaren inguruan esandakoa: “Kazetaritza, norbaitek zerbait argitaratua izan dadin nahi ez duenean argitaratzea da. Bestea haMikel Lasarte rreman publikoak dira”. Ni ere estutasunean jarri nauzu hiru hitz aukeratu behar honetan… hirurekin ez baitut aski! Baina hona hemen nire aukeraketa: Berdintasuna. Zer esan nahi dugu honekin denak berdinak garela? Berdinak izaten ahal gara legearen aurrean, baino

“Hitzak pentsatzen ditugun gauzen irudikapenak besterik ez dira”

denak gara ezberdin, denak gara bakarrak, errepikagaitzak, ezinbestekoak. Modak denak berdin jantzaraziko gaitu, akaso berdin biziaraziko gaituzte baina norberak bere zera izaten jarraituko du. Jasangarritasuna (sostenible delakoa). Politikarien ahoan beti modan dagoen garapen jasangarria adierazteko erabiltzen den hitza. Baina zeri deitzen zaio jasangarria? Mundua kolpean akabatzen ez duena? Orain arte akabatu ez denez, jasangarriak izan garela esan genezake beraz. Orain modan dagoen jasangarritasun hori mundua motelago akabatzea dela dirudi, baina akabatzea azken finean, beraz ez dago (gizakiokin) jasangarritasunik. Independentzia/Askatasuna. Estatu baten independentzia, kolektibo baten independentzia, norberarena,… bihotza hainbeste hunkitzen gaituen hitza izanik, ez dakigu zer dakarren… ezta nola erabili. Zerorrek askotan aipatzen duzun bezala bizitza antolaturik izatean ba al dago independentzia pertsonala? Ba al da diruarekiko askea den kolektiborik? Eta estaturik? Dena den hitzen debekua dela eta, egia esanda zenbait hitzi esanahia aldatu beharko genizkiela edo hiztegian zentzu gehiago batu beharko genizkiela argi daukat. Hitzak debekatzea baino, hobe litzateke zenbaiti hitz horien erabilpena debekatzea.

pentsatu al duzue noizbait askatasuna ez dela nahi dudan lekura nahi dudan momentuan joatea? Hori baino askoz gehiago da. Berdintasunean oinarritzen da askatasuna, izan ere, inor ez da librea botere erlazio desproportzionatuak existitzen diren momentutik. Kaiola erraldoietan bizi gara. Normala. Zer da normala eta zer ez da normala? Nork esaten du gauza hau normala dela eta beste hura ez? Normala hitzaren erabilera ere kolokan jartzeko arrazoi nahiko iruditzen zait aurretik aipaturiko hori, hau da, egiten den erabilera despektibo eta arbitrarioa. Boterean dauden horiek sortutako marko eta eskemak apurtu behar ditugu, eta horrek, nahitaez, “normala” hitzaren birdefinizioa dakar. Biolentzia. Hitz honekin, beste biekin gertatzen zaidana gertatzen zait, hau da, gaur egun adierazten dutena ez zaidala gustatzen, edo behintzat, ez zaidala egokia iruditzen. Txiki-txikitatik erakutsi digute biolentzia beti (edo ia beti) fisikoa dela eta momentu konkretu batean gertatzen den ekintza bat dela. Ez digute erakutsi, ordea, beste biolentzia mota asko daudela, eta gehienak eta latzenak, gizarteak justifikatutakoak. Biolentzia, pertsona bat zakarrontzian janaria bilatzen egotea da. Biolentzia, pertsona bat bere etxetik kaleratzea da. Biolentzia, azken finean, estrukturala da, hau da, biolentzia ez da ekintza sinboliko konkretu bat, baizik eta biolentzia sistema politiko, ekonomiko eta juridiko oso batek garatutako ekintza jarraitu, planifikatu eta mila aurpegiduna da. Beraz, debekatu ez, baina gauza asko birplanteatuko nituzke baita, orain erakutsi dudan bezala, hitzen munduan.

“Zenbait hitzi esanahia aldatu beharko genieke”

-7-


Koldo NuĂąez-Betelu

LUZE

Santu Guztien eguna, oroimen eguna

-8-

Ume nintzenean, gurasoek eramaten ninduten kanposantura azaroaren 1ean. Bertan ezagutu ez nuen aitona Teodoro zegoen lurperatuta, oraindik gainerako aitona eta amonak bizirik baitzeuden. Anai-arrebok behartuta joaten ginen hilobian errezatzera, ia bat ere sentitu gabe. Aita jartzen serio eta errezatzeko esaten zigun. Hazten joan ginen neurrian poliki-poliki askatu egin ginen anai-arrebok kanposantura joateko obligaziotik, eta joatekotan, familiako norbait hiltzen zenean joaten ginen. Gaur egun beste begi batzuekin hurbiltzen naiz ospakizun honetara. Orain jakin badakit familiako senide guztiek behar dutela bere lekua izan, abortuek ere, hau da, ez dira inoiz ahaztu edo baztertu behar edozein izan da bere jokaera eta izaera bizi ziren bitartean. Familia baten bihotzetik norbait ahaztu edo, nolabait esanda, kanporatua denean, beste norbait saiatuko da bere hutsunea betetzen, ahazteak edo kanporatzeak familiaren barne oreka inkontzientea hausten baitu. Baina norbait saiatzen denean bere tokia uzten eta besteak utzitako zuloa betetzen, oreka ez da lortzen eta familian era desberdinetako arazoak agertzen dira, hala nola, gaixotasun fisiko edo psikolo-

gikoak, arazo ekonomikoak, harremanak gaiztotu,... Azterketa terapeutiko baten bitartez, ez da zaila izaten bere tokian ez dagoena aurkitzen. Hildako aitaren tokia hartu duen semea, alaba

“Bere lekuan ez dagoena aurkitu behar da� baten lekua hartu duen honen ahizpa, e.a. Batzuetan, haurra bataiatzean edo izena aukeratzean ematen zaio jaio berriari hildako baten lekua bere izena errepikatuz. Lehengo egunean, kontsultara etorri zitzaidan emakume bat. Ez zaio asko falta 50 urte betetzeko baina bizitzan ez du inoiz bikotekiderik izan, nahiz eta gogoak ez falta. Emakume polita, dotore eta azkarra, nola egon da orain arte bikoterik gabe, horretarako gogoa izanda? Ekin genion, bada, familia aztertzeari. Haren amonaren ahizpak Pilar zuen izena. Ezkondu eta ume bat izan zuen. Senarra oso jenio txarrekoa zen eta maiz jotzen zuen Pilar. Hala ere, ume bat izan zuten. Behin, Pilar haurrari titia ematen ari zitzaion bitartean haserrea piztu zitzaion senarrari eta emaztea jo-tzera hurbildu zen baina

hau kolpea saihesten saiatu zen eta aitak umeari eman zion kolpea bete betean. Ondorioz, umea hil egin zen. Pilarrek senarra utzi egin zuen eta ahizparen etxera joan zen betirako. Pilarren ahizpak neskato bat izan zuen beranduago eta izebaren omenez, Pilar izena eman zioten. Hau ere ezkondu egin zen eta laster mutiko bat izan zuen. Ondoren hiru abortu etorri ziren eta, azkenean, neskatoa, alegia nire kontsultara etorritako emakumea. Argi agertu zen zer zegoen emakume honen inkontzientean, hau da, izeba-amonari gertatutako guztia. Hots, senar gaiztoa eta umearen hiltzailea izan zena. Berak jakin gabe, bere izeba amonaren beldurrak ari da bizitzen, alegia, senarra gaiztoa izan daiteke eta umeak hiltzera irits daiteke. Inkontzientean hau egonda, nola hartuko zuen emakume honek bikotea eta familia izan? Familia konstelazioen bidez erraz samar antzematen dira besteen bizitzak bizi ditugunean zein leku-aldatzeak. Jakina, behin arazoa ikusita nor bere lekuan jartzea eta nor bere patuaren jabe egitea da lana. Honetarako, ondratuko ditugu bihotzez eta maitasunez aurretik bizi direnak eta emango diegu bakoitzari beren tokia.


ZABAL

Iñaki Usabiaga

Bidelagun bat Bidelagunari.

Aldats gora dugu bidea euskaldunok. Katalanek ere bai. Nork ez? Denok gara zamaketari. Denok goaz arnasestuka. Horrelakoetan, bizkar zama arintzen saiatzen gara, beharrezko ez duguna bertan behera utziaz, geurea ez duguna astinduz. Europara bidean, Kataluniak agur esan dio Espainiari!. Hala diote Europa osoan: bidaide bai, baina nork bere zama eraman dezala bidean. Edota, gutxienez, nor berak, norbera izanez, aukera dezala bere bidea eta bidelaguna. Aldats gora dugu bidea. Ongi daki hori Mailopen bizi denak. Aldats gora goaz etengabe. Ez gaitezke gera, elkarri esku emateko ez bada. Ez eta begira jarri ere gailurrera, beherantz, egin dugun bidea ikusteko ez bada. Egiten ari den pausoari begiratu ohi dio maldan gora doanak: oin bata non kokatzen duen ikusi, bestearekin au-rrera pausoa eman baino lehen. Geratu, inoiz ez. Horrela ari dira egiten bere bidea katalanak. Eta guk, euskaldunok? Bihotzik gabe ez genuke pausorik emango. Baina aldats gora goazenean, pausoen erritmoan jalgitzen zaizkigu bihotz taupadak. Sarri ezin baitira oinak bihotzak nahi bezain azkar joan. Bihotzak joan behar du, etengabe, oinak dezaketen heinean, oinak indartu behar ditugu. Non ditugun oinak? Herritar guztiak gara Euskal Herriaren oin eta oinarri. Ezin du batak osasuntsu, eta besteak eri izan. Edota batak libre eta besteak lotua. Arritmia deritzete medikuek. Sarri, bihotz nekatuaren ajea izan ohi da.

