200. zkia. - 2013ko otsaila
ERREPORTAJETXOA: Mugiroko ostatua ELKARRIZKETA: Oihane Burguete KULTURA: Ihoteak KUTTUNENAK: Unai Barberia KUXKUXEAN: Zorion agurrak LURRAK EMANA: Martxoko Ezko
ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria
Txapeldun bat baino gehiago! Garazi Mikeo
7PEKAtu
175 parte-hartzaile iritsi ziren helmugara Araitz-Beteluko Krosean. Eskualdeko korrikalarien saikapenak 26. orrialdean.
MAILOPEtxiki hieroglifikoa:
R -2-
Asmatu duzue! Joan den hilabeteko erantzun zuzena Tartalo zen! Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik, inoiz baino erantzun gehiago izan ditugu. Hona hemen saridunak: -Mihiluze mahai jokoa: Irati Buldain (Betelu). -Munduko ipuinak: Alain Castrillo (Etxarri Larraun), Marian Olano (Arribe), Oier Goñi (Errazkin) eta Sara Buldain (Betelu). Hurrengo alerako ere zozketa prestatu dugu. Sariak Denonartean argitaletxearen “Ttalo Artzai Txakurra”, “Non zaude ilargi?” eta “Ipurtargien festa” haurrentzako liburuak izanen dira. Baina horretarako hilabete honetako hieroglifikoa asmatu beharko duzue... Animatu eta bidali zure erantzuna eta izen abizenak mailope@labrit.net-era otsailaren 15a baino lehen. Zuzenean liburuen zozketan sartuko zaitugu.
?
Nola eskatu behar da? Erantzuna:
M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437
04> Iritzia 08> Luze: Koldo Nu単ez-Betelu 09> Zabal: I単aki Usabiaga
10 > Ttutturre mendi taldea 1989an sortu zen Ttutturre mendi taldea. Egun 99 bazkide ditu eta hilabetean behin burutzen dituzte mendi-irteerak. 24 urte hauetan taldeak izan duen garapenaz hitz egin dugu zenbait kiderekin.
19> Kuxkuxean 14> Batzarre 20> Kuttunenak
24 > Bertso saioa Aldatzen Otsailaren 3an jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Aldatzen. Bertan, Jon Barberena, I単igo Olaetxea, Migel Mari Elosegi, Patxi Castillo, Iker Gorosterrazu eta Oskar Sanz de Acedo arituko dira nor baino nor.
-3-
26> Kirolak
27 > Ruben Go単iri elkarrizketa Lekunberriko Udalak enpresa publiko bat sortu du Plazaola Kiroldegia kudeatzeko. Orain arte enpresa pribatuak kontratatzen zituzten behar horretarako. Aldaketak hobekuntzak ekarriko dituelakoan daude.
28> Lurrak emana: Martxoko Ezko 30> Kontu Txikiak 31> Monumentu megalitikoak: Pian eta Pikabotz
Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Juan Antonio Garaikoetxea, Felipe Bernabeu, Oihane Burguete, Garazi Mikeo, Unai Barberia, Mari Angeles Urrizalki, Mailope Gazte Asanblada, Unai Ijurko, Nafarroako Bertsozale Elkartea, Kirol Mankomunitatea, Julio Calonge Felix Olaetxea eta Joxe Mari Zabaleta. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 - mailope@labrit.net. Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, MAKETAZIOA: Araitz Amatria. kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria. TIRADA: 1.600 ale.
(H)iriTZIA Presoekiko elkartasuna Araitz eta Betelun
-4-
Kaixo, Araitz-Beteluko Herrirako taldeak, bailaran jasotako babesa eta egindako lan guztia eskertu nahi du. Mobilizazioetan parte hartu duzuen guztiei, azken ostiraletako kontzentrazioetan, auto karabanan , Mailopeko Gazte Asanbladari, Bilbora joan zen jende guztiari,‌ Beteluko tabernan jarri genuen saskia osatzen lagundu duten harategi, denda eta ekoizle desberdinei ere eskerrik asko. Araitz-Beteluko ehiztariak, Atabal okindegia, Antsonea gaztandegia, Azkarateko eztia eta kiwiak, Arraztio Betelu esnekiak, Balerdi esnekiak, Doldorregi sagardoak, Martiko gaztandegia, Maite harategia, Mari Tere janaridenda, Rosa janaridenda, Gar-goik esnekiak, Goikoetxea janaridenda,... eta nola ez boletoak erosi dituzuen guztioi. Eskerrik asko bakegintzan eta guztion eskubideak errespetatze aldera egindako lan guztiarengatik. Gatazkari irtenbidea emateko pauso garrantzitsuak eman badira ere, presoen egoera ez da aldatu eta 634 presok kartzelan diraute oso politika bortitz baten pean. Bestaldetik ere gobernuak beraien legea ez dute betetzen eta ondorioz, beraien etxeetatik milaka kilometrotara daude presoak. Alta, presoen senideek asteburuak errepidean pasa behar dituzte. Politika hau indarrean dagoenetik 16 senide hil dira istripuz eta familia bakoitzaren asteroko gastuaren bataz bestekoa 378 eurokoa da. Politika honen beste aspektu krudela gaixotasun larriak dituzten 14 preso kartzelan mantentzea da. Minbizia, eskizofrenia, bihotzeko arazo larriak... bezalako gaixota-
sunak dituzten presoak legez eta eskubidez etxean egon beharko lukete, baina gobernuak preso mantentzen ditu. Honez gain, lege bereziak asmatu dira preso politikoei salbuespenez bizi osorako kartzela zigorra ezartzeko. Ondorioz, 20 urtetik gora kartzelan egotea giza eskubideen aurkako neurria dela kontsideratu arren Europan, euskal preso politiko asko 20, 25, 30 urteko kartzelaldiak betetzen ari dira. Garaian ezarritako kondenak betearren ere ez dituzte askatzen, kondena luzatzeko 197/2006 Parot izeneko doktrinaren bidez 10 urte gehiagora luzatzen baitiete kondena preso hauei. 83 dira neurri honek eragindako pertsonak, hauen artean daude Xabier Goldaraz eta Juanjo Zubieta gure eskualdeko presoak. Presoen eskubideak babestuak izan daitezen, gure borroka eta laguntzaren beharrean daude. Hemendik aurrera ere animatu eta lanean jarrai dezagun, eskubide guztiak guztientzat. Lortuko dugu.
Araitz eta Beteluko Herrira
Arabiar jakinduria vs. paranoia gringoa Arabiako gizon zahar bat Idahon bizi zen, Ameriketako Estatu Batuak, duela 40 urtez geroztik. Bere alorrean lursagarrak erein nahi zituen, baina lurra goldatzea dagoeneko oso lan astuna zen beretzat. Seme bakarra, Ahmed, Frantzian ikasten ari zen. Orduan, agureak erabaki zuen mezu elektroniko bat bidaltzea, arazoa azaltzeko: -Ahmed maitea: gaizki sentitzen nauk, aurten ezinen ditudalako erein nire lursagarrak. Alorrak goldatzeko oso zahartuta nagok. Hemen bahengo, bazakiat lurra irauliko hukeela niregatik. AlĂĄk gorde hazala. Maite hauena. Aitatxo. Biharamunean jaso zuen semearen erantzuna: -Aitatxo maitea: mesedez, inola ere ez ezazu irauli alorreko lurra, han baitut ezkutatuta zera hura. Maite zaituena. Ahmed.
Ordu txikietan, goizaldeko laurak inguruan, honako hauexek agertu ziren bat-batean alorrean: Tokiko polizia, FBI eta CIAren agenteak eta Pentagonoko ordezkariak. Aida batean, alorreko lur guztia irauli zuten, bonbak egiteko materialak aurkitu nahian, Antrax edo bestelako armak. Baina ez zuten deus ere aurkitu eta segituan alde egin zuten. Egun hartan bertan, gizon xaharrak semearen beste mezu bat jaso zuen: -Aitatxo maitea: Segur aski alorreko lurra prest egonen da eta lursagarrak inolako arazorik gabe erein ahalko dituzu. Hauxe da hemendik egin ahal izan dudan hoberena. Maite zaituena. Ahmed. Xanti Begiristain Madotz, IruĂąea
Larraungo Udalak 2012ko azaroaren 30ean onartutako mozioa: NAFARROAN FRANKISMOAREN IKURRAK KENTZEKO MOZIOA 1-Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioaren Departamentuari, Gobernuaren Ordezkaritzari eta Artzapezpikutzari honakoa eskatzea: lehenbailehen abia dezatela gure herritik frankismoaren ikur guztiak kentzeko prozedura (elizetakoak, hilerrietakoak, etxe atarietakoa, siloetakoak etab.), baita Nafarroako herri eta administrazio guztietan daudenak ere, Nafarroako Foru Aldundiaren eraikinean dauden ikurrak barne.
3-Herritarrei, kultur nahiz kirol taldeei, eta talde politikoei edo bestelako edozein alorretako taldeei dei egitea ekimen hau lagundu dezaten udalari frankismoaren ikurren kokapenaren berri emanez, udalak ikur horiek kentzeko urratsak egin ditzan.
2-LARRAUNGO UDALAREN zerbitzu juridikoei eskatzea frankismoaren ikurrak kentzeko egin beharreko urratsak ematen has daitezela.
5-Hedabideen bitartez ekimen honen berri ematea�.
4-Eskaera hau Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioaren Departamentuari, Gobernuaren Ordezkaritzari eta Artzapezpikuari bidaltzea.
Lehendakariaren iritzia 200. aleari buruz Mailope aldizkariaren 200. alea duzu esku artean irakurle. Zenbaki polita da 200; osoa, borobila. Berrehun asko izango da batzuentzako, gutxi xamar beste hainbatentzako. Ez baita gauza bera 200 euro edo 200 pezta, adibidez. 200. alea, 22 urtean. 2a nagusi. Bi Mailope aldizkariaren jardunaren ardatzak ere: zailtasunei aurre egiteko kemena, eta beti hobetzeko ahaleginean aurrera egiteko ilusioa. 2a, bat eta bat ere izan daiteke, ordea. Eta bat eta bat 11 ere bai. 200 aletan hamaika izan baitira Mailopek bildu dituen hitzak, jaso dituen izenak, gogoratu dituen izanak. Hamaika erakutsi dituen argazkiak, plazaratu dituen kontutxoak... Dena ez da polita, ordea, mila izan baitira gora-beherak, hamaika estuasun, gehienbat ekonomikoak, Mailopen ere bai, nola ez. Asko izango ziren aipatu gabe utzitako kontuak ere. Baina zailtasun horiek bulegoan utzi eta aurpegi politena erakusten saiatu da beti Mailope aldizkaria; Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko bizilagun guztien aldizkaria. Kanpotik Mailope irakurtzen dutenak ere badira, 20 bat lagun pasatxo, eta hauek ere ezin aipatu gabe utzi.
165, berriz, orain Mailopek dituen bazkideak. Zifra saltsa honetan 40a ere ezin aipatu gabe utzi; 40 euro baitira Mailopeko bazkide izateko urtean ordaindu beha-rrekoak. Ez da diru asko, baina asko da aldizkariaren iraupenerako. Argi dago zenbakien balioa aldatu egiten dela batetik edo bestetik begiratu. Baina oraingoan ezin uka daiteke 200 lorpen handia dela, edozein dela ere ikuspegia. 200 ale egiten lagundu duzuen guztioi, mila esker. Garai zailak dira, eta beste helmugarik ez dugu jarriko, baina au-rrerako bide honetan zu ere bidelagun izatea espero dugu...Eskerrik asko, irakurle! Agurtzane Altuna
Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era
7PEKAtugaldera 1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat? Siesta egiteak, goizetan bezelaxe jaikitzeko perezaz egoten naiz, alfertu eta gainera umore txarrean jaikitzen naiz. 2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso? Gezurrak eta harrokeriak bihurtzen nau otso. 3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur? Txokolatezko napolitanak eta txokolatea daukan edozerk. 4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi? Ez daukat bizio handirik baina ametsak asko: glaziar bat gertutik ikustea, adibidez.
5. Inbidia: zerk ematen dizu inbidia? Bizitza lasai eta umorez hartzen dakien jendeak ematen dit inbidia, gutxik daukaten bizitzeko filosofia horrek. 6. Luxuria: zerk jartzen zaitu berobero? Dantza goxo batek adibidez.
Garazi Mikeo Araizko Zinegotzia
7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu oilar? Bizitza pertsonalean neure buruari jarritako helmugak betetzeak harrotzen nau.
