Skip to main content

Mailope 2012 urria

Page 1

196. zkia. - 2012ko urria

ERREPORTAJEA: Murrizketak eskualdean ELKARRIZKETA NAGUSIA: Juanjo L贸pez KULTURA: Taloaren eguna Leitzan KIROLA: Ibon Urtiaga LURRAK EMANA: Gibelurdinak MAHAIRA ERAMANA: Pagozelai ostatua

Kirikoketa: musika, sagarra eta tradizioa

Mikel Berekoetxea

7PEKAtu

Sagarrak bildu, zukua atera eta kupeleratzeko garaia da. Nafar Sagardo Egunean aurtengo uzta izan zen ikusgai.


MAILOPEtxiki Argazki bakoitzak bere bikotea behar du, lotuko al dituzu marra baten bitartez?

MAILOPE ZOTZ Saritua izan nahi duzu? Egizu Mailoperen alde! Hilabete honen amaieran egingo dugu gelditzen diren sarien azkeneko zozketa. Parte hartzeko salgai dituzu zozketaren txarteltxoak honako leku hauetan: - Lekuonberri tabernan bi lagunentzako afaria - Ainhoa tabernan bi lagunentzako eguneko menua - Maskarada dendako produktu sorta - Plazaola Partzuergoko arropa eta saskia - Araitz-Beteluko eskulan tailerrekoen lanak - Eta beste hamaika sari hilero eskuratzeko aukera ematen dizu txarteltxo honek. Irabazleen izenak, Mailopen argitaratuko dira hilero.

- Lekunberri: Mitxausenea, Lanbroa, Euskadiko Kutxa eta Aliprox janari denda. - Arribe: Maiteren denda eta Mikel Deuna jatetxea (surtidorea). - Betelu: Beteluko ostatua eta Beteluko Janaridenda.


04> 08> 09> 10>

Iritzia Luze: Estitxu Castro-Hernaiz Zabal: Oskar Estanga Erreportajea: Murrizketak eskualdean

18 > Juanjo L贸pez Recetas para seducir sukaldaritza liburua kaleratu berri du. Juanjo Atallun bizi da bertan duen Etxeberria Landetxean. Ostalaritzaren munduarekin loturik egoteak sukaldaritzarako zaletasuna piztu dio. Guztira 36 errezeta bildu ditu liburuan.

15> Kuxkuxean 16> Batzarre

24 > Pagozelai ostatua Oraingoan Gorriti aldera joan gara errezeta bila. Pagozelai Ostatuko Mari Carmen, Conchi eta Gloriarekin izan gara. Hirurak ia ostatua irekiz geroztik dabiltza bertan lanean eta ederki ezagutzen dute bertako martxa.

-3-

21> Kultura: Taloaren eguna Leitzan 22> Lurrak emana: Gibelurdinak 25> Kuttunenak 26> Erreportajetxoa: VIII. Nafar sagardo eguna Lekunberrin 28> Kirolak

29 > Ibon Urtiaga Ibon Austrian izan berri da Masterrentzako Munduko Txapelketan eta hamabosgarren postuan gelditu da 30 eta 40 urte bitartekoen kategorian. Txikitatik ibiltzen da txirrindulan eta egun CCBidon taldeko kidea da.

30> Agenda 31> Trikuharriak: Azolape eta Kategaina

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzunkizunik. issuu.com/mailopealdizkaria ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Mailope, Plazaola Partzuergo Turistikoa, Ibon Urtiaga, Juan Antonio Garaikoetxea, Idoia Zabaleta, Kirol Mankomunitatea, Osasuna Fundazioa, Oihana Goikoetxea, Julio Calonge, Felix Olaetxea, Nerea Oreja, Ainhoa Otermin, Oihane Soroa eta Hodei Goikoetxea. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 - mailope@labrit.net. Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, MAKETAZIOA: Araitz Amatria. kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria. TIRADA: 1.600 ale.


