Skip to main content

Mailope 2013 ekaina

Page 1

204. zkia. - 2013ko ekaina

LAUBURUA: Konposta KULTURA: Gazte Eguna EKINAREN EKINEZ: Aralar Camping-a ERREPORTAJETXOA: Murrizketak KIROLAK: Pilota Goxua BATZARRE: Larraungo Eguna

Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

Eutsi, eutsi patatari! Xabier Sotil

7PEKAtu

Mailope Gazte Asanbladak antolatuta Gazte Eguna ospatu zuten Betelun joan den maiatzaren 4an. Besteak beste, mendi martxa, bazkaria, guarrolinpiadak eta kontzertuak izan ziren.


MAILOPEtxiki Ezkutaketan: Ea ba oraingoan ere ariketa berri batekin gatoz: ondoan duzuen irudi hori gure aldizkariko txoko batean gorde dugu. Jakina Kaka kontu asko dira ale honetan baina irudi hori bera aurkitu beharko duzue zuek. Aurkitzen duzuenean zenbatgarren orrialdean eta zehazki non dagoen azaldu beharko diguzue. Zuen erantzunak mailope@labrit.net e-posta bitartez jasoko ditugu.

-2-

Maiatzeko alean lan berezi bat egitea eskatu genizuen: bi irudirekin marrazki edo collage bat egin behar zenuten. Hona hemen Izarok eta Alaitzek bidalitako marrazkiak. Liburu bana jasoko duzue bikote, Zorionak! -Ttalo artzain-txakurra: Izaro Otegi (Lekunberri). -Non zaude ilargi?: Alaitz Bildarraz (Aldatz).

Goiko marrazkia Alaitz Bildarrazek bidali digu eta ezkerreko hau berriz, Izaro Otegik.

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437


04> Iritzia 08> Luze: Koldo Nu単ez-Betelu 09> Zabal: I単aki Usabiaga

10 > Ardiak Aralarrera igotzeko garaia Ardiak mendira eramateko garaia da. Gaintzako Altzonea baserrian izan gara, bertan oraindik udaberri oro ardiak Aralarrera igotzen dituzten Garmendia familiarekin izan gara.

14> Batzarre

16 > Francoren kontrako apezak Andres Petrirena apaizarekin izan da Juantxo Aleman eta euren elkarrizketan gure eskualdeko zenbait apaiz gogorarazi dituzte. Frankismo garaian elizak zuen jarrerarekiko desadostasuna erakutsi zuten 339 apaizek.

-3-

19> Kuxkuxean: Ekaineko zorion agurrak

20 > Mailoperen aldeko Kaka Plasta Ekainaren 16an arratsaldeko 18:00etan Baraibarren izanen da Kaka Plasta ekitaldia. Mugi eta erosi ezazu zure txartela! Salgai daude: Lanbroa paper dendan, Arribeko dendan, Surtidorean, Beteluko dendan, Beteluko Ostatuan, Onda janari dendan, Kiroldegian, Euskara Zerbitzuan eta Mitxausenea Kultur Etxean.

23> Lauburua: Konposta 24> Erreportajetxoa: Basogintza arloko murrizketak 28> Lurrak emana: Hanka-luzeak eta sorgin multzoak 29> Zeruak esana 31> Ekinaren Ekinez: Aralar Camping-a

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Ainhoa Iriarte, Ana Ariz, Xabier Sotil, Karmele Galarza, Mikel Lasarte, Juantxo Aleman, Mikel Rekalde, Natalia Azkona, Itziar Gastesi, Igor Mitxaus, Joseba Artzeluts, Mailope Gazte Asanblada, Jesus Elosegi eta Julio Calonge. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, TIRADA: 1.600 ale. kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.


(H)iriTZIA Konkistak darrai, memoriak ere bai:

-4-

Joan den maiatzaren 11n, Gorritiko Gaztelurako mendi martxa antolatu zen. Ibiltariak, Arribe, Leitza eta Lekunberritik abiatu ginen. Goizeko 11k aldera Gorritiko plazan elkartu eta hamaiketakoa egin ondoren, Santa Barbara ermitarantz abiatu ginen. Behin kaskoan egonik, ekitaldiari ekin genion. Ohiturak agintzen duen bezala, aurreskuarekin hasi zen; Juan Migel Saizar txistularia, Laida Zabaleta eta Naiara Igartua dantzariekin. Ondoren, Luis Mari Larreta eta Juan Mari Irastortza bertsotan aritu ziren. Eta bukatzeko manifestu bat irakurri zen. Goiza bukatzeko, Gorritiko elkartean bazkaldu genuen. “Gorritiko gaztelua gure historiaren pasarte odoltsu eta zorigaiztokoen eszenatokia izan zen. Gaztelar armadaren erasoengandik babesteko gotorlekua izan zen. Gaizkileen mugari zor zaio gaztelu honen kokapena, eta muga hori da hain zuzen gaur egun oraindik bizi dugun lurralde zatiketaren jatorria. Baskongadak 1200. urtean izan ziren konkistatuak. Ordu arte ez zegoen zonalde honetan inolako lurralde banaketarik. Guztia zen bat, guztia euskal lurraldea, guztia Nafarroako erresuma. Desagertua bada ere, gaztelu hau gure izate nafar, gure estatu politikoa, gure independentzia mantentzeko izan dugun borondatearen aztarna. Iaz 1512ko gertaerei buruzko eztabaida bizi genuen. Batzuentzat Nafarroa ez zen konkistatua izan, batasun espainiarraren pasarte bat besterik ez zen izan. Ez dago historia nafarrik. Beste batzuentzat, guretzat, Nafarroa Estatu europar bat zen, eta armada erasotzaile batek inbaditu zuen. Euskal Herriak existitzen du, badago euskal historia bat, eta 1512ak gure Estatuaren deuseztapena ekarri zuen. Konkistak, gure lurraldea zatitzen duen muga honek bezala, denboran dirau, ukatzen gaituzten politikak bezalaxe. Denok bat izatea galarazten digute, demokrazian erabakitzen duen herria alegia. Gure hizkuntzaren erabilera naturala debekatu eta mugatzen dute, gure euskal kultura. Horregatik beharrezkoa dugu zer gertatu zen ezagutzea, nola galdu genuen gure presentzia historikoa, nola kendu ziguten gure Estatua. Gorriti Euskal Herriko historia nafarraren sinboloa da. Konkistak darrai, eta memoriak ere jarraitu behar du.“ Alde Hemendik herri mugimendua

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era


IRAGARKI TAULA LARRAUNGO UDALAK ONARTU DU: -”Herriko Seme Kuttun” izendapenei buruzko eskaera. Udalak onartutako “Herriko Seme Kuttun” eta antzeko izendapenen erlazioa (1936-1980). Zerrenda horretan izendapenaren data, izen-abizenak eta arrazoiak zehaztea. Aipatutako daten barruan izendapen desberdinak bertan behera uzteko Udalak akordioen zerrenda (baleude). -“Gure historiaz” gehiago eta sakonago ezagutu dezagun hitzaldiak egiteko laguntza eskaera. Larraungo Udalak, bi hitzaldi hauek egin ahal izateko, 400 euroko diru laguntza ematea, 200 euro hitzaldi bakoitzeko. BETELUKO UDALAK ONARTU DU: -Alzheimerraren inguruko Estatu Politika batengatik. Beteluko Udalak bere ardura azaldu nahi du lehen garrantzia handiko arazo horrekiko eta Betelu Alzheimerrarekiko Udalerri Solidario aitortzen du. Horrela, Beteluko Udalak Alzheimerraren Estatu Politika bat martxan jartzea aldarrikatzen duen “Alianza por el Alzheimer” ekimena babestu nahi du.

Alde Hemendik herri mugimendua martxan Euskal Herri osoko hainbat herritako ordezkariez osaturik, “Alde Hemendik” herri mugimendua sortu berri dugu. Larraunen ere sortua dago taldea eta honen helburu nagusia indar okupatzaile guztiak Euskal Herritik joatea litzateke hain zuzen ere. Aldarrikapen hau errealitate bihurtzeko garaia iritsi dela uste dugu. Aro politiko berri batean murgildurik gauden honetan, gai honetan ere aurrerapausoak ematea nahitaezkotzat jotzen dugu behin betiko bakea eta normalizazio politikoa lortu nahi badugu. Horregatik hau lortzeko lehen urrats bezala ekainak 15erako 15 herri desberdinetan antolatu ditugu ekimenak. Lekunberrin manifestazio bat burutuko dugu ekainaren 15ean atsaldeko 20:00etan, herriko plazatik hasita. Besterik gabe jendarte guztia gonbidatuta dago gure ekimenera. Joseba Artzeluts

-5-


7PEKAtugaldera 1. Nagikeria:

5.Inbidia:

2. Gorrotoa:

6. Luxuria:

zerk alfertzen zaitu erabat? Goizetan jekitzeak, lo egitea ikaragarri gustatzen zait. zerk bihurtzen zaitu otso? Errepidean bere karrilean sartzen ez diren horiek kixkaltzen naute.

3. Sabelkeria:

zerk bihurtzen dizu ahoa ur? Lagun artean txuleta eder bat jateak eta ondorengo egondaldi eder batek.

zerk ematen dizu inbidia? Hipoteka patuta dauken jendeak. zerk jartzen zaitu bero-bero? Dena ezin esan ba! jijiji.

7. Harropuzkeria:

zerk jartzen zaitu oilar? Postre eder bat egiten dudanean jendeak zeinen gustora jaten duen ikusteak.

Xabier Sotiltzia Beteluko Zinego

4. Zikoizkeria:

zer desio duzu gehiegi? Orain bezain ederki bizitzea.

-6-

BERRI TXARRAK TALDEAREN BIDEOKLIP BERRIA

LEKUNBERRI TV-REN 100. SAIOA

Berri Txarrak osatzen duten hiru mutilek FAQ abestiaren bideoklipa aurkeztu berri dute. Haria diskoaren barruan grabatu zuen taldeak abestia, Matt Sharp musikariaren ahotsak tarteko. Berri Txarrakek bete-betea du agenda hurrengo hilabeteetarako, atzerrian zenbait emanaldi dituzte aurreikusita, baina esaterako Hatortxu Rock eta Vi単arock jaialdian ere izanen dira.

100 saio egin ditu Lekunberri Telebistak. Eskualdeko eta hemendik kanpoko gaien inguruan informatu eta pertsona ezagunak eta ezezagunak elkarrizketatu dituzte 100 saio hauetan. Aner, Mikel, Shandra, Naiara, Arantxa.... eta taldea osatzen duzuen guztioi zorionak!