-6-
U-12 MANIFESTAZIO ARRAKASTATSUA!! Milaka lagun bildu ziren Herrira-k antolatutako manifestazioan. “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira� leloa zeramaten pankarten atzetik abiatu zen Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako jendea. Euriak etenik izan ez zuen arren goraino bete ziren Bilboko kaleak. Espetxe politika aldatzeko eta euskal presoen egoera salatzea izan zen manifestazioaren helburua. Gure eskualdetik zenbait autobus atera ziren.
ATALGAINE ALDIZKARIKO HIRUGARREN ALEA KALEAN DA Joan den hilaren hasieran iritsi zen Atalgaine aldizkaria etxeetara. Larraungo herri mugimenduaren hirugarren alea da hau. Lekunberriko Eguneko Zentroaren porrota eta Plazaola kiroldegiaren egoera txarraren inguruko bi albistek bete dute azala. Barruan besteak beste, Euskara Mankomunitatearen etorkizuna eta Sustrai Erakuntza Fundazioaren albisteak eta Maria Karmona, Etxerat-eko kideari egindako elkarrizketa biltzen dira.
200. ALEA Duela bi urte ospatu genuen gure aldizkariko 20. Urteurrena eta oraingoa ere berezia da. 200. alea da otsailean kaleratu berri dugun hau. Aitzakia honekin eskerrak eman nahi dizkizuegu hilabetero zuen denboraren tarte bat Mailoperi eskaintzeagatik. Eskerrik asko!
elKArrimokoKA “Sistema gaizki dago” Aupa Mikel! Munduaren azkena ez zenez etorri, urte berriari behar bezalako ongi etorria emanen zeniola pentsatzen dut. Zoritxarrez ezer gutxi aldatu dela dirudi, denok genekiena berriro ere konfirmatu besterik ez da egin: politikariak korrupto batzuk direla alegia. Benetan aberatsa behar du izan gure herri honek hainbeste zerri gizentzeko… eta zerriak gizentzen ditugun bitartean Mikel Lasarte egungo egoerari buelta emateko inongo neurri eraginkorrik ez da oraindik asmatu. Okerrena jendearen gehiengoak ezer ez duela egiten, etxean eserita negar egiteaz gain, eta zerbait egiteko aukera duenean, hauteskundeetan adibidez, Tapia eta Leturiak esaten zuten bezala: izan praktikoa, demokratikoa, bozka zazu betikoa… horiek izanen al dira bizitza antolatuari heldu dion gehiengoa, indiferenteak direnak? Eta euskaldunak ere horrelakoak al gara? “Mailope eremukoak”? Ez dakit ni mugitzen naizen inguruagatik edo zer, baino ez zait iruditzen
“Eskozia, Gales, Katalunia eta Euskal Herria bezalako estatu independenteek %30 aberatsagoak direla dio Cambrigde-eko unibertsitatean egindako estudio batek” euskaldunok honelakoak garenik. Batzuek esanen dute bizioz kexatzen garela, gehiegi eskatzen dugula, gu baino okerrago (eta zanpatuago) bizi denik badela,… solidaritatea guzti horiekin eta laguntza ahal dugun bakoitzean, baino oraindik hobetzeko aukera badagoenez eta ereduak ere falta ez ditugunez, helbururik ere finkatzen ahal dugu herri bezala. Duela ez asko, Cambrigde-eko unibertsitatean egindako estudio batean, herrialde txikiak bere burua hobe gobernatzen zutela ondorioztatu zuten (honetarako ez zen estudio handirik egin beharrik ere…) eta Eskozia, Gales, Katalunia edo Euskal herria bezalako estatu independenteak % 30 aberatsagoak izanen zirela azaldu zuten. Islandian krisiarekin emandako pausoak esate baterako ikusi ahal ditugu estatu txiki batek ematen ahal duen erantzuna ikusteko (eta euren bizi maila, zentzu gehienetan, ere inbidia izateko modukoa), hori bai Internet bidez, zeren estatu espainoleko komunikabideetan ez dugu ezer bilatzeko aukerarik izanen. Zergatik ote? Hau galdera erretorikoa da noski. Dena den, nik behintzat, gogotsu hasia dut urtea. Akaso optimista hutsa naizelako… edo urteko sasoi gozagarrienetako baten atarian gaudela iruditzen zaidalako. Inauteriak, sagardotegi garaia… bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuletona, gazta intxaur eta dultzearekin,… tripontzi hutsa bat naiz badakit, baino pentsatze hutsarekin ahotik herdea erortzen zait.
Kaixo tokaio! Munduaren azkena ez dakit, baina nire burua bere azken hatsa botatzeko gertu dagoela uste dut Mikel. Unibertsitateko azterketak osasunarentzat onak ez direla pentsatzen hasia naiz! Politika eta aldaketak, aldaketak eta politika… Nola aldatu behar ditugu batbatean hain gauza konplexuak Mikel? Zientzia politikoetako ikaslea naiz eta urte hauetan zerbait ikasi badugu zera da: politika, gizartean sortzen ziren arazoak konMikel Alvarez pontzeko sortu zela. Beraz, politika bi gizakien arteko interakzioa dagoen momentutik existitzen dela. Egia da politika bera arazo bihurtu dela gaur egun, baina nola aldatu dezakegu hori? Lehenik eta behin, klabe “mikroetan” pentsatzen hasi behar dugu, hau da, politika herri mailara jeitsi. Bigarrenik, ideia hau baztertu behar dugu: politika bakarrik gorbatadunen funtzioa dela. Ez! Inolaz ere! Ez diegu pribilegio hori emango, nik ez behintzat! Soilik behetik gora hasita lortuko dugu hau iraultzea, baina betiere ahalik eta goien iristea dugularik helburu. Logika berdina jarraitzen du nazioarteko harremanetan jorratzen den dinamikak. Gaur egunera arteko logika, herrialde handietakoa izan da, eta nire ustez, mende honetan emango den tendentzia mikropolitikarena izango da, baita nazioarteko harremanetan ere. Hau da, beste hitz batzuetan esanda, herrialde berrien sorrera konstante bat izan daiteke zorionez gure Euskal Herriarentzat. Kartaz eginiko gaztelu baten modukoa da hau Mikel, behitik lurrikaren bat hasten bada, goiko guztiak pikutara! Horrelakoxe sinplea eta konplikatua aldi berean. Hainbat adibide izan ditugu izaera konplikatu hori aberasgarritasun bihurtu dutenak, baina ez iezadazu jarri Islandiaren adibidea mesedez. Gai honi buruz milaka eztabaida izan ditut, izan ere, nire ustez, Islandia arazoaren parte da. Islandiako biz-
“Mende honetan emango den tendentzia mikropolitikarena izango da” tanleek egin zutena zera zen, galtza zaharrei adabakiak jarri; hori bai, partxe ezohikoak, gutxitan ikusten diren horietakoak. Hala ere, hau da Islandiako errealitatea: bankari errudun asko ez daude kartzelan, zorraren zati handi bat ordaindu beharko dute islandiarrek, produkzio baliabideak esku pribatuetan daude, sistema politiko-ekonomiko berdinean jarraitzen dute… Euskaldunok galtza berriak nahi ditugu, ez adabakiz beteriko galtza zaharrak! Hala ere, optimistak izatera behartuta gaude Mikel, eta zuk esaten duzun bezala, garai ezin hobea dator etorkizunera begiratzeko. Sistema gaizki dago: horretan ados gaude behintzat. Herrian antolatzea da gakoa, bakoitzak gustuko duen esparruan hau dena behingoz iraultzeko! A, eta ahaztu baino lehen: gora txuletoi gorria eta sagardo matxinatua!
-7-
Koldo Nuñez-Betelu
LUZE
Animalien ahalmen berezi batzuk
-8-
Aurreko hilabeteko artikuluan aipatzen nituen umeen ahalmen bereziak eta noraino izan daitekeen onuragarri eta informazio-iturri guretzat haiei kasu egitea eta zer esaten diguten entzutea. Umeek bezala, animaliek ere badituzte maiz garrantzirik ematen ez diegun ahalmenak. Hauen artean orientatzea edo bidea aurkitzearena dago. Nire mintegietan beti aipatzen dut noraino diren ohikoak “jabea datorrela dakiten txakurren” kasua. Berdin da zein ordutan datorren, oinez ala kotxez datorren, urrun egon ala ez. Hainbat txakur inor iritsi baino minutu batzuk lehenago jartzen dira urduri ba omen dakitelako jabea bidean dagoela. Maiz aipatu ohi dizkit jendeak ere etxerako bidea aurkitzen jakin duten hainbat eta hainbat txakurren adibideak. Aipatuko ditut pare bat. Bazen Zegaman bizi zen hazienda-
tratantea. Herri erdian bizi zen eta bazuen txakur polita beti lotuta. Ez zuen inoiz ez mendira, ez inora eramaten beti lanean zegoen eta. Olazagutira behi batzuk eraman behar zituen egun
“Txakurrek badute guk ikusten ez duguna sumatu edo ikusteko ahalmena” batean, hartu zuen txakurra eta kamioian sartu zuen, Olazagutiko bezeroa ehiztaria izanda beste txakur batzuk ba-zituelako eta gustura hartuko zuelako Zegamako txakurra ere. Horrela abiatu zen goiz batean tratantea bere txakur eta behiekin. Olazagutira iristean eman zion txakurra bezeroari eta honek itxitura batean sartu zuen beste txaku-rrekin batera. Ondoren, tratantea eta bezeroa behiekin jarri ziren lanean. Bukatutakoan elkarrekin bazkaldu zuten eta arratsaldearen bukaeran tratantea Zegamara itzuli zen. Hara iristean hantxe zegoen bere txakurra! Nonbait ihes egin zuen itxituratik eta Aizkorrin barrena edo, Zegamara itzuli zen aurretik inoiz bera ibili gabeko parejetan barrena. Beste batean, Etxarriko bati gertatu zitzaion. Bazuen ehiza txakurra baina bera ez zen ehiztaria. Burgosera ehizan zihoan lagun batek txakurra eskatu zion behin. Hara abiatu eta Burgoseko koto edo ehiza-barrutira iristean txakurrak ihes egin zion. Etxarrira oso penatuta itzuli zen txakurra galdu zuelako. Handik egun batzuetara Etxarrin bertan azaldu zen txakurra inork lagundu gabe! Zikin, argal eta ahul, baina etxean agertu zen. Horrelako kasu asko eta asko entzun ditut dagoeneko. Badute txakurrek, bestalde, guk
ikusten ez duguna sumatu edo ikusteko ahalmena ere. Esaterako, behin Iruñeko etxe bat aztertzeko deitu zidaten. Bazuten susmoa zerbait arraroa egon zitekeela, ez baitziren ongi eta lasai sentitzen etxean. Sukaldeko terraza itxiaren atearen parean “arima” edo “espiritu” baten energia aurkitu nuen. Familian tokia ematen ez zitzaion jaio gabeko batena zen. Orduan esan zidaten nola bertan noizean behin jartzen zen oso haserre etxeko txakurra. Ileak tente, hortzak erakusten, oso haserre baina batera oso beldurtuta. Inor ez zegoen toki batera begira eta zaunka txakurra. Hortxe zen, nik aurretik ezer jakin gabe, “arima” aurkitu nuen tokia. Beste batean, oso egoera triste eta bortitzean hildako emakume bat azaldu zen konstelazio bat egitean. Hildako honen lana egiten ari zen boluntarioa lurrean etzan zenean, inguruko etxeetako txakurrak ulu triste eta luzea egiten hasi ziren guztiak, batera, norbait hiltzen denean bezala. Ikaragarri ulu tristeak egiten zituzten txakurrek eta bakar batek ere ez zuen ohiko zaunkarik egiten. Txakurrek bezala, katuek eta gurekin bizi diren beste edozein animaliak , guk ikusten ez duguna ikusteko gaitasuna dute. Horregatik, sorginek eta aztiek kultura guztietan izan dituzte animaliak inguruan, ikusten ez dutenaz jabetzeko. Hortaz, inoiz ulertzen ez dugun zerbaitegatik aztoratzen bada etxeko animaliaren bat, agian guk ez bezala bera ari da zerbait sumatzen edo ikusten. Aurrerantzean kasu egin ere etxeko animaliei!
