202. zkia. - 2013ko apirila
LAUBURUA: Beira ala kristala? KUTTUNENAK: Shandra Zabaleta KUXKUXEAN: Zorion agurrak KULTURA: Bertsolari Txapelketaren finala BATZARRE: Sukaldaritza tailerra ZERUAK ESANA: Apirila
Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria
Eskutik eskura Korrika Jolanda Areitio
7PEKAtu
Goizean goiz pasa zen 18. Korrika nagusia Mugiro, Lekunberri, Etxarri eta Aldaztik. Eskolako ikasleek euren Korrika Txiki berezian egin zuten euskararen alde Lekunberriko kaleetan zehar.
MAILOPEtxiki hieroglifikoa:
+
z
Bagoaz, bagoaz pixkanaka asmatzen... Azken aleko erantzun zuzen SUHILTZAILEA zen. Fin zabiltzate! Ea honako hau asmatzen duzuen. -2-
z
z
z
+
Gure herriko frontoian jolastera goazenean zer ezin dugu ahaztu? Erantzuna:
Hona hemen saridunak: -Ttalo artzain-txakurra: Oier Izagirre (Gaintza). -Non zaude ilargi?: Ane Irazu (Atallu). -Ipurtargien festa: Laiene izagirre (Gaintza). -Enara ttipia: Izei Go単i (Errazkin). Animatu eta bidali zure erantzuna eta izen-abizenak mailope@labrit.net-era apirilaren 15a baino lehen. Haurrentzako liburuen zozketan sartuko zaitugu.
M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437
04> Iritzia 08> Luze: Koldo Nu単ez-Betelu 09> Zabal: I単aki Usabiaga
10 > Eguneko Zentrora joateko diru laguntzak
Lekunberri eta Larraungo Udalek diru laguntzak atera berri dituzte Eguneko Zentroko erabiltzaileentzat. Gainera orain zure beharretara egokitutako ordutegi askea eskaintzen dute. Kalitatezko zahartzaroaren aldeko apustua egin dute udalek.
14> Batzarre 16> Elkarrizketa Nagusia: Denonartean Argitaletxea
22 > Pilota eskolak Betelu eta Lekunberriko pilota eskolako irakaslearekin izan gara. Bera I単igo Arozena da, Ibarrakoa. Astean behin biltzen dira bai Lekunberrin eta baita Betelun ere.
-3-
23> Lauburua: Aitziber Eleta 24> Erreportajetxoa: 18. Korrika
26 > Legoaren mende laurdena 25 urte bete ditu Arruizko Txikitoren Omenezko Legoak. Aurten lasterketa berezia izanik, Larraungo korrikalarien inguruko erakusketa eta mahai-ingurua izan da ohiko lasterketaz gainera.
28> Lurrak emana: Mongi hilgarria 29> Zeruak esana 30> Ekinaren ekinez: Errexil Borda landetxea 31> Kontu Txikiak
Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Ainhoa Lertxundi, Ainara Goikoetxea, Kirol Mankomunitatea, Aner Ansorena, Egoitz Garro, Osasuna Fundazioa, Alberto Elosegi, Natalia Azkona eta Julio Calonge. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 - mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, TIRADA: 1.600 ale. kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.
(H)iriTZIA Zer da errezeta elektronikoa (R.E.)
-4-
Guztiok gara oraindik nahiko berriak, farmazietan botikak eskuratzeko ezarri duten azken moduarekin: Errezeta Elektronikoa (R.E.). Asko dira denbora murritzean eman diren berrikuntzak. Lehenengo “kopagoa” inposatu ziguten, hau da: erretiratuak zirelako edota haien diru sarrerak edota gaixotasunek horrela zehazten zutelako, lehen botikengatik ordaindu behar ez zutenei, ordainaraztea, ordainketa hauetan kategoria ezberdinak ezartzen badira ere, langileen urteko diru sarreren arabera. Esan ziguten ere, erretiratuak zeuden pertsonentzat, gehiengo diru kantitate bat badela ordaindu beharrekoa hilean eta hau pasatzen bada, itzuli egingo dela ezberdintasuna. Hori gauzatzen ari da. 2012 ko uztaila, abuztua eta irailari dagokionez, horrela egokitzen zaionari egin zaizkio diru itzulketak. Ikusten denez, atzerapenarekin dabiltza baina gutxika-gutxika argitzen doa dena. Berrikuntzak amaitu zirela uste zenean, hemen datozkigu Errezeta Elektronikoarekin eta guztiok galdera bera egin dugu: Zer da hau? Nola joango naiz farmaziara ezer gabe? Zer esango dut farmazian?.... Apur bat argitzen saiatuko gara, nahiz eta denok badakigun zerbait gai honen inguruan. Errezeta Elektronikoa, medikua eta farmazien artean gertatzen den komunikazio modu berria dugu, elektronika bidez. Medikuak erabakitzen du zer hartu behar duten gaixoak eta programa informatikoan sartu ondoren, gaixoak Nafarroan kokatua dagoen EDOZEIN FARMAZIATAN osasun txartela erakutsi ondoren, behar dituen botikak hartu ditzake eta soilik behar dituen horiek. Tratamendu kronikoetan ez da beharrezkoa medikuarengana joatea botikak behar diren aldiro; programa informatiko hau prestatua dago, botika hauen beharra azaltzen delarik, aurrez hartu direnak amaitzera doazenean, berriz ere famaziatik erretiratzeko. Ez badira botikak jasotzen, ez dago arazorik, denbora tarte luzea baitago horretarako. Beharrezkoa da azpimarratzea, farmazia guztiek eskaintzen dutela zerbitzu hau eta botikak Nafarroako edozein farmaziatan hartu daitezke eta ez derrigorrez beti berean. Gaixo bakoitzaren inguruko informazioa ematen dutena, osasun txartelak duen zenbakia da. Inork ezin gaitu behartu botikak farmazia konkretu batean hartzea,
horrek gaixoaren erabaki askatasuna mugatuko bailuke. Abantailak ere baditu: garrantzitsua da, gure osasunean nobedaderik ez bada, medikutara joan behar izanik gabe, botikak hartu ditzakegula. Zuzenean farmaziara noa eta hurren arte! Egia da ere, ordenagailuaren beharra dugula eta hau batzuetan nahiko motela dela eta itxaron unea luzatzen dela baina esperantza dugu, laster hau ere konponduko dela. A. Carrillo
Zazpi espainiar motak 1904a zen, eta Ramón María del Valle-Inclán galiziarrak, Nuevo Café de Levante kafetegian sortu zuen hizketaldia, gauetan irakiten jartzen zen, 98ko Belaunaldiko intelektual hoberentsuen eta artista entzutetsuenekin, besteak beste, Ignazio Zuloaga, Gutiérrez Solana, Santiago Rusiñol, Mateo Inurria, Chicharro, Beltrán Masses edota Rafael Penagos. Eta 1904ko maiatzaren 13ko ilunabar-gau hartan, Pio Baroja izan zen bertan zeuden guztiak zur eta lur utzi zituena. Zeren eta, espainiarrez eta espainiar mota ezberdinez hitz egiten ari zirenean, euskal eleberrigileak denak ahoa bete hortzekin utzi baitzituen, honako hauxe esan zuenean: Egia esanda, Espainian zazpi espainiar mota daude… bai, zazpi bekatu nagusiak bezala, alegia: 1. Ez dakitenak; 2. Jakin nahi ez dutenak; 3. Jakinduria gorrotatzen dutenak; 4. Ez jakiteagatik sufritzen dutenak; 5. Jakintsu plantak egiten dituztenak; 6. Jakintzarik gabe arrakasta lortzen dutenak, eta 7. Ezjakinei esker bizi direnak. Azkeneko hauek beren buruari politikari esaten diote, eta, batzuetan, baita intelektual ere. Xanti Begiristain Madotz, Iruñea.
Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era
iragarkiTauLA LARRAUNGO UDALAK ONARTU DU: -3 Mugak Batera Plataformaren mozioa. UPrS-a (Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala) errefusatu egiten dugu, udal autonomiaren kontrako eraso zuzena delako. Eta martxoaren 16an, Altsasun "No a la imposici贸n de la incineraci贸n en Portland. Herritarron hitza errespetatu" lelopean egindako manifestazioarekin bat egiten du. -Premiazko ikerketa batzordea sortzeko eskatzea. Larraungo Udalak, Nafarroako Kutxa hondamendira eta desagerpenera eraman denez, Nafarroako gizarteak Kutxan gertatutako guztia ezagutu dezan eta ardura politikoak edota bestelako ardura guztiak argi daitezen, Nafarroako Parlamentuari CANen inguruko premiazko Ikerketa Batzorde bat sortzea eskatzea. -Pisu tutelatuen proiektuari buruzko mozioa. Gizarte Zerbitzuko Mankomunitateari txosten bat egin dezan eskatuko zaio, bertan ondorengo bi gaiak agertu beharko dira: Proiektu honen inguruan inkesta edo ikerketa soziologikorik egin ote den alde batetik eta Larraungo herritarren artean, zenbat pertsona izango liratekeen pisu hauetan sartzeko modukoak bestetik. -2013ko martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta: 2013 ko aurrekontuetan sortu berri dugun berdintasunerako diru poltsa, kudeatzea. Berdintasunerako politika publikoak garatzea, politika horien eskura aurrekontu eta teknikari egokiak jarriz. Programak eta proiektuak aztertu, garatu eta ebaluatzerakoan udalaren gobernu-ekintza orok genero-ikuspegia kontuan hartzeko neurriak bultzatuz. Emakumeen elkarteekiko eta mugimendu feministarekiko elkarrizketa politikoa indartuz. Indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko politikak eta berdintasunerako politikak etengabe uztartuz. -197/2006 Doktrina. Zigor gehigarriaren ankerkeria. Nazioarteko giza eskubideen legea aplikatuz, 197/2006 doktrina aplikatu zaien euskal preso guztiak berehalakoan aske uzteko eskatzen dugu. Euskal Herrian bizi dugun itxaropen eta konponbide aukeraren aurrean, euskal presoen aurkako salbuespeneko legeria bertan behera uzteko eskatzen du udal honek. -Saharar Errepublika Demokratikoaren Aldeko Mozioa. Besteak beste SALATZEA Mendabaldeko Saharan behin eta berriz gertatzen diren giza eskubideen urraketa guztiak. Eta ELKARTASUNA AGERTZEA Sahararrei eta Fronte Polisarioko agintariei.
-5-
7PEKAtugaldera 1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat? Neguan, hotza egiten duenean, goizean ohetik jaikitzeak. 2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso? Harropuzkeriaz jokatzen duten pertsonek. 3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur? Kontzertu on batean sortzen den magiak. 4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi? Munduari begira: gizarte baloreak era bat aldatzea; Euskal Herriari begira: sartuta gauden korapilo hau askatzea.
5. Inbidia: zerk ematen dizu inbidia? Arrano bat, miru bat hegan ikusteak ematen dit inbidia, haren askatasuna eta segurantzak. 6. Luxuria: zerk jartzen zaitu berobero? Ipiarreri egin beharreko galdera...
Jolanda Areitio Beteluko Zinegotzia
7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu oilar? Semeak harrotzen nau, ikusteak zer-nolako pertsona ari den bihurtzen, hezten.
-6-
NAFARROAKO HERRI KIROL JOKOEN BIGARREN JARDUNALDIA Sokatiran, txingak altxatuz, egurra zerratzen... indartsu aritu ziren taldeak. Joan den hilean Beteluko frontoian ospatu zen Nafarroako Herri Kirol Jokoen bigarren kanporaketa. Guztira lau jardunaldi burutuko dira eta ondoren finala izanen da. Sailkapena http://kirolmank.blogspot.com helbidean.
AISIALDIRAKO BARATZEAK Apirilaren 4an osteguna, arratsaldeko zazpietan Aisialdiko Baratzeak ekimenaren berri emango dute Lekunberriko Udaletxean. Herri-lurrak herritarrek eurek aprobetxatzeko aukera bat da.
RUBEN SARALEGI GARAILE BERE LEHEN APUSTUAN Xabier Mindegiaren kontra izan da Ruben Saralegik egindako lehen aizkora apustua eta oraingoz bakarra. Biak larri ibili baziren ere, azkenean Rubenek 34 segundoko aldea atera zion Labaiengoari. Hamar kanaerdiko eta bi oinbiko moztea zen eguneko helburua. 3.000 euro irabazi zituen Rubenek. ZORIONAK!
elKArrimokoKA Barcina eta Barcenas nor baino nor Aupa Mikel! Normalean gaia aukeratzeko ez naiz batere iaioa eta izan dugun azken hilabete hauetan gertatutakoarekin zailagoa egin zait oraindik, astetik astera bitxikeria berriren bat gertatu delako. Zuk aipatutako Korrika etorri zitzaigun eta baita lasterka joan ere… Chavez jauna ere joan zen eta mundu mailako politikan saltsa interesgarria sortzen zuen gutxietakoa (eta bide batez Estatu Mikel Lasarte Batuei koloreak ateratzeko gai zen bakarretakoa) desagertu zen. Sentimendu kontrajarriak sortzeko gaitasuna zuen tipoa eta santu bat izan gabe ezin ukatu jendearen bozkaz lortu zuela estatuko buru izatea, pobrezia maila handian gutxituz Venezuelan, hezkuntza sustatuz eta beste mila zerbitzu. Hala ere, hemengo zenbait albistegietan diktaduratzat hartua zen Venezuelako gobernua. Espainiako estatu burua den erregeak bere kargua Franco diktadoreak izendatua lortu zuen eta demokrazia da hemengoa…
“Barcinak berriro bere partidu barruko hauteskundetan garaile” Ratzinger (Z) Aita Santuak bere kargua ere uzten zuela eta izugarrizko ikusmira sortu zen. Ordezkatzeko eta berriro ere horrelako saltsarik ez izateko, hurrengo Aita Santua espainiar beharko zukeela izan aipatu zen, espainolak (politikariak behintzat) ez baitute sekula dimititzen… Azkenean espainolez hitz egiten duen argentinarra aukeratua ordezkatzeko, emakumeen ezagutza sakona duena gainera: “Emakumeak naturalki ezgaiak dira kargu politikoentzako” bai naturaren orden naturala bai idatziak erakusten omen dute emakumea gizonarentzako laguntza bat besterik ez dela… Franciscok dixit. Eta inondik inora, ez Korrika, ez lasterka joaten ez direnak gure politikari kutun, maitatu eta ustelak dira… Barcinak berriro bere partidu barruko hauteskundetan garaile, larri, baina garaile. Eta hau kobratutako dieten inguruko berriak jakin direlarik! Wyomin handiak ezingo zuen hobeto laburtu: Nafarroako lehendakaria den Barcinak orduko hiru mila euroko dietak kobratzen zituen ezer ez egiteagatik (CAN), baita sei mila eurokoak bileretara ez joateagatik (VINSA), gero aurrekontutan ehun eta laurogeita hamar miloi euro moztu behar zituela eta dietak kentzea erabaki zuen (hori bai aurretik dieta bikoitza bat kobratuz) eta gero konpentsatzeko dieten galera, soldata ehuneko hogeita hama rra igo egin zion bere buruari. Honekin nahiko ez eta kobratutakoak kisuskil batek kobratzen zuenarekin alderatu… Barcenas honen aldean txapuzero bat dela pentsatzen hasia naiz.
Aupa Tokaio! Ideiaz beteta zatoz oraingoan eh! Zoritxarrez fruta guztiak usteldurik jarraitzen dute mazedonia mingots honetan. Ze kasualitatea mazedonia berpizteko genuen elementu nagusia bat-batean joan izana fruten zerura ez? Agian zuku gehiegi edan dut eta txoratzen hasia nago… Gero, Mahatsak ditugu. Bai Mikel, mahatsak, ongi irakurri duzu. Elizetan egoten den ardo hori egiteko erabiltzen ditugun mahatsak Mikel Alvarez hain zuzen ere. Itxuraz eta zaporez gozoak izaten direnak, baina barru barruan usteldurik jarraitzen dutenak. Loiolako euskaldun batek sortu omen zuen orain dela gutxi aukeratu duten mahats berri horren taldea. “Jesuitak” askoei entzunak eta gainera, ezagunak egingo zaizkizue. Aukeratu berri duten mahats hori gure Euskal Herriarekiko hainbat lotura dituela pentsatuko duzue, baina ez gaitezen engainatu: etxekoa ere txarra bada, etxekoa borrokatu eta irauli dezagun. Azkenik, Iruña aldeko txorizoa daukagu, edo hobeto esanda, txorizoak ditugu, asko dira eta. Nahiz eta frutak ez izan, mazedonia honetan oso ondo konbinatzen dira beste fruta ustelekin. Dietak gora eta dietak behera… Gaurko artikuluak gastronomiarekin zerikusia izaten bukatuko duela pentsatzen jarria nago, Mikel. Baina gure frutatxo, zuku, txorizo eta dieta maiteak ipuintxo moduko batetatik atera ditudan arren, irudikatzen duten errealitatea erabat gordina, hutsa eta latza da. Hala ere, ipuintxoek ere gauzak erakusten dizkigute eta horien artean, honako hau dago: onak eta txarrak daudela, zintzoak eta gaiztoak, zapalduak eta zapaltzaileak. Gainera, gehienetan, zapalduta bizi diren horiek ateratzen dira aurrera! Beraz, har ditzagun fruta ustel eta txorizo horiak eta bota ditzagun pikutara! Ez gaitezen engainatu, fruta guztiak ez dira beharrezkoak mazedonia on bat egiteko, eta are gutxiago ustelduta dauden horiek! Ez ditugu behar! Amaitzeko, hitz dezagun termino errealetan: ez al dugu Barcenas Nafarroako gobernutik kanpo ikusi nahi eta Barcinaren diruz betetako gutun famatu horiek herriarentzat eman nahi? Edo alderantziz zen? Bueno, Barcina, Barcenas… ez dago diferentzia askorik, ezta?
-7-
Koldo Nuñez-Betelu
LUZE
Laguntzaren beharra
-8-
Begoñak deitu zidan bere etxea aztertzera joateko. Ez da ongi sentitzen eta sumatzen du etxean ohartzen ez den zerbait dagoela, agian kaltegarria. Dagoeneko gaixo dago Begoña eta zaindu nahi du bere burua ahalik eta hobetoen. Dieta makrobiotikoa, kirol pixkat, Reiki,... eta etxeko energiak. Arrazoia du eta etxea aztertzean adineko emakume baten energia agertu da. Amona da eta bere ama pontekoa edo ama besoetakoa zen. Begoña gazte zenean hil zen amona eta asko maite zuten elkar. Begoñak ezin izan zuen amonaren heriotza onartu eta dolua oraindik egin gabe dauka. Azaldu diot nola egin urratsez urrats eta horrela eginez gero, bere buruak ere bakea aurkituko du. Mikelek deitu zidan aurreko astean baserria ikustera joateko. Bi ume ditu, sei urteko Ane eta hiru urteko Aitor. Ane beti beldur da oheratzerakoan eta amarekin ez bada ez du ohera joan nahi. Ane loak hartu arte, ama ondoan egon behar du neskatoa ikara ez dadin. Etxea aztertzean bi energia agertu dira, batetik jaio ez den batena eta, bestetik, aitaren aldeko amona batena, azken hau Aneren ohearen ondoan. Amak aitortzen dit Ane jaio aurretik abortua izan zuela eta umeek badakitela. Anek, gainera, izen eta guzti jarri dio, Itsaso, eta inguruan ikusiko balu bezala hitz egiten du Itsasori buruz. Anek amona ere aipatzen du maiz. Antza biak ikusi edo sumatzen ditu. Familia honi ere, azaldu diot zer egin energia hauei bidea emateko. Elenak deitu dit beste batean, bost
hilabeteko ume txikiak ia jaio denetik osasun arazoak izan dituelako, batez ere bronkiolitisa eta etengabeko katarroak. Etxe osoan emakume baten energia sumatzen da, are indartsuago gurasoen logelan. Hantxe dago, emakume heldu baina gazte batena. Izeba Mirentxurena da, Elenaren
“Ez dugu zertan gaixorik egon laguntza eskatzeko” amabitxia hain zuzen ere. Bere buruaz beste egin zuen oraindik Elena oso gazte zela. Biek lotura handia zuten
baina Elenak ezin izan zion agurrik egin. Gainera Mirentxuren heriotzaren urteurrenean jaiotzeko zen Elenaren umetxoa, berriro erakutsiz bien arteko lotura. Familia Konstelazio batean landu zuen hau Elenak eta orain agurra egitea baino ez zaio falta. Aipatu ditudan kasu hauetan, etxean zein familian egon zitezkeen arazoak konpontzeko laguntza eskatu didate eta geobiologo eta laguntzaile psikologiko gisa joan naiz haiengana. Beste batzuetan, laguntza familia konstelazioen bitartez helarazten diot jendeari eta azken bolada honetan coaching delakoaren bitartez ere. Baina zer da coaching egitea? Egun enpresa askotan erabiltzen den psikologiaren teknika bat da. Laguntzaileari coach esaten zaio eta lagundutakoari coachee. Biek elkarrekin egiten dute bidea arazoei konponbidea aurkitu nahian. Esaterako, lanik gabe geratu den norbait, baten batekin arazoren bat daukan pertsona, enpresa edo proiektu berri bat asmatu nahi duena, blokeatuta dagoena edo arazoren zein zailtasunen bat daukan jendea joan daiteke coach batengana bien artean konponbidea asmatzeko. Hortxe, bada, laguntzeko zenbait bide. Maiz, laguntzaren baten beharrean gaude eta ez dakigu nondik jo. Niri ere kostatzen zitzaidan laguntza eskatzea. Eta gainera, ez dugu zertan gaixorik egon laguntza eskatzeko. Nahikoa da arazoak izatea eta hauek konpontzeko gogoa. Horrela arazoei helduko diegu eta gure hazkuntza pertsonalean aurrerako bidea egingo dugu.
ZABAL
Iñaki Usabiaga
Lanetik Sei milioi langabetu! zioen telebistak. Ez zegoen Mari haien artean. Zorionekoa? Berak eta bere lankideek galduko ez bazuten, nazio arteko egitasmo eskerga baten ardura hartu zuen bere gain. Hilabeteak zeramatzan zezakeen halako hiru egiten. Goiz eta arratsalde, ilundu arte. Presa zuen. Gainean zuen aurkezteko epea. Gainean onartua izateko eguna. Bazekien arrisku handiko egitasmoa zuela, aski jokatzen zuela. Lantegitik etxeratzean, maiz, haurra bularrean, ordenagailuan jarraitzen zuen, goizeko ordu txikietan, txikitxoa bular eske esnatzen zen arte: - Ttitti! Ttitti!-. Eta, kuluxka baten ondoren, berriro lanera. Ordenagailua, tele-
“Amatasuna kendu zion izua. Amatasuna itzuli zion adorea” fonoak, lantaldeko bilerak, elkarrizketak, zenbakiak eta zenbakiak, … eta, etxeratzean, alabatxo biak lepoan: - Ama, begira zer egin dugun eskolan. - Ama, lagunduko al didazu? Familia zuen Marik lehen lantegi, bera bizitzako proiektu. Senarra lankiderik finena. Bereaz gain, honek betetzen zituen amaren hutsuneak. - Titti! Ttitti! Baina aitak ez zuen titirik. - Txiki! – esan ohi zion isiltzeko-. Badator, badator, … Eta etorri zen eguna. - Zer moduz? – galdetu zion senarrak.
Emaztearen begiak urrunean galduak, masailak zurbil, mingaina astun, … astiroastiro jalgitzen zitzaizkion hitzak. Bihotza, aldiz, mailuka zuen. Gorputza dar-dar. - Na-gu-si-ak a-tseden har-tze-ko e-san dit – izan ziren bere hitzak, nekezko izerdi ttanttak bailiran. Senarrari izua nabari zitzaion begietan. - Zoaz ohera –esan zion eztiki-. Zoaz ohera, lasai. Txikitxoak ez ziren konturatu egoera larriaz. Solasean jarraitu zuten. Txikiena izan ezik: - Ttitti! Ttitti! Bazirudien amaren gorputz atalak soka lodiz lotuak zeudela. Poliki-poliki, hartu zuen semetxoa besoetan, atera bularra eta titia eman zion, senarrak ohea prestatzen zion bitartean. Esnatzean, haurra zuen alboan eta senarra, atean zutik, begira-begira. - Non dira besteak? –galdetu zion. Ez baitzuen alaben solasik entzuten. Eskolara joanak ziren- Eta askaria? Eta kirol jantzia? Nor joango da beraien bila? Umeen lanaz arduraturik zegoen bitartean, lehengo hura bera zen oraindik: ama. Baina tximista bezala gaineratzen zitzaion berriro etxez kanpoko lan arazoa, bihotza mailuka hasi, mingaina korapilatu: - Ez na-go on-gi! Marik honela igaro zituen egunak eta
asteak enpresa-lantegitik urrun. Ez nagusiak, ez eta lankideek ere ez zioten, hobe beharrez, deitzen ,“nola zaude” esanez. Izuaren syndromea zuela ebatzi zuten sendagileek. Ez zuten hauek sendatu. Ez eta ere sendagaiek. Alderantziz, gripe bortitzak jo zizkion banan-banan seme-alabak eta senarra: hotzikarak, eztarriko minak, sukarrak, medikuarenganako joan-etorriak, … Bera izan zen arazo guztiei aurre egiten lehena eta ohera sartzen azkena. Amatasunak kendu zion izua. Amatasunak itzuli adorea. Egitasmo erraldoia bertan behera geratu zen. Baina, lantegiratzean, txaloka hartu zuten nagusi eta lankideek. Jarraian, bere aulkian eseri, ordenagailua piztu eta LANETIK izeneko e-mail hau bidali zion senarrari: - Lanetik idazten dizut. Txapeldun bat naiz. Lantegiko eskailerak igo ditut eta nire ordenagailutik idazten dizut. Muxu handi bat! Mari.
-9-
ERREPORTAJEA >>
Eguneko Zentroa zure eskura
Lekunberriko Udaleko Salva Apezetxea zinegotziarekin, Joxe Mugiro, Larraungo Udaleko zinegotziarekin eta Silvia Otermin, Eguneko Zentroko gizarte langilearekin izan gara egoera berriaren inguruan aritzeko.
Orain dela hiru urte ireki zituen ateak Lekunberriko Eguneko Zentroak. Geroztik lau pertsona pasa dira bertatik eta egun erabiltzaile bakarra dago. Gure eskualdean beharra badagoen arren arrakasta gutxi izan du eguneko zentroaren irekierak, Lekunberri eta Larraungo Udalek ordea horren aldeko apustua egin dute, eta horretarako aurten diru-laguntzak izanen dira erabiltzai-leentzako. Beste zenbait aldaketa ere egin dituzte zerbitzua eskaintzerako orduan, esaterako orain arte lau orduz edo zortzi orduz astelehenetik ostiralera etortzeko aukera eskaintzen zuten. Hemendik aurrera, jendearen beharretara egokituko da bai ordu kopurua eta baita asteko egun kopurua ere. Silvia: “Gehienez zortzi orduko egonaldiak egin daitezke, goizez nahiz arra-
tsaldez. Lau ordu 500 euro dira hilabetean eta zortzi ordu 975 euro. Prezioaren barruan, otorduak sartzen dira ere nahi izanez gero eta baita hemen eskaintzen ditugun zerbitzu
“Diru-laguntzak bakoitzaren beharretara egokituko dira� guztiak, fisioterapeuta, gerokultorearen lana etab. Etxetik zentroraino garraioa behar dutenentzat 100 euro daude finkatuta hileko, baina ikusi egin behar nondik datorren, gertukoa bada kopurua jaitsi egingo delako�. Aipaturiko prezio horiek astean egunero lau ordutik gora etortzen direnentzat dira, kontuan hartu beha-
>> Rakel Maestre – Fisioterapeuta rrekoa da esan bezala hemendik aurrera zerbitzua eta noski prezioa bera erabiltzaileak kontratatu nahi dituen ordu eta egun kopururaren arabera egokituko dela. Dirulaguntzei dagokienez, Lekunberriko Udalak 12.000 euroko partida bat ireki du 2013rako eta hilabetero egunean lau orduz egoten denari 200 euroko dirulaguntza emango zaio eta zortzi ordukoa kontratatzen duenari 400 euro. Hau da, hemendik aurrera Lekunberriko inor interesaturik egonez gero, lau ordu egunero hileko eta dirulaguntzaren deskontuarekin 300 euro aterako litzaioke eta zortzi ordu egoten denari 575euro. Salva: “Horiek behinbehinean finkatutako dirulaguntzak baino ez dira, gero pertsonaren beharrera egokituko ditugu eta ordu gutxiago egon nahi badu edo ekonomikoki ezintasun handiagoa badu...”. Bestalde, Larraungo Udalak 10.000 euroko partida zabaldu du, baina kopuru hori beste modu batera banatuko dute. Joxe: “Guk ikusi dugu herrietan askotan familiko norbaitek zaintzen
“Aktibo mantentzen lagunduko die” Astean behin etortzen da Rakel Eguneko Zentrora eta ordubetez egoten da erabiltzailearekin. Zer moduz hemen lan egiten? Oso ongi, nahikoa leku dago erabiltzaileekin, kasu honetan Juantxorekin lan egiteko. Egia da, gehiago egon direnean niri ere aukera gehiago ematen dizkit fisioterapia ordua beste modu batera eskaintzeko. Zeintzuk uste duzu direla zentro honen onurak? Onura asko dituela uste dut bai adineko pertsona horrentzat eta baita familiarentzat ere. Eguneko zentro bat da ez da zaharren egoitza bat eta ez dituzu hemen baztertuta uzten. Gainera egunez hemen egoteak aktibo mantentzen laguntzen die, eta euren adinekoekin harremanetan jartzeko aukera ematen dute. Orain arte etorri diren lauretatik hiruk arazo neurologikoak zituzten baina laugarrena
ederki zegoen osasunez, besterik gabe bere burua aktibo mantentzeko etortzen zen. Juantxorekin esaterako nola egiten duzu lan ordubete horretan? Lehenik beroketa bat egiten dugu termoterapiarekin eta masajeak emanez zirkulazioa aktibatzen joaten gara, ehunak oxigenatuz. Gero mugimenduak egiten hasten gara, eta gorputzeko atal guztiak mugituarazten dizkiot zirkulaziorako. Adineko askori gorputza zurrundu egiten zaie hartzen dituzten botiken ondorioz eta oso garrantzitsua da luzaketak egitea. Adinean gora geroz eta garrantzitsuagoa da fisioterapia, lesioak gaztea denak erraz konpondu ditzake baina adinekoekin lesioak tratatzen ez direnean uzkurtzen joaten dira. - 11 -
“Larraundarren %30 65 urtetik gorakoa da” duela adineko pertsona hori eta beharbada egun guztian eta aste guzian etortzea ez zaie komeni. Pentsatu dugu bi edo hiru egunetan etortzeko aukera ematea edo egun erdia bakarrik. Oraingoz muga bat jarri dugu hilean gehienez 100 ordu eta horiengatik 200 euroko laguntza eta hortik beherakoak kasuan kasu egokituko dira. Dena den horiek hasierako kopuru batzuk baino ez dira, eskariaren arabera eta behar izanez gero igo egingo dena”. Ildo beretik, Lekunberriko udala ere prest agertu da berak zehaztutako kopurua igotzeko. Eguneko Zentroaren aldeko apustua Eulen enpresa izan da, irekieraz geroztik, zentroaren kudeaketaz arduratu dena. Aurtengo ekainera arte du hitzartuta kontratua baina erabiltzaile bakarra dagoela ikusirik martxoan utzi egingo zuela adierazi zuen. Azkenean udaleei esker zenbait hilabete gehiago arituko da, dirulaguntzekin batera erabiltzaile gehiago iritsiko ote diren ikusteko. Udalek
Astean ordu beteko fisioterapia saioa jasotzen dute erabiltzaileek Rakel Maestrerekin.
argi utzi nahi izan dute Eulen enpresak -utziz gero ere-, zerbitzu guztiak eskaintzen jarraituko dutela. Joxe: “Momentu honetan zentroa itxi egingo balitz gero berriz irekitzea zailagoa izango litzateke eta orain esfortzu bat egin behar dugula uste dut jendea animatzeko. Larraunen arazo larria dugu, 65 urtetik gorako 296 herritar ditugu Larraunen, hau
da ia %30 eta horietariko asko gaixo edo laguntza beharrean daude”. Egoeraz jabetuta aurrera egiteko apustua egin du Larraungo Udalak eta gainera eraikina bera aprobetxatuz beste zenbait zerbitzu posible ere aurreikusten ditu. Esaterako, zentroan prestatutako bazkariak etxeetara eramatea, edo bertan bazkaltzen edo afaltzen ematea, arropa garbiketak etab.
- 12 -
Erabilera anitzeko aretoak daude, gehienez 25 erabiltzailerentzako aurreikusitako zentroa da.
Ariketa fisikoak egitea ezinbestekoa da adinean gora doazela.
Pisu tutelatuetan bizitzeko aukera Eguneko Zentroa eraiki zenean, goiko solairuan pisu tutelatuak egiteko proiektua burutu zuten. Oraingoz geldirik dagoen proiektu bat izan arren, 60 urtetik gorakoentzako edo ezinduentzako aukera ona eta bideragarria dela uste dute bi udalek, gainera pisuak ego-
Guztira sei pisu izango dira, horietatik lau logela bakarrekoak eta beste biak bi logelakoak. Izango duten prezioa oraindik zehaztu gabe dagoen arren, oso koste baxukoa edukiko dute, horretaz gain Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza izango dute eta lehiaketa bidez esleituko dira. Salva: “Eguneko Zentroaren gainean egonda zerbitzu gehigarriak kontratatzeko aukera izango dute bertan bizitzen jartzen direnek. Pisu horietan dagoenak ez du zertan inongo loturarik eduki Eguneko Zentroarekin baina beharra izanez gero bertan arropa garbitu, behetik bazkaria eraman edo zentroko garbitzailearen eskutik bere pisuan garbiketa lanak egiteko zerbitzua kontratatzeko aukera izango du besteak beste”.
kitzeko dirulaguntza jaso zuten 2011n eta aurten amaitzen da diru hori erabiltzeko epea. Salva: “Erabiltzaileek Nafarroako Gobernuaren eskutik duten errentaren arabera %25, %50 edo %70eko dirulaguntza jasotzeko eskubidea dute, proiektuarekin 2011n hasi izanagatik”.
>> Garbiñe Artola Matxain - Erabiltzailearen iloba
“Eguneko zentrora joatea motibazio bat da beretzat eta lasaitasuna guretzat” Astelehenetik ostiralera goizero etortzen da Juantxo Matxain Leitzatik Lekunberrira. Bera gustura eta familia ere gustura. Zergatik erabaki zenuten osaba Lekunberriko Eguneko Zentrora ekartzea? Kanpoko pertsona bat hartzea zen bigarren aukera eta Eguneko Zentroa probatzea erabaki genuen, hobea iruditu zitzaigun. Kosta egin al zitzaizuen erabakia hartzea? Osabari kosta egin al zitzaion pausoa ematea? Bai, zalantza handiak izan genituen, beste batzuen esku uztea ez da erraza. Gainera zentroan lehenengoa zen bera eta gaizki egokituko zenaren beldurra genuen. Baina lehendabiziko egunean berak uste baino
hobeki egon zela esan zuenean asko lasaitu ginen. Herri txikietan batez ere askori iruditzen zaie etxeko zaharrenak etxetik ateratzea bazterrean uztea dela... Zuek zein onura dituela uste duzue? Bai uste hori badago, baina zaharren egoitza batera eramatea eta eguneko zentrora joatea ezberdina da. Gure osaba goizez joaten da eta guretzako lasaitasun eta arinaldi handia da. Eta beretzat ere goizean jaiki, prestatu eta furgonetaren zain egotea motibazio bat da. Gainera goiza etxetik kanpo pasatzearekin gero arratsaldeetan hobeki pasatzen du etxean.
“Pisuak lehiaketa bidez esleituko dira” Joxek azaldutakoaren arabera, Larraungo udalak proiektu horretan sartzeko edo ez sartzeko zalantza handiak izan zituen bere garaian. Horregatik, azterketa txosten sakon bat egin zuten erabakia hartzeko. Joxe: “Lehendabizi Gizarte Zerbitzuaren laguntzarekin aztertu egin genuen zenbat jende dagoen Larraunen horrelako etxebizitza batean sartzeko beharrarekin. Bestalde, Javier Oreja medikuarekin ere izan ginen eta berak egindako txostenaren arabera Larraunen gutxienez bost pertsona badira nahiko bakarrik bizi direnak eta beharturik daudenak”. Emaitza ikusita Lekunberriko Udalarekin batera Larraunek zerbitzu hori ematearen aldekoa da.
>> Yolanda Villanueva - Gerokultorea
“Gaixotasunak aurrera egingo duen arren ahalik eta gehien atzeratzen saiatzen gara” Zentroa irekiz geroztik zabiltza hemen lanean... Bai orain hiru urte hasi nintzen eta gustura nago. Pertsonalki asko betetzen nauen lan bat da. Nola lan egiten duzu egun dagoen erabiltzailearekin? Egia da orain ezin ditugula hasieran egiten genituen bezainbeste gauza egin, alzheimerra aurrera doalako. Lehen denetarik egiten genuen: eskulanak, puzzleak, marrazkiak, kalera irteten ginen herritik paseo bat ematera etab. Asko gozatzen zuen batez ere puzzleekin eta koloreztatutako gatzarekin botilak betez. Eta orain zer egiten duzue? Orain egunero 18 edo 20 galdera egiten dizkiot beti berdinak, eta konturatzen naiz pixkanaka erantzun batzuk jada ez dituela gogoratzen edo galderak orden ezberdinean esanez gero nahastu egiten dela. Azken batean nik neuk bera nola dagoen baloratzeko modu bat da. Kantari ere aritzen gara, hori da berari gehien gustatzen zaiona, adituen arabera alzheimerra dutenek ahazten duten azkenetakoa abestiak dira. Gainera, Juantxo oso bertsozalea izan da eta orain ere nabaritzen zaio hori.
Nola animatuko zenuke zalantzan dagoen horri eguneko zentrora etortzeko? Nik uste dut jendeak ez dakiela zer den horrelako zentro bat, askok uste dute egotera baino ez direla etortzen. Baina ez da horrela, hemen eurekin lan egiten
“Mesede handia da etxekoentzat” dugu. Pertsona horiek estimulatzen saiatzen gara bai kanpotik, fisikoki eta baita barrutik ere, hau da psikologikoki. Alde batetik, erabiltzailea bera
entretenitu egiten da eta bestetik, gaixotasuna aurrera joango den arren, saiatzen gara ahalik eta gehien atzeratzen ariketak eginez etab. Bestalde, uste dut mesede handia dela zaintzen dabilenarentzat, 24 orduz zaintzen egotea gogorra da eta adibidez astean bitan ordu batzuetarako honera ekarriz gero beste gogo batekin hartzen duzu etxean”. Zer egiten zaizu zailena zure lanean? Azkenean egunero beraiekin egonda maitatu egiten dituzu eta ikusten duzunean pixkanaka beheraka doazela, hori oso gogorra da. - 13 -
Yolanda da zentroko gerokultorea eta baita eurekin momentu oro egoten den arduraduna.
BATzarre Lekunberriko Abesbatzaren Aste Santuko kontzertua Urtero bezala, joan zen martxoaren 29an, ostiral santuan, Lekunberriko Abesbatzak musika kontzertua eskaini zigun Parrokian. Juan Miguel Etxarri aritu zen zuzendari, organoan Belen Balenziaga, Itziar Etxarri eta Miren Urrutia. Egitarau sakroa eskaini ziguten. Besteak beste, Bachen lanak entzun ahal ziren (S. Mateoren “Passion”) hala nola Mozarten “Laudate Dominum” ezaguna. Errusiako abesti pare bat entzuteko aukera ere izan genuen, Rachmáninoven “Ave Maria” eta Bortnyasnskiren “Cherubin Song” hain zuzen ere. Lan musikal hauetaz gain, Eslavaren “Tu es Petrus”, Fauréren “Cantique de Jean Racine”, Hayden “La Creación” eta Francken “Panis Angelicus” abestu zituzten maisuki.
Sukaldaritza tailerra eta dastaketa emakume langilearen alde Hilabete honetan zehar kultur ekintza ezberdinak egon dira emakumeentzat. Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean afaria izan zuten Larraun-Lekunberriko emakumeek. Aurten ez da argazki lehiaketarik antolatu baina sukaldaritza tailerra eta dastaketa mantendu egin dira. Kattagorri elkartean bildu ziren euren errezeta onenekin mota guztietako pintxoak, hotzak nahiz beroak eta Spaguetti beltzak txirlekin dastatu zituzten besteak beste.
Osasunako jokalariak Lekunberrin - 14 -
'Ernai' izena du ezker abertzalearen gazte antolakundeak Gazte Zukgua prozesutik gorpuztu den erakundea dugu Ernai, ofizialki martxoaren 2an sortu zen Lizarran egin zen kongresuan. Erakunde horrek independentzia, sozialismoa eta feminismoa garatzea du helburu. Gazte Danbada izango da jaiotza berri hau ospatzeko topalekua martxoaren 29tik apirilaren 1a arte. Tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak, antzerkia... gustu guztietarako egitarau zabala antolatu dute. Informazio gehiago ernaiantolakundea.org atarian.
Osasuna Fundazioak antolatuta lehenengo taldeko Oier eta Damiá jokalariak izan ziren Lekunberrin joan den hilean. Ibarberri eskola bisitatu zuten eta ondoren gaztetxoek eurekin egoteko aukera izan zuten. Argazkian ezkerretik eskuinera: Xabier Andia, Beti-kozkorreko koordinazio taldea, Maite Azpiroz (Lacturale), Osasunako jokalariak Damiá eta Oier, Manolo Ganuza, Lekunberriko Kirol Zinegotzia den Natalia Azcona eta Diego Maquirriain.
Euskal Kantuaren Udalekua Astitzen
Gaintzan koadrila ederra ibili zen baserriz baserri puska-biltzan.
Oderitz eta Gaintzakoekin kitto aurtengoak Hurrengo urtera arte agur esan beharko diegu Inauteriei. Eskualdeko azkenak izan dira Oderizko eta Gaintzako Ihoteak. Lehenaren kasuan, urtero ohiturari jarraituz eta sagardo garaia aprobetxatuz, Juanluzenea Sagardotegian afari ederra izan zuten herritarrek eta ondoren goizaldera arte luzatu zuten festa Gaztetxean. Gaintzan ere urteroko egitarauari eutsi zioten. Aurten 14 urte bete dira bertan ihoteak berreskuratu direla. Goizean puska biltzan atera ziren eta baserriz baserri ibili ziren arratsaldera arte. Gauean Sonbelu elkartean afaldu eta gero dantzaldia izan zen Dj Txokoren eskutik.
Uztailaren 22tik 28 arte Astizko Aterpean 11 eta 15 urte arteko haur eta gazteentzako udaleku bereziak izango dira. Udalekua Oskar Estangak dinamizatuko du eta bera izango da begirale taldea zuzenduko duena. Bi ardatzen inguruko udalekua izango da hau: Kantua eta Ama Lurra. Udaran aste kantari eta “natural” bat pasatu nahi duenarentzat udaleku ederra izango da hau, animatu eta parte hartu!!! Pentsio osoan Euskal Kantuaren Udalekura etortzeko tarifak: - Euskal Kantuaren Udalekua: 245 € / parte hartzailea. - Lehenengo anai-arreba: 220 € / 1. anai-arreba. - Bigarren anai-arreba: 208 € / 2. anai-arreba Honetaz gain, mendiari eta zirkoari lotutako beste bi udaleku izanen dira Astitzen. Informazio gehiago: Telf:948504185 / aterpeak@aterpeak.com www.aterpeak.com edo www.kantuzale.net
Mailope desagertzera doala... KAKA! Behiek bezala hausnartu eta aurrera!
Gabezin gitarrista bila 2013. denboraldia hasteko Gabezin taldeak gitarrista bat behar du. Giro oneko talde batean jo nahi duzu? Animatu! Kontaktua: 638 516205 GABEZIN PLAZA TALDEA
Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net
- 15 -
elkARRIZketak: Denonartean Argitaletxea
- 16 -
“Pessoa euskaraz irakurri ahal izatea luxu bat da� Mailope Txiki atalean jada banatzen hasiak garen liburuak Denonartean Argitaletxeak oparitutakoak dira. Unai Pascual eta Kike Hualde dira argitaletxeko arduradunak. Beraz, hasteko eta behin eskerrik asko biei. 1976an irakasle batek sortu zuen Cenlit Ediciones Argitaletxea, duela hiru urte ordea euskarazko argitalpenetarako Denonartean zigilua sortzea erabaki zuten.
Unai Pascual eta Kike Hualde dira argitaletxearen martxa eramaten dutenak. Urtean hamar liburu inguru kaleratzen dituzte.
2008an eman zenuten pausoa... Unai: Bai, ikusten genuen hemengo idazleek eta gehien bat ilustratzaile eta marrazki munduan zebiltzan pertsonek ez zutela aukerarik eta argitaletxe handiei idazle berriak ez zitzaizkiela interesatzen. Bestalde, haur literaturan eta gazte literaturan lan gutxi egiten zen eta konturatu ginen bazirela helduentzako lan interesgarriak itzultzeko.
Genero guztiekin lan egiten duzue? Unai: Bai, poesia, narratiba, haur literatura, itzulpenak, saiakerak, testu liburuak... Itzulpengintzan esaterako lan handia egin dugu gazteentzako liburu interesgarriak sortzen. Horretarako, alde batetik berez helduentzako narratiba liburu interesgarriak itzuli ditugu eta bestalde, ilustrazioak tartekatuz gazteentzako ere egokiak diren liburuak sortu ditugu. Egia esan, inguruan itzultzaile onak daudenik ezin ukatu: Fernando Rey, Joxe Mari Sestorain, Mikel Vilches...
diogu. Poesiaren kasuan oso zaila da inori lan bat eskatzea eta normalean itzultzaileek euren kabuz egin ondoren eskaintzen dizkigute. Berdina pasatzen da haur literaturarekin. Kike: Itzulpenekin lan handia egiten dugu, helduentzako itzulpenak euskal Txikia izan arren bere nortasun propioarekin aritzen den argitaletxea da. merkatuan bazterturik daude, askok Kike: Poesia liburu hauek arribitxiak euskal idazleen literatur lanak erosten dira, azken finean Pessoa euskaraz dituzte. Guk uste dugu itzultzaileek ere irakurri ahal izatea luxu bat da. euskararen alde zerbait egiten dutela eta horregatik beti azalean izendatzen Zu Kike 20 urterekin hasi zinen Cenlit ditugu. Ediciones Argitaletxean lan egiten, aldea nabarituko duzu geroztik ezta? Poesia liburuak saltzen al dira? Kike: Bai, baina gauzak aldatzen Unai: Gutxi, horregatik, guk normalean doazen heinean zu ere moldatzen joa200 ale baino ez ditugu ateratzen eta ten zara eta bilakaera horretan ia horiek inkontzienteki ohitzen zara. Lehen maketazioa prestatzeko lanak izaten genituen eta fotolitoekin ibili behar izaten genuen hara eta ona. Orain berriz pdf dokumentu batekin bidaltzen duzu dena bulegotik bertatik, prozesua asko erraztu da.
Nola egiten duzue lan? Zuek idazle edo itzultzaileen bila joa-ten zarete edo eskaintzak iristen zaizkizue? Unai: Denetarik dago, itzulpen lanen kasuan, guk aukeratzen ditugu eta itzultzaile egokienari proposatzen
Uste duzue zaila dela jatorrizko liburuekin fidela izatea itzultzerako orduan? Unai: Itzultzaileek beraiek testuak bidaltzen dizkigute alderatzeko. Beti jatorrizko liburuetatik zuzenean egiten dira itzulpenak. Kike: Gure kasuan gauza bat dugu gure
“Ekoizpen prozesua erraztu egin da�
salduz gero gehiago kaleratzen ditugu. Poesiak duen alde ona da itzultzaileek lana egina izaten dutela eta beraz ez digute ordainsari handirik eskatzen.
- 17 -
elkARRIZketa: “Helduentzako itzulpenak bazterturik daude euskal merkatuan” alde: itzultzaile gehienak horretan egiten dute lan euren egunerokoan eta beraz beste itzultzaile askorekin egoten dira, horregatik behin lan bat bukatu ondoren euren artean zuzenketak eta ekarpenak egiten dituzte. Haurrentzako liburuetarako material berdina erabiltzen duzue beti? Unai: Bai, guretzat garrantzitsua da liburua gogorra izatea, betirako izatea. Esan beharra dago, asko zaintzen dugula ilustratzaileen jatorrizko lanak ongi
“Oso itzultzaile onak daude inguruan”
ateratzea, eta oso kritika onak jaso ditugu zentzu horretan. Zer moduz saltzen dira? Kike: Beno soldata ematen digu eta... Haur literaturarekin gertatzen dena da mantso saltzen dela eta horregatik argitaletxe handi askok alde batera utzi dute, etekin ekonomikoak ez direlako momentuan iristen.
rutegietarako eta horiek salduta zaila izaten zen dirua galtzea. Eta krisia nabaritu al duzue? Etorkizunera begira zein erronka dituzue? Kike: Bai pixka bat jaitsi da bai. Orokorrean liburu denda guztiek lehen baino liburu gutxiago erosten dituzte. Guk urtean 9-11 liburu kaleratzen ditugu eta tira! Momentu honetan daukagun erronketako bat gure argitaletxea liburudenda eta ikastetxeetan ezagutara ematea da. Batez ere harreman pertsonalagoen bidez, izan ere gaur egungo teknologia berriekin askotan kosta egiten zaigu batari edo besteari aurpegia jartzea eta hori oso garrantzitsua da.
Egun diru-laguntzarik ba al dago euskarazko liburuak argitaratzeko? Unai: Oso gutxi, Nafarroan 15.000 euroko partida txiki bat dago urte osorako eta esleipenak ere oso subjektiboak izaten dira. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak euskal argitalpenentzako diru-laguntzak baditu, baina azkenaldian asko jaitsi dira. Duela bost urte Eusko Jaurlaritzak liburu bat argitaratze hutsagatik 300 ale erosten zituen libu-
>> Egoitz Garro
- 18 -
“Ez nuen halako arrakastarik espero” Gure kolaboratzaile ohiak Denonartean argitaletxearekin makrobiotikaren inguruko bere lehen liburua argitaratu zuen eta dagoeneko agorturik dago. Nondik sortu zen Makrobiotika denontzat liburua egiteko aukera? Aspaldi nuen buruan liburua idaztea. Behin, Landareko lagun batek proposamena luzatu zidan, gai honen inguruan euskarazko literaturarik ez zegoela esanez eta hori izan zen liburua idazten hasteko behin-betiko bultzada. Dagoeneko denak agortuta. Zenbat izan dira zehazki saldutakoak? Ba egia esan ez nuen halako arrakastarik espero, gaia publiko zehatz batera zuzenduta dagoelako. Lehen edizioa 800 alekoa izan zen eta denak oso azkar saldu ziren. Orain erdarazko edizioa atera dute, jende dexentek idatzi dit euskarazko liburua lortu ezinean dabilela, baina argitaletxeak ez dauka argi arriskatu edo ez, badakizu, negu gorria denontzako hotz izaten ari da. Zergatik aukeratu zenuen Denonartean Argitaletxea? Hiru argitaletxek argitaratu nahi
zuten liburua, baina lehen aipatutako lagunak ezagunak zituen eta gainera Iruñekoak izanda haiengana jo genuen. Gustura argitaletxeak egindako lanarekin? Gauza askotan zorrotza naiz eta niretzako lehen liburua izanik galdu xamarra ibili nintzen hasieran. Orain beste modu batera egingo nuke eta berez, ari naiz. Bai argitaletxeak eta bai nik gauza dexente hobetu genitzake. Musikariei gertatzen zaien bezala da, behin diskoa grabatuta denbora batera askoz hobe egin dezaketela ikusten dute, hori da garapena, ezta? Orain proiektu berri batekin zabiltza... Zentro Makrobiotiko bat irekiko dut, bertan taberna, jatetxea, kontsultak, ikastaroak, hitzaldiak,
eta jarduera ezberdinak antolatuko ditugu. Makrobiotika, sendabelarrak, Psikosomatika, Chi-kung, TaiChi, Yoga eta hainbat aukera egonen dira. Gure helburua beste bizitza estilo aukera bat zabaltzea da eta pertsonek beraien garapenerako gune bat izatea. Aste Santuko oporrak pasatu eta gero Arrotxapea auzoko Bernardino Tirapu 5-7 zenbakian aurkitu ahal izango gaituzue.
- 19 -
a
KULTUR
Xabier Silveira txapeldun eta Julio Soto bigarren Nafarroako Bertsolari Txapelketan
- 20 -
Bere zazpigarren txapela irabazi zuen lesakarrak joan den hilaren 23an Iruñean ospatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketan. 588 puntu lortu zituen Xabier Silveirak eta ez zuen buruz burukorik jokatu beharrik izan, hogei puntu atera baizizkion bigarren gelditu zen Julio Sotori. Hauen atzetik sailkatu ziren Erika Lagoma 558 punturekin, Eneko Fernandez 541,5 punturekin, Eneko Lazkoz 539,5 puntu, Jon Barberena 526 puntu, Oskar Estanga 506,5 puntu
eta Aimar Karrika 480,5 puntu. Nafarroakoa amaiturik udazkenean Bittor Elizagoien bertsolariak jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia eta bertan izanen jarri zion txapela Silveirari, eta dira sailkatutako lehenengo lauak, berak dakien moduan, bertsotan, Silveira, Soto, Lagoma eta Fernandez. zoriondu zituen zortzi bertsolariak. Gainontzeko zazpiak euren irudiaren oroigarri bat jaso zuten, Nafarroako bertso eskola ezberdinetako ordezkarien eskutik. Aimar Karrikari esaterako Luis Mari Larretak eman zion Larraungo bertso eskolaren izenean. 1.500 ikusle bildu ziren Iruñeako Argazkiak: Alberto Elosegi Anaitasuna Kiroldegian, Julio Sotoren agurra Bertsozale Elkarteak jarritako sarrera guztiak agortu “Zorionak tigre, bejondeiala merezitako gorroa ziren final handia ikusteko. hurrengorako utzi beharko dut hirugarren txitxarroa 41. edizioa izan da aurtenfamili, neska, lagun arteko zuentzat muxu mordoa, Anaitasunan egon izanaz etxera penaz nor doa. goa eta txapelketa guztian Iruñea ez da soilik Baluarte, San Ferminak, entzierroa azpimarratu den bezala nazio baten hiriburu da nazio baten erroa inoiz egon den parte euskaraz mintzo nahi lukeen herri zanpatu baten orroa hartzerik handia izan du, 31 segi euskaraz ta eman elkarri segi gogor Nafarroa”. bertsolarirekin.
kuttunenak
Shandraren
Shandra Zabaleta Vazquez Shandra dut izena eta 17 urte ditut eta Lekunberrikoa naiz. Biurdana Institutuan ikasten ari naiz zientzietako 1. Batxilergoa. Nire denbora librean musika entzutea, filmarik ikustea eta mendira oinez ibiltzera joatea gustatzen zait, ezin naizelako eserita egun oso egon.
Liburuak: "La Princesa de hielo” Camilla Läckberg
Diskoak: Musikari ezberdinak
Filma: “Desde Paris con amor” Pierre Morel
Emakume bat hiltzen dute eta haren lagunak berari buruzko liburu bat idazten du polizia baten laguntzaz haren hiltzailea nor izan den azaltzen duena. Hala ere, Cesar Mallorqui-ren liburuak ere oso gustukoak ditut.
Nire musika gustukoenak Juan Magan, Henry Mendez, Rafa Espino, Cali y el dandee… estilokoak dira baina baita abesti mantsoagoak ere Carlos Bauteren eta Guille El invencible-ren abestien antzekoak direnak..
Nire filmarik gustukoenak abenturazkoak eta amodiozkoak dira. Adibidez: “Desde Paris con amor”, agente sekretu batek terrorismoari eta kokainaren trafikoaren inguruko misio baten ingurukoa.
koak Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitarte Mailope aldizkariaren bitartez!
KuxKuxean
Dario Apirilak 3 Zorionak Dario! Mari Jose Urte askotan elkarrekin ospatzea Apirilak 3 espero dute Gaintzako zure lagunek! Zorionak Mari Jose! Ongi pasa eta besarkada bat Urte askotarako!! Zure etxeko hemendik ere. mutikoekin ongi pasa dezazula opa dizugu Gaintzako Mixtoeneko guztiek. Beti besteei laguntzen eta laguntzen zauden horri! Zorionak!!! Malen Apirilaren 19an 9 urte ZORIONAK MALEN!!! Muxu pila eta ondo pasa. Aita, ama, Andoitz eta Eneritz
Andoitz Apirilak 24, 6 urte ZORIONAK ANDOITZ!!! Manex Apirilak 6 Zorionak Manex! Ongi pasa zure urtebetetze eguna! Beti bezalako gure Manex bihurri, alaiari pozik tirako diegu belarritik!! Gaintzako Mixtoeneko guztiek.
Muxu pila eta ondo pasa. Aita, ama, Malen eta Eneritz
Jazmin Martxoaren 16an Zorionak Jazmin! Iada 19 urtee! Primerako eguna pasa izana espero dugu, merezi duzu ta. Ea juerga on batekin ospatzen dugun:) muxu handi bat polita! Zure koadrila :)
Aroia Apirilak 18 Zorionak Aroia! Espero dugu ongi pasatzea eta behar den bezala ospatzea juerga on batekin! 18 muxu handi! Zure kuadrila :) Egoitz Apirilak 5, 4 urte Egoitz, gure bonberito txikia! Zorionak eta muxu haundi bat Aitatxo, Amatxo eta Enekoren partez. Ongi pasa!
Karina Apirilak 17 Zorionak Karina! Nola ezpa! Zuri ere Dariori bezala, esan nahi dizugu, elkarrekin ongi pasatzen dugula eta urte askotan inguru hauetan nahi zaitugula. Guk, Gaintzako zure lagunak, txokolatea prestatuko dugu baina zure bizkotxo edo postre goooxo hoietako baten zai geratzen gara... Deitu 638652339 / 948210103 telefono zenbakira edo idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara.
- 21 -
KIROLa “Entrenamenduetan egindako esfortzua saritzen saiatzen gara” >> Iñigo Arozena Oraingoan Betelu eta Lekunberriko frontoietara hurbildu gara, bertan biltzen dira astean bitan pilota eskolako ikasleak Iñigo Arozenarekin. Nor da Iñigo Arozena? 29 urteko ibartarra naiz, hala ere gurasoen partetik erdi nafarra naizela ere esan dezaket. Ez naiz oso mutil hiztuna, lasaia izaeraz eta aktiboa ekintzez, ustez ulerkorra, eta lagun moduan konfiantzazkoa naizela uste dut.
- 22 -
Noiz hasi zinen gure eskualdeko pilota eskolan irakasle bezala? Hamaika edo hamabi urte izango dira Beteluko pilota eskolan hasi nintzela, nire lehenengo etapan. Bost urteren ondoren, Larraun-Lekunberri Pilota Elkartean aritzeko eskaintza egin zidaten eta geroztik biak aurrera eramaten ditut. Zenbat haur dituzu momentu honetan? Bai Lekunberrin eta bai Betelun, 20-25 haur daude gaur egun pilota entrenamenduetan. Iaz arte, 8-12 urte bitarteko neska-mutilak nituen, noizbait salbuespen moduan koxkorragoren bat ere izan den arren. Aurten, berrikuntza bat egin da bi herrietan, eta talde polit bat antolatu denez kantitate aldetik, 6-7 urteko haurrei ere tartetxoa egin diegu. Lehiaketetan parte hartzen al duzue? Zein adinetik gora hasten dira lehian? Normalean, zortzi urtetik gorakoak sartzen ditugu txapelketetan, baina maila irizpide baten arabera. Nafarroako Federazioak antolatutako hiru txapelketetan parte hartzen dute. Bada txapelketaren bat edo beste, pilota elkarteek antolaturikoak. Hala ere, entrenamenduen esfortzuak saritzen saiatzen gara denek partiduak izan ditzaten, eta horretarako lagun artekoak antolatzen ditugu.
Araitz-Beteluko etorkizuneko pilotariak.
izan behar duen haurrak, gozatzeko edo disziplina baten barne edukitzeko, kontu horrek, ez guztiengan baina bai kasu dexentetan, umearen pilotarako nahia areagotu edo zapuzten duelako. Zein egun eta ordutan entrenatzen zarete? Nolakoak izaten dira entrenamenduak? Lekunberrin, astelehen eta ostegunetan egiten ditugu, 17:00etatik 19:30era, adinaren arabera bi txandatan banatuta. Betelun ere bi taldetan banatzen ditugu, asteazkenetan, 16:30etatik 18:45 arte izaten dira, eta ostiraletan, 17:00etatik 19:15 bitarte. Entrenamenduetan, ariketak, jolasak eta partidutxoak egiten ditugu, umeek kirol honekin modu aktibo eta entretenigarri batean goza dezaten. Emaitza izaten dena izaten dela, horretan saiatzen gara behintzat. Bide batez, aukera aprobetxatuko dut gurekin ibili nahi duten haur guztiak gonbidatzeko, euren kezkak albo batera utziz eta esperientzia probatuz!
Ba al dago pilotarako afiziorik? Futbola aurkari handia da? Bai, pilotarako afizioa badutela esango nuke edo orokorrean gustura aritzen direla uste dut. Gertatzen dena da, umea bi kiroletan ezin bada entrenatu eta aukeratu egin behar badu, errazago jotzen dula baloiaren mundura, eta ez futbolagatik bakarrik. Futbola taldeko kirol bat da eta horrek umeak erakarri egiten ditu. Zer da zailena umeekin lan egiterako orduan? Pazientziarekin hartzea da kontua, beraien jokaerak inpultsiboagoak direlako. Niri behintzat lan nekeza egiten zait pilotaren teknikak nola izan behar duten adieraztea, haurrak pilota jotzeko ohiturak berekin dituelako eta bere buruan edo entrenatzaileongan duen sinesmenaren arabera errazago edo zailago aldatzen duelako jokamoldea. Nire ustez entrenatzaileak neurtu behar du zenbaterainoko askatasuna
Lekunberri-Larraungo pilota eskolako kirolariak.
ZIENTZIA >>
EKOLOGIA
HEZKUNTZA
GIZARTEA
LauBURU
Aitziber Eleta
Kristala ala beira? Ingurura begiratuz gero kristalaz eta beiraz inguratuak gaudela ohartuko gara; kristalezko basoak, beirazko botilak, autoko leihoak, beirazko ontziak, telebistako pantaila… Hala ere, pentsatu al duzue noizbait kristala eta beiraren artean ezberdintasunik dagoen? Itxuraz nahiko antzekoak diren arren, ez dira berdinak. Horren erakusgarri birziklatzeko panfletoak ditugu non argi eta garbi adierazten diguten beirazko edukiontzietara beirazko botilak bota ditzakegula baina kristalezko edalontzirik ez. Zergatik ote? Artikulu honetan bien arteko ezberdintasuna azaltzen saiatuko naiz. Beira antzinatik erabiltzen den materiala da. Naturan aurkitzeaz gain gizakiak ere asmatu du sintetikoki lortzen. Beiraren osagairik nagusiena silizea da (silizio oxidoaren forma bat) eta beste konposatu batzuekin nahasten da (sodioa, kaltzioa, magnesioa, etab) propietate ezberdineko beira lortzeko. Kristala naturan ere aurkitu daiteke baina hau ez da guk edalontzietan e r a b i l t z e n dugunaren berdina. Harribitxiak (diamantea), mineralak (gatza) eta izotza kristal mota ezberdinak dira. Kristalak dira egi-
tura kristalinoa dutelako eta horrek atomoak ordenatuak dituztela esan nahi du. Dena dela, denok dakigu gure etxeko edalontziak ez daudela diamantez eginak. Edalontzietan erabiltzen den “kristala” funtsean beira mota bat da zeini beste osagai bat gehitu zaion, berun oxidoa. Berun oxidoaren bidez beiraren kalitatea hobetu egiten da distira eta soinua areagotuz. Beiraren kasuan atomoak ez daude ordenatuak horregatik egitura amorfoa duela esaten da. Esan bezala, beira gauza askotarako erabiltzen da, hori dela eta oso garrantzitsua bihurtu da honen birziklapena. Izan ere beira birziklatzeak produzitzeak baino energia gutxiago kontsumitzen du eta gainera ama lurrak eman dizkigun baliabideak ez agortzea ahalbideratzen digu. Birziklatze prozesuan beira txikitu eta labe batean tenperatura altuan galdatu egiten da. Labe hauetan ordea ezin dira “kristala” eta beira nahastu, kristalak berun oxidoa izanagatik birziklatze prozesua oztopatu eta zailtzen duelako. Badaude beirazko edukiontzian bota ezin daitezkeen beirazko gauza gehiago baina azaltzeak luze joko luke beraz informazio gehiago eskuratzeko kasu egin birziklatze panfletoei.
- 23 -
erreportajetxoa >>
“Bagoaz korrika�
Lekunberritik ere arin-arin pasa zen 18. Korrika eta herritarrez gain, larraundarrak eta araiztarrak ere animatu ziren goizeko lehen orduan korrika egitera.
Martxoaren 15ean pasa zen Korrika Mugiro, Lekunberri, Etxarri eta Aldaztik. Gauean elurra egiteari utzi eta eguzkia atera zen Korrikari gurean ongi etorria egiteko. Goizeko 7.30ak aldera Irurtzunen hartu zuen lekukoa Larraun eta Araizko talde batek, Mugiron Ibarberri eskolako zenbait irakasle eta ikasle batu ziren. Izotza dela eta aurreikusita zegoena baino beranduxeago iritsi zen Lekunberrira, bederatziak eta laurden izango ziren bertara iristerako. Kale nagusira herritar asko atera ziren, batzuk animatzera eta beste batzuk korrika egitera. Hotza zen goiza baina ederki berotu ziren denak, ia herri osoan barna ibili bai ziren Etxarrirako bidea hartu aurretik. Tarte horretan, Larraun eta Lekunberriko udaleko ordezkariek ere lekukoarekin zenbait metro egin zituzten.
Aldatzen Uxue Etxarrik hartu zuen lekukoa. Aupa aupaaa!!
Korrika pasa baino lehen Aldatzera eskolako autobusa iritsi zen eta baita hutsik joan ere, Korrikan parte hartzea baitzen eguneko konpromisorik eta ilusiorik handiena. Arratsaldean, Ibarberri eskolako ikasleek euren Korrika Txikia egin zuten eta goizean bezain irudi polittak utzi zizkigun. Astebetera burutu zuten ikasleek Korrika Txiki Araxes Ikastetxean. Urteak dira bertatik Korrika Nagusia pasatzen ez dela.
Gure Mai Karmen sasoi betean ibili zen bere abaniko eta guzti.
Mikel Berekoetxea lekukoarekin. Argazkia: Aner Ansorena.
Mantso-mantso igo zuten Etxarrirainoko aldapa, izotza zela eta ibilbidearen zenbait puntutan kontu handiarekin ibili behar izan zuten. Argazkia: Aner Ansorena.
KIROLa Korrika-korrika 1903tik 2013ra arte 25 urte bete ditu aurten Arruizko Txikitoren Omenezko Legoak.
- 26 -
Joan den martxoaren 17an burutu zen urteroko Legoa Lekunberrin. Aurtengoa ordea, berezia izan da, lasterketak 25 urte bete baititu. Horren harira, Araitz-Areso-Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak Elostalde Korrikalari Taldearen laguntzarekin Larraungo korrikalarien erakusketa bat eta mahai-inguru bat antolatu zuen. Erakusketa Mitxausenea Kultur Etxean egon da ikusgai zenbait astez, bertan 1900.urtetik gaur egun arte gurean izan diren korrikalarien inguruko lorpenak eta saiakerak bildu zituzten. Horretarako dokumentazio bilketa lan berezia egin zuten. Besteak beste, Orixe-k idatzitako testu bat, Mailopeko 1993.alean Legoaren inguruan ateratako artikulua, 1988an Egin egunkariak Diego Gartziak egindako marka berriaren berri ematen duen artikulua etab. egon ziren ikusgai. Erakusketako beste altxor bat 1950ean Tolosako zezen plazan Juan Cruz Azpirozek, “Txikito de Arruitz”, Miguel Sucunza leitzarraren kontra jokatutako norgehiagokaren kartela izan zen. 20.000 pezeta zeuden jokoan eta
Carlos Balda, Paco Ayestaran eta Fermin Aldave izan ziren 1988an ofizialki lasterketa bezala antolatzen hasi zirenak. Ferminek bazuen korrikarako zaletasuna eta gazte talde bat entrenatzen zuen, baina konturatu zen inguruan ez zegoela parte hartzeko lasterketarik eta horrela Legoaren inguruko informazioa biltzen hasi ziren. Antza 1903an burutu zen lehen aldiz legoa, baina lasterketa baino gehiago hura apustua izan zen, Ezkurrako gizon batek, Alliko beste batek eta Arruizko Francisco Etxarrik, “Napar-Zaharra” 100 pezetako apustua egin zuten eta arruiztarra atera zen garaile. Agustin Arguiñarenak, Feliciano eta Jose Mari Buldain anaiek... denek dute gogoan 1959an Txikitok egindako marka, 18´ 59´´. Gerora batek baino gehiagok hautsi dute berak egindako marka: Diego Garciak 1988an, 17minutu eta 51 segundotan egin zuen, Juan Jesus Zubietak 18´11´´, 1998an Andres Perezek 17,31ra jaitsi zuen muga. Hala ere testuinguruari erreparatuz gero ezin alderatu garai hartako denbora bat oraingo korrikalari batek egindakoarekin, horretan denak ados daude, “Juan Cruz korrikalari eredugarria izan zen”.
58 korrikalari irten ziren helmugatik aurtengo Legoan, gaztetxoen kategorian berriz 51.
azkenean Txikitok irabazi zuen zortzi segundoko aldearekin. Juan Lasarte, Javier Etxarri, Braulio Olascoaga, Vicente Erro, Guillermo Mazo... Asko dira garai batean gure haranean genituen korrikalariak. Horietaz guztietaz aritu ziren hizketan martxoaren 15an Lekunberriko Udal Aretoan egin zen mahaiinguruan.
Ce de rna
Ga ralu rre kb ab est ua
Mikel Beunza garaile 20 minutu eta 6 segundoko denborarekin 58 korrikalarik hartu zuten parte lasterketa nagusian. Aurtengoa berezia bazen ere eguraldiak ez zuen lagundu korrikalariak erakartzen. Hala ere, probak iraun zuen artean behintzat zeruak eutsi egin zion eta lasterketa polita ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenek. Mikel Beunza, Daniel Sanz eta Xabier Satrustegi izan ziren helmugara iritsi ziren lehen hirurak. Beunzak 20 minutu eta 6 segundotan lortu zuen amaitzea, atzetik bost segundo beranduago sartu zen Sanz eta 20 minutu eta 37. segunduan hel-
mugaratu zen Xabier Satrustegi. Bestalde, emakumezkoetan lehena Rosa Mari Luena izan zen (00:25:57), eta atzetik iritsi ziren Josune Iparraguirre (00:26:20) eta Olatz Gonzalez (00:26:51). Eskualdeko korrikalarien sailkapenari erreparatuta, gizonezkoetan Satrustegirekin batera Ander Arraztio eta Mikel Ijurko igo ziren podiora. Sailkapen nagusian seigarren eta hamaikagarren postuan gelditu ziren hurrenez hurren. Emakumezkoetan berriz, Olatz Gonzalezen atzetik helmugaratu ziren Arantza Mauleon eta Maddi Sotil.
ESKUALDEKO SAILKAPENA: Herria
Denbora
Izen-abizenak
00:20:37
XABIER SATRUSTEGI GARZIA
Larraun
00:21:06
ANDER ARRAZTIO SARALEGI
Betelu
00:22:12
MIKEL IJURKO SARALEGI
Lekunberri
00:22:19
IÑIGO DORRONSORO LAZKANO
Larraun
00:22:36
XABIER AZPIROTZ SATRUSTEGI
Larraun
00:23:00
JUAN MARI IRASTORZA GARAÑO
Lekunberri
00:23:43
JON ANDER UNANUA IRAOLA
Lekunberri
00:23:50
IÑIGO GARMENDIA GOIKOETXEA
Betelu
00:23:56
ANGEL SOROA ONSALO
Lekunberri
00:24:08
IMANOL JAKA NAVARRO
Larraun
00:24:25
IÑIGO IRIBARREN AGUIRRE
Lekunberri
00:24:28
XANTI GARMENDIA GOIKOETXEA
Betelu
00:25:13
ANDONI OTXOTORENA ERRO
Lekunberri
00:25:42
ASIER ELETA LOPEZ
Lekunberri
00:25:58
IMANOL ESTANGA ARRIZUBIETA
Betelu
00:26:02
ASIER PORRES JUARISTI
Larraun
00:26:09
AITOR IRASTORZA ARRIZURIETA
Azpirotz
00:26:51
OLATZ GONZALEZ GLARIA
Lekunberri
00:27:12
MARTIN MARTINIKORENA MACHAIN Lekunberri
00:29:18
JUAN M. ZUBILLAGA GOIKOETXEA
Betelu
00:29:18
ARANTZA MAULEON PENA
Larraun
00:30:24
MADDI SOTIL BULDAIN
Betelu
00:33:47
IÑAKI SATRUSTEGI GOROSTEGI
Betelu
00:34:41
ASIER ELIZALDE ZUBILLAGA
Betelu
- 27 -
LURRAK EMANA inguruko zizak
> Julio Calonge
Mongi hilgarri faltsuak Oraingoan gai serio batekin gatoz, oso toxikoak, hilgarriak, diren ziza batzuez ariko gara, eta gainera gure inguruan oso ugariak direnak. Nik Aralarren eta Baraibarren ikusi izan ditut.
- 28 -
Galerina Marginata edo Galera Hiltzaileaz hitz egiten ari gara, ziza txikia da zuhaitzen enborretan ateratzen dena, batzuetan lurpean ere egoten dira. Marroi kolorekoa da eta 4 zentimetroko altuera du, txapela ere tamaina bertsukoa. Esan bezala, hilgarria da, baina bereziki arriskutsua da Aralarren, Albiko zelaietan, gazte askok biltzen dituzten mongiekin edo haluzinogenoak diren ziza txikiekin nahastea oso erraza delako. Horiek, gero diskoteketan saltzen dituzte eztiz betetako potetxoetan eta gordinik kontsumitzen dituzte. Kontuz ibili! Toxikoak baitira. Horregatik sortzen dituzte haluzinazioak. Ziza haluzinogeno hauen efektuak zeintzuk diren azaldu zizkidaten ikertzeko probatu zuten lagun batzuek. Antza jan ondoren, ikusten zutena handitu eta kolorez aldatzen zela sumatzen zuten eta euren egoera animikoan gorabehera nabarmenak izan zituzten. Inork autoa efektu horien eraginpean dagoela hartuz gero hiltzeko aukera asko izango lituzke. Hala ere badira droga hauen alde daudenak eta eurek diote ez dutela albo-ondoriorik. Gure inguruan urte gutxi dira kontsumitzen hasiak direla eta ez dakigu denborarekin zein
Galerina Marginata zuhaitzen enborretan ateratzen da.
ondorio izango dituzten, baina ziurrenik guztiz tontoturik geldituko dira betiko. Ziza haluzinogeno hauek ozeanoaren beste aldeko herrietan duela mila urte baino gehiago jaten zituzten. Erritual erligiosoetan xamanek eta sorginek gomendatuta hartzen zituzten hauek euren jarraitzaileei nahi bezala maneiatzeko asmoarekin. Horrela euren jainkoak ikusten zituztela konbentzitzen zituzten. Galerina tamaina txikiko espeziea da, txorten mehe batera itxasitako xaflak ditu eta mintz ugariko eraztun altu bat ere badu. Gorri-hori edo marroi oxidatu kolorekoa da eta ez da belarretan ateratzen. Ez da “mongiâ€? bat, ziza hilgarri bat da‌ Beraz, adi! Azkeneko alean azaldu nizuen ziza honekin zarauztar bat intoxikatu zela. Aranzadiko kide batek aipatu berri dit, berarekin elkarrizketatzeko aukera izan dutela eta antza Amanita Verna ez zen jan zuen ziza kaltegarri bakarra, Pagoeta parkean, zenbait ziza ezberdin bildu eta jan baitzituen. Arduraz jokatu eta ezazue ziza ezezagunik jan, ez behintzat aurretik kontsultatu gabe, bestela zure bizitza edo osasuna jokoan jarriko duzu. Jangarriak diren espezieak ezagutzea baino garrantzitsuagoa da espezie arriskutsuak zeintzuk diren jakitea. Jangarriak pixkanaka ezagutuz eta baloratuz joango gara, presarik gabe. Toxikoak aldiz ez ditugu ospitalean ezagutu nahi, liburuetan baizik.
ZERUAK ESANA
egutegi biodinamikoa > Andoni Tolosa
Apirila Mailope-ren atal hau hasi genuenetik jende askorekin egon naiz eta iritzi eta aholku asko eman dizkidate. Badira ezer sinisten ez dutenak, baina baita praktikan jartzen hasi direla esan didatenak ere. Hau ez da sinismen kontua, praktikatu eta ikusi egin behar da, alferrik da hizketan aritzea. Apirilaren 10ean izango da ilargi berria eta 25an ilargi betea, beraz, hilabete hasieran ilbeheran egongo gara, 10etik aurrera ilgoran eta 25etik aurrera berriro ilbeheran. Baina, esan bezala, beste gauza bat da, ilargiak Lurrarekiko duen posizioa. Apirilaren 1ean eta 15etik 28ra, hau da, egutegian berdez margotuta dauden egunetan ilargia lurrera hurbiltzen ari da, beherantz ari dela esango dugu, eta ondorioz, landareen izerdia ere lurrerantz doa, eta egun hauek aproposak dira landatzeko eta ongarria zabaltzeko. Aldiz, apirilaren 2tik eta 14ra eta 29tik 30era, egutegian zuriz dauden egunetan ilargia lurretik urruntzen ari da, gorantz egiten ari dela esango dugu, landareen izerdia ere lurretik gorantz doa, eta egun hauek aproposak izan daitezke haziak ereiteko. Haziak erein esaten dudanean, haziak zuzenean lurrean sartuko ditugula esan nahi dut, eta landatu esaten dudanean, landarea lurrean sartzea esan nahi dut. Halere, lan bakoitzaren barruan, egun batzuk egokiagoak dira besteak baino, zerbait erein edo landatu nahi badugu. Apirilean ere, negutegi txiki bat izanez gero, udaberrirako landareen haziak ereiten jarraituko dugu, edo eguraldiak lagun, kanpoan ere ereiten hasi gaitezke. Orain erein
1
2 Hostoa
8
Fruitua
9 Hostoa
15
3 Fruitua
10
beharko dugu patata, ez da hazi bat baina hazi bat izango balitz bezala landuko dugu. Patata ereiteko, apirilaren 4, 5, 13 edo 14 aukeratuko nituzke. Letxuak ereiteko, apirilaren 8, 9 edo 10, tomateak ereiteko aldiz, 2, 3 edota 11 aproposak dira. Apirilean lurrean landaketak egiten hasi beharko gara, eta horretarako ere zein landarez ari garen kontuan izan beharko dugu. Tomatearentzat agian goiz xamar da baina, eguraldiak lagun, apirilaren 20, 21 edo 22an landatuko nituzke eta letxuak 1ean edo 28an. Belar txarren bat galtzea nahi badugu, apirilaren 12a goizez edo 27a aproposak dira.
Sustraia Lorea Fruitua
4 Sustraia
11 Fruitua
17
18
19 Hostoa
26
Lorea
22
23
24
25
Sustraia
Sustraia 10:00 Fruitua
Fruitua
Fruitua
Lorea
7 Lorea
12
16 Lorea
Hostoa 11:00 Fruitua
6 Lorea
Hostoa
Lorea 11:00 Fruitua
29
5
Hostoa
Sustraia 15:00 Fruitua Fruitua
Letxuga, eskarola, zerba, porrua, aza, perrexila, belar usaindunak, ... Patata, azenarioa, arbia, tipula, baratxuria, erremolatxa, ... Brokolia, eta apaingarri modura erabiltzen ditugun lore guztiak. Fruta-arbolak, tomateak, lekak, babak, artoa, kalabaza, kalabazina, ...
Hostoa
13 18:00
Sustraia
20 Fruitua
27
Lorea
14 Sustraia
21 Fruitua
28 Hostoa
30
Fruitua
APIRILA
Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati. Agertzen den egunetan landare bati mesede egitea nahi bada, ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietan egin behar da egin behar dena, moztu, edo atera, ... Ilargi berria Ilargi betea
- 29 -
ekinarenEKINEZ >> Errexil Borda “Lan asko egiteko oso etxe txukuna eta polita behar duzu eta horrek inbertsioa eskatzen du� Lau urte daramatzate Ainara Goikoetxeak eta Joseba Eskamendik Beteluko Errexil Borda Landetxearekin. Euren bezeroak asteburu lasai baten bila etorri ohi direla azaldu digute.
- 30 -
Noiz ireki zenuten Errexil Borda landetxea? 2009ko Aste Santuan etorri ziren lehenengo bezeroak. Argi utzi behar dugu etxea berez ez dela gurea, Martin Zabaletarena da. Bera Estatu Batuetan bizi da, Montanan eta ia urte osoan itxirik egon behar zenez joan aurretik landetxearen ideia bururatu zitzaion. Eta zer moduz doakizue? Ongi, kontua da gu hasi ginenean landetxeen beherakada hasia zegoela eta orduan guk ez dakigu zenbateraino eragin duen krisiak landetxeengan. Hasi ginenetik orain arte antzera ibili gara, Aste Santuetan, udan, Gabonetan eta bestelako data zehatzetan ederki betetzen da. Zailena ohiko asteburuak betetzea izaten da.
FITXA -Izena: Errexil Borda -Herria: Betelu -Arduradunak: Ainara Goikoetxea eta Joseba Eskamendi. -Lau logela. -Zortzi lagunentzako lekua. -Prezioak: 375 euro asteburua (derrigorrezkoa da gutxienez bi gau jartzea) eta 900 euro astea.
Nongo jendea etortzen da Beteluko landetxe honetara? Ba denetarik dago, asteburu sinpleetarako IruĂąeko koadrilak etortzen dira gehien bat, badago ere Arrasateko familia bat urtero etortzen dena. Abuztuan Valentziatik etortzen zaizkigu oporrak pasatzera. Hala ere, ziurrenik urrunetik datozenak Malagakoak izango dira. Eta hona etortzen direnek zer bilatzen dute hemen? Gehienek lasaitasuna bilatzen dute, erosketak eginda izaten dituzte eta asko ez dira asteburuan ia etxetik ateratzen. Arazorik izan al duzue bezeroren batekin? Ez, egia esan harrituta gaude jendea zeinen txukuna den... noizbehinka zerbait hausten da baina ez intentzio txarrarekin, azkenean erabiltzeak dakarrena da. Landetxeez bizitzerik ba al dago? Egun konpetentzia handia dago landetxeen artean, eta lan asko egiteko etxe oso txukun eta polit bat behar duzu eta horrek inbertsio handia eskatzen du.
Eskaintza berezia Landetxea hartzearen truke inguruko sagardotegietan menu bakoitzeko lau euroko deskontua!! Kasu honetan ez zen negozioa egiteko ireki, baina oso etxe polita eta kapritxoz egina denez aprobetxatzeko modu bat da. Azken batean etxeak hobeto zaintzen dira erabilita hutsik baino. Eta zuek oporretara joateko garaian landetxeak aukeratzen dituzue? Bai, landetxe askotan egon gara. Nik gehien bat, lagunartean egoteko gomendatzen dut, bazkaltzeko garaian eta prestatzeko garaian oso aberasgarria da. Eta umeekin joateko ere lasaitasun eta askatasun handia ematen du.
kontuTXIKIAK apirila 4 6
agenda
13 20 28 29
merkatu txikia SALGAI
Lekunberri: Aisialdiko Baratzeak 19:00etan udaletxean. Lekunberri: Pilota Goxua Txapelketako final laurdenak. Lekunberri: Pilota Goxua Txapelketako semifinalak. Lekunberri: Pilota Goxua Txapelketako finala.
-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10, Telefonoa: 653 801 628 -Sua egiteko egurra Interesatuek, deitu: 659 836 561 -Etxea Uztegin. 605 712 848 1.200m lauez inguratua, 200.000 €. -Etxea Uztegin Bizitzeko moduan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657 709 722. Saioa
Liburuaren Eguna.
-Pisu berria Betelun alokatzeko ere. Garajea eta igogailua. T. 629 403 220
Baigorri: Nafarroaren Eguna.
-ARESOn Sastizar BaserriaLandetxea. 25.000 m2 lurrekin. Telefonoa 649 707 584 -Motoa salgai. Gas Gas 250 enduro 2006koa. Telefonoa: 679 648 861 Markos.
Telefono zenbakiak
-Baba gorriak eta intxaurrak Telefonoa:606 375 855 Mikel
Larrialdiak...................112
Beteluko osasun etxea...948513300
Araizko osasun etxea...948513040
Lekunberriko osasun etxea...948504208
Autobus zerbitzuak Conda Iruñetik Donostiara: - 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero. -Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:30. Egunero. -19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan. -20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero, ostiral eta larunbatetan izan ezik.
-Akazea motako esolak saltzen dira. Barruti/hesiak ixteko. 646 524 796 (Peio) -3 plantako etxea lursailarekin salgai. 35 milio pezeta. 638 07 13 71 Gotzon. - Pisua salgai Lekunberrin, egoera oso onean.Deitu 636827846 -Ford Mondeo markako kotxea salgai, 2008ko modeloa. 618619664 (Xabi)
-Araitzen edo Larraunen borda lursailarekin Deitu: 606 695 297 (Nerea) 679 631 725 (Aitor)
Mugiroarra
Guardiako farmaziak
Leitzaran Leitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 9:00. 15:30. Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera). Ibilgailua partekatzeko aukera haintzat hartu! http://bidekide.moveuskadi.com/
-Pisukidea behar dut. Albisualdea kalean, Lekunberrin. 676 507 340 (Verónica) -Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzke eskualde honetan. Nire telefono zenbakia: 948 063 222 (Jonathan) -Lekunberrin, igogailua duen pisua alokairuan edota salgai. 667 797 904 (Iñigo) -Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua. Telefonoa: 629 403 220 -Pisua alokairuan Uitzin. Terraza jardinarekin, berria. 450€. 696 269 511. LAN BILA
-Umeak zaintzen ditut. Esperientzia daukat. Interesatzen bazaizu, dei nazazu: 948 507 364 (Àngels) -Ikasgaiak erreforzatzeko klase partikularrak ematen ditut LHko eta DBH 1eko eta DBH 2ko ikasleei zuzenduta.Interasa baduzu, dei nazazu: 948 507 364 (Àngels) TRUKAKETA
-500 litro eduki duen izozkailu bat daukat. Toki falta ordea. Txikiagoa den izotzgailu batekin trukatuko nuke. Oso egoera onean dago. Doan. Deitu 639 861 257 (Ane)
EROSI
Donostiatik Iruñera: - 8:15. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egunero). - 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero. Lekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 07:30ean. Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.
ALOKATU
-Belarra mozteko diskoa erosten da. Harremanetarako 679 092 896
Apirilaren 1etik 7ra Lekunberriko M.I. Mendia
Apirilaren 22tik 28ra Beteluko C.A. Carrillo
Apirilaren 8tik 14ra Leitzako M.Z. Campos Apirilaren 15etik 21era Leitzako M.I. Larraya
Apirilaren 29tik 31ra Leitzako P. Teresa, A. Esther
Sagardo denboraldi bete-betean gaude, etorri eta dasta ezazu nafar sagardoa! Eta orain aprobetxatu eskualdeak eskaintzen dizun landaetxeen eta ekintzen aukera zabala. Etorri txotx egitera! Interesguneak: www.viaverdeplazaolanaturbidea.blogspot.com www.mendukilo.com www.aralarurbasa.com www.casasruralesnavarra.com
Aralar-Urbasa elkarteko landetxeen eskaintza berezia!! Bertan lo eginda 4 ₏ko deskontua sagardotegiko menuan:
Beteluko Turismo Bulegoa Telefono zenbakia: 948513026 / 696111460 Xux12leibe@hotmail.com
Martitxonea (Aldatz)
Lekunberriko Turismo Bulegoa Telefono zenbakia: 948507204 Oit.lekunberri@navarra.es
Ibarneko Borda (Beruete)
Juanluzenea (Oderitz) Larraun (Iribas) Behetxonea (Beruete) Toki Alai (Lekunberri)