198. zkia. - 2012ko abendua
ERREPORTAJEA: Amagoia Telletxea ELKARRIZKETA: Karmele Galarza KUTTUNENAK: Ainhoa Leo LAUBURUA: Gripea KULTURA: Neguari abesten KIROLA: Osasuna ZERUAK ESANA: Atal berria
ikusi hemen Mailope
Erretratuen atzean hamaika istorio... Natalia Azkona
7PEKAtu
Arantxa Orbegozo 28 urterekin hasi zen margotzen. Pertsonen erretratuak egiten da abila. Bere margolanak, erretratu hutsak baino gehiago, atzean dagoen istorioaren adierazle dira.
MAILOPEtxiki
Hieroglifikoen eta asmakizunen txokoa sortu genuen aurreko alean eta erantzun asko jaso ditugu, eskerrik asko! Erantzun zuzena MAILOPE zen. Hona hemen saridunak: Mihiluze mahai-jokoa: Izan Zubillaga (Atallu), June Iriarte (Betelu) eta Uxue Jauregi (Arribe). Munduko ipuinak mahai-jokoa: Irati Buldain (Betelu), Eneritz Estanga (Intza), Izaro eta Hodei Otegi (Lekunberri) eta Conchi Cruz (Atallu). Irabazleek Euskara Zerbitzutik pasa beharko dute saria jasotzera. Aurrez deitu nahi duenak 948504400 telefono zenbakian egin dezake. Ea bigarren hau asmatzen duzuen. Animatu eta bidali zure erantzuna eta izen-abizenak mailope@labrit.net e-postara. Zuzenean mahai-jokoen zozketan sartuko zaitugu.
Noiz etorriko da Olentzero gure etxeetara? -2-
Erantzuna:
04> 08> 09> 13> 14> 16>
Iritzia Luze: Estitxu Castro-Hernaiz Zabal: Oskar Estanga Kuxkuxean Batzarre Erreportajea: Amagoia Telletxea
22 > Nerea Urbizu Nerea Urbizuk eta Urko Oskozek Neguari abesten diskoa kaleratu berri dute. Ene Kantak proiektuaren bigarren lana da eta hemeretzi abesti bildu dituzte bertan. Aurpegi ezagunak eta eskualdeko hainbat pertsonek hartu dute parte.
23 > Sanmartinak 2012ko jaiei agur esan diegu azaroan ospatu diren San Martin festekin. Musika, janaria eta bertsoa izan ziren nagusi Gaintza eta Aldazko festetan. Aldatzen gainera aurten 25 urte bete dituen Jesus Sotil apeza omendu zuten.
-3-
24> Kuttunenak 26> Kirolak 28> Lurrak emana: Satan Onddoa eta Langermania Erraldoia
29 > Atal berriaren aurkezpena ! Amaitu ditugu eskualdeko jatetxeen istorioak eta proposatutako errezetak. Urte berriarekin batera atal berria estreinatuko dugu eta Andoni Tolosak baratzean landatzeak goian dugun kosmos horrekin duen erlazioaz eta sekretuez hitz egingo digu.
30> Agenda 31> Monumentu megalitikoak: Lardamingo eta Larrazpil-Iparraundi
Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Aldazko Kontzejua, Estitxu Castro, Mendialdea, Agurtzane Altuna, Amagoia Telletxea, Juantxo Aleman, Osasuna Fundazioa, Julio Calonge eta Felix Olaetxea. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 - mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, TIRADA: 1.600 ale. kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.
(H)iriTZIA Nafarroaren burujabetza energetikoaren alde
-4-
Planetako energiaren ustiapena, banaketa eta salmenta transnazionalen eskuetan biltzen da nagusiki. Honek energia proiektu gero eta erraldoiagoak sorrarazten ditu, ingurumen eta jendarte kostu gero eta handiagoekin: zentral termikoak, tentsio altuko lineak, AHTak… eta baita zentral nuklearrak ere, dagokien bizialdia etengabe luzatuz. Dena dela, energiarekin espekulatzeak planetaren oreka ekologikoa eta pertsonen bizitza jartzen ditu jokoan. Nafarroan, elektrizitate sorkuntzaren iturri nagusia ezberriztagarria da, ekoizten dugun elektrizitatearen % 45,6 Castejongo zentral elektriko legez kanpokoek sortzen baitute. Indarrean dagoen Nafarroako Energia Planak onartzen duenez, energia elektriko gain-sortze egoera bizi dugu, energia (gas naturala, petrolioa…) auto-hornikuntza eza pairatzen dugu eta, gainera, energia gehiegi kontsumitzen dugu. Horren aurrean, zentzua duen etorkizuneko estrategia bakarra energia aurreztu eta kontsumoa kuantitatiboki gutxitzea da, burujabetza energetikorantz jotzeko. Neurri horiekin gure ingurunean sortzen dugun kaltea murriztea lortuko genuke, baita, urrun badaude ere, gure eredu xahutzaile eta espekulatzailearen presioak, zuzenean edo zeharka, jasaten dituzten lurraldeetan ere. Sustrai Erakuntza Fundaziotik behar dugun energia ereduaren inguruko eztabaida bultzatu nahi dugu. Martin Jose Celaya Garcia
Eskerrik asko!! Dakizuen moduan joan den urriaren 12an sutea izan genuen Errazkinen. Otxokiñenea baserria erre zen. Edozein herrirentzat etxe bat horrela galtzea galera izugarria da. Horregatik, Kontzejuak idatzi honen bidez eskerrak eman nahi dizkie sutea itzaltzen saiatu ziren Errazkingo herritar guztiei eta baita inguruko herrietatik, batez ere Betelutik, laguntzera etorritako jendeari ere. Otxokinenea erretzeak ez du atzera bueltarik, baina kalteak larriagoak ez izaten lagundu zenuten guztioi eskerrik asko. Errazkingo Kontzejua
Erretirodun umoretsua Oraindik lan egiten duen jendeak, galdetzen dit ea zer egiten dudan egunero, behin erretiroa hartu eta gero… Hara, konparaziora, lehengo egun batean Bilboko erdigunera joan eta denda batera sartu nintzen gauza bat jasotzeko; kudeaketa egiteak ez zidan bost minutu ere eraman. Atera nintzenean, udaltzain bat isun bat betetzen ari zen, debekatutako lekuan aparkatzeagatik. Berehala hurbildu eta honelaxe mintzatu nintzaion: -Tira gizona, bost minutu ere ez zait kostatu-eta…! Ongi eginen zenuke, erretiratuekiko keinu txikiren bat eginen bazenu… Zeharo ez entzunarena egin zidan eta salaketa betetzen jarraitu zuen. Egia esanda, pixka bat pasatu nintzen arrastotik eta aitortu egin nion ez nuela lotsarik. Modu hotzean begiratu zidan eta beste salaketa bat hasi zen betetzen, arrazoituz, gainera, autoak pneumatikoak egoera txarrean zeramatzala. Orduan ahotsa altxatu nion esateko ohartuta nengoela, tontolapikoen erregearekin mintzatzen ari nintzela, eta, ea nola utzi ote zioten sartzen Polizia Akademian… Hark bigarren salaketaren lana bukatu, haizetako-garbigailuaren azpian jarri eta hirugarrenarekin hasi zen. Ez nintzen kikildu eta 20 minutu baino gehiagoan mota guztietako irainak esan nizkion. Hark, irain bakoitzari, beste salaketa batekin erantzuten zuen. Hauxe zorte ona, autoa nirea ez izatea! Erretiroa hartu nuenetik, autobusez ibili ohi bainaiz! Egunero saiatzen naiz ongi pasatzen pixka batean. Garrantzitsua baita nire adinean, eta Alzheimerrari aurre egiteko neurri ona omen da. Xanti Begiristain Madotz, Iruñea
Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era
lurraldeGARAPENApubli-berria
2013
2014-2020an Nafarroako Mendialdean aplikatuko diren landa-garapenerako programen inguruko jardunaldiak antolatu ditu Cederna Garalur Elkarteak Abenduaren 11n, Irunberriko Gizarte Etxean “LANDA GARAPENAREN ESPARRUA 2014-2020 ALDIAN, APLIKAZIOA NAFARROAKO MENDIALDERAKO� jardunaldiak burutuko dira. Europako araudi-proposamenak beren eztabaida-fasea bukatzen ari dira oraindik, baina indarrean jarriko diren baldintzen zorroztasuna dela eta landa-garapenerako programei hasiera emateko deialdia egin dute, nahiz eta 2014ko urtarrilean onartuko diren.
2013ko egutegia zurekin osatu nahi dugu! 2012ari agur esateko hilabete baino gutxiago falta zaigun honetan, argazki lehiaketa bat antolatu dugu urte berriko egutegia sortzeko. Urtero Mailope aldizkariak egutegi bat txertatzen du bere orrietan eta aurten egutegi hori zuen laguntzarekin egin nahi dugu. Gure eskualdeko paisaia, txoko, pertsona, edo dena delakoari argazkia atera eta mailope@labrit.net helbidera bidali baino ez duzu egin beharko. Jasotako argazkien artean politenak aukeratu eta ilbeltzean 2013ko egutegia izanen duzue etxean. Parte-hartzaileen artean Argiako hiru harpidetza zozketatuko ditugu. Abenduaren 15ean amaituko da argazkiak bidaltzeko epea. Mesedez, kasu argazkien kalitateari!
2014-2020 aldirako nekazaritza- eta landa-garapeneko politikak, aldaketa nabarmenak ekarriko ditu programazio-tresnetan eta politiken kudeaketan. Europako Batzordeak parte-hartze publikoa eta bereziki LEADER metodologia bultzatzearen garrantzia azpimarratu du. Hori dela eta datorren abenduaren 11n burutuko den jardunaldiak honako helburu hauek bete nahi ditu: -2014-2020 aldirako landa-garapenaren eta Nekazaritzako Politika Bateratuaren Europako araudi-esparrua ezagutzera ematea. -Mendialdean dauden berezitasunei eta aukerei buruzko informazioa ematea. -Parte-hartzaileen agendan egutegia sartzea. -Nafarroako Mendialdean hurrengo landa-garapeneko estrategiaren lehen definizio-faseetan partehartzeari hasiera ematea: printzipio orokorrei eta jarduera-ildo nagusiei buruzko eztabaida. Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct programaren baitan antolatutako jardunaldia da eta bereziki Nafarroako Mendialdean lan egiten duten enpresei, eta, oro har, eskualdearen aurrera begirako garapenean interesa duen publikoari dago zuzenduta. Abenduaren 11n, goizeko 09:30ean emanen zaio hasiera Irunberriko Gizarte Etxean. Izen emateko deitu 948 473 063 telefono zenbakira edo idatzi info@cederna.es e.postara. Egitaraua eta informazio gehiago www.cederna.es webgunean.
-5-
7PEKAtugaldera 1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat? Haurdun dauden emakumeak ikusten ditudanean, berriz ere haurrak hezi beharko nituzkeela pentsatze hutsak zeharo alfertzen nau. 2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso? Gorroto dut gizartean dagoen balore falta. 3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur? Langostino plater eder batek xanpain botila batez lagunduta. 4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi? Ahalik eta azkarren gasoilaren prezioa jaistea nahi dut, nire senarra garraiolaria baita! [kar kar...]
5. Inbidia: zerk ematen dizu inbidia? Bi edo hiru urteko haurrak euskaraz ederki hitz egiten entzuteak inbidia ematen dit, niri asko kostatzen zaidan gauza bat baita. 6. Luxuria: zerk jartzen zaitu berobero? Senarrarekin bidaia bat egiteak.
Natalia Azkona otzia Lekunberriko Zineg
7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu oilar? Seme-alabek harrotzen naute.
-6-
TAILER INTERESGARRIAK LEKUNBERRIN Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak bi tailer eta bi azoka antolatu ditu. Krisi garai hauetan eskertzekoak izaten dira halako azokak batik bat gurasoentzat. Lekunberrin jostailuak trukatzeko aukera izan zuten haurrek eta Betelun berriz liburuak.. Abenduaren 4an, 15:05ean seme-alabei etxeko lanetan laguntzeko tailerra izanen da Lekunberriko eskolan. Abenduaren 14an berriz, 18:30ean, eguneroko bizitzan hobe sentitzeko tailerra egingo da Mitxausenea Kultur Etxean.
