Skip to main content

Mailope 2013 martxoa

Page 1

201. zkia. - 2013ko martxoa

LAUBURUA: Gure bizitzako uhinak KUTTUNENAK: Nere Sotil KUXKUXEAN: Zorion agurrak KULTURA: Tiriki-trauki dantza taldea KIROLAK: Jose Lorenzo Esteban ZERUAK ESANA: Martxoa

ikusi hemen Mailope

Euria irentsi ezinik Joseba Artzeluts

7PEKAtu

Inguruan luizi txiki ugari izan dira azkeneko hilabetean egindako euriteen eraginez. Jordi Garrigo eta Koldo Nu単ezek gurean horren ohikoak diren lur erortzeen zergatia hobeki ulertzen lagunduko digute.


MAILOPEtxiki hieroglifikoa:

?

+ Asmatu duzue! Joan den hilabeteko erantzun zuzena MESEDEZ zen. Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik, oraingoan irabazleek sari berriak izango dituzue.

Nor etorriko da gure herriko sua itzaltzera? Erantzuna:

-2-

Hona hemen saridunak: -Ttalo artzain-txakurra: Manex Torrado (Lekunberri). -Non zaude ilargi?: Inge Zubillaga (Atallu). -Ipurtargien festa: June Iriarte (Betelu). Hurrengo alerako ere baditugu Denonartean argitaletxearen haurrentzako liburu gehiago, beraz animatu eta bidali zure erantzuna eta izen-abizenak mailope@labrit.net-era martxoaren 15a baino lehen. Zuzenean liburuen zozketan sartuko zaitugu.

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437


04> Iritzia 08> Luze: Estitxu Castro-Hernaiz 09> Zabal: Oskar Estanga

10 > Sahararen aldeko elkartasun astea

Saharako errealitatea hurbiletik ezagutzeko aukera izango duzue Aitziber Malkorra eta Sarasa familiaren eskutik. Urte askoan bertatik haur bat hartu izan dute etxean eta inork baino hobeki ezagutzen dute haur horiek bertan dituzten gabeziak.

19> Kuxkuxean 14> Batzarre 20> Kuttunenak: Nere Sotil

24 > Ihoteak non-nahi!!

-3-

Otsailean Lekunberrin, Betelun, Baraibarren, Aldatzen eta Arruitzen ospatu dituzte ihoteak. Baraibarren urteak ziren ez zirela ospatzen eta aurten berreskuratu egin dituzte. Gozatu aurtengo ihauteriek utzitako irudiez!

27> Kirola elkarrizketa: Jose Lorenzo Esteban 28> Lurrak emana: Amanita Verna

30 > Ekinaren ekinez:

Sastraka auto 4x4

2009an ireki zuten 4x4-ko prestakuntzetan berezitutako automobil tailerra. I単igo Ruiz eta I単igo Garcia dira nagusiak eta arduradunak eta pozik daude egindako apustuarekin.

31> Kontu Txikiak

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Juan Antonio Garaikoetxea, Ibane Sarasa, Monika gastesi, Aldazko Kontzejua, Sastraka auto 4x4, Julio Soto, Nere Sotil, Garazi Martirena, Andrea Etxarri, Mikel Huarte, Jose Lorenzo Esteban, Julio Calonge. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 - mailope@labrit.net. Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, MAKETAZIOA: Araitz Amatria. kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria. TIRADA: 1.600 ale.


(H)iriTZIA Larraungo Ezker Abertzalea, Larraungo Elkartea taldetik atera gara

-4-

2011n, legealdi hau hastear zegoenean, Ezker Abertzalea ilegalizatuta zegoen. LARRAUNGO ELKARTEA taldekidekin adostasun batera heldu ginen. Larraungo Ezker Abertzaleko bi kide zerrendan sartzea, horrela Ezker Abertzaleak lana egin zuen Larraungo Elkartekoekin batera alkatetza lortzeko. Programan, bi sentsibilitateen egitasmoak txertatu ziren. Hilabete hauetan guztietan, elkarlanean aritu gara, baina gauzak nola garatu diren ikusita, Larraungo Elkartetik ateratzea erabaki dugu. Gure argudio nagusiak hauek izan dira: - Funtzionatzeko genituen zailtasunak ikusita 2012ko apirilean Ezker Abertzaleak lanerako HITZARMENA proposatu zuen; baina ez dute sinatu, ezta beste proposamenik aurkeztu ere. - 2011ko urte bukaeran 2012ari begira aurrekontu zirriborro bat proposatu genuen, baina ez genuen erantzunik jaso eta 2012 urte osoan aurrekonturik gabe aritu gara, honek ekarri dituen arazo guztiekin, adibidez, Plazaola Partzuergoari adostutako ordainketak bere garaian ez emateagatik “interesak” kobratu dizkigute. 2013ko aurrekontuak modu parte hartzailean bultzatu nahi genituela baina Larraungo Elkarteak ez digu biderik eman horretarako. - Hirigintza alorrean, Larraungo EMOT (Estrategia Municipal de Ordenación del Territorio, hots: kontzejuek lur sailak zertara bideratzea erabakitzen dute, etxebizitzak egiteko, edo poligonoak etab.) onartzeko egin behar ziren azken kontsultak gehiegi ari dira luzatzen. Gure ustez alkateak gai honi ez dio behar adina denbora bideratzen modu arin batean bukatzeko. Larraungo arau subsidiarioak eguneratzeko ez du pausorik aurreratzen. - Larraungo Udalak euskalduntzeko bidean, eta UEMAk eskatzen dituen betebeharretan, hutsegiteak daude. Udal langileei ere, euskararekiko lan arauak txertatu behar zaizkie, eta hau ez da egiten. Gaur egun, oraindik, ez dira normalizatu adibidez, euskarazko dokumentuen sarrerak (erdarazko idazkiak onartzen dira), edo udal dokumentuetan erdarazko izenburuak.Utzikeri honek arriskuan jar dezake UEMAn dugun partehatzea. - Larraungo Elkarteak Aierdirekiko historikoki izan duen menpekotasunak edo independentzia ezak arazoak ekarri ditu gure arteko lanean, adibidez bi Udalen arteko hitzarmena ez da errespetatzen, baina ez dituzte neurriak jartzen

hau ekiditeko eta arazoak ekarri ditu Udalera. - Larraun eta Lekunberri arteko Batzorde Mistoaren funtzionamentua eskasa izan da. Udal Batzarrak egin aurretik gaiak batzar misto horretan landuak izan behar ziren, bi udalen arteko elkar lana nagusituz eta ez alde bakartasuneko udal proposamenak edo proiektuak. - Alkatearen bakartasunerako joera, eta gure bazterketa. Oro har iniziatiba eza nagusitzen da eguneroko alkatetzaren lanetan. Udal batzarrak prestatzeko, aurretik bilerak egiten genituen Larraungo Elkartearen hautetsion artean, aurrez hitz egiteko eta erabakitzeko batzarretarako gaitegia. Azken hilabeteetan, ohitura hau desagertu egin da eta azken batzarrak alkateak bere kabuz prestatu ditu gaitegiak gurekin hitzartu eta adostu gabe. - Larraungo Ezker Abertzalearentzat ez da erraza izan erabaki hau hartzea baina oso zaila izan zaigu Larraungo Elkartean lan txukun bat egitea. Hemendik aurrera Larraungo Ezker Abertzalea “ez atxikituak” taldean lanean arituko da; gure proposamenak planteatuz eta udalean dauden talde guztiekin elkarlana bultzatuz. Uste baitugu Larraungo Udalak elkarlana behar duela aurrera ateratzeko. Larraungo Ezker Abertzalea

Arnasgune bat paperean Mina, oinazea eta amorrua sentitu genituen orain hamar urte Euskaldunon Egunkariaren itxierarekin. Geurea zen zerbait bortizki kendu ziguten. Herri honekin eta bere hizkuntzarekin konprometituriko hainbat kide torturatu eta kartzeleratu zituzten. Euren eguneroko zereginetatik urrundu, ahotsa isilarazi nahi. Gogoan ditugu Euskaldunon Egunkariko langileen ezinegona, haserrea, mina. Baina barru-barrutik atera zuten berehalako erantzun batek merezi zuen indarra, biharamonean Egunero kioskoetan egon zedin, euskarazko prentsak etenik izan ez zezan. Euskal Herria mobilizatu egin zen, berebiziko urraketa baten aurrean. Ez genuen isilik geratu nahi izan tamainako erasoaren aurrean: adierazpen askatasunaren aurkako eraso bortitza, hizkuntza eskubideen kontrako jipoia, herritarrek bultzatu eta sostengatutako proiektuari zigorra. Egun bereko mobilizazioez haratago, neurriko erantzuna eman zitzaion, Donostiako manifestazio jendetsuarekin, he-


rrietako ekimenekin, nazioarteko salaketarekin, eta proiektu berri bat abian jartzearekin, gerora Berria izena hartuko zuena. Euskararentzat eremu propioak lantzen dihardugunontzat, esparru naturalak irabazi nahiean ari garenontzat, ezinbestekoa da, berebizikoa, euskarazko komunikazio esparru sendoa edukitzea. Eta paper hori betetzera etorri zen Euskaldunon Egunkaria lehenik, eta Berria gero. UEMAren filosofia berarekin: herritik herriarentzat. Euskararentzat gune naturalak diren kale eta plazetan euskaraz bizitzeko tresnak ematea. Eta oraindik euskara normaltasunez jarduten ez den gune horietan bide horretan sakontzeko baliagarria dena. Gure herrietako plaza eta kaleak bezala, denontzako tokia sortu du euskarazko prentsak, arnasgune bat hizkuntzarentzat, arnasgune bat bere garapenarentzat. Egunkariaren kontrako erasoak sortu zuen mugimenduak emaitzak eman zituen. Beste egunkari bat sortzeko bide eman zuen, eta euskalgintzan ere babes-neurriak eskatzeko balio izan zuen. Baina, oraindik, zain dugu egitura sozialadministratibo hori, itxieraren kontra altxatu zen jendetza hura egoki artikulatu eta hizkuntza-politika ausartak, berritzaileak eta oraindik eraginkorragoak izango direnen aldeko lanean jartzea. Egoera ekonomikoak asko zaildu du gure sarea osatzen duten herri txikien egoera. Baina eredu jasangarri baten alde egiten dugu, gure herriek nortasuna mantendu eta sendotu dezaten, euskararentzat plaza erreferenteak bilakatu nahi ditugu. Euskaldunon Egunkariak bezala. Berriak bezala. Euskarak esparru komunikatibo sendoa behar duelako, eguneroko bizimodua gure hizkuntzan landu ahal dezagun. Eta gure herriekin arnasguneak eratu eta zabaldu nahi ditugun bezala, euskarazko komunikabideek ere osatu eta landu behar dute sare zabala, erreferentziala. Arnasguneak behar ditugu. Baita paperean ere.

Arribetik heldutako eskutitza

Maren Belastegi, UEMAren lehendakaria, UEMAren Zuzendaritza Batzordearen izenean.

Txaro Garate Esnal.