ZABAL
Iñaki Usabiaga
Magoak (eta II) Urte oro etortzen ziren Errege Magoak. Haurrak lo hartu ondoren, amak, isilisilik, sehaska buruan jarri ohi zizkion Salomek ekarritako txintxirrinak, soineko bitxi arrosak, txarolezko zapatatxoak eta panpinak, aingeruekin jolas egin zezan. Don Gasparrek ere oparitu ohi zion aita Joxeri, hamaika botila ardo eta zurgin tresna. Irri maitekorrez begiratu ohi zion emazteak bere senarrari: -Errege Magorik ez dela esango dute, gero! Ordurako bazituzten lau ume. Nola mantendu? Nola eskolatu? Don Gasparren aholkuz, baserria utzi eta Donostiara bidean jarriak ziren biak:
Kattaliñek Salomeren etxeko lanak egiten jarraituko zuen eta Joxerentzat bazuen bere bezero baten zurgindegi bat. Eta etxebizitza? -No os preocupéis. Yo os echaré una mano. Y si es preciso las dos.Venid a mi despacho. Bankuetxera iristean: -El banco adquire vuestras tierras. Con las perrillas que ellas valen y un crédito de unos cuantos miles de euros que el banco os da, podéis comprar un hermoso piso que tengo reservado para vosotros. En los tiempos que corren, con el sueldo de ambos podréis amortizar la deuda en diez años, y el piso será vuestro. Sólo que valdrá el doble de lo que vale ahora. Hala! Fírmame, Joxé, esta hoja. Tu nombre. Aquí abajo. Así. Cuidado que tienes mal pulso! Eta Kattaliñek: -Tensión tener y… Hurrengo goizean hil zen Joxe. Eguberri bezpera iristean, zazpi urte
bete zituen Belentxok. Erregeen gaua iristean, ez zen Magorik iritsi. Ez jantzi berririk. Ez jostailu garestirik. Hiru egun lehenago, Kattaliñ nagusien etxera joatean, ez Don Gasparrek eta ez Doña Salomek ez zioten aterik ireki. Oporretara joan zirela zioten bizilagunek. Errege bezperan etorri zitzaion banketxeko zuzendari berriaren mezularia: -Siento decirle que por impago de las mensualidades, habrá de abandonar el piso. Hala ere, Errege eguneko goiza argitzean, txori aldra iskanbilatsu bat hegatu zen ohetik. Hiru umetxo gazteenek zelofanez bildutako goxokiez beteak topatu zituzten beren zapatatxoak. -Ixooo! –esan zien zaharrenak-. Ez dira errege magoak izan. Ez da magorik existitzen. Amatxo izan da. Lo dago. Aitarekin ametsetan dago. Ez dezagun esna. Zatozte nirekin isil-isilik…, ttapattapa,… isil-isilik. Sartu ziren laurak logelan, igo ziren amaren ohera. Bi txikienak jarri ziren eskuin-ezkerrera, beste biak haien alboan. Sartu ziren ohean barrena, heldu zioten beren eskutxoekin, eta bat-batean “asko maite zaitugu, amatxo” esan zioten. Eta gela osoa Belengo Haurtxoaren magiaz bete zen.
-9-
Ce d
er n ba a Ga be ra stu lur r a ek
ERREPORTAJEA >>
Gailurrez gailur Kristina Askarai, Sabin Atxalandabaso, Juan Miguel Etxarri eta Jose Antonio Goikoetxearekin izan gara, Ttutturre Mendi Taldeko kideak dira laurak. 100 bazkide izatera iristeko bat gehiago baino ez zaie falta eta datorren urtean taldeak 25 urte beteko ditu sortuz geroztik.
Euskal Herriko mendi taldeak krisian daude, beherantza doaz eta horietariko askok jada ez dute garai batean zuten alaitasuna eta martxa. Guk ordea badugu pozik egoteko arrazoi aski, Ttutturre mendi taldea gorantza baitoa. 1989an sortu zen Ttutturre, talde bezala baina 1991n erregistratu zen. Betidanik izan dira mendizaleak eskualde honetan. Lekunberrin esaterako talde bat bazen aspaldidanik mendi irteerak egiten zituena. Urte hartan jende asko bildu zen taldea osatzeko asmoz. Gazteak mendira hurbiltzea zuten helburu nagusia edo erronka. Juan Antonio: “Hasieran haur eta gaztetxo askok parte hartzen zuten eta inguruko mendietara antolatzen ziren txangoak”. Argitu beharra dago garai batean
araiztarrik ez zela Ttutturren eta Araxes Mendi Taldean biltzen zirela bertakoak. Bien bitartean Ttutturreren izenpean bildutakoek autobusez naiz kotxez ibiltzen ziren han eta hemen. Lehenengo hamarkadaren amaiera aldera ordea, jada handitutako ume horiek irteeretan parte hartzeari utzi zioten pixkanaka eta jende gazterik gabe gelditu zen Ttutturre. Sabin: “Hasiera indartsua izan zuen, gero beherakada etorri zen eta orain berriz ere indarrean dagoen talde bat da gurea. Mendi giroan krisia sortu da, lehen dinamika handia zegoen Euskal Herriko mendi taldeetan, eta orain oso zaila da autobus bat antolatzea, nahikoa jende ez dagoelako. Gu zorionez eta askoren harridurarako gorantz goaz”. Juan Miguelek ilusioz gogoratzen
ditu hasierako urte haiek eta taldeak urte ahulak pasa dituen arren beti jarraikortasun bat izan duela azpimarratu nahi izan du, “Ttutturre hor egon da beti”. Taldekideak beste zenbait herritako mendizaleekin bildu ondoren, batzeko beharra zegoela ikusi zuten, Lekunberritik kanpo Basaburua, Sakana, Leitza, Araitz... bertan ere bazegoen mendia gustuko zuen jendea eta posible zen denak elkarrekin zaletasun horretaz gozatzea Lekunberri elkargune bihurtuz. Horrela bazkide berriak sartzen hasi ziren eta egun 10-15 herritako jendea dago taldean. Araitz-Betelu eta Lekunberri-Larraun bereizten zituen marra ikusezin hura pixkanaka desagertzen ari da eta bertako zazpi bazkide daude momentu honetan eta beste zenbait tarteka ere animatzen dira parte hartzera. Horrez gain, emakumezkoen kopuruak nabarmen egin du gora azkenaldian eta adin tartea ere asko zabaldu da, 20-65 urte bitarteko jendea baitago. Kristina: “Umeekin ere irtenaldi pare bat egin dira eta eurentzat zuzendutako zenbait ibilbide antolatu nahian gabiltza. Gure eskualdean barrena etapa ezberdinetan banatutako ibilbideak egitea da asmoa, eta mendian ibiltzeaz gainera bertako herrietara jaitsi hoiek bisitatzea”. 99 bazkide ditu Ttutturrek egun eta horietatik 70 federaturik daude. Hala egoteak batik bat mendiko asegurua edukitzea dakar. Sabin: “Orain oso zorrotzak dira gai horrekin, urte askoan mendiko aseguru horietaz abusatu egin delako alde batetik eta bestetik mendiak ez duelako zezen korridek duten ospea”. Zorionez Ttutturrekoek ez dute behin ere urte hauetan inolako
Kideen mailaren arabera egokitu egiten dituzte euren ibilbideak, bi ezberdin izaten dira aukeran.
ezbeharrik izan. Hala ere, mendiko taldea den aldetik euren bazkide guztiei Federatu Lizentzia ateratzea gomendatzen die Ttutturrek. Gainera mendiko aseguruaz gainera, federatu kopurua talde batentzat erabakigarria da diru-laguntza publikoak jasotzerako orduan. Bazkideek 15 euroko kuota ordaintzen dute urtean eta parte hartzen duten irteera bakoitzeko 25 Euro, horrela ordaintzen baita eguneko autobusa eta bazkaria. Jose Antonio: “Defizita beti izaten da baina hori dirulaguntzekin betetzen saiatzen gara”. Ttutturrek, Lekunberri eta Larraungo Udalen eskutik jasotzen ditu dirulaguntzak eta ordainetan, bazkideak bideen mantentze lanaz arduratzen dira. Zehazki Iturraskarriko bide-sarea
Etorri eta proba ezazu! Ttutturrek ez du goi-mailako mendizalerik bilatzen, edonor izan liteke taldeko bazkide eta hori egin aurretik ere nahi beste irteeretan parte hartzeko aukera eskaintzen du taldeak. Mendiaz gozatzera joaten dira, ibilaldiak ez dira lehiaketa bihurtzen eta oso giro euskaldun eta jatorra dute gaur egun taldean, hala aitortu digute behintzat beraiek. Eskura ezazu informazio gehiago: (Sabin Atxalandabaso) 607532569 edo sabinatxa@hotmail.es egoki mantentzeaz arduratzen dira: ibilbideak balizatu, garbiketa lanak, ibiltarientzako bidean egon daitezkeen
- 11 -
oztopoak kendu.... Lan hori egiteko bost taldetan banatzen dira. Sabin: “Lekunberri eta Larraungo Udalekin dugun hitzarmenaren antzeko bat sinatu nahian gabiltza Plazaola Partzuergo Turistikoarekin. Eurek turismo bulegotik bisitariei proposatu ohi dizkieten zazpi bideen mantentze lanen ardura hartuko genuke, horren truke
- 12 -
Lekunberritik Lecumberryra Sabin eta Jose Antoniok pozez gogoratzen dute euren herriko izen bera daraman mugaz bestaldeko herrira egindako bisita. “Oso berezia izan zen, duela hiru urte LekunberriLecumberry irtenaldia egin genuenekoa. Zortzi etapatan banatu genuen ibilaldia. Bere horretan berezia izateaz gainera, ondoren are bereziagoa bihurtu zen. Oso harrera ona egin ziguten bertan, gainera azkeneko etapan jada gu gentozela jakinda bertako 20 lagunekin egin genituen azkeneko kilometroak eta ondoren alkateak udaletxean agurtu gintuen. Esan liteke hortik harreman instituzionalak ere sortu zirela, ondoren bertako alkateak bota baitzuen Lekunberriko festetako txupinazoa eta oraindik ere mantentzen dugu eurekin genuen harremana”.
diru-laguntza jasoz”. Hilabetean behin biltzen dira taldekideak irteera bat egiteko, normalean hilaren azkeneko igandeetan izan ohi da, abuztuan izan ezik hilabetero-hilabetero hileko mendiirteera bat antolatzen dute. Lau edo bost orduko ibilbideak izan ohi dira eta aurrez behar bezala antolatuta egoten dira, horretarako taldeko lagun arduratzen baitira ibilbideak aurreikusi, baloratu eta informazio osoa parte hartzaileei emateaz. Gainera nor-
malean bi aukera prestatzen dituzte, bata gogorragoa eta bestea errazagoa dena, horrela, jende mota guztiari irtenaldietan parte hartzeko aukera ematen zaio. Sabin: “Oso maila ezberdineko jendea dago eta denontzat egokitutako ibilbideak behar dute izan beti”. Aurten gainera berritasun bezala hirugarren aukera bat ere proposatzen du Ttutturrek. Mendiaz gainera turismoa egiteko aukera hain zuzen ere. Beti ere gastuak murrizte aldera, geroz eta parte hartzaile gehiago orduan eta
Aurten ekainaren 16an burutuko da Aralarko Martxa, bertan izanen dira gure mendizaleak.
hobe eta autobusa oso osorik betetzeko, mendia igotzera animatzen diren horiez gain beste deialdi bat luzatzen dute, mendi irteera egiteko joango diren herri horretan turismoa egiteko aukera emanez. Horrela autobusa bete eta gastuak gehiago murriztuko dira eta batzuk mendira doazen bitartean beste batzuk herrian geratuko dira. Hori bai eguerdian bazkaltzeko elkartuko dira denak. Badira zenbait urte mendi irteera egin ondoren bazkaltzen gelditzen direla. Jose Antonio: “Oso giro polita sortzen da bazkarietan, horrek asko elkartzen gaitu eta bestelako hurbiltasun bat ematen digu talde bezala�. Euskal Herriko Pirinioko itzulia Euskal Herriko eta inguruko piriniar mendietan ibiltzen dira batik bat gure mendizaleak. Eta urte berri honetarako egutegiko irteerek ere bide beretik jarraituko dute. Izan ere, irailean ekin zioten Euskal Herriko Pirinioko itzulia egiteari. 22 etapatan banatu dute erronka. Lehenik
“Oso giro polita sortzen da bazkarietan eta horrek elkartzen gaitu� Hendaiatik Leskunera joango dira, Lapurdi, Baxenafarroa, Zuberoa eta Bearnetik pasaz. Leskunetik Zurizara eta handik nafar pirinioa zeharkatuz Gipuzkoara iritsiko dira. Itzulia 2014ko urrian amaituko dute Hondarribiko Faro de Higerren. Gainera, proiektu honen amaierak Ttutturreren sorreraren 25. urteurrenarekin bat egingo du. Hala ere ez dira horiek izango 2013 honetan taldeak izango dituen irteera bakarrak. Ekainaren 16an Aralarko Martxan parte hartuko baitute. Taldeak berak bi urtetik behin antolatutako martxa horretan ordea baliteke aurten berritasunak izatea. Ia 50 kilometro dira guztira eta geroz eta zailagoa egiten zaie antolatzaileei parte hartzaileak erakarri eta gastuak mu-
rriztea. Horregatik, martxa 25 kilometrotara jaisteko aukera aurreikusten dabiltza. Bestalde, urriaren 6 eta 7an, mikologia jardunaldiak burutuko dira Lekunberrin eta Ttutturrekoak bertan izanen dira. Etxarri Aranazko aditu baten eta Julio Calonge mikologoaren eskutik zizak bildu eta ondoren Lekunberriko herriko plazan egingo den erakusketa baten bidez zizak eta onddoak gertutik ezagutzeko aukera izango da. Esan bezala lehenik zizen bilketa egingo da inguruko mendietan eta bertan era zuzenean parte hartzeko deialdia egiten die Ttutturrek euren kideei. Ttutturrek berak antolatutako hileroko mendi-irteeretan sor daitezkeen adiskidetasun lokarrien adibide dira urtero Ttutturreko kide diren zenbait pertsona baturik, bestelako bidai eta mendi-irteerak euren aldetik burutzen dituztenak: Himalaya, Maroko, Peru... Urrutira iritsi dira horietariko zenbait.