ORDU BAT DOAN Nafarroako AEK-k Ordu bat doan izeneko kanpaina martxan jarri du. Ordu baten bidez euskaraz komunikatzen lagundu nahi dizue AEK-k. Horixe baita AEK-ko euskaltegien lana: jendarteari zuzendutako zerbitzua. Berezkoa dugun hizkuntza doan ikasi ahal izatea. Ekainaren 13an arratsaldeko 18:00etan izanen da hitzordua Lekunberriko herriko plazan. Animatu eta eman izena larraun@aek.org e-postan edo 948604704 telefono zenbakian.


elKArrimokoKA Egunkaria itxi eta egunkari Berria sortu Aupa Tokaio! Hamar urte, denbora luzea da. Duela hamar urte zu ume moko bat izanen zinen, ni… bueno, gazteago besterik ez. Garai horretan Gipuzkoan egiten nuen lan eta prentsa gehiegirik irakurtzeko ohitura inoiz izan ez badut ere, Euskaldunon Egunkariaren harpideduna nintzen. Ez zen oso puntual iristen, askotan ez zen iristen ere, baino Mikel Lasarte gurea zen, gure hizkuntzan idazten zen bakarra, Euskaldunon Egunkaria. 2003ko ekainaren 21ean, udaren etortzearekin batera, Salonikan Europako Batzordearen bilerarekin batera izandu ziren istiluez gain ez zirudien berri handirik izanen zenik… eta halako batean gure Egunkaria ixteko agindua eman zuela Juan del Olmok! Hasieran okerren bat, txantxaren bat izanen ote zen pentsatu nuen, baina ez (okerra

“Egindako mina ezinen dute inoiz behar bezala ordaindu” bai baina txantxarik ez). Bost urte lehenago Egin itxi zuteneko sentsazioak berriro ere. Oraingoan aldiz jendearen erreakzioa askoz ere zabalagoa izan zen eta ez bakarrik hemen. Ez kasu batean ezta bestean ere, gerora, beranduegi, demostratu izan den bezala, inongo sustengu juridikorik ez zuten itxierak izan ziren hauek eta azken kasu honetan behintzat euskal kulturaren kontrako ekimen bat besterik ez zela pentsatzen ahal dugu. Eta ekimen mingarria inondik inora. Baina esan bezala, erantzuna benetan zabala izan zen euskal gizartearen aldetik eta itxiera izan eta egun gutxira milaka lagun elkartu ginen Donostian egin zen manifestazioan Euskaldunon Egunkariaren alde. Gutxitan ikusi ahal izan ditugu euskal alderdiak zerbaitekin horren ados! Egindako mina ezinen dute inoiz behar bezala ordaindu eta egunkariaren kasuan 2010ean kargu guztien libre izendatu zituzten inputatu guztiak. Bien bitartean Euskal Herrian izan zen itsasgorarekin Berria sortu zen (genuen). Egiten dutena egiten dutelarik, milaka urte hemen iraun eta gero ez baikaituzte euskaldunak isilaraziko!

Aupa Lasarte! 10 urte dira bai, denbora azkar igarotzen dela esan dezakegu. Aitortu behar dut ez naizela gogoratzen, zuk esan bezala, ume moko bat nintzen eta. 9 urte nituen hain zuzen ere. Hala ere, gaur egun hemerotekak ematen digun erreztasunekin (batez ere interneten bidez), momentu hartako informazioa eskuratzea ez da zaila. Berreskuratu ezingo dena, momentu konkretu horretako sentsazioa, emozioa eta gorrotoa Mikel Alvarez da. Ala bai? Ez dakit zergatik, baina nik denak berdin jarraitzen duenaren sentsazioa daukat. Agian gaur egun ez da egunkaririk ixten (nahiz eta mehatxua beti gainean daukagun), baina zenbat eta zenbat aldiz jasotzen ditugu Madril aldeko egunkarietatik irainak, mehatxuak eta gorroto azalpenak? Nik argi daukat: egunkaria ixtea momentu puntual bateko neurri drastikoa izan zen, baina eguneroegunero euskaldunok jasaten dugun terrorismo mediatikoa ez da egunkari berri bat sortzearekin amaitzen. Hori bio-

“Arazoa ez da egunkari berri bat sortzearekin amaitzen” lentzia informatibo estrukturala da, sistemaren erraietan finkatuta dagoena. Eta errealitate hori egun batetik bestera aldatzea ezinezkoa da, lagun! Azkenik, amaitzeko esan nahi dut Berria izebergaren punta besterik ez dela, eta horren azpian kokatzen diren euskarazko komunikabide guztiak askoz egoera larriagoan daudela. Berriak “Ziztada” kanpaina hasi badu dirua lortzeko egoera kaskarrean dagoelako, imajinatu beste komunikabide guztiak nola dauden. Beno, zer esango dut nik, zuk eta gure irakurleek ez dakitena Mailoperen egoeraren inguruan? Horrela dago panorama Lasarte, eta hemendik aurrera askozaz okerrago egongo delakoaren irudimena daukat! Geure euskara ondare kultural, sozial eta nazionala izango da, baina diruak ez dio jaramonik egiten horri! Mundu deituriko espazio honetan, leku txiki txikia betetzen dugu, eta egoera ez bada aldatzen arlo ekonomiko, politiko eta pertsonen kontzientzian, oraindik leku txikiagoa betetzera kondenatuta gaude. / Argazki Press Arg.: Garikoitz Garaialde

-7-


Koldo Nuñez-Betelu

LUZE

Herentzia ongi banatzean adostasuna nola bilatu

-8-

Aldizkari honetan, maiz idazten dut etxeak aztertzean edo kontsultan aurkitzen ditudanaren inguruan. Kontatzen dudan guztia egia da, nik zuzenean bizitakoa, baina izenak eta lekuak asmatuak izaten dira bakoitzaren intimitatea gordetzeko. Argi uzten diot jende guztiari, nirekin landutako guztia pribatua dela eta nik ez dudala inolaz ere inon kontatzen. Oraingoan, maiz egoten den arazo potolo bati buruz idatziko dut. Norbait hiltzean, herentzia uzten badu zehazki banatu gabe, arazoak egon daitezke herentzia banatzean. Senideen artean ados jarri behar dira, guztiek sentitu behar dute egiten den banaketa justua dela eta lasai eta gustura geratu behar

dira herentzia partitzean. Gai hau oso mingarria suerta daiteke ez bada ongi egiten, tartean emozio sakonak eta indartsuak sartzen direlako, izaera desberdinak eta behar diferenteak. Kontatuko dut, beraz, benetako kasu bat eta nola iritsi ginen soluziora. Bizkaiko herri bateko familia batean, behin gurasoak hilda, herentzia par-

titzeko garaia iritsi zen. Baserria, lurrak, jabetzak eta dirua nola banatu? Sei anaia eta arreba, lau aspaldi baserritik aldeginda ezkontzean eta bi betidanik baserrian bizitzen. Guztiak ongi konpontzen dira eta ia astebururo elkartzen dira senar, emazte eta umeak

“Guztiek sentitu behar dute egiten den banaketa justua dela” familiaren baserrian. Hasiak ziren banaketari buruz hitz egiten baina, posizioak poliki-poliki hurbildu ere, ez dute azkeneko adostasuna lortzen. Geldirik, ezin aurrera egin, azkenean nigana etorri dira. Erabaki genuen aurrenekoa, familiakonstelazio bat egitea izan da. Konstelazioa ongi garatzen da eta azkenean senide guztiok arimaren mailan bat datoz familia osoaren onenaren alde egiteko. Aste batzuk pasa ondoren, anai-arreba guztiak niregana datoz berriro ea azken urratsa ematen dugun. Hasteko, meditazio batean eskerrak ematen dizkiegu gurasoei bizitza eman zigutelako, oparirik handiena. Ondoren, senide bakoitzak kandela bana pizten die aita eta amari, dozena bat guztira. Hau eginda, banan-banan nirekin biltzen da aparte, bere ustez egoera nola dagoen eta zer nahi duen azaltzeko. Honek laguntzen die hitzetan argi azaltzen ikuspuntua eta nahia, baina soilik niri, konfliktoan ez sartzeko. Helburua da haien burua argitzea. Segidan, bakoitzak trebea ez den eskuarekin -alegia, gehienontzako ezkerra- beren buruaren marrazki adierazgarria egiten dute. Argi esaten diet ez dela ezer artistikoa izan behar, ez, burura une horretan etortzen zaiena, eta ez

dio inporta ongi ala gaizki marraztua egotea. Behin marrazkiak eginda, bakoitzak lurrean jartzen du papera nahi duen tokian eta gainean jartzen da. Guztiok isilik, uzten diote gorputzari sentitzen; datorrena datorrela, edozein emozio, sentimendu, sentsazio fisiko eta nahi izanez gero, besteei kontatzen diete. Gero banan-banan, badoaz lekuz aldatzen eta gainerako anai eta arreba guztien tokietan jartzen eta sentitzen. Horrela, modu ez kontziente batean guztiok sentitzen dute anaiak edo arrebak sentitzen duena, hau da, “bestearen tokian” jartzen dira. Ondoren, berriro beste marrazki bat egin behar dute trebea ez den eskuarekin eta bertan, burura etortzen zaien moduan, herentziaren banaketa justu bat adierazi. Marrazki hauek ere lurrean jartzen dituzte eta guztiak pasatzen dira anaia eta arreba guztien paperen gainetik, sentitzeko. Azkenik, sei anai-arreben artean marrazki bakarra egiten dute, bakoitzak ateratzen zaionarekin. Egia esan, oso marrazki polita atera da, artistikoa ez bada ere. Banan-banan marrazkiaren gainean jartzen dira eta guztiak ongi sentitzen dira. Horrela amaitu da lana. Handik aste pare batera, berriro bildu da familia osoa baserrian. Ados jarri dira eta herentzia banatzen da. Banaketak adostea, edozein gauzatakoak, arazo bihurtzen dira maiz eta ongi egiten ez direnean ondorio oso latzak ekar ditzakete. Ikuspuntuak, beharrak eta emozioak sartzen dira banaketetan eta ez dira errazak izaten. Horregatik izaten dira batzuetan herentzien banaketak horren zail eta mingarri. Banaketa arazo bihurtzen denean, laguntza profesionala oso beharrezko eta eskertzeko izaten da. Saiatzea ere, merezi du.


ZABAL

Iñaki Usabiaga

Ziza bila Mikel adiskideari.