Larraun eta Araizko Gazte Zukgua

Martxoaren 2an aurkezpen kongresua eginen da Lizarran, eta hortik gutxira, antolakunde berri horri ongi etorria emateko Gazte Danbada jaialdia izango da Urdu単an (Bizkaia) martxoaren 29, 30, 31 eta apirilaren 1ean. Bertan gazteok elkartu eta auzolanean eztabaidatu, gozatu, ikasi, elkartrukatu eta sortzeko aukera izango dugu. Horretarako, besteak beste, tailerrak, hitzaldiak, mahai inguruak, antzerkiak, kale animazioa eta kontzertuak antolatuko ditugularik. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen bilatu dezakezue: http://gaztezukgua.info/

Zukgua gazte prozesua bukatzear da gure bailaretan eta baita Euskal Herri osoan ere. Horren bidez, independentziaren aldeko eta ikuspegi ezkertiarreko gazteez osaturiko gazte antolakunde berria sortzeko asmoa dugu. Azaroan egin genuen aurkezpena Lekunberrin eta dagoeneko eztabaida prozesua bukatua dago. Zukgua prozesua 3 bloketan banatzen da: Sistema Kapitalista eta Patriarkalaren ingurukoa, azaroan eztabaidatu genuena; Euskal Herriak bizi duen ziklo politikoaren ingurukoa, abenduan landu genuena; eta azkenik, Gazte estrategiaren ingurukoa, urtarrila eta otsaila bitartean landu duguna.

2013ko urtarrilak 1 Gaur hasi dugun urte berriarekin batera, eskerrak eman nahi dizkizuet, urtero urtero, behar gehien dutenen ondoan zaudeten guztioi. Abenduaren 24an, urtero, Olentzeroren ondoan dauden txistulariei, urtero, Olentzeroren egunean bazkaria prestatzen laguntzen duten guztiei; eskertu nahi dut ere, zuek egiten duzuen ekarpenarekin, presoen senideak babestuago sentiarazten dituzuelako. Ez da gauza handirik behar, soilik hemen gaudela eta hemen jarraituko dugula jakitea. Badakit edonork duela beste modu batean pentsatzeko eskubidea eta barkamena eskatu nahi dut, ez banuen bere garaian, argitu edota behar bezala azaldu, Olentzero egunean biltzen den dirua,Etxerat erakundeari (presoen senideei) ematen zaiola. Duda izpirik baduzue edo zerbait gehiago jakin nahi baduzue, konfiantza osoz galdetu dezakezue, ez dut ezer ezkutatzeko. Beti saiatu bainaiz ere gauzak argi uzten, egia da, hanka sartu dezakedala, pertsona naizen aldetik, gauzak egiteko moduan. Ez da nire intentzioa izan, inor gaizki sentiaraztea; beti pentsatu dut egiten diren gauza guztiak gardentasunez egin behar direla eta horregatik saiatu naiz gauzak aurpegiz egiten eta esaten. Espero dut, gainerakoek ere horrela egitea; lasai dut nire kontzientzia. Bide batez esan nahi dizuet, Araitz eta Betelun jaso den dirua, elkarteko eta bazkariko gastu guztiak ordaindu ondoren, 415euro izan direla, Etxerat-eko kontura sartuko direnak. Gauzak argituak gelditu direnaren esperantzan, eskerrak eman nahi dizkizuet, Araitz eta Beteluar guztiei, urtero bezala, gure alboan jarraitzen duzuelako baldintzarik gabe. Mila esker eta urte berri on!!

Larraun eta Araizko Gazte Zukgua.

-5-


7PEKAtugaldera 1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat? Lan mota franko egin behar ditudanean... ez jakiteak zeinetik hasi. 2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso? Adibide asko daude; bat jartzeagatik... gezurrak esaten dituen jendeak. Etxegabetzeek; pertsona bat bere borondatearen kontra etxetik indarkeriaz ateratzen dutenean. 3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur? Sagardotegiko giroan, makailu eta txuleta usainak eta ondoren dastatzeak. 4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi? Utopia izan daike, baina mundu honetan berdintasuna ikustea gustatuko litzaidake. Aberastasuna eta gabeziaren tartekoa desagertzea. Ume-gatibuen egoera bukatzea.

5. Inbidia: zerk ematen dizu inbidia? Beste herrialde batzuetan bizitzaren aurrean dagoen zintzotasunak, zuzentasunak etab. Beste batzuetan "pikareska" da nagusi. 6. Luxuria: zerk jartzen zaitu berobero? Orohar hiru gauzak: larunbat baten atsaldea sutondoan pasatzeak, "tabaskoak" eta "cayenak"; horiek bai egitan berotzen nautela.

Joseba Artzeluts ia Larraungo Zinegotz

7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu oilar? Ongi bukatutako lan batek; eta are gehiago ondokoei halaxe iruditzen zaienean.

-6-

LAYO RASER TALDEAREN KONTZERTUA KANTINAN Martxoaren 2an, gaueko hamarretan, Layo Raser taldearen kontzertua izanen da Lekunberriko Kantinan. Irundik datorren hirukote honek bere bigarren diskoa kaleratu berri du, "Europa". Punk eta math rock delakoaren nahasketa bat omen da euren musika estiloa. Euren emanaldiaren ondoren Djak izanen dira.

MAROKON ERE MAILOPEKO IRAKURLE FIN ASKOAK BA OMEN! Joseba Goikoetxea eta Julio Soto gorritiarrak, Intzako Juan Joxe Olasagarre eta Azkarateko Joseba Salsamendi Marokon izan ziren joan den abenduan. Mailope motxilan sartzeaz ez ziren ahaztu eta horra hor erredakziora iritsi zaigun argazkia!

MAILOPE ZOTZ-EKO AZKEN SARIA Ion Iribarrenek irabazi du Mailope Zotz-eko azkeneko saria. Joxe Mari Buldainen artelana jaso du 135 zenbakidun txartelaren irabazleak.


elKArrimokoKA Euskara, euskera, eskuara, üskera... Aupa tokaio! Utzi al ditugu dagoeneko mozorroak alde batera? Azkar igaro dira inauteriak, ia-ia korrika alde egin dutela ematen du. Eta horrela etorri zaigu martxoa Mikel, “Korrika” hain zuzen ere. “Korrika” hitz larriz eta komatxo artean idatzi dudala ikusi duzunean, suposatuko duzu nondik joko dudan. Bai, hilabete honetan euskararen aldeko festa ospetsua ospatuko du Euskal Herriak eta nik, hau Mikel Alvarez aprobetxatuz, euskarari buruzko hausnarketa bat konpartitu nahi dut zurekin Mikel. Asko aurreratu dugula egia da, eta orain dela zenbait urte baino askoz hobeto gaudela ere ez da gezurra. Terminologia ikertzailea erabiltzen badugu, esan dezakegu kuantitatiboki nolabaiteko jauzi bat eman dugula, baina kualitatiboki oraindik asko dagoela egiteko. Beste modu batera esanda, euskara dakien jendearen portzentaia handitu da, baina

“Euskara ez dugu soilik maila kulturalera edo folklorikora mugatu behar, milaka gauza egin ditzakegu euskaraz” erabilera, ordea, ez da modu berean hazi. Eguneroko bizitzan argi eta garbi ikusi dezakegu hori: nire kasuan, unibertsitatean, klasean beti euskaraz egiten dugu, baina klasetik ateratzerakoan zenbait pertsona gazteleraz hitz egiten hasten dira. Pertsona hauek euskara soilik eremu akademikoarekin identifikatzen dutenez, horra mugatzen dute erabilera. Hori da behintzat nire hipotesia. Errealitate hau aldatzen saiatu beharko dugula argi dago, eta horretarako hainbat plataforma, tresna eta erronka ditugu; horien artean, aldizkari hau tokaio! Etxeparek esaten zuen bezala: “Eskuara, eskuara, jalgi hadi plazara!”. Euskara ez dugu soilik maila kulturalera edo folklorikora mugatu behar. Zientzia euskaraz ikertu dezakegu, politika euskaraz egin dezakegu, ligatzen ere euskaraz saia gaitezke… milaka eta milaka gauza egin ditzakegu! Azken finean, bizitzako eremu guztiak disfrutatu ditzazkegu euskaraz! Sapir eta Whorf izeneko soziologo eta hizkuntzalariek definituriko teoriak esaten duenez, hizkuntza bat ala beste erabili, mundua guztiz ezberdin ikusten dugu, eta ziur nago, bizitza ikusteko filtro hori euskara bada, euskal herritarrok eraiki nahi dugun mundua geroz eta hurbilago edukiko dugula! Dena den, nik behintzat, gogotsu hasia dut urtea. Akaso optimista hutsa naizelako… edo urteko sasoi gozagarrienetako baten atarian gaudela iruditzen zaidalako. Inauteriak, sagardotegi garaia… bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuletoia, gazta intxaur eta dultzearekin,… tripontzi hutsa naiz badakit, baina pentsatze hutsarekin ahotik lerdea erortzen zait.

Aupa Mikel! Mozorroak utzi ditugu dagoeneko bai, baino ez inauteriak, sarri Zuberoako Maskaradak, Euskarak eta Euskal Herriak duen altxorra, ikustera joanen naiz eta… Baten batek zioen misterioa ez zela euskara bezalako hizkuntza isolatu (ez omen duelako ahaide ezagunik) eta jatorri ezezaguneko bat Europan zaharrean aurkitzea, baizik horrenbeste denboran Mikel Lasarte bizirautea. Are gehiago inguruan dituen bizilagunak ikusirik… Horretan zerikusia izanen du euskaldunen ahalegina eta esaten duzun bezala asko aurreratu badugu ere oraindik egiteko lan itzela dugu. Euskararen aldeko ekimenak, Korrika, Nafarroa Oinez,… duten gauza ederrena herritik sortuak direla, eta horrek miresmena eragiten du beste hainbat herrialdetan. Bretainian, Okzitanian, Galesen, Eskozian, Irlandan (kasu berezia Irlandarena, independentzia lortu zuena eta hizkuntza galdu…)… begira ditugu. Eta herritik sortuak izate hori da arrakastaren arrazoi nagusienetako bat nire ustez. Duela hilabete batzuk Finlandian dagoen suediar komunitatearen ordezkaritza bat, Alland irletan bizi dena, Nafarroan izan zen Euskarabidearekin elkartzeko

“Herritik sortuak izate hori da arrakastaren arrazoi nagusienetako bat” asmoarekin, hemen euskarak eman dituen aurrerapausoak aztertu nahian, han administrazioaren aldetik laguntasun osoa izanik suediera galtzen ari zelako eta berreskuratzeko asmoarekin. Gaizki zebiltzan benetako eragileekin elkartu ezean. Ez da nahikoa administrazioan euskaraz egin ahal izatea, bai beharrezkoa, ezta ikasketak euskaraz burutu ahal izatea, beharrezkoa ere. Borroka nagusia eguneroko bizitzan familiarekin, lagunekin, edozeinekin eta edozein lekutan, prentsan gure hizkuntzan hitz egin ahal izatea. Josean Artzek zioen bezala: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”. Eta mendeetan hitz egiten jarraitu dugu, ixilarazi nahi izan gaituzten arren. Inposaketak honelako emaitzak ere izaten ditu: gure hizkuntza Josean Artze, euskal idazlea. gehiago maitarazi digu!