Etengabeko nekean bizi izan denarena. Geratzen da bat-batean bihotza, eteten da une batez taupaden erritmoa eta, geldi aldia kitatu nahirik edo, arrapala-

“Horrela ari dira egiten bidea katalanak” da zoroan datoz hurrengo taupadak. Aski nekatuak ditugu oinak guk euskaldunok, ez gutxiago bihotzak, geure eskubideen alde, azken bi mende hauetan mantendu ditugun gatazka armatuen ondorioz: iya guriak egin du/ badegu zeñek agindu... Garaituentzat, ordea, inoiz ez da amaitzen gerrarik, garaileentzat ohi den bezala. - Dena zaizue zilegi, armak erabiltzea izan ezik- esan izan dute behin eta berriz, hortzetaraino armatuak daudenek. Isildu dira armak. Batzuenak bederen. Sortu dira bakegileak. Bagoaz, aldatz gora, esku hutsean, eskua eskuari emanez. Bagoaz bide berritik, zabaletik, bake bidean, soilik hitza lagun, hitza deiadar. Lasaitu eta konpasatu dira pausoak. Berreskuratu du bere erritmoa bihotzak. Baina, batbatean, geldi une bat egiten du, hautsi egiten da bihotzaren erritmoa: bakegilea kartzelaratu digute. Bolbora usaina omen dario ibilian dabilen gazte eta erakunde bakoitzari. Ez da asterik atxilotu edota epaitu bat ez denik. Etsipenez, bost puntuko errima sorta jalgiarazi dit barne arritmiak: hitzez nahi dugun arren/ konpondu gatazka,

ez dezakegu onez/ aberria aska, geuk zer izan nahi dugun/ ezin dugu bozka, oin bat egin orduko/ Madril dugu hozka, jarriko ote gaitu/ armadunei hoska? Laurogei urteko bidelagun zahar batengana jo dut, erantzun bila. Asko sufritu du berak. Garai batean lankide izateaz gainera, ikastolaren sorkuntzan lan isil eta eskerga egina da. Abertzale baketsu, eta fededun konprometitua izan da beti: manifestazioa non, han topatu izan dugu elkar, Bilbon, Donostian, Baionan edo Iruñean. Duela urte bete pasatxo perlesiaren aizkorakada bat jaso zuen burmuinean. Gaitzak jota, ezinduen ostatu batean dago orain, gurpildun aulki batean, ostatupeko guztiak egon ohi diren moduan, azken ibilaldiari noiz ekingo zain. Argi du burua. Erne begiak. Mingaina dauka erabat lotua. Ez dezake hitz egin.Guztiz eztia zuelarik mingaina! Eztia ere saltzen zuen herriz herri. -Bihar, urriak 5, ez haut Bilbon ikusiko –esan nion manifestazio bezperan. Ezezko keinua egin zidan berak. Mingaina askatuko ote nion, bost puntukoa luzatu nion irakurtzeko. Begira-begira geratu natzaio. Begirabegira, bera ere, paperera. Malko bat ibili zaio lehian, begi izuetatik ihes egin nahian. Ezezko keinuarekin lasaitu nau. Zamaketaria zerumugara begira geratu da, itxaropentsu, aberrira bidean. Berekin darama bere zama. Badu, baina, bidelagun bat.

-9-


kULTURa Lekunberriko Jaiak 2013

- 10 -

Gaztetxoenek ere euren ekitaldiak izan zituzten.

Aurtengo tortilla patata txapelketako irabazleak.

Epai-mahaiak zalantzak izan zituen onena aukeratzeko.

Aurtengoak ere pasa dira ba! Lekunberriko Pilareko Jaiak ospatu zituzten joan de urriaren 10etik 13ra. Termometroek gradu gutxi markatu zituzten arren giro ederra izan zen eta txikienek zein helduek gozatzeko ekitaldiak izan ziren. Hona hemen jasotako zenbait irudi.


elkARRIZketa >> Ane Galdos eta Bea Buldain

“Borondatez laguntzeko prest dauden euskaldun osoak behar ditugu� Ikasturte berrian dagoeneko murgilduta gauden honetan AEKra jo dugu aurtengo ikastaro eskaintzaren eta egitasmoen berri emateko. Aurten Ane Galdos gasteiztarra izango da Mintzakide ekimenaren koordinatzailea. Zein ikastaro eskainiko dituzue aurtengo ikasturtean? Momentu honetan hiru talde eta autoikaskuntzako talde bat dauzkagu sortuta. Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan 15:00etatik 17:00etara B1 mailako sei ikasle biltzen dira. Hauek ulermen maila polita izan arren oraindik hitz egiterako orduan zailtasunak dituzten ikasleak dira. Ikasturte amaierarako lortu beharreko helburuak asko izaten dira baina maila horretan batez ere komunikatzeko gaitasun hori hobetzea euren buruarengan segurtasuna hartzea da batez ere, ulermena, entzumena, irakurmena eta gainontzekoak lantzeaz gainera. A1-2 mailako taldearen kasuan zein egun eta ordutan biltzen dira? Astearte eta ostiraletan 9:30etik 12:30era. Talde horretan bost ikasle ditugu oraingoz eta ikasle horiek hasiera maila eginda daukate eta beraz nozio batzuk badituzte baina oraindik ikasketa prozesuaren hasieran daude. EGA proba prestatzen dabiltzan ikasleak ere badituzue... Bai, larunbatetan 9:00etatik 13:00etara zortzi lagun elkartzen dira EGA proba prestatzeko. Eta hiru talde horiez gain laugarren bat ere badugu, autoikaskuntzakoa, bertan 8 ikasle dabiltza. Hauek euren kabuz lan egiten dute, baina tutore bat ikas prozesuaren jarraipena egiten du eta ikasleei euren zalantzak argitu eta prozesu horretan bideratzen die. Talde horiez gain Hasiera mailako talde bat sortu nahian gabiltza, oraingoz hiru pertsona dauz-

kagu baina taldea atera ahal izateko gutxienez bost lagun behar ditugu, beraz euskara ikasten zerotik hasi nahi duten horiek animatu daitezela. Mintza saioak egiteko asmorik baduzue? Bai, mintzamena lantzeko talde guztiak astean behin elkartzen saiatuko gara ordu bat eta erdiz. Horretarako bakoitzak etxean bere mailari dagokion lanketa bat egin behar izaten du. Mintza saioetan normalean maila guztietako ikasleak parte hartzen dute, hasiera berriak ilbeltz aldera txertatzen ditugu saio horietan.

“Abenduaren 3an Mintzakide aurkeztuko dugu Araitz-Betelun� Ane zu Mintzakide Egitasmoaren koordinazioaz arduratuko zara aurten... Bai. Jada egitasmo ezaguna da eta aurreko urteen ildo beretik jarraituko du aurten ere. Oraingoz 20 lagunek eman dute izena eta pozik gaude erantzunarekin, falta zaiguna borondatez laguntzeko prest dauden euskaldun osoak dira. Aurreko urteetan bezala, lauzpabost pertsonako taldeak egingo dira eta bakoitzak bere hitzordua egingo du astean behin ordubetez eta euskaldun oso baten laguntzarekin. Bestalde, oraingoz Araitz-Betelun ez da jendea animatu eta egitasmoa behar bezala aurkezteko asmoa daukagu datorren abenduaren 3an Kultur Astearen barruan.

ErriGora proiektuaren saskia ere baduzue... Bai, iaz Zazpiak bat Taldeak jarri zuen martxan proiektu hau eta aurten ere bi saski mota eskainiko dira. Erriberako ekoizleen produktuekin osatutako saskiak dira eta 50 eurotan salduko dira azaroan zehar euskaltegi, ikastola eta norbanakoen bidez. Gero ateratako irabazien %1 euskararen alde bideratuko dute. Erosteko azaroaren erdialdea baino lehen eskaria egin beharko da euskaltegian bertan eta azaroko azkeneko astean banatuko dituzte saskiak. Nafarroako hegoaldeko produktuei bidea irekitzea eta bide batez euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea da proiektuaren helburua.


kULTURa Soto Hendaiako kanporaketako garaile Dagoeneko erabakita gelditu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerdietan arituko diren 24 bertsolariak. Sei kanporaketa jokatu dira eta bertatik 18 bertsolari sailkatu dituzte. Horiekin batera aurreko Txapelketa Nagusian jada finalaurrekoak zuzenean jokatzeko sailkatuak zeuden beste sei bertsolari hauek arituko dira: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Jon Maia, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga. Gauzak horrela, azaroaren 9an jokatuko da finalaurreko lehen saioa eta azaroaren 30ean izango da azkena Maule-Lextarren. Julio Soto fin dabil orain arte behintzat, Hendaiako kanporaketan irabazle atera baitzen. Epamahaiaren eskutik 653 puntu lortu zituen. Haren atzetik sailkatu ziren Amaia Agirre (642,5 punturekin), Iñaki Zelaia (611), Felix Zubia (610), Iñaki Apalategi (596) eta Iban Urdangarin (591). Zorionak Julio!