Zugatz-niniak lertzear daude -ara bi pagondo ostotu-: zize-larreak, ostilika antza, euntzetan dira gaillendu. Apirilak 15. Santa Garazi bezpera. Honela amaitzen du ORIXE handiak bere bertsoa EUSKALDUNAK poeman: Biar, erriko Santa Garazi; artzairen batek al balu, ermitarako puska legorra zizaarraultz-talo goxo du. Zendu zenetik mende erdi bat pasatxo, Nikolas txikiaren oinatzak

Nikolas Ormaetxea, “Orixe”.

sumatu ditut Uitziko lurretan, ermitara bidean, ama minez, amarekin marmarrean: - Iru umetxo sortu ginan, badakizu, sabelaldi bakarrean. Irurok ezin azirik urruti bial ninduzun zure etxetik. Nikolas Uitzin bizi da: Errekalden. Ez Orexan bere gurasoekin. Santa Garazi bezpera honetan, ermitarantz abiatu zaigu. Goiko Zulotik sigi-saga datorren errekari lotua dago mendiarteko ibilbide osoa, lizarrez babestua, tenplu baten habearte isila. Gaur, baina, lehertzear dago bizitza. Hegazti-ugaztunen koru bihurtu dira alde banatako oihan malkartsuak; ama lurraren ereserki miruaren oihua, birigarroaren txorrotxioa, zaldiaren irrintzia, behiaren marrua, ama galdua duen axuriaren marraka... - Ni asuri gaitz-etsia. Zure magal txokorik ez nik ikusi, musurikan hartu ere ez. Nola maiteko zaitut ba ezagutu ez bazaitut? “Mikolas” txikiak (hala deitzen zion amatxik) geralditxo bat egiten du. Uitziko bidegurutzetik ez urrun, pago tantaien itzalpean, bada iturri bat errekaren bestaldean, ama lurraren errape emankorra, etengabe ur garden eta freskoa dariona. Han arintzen du

nerabe umezurtzak bere egarri ase ezina. Ziza bila dabilenaren gisa ibili zen Nikolas bizitza osoan amaren bila. Nola, baina, maiteko zuen ezagutzen ez bazuen? Amarekin mintzatzeko behar zuen euskara: ama euskara. Hala ikasi zuen, hala arakatu, hala ezagutu, hala maite. Euskal Herri osoa izan zuen aztarna leku, ziza larre. Mutil mazalak isil-gorde bat ezin koka bihotzean: lau ziza-larre aratu ditu argi-urratzez batean... Ama Euskal Herriarenganako maitasunez egon zen espetxean, bizi izan erbestean urte luzez. Hala ere - Arrotzerrian ote nago ni? –zioen-. Ez zait irudi: zize usaiaz nere gogora dator Euskadi. Umetan galdu zuen ama. Jainko altzoan sumatzen zuen. Jainko bila, Jesuitengana jo zuen gazterik. Haren jainkoa euskaldun izaki, ez zuen topatu, bota egin zuten. Ez zuen, hala ere, etsi. Honela euskaratu zuen Tagasteko Agustinen aitorpen hura: - Zuretzat egin gaituzu, ta eziñegonez daukagu biotza Zuregan atseden dezaño. Gaur oraindik, Larraungo ziza larreetan, Nikolas nekaezinaren oinatzak topatzen ditut, temati, Jainkoaren bila.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net

-9-


elkARRIZketak: Fermin eta Garikoitz Garmendia

“Maiatzean ardiak Aralarrera igotzen ditugu� Azken mendean aldaketa handiak gertatu dira gure ibarrean, alor guztietan ziurrenik. Malloen azpiko herrietan artzaintzaz bizi ziren familia gehienak eta horien errealitatea ere guztiz aldatu da. Gaintzako Altzonea baserrian izan gara Fermin eta Garikoitz Garmendia aitasemeekin.

Garikoitz eta bere familiak maiatz hasieran igotzen dituzte ardiak Aralarrera. Eguraldi ona iritsi artean ordea ardi batzuk Uztegiko belardietan izaten dituzte.


Ce de rna

Momentu honetan zenbat buruko artaldea duzue? Garikoitz: Ba ez dakit zenbat egonen diren, 950en bat edo horrela.

“150 pezeta ordaintzen ziguten artile kiloa”

Eta zu mutil koxkorra zinenean Fermin zenbat zenituzten? Fermin: Orduan 200 inguru izango genituen eta etxe gehienetan ere 200 ardi izaten ziren, batzuk gehixeago beste batzuk gutxiago baina paretsuan.

behintzat ikaragarri gustura ibiltzen ginen.

Altzonea baserria da hau, zu hemen jaioa zara Fermin? Fermin: Bai gu hemen jaioak gara, baita nire aita ere, ama berriz Intzakoa zen. Guk attuna zena ardiekin ezagutu genuen eta gero aitak jarraitu zuen. Eta ondoren zuk... Fermin: Bai, beno orain fabrikan ere aritzen naiz lanean, baino gaztetan behintzat artzain eta etxeko lanak egiten ibilitakoak gara. Behiak ere bagenituen orduan esnetarako, baina gero horiek kendu eta orain larreko hiru behi baino ez dauzkagu. Ardiekin garai batean nola moldatzen zineten? Fermin: Beti kanpoan izaten genituen ardiak, guk janarazi beti belardietan egiten genien eta orain azkeneko urteetan pentsua, alpapa etab. emateko barrura sartzen ditugu baina txikiak ginenean beti kanpoan egoten ziren elurrik ez bazen behintzat. Neguan herri inguruko larreetan egoten ziren, Uztegin ere tarteka eta maiatz aldera gora igotzen genituen.

Gogorra izango zen ba... Fermin: Bai baina halaxe ohitutako jendea zen. Eta han goian jateko nola moldatzen ziren? Fermin: Jatekoa hemendik eramaten zuten bizkarrean. Kotxerik ez zen orduan eta, ni oroitzen naiz gure aita zena zortzi aldiro etortzen zela etxera jan bila, eta ogia, olioa eta behar zirenak bizkar gainean hartu eta hortxe joaten ziren hemendik haruntza. Eta orduan artilea ere han mozten zieten eta bizkarrean jaisten zuten, batzuk astoekin ere ibiltzen ziren gora eta behera baina normalean bizkar gainean. Artile hori nola saltzen zenuten? Fermin: Saltzaileak etxera bertara etortzen ziren erostera eta zakuetan eramaten zuten. Garai haietan behintzat dirua zen oraingo aldean. Zenbatean saltzen zenuten? Fermin: Ni oroitzen naiz hasiera hartan merke, baina azkeneko urteetan 150

Ga ralu rre kb ab pezeta ordaintzen ziguten est ua kiloa. Pentsatu! Oraindik ere artilea eraman egiten digute baina ordukoaren aldean konparaziorik ez! Eta urteak ere izan ziren non arkumeen larruak 500 eta 700 pezetatan saltzen genituen. Orduan artzain asko bilduko ziren han goian ezta? Fermin: Bai bai, hemen herritik bertatik igual hamar artzain baino gehiago, ia-ia etxe bakoitzeko bat joaten zen, eta hori Gaintzan eta haraneko herri gehienetan gertatzen zen.

“Goian ginenean gazta ere egiten zen eta gatzure txerrientzako” Garikoitz: Orain ere gure osaba Pakok uda guztia mendian ematen du, maiatzean joan eta azarora arte. Gu janaria eramatera igotzen gara eta bertan egoten da, ondoan Intzako beste artzain bat eta biak ibiltzen dira elkarrekin. Eta attunak erabiltzen zuen txabola bera mantentzen al duzue? Garikoitz: Ez, txabola hartara kotxean joateko biderik ez zegoen eta zahartu eta erori egin zenean berria egin genuen, baina inguru berean dago.

Eta han goian aske uzten ziren? Fermin: Bai aske, orain bezala, han attuna egoten zen zaintzen txabolan eta hura erretiratu zenean aita hasi zen han gelditzen. Eta zuri tokatu al zaizu han lotan gelditzea? Fermin: Bai bai, jezteko denboran aita ni eta anaia ere egoten ginen eta gero anaia soldadu joan zenean aita eta biok, baina behin jezteko denbora bukatzen zenean ni etxera etortzen nintzen. Gustura joaten ginen... orduan txerriak ere izaten ziren etxeetan eta han goian ginenean gazta ere egiten zen eta gatzure txerrientzako. Han egoten ginenean iruditzen zitzaigun beste mundu bat zela, goizean jaikitzen ginenean ere ño! Eguzkia ere gertuago zegoela ematen zuen eta umetan

Fermin Garmendia etxe ondoko belardian axuri eta ardi artean.

- 11 -


elkARRIZketa: “Esne asko den garaian hiru ordu ematen ditugu jezten”

Orain zenbat txabola egongo dira erabiltzen dituztenak? Garikoitz: Hamabost inguru bai, agian ez erabat baina astebururo artzainen bat egoten dena behintzat bai, ez osaba bezala uda osoa bertan pasatzeko, baina tarteka erabiltzen dutenak. Askok egunero igo ere egiten dira gauean etxera jaitsi arren.

- 12 -

Egunean bitan jezten dituzte ardiak eskuz, goizean eta gauean.

Eta garai batean zenbat egongo ziren? Fermin: Orduan gehiago eta askotan txabola bakoitzean bi edo hiru artzain egoten ziren. Eta orduko txabolak txikiak ziren oraingoen aldean. Alde batean gazta tokia, bestean ohatzea, mahaia eta ezer gutxi.

Eta zenbat denbora behar duzue denak jezteko? Fermin: Beno orain denbora gutxi, baino esne asko den garaian orduan hiru ordu ere pasatzen ditugu, baina orain bi ordu inguru behar izaten ditugu esne gutxi dute eta...

Eta sua egun guztian piztuta? Fermin: Bai bai beharko, jana egiteko ere butanorik ez zen eta dena sutan egiten zuten.

Eta esnearen prezioarekin zer moduz zabiltzate? Merezi al du esnea saltzeak? Garikoitz: Aurten behintzat zerbait ordaintzen ari dira.

Eta orain nola moldatzen zarete lanarekin? Garikoitz: Txandaka ibiltzen gara, batek ezin duenean besteak eta alderantziz eta Gorka, anaia, eta osaba ere aritzen dira. Fermin: Goizen goiz jetzi egiten ditugu, gero belardira eraman eta iluntzean handik ekarri, pentsu pixka bat eman eta berriz jezten ditugu. Egunean bi aldiz, goizean eta gauean. Eskuz? Fermin: Bai bai eskuz aritzen gara gu bai.

Fermin: Esnearen prezioan gauza askok eragiten dute, krisia eta lehen orain baino errazago saltzen zen gazta eta orain jendearentzat ez da beharrezko elikagaia... Guk Enaquesari saltzen diogu esnea, eta beti proteina eta grasa kopuruaren arabera ordaintzen digute. Garai honetan, esneak beti proteina eta grasa altuagoa izaten du eta neguan berriz esne kantitate handiagoa ematen dute ardiek baina proteina eta grasa kopuru baxuagokoa izaten da. Haragitarako ez dituzue saltzen? Fermin: Ba bai, urtero saltzen

ditugu batzuk, zaharrak daudenak udazkenean saltzen ditugu. Donamariko gizon batek eramaten dizkigu.

“Txabola bakoitzean bi edo hiru artzain egoten ziren” Eta ardiak zein adinarekin saltzen dituzue? Garikoitz: Batzuk gazteago izorratzen dira eta beste batzuk hamar urterekin oraindik osasuntsu egoten dira, baino normalean zortzi urte inguru. Zer ematen diezue jateko? Garikoitz: Belarra, alpapa, etxeko belar ondua eta pentsua. Eta udaberrian kanpora. Pentsuaren prezioa ere asko igo da.... Garikoitz: Bai asko eta alpaparena ere bai. Pentsua azkeneko urte hauetan gora eta gora ari da, baina pentsua kentzeko eman egin beha du pixka bat gainontzean, ez badu esnerik ematen ez dago kentzerik eta pentsu asko emanez gero gastuak ere gora.


Eta lehen pentsua ematen al zitzaien ardiei? Fermin: Orain adina ez, izaten ziren ere pentsurik batere ematen ez genien urteak, gainera orduan izaten zen etxeko arbia, artoa etab. Baina pentsua ematen beranduago hasi ginen. Garai batean, jana biltzeko goiko Mailloatara joaten ginen, herriko lurretan artoa, garia, patata eta denetarik landatzen zen, leku onenak etxeko elikagaiak landatzeko gordetzen ziren eta ardientzako belarra biltzera gora joan behar izaten genuen. Askotan morroiak hartzen ziren lan horietan laguntzeko. Eta handik belarra nola jaisten zenuten? Fermin: Bailara honetan, Intzan Gaintzen, Errazkinen... kable batzuk izaten ziren goitik herriraino. Belar sorta handiak egiten ziren eta goian txirrika bat izaten zen gantxo batekin eta han paketea zintzilik jarri eta behera botatzen zen. Gaintzan gutxienez hiru kable baziren eta behin herrira iristen zenean, han behiek bultzatutako gurdian paketea jarri eta etxera. Fermin zu mutiko zinenean zenituzten 200 ardi horietatik 950 ardiko artaldea izatera nola iritsi zarete? Erosiz joan zarete? Fermin: Ez ez, ekarri ez ditugu egin. Urtero-urtero artaldea handituz joan gara, baina hasierako artalde hartakoak dira denak, ez dugu bakar bat ere erosi. Ardi latxak dira eta betidanik etxean egon den artaldea da eta soka horri segituz handitu dugu artaldea. Guri gaztetatik gustatu zaigu arditan ibiltzea eta gero hemen herrian

Juan Mari Ansaren “Aralarko Malloak� liburutik hartutako irudia. Arg. Jesus Elosegi

behar adina janik ez zegoen eta Gipuzkoa aldera eramaten hasi ginen, Legorretara. Orain Baliarrain eta Altzoko belardietan izaten ditugu, abereek janari asko behar izaten du eta negu partean hara eramaten dugu mordoxka bat.

antzutzearekin jeizten hainbesteko lanik izaten.

Neguko elurrarekin ere kanpoan egoten dira? Garikoitz: Altzo eta Baliarraingoak bai, baina hemengoak bordan egoten dira. Hemen izaten ditugu ume egiteko daudenak eta esnea jetzi behar zaienak, horiek barruan, baina gazteak kanpoan egoten dira.

Eta zuk Garikoitz etxeko artaldearekin jarraitzeko asmoa al duzu? Garikoitz: Ez dakit, ikusiko da, oso lan lotua da.

Eta udan? Fermin: Udan denak Aralarren izaten ditugu. Ardi hauek behean egoteko ez dute balio, beroarekin asko sufritzen baitute eta maiatzaren 10a aldera gora igotzen ditugu. Eta asteburuetan nola moldatzen zarete? Fermin: Asteburuan alden bezala, hauek parranda egiten dute eta gero komeriak! Lanerako ezin jaiki, baina orain uda aldera

ez

da

“Kablean jaisten genuen belarra herriraino�

Fermin: Bai, artzaintzaz bizitzea oso gogorra da, baina beno ardi batzuk izatea eta mendia gustatuz gero txabola ere mantentzeko ongi dago.

Belarra kablean txirrika batekin jaisten zuten. Arg: Jesus Elosegi

- 13 -


BATzarre Nekazaritza ekologikoa lantzeko hastapen ikastaroa Lekunberrin Baztan, Zangotza, Lesaka eta Lekunberrik, besteak beste, herri-lur txikiak ekologikoki kudeatzearen aldeko apustua egin dute, toki-garapena bultzatzeko eta enplegua sustatzeko bitarteko gisa. Cederna Garalur Elkarteak hainbat informazioeta prestakuntza-saio burutu ditu, udalekin eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK) lankidetzan, nekazaritza ekologikoa sustatzen interesa duten pertsonei informazioa helarazteko. Lekunberrin ekainaren 7, 8, 14 eta 15ean (ostiraletan 16:00eatatik 20:00etara eta larunbatetan 09:00etatik eta 13:00etara) izanen da ikastaroa herriko udaletxean. Ikastaroaren helburua nekazaritza ekologikoaren printzipioak lantzen hastea da, gainera ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute herriko lur sail batean. Informa zaitez 696 539 810 telefono zenbakian edo igastaminza@cederna.es e-posta bidez.

Maiatza kulturala Maiatza kultur ekitaldiez beteta egon da Lekunberri eta Larraunen. Hilabete guztian zehar izan dira antzerkiak, hitzaldiak, musika kontzertuak... Baina Ibarberri eskolako ikasle eta irakasleek ere euren egitaraua izan dute: Komiki tailerra, Potxin pailazoaren emanaldia, Euskal Jolasak, Birziklapenaren inguruko erakusketa... Bestalde, hiru eta zazpi urte arteko ikasleek ere bertso eskola klase bat jasotzeko aukera izan zuten Oskar Estanga eta Uxue Alberdirekin. Horra hor egun horretako zenbait irudi.

- 14 -

Larraungo Eguna Hilaren 14, 15 eta 16an Larraungo Eguna ospatuko da gurean. Asteburu horretarako egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. Aurtengo ekitaldi nagusiak Albiasu eta Baraibarren izanen dira. Hala ere, urtero bezala, egun handia igandea izanen da. Aizkolariak, musika, herri bazkaria... Ikusi egitarau osoa Agendan, 31. orr.

Haurrak harreta handiz erantzuten zieten bertsolariek egindako galderei.


Tanzaniako garapen sozio-ekonomikoaren aldeko merkatua Euskara Mankomunitatea Sarean Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak abian jarri du bere web orria: www.iparmank.org. Bertan euskararen egoeraren inguruko informazioa eta egoera hori suspertzeko gure herrietan antolatzen dituzten egitasmoen berri emanen dute udalerriz udalerri eta atalka antolaturik. Mankomunitatearen beraren atalean, plangintzak eta aurrekontuak azaltzen dira; Euskaraz Bizi atalean, euskaraz bizi ahal izateko antolatzen dituzten hainbat egitasmo. Euskara ikasteko eta sustatzeko mankomunitatean bertan eta beste erakunde batzuetan ematen diren diru laguntzak eta bekak jakinarazten dituzte: haien deialdiak, epeak, oinarriak‌ Bestalde, mankomunitatearen barrutian euskararen aldeko bestelako eragileek eta argitalpenek ere badute bere atala. Eta euskararen normalizazioa helburu duten interneteko baliabide frankorekiko lotura ere izanen da. Erabiltzaileek parte hartzeko aukera izanen dute gainera, adibidez, itzulpenak eta zuzenketak egiteko zerbitzua eskainiko da. Bestetik, zuen ideiak, kexak eta iradokizunak ere eskertuko dituzte, izan ere, sortu berri duten tresna horren helburua denon artean euskararen alde egitea baita.

Lapurreta izan da Beteluko enpresa batean Maiatzaren lehen egunetan, Betelun gertatutako lapurreta baten berri jaso genuen hedabideen bitartez. Zehazki, Manantiales de Betelu S.A. enpresan izan zen lapurreta apirilaren 28an, igandea. Biharamunean,GI-2135 errepidean, Tolosa parean, goizeko ordubiak inguruan, lapurtutako erremintak eta ordenagailu bat aurkitu zituen bi kotxeetan Ertzaintzak. Bertan zihoazen 21 eta 42 urte arteko zazpi gizonezko identifikatu zituen eta zenbait ikerketa egin ondoren zazpiei egotzi diete lapurreta.

Apirilean hasi ziren Baraibarko Merkatu Txikiko antolatzaileak Markinako Mundu Zabal GKE-rekin lankidetzan dena prestatzen. Ekainaren 8 eta 9an egun guztian zehar zabalik egongo da merkatu txikia Baraibarko frontoian. Bertan denetarik aurkitzeko aukera izango duzue. Aurten Tanzaniako garapen sozio-ekonomikoaren alde erabiliko da bilduko den diru guztia. Beraz, egunean bertan Baraibarrera hurbildu ez ezik orain etxean duzuen arropa, altzariak, liburuak jostailuak edo dena delakoa merkatuaren alde eman nahi izanez gero, Beteluko Aitz-Berri ileapaindegian, Lekunberriko Navarro Mertzerian edo Baraibarko ostatuan utz dezakezue. Diruz lagundu nahi duenak CR-n 30080041021399812914 kontuan sartuta egin dezake. Bestalde, halako merkatu bat antolatzeak eskatzen duen lana dela eta prestaketa lanetan lagundu nahi duen orok 616952600 telefono zenbakira deituta egin dezake.

- 15 -


ERREPORTAJEA >>

- 16 -

Gure apezak jende pobre eta herri pobreen alde Testua: Juantxo Aleman

Goiko irudian, Don Manuel Rekalde, Beteluko Mitxikonekoa, Oskozko eliztarrekin.

1960. urtea zen. Gerra bukatu zela 21 urte besterik ez eta Franco paliopean lasai-lasai Espainiako Elizarekin bat eginik eta Eliza frankismoarekin. Baina ez hala Euskal Herriko apez eta kristauekin. Batez ere apezekin, urte honetan frankismoari dar-dar eginarazi baitzioten. 339 apez izan ziren hori egin zutenak. Horietakoa dugu, AndrĂŠs Petrirena, Iturengo semea, 4 urte Adoain eta Zabaltzan (Urraul garaia) pasa ondoren, 1956an hona etorri zena; bai, 339 apez horietakoa dugu, frankismoari eta frankismoa babesten zuen Elizari lekzio ederra eman ziotenetakoa. Herri honetako lau obispoei, Aita Santuaren Nuntziori igorri zieten

Dokumentu inportante bat. Eta Vatikanora bertara ere igorri zuten. Esan dezakegu frankismoak oraindik bere goienera iritsi gabe, gainbehera hasi zuela edo gainbehera bota zutela apezok. Dokumentu hori hemen ez zen publikatu, zentsura zorrotza zegoen, baina aterrian, Londresen, Iparramerikan eta beste hainbat tokitan publikatu zen eta sortu zuen zalaparta ikaragarrizkoa izan zen. Esan dugu, gorenera iritsi baino lehen gainbeheran jarri zutela frankismoa. Hori bai, hemen Obispoarengandik hasi eta Gobernadore Zibileraino, denak nahasian, jo zuten apez baliente hauen kontra eta gezurrez eta irainez bete


zituzten. Baina 339 apezok legitimitatea kendu zion frankismoari eta bere gezurra agerian utzi.