(H)iriTZIA

-4-

Barcinak armak maite ditu

Fracking eta krisi energetikoa

Irudiek ez dute engainatzen. Gaur, irailaren 26an, beste leku askotan bezalaxe, Iru単ean ere agindua eman diete polizia foralei kalera atera eta manifestazioak puskatzeko; horren arduraduna Nafarroako Gobernuburu den Yolanda Barcina andrea da. Dagoeneko, behin baino gehiagotan erakutsi du bere arma zaletasuna. Hitzezko argudioak bukatzen zaizkionean, orduan du gustuko bere menpekoak diren foru-zainak erabili eta jendea jotzea. Iru単ean, gaur irudiak ikusi ditugu, manifestazioko jendea modu txukun eta egokian zihoanean, Saratsate pasealeku aldera iristen ari zirenean, hor agertu dira foru poliziak probokatzera eta tiroak botatzera, pertsona heldu, zahar, emakume, haur, eta abarren artean; kamerek harrapatu dituzte. Gero Barcina andreak eta bere laguntzaileek esanen dute, beti bezalaxe, ohiko pertsona bortitz eta bazter-nahasleak izan direla istiluak eta gatazkak hasi dituztenak, baina begiak eta belarriak dituzten pertsonak (gehien-gehienak) gero eta gutxiago engainatu ahal dituzte. Barcina andreak gero eta arrazoi-indar gutxiago dauka eta horrexegatik erabiltzen du gero eta gehiago indarkeriaren arrazoia. Badaki denbora bukatzen ari zaiola eta hauexek dira ematen saiatzen ari den azken ostikadak. Yolanda Barcina super andrea, egunen batean ere eroriko da bere botere guztiarekin, munduan bere aurrean makina bat harroputz eta agintzaile erori den bezala. Barcina, indarkeria gutxiago, gizarte lan gehiago eta apaltasun handiagoa!!!

Berriki jakin dugu Frontera Energy SL izeneko enpresa batek gas esplorazioak egiteko baimena eskatu diola gobernuari. Esplorazio hauek Nafarroako hiru eremu handietan izango lirateke: Urbasa (Pegaso izeneko eremua), Agoitz eta Leire mendizerrako zonaldea (Quimera), eta Bardeetako hegoaldean (Aquiles). Gisa honetako esplorazioak laster hastekoak dira Araba aldean, Gasteiz inguruan. Egia baldin bada Araba azpialdean Patxi Lopezek hain harro iragarri zuen gas kopurua dagoela, azken honen ustiapenak futbol zelai baten tamainako bi edo hiru mila hobien edo ustiapen eremuen irekitzea ekarriko luke. Ondorio bezala, baliabide endogenoetan oinarritutako bertako ekonomia deuseztatuko luke eta sortuko lukeen enplegua txikikeria izango litzateke suntsitukoarekin alderatuz. Ingurugiroari dagokionez, lur azpiko uretan sortutako gaixotasunek ateratako gasak gure bizi kalitatean ekar lezakeen onura ezeztatuko lukete. Orduan zergatik hainbeste interes arbel gasa ateratzeko? Orain dela mende bat, hidrokarburoak ateratzen hasi zirenean, inbertituriko barril bakoitzarekin gutxi gora behera 100 barril ateratzea lortzen zuten. Gizaterian inoiz lorturiko eraginkortasunik handiena izan zen. Gaur egun ordea, barril bakoitzak 15 barril besterik ez ditu ekoizten bataz beste, petrolioa urrunago, sakonago eta zikinago dagoelako. Petrolioa bukatzen ari da eta haren espekulatzaileek, nahiz eta eraginkorra ez izan, gelditzen den kakan arakatzen ari dira, arbel gasa bezala, azken honen eraginkortasuna edo itzulkin energetikoa batetik hirukoa delarik. Gauzak horrela, gaur egungo krisi energetikora iritsi gara. Mundu mailan 2006. urtetik hidrokarburoen ekoizpena geratuta dago, ez da handitzen baina haren eskaera bai ordea. Sustraien aldetik pentsatzen dugu arazoa ez dela ekoizpenaren eskasia edo eskaintzarena, baizik eta kontsumoaren gehiegikeria, bestelako banaketa, xahutzea eta diruzalekeri espekulatzailea.

Xanti Begiristain Madotz. Iru単ea

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era

Martin Jose Celaