Skip to main content

Mailope 206 iraila

Page 1

206. zkia. - 2013ko iraila

LAUBURUA: Taxi Jaia EKINAREN EKINEZ: Kaardel Landetxea BATZARRE: Azkeneko albisteak ELKARRIZKETA: Mendukiloren urteurrena KIROLA: Unai Alvarez KUXKUXEAN: Zorion agurrak

Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

Zuekin... Uitziko Zirku Udalekua!! Ignazio Lopetegi

7PEKAtu

Uitziko aterpetxean uztailean burutu den Zirku Udalekuan 24 neska-mutiko ibili dira. Malabareak egiten, trapezioan ibiltzen eta soka gainean oreka mantentzen ikasi dute besteak beste.


MAILOPEtxiki Oporretan Dagoeneko zuen oporretako argazki batzuk jaso ditugu, baina oraindik ziur zuetako askok ez duzue zuen ateraldia egiteko aukerarik izan. Horregatik irailaren 15era arte denbora emango dizuegu zuen oporretako argazkiak bidal diezazkiguzuen. Ez ahaztu beraz motxilan Mailope Aldizkariaren ale bat sartzeaz.

-2-

Jasotako argazkien artean Lacturale-ren hiru sari zozketatuko ditugu: 1- Zure pisua esnetan. 2-Zapore ezberdinetako Lactujogurt sortak. 3-Lacturale Interpretazio Zentrora zure familia osoarekin joateko sarrerak.

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437


04> Iritzia 08> Luze: Koldo Nu単ez-Betelu 09> Zabal: I単aki Usabiaga

10 > Ammako langileen egoera Amma Taldeak Betelu eta Erroko egoitzetako langileei ez die orain arte zuten hitzarmena berritu. Mahai gainean zenbait proposamen egon diren arren ez dute adostasunik lortu bi aldeen artean eta estatuko hitzarmenarekin gelditu dira euren lan baldintzak okertuta.

13> Kuxkuxean: Iraileko zorion agurrak 14> Batzarre 16> Elkarrizketa nagusia: Zirku udalekua

21 > Erdi Aroko azoka

-3-

Urtero bezala abuztuko lehen asteburuan Erdi Aroko azoka ospatu zen Lekunberrin. Aurten antzezlanik aurkeztu ez bazuten ere, txotxongiloak, jokoak eta erakustaldiak izan ziren.

22 > Festarik festa Uztail eta abuztuan zehar eskualdeko herri askotan festak ospatu dituzte. Arriben, Atallun, Gorritin, Iribasen, Astitzen, Azkaraten, Errazkinen, Azpirotzen eta Oderitzen, denetan izan gara eta jasotako irudiak eskaintzen dizkizuegu.

25> Lauburua: Taxi Jaia 28> Lurrak emana: Boletus mikatzak 29> Zeruak esana 30> Ekinaren Ekinez: Kaardel Landetxea Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Julio Calonge, Javier Otamendi, Agurtzane ALtuna, Aner Ansorena, Plazaola Partzuergoa, Unai Alvarez eta Eneko Agirre. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. TIRADA: 1.600 ale. Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.


(H)iriTZIA Herriraren gutuna

-4-

Kaixo guztioi Araitz-Beteluko Herrirak eskertu nahi dizuegu, herrietan egin diren elkarretaratzeetan parte hartu duzuen guztioi. Herriko pestak ditugu eta ekimen bakarra jai giroak izan beharko lukeeteen arren, Arribe, Errazkin, Uztegi eta Atalluko festeetan bildu gara gure senide eta lagunak gurekin nahi ditugula exijitzeko. Euskal presoek bere familiak eta lagunok pairatzen ditugun giza eskubideen urraketa latzak salaketa behar du, Madril eta Espainiatik bakegintzarako pausoak ematea behartu behar ditugu eta honetarako kalean salaketa presente izatea da gure lanetako bat. Espainiar eta frantses estatuko Gobernu ezberdinek euskal preso politikoei zuzendutako espetxe gaiari buruzko politika berezi eta baztertzailea ezarri izan dute azken 31 urte hauetan. Politika honek etapa ezberdinak izan ditu eta etapa bakoitzak zituen helburu politikoen araberako aldi ezberdinak bildu ditu. 89. urtean jarri zuten martxan hainbeste sufrimendu ekarri digun dispertsio sakabanaketak presoa deuseztatzea duela helburu, bere ideologia edo adskripzio kolektibotik aldentzea edo, lortu ezinean, berarekin akabatzea, suntsitzea duena helburu . 21 kasutan lortu zuten estatuek azken helburu hau eta errepideetan 16 senide eta lagun hil dira gaur arte. Dispertsioak eragiten dituen datu gordinak kilikagarriak dira: Famili eta lagunek bataz beste urtero 63.599,47km egin behar dituzte eta dirutan 19.653 euro suposatzen du. Zifra hauek hogei aldiz biderkatzen baditugu -sakabanaketa politika hasi zenetik igarotako urteak-, ohartuko gara zer-nolako tamaina hartu duen estortsioak euskal familietan. Euskal Herriko elkartasun mugimenduak bakarrik leundu du zama hau maila batean, baina halere jasanezina bihurtu da familia askorentzako karga ekonomikoa. Gure senide eta lagunak ikusteko ehunka, milaka kilometro egiten jarraituko dugu baina, era berean, beraiek etxera ekartzeko lanean ere tinko jarraituko dugu, izan ere, dispertsioarekin amaitzeko biderik eraginkorrena gure senide

eta lagunak etxera ekartzea da, kartzelak hustea. Hori da gure azken helburua eta horretan jarraitu behar dugu jo ta ke, datorren urtean pestetan Txus, Aitor, Juanjo, Xabier eta gainerako guztiak gure artean egon daitezen. Euskal presoak etxera! Araitz-Beteluko Herrira.

Erdara hutsa Eroskin Azken hilabeteotan bizpahiru aldiz izan naiz Berriozar ondoko Eroski saltokian, eta, bitan gutxienez, gogoratzen dut entzun ditudala bozgorailuetatik emandako mezuak, gaztelania hutsean. Lehenengo aldian, ahozko kexa bat egin nion bertako arduradun bati gertaera harengatik, eta, esan zidan saiatuko zirela akats handi hura konpontzen, baina, nire zoritxarrerako, uztailaren batean izan nintzen bertan azkeneko aldiz, eta, orduan ere bizpahiru mezu entzun nituen modu berean, alegia, ahoz eta gaztelera hutsez. Ez nuen gogorik izan, berriz ere bertako arduradunen batekin aritzeko kexa berbera egiten, eta, horrexegatik erabaki nuen egitea gaitzespen publiko hau. Honekin ez dut epaitu nahi zer egiten duen Eroskik beste leku batzuetan, baina, Berriozar ondoan dagoen hartan, behinik behin, nik eman dezaket nire lekukotasuna, gertaera horiek egiazkoak direla. Eta hori gutxi balitz bezala, esan beharra dago, aipatu dudan saltokian oso zaila dela langile euskaldunak topatzea; niri, behintzat, horrela suertatu zait. Erdaldun hutsak, bai, nonahi, baina euskaldunak (elebidunak), nekez. Nik uste nuen Eroskiren helburu nagusietako bat zela pertsona euskaldunak zerbitzatzea, haiei lehentasuna ematea, beren etxean bezalaxe sentiaraztea eta abar, baina argi eta garbi dago, Berriozar ondoko Eroskin erosoago eta etxekoago senti daitekeela edozein pertsona erdaldun, euskaldunak baino. Ea noiz aldatzen dituzten gauzak eta egoerak beren arduradunek.

Xanti Begiristain Madotz, Iru単ea

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era


(H)iriTZIA Euskara ikasleentzako diru laguntzak Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren herritarrei diru laguntzak emango dizkie. Diruz lagunduko dira 2012ko irailaren 1etik 2013ko abuztuaren 31ra arte egindako ikastaroen matrikula. Diru laguntzaren zenbatekoa gastuaren %50ekoa izanen da gehienez ere (ikasturtean zehar langabezian egondakoentzako %100ekoa). Kilometrajea, egoitza eta otordu gastuak ez dira diruz lagunduko. Dena den, diru laguntzaren onuradunek ezin izanen dute 652,00 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko. Eskabideak aurkezteko epea 2013ko irailaren 1etik 15era bitartekoa izango da. Eta eskatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute Nafarroako Iparraldeko Mankomunitateko erregistroan edo dagokien herriko Udaletxe edo Euskara zerbitzuan: a) Eskabide ofiziala beteta. b) Eskatzailearen nortasun agiriaren kopia. c) Erroldatze ziurtagiria. d) Euskaltegiak eginiko asistentziaren edo aprobetxamenduaren ziurtagiria.

e) Matrikularen ordainagiria. f) Langabeek Seguritate Sozialak emandako bizitza laborala izeneko agiria edo SEPEk egindako ziurtagiria, euskara ikasten ibili diren tartean langabezian egon direla adierazten duena, aurkeztu ahalko dute, Mankomunitateak, inguruabar horri begira, diru-laguntzaren zenbatekoa kalkula dezan. Ez da langabeziaren txartelaren fotokopia ziurtagiritzat onartuko. Baldintzak: a) Diru laguntza jasotzeko gutxieneko asistentzia edo aprobetxamendua % 80koa izango da. b) Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea osatzen duten herrietan erroldatua egotea. c) Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).

Alaitz Eskudero Bergara, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko Lehendakaria

Sahararrentzako elikagai bilketa 'elikatu itxaropena' SAHARA S.O.S. Saharar herria egoera oso txarra jasaten ari da. Dakizuenez, saharar herria errefuxiaturik bizi den herri bat da, eta beraz, nazioarteko laguntza ezinbestekoa du aurrera egin ahal izateko. Aurten, krisiaren eraginez saharar herriarentzako nazioarteko laguntza izugarri jetxi da: datu esanguratsu bat da, saharar errefuxiatuek 'bizirauteko' 42.000 tona elikagai behar badute, aurten, Acnur-ek 13.000 tona emango diela. Beste datu bat da, lehen urtean 2 elikagai karabana ateratzen zirela 100 garraio baino gehiagorekin, eta iaz karabana bat bakarrik atera zen 19 garraiorekin besterik ez. Beraz, egoera lazgarri honen aurrean, ANAS sahararen aldeko elkarteak kamioi bat prestatzen ari da elikagaiz beteta eramateko. Hemen gure eskualdean ere janari bilketak egingo dira. Bilketak Irailaren 2. astean egingo dira, Irailaren 9tik 13ra janari denda ezberdinetan izango dituzuen kaxetan. Lekunberrin

Igor Mitxaus

(Coviran eta Aliprox janari dendatan), Arriben (Maritere janaridendan) eta Betelun (Rosa janaridendan). Lagundu elikagaiak biltzen: - Elikagai ez galkorrak (arroza, pasta, irina, lekaleak, olioak, kontserbak, azukrea...). Txerrikirik ez duten elikagaiak beti ere. - Esne-hautsa Zuen laguntza oso garrantzitsua da. Eskerrik asko Saharako lagunak Nafarroako elkartearen eta herri sahararraren partetik zuen laguntzagatik! Guztion laguntza ezinbestekoa da! Guri gutxi suposatzen digun hori haientzako asko delako! Saharako lagunak Nafarroako elkartea Elkarteko telefonoa 680 26 80 21 Mail: anasnavarra@hotmail.com

-5-


7PEKAtugaldera 1. Nagikeria:

zerk alfertzen zaitu erabat? Galdera hauek erantzuteak, gustuko ez dudan lan bat hasteak...

2. Gorrotoa:

zerk bihurtzen zaitu otso? Enpresak edo boterea daukatenek langileoi edo gu bezalako pertsona arruntei zapaltzen gaituztenean otso bihurtzen naiz, bankuen zipozkeriak, korrupzioak eta beste antzeko batzuk.

3. Sabelkeria:

zerk bihurtzen dizu ahoa ur? Garagardo txarro batek (txarroa izozkailutik atera berria) lana bukatutakoan, bero hauekin bereziki.

4. Zikoizkeria:

zer desio duzu gehiegi? Obligazio gabe bizitzea, nire buruari nahikoak jartzen dizkiot, denak kunplitu ez arren.

5.Inbidia:

zerk ematen dizu inbidia? Gauz askok, guk ez daukaguna desiatzen dugu beti, daukatenekiko ez al dugu inbidia izaten?

6. Luxuria:

zerk jartzen zaitu bero-bero? Gustuko neska batek "elkarren arteko konplizitatea" erakusten duen begirada goxo horietako bat.

i Ignazio Lopetoetgzia Araizko Zineg

7. Harropuzkeria:

zerk jartzen zaitu oilar? Ondo egindako lanak, bai neronek, bai besteek, aurretik ikusita, egiteko gai ez naizela pentsaten dutenean.

-6-

APALOSTEA BERTSOTAN ALDATZEN

IZAKI MITOLOGIKOAK MENDUKILON

Uztailaren 20an bertso-afaria izan zen Aldazko elkartean. 60 lagun inguru bildu ziren afaltzera. Urdaiazpikoa, piper beteak, axuria… bete-bete egin ondoren, Julio Soto eta Sebastian Lizaso aritu ziren bertsotan. Aurrekoentzako, albokoentzako, izkinan eseri zirenentzat… denentzako bazuten zer esana, batzueentzako loreak eta beste batzuei ederki jo zieten adarra.

Kobaren irekieraren 8. urtemuga ospatzeko “Puxkek” taldeak ikuskizun berezia eskaini zuen. Euskal mitologiako pertsonaien azalean jarri ziren Mendukiloko paisaia magikoan. Bisitarien aldetik primerako erantzuna izan zuen. 80 pertsonarentzako bisita zuten aurreikusita antolatzaileek, baina aurreikuspenak guztiz apurtu zituzten bertaratu ziren 168 bisitariek.

RAMONA ALBIASU IZAN DA SAN JOANEKO AURTENGO OMENDUA Urtero bezala San Joan Egunaren harira erretiratuek beren bazkaria izaten dute Ayestaran Hotelean eta Jubilatuen Elkarteak omenaldi bat eskaintzen dio Lekunberri-Larraungo adin tarte horretako emakumezko edo gizonezko bati. Aurten Ramona Albiasu omendu zuten.


elKArrimokoKA Sorosle baten beharretan Aupa Mikel! Zer moduz joan zaizu uda? Niri izugarri azkar pasatu zait, ia konturatu gabe, eta berriro ere elkarri mokoka aritzeko eguna iritsi zaigu … Udaberririk ez genuela izan eguraldi aldetik eta uda ere ez da oso normala izaten ari. Zuzenean pasatu ginen hotzetik bero tropikalera eta guztiz ezegonkorra jarraitu du. Dena den Mikel Lasarte zuen zulo horretan bero larria egiten duen egunetarako baduzue presa txiki bat non freskatu, eta jakin dudanez freskatu baino gehiago ere hoztu… Gu ere han izan ginen egun batez eta uretan sartu eta atera aritzeagatik ez genuen tenperatura egokirik lortu. Baten batek uretik ateratzeko ere

“Sorosle izateak solaserako aukera handia ematen du” zailtasunak izan zituen eta sorosle baten beharra izango ote genuen pentsatu nuen. Soroslearekin pentsatzearekin “los vigilantes de la playa” etortzen zaigu burura eta behin norbaitek ahoz ahokoa egin behar baligu David Hasselhoff baino hobeto Pamela Anderson edo Carmen Electra izatea nahiago. Akaso zuri oso gazte harrapatuko zizun serie horrek eta ez duzu gogoratuko, eta bueno, egia badiot, ez zen oso sinesgarria horrelako “konplementoekin” lasterka ikustea neska hauek (igerian akaso ez urperatzeko lagunduko zien), baino udan galdu ezin zen seriea izaten genuen. Gerora neronek atera nuen Sorosle titulua eta baita sorosle aritu hiru urtetan udan. Gorputz aldetik ez dut uste “tipoa” ematen nuenik, baino egin beharreko lana ere ez zuen serie horretan zirudien bezain interesgarria. Egia esanda sorosle izatea nahiko aspergarria izaten ahal da (eta benetan ejerzitu beharrik ez izatea hobe!) eta interesgarria duen gauza bakarretakoa batekin eta bestekin solasean aritzeko aukera ederra dela. Bestalde larrua ederki belzteko aukera nuen eta igerian aritzeaz, orain baino gorputz zainduagoa nuen. Zu aritu al zara hondartza edo igerilekutan? Ez zenuen sorosleren beharrik izanen ezta?

?

Aupa tokaio! Ba uda, zuk esan duzun bezala, joan da. Hori bai, mokoka pasa ditudan egunak udan ere egon dira. Familiarekin, lagunekin, ezezagunekin… Bizitza uneoroko eztabaida da! Eguraldiak, ordea, ez ditu eztabaidak gogoko, Mikel. Nahiz eta aldakorra izan, aldaketa hori ez da ohi izan arrazoizkoa. Hala ere, ze demontre, horrelako elementuak ere behar ditugu geure bizitza hiperMikel Alvarez planifikatu honetan! Eta udan partean zer hobeto, tokaio, zuk aipaturiko presa horretara joatea baino. Hala ere, errutina moduko bat ere bihurtu zaigu beteluarroi udako egunetan errekara bainatzea joatea. “Los vigilantes de la playa” ez dut inoiz ikusi, tokaio, baino entzun bai. Gure gizartea ezin baino hobeto islatzen duen telesaila dela iritzi dut, izan ere, komentatu dituzun “konplemento” horiek dira gaur egun modan daudenak. “Konplemento” hitzarekin ez diet bular artifizial horiei erre-

?

“Lehen mailako erreakzioetan oinarritzen gara askotan” ferentzia egiten soilik, baizik eta fisikoari orokorrean. Gaur egungo gizartearen oinarria fisikoan dago, eta ez buruan. Itxurakerian, azaleko analisietan eta lehen mailako erreakzioetan oinarritzen gara askotan geure buruaren barruan nolabaiteko prejuzguak egiteko. Ez ditugu sakoneko hausnarketak eta analisiak baliatzen geure inguruarekin erlazionatzeko. Adibide garbiena? Merchandisingaren gizartean bizi garela, non produktu sozialen (bai giza-

“Sorosle baten beharra duena gizartea da” kien edo kontsumorako produktuen) itxura nabarmentzen den beste ezaugarrien gainetik. Pentsa, gizakiak beraiek ere askotan kontsumorako produktu bihurtu direla! (prentsa arroxa eta horrelako telebista saioak ikustea besterik ez dago). Ez dakit zer irudituko zaizun zuri, Mikel, eta gure irakurleek zer pentsatuko duten, baina nik sentsazio hori daukat. Horregatik, nire ustez, sorosle baten beharra daukana gizartea da eta baita gu ere, izan ere, gu ez gara lehen aipaturiko estruktura eta joera orokor horretaz libratzen!

-7-


Koldo NuĂąez-Betelu

LUZE

Bikotea desegiten denean

-8-

Gizon eta emakumeen artean eratzen dira gaur egun bikote gehienak, baina badaude ere gizonez soilik edo emakumeez soilik eratutako bikoteak. Bi pertsona maitemintzen dira eta elkarrekin bizi proiektua egitea erabakitzen dute. Elkarrekin bizi, ardurak, lanak eta plazerrak konpartitu eta bion artean etorkizuna eraiki. Gehienetan umeak ekartzen dira mundura edo adoptatzen dira eta hau bihurtzen da bikotearen proiektu nagusia. Hori da, oso hitz gutxitan, bikotearen sorrera eta garapena. Maitasuna da bikotearen funtsa. Honi gehitzen zaio sexua eta elkarrekin bizia modu eraikitzaile batean bizitzeko gogoa. Hirurak konbinatuz, bikotea aurrera doa armonian. Batez ere, maitasunari ematen zaio garrantzia eta horregatik, maiz, bikoteak desegiten direnean maitasun ezari egozten zaio haustura. Baina, bikote batean maitasun handia egonda ere, dibortzioa etor daiteke, batez ere umerik ez dagoenean. Pertsona bakoitzak badu bizitza ulertzeko modu bat. Bi pertsona batzen direnean elkarrekin bizitzeko bikotean, hurbildu behar dituzte ikuspuntuak eta hainbat gauzatan ados jarri. Baina hau ez da nahikoa. Izan ere, bidea eginez ezagutzen da eta aurretik uste zena, ez da betetzen ahalegin guztiak eginda ere. Ni bi aldiz ezkondu naiz. Lehenengo bikotearekin hiru ume izan nituen. Aurrenekoa, Ibai, jaio eta handik bi egunera hil egin zen. Ondoren, bi alaba etorri ziren. Bigarren bikotekidearekin ez dut umerik izan eta oraintxe ari gara gure harremana amaitzen. Baina zergatik amaitzen dira bikoteharremanak? Maitasuna amaitzea izan daiteke arrazoietako bat, baina ez bakarra. Sarritan, elkarrekiko errespetu faltek edo besterik gabe, nekeak, harremana bukatzera eraman dezakete.

“Bikotea amaitzean arazoak konponduko direla pentsatzen dugu maiz� Konfiantza galtzen da, ilusioa ahaztu eta beste bizimodu bat desio da. Elkarrekin ez bagara zoriontsu, zergatik elkarrekin segitu? Baina ez da horren erraza. Lehenengoz eta behin, jakin behar dugu nondik datorren gure egoneza. Ni neu nago gaizki ala bikotekidea dago gaizki? Hau da, bakarrik egonda ongi egongo naiz? Oso ohikoa da norberaren arazoak bikotera ekartzea eta bikotekideari egoztea. Gauzak horrela, bikotea hautsita, arazoak amaituko direla pentsatzen dugu baina gero deskubritzen dugu segitzen dugula gaizki. Bikotean gaizki bagaude, aurreneko urratsa da gure burua aztertzea. Bizitakoak, emozioak, ilusioak, ametsak

eta oroitzapenak sentitu. Segitzen badugu ikusten bikotean dagoela arazoa, hoberena kanpoko laguntza eskatzea da, gu geu galtzen baikara horren distantzia txikian. Ondoren lantzen da egoera eta bion artean, soluzioa aurkitu. Baina beti ere, lan honetan denbora eta esfortzua jarrita bi aldeetatik. Horrela aurki dezakegu arazoaren sustraia eta konponbidea, edozein dela konponbidea. Batzuetan, bikote-harremana hobetzea lortuko dugu, besteetan banaketa etorriko da. Garrantzitsua da gaia ongi lantzea edozein erabaki hartu aurretik eta horretarako denbora eta indarrak jarri behar dira. Nire eskarmentuaren arabera, laguntza terapeutikoak laguntzen du biontzako hoberena izan daitekeen irteera aurkitzen. Helburua ez da edonola bikoteak elkarrekin segitzea. Helburua da nor bere buruarekin ongi sentitzea, posible bada bikotean eta ez bada bananduta. Batzuetan, maitasuna egonda ere, banatu beharra dago, norberak pertsona bezala hazten segitzeko, oso migarria bada ere.


ZABAL

IĂąaki Usabiaga

Argazkilaria Mundu hobearen bila dabiltzan guztiei.

Argazkilaria nostalgiak erasandako izaki bat da. Guztiok gara, baina, argazkilari hori. Ikuskizun eder bat ikustean, dela jaiotzen ari den egun senti jolastiarena, dela eguzkipeko sagarrondo loratuaren oparotasunarena, dela arratseko eguzkiaren agur negartiarena, halakorik inoiz gehiago ikusiko ez ote dugun beldur gara. Une gozo, iheskor hori bere horretan gerarazi nahi genuke, betiere iraun dezan. Gure begiek argazki kamerarik bizkorrenaren modura funtzionatzen dute. Kliska batean ezin konta ahala irudi tinkatzen dizkigute errekamaran. Konturatu gabe, izaki eta gizaki, beregandik irten ginen hark (izena izen) etengabeko ibilian garamatza guztiok, bere eskutik, xenda bazterreko lore iragankorrei begira, bera den amaigabeko eder betearenganako itzul minez. Nostalgia deitu izan zaio, hizkuntza grekoan oinarrituz, gizakiok lehenera itzultzeko dugun min horri: nost-algia. Ezin ahantzi ezagutu nuen argazkilari hura. Kaletar izanik, ahal zuen guztietan, botak jantzi, bizkar zorroan ogitarteko bat hartu eta, makila eskuan, sorbaldatik argazki makina eta patrikan lapitza eta bloka

zituela, ihes joan ohi zen mendira. Nostalgikoak ziren, ondoren, periodikoan idazten zituen artikuluak. Maite zituen Euskal Herriko bide galduak, orbelez estaliak, maite haritz tantai eta pago lerdenak, artzainen txabola abegitsuak, huntzak hartutako baserri erorien horma zaharrak... Jota zegoela zioten txikiteoan zebiltzan kaleko lagunek. Egun batez, haren etxapeko etor-

bidean barrena arrapaladan zihoazen ibilgailu zoro eta zaratatsuak itsumustuan geratu ziren, bat-batean semaforo gorria piztu balitzaie bezala: zementuzko espaloian, balkoi behera jauzita, argazkilariaren gorpua zegoen odoletan, kaletarrez inguraturik. Hala agur egin nahi izan zion zibilizazioari. -Zer duk hor? – galdetu zion aita batek begiluzeen hesi hartatik eskuak kopetan zetorren bizilagunari. Gertatuaren berri ematen hasi zitzaion orduko, berekin zeraman mutikoak, eskutik askatu, eta ihes batean alde egin zion aitari. Alferrikakoak izan ziren aitaren oihuak: -Itzul hadi, itzul hadi! Sasipeko erbinudea bezala jendartean sartu eta laster zen guztien aurrean, lehen lerroan. Segundo gutxiren baitakoa izan zen. Begi biak ireki eta itxi bitartekoa. Gaztetxoak bere argazki kamera ilunean grabatu zuen irudia. Urrunean, jendearen marmar artean oihu bat: - Itzul hadi, itzul hadi! Jendartean sigi-saga irten ezinik, luze egin zitzaion argazkilari gazteari aitarenganako itzulera. Luzeago argazkilari zaharrari.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net

-9-


ERREPORTAJEA >>

Hitzarmenik ez eta lan baldintza kaxkarrak Amma-ko langileentzat Abuztuaren 1az geroztik Estatuko hitzarmenarekin lan egiten ari dira Beteluko eta Erroko egoitzan dabiltzan langileak. Enpresak Iruñetik kanpo dauden bi egoitzetan hitzarmen bera ez mantentzea erabaki du. Amma Navarra enpresak bost egoitza ditu Nafarroan: Erron, Irañetan eta hiru Iruñean. Historikoki bost erresidentzietan lan egiten duten 500 inguru langilek lan hitzarmen bera eta lan baldintza berdinak izan dituzte. 2009an hitzarmena berritzeko momentua iritsi zenean ordea, enpresak UGT-k hauteskundeetan izan zuen garaipena aprobetxatuz Erro eta Beteluko egoitzak hitzarmenetik at utzi zituen. Geroztik langileen elkartasunari eta borrokari esker bere asmoa atzeratzea lortu zuten arren. Uztailaren 8an gainontzeko hiru egoitzetarako lan hitzarmena sinatu zuen Erro eta Betelu kanpoan utzita. Era berean, bi egoitza hauetan dabiltzan langileei Estatu mailan dagoen hitzarmena ekonomikoki %1,4 eta %2,2an hobetzen zuen paktua eskaini zien, baina langileak asanbladetan bildu ondoren aho batez ezetza eman

“Langileek aho batez ezetz esan zioten enpresak eskainitako paktuari”


zuten eta orain arteko baldintza berak mantendu daitezela eskatu zioten. Horren aurrean, handik egun gutxira jakinarazi zuen Ammak abuztuaren 1etik aurrera Estatuko hitzarmena inposatuko zuela. Honen aurrean bide judizialetik borroka egitea baino ez zaie gelditzen. Dagoeneko kolektiboki kasua auzitara eraman dute eta zenbait langilek ere indibidualki salatzeko erabakia hartu dute. LAN BALDINTZAK OKERRERA Orain arte zuten hitzarmenari esker langileek zituzten lan baldintzak

Estatuko Hitzarmenarekin lan egiten dutenena baino askoz ere hobeak ziren. Hemendik aurrera 1766 ordu lan egin beharko dituzte urteko, orain arte 1699 ordu ziren, hau da, 67 ordu gehiago sartu beharko dituzte urtean. Jai-egunetan lan egitea ez zaie diruz sari-tuko, lau egun baino ez zaizkie ordainduko 14 jaiegunetan lan egiteagatik. Bestalde, orain arte hitzarmenean zehazten ziren asteburu guztietan libratzen ez baziren ere ordainsaria izaten zuten eta hemendik aurrera ez zaie ziurtatuko sikiera asteburu oso bateko librantza hilabetean. Soldatan ere beherapenak jasango dituzte:

63,15 eurokoa zaintzaileek. 74,63 eurokoa garbitzaileek. 299,54 eurokoa erizainek. 114,96 eurokoa harreragileek. Hori gutxi ez eta bajak ere ez dituzte soldataren ehuneko ehunean jasoko. Gauzak horrela, Betelun dugun egoitzako langileen egoera guztiz okertuko da. Eskualdeko emakumeentzat batez ere lan aukera ona bilakatu zen Amma Betelu 2005ean irekiz geroztik, bertan eskualdeko hamar pertsona baino gehiagok egiten dute lan. Orain ordea, gogor borrokatzea tokatzen zaie euren lan baldintzen alde.

Elkarrizketa: Josetxo Mandado. ELA-Gizalaneko idazkari federala

“Lan baldintzak okertuz ateratako etekinekin konpentsatu nahi du irabazi falta” Amma Betelu irekiz geroztik langileek ELA Sindikatuaren ordezkaritza izan dute edo hasieran UGT-k babesten zituen? Beteluko egoitzan ELAk izan du betidanik ordezkaritza, baina Iruñean UGTk lortu zuen azkenengo hauteskundeetan gehiengoa eta horrek gaurko egoeran eragin handia izan du. Enpresaren helburua Betelu eta Ibañetako langileak baztertzea izan da, baina orain arte, ELAk gehiengoa izanda, ez zuten aliaturik Iruñeko hiru zentroak bakarrik babesten dituen hitzarmena sinatzeko. Azkeneko hauteskundeetan berriz, ordezkaritza aldatu eta UGTren gehiengoarekin erraz izan zuen enpresak testu hori sinatzeko eta ondorioz, gure zentroa baztertzeko. Zein izan da 2009tik orain arteko bidea? Mobilizazioa eta etengabeko borroka gure lan baldintzak mantentzeko.

2009an berritu behar genuen gure lan hitzarmena baina enpresak, gure baldintzak okertzeko asmoz, negoziatzeari uko egin zion bere proposamen erregresiboa inposatu nahirik. Geroztik mobilizazioa izan da gure bide bakarra, hitzarmen duin bat mantendu nahian. Kontzentrazioak eta grebak ere egin ditugu urte luze hauetan. 2009ra arte Amma enpresaren zentro guztietan baldintza berdinak al zituzten? Ammak Nafarroan dituen bost zen-

troetan, hau da, Iruñeko hiru erresidentzietan eta Ibañeta zein Betelukoetan, baldintza berdinak izan ditugu historikoki. Baina batasun horrekin bukatzea izan da beti enpresaren obsesioa eta horretarako, UGTren laguntza izan du kasu honetan. Amma Navarrak Betelu eta Ibañetako erresidentziak lan hitzarmenetik kanpo utzi nahi izan ditu beti, eta azkeneko negoziazio prozesuan, UGTk hori erraztu du hitzarmena Iruñeko hiru zentroetarako soilik sinatuz.

Amma Beteluko langileak kexu dira negoziatzeko eperik errespetatu ez delako.

- 11 -


Suposatzen da komunikazio horren ondoren 15 egun daudela akordio bat lortzeko, baina enpresak ez gaitu deitu. Hala ere, proposamen hori mahai gainean dagoen bitartean gure aldetik ez dago akordio bat lortzeko inongo aukerarik, gure helburua aurreko baldintzak mantentzen dituen hitzarmen bat sinatzea delako.

Bide judizialetik jotzea baino ez zaie gelditzen euren lehenagoko baldintzak berreskuratzeko.

Nafarroako antzeko beste egoitzekin alderatuta orain arte zituzten baldintzak onak al ziren? Bai, izan ere, Nafarroako zentro gehienek ez daukate berezko hitzarmenik eta hauentzat Estatuko hitzarmena da erreferentziako testua.

- 12 -

Enpresak zailtasun ekonomikoak dituela uste duzue? Zergatik hartu du erabaki hori? Inola ere ez! Kontua da Ammak etekin gutxiago ateratzen duela Ibañeta eta Beteluko zentrotan eta horregatik baztertu nahi izan ditu beti. Enpresak Nafarroako bost egoitzetan irabaziak ditu, baina Iruñekoetan, Betelu eta Ibañetakoetan baino diru gehiago ateratzen du eta ezberdintasun hori langileen lan baldintzak okertuz konpentsatu nahi du. Enpresak ez du langile hauek egiten duten zerbitzua baloratzen eta bere helburua irabaziak egitea da, besterik ez. Honetarako estatuko lan hitzarmenera eramaten dituzte, soldatak murriztuz eta lanaldia handituz. Neurri hauek berdin eragiten al die langile guztiei? Hau da, erizainei, garbitzaileei, zaintzaileei, administrazioan dabiltzanei...? Lanaldi aldetik, bai, guztiak 67 orduetako lanaldi igoera izango dute. Diru aldetik, berriz, kopuruak ezberdinak dira maila bakoitzeko eta 84 eta 309 euro arteko galera jasango dute bakoitzaren lanpostuaren arabera. Sinadurak biltzen ari zarete, zertarako? Erreformaren mehatxua modu krudelenean gauzatu da gure egoitzan eta garrantzitsua da gure arazoa salatzeaz

gain, jendearen babesa eta elkartasuna lortzea ere. Noiz sinatu zen hitzarmen berria? Noiz jarriko da indarrean? Hori da arazoa, ez dela inongo hitzarmenik sinatu egoitza hauetarako. UGTk eta enpresak Iruñeko hiru zentroetarako hitzarmena sinatu zuten Betelu eta Ibañeta baztertuz. Ondorioz, gure aurreko baldintzak asko okertzen zituen paktua eskaini ziguten eta honi ezetza ematean hitzarmen estatala ezarri ziguten abuztuaren 1etik aurrera. Negoziazio eperik ez da egon, horren aurrean zuzendaritzak justifikaziorik eman al du? Zein da bere jarrera? Uztailaren 9an jakinarazi zieten langileei, bere ordezkarien bitartez, abuztuaren 1aren aurretik hitzarmen estatala ezarriko zutela bai Amma Ibañetan, bai Amma Betelun.