“Niri Jon Arrizibitak ekarri zidan dokumentua sinatzeko” Hala kontatu digu historia Don Andrések, 85 urte dituenak, eta Iruñean, Buen Pastor erresidentzian dagoenak: -Zu nork sartu zintuen saltsa horretan? -Gipuzkoako berririk eta, nik ez dut, baina hemen Apezetxera, beste batzuetara bezala, Don Marcelino Garde eta Don Ángel Hermoso de Mendoza, lehena Karkastillokoa eta bestea Estella aldekoa zirenak, etortzen ziren. Gero, bilera haietatiketa sortuko zen behar bada, dokumentu bat firmatu behar zela, Euskal Herriaren aldeko dokumentu bat, eta hori niri ekarri zidana, Don Juan Arricibita edo Jon Arrizibita izan zen, Gorritiko apeza bezala ezagunagoa izan dena. -Ezagutzen zenuen zuk ordurako Jon Arrizibita. -Baaai! Asko ibiltzen baitzen. Motoan, motoa gauza handia zen orduan. Eta iluntze batez etorri zen gure etxera, ta ñooo, nik mostra txarra eman nion! Hizketan, hizketan, eta azkenean atera zuen papera; leitzeko, eta ondoren esan zidan, nahi banuen firmatzeko edo firmatu gabe uzteko, nahi nuena egiteko. Ez nuen firmatu nahi alde batetik, gure Obispoari beldur handia genion, frankista baitzen, baina ez firmatzea…tira, beldurrez

Andres Petrirenari esker lehen eskutik izan dugu garaiko apaiz haiek egindakoa. Arg: Juantxo Aleman

Dokumentuak zer dioen Dokumentu inportante eta hainbesteko eragina izan zuen hartan zer esaten den, laburbilduko dugu, hitz gutxitan, nahiz dokumentua oso mamitsua eta pisu handikoa den eta oso-oso ongi arrazoitua. Diktaduraren gaiztakerien aurrean, ez zuten isilik gelditu nahi, ez zuten konplizeak izan nahi eta bete-betean salatu zuten. Ondoren, prentsa askatasunik eza, politikan lan egiteaga-

tik preso sartzeak, torturak, langileen eskubideak ez onartzea… abar luze-luze bat. Orduko errealitatea zen hori. Eta euskaldun bezala, herri honen zapalkuntza, gure hizkuntzaren bazterketa salatzen zuten eta eskatzen gure buruaren jabe izateko dugun deretxoa. Dokumentu mamitsua, erabat, merezi du irakurtzea. Sar zaitez Ametza.info atarian eta bertan topatuko duzu.

- 17 -


baina firmatu egin nuen orduan bertan. -Gehiago pentsatu gabe -Bai, hasten bagara pentsatzen… Badakizu nor hasi zen pentsatzen, Don xxx. Hala esan zuen: si firmamos esto, nos vendrá el baculazo. Baino guri zer eginen digute? Itsasotik nora bidaliko digu? Nahiko lan izanen du toki bat topatzeko… eta firmatu egin nuen. -Eta Arrizibitak laguntza edo eskatu zizun, firma gehiago biltzeko-eta? -Bai oroitzen naiz ibili ginela motoa hartuta, han eta hemen. Militarren kapellan batengana ere joan ginen. (Treintateko kapellaua) Atrebitua baitzen Jon Arrizibita. Jakina, ez zieten firmatu. Hala ere honengandik erdietsi zuen Don Marino Ayerrak idatzi zuen “No me avergoncé

del Evangelio” (Desde mi parroquia) liburu famatua, gerran frankistek Altsasu aldean egindako txarkeriak eta frankismoa bera salatzen zuena. -Gero ondorioak, ondorio txarrak… -Bueno guri zer egin behar ziguten? Pasaportea kendu ziguten. -Eta Obispoak? Eskribitu zizun kartaren bat? Leitu dut firmatu zenuten apez guziek Obispoaren karta bana hartu zenutela? Zer zion Obispoak? -Bai, bai, eta esaten zidan ea beraren kontra zerbait banuen. Bere kezka zen bere kontra zerbait ba ote genuen eta Erromara joko ote genuen. -Eta zuk zer erantzun zenion? -Gauzarik errazena eta nire kontra egiteko modua utzi gabe: “Yo busco

“¿Por qué los curas vascos tenemos que ser calumniados y perseguidos?” la gloria de Dios y la salvación del alma”. -Eta apez guztiek berdintsu erantzun al zuten? -Berdintsu; baina Don Manuel Recaldek (Oskozko apeza) eta Obispoak aldi luzea izan zuten elkarrekin. Oroitzen naiz, nola jartzen zuen Don Manuelek: “¿Por qué los curas vascos tenemos que ser calumniados y perseguidos?” Itsasoko apezak bere ibileren berri eman digu, ordukoak, jakina, geroztik, 12 urte ondoren beste ibilera batzuk izan baitzituen (Hau hurrengo batez kontatuko dugu).

Hemengo apez batzuk ere hortxe ziren - 18 -

Don Emilio Linzoainek, Muskizko apez izandakoak aipatu digu nola ibili ziren firma biltzen Jon Arrizibita eta Marcelino Garde Nafarroan. Eta Larraun, Betelu eta Araizko alde honetako zein apezek firmatu zuten ere esan digu. Hona zein ziren: Don Manuel Recalde Echarri, Beteluko Mitxikonekoa, Oskozko apeza. Hil arte Oskotzen segitu zuen. Don Ángel Galarza Zabala. Oderizko Goikoetxekoa. Etxalekuko apeza, hil arte herri bere-

Jose Manuel Lasarte

an segituko zuen. Don José Manuel Lasarte Muguiro, Etxarri Larraungo Apezenekoa. Berueten zegoen garai hartan eta gero Leitzara joanen zen. Don Juan Goicoechea Zabalo, Lezaetako Uhaldekoa, Arbizuko Parroko zegoen. Arbizun Parroko zegoela hil zen 68 urtetan. Don Saturnino Múgica Goicoechea, Intzako Mitxeluzarrena baserrikoa. Goizuetan zegoen. Orain Arbizun da. Eta azkenik, Don Juan Martín

Juan Goikoetxea

Arricibita Ansorena, Beteluko Migeltonekoa, Aranon zegoen Parroko eta Beuntzara, Atetza, ekarri zuen Obispoak kastiguz. Hamabi izan ziren Nafarroan firmatu zutenak eta horietatik, ikusten duzuenez, erdiak Araitz-BeteluLarraungoak. Jende suharra, gizon portatu ziren. Hiru urte geroago, 1963. urtean, Vatikanoko Bigarren Kontzilioa etorri zenean, 550 apez izan ziren horrelatsuko dokumentu batekin joan zirenak Erromara. Oraingoan Nafarroan 50 apezek firmatuko zuten.

Jon Arrizibita


koak Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitarte Mailope aldizkariaren bitartez! Joane Ekainak 23 Zorionak pitturri!!! Bazoaz haunditzen eta bizkor-tzen, laister zara aitak adina akrobazia egiten!! Besarkada potolo bat Gaintzako zure lagunek.

Pakito Saralegi, Intza Joane Martinikorena, Lekunberri Ekainak 23 A ze festa, aitona eta bilobaren urtebetzea! Zorionak eta ongi pasa!! Zuen familia.

KuxKuxean Julen Ekainak 7, 7urte ZORIONAK Julen Egun ona pasa eta musu potoloak. Atte, Ama, Janire eta Imanol

Leire ZORIONAK LEIRE! Ia 18 urte!! Espero dugu eguna ongi ongi pasatzea ta lasai udari hasiera ona emanez denak elkartu ta asteburu hauetakoren batean behar den bezala ospatuko dugu jajaj Muxu bat zure kuadrillaren partez! :)

Jone Zabaleta Ekainak 8, 10 urte Zorionak! Aiora Etxarri Urte askotarako eta segi Ekainak 17 horrelako ikasle ona izaZorionak azetona eta aspirina ten.Muxu haundi bana tarten bizi den neskatxari!! etxeko denek. Oso ongi pasa zure eunen,Gasteizko ikasle finena izateagatik, merezi zu ta!! Ospatuko deu behar den bezala jaja muxu haundi Maitane Urbizu bat!!Libe,Uxua ta Mikel ;) Ekainaren 24an Zorionak Maitane! Egun ona Zorionak Aiora! espero dugu pasa eta lagunen artean egun ona pastea eta behar ospatu! Mailopeko taldea. den bezala ospatzea! animoo azterketekin!! 19 muxu handii kuadrila guztin partetik =)

Mikel Azpiroz Zorionak inguruko juergixta handienari!! Oso ongi pasa zure egunean, gutxi gastatu eta bueltak etxekoei ;) Muxu handi bat Ane, Ana, Ander, Libe, Aiora eta Uxuan partetik!! Zorionak Mikel! Zahartzen ai za ia jaja Nahikoa da parrandaz parranda ibiltzeaz, noizbehinka deskantsatu behar da e! Ongi pasa zure egun hontan! :)

Maddi, Lorea eta Olaia Huarte Zubeldia Ekainak 9 eta 11

Aner Ansorena Ekainak 1 Zorionak Aner! Egun ona pasatzea opa dizugu eta 18 urte hauek behar den bezala ospatzea! Muxu handi bat kuadrila guztin partetik =)

Marijose Huarte Martija Ekainak 24 Zorionak eta urte askotarako. Egun on ona pasa. Gastesiko familia.

Ekainak 1, Anerrek 18 urte beteko ditu, horregatik bere familiakbihotz-bihotz zoriondu nahi du. Oso egun ona pasa!

Zuriñe Estanga Ekainak 30, 3 urte Zorionak!!!!!!!!! Orain arte bezain alai jarraitu aitatxo ta amatxoren partez.

Ainhoa Lertxundi Ekainak 4, Gaintza “Zure begien dizdirak argi egiten digunez eta gure bihotzak maitasunez betetzen dituzunez, zorionak eta egun zoragarri bat opa dizugu bihotzez” Aitatxo, Irune eta Ekiñe.

Verotxu Satrustegi Maiatzaren 14an Zorionak Verotxu! 18 urte betetzen dituzu eta espero dugu behar den bezala ospatzea ta primerako eune pastea! Muxu handi bat polita kuadrila guztiaren partez :)

Eneko Oreja Ekainaren 23an, bi urte Zorionak pottoko!!! Ongi pasa eta muxu haundi bat Aitatxo, Amatxo eta Dolores Egoitzen partez. Ekainak 22 Zorionak!!!! Ea zure mami gooozo edo talo eeeder hoietako batzuk janez ospatzen dugun!! Besarkada bat Gaintzako zure familiakoek.

Manex Torrado Beraza Ekainaren 25ean, 6 urte Zorionak Pottoko! Goza ezazu zure egunean eta jaso gure zorionik beroenak Julen, aita eta ama.

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikitan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.

- 19 -


elkARRIZketa: >> Urko Aristi

Mailoperen aldeko Kaka Plasta Dagoeneko zuen herrietako kaleetan ikusiko zenituzten kartelak kaka plasta handi batekin. Iritsi da momentua, hona hemen azalpena.

- 20 -

Kaka plasta? Zer da hori? Mailoperi laguntzeko modu berritzaile eta entretenigarria. Dagoeneko gure aldizkariarentzat laguntza eskatzen dugun enegarren aldia dela ikusita, pentsatu genuen ohiko bideez gain, bestelakoren bat jorratu beharko genukeela, eta horrela, "Kaka plasta"rena bururatu zitzaigun. Azken finean zozketa bat da, baina ez nolanahiko zozketa. Behi bat jarriko dugu larrearen erdian, eta harek kaka non egiten duen, laukitxo horren zenbakidun txartelaren jabeak, sari bikain bat e s k u ra t u ko du. Zenbat laukitxo egongo dira? GPS sistema aurreratu baten bidez, zelaia bera 900 zatitan banatuko dugu, 30 laukitxo luzean eta beste hainbeste zabalean. Eta zelaian bertan egongo da taulatxo bat, zenbaki bakoitza zelaiaren zein parean dagoen, behiaren gorabeherak hobeto jarraitzeko. Bi laukitxoen arteko mugan egingo balu, badugu aditu talde bat, epaimahai lanetan ariko dena, eta talde horrek

erabakiko du, bi laukitxoetako zeinetan ote dagoen kaka gehiago. Noiz eta non da hitzordua? Ekainaren 16en egingo dugu, Baraibarren. Larraungo Egunaren ospakizunekin elkartu nahi izan dugu. Bazkaria izango da bertan, eta bazkalostean, ondoan egongo den zelaira joango gara denak, behiak kaka nola egiten duen ikustera, eta sariak zeinek eskuratzen duen ikustera. Arratsaldeko 18:00ak aldera hasiko da.

“Helburu nagusia Mailope laguntzea da� Zein kaka-plasta emango da ontzat? Zozketari hasiera ofiziala eman, eta hortik aurrera behiak botako duen lehenengo kaka plasta hartuko dugu ontzat. Ez dakigu noiz botako duen, edo ezta botako duen ere. Hortxe dago guzti honen grazia. Izan daiteke hasi orduko egitea, edo luzean batere ez egitea. Lehenengo plasta izango da sariduna erabakiko duena. Horretarako behiak ordubeteko epea izango du. Epe horretan egingo ez balu, epaimahaiak zozketa egingo du ohiko moduan zenbakitxo bat aterata. Non eskura daitezke txartelak? Txartelak dagoeneko salgai dira eskualdeko denda eta taberna guztietan. Mitxausenean eta Euskera Zerbitzuaren bulegoan ere topatu ahal dituzue. Bost eurotan salduko ditugu. Agian baten bati


Jose Manuelek Pantxikak bere lana behar bezala egingo duenaren konfiantza osoa du.

garesti xamarrak irudituko zaizkio, baina argi utzi behar dugu Nafarroako Gobernuak diru laguntzarik gabe utzi gaituen honetan, aurrerantzean Mailope gure etxeetan debalde jasotzen jarraitu nahi badugu behintzat, halako laguntzak beharrezkoak dituela gure aldizkariak... Beraz hemendik dei horixe egin beharrean gaude, ongi pasa, seguru ongi pasako dugula, baina ez dezagula ahantzi, azken helburua Mailope laguntzea dela. Zein izango da irabazleak jasoko duen saria? Asteburu-pasa eder bat irabaziko du. Non, norberak aukeratu ahalko du, eskura izango duen zerrenda luze batetik. Zein izango da eguneko protagonista? Pantxika behia izango da eguneko erregina. Bere zaindariak esan digu jada urduri sumatu duela... Baina egunerako dotore dotore jarriko dugu, ez baita nolanahiko erronka aurretik izango duena. Begi asko izango ditu

“Pantxika oso behi lasaia da� Pantxika izango da ekainaren 16an denen animoak jasoko dituen behia eta bere jabearekin izan gara Baraibarren, Jose Manuel Iriarterekin. Zenbat urte ditu Pantxikak? Lau urte, 2009ko ekainaren 2an jaioa da. Eta nongotarra da? Hemengoa bertakoa, Baraibarkoa, ama ere bertakoak zen. Txintxoa al da? Kaka Plastaren egunean behar bezala egingo ote du bere lana? Nik uste baietz, oso txintxoa da horregatik aukeratu dut. Nahiko lasaia da eta espero dezagun jendearekin gainean, eta lan zaila egin beharko du. Berarentzat ez da hain zaila izango, egunero egiten duelako, baina oraingoan, kaka plasta horrek urrea balioko

gehiegi ez izutzea, baina ikusi egin behar nola erreakzionatzen duen.

- 21 -

Egun horretan zer emango diozu jateko Jose Manuel? Udaberrian normalean kanpoan ibiltzen dira, eta kanpoko belarra jaten dute, gainera Pantxika ume egiteko dago, baina kaka beratzegia egitea ere ez da komeni eta horregatik aste horretan barruan edukiko dut eta belar lehorra jango du. Egunean bertan, ongi ongi garbitu, guapaguapa jarri eta kanpora aterako dut. du ia, bai behintzat asteburu-pasa on bat, eta baten poza eta bestearen tristura ekarriko duenez, ongi asmatu beharko du non egin.


a

KULTUR

Beteluko Gazte Egun arrakastatsua Joan den hilaren 4an Gazte Eguna ospatu zen Betelun, Mailope Gazte Asanbladaren eskutik. Goizean goiz hasi ziren eguneko ekitaldiak, 9:30etan, mendi martxa egin zuten Lekunberri eta Leitzaldetik Betelura. Eguerdian, bertso bazkaria izan zen Oskar Estanga eta Alaia Martinekin. Arratsaldean berriz Guarrolinpiadak jokatu ziren, gazteak hiru taldetan banaturik proba ezberdinei aurre egin zieten eta ondoren gazteen aurkako errepresioa salatzeko kontzentrazioa egin zuten. Eguna bukatzeko kontzertuak izan ziren frontoian, Dzaust!, Stupenda Jones eta Aske! taldeekin.

- 22 -

Txokolatea, margoa eta pailazoak Maiatzaren 7an Pirritx, Porrotx eta Marimototx pailazoak, Rafael Gorrotxategi gozogilearekin batera Juan Gorritiren etxean izan ziren Arriben. Inguruko haur eta gurasoak hurbilu ziren bertara eta denen artean taula handi bat margotu zuten tiratxina batzuekin margoz betetako pilota boltsak botaz. Ondoren Gorrotxagik egindako txokolatexko xafla handi bat margotu zuten koloretako txokolatearekin. Arratsalde gozoa eta koloretsua pasa zuten denek.


ZIENTZIA >>

EKOLOGIA

HEZKUNTZA

GIZARTEA

LauBURU

Idoia Saralegi - Mendialdea Mankomunitateko Teknikaria

Konposta Konposta egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da. Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu hori etxean bertan egingo dugula, geure lorategian bertan. Etxeko konposta eginez sukaldeko hondar guztiak birzikla ditzakegu, baita kimatze eta lorategiko hondakinak ere. Horiek transformatuta lurrarentzat ongarria izango dugu eta landare, lore, barazki edo zuhaitz osasuntsuagoak izango ditugu. Konpostatze-prozesua modu eroso eta ordenatuan egiten da konpostagailuan. Sukaldeko hondakinak oso aberatsak dira ongarri gisa erabiltzeko eta lorategiko edo baratzeko beste zenbait material baino lasterrago desegiten dira. Hondakin horiek baliatzea oso garrantzitsua da, denbora laburrean, konpost ona egiteko. Etxeko konpostarekin hondakin organikoak lekuan bertan baliatzen dira. Hondakinen zirkuitu orokorrean tratatu beharreko hondakin kantitatea gutxitzen da eta hondakinen garraioan energia aurrezten da.

Etxeko konpostari esker, familia batek bere hondakinen % 40-50 gutxitzen du. ETXE KONPOSTAKETA KANPAINA Parte hartu nahi al duzu etxeko konpostaketa kanpainan? Konposta egiten ikasi nahi duzu, eta era berean, zure hondakin organikoak murriztu eta ongarri natural bilakatu? Izena eman ezazu Mendialdea Mankomunitatean 948510444 telefonoan. Mendialdea Mankomunitateak etxeko konpostaketa kanpainetan etxeetan sortutako hondakin organikoa murrizteko (zaborra, belarra, kimaketa hondarrak, etab.) beharrezkoak diren materialen banaketa egiten da. Kanpainan konpostagailu bat, gai organikoak bereizteko 10 litroko edukiera duen pertza eta iraulgailua banatzen dira. Bestalde, partehartzaileoi laguntza eskeiniko dizue ikastaroak, konpostaketarako gidaliburuak eta beste hainbat material grafikorekin.

- 23 -


erreportajetxoa >>

400 lanpostu eta mendien geroa jokoan Nafarroako Gobernuak lekuko erakundeei eta partikularrei basogintza lanak aurrera eramateko eman ohi zien diru laguntza kendu egin du.

Baraibarko Mikel Huarterekin izan gara, bera azkeneko zortzi urteotan autonomo bezala dabil basogintzako lanak egiten eta egoera berri honek berea bezalako enpresa txiki asko kolokan jarri dituela azaldu digu. Mikel: “Orain arte Udal edo Kontzeju batek bere mendietan lan bat egin nahi zuenean proiektu bat eskatu behar izaten zuen ingeniaritza enpresa bati eta hori Nafarroako Gobernuan aurkeztuta, harek burutzeko baimena eman eta diruz laguntzeko konpromisoa hartzen zuen. Kostuaren ehuneko %70-80 ordaintzen zuen Gobernuak eta horri esker gure eskualdean dinamika handi xamarra zegoen orain arte�. Otsaila hasieran ordea, Nafarroako

Gobernuak publiko egin zuen 20132014rako basogintzako lanei zuzendutako partidarik ez duela zabalduko. Mikelek azaldu digunez, iaz BEZ-ari zegokiona diruz ez laguntzeko erabakia hartu zuen, baina aurten zuzenean inolako laguntzarik gabe utzi du sektorea. Gainera, Gobernuak ez ditu ordainduko 2012-2013ko kanpainan hitz emandako proiektuen erdiak. Dirulaguntzak askotan lanak egin eta gero iristen ziren beraz, udalek normalean euren kabuz diru kopuru bat aurreratu behar izaten zuten. “160 udal edo kontzejurekin zegoen konprometiturik Gobernua, baina egoera berri honekin horietatik erdiak ez du zentimorik ere jasoko�. Neurri horrekin Gobernuak


aurreko kanpainetan sortutako 2,7 milioi euroko defizita ordaindu nahi du. Horren aurrean, langileak, udaletako ordezkariak eta basogintzarekin lotu-

“Gobernuak ez ditu ordainduko hitz emandako proiektuen erdiak” tako eragileak Berriozarren bildu zirela azaldu digu Mikelek eta bertan Komisio bat sortu dute. Gainera udalez udal 100 mozio baino gehiago bildu eta aurkeztu dituzte Nafar Parlamentuan. Mikel: “Parlamentuan bilerak egin ditugu baina politikoen aldetik ez dugu erantzun garbirik jaso, orain bio-

masaren aldeko proiektuak bultzatu nahian dabiltza, baina nire ustez gai hau alde batera uzteko estrategia bat baino ez da”. Honek guztiak ordea, basogintzako langileak ederki estutu ditu, 350400 lanpostu daude zuzenean diru laguntza horiekin lotuta eta beraz Gobernuak hartutako neurri hauek horiek kolokan jarri ditu. Gainera, mendiak utzi egingo dira, ez dira zainduko horrek dakartzan ondorio guztiekin, espezien desagerpena,

suteak, mendiarekin lotutako turismoaren beherakada... Mikel: “Guk diru laguntza horiek ematen jarraitzea eskatzen dugu, agian kontrol handiagoarekin baina orain arteko bideari eutsiz, eta Komisiotik hori lortzeko lan egingo dugu.”

“Erabaki politiko batzuen ondorioz urte askotako lana arriskuan dago” Ana Arizek ere gertutik ezagutzen du basogintzak bizi duen errealitatea. Lekunberrin bizi den emakume honek EKILAN FORESTAL enpresan egiten du lan. - 25 -

Zein da zehazki zuek egiten duzuen lana? Ingurugiroko Ingeniaritzari dagozkion alor guztietan egiten dugu lan: mendien planifikaziorako proiektuak, basogintzako ekintzen (Garbiketak, bideen hobekuntzak, birpopulaketak...) proiektuak, landa inguruetako turismo proiektuak, andeatutako lursailen berreskurapenak etab. Gobernuak basogintzako lanetarako diru-laguntzarik ematen ez badu, nola eragingo du horrek

gure inguruan? Orain arte tokiko erakunde gehienetako aurrekontuen portzentzai txiki bat baino ez zuten betetzen basogintzari bideratutakoak, eta orain horien egoera ekonomiko larriarekin eta diru laguntzarik gabe mendietan egingo diren lanak izugarri murriztuko dira. Bestalde, egurraren prezioa ere asko jaitsi da azkeneko hamar urteetan eta beraz diru-iturri hori ere txikitzen ari da. Guzti horrek epe motzean edo ertainean gure mendien egoeran

eragina izango du baina baita horretan lan egiten dugun sektore oso bateko langileongan ere. Gaur egun ikusten ari gara erabaki politiko batzuen ondorioz urte askotako lana arriskuan dagoela. Hala ere, uste dut gure mendiak mantentzeko eta hobetzeko lan egitea denon ardura dela, ez soilik bertan bizi eta lan egiten dugunona, baita hirian bizi eta mendira pasiatzera etortzen direnena ere. Kontzientzia hartzen ez badugu zaila izango da gauzak aldatzea.


KIROLa Lehenak futbolean! Betikozkor B. futbol taldeak Iru単ea zonaldeko alebin mailako 5. taldeko txapelketa irabazi du. Horra hor garaipenaren ondorengo irudia: Ander Iriarte, Markel Satrustegi, Mikel Hernandorena, Karlos Garcia, Hodei Otegi, Aimar Berekoetxea, Aimar Saralegi, Aimar Zubieta, Ander Bildarraz, Ioritz Barberena, Iker Ortiz, Hodei Ijurko eta Oinatz Iriarte.

- 26 -

Areso-Goizueta Ibilaldia

Frontenis eta Futbol 7 Txapelketak

Kirol Mankomunitateak Aresoko Udalarekin batera mendi ibilaldi bat antolatu du datorren ekainaren 8rako. Mendizaleak goizean Aresoko plazatik irtengo dira Leitza aldera bertan Urepeletik Mandoegira pasa eta handik Goizueta herrira jaitsiko dira. Guztira 18 kilometroko ibilbidea izanen da 500 metroko desnibelarekin. Eguerdian, Goizuetan bertan bazkaltzeko aukera izanen da.

13 bikotek eman dute izena aurtengo Larraun eta Lekunberriko Frontenis Txapelketan. Dagoeneko jokatzen hasiak dira lehen partiduak asteburuetan Lekunberriko eta Larraungo herri ezberdinetako frontoietan. Bestalde, ekaina eta uztailean zehar larunbata eta igandeetan futbol 7 txapelketako partiduak jokatuko dira Lekunberriko Plazaola Kiroldegian.

Lansalot eta Betelu txapeldunak Aurtengo finalera iritsi diren bi bikoteak . Arg. Mailope Gazte Asanblada

Amaitu da aurtengo Pilota Goxua Txapelketa. Aimar Lansalot eta Josu Betelu izan ziren txapeldunak, 30-8 irabazi zieten Gorritiko Julio Soto eta I単aki Bernalen aurka. Partida nagusiaren aurretik Joxerra Aldaregia eta Xabi Jaunarena Isusko eta Igor Mitxausen kontra aritu ziren, 30-14 irabazi zieten Aldaregia eta Jaunarenak Mitxaus anaiei. Horrela amaitu da ba aurtengoa.


a stu e b ba k re ur l a r Ga a n er Nafarroako Mendialdeko garapena da gure apostua d Ce

elkARRIZketa:

Eskualdez eskualde sortu behar dira eginkizunak Isabel Elizalde Arretxea Cederna-Garalurreko zuzendari-gerenteak azaldu digunez, Nafarroako Mendialdeko eskualde bakoitzean garapen dinamika propio bat bultzatzeko lanean ari dira. Eskualde bakoitzean lan-mahaiak edo lantaldeak sortu nahi dituzte Cederna-Garalurrek zein helburu jarri dizkio bere buruari? Helburu nagusia eskualde bakoitzak bere garapen dinamika sortzea da. Benetan garapena behetik gora egitea eta, horretarako, mahaiak edo lantaldeak osatzea. Cederna-Garalurren eginkizunak eskualde bakoitzetik sortu behar dira. Poliki-poliki ari gara. Hainbeste erakunde eta eragileekin elkartu gara. Gure hurrengo pausoa aipatutako mahai horiek benetan eskualdeko motorrak izatea da. Eskualdeetako diagnosiak egin dituzue, ezta? Eginak eta edozeinek erabili nahi baldin baditu hor ditu eskura, www.cederna.es orrian zintzilikatuak daude. Gurekiko izan zitezkeen eskaerak eta jarrerak ere jaso ditugu. Eta garrantzitsuena, eskualde bakoitzean ikusten diren ahultasunak eta indarrak ezagutzeko, eginbeharrak zehazteko eta lehentasunak markatzeko

balio izan dute diagnosiek. Ez dira dokumentu itxiak, irekiak dira eta lan tresna bezala erabiltzeko egin dira. Orain arteko estrategiak aldatuko dira? Estrategiak aldatzen joan den urtean hasi ginen. Lan arloak zehaztu ditugu, hasi gara batzordeak osatzeko eta martxan jartzeko prozesuekin‌ Laster, gaur egun Antsoainen dauden langileak eskualdera hurbilduko dira. Eta ondoren? Etorkizuna. Nafarroako Mendialdeko etorkizunari lotuta egonen da, bertako erakundeek eta eragileek esan beharko dute. Nire ustez Nafarroako Mendialdeak, elkarrekin joaten bagara eta elkar lagunduz, indarra, baliabideak eta bideak bilatzeko aukera gehiago izanen ditugu.

>> Isabel Elizalde


LURRAK EMANA inguruko zizak

> Julio Calonge

Hanka-luzeak eta sorgin multzoak Ale honetan udaberriko zizekin eta sorgin multzoekin jarraituko dugu, baina perretxikoez gainera, oraingoan Maramius Oreades, "Senderuelas", Marasmio Jangarria edo Hanka-luzeez hitz egingo dugu.

- 28 -

Espezie hau, sorgin multzoetan azaltzen den ohikoena da, oso ugariak dira halakoetan, ehunka aurki ditzazkegu. Ziza hauek jangarri onak eta zizalariengatik oso preziatuak eta ezagunak dira. Maiatzetik udazkenaren amaiera arte ateratzen dira. Kolore hori-laranja dute, eguraldi lehorrarekin zurixkagoak izaten diren arren. Bost zentimetroko txapela izan ohi dute, erdigune ilunagoa eta txorten argiagoa, mehea, luzea eta haritsua. Tamaina ezberdinetako krema koloreko xaflak izaten dituzte, txikiak, handiak eta ertainak denak tartekatuta. Esan bezala, txorten haritsua, luzea eta indartsua izaten dute, eta horixe izaten da ziza hori bera dela identifikatzeko ezaugarri onena. Txortena bi edo hiru aldiz tolestu eta ez bada hausten hanka-luze ziza izango da. Marasmius Collinus zizarekin nahas gaitezke oso antzekoa baita. Baina txortenaren tolesduraren froga hori eginez gero, espezie hau hautsi egiten dela ikusiko dugu, gainera honen xaflak

Marasmius Oreades ziza multzo bat.

meheagoak eta estuagoak dira. Hala ere, ziza hauek hankaluzeen leku beretsuetan eta sorgin multzoetan atera ohi dira. Collinus izena duen espezie hau toxikoa dela diote zenbait liburutan, baina lasai egon zaitezte, ez baita toxikoa, ez behintzat gehiegi. Hala ere, egia da jan ondoren digestioa nahiko astuna izaten dela eta gas asko sortzen dituela. Dastatu dugunok hori baino ezin dugu aipatu kontrako ezauKrema koloreko xaflak dituzte txapelaren azpian. garriei dagokienean. Hauen aldean, Marasmius Oreades zizek, zapore ona dute eta talde handietan ateratzen dira. Gainera, erraz lehortu eta poteetan sartuta kontserba litezke. Kontsumitzerako orduan, zopan, arrautzarekin nahasita etab. jan liteke. Lehortzeko, aski da txortenak moztu eta botatzea eta txapelak paper baten gainean eta leku lehor batean jartzea. Ziza hauek Beruete, Aldatz, Huesca, Soria eta beste hainbat lekutan bildu izan ditugu. Agertzen diren inguruko belarra ilundu egiten dute eta erre egiten dutela dirudi, ziza hauek botatzen duten sustantzia belar-pozoia dela eta. Adi beraz sorgin multzoekin, udaberrian batzuetan perretxikoekin batera multzo berean bizi baitira.


ZERUAK ESANA

egutegi biodinamikoa > Andoni Tolosa

Maiatza Nik ere jakin nahi nituzke zuen iritziak, ea probarik egin ote duzuen, eta egin baduzue, nolakoak izan diren emaitzak. Norbait animatzen bada gustura hartuko dugu mailope@labrit.net e-postan. Gaian sartuz, ekainaren 8an izango da ilargi berria eta 23ean ilargi betea, beraz, hilabete hasieran ilbeheran egongo gara, 8tik aurrera ilgoran eta 23tik aurrera berriro ilbeheran. Baina aurreko hilabeteetan esan dugun moduan goazen erreparatzera ilargiak Lurrarekiko duen posizioari. Ekainaren 9tik 22ra, hau da, egutegian berdez margotuta dauden egunetan ilargia lurrera hurbiltzen ari da, beherantz ari dela esango dugu, eta ondorioz, landareen izerdia ere lurrerantz doa, eta egun hauek aproposak dira landatzeko eta ongarria zabaltzeko. Aldiz, ekainaren 1etik eta 8ra eta 23tik 30era, egutegian zuriz dauden egunetan, ilargia lurretik urruntzen ari da, gorantz egiten ari dela esango dugu, landareen izerdia ere lurretik gorantz doa, eta egun hauek aproposak izan daitezke haziak ereiteko. Haziak erein esaten dudanean, haziak zuzenean lurrean sartuko ditugula esan nahi dut, eta landatu esaten dudanean, landarea lurrean sartzea esan nahi dut. Halere, lan bakoitzaren barruan, egun batzuk egokiagoak dira beste batzuk baino, hau da, zerbait erein edo landatu behar badugu zer landare mota den erreparatu behar diogu. Horrela, egutegiko egun bakoitzean landarearen atal baten izena agertzen da.

Sustraia

Hostoa Letxuga, aza, eskarola, zerba, porrua, perrexila, ...

Lorea

Patata, arbia, azenarioa, tipula, baratxuria, erremolatxa, ...