-7-


Estitxu Castro-Hernaiz

LUZE

Nire minak sendatzeko terapia berria

-8-

Txikitan ukondoa hautsi nuen eta duela zortzi bat urte auto istripu izan nuen eta, ondorioz, sorbaldako lesio mingarria garatu nuen. Hortaz, aspaldidanik ari naiz arazo hau lantzen hainbat modutan. Besteak beste, Raquel, Lekunberriko fisioterapeutak, hemen azalduko dizuedan Iñigo Garmendiak, Josu Huiciren masaje ayurbedikoek eta familia konstelazioek asko lagundu didate arazoa lantzen osasunaren bidean, garai batean ezina ikusten banuen ere. Horregatik erabaki dut zuei guztioi informazio hau ezagutzera ematea, agian bati baino gehiagori lagungarri gertatuko baitzaio. Izan ere, urteekin batera gorputza aldatzen joaten da. Dena den, garaiak aurrera doazen heinean, teknika eta lan tresna berriak agertuz doaz aipatutako guztia lantzeko eta osasunaren bidean jartzeko. Artikulu honetan, Iñigo Garmendiak eskaintzen duena ezagutzeko aukera izango dugu. Masajeaz eta teknika energetiko batez gain, zoru pelbikoa eta barru abdominalen tonua berreskuratzeko teknika hipopresiboa erabiltzen du Iñigok emaitza bikainak eta ugariak lortuz, batez ere erditu eta geroko errekuperazioan, pixa jarioa murrizteko, sexu harremanen kalitatea hobetzeko -bai gizon,bai emakumeen

kasuan- kirol gaitasunak hobetzeko eta lesioak ekiditeko (batez ere pubisekoak), hainbat gauza askoren artean. Hau guztia lantzeko atentzioa ematen du K-STRETCH hamaka posturalaren erabilerak, bertan, luzaketa globala lantzen baita berriro hezteko gorputza posturaren bitartez .

“Arazoa hainbat modutan lantzen ari naiz” Hamaka honen bitartez, gorputz osoaren gainean lan egiten da (burutik hasita, oinetaraino hain zuzen) postura egokian, ondo zuzenduta eta tentsio puntu egoki batean. Era honetan lan egin dezakegu gihar talde ezberdinekin eta artikulazio ezberdinekin arnasketa egoki eta lasaia gehituz, gorputzeko tentsioak arintzeko asmoz. Hamakaren lan helburu nagusiak. Gihar tentsioak orekatu, postura zuzendu, gihar malgutasuna berreskuratu, artikulazioen mugimendua hobetu, zainen zirkulazioa hobetu, baldintza orokorrak hobetu, eguneroko tentsioen ondoriozko gorputza erlaxatu. Lan egiteko bi aukerak. Lehenengoa pertsonala, alegia, pertsona bere osotasunean kontuan edukita. Datuak jaso, balorazio posturala egin eta lan estrate-

gia berezia aukeratu pertsonaren osasuna lehenbailehen orekatzeko. Bigarrena taldekako lana, non pertsona bakoitzak bere hamakarekin monitore baten gidaritzapean egongo den 50 minututako saioan ariketa ezberdinak egiten. Horrela, taldekako klasea adibidetzat hartuta, kurtsoa irauten duen denboran, gorputzari birmoldatzeko eta postura berri bat lortzeko aukera ematen zaio prestazio ezberdinetan aldaketak eta onurak lortuz: bai osasun arloan, bai estetikan, bai eta kirol errendimenduan ere. Nori bideratuta dago hamakaren teknika hau? Mugikortasun gutxiko pertsona helduak, egunean motxila pisutsuekin ibili ohi diren haurrak, gehiegizko tentsioak jasaten dituzten pertsonak, prestazioak hobetu nahi dituzten kirolariak, haurdun dauden emakumeak edota erditu direnak eta, batez ere, bizkarra zaindu nahi duten pertsonak. Informazio gehiago Iñigoren webgunean, hau da, www.optime360.com. Estitxu Castro Hernaiz Psikoterapeuta 688 620 826 caserioperunea@hotmail.com http://perunea.blogspot.com


ZABAL

Oskar Estanga

Mailope gazte asanblada, zorionak guri Ea Oskar, zertan zabiltza, zorionak beraiei izango da ezta? Nola zorionak guri… Ba bai irakurle, beraiei noski, baina guganaino aurreratu ditut zorionak, gazte bizi, antolatu eta ekintzaileak dituen inguruak nabarituko duelako bere osasunean! Bestalde, nire “gazte garaiak” berpiztu zaizkit eta horrek sekulako poza eman dit berriro! Izan ere, ni Lekunberrira etortzeko arrazoi nagusietako bat, LAGA (Larraungo gazte asanblada izan zen). Gabari gaztetxera aurrena kontzertuetara joaten hasi ginen, Latzen, Buitraker, Kashbad… Harrigarria zen Lekunberrin horrelako leku bat egotea. Baina harrigarriena izan zen nola antolatzen zen ikustea.

“Gu geu izan ginen modu askotara geure irakasle” Igande arratsaldeetan egiten ziren gaztetxeko bilerak. Ni lotsaturik gerturatzen nintzen hasieran, araiztar bakarra, beste denak ezagunak… Txundituta ikusten nituen antolakuntzaz eztabaidatzen, ekologiaz, zer egin, nola egin, ardurak banatzen… Hor ikusi nuen antolakuntzaren magia nola egiten

zen, amestu eta gero gauzatu! Pixkana, bi-lera haietan iritziak ematen hasi nintzen eta ondorioz ardurak hartzen ere. Zenbat ordu sartu ote genituen! Kontzertuak, antzerkia, entseguak, jende ezberdinen arteko topaketak, inauteriak, bazkariak… Zenbat kartel jarri, zenbat eztabaida, zenbat barra txanda, zenbat garbiketa, obrak… Gaztetxea izateak sekulako aukera ematen zuen, harro egoteko zerbait zera da, autogestioz bizi ginela, argia eta lekua Larraungo udalak ordaintzen zuen baina beste guztia gure modura moldatzen genuen. Ez genuen patrikan diru asko izaten baina kontzertuak guk ere ordaindu egiten genituen zetorren taldeak diru pixka bat gehiago eraman zezan, barra egiten ez genuenean ere trago guztiak… Balioak guk geuk jartzen eta praktikatzen genituen! Egoera aldatu zen, atzetik heldu ziren gazteek beste dinamika batzuk hartu zituzten, Guardia Zibilak ere sekulako presioa egin zuen drogen aitzakian. Antolakuntza bateratu bat landu nahian, igande arratsaldetan dozena eta piko bileraren ondoren eta gazte batzuen boikot nabarmenaren ondoren, azkenean Gazte asanblada gaztetxean gertatzen zenaz kargu egiten ez zela. Gaztetxearekin batera,

LAGA gazte asanblada desegin zen. Unibertsitatean gauza asko ikasi ditudala uste dut, baina Gazte Asanbladan

“Gaztetxearekin batera, LAGA gazte asanblada desegin zen” agian gehiago ikasi nituela esan dezaket. Gu geu izan ginen modu askotara geure irakasle, inguru klasikoarekin borrokatu genuen, geure familiek ere kolokan jartzen zuten gure ekintzaren baliagarritasuna, guardia zibila, komunikabideekin harremanetan jarri… Arazo guztiei aurre egiteko, lan hura guztia dohainik egiteko zer motibatzen gintuen? Gure barne zirrarak, gure ingurukoekin sentitzen genuen emozioa, baterakortasuna… Orduko lagun haiek oso presente eta oso modu berezian daude gaur egungo nire bizitzan. Inguruko jende askori ere bizitza berezi bat eman geniola uste dut. Beraz, gu orduan zoriontsu izan ginen bezala (eta oso izan ginen), opa dizuet zuei, Mailope Gazte Asanblada. Gainera Araitz-Betelu-LarraunLekunberriko gazteak elkartuta, ziur zuen inguruan gu ere zoriontsu izango garela, aurrera!

-9-


ERREPORTAJEA >>

- 10 -

Basamortutik Araitzera Mendebaldeko Saharatik Araitzera uda pasatzera etortzen ziren eta Aitziber Malkorrak eta Sarasa familiak oraindik oso presente dituzte.

Joan den hilean Sahararen aldeko elkartasun astea burutu zen Lekunberrin. Mailope Gazte Asanbladak ANARASD Elkartearekin (R.A.S.D. Adiskidantzarako Nafar Elkartea) elkarlanean antolatutako ekitaldiekin sahararrek bizi duten errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan genuen. ANARASD eta ANAS elkarteko kideek hitzaldi bat eskaini zuten eta bi dokumental ere izan ziren ikusgai, “El pueblo olvidado” eta “Garraxia Saharatik”. Astearen bueltan Gau Txori elkartean afaria izan zen. Tartean aste osoan zehar argazki erakusketak egon ziren Elosta Ostatuan, Lekuonberri tabernan eta Ibarberri eskolan. Materiala ere bildu dute hara bidaltzeko. Lerro hauetan ez dugu historia eta politika leziorik emango. 1976ko

otsailean Bir Lehlu-k Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararra aldarrikatu zuenetik 37 urte bete berri dira eta sahararrek erbestean jarraitzen dute. Euskal Herritik laguntza

“Geroz eta laguntza gutxiago iristen zaie” handia jaso dute eta oraindik ere jasotzen dute bertakoek, baina egun hemengo egoera ekonomikoak okerrera egin duelako hein handi batean, beraiei ere geroz eta laguntza gutxiago iristen zaie. Modu asko daude horretarako, hemendik dirua, janaria, arropa etab. bidali, bertara joan proiektu ezberdinetan laguntzera, denboraldi batez bertako txikienak zuen etxeetan


hartu… Guk bi testigantza jaso ditugu erreportaje honetan, Sarasatarren familiarena eta Aitziber Malkorrak bi-zitakoa. Protagonistak izen bereko bi mutiko, Mohamed Salem eta Mohamed Ali. 2001ean iritsi zen lehen aldiz Mohamed Salem Atallura, zazpi urte zituen eta bere etxetik, desertutik, ateratzen zen lehen aldia zuen. Ibane Sarasaren ideia izan zen haurra ekartzearena, Tolosaldea Sahararekin Elkartearen bidez bertako haur bat uda pasatzera ekartzeko aukera gustatu egin zitzaion. Orduan oraindik ez zekiten etxera iritsi berria zen mutiko hura zeinen garrantzizkoa izango zen beraientzat etorkizunean. Ibane: “Gustatu egin zitzaigun ideia eta eskaera egin ondoren elkartea eta udala arduratu ziren guztiaz. Udala izaten da bidaia eta adin txikikoaren asegurua ordaintzen duena”. Lehendabiziko egun hori nostalgiaz gogoratzen dute Naiara eta Ibanek. Gauez iritsi zen Mohamed Tolosara, zazpi urte baino ez zituen eta harrituta zegoen ikusten zuen guztiarekin, beldurtuta ere neurri batean. Naiara: “Gogoan dut lehendabiziko gauean ez

“Mohamed gure etxeko bizi poza izan da” zuela arropa kendu nahi ohean sartzeko eta azkenean anaiaren laguntzarekin lortu genuen”. Hasiera ez zen erraza izan, hizkuntza zuten muga handiena. Ibane: “Berak ezin zuen nahi zuena adierazi eta gu ere al den hoberen egiten saiatzen ginen baina… Zazpi urterekin oraindik oso umea zen bera, hasieran guk esaten genituen hitzak errepikatzen zituen eta pixkana-

Elosta tabernan jarritako erakusketa, honez gain beste bi izan ziren ikusgai Sahareren Aldeko Elkartasun Astean.

ka-pixkanaka pazientzia handiarekin hasi ginen”. Mohamed zazpi urtez etorri zen Sarasatarrenera. Uztailaren lehen egunetan iritsi eta irail hasieran joaten zen. Ibane: “Agurrak ez dira inoiz errazak izaten eta bera ere asko hunkitzen zen. Etorri zen azkeneko urtean ez zuen bere herrira bueltatu nahi, argi eta garbi esaten zigun hemen gelditu nahi zuela eta bere familiak ere hala eskatu zigun baina guk esan genion erabaki hori oinarrizko ikasketak amaitzen zituenean hartuko zuela. Hala gomendatzen baitute, identitatea eta beraien kultura guztiz osatua dutenean, orduan erabaki dezatela. Duela bi aste egon ginen berarekin telefonoz, orain 18 urte ditu eta Argelian dabil ikasten eta bere ametsa hori da, lanbide bat ikasi eta hemen gelditzea”. Sarasa ahizpen ustetan dirua baino gehiago udan denbora da behar dena. Naiara: “Oso esperientzia polita izan da, oso gutxi da zuk ematen diezuna beraiek bueltatzen dizutenaren aldean, Mohamed gure etxeko bizi poza izan da”.