HEKIMEN ELKARTEA SORTU DUTE EUSKARAZKO HEDABIDEEK Publikoak ez diren euskarazko hedabideek bat egin eta elkarte bat sortu berri dute, HEKIMEN, pasatzen ari diren egoera ekonomiko larriari elkarrekin aurre egitea erabaki dute. TOKIKOM hedabide horien artean dago eta ondorioz baita Mailope aldizkaria ere. Helburu nagusia Euskal Hedabideen Behatokia sortzea izango da. Iban Arantzabal (Tokikom elkarteko zuzendaria) izango da Hekimen elkarteko lehendakaria.
MARIANO IZETA BERTSO SARIKETA Bi urtetik behin egiten da Mariano Izetaren omenezko bertso txapelketa. Aurten kanporaketa bat Baraibarko ostatuan jokatu zuten zortzi bertsolarik. Horietatik hiru baino ez ziren pasa Elizondoko finalera, Kotte Plaza, Iker Gorosterrazu eta Patxi Castillo. Epaile lanetan aritu ziren Saioa Mitxelena, Julen Zelaieta eta Arkaitz Goikoetxea. Aurkezle lanetan berriz, Aitor Irastorza. Ikusle gutxi bildu ziren arren, giro polita sortu zen.
elKArrimokoKA Edozein filmek balio al dizu? Aupa Mikel! Hiru hilabetez elkarri mokoka gabiltzala eta zutaz ezer gutxi dakidala iruditzen zait. Ez dakit zure afiziorik, ez kapritxorik,… eta oraingoan nire kapritxo baten inguruan aritu nahi nintzaizun. Zinemara joatea izugarri maite dut eta ikuslearen eguna aprobetxatzen saiatzen naiz aldi oro. Badakit kapritxo garesti samarra dela, sarrera, gominolak, edateko zerbait, … eta gainera BEZMikel Lasarte a igo egin dute! Kontua zera da, aurten euskal hiru ekoizpen ikusteko aukera izan dudala, hirurak ere elkarren artean oso ezberdinak edukian eta kontzeptuan, baino aipatzeko modukoak. Beraz nirekin zine kritikari izatea proposatzen dizut oraingoan. Normalki edozein euskal ekoizpen ikustera joaten diren horietakoa naiz, bai, eta euskal herrian ohitura daukagu edozer gauza eskaintzen digutelarik oso kritika ona egitea, nahiz eta kaka bat izan … ez da kasua. Azkena ikusi dudan pelikula “Baztan” izan da, besteak “Gartxot” eta “Gazta zati bat”. Ikusterik izan al dituzu? Zer iruditu? Eta gure irakurleek? Ez baduzu(e) aukerarik izan, hirurak ere gomendatzen ditut. Lehenengoan, eta azkena ikusia, “Baztan”, formatoa akaso arraroa egiten da, aldi berean Baztan inguruko dokumental bat, pelikula baten making off-a eta pelikula bera nahasten dituelako, baino Agoteen inguruko istorio kurioso bat kontatzen du, bere jatorriaren teorietan sakondu gabe, baino pairatutakoa azalduz. Kasu kuriosoa agoteena Nafarroako Erresuman, non judutarrak eta moroak ez zuten ia pertsekuziorik jasan eta aldiz agotak erabat zapalduta bizi izan zirenak … Bigarrena, “Gartxot”, onartu behar dut hasiera batean marrazkiak ez zitzaizkidala batere gustatu… Asiskoren estiloa... Bartzelonako joko olinpikoetan izan zen Cobi maskotaren antza hartzen nien (bueno zuk akaso ez zenuen ezagutuko …). Gerora ordea, iruditzen zait marrazki arraro horiek nortasun propioa ematen diotela, akaso beste marrazki ohikoak erabilita izanen ez zuen nortasuna. Eta istorioari dagokionez zer esan … Gartxot eta Mikelot-en kontakizuna benetan latza, Benito Lertxundiri esker ezagutu genuena askok (pelikulari soinu banda paregabea ematen diona), Konkistaren aurreko konkista! Pelikula honetan erabilitako euskara ere berezia da: Zubererra, baina oso ulergarria. Nire kasuan erdarazko azpitituluekin ikusi nuen eta orain arte ez dut ulertu zergatik ez zuten azpititulurik jarri latinaz aritzen zirenean, ulertzeko nekezena hori izanik! Azkena, “Gazta zati bat”, pelikula baino dokumentala dela esan nezake. Goierrin den Idiazabalgo herri-kirol talde batetik, Highlands-etara, Eskozia bizi duten momentu historikotik, egun Euskal Herrian bizi dugunera eta dena gazta usainarekin… Markatu ninduen pasarte bat: Britainia handian jarraitzearen alde dagoen politikari bati galdetu ziotenean ea zer irudituko ote litzaiokeen Londresetik egitear diren erreferenduma egitea debekatuko baliete… ezinezkoa! Eskoziarrek erabaki behar dute Eskoziaren etorkizuna. Zer deritzozu honi? Kultura demokratikoa?
Ze tokaio, kanpoaldean egiten duen hotza ikusi eta barrualdera sartu al zara goxotasunaren bila? Bai, egia da gutxi dakigula batak besteari buruz, baina badakizu nola den idazlearen eta paper txuriaren arteko erlazio kurioso hori, maitasuna-gorrotoa bezalakoa hain zuzen ere. Gainera, zurea eta nirearen artekoa distantziazko erlazio da, hilabetean erlazio bakarra duena, nahiz eta geografikoki ondoan bizi garen. Mikel Alvarez Ba egia esaten badizut, zuk aipatutako hiru pelikuletatik ez dut bat bakarra ere ikusi. Esan beharra daukat ere, ez naizela oso zinezalea, nahiz eta familian badauzkadan denbora-pasa honen jarraitzaile amorratuak. Hala ere, pelikulak eta pelikulak daude, eta ikusten dudanez kontu honetan nahiko alternatiboa zara. Hobeto azalduko dut nire burua, hau da, esan nahi dutena zera da, ez zarela “Hollywood”eko makroprodukzio horietako batera joan. Zinearen industria, gure bizitzako beste arlo asko bezala, irabazietan eta etekinetan soilik zentratzen da, eta ez gizakiaren behar izanetan eta kulturaren formakuntzan. Hori zine handiek eskaintzen duten pro-
“Gaur egun pelikulak herritarren pasibotasunaren aldeko arma modukoak bihurtu dituzte” duktuetan, hau da, pelikuletan ikusi dezakegu. Agian pentsatuko duzu, Mikel, zinera joaten garenean soilik entretenitu eta ongi pasa nahi dugula, pentsatzera behartzen ez gaituzten pelikulak ikusiz, baina ez dut uste, izan ere, zure artikuluan ipini dituzun pelikulak ez du ematen horrela direnik. Pentsatzera behartzen ez gaituzten pelikulak esaten dudanean, “Rambo”, “James Bond” eta horrelakoez ari naiz, non betiko topikoak erailtzen diren ikuslea entretenitzeko. Zerbait gehiago esatera ausartuko nintzateke, Mikel, izan ere, pelikulak herritarren pasibotasunaren aldeko arma modukoak bihurtu dituzte. Ez al duzu uste hori horrela dela? Jendeak askotan esan ohi du zinera erlaxatzera eta arazoez ahaztera joaten dela. Nire ustez, joera hori aldatuko bagenuke eta zinea erreminta sozial bat bezala erabiliko bagenu, oso baliagarria suertatuko litzateke geure gizartearentzat. Hala ere, filosofokeriak alde batera utzita, zure proposamenak kontuan hartuko ditut eta saiatuko naiz ikustera joaten. “Gazta Zati Bat” ziur hemendik gutxira ikusiko dudala, izan ere, Araitz-Beteluko Aste Kulturalean eskainiko dugu. Nahi duenak badaki, gonbidatuta dago! A, eta bukatu aurretik, nik beste pelikula bat proposatuko dizut: “Barrura Begiratzeko Leihoak”. Hau ere gure aste kulturalean egongo da ikusgai. Nik Bilboko Kafe Antzokian ikusi nuen, eta zinez merezi du! Ongi segi Mikel!
-7-
Estitxu Castro-Hernaiz
LUZE
Osasuna-gaixotasuna Nola ikusi du medikuntza konbentzionalak orain arte? Medikuntza konbentzionalak ikusi ohi du gizakia “gorputz bat” bezala. Horregatik joan dira espezialitateak sortzen eta, horrela, medikuntzak gorputzaren atal desberdinak banatuta tratatzera iritsi zen. Ondorioz, gaixorik dagoen gizabanakoa tratamenduak baino hartzen ez dituen norbait pasiboa da.
-8-
Zer da osasun holistikoa? Eredu holistikoak gizakia bere osotasunean hartzen du: bere gorputza, bere gogoa, beren emozioak eta bere maila energetikoa. Aspektu hauek guztiek era harmoniko edo orekatu batean daudenean, OSASUNA aipatzen dugu. Ikuspuntu honetatik, osasuna eta gaixotasuna, gizakiak bere osotasunean bizi duen egoera da, ez gorputz fisikoarena soilik. Nola gertatzen da gaixotasuna? Pentsamenduek emozioak sortzen dituzte eta hauek mezulari kimikoen bitartez iristen dira gure gorputzaren zelula guztietara. Hau bat-batean gure sistema energetikoan islatzen da. Esaterako, kezkatuta gaudenean, dauzkagun pentsamenduak, kontzienteki ala inkontzienteki, beldurra sortzen da eta honek gorputzean beherakoa, loezina,… sor dezake. Pertsona bakoitzak baditu bere puntu ahulak eta ez dugu guztiok era berean erreakzionatzen. Herentzia genetikoak zer eragin du gugan? Geure familiatik alde fisiko asko here-
datzen ditugu eta izaerapatroiak zein zenbait emoziotarako jarrera ere. Hala ere, herentzia genetikoa ez da guztia. Bizitzaren aurrean gure aurrekoen gauza asko errepikatzen baditugu, hala nola, portaerak, akatsak, emozioak eta ohitura txarrak, errepika ditzakegu haiek pairatutako gaixotasunak ala antzekoak. Baina, tresna berriak ikasten baditugu eta ohiturak edo portaera okerrak ez baditugu errepikatzen, dena konpon daiteke. Nik neuk, haiz zuzen ere, FAMILIA KONSTELAZIOEKIN egiten dut lan nire kontsultara etortzen diren pazienteek ez dezaten errepika familian konpondu gabe dauden arazo berberak, konstelazioena, izan ere, familiaren zuhaitzean oinarritutako terapia sistemikoa baita. Psikoterapia honen bidez, gure arbasoetatik inkontzienteki iritsi zaizkigun hainbat zama eta gure bizitzaren arloren bat blokeatzen dutenak ken daitezke eta horrela sendatze sakonaren bidean jarri. Sendatzea eta osatzea gauza bera dira? Sendatzea prozesu pasiboa da eta gorputzera kanpotik iristen da. Osatzea, aldiz, gaixotasunaren sintomak pairatzen ari den gizakiaren aldetik prozesu aktiboa da. Sintomek eta gaixotasunek esaten digute zer ari den gertatzen gure bizitzan, gure orainean. Ohartarazten digute zerbait ez doala ongi, ez dugula bide zuzena hartu, ez dugula zerbait kontuan hartu… Nahiz eta maiz min edo deserosotasunen
baten bitartez azaldu, benetan LAGUN leial bat da eta adierazten digu gure inkontzientean zerbait ari dela gertatzen. Gelditzera gonbidatzen gaitu. Gelditzera eta eta gure izaeran eta gure hemen egoteko jarreran aldaketak egitera gonbidatzen gaitu. Agian, norbait barkatu edo geure buruak barkatu beharko ditugu. Pilatuta daukagun amorrua edo errua atera, Iragana utzi orainean oso-osorik egoteko. Agian geure beharrak azaltzen, geure harremanak hobetzeko mugak jartzen, geure buruak aintzat hartzen,… ikasi behar dugu. Gizaki bakoitza desberdina da, eta desberdina da bere osatzeprozesua. Horregatik gonbidatzen zaituztet zuen bizitzen inguruan hausnarketa egiten, zuen oraina begiratzen eta ikusten ea zerbait dagoen aldatu beharra daukana. Horretarako, eta askoz gehiagorako, nik lagunduko dizuet zuen bidean. Esnatzeko bidean. Estitxu Castro Hernaiz Psikoterapeuta 688 620 826 caserioperunea@hotmail.com http://perunea.blogspot.com
ZABAL
Oskar Estanga
Jendaurrean Jo, hilabete honetan bai. Harrapatu nau. Iritsi da eguna eta zeri buruz idatzi jakin ez. Gaueko ia hamabiak. Nekea bizkarrean. Ez da ba egokia edozein modutan plazara ateratzea. Eta Mailope alde-aldeko plaza da, horixe baietz… Dakidan zerbaitetaz aritu beharko naiz ba… ai ene… Zertarako hasi ote nintzen ba ni jendaurrera agertzen… Ummm. Jendaurrera… Hasi nintzen jendaurrean bai, bertsotan gainera. Ez nuen gaizki egiten eta egoera haiek oso “emankorrak” ziren nortasunerako, zailak, urduriak, baina egitean, ongi egitean, sekulako indarra ere ematen zutenak. Inguruak, lagunak, familiak, nolabait baliokotzat zuten trantze haiek buruz tente gainditu ahal izatea. Egia esanda, “norbait” nintzela sentiarazi zidan egoera hark. Naturalki jarraitu nuen. Zer izango ziren zaletasunak, suposatzen dut bakoitza gauza batek erakarriko gaituela… Ni abeslariek, musikariek, bertsolariek, antzezleek… erakartzen ninduten. Harrigarriki gainera. Ez zen bakarrik beraiekin ongi pasatzen nuela, ni eszenatokian ikusten nintzen zerbait egiten. Hori horren argia denean suposatzen dut ez dagoela beste aukerarik… Hemen hasten da korapiloa. Lanak berez ez dira errazak, ikasi behar
dituzu, zure nortasunera moldatu, egin, ordutegiak, nagusiak… Nik irakasle eskolan atera nuen titulua, nahiko motibatuta gainera. Baina eskola niretzat kartzela bat izango zela ohartzen naiz oraindik ere eskolako umeen aurrrean jartzen naizen bakoitzean (gaur ikastarotxo bat eman ondorengo sentsazioa!).
“Tontakeriak utzi eta bide arrunt bat hartzea ez ote zen hobea?” Jendaurretik bizi orduan baina eraikitako bideak jarraitu gabe? Nola egiten da hori, nondik hasi, nondik segi, non ikasi? Ba hasi eta moldatu, jendartean eta jendaurrera, lotsati bezain lotsagabe. Burua atzera botatzen dudanean, a ze poza eta lotsaren arteko sentsazioak. Baina horri eskerrak bizi naiz eta banator. Gaurko egunean dirua erabiltzen dugu bizitzeko, jendeak dirua beraiek nahi dutena egiten baduzu ematen dizute, zuk ordea zu izan nahi duzu… Lana. Baina horretaz bizi daiteke? Gustuko gauzak, ongi pasatzeko gauzak, ez al dira ba afizioak? Tontakeriak utzi eta bide arrunt bat hartzea ez ote zen izango hobea? Bide
arrunt bat… Zorionez berezi bat dut. Jendaurrean egotea jendartean egotea da. Gizartean zer ari den mugitzen, nola sentitzen den jendea, zer behar dituen, zer duen gustuko, zer ez… Hori dena garrantzitsua bada ere, zu zeu nola zauden are garrantzitsuagoa da. Jendaurrera ezin duzulako zaborra eraman, hutsa eraman, gezurra eraman. Orduan, besteak nola dauden ikusi, zure burua landu, diziplina mordo baten pixka batzuk ikasi (bertsoak, musika, antzerkia, audioa, ordenagailuak, dantza, pedagogia, kontuz generoarekin, entzun badaezpada ere berriak ea zer berri dagoen, Mailoperako idatzi….) eta zerbait etorriko da. Etorri da. Bada. Baina jadanik gaueko hamabiak pasa diren honetan, gorputzak deskantsua eskatzen dit. Jendaurrea oso nekagarria dela iritzi dut. Batez ere bolada honetan. Baina oso zorteduntzat dut nire burua aukera hau landu ahal izateagatik. Jendarteak eta jendaurreak, eman adina edo gehiago bueltatu didalako. Oraindik jaiotzen ari naizela sentitzen dut gainera. Oraindik ez dakit nora noan. Baina eskerrak eman nahi dizkizut hor zauden horri, jendartean norbanako, jendaurrera joan edo jendaurre izan, azkenean gure barne eta kanpo munduak ederrago egin nahi ditugulako. Horregatik goaz jendartera, jendaurrera. Sarri arte!
-9-
ERREPORTAJEA >>
Arantxa Orbegozo:“Oso sotila da erretratu batek izan dezakeen esanahia” Lagunek “Txitxi” deitzen diote eta jaiotzez tolosarra den arren zenbait urte daramatza Arriben bizitzen. Ezaguna da Araitz bailara artisten gustoko bizitokia dela eta “Txitxi” ere paisaiak eta lasaitasunak erakarrita etorri zen. Tolosan izan gara, bertan duen tailerrean.
Erretratuak egiten abila da eta bizibidea topatu du zaletasun horretan. Gaztetan goi mailako kirolaria izan zen, atletismoa, txirrindularitza, piraguismoa, eskalada... kirolaz bizi zen 28 urterekin margotzen hasi zen arte. Txitxi: “Ez nuen horren inguruko ezer ikasi, kasualitatez hasi nintzen margotzen eta konturatu nintzen banekiela margotzen, berezkoa izango nuen baina ni ez nintzen kontziente, ez nuen
behin ere gaitasun hori landu. Argazkigintzak beti erakarri izan nau eta argazki asko atera izan ditut beti, baliteke horrek lagundu izana”. Herriko gizon bat margotzen ikusi zuenean piztu zitzaion lehen aldiz margotzen hasteko grina, hark hori egiten hartzen zuen gozamenak inbidia eman eta hurrengo egunean bere lehenengo margo kutxa erosi zuen. Gero Tolosako kultur etxean hiru hilabetez Iñaki
Epelderekin ikastaro bat egiten aritu zen eta hortik aurrera bere kasa joan da ikasten. Zenbait pareta eta mosaiko margotu dituen arren, bera arte errealistan da espezialista, eta zehazki pertsonen erretratuetan. Berak ateratako argazkiak izan ohi dira margotzen hasteko abiapuntua. “Erretratuak izan dezakeen esanahia oso sutila da eta horregatik ahal bada behintzat margotu behar dudan pertsonaren atzean dagoen bizi istorioa eta bera aurrez aurre ezagutzea gustatzen zait, horrela nik erabakitzen dut argazkiaren bidez pertsonaren zein keinu edo aspektu islatu”. Behin argazkia aterata zuzenean margotzen hasten da, horretara oleoa edo pastela erabili ohi du. Txitxik berak azaldu digunaren arabera, pastelarekin kolore zehatza erabiltzen da, aldiz oleoarekin erabili nahi den kolorea, kolore ezberdinak nahastuz lortzen da. Gaztetan atzerrira egindako bidaietan ateratako erretratuez gainera, zenbait kirolari biluzturik ere margotu ditu, esaterako Joxean Olaskoaga “Aizperro” arraunlaria edo Patxi Usabiaga eskalatzailea. Lan bilduma horri “Los pura sangre” izena jarri zion, gorputz muskulotsu horiek transmititzen duten indarraren adierazgarri. Baina eskaera gehienak hildako pertsonak margotzeko izaten dira. “Hildako senitartekoen oroimena gordetzeko lan asko eskatzen dizkidate eta kuriosoa izaten da bakoitzak pertsonaren irudi bat izaten baitu. Zortzi seme-alabako etxe batean aitaren irudi berdina nahi izatea eta ados jartzea zaila izaten da. Behin alargun batek senarra maitemindu zen garaian bezala ikusi nahi zuela esan zidan, aldiz alabak aita azkeneko urteetan zen bezala
Kirolari esker bidaia asko egin ditu Arantxak atzerrira eta orduko argazkiak orain oso baliagarri zaizkio.
irudikatzea nahi zuen, zaharra eta mehea. Hala ere, normalean niri erabakitzen uzten didate”.
“Tresna eta baliabide ugari eskaintzen ditu iPod-ak” Ordu luzez aritzen da Txitxi Tolosako Bidebieta Auzoan duen tailerrean. “Egun guztia bakarrik isiltasunean pasatzen dut, baina niretzat hau ez da bakardadea, gogoeta egitea bezala da, isiltasunean egon naiteke aspertu gabe”. Eta egia esan aspertzeko betarik
ere ez du, orain gainera, iPod delako teknologia berriarekin lan egiten hasi da, bertan benetako margoekin bezain ongi marraztera irits liteke. “Duen testura eta kalitatea ez da berdina baina oso antzekoa atera liteke. Tresna eta baliabide ugari eskaintzen ditu iPod-ak, erabiltzen ikasi baino ez da egin behar”. Entrañables proiektua Bere lanean berritzailea izatea du gustuko eta proiektu asko burutu ditu baina ziurrenik ezagunena Entrañables izena daramana izango da. Kalean jarritako hiru erretratuk osatzen dute Entrañables proiektua eta Tolosako herritarrek ederki ezagutzen dituzten
- 11 -
pertsonenak dira: Teresa González “Lapirula”, Roberto Jauregui “Roberto Canicas” eta Petra Pintado “La Petra”. Duela lau urte inguru ekin zion Entrañables proiektuko lehen lana egiteari, La Pirula izan zen, eta oraindik Tolosako Arco de Castillan dago ikusgai. “Lehendabiziko lan hura gauez jarri nuen lagun batzuen laguntzarekin, sinadurarik eta baimenik gabe. Kamera eta mikrofono bat ere jarri genituen jendearen erreakzioak biltzeko”.
- 12 -
Txitxik azaldu digunez, La Pilula gerraostean Tolosako Castilla Arkuaren azpian gozokiak saltzen zituen emakume bat zen. “Baliteke liburu batean idazteko moduko ezer ez egitea baina denok ezagutzen genuen eta berarekin ikasi genuen gozokiak erosten”. Bigarrena Roberto Canicas izan zen eta Usabal Kiroldegian jarri zuen. “Tolosa herri kirolzalea bada Robertori esker izan da hein handi batean, futbol entrenatzailea, masajista, kirol ezberdinetako irakasle... lan handia egin zuen”.
“Nik erabakitzen dut pertsonaren zein keinu edo aspektu islatu” La Petraren erretratuarekin itxi zuen bilduma. Garai bateko La Misericordia benefizentzia zentruan hezi zen eta ondoren lan handia egin zuen bertako
“Argazkigintzak betidanik erakarri izan nau eta horrek zerikusia izango du” haurrak gizarteratzen. “Misericordian zegoen jendea oso gaizki ikusita zegoen tolosarrengandik eta berak haur haiek herrira jaisten zituen paseatzera, eta herrian zegoena erakustera”. Lan gehiago egiten jarraitzeko dirulaguntzarik jaso ez duenez aurrera egin ezinik gelditu da proiektu hori, baina gustura dago herritarren eskutik jasotako erantzunarekin. “Herri guztietan daude pertsonaiak eta proiektu honen bitartez omendu egiten ditut. Gainera lan horrekin konturatu naiz ezagutzen genituenak oroitarazteko ez ezik, pertsonai horiek ezagutzen ez dituzten gazteek iraganaz zertxobait gehiago jakiteko ere balio izan duela”.
KuxKuxean
koak Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitarte Mailope aldizkariaren bitartez!
Markel eta Uraitz Ariztimu単o Markelek azaroaren 28an 10 urte betetzen zituen eta Uraitzek azaroaren 23an 8 urte. Zorionak gure etxeko futbolari eta musikariari, zuen gurasoen partez. Ongi pasa zuen urtebetetze eguna. Muxu eta besarkada handi bat eta jarraitu beti bezain jator izaten.
Mikel Abenduak 19 ZORIONAK txikito! Danekoz 2 urte bete dituzu! Segi orain arte bezala. Egun ona pasa. Muxu haundi bat, Luka, aita eta ama.
Andrea Ayerdi Abenduak 6 Zorionak Andrea! Jada 18 urte, espero dugu egun polita pasatzea eta ea koadrilan ondo ospatzen deun juerga pixka batekin jeje. Muxu handi bat politte =) zure kuadrilaren partez.
Deitu 638652339/ 948210103 telefono zenbakira edo idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara.
- 13 -
BATzarre Tolosako suhiltzaileekin hitzarmena
- 14 -
Urrian Errazkingo Otxokiñenea baserria erre zenean, Araitz-Betelu, Errazkin eta Lezaetan larrialdi zerbitzuen gaia berriro ere mahai-gainean jarri zen. Zonalde honetara Altsasuko suhiltzaileak etortzen dira, edo gertaeraren arabera, baita Iruñakoak ere. Baina Errazingo sutearekin berriro ere argi geratu zen, urruti xamar geratzen direla herri hauek eta larrialdi zerbitzuetakoak denbora dexente behar dutela iristen. Tolosako suhiltzaileak, adibidez, gertuago daude. Berez, probintzien artean badago larrialdietan elkarri laguntzeko adostasun bat, baina tokian tokiko larrialdi zerbitzuko agintariek erabakitzen dute beste probintzietako laguntza hori eskatu edo ez. Errazkingo sutearen kasuan, adibidez, momentuko agintariak ez zuen Tolosakoei deitzeko beharrik ikusi, eta Altsasu eta Iruñeko suhiltzaileak aritu ziren lanean. Hemendik aurrera, ordea, egoera aldatuko da. Araitz eta Beteluko alkateak eta Errazingo kontzejuko lehendakaria elkartu, eta eskaera egin zitzaion Nafarroako Larrialdietarako Agentziari: Araitz, Betelu, Lezaeta eta Errazkinen larrialdiren bat gertatzen denean, Tolosako suhiltzaileei deitzea eskatu zuten protokoloz. Hau da, zuzenean, inork erabaki beharrik gabe. Egoera aztertuta, eta mugan dauden beste herri batzuen kasuari jarraituz, Nafarroako Larrialdietarako Agentziak eskaera onartu du. Beraz, istripu, etxebitzako sute edo beste larrialdiren bat gertatzen denean Araitzen, Betelun, Lezaeta edo Errazkinen SOS Navarratik Tolosa, Altsasu edota Iruñako suhiltzaileei deituko zaie, beharraren arabera. Horrelakoetan minutuak luze egiten dira, eta Altsasu edo Iruñakoek 40-45 minutu behar badituzte etortzeko, Tolosakoak 20-25 minututan iritsiko dira.
M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437
Birziklatzeko Etxea eta gune mugikorra jarri ditu Mendialdeak Mendialdea Mankomunitateak Birziklatzeko Etxea eta Gune Mugikorrak jarri ditu martxan. Etxeetako produktu arriskutsuak birziklatu eta gaikako bilketa berezitua egitea da helburua. Lekunberrin frontoiaren ondoan jarri berri dute etxe finkoa eta Larraungo herrietan berriz gune mugikorra izango den furgoneta bat ibiliko da produktu horiek biltzen. Hondakin arriskutsu horien artean daude: aparailu elektriko txikiak, landa eta baratzeko botikak, pilak eta metagailuak, merkuriozko termometroak, aerosolak eta espraiak, garbiketako produktuak, tonerrak eta inprimagailurako kartutxoak, pinturak eta bernizak, motoreetako olioak, fluoreszenteak, bonbilak eta VHS, CD, DVD eta kaseteak.
Euskarak bere ikurra Google-en Euskararen Nazioarteko Egunaren arira e Eusko Ikaskuntzak euskararen aldeko onlin ren ndua ekimen bat jarri du martxan. Abe jar 3an euskararen inguruko doodle bat ari. zaile dezan eskatuko dio Google bilat da Helburua lortzeko sinadurak biltzen aritu z, bide aren Eusko Ikaskuntza bere webgune aben itza www.eusko-ikaskuntza.org. Ema duaren 3an bertan ikusiko dugu.
Mailope Nafarroako Kutxako diru-laguntzarik gabe gelditu da Nafarroako Kutxak antolatzen duen Zuk aukeratu, zuk erabaki jardueran parte hartu dugu azkeneko lau urteotan. Besteak beste, 2010ean 10.780 euro jaso genituen, aurten ordea, Kutxak ez du gure eskaera onartu. Antza Mailopek ez ditu ekimenean parte hatzeko gutxieneko baldintzak betetzen. Bezero kopuru txikiegia eta eragin eremu txikiegia du Mailopek diru-laguntza hori jaso ahal izateko. Aurrera egiteko beste ate bat itxi zaio beraz gure aldizkariari.
Arruizko SAT Larratek zenbait sari jaso ditu Euskal Herriko Frisoi Txapelketan Pasa den Azaroaren 10ean, Euskal Herriko Frisoi Txapelketa egin zen Tolosan. Bertara zortzi abeltegitako abereak aurkeztu ziren: 3 bizkaitar, 3 gipuzkoar eta 2 nafar. Horien artean Arruizko SAT Larratekoek parte hartu zuten eta bost abelburu aurkeztu zituzten. Txekorrak, behiak eta ergitxak lau sail ezberdinetan banatu zituzten adinaren arabera. Ergitxen sailetako batean, Arruizko bat gailendu zen, Larrate Damion Arane izenekoa. Laugarren sailetako txapeldunen arteko lehian ere, SAT Larrateko ergitxea gailendu zen, Euskal Herriko ergitx txapelduna bilakatuz. Aipatzekoak ere badira behietan 2. eta 3. postuak irabazi zituztela bi behi ezberdinekin.
Mailope Zotz! Zozketako bi sari falta dira banatzeko
- 15 -
Joan den urrian egin genuen Mailoperen aldeko azkeneko zozketa. Guztira sei sari zozketatu genituen eta dagoeneko baditugu sarituak izan ziren lau zenbakiren jabeen izenak: 403 zenbakiarekin Arribeko Esther Mikeok Plazaola Turismo Bulegoko lote bat eskuratu du. 429 zenbakiarekin berriz Atalluko Aitziber Lopetegik Maskarada dendako lotea. Lekunberriko Gurutze Santxezek Izaskun Lazkanoren artelana jasoko du 370 zenbakiari esker eta Azkarateko Gurutze Otamendik Araizko eskulan tailerreko artelan bat eraman du etxera 417 zenbakia baitzuen (Argazkian). Bi zenbaki eta bi sari baino ez dira gelditzen banatzeko: 720 eta 666. Zorionak sarituak izan zareten guztioi eta eskerrik asko zuen parte hartzearekin aldizkariari aurrera egiten lagundu diozuenei!
Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net
ERREPORTAJEA: Amagoia Telletxea
- 16 -
<<“Teleko� batek gai ugari eta oso desberdinetan egin dezake lan>> Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketak egin zituen eta egun doktoregotza egiten dabil satelite batentzako antenak diseinatzen. Bere lan eta ikasketak direla eta denbora libre gutxi izaten du baina guretzako tartetxo bat atera du.
Amagoia Nafarroako Unibertsitate Publikoko gela garbian, antenak neurtzen.
Telekomunikazio Ingeniaritza izena ezaguna dugu, baina zertaz arduratzen da telekomunikazio ingeniaria? Amagoiak azaldu digunaren arabera, gure inguruan ditugun komunikazio sistema guztiak diseinatu, garatu eta ezartzeko gaitasuna duen profesionala da. Egun ezagutzen diren sare ezberdinekin lan egiten dute: sateliteen bidezko komunikazioetarako sareak, telefoniarako sareak, telebista digital eta interaktiboko sareak etab. Eta noski! Internetekin zerikusia duen guztiaren jakintza dute: ordenagailuak, aplikazioak, hardwardaren di-seinu elektronikoa, zuntz optika bidezko komunikazioak, haririk gabeko komunikazioa… Baina ziurrenik askorentzat horren ezaguna ez den beste zenbait ezagutza ere barneratzen dituzte, esaterako, domotika etxe digitaletan, medikuntzan ingeniaritza biomedikoaren inguruan, mikroelektronika, nanoteknologia… Amagoiak betidanik argi izan du ikasketa horiek egin nahi zituela, “teknologia berriak betidanik gustatu izan zaizkit, etorkizun handiko karrera iruditzen zitzaidan, eta oraindik ere halaxe dela iruditzen zait”. Argi izan arren, ikasketa zailak aukeratu zituen, ikasle garaian ordu ugari sartu zituela kontatu digu, bai ikasten eta baita praktikak egiten ere.
“Etorkizun handiko karrera iruditzen zitzaidan, eta oraindik ere halaxe dela iruditzen zait” Unibertsitatean egon zen garaiak urte gogorrak izan ziren berarentzat, baina orain pixkanaka egindako esfortzuaren emaitzak jasotzen ari da. “Azkenean egiten duzuna zure bizitzako parte oso garrantzitsua bihurtzen da, gauza asko egiteari utzi egin behar diozu eta benetan gustatzen ez bazaizu ezin duzu horrelako erritmoa eraman”. Badu meritua Amagoiak, probintzia ezberdinetako 68 gazte hasi ziren berarekin batera Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketak egiten eta hamabi pertsonek baino ez zituzten bukatu. “Gaur egun oso pribilegiatua sentitzen naiz dudan formakuntzak aukera ugari eman dizkidalako eta nire ustez etorkizunerako ere asko lagunduko didalako”. Batxilergoa ikastera Iruñera joan zen
“Benetan gustatzen ez bazaizu ezin duzu horrelako erritmoa eraman” eta geroztik bertan bizi den arren gustura bueltatzen da Betelura, etxera. “Hamar urte daramatzat Iruñean bizitzen, lehen ikasten eta orain lanean. Hori bai, nik esaten dudan bezala, asteburuetan Azpirozko portutik behera heldu naizenean, nere paradisurantz ze gustura!”. Hala ere, Iruñeara baino hurrunago ere ibilia da, bost urteko karrera egin ondoren proiektua egitera Vienara joan zen lortutako beka bati esker. Bederatzi hilabetez egon zen bertan. Amagoiaren bikotekideak ere ikasketa berak egin zituen eta elkarrekin biomedika arloko proiektu bat egin zuten bertan. “Hango unibertsitateko taldeak erloju moduko aparatu bat (Hub Data Device-a) garatu du, gaixoen hainbat zeinu bital jasotzeko gai dena: bihotz erritmoa, odol presioa, oreka egoera, arrisku egoera… Guk Android plataforman smartphonetarako aplikazio bat garatu genuen HDHaren seinalea jaso eta prozesatzen zuena. Honi esker, gaixoengandik urrun dagoen medikuak ospitaletik bertatik bere mugikorrean gaixoaren informazioa segundoro ikusi dezake eta larrialdi batean erantzuna ia momentukoa da. Oso lan interesgarria izan zen eta parte hartze hura oso
positiboa izan zela gogoratzen dut”. Proiektu harengatik bi sari jaso zituzten, Nafarroako Telekomunikazio Ingenierien Asoziazioak karrera bukaerako proiektu hoberenen artean hirugarren saria jaso zuten eta Madrilgo COITek eta AEITek (Espainiako Telekomunikazio Ingenierien Colegio Ofizialak eta Asoziazioak) osasun eta medikuntzari zuzenduriko teknologia arloan ADESLASeko sari irabazlea eman zien. “Egia esan ez genuen horrelakorik espero. Gure lana errekonozitua izatea oso pozgarria izan zen”. Horrekin gutxi ez eta Austriatik bueltan doktoretza egitea erabaki zuen Amagoiak eta horretan dabil. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antenen taldean lanean hasi zen eta aplikazio espazialetako antenak diseinatzearen inguruko doktoregotza egiten ari da. Gainera aurten Komunikazioko Masterra ere egin du. Orain, Leo orbitako (Lurretik 2.000 kilometrora) satelite batentzako antena bat diseinatzen dihardu, baita radarrentzako “ikustezina” den sistema bat hobetzen ere. Diseinatzaile, kirolari eta telebistan azaltzen diren pertsona horiek guztiak ederki kontrolatzen ditugu, baina teknologiaz inguratuta bizi garen honetan ba al dakigu nork asmatu dituen horiek denak? Amagoiaren ustetan, ikerlarien lana ez da behar bezala baloratzen. “Aho betez esaten dute ekoizpen eredua aldatu beharra dagoela eta zientzian oinarritutako gizartea osatzea
Aplikazio espazialetako antenak diseinatzearen inguruko doktoregotza egiten dabil Amagoia
- 17 -
“Oso pribilegiatua sentitzen naiz dudan formakuntzak aukera ugari eman dizkidalako eta nire ustez etorkizunerako asko lagunduko didalako”
- 18 -
dela interbidea, baina egun egiten ari direna guztiz alderantzizkoa da”. Antza Austrian ikerlariek dituzten aurrekontuak oso garrantzitsuak izaten dira eta ikertzaileen lana gehienetan enpresa pribatuekin lotura handia izaten dute. Hemen aldiz ez da horrelakorik gertatzen, unibertsitatetik sortzen diren enpresa edo spin offak aldera utzita, orokorrean ikerketa lana eta enpresa pribatua bide desberdinetik doaz. Diru faltari aurre egitea da hain zuzen ere egungo ikerlariek duten erronkarik handiena, diru sarrera eskasekin kalitatezko ikerketa lana sortu eta eskaini ahal izatea. “Argi dudana da, zientziarik gabe, ikerlarien lanarik gabe, ez dagoela ekonomian garapen sendoa lortzerik ez dugulako ekonomia konpetitiboa lortuko, ekonomiaren sendotasuna efimeroa izango da orain arte gertatu denaren modura”. Baina zientzia dela eta ez dela lan-
bideak bidaiatzeko aukera ere ematen die Amagoia eta bere mutilari. Hilabete baino ez da Txinan ibili direla eta zientziaren mundu horretatik atera eta turismoa egiteko eta bertako paisaiez gozatzeko aukera ere izan dute. “Nire mutilak Pekinen zuntz optikako kongresu bat zuela aprobetxatu eta hamazazpi egunez Txinan ibili gara oporretan. Herrialde zoragarria da benetan, paisaiak ikusgarriak dira, oso kultura ezberdina da. Hiri haundietan, Pekin eta batez ere Shanghain, dagoen kutsadurak harritu ninduen, laino behera zegoela zirudien eta autoen kea zen. Baina politena herri txikietara egindako bisitak izan dira: Yangshuoko mendiak, Longsheng arrozak landatzeko terrazak, Huangshanen Mendi horiak… oso polita eta gomendagarria benetan”. Urtean bi edo hiru bidaia egin behar izaten ditu Amagoiak eta beste kultura eta jendea ezagutzeko aukerak lanak bezainbeste asetzen du beteluarra. Ordu gehienak ordea ordenagailu eta makina ezberdinen aurrean pasatzen ditu. Gai berri batekin hasteko garaian, lehenik mundu mailan beste ikerlari
“Android plataforman smartphonetarako aplikazio bat garatu genuen” taldeek egin dituzten lanak irakurtzen dituzte eta ondoren jada sortuta
Gure aldizkaria Pekingo Harresi Handira ere iritsi da aizue!!
dagoen emaitza hobetzeko lanean hasten dira. Amagoiak antena berriak diseinatzeko simulazioak egiten ditu ordenagailuan eta behin emaitzak jaso ondoren aldizkari zientifikoetarako artikuluak idatzi eta kongresuetan parte hartzen du ezagutara emateko.
“Diru faltari aurre egitea da egungo ikerlariek duten erronkarik handiena” Ondoren, diseinatutako prototipoa eraiki egiten da. “Guk taldean gela garbia deiturikoa dugu, kirofano moduko bat da (hauts partikula kopurua minimoa izanik) non proposatutako sistemen neurketa zehatzak egiten diren. Horretarako ditugu espektro analizadoreak, funtzio generadoreak, ordenagailu bereziak, fresadorak, laserrak, mikroskopioak etab. Ondoren, diseinu garaian espero ziren emaitza teorikoak errealitatean zehaztasunez egiaztatzen direla frogatzen da esperimentalki. Horrela pixkanakapixkanaka teknologia berria garatzen doa eta azkenean emaitza bideragarria, hobea, errealitate bihurtzen da”. Orokorrean, oraindik gizonezkoak dira nagusi ingeniaritzaren arloan, baina Amagoiak behintzat oso bestelako errealitate bat bizi du, lan taldean gizon eta emakume kopurua oso parekoa baita. “Kongresuetan eta ikerketa munduan emakumeen presentzia geroz eta handiagoa eta garrantzitsuagoa da. Bene-benetan uste dut zure lana ongi egiten baduzu berdin duela gizona edo emakumea izan. Nire inguruan behintzat oztopo hori jadanik gaindituta dagoela uste dut”. Baina nola ikusten du etorkizuna Amagoiak? Zein da beteluar honek 26 urterekin duen ametsa? Oraingoz lau urterako lana badu eta oso gustura dago. “Etorkizuna ez dut gaizki ikusten lanari dagokionean, nire karrera langabezi tasa baxuenetakoa duena da eta azken finean, “Teleko” batek gai ugari eta oso desberdinetan egin dezake lan. Uhinak edo seinaleak badaude, seguru egon telekomunikazio ingenieri baten lanaren emaitza dela. Telekomunikazio ingeniaria ez dute kontratatzen soilik egiten dakienagatik, baizik eta egiteko gai denarengatik. Nere ametsa... dudanarekin segi eta zoriontsu izatea, horixe”.
elkARRIZketa: Karmele Galarza Larrayoz “Turistek geroz eta gehiago eskatzen dute gutxiagoren truke� Irrintzilariaren paperean ezagutuko duzue Karmele zuetako askok. Orain Aralar Urbasa Elkarteko lehendakaritza uztera doa. Noiz eta zein helbururekin sortu zen Aralar-Urbasa Landa-Etxeen Elkartea? Duela 20 urte sortu zen lehenengo landa-etxeekin batera. Turistei zerbitzu bat eman eta ekonomia hobetzeko helburuarekin jaio zen. Eta egun Rakel Txasko, Rafa Etxarri, Kristina Askaray, Leire Iribarren, Josefina Iturralde eta ni gabiltza batzordean. Zenbat urte eman dituzu lehendakari? Duela bi urte batzordea berritzearekin batera hasi nintzen lehendakari. Nik ordurako zenbait urte neramatzan batzordean eta kideek animatuta hartu nuen kargua. Orain kargua uztera zoaz, zergatik? Ni Ariben (Aezkoa ibarra) bizi naiz eta bilerak direla eta bat eta beste gogorra egiten zait honaino etortzea. Gainera beste hamaika saltsatan ibiltzen naiz, amatxi ere banaiz eta etxekoentzako denbora ere atera behar da. Lehendakari berria nor izango den oraindik erabakitzeko dago, baina batzordeko edozein izan liteke, denak ere oso pertsona gaituak eta ilusioz betetako gazteak baitira eta hori da garrantzitsuena. Zein izan da zure betebeharra? Lehendakariaren lana, elkartearen ordezkari izatea da, gobernuarekin eta
federazioekin bilerak egin, ferietara joan eta bertan gure eskualdea sustatzea etab. Elkarteak zein eremu, hartzen ditu bere gain? Aralar-Urbasa Landa-Etxeen Elkartea Larraun, Imotz, Basaburua, Ultzama, Leitzaran eta Araizko landetxeek osatzen dute. Zoritxarrez ibarra horietan dauden landa-etxe guztiak ez daude elkartearen barruan. Hori gure eguneroko borroka bat da, hobeki funtzionatuko genuke denok elkarrekin egongo bagina, espero dezagun urtearen buruan denak elkartean egon daitezen. Hasiz geroztik asko aldatu da landetxeen errealitatea? Bai nik uste asko aldatu dela, turistek geroz eta gehiago eskatzen dute gutxiagoren truke eta mantentze gastuak geroz eta handiagoak dira, argia dela, ura dela, publizitatea dela... Bestalde, garai batean diru-laguntza handiak ematen zituzten landa-etxeak irekitzeko, 4 milioi pezeta inguru. Egun berriz, inbertsio handia dakar landaetxe bat irekitzeak. Herri txikietan geroz eta nekazari eta abeltzain gutxiago daude, zure ustez
landa-turismoa izan daiteke bidea? Herrietan geroz eta abeltzain gutxiago daude eta geroz eta gutxiago dira abeltzainenak aurrera egitea nahi dutenak, geroz eta gutxiagoren truke lan egiten ari batira. Beraiek falta diren egunean konturatuko gara zenbateko garrantzia duen lehen sektoreak. Nik ez dut uste landa-turismoak huts hori beteko duenik, eta gutxiago turismoa egun dagoen bezala egonda. Zein da egun elkarteak duen erronka edo helburu nagusia? Horren lehiakorrak diren garai hauetan, komertzializazioa eta promozioan egi-ten dugu lan, ahalik eta jende gehiagora iritsi orduan eta hobe. Horrekin ba-tera, landa-etxeei esker herri txikietako ekonomia suspertzea eta hala bertakoak kanpora joan beharrean herrian bizitzen jarrai dezatela. Interneten aldeko apustua egin dugu eta webgune bat ere badugu, www.aralarurbasa.com. Berritu egin dugu eta orain Internet bidez erreserbak egiteko au-kera ematen du.
- 19 -
kuttunenak
Ainhoaren
Ainhoa Leo Kaixo Ainhoa Leo naiz, Lekunberrikoa. 15 urte ditut, Iruñean ikasten dut, Biurdanan. Aurten 4.DBH egiten ari naiz eta hemendik pare bat urtera Psikologia ikastea gustatuko litzaidake.
- 20 -
Liburuak: "Quimica perfecta”, “La ley de la atracción” eta “Reaccion en cadenas" Simone Elkeles Hiru anaia mexikarren bizitza azaltzen da liburu bakoitzean. Batez ere amodiozko istorioak dira, baino Estatu Batuetan gertaturiko istorioak direnez, bertan primeran agertzen dira etorkinak edukitzen dituzten arazoak, banden arteko kontuak... Oso politak dira eta ez dira irakurtzeko zailak.
Diskoak: “La tierra esta sorda” Barricada
Filma: “Frida Khalo” Julie Taymor
Gerra Zibilari buruzko gaiak lantzen ditu Barricadak bere azkeneko diskoan. Oso polita da. Gainera Drogasek oso ahots polita dauka eta hitzak oso sakonak dira, disko polita da. Batez ere Matilde Landaren abestia.
Margolari mexikarraren bizitzari buruz eginiko pelikula da. Niri artea asko gustatzen zait, Fridaren arte lanak batez ere. Pelikulan, bere bizitza primeran islatzen da, eta banda oso ona da.Chavela Vargasek eta Lila Damsek kantatzen baitute.
LauBURU
GIZARTEA
EKOLOGIA
HEZKUNTZA
ZIENTZIA
Urritik azarora bitarte egin da gripearen kontrako txerto kanpaina > Arantxa Mikeo Urriaren 15ean hasi zen gripearen kontrako txerto kanpaina Nafarroan. Zahar nahiz gazteek hartu dezaketen txertoa izan arren, Araizko osasun-etxeko Mamen Saenz medikuaren arabera, bereziki 60 urtetik gorakoentzat dago zuzenduta. “Diabetesa, tentsio altua, bronkistis arazoak etab. dituzten gazteek hartzea ere gomendagarria izaten da”. Krisiak krisi txertoa oraingoz behintzat dohakoa da eta azaroaren amaiera arte luzatu ohi da kanpaina. Mamenen azalpenen arabera, urtero gripe mota ezberdin baten kontrako txertoak izaten dira. Inguruan hedatu den gripe mota analizatu eta urtero-urtero horren kontrako txertoak prestatzen omen dituzte. Joan den hilean hain zuzen ere, Nafarroan A gripearen aurkako txertoak duen eraginkortasunaren inguruko ikerketa lan bategatik saritu zuten mediku talde bat. 600.000 nafarren biztanleria lagin batekin lan egin zuten. Denek jaso zuten txertoa eta horrela gripe sintomak direla eta medikuarenera %32 gutxiago joan ziren eta txertoak %89ko eraginkortasuna duela frogatzen du. Gainera, ikerketa lanean parte hartu duten nafar mediku horiek diote txertoa hartu eta zazpi egunetara jada babes efektua sortzen duela. Mamenen arabera: “Txertoa hartzeak, ez du ziurtatzen pertsona horrek
griperik pasako ez duenik, gehienbat gripearen ondoren sortu daitezkeen arazoak saihesteko izaten da”. Gripea urritik
Txertoek %89ko eraginkortasuna dutela frogatu dute apirilera bitarte azaldu ohi da normalean. Sukarra, muskuluetako mina, eztula eta hotzeria izan ohi dira gaixotasunaren sintoma nagusiak. Normalean astebete baino gehiago irauten ez duen arren, ara-
zoak sor ditzake arnas-bideetan edo bestelakoak gaixo kronikoetan. Txerto kanpainen gainetik, oraindik Europan pertsona asko hiltzen dira gripeetatik sortutako arazo edo ondorioak direla eta. Txerto guztien moduan, birusa (manipulatu eta ahulduta) gorputzean sartzen digutenean, gure gorputzak bere kabuz eta modu naturalean sistema inmunologikoa martxan jarri eta gaixotasun horri aurre egiteko defentsak sortzen ditu. Hartara kalean dagoen benetako birus horrek harrapatzen gaituenean gure gorputzak nahikoa defentsa izango ditu kutsatuz gero horri aurre egiteko. - 21 -
elkARRIZketa: "Gabonak ikuspegi mitologikotik ikusten ahalegindu gara" Nerea Urbizu 2011an sortu zuten haurrentzako Ene kantak cd-dvd-a eta dagoeneko bigarren disko bat kaleratu berri dute, Neguari abesten.
- 22 -
Bi urte ere ez dira pasa Ene kantak lana kaleratu zenutenetik, halako arrakasta izan al zuen lehendabiziko disko hark? Aurreko diskoak espero genuen arrakasta izan du, gutxinaka gure lekutxoa hartu dugu. Urte t’erdia pasa da haurrei zuzendutako cd-dvd hura kaleratu genuenetik eta oraindik saltzen jarraitzen dugu, ahoz aho hedatuz joan baita. Egia esan, oso pozik gaude. Beste disko bat egitearen ideia Pelusok eman zigun, bere emaztea irakaslea da eta Eguberritan euskarazko abesti berriak sumatzen zituen faltan. Horregatik pentsatu genuen aukera polita izango zela neguarekin (ez bakarrik Gabonekin) lotutako kantak egitea. Aurrekoa Sortzen Ikasbatuaz-ek finantzatu zuen, oraingoan ere hala izan al da? Oraingoa autofinantzatua izan da. Salmentekin berreskuratu ondorengoa kasu honetan Nafarroako Bertsozale Elkartearentzat izango da, eta beste zati bat eremu ez euskaldunetako D ereduko ikastetxe publikoentzat. Zeintzuk aritu zarete oraingoan lan horretan? Lan honetan Urko Oskoz, Peluso eta ni neu aritu gara berriz ere. Abestiak asmatzen, konposatzen, hitzak egiten, moldatzen eta forma ematen. Oraingoan Burlatako eta Ibarberri eskolako ikasleek parte hartu dute. Baina kolaboratzaile asko izan dituzue... Uf, pila bat! Nafarroako Bertso eskolarentzat izango da dirua hasiera batean eta horregatik, bertsolari askok hartu dute parte: Igor Elortzak, Xabier Terrerosek, Uxue Alberdik... Leihotikaneko abeslaria, Estitxu Fernandez, Olazabal eta Zubieta pilotariak ere egon dira. Baina batez ere, oraingoan eskualdeko asko aritu dira: Urko Aristi, Lekunberriko abesbatzako hainbat kide, Itziar Leo eta Lore Azpirotz gaztetxoak ia kanta gehienetan, Ainara de Carlos, Aitziber Eleta, Maria
Balda, Maitane Urbizu, bateria eta perkusioa jotzen Igor de Castro, gitarran Iker Eleta... Hauek eta beste asko gabe diskoak zentzurik ez luke izango. Cd-arekin batera dvd-a ere atera al duzue? Ez, oraingoa cd-a da bakarrik. Dvd-a egiteko, denboraz gain, aurrekontu dexente behar da! Kontuan izan behar da ere maiatzetik aurrera sortu ditugula kantuak (tartean uda), eta urriaren hasieran grabaketekin bukatu genuen. Ez da denbora askorik egon beste ezer egiteko! Zenbat abesti bildu dituzue bertan? Hamazazpi abestik osatzen dute bigarren disko hau. Neguari eskainitako abestiak izanik, badira elurrari buruzkoak, neguko oporrei buruzkoak, afari goxoari buruzkoak, hartzaren loaldiari eta meatzariei buruzkoak... Dena den, Gabonak nolabait esatearren, ikuspegi mitologikotik ikusten ahalegindu gara, hau da; opariak ekidinez, kontsumismoa ere bai... batzuetan ez da erraza izan naturalki jokatzea horren barneratuta dugun bizimodu honekin... Martxa honetan hirugarren bata ere etorriko al da? Aurreko diskoaren ondoren esan nuen gauza bera, pozik eta seguru baietz! Gainera, euskarak behar duen bitartean, aurrera! Hurrengo proiektua auskalo zeinentzat, behar duen elkarterik egongo da!!
a
KULTUR 2012ko San Martin Jaiak Herriko jaiei hurrengo urtera arte agur esatea baino ez zaigu gelditzen. Aldatz eta Gaintzako San Martin jaiekin amaitu dira 2012 honetako festak. Gaintzan, ohi bezala Martintxoren jaitsierarekin eman zioten hasiera festei, ondoren herri-afaria izan zuten Sonbelu elkartean eta goizera arte Dj Txokorekin egin zuten parranda. Larunbat arratsaldean berriz, ume jokoak, txokolatada, patata tortilla lehiaketa, mus txapelketa, sagardo dastaketa eta iluntzean dantzaldia izan zen Gabezin taldearekin. Igandean amaitu ziren Gaintzako festak Oskar Estanga eta Bixente Gorostidiren bertso saioarekin. Aldatzen astelehenera arte luzatu zituzten jaiak. Han ere, urteroko tortilla eta mus txapelketa, haurrentzako jolasak, sagardo festa eta abar eta abar osatu zuten aurtengo egitaraua.
Aipatzekoa aurten omenalditxo bat egin ziotela Jesus Sotil apezari, 25 urte behar horretan betetzeaz gainera 15 urte baitira Aldatzen apez dabilela. Baina dudarik gabe, aldaztarrentzat San Martinena izan ohi da egun handiena. Igandean, Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketa finala jokatu zen eta arratsaldean berriz bertso saio ederra izan zen Uxue Alberdi eta Julio Sotoren eskutik.
- 23 -
elkarrizketa >>
Lasterkari profesional baten bizitza Testua: Juantxo Aleman
Patxi Aldareguia Barberia 1933an sortu zen Aldazko Apezenetxiki deitzen zen etxean. Aita arruiztarra eta ama aldaztarra, Maattonekoa.
- 24 -
Herri kozkorra Aldatz Bai, ni ttikia nintzenean, 500 lagun pasa bizi ziren, konbentuko mojak kontatuta. Geroztik‌ behera. Baina, zenbat! Orduan 10-12 laguneko familiak ginen. Hamabi senide izan ziren eta bera zen denetan gazteena. Sei urte zituenean aita hil zitzaion. Aldatzen ibili zen eskolan. Eskola utzi eta gero? Mutil, Arrarasko Joantornera. Miguel Alberro Oderiz zen bertako nagusia. Badakizu, 400 pezetako soldata nuen urteko. Hala ere kontent ibili nintzen Arraratsen. Gizon ona zen Miel, oso ona, nahiz kriminala izan (Gizon bat hil zuen gazte denboran ostatuan haserre aldi baten ondoren). Bi urte egin nituen bertan. Mendi mutil ere ibili omen zinen. Bai, bai, Arraratsen mutildu eta oihanera lanera, orduan gehienak egiten zutena. Ez zegoen besterik.
Non ibili zinen? Lehenbiziko Itsasondokora, Gipuzkoara, ikatz egitera. Gero Aragoin egon ginen, Gordun, Urries, Nabardun,‌ hortxe. Hurrena Otsagabiako mendian‌ Horrela ibili ginen, ia urtero tokiz aldatu beharra izaten genuen, lantegiak ia beti urte batez bukatzen baitziren. Patxi, zure lasterketak ikusi behar ditugu. Nola hasi zinen lasterrean? Nork bultzatu zintuen? Inork ez, afizioa. Lasterrerako afizioa. Gure aita zenak ere lasterka egiten bide zuen eta gure amak esaten zuen pena handia zuela seme bat lasterkaria ez izatea. Lehenbiziko apustua non? Mutiko kozkorrak eta Lekunberrira jaisten ginen, Astiztar batzuekin, hau eta bestea hasi eta, holaxe egin genuen. Astitzen egoten ziren Auzako Kamineroarenak eta horietako bati egin nion, Lekunberriko plazan
jokatzeko. Baina eguraldi txarra egin zuen eta kamioan egin genuen, Legoa deitzen duten hori. Eta irabazi egin nion. Eta hurrengo apustua ere berarekin, plazan, eta hori ere irabazi egin nion. Bi, eta biak irabaziak. Hirugarrenaren bila... Bai, Leitzakoa, Rafael Mugica. Lekunberriko plazan jokatu genuen eta irabazi egin nion horri ere. Lekunberrin aritzen zineten ia beti. Bai Lekunberrin apustu asko egiten zen. Eta hurrengoa Lekunberriko Beloquiren kontra jokatu nuen, 6 kilometro, plazan. Apustu honetan sarrera biltzera joan ginen eta irabazi egin nuen. Eta berehala beste Lekunberriar bat atera zitzaidan, Irujo; soldatu zegoen eta egin nion, honi ere, irabazi, sei kilometrotara. Sei jokatu eta seiak irabazi. Bai, baina gero egin nuen berriz
Irujorekin 8 kilometrotara eta galdu egin nuen. Hurbileko jendearekin zenbiltzan. Bai, baina hurrengoan Andoaindar baten kontra jokatu nuen, Irazuren kontra. Lekunberrin jokatu genuen eta irabazi egin nion. Eta ondoren, Arroquirekin, Etxalekun jaioa zen noski, Tolosan jokatu genuen 8 kilometrotara. Pentsa, goizean aizkolariak ziren eta atsaldean gu, lasterkariak. Aizkoran Yurrebaso zen, Zubietar batekin. Arroquiri ere irabazi nion. Ari gara, ari gara, baina Patxi, tarte horretan zenbat urte zenituen, ba? Orduan 20 bat urte edo. Ez dabila hain oker: 1952ko martxoaren 2a ote den gaude. Egun horretan jokatu baitzuten Yurrebaso eta Zubitako Baleztenak. Eta orduan 19 urte zituen gure protagonistak. Laster soldadu joatea tokatu zitzaion, Iruñean egon zen baina eskalatzen eta eskiatzen ere ikasi zuen bertan, Ipetean, Ibañeta ondoan. Eta soldadu karrera bukatu eta mendira, Patxi? Bai, bai, beti bezala, lehenbiziko aritu ginen Uztarrotzen, Abaurregaina… Mendiko lan astun horiek utzi eta goazen, goazen, apustuetara. Noiz hasi zinen berriz? Egin nuen uda bat Frantzian. Negua zen eta egun batez Barriolan bendatzen ari ginen Miel Oquiñena-eta. Eta Miel hori saltsero samarra baitzen… Horrela, egun hartan sortu zen gure Patxik jokatu zuen aizkora apustua. Iturrarte Leitzako aizkolari handiaren kontra egin zuten apustua, Mielek eta Patxik. Hilabete baten buruan jokatzeko. Eta aizkoran ikasi edo jankindakoa hobetzera joan behar. Ikastera Elgorriagara joan ziren, Armalo prestatzaile famatuarekin ikastera. Lekunberrin jokatu zuten hamar kanaerdikotara zen apustu hau, bikotea txanda librean. 1959. urtea zen. Patxik 27 urte zituen beraz. Miel Oquiñena, eta gure Patxik irabazi egin zioten Iturrarte handiari. Soldadutza, mendia, aizkora, 27 urte beteak eta bete-betean lasterketetara berriz ere. Orduan sartu zen Sabino Arangoa, Elixalde, Beruetekoa, sozio, eta hasi nintzen beste apustu horiekin.
Zer apustu egin zenituzten bada? Lehendabizikoa Aldatxen kontrakoa, Villabonatik Aiara. Bi minutuko diferentzia eman zidan eta irabazi egin nion. 30 segundo kendu nizkion. Hurrengoa plazan jokatzera egin genuen, Tolosan, 10 kilometro. Minutuko diferentzia eman zidan eta irabazi egin nion. Eta hirugarren bat ere jokatu genuen, Tolosako Belodromoan. 10 kilometro. Hasi orduko hanketako minekin hasi eta galdu egin nuen. Galtzen zenuen lehendabizikoa... Bueno, soldadu aurretik Beloquik irabazi zidan. Eta ondoren Iruntxiberrirekin egin genuen apustua, Tolosan jokatzera. Diferentzia zerbait eman zidan eta irabazi egin nion. Nahigabe ederra hartuko zuen Iruntxiberri negartiak Bai, bai, eta gero beste apustu bat egiteko gelditu ginen baina ez genuen jokatu, ez dakit zergatik. Eta zure lasterkari bizibideari azkena emateko hurbil zinen. Bai, bi Uitziarrei egin genien apustua, Ariztimuño eta Zabalo. Nik uste 10 kilometrotara egin genuela. Haiek bosna kilometro egin behar zituzten. Han ere hanketatik gaizki hasi nintzen eta galdu egin nuen. Apustu kontuetan, askotan aipatzen da tongoa, tranpa. Noizbait ezagutu duzu horrelakoren bat? Gezur asko esaten delakoan nago ni. Niri behin Donezteben tentatu ninduten. Diru franko eskaini zidaten. Esan nien ezetz. Beste inoiz ez nuen izan horrelako tentaziorik.
Familiarekin.
eman zidan jokoan jarri beharrekoa. Hogeita hamahiru urte zituen honezkero eta ondoren mendian aritu zen, 37 urteak arte, ezkondu arte Ilarregiko Esainen bordako alabarekin. Ilarregin ezagutu al zenuen andrea? Ez, ez, autobusean Ultzamarrean, anginetatik operatua zegoen eta “etxia zin be amakin eta nei gustatu; e’tzun hitzik’e itten, honek ez’tik errextaik itten. Gio ikasi zun, bai” Patxik umoretsu. Ezkondu eta Burlatan jarri zen bizitzen. Seme-alabak izan zituen. Eta lanean Copeleche enpresan, 22 urtez, erretiratu arte. Burladan, beste 29 lagunekin ba-tera Basaburua Elkartea sortu zuten eta lekua erosi. Elkartearen sortzaileetakoa dugu Patxi. Hurrengoan gehiago eta hobeki. Urte askoz, Patxi.
Patxi, non aritzen zinen prestatzen? Lehenbizian karreteran. Gero banuen ruedo bat egina Aldazko marmol harrobietako bidean, gaztaineria batean, oso polita. Lehen ere esan dugu, baina, ama… Oso oso pozik, lehenbiziko apustua egin nuenean ere, berak
Patxi Andoaingo korrikalari bat atzetik duela.
- 25 -
KIROLa Eskualdeko 20 korrikalarik parte hartu dute aurtengo Behobia-Donostia lasterketan Urtetik urtera geroz eta gehiago dira Behobia Donostia lasterketan parte hartzen dutenak. Aurten 25.000 korrikalari atera ziren hasiera puntutik eta 21.470 pertsonek lortu zuten helmugaratzea. Iazko datuei erreparatuta, aurreko lasterketan, 19.877 korrikalarik hartu zuten parte. Eguraldiari dagokionez ere oso bestelakoa izan da, 48. edizioa freskoa eta euritsua izan baita. Behobia eta Donostia banatzen duten 20 kilometroak, ordubete eta minutu eskasean egin zituen Jaume Leivak eta gizonezkoen kategorian lehena izan zen kataluniarra. Emakumezkoetan berriz Oihana Kortazar izan zen lehena,
ordubete eta hamalau minututan burutu zuen lasterketa gipuzkoarrak. Gure eskualdeko korrikalariak ere bertan izan ziren, hogei pertsona animatu ziren Behobia-Donostia 2012an parte hartzera, iaz baino zazpi gehiago. Beste behin, Xabier Satrustegik lortu zuen eskualdeko denborarik onena egitea (01:10:20), gainera lehengo urteko denbora hobetzea lortu du, minutu bat eta zazpi segundu gehiago behar izan baitzituen iaz. Bigarren eta hirugarren postuan gelditu dira, Jose Miguel Arteaga (01:16:16) eta Xabier Azpirotz (01:17:29). Informazio gehiago www.behobia-sansebastian.com web orrian.
ESKUALDEKO SAILKAPENA: Izen-abizenak
- 26 -
Herria
Denbora
Xabier Satrustegi Gartzia (S)
Errazkin
01:10:20
José Miguel Arteaga Garcia (B)
Gaintza
01:16:16
Xabier Azpirotz Satrustegi (B)
Astitz
01:17:29
Iñigo Garmendia Goikoetxea (B)
Betelu
01:18:42
Iñigo Mariñelarena Oreja (S)
Lekunberri
01:18:48
Juan Mari Irastorza Garaño (B)
Lekunberri
01:19:21
Angel Soroa Onsalo (B)
Lekunberri
01:20:05
Mikel De Carlos Gorria (S)
Lekunberri
01:22:50
Ander Arraztio Saralegi (B)
Betelu
01:23:03
Xanti Garmendia Goikoetxea (B)
Betelu
01:23:05
Xabier Zubillaga Balda (B)
Lekunberri
01:24:26
Imanol Jaka Navarro (S)
Etxarri
01:28:15
Alberto Azpiroz Goldaraz (S)
Lekunberri
01:31:36
Xabier Gereño Altuna (S)
Lekunberri
01:31:44
Asier Porres Juaristi (S)
Oderitz
01:33:15
Iñaki Ariztimuño Zubillaga (S)
Lekunberri
01:37:30
Ainara De Carlos Gorria (B)
Lekunberri
01:42:11
Juan Miguel Zubillaga Goik. (B)
Betelu
01:45:21
Iñigo Oreja Sanz (S)
Errazkin
01:45:35
Alize Cutillas Arratibel (S)
Aldatz
02:04:01
Ruben Saralegik irabazi du Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketa Joan den azaroan Aldazko jaien egitarauaren barruan Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatu zuten sei aizkolari gazteek eta Ruben Saralegik jantzi zuen txapela. 12 minutu eta 56 segundotan burutu zuen bere lana. Bigarren postuan gelditu zen Arkaitz Jauregi 52 segundoko aldearekin. Biek datorren urteko II. Mailako Txapelketan izanen dira. Atzean utzi zituzten hurrenez hurren, Julen Kañamares (14:35.54), Raul Kastro (15:02.81), Iban Resano (15:38.88) eta Asier Pellejero (16:52.00).
Arakitz Jauregi, Ruben Saralegi eta Julen Kañamares.
“Futbol Eskolaren asmoa Osasunarekiko zaletasuna txikienengan zabaldu, defenditu eta sustatzea da” >> Osasuna Fundazioa Osasuna Fundazioak 2007an jarri zuen martxan haurrentzako futbol eskola Lekunberrin. Nolatan sortu zen futbol ikastaroak emateko proiektua? Osasuna Fundazioa 2001. urtean sortu zen kultur eta kirol jarduerak antolatzeko helburuarekin eta behean dauden kategorien bidez Club Atlético Osasunako gazteen futbola kudeatu eta indartzeko asmoz. Horretarako Nafarroan futbol eskolak sortu, hitzarmenak sinatu eta diru-laguntzak eskaintzen ditugu. Lekunberrira 2007an iritsi zen Futbol Eskola eta lehendabiziko urte hartan 13 ikasle izan genituen hemen eta Nafarroa osoan 350 parte hartzaile. Zenbat herritan egiten duzue lan? Zenbat ikaslerekin eta zein adin tartekoekin? Egun 19 udalerritan gabiltza lanean, 650 ikaslerekin. Bost eta hamaika urte bitarteko neska-mutikoak dira denak. Duela hiru urtera arte, Futbol Eskolak antolatutako jarduerak batez ere Iruñerrian eta Erriberan burutzen genituen eta lau egoitza baino ez genituen iparraldean. Egun lau izatetik zortzira pasa dira eta Nafarroa osoan modu orekatuan gaude banatuta. Lekunberrin zenbat neska-mutiko dituzue momentu honetan? Ume kopuruari dagokionz Lekunberri 19 egoitzetatik hirugarren postuan dago Iruñea eta Tafallaren atzetik. Hiru entrenamendu talde daude, guztira 5 eta 8 urte bitarteko 43 ikasle dira denboraldi honetan izen eman dutenak. Asteazkenetan (17:15tatik 18:30tara) eta ostiraletan (17:30tatik 19:00tara) entrenatzen dira Mikel Nieto, Xabier López eta Aitor Lanasekin.
Zein helburu dute ikastaro hauek? Helburu bikoitza dute. Alde batetik, gazteek futbolean ikasi eta euren gaitasunak garatzearekin batera giza ikuspegitik heztea, ohitura osasuntsuak, balore moralak etab. landuz. Eta bestetik, Futbol Eskolaren asmoa Osasunarekiko zaletasuna txikienengan zabaldu, defenditu eta sustatzea da. Zer du Osasuna Fundazioko ikastaro batek beste edozein futbol ikastarok ez duena? Osasuna Fundazioa ez da beste futbol elkarte bat. Eskola izenak berak dioen bezala, jokatzen erakusten dute eta jokatzen ikasten dute. Osagarri bikaina izan daiteke kirol hau praktikatzen hasi nahi dutenentzat edo jada euren eskola edo taldeetan aritzen direnentzat. Zenbat balio dute ikastaroek? Udalerri batzuetan bi entrenamendu egiten dira astean eta beste batzuetan berriz bakarra, lehenak 285 euro balio ditu eta bigarrenak 225 euro. Bat, bi edota sei epetan ordaintzeko aukera dago inolako interesik gabe. Entrenamenduez gainera prezio horren barruan honako abantaila hauek eskaintzen dira: Osasun seguru pribatua (Mapfre), Astore markako txandala, bi kamiseta eta bi galtza motz, Osasunako lehen taldeko jokalarien bisita, egoitzen arteko txapelketak eta askoz gehiago.
- 27 -
LURRAK EMANA inguruko zizak
> Julio Calonge
Satan Onddoa eta Langermania Erraldoia Onddo garaian gaude eta baten lekuan bi onddo guztiz ezberdinak aurkeztu dizkigu Julio Calonge gure mikologoak
- 28 -
Aurreko alean, urdindu arren jangarriak ziren Boletus onddoen inguruan aritu ginen. Oraingoan berriz, mantsoago urdintzen diren beste onddo bat aurkeztuko dizuet, genero horren barruan toxikoena den onddoa, Boletus Satanรกs. Ez ezazue Boletus Erythropus edo Hanka Gorriarekin nahastu edo alderatu, hori jangarri ona baita. Bien arteko alde nabarmenena txapelan dago, Satan onddoarena zuria edo gris argia baita eta Hanka Gorriarena berriz marroi iluna edo larru kolorekoa izaten da eta belus-itxura du. Gainera, onddo toxiko honek, txortenean sare moduko bat du eta onak berriz puntu gorriak ditu (aurreko alean dituzue argazkiak). Biek zapore gozoa dute, baina Satan onddoak usain txarra du eta besteak aldiz atsegina. Oso handiak dira, 30 zentimetroko diametroa eta bi kiloko pisua izatera irits litezke. Argazkian duzuen horrek 1,530 kilogramo pisatzen zuen eta Lekunberriko bizilagun batek hartu zuen Aldatzen. Onddo hau Boletus generoko toxikoena dugu, sabeleko min larriak eta goragalea eragiten du, baina ez du heriotza eragiten, ezta arrasto larririk uzten ere. Jan eta berehala agertzen dira intoxikazioaren lehenengo zantzuak. Satan onddoa udan edo udazken hasieran agertu ohi da,
eta hotza iristearekin batera desagertzen dira. Gaztainondo, harizti eta pagadietan aurki daitezke. Beraz badakizue, txapel zurixka, txorten gorrixka eta moztean urdindu egiten bada baztertu ezazue! Onddo hau ikusgai egon zen Leitzan burutu zen erakusketa mikologikoan. Astaputzak Arriben Bestetik, jangarria den Langermania Erraldoia edo Astaputz Erraldoia aurkeztu nahi dizuet. Tamaina handiko ziza da, futboleko baloiaren itxura du eta barnealde edo gleba zuria duenean gaztea eta jangarria den seinale izaten da. Sorian azaldu zidatenaren arabera, bertako artzainek ziza
Julio Satan Boletus batekin.
Julio Astaputzak eskuan sartzen ez zaizkiola
lurretik kendu gabe zenbait xerra moztu eta arraultza-irinetan pasatuta jaten zuten. Beste egun batean beste xerra batzuk mozten zituzten ziza beretik eta horrela belztu eta jada jangarri izateari uzten zion arte. Lehengo batean, J.A. Garaikoetxearekin izan nintzen Arriben eta Astaputzez betetako zelai bat erakutsi zidan, ikusgarria zen benetan. Espezie harrigarri hau 10 kilo baino gehiago pisatzera irits liteke. Bestalde, Calvatia Utriformis zizarekin nahastu dezakete zenbaitek, baina txikiagoa izateaz gainera, astaputzaren azal
Arribeko landa.
leunaren ordez garatxoz beteta du honek. Hala ere, Calvatia Utriformis ziza ere espezie jangarria dugu, beti ere Langermania bezala gaztea denean eta barnealde zuria duen artean. Bi espezie hauek zelaietan atera ohi dira eta ez dute zuhaitzen beharrik bizitzeko. Jangarriak izanik harritu egiten nau ardiek nola jaten ez dituzten. - 29 -
ZERuak ESANA atal berria! Egutegi Biodinamikoa Mailopen atal berri bati ateak zabalduko dizkiogu, nekazaritza biodinamikoaren inguruan hilabetez hilabete gomendio batzuk emango ditugu. Gainera, irakurleok baratzearen inguruan duzuen jakituria oso aberatsa dela ziur gaudenez, zuen iritziak ere jaso nahi genituzke. Askotan entzun izan dugu ilargiak landareetan, egurra mozterakoan, ongarria zabaltzerakoan,... duen eragina, eta gehienetan bakoitzak bere teoria izaten du. Oraingo honetan pixka bat urrunerago joan nahi dugu, noski ilargia hurbilen dugun satelitea izanik eragin handiagoa izango duela, baina biodinamika ez da hor geratzen. Biodinamikan oinarritutako nekazaritzak aintzat hartzen du kosmosak lurrean eta izaki bizidunengan duen eragina. Kosmosa unibertsoaren sinonimo bezala hartuko dugu, beraz lurraren emankortasuna hobeto ulertu eta unibertsoak baratzean duen eragina aprobetxatzen laguntzeko gomendio batzuk ematen joango gara hurrengo urte honetan hilabetez hilabete. Landareak gure aprobetxamenduaren ikuspegitik abiatuta, lau taldetan banatuko ditugu, hau da, landarearen zer aprobetxatzen dugun kontuan izanez, hori indartzen saiatuko gara.
Horrela, landare batzuetan hostoa indartuko dugu, esaterako letxuga, zerbak, azak, kardoak, etab. Beste batzuetan, fruitua, tomatea, piperrak, bainak, babarrunak, azalorea... Besteetan sustraiak edo lurrazpiko zatia indartuko ditugu, patatak, azenarioak, tipulak, baratxuria, ..., eta azkenik, beste batzuetan, lorea indartuko dugu, esaterako apaintzeko landareetan, brokolian,‌ Beraz, landare guztiek hilabete bakoitzean bere egun aproposak izango dituzte, eta egun horietan egin behar ditugu landare horrekin egin beharreko lan guztiak, erein, landatu, kimatu, inausi, jorratu, edo dena delakoa. Izango ditugu egun batzuk baratzean lanik egitea komeni ez dena ere, edo kalte egin nahi diegunean egin behar dena, horrela landare bat galdu nahi badugu egun horietan moztuko ditugu. Ez da gomendagarria ere, ahal bada, eguerdiko hamabietatik hiruetara baratzeko lanak egitea.
kontuTXIKIAK abendua 15 -16
agenda
15
Lekunberri: Merkatu solidarioa
Lekunberri: Sorturen eztabaida irekia: Ildo politikoa
21
Lekunberri: Eskolako Olentzero
22
Iribas: Kantuzale eguna Larraun sagardotegian
22
Lekunberri: kiroldegian 18:00etan Txirrikiz antzezlana Kukubiltxo Taldearen eskutik
24
Lekunberri: 11:00tan plazatik hasita puska biltza, 18:30tan Olentzeroaren etorrera
25
Lekunberri: preso politikoen aldeko elkarteratzea
26
Lekunberri: 17:30tan umeentzako zinea eta txokolatada Kantinan
28
Betelu: 20:30etan Azken ostirala
30
Lekunberri: Herriko abesbatzaren kontzertua 20:00etan
merkatu txikia SALGAI
-Zurgintza makinak salgai. “Cinta universal, sierra, cepilladora, grueso, sargentoak”. 679 726 138, Idoia eta Tista, Lezaeta. -BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10, Telefonoa: 653 801 628 -Sua egiteko egurra Interesatuek, deitu: 659 836 561 -Etxea Uztegin. 605 712 848 1.200m lauez inguratua, 200.000 €. -Etxea Uztegin Bizitzeko moduan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657 709 722. Saioa
Conda Iruñeatik Donostiara: - 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero. -Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:30. Egunero. -19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan. -20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero, ostiral eta larunbatetan izan ezik. Donostiatik Iruñeara: - 8:15. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egunero). - 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero.
Mugiroarra Lekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 7:30tan. Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.
Leitzaran Leitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 9:00. 15:30. Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera). Ibilgailua partekatzeko aukera haintzat hartu! http://bidekide.moveuskadi.com/
-Pisukidea behar dut. Albisualdea kalean, Lekunberrin. 676 507 340 (Verónica) -Etxe bat alokatuko nuke eskualdean. Nire telefono zenbakia: 948 513 121 -Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzke eskualde honetan. Nire telefono zenbakia: 948 063 222 (Jonathan) -Lekunberrin, igogailua duen pisua alokairuan edota salgai. 667 797 904 (Iñigo) -Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua. Telefonoa: 629 403 220
-Pisu berria Betelun alokatzeko ere. Garajea eta igogailua. T. 629 403 220
LAN BILA
-ARESOn Sastizar BaserriaLandetxea. 25.000 m2 lurrekin. Telefonoa 649 707 584
-Lan bila nabil. Umeen zainketan, jende helduen zainketan eta etxe garbiketan aritua. Interesa baduzu dei nazazu: 948 513 121
-Motoa Gas Gas 250 enduro 2006koa. Telefonoa: 679 648 861 Markos. -Baba gorriak eta intxaurrak Telefonoa:606 375 855 Mikel
Autobus zerbitzuak
ALOKATU
-Akazea motako esolak saltzen dira. Barruti/hesiak ixteko. 646 524 796 (Peio) EROSI
-Araitzen edo Larraunen borda lursailarekin Deitu: 606 695 297 (Nerea) 679 631 725 (Aitor) -Belarra mozteko diskoa erosten da. Harremanetarako 679 092 896
-Umeak zaintzen ditut. Esperientzia daukat. Interesatzen bazaizu, dei nazazu: 948 507 364 (Àngels) -Ikasgaiak erreforzatzeko klase partikularrak ematen ditut LHko eta DBH 1eko eta DBH 2ko ikasleei zuzenduta.Interasa baduzu, dei nazazu:948 507 364 (Àngels) -Bateriako klaseak ematen ditut, haurrentzat eta helduentzat. Bateria ikasi, musika bateriaren bidez irakurri (sentitu), erritmoak jo edota gozatu eta esperimentatu... nahi baduzu, deitu telefono honetara: 679 938 016 Igor de Castro.
Guardiako farmaziak Abenduaren 1 eta 2a Arribeko A. Garmendia Irurtzungo M. Gastearena
Abenduaren 17tik 23ra Lekunberriko M.I. Mendia
Abenduaren 3tik 9ra Lekunberriko M.A. Azpiroz
Abenduaren 24tik 30era Leitzako M.Z. Campos
Abenduaren 10etik 16ra Leitzako O. Erviti
Abenduaren 31ra Leitzako M.I. Larraya
Larraungo monumentu megalitikoak Felix Olaetxea
F-7: Larraun Hegoaldeko trikuharriak - Astitz eta Oderitz: Lardamingo eta Larrazpil-Iparraundi
LARDAMINGO
LARRAZPIL-IPARRAUNDI
Astitz eta Goldaratz elkartzen duen bide zahar ondoan kokatzen da, "Goldarazko langa" izenez ezagutzen den lekuan.
Oderitz, Madotz eta Goldaratzko mugatik gertu, zehazki, Madotz eta Oderizko mugan dago. Kategaineko trikuharri ondotik pasatzen den bidea jarraitu behar da bere bukaeraraino. Perkatzeneko borda atzen utzi eta pagadian, ipar-ekialdeko norabidera joanez iritsiko gara Iparraundi trikuharrira.
Sailkapena: trikuharria. Kokapena: Astitz. Altuera: 920 m. Koordenatuak: X: 593,073 Y: 4,757,573. Aurkikuntza eta seinaleztapena:J. Elosegik aurkitu zuen1955. urtean eta Gorosti Zientzi elkarteak seinalatu 1985. Deskribapena: 12 m diametroko eta 0,55m altuerako lur eta harri metaketa da. Kamera, bertako kare-haitzezko hiru harlosek osatzen dute. Bata, albokoa, okertuta eta beste bi etzanda daude. Bibliografia: J. Elósegi Prospecciones 1956.
Sailkapena: trikuharri luze irekia. Kokapena: Oderitz. Altuera: 1050m. Koordenatuak: X: 593,582 Y: 4,755,556. Aurkikuntza eta seinaleztapena: J. Elosegik topatu zuen 1950. urtean eta Gorosti Zientzi elkarteak seinalatu 1985. Deskribapena: Harri metaketa irregularra da. Ekimendebalde eta ipar-hegoaldeko norabideetan dago; 20tik 23 metrotarainoko diametroa du. Kamera sei harlosez eta tapaz osatua dago. Harlosaetako bat desplazatua dago. Trikuharriak 120ºko norabidea du. Aurre-indusketa bat egin zen, giza hezurrak, eta zeramika zatiak azalduz. Kamera artzain txabola bat eraikitzeko hustu zen. Bibliografía: Elosegi, J.: Cuatro nuevos dólmenes 1951. Barandiarán J.M. Hombre prehistórico 1953.