- 12 -

Hona hemen finalaurrekoen hitzorduak: Azaroak 9, Gernika-Lumo: Amets Arzallus, Jon Martin, Julio Soto, Jone Uria, Nerea Elustondo eta Jokin Uranga Azaroak 10, Tolosa: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" Azaroak 16, Oiartzun: Aitor Sarriegi, Jon Maia, Agin Laburu, Alaia Martin, Beñat Lizaso eta Odei Barroso Azaroak 17, Murgia: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira, Unai Agirre eta Fredi Paia Finalaurrekoak bi itzulitara jokatuko dira. Bigarren itzulira saio bakoitzeko irabazlea eta hamalau puntuaziorik onenak pasako dira. Bigarren itzuliko finalaurrekoak Elizondon, Donostian eta Maule-Lextarren jokatuko dira azaroaren 23an, 24an eta 30ean.

LantaLan

AUZOLaN

Larraungo Euskara Batzordea

Noiz sortu zen? Larraungo Euskara Batzordeak urte asko daramatza gure eskualdean lanean. Etenaldi bat izan zuen eta duela 67 urte lanean hasi zen berriz ere. Zein helbururekin sortu zen? Larraunen, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza horren hiztunen eskubideak bermatzeko helburuarekin sortu zen. Zertan zabiltzate lanean? Batzordeak lan esparru ezberdinak ditu, arestian aipatutako helburuak lortzeko finkatzen direnak. Bereziki herritarrei egiten zaien eskaintza (publikoa zein pribatua) lantzen dugu, eta Euskal Herri mailan talde ezberdinek (Kontseiluak, Euskal Herrian Euskarazek…) proposa-

tzen dituzten kanpainak ere gurean bideratzen saiatzen gara.

948 504 400, larbeleareuskaraz@iparmank.org

Zenbat kide zarete? Gaur egun 10 lagun inguru ibiltzen gara batzordean.

Lan egiterako orduan zer duzue zuen alde? Euskara bizirik dagoen eskualde batean aritzeak gure proposamenak aurrera egiteko baliabideak , orokorrean, eskura izatea ahalbidetzen du. Jendeak hizkuntzarekin harremana izatea ere, motibazioa eta kontzientziazioa lantzeko orduan, lagungarria da. Bestalde, gure eskualdeko udalek eta zerbitzu publikoek euskararen alde urratsak ematen ari dira eta hori guretzat izugarrizko baliabidea da.

Noiz eta non biltzen zarete? Normalean, hileko lehenengo ostegunarekin elkartzen gara, arratsaldeko 5etan, Larraungo AEK Euskaltegian. Zein da batzordekide izateko bete beharreko baldintza? Ez dago baldintza berezirik, euskararen normalizazioaren alde lan egiteko gogoa izatea, besterik ez. Edozeinek parte hartu dezake, guk gustura hartuko ditugu ekarpen eta ideia berriak . Nola jarri gaitezke kontaktuan Batzordearekin? Euskara batzordearen koordinazioa Euskara zerbitzuko teknikariaren ardura da, beraz, harekin harremanetan jartzearekin nahikoa: Ainhoa Beraza,

Eta zer kontra (zailtasunak)? Batzordeak finkatutako helburuak gauzatzen joateko eremu asko landu behar dira eta horretarako jende eta entitate gehiagoren inplikazioa ezinbestekoa da. Elkarlana sustatu beharra dago, are gehiago azken urte hauetan (alderdi ekonomikoan bereziki) bizi dugun egoerarekin.


kULTURa I. Jardunaldi Mikologikoak Joan den hilean egin zen Lehen Mikologia Jardunaldia, 200 espezie izan ziren erakusgai. Hiru egunez Larraun eta Lekunberriko zenbait talde onddoak biltzen aritu ziren eskualdean eta Sakanan. Ostegunean hasi eta larunbata bitarte ziza eta onddo ezberdinak bildu eta Lekunberriko frontoira eraman zituzten. Bertan larunbat arratsaldean espezieak bereizten aritu ziren Altsasuko Mikologia Elkarteko zenbait aditu. Denak espezie ezagunak baziren ere zenbait ziza behar bezala identifikatzeko liburuen laguntza behar izan zuten. Igandean berriz egun osoan zehar jende asko hurbildu zen erakusketa

ikustera, bertan Julio Calonge gure kolaboratzailearen azalpenak jaso zituzten zenbaitek. Txanpi単oi egin berriak dastatzeko aukera ere izan zuten bertara hurbildu zirenek. Gainera, hurrengo egunean erakusketa

ikustera joateko aprobetxatu zuten Ibarberriko ikasleak. Aurtengoa Lekunberriko Udalak eta Ttutturre Mendi Elkarteak antolatutako Lehen Mikologia Jardunaldiak izan dira, eta balorazio positiboa egin dute.

- 13 -


elkARRIZketa: Alai Jubilatu Elkartea berriz ere martxan da Pedro Santamaria

Ia lau urtez jarduerarik gabe egon ondoren, Araizko Alai Jubilatu Elkartea berpizteko ahaleginetan ari da erretiratu talde bat. Pedro Santamaria izendatu dute lehendakari eta ilusio handiarekin hartu du erronka berri hau. Noiz sortu zen Elkartea? Oker ez banago 1990. urte ingurukoa da Alai Jubilatu Elkartea eta hementxe, Araizko Udala dagoen eraikinean prestatu zen espresuki Elkartearentzako lokala. Zenbait urtez ez da inongo jarduerarik egin, zer gertatu zen? Elkarteko azken lehendakaria Marino Lopez izan zen eta azkeneko urteetan desadostasunak tarteko jende askok parte hartzeari utzi egin zion eta lehendakaria zenduz geroztik, duela ia lau urte, elkarteak funtzionatzeaz utzi zuen. Beraz, lau urtez Elkartea geldirik egon da eta orain pixkanaka berriz ere lehenago zuen martxari eutsi nahi diogu. Nolatan erabaki zenuten berriro ere biltzen hastea? Ni Doneztebeko Arkupe Jubilatu Elkarteko kidea ere banaiz aspalditik eta bertako lehendakariordearekin harreman estua nuenez hemen genuen egoera azaldu nion eta bera prest agertu zen jendea bilduz gero hona laguntzera etortzeko. Horrela ba koadrila koxkor bat bildu nuen eta egun batean bera etorri zen euren elkartearekin aurrera nola egiten zuten azaltzera eta horrela hasi ginen. Lau edo bost hilabete izango dira berriz ere lehen aldiz elkartu ginenetik. Zenbat kide zarete momentu honetan? Orain 46 lagun gara, baina badakit badirela izen emateko asmoa duten gehiago ere. Garai batean 160 ginen eta dinamika polita zegoen, txangoak egiten genituen, meriendak, afariak, kartetan aritzen ginen eta txapelketak ere antolatzen genituen. Giro ederra zegoen. Eta orain jendea animaturik ikusten al duzu? Bai bai, jendea gogoarekin dago, baina

esku bat botatzea kosta egiten da. Oraingoz emakume gehiagok eman dute izena, baina gizonak ere badira eta herri guztietako jendea dago Elkartean, baina egia da gehiago direla Atallu eta Arriben bizi direnak, gertu baitute! Gainontzeko herrietan bizi direnentzat zailagoa da, autoa edo Arribera jaitsi eta igoko dituen norbait behar dutela, hori da arazo handiena. Baina gogoarekin dena da posible.

“Pixkanaka berriz lehenago zuen martxari eutsi nahi diogu� Zenbateko kuota ordaintzen dute bazkideek? 20 euro baino ez dira ordaindu behar urtean eta Elkartekoa izateko erretiraturik egotea da baldintza bakarra, adinagatik edo gaixotasun edo elbarritasun batengatik jubilaturik egotea. Jardueraren bat antolatu al duzue? Irailean afari bat egin genuen eta 20 pertsona baino gehiago bildu ginen. Orain Tulebrasko Monasterio bisitatzeko txango bat dugu aurreikusita, egun osoko ateraldia izango da, autobusa, gosaria, bazkaria eta bisita dena 16 euroan aterako zaigu pertsonako. Baina horretarako gutxienez 20 pertsona bildu behar gara, eta 25 bilduz gero hobariak jasotzen ditu Elkarteak enpresa antolatzailearen eskutik. Nik hemendik jendea animatu nahi nuke Elkartean izen ematera eta parte hartzera. Lagunekin egon, kartetan ibili, telebista ikusi, merendatu edo afaltzeko aukera ematen du. Ea jendea animatzen den, ni lehendakari bezala, interesa egonez gero behintzat prest nago honen alde lan egiteko.


koak Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitarte Mailope aldizkariaren bitartez!

KuxKuxean Uxua Huizi Azaroak 6, 20 urte Zorionak sodio hidroxido anderea!!! Zu re zartzen ai za ta zartrosisekin hasiko za seittun, aer taka-takan bat aurkitzen deun jajaj espero deu eune oso ongi pasatzea ta merezi zun modun ospatu beharkoa!! Muxu haundi bat!! Aiora, Libe ta Mikel. Porzierto!! Zure jaboietako baten esperon gaude :p

Laida Garmendia Huarte Azaroak 8, 3 urte ZORIONAK gure "printzesitari". Egun on-on bat pasa. Muxu haundi bat Aita, Ama, Unai eta Irati.

Iraide Azaroak 3, 5 urte Zorionak maitea! Egun onona pasa. Muxu haundi bat etxekoen partez. Laidak eta Clementinak azaroaren 8an eta 23an urteak betetzen dituzte. Zorionak eta urte askotarako, Gastesi familiaren partez.

Zorionak, Mattin. Urriaren 27an sei urte egin dituzu. Musu handi bat Amaiurren, amatxoren eta aitatxoren partetik. Laster traktorea gidatzen!