- 13 -
Aizkorriren magaletik gora igotzen.
Hilabeteko azkeneko igandean bildu ohi dira irteerak egiteko.
BATzarre Zuzenketa bat! Mailopeko azkeneko alean, Olentzeroren etorreraren harira jarritako informazio bat zuzendu nahiko genuke. Goizez Lekunberrin zehar gaztetxo koadrila bat atera zen panpinezko Olentzeroa bizkar gainea zutela. Luisa Aldaburuk argitu digu, ekimena bera ez zuela eskolak antolatu. Kultur teknikariaren bidez Mitxausenean bildutako herriko emakume, eta amen aldetik sortua izan zela puska-biltza eta horretarako berak, Luisa Aldaburuk, panpin hori egin zuela.
Trinketeko Binakako Pilota Goxua Txapelketa - 14 -
Otsailaren 8an hasiko da Pilota Goxua Txapelketa. Binakako partiduak jokatuko dira Lekunberriko trinketean. Parte hartuko duen bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Otsailaren 4an amaitzen da izen emateko epea. Horretarako deitu 677755147 telefono zenbakira edo idatzi imitxaus@hotmail.com e-postara. Irabazleentzako sariak izango dira eta txapelketa bukatuta afari eder bat izanen da parte hartzaile guztientzat. Animatu eta parte hartu!!
Euriteak eraginda lur-mugimenduak izan dira Lekunberriko zabortegi zaharrean Azkeneko asteetan egindako euri jasa jarraiak errekak bere bidetik atera eta zelai asko urez estali ditu. Araitz-Betelu eta Larraunen kalte nabarmenik egin ez duen arren, antza Lekunberriko zabortegi zaharrean lur-bizi txikiak eragin ditu. Plazaolako natur bidearen ondoan dago garai bateko zabortegia. Hura itxi zuten garaian lurrez estali eta lorategi modukoa jarri zuen udalak. Azpitik ordea, Etxarriko bordetatik datorren erreka jaisten da eta lur multzo hori jartzeko beharrezko kanalizazioak egin zituzten urari bidea emanez. Azken eurite hauen ondorioz, ur-bidea itxi egin da eta presioarekin lur mugimenduak egon dira. Horrekin batera noski lur azpiko zabor guztiak maldan behera joan dira errekaren bidea jarraituz eta Mugiroko parajeetaraino iritsi dira Lekunberritik pasaz. Halako deskalabrua gertatzen den lehen aldia den arren, maiz errekaren emariak gora egiten duenean Etxarri azpiko inguru horretako zelaiak urez betetzen dira zabortegiaren azpitik egindako bidea estalita gelditzen delako.
Joseba Eskamendik eraman du Herrira Taldeak zozketatutako saskia Araitz-Beteluko Herrira-k saski bat zozketatu zuen Eguberrietan. Inguruko harategi, denda, ekoizle, elkarte eta beste askoren laguntzari esker saski eder bat egin eta boletoak saldu ondoren urtarrilaren 6an, errege egunean, zozketa egin zuten. Joseba Eskamendi izan zen sariduna. ZORIONAK!
Eskualdeko bederatzi kontzejuren diru-laguntza jaso du Mailopek Aldatz, Arruitz, Astitz, Azkarate, Baraibar, Errazkin, Intza, Iribas eta Mugirok 100 euroko diru-laguntza eman diote Mailoperi. Ez dira momentu onenak izaten ari gure herrietako udalentzat eta are gutxiago gure aldizkariarentzat, baina guztira 900 euro jaso ditugu kontzeju horien eskutik. Eskerrik asko!!
Mailopeko bazkideen bilera
Egin zaitez Korrika laguntzailea!! Martxoaren 14an hasiko da Andoainen Korrika 18 “Eman euskara elkarri� lelopean. Hemendik martxoaren 24an pasako da. Laguntzeko modu asko dauden arren, horietako bat Korrika lagun-tzailea egitea da, 12 euroko diru-laguntza ematen zaio AEK-ri eta ordainetan, Korrikako babesleak diren dendetan erabiltzeko deskontu txartela emango dizute opari.
163 bazkide ditu momentu honetan ten aldizkariak. Urtean behin bazkide zare dugu ohi irakurleekin bilera bat egin eta Mailoperen egoeraren berri emateko en Aurt o. zuen proposamenak jasotzek n 0eta 19:0 otsailaren 15ean, arratsaldeko bilduko gara Mitxausenean.
135 zenbakidun txartela da Mailope Zotz-eko azken sariduna Ion Iribarrenek jasoko du Mailope Zotz zozketako azkeneko saria. Urtarrilean burutu genuen aldizkariko zuzendaritza bileran Mailoperen aldeko zozketan banatzeko gelditzen zen sari baten zozketa egin genuen berriz. Oraingoan ateratako zenbakia 135-a izan da eta bere jabea Ion Iribarren lekunberriarra. Joxe Mari Buldainen artelana jasoko du opari. ZORIONAK!!
- 15 -
elkARRIZketa: Oihane Burguete
- 16 -
“Funtsezkoa da komunikazio ez-berbala behatzea psikologo batentzat� Psikologian lizentziatua da Oihane eta ikasketa amaierako sari bat jaso berri du Donostian Kutxaren eskutik. Ikasketen eta psikologoen egungo lanaz aritu gara berarekin.
Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi du Oihanek, Donostian. Eta aurretik bide luzea duen arren, haurrekin lan egitea gustatuko litzaioke.
Ikasketa amaierako sari bat jaso berri duzu, zein izan da zehazki saria? Sari hau Kutxak ematen die urtero Gipuzkoako karrera bakoitzeko promozioko espediente akademiko hoberena daukatenei. Sariaren izena Premio Fin de Carrera da, eta diploma batez gain 1.400 euro ematen zaizkie lizentziatuei eta 1.100 euro diplomatuei. Ezustekoa hartu al zenuen berria jaso zenuenean? Bai, ez nuen espero. Fakultateko dekanoak deitu ninduen telefonoz eta sorpresa handia hartu nuen. Ez nekien promozioko nota onena nuenik, ezta saria hau bazenik ere. Nota bikainekin bukatu duzu karrera, ikasketa errexak dira, oso argia zara, asko ikasi duzu... non dago gakoa? Egia da ez dela karrera zaila, baina ordu asko sartu behar izan ditut lanak egiten eta ikasten. Gakoa lan asko egitean dago, baina ni neu nahiko perfekzionista naiz eta horrek ere izango du zerikusia. Zerbait egiten badut ongi egitea gustatzen zait.
“Gakoa lan asko egitean dago, baina ni neu nahiko perfekzionista naiz” Nolatan animatu zinen ikasketa hauek egitera? Zer du psikologiak horrenbeste erakartzen zaituena? Egia esan ez da hasieratik argi nuen zerbait, beste karrera asko ere gogoko nituen. Argi neukan gauza bakarra zen jendeari lagundu nahi niola, baina ez nekien laguntza hori nola eskaini nahi nuen. Psikologiatik asko erakartzen nau gizakiok nola pentsatzen dugun aztertzen duela, zergatik jokatzen dugun modu batera edo ez bestera, nola gertakari jakin batek baldintza dezaken pertsona baten bizitza ulertzeko eta jokatzeko modua… Gizakiaren buru barruan gertatzen denari azalpen bat ematen saiatzen da. Orain master bat egiten zabiltza, zer moduz? Lehen CAP deitzen zena egiten ari naiz, orientatzaile edo irakasle izateko beharrezkoa dena. Eguberriak arte nahiko desilusionatua ibili naiz, klase ordu asko dira (bost ordu egunero),
gelaz kanpo ere ordu dezente sartu behar dira eta ezer gutxi ikastearen sentsazioarekin nenbilen, baina orain gustora nago eta asko ikasten ari naiz. Leitzako eskolan ere bazabiltza… nola ikusten duzu zure burua ikasle artean? Leitzara eta Aresora astean behin joaten naiz bertako orientatzaileak lehen hezkuntzan nola lan egiten duen ikusteko. Lana oso interesgarria iruditzen zait, baina baita zaila ere, gai askoren inguruan jakin behar da, irakasle, ikasle eta gurasoak nola tratatu eta haiei nola lagundu jakin, beraien eskakizunei erantzun… Funtzio ezberdin asko eta denbora gutxi dauka orientatzaile batek eta denek erantzun magikoa espero dute harengandik… Ideia bat izan dezazun, duela gutxi artikulu batean irakurri nuen orientatzaileak 42 funtzio ezberdin izan ditzakeela! Beraz, lan polita iruditzen zait baina beldurra ere ematen dit lana ongi egiteko gai ez izateak, ezagutza nahikoa ez izateak, erabaki zuzenak ez hartzeak edo egoera jakinen aurrean zer egin ez jakiteak. Zeintzuk izaten dira ikasleen arazo ohikoenak eta nola lan egiten duzue beraiekin? Lehenik garrantzitsua da argitzea orientatzaileak ez duela soilik ikasleekin lan egiten, gurasoekin, irakasleekin, kanpoko zerbitzuekin (pediatra, gizarte zerbitzuak, osasun mentala) etab.-ekin ere aritzen da. Ikasleen kasuan, arazoak denetarikoak izaten dira, baina irakasleek gehienetan dakarten arazoa ikasketen ingurukoa izaten da: atzeratuta dabilela, arretarik ez duela jartzen… Baina bestelakoak egoten dira ere: portaera arazoak, arazo familiarrak, berdinen arteko liskar edo tratu txarrak, arazo psikologikoak... Noski, hauetako kasu gehienetan ikasketa prozesuan eragina izaten dute. Orientatzailearen lana arazoa zergatik ematen den aurkitzen saiatzea da (hau da, testuinguruko eta barneko aldagaiak aztertzen dira), arazoa zehazki zein den zehaztea eta horren arabera esku-hartzea edo aholkuak plazaratzea irakasle edota gurasoei. Horretarako froga psikopedagogikoak pasatzen zaizkie haurrei, behaketak egiten dira, inguruko agenteei informazioa eskatzen zaie… Pentsatzen dut esparruaren arabera lan egiteko metodo ezberdinak erabi-
liko direla… adinaren arabera ere asko aldatzen al da lan egiteko modua? Bai, adinak eragin handia dauka. Asteko, lehen eta bigarren hezkuntzan orientatzaileak egiten duen lana oso ezberdina da. Bigarren hezkuntzan batez ere karrera orientazioa eta orientazio profesionala egiten da. Lehen hezkuntzan berriz, ikasleak oraindik haurrak direnez, batez ere guraso eta irakasleekin egiten du lan orientatzaileak. Ikasleekin batez ere froga psikopedagogikoak eta antzekoak pasatzeko elkartzen da orientatzailea lehen hezkuntzan.
“Oso zaila da komunikazio ez berbalaren bidez norbait engainatzea” Zer da zailagoa helduekin lan egitea edo haurrekin? Orokorrean, psikologia klinikoan, arazoa zein den ulertzeari dagokionez, segur aski haurrekin zailagoa izango da. Oraindik ez daukate diskurtsoa garatua, ez daukate hainbesteko erraztasuna beraien sentimendu eta pentsamenduak adierazteko. Askotan ez dakite azaltzen zer gertatzen zaien (edo guk ez diegu ulertzen) edota ez dakite zer gertatzen zaien. Horregatik maiz beraien marrazki eta jolasen behaketaren bidez saiatzen dira psikologoak haurrari gertatzen zaiona ulertzen. Baina, arazoari edo egoerari irtenbidea aurkitzeari dagokionez, zailagoa iruditzen zait helduen kasuan, malgutasun gutxiago izan dezaketelako aldatzeko. Egia da ere haurren kasuan gehienetan arazoa testuinguruan dagoen zerbaitetik datorrela (adib. gurasoek ez dute jakin haurrari autonomia garatzen laguntzen), eta testuinguru hori aldatzea oso zaila izaten da. Beste herrialde batzuekin alderatuta hemen ez dugu ohitura handirik psikologoarenera joateko. Uste duzu gaur egun oraindik gizartean normaltasun osoz ez dela ikusten? Uste dut azken urteotan aurrerapauso handiak eman direla esparru honetan, gero eta jende gehiago doa psikologora normaltasunez. Jende asko ohartu da psikologora joateak ez duela esan nahi eroa zaudenik, baizik eta arazo bat daukazula eta ohartu zarela beste per-
- 17 -
elkARRIZketa: “Garrantzitsua da krisi edo arazo momentuetan bizitza ulertzeko modua aldatzea”
- 18 -
tsona batek laguntzea edo gidatzea behar duzula arazo horri irtenbidea eman ahal izateko. Besterik ez. Hala ere, badaude oraindik aldatu behar diren aurreiritzi edo mito asko, besteak beste: psikologoak ez du medikatzen (hori psikiatrak egiten du), psikologoa ez da zure arazoari irtenbidea emango dion mago bat, zuk zeuk egin behar duzu lan arazoari irtenbidea emateko, psikologoaren laguntza eta aholkuekin noski. Eta batez ere psikologoaren figuraren inguruko mesfidantza handia dago oraindik gizartearen proportzio handi baten eskutik. Uste da ez dutela ezertarako balio, ezingo gaituela lagundu, okerrago utziko gaituela…. Kasu askotan ez-ezagutzagatik da eta beste askotan, nire ustez, defentsa mekanismo bat da, beldurra ematen digulako aztertuak izatea, norbaitek gure sekretu, beldur edo pentsamenduak ezagutzeak… Nola jarduten du psikologo batek gaixo baten atzean dagoen arazo hori identifikatu eta tratatzeko? Ba esaten den bezala “cada maestrillo
tiene su librillo”, psikologo bakoitza mundu bat da, bakoitzak modu batean ulertzen du psikologia eta gizakia (psikoanalisia, kognitibo-konduktuala, gestalt, sistemikoa…) eta horrenbestez modu batean egiten du lan. Adibidez, praktiketan egon nintzen lekuan arazoa identifikatzeko batez ere gurasoen baita haurren elkarrizketak eta haurren marrazki eta jolasen behaketa erabiltzen zen baita testak ere, eta tratatzeko batez ere gurasoekin egiten zen lan. Orokorrean, arazoak tratatzerako orduan, batzuek elkarrizketa erabiltzen dute beste batzuek pertsonen arteko
“Psikologoa ez da zure arazoari irtenbidea emango dion magoa” harremanak, besteek teknika konduktista edota kognitiboak direlakoak… Mundu oso zabala da. Zenbateko garrantzia dute pertsonen keinu eta jarrerak? Horiek behatuz posible da informazio fidagarria lortzea? Izaera ezagutzea? Funtsezkoa da komunikazio ez-berbala behatzea psikologo batentzat. Informazio asko ematen du. Ikusi da komunikazio berbala (esaten dena) eta ez berbalak (keinuak, postura, tonua…) aurkakoa esaten dutenean ez berbalari egin behar zaiola kasu. Keinu eta jarreren bidez ikus daiteke ea pazientea
eroso dagoen, urduri dagoen, nola sentitzen ari den… Oso zaila da komunikazio ez berbalaren bidez norbait engainatzea eta informazio osagarri asko ematen du. Pertsona baten izaerari buruz ere informazio asko eman dezake, adibidez oso urduria den pertsona bat erraz identifika daiteke bere adierazpen korporalei begiratuz. Psikologo on bat izateko oso gaitua izan behar da horrelako gauzetan. Krisi ekonomikoarekin psikologoek lan gehiago dutela diote hedabideek. Ongizate ekonomikoa emozionalarekin lotuta doa? Bai, dudarik gabe. Horrelako garaietan jendea estresatuago, ansiosoago eta tristeago egotea gerta daiteke. Jende askok bere lana galdu du eta etxe bat ordaindu behar du edota familia bat mantendu… Asko langabezian gelditzen ari dira eta lanik ez dagoela ikusterakoan jarrera pesimista hartzen dute, uste baitute ez dutela lanik berriro aurkituko. Pertsona batek horrelako jarrera pesimista hartzen duenean depresio egoera batean sartzea gerta daiteke. Nire ustez hori ez gertatzeko oso garrantzitsua da krisi edo arazo momentuetan bizitza ulertzeko modua aldatzea. Jende askori entzun diot esaten: ez daukat dirurik, ezin dut ezer egin. Badirudi dirurik gabe bizia gelditu egiten dela eta etxean gelditu behar garela. Oso barneraturik daukagu pentsaera eta bizimodu kontsumista. Aisialdia oso garrantzitsua da osasun mentalerako eta horregatik garai hauetan aisia ulertzeko modua aldatu beharko genuke. Non edo zertan lan egitea gustatuko litzaizuke? Nola ikusten duzu etorkizuna? Zalantza handiak dauzkat. Argi daukadan bakarra da haurrekin lan egin nahi dudala eta haurtzaroaren psikologia eta psikopatologiaren inguruan gehiago ikastea gustatuko litzaidakeela (oso gutxi dakit oraindik), baina etorkizuna oraindik oso lausotua ikusten dut, ez dut oraindik nire burua lanpostu konkretu batean ikusten. Orientatzaile moduan oposaketak ateraz gero ziur aski haietarako prestatuko nintzateke eta bestela haurren inguruan gehiago ikastea gustatuko litzaidake.
Gizartean oraindik psikologoenganako mesfidantza handia dagoela uste du Oihanek.
koak Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitarte Mailope aldizkariaren bitartez! Otsailaren 5ean, Julenek, 9 urte egingo ditu eta aitak, amak eta Manexek zoriondu nahi dugu. Mila zorion eta muxu handi bat etxekoen partetik.
Lekunberriko Nere Zabaleta Olasagarre Otsailaren 11an, urteak Leire Otsailak 17 betetzen dituzulako, zazpi Zorionak Leire :) espero muxu haundi etxekoen dugu egun polita partez eta segi horrelaxe pasatzea eta oso ondo irakurle ona izaten...
ospatzea 18 urte dituzula. Muxu handi bat zure kuadrilaren partez =)
KuxKuxean Amets Soroa Otsailak 4 ZORIONAK rubia! 16 urteak iritsi zaizkizula iada, ez zaizu bizitza asko aldatuko baina ongi etorriak dira(: Inauterietan ospatuko ditugu gure artean daramatzazun momentu guzti hauek, besterik gabe primeran pasa eta behar den bezala ospatu! Muxu handi bat ikaragarri maite zaituzten lagun guztien partez!
Mattin eta Joanes Urtarrilak 28 eta otsailak 13 Zorionak Mattin eta Joanes jarraitu poza ematen zuen inguruan. Muxu pilo bat.
Oier Izagirre (Gaintza) Otsailak 6an jada 11 urte beteko dituzulako zure etxekoen partetik zorionak!! Horren jator eta alai segi! Muxu pottol pottolo bat zuretzak, egun zoragarria pasa!! Stefani Milenova Ama, aita eta Laiene. Saioa eta Adur Ganuza. Otsailak 25 Urtarrilak 25 eta 27an zuen urtebeteZorionak Stefi(: Zahartzen tzeak izango dira. hasi zara eta zertxobait Dagoenekoz 11 Maddi igartzen zaizu ee! jajaja eta 9 urte. Otsailak 14 gurekin izaten dituzun egun Zorionak guraZorionakk Maddi!! 18 urte, hoietako bat bezala pasa, soen partez. Ongi espero dugu gurekin izatea zahartu gea ee!!Muxuu pasa eta muxu noski eta segi horrela! Muxu haundi bat zure lagunen asko. handibat kuadriya osoaren partetik. partez, maite zaitugu(; Deitu 638652339 / 948210103 telefono zenbakira edo idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara.
- 19 -
erreportajetxoa >> Arduradun berriak ditu Mugiroko Ostatuak Asier Ansorena eta bere gurasoek Mugiroko Ostatua ireki dute. “Urte berria, bizi berria” horixe izan da egin dutena.
- 20 -
Iruñeakoak dira izatez, eta Mugirora etorri dira lanera eta bizitzera. Egungo krisi ekonomikoaren eraginez Laura Arraiza eta Jesus Maria Ansorena senar-emazteak langabezian zeuden eta herriko bizitza eta ostalaritza betidanik gustoko izanik taberna baten bila hasi ziren Mugirokoarekin topo egin zuten arte. Ogitartekoak, plater konbinatuak, pintxoak, eta menuak eskaintzen dituzte. Astean zehar 10 euroko menua dute eta asteburuetan berriz 20 euroko menu berezia. Jose Maria: “Sukalde tradizionala, etxekoa
eta batez ere kalitatezkoa egiten dugu, hori baita garrantzitsuena. Asteburuko menuan baba-
rrunak, zopa eta entsaladak ez dira falta, ezta txuletak, ahate-urinekoak edo piper beteak ere”. Bestalde, prest daude bestelako edozein proposamen jasotzeko, haurrentzako zorion festak, taldeko afari edo bazkariak etab. beti ere aurrez eskatuta. Gogotsu eta baikor hasi dira lanean eta denbora gutxi daramaten arren pozik daude hartutako erabakiarekin. Asier: “Badugu kultur ekitaldi ezberdinak antolatzeko asmoa, bertso-afariak, kontzertuak... baina oraindik gu geu egokitzen ari gara. Oso gustora gaude, jendea ere hasi da pixkanaka etortzen eta pozik, gainera badakigu orain neguko hilabete hauek ez direla garai onenak”. Mugiroko herritarrek harrera ezinhobea egin dietela kontatu digute eta dagoeneko bertan erroldatu dira, beraz larraundar berriak ditugu.
kuttunenak
Unairen
Unai Barberia Unai Barberia Pellejero dut izena eta Gaintzakoa naiz. Ingeniaritza Mekanikoari dagozkion ikasketak egin ditut eta orain karrera amaierako proiektua egiten ari naiz enpresa batean. Kirola oso gustuko dut baina batez ere futbola eta esku pilota. Nire lagun kuadrilla xelebrearekin egotea ere gustatzen zait.
Liburuak: "La piel de la memoria” Jordi Sierra i Fabra
Diskoak: “Gelditu Denbora” Ken Zazpi
Filma: “Eight Below” Frank Marshall
Aspaldi irakurri nuen baina asko gustatu zitzaidan. Liburu honen protagonista Afrikako ume bat da. Bere bizitza goitik behera aldatuko da bere aitak saldu eta esklabo moduan lanean hasten denean. Bertan maitasuna ezagutuko du baina baita gizakiek eragin dezaketen krudeltasuna ere. Nahiz eta handik ihes egitea lortzen duen bide luze eta gogor bat izango du zain erabateko askatasuna lortzeko ahalegin horretan.
Denetik entzutea gustatzen zait baina orokorrean talde hau gustuko dut izan ere egiten duen musika eta letrak oso onak dira. Abestien artean “Izarren hautsa”, “Zapalduen olerkia”… nabarmenduko nituzke.
Ikustea merezi duen pelikula horietako bat da eta gainera errealitatean gertatukoa da. Pelikula honetako benetako protagonistak “Husky” arrazako 8 txakur dira. Txakur hauek espedizioko gizon bati bizia salbatzeaz gain 6 hilabetez egon beharko dute hego poloetako klima hotzari aurre egiten izan ere espedizio taldearen aldetik abandonatuak izango baitira eguraldi txarra dela eta. Txakur hauek hilabete gogor hauetan nola moldatzen diren ikustea zoragarria da.
a
KULTUR “Beti zegoen prest beste abesti bat ikasteko”
Juan Bautista Irazoki apeza urtarrilaren 5ean zendu zen, 82 urterekin. Denbora luzez Leitzako parroko izan eta gero, 2007az geroztik Beteluko apeza zen eta bertan harreman estua izan zuen Beteluko Abesbatzako kideekin. Oihana Otamendik eman digu horren berri. berriak irakasten, baizik eta lehenagotik hartuta genituen “bizio” txarrak kentzen eta ahotsa behar den bezala kokatzen beroketak egin ondoren. Hortaz gain, konfidantza eman digu kontzertuak emateko gai bagarela sinisteko. Bera etorri ondotik bost kontzertu inguru eman ditugu: Zamartzen, Betelun, Atallun, Igantzin, Zugarramurdin… Herrian bertan nola gogoratzen duzue bere etorrera? Nik uste hasieran, beti gertatzen den bezala, zalantza dela nagusitzen den sentimendua, baina berehala ohartu ginen zer nolako gizona zen bai elizan, bai herritarrekin, bai abesbatzan. Denok , edo gehiengoa behintzat, oso pozik geunden berarekin eta berak egiten zuen lanarekin. Juan Bautista ere ongi moldatu zen herrira, nahiz eta hasiera batean izugarrizko atsekabea sentitu zuen Leitzatik Betelura etorri behar zuela jakin zuenean. Beteluko abesbatzak baditu zenbait urte baina Juan Bautistaren etorrerak bultzada berri bat eman zion taldeari. Juan Bautistak hain denbora gutxian (5 urte exkax izan baitira) lan izugarria egin du gurekin; ez bakarrik abesti
Izaera indartsuko gizona zen. Bai, zalantzarik gabe. Beti zegoen prest beste abesti bat ikasteko, beste errepasotxo bat emateko hain ongi ateratzen ez zen kantuari, kontzertuak prestatzeko... entseguak beti “Nahikoa da Juan Bau” batekin amaitzen genituen. Egin gabe geratu zaiguna eta berak desiratzen zuena zen beste abesbatza batekin elkartrukaketa egitea. Besterik? Gustatuko litzaiguke esatea koruko guztien izenean, Beran egin zioten hileta elizkizuna ez zela Juan Bautistak merezi zuena, berak abesbatzekin egin zituen lanekin; egun horretan hainbat abesbatzetako kideak bildu ziren azken agurra ematera eta ez zieten utzi (Elizako kideek) Juan Bautistaren gogokoak ziren kantuak abesten. Ziur
gaude hemen Betelun egin zitzaion elizkizuna bere gustokoa izango zela. Barkatu beza emozioaren ondorioz egingo genituen akatsak.
Juan Bautistak zituen lagun herritarrak, “Bizian gora” helduak katekesin haurrak. Berak laguntzen zigun uxatzen negarrak, guzti honengatik gaur guk berari eskerrak. Galera izugarria gizakion artean, Jaunak berakin dauka ta kontsola gaitean. Familia ta lagunak ditugu otoitzean; Juan Bautista betiko zu gure bihotzean.
- 21 -
elkARRIZketa: Mailope Gazte Asanblada
“Gure eskualdeko herriei bizi pixka bat emateko helburuarekin sortu dugu� Mailope Gazte Asanblada sortu dute eskualdeko zenbait gaztek, horren bitartez urtean zehar ekitaldi ezberdinak antolatzea da euren asmoa. Gazte Asanblada sortu berri duzue, nolatan? Bost hilabete inguru baino ez dira talde bezala bildu ginela. Garai batean bai Lekunberri-Larraunen eta baita AraitzB ete l u n
biltzen gara bilerak egiteko. 15 eta 28 urte bitarteko hogei lagun inguru gara, jende asko elkartzea ez da erraza bakoitzak bere eginkizunak dituelako.
- 22 -
ere baziren as a n b l ad a k . Bigarrenaren kasuan, pare bat jaialdi antolatu genituen baina jendeak ez zuen inplikazio handirik erakusten eta azkenean desegin egin zen. Gehienak parrandarako baino ez ziren apuntatzen eta hori ez da nahikoa! Orain Lekunberri-Larraun eta Araitz-Beteluko gazteok elkarrekin sortu dugu asanblada. Gure aldizkariaren izen bera jarri diozue... Bai hala da, beste zenbait proposamen egon ziren tartean, baina azkenean eskualdeko aldizkariaren izen berdina jartzea erabaki genuen. Eta zein da zuen helburua talde bezala? Herri txiki hauetan jendea askotan etxean sarturik gelditzen da eta ekitaldi batzuk antolatu nahi ditugu, hemengo herri hauei bizi pixka bat emateko. Larunbatetan Larraungo Udaletxean
Orain arte zein ekitaldi antolatu dituzue? Abenduaren 24an puska-biltzan atera ginen Larraungo zenbait herrietan, Uitzi, Aldatz, Mugiro, Arruitz eta Astitzen ibili ginen etxez etxe abestuz. Ordainetan etxe batzuetan dirua eta beste batzuetan jatekoa bildu eta horrekin bazkari eder bat egin genuen. Bestalde, Lekunberriko Udaletxe azpiko aretoan ikus-entzunezko bat eskaini genuen garai bateko euskal mugimenduen inguruan. Euskal Selekzioaren partidura ere joan ginen, horretarako autobus bat antolatu genuen eta 36 lagun bildu ginen. Eta 2013rako zer duzue aurreikusita? Oraintxe hasi gara baina pixkanaka ari dira ideiak ateratzen, esaterako, Emakumearen Eguneko, martxoaren 8ko, aste horretan ekitaldi ezberdinak egiteko asmoa dugu. Bestalde, Sahara herriaren alde beste zenbait ekimen ere baditugu aurreikusita. Pilota goxua
txapelketa eta txalaparta edo batukada ikastaroa antolatzekotan ere bagabiltza. Martxoan berriz, Korrika pasako da hemendik eta aitzakia horrekin AEKak ginkana bat antolatu du. Talde ezberdinak sortu eta lehiaketa bat egitea da asmoa. Gero hortik irabazle aterako den taldea Nafarroako kanporaketara joango da, martxoaren 2an eta hor garaile aterako den taldeak Korrika amaituko den egunean, Baionan, beste probintzietako irabazleen aurka izango du norgehiagoka. Beraz, euskararen aldeko ginkana horretan ere parte hartuko dugu. Horiek denak aurrera eramateko diru-iturririk ba al duzue? Lekunberrin Gazte Eguna antolatu izan da zenbait urtez eta hortik ateratako dirua badugu. Araitz-Beteluko Gazte Asanblada desegin zenean ere bazuen diru kopuru bat bilduta, baina Mailope aldizkariari eman genion zituen behar ekonomikoei aurre egiten laguntzeko. Gure asmoa Larraungo Udalean urte honetarako aurreikusten ditugun ekitaldien plangintza bat aurkeztea da, horrela diru-laguntza bat jasotzeko. Badakigu ez direla momentu onenak baina beste Udalekin ere saiatu beharko dugu.. Talde irekia zarete? Jende berria onartzen al duzue? Bai noski, gustora gainera! Hemendik jendea animatu nahi dugu bileretara etor dadin. Geroz eta ideia gehiago izan, orduan eta gauza gehiago antolatzeko aukera izango dugu. Normalean larunbatetan, aratsaldeko 17:00etan bildu ohi gara Larraungo Udaletxean, nahiz eta ez dugun larunbatero larunbatero egiten. Dena den sarean gaude: facebook, tuenti, twiter eta blog bat ere badugu eta horien bidez gure ekitaldi eta hitzorduen berri ematen saiatzen gara beraz, animatu eta etor zaitezte!
a
KULTUR Uitzikoak, eskualdeko Txoooootxx!!! lehenak Elurra egin arren primeran ibili ziren uitziarrak ihoteetan. Herri askotan aspaldi galdu zen maiordomoaren papera, baina Uitzin oraindik gogor eusten diote ohiturari. Aurtengo maiordomoak Oier eta Unai Ijurko izan ziren, beraiek arduratu ziren ihoteak antolatzeaz. Larunbatean txerri-hiltzearekin hasi zuten festa eta ondoren Merkualde Elkartean bildu ziren bazkaltzera. Igandean berriz, puska-biltzan ibili ziren etxez etxe eta ondoren hurrengo urterako maiordomoak izendatu zituzten.
Urtarrilaren erdialdera ireki zituzten eskualdekoak eta dagoeneko sagardo denboraldian murgilduta dabiltza sagardogile eta sagardozaleak. Nafarroan ofizialki urtarrilaren 18an, Berueteko Behetxonea sagardotegian eman zioten hasiera 2013ko denboraldiari. Larraunen lau sagardotegi ditugu: Martintxonea, Juanluzenea, Toki Alai eta Larraun Sagadotegia. Apirilean itxiko dira beraz, mugi zaitezte eta ez galdu Nafarroako sagardoa dastatu eta txuleta nahiz bakailao ona jateko aukera.
- 23 -
“Santa Ageda bezpera degu...� Otsailaren 4an kantuak dioen bezala Euskal Herriko Eguna ospatuko da, Santa Ageda bezperan. Urtero bezala kalera irten eta herrietan barna abestuz ibiliko dira herritarrak. Lekunberrin 17.30etan dute hitzorduan herriko plazan eta ondoren Etxarri eta Aldatzera joango dira. Araitzen berriz, Intzan bilduko dira, arratsaldeko 17:00etan Juantsendonea baserrian.
erreportajetxoa >>
- 24 -
Hemen da Nafarroako Bertsolari Txapelketa!! Otsailaren 3an Aldatzen jokatuko da Txapelketako bigarren saioa. Bertan izanen dira Jon Barberena, Iñigo Olaetxea, Migel Mari Elosegi “Luze”, Patxi Castillo, Iker Gorosterrazu eta Oskar Sanz de Acedo.
Hastear da 2013ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Joan den hilaren 29an egin zuten aurkezpena antolatzaileek eta otsailaren 2an abiatuko da aurtengoa. Biharamunean, 3an alegia, Aldatzera iritsiko da txapelketa eta bertan lehian arituko direnak: Jon Barberena, Iñigo Olaetxea, Migel Mari Elosegi “Luze”, Patxi Castillo, Iker Gorosterrazu eta Oskar Sanz de Acedo. Hori izanen da gurean burutuko den kanporaketa bakarra. 2013a dudarik gabe bertsozaleentzako bikaina izango da. Lau urtetik behin ospatzen da Euskal Herriko Bertsolari txapelketa eta aurten hala egingo dute udazken aldera 43 bertsolarik. Maialen Lujanbiok eskuratu zuen azkenengoz bertsolari onenaren txapela eta ospea. Aurten ordea, 1986az geroztik lehiaketa horretan punta-puntan aritu den Andoni Egañak ez du parte hartuko. Hala ere, horren aurretik Nafarroako eta Arabako txapelketak jokatuko dira, herrialde horietako sailkatuak zein
izango diren erabakitzeko, horiek izango baitira gero Euskal Herri mailan arituko direnak. Aipatu bezala, Nafarroako Txapelketa otsailaren 2an hasiko da Lizarran eta martxoaren 23an amaituko da, Iruñeako Anaitasuna kiroldegian. 2011a arte urtero-urtero ospatzen zen Txapelketa gure herrialdean, baina iaz geroztik bi urtetik behin egitea erabaki zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Hutsune hori betetzeko ordea Bardoak izan genituen aurreko urtean. 41. edizioa izango da beraz aurtengoa, eta Nafarroako txapela eskuratzeko ahaleginaz gainera, Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. Nafarroako lehen lau sailkatuak izanen dira Euskal Herriko 43 bertsolari horien artean. Guztira, bederatzi saio izanen dira. Lehenengo bost jokatuko dira eta bakoitzean seina bertsolarik parte hartuko dute. Horietako saio bakoitzeko lehenengo sailkatuak eta puntuaziorik
onenak lortutako beste hamabi bertsolari pasako dira finalaurrekoetara. Julio Soto, 2011ko txapeldunarekin batera hemezortzi pasako dira. Ondoren hiru finalaurreko izanen dira, bakoitza seina parte hartzailerekin. Horietatik zortzi baino ez dira pasako final handira, saio bakoitzeko irabazleak, gehi puntuazio altuena lortzen duten bost bertsolari. Final horretan lehenengo bi sailkatuen artean hogei puntu edo gutxiagoko aldea badago buruz burukoa jokatuko da.
Julio Sotok irabazi zuen 2011ko Nafarroako Txapelketa, aurten zuzenean pasako da finalerdikoetara.
Bertsolaritza gorakadan Antolatzaileen arabera, inoizko partehartzerik handiena du aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketak, 31 bertsolari ariko baitira lehian. Gainera horietatik sei lehen aldiz arituko dira herrialde mailako txapelketa honetan: Haizea Beruete, Oskar Sanz de Acedo, Unai Uberetagoena, Eneko Fernandez, Xabier Maia eta Amaia Elizagoien.
Nafarroako Bertsozale Elkartearen ustez gorakada horrek badu bere arrazoia, azken urteotan transmisio arloan egin duten lanak bere fruituak eman baititu. “Horren bitartez, gazteek bertsolaritza ezagutzea lortu nahi da eta, hala nahi izanez gero, horretan aritzeko aukera izan dezatela”. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin eta
udalekin elkarlanean ikastetxeetan bertsolaritza ekimenak antolatzen ditu Elkarteak eta bestalde geroz eta gehiago dira Nafarroako txoko ezberdinetan sortzen ari diren bertso eskolak. Txapelketa berarekin ere pizten ari den zaletasun hori indartzea da Elkartearen helburu nagusietako bat. Bestalde, oihartzun handiko txapelketa izanik bertsolariak ezagutzera emateko aukera bat ere bada. “Urtero 150 bertso saio inguru egiten dira Nafarroan. Horietako hainbatetan ez dute Nafarroako bertsolariek parte hartzen, kasu askotan nahiko ezezagunak direlako. Txapelketak haientzat erakusleiho izan behar du”. Otsailetik martxora bitarte bertsolaritzaz gozatzeko inoiz baino aukera gehiago izango da beraz, Nafarroan. Gogoratu saio guztietarako sarrerak aurrez internetez erosteko aukera egongo dela www.bertsosarrerak.eu atariaren bidez. Informazio osoa eta eguneratua izanen duzue bestalde, www.nafarroakotxapelketa.com edo www.bertsoa.com web guneetan. - 25 -
NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO EGUTEGIA
1. azken-laurdena
2. azken-laurdena
3. azken-laurdena
4. azken-laurdena
5. azken-laurdena
Otsailak 2, larunbata, 17:30
Otsailak 3, igandea, 17:30
Otsailak 9, larunbata, 17:30
Otsailak 10, igandea, 17:30
Otsailak 16, igandea, 17:30
Lizarra Gazteriaren Etxea
Aldatz Herriko aretoa
Larraintzar Benta
Ituren Udaletxeko ganbara
Zubiri Gautxori jatetxean
Xabier Silveira Josu Sanjurjo Saioa Alkaiza Eneko Fernandez Xabier Maia Erika Lagoma
Jon Barberena Iñigo Olaetxea Migel Mari Elosegi “Luze” Patxi Castillo Iker Gorosterrazu Oskar Sanz de Acedo
Julen Zelaieta Aritz Saragueta Oier Lakuntza Ekaitz Astiz Haizea Beruete Amaia Elizagoien
Eneko Lazkoz Aimar Karrika Iñaki Aleman Egoitz Gorosterrazu Alazne Untxalo Ioar Tainta
Oskar Estanga Ander Fuentes “Itturri” Ainhoa Aranburu Iban Garro Joxema Leitza Unai Uberetagoena
1. finalaurrekoa
2. finalaurrekoa
3. finalaurrekoa
Martxoak 2, larunbata, 17:30
Martxoak 3, larunbata, 17:30
Martxoak 9, larunbata, 17:30
Martxoak 23, larunbata, 17:00
Atarrabia Kultur Etxea
Etxarri Aranatz Kultur Etxea
Elizondo Lur aretoa
Iruñea Anaitasuna kiroldegia
Julio Soto (+ azken-laurdenetako bost bertsolari)
(Azken-laurdenetako sei bertsolari)
(Azken-laurdenetako sei bertsolari)
(Zortzi bertsolari)
Finala
KIROLa Xabier Satrustegik lortu du eskualdeko denborarik onena Araitz-Beteluko Krossean Eguraldiak parte hartzea jaitsi egin zuen, guztira 200 korrikalarik eman zuten izena
- 26 -
Zortzigarren edizioa izan da aurtengoa. Eguraldi txarra dela eta parte hartzea jaitsi egin zen arren normaltasunez burutu zen lasterketa. 200 korrikalarik eman zuten izena, iaz baino 100 gutxiago, eta horietatik 175ek lortu zuten helmugara iristea. Betelutik Atallurainoko joan etorria bi aldiz egin zuten, guztira zortzi kilometro. Aurtengo irabazlea Calatayudetik etorritako Mouhessin Cherkauoui izan zen, 25minutu eta 26 segundutan egin zuen zirkuitua. Lehenengo bueltatik alde nabarmena atera zien gainontzekoei. Atzetik iazko txapelduna iritsi ziren, Raul Amatriain 26 minutu eta 2 segundurekin. Bestalde, sailkapen orokorrean Xabier Satrustegik laugarren postua eskuratu zuen, bera izan zen eskualdeko lehena 27 minutu eta 6 segundurekin. Emakumezkoetan berriz, Cristina Loeda eibartarrak lortu zuen denbora onena (00:32:01), eta eskualdeko sailkapenean Olatz Gonzalez suertatu zen garaile (00:35:11).
Eskualdetik guztira 37 pertsonek hartu zuten parte.
ESKUALDEKO SAILKAPENA: Eskualdeko lasterkariak
Herria
Denbora
XABIER SATRUSTEGI GARZIA
Betelu
00:27:06
ANDER ARRAZTIO SARALEGI
Betelu
00:27:51
MARIO LAVIN
Lekunberri
00:29:08
MIKEL IJURKO SARALEGI
Lekunberri
00:30:32
JUAN MARI IRASTORZA GARAÑO
Lekunberri
00:31:07
IÑIGO DORRONSORO LAZKANO
Larraun
00:31:26
IÑIGO GARMENDIA GOIKOETXEA
Betelu
00:31:37
IÑAKI ELIZALDE ZUBILLAGA
Betelu
00:31:51
IBAI ARRARAS ARISTEGI
Aldatz
00:32:07
ANGEL SOROA ONSALO
Lekunberri
00:32:16
IMANOL JAKA NAVARRO
Larraun
00:32:44
XANTI GARMENDIA GOIKOETXEA
Betelu
00:32:50
LUIS M. LARRETA AMUNDARAIN
Larraun
00:33:21
IMANOL ESTANGA ARRIZUBIETA
Betelu
00:33:44
IKER ELETA LOPEZ
Lekunberri
00:33:46
OLATZ GONZALEZ GLARIA
Lekunberri
00:35:11
JOSE MARI HUARTE ESTANGA
Betelu
00:35:44
IÑIGO IRIBARREN AGUIRRE
Lekunberri
00:36:00
ASIER ELETA LOPEZ
Lekunberri
00:36:13
AITOR ARTEAGA CAMARA
Betelu
00:36:15
IÑIGO OREJA SANZ
Larraun
00:36:21
AITOR GOIKOETXEA IRIARTE
Betelu
00:36:24
KIKO ESKAMENDI IRIARTE
Betelu
00:36:34
MIKEL OTAMENDI EZKURDIA
Betelu
00:36:35
IMANOL MIKEO AIZKORBE
Araitz
00:38:08
ASIER ELORDI ZABALETA
Arribe
00:38:27
JUAN M. ZUBILLAGA GOIKOETXEA
Betelu
00:38:30
JUAN I. BULDAIN ARGUIÑARENA
Betelu
00:38:45
MADDI SOTIL BULDAIN
Betelu
00:39:04
IOSU ESTANGA BERAZA
Betelu
00:39:31
ARANTZA MAULEÓN PENA
Larraun
00:40:03
MARCOS LOPETEGI REKALDE
Betelu
00:40:21
ANA SAIGOS BURGUERA
Betelu
00:42:45
KARINA BACHILIERI GRILL
Betelu
00:43:26
XABIER SOTIL ARRIZABALAGA
Betelu
00:43:41
IÑAKI SATRUSTEGI GOROSTEGI
Betelu
00:43:46
ASIER ELIZALDE ZUBILLAGA
Betelu
00:46:11
•Kolore berdea beteranoen kategorian ibili da eta beltza berriz senior kategorian.
“Plazaola Kiroldegia irekita egongo da asteburu eta jai-egunetanâ€? >> Ruben GoĂąi Udalak sortu berri duen Lekunberriko Garapen Elkartea S.L. enpresa arduratuko da hemendik aurrera Plazaola Kiroldegiaren kudeaketaz. Ruben GoĂąi, Mankomunitateko kirol teknikariak azaldu dizkigu pausu honen nondik-norakoak. Zergatik erabaki duzue kiroldegiaren kudeaketa Udaletik egitea enpresa pribatu baten esku utzi beharrean? Kapitalaren %100eko jabetza Udalarena den enpresa publiko batek zuzenean kudeatzeak instalazioen kontrol osoa edukitzea suposatzen du. Kostu eta kudeaketaren aurrezte handiagoa, kalitatearen eta jasangarritasunaren alde egiteko aukera handiagoa... Kasu honetan gastua murriztu egingo da ez delako bitartekorik egongo. Soysana enpresaren kontratuarekin arazoren bat egon dela entzun dut, hala al da? Soysanaren kontratua lau urtetarako sinatu zen eta 2013ko irailean amaitzen zen. Urtebete lehenago, kontratuari amaiera ematea proposatu zitzaien baina ez zen adostasunik egon eta urte berriarekin batera harremana bertan behera uztea erabaki zen.
Soysanan zeuden langilean subrogatuak izango dira. Hala ere, denek ez dute enpresa berriarekin jarraitu nahi izan eta harrera-lekurako eta goizez administrazio lanetan aritzeko plaza bat betetzeko langile bat bilatu behar izan dugu. Aldaketei dagokienean, orain Lekunberriko Garapen Elkartea S.L.-ren eskutan daude. Egingo den edozein aldaketa edo birantolapena otsailean zehar aztertu eta zehaztuko du enpresaren administrazio kontseiluak. - 27 -
Lekunberriko Garapen Elkartea S.L. izeneko enpresa bat sortu da bereziki eta esklusiboki kiroldegia kudeatzeko? Zeintzuk dira enpresa horretako kideak? Enpresa publiko horren estatutuen arabera: Sozietatearen helburua, udal ekintzetan eraginkortasun handiagoa lortzea da. Horretarako, sozietatearen helburua Plazaola Kiroldegiko kudeaketarekin zerbitzuak ematea da. Sozietatearen kide dira: Jose Mari Aierdi, Mikel Betelu, Natalia Azkona, Patxi Centeno eta Salbador Apezetxea. Aldaketa nabarmenetako bat kiroldegiaren asteburuetako irekiera izango da ezta? Hala da, kiroldegia dagoeneko irekita dago asteburu eta jaiegunetan. Horrez gain, 2013rako prezioak izoztu egin dira eta jarduera eta zerbitzu berriak izango ditugu. Zenbat langile dabiltza momentu honetan kiroldegian? Aldaketak nolabait eragingo al die? Orain zazpi pertsona finko daude ardura ezberdinekin eta horiez gain jardueretako irakasleak daude. Nafarroako kirol kudeaketarako enpresen lan hitzarmen kolektiboa mantendu egingo da enpresa berriarekin. Lan hitzarmen horren arabera
Zein gauza uste duzue daudela hobetzeko? Harpidedunekiko eta herritarrekiko komunikazioa hobetu beharra dugula uste dugu. Horretarako web-orri bat sortu behar dugu eta bertan instalazioa eta eskaintzen diren zerbitzuak egongo dira ikusgai sarean. Bestalde, tramiteak hobetu eta erabiltzaileak fidelizatzea ere badira gure helburuetako batzuk. Otsailean da biltzekoa administrazio kontseilua asmo guzti horiek antolatzeko. Oraindik lan asko dago egiteko.
LURRAK EMANA inguruko zizak
> Julio Calonge
Martxoko Ezko: urteko lehenengo ziza jangarria Onddo garaian gaude eta baten lekuan bi onddo guztiz ezberdinak aurkeztu dizkigu Julio Calonge gure mikologoak
- 28 -
Adi zaletuok! Honako hitz hauek argitara ematerako, jada Hygrophorus Marzuolus (Martxoko Ezko) ziza biltzen ibiliko gara. Oso jangarri ona da. Ziza hau otsaila aldera gure pagadietan atera ohi da baita Pinus Silvestrisetan ere, nahiz eta azken horietan aurkitzea zailagoa izan gure zonaldean. Bere izenak aditzera ematen digun bezala, martxoan ateratzen da normalean, baina hemen, eskualde honetan, lehenago izaten ditugu esku artean. Horrek badu bere azalpena, izan ere, ziza hau identifikatu zuten zientzialariek alemaniarrak edo Europako erdialdekoak ziren, ez dakit zehazki, baina badakigu herrialde horietan martxotik aurrera atera ohi direla, ordura arte ez direlako elurte handiak desagertzen. Hemen berriz, elurra ez da oztopo espezie hauentzat, gainera, geroz eta elur gehiago egin orduan eta gehiago irteten dira. “Katagorri zizak� izenez dira ezagun zenbait lekutan, nik “elurreko zizak� deitzen diet, elurrarekin hartu izan baititut, elur gutxirekin noski, Basaburuako pagadietan. Bitxia bada ere, klimara egokituta dagoen izaki biziduna da, ez da izozten eta inguratzen duen elurra urtu egiten du, asko ez bada. Itxura deigarria dute ziza hauek, grisak edo beltzak dira eta xafla zuri eta lodiak dituzte, bata bestearengandik banaturik.