1

Hostoa 14:00 Lorea

10 Lorea

17

Lorea 15:00 Hostoa

4

2 Hostoa

6

7

8

9

Hostoa 15:00 Fruitua Fruitua

Fruitua 15:00 Sustraia

Sustraia

Sustraia

Lorea

11

13

14

15

16

Fruitua

Fruitua

Fruitua 14:00 Sustraia

21

22

23

Hostoa

Hostoa

28

29

30

Lorea

Hostoa

Hostoa

Lorea

18

5

Fruta-arbolak, tomateak, lekak, babak, artoa, kalabaza, kalabazina, ...

Brokolia, eta apaingarri modura erabiltzen ditugun lore guztiak.

Ekainean, haziak zuzenean lurrean ereingo ditugu, kanpoan esan nahi dut, ez dugula negutegiaren beharrik izango haziak ernatu daitezen. Horrela, ekaina hilabete aproposa dugu artoa eta babarruna ereiteko, 5, 6 edo 24 egokiak dira. Azenarioa, erremolatxa, eta antzeko haziak ereiteko, 7, 8 edo 25 aprobetxatu beharko ditugu. Hilabete honetan ere baratza betetzen jarraituko dugu, eta oso era ezberdinetako landareak landatuko ditugu. Hemen batzuk aipatzeagatik, letxuga, kogoilo, aza, porruak, azelga eta antzekoak, ekainaren 12 edo 13an landatuko nituzke, tomate, kalabaza, kalabazinak, bainak eta abar ekainaren 14 eta 15ean. Belar txarren bat galtzea nahi badugu, ekainaren 18 eta 23 aproposak dira, egun hauetan baratzean lan gutxi, mesede baino kalte gehiago egin badezakegu eta.

EKAINA 3

Fruitua

12 Hostoa

19 Sustraia

Sustraia 18:00

Hostoa 18:00 Fruitua

20 Lorea

24

25

26

27

Fruitua

Sustraia

Sustraia 13:00 Lorea Lorea

13:00

Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati. Agertzen den egunetan landare bati mesede egitea nahi bada, ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietan egin behar da egin behar dena, moztu, edo atera, ... Ilargi berria Ilargi betea

- 29 -


ekinarenEKINEZ >> Aralar Camping-a “Gutxi dira orain camping dendarekin etortzen direnak” Itziar Gastesik eta Iñigo Garañok orain dela zortzi urte hartu zuten Lekunberriko Aralar Camping-aren jabetza eta ardura. Biek ordea gertutik ezagutzen dute camping honek urte guzti hauetan bizi izandako aldaketak.

- 30 -

Iñigo zein urtetan hartu zuten gurasoek camping hau? Iñigo: Camping hau 1969. urtean Arnaldo Cantio donostiarrak ireki zuen lehenengoz eta gurasoek 1980an hartu zuten. Hasiera hartan camping txikia zen, orain denaren laurden bat baino ez. Fidel Garrorekin batera hartu zuten ardura lehendabiziko urtean eta ondoren gurasoak bakarrik gelditu ziren. Amak Goiko Tabernan egin zuen lan urte askoan eta bazuen esperientzia ostalaritzan. Gero pixkanaka beharraren arabera handitzen joan ziren. Hasiera hartan nongo jendea etortzen zen? Iñigo: Toki guztietako bezeroak etortzen ziren, atzerritar asko ezagutu ditut beti hemen, orain baino gehiago etortzen ziren orduan, Holandatik, Ingalaterratik, Alemaniatik... Diruaren aldaketa oso handia zen pezetarekin eta hori euroarekin izorratu egin zen. Gainera, garai hartan jendea ez zen bungalowetan gelditzen, camping dendarekin, furgonetekin edo karabanekin

Eskaintza berezia

etortzen ziren orduan. Orain oso gutxi dira camping-dendetan lo egiten dutenak eta hori arazoa ere bihurtu zaigu, bungalow gehiagoren eskaria dagoelako eta Gobernuak ez duelako gehiago jartzeko baimenik ematen.

Uda honetan hurbildu zaitez Aralar Camping-eko igerilekura!! Gainera orain eskaintza berezia: bertan bazkalduz gero sarrerak 2 eurotan.

Eta orain nongo bezeroak izaten dituzue? Iñigo: Berdintsu, baino Europatik beti gutxiago. Abuztuan penintsulako jendea etortzen da, kataluniar asko eta uztailean beharbada gehiago holandesak, eta atzerritarrak.

Joan den urtean eskaintza berezi bat egin genuen eta tabernan bazkaltzen zutenek gero bi euroren truke igerilekua erabiltzeko aukera zuten eta herriko zenbait hurbildu ziren.

Krisia nabaritu al duzue? Iñigo: Bai, gainera, zergak eta zaborraren gastuak ere gora doaz eta camping-aren edukieraren arabera ordaintzen dira beti. Lehen 20.000 pertsona pasatzen ziren urtean eta orain erdia eta zergak geroz eta garestiago. Igerilekua ere baduzue... Itziar: Bai eta pena da baino askok uste dute igerilekua eta taberna bezeroentzat soilik direla eta ez da hala.

Eta orain udaz gainera noiz etortzen zaizue jendea? Iñigo: Ba Euskalmet-en arabera, eguraldi ona iragartzen badu jendea mugitzen da, baina harek hanka sartzen duenean guri kalte handia egiten digu. Lehen ez zitzaion horrenbeste begiratzen eguraldiari, eta egun dugun informazio guztiarekin inprobisazioak zuen xarma hori galdu egin da, orain dena goitik behera planifikaturik dutela etortzen dira.

FITXA Azalera: 16.000-17.000 metro inguru. Lekunberri eta Larraungo lurretan. Edukiera: 600 lagun. Zerbitzuak: -Elikagai eta askotariko denda -Igerilekua -Taberna eta jatetxea -67 lagunentzako aterpea -Camping dendak jartzeko lekua -Karabanak eta furgonetak jartzeko lekua -Lau eta sei lagunentzako 13 bungalow -Sei pertsonentzako bost etxe. -Komunak, dutxak eta garbilekuak. Jarri zaitez harremanetan: www.campingaralar.com 948504011 .


kontuTXIKIAK ekaina

merkatu txikia SALGAI

-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10. 653 801 628

1

Leitza: 07:00. Euskal Herria Mendi Erronka

-Sua egiteko egurra. 659 836 561

1

Lekunberri: Kantinan, Korumba taldearen konzertua. Taldearen 12. urteurrena

-Etxea Uztegin. 605 712 848 1.200m lauez inguratua, 200.000 €.

9

Aldatz: Elosta Tabernan, Raquel Leoz, Manolo Fernandez artisten lanen erakusketa. Abuztuaren 15a arte.

-Etxea Uztegin Bizitzeko moduan, 4 solairu, 360m2. 657 709 722. Saioa

7-8

8-9 14-15 14

15

agenda

16

ALOKATU

-Pisukidea behar dut. Albisualdea kalean, Lekunberrin. 676 507 340 (Verónica) -Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzke eskualde honetan. 948 063 222 (Jonathan) -Lekunberrin, igogailua duen pisua alokairuan edota salgai. 667 797 904 (Iñigo) -Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua. Telefonoa: 629 403 220

Lekunberri: Baratza Ekologikoen ikastaroa Lekunberriko Udaletxean

-Pisu berria Betelun alokatzeko ere. Garajea eta igogailua. 629 403 220

Baraibar: Merkatu Txikia Tanzaniaren garapen sozio-ekonomikoaren alde

-ARESOn Sastizar BaserriaLandetxea. 25.000 m2 lurrekin. 649 707 584

-Betelun pisua alokagai. 275 € hileko. 120 M2 altzairuekin. Sukalde, komuna, egongela eta 3 logela. tnoa: 636 375 855

-Motoa salgai. Gas Gas 250 enduro 2006koa. 679 648 861 Markos.

-Alokatu edo traspasatzen da Lekunberriko Goiko Loredenda ezin dugulako eraman. 667 848 832

Lekunberri: Baratza Ekologikoen ikastaroa Lekunberriko Udaletxean Lekunberri: 19:00tan: Plazaolako geltokian hitzaldia. “Nafarroako konkista”.

-Baba gorriak eta intxaurrak Telefonoa:606 375 855 Mikel

Baraibar: 21:00. Frontoian afari autogestionatua, kontzertua UKATU taldearekin eta ondoren berbena.

-Akazea motako esolak salgai. Barruti/hesiak ixteko. 646 524 796 (Peio)

Albiasu:17:00tan: Tirikitrauki taldearen dantza emanaldia, ondoren, Pilota eskolako umeen pilota partiduak 18:30ean: “Ipar poloan bero, dantzatuz gero” antzerkia eta 19:30ean Mailoak dantza taldea. 20:30ean. Barrikotea Juanluzenea sagardotegiarekin eta trikitilariak. Baraibar: 11:30ean: Aralar Musika Eskolako kontzertua elizan. 13:00tan: Leitzaldeko aizkolari gazteak 14:00tan: Herri bazkaria bertsolariekin 16:00etan: Oskar Estanga eta Ainara de Carlos 17:00tan: Umeentzako ginkana (kirol mankomunitateak antolatuta) eta tailerrak. 18:00tan: Kaka plasta. Kaka non, saria han. Mailoperen alde.

16

Baraibar: 17:00etan Kaka Plasta Mailoperen alde.

16

Aralar ibilaldia.

16

Lekunberri: 20:00etan Kantinan Xabier Zamarguilea eta Rafa Rueda.

-3 plantako etxea lursailarekin salgai. 35 milio pezeta. 638 07 13 71 Gotzon. - Pisua salgai Lekunberrin, egoera oso onean. 636827846 -Ford Mondeo markako kotxea salgai, 2008ko modeloa. 618619664 (Xabi) -Esnea gordetzeko tankea 430 litrokoa. 696 031 785 (Enrike). - Pick-up bat salgai oso egoera onean. 160.000 km, mendian ibili gabea. 2005. urtekoa. 667 848 832 TRUKAKETA

-500 litroko izozkailu bat daukat. Txikiagoa batekin trukatuko nuke. Oso egoera onean dago. Doan. Deitu 639 861 257 (Ane) BESTERIK

-Eguzkitako betaurrekoak galdu ditut. Arribe edo Betelun. Norbaitek aurkitu baditu, gustora hartuko nituzke bueltan. Arantxa. 636301348

-BOE pisu bat alkilatuko nuke, 2009. urtekoa, garaje eta trastero eta guzti. Lekunberriko Zintzar kalean. 616942416. LAN BILA

-Umeak zaintzen ditut. Esperientzia daukat. Interesatzen bazaizu: 948 507 364 (Àngels) - Ikasgaiak erreforzatzeko klase partikularrak LHko eta DBH 1eko eta DBH 2ko ikasleei zuzenduta. 948 507 364 (Àngels) -Bateriako klaseak, haur zein helduentzat. Bateria ikasi, musika irakurri(sentitu), erritmoak jo edota gozatu eta esperimentatu nahi duzu? 679938016 / 948 50 76 72. Igor de Castro. EROSI

-Araitzen edo Larraunen borda lursailarekin Deitu: 606 695 297 (Nerea) 679 631 725 (Aitor) -Belarra mozteko diskoa erosI nahi da. 679 092 896


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Mailope 2013 ekaina by Mailope Elkartea - Issuu