Ekiñe Saralegi Azaroak 12 Zorionak Goxoki!!! Aurten 3 urte polit, eta oraingoan zure gelan ere ospatuko dituzu!! iuffi!!! Besarkada goxo eta pottolo bat zure aitatxo, amatxo eta Irunek. Martin Martirikorena Azaroak 13 Zorionak!!! Nola ez ba, Gaintzako San Martinetan Maider Núñez Martinez afari eder batekin ospatuko Azaroak 23, 14 urte dugu, jarri sagardoa prexkaZorionak maitia, tzen!!! Zure lagunek. hau oso urte ona izan dadila hiretzat! Muxu handi bat. Aita.

Uraitz eta Markel Ariztimuño Begiristain Azaroak 23 eta 28, 9 eta 11 urte Zorionak bikote!!!!! Jarraitu beti bezain jator izaten. Egun on bat pasa ezazute zuen urte betetze egunetan.Muxu handi bat Lekunberriko, Burlatako eta Leitzako familiaren partez.

Mª Teresa Anton Alberro Azaroaren 10ean, 81 urte. ZORIONAK urte askotarako. Egun on pasa senide guztiekin. Muxu haundi bat. Etxekoak.

Julen Saralegi Azaroak 11 Zorionak!!! Argazki horretatik 6 urte igaro dira eta earki aldatzen ari zara! Aurten 13 betetzen dituzu eta ospatzeko Gaintzako festak ondo ezta? Besarkada gozo bat, Gaintzatik, zure familiakoek.

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.

- 15 -


Aurrera jarraitzeko zure laguntza behar dugu irakurle. Animatu eta egin zaitez bazkide!


ERREPORTAJEA >>

Orixeren bide zahar berrietan

Goian Errekalde, eta hemen, Orixeren jaiotetxea.

Duela 25 urte Nikolas Ormaetxearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu zituzten utziarrek eta orexarrek. Geroztik urtero-urtero Uitzi eta Orexa banatzen dituen bidea egiten dute mendiz, garai batean Orixek, mutiko zela bere familia biologikoa ikustera joateko egiten zuen moduan. 1888ko abenduaren seian jaio zen Orixe Orexako Iriarte baserriaren ondoko etxe txiki batean, egun gaztandegi bihurtua dago. Hirukiak jaio ziren, eta amak karga hori eraman ezin zuela-eta hirurak banatu egin zituen. Nikolas Uitzira ekarri zuen, Errekaldera, geroztik Uitzi izan zen bere herria, Orexa bezain beste edo gehiago.


Martin Martirena

“Zerbatte euskaz berrie esaten banion seittun apuntatzen zun” 93 urte ditu Martinek. Martinpereneko bordan jaio zen, Uitzin, eta 30 urterekin ezkondu zenean borda utzi eta Martinperenea etxera jaitsi zen bizitzera. Bertan etxearen sarrerako goialdeko leiho txiki horren atzean egon omen zen ezkutatuta Orixe hiru hilabetez. Berak Nikolasekin bizitakoak kontatu dizkigu Martinek. Noiz jaioa zara zu Martin? 1920koa naiz. Etxe honetan jaioa? Ez, bordan, etxe hontako nausina zen borda bik nausi berenak zien. Etxe honek Martinperena du izena... Bai. Eta ze bizi zineten errentan? Bai, bai errentan, eta gero re ezkondu da hemen jarri nintzen da, gero saltzeko atea zen da erosi in nun.

zun txiri sartuta eta biok laisterren. Ne osabakin mendire ehizea re joaten ginen muxarrak harrapatzea ta hue re bai, pozik joaten zen. Muxarrak zuloan eotten zen, da zirikatu da zapela o eskun jarri da ttak harrapatzen zen. Eta goxoa al zen ba jateko? Bai bai ona oso, ta saldu re itten zien. Muxar urinek olioa haine balio zun.

“Uitziko mendik nik bezain ongi bazekizkin” - 19 -

Eta zuk Orixerekin harremanik izan al zenuen? Bai, nik hamar urte edo izango nittun o igazteo iual izango nintzen ta gu bordan bizi ginen da aldiero hara joaten zen amonangana. Han ibiltzen ginen biok laixterren, ni mutiko koxkorra, hamar-hamaika urte izango nittun da, plazan bezala bueltan jarrie eukitzen

Bordan zein bizi zineten? Atte, ama, zazpi senide da amuna. Atte Uitzikoa zen Francisco Martirena da ama berriz Gaintzekoa Teresa Arraztio. Eta Orixeri zuek nola deitzen zenioten, Orixe edo Nikolas? Nikolas eta Orixe ta denetik. Gure

Jokin Zaitegiren anaiarekin. Arg.: Jokin Zaitegi.

amona zenak hala esan zion behin: “Zu honea etortzen za maiz aski Nikolas baino amunai ez diozo libra txokolate de ekartzen”. Eta hurrengoan joan zenen libra txokolate eaman zion. Amistade haundie zun gukin. Orixe oso txikia zela ekarri zuten Uitzira ezta? Bai, zenbat urte izanen zittun ba? Hiru bat hilabete eo... Hirukie zen hue, baino nik enittun izautu bestek. Eta Errekalden ze familia bizi zen? Jose Mari Ariztimuño eta Pedro Jose Ansorena ta hoik.

Martinek kontatu digunez, Orixe Martinpereneko ganbaran ezkutatu zen.

Gerra garaian ere Uitzin egon zen izkutatuta... Hue gerra hasita eotten zen Orexan ta arrebak esan guardak nola heldu zien behittik gora - “Heldu ttok, heldu ttok e!”- ta atzekaldeko leihotik saltatu ta gauez Uitzie etorri zen. Da kalparrak da dena arrotuk ta sasik azala larrutuik da dena izerdittue aiatu emen zenen da Errekaldekoak ikatuk, harrapatuz geo beaiek e garbittuko zittuela da etxin hartzeko bildur haundie da eaman zuen borda, Errekaldeko ardi


1955ko maiatzaren 30a. Arg.: Jokin Zaitegi.

borda, da han pastu zittun hamabost bat eun o... jana gabez eamaten zien Errekaldekoak. Eta jendeak ba al zekien han zela? Hemen bakar batzuk jakinen zuen, nik e oañikoan ez nekin hemen zenik. Gero etxe honta ekarri zuen, goien koartoat badu ganbaran, da hor hiru hilabete pasa zittun. Eta han zer egiten zuen? Hantxe eon gordeta. - 20 -

Hemen gerra garaian guardia zibilak edo ez al ziren ibiltzen? Ibiliko zien baino ez zuen deusen aztarnaik hartu bintzat. Eta garai hartan zuek oraindik bordan bizi zineten? Bai. Eta hemen, Martinperenean, zein bizi zen? Hemen etxeko nagusia eta hemen e maixter bat bazen. Behian nausie ta goien nausin anaie da gero bestalden bizitzen zen Severiana ta.

ta gizon harekin hizketan bazijoan da danba-danba gizona hasi emen zen fuerte oinez. Beño Orixe hiru hilabete geldi eona da hemendik haraino oinez joan ta ez aiatzen. Azkenen bordaon bat bilatu emen zuen da gabe han pastu da eune de bai, da hurrengo gaben Frantzie pasa zen da Frantzitik Ameiketa joan zen. Ameriketan arrebarekin egon zen ezta? Bai, be arrebakin bizi zen. Gero gerra bukatu ta nunbatte pasa izan zitzaion kartzela sartzeko garaiek da ordun etorri in zen berriz. Eta nora etorri zen Uitzira edo Orexara? Orexa, baino Uitzire e etortzen zen. Errekalden amistade haundie zun. Ameriketatik bueltatu zenen mezatik atea ta jende guzie harengana eskue emattea ta harek eskun mine o zun da berak atzea itten zun, zanpatzen hasi da miñe hartzen zun eskutan. Hoi akordatzen naiz. Martin eta idatzi idazten al zuen batere? Bai, hizketan aitzen ginenen, nik iual zerbatte euskaz berrie esaten banion seittun apuntatzen zun. Uitziko mendik nik bezain ongi bazekizkin eta etxeri re motek denari eta herri guziri jarri zien.

(Martinek hala dio baina ziur asko jarraian aipatzen dituen izengoiti guztiak lehenagotik sortuak ziren baina Orixek beti izengoitiak erabiltzen zituen horiei erreferentzia egiteko). Zer mote jarri zien ba etxeei? Gazureberde Txonkonekoai ustet, gero Bustiñekoai Mokordo polit, Joandinekoai Epurdie bai ta sillik ez, Aizarnekoai Serbilleta zikin, Etxeberrikoai Kiskillu muturzikin, Loittetekoai Zangamiru lokaio sagastibeltz soraio mehei-meheiak zielako. Baztarrikekoai berriz, Kostille tente... Denei jarri zien orduan... Denai ez, maixterrari ez, bezindadea zuen etxeri bakarrik.Ta Larraun guziko herriri re jarri zazkien, Lekunberriri zakurrek, Gorritti pobres y alegres, Uitzi barek, Azpirotzei karakolak da Barabarrei lainotsu... Ordun gizon umoretsua zen.... Bai bai, jendekin da brometan ibiltzen zen. Geo euskazko grin izuarrie zun da ordun ez baitzun ikusi nahi frnakok euskaa da harrapatu balue seittun hilko zuen, da hemen e gordeta harrapatu balue etxin, etxekoak eta hue, denak. Eta irakurtzen ikusten zenuten? Bai bai... Liburuak etxetan gutxi izaten ziren ba.... Batez kasik, beño harek bazittun. Eta fraideekin ikasteko dirua beharko zen ba garai hartan... Bai baino listo amorratue baitzen hue...