“Ezer gutxi dute baina daukaten guztia eskaintzen dute” Aurrera edo atzera? Mohamed lehen aldiz etorri zenetik askotan izan dira Aaiunen. Elkarteak urtean bi bidaia eskaintzen dizkie, abenduan eta Aste Santuan. Ibane: “Beraiek basamortu erdian bizi dira haima handi batzuetan baina pixkanaka adobezko etxeak egiten joan dira, azkenean hainbeste urte han bizi izan behar eta egokitu egin behar izan dute egoera horretara. Ezer gutxi dute baina duten guztia eskaintzen dizute”. Urte hauetan guztietan aurrera pausoak ikusi dituzte, esaterako hasieran ez zuten inongo errepiderik, eurekin komunikatzeko ere telefono publiko batera deitu behar izaten zuten eta egun mugikorrak dituzte, telebista etab. Gabezia handiena elikadura da bertan eta gainera geroz eta gutxiago

- 11 -


izaten dute jateko. Naiara: “Nik beti esango dut guk ez dugula hango errealitate gordina ikusi, gu joaten garenerako dena prestatzen dute eta esfortzu ikaragarria egiten dute, baina Mohamedek askotan esaten zigun eskolara joan aurretik ogi puska txiki bat baino ez zutela gosaltzen”. Garestiak dira bidaiak horregatik azken aldian bidaian gastatu baino diru hori hara bidaltzen dute, “guk bidali dezakegun gutxi hori beraientzat asko da”.

Aurkezpen egunean ANARASD eta ANAS elkarteko hiru kide izan ziren sahararrek bizi duten egoeraz mintzatzen.

>> Aitziber Malkorra

“Azken urteotan ikusi ez dudan arren ‘nire mutikoa’ izaten jarraitzen du” Sei urtez egon zen Mohamed Ali Arribeko Aitziber Malkorraren etxean. Aaiundik etorri zen lehenengo aldian sei urte zituen mutikoak. Aitziberrek bere bizipena gurekin partekatu nahi izan du. - 12 -

Nolatan animatu zineten etxean Saharako haur bat hartzea? Duela hamabi urte ekarri genuen lehen aldiz. Tolosaldeko elkartearen bidez “Oporrak bakean” kanpainaren berri izan nuen eta interesgarria iruditu zitzaidan. Gainera udara horretan oporrak nituenez, animatu egin nintzen. Zeintzuk izan ziren eman zenituzten urratsak? Tolosaldeko elkartearen bidez ekarri genuen. Kalean kanpainaren berri eduki ostean Tolosako udaletxeko gizarte zerbitzura jo nuen. Bertan egiten zuten lehenengo kontaktua eta izena eman ostean elkartekoek bilera batera deitu gintuzten kanpainaren eta harreraren berri emateko. Zer moduzko esperientzia izan da? Esperientzia oso positiboa izan da. Nire gorabeherak izan ditut, harreman guztietan bezala. Nire bizitza aberastu duen esperientzia izan da. Oraindik

harremana mantentzen dut telefonoz. Mohamed Alik aurten 20 urte beteko ditu eta azken urteotan ikusi ez dudan arren “nire mutikoa” izaten jarraitzen du.

“Nork esango zidan hasi nuen harreman hark hainbeste emango zidanik!” Nola gogoratzen dituzu lehen egunak? Oraindik lehen egun haietaz gogoratzeak hunkitu egiten nau. Eguerdi batean iritsi ziren Tolosara autobusez. Umeak jaitsi ziren eta arduradunak familia banaketa antolatu zuen eta gu bien bitartean han begira. Ana, arduraduna, hurbildu zitzaigun eta begi beltz mutikotxoa aurkeztu zigun. Eskutik hartu eta etxerako bidea hartu

genuen. Gazteleraz zekien hitz bakarra “agua” zen. Nork esango zidan hasi nuen harreman hark hainbeste emango zidanik! Inoiz Saharan egon zarete? Hori zeinen bidez egin duzue? Zenbat denbora egon zarete bertan? Lau aldiz izan naiz han. Lehenengo aldiz anaia eta biok joan ginen, Mohamed Ali eduki genuen urte bereko abenduko zubian. Hara egun argitzen ari zela iritsi ginen kamioiez. Hura ikusi nuenean pentsatu nuen, nork bidali ote nau hona? Sekulako zirrara egin zidan. Lehenengo egunean ezin buelta emanez pasa nuen baina ohartu nintzen ni hara berriro itzuliko nintzela. Ondoren egin ditudan bisitetan etxean bezala sentitu izan naiz. Familia jatorra da eta oso gustura sentitzen beraien artean. Sahara liberatuan ere egon zara ezta? Azken bidaian lurralde liberatuak ezagutzeko aukera izan nuen.


eta mundu mailako herrialdetako ordezkariak bildu ziren bertan kongresu batean zerbait adosteko asmoz. Zoritxarrez ez zuen etekin handirik izan. Bertan duten gabezia handiena zer da zure ustez? Munduko herrialde askoren elkartasun eza. Horregatik daude han dauden Mohamed Ali (kamiseta berdeduna) bere herrian. bezala. Kanpamenduetatik 200km-ra daude Bestelakoan, basamortu latz oker ez banago eta 4x4 ibilgailuan batean eta errefu-xiatu kanpamenegin genuen bidaia basamortuan tu batean bizitzeak dakartzan zehar. Hango gidariek ez dute GPS eta gabeziak: ur eskasia, janari horrelako tresnarik behar basamortuerrazionamendua, medikamentu an orientatzeko. Bidaia polita izan zen eskasia‌

“Nire bizitza aberastu duen esperientzia izan da� Nola animatuko zenuke familia bat bertako haurrei laguntzeko? Haurrak gustuko badituzue eta esperientzia aberasgarria bizi nahi baduzue aukera paregabea izango duzue. Beraientzako oso garrantzitsua da, tajuzko mediku azterketak egin ditzakete, behar bezala elika daitezke eta horrek indartzen lagunduko die. Bestalde, bizimodu berri bat ezagutzeko aukera emango diezue eta harreman polita sor daiteke. Zuek asko emango diezue baina gehiago jasoko duzue. Lehen aipatu dudan bezala bere gorabeherak ere izango ditu harreman guztietan bezala baina merezi du!

- 13 -


BATzarre Cederna Garalurrek babestua

Martxoa: Emakumearen hilabetea

- 14 -

Martxoaren 8an izanen den Emakumearen Nazioarteko Egunaren aitzakiarekin hilabete osoan zehar ekitaldiak izanen dira. Badira zenbait urte Lekunberriko Udalak kultur ekitaldiak antolatzen dituela martxoan, horien artean emakumeek atzerrira egin ohi duten bidaia. Aurtengo otsailean Istanbulen izan ziren 26 emakume eta Natalia Azkona kultur zinegotziak kontatu digunaren arabera ezin hobeki pasa zuten. Jatetxe turkiarretan afaldu zuten, Mezkita Urdina, Santa Sofia eta Topkapi Jauregia bisitatu zuten etab. Natalia: “Beldur pixka batekin joan ginen, pentsatzen genuelako emakumeentzat arriskutsua izan zitekeela bertako kaleetatik ibiltzea, baina bertan ikusi duguna oso bestelakoa izan da. Bertako jendea oso atsegina da eta kultura ezberdineko jendea elkarrekin bizi da, kale berean burka jantzita zeramaten emakumeak, zapia zeramaten emakumeekin eta gu bezalako turistekin paseatzen ziren normaltasun osoz ”. Bestalde, hona hemen martxoko egitaraua: Martxoak 5: Criadas y señoras filma, Udal Aretoan, 20:00etan. Martxoak 8: Afaria. Martxoak 12: Sukaldaritza tailerra eta dastaketa, Kattagorri Elkartean, 19:30ean. Parte hartzeko martxoaren 10a baino lehen deitu 948604582 telefono zenbakira. Martxoak 22: Helduentzako antzerkia. Virginia Imazen “Consumiendonos” antzezlana. Martxoak 24: Balenciaga Museora bidaia. Donostiara bidaia. Hilabete osoan zehar liburutegian emakumezko literaturari eskainitako txoko bat egongo da.

Hamaika ekimen antolatu dituzte 2013rako Mendukilo Kobetan Neguan zenbait hilabetez itxita egon ondoren, berriz ere bere ateak ireki ditu Mendukilok. Aurten ordea, ohiko eskaintzaz gain, egun bereziak ospatuko dituzte, gaiaren arabera egokitutako bisitekin eta prezio erakargarriekin. Hona hemen hilabete honetako agenda: Martxoak 3 (igandea). Kobazuloen eguna. Anaiartutako 8 kobetan (www.lurpea.com), eguneko bisitetan sarrerak erdi prezioan. Martxoak 13 (asteazkena). 17:00h. Txistu emanaldia – Aralar Musika Eskolako ikasleak (www.aralar.org). Ordubeteko bisitaldian, txistu emanaldi ezberdinak entzuteko aukera izango da. Gonbidapen bidezko sarrera mugatuak.

aketa Angel Urrutia Poesia Lehi gel Urrutia Iturberen Zabalik dago jada An a Lehiaketan lanak omenezko 17. Poesi zortzi urtetik gorako aurkezteko epea. Heme e eta lanak gutxienez edonork parte har dezak nez 600 bertso izan 300 bertso eta gehie suertatzen den lana beharko ditu. Irabazle . Maiatzaren 30ean argitaratu egingo da ak aurkezteko epea. amaituko da poesia lan Mitxausenea Kultur Informazio gehiago Etxean: 948604582.


Birziklatzeari esker landareak indartsuagoak direlako

Fermin Balentzia abeslariak giro ederra jarri zuen.

Musika festa arrakastatsua Astizko aterpetxean

“Zure ondakinek bizitza luzea dute, birzikla itzazu� erakusketa ibiltaria izan da Betelun. Bazenekien 100 kilo hondakin organikorekin 20 edo 30 konpost kilo sortzen direla? Konposta etxean egitearen alde zenbait gaztetxok hondakin organikoekin munstro bat sortu zuten, bere zuhaitz burua fruta hondarrekin eta adarrekin elikatzeko.

Joan den hilaren 16an urteroko Musika festa burutu zen Astitzen. 60 pertsona baino gehiago bildu ziren bazkaritan eta ondoren Fermin Balentziak bere abesti alaiekin goxatu zuen bazkalostea. Gauera arte iraun zuen festak, afal ondoren Oiartzungo Bitartean eta Blent Donostia taldeen kontzertua izan baitzen. Urteak dira Galesko talde bat etortzen dela Euskal Herriko txoko honetara, baina aurten ezinezkoa izan zaie kontzertu hori eskaintzea eta antolatzaileek horren pena pixka bat izan arren ezin hobeki bete zuten aurreikusitakoa.

- 15 -

Mailopek 7.221 euro beharko ditu 2013ari aurre egiteko Joan den hilaren 15ean burutu zen Mailopeko bazkideen urteroko bilera. Bertan besteak beste urteko kontuen berri eman zuten. Aldizkariak dituen diru-sarreren eta gastuen arabera, 7.221 euro bildu beharko ditu aurten abendura bitarte aldizkaria kaleratzen jarraitzeko. Beraz, askotan egin dugun moduan bazkide egiteko gonbidapena egiten dizuegu beste behin. Urteko 40 euroko kuota izaten da ordaindu beharrekoa. Egin zaitez bazkide! Informazio gehiago: mailope@labrit.net edo 638652339.

Eskolako jantokian bazkaltzen duten haurrentzako diru-laguntza Lekunberriko Udalak bere webgunearen bitartez jakinarazi du diruz lagunduko dituela Lekunberrin bertan erroldatuta dauden eta eskolako jantokian bazkaltzera gelditzen diren haurrak. Aurten eguneko euro bana jasoko dute Lekunberriko haurrek jantokiko gastuei aurre egiten laguntzeko.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net


elkARRIZketak: Jordi Garrigo

“Sustraiek ezin izan dute lurrean ainguratu” - 16 -

Joan den hilean egindako euriteek horrelako irudiak utzi dizkigu. Luiziak izan ziren eskualdeko herri askotan. Handiena eta larriena Lezaetako Bentaberri etxearen atzealdean gertatutakoa izan zen. Otsailaren 8an, arratsaldean gertatu zen. Orejatarrak inguruko jendearengatik izan zuten ezbeharraren berri. Izan ere, luizia pinudi batean gertatu zen eta

bertan zeuden zenbait pinu etxearen gainera erori ziren. Maite Mariñelarena: “Teilatuan eragin zituen kalte handienak. AzpirotzLezaetako Kontseiluaren, Larraun bailarako Udalaren, inguruko jendearen eta Lezaetako bertako bizilagunen laguntza jaso dugu eta hemendik eskertu nahi genieke eskainitako laguntza”.


“Naturak ia beti erakutsi eta abisatu egiten gaitu” Jordirengana jo dugu gurean horren ugariak diren luiziak zergatik gertatzen diren ulertzeko. Biologoa da bera, baina lur gaietan aditua da. Egun Nafarroako Unibertsitateko irakaslea da eta izatez kataluniarra den arren, Lekunberrin bizi da. Pareta batek eusten zuen Beteluko zelai hau, euriak guztiz hautsi du. berezia den ezaugarri bat, klima atlantikoa da eta kontuan hartzen badugu inguru dugun arren, oso euritsua, landaretza honetan dagoen geruza geologikoen mediterraneo motakoa da, artadia. maldak erliebearen maldarekin bat Horrek badu bere arrazoia, izan ere zuhaitzek ura lurretik hartzen dute eta lur hori fina, txikia eta harritsua da, horregatik ezin du ura bildu eta egun gutxitan galdu egiten da landaretzaren erabileragatik edo infiltrazioagatik, baina zuhaitzak lehorteetarako egokiegiten duela, sustraiek ezin izaten dute turik egon behar dute. lurrean ainguratu, eusteko pitzadura gutxi daudelako. Zuhaitzek luiziak saihesten laguntzen dutela diote batzuek, hala al da? Intzaren kasuan, lur azpiko ur poltsa Bai egia da, landaretza oso eraginkorra bat izan omen zen demasia horren da higadura eta urak eragindako erruduna. Ba al dugu ur poltsa horiek gainazaleko mugimenduak saihesteko, non dauden jakiteko modurik? baina kasu honetan lur osoa labaintzen “Intzako lurrikara” 1714. urte inguruan gertatu zen, mendiaren zati bat mantso-mantso amildu egin zen. Antza uda euritsu baten ondoren gertatu zen eta 1.500 metro baino gehiago mugitu zen, guztira 526.000 m3 material mugitu ziren. Material guzti hori tuparri gainean gaizki finkaturik zegoen. Kasu honetan, lurrikara hitza lur mugimendu bezala ulertu beharko genuke. Mugimendu mantsoa baina etengabea izan zen eta material guzti horrek Intza herriaren zati bat aurretik eraman zuen. Lurra mugitzeko beste modu bat da hori, askoz ere mantsoagoa baina azken batean ondorio bera duena: Azpirotz eta Lezaeta arteko errepidean pitzadurak agertu dira lur mugimenduen ondorioz. bustitzean materialak jasaten duen

Zein ezaugarri dituzte gure inguruko lurrek? Araxes errekako arroaren geologian, kareharrizko arrokak aurki ditzakegu, horiek nahiko gogorrak dira baina malda handian egonik lurzoru oso finak eta higatzen errazak dira. Agerikoa da, lurzoruak higatzen direnean, bertatik askatutako materiala beste nonbaiten metatu daitekeela. Kolubioi forman metatutako lurrak normalean larreetarako, laborantzarako eta basogintzarako erabili ohi dira. Alubioi forman metatzen direnean berriz, baratze tradizionaletarako erabili ohi ditugu. Lurzoru hauek normalean finak dira, erdian izan ezik, arrailaren barruan lodiak baitira. Bada inguru honetan oso

“Landaretza oso eraginkorra da mugimendua saihesteko”

- 17 -


elkARRIZketa: “Ahal dela inguru egonkorretan eraiki behar da�

karga eta lurzoruaren eta arrokaren artean sortzen den ur xaflak mugimendua eragiten dute. - 18 -

Halakorik berriz gerta liteke? Zoritxarrez bai, baina bere hedadura mugatua da eta batez ere kasu hone-

tan oso mantsoa malda gutxi dagoelako, beraz biztanleentzako ez da oso arriskutsua. Lur mugimenduak saihesteko modurik ba al dago? Harrizko pareten bidez saiatzen gara horrelakoak saihesten, baina arrokaren, lurzoruaren eta uraren indarrak hautsi egiten ditu egitura horiek. Nahiz eta kareharrizko materiala izan, lurraren barrura iragazten den ura azidoa da eta harriak eta porlana jaten du. Hala ere, mugimendu horiek aurreikustea nahiko erraza da, hau da, lurzoruaren formak materialak norantza mugituko diren adierazten digu eta zoritxarrez noizbait mugitu egingo dira. Saihesteko modurik onena halako lekuetan ez eraikitzea da, are gehiago kontuan hartzen badugu lur emankorrak direla eta beraz laborantzarako erabili daitezkeela. Ahal dela, inguru egonkorragoetan eraiki behar da. Zergatik gertatzen dira lur mugimendu gehiago Azpiroztik behera? Maldagatik? Bai, kasu honetan malda eta geologia faktore erabakigarriak dira lurzoruen

“Maldarik ezak mugimendu handiak mugatzen ditu� egonkortasunean. Larraun inguruan, topografia leunagoa da, material geologiko bigunagoak daude, baina horrek ez du esan nahi arazoak ekar ez ditzakeenik, adibidez: geruza buztintsuak agertu litezke eta horiek lurrikarak sor ditzakete lekuan bertan dauden eraikin edo azpiegituretan kalteak eraginez. Maldarik ez izateak ere uraren drainatzea zaildu egiten du eta horrek putzuak sor ditzake laborantza oztopatuz eta uholdeak eraginez. Hala ere, malda handirik ez izateak mugimendu handiak mugatzen ditu. Gomendiorik? Naturak ia beti erakutsi eta abisatu egiten gaitu. Ez diogu teknikari duena baino balio handiagoa eman behar, erabilera arrazionala, maiz tradizionalarekin bat dator, hori izaten da hondamendi naturalak (edo hobeki esanda gizakiek natura ez errespetatzeagatik sortutako hondamendiak) saihesteko neurririk onena.

>> Koldo NuĂąez (Geologian doktorea)

Luiziak, lur biziak Araizko lurrak failez, hau da lurraren barruko hausturez, josita daude. Faila edo haustura horietan ura erraz sartzen da eta non-nahi meta daiteke, Mailoetan gertatu ohi den bezalaxe. Jakina, ez dituzte lurrazpiko urtegiak eratzen, baina ura kopuru handitan metatzen da lurraren azpiko zartadura, haustura, zulo eta hutsune guztietan eta ahuldu egiten du zonaldea azkenean luiziak gertatuz. Azken asteotako prezipitazioak izugarri ugariak izan dira eta gure arroken hausturak eta lurrak urez bete dira. Gizakion jarduerak eta eraikitze-prozesuak egon ez diren

leku gehienetan honek ez du ondoriorik izan, bai, aldiz, guk eraldatutako lurretan. Garrantzitsua izan da noraino jatorrizko oreka ezkutatuta zegoen luiziak gertatu ahal izateko. Esaterako jatorrizko basoetan, artadi eta pagadietan ez da ia luizirik eman, baso hauek ongi eusten baitiote dagoeneko orekan dagoen paisaiari. Jakina baso hauen azpian failak eta hausturak egon badaude eta inoiz bertan ere gerta daitezke luiziak. Aldiz, pinudi eta larre askotan bai gertatu direla luiziak. Ikusgarriena Lezaetakoa izan da baina Betelu, Gaintza, Uztegi, Arribe eta Lizartzan bertan ere egon dira luizi asko pinudietan eta duela gutxi arte pinudi izandako lurretan. Bestalde, mendien maldak mozten dituzten zenbait bidetan ere gertatu dira luiziak, jatorrizko

oreka hautsita baitago. Gainera malda edo aldapa horietako jatorrizko basoa moztu egin denean eta gaur egun larreak baino ez dauden tokietan, lurra erraz betetzen da urez eta zuhaitzen sustrairik ez egotean, luiziak gerta daitezke eta bideak mendian behera erori. Hauxe bera gertatzen ari da Azpirotzeko bidean. Errepidea mugitzen ari da, hausten, dagoeneko aspaldiko luizi eta mugimenduen orbainak dauden tokietan. Geoteknika lan serioak ez badira egiten, laster baino beranduago, errepidea edozein egunetan mendian behera etor daiteke. Hortaz, bai etxeak, bai bideak eraikitzean, ongi egonkortu eta indartu behar ditugu hauen oinarriak eta gertuko inguruak, guk geuk aurretik ahuldu baititugu.


KuxKuxean Izan Zubillaga (Atallu) Otsailaren 27an beteko dituzu 11 urte!! Zeinen azkar doan denbora!!! Zorionak eta oso ondo pasa etxekoekin baita lagunartean antolatuko duzun festan!! Jarraitu beti bezain jator!! Inge, aita eta ama.

Mari Tere Mugerzak (Arribekoa) eta Juan Ignazio Soroak (Uitziarra) dagoeneko 25 urte egin dituzte elkarrekin. ZORIONAK BIKOTE!!

Jesus Altuna, 59 urte. ZORIONAK ATTUNA!! Ongi pasa zore eune eta muxu haundiet etxekoan partez.

Uxue Jauregi Martxoak 6 10 urte Zorionak maitea asko maite zaitugu.

Irune Martxoak 6 Zorionak Irune!!! gure etxeko Goxoki maite horri! Zure gustuko bizkotxo eta txokolate beroaz ospatuko dugu. Aitatxo, amatxo eta Eki単e. Mari Anjeles Martxoak 1 Zorionak!!! Mari Anjeles Uitzira bizitzera joan zinen horri! Eguna onngi onngi pasa dezazula beti bezalako alai, segi horrela urte askuan!! Gaintzako zure lagun batzuk bihotzez...

Alain, Otsailaren 1ean urte bat bete zenuen, eta aitatxok eta amatxok esan nahi dizute: ZORIONAK MORRUSKILLO! Deitu 638652339 / 948210103 telefono zenbakira edo idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara.


a

KULTUR

Nafarroako Bertsolari Txapelketa Bigarren fasean sarturik geroz eta gertuago dute finala

- 20 -

Aurreko alean aurreratu genizuen bezala otsailean zehar Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken-laurdenak jokatu dira, bost guztira. 30 bertsolari aritu dira lehian eta dagoeneko txapelketaren erdigunera iritsita, finalaurrekoetara hemezortzi baino ez dira sailkatu: Eneko Lazkoz, Xabier Silveira, Migel Mari Elosegi “Luze”, Julen Zelaieta, Oskar Estanga, Erika Lagoma, Jon Barberena, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman, Ander Fuentes “Itturri”, Xabi Maia, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Joxema Leitza eta hasieratik sailkatuta zegoen Julio Soto. Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian martxoaren 23an burutuko den final handian hurrengo saioetan sailkatuko diren zortzi ber-

tsolari baino ez dira arituko, saio bakoitzeko onenak eta puntuazio altuena lortzen duten lehenengo bostak.

AGENDA: Martxoak 2, larunbata Atarrabia Kultur Etxea – 17:30 Bertsolariak: Julio Soto, Oskar Estanga, Erika Lagoma, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman eta Joxema Leitza. Martxoak 3, igandea Etxarri Aranatz Kultur Etxea – 17:30 Bertsolariak: Eneko Lazkoz, Xabier Silveira, Jon Barberena, Eneko Fernandez, Ander Fuentes “Itturri” eta Josu Sanjurjo. Martxoak 9, larunbata Elizondo Lur aretoa - 17:30 Bertsolariak: Migel Mari Elosegi “Luze”, Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Xabier Maia eta Saioa Alkaiza. FINALA: Martxoak 23, larunbata

kuttunenak

Nereren

Nere Sotil Buldain Nere Sotil Buldain naiz eta 19 urte ditut. “Nutrición humana y dietética” ikasten ari naiz Iruñean. Karrerako bigarren urtean nabil eta oso gustura ari naiz. Sukaldean ibiltzen naiz oso gustora, batez ere postreak egiten. Lagunekin egotea ere asko gustatzen zait.

Liburuak: "El niño con el pijama de rayas” John Boyne

Diskoak: “A las cinco en el Astoria” La oreja de Van Gogh

Filma: “Planta cuarta” Antonio Mercero

Nire lagun batek gomendatu zidan eta irakurri nuen. Oso istorio gogorra da baina, aldi berean laguntasun handia adierazten du eta hori da gehien bat gustatzen zaidana..

Bestalde esan beharra dago niri musika asko gustatzen zaidala eta beraz ez da erraza gustukoena esatea baina, bat esatekotan ba "La oreja de Van Gogh". Euren lan guztien artean “A las cinco en el Astoria” CD da gehien gustatzen zaidana. CD hau Leire Martinezekin egina da, oso polittak dira abestiak, batez ere maitasun kantak.

Behin eta berriz ikusi dudan filma da. Hau ere film gogorra da baina umore ikutuarekin aldi berean, mutil gazte batzuek minbizia nola sufritzen eta nola gainditzen duten ikus daiteke.


a

KULTUR

Martxoaren 15ean pasako da Korrika Lekunberritik “Eman Euskara elkarri� hori da aurten burutuko den 18. Korrikaren leloa. Martxoaren 14an hasiko da Andoainen eta hilaren 24an amaituko da Baionan. Lekunberritik martxoaren 15ean pasako da goizeko bederatziak laurden gutxitan. Gurean 18. edizio horren aurkezpena egin zuten joan den hilean. Bertan bideoklipa eta Esne Beltza Taldeak egindako abestia aurkeztu eta salgai dauden arropak erakutsi zituzten. Horretarako modelo lanetan aritu ziren bertso eskolako ikasleak, udaleko zenbait ordezkari, Mailope gazte asanbladakoak, hainbat ume eta gaztetxo, familia oso bat, amak eta AEK-kideak. Aurkezpen lanetan Maikrux (Aner Ansorena) aritu zen.

Korrika heldu aurretik hainbat ekitaldi burutzen ari dira Euskal Herrian eta gurean ere Korrikaren aldeko ginkana jokatu zuten Atallun. Bi talde aritu ziren lehian, kamixeta laranjekin Atallu taldea eta granateekin Arribe. Betiko jolasak, Herri kirolak, hainbat trebetasun proba: frutak biltzea, Araizko armarria marraztea, Korrikaren inguruko galderak... eta lekukoaren bila ibili ziren besteak beste. Arribe taldea izan zen irabazlea eta IruĂąean, martxoaren 2an jokatuko den hurrengo fasean parte hartuko dute. Arratsaldean, pilota eskolako ikasleen partiduak jokatu ziren eta ondoren Mailope Aldizkariaren eta Aralar Irratiaren aldeko mus txapelketa izan zen. Eskualdeko ekoizleek oparitutako produktuekin osatutako saski bat ere zozketatu zuten.


elkARRIZketa: Tiriki-trauki dantza taldea

Naiara Igartua eta Garazi Martirena

“Tiriki-trauki, haur txikienen dantza taldea bilakatu da� Badira hamahiru urte Tiriki-trauki dantza taldea sortu zela. Hasiera hartan ikasle asko ziren eta bost talde ezberdinetan entseatzen zuten, egun hamazazpi baino ez dabiltza taldean baina gogotsu biltzen dira ostiralero euskal dantzak ikasteko, Naiara Igartua eta Garazi Martirenarekin.

- 22 -

Nolatan hartu zenuten irakasleen ardura hori? Garazi. Dantza taldea sortu zenean, Maider Goikoetxea ibiltzen zen irakasle lanetan, batzuetan Ainhoa Goikoetxea ere aritzen zen eta Jose Javier Irigoien teknikari eta txistulari lanetan. Gerora Uxue Azpirotz hasi zen irakasle. Niri duela lau urte Uxuek aipatu zidan laguntza behar zutela haur dezente zeudelako eta Laida Zabaletarekin batera hasi nintzen. Gustura hartu nuen ardura hau, haurrekin egotea, irakastea‌gustuko baitut. Naiara. Ni iaz hasi nintzen irakasle lanetan. Garazi lehenagotik zegoen eta berak animatu ninduen. Noiz eta non biltzen zarete? Naiara. Lekunberriko udaletxe ondoko lokalean entseatzen dugu, ostiralero 18:30etik 19:30era. Aurten haur gutxi ditugu, hamazazpi baino ez eta denak talde berean daude. Hiru eta zazpi urte bitarteko haurrak dira, horien artean mutil bakarra dugu. Zuek noiz hasi zineten euskal dantzak ikasten? Garazi. Ni txikitatik hasi nintzen dantzak ikasten Tiriki-trauki dantza taldean, bost edo sei urte izango nituenean. Naiara. Ni ere txikitan hasi nintzen dantza taldean. Emanaldiak eskaintzen dituzue? Garazi. Bai, Larraungo Egunean ikasturte amaierako dantza emanaldia egiten dugu. Bestalde, Sortzen jaialdira ere joan izan gara. Zer da zailena umeekin lan egiterako orduan? Naiara. Aurtengo taldean adin ezberdine-

tako umeak daudenez zaila da erabakitzea zein dantza irakatsi. Garazi. Pazientzia izan behar duzu. Gainera adin ezberdinetako haurrak direnez eta denek batera entseatzen dutenez, jakin behar dugu haurren artean ere, dantzak ikasteko orduan erritmo ezberdinak daudela, eta errespetatu behar direla. Bestalde, ezin gara ordu osoan erabat dantzak entseatzen egon, haurrak nekatu egiten baitira. Horregatik, gorputz mugimenduekin zerikusia duten jolas batzuk tartekatzen ditugu. Dena den, gogotsu hartuz gero, lan erraza da. Jantzi eta materialik baduzue? Jantziak eta materiala baditugu bai. Gu haurrak ginenean Tiriki-trauki dantza taldeak erosi zituen eta orain horretan behintzat ez dugu arazorik. Gurean beste dantza talde bat ere badago, Mailoak. Zergatik bi talde ezberdin denak batu beharrean? Garazi. Hasiera batean Tiriki-trauki dantza taldea besterik ez zegoen. Gerora, Mailoak dantza taldea sortu zen. Hasieran helduei bideratuago zegoen haurrei baino, beraz helduak bertan hasi ziren. Denborarekin Mailoa dantza taldea handitzen joan da eta adin tarte handiagoko dantzariek osatzen dute. Azken batean, Tiriki-trauki dantza taldea haur txikienen dantza taldea bilakatu da. Egia esan, ez legoke gaizki biak elkartzea baina bestetik pena ematen du dantza talde hau desagertzeak. Elkarrizketa hau irakurri ondoren izen ematera animatzen den inor badago, non eman dezake izena? Lehen aipatu dugun bezala, ostiraletan entseatzen dugu. Beraz izena eman nahi izanez gero, bertara joan eta azalduko dizuegu egin beharrekoa. ANIMATUU!!!


LauBURU >>

ZIENTZIA

EKOLOGIA

HEZKU

Amagoia Telletxea

Gure bizitzako uhinak Mailoperako zerbait idazteko eskatu zidatenean jendeak bizian gero eta normalizatuago dituen teknologiekin erlazionatuta beren buruari noizbait zein galdera egin ote dion pentsatzen jarri nintzen. Ea baten batekin asmatu dudan: nola liteke autoan GPSarekin edozein lekutarako bidea jakitea? Eramangarriarekin lanean ari garenean, kableen beharrik gabe munduko edozein herritan zer gertatzen ari den jakin dezakegu denbora errealean, nola? Sakelako telefonoaren funtzionamendua zein da? Zenbat satelite daude espazioan? Nola jakin dezaket auzokidea nire wifiaz baliatzen ari den? Medikutara joaten garenean erresonantzia magnetiko bat egiteko, nolatan lortu dezakete gure gorputzaren atalaren hiru dimentsioko irudia ordenagailuan ebakuntzarik egin behar izan gabe? Horrelako gairen batekin hasi baino lehen ezinbestekoa iruditu zait inguruan ditugun uhinak (ondak) zer diren era sinple batean azaltzen saiatzea. Izan ere, uhinak dira aipatutako teknologien eta beste askoren funtsezko oinarria. Uhin gehienak ez ditugu ikusten ezta sentitzen, baina une oro, edozein lekutan gaudela, gure inguruan ditugu informazioa garraiatzen. Beheko irudian espektro elektromagnetikoa deiturikoa agertzen da marraztuta, gorritik arrosara. Bertan, transmititzen diren uhin mota desberdinak ez ezik, hauek erabiltzen diren arlo desberdinen informazioa ere aurkitu dezakegu.

Labur eta erraz esanda, uhinak definitzen dituzten ezaugarriak bi dira: anplitudea eta frekuentzia. Hauek biak erradiazioa ulertzeko bi kontzeptu (oso) basiko dira. Frekuentzia da uhin motak desberdintzeko erabiltzen dena eta Hertziotan (Hz) neurtzen da. Hertzioak zera esan nahi du: segundo batean zenbat aldiz errepikatzen den uhin bat. Espektro elektromagnetikoan ezkerreko aldean frekuentzia baxueneko uhinak ditugu, Radiofrekuentziak edo Mikrouhinak kasu, eta eskuinerantz mugitzen garen heinean frekuentzia altuagoko uhinak ditugu: Infragorriak, Bisiblea, Ultrabioletak eta frekuentzia goreneko X eta Gamma izpiak hain zuzen. Ez duzuela sinisten uhin hauek guztiak geure bizitzan garrantitsuak direnik? Ezinbestekoak ditugu, uste baino gehiago benetan. Hurrengo batean azalpen gehiago. Ongi izan!


erreportajetxoa >>

Ihote-miote...

Eguna etxez etxe jan eta edanean pasa ondoren iluntzean urtero bezala attezarko erre zuten Arruitzen. Argazkia: Andrea Etxarri

Lekunberri, Betelu, Baraibar, Aldatz eta Arruitzen giro ederrean ospatu dituzte ihoteak. Baraibarren urteak ziren antolatzen ez zituztela eta aurten berreskuratu egin dituzte herriko ihoteak. Gaintza eta Oderitzera martxoaren 2an eta 9an helduko dira (Egitaraua agendan).

Bere karguari uko egin ondoren, Benedikto XVI Aita Santua Betelun ibili da lan bila. Martixa Elkartean ederki ospatu zituzten ihoteak aldaztarrek. Argazkia: Monika Gastesi.


Lekunberriko zenbait gazte zein baino zein dotoreago. Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea

...txerri txar bat hil dute, batek tira, besteak tira, isatsaz gainerakoa jan dute, ziztor, miztor EMAKUNDE!!

Ibarberriko ikasleek tradizioari eutsiz.

Beteluarrek egun ederra pasa zuten eguraldia lagun.

Urte askoren ondoren aurten ihoteak berreskuratu dituzte Baraibarren eta nola gainera, 52 lagun elkartu ziren ostatuan egin zuten bazkarian. Argazkia: Mikel Huarte.


KIROLa Zabalik dago Lekunberriko Legoan izen emateko epea Hilaren 17an, igandea, ospatuko da Arruizko Txikitoren Oroimenezko Lekunberriko Legoa. Berezia izango da aurtengoa, 25 urte beteko baitira Legoa egiten hasi zirenetik. Sei kilometro izango dira egin beharrekoak, Lekunberritik Azpirozko Zia-tarren etxeraino eta buelta. Eguerdiko 12etan hasiko da proba eta hamasei urtetik gorako edonork parte har dezake. Adin horretatik beherakoek goizeko 10:30etan izanen dute euren proba. Informazio gehiago: 948604545 / 649205310. kirolmank@gmail.com helbidean.

- 26 -

Aurrera doa Trinketeko Binakako Pilota Goxua Txapelketa Hamalau bikote dabiltza Trinketeko Binakako Pilota Goxua Txapelketan parte hartzen. Zazpi jardunaldi izango dira guztira eta dagoeneko hirugarrena amaitu dute. Ostiral eta larunbata arratsaldeetan dira partiduak, astebururo zazpina jokatzen dituzte. Final laurdenak apirilaren 6an jokatuko dira, semifinalak 13an eta finala 20an. Informazio gehiago kirolmak.blogspot.com atarian.


“Dopina kirol guztietan dago eta beti egongo da” >> Jose Lorenzo Esteban 2001ean Espainiako Txapelketa irabazi zuen master-30 kategorian, mundu mailako hiru lasterketetan parte hartu du eta aurten berriz ere Espainiako ziklo-kross lasterketako txapeldun izan da master-50 kategorian. Nor da Jose Lorenzo? Aurkeztu zaitez. 50 urte ditut, Atarrabian bizi naiz eta Intersport-Irabian egiten dut lan txirrindularitza sailean. Beteluko Matxinea etxeko Rosa Elizalderekin nago ezkonduta eta bi seme ditut. Txirrindularitza da nire afizio gustukoena, ziklo-krossa bereziki.

eta irabazi egin nuen bai. Gure kategorian, master-50ean, parte hartzea librea da eta ez da beharrezkoa zure federazioak sailkatzea bertan parte hartu ahal izateko. Oker ez banago 50 inguru izan ginen kategoria horretan atera ginenak.

Noiz hasi zinen ziklo-krossean? Gazte nintzela hasi nintzen, Club Ciclista Villavés taldean ibiltzen nintzen orduan. Askotan ikusten nituen ziklokrosseko lasterketak, batez ere nire amaren herrian, Beran.

Maniatikoa al zara oinetakoekin, bizikletekin, elikadurarekin...? Nik bi mania ditut: txapelketetan ez zait ezer berririk estreinatzea gustatzen eta beti kolore oriko zerbait eraman ohi dut.

Orain talderen bateko kide zara edo zure kabuz aritzen zara? Normalean bakarrik entrenatzen naiz, batzuetan entrenamendu saio zehatzik ez badut egin behar, tarteka-tarteka beste norbaitekin gelditzen naiz baina gehienetan bakarrik.

Dopina kirol guztiei lotuta dago baina bereziki txirrindularitzari, ziklo-krossean gertatzen al da dopin kasurik? “Bereziki txirrindularitzan” hori sobran dago, dopina kirolean dago eta beti egongo da. Kirolariei geroz eta kontrol eta azterketa zorrotzagoak egiten dizkiete eta geroz eta zailagoa

Urtean zenbat lasterketatan parte hartzen duzu? Euskadiko txapelketa izaten da lehendabizi eta gero Espainiakoa, mundu mailako txapelketa ere bada baina azkeneko bi urte hauetan Estatu Batuetan burutu da eta ekonomikoki ezinezkoa izan zaigu bertan parte hartzea. Horiez gain, urtean zehar zenbait BTT probatan parte hartzen dut, baina batez ere, aktibo mantentzeko helburuarekin. Asko entrenatzen al zara? Urteko sasoiaren arabera gehiago edo gutxiago entrenatzen dut. Denboraldia uztailaren batean hasten da eta lehenengo hiru hilabeteetan entrenamendu luzeak izaten dira, zenbaitetan lau ordukoak ere izaten dira zikloaren azken txanpan. Urrian lan zehatzarekin hasten naiz eta hortik aurrera bolumena jaitsi eta intentsitatea igo egiten da. Astean bost edo sei egunetan entrenatzen dut. Lasterketak motzak izaten dira, baina oso gogorrak. 30 minutu edo ordubete irauten dute kategoriaren arabera, horregatik bihotza prestatu egin behar da pultsazio maximoetatik gertu lan egiteko. Espainiako ziklo-kross Txapelketa irabazi berri duzu. Bertan parte hartzen zenuen lehen aldia al zen? 1997tik gaur arte ia urtero parte hartu dut txapelketa horretan. Aurten Navian (Asturiasen) burutu zen urtarrilaren 12an

da engainatzea baina beti egongo da norbait diruaren truke edo dena delakoagatik beste alde batera begiratzeko prest. Ez dira kirol guztiak kontrolatzen ezta kirolari guztiei modu berean ere eta hori ez zait justua iruditzen.

- 27 -


LURRAK EMANA inguruko zizak

> Julio Calonge

Kontuz! Hemen dira heriotza eragiten duten lehenengo zizak! baititut udaberri aldera. Hainbestetan aipatu dugun Amanita Phalloides-a bezain hilgarria da. Goazen bada ziza horren ezaugarriak argitzera: Kolore zurikoa da, eraztun txiki eta galkor bat du eta txortenaren Gure zizen artean preziatuenetakoa eta ezagunenetakoa oinarrian koskoa, batzuetan ordea zizaren zati hori lurpedugu perretxikoa baina erne ibili behar dugu ziza ratuta egoten da eta ez da goxo hauek Amanita Vernarekin (Hiltzaile goiztiaikusten. Ziza osoa zuria izan rra) ez nahasteko. Azken hauek heriotza eragin arren ez du gure pedezakete, zorionez zaila da horiek gurean topatzea, rretxikoak duen txorten baina ez da ezinezkoa! lodia, ezta hirin fresko usain Duela hiru urte Zarautzen, Hego Ameriketako paregabe hori ere. Ezinezkoa herritar bat ia hil egin zen oso toxikoa zen espezie da ziza hilgarri honen usaina bat jan zuelako pehautematea, zapore gozoa rretxikoak zirelakoan. eta atsegina du gainera, Zaragozan gibela transberaz janez gero ezerk ez plantatu behar izan liguke hilgarria izan daiteAmanita Vernak koskoa du oinarrian. zioten gizonari eta bizirik keela pentsaraziko. atera arren, ondorio laZizak biltzerako orduan, oso osorik atera behar dira, gero rriak gelditu zaizkio. moztuko duzue sobran dagoen zatia, horrela txortenaren Amanita Verna izan zen oinarrian koskorren bat edo susmagarria izan daitekeen ezbehar larri hori eragin ezaugarriren bat duen edo ez ikusteko aukera izango zuen ziza. Maiatzean duzue. gertatu zen hura, eta Nahastea ezinezkoa den zizak biltzen bazabiltzate, esan bezala gure inguruNiskaloen kasuan esaterako, nahi duzuen bezala bildu ditzazan topatzea oso arraroa kezue, baina gomendagarria izaten da beti osorik ateratzea. den arren, kontuz ibili, Aholku hauek kontuan izanez gero, ezbeharrak saihestuko Txorten finagoa du perretxikoen aldean. nik neuk Sorian ikusi izan digutu. Kontuz ibili!

Pixkanaka hurbiltzen ari da udaberria eta dagoeneko ziza zurien zaleak lehenengo perretxikoak noiz bilduko zain daude.

- 28 -


ZERUAK ESANA

egutegi biodinamikoa > Andoni Tolosa

Martxoa Ilargia denez Lurretik hurbilen duguna, berari erreparatuko diogu lehenik. Martxoaren 11n izango da ilargi berria eta 27an ilargi betea, beraz, hilabete hasieran ilbeheran egongo gara, 11tik aurrera ilgoran eta 27tik aurrera berriro ilbeheran. Otsailerako aipatu genuen moduan, beste gauza bat da, ilargiak Lurrarekiko duen posizioa. Martxoaren 1etik 5era eta 19tik 31ra, ilargia lurrera hurbiltzen ari da, beherantz ari dela esango dugu, eta ondorioz, landareen izerdia ere lurrerantz doa, eta egun hauek aproposak dira landatzeko, inausteko edo ongarria zabaltzeko esate baterako. Aldiz, martxoaren 6 eta 18 artean, ilargia lurretik urruntzen ari da, gorantz egiten ari dela esango dugu, landareen izerdia ere lurretik gorantz doa, eta egun hauek aproposak izan daitezke haziak ereiteko edo txertaketak egiteko esate baterako. Halere, lan bakoitzaren barruan, egun batzuk egokiagoak dira beste batzuk baino, hau da, zerbait erein edo landatu behar badugu zer landare mota den erreparatu behar diogu. Horrela, egutegiko egun bakoitzean landarearen atal baten izena agertzen da. Taula honetan landareen atal hori aipatzen denean zein landareri buruz ari garen laburtzen da. Martxoan ere, negutegi txiki bat izanez gero, udaberrirako landareen haziak ereiten jarraituko dugu, edo eguraldiak lagun, kanpoan ere ereiten hasi gaitezke, patata esate bate-

Hostoa Sustraia Lorea Fruitua

rako, letxugak,... Patatak aipatu ditugunez, patata ereiteko, martxoaren 17a aukeratuko nuke. Tomateak ereiteko aldiz, 15a edo 16 arratsaldea aproposak dira. Inausketak egiteko ere, martxoa oso garai aproposa da, izerdia nahiko geldi dago oraindik eta gutxiago sufrituko du landareak, eta ilargia beherantz doanean egiten badugu azkarrago sendatuko zaizkio zauriak. Sagarrondo bat inausi nahi badugu, martxoaren 24a izan daiteke aproposa nahiz eta berandu xamar den. Belar txarren bat galtzea nahi badugu, martxoaren 5a arratsaldez, 22a, 25a, 29a eta 31a aproposak dira.

Hostoa

11 Lorea

18 Sustraia

25

1

2

8

9

15

16

Sustraia 14:00 Lorea

MARTXOA 4

Letxuga, eskarola, zerba, porrua, aza, perrexila, belar usaindunak,... Patata, azenarioa, arbia, tipula, baratxuria, erremolatxa, ... Brokolia, eta apaingarri modura erabiltzen ditugun lore guztiak. Fruta-arbolak, tomateak, lekak, babak, artoa, kalabaza, kalabazina,...

5

Hostoa 12:00

12 Hostoa

19 Sustraia

26

Sustraia

6 Fruitua

13:00

13 Hostoa

20 Lorea

27

Sustraia

7 Lorea 11:00 Fruitua

14 Hostoa

21

Sustraia

Fruitua

22

Lorea

28

Lorea 13:00 Sustraia

Lorea

Sustraia

Fruitua

23 Hostoa

29

30

3

Lorea

10

Lorea

17 Sustraia

24 Fruitua

31

Lorea

Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati. Agertzen den egunetan landare bati mesede egitea nahi bada, ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietan egin behar da egin behar dena, moztu, edo atera, ... Ilargi berria Ilargi betea

- 29 -


ekinarenEKINEZ >> Sastraka auto 4x4 Afizioa ofizio Lau urte daramatza zabalik Sastraka auto 4x4 automobil tailerrak Lekunberriko industrialdean. Aspalditik zuten zaletasuna ogibide bilakatu dute Iñigo Garciak eta Iñigo Ruizek. Nolatan animatu zineten 4x4an berezitutako tailer bat irekitzera? Iñigo G.- Tailerra jartzearen ideia nik dudan afiziotik sortu zen. Urtebete neraman langabezian eta pentsatu nuen orduan zela probatzeko momentua, -gaztea naiz eta gaizki ateraz gero ere emango diot buelta!- esaten nion nire buruari eta horrela animatu nintzen.

- 30 -

Bi langile baino ez zarete ibiltzen? Iñigo G.- Bai, nik 2009an ireki nuen tailerra eta Iñigo duela urtebete hasi zen. Bera aspalditik ezagutzen nuen, lagunak ginen eta noizbehinka laguntzera ere etortzen zen. Oso ongi moldatzen gara berak mekanika ikasi zuen eta nik ez dakizkidan gauzak berak irakasten dit eta baita alderantziz ere.

bazen Sastraka auto 4x4 behar zuela izan. Eta zer moduz doakizue? Iñigo G.- Oso ongi, pozik gaude. Lehendabiziko urtean bakarrik nenbilen lanean eta beti kostatzen da martxa hartzea, gainera, zure kontutik lan egin eta enpresa aurrera eramatea ez da erraza izaten, zu zara nagusia eta ematen duena baino erantzukizun gehiago daude. Iñigo R.- 4x4ko prestaketekin bete betean gabiltza. Kontuan hartu behar da Euskal Herrian ez daudela horretara dedikatzen diren tailer asko eta horrek guri onurak ekarri dizkigu. Zein zerbitzu eskaintzen dituzue? Iñigo R.- Mekanika orokorra, elektrizitatea eta prestaketak egiten ditugu. Egia da 4x4ko prestaketetan gaudela espezializatuta eta horregatik askok uste dute ez ditugula bestelako autoen errebisioak egiten. Bestalde, rallyetarako autoak ere prestatzen ditugu. Nongo bezeroak dituzue? Iñigo R.- Mekanika orokorra egitera batez ere inguruko jendea etortzen zaigu eta 4x4-ko prestaketak egitera kanpotik etortzen zaizkigu gehienak, Errioxatik, Lizarratik...

Sastraka auto 4x4 du izena, nondik izen hori? Iñigo G.- Lehen ni goitiberatan ibiltzen nintzen eta txapelketa horietan izen emateko erabaki genuen Sastraka jartzea eta gerora 4x4ko talde bat sortu genuenean ere izen bera erabili genuen, beraz argi nuen hau tailerra izango

Krisiaren eragina ez da zuenera iritsi? Iñigo R.- Kaleko autoekin nabaritzen da jendea estu dabilela, edozein gauza dutela ere presupuestoa eskatzen dute, gurpil merkeenaren bila etortzen dira etab. Prestaketetan ez da nabaritzen, azken batean kapritxoz egiten den gauza bat da. Bakoitzak ahal duen neurrian baina 4x4ko bezeroak nor-

Eskaintza berezia

malean argi izaten du zer nahi duen, eta tailerrera etortzerako jada badaki zein markako gurpilak jarriko dizkion esaterako, finagoa dela esan liteke. Txapelketetan parte hartzeak ere balioko dizue zuen tailerra ezagutzera emateko ezta? Iñigo G.- Noski, azken batean hor dago gure erakusleihoa.

Hurrengo hitzordua Calamochan! Astea tailerrean eman eta gero asteburuetan maiz joaten dira 4x4-ko ibilgailuen trial eta kontzentrazioetara. Martxoaren 8, 9 eta 10ean Calamochara joatekoa da Sastraka taldea. Zazpigarren aldia da aurtengoa eta denetarik dute antolatuta: jarduerak, jokoak... Aurten lehen aldiz Sastraka auto 4x4 enpresa egitarauko jardueretako baten babesle nagusia izango da.


kontuTXIKIAK martxoa 2 2

Lekunberri: Layo Raser taldearen kontzertua, Kantinan 22:00etan.

3

Betelu: Nafarroako Kirol Jolasetako jardunaldia herri kirol modalitatean.

3

Astitz: Kobazuloen III. eguna: Mendukiloko kobazuloetan sarrera prezio erdian eta bisita bereziak. Familiendako bisitak euskeraz 11etan. Helduendako bisita euskaraz 13etan. Izen ematea ezin bestekoa da.

7

Deialdi orokorra: 20:00-20:30 Autopista Elektrikoaren aurkako itzaltzea.

9

Oderitz: Ihoteak. Afaria Juanluzenea Sagardotegian eta ondoren dantzaldia gaztetxean.

10

Lekunberri: Korrika kantu poteoa, goizeko 12:00etan herriko plazan.

12

Lekunberri: Sukaldaritza tailerra eta dastaketa Kattagorri Elkartean, 19:30tan.

13 15

agenda

Gaintza: Ihoteak. 11:00etan PUSKABILTZA herri guztian zehar trikitilariekin. 21:00etan HERRI AFARIA Sonbelu Elkartean. Ondoren, DJ TXOKOren emanaldia.

Astitz: 17.00etan Aralar Musika Eskolako ikasleen txistu emanaldia Mendukilo kobazuloetan. Izen ematea ezinbestekoa da. 07:30etan Larraunek Korrikako lekukoa hartuko du Irurtzunen. Mugirotik barrena, Lekunberrira iritsiko da eta handik Etxarri eta Aldatz zeharkatuko ditu Basaburuako bidea hartuz. 15:30etan Korrika txiki ospatuko du Ibarberri eskolak.

15

Astizko Aterpetxea: Bertso afaria Bertso Korrika ekimena Larraunen. Txartelak salgai Elostan, Astitz-ko aterpetxean, Mitxausenean eta AEK-n

17

Lekunberri: Arruizko Txikitoren omenezko Legoa. Irteera 12:00.

22

Lekunberri: Helduentzako antzerkia. Virginia Imazen “Consumiéndonos” antzezlana.

22

Betelu: Araxes eskolak Korrika Txikia egingo dute.

29

Lekunberri: Aste Santuko Abesbatzaren Kontzertua. Parrokian 20:00tan.

merkatu txikia SALGAI

-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10, Telefonoa: 653 801 628 -Sua egiteko egurra Interesatuek, deitu: 659 836 561 -Etxea Uztegin. 605 712 848 1.200m lauez inguratua, 200.000 €. -Etxea Uztegin Bizitzeko moduan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657 709 722. Saioa -Pisu berria Betelun alokatzeko ere. Garajea eta igogailua. T. 629 403 220 -ARESOn Sastizar BaserriaLandetxea. 25.000 m2 lurrekin. Telefonoa 649 707 584 -Motoa salgai. Gas Gas 250 enduro 2006koa. Telefonoa: 679 648 861 Markos. -Baba gorriak eta intxaurrak Telefonoa:606 375 855 Mikel -Akazea motako esolak saltzen dira. Barruti/hesiak ixteko. 646 524 796 (Peio) -3 plantako etxea lursailarekin salgai. 35 milio pezeta. 638 07 13 71 Gotzon. - Pisua salgai Lekunberrin, egoera oso onean.Deitu 636827846 -Ford Mondeo markako kotxea salgai, 2008ko modeloa. 618619664 (Xabi)

ALOKATU

-Pisukidea behar dut. Albisualdea kalean, Lekunberrin. 676 507 340 (Verónica) -Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzke eskualde honetan. Nire telefono zenbakia: 948 063 222 (Jonathan) -Lekunberrin, igogailua duen pisua alokairuan edota salgai. 667 797 904 (Iñigo) -Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua. Telefonoa: 629 403 220 LAN BILA

-Umeak zaintzen ditut. Esperientzia daukat. Interesatzen bazaizu, dei nazazu: 948 507 364 (Àngels) -Ikasgaiak erreforzatzeko klase partikularrak ematen ditut LHko eta DBH 1eko eta DBH 2ko ikasleei zuzenduta.Interasa baduzu, dei nazazu:948 507 364 (Àngels) TRUKAKETA

-500 litro eduki duen izozkailu bat daukat. Toki falta ordea. Txikiagoa den izotzgailu batekin trukatuko nuke. Oso egoera onean dago. Doan. Deitu 639 861 257 ( Ane)

EROSI

-Araitzen edo Larraunen borda lursailarekin Deitu: 606 695 297 (Nerea) 679 631 725 (Aitor)

-Belarra mozteko diskoa erosten da. Harremanetarako 679 092 896

Guardiako farmaziak Martxoaren 1etik 3ra Beteluko C.A. Carrillo Irurtzungo Mutiloa

Martxoaren 18tik 24ra Lekunberriko M.A. Azpiroz

Martxoaren 25etik 31ra Martxoaren 4tik 10era Leitzako O. Erviti Leitzako T. Plaza, E. Arrupea Martxoaren 11tik 17ra Arribeko A. Garmendia Irurtzungo M. Gastearena


Sagardo denboraldi bete-betean gaude, etorri eta dasta ezazu nafar sagardoa! Eta orain aprobetxatu eskualdeak eskaintzen dizun landaetxeen eta ekintzen aukera zabala. Etorri txotx egitera! Interesguneak: www.viaverdeplazaolanaturbidea.blogspot.com www.mendukilo.com www.aralarurbasa.com www.casasruralesnavarra.com

Aralar-Urbasa elkarteko landetxeen eskaintza berezia!! Bertan lo eginda 4 ₏ko deskontua sagardotegiko menuan:

Beteluko Turismo Bulegoa Telefono zenbakia: 948513026 / 696111460 Xux12leibe@hotmail.com

Martitxonea (Aldatz)

Lekunberriko Turismo Bulegoa Telefono zenbakia: 948507204 Oit.lekunberri@navarra.es

Ibarneko Borda (Beruete)

Juanluzenea (Oderitz) Larraun (Iribas) Behetxonea (Beruete) Toki Alai (Lekunberri)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Mailope 2013 martxoa by Mailope Elkartea - Issuu