Zein da hemendik aurrera duzuen plana? Bide judiziala baino ez da gelditzen? Dagoeneko zenbait mobilizazio antolatu dituzue... Gure zerbitzu juridikoak egin beharrekoa egingo dute, baina bide juridikoa bat da eta guk, gure aldetik, borrokari ekingo diogu gure lan baldintzak mantentzeko. Gure ustez sindikalki ez dago borroka ez den beste biderik eta hemendik aurrera mobilizazio ugari egingo ditugu gure egoera salatzeko eta honi buelta ematen saiatzeko, noski. Uztailaren 31n egin genuen lehenengo kontzentrazioa eta abuztuan ere ildo berdinetik jarraitu dugu. Baliteke greba ere egitea aurrerago, baina momentuz argi dagoena hurrengoak borroka eta mobilizaziorako hilabeteak izango direla. Eskualdeko Udalek eta herritarrek zerbait egiterik badute laguntza eskaintzeko? Guretzat garrantzitsua da eskauldeko arduradun politikoen babesa izatea indar gehiago egiteko eta haientzat ere inportantea delako egoitza honen biziraupena, eskaintzen dugun zerbitzuarengatik eta gure lanak eskualdean daukan eraginarengatik.


Amma Taldearen ikuspuntua:

“Hiru proposamen egin ditugun arren, ez da adostasunik egon” Zergatik hartu du Ammak bi egoitza hauek estatuko hitzarmenarekin uzteko erabakia? Oraingo hitzarmenaren iraunaldia 2009an amaitzen zen eta sindikatuekin negoziazio epe bati hasiera eman zitzaion. Ordutik, Ammak eta Betelu eta Ibañetako egoitzen bazkide diren udalek hiru proposamen aurkeztu dizkiete sindikatuei, baina ez da adostasunik lortu. 2012an, Lan Erreforma indarrean sartzearekin, salatutako hitzarmenen ultraktibitatea urtebetera mugatzen da. Horrela, 2013ko uztailera arteko epea zegoen adostasun batera iristeko. Hori gertatu ez denez eta legea jarraituz hurrengo araua aplikatu behar da, hau da, egoitzen estatuko hitzarmena. Zergatik ezberdintzen dira bi egoitza hauek gainontzekoetatik? Lehenik eta behin, argitzea komeni da

hiru sozietate ezberdin direla eta hauen kontuak eta akziodunak ezberdinak dira. Gainera, euren errealitate ekonomikoa ere guztiz ezberdina da, Ibañeta eta Beteluko egoitzak irekiz geroztik galerak dituzte eta egoera hori mantentzea jasanezina zen. Langileak kexu dira negoziatzeko aukerarik izan ez dutelako. Ez da egia. Zenbait bilera egin dira Amma-ko langileen ordezkariekin eta baita akzioduna den Beteluko Udaleko ordezkariekin. Eta berdin gertatu da Ibañetan. Bilera horietan estatuko hitzarmenaren aldean hobekuntzak eskaintzen genituen: hobekuntza ekonomikoak, lanordu gutxiago urteko, aldi baterako ezintasunaren gehigarriak, atsedenaldi eta baimen gehiago, eta beste onura batzuk, baina batez ere, egoitzak irabaziak dituen momentuan euren lehenagoko soldata osota-

sunean berreskuratzeko aukera. Dena idatziz eskaini zaie. Egoitzen itxiera saihesteko modu bat zen, langileei euren lanpostua eta egoitzek bideragarritasuna lortzen dutenean eurek zituzten baldintzak berreskuratzeko aukera ziurtatuz. Zein izan da sindikatuen erantzuna? Sindikatuetatik ez da alternatiba errealistarik eta zentro hauen egoera ekonomikoarekiko kontsekuente denik aurkeztu. Harrigarria iruditzen zaigu sindikatuak arduragabetasun horrekin jokatzea, jakinda zein den egoitza hauen errealitatea eta udalek eta enpresak mahai gainean jarritako eskaintza ezagutuz. Orain arte, langile hauek egoera pribilegiatuaz gozatzen zuten Espainiako Amma-ko gainontzeko langileekin alderatuta. Eta egora hori ezin izan da mantendu bi egoitza horien errealitate ekonomikoarekin.

koak Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitarte Mailope aldizkariaren bitartez!

Unai Garmendia Huarte Irailak 21, 11 urte Zorionak eta egun ona pasa. Gastesiarren familia.

KuxKuxean

Janire Abuztuak 1, 5 urte Zorionak gure etxeko printzesari. Atte, ama, Julen eta Imanol.

Naiara Abuztuak 6, 6 urte Zorionak Naiara familia guztiaren partez! Orain bezain atsegin eta polita jarraitu. Muxu asko.

Mikel Navarro Huarte Irailak 27, 10 urte Zorionak eta egun ona pasa. Gastesiarren familia.

Inge 5 urte Zorionak Inge!!! Jada 5 urte bete dituzu eta handitzen ari zara. Aupa eta segi horren guapa, txintxoa eta batzuetan bihurrikeriak eginez!!! Izan, Ama eta Aita.

Maixabel Huarte Martija Abuztuak 30 Zorionak eta urte askotarako. Egun on-ona pasa. Gastesiarren familia.

Agustin Saralegi Irailak 2, Gaintza ZORIONAK Agustin, gure betiko laguna presta ezazu bizkotxoa edo ahal duzuna ongi ospatu behar dugu eta zure urtebetetze eguna. Zure lagunak.

- 13 -

Andrea Navarro Huarte Irailak 20, 14 urte Zorionak eta egun ona pasa. Gastesiarren familia.


BATzarre Diru bilketa txarangaren alde Ziur aski Lekunberriko festetako lehenengo egunean txaranga izango den arren gainontzeko egunetan kaleak alaitzeko ez dago aurrekonturik. Horregatik herriko talde batek iaz bezala itsulapikoak jarri ditu Ogiberri, Albi eta Ainhoa Tabernan dirua bildu eta beste egun batean edo batzuetan txaranga jartzeko.

Udan ere asanbladakoekin erne Uztaileko alean aurreratu genizuen moduan, Mailope Gazte Asanbladak bere Udako Gazte Agenda prestatu zuen uda honetarako. Mendi martxa, jolasak, hondartzara irteera, kanpaldia, Komunikazio hitzaldia La Haine Kolektiboaren eskutik‌ mota guztietako jarduerak antolatu zituzten eta baita egin ere. Irudian, Beteluko presan egindako jolasak.

Tximistak jotako bost behi hilda agertu dira Uztailaren 12an iluntze aldera egindako ekaitzak tximistak ere ekarri zituen. Aralarko Desaoko Aterpearen ondoko pinu batean (altzifre batean) jo zuen tximista batek eta sustraitik atera ondoren lurretik barna pinutik metro batzuetara zeuden bost haragi-behi jo zituen. Jabea Juan Javier Lantz da, Lakuntzako abeltzain honek ezusteko ederra hartu zuen bertara iritsitakoan. Horra hor Javier Otamendi, Aralarko basozainak ateratako irudia. - 14 -

Ur arazoak konponduta araztegi berriarekin

Bost behi hil ziren tximistak jota Aralarren. Arg.: Javier Otamendi.

Joan den uztailaren 16an inauguratu zuen Yolanda Barcina Lehendakariak Iribasko iturburuan jarri duten araztegi berria. Horrela zenbait hilabetetan etxeetara iristen zen ur zikinaren arazoa amaitu eta uraren kalitatea bermatzea espero da. Iribas, Alli, Arruitz, Mugiro, Etxarri eta Lekunberriko 1.787 biztanleri emango dio zerbitzua. 1.406.852 euroko gastua izan dute araztegi berriaren instalazio lanek, horietatik 1.159.217 euro Nafarroako Gobernuak jarri ditu.


Lekunberriko Udal taldeen txosten informatiboak kalean Uztailean Lekunberriko Bildu Udal Taldeak bere txosten informatiboaren 4. zenbakia kaleratu zuen. Besteak beste, 2012tik 2013ra Udalak kontribuzioa, uraren tasa eta saneamendu tasa urtero %2 igo nahi duenaren berri ematen du. Baita Udalak dituen hamaika zor, gastu eta geldik dituen proiektuen berri ere. Handik hilabetera kaleratu zuen Lekunberri Taldeak berea. Bilduk dioen kudeaketa oker horren inguruko euren iritzia plazaratu dute, Bildu Taldearen hitzak kontraesanean jartzeaz gainera.

Atallun zubirik gabe gelditu dira Atalluko Kontzejuak hala erabakita herrigunean zegoen zubia bota egin dute. Lazaro Goikoetxea alkateak azaldu digunaren arabera, 1952an egin zen zubi berria bertan, baina geroztik egon diren uholdeek zubiaren erdiko pilarean kalte larriak eragin zituen. Lazaro: “Uraren Konfederaziokoek azaldu ziguten zubiaren egoera arriskutsua zela eta edozein pertsonari ez-beharren bat pasaz gero gurea izango zela ardura�. Sergurtasunagatik beharrezkoa zen zubia botatzea, horretarako kontzejuak Nafarroako Gobernuaren eskutik dirulaguntza jaso du, baina orain berria eraikitzeko dirurik ez du Kontzejuak, beraz oraingoz zubirik gabe gelditu da herria.

- 15 -

Hiltzailearen bila Irrati uhinak hobetuz Aralar Irratiak bere uhinen kalitatea eta oihartzuna hobetu du jarri den anplifikagailu bati esker. Antza orain arte eskualdeko zenbait herritan, Madotz, Gorriti eta Arruitzen esaterako ez zen behar bezain ongi entzuten Martin Juanenak zuzentzen duen irratsaioa. Orain arazoa konpontzeaz gainera Latasa ingurura ere iristen dira uhinak.

Ayestaran Hotelak Lekunberriko antzerki taldearekin batera eskaintza berezia eskaini du iraileko lehen bi asteburuetarako. Bertan ostatu hartuko duten bezeroek asmatu egin beharko dute nor den asteburu horretan Hotelean gertatuko den hilketaren erruduna. Guztira zortzi pertsonaia izango dira Hoteleko langileen paperean murgildu eta bezeroekin harremanduko direnak. Nor ote hiltzailea?

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net


elkARRIZketa: Udalekuetako antolatzaileak

- 16 -

“Zirku Udalekua antolatzea berria izan da guretzat� Orain hamalau urte Bizkaitik etorritako Koldo Urkiza, Nerea Alves, Jon Uraga eta Inma Ruizek Astizko Aterpetxea ireki zuten. Geroztik ohiko turistei zerbitzua eskaintzeaz gainera, ikasturtean zehar ikasle ugari pasatzen dira bertatik eta udan udalekuak antolatzen dituzte. Bi urte badira Astizko Aterpetxean ez ezik Uitziko Orixenean ere udalekuak antolatzen dituztela, aurten Zirku Udalekua. Bertan izan gara eta haurrak plazan zebiltzan bitartean Koldo topatu dugu sukaldean bazkaria prestatzen.


Aterpea hartuz geroztik udalekuak antolatzen al dituzue? Bai Astitzen bigarren urtetik aurrera hasi ginen udalekuak antolatzen Gipuzkoako Diputazioarekin elkarlanean. Uztailean izaten ziren orduan, baina orain bi urte krisia dela eta hori ere bertan behera utzi zuen Diputazioak eta gure kabuz hasi ginen antolatzen.

tiz ezberdinak izaten dira. Beraz horrela eskaintza zabaltzea ere lortu dugu.

Uitziko Orixenea Aterpea ere hartzeko erabakia hartu zenuten... Bai, hamalau urte daramatzagu Astitzen eta duela hiru urte ta erdi Orixenea ere hartzea erabaki genuen. Lehen enpresa batek eramaten zuen hemengo martxa eta garai batean hau Nafarroako lehenengo edo lehenetariko barnetegia izan zen.

Eta aurten nolatan antolatu duzue zirku udalekua? Udarako hiru udaleku ezberdin genituen aurreikusita, mendiari lotutakoa Beigorri Abentura Parkeko Iñaki Irotzekin prestatu genuena, bigarren bat kantu udalekua zen Oskar Estangarekin antolatu genuena eta hirugarrena eta atera den bakarra zirku udalekua izan da. Udaleku hau Iruñeko Oreka Zirku Eskolarekin antolatu dugu eta Rural Kutxaren laguntzarekin publizitatea egin dugu.

“60 haurrentzako lekua dugu Orixenean” Zuentzat lan bikoitza izango da ordea... Ikasturtean zehar eskolekin eskari handia genuen eta oso ongi genbiltzan eta azkeneko lau urteetan zenbait eskolari ezetz esan behar izaten genien Astizkoa beteta genuelako eta lekurik gelditzen ez zitzaigulako. Uitziko jendearekin harremana ere bagenuen eta beraiek ere animatu gintuzten eta pausoa eman genuen. Orain eskoletatik deitzen digutenean bi aukerak eskaintzen dizkiegu.

Ikasturtean zehar zenbat langile zabiltzate? Enpresa osatzen dugun bi bikoteez gainera hiru langile ditugu urte osoan eta asteburuetan laugarren bat. Eta gero sei edo zazpi begirale ditugu beharraren arabera hartzen ditugunak.

Zenbat eguneko Udalekua da? Astebetekoa, astelehenean etorri ziren, eta igandean bueltatuko dira etxera. Gipuzkoa, Bizkai, Nafarroa eta Arabako haurrak daude, sei eta hamahiru urte bitarteko 24 neskamutiko. Eta hau dena nola antolatu duzue? Beno nire alaba Keltzek iaz zirku ikastaroa egin zuen Iruñeako Oreka Zirku

eskolan eta ideia polita iruditu zitzaigun zirkuarena. Gabonak aldera hasi ginen dena antolatzen eta Oreka enpresari proposatu genion ideia. Beraientzat gauza berria zen, ikastaroak, ikuskizunak etab. eskaintzen dituzten arren orain arte halako esperientzia batean ez baitzuten parte hartu baina oso pozik daude emaitzarekin bai beraiek eta baita gu ere.

“Udalekuen eskaintza izugarri handitu da eta geroz eta zailagoa da merkatu honetan lehiatzea” Izen emateko epea noiz zabaldu zenuten? Nik uste otsaila aldera ireki genuela. Diru-laguntzarik ez dugu jaso baina esan bezala Rural Kutxak bere sukurtsaletan publizitate-orriak banatu zituen. Gertatzen dena da bertan gurearekin batera beste hamaika eskaintza egiten dituzten publizitate orriak biltzen direla eta ez da guztiz eragingarria izaten. Hala ere, ikasturtean zehar etortzen diren ikasle eta haur guztiei informazioa ematen zaie udaran egongo diren udalekuen inguruan eta Internet bidez ere publizitatea egiten dugu, facebooken, gure webgunean etab.

Nongo eskolatako ikasleak etortzen dira? Euskal herriko leku ezberdinetatik etortzen zaizkigu. Iaz Madrilgo eskola batetik ere etorri zitzaizkigun. Antza bertako irakasle bat Lekunberrin izan zen oporretan, ingurua gustatu eta bere ikasleekin etortzeko eskaria egin zuen. Urtean 3.000 haur eta irakasle pasatzen dira Astitz eta Uitzitik. Horien artean jada bezero finkoak izan dituzue batzuk... Bai, bai. Hamar urtetan jarraian gurera etorri diren eskolak dauzkagu. Badira ere Astitzera urtero maila bateko ikasleak ekartzen zituztenak eta orain bi mailatakoak ekartzen dituztenak, talde bat Astitzera eta beste talde bat Uitzira. Azken batean haurrentzat bi leku ezberdin dira eta ekintzak ere guz-

24 neska-mutil astebetez egon ziren Uitziko Orixenean burutu zen Zirku Udalekuan.

- 17 -


elkARRIZketa: “Duela bi urte Gipuzkoako Diputazioak utzi egin zion udalekuak antolatzeari”

hau, gustatu egiten zaio hona etortzea eta berdin du zein udaleku mota den bera etorri egiten da. Badira ere Oiartzungo lau neska eskolarekin etorri zirenak eta gustura ibili zirenez udan errepikatzea erabaki dutenak. Bestalde, iruditzen

Udalekuekin konpetentzia handia al dago? Bai bai izugarria, udaleku asko daude gaur egun. Lehen Gipuzkoako Diputazioarekin 120 plaza izaten ziren eta beti 200dik gora izen-emate zeuden eta batzuk kanpoan gelditzen ziren, orduan oso erraza zen guretzat baina duela bi urtetik hona egon diren murrizketekin egoera zaildu egin da. Gauza berriak eta ezberdinak pentsatu beharra ditugu. Zirku ariketez gain mota guztietako jolasak egin zituzten.

- 18 -

Modan al daude orain udaleku tematikoak? Ez dakit, eskaintza hainbeste handitu da berritu egin behar duzula zerbait berezia eskaintzeko. Iaz esaterako, hamar eguneko udalekua antolatu genuen, bost egun Astitzen pasatzen zituzten eta beste bost egun Uitzin, bi talde ezberdin izan genituen bat Astitzen eta bestea Uitzin eta gero txanda. Azken batean, udaleku bera da baina beraientzat bi leku ezberdin dira eta ekintza ezberdinak egiten dituzte. Tematikoa aurten egin dugu lehenengoz eta zazpi egunera jaitsi dugu, merkeago eskaintze arren. Zergatik aukeratzen dute haurrek Larraungo udaleku batera etortzea? Hemen badugu San Martin Unx-eko mutiko bat eta hirugarren urtea du

zaigu zirkuarena ere zerbait desberdina dela eta haurrentzako erakargarria dela.

“Sei eta hamahiru urte bitarteko 24 neska-mutiko daude” Udaleku honetan zenbat begirale daude? Udaleku hau berezia denez, gurekin aritzen den begirale bakarra dago momentu honetan, Eider. Normalean begirale guztiak gureak izaten dira baina malabareak eta bestelako hamaika ariketa egin behar dituztenez berezitutako begiraleak behar genituen

horregatik Oreka Zirku Eskolatik bertatik etorritako hiru irakasle daude, Ramon, Sabiñe eta Arkaitz eta bosgarren begirale bat ere badabil laguntzen, Onintza.

Orixenean zenbatentzako lekua duzue? Hirurogei haurrentzako lekua dago eta bigarren pisu batean irakasleentzako logelak daude. Astizko aterpetxean berriz 50 lagunentzako tokia dago. Janariarekin zer moduz moldatzen zarete? Ba oso ongi, guk erosten dugu eta bertan egiten dugu. Egia da askoz errazagoa izaten dela bi edo hiru egunetarako eskolako haurrak etortzen direnean, beti beraiei gustatzen zaiena jartzen diegulako baina aste osoa denean denetarik jan behar dute, barazkiak, lekaleak... eta pixka bat gehiago borrokatu behar izaten dugu baina arazo handirik ez da izaten.


Polita da euren beldurrak gainditzen dituztela ikustea Ramon, Sabiñe eta Arkaitz Iruñeko Oreka Zirku Eskolatik etorri dira hamaika ariketa egiten irakastera, horretarako Eider eta Onintzeren laguntza izan dute. Noiz sortu zen Oreka Zirku Eskola? Ramon: Orain dela 12-13 urte sortu zen. Hasieran enpresaren asmoa zirkua arlo profesionalean sustatzea zen eta goizez bost orduko klaseak ematen hasi ginen helduei asteko bost egunetan. Baina aisialdirako ikasteko gogoa zuten jende asko zegoenez arratsaldez ere ikastaroak ematen hasi ginen baina profesionalki horretan aritzea interesik ez zuten horiekin. Bestalde, ikuskizunak eta tailerrak eskaintzen ditugu herrietan, eskoletatik bisita gidatuak antolatzen ditugu gure eraikinera etor daitezen etab. Baina lehenengo aldia duzue udaleku batean parte hartzen duzuena? Ramon: Bai bai lehen aldia da 24 orduz eta astebetez haurrekin zirku udaleku batetan parte hartzen duguna. Nola antolatu dituzue zazpi egun hauek? Sabiñe: Astelehenean etorri ziren eta hasteko aurkezpenak egin genituen eta euren artean ezagutzeko joko batzuk. Ondoren materiala erakutsi genien eta astean zehar egingo genuenaren nondik norakoak argitu genizkien. Goizetan 8:30ean jaikitzen dira eta 9:00etan gosaldu egiten dute ondoren goiz guztian zehar zirkuko ariketak egiten ditugu, malabareak, trapezioa, salto ezberdinak, oreka ariketak... 13:30ean bazkaldu eta

denbora librea dute jolasteko. Arratsaldean, ordu eta erdiz tailer bat egiten dugu, normalean birziklapenarekin eta plastikarekin lotutako tailerra izaten da, malabareak egiteko pilotak, pailazo sudurrak eta zapatak... 17:30ean askaria ematen digu eta ondoren jolasak egiten ditugu. Iluntzean dutxatu eta afaldu ondoren pixka bat jolastu eta ohera. Peru-Harrin ere izan zineten... Sabiñe: Bai mendiz joan ginen PeruHarriraino, bero egin zuen eta pixka bat nekatu egin ziren eta gaur lanak izan ditugu ohetik mugitzeko baina oso gustura ibili ziren. Gauetan matraka handia ematen al dute? Sabiñe: Ez. Larunbatean afari berezia izango dute eta ondoren diskoteka modukoa sortuko dugu dantzatzeko eta denak horren esperoan daude, baina egunak pasa ahala nabaritzen da geroz eta nekatuago daudela eta hobeto egiten dutela lo. Eta igandean ikuskizun bat eskainiko diete gurasoei... Ramon: Bai, igandean goizeko hamaiketan gurasoak etorriko dira eta erakustaldi txiki bat erakutsiko diete ikasitakoarekin. Ondoren hamaiketako bat emango diegu eta etxerantz joango dira.

Zer moduzko esperientzia iruditu zaizue? Sabiñe: Oso polita, eta ingurua ere zoragarria eta lasaia da. Gainera etxea eta plaza ondo-ondoan daude eta besterik ez dugu behar, ez dute inora alde egiten eta oso gustura, errepikatzeko gogoz. Hasieran haur batzuk oso beldurtiak dira beste batzuk psikomotrizitate arazoak dituzte, baina denbora gutxian euren buruarengan zer-nolako konfiantza hartzen duten eta eboluzio hori ikustea zoragarria da. Ez da jarduera lehiakor bat bakoitza bere erritmoan dijoa eta guk hori errespetatu behar dugu baina, euren beldurrak nola gainditzen dituzten eta zer-nolako poza hartzen duten ikustea oso polita da.

Arkaitz, Sabiñe eta Onintze.

- 19 -


Zuk zeR dioZu? Zirku Udalekua

AIMAR Astrabudua, 6 urte. Zergatik etorri zara Udaleku honetara? Nahi nuelako etorri naiz. Lehendabiziko aldia da udaleku batera etortzen naizena eta lagunak egin ditut hemen. IRATI Irun, 10 urte. Gustatzen ari al zaizu Udalekua? Bai. Iaz zirkuteka batean izan nintzen. Antzeko ariketak egiten genituen baina ez ginen lotan gelditzen.

BEGOÑA ETA NATALIA Nolatan animatu zineten alaba Zirku Udalekura ekartzea? Hori berak erabaki zuen, Rural Kutxako bezeroak gara eta publizitate-orri bat bidali ziguten, erakutsi egin nion eta joan nahi zuela esan zigun. Lehen aldia da zirkuarekin zerikusia duen zerbait egiten duena? Bai bai, gainera lehen aldia da udaleku batera bakarrik etortzen dena, orain arte beti eskolako irakasle eta ikaskideekin joan izan da. Ilusio handia egiten zion, pentsa nire herriko jaiak izan dira eta berak nahiago zuen

hona etortzea. Esperientzia polita izan dela iruditzen zait.

kuttunenak

Anderren - 20 -

Ander Elizalde 17 urteko beteluarra. Lehenengo batxilergoa ikasten ari naiz Leitzan. Kirolzale amorratua naiz, futbolean aritzen naiz Beti Kozkor talde jubenilean, defentsa lanetan. Parranda egitea asko gustatzen zait, baina nire zaletasun handi bat Play Stationean ibiltzea da. kar, kar, kar…

Liburuak: "Antonio Bolasen abenturak” Joxan Ormazabal Berasategi

Diskoak: “Jaio.Musika.Hil.” Berri Txarrak

Filma: “Cadena Perpetua” Frank Darabont

Txikitan irakurri nuen liburu bat da eta, nik esango nuke, behartu gabe irakurri dudan bakarrenetakoa, ez baitzait irakurtzea asko gustatzen. Liburu horretan Antonio Bolas izeneko gizon batek bizitzan izaten dituen pasadizoak kontatzen ditu, baina istorio ezberdinetan. Parra egiteko oso ona da eta denbora pasatzeko hobea oraindik.

Asko gustatzen zaidan talde baten diskorik hoberena, nire. Bertako taldea dugu gainera eta bere musika gogoko dut. Hirukote egin zireneko lehenengo diskoa da, zertxobait melodikoagoa besteak baino. Hitzak asko gustatzen zaizkit eta kanta bat aukeratzekotan… "Bueltatzen" edo "Jaio.Musika.Hil." abestiak.

Film bikaina. Pelikula horretan, oso ona iruditzen zaiten aktorea da protagonistetako bat, Morgan Freeman. Kartzelan dauden preso batzuei buruz doa. Kartzelaren eta errealitatearen arteko desberdintasunak argi ikusten dira film honetan. Protagonistak, kartzelatik ihes egitea erabakitzen du, aske bizi nahi duelako eta ez kartzelan hil.


a

KULTUR Sorgin ehizan Halaxe ibili zen fraide koadrila bat aurtengo Erdi Aroko Azokan. Urtero bezala antzezlan nagusirik egon ez zen arren, giro ederra sortu zen aurtengoan ere. Dantzak, txotxongiloak, haurrentzako jokoak eta puzgarriak eta nola ez, artisauak. Material ezberdinak lantzen zituzten artisauez bete zen Lekunberriko alde zaharra. Plazan garai bateko ofizioen antzezpenak ikusteko aukera izan zuten bisitariek, herriko zenbait bizilagun aritu ziren artilea kolpatzen, kordelak egiten, garia eta lastoa banatzeko makinarekin lan egiten‌ Eguraldia lagun egun ederra izan zen bai artisauentzat, bai bisitarientzat eta baita herritarrentzat ere.

IX. Nafar Sagardo Eguna Beste behin Nafarroako sagardogileen aurtengo uztaren emaitzaz gozatzeko aukera izango dugu Lekunberrin hilaren 22an. Aurreko aldien ildo berari jarraituz sagardo ezberdinak dastatu eta erosteko aukera izango da. Gainera, bestelako artisauek ere euren produktuak saltzeko aukera izango dute. Bestalde, urriaren 6an Talo Eguna ospatuko da Leitzan, bertako talogileen eta ostalarien eskutik.


erreportajetxoa >>

Herriz herri, festaz festa Goian: Errazkinen Mieltxo Saralegiren semeak egindako harri-jasotzea. Behean: Arribeko festetan Julen Ka単amaresek eta Saralegi anaiek eskainitako aizkora erakustaldia.

Udan eskualdeko herri gehienetan euren festak ospatu dituzte. Arribe, Astitz, Errazkin, Gorriti, Iribas, Azpirotz, Oderitz eta Atallun izan gara. Goza ezazue irudiez.

Astitzen bazkalondoan, mus txapelketa egin zuten eta ondoren plazan Iru単eko Ortzadar taldeak dantza-antzerki emanaldia eskaini zuen.


Errazkingo festetan herri kirol txapelketa egin zuten herriko gazteen artean. Gorritin berriz, igandean bertso saioa izan zen Jon Maia, Andoni Ega単a eta Maialen Lujanbiorekin. Giro ederra eta frontoia beteta.

Ezkerrean Iribasko dantzariak, aurten festak baino asteburu bat lehenago eskaini zuten urteroko emanaldia. Azkaraten uztailaren hasieran ospatu zituzten San Ferminak. Haur zein helduentzako ekitaldiak antolatu zituzten.

Ezkerrean: Oderizko festetan Irurtzungo Orritz dantza taldeak eskainitako emanaldia. Sagardo dastaketa ere izan zen Juan Luzenean Sagardotegiaren eskutik. Eskuinean: Azpirotzen pilota partidu bikaina eskaini zuten herriko bi mutikok.

Eskuinean Atalluko festetan aizkora erakustaldia eta pilota eskolako ikasleen pilota partiduak izan ziren igandean.

- 23 -


elkARRIZketa:

Eneko Agirre Mendukiloko gerentea

“190.000 lagun inguru izan dira Mendukilon zortzi urteotan” Joan den uztailaren 23an kobaren irekieraren urteurrena ospatu zen Mendukilon Puxkek taldearen ikuskizunarekin. Aukera aprobetxatuz Eneko Agirrek zortzi urte hauetan egindako bideaz hitz egin digu.

- 24 -

Zein da orain arteko ibilbideaz egiten duzuen balorazioa? Mendiko ukuilu izatetik, kobazulo turistiko, lur azpiko laborategi eta ingurumen heziketako zentro izatera pasa da. Nafarroako Gobernuak, Aitzarratetako iturburuarekin batera “interes geologikoko” gune izendatu du. Zortzi urtetan 145.000 tu-rista eta 45.000 ikasle inguru gerturatu ditu gurera. Beraz inpaktu ekonomikoa modu positiboan baloratuko nuke. Arazo edo oztopo zehatzik izan duzue? Egun ez dugu inolako diru laguntzarik jasotzen eta Nafar Gobernuaren promozio bide arruntetan kobaren presentzia oso urria da. Hezkuntza sailetik ez dugu laguntzarik jasotzen, nahiz eta Nafarroako lur azpiko eskola bakarra izan. Ingurumen sailak ez digu inolako laguntzarik eskaintzen Nafarroako lur azpiko laborategi bakarra bertan egon arren. Kobako Artzainzulo gelan Burdin Aro goiztiarreko aztarnategi arkeologiko bat izan arren, Vianako Printzea erakundeak ez du inolako interesik indusketa lanak bideratzeko. A15 autobidean saiakera galantak egin ditugu behar bezalako seinalektika bat paratzeko, baina alferrik. Azken finean potentzial itzela izan arren, proiektuak ez du jasotzen edo pizten administrazio plubikoen interesa. Krisia nabaritu al duzue? Bai, bi ikuspegietatik. Alde batetik bisitariak jaitsi egin dira eta nabaria da jendeak diru gutxi duela poltsikoan. Bestalde proiektua diruz laguntzen duten

Lekunberri eta Larraungo udalek ere nozitu dute eta horrek bere eragina du gure aurrekontuetan. Hemendik aurrera zein da zuen erronka? Orain artekoa mantendu eta sormenean oinarritutako ekintza berriak bideratu. Era berean, ingurumen heziketako programak berritu nahi ditugu eta “espeleotxiki” ekintza abian jarri nahi dugu. Bide beretik Mugarik Gabeko Lurpea elkartea bultzatu nahi dugu. Zonaldeko establezimenduekin ere elkarlana bideratu nahi dugu, pakete turistiko ezberdinak osatuz eta eskaintza erakargarriagoa bihurtuz.

“Nafar Gobernuak ‘interes geologikoko’ gune izendatu du” Milaka pertsona pasa ondoren kalterik izan al da koban? Zortzi urte pasa ondoren, koban kokatutako argiztapen dinamikoak bere egokitasuna nabarmendu du, gaitz berdearen presentziarik ez baitago leizean. Bost urtetan zehar gauzatutako azterketa klimatikoak, kobaren karga gaitasuna behar bezala finkatu zela frogatu du. Formazioei dagokienean, denak bere lekuan mantentzen dira. Faunak ere inpaktu positibo bat izan du, nagusiki saguzarrengan; zeren lehen ahoa estaltzen zuen pareta botatzeak eta beraientzat diseinatutako hesi berezia paratzeak, ugaztun hegalarien presentzia handitu du. Beraz obra garaietan gauzatutako inpaktuez gain, bisiten ondorioz ez da oraingoz bestelakorik agertu.


ZIENTZIA >>

EKOLOGIA

HEZKUNTZA

GIZARTEA

LauBURU

Irurtzungo Eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Trafiko istripuen prebentzio kanpaina Sartu den udararekin batera gurekin bederatzi urte daramatzan taxi jaia ere martxan jarri da gure herrietatik zehar. Atzera begiratzen badugu, gogora dezakegu 2004.urtean hasi zela zerbitzua funtzionatzen gazteek egindako eskaera baten ondorioz. ► ZERGAITIK TAXI JAIA? - Uda partera herrietako jaiak ospatzen dira eta gazte asko herri batzuetatik bestera mugitzen dira. - Festa egunetan, pertsona batzuek alkohola eta beste sustantziak kontsumitzen dituzte eta honek arrisku handiak ekartzen ditu egoera honetan gidatzea erabaki badute. ►HELBURUAK: - Auto istripuak sahiestea. - Jai baten ondoren etxera bueltatzeko baliabideak erraztea. - Gazteengan arduratsu izatearen garrantzia bultzatzea. Honengatik guztiarengatik auto istripu prebentzio kanpaina martxan jartzea erabaki genuen. ►NORI ZUZENDUTA? Printzipioz programa 16-30 urte bitarteko Lekunberriko eta eskualdeko gazteei dago zuzendua baina irekita dago eskualdeko pertsona helduei. Orokorrean gazteek egiten duten balorazioa oso ona da eta erabiltzaile kopurua altua da. Jai bakoitzean 100 gazte gutxi gorabehera erabiltzen dute zerbitzua. Orain arte taxi jaia Lekunberritik ateratzen zen baina aurten Betelutik ere aterako da ordu berean (gaueko 12:00etan). Gainera, taxi jaiak Araitz, Betelu eta Larraungo gazteak beren herrietara gerturatuko dituzte bueltatzerakoan (3:00, 5:00 eta 7:00etan).

Taxi jaiaren antolatzaileak: Irurtzungo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Lekunberri, Larraun, Betelu eta Araizko udalak. Trafiko istripuen prebentzio kanpaina honen barruan eskualdeko herriko festetan, sentsibilizazio kanpaina bezala, alkoholimetroen banaketa egiten da bereziki gazteak elkartzen diren guneetan (etxabe, taberna, elkarte, txoznatan…). Helburua da gogoraraztea alkohola eta beste drogak hartzen direnean gidatzea arriskutsua dela. Orokorrean gizartea kontsumitu eta gero autoa hartzea arriskutsua dela konturatzen ari da, gehien bat isunak saihesteko. Hala ere, ezin dugu ahaztu garrintzitsuena ez dela isunak ez jasotzea, baizik eta etxetik atera garen bezain osasuntsu iristea. Alkoholimetroak banatzen diren leku desberdinetan mezu desberdinak dituzten kartelak jartzen dira. Mezuak: kontsumo guztiek arrisku bat dute, edan behar baduzu ez hartu autoa, alternatibak bilatu, garraio publikoak hartu, lagunekin txandatu gidatzen duenak ez gidatuz, adin txikikoentzat: gidaria mozkor badago ez igo. Gogoratu alternatiba desberdinak ditugula autoa kontsumitu eta gero hartu baino lehen. - Ados jarri gaitezke koadrilako bat edan gabe geldi dadin, ez badago kontsumitzen ez duen pertsonarik. - Garraio publikoa edo taxia erabiltzea. Argi izan behar dugu ez duela jende guztiak kontsumitzen eta ondo pasatzeko ez dela beharrezkoa drogak hartzea. Gainera, hurrengo eguna hobeto aprobetxatu dezakezu gustuko dituzun gauzak egiteko eta zure gorputzak eskertuko dizu. Eta beti ere gogoratu, jaietan ere burua erabili eta ondo pasa pasatu gabe!

- 25 -


KIROLa Ikasturte berrirako kirol eskaintza Irailaren 16an irekiko da 2013-2014ko ikasturterako kirol jardueretan izen emateko epea. Gainera, hilaren 16tik 20ra aktibitateak doan probatzeko aukera izango duzue. Iazko ildo berari eutsi aurten ere jarduerak hiru epetan banatu dituzte. Lehenengoa irailaren 30etik abenduaren 20ra, bigarrena urtarrilaren 8tik martxoaren 26ra eta hirugarrena martxoaren 27tik ekainaren 13ra. Haurrentzako nahiz helduentzako kirol eskaintza zabala prestatu dute antolatzaileek. Psikomotrizitatea, multikirolak, igeriketa, pilota eskola, atletismoa, padel eskola, futbol eskola, judo eskola, yoga, pilates… Gustu eta behar guztietarako ekintzak daude aukeran. Gainera irailaren 2tik 30era, sarrerako matrikulan %100eko deskontua daukazu, aprobetxatu!

KUOTA EZ HASIERAKO KUOTA ERROLDAT. ERROLDAT. SARRERA Haurra + guraso Haurra Gaztea Heldua Familiarra >65 urte < 4 urte

119,75 € 33,95 € 44,50 € 92,05 € 184,10 € 82,05 € -

8,45 € 13,20 € 14,50 € 20,10 € 40,20 € 14,50 € -

9,70 € 14,30 € 18,55 € 23,90 € 47,80 € 18,55 € -

kirolmank@gmail.com | 948 60 45 45 plazaolakirolgunea@gmail.com | 948 50 73 77

Korrika edo bizikletan Plazaolatik - 26 -

Irailaren 15ean, Europako Natur Bideen Egunarekin batera X.Mendi bizikleta martxa eta VII. Maratoi erdia burutuko da Plazaolatik. Bizikletaz egiteko hiru ibilbide ezberdin proposatzen dira, Andoaindik Lekunberriraino (40 km), Leitzatik Lekunberrira (15 Km) eta txikienentzako lau kilometroko ibilbidea, Lekunberritik Mugirora eta buelta. Maratoi erdian parte hartuko dutenek 09:30ean irtengo dira Urtotik Lekunberriraino. Hilaren 11n amaituko da Maratoi erdian izen emateko epea, horretarako sartu www.plazaolakirolak.org atarian eta eman izena. Mendi bizikleta martxaren kasuan egunean bertan ordubete lehenago izen emateko aukera egongo da.

Haurren ibilbidearen hasiera. Arg.: Plazaola Partzuergoa


â&#x20AC;&#x153;Piraguismoa, igeriketa eta urpekaritza hastapena lantzen dugu ikastaroanâ&#x20AC;? >> Unai Alvarez Rekalde Hamaika neska-mutiko aritu dira aurten piraguismoa ikasten Beteluko presan. Kaxkardi Elkarteko Unai izan dute irakasle. 29 urteko hernaniar honekin egon gara ikastaroaren nondik norakoak ezagutzeko. Nor da Unai? Aurkez ezazu zeure buruaâ&#x20AC;Ś Ttiki-ttikitatik gustatu izan zait kirola, bidaiatzea eta jende berria ezagutzea. Gaztetan esku pilotari lotuta egon nintzen. Soin Hezkuntza zein Heziketa Fisikoan Irakasle ikasketak egin nituen. Betidanik gustatu izan zait nire lantokia ingurune ireki bat izatea eta aske mugitu ahal izatea. Kaxkardi Kirol Errekreatibo elkartearen izena duela 3 urte entzun nuen lehen aldiz eta nire aukera zela ikusi nuen. Lan bikaina da, umeekin eta gainera neguan aske naiz bidaiatzeko. Zein izan da Kaxkardi Elkarteak izan duen ibilbidea? 27 urte dituen elkartea da eta bertatik pertsona asko pasa dira, besteak beste, Dina Bilbao, Txitxi Orbegozo, Maider Mendizabal, BeĂąat Azurmendi, Antxon Zabala, Lurdes Gorostegi, Izaro Lizarraga eta orain gu Ander Agirre, Gorka Segurola eta ni. Zeintzuk dira ematen dituzuen zerbitzuak? Gure oinarria piragua ikastaroak dira eta uda bete xamarra izaten dugunez ez dugu denbora gehiegi izaten beste ezertarako. Udaberri eta uda bukaeran beste ekintza batzuk antolatzen ditugu, espeleologia, ibilaldiak, mendi bizikleta eta kirol eskalada, guztia hastapen plano batean enfokaturik. Bestetik, piraguan ibiltzen ikastea baina gehiago nahi dutenentzat Eskimotaje ikastaroak eta zeharkaldiak eskaintzen ditugu, Euskal Herria uretatik ezagutzeko, gauza aldatu egiten baita ur barruan zaudenean! Honetaz gain Hernaniko Kirol Udalekuak daramazkigu eta bertan kirol arrunt zein abenturazkoak burutzen ditugu. Adingabeen zentroekin lehen esperientziak izaten ari gara orain eta oso aberasgarria iruditzen zaigu, gazte hauei ere ilusioak eta aukerak banatuz. Betelun noiztik aritzen zarete piragua ikastaroak ematen? Bost bat urte izango dira. Aurten 11 umetxo aritu dira, gozosoak eta biziak den-denak. 8 urtetik gora eskaintzen

11 haur ibili dira ikastaroan. Arg.: Oihana Goikoetxea

ditugu ikastaroak baina napar-kastakoak izanik 7 urtekoren bat sartzen uzten dugu Beteluko putzua oso segurua delako. Beteluko presaren ezaugarriak onak al dira piraguismoa egiteko? Bai oso egokia umeentzako, helduentzako ttiki xamarra gelditzen da. Zer moduz aritu dira? Oso gustura aritu gara-dira. Umeak oso saiatuak dira. Bost egunez ematen dugu ikastaroa eta seigarrenean Getariko hondartzara eramaten ditugu. Piraguan ibiltzen ikasten dute bai, baina gauza konkretuak lantzeko helburu zehatzak dituzten jolas pila bat ere egin ditugu. Honela naturarekiko sentsibilizazio eta errespetua, lagunekiko errespetua eta denona den espazio berean denok konpartitzen ikasten dute. Kirol mailan piraguismoa, igeriketa, urpekaritza hastapena ere lantzen ditugu piraguaren aitzakiarekin, hau guztia ikastaro berean.


LURRAK EMANA inguruko zizak

> Julio Calonge

Ezagutu beharreko Boletus mikatzak Udan eta udazken honetan gure inguruan aurkituko ditugun bi boletus mota aurkeztuko dizkigu oraingoan Juliok.

m i

edo ond do

Tylopilus

- 28 -

jartzen da ontzen doan heinean. Belakiaren kolore zuri eta arrosaz gainera, oso lodia da, zizalarien atentzioa eman nahiko balu bezala txapeletik kanpora ateratzen baita ale helduetan. Zalantzaren aurrean, nahikoa da onddo zati txiki bat dastatzea mikaztasunaz ohartzeko. Boletus Calopus, Onddo hanka-eder edo Pie Rojo Amargo. Bigarren boleto mikatz hau, oso ikusgarria eta polita da, bere txapel grisaxka edo marroi oso argiarekin, hori argi koloreko belaki edo tutuekin eta txortenaren goialdearekin. 15 zentimetro izatera irits daiteke eta indarra eginez gero edo moztuz gero urdindu egiten da, gainera aurreko espeziea bezain mikatza da. Bere usaina ez da atsegina eta bere habitat aurrekoaren antzekoa da. Identifikatzeko gakoa bere txortenean dago. Zentimetro batetik edo bigarren zentimetrotik. Aurrera bere txorten zabala horia izatetik gorria izatera pasatzen da, beheraino iristen zaion sare lodi batekin. Aurreko artikuluetan aipatu genuenaren arabera, txorten gorri eta saredun onddoak baztertu egin behar dira, primerako adibidea da hau. op Cal

do us e

onddo hanka-e der ra

Boletus taldeko bi espezie existitzen dira, toxikoak ez izan arren ezagutu beharrekoak direnak. Gisatu asko bota behar izan dira zaborretara eman dien zapore mingotsa dela eta. sa. ot Nahastuta sartutako onddo hauen g n ale bakar batek edozein plater izorra dezake. Bere mikaztasuna hain da nabarmena ez dagoela disimulatzeko modurik. Gure inguruan, onddo hauek nahiko ugariak dira udan eta udazkenean. Boletus Felleus, Tylopilus Felleus izen zientifikoarekin ere da ezaguna. Bi izenak dira balizkoak. Onddo Mingotsa edo Boleto Amargo dira bere izen zabalduenak. Koniferoetan nahiz planifolioetan aurki daiteke, lur silizeoetan, normalean bildu ohi ditugun onddo zuriak ateratzen diren tokietan. 15 zentimetroko diametrodun txapela izatera irits daiteke eta txortena are luzeagoa izan daiteke. AestĂ­valis edo Edulis baten antza du itxuraz, marroi argikoa baita bai txapela eta baita txortena ere. Bere haragia aldaezina da mozterakoan eta bere usainak berriz ez digu adierazten zein espezietakoa den. Bere txortenak kurbadura bat du, sare ikusgarri batez markaturik eta marroi ilunekoa da udako onddo zuriak bezala. Txapelaren azpiko belakian edo tutuetan aurkituko dugu beste onddo batekin ez tronpatzeko gakoa. Belakia zuria da hasieran baina berehala arrosa


ZERUAK ESANA

egutegi biodinamikoa > Andoni Tolosa

Iraila Uda aurrera doa eta atzetik udazkena, eta landareak ere hotzerako prestatzen hasi dira. Baratzeetan fruitu ugari izango dugu, hortaz bilketari ekiteko garaia izango da. Fruitu hauek, tomateak, kalabazak, kalabazinak, piperrak, babarrunak, sagarrak, kiwiak, ... bildu eta etxean zenbat eta denbora gehiago irautea nahi dugu usteldu gabe. Hortaz, etxean toki aproposa bilatu beharko dugu egoera onean manten daitezen ahalik eta denbora gehien, hau da, toki freskoa, iluna eta hezetasun gutxirekin. Baina, honez gain, fruitu hauek baratzetik noiz biltzen ditugun ere kontuan izatea komeni da, hau da, fruitu egunak direnean biltzen baditugu, beraien propietateak denbora gehiagoan mantenduko dituzte. Irailaren 23a ona izan daiteke bilketa lan hauetarako. Bestalde, negura begira landatu behar ditugu gogorragoak diren zenbait landare ere, eskarola, aza, ... eta horretarako, orain arte bezala, kontuan izango dugu egun guztiak ez direla berdinak, esate baterako onak dira, irailaren 11 eta 12 goiza. Negura begira prestatu behar dugun beste zeregin bat sutarako egurra pilatzearena izango da, eta egur hau ahalik eta lehorrena egon behar da su ongi egin dezan. Kanpotik lehorra baina barrutik ere lehorra egon behar da, hau da, zuhaitzaren izerdia beherantz badoa lehorragoa egongo da

Hostoa Sustraia Lorea Fruitua

Letxuga, eskarola, zerba, porrua, aza, perrexila, belar usaindunak, ... Patata, azenarioa, arbia, tipula, baratxuria, erremolatxa, ... Brokolia, eta apaingarri modura erabiltzen ditugun lore guztiak. Fruta-arbolak, tomateak, lekak, babak, artoa, kalabaza, kalabazina, ...

gorantz badoa baino. Orduan, ilargia beherantz doan egunak aukeratuko ditugu, eta lore egunak badira hobe. Beraz, zuhaitzak botatzeko, irailaren 10, 27 edo 28a izango lirateke egunik aproposenak.

1 IRAILA 2 Hostoa

9

10:00 Fruitua Lorea

3

4

5

6

7

8

13:00 Hostoa Fruitua

Fruitua

Fruitua

Sustraia

Sustraia

Sustraia 17:00

10

11

12

13

14

15

21

22

Sustraia 15:00 Lorea

16 Sustraia

23 Fruitua

30 Hostoa

17 Lorea

24 Sustraia

Hostoa

18 Lorea

Hostoa

19 Hostoa

Fruitua 13:00

20 Hostoa

Hostoa

Fruitua 11:00

25

26

27

28

29

Sustraia

Sustrai 16:00 Lorea

Lorea

Lorea

Hostoa

Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati. Agertzen den egunetan landare bati mesede egitea nahi bada, ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietan egin behar da egin behar dena, moztu, edo atera, ... Ilargi berria Ilargi betea

- 29 -


ekinarenEKINEZ >> Kaardel Landetxea (Kristina Askarai) â&#x20AC;&#x153;Bezeroekiko harremana asko zaintzen duguâ&#x20AC;? Badira zenbait urte Kristinak eta Ramon bikoteak landetxea ireki zutela Gaintzan. Barrutiaren beraren leku-izena Kardubera zenez, Kaardel jarri zioten, hortik izena! Nolatan ireki zenuten landetxea? Ni Gaintzakoa naiz baina gaztetan kanpoan ibili nintzen urte askoan, zortzi urtez Villabonan bizi ondoren gure bigarren haurra jaio zen eta horrekin batera Gaintzara etortzeko erabakia. Lana kanpoan egiten nuen eta umeak hezi eta hemen bizitzeko zerbait egin beharra geneukan eta landetxearena bururatu zitzaigun eta horrelaxe gure etxea izango zenaren azpian landetxea eraiki genuen 2006an. - 30 -

Eta zer moduz doakizue? Ongi, hasieran aldamenekoari soberan gelditzen zaizkion bezeroekin hasten zara. Egia esan oso harreman onak egiten dira, guk gainera gosariak eta afariak ematen ditugu, eskatuz gero beraiekin mendira joaten naiz. Hemengo mendiak ez daude seinalizaturik eta ni beraiekin joateak kristoren segurtasuna ematen die. Zergatik ematen dituzue gosariak eta afariak? Nik argi neukan landetxe batera joaten naizenean nik aurkitu nahi dudan hori

FITXA -Lau logela bikoitz bakoitzak bere bainu gelarekin, ile-lehorgailuarekin telebistarekin eta hari musikalarekin. -Elbarrientzako egokitutako gela bat. -WiďŹ konexioa. -8 edo 10 pertsonentzat. Logelaka nahiz landetxe osoa hartzeko aukera. -500 metroko lorategia. -Eskualdeko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera. Jarri zaitez harremanetan: Tfnoa: 948 51 34 30 / 660 78 63 38 E-posta: info@kaardel.com

eskaini nahi nuela. Nekaturren ikastaroak egin eta ondoren praktiketan aritu nintzen Hondarribian eta Berastegin eta asko ikasi nuen bertan, oso lanbide polita da jendearekin harremantzea gustuko izanez gero. Hotel batek eskaintzen dituen zerbitzuak eskaintzen dizkiet, beraiekin gosarietako ordua adosten du eta ondoren etxea garbitu eta maindireak edo eskoihalak aldatzen dizkiet... Etxea osorik familia edo taldeentzako ere alokatzeko aukera dago. Nongo jendea etortzen zaizue? Batez ere Kataluniatik eta Madrildik. Atzerritarrak ere, baditugu urtero Kanadatik etortzen zaizkigu bezeroak, Belgikatik urtean behin etortzen direnak ere... Gehienak lasaitasunaren bila etortzen dira, hemen beste mundu batekin egiten dute topo, hemengo paisaia ustiatu gabe dago, naturala da guztiz eta hemengo txokoak erakusten hasten zarenean txoratuta gelditzen dira. Zenbat egunetarako etortzen dira? Hamar egun, astebete, beste batzuk

Eskaintza berezia Eskaintza berezia: Mendi irteera gidatuak dohainik!! lau egun gurean egiten dituzte eta gero Gipuzkoa edo Baztan aldean beste egun batzuk pasatzen dituzte. Bezeroekiko harremana asko zaintzen dugu. Zeren falta sumatzen duzu zure bezeroei eskaintzeko? Haran honetan batez ere turismoa ez dela ustiatu eta askotan zuk zeuk inprobisatu behar izaten dituzu irteera. Nik uste baliabide asko daudela haranean oso interesgarriak direnak turismoari begira, Malloetako kableak direla, Arribeko ur-jauzia dela, gaztandegiak... Nik dudan sentsazioa da hemengo jende askok ez duela turismoan sinesten.


kontuTXIKIAK iraila 9 -13

13 15 22 29

merkatu txikia LAN BILA

Eskualdean: Sahararen aldeko janari bilketa, janari dendetan.

Lekunberri: 18:00etan bertso merendua Beñat Gaztelumendi eta Eneko Lazkozekin Kantinan. Lekunberri: X. Mendi Bizikleta Martxa eta VII. maratoi erdia plazaolatik. Lekunberri: IX. Nafar Sagardo Eguna

- Emakume bat prest, Lekunberrin, edozein motako lanetan aritzeko: etxeak garbitzeko, adineko pertsonak zaintzeko. 948 604659 - Informatika teknikaria: ordenagailua konpondu, birusak garbitu, programak berria jarri, datuak (argazkiak, dokumentoak...) berreskuratu. Etxetik hartzen eta eramaten dugu ordenagailua. 661 405 890 - Neska euskalduna umeak zaintzeko edo etxeko lanak egiteko prest. Josune. 948 510 793

Imotz: Imozko Eguna

agenda

Lekunberri: Irailean Pilota Goxua Txapelketan izen emateko epea irekiko da. Informazio gehiago aurki kirolmank.blogspot.com atarian.

urria 6

ALOKATU

- Bigarren eskuko trikiti soinu instrumentua behar dugu, datorren ikasturterako alokatuko genuke. Maider. 618 255 041 BESTERIK

- Maiatzean Azkarateko Balerdi elkartean egindako bertso afariaren ondoren, beroki bat agertu zen. Mutilarena, artillezkoa. Zu bazara jabea, deitu 659 818 385 telefonora. SALGAI

- FURBY pampina salgai, berria bezala, 60€ bakarrik. 626 717 360 - Ebook KINDLE amazon 50€. 626 717 360

ADI!

Merkatu Txikian sartzeko publizitate eskariak bi hilabetez egongo dira jarrita, ondoren kontrako abisurik jasotzen ez badugu kendu egingo ditugu.

Leitza: Taloaren Eguna.

Iraileko festen egitarauak: Intzako jaiak 6

19:00 Txupinazoa eta ondoren Zamarren kontzertua.

Baraibarko festak 27

17:30 Festan hasiera eta ondoren puzgarriak. Ondoren, tailerrak eta “Altxorraren bila”. 21:00 Herriko afaria. 24:00 Dantzaldia Mendiberrirekin.

28

10:00 Goiz soinua txistulariekin. 10:30 Etxez etxeko erronda. 16:30 Puzgarriak, ume-jokoak eta gero pailazoak. 18:00 Mus txapelketaren hasiera. 18:30 Txokolatada eta ondoren dantzaldia Mendiberrirekin. 20:30 Zezen suzkoa. 24:00 Dantzaldia Mendiberrirekin.

29

11:00 Meza Nagusia. 11:30 Mailoak dantza taldea. 12:00 Puzgarriak, ume-jokoa eta hamaiketakoa. 13:00 Aizkolariak. 16:30 Puzgarriak. 17:30 Pilota partidua. 18:00 Mus txapelketaren amaiera. 19:00 Dantzaldia Mendiberrirekin, ondoren zezen suzkoa.

20:00 Tortila lehiaketa. 21:30 Afari herrikoia.

7

10:30 Puskabiltza. 17:30 Ume-jokoak, puzgarriak, tirolina eta txokolatada. 22:00 Herriko afaria. Sarrerak ohiko lekuetan. 24:00 Koloretako suak. 24:30 Dantzaldia goizeraldera arte.

8

11:30 IV. Toka txapelketa. 17:30 Puzgarriak. 18:00 Bailarako umeek egindako herri kirolak. 19:30 Ane ta Jokin trikitilariak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Mailope 206 iraila by Mailope Elkartea - Issuu