Orduan hiru hilabetez ez zen kanpora atera ere egin? Bai zea, deus ez! Ixil-ixilik hantxe, beharko. Leihotik ikusten emen zun jende, Korpuseko prozesioan eunen nola zebiltzen da earki ikusten emen zun beño atzetik e leihora atea gabe. Eta gero ze egin zuen? Gero eaman zuen, hemen hiru hilabete pastu ta gizon bat bilatu zuen Frantzire pasatzeko. Gabez eaman zuen Jauntsatse, da han atea emen zitzion halako lekun baten gizon bat, da Beuten barrena oinez, mendiz, pasatu

Eskuinetik hasita laugarrena dugu Orixe. Arg.: Jokin Zaitegi.


Patziku Perurena

“Inolako apaindurarik gabe, hizketa deus behartu gabe, horren xamur...” Patziku Perurena euskal idazleak ere “Saski bete intxaur” liburuan “Orixeren Mugak” izeneko pasartea eskaintzen dio. Bertan Orixeren idazteko estiloa ezin hobeki azaltzen digu. << ...Bizitzaz eta jakintzaz ongi oretutako grina klasiko horretxek eusten dio Nikolasen indar unibertsalari. Eta sendotasun klasiko horixe zuen, erdipurdiko moderno kanpoedder guziek jasan ezin ziotena. Hala idatziko du Euzkadi egunkarian 1932an, Lizardiren estilo berria auzitan duela: “Lo moderno duradero, lo que resiste una crítica seria, es lo clásico. Podar, eliminar, prescindir, imprimir movimiento y rapidez a la idea por la sobria expresión, es lo que no creo llegan a conseguir, en grado de un Horacio, los modernos que más se precian de ello. Horacio, para mí, es el más moderno de los líricos en este sentido”.

Muga horietan ez bada, alfer alferrik bilatuko da deus Orixegan. Ezinak ezin, gihar horrek eutsiko baitio Orixeren bizitza eta obra guziari usteldu gabe. Estilo horren irudipen bat benik egiteko, begira nola azaltzen duen, esate bateko, Euskaldunak poeman Mikel eta Garazi artean sortu den maitasuna: Bart arratsean larratz garbia, gaur goizean ziza zuri./ Artzai eiztarik, asmatzen ez du, zer indarrez diran azi./ Negu gau batez, lurmen dagola, jaikitzean elur lodi;/ Maiteak ere istillu gabe lanak egiten badaki. Horra amodioa, espantu zuri guzietatik soildua, eta inportantzia kenduz bezala (istillu gabe), bere muin poeti-

korik bizienera eta unibertsalenera ekarria. Lizardiren lirika pinpirin eta expantuzko guzian, ba ote da hain pasarte sublimerik? Eta zenbat holako ditu Orixek! Inolako apaindurarik gabe, hizketa deustan behartu gabe, horren xamur, horren xuhur, azken biribilduan sekulako zirrara sortzen dutenak? Aita Estefaniak aitortu zion ederki: “Buru argia ta biotz beroa ezin obeki elkartzen ditu; berebat ikasiaren tankera ta errigizon jatorrarena. Au du bereizgarririk ondozkoena ta sarkorrena”...>> “Saski bete intxaur” liburutik hartua, 182-185 orr. - 21 -

Iturriaundi askari aipamen Orixek Errekalde baserriaren atzealdeko Iturriaundi aska aipatzen du “Euskaldunak” liburuko Prestamenak poeman. Basa-gizon, ikazkin, egurgille ta arotz, zortzian bein Mezara kristau-egitekoz, ta atsaldez erriari eragiteko poz; gaur pestaan usaiera Martsan-beera datoz.

Beien edatekoa lezateke loitu ur-joanak zikiña bosatzen ezpalu. Zapikoz aurpegia dutelaik txukatu, errian sartzen dira irrintzi ta oiu.

«Iturriaundi»-askan aurpegiak garbi, —astean ezpaitute azalik ikuzi—; ortzak era sakela bakar-bakar zuri; gaiñerakoa ikatz, eskuak illinti.

An dute bertsolari Salditseko Beltxa, ziri-bertsuak sartzen ez guziz aketsa. Artan ari izan balitz, ua bai Apeza! makurrik sor baledi, usu zuzen leza.

Errekalderen atzealdean dago Iturriaundi aska.


Pablo Iztueta

“Bere frustrazioak zituen arren ospe handia lortu zuen eta berak bazekien” Orixerekin harremanik ez eta horrenbeste ezagutzen duen inor bada hori Pablo Iztueta da, euskal idazlea eta filologoa. Lan asko ditu argitaratuak Iztuetak baina bere bizitzako hamabi urte eskaini zizkion Orixeri, bere bizitza, lanak, sentimenduak e.a. ezagutzeari.

- 22 -

Nolakoa zen garai hartako euskal idazleen mundua? Artean gizarte itxia zen Euskal Herria, artean entzun gabe zeuden Vatikano Bigarrengo ahotsak eta alde horretatik Orixe eskola zaharrekoa zen eta ni ez nintzen erabat gogaide berarekin. Hala ere, ordurako jada bazegoen beste tradizio berri bat hertsiki modernoa dei genezakeena. Txillardegik garai hartantxe kaleratu zuen Leturiaren egunkari ezkutua. Oso bestelako ikuspegi bat zen, erabat existentzialista eta Jakin aldizkarian eztabaida zorrotza izan zuten bi idazleek. Azkenean gehiengo sozial horrek, generazio berri horrek, balantza euskara batuaren alde egin zuen eta juxtu orduantxe Orixe hil egin zen, hortik aurrera askoren ustez Orixe ahantzia bezala gelditu zen. Goazen hasierara, jaio Orexan jaio zen, baina gurasoak nongotarrak zituen? Ez nago seguru, baina nik uste biak zirela Orexakoak bertakoak, Juan Bautista Ormaetxea aita eta Manaxi Pellejero ama. Nik nire lanean Orixek bizitzan hiru porrot izan zituela esaten dut eta lehenak amaren irudi horrekin du zerikusia: “Bi ama eta amarik ez”. Nikolas Iriarte baserriaren alboko etxe txiki batean jaio zen, pobrerik pobreenean. Orixeren amak, hiru haurraldietan zazpi haur izan zituen, bi bixkialdi eta hirugarrenean hirukiak, ikaragarria! Egoera horren aurrean amak hiru bixkiak banatu zituen. Mattin etxean hartu zuen berarekin, Dionisi Aresoko Joxe Mari Arraiago tratantearen etxera eraman zuen eta Nikolas berriz Uitziko Errekalde etxera. Bertan Arrosa Ariztimuñok eta Jose Miguel Etxarrik hazi zuten. Hauek hiru mutil eta hiru neska izan zituzten eta euren seme-alaben maila berean maitatu zuten Orixe. Jabetu zenean ordea bi ama zituela, ez zuen errealitatea sinistu nahi eta ez zuen hori behin ere gainditu.

Zein izan zen bere bigarren porrota? “Jesuita izan nahi eta lortu ez”. Oso mutil azkarra zen eta Jesuitek haren talentua deskubritu eta hamazazpi urterekin Xabierreko Kolegiora eraman zuten. Jesuiten artean ere izen ona hartzen hasi zen eta Santanderren Comillaseko Unibertsitatean irakasle aritu zen ordenatu aurretik. Bertan ikasleek ixilpean halako aldizkari bat ateratzen zuten. Orixe ikasle talde horrekin eta aldizkariarekin harremanetan Pablo Iztueta, Berastegin jaioa den arren Donostian bizi da egun. zegoen eta azkenean Orixe nazionalista zela eta salatu euskal munduan erbesteratua sentiegin zuten eta bost urtez eduki zuten tzea”. Ohorezko izenarekin etorri zen kastigatuta. Artean etsipena hartu eta Ameriketatik, baina Euskal Herria aurkarrera osoa amaituta zuela ordenatu kitzen du erabat aldatua, generazio gabe utzi behar izan zuen 30 urte zitueberri bat egongo da sortuta eta ez du la. Hura ere ez zuen behin ere gainditu. zerikusirik izango ez bere mundu intelektualarekin, ez kredikalarekin ere. Eta hirugarrena? Bakartua sentitzen da. Hirugarrena da “euskal literaturan eta

125 urteren ondoren ere orexatarren eta uitziarren gogoan dago Aurten ikuskizun berezi batekin oroitu dute euskal idazlea. Joan den hilaren 27an, igandearekin omenaldi berezia eskaini zuten Uitziko Etxeberria baserrian. Orexarren eta uitziarren artean prestatutako ikuskizunak dantza, musika, kantua, antzerkia denetik bildu zituen. Orixe bera eta bere arreba Dionixiren arteko elkarrizketa bat taularatu zuten, garaiko gizartean bizi zen giroa testuingu-

ruan jarririk Orixek bizitakoa ulertzeko balio izan zuen eta Txirrita eta Baxerriren antzezlanarekin ere barre algara ugari egin genituen. Hasiera batean elizan egitea zen asmoa baina parrokoak ezezkoa eman zien antolatzaileei eta azkenean Etxeberrin izan zen ikuskizuna. Antolatzailei eta gidoilariei zorionak! Hilaren 16an arratsaldeko 19:30tan Orexan egingo dute bigarren ikuskizun bat.


elkARRIZketa “Udalek erabaki behar dute ikasleak nora bidali”