Txortena ere lodia eta haragitsua dute eta 15 zentimetroko txapela izatera irits litezke. Inondik inora, ziza haragitsua, zapore atsegin eta gozokoa. Basaburua eta Ultzaman aurki daitezke, baita Etxarri-Aranatz eta Larraunen ere. Gainera urteko lehenengo ziza jangarria izanik, ez dago bestelakoekin nahasteko arriskurik, garai hauetan ez baitago berdina edo antzekoa den zizarik mendian. Ziza honek duen grazia horixe da hain zuzen ere, hotza dela eta bestelako zizak ez direla aurkitzen eta hauek berriz hor egoten dira fresko-fresko.
Xafla zuriak dituzte, bata bestearengandik banaturik.
Espezie hau pagadietan atera ohi da, Basaburuako pagadi elurtu honetan bezala..
Hosto eta elur artean izkutaturik egoten dira maiz.
ZERUAK ESANA
egutegi biodinamikoa > Andoni Tolosa
Otsaila Landatzeko egunik aproposenak otsailean 1etik 5era eta 19tik 28ra izango dira. inausi,.. edo dena delakoa egiten badugu fruituari ari gara mesede egiten, beraz komenigarria izango da fruitua ematen diguten landaretan egitea: fruta-arbolak, tomateak, babak, ... Egun batzuetan ordua ere agertzen da. Egun horietan, ordu hori arte lehena agertzen denari egingo diogu mesede eta hortik aurrera bigarren agertzen denari. Otsailean, negutegi txiki bat izanez gero, udaberrirako landareen haziak ereiten hasi gaitezke, esaterako, goizeko tomateak, letxuak, ... Letxuak erein nahi baditugu, otsailaren 13 edo 14ean ontzi txiki batzuetan letxu haziak jarriko ditugu. Tomateak ereiteko aldiz, 6a edo 15a egokiagoak izango dira. Inausketak egiteko ere, otsaila garai aproposa izan daiteke, izerdia oso geldi baitago eta gutxiago sufrituko du landareak, halere kontuz ibili behar omen gara izotzekin. Landaketaren bat egin nahi badugu, egunik aproposenak otsailean 1etik 5era eta 19tik 28ra izango dira, baina, ahal bada, nolako landarea den kontuan izanez. Letxuak landatu (edo aldatu) nahi baditut, otsailaren 5ean edo 23an egingo nuke. Belar txarren bat galtzea nahi badugu, otsailaren 12a izan daiteke mozteko aproposa.
Ilargia denez Lurretik hurbilen duguna, berari erreparatuko diogu lehenik. Otsailaren 10ean izango da ilargi berria eta 25ean ilargi betea, beraz, hilabete hasieran ilbeheran egongo gara, 10etik aurrera ilgoran eta 25etik aurrera berriro ilbeheran. Baina, beste gauza bat da, nahiz eta egun askotan bat egiten duten, ilargiak Lurrarekiko duen posizioa. Otsailaren 1etik 5era eta 19tik 28ra ilargia lurrera hurbiltzen ari da, beherantz ari dela esango dugu, eta ondorioz, landareen izerdia ere lurrerantz doa, eta egun hauek aproposak dira landatzeko, inausteko edo ongarria zabaltzeko esate baterako. Aldiz, otsailaren 6 eta 18 artean, ilargia lurretik urruntzen ari da, gorantz egiten ari dela esango dugu, landareen izerdia ere lurretik gorantz doa, eta egun hauek aproposak izan daitezke haziak ereiteko edo txertaketak egiteko esate baterako. Halere, lan bakoitzaren barruan, egun batzuk egokiagoak dira beste batzuk baino, hau da, zerbait erein behar badugu zer landare mota den erreparatu behar diogu. Horrela, egutegiko egun bakoitzean landarearen atal baten izena agertzen da, fruitua agertzen den egun batean landatu, hazia erein,
5 Lorea
11
Hostoa
12
Lorea 11:00
18 Sustraia
25 Fruitua
2
8
9
Sustraia
OTSAILA 4
1 6 13 Hostoa
19 Lorea 11:00 Sustraia
26 Fruitua Fruitua
7
Fruitua 16:00 Sustraia
Fruitua
20
14
15
Hostoa
21
Lorea
22 11:00
Lorea
27 Sustraia
Fruitua
Lorea 17:00 Hostoa
Sustraia
3
Lorea
10 Sustraia
16 Lorea
23 Hostoa
Sustraia 15:00 Lorea
17 Sustraia
24 Fruitua
28 Sustraia
Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati. Agertzen den egunetan landare bati mesede egitea nahi bada, ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietan egin behar da egin behar dena, moztu, edo atera, ... Ilargi Berria Ilargi Betea
- 29 -
kontuTXIKIAK otsaila 1
Lekunberri: Ihauteriak. Arratsaldean, herrian zehar erronda.
2
Lekunberri: Ihauteriak. 11,30: Hamaiketakoa Lekuonberri Tabernan 11,30: Umeentzako hamaiketakoa eta musika herriko plazan. Derrigorrezkoa mozorrotzea! 13,00: Erronda herriko Alde Zaharrean Iraunkorra Txarangarekin. 16,00: Erronda herriko alde berrian.19,30: Irurtzungo zanpantzarrak. 20,30: Aittezarkoren sutea.
16
agenda
16
Arruiz: Ihoteak. Goizean puskabiltza herritik barna musikarekin, gero bildutakoarekin bazkaria izango da. Iluntzean attezaren erretzea eta bukatzeko afaria. Betelu: Ihauteriak.11:00. Puskabiltza herrian barna. Eguerdian, bazkari herrikoia frontoian. Arratsaldean dantzaldia Bide batez taldearekin. Gauean, parranda Dj Bullekin.
martxoa 2
Gaintza: Ihoteak. 10:30tan puska-biltza herrian zehar (mozorrotuta etorri). Gauean herri afaria Sonbelu Elkartean eta ondoren parranda goizaldera arte Dj Txokorekin.
Autobus zerbitzuak Conda Iruñeatik Donostiara: - 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero. -Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:30. Egunero. -19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan. -20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero, ostiral eta larunbatetan izan ezik. Donostiatik Iruñeara: - 8:15. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egunero). - 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero.
Mugiroarra Lekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 7:30tan. Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.
Leitzaran Leitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 9:00. 15:30. Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera). Ibilgailua partekatzeko aukera haintzat hartu! http://bidekide.moveuskadi.com/
merkatu txikia SALGAI
ALOKATU
-Zurgintza makinak salgai. “Cinta universal, sierra, cepilladora, grueso, sargentoak”. 679 726 138, Idoia eta Tista, Lezaeta.
-Pisukidea behar dut. Albisualdea kalean, Lekunberrin. 676 507 340 (Verónica)
-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10, Telefonoa: 653 801 628
-Etxe bat alokatuko nuke eskualdean. Nire telefono zenbakia: 948 513 121
-Sua egiteko egurra Interesatuek, deitu: 659 836 561
-Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzke eskualde honetan. Nire telefono zenbakia: 948 063 222 (Jonathan)
-Etxea Uztegin. 605 712 848 1.200m lauez inguratua, 200.000 €. -Etxea Uztegin Bizitzeko moduan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657 709 722. Saioa -Pisu berria Betelun alokatzeko ere. Garajea eta igogailua. T. 629 403 220 -ARESOn Sastizar BaserriaLandetxea. 25.000 m2 lurrekin. Telefonoa 649 707 584 -Motoa salgai. Gas Gas 250 enduro 2006koa. Telefonoa: 679 648 861 Markos. -Baba gorriak eta intxaurrak Telefonoa:606 375 855 Mikel -Akazea motako esolak saltzen dira. Barruti/hesiak ixteko. 646 524 796 (Peio) -3 plantako etxea lursailarekin salgai. 35 milio pezeta. 638 07 13 71 Gotzon. EROSI
-Araitzen edo Larraunen borda lursailarekin Deitu: 606 695 297 (Nerea) 679 631 725 (Aitor) -Belarra mozteko diskoa erosten da. Harremanetarako 679 092 896
-Lekunberrin, igogailua duen pisua alokairuan edota salgai. 667 797 904 (Iñigo) -Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua. Telefonoa: 629 403 220 LAN BILA
-Lan bila nabil. Umeen zainketan, jende helduen zainketan eta etxe garbiketan aritua. Interesa baduzu dei nazazu: 948 513 121 -Umeak zaintzen ditut. Esperientzia daukat. Interesatzen bazaizu, dei nazazu: 948 507 364 (Àngels) -Ikasgaiak erreforzatzeko klase partikularrak ematen ditut LHko eta DBH 1eko eta DBH 2ko ikasleei zuzenduta.Interasa baduzu, dei nazazu:948 507 364 (Àngels) TRUKAKETA
-500 litro eduki duen izotzgailu bat daukat. Toki falta ordea. Txikiagoa den izotzgailu batekin trukatuko nuke. Oso egoera onean dago. Doan. Deitu 639 861 257 ( Ane)
Guardiako farmaziak Otsailaren 1etik 3ra Lekunberriko M.I. Mendia
Otsailaren 18tik 24ra Leitzako M.I. Larraya
Otsailaren 4tik 10ra Leitzako O. Erviti
Otsailaren 25tik28ra Beteluko C.A. Carrillo
Otsailaren 11etik 17ra Leitzako M.Z. Campos
Larraungo monumentu megalitikoak Felix Olaetxea
F-7: Larraun Hegoaldeko trikuharriak - Madotz eta Oderitz: Pian eta Pikabotz
PIAN
PIKABOTZ
Lekunberri eta Irurtzun elkartzen dituen errepidearen 6. kilometroan eta goi-tentsioko zutoinaren ondoan ezkerrera abiatzen den bidea hartuko dugu. Kategaina trikuharri gainditu eta kilometro t´erdi ibili ondoren, azken soroko langaren parean eskuineko pagadian sartzen gara. 200 metrotara, mendiko bizkarrean topatzen da Pian trikuharria.
Astitz eta Oderitz elkartzen zuen bide zaharraren ondoan kokatzen da. Gaur egun, bide hori Iturraskarri deitzen den bide sarearen barnean dago. Bertara iristeko, Lekunberri eta Oderitz elkartzen dituen NA7500 errepideko 9,5 kilometroan eskuinaldera abiatzen den bidetik jarraitu behar dugu. Lehen aipatutako bide zaharrari ezker aldera helduz eta soro bat bi ataketatik zeharkatu ondoren, sorotik 100 metro ibili ondoren, bideko ezker aldean topatzen dugu Pikabotz trikuharria.
Sailkapena: trikuharria. Kokapena: Madotz. Altuera: 908 m. Koordenatuak: X: 592,947 Y: 4,754,514 Aurkikuntza eta seinaleztapena: Txomin Goñik aurkitu zuen 1986ko martxoaren 19an eta Gorosti Zientzi elkarteak seinalatu 1985. Deskribapena: 13 m diametroko eta 1.5 m altuerako lur eta harri metaketa da. 0,70 m altuerako, 1.8m luzerako eta lodiera ertaineko harlosa bat dago. Zerbait hondatua. Bertako beste harlosen aztarnak ere badaude lurrean zehar. Bibliografia: Millan San Emeterio Luis: Nuevos monumentos megalíticos en Navarra y Vizcaya KOBIE. Bilbao Nº XV 1985/96.
Sailkapena: trikuharri labur motza. Kokapena: Oderitz. Altuera: 725m. Koordenatuak: X: 591,836 Y: 4.756,945. Aurkikuntza eta seinaleztapena: J. Goldarazenak aurkitu zuen 1953. urtean eta Gorosti Zientzi Elkarteak seinalatu 1985. Deskribapena: Harri metaketa ebakia da. Kameera bi harlosak paraleloek osatzen dute. 101ºko norabidea du.