>> Txiki Iriarte Irurtzungo alkatea

Urteak dira Eskola Garraioa Irurtzungo Udaletik antolatzen dela, bertan izan gara Txiki Iriarte alkatearekin. Ibarberritik Amazabalera doazen ikasleen gorakada dela eta sortu den arazoari buruz galdetu diogu. Nola dago antolatuta eskualdetik Iruñera joaten diren ikasleen garraioaren kudeaketa? Eskola garraioa hitzarmen ekonomiko baten arabera antolatzen da. Azkeneko aldiz duela bost urte sinatu zen eta geroztik ez da berritu, horregatik ez da harritzekoa hitzarmen berri bat sinatuko balitz. Hitzarmen horren arabera Nafarroako Gobernuak ikasleak Biurdana Institutura eta La Granjara eramateko konpromisoa hartzen du eta Udalak derrigorrezkoa ez den bestelako ikasketak egitera Iruñeko zentro ezberdinetara doazen ikas-

leen garraioaz arduratzen dira, Udalak baino gehiago gurasoak, beraiek baitira gehienbat gastu hori ordaintzen dutenak. Hori horrela egitea zein urtetan erabaki zen? Ez nago seguru baina 18 urte izango

dira. Egun orokorrean, derrigorrezko hezkuntzara doazen ikasleek dute lehentasuna. Orain autobus bat edo bi ateratzen dira derrigorrezko ikasketak egitera doazenekin eta gero beste bi autobus ateratzen dira gainontzekoekin. Zer gertatzen da Ibarberriko ikasle batek Biurdanara beharrean Amazabalera joatea erabakitzen badu? Ez litzateke ezer gertatuko, hitzarmen honi dagokionez. Nafarroako Gobernuak Leitzara joatea onartzen badu hitzarmen berri bat egin beharko litzateke. Gobernuak ez duena egin behar da bi aldeetara joateko ordaindu. Kasu horretan gero ikasle horrek Iruñera beste ikasketa batzuk egitera joan nahiko balu Lekunberri eta Larraungo Udalek Irurtzunera ekarri beharko lukete eta antolatuko ginateke, baina hori dena erabaki politiko bat da, ez ekonomikoa, ezin dute hitzarmen honetan oinarritu erabakia hartzeko. Momentu honetan Nafarroako Gobernua defizit altua pilatzen ari da... Bai, gurasoei orain Nafarroako Gobernuaren defizita pasa diet eta 95.000 eurokoa da. Igotzen ari da geroz eta ikasle gehiago daudelako eta autobus gehiago behar direlako. Baina defizit hori betidanik izan du, bere garaian erabaki baitzen garraio mota honetako kontsumitzaileei ezin zitzaiela kobratu

autobus linea normalek kobratzen dutena baino gehiago. Tasa hori igo ezinagatik dator defizit hori eta Nafar Gobernua ari da ordaintzen, baina goraka doa autobus gehiago behar direlako orain.

“Erabaki politikoa da ez ekonomikoa, ezin dute hitzarmen honetan oinarritu” Eta zuk kanpotik ikusita nork eman beharko luke lehen pausoa, gurasoek, Udalek edo Gobernuak? Nire ustez erabakia Udalek hartu beharrekoa da, hezkuntza erabaki bat delako eta gainera parametro hauetatik at egin beharko lukete. Bi Udalek argi izan beharko lukete nora eraman nahi dituzten ikasleak eta zein den euren erreferentzia zentroa. Hori euren erabakia da, erabaki politikoa. Nik oso argi ikusten dut, nik ilobak dauzkat Uitzin eta euren harreman zentroa Lekunberri da eta gero Leitza. Biek argi badute Leitzara eraman nahi dituztela borrokatu egin beharko lukete eta gero ikasle batzuek Iruñera joan behar badute pelukeria, artea edo dena delakoa ikastera ba irtenbidea emango zaio horri. Gainera ez litzateke horren zaila izango jakinda, Arakil, Basaburua, Imotz eta Irurtzungo Udalek Iruñera eraman behar ditugula eta horretarako hitzarmena moldatu egin beharko litzateke eta kitto!

- 23 -


BATzarre

Neguko ikastaro eskaintza

- 24 -

Aurten ere dagoeneko martxan dira neguko helduentzako ikastaroak. Lekunberriko Udaletik guztira lau ikastaro aurreikusi dituzte. Antzerki tailerra eskainiko da ostiralero 19:00tatik 21:00tara. Larunbatero berriz 09:00etatik 11:00etara Egur tailerra izanen da eta bestetik hamar orduko bi ikastaro emango dituzte, bata Word programa erabiltzen ikasteko helburu duen ikastaroa izango da eta bestea berriz Interneten erabilerarako jakin beharrekoak ikasteko. Ikastaro hauek urte osoko iraupena izango dute. Bestalde aurreko urteetan bezala, Zineforuma eta Irakurketa Kluba ere martxan jartzeko deialdia egin da eta beraz hamar pertsonak izen eman beharko dute bi jarduera hauek aurrera ateratzeko.

Bederatzi hilabeteko zorrekin eta lanik gabe Lekunberriko industrialdeko Endaki lantegiko langileak lanik gabe geratu dira. 2009tik gaur arte lau enplegu erregulazio txosten jasan dituzte eta tarte horretan 54 langile izatetik 29 izatera pasa dira. â&#x20AC;&#x153;Hiru langile bakarrik izan dira kaleratuak gainontzeko guztiek alde egin dute geneukan egoera ikusitaâ&#x20AC;?. Hiru eguneko greba egin zuten joan den hilean eta dagoeneko ixteko erabakia hartu du Endaki lantegiko jabeak. Bederatzi nomina zituen langileei ordaintzeke eta orain horietatik gehienez ere lau ordainduko dituzte Fogasaren eskutik. Dagoeneko kaleratze desegokia egotzita salaketak jarri dituzte lantegiaren kontra baina kalte ordainak baliteke hemendik bi urtera jasotzea. â&#x20AC;&#x153;Azkeneko nomina abuztuan kobratu genuen eta hori martxoko hilabeteari zegokion. Adunan ere beste lantegi bat du jabeak eta bertako langileak ere gure egoera berean daudeâ&#x20AC;?.

Ikasleentzako Mikro-ipuin lehiaketa Pamiela argitaletxeak eta Euskara Kultur Elkargoak VIII. MIKRO-IPUIN LEHIAKETA abian jarri dute. Deialdia Nafarroa osoan D eta A ereduetako maila guztietan ikasten duten ikasleei zuzenduta dago. Iazko edizioan bezala, aurten ere epaimahaiak lau sari nagusi banatuko ditu: bi sari D ereduko ikasleentzat, eta beste bi A eredukoentzat (Lehen eta Bigarren Hezkuntzan bereiztuta). Mariasun Landa idazlea izango da irabazleen ikastetxeetan sari-banaketaz arduratuko dena. Idazlanak onartzeko epea 2013ko abenduan amaituko da. Deialdiari dagokion informazio guztia Euskara Kultur Elkargoaren webgunean aurki dezakezue: www.euskarakultur.org


7.000

irakurle 171 bazkide

Azaroaren 15etik 17ra ekitaldiz betetako asteburua Astizko Aterpeak antolatuta hilaren 15, 16 eta 17a ekitaldiz betetako asteburua izanen da. Ostiralean The Pink Rangers taldearen kontzertua izanen da Lekunberriko Kantinan eta ondoren afaria Astitzen. Larunbatean mendi irteera eginen da Artxuetara, Aralarko Mikel Deunaren aterpetxean bazkaldu eta ondoren gaztain jatea eta afaria izanen da Astizko Aterpetxean. Igandean berriz, Aldazko Martintxonea sagardotegian bisita gidatua izanen da. Egitarau osoa Agendan.

Egin zaitez bazkide! Zure laguntzari esker hutsik utzi behar izan ditugun bi orrialde horiek beteko ditugu. Urteko 40 euroko kuota da Mailope Aldizkariko bazkide direnek urtean ordaintzen dutena. Azaroan bazkide egiten zaretenon artean Elizondon azaroaren 23an jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrerako bi sarrera zozketatuko ditugu. Animatu eta egin zaitez bazkide! Informazio gehiago: mailope@labrit.net edo 948210103 / 638652339.

Antzuolarrak Gorritin Gorritiar talde batek Irlandara egindako bidaia baten ostean Antzuolako talde batekin sortutako harremana dela eta joan den hilaren lehen igandean Gorritira bisitan etorri ziren gipuzkoarrak. Gure parajeak ezagutzen ez zituztenez, beraiekin egun pasa eder bat egiteko aitzakiarekin Gorritin bazkaria egin zuten. Goizean Peru Harri bisitatu eta ondoren Gorritiko frontoian giro paregabean bazkaldu zuten gorritiarrekin batera. Edor lakuntzarrak ere bere akordeoiarekin bazkal osteko giroa animatu zuen eta arratsaldean Anje Duhalde bertan izanik, elkartean bere betiko kantuekin gozatu ederra hartu zuten. Julio Sotok ere bizpahiru bertso eskaini zituen eta, eguna giro ezin hobean pasa zuten.

- 25 -

Sukaldaritzari buruzko hitzaldia Kattagorrin Kattagorri Elkarteak Zuzendaritza Batzordea berritu du. Hurrengo bi urte hauetan postuaz arduratuko dira Bernardo Iparragirre, Iñaki Ganuza, Iñaki Ariztimuño, Javier Saralegi eta Luis Navascues. Ohiko lanez arduratzeaz gainera urtean zehar zenbait jarduera antolatzea da euren asmoa. Horregatik hilaren 23rako bazkari bat eta hitzaldi bat antolatu dute Kattagorri Elkartean. Javier Arbizu, Espainiako Futbol Federazioko sukaldaria, izango da bertan eta sukaldaritzaren inguruko hitzaldia eskainiko du bazkalostean. Ganuza: “Federazioan 22 urte daramatza gizon horrek lanean eta sukaldaritzaz gain kontatu daitezkeen hamaika istorio ere aterako dira tartean”. Elkarteko kide guztiak zaudete gonbidatuta bazkarira, horretarako aurrez izen eman hilaren 15a baino lehen. Hitzaldia berriz irekia izango da interesa duen edonorendako.


KIROLa Larraungo Pilota Goxua Txapelketa Guztira hamazazpi bikote dabiltza parte hartzen Larraungo Pilota Goxua Txapelketan. Horiek bi talde eta bakoitzeko bi azpitaldetan banatuta jokatuko dituzte kanporaketak. Urrian zehar dagoeneko azpitalde bakoitzak hiru jardunaldi jokatu ditu. Ondoren lehen lau sailkatuen artean finalaurdenak jokatuko dira eta beste hiru bikoteekin kopa sistema jarraituko da. Final laurdenak azaroaren 29 eta 30ean izanen dira, final-aurreak abenduaren 13 eta 14an eta finala berriz abenduaren 21ean. Hona hemen aurreikusitako partiduak:

- 26 -

Hemen da Behobia-Donostia Azaroaren 10ean izango da aurtengo Behobia-Donostia lasterketa. Korrikalariak goizeko 10:00etan irtengo dira Behobiatik eta 20 kilometroko bidea egin beharko dute Donostiako Boulvearreraino. 49. aldia izango da aurtengoa. Urtetik urtera gehiago dira bertan parte hartzen dutenak, duela bi urte eskualdeko 13 lagunek hartu zuten parte eta iaz 20 izan ziren. Ea zenbat animatzen zareten! Jaso informazio gehiago www.behobiasansebastian.com atarian.

Ostirala azaroak 8 19:00 Arruitz Igor-Anartz Vs Barbajero-Legarra 20:00 Arruitz Mari単elarena-Ramontxo Vs Razkin-Macua Larunbata azaroak 9 18:00 Arruitz Isusko-Altzo Vs Etxebe-Barberena 18:00 Lekunberri Unai-Oreja Vs Gurrea-Lizarraga 19:00 Arruitz Pantani-Igartua Vs Galarza-Carrion 19:00 Lekunberri Otxotorena-Armendariz Vs SatrusBarberena 20:00 Arruitz Joxerra-Xabi Vs Oian-Mikel 20:00 Lekunberri Gelbentzu I-Gelbentzu II Vs Juanso IJuanso II Ostirala azaroak 15 19:00 Mugiro Gelbentzu I-Gelbentzu II Vs Unai-Oreja 20:00 Mugiro Juanso I-Juanso II Vs Otxotorena-Armendariz Larunbata azaroak 16 18:00 Lekunberri Satrus-Barberena Vs Gurrea-Lizarraga 18:00 Aldatz Isusko-Altzo Vs Pantani-Igartua 19:00 Aldatz Etxebe-Barberena Vs Joxerra-Xabi 19:00 Lekunberri Razkin-Macua Vs Igor-Anartz 20:00 Aldatz Oian-Mikel Vs Galartza-Carrion 20:00 Lekunberri Barbajero-Legarra Vs Soto-Legarra


â&#x20AC;&#x153;Ez da abilezia izugarririk behar eta pilotaren moduan, gure kirola daâ&#x20AC;? >> Unai Ijurko, herri kiroletako irakaslea Bederatzi eta hamabost urte bitarteko hamazazpi neska-mutiko biltzen dira ostegunero 17:00etatik 18:30era Beteluko frontoian. Araxes Herri Kirol Taldeak iaz Nafarroako Herri Kirol Jolasetan finalera iritsi eta bigarren postua eskuratu zuen. Herri kirol ikastaroa ematen duzun bosgarren urtea da hau, nolatan sortu zen taldea? Urtero abenduan, Araitz-Beteluko Aste Kulturala ospatzen da eta duela bost urte herri kirol herrikoi bat antolatu zuten. Ume-gaztetxoekin eta gazte-helduekin taldeak sortu eta saio bana egin ziren. Arrakasta handia izan zuen bai partaide eta baita ikusle aldetik ere. Ordutik urtero egiten da herri kirol jaialdia Aste Araxes Herri Kirol taldea astean behin biltzen da Beteluko frontoian. Kulturalean, baina umeek bakarrik parte hartzen dute, 50 ume aldeproba. Beti fisikoa pixka bat martxan jarri, luzaketa batzuk aldera. Hau dela eta, sortu zen haur talde bat herri kirolak egin eta ia segituan aipatutako lanei ekiten diegu. Beraiek ere egin nahi zituena eta irakasle lanetan aritzeko inor aurkitzen nahiago izaten dute. Saio guztietan, â&#x20AC;&#x153;pikeâ&#x20AC;? moduko, bi talez zutela eta hasi nintzen eta geroztik hemen nago. deen arteko lehiaketak ere egiten ditugu eta hau da gehien gustatzen zaiena. Zer moduz aritzen dira lehian? Urtero, martxo aldera, Nafarroako Herri Kirol Jolasak izaten Zu gaztetxo zinela Larraunen edo Araitzen bazen halako taldira eta bertan, adinaren arabera, hiru multzotan banatzen derik? dira kategoriak: kimuak (11-12 urte), haurrak (13-14) eta Ni ere herri kiroletan, asko ez bada ere, ibilia naiz. Uitzi eta kadeteak (15-16). Orain arte kimuetan eta haurretan parte Gorritiren artean bai konbinatuko eta bai sokatirako taldea hartu dugu bakarrik. Herri txiki hauetan ez dago jende askoatera genuen eta txapelketan parte hartu genuen. Gerora, ja rik eta futbolak eta pilotak asko agintzen dute. Taldeak sorserioago, Larraungo sokatira taldean aritu nintzen eta tzeko juxtu ibiltzen gara, ia ordezkorik gabe, baina ilusio hanNafarroako zein Euskal Herriko txapelketetan parte hartu diz joaten dira eta duten guztia ematen dute. Txapelketetan genuen. Orduan afizio askoz ere gehiago zegoen. beti finalaren ateetan gelditzen ginen, juxtu hurrengo postuan, baina iaz, finalera heldu eta bigarren postua lortu genuNola animatuko zenituzke herri kirolean aritzera? en. Ilusio handia egin zien. Herri kirolak duen abantailarik handiena abilezia izugarririk ez dela behar eta pilotaren moduan, gure kirola da. Gehitu Gauza ezberdinak lantzen dituzue astero? daiteke ere lanabesekin lan egiten dela eta zerbait borobila ez Bertan jorratzen ditugun diziplinak gehien bat txapelketan duen kirola dela. Giro oso ona sortzen da eta herriz herri (txapeleta saioetan egiten direnak dira: sokatira, trontza edo arpaketa, sanferminak, etab.) saioetan ibiltzeko aukera ematen du. na, zaku eramatea, txingak, lokotx biltzea, lasterra eta giza

- 27 -


LURRAK EMANA inguruko zizak

> Julio Calonge

Ziza-horia, hasiberrien ziza Gaur CANTHARELLUS CIBARIUS espeziea aztertuko dugu, hain ezaguna dugun ziza-horia edo “Rebozuelo” izenez ere ezaguna dena, espezie bereko beste ziza batzuez gainera.

- 28 -

ak direla. Hori guztia gezurra da, ZIZA-HORIAK zilarra Ziza hauek erraz lehortzen dira ari baten zintzilikatzen badibelztearen arrazoia ez baita duen toxikotasuna baizik eta tugu, lehortuta ongi kontserbatzen dira. Lehortu gabe ere sulfatoak dituelako. Amanita Phaloides zizak esaterako hehozkailuan sartu ditzakegu “tupper” batean paperezko pilota riotza eragin dezakete eta ez dute zilarra belzten. heze batekin, horrela zizari sobratzen zaion hezetasuna xurKoniferetan aurkitu ohi diren Hygrophoropsis Aurantiaca gatuko du paperak eta zizek hezetasuna behar dutenean espeziearekin nahasten dira askotan. Ziza hau ere laranja bertatik xurgatuko dute, horrela gordez gero 15 egun irauten kolorekoa da baina honek xaflak ditu tolesturak beharrean. dute egoera onean. Omphalotus Illudens espeziearekin nahastea askoz ere laCANTHARELLUS generoko espezieak kopa forma izatearriagoa litzateke, aurreko an azaldu genuen moduan, hauek gatik dira identifikagarriak, txapela txortenera lotuta izaten toxikoak direlako. Errazak da hauekin nahastea txapelaren dute gorputz bakar bat osatuz, ez dute xaflarik izaten, horren azpialdea begiratzen ez ordez tolestura dekurrente batzuk izaten badugu, hauek ere xaflak dituzte. Usain atsegina dute, albertxiko dituztelako tolesturen usaia. Koloreari dagokionez berriz, gure ordez. Azkenik, egia da eskualdean ezagunenak direnak laranja hain zapore onekoak kolorekoak dira, batzuetan txapelean zurixdiren ziza-horiak, pixka kagoak izaten dira eguraldia lehor dagoebat astunak dira jateko. nean eta laranjagoak giroa hezeagoa denean. CIBARIUS motako espezieak 12 zentimetro neurtzen ditu eta bere habitat egokiena planifolioetan dago. AMETHYSTEUS aldaera, Bi aldareetako zizak. aurrekoaren ia berdina da baina hauek kolore lila edo distira urdinxkak izaten dituzte laranja koloreko txapelaren erdialdean. Hauek ugariagoak dira koniferoetan eta hariztietan. Ez da aurrekoa bezain haragitsua baina biak zein baino zein hobeak dira jateko. Espezie motaren oso antzekoa izanagatik nahasi ohi da sarritan, baina tamainaz txikiagoa da, 3 zentimetroko txapela eta laranja kolorekoa. Ziza hori bat gehiago da, Cantharellus Friesii izena du eta besteak bezala jangarria da. Zenbait zonaldetan desagertzeko arriskuagatik babestuta dagoen espezie bat da. Aspaldidanik uste baita zizak egostean mahai-tresna bat edo zilarrezko txanpon bat belzten duenean toxikoak C. Cibarius zizaren tolesturak. direnaren seinalea dela eta belzten ez badira berriz jangarri-


ZERUAK ESANA

egutegi biodinamikoa > Andoni Tolosa

Azaroa Azaroan fruituen haziak gorde eta baratxuriak, babak ilarrak eta halakoak ereingo ditugu. Honezkero baratzeko fruitu bilketa egin dugu, fruitu gutxi geratuko da. Azkeneko fruituetatik haziak aterako ditugu, eta lehortu ondoren, datorren urtera begira gordeko ditugu toki fresko eta lehor batean. Lan hauek fruitu egunetan egitea komeni da. Neguko landare gehienak ere baratzean landatuak izango ditugu, esate baterako azak, azaloreak, espinakak, zerbak, eta beste, indartsu egongo dira orain, gero hotzak etortzen direnean ez baitira asko haziko. Azaroan, baratxuriak, babak, ilarrak, tulipanak, eta antzeko landareak ereiteko garai egokia da. Esate baterako, baratxuriak, 17an arratsaldean eta 18an sartu behar dira lur azpian, babak eta ilarrak, azaroaren 7an eta loreak ereiteko oso oso aproposa da azaroaren 12a, kolore biziagoak izango dituzte egun honetan ereiten baditugu. Negura begira prestatu behar dugun beste zeregin bat sutarako egurra pilatzearena izango da, eta egur hau ahalik eta lehorrena egon behar da su ongi egin dezan. Kanpotik

lehorra baina barrutik ere lehorra egon behar da, hau da, zuhaitzaren izerdia beherantz badoa lehorragoa egongo da gorantz badoa baino. Orduan, ilargia beherantz doan egunak aukeratuko ditugu, eta lore egunak badira hobe. Beraz, zuhaitzak botatzeko, azaroaren 4 goizez, 21 eta 22, izango lirateke egunik aproposenak.

Hostoa

Letxuga, eskarola, zerba, porrua, aza, perrexila, belar usaindunak, ...

Sustraia

Patata, azenarioa, arbia, tipula, baratxuria, erremolatxa, ...

Lorea

Brokolia, eta apaingarri modura erabiltzen ditugun lore guztiak.

Fruitua

Fruta-arbolak, tomateak, lekak, babak, artoa, kalabaza, kalabazina, ...

1 AZAROA 5

Lorea 16:00 Hostoa

Hostoa

Lorea

18 Sustraia

25 Fruitua

3

8

9

10

15

16

17

Sustraia

4 11

2

- 29 -

12 Lorea

19 Sustraia

26 Fruitua

6

7 Fruitua

13 Hostoa

20 Sustraia 10:00 Lorea

27 Sustraia

14 Hostoa

21 Lorea

28 Lorea

Hostoa 13:00 Fruitua

22 Lorea 18:00 Hostoa

29 Sustraia

10:00 Fruitua

23 Hostoa

Fruitua 11:00 Sustraia

24 Hostoa 15:00 Fruitua

30 Sustraia 12:00 Hostoa

Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati. Agertzen den egunetan landare bati mesede egitea nahi bada, ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietan egin behar da egin behar dena, moztu, edo atera, ... Ilargi berria Ilargi betea


ZIENTZIA >>

EKOLOGIA

HEZKUNTZA

GIZARTEA

LauBURU

Sustrai Erakuntza Fundazioa

“Atez ateko” biltzea ala “Herriz herriko” biltzea

- 30 -

“Krisi ekonomiko” deritzanaren azpian benetako krisia ageri da: petrolioaren, mineralen eta erraz eta merke atera daitezkeen lehengaien amaierak eragindako baliabide krisi globala. Honexegatik seguruenez azken hamar urte inguruan petrolioa %600 garestitu da. Era berean nafar bakoitzak urtero sortzen duen zabor kopurua ere zinez handitu da. Hau honela izanik, hondakinen erretzea gero eta negozio handiagoa suertazen ari da. Petrolioaren prezioak gora egiten duelarik energiaren espekulatzaileak bestelako “erregaien” bila aritzen dira dirua irabazten jarraitzekoi asmoz. Ikuspegi honetatik ahalik eta hondakin gehien egitea ontzat har-tzen dute gero erraustearen ondorioz energia kopururik handiena lor-tzeko. Sustrai Erakuntzan hondakinen inguruko gogoetak sakona izan behar duela irizten dugu. Debate hau ekonomiari, gizakien osasunari eta ingurumenari loturik dagoen gaia dela nabarmendu behar dugu. Kontua zerean datza, hondakinena nola kudea dezakegun ahalbait iraunkorren. Lehenik gizartea berrantolatzea funtsezkoa dela diogu,

energia eta baliabideetan aurreztea lehentasunezko helburua izanik. Hondakinen kudeaketan lehenbiziko B-a daukagu eginkizun hau: erabilitako materialak bakantzea. Madalena soil bat erosteko zer dela eta erosi behar material ezberdinez egindako bildukin mordoa? Bigarrenez beste B baten alde egin behar dugu: erabilitako materialen berrerabilpena. Zergatik ez gara beirazko botilez eta bestelako ontziez baliatzen gerora berriz erabiltzeko hain aspaldi ez dela egiten zen bezala? Hirugarrenik beste B bat, birziklatzea: nola antolatu hondakinen biltzea eta kudeatzea berauen % 80 edo % 90eko birziklatzea lortzeko? Atez ateko sistemak, Sakanan eta beste hainbat tokitan gauzatzen ari denak, hondakinen bereiztearen kopuru zinez handiak lortzen ditu. Banatze maila hau lortzeak honako ondorio hau dakar: bereiztu diren materialak ez dira hondakinak eta hainbat modutan erabili ahal izango diren baliabide bihurtzen dira. Honetaz hiri hondakinak kudeatzeari dagokionez gertuagotik, tokian tokitik eta gestio guztiz publikoa bultzatzearen alde egin behar dela uste dugu argi eta garbi.


kontuTXIKIAK azaroa

SALGAI

15

Lekunberri: 20:00tan: Folk topaketak Kantinan: The Pink Rangers taldearen kontzertua

15

Astitz: 22:30 afaria Astizko Aterpean.

16

Lekunberri: Larrango Udaletxean arratsaldeko 4etatik 7etara Larunblai tailerrak.

16

agenda

merkatu txikia

10:00. Astitzko Aterpetik Artxueta mendiko gailurreraino (1343m.) 13:30. Aralarko Mikel Deunaren aterpetxean bazkaria (pic-nic goxoa). 14:30. Ata harana zeharkatuz, Aralarko Mikel Deunatik Astitzerantz. 18:30. Gaztain jana Astitzen. 22:00. Afari goxoa Astitzko Aterpean. 23:30. Afaldu osteko lagun arteko euskal kantak.

17

Aldatz: 10:30tan Martintxonea sagardotegiaren bisita gidatua, Begiris adiskidearen eskutik.

23

Lekunberri: Kattagorri Elkartean sukaldaritzari buruzko hitzaldia Espainiako Futbol Federazioko sukaldaria den Javier Arbizuren eskutik.

abendua 20

- Primerako eskaintza!! Baraibarko Aralar Zalditegiak oso ongi hezitako zaldia eta zela-behorra saltzen ditu. Gainera esperientziarik ez baduzu zaldi gainean ibiltzen eta behar bezala zaintzen erakutsiko dizugu. 948 504 214. - Mutur beltzeko ardi latxak salgai prezio onean. deitu lasai: 690 131 871 (kontxi). - Atallun 5 urteko pisua salgai. 90m2 + garajea + trastelekua. Miren 646 179 746.

BESTERIK

- Txatarra biltzen da. Paletsak salgai eta porte merkeak. 629 410 007.

ADI! Merkatu Txikian sartzeko publizitate eskariak bi hilabetez egongo dira jarrita, ondoren kontrako abisurik jasotzen ez badugu kendu egingo ditugu.

Autobus zerbitzuak Conda Iruñetik Donostiara: - 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero. -Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:30. Egunero. -19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan. -20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero. Donostiatik Iruñera: - 8:30. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egunero). - 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero.

Mugiroarra

Lekunberri: kiroldegian 19:30etan Mailoperen aldeko kontzertua.

Lekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 07:30ean. Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.

Leitzaran Leitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 15:30. Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera).

AGENDA: Mailopeko agendan ekitaldiren bat edo deialdiren bat agertzea nahi baduzu idatzi mailope@labrit.net-era azaroaren 20a baino lehen.

Telefono zenbakiak Larrialdiak...................112

Beteluko osasun etxea...948513300

Araizko osasun etxea...948513040

Lekunberriko osasun etxea...948504208

Ibilgailua partekatzeko aukera haintzat hartu! http://bidekide.moveuskadi.com/

Guardiako farmaziak Azaroaren 1etik 3ra Lekunberriko Azpiroz eta Zubiria Azaoaren 4tik 10era Leitzako Erviti Larralde Azaroaren 11tik 17ra Lekunberriko M.I. Mendia

Azaroaren 18tik 24ra Leitzako M.Z. Campos Azaroaren 25etik 30era Leitzako M.I. Larraya


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Mailope 208 azaroa by Mailope Elkartea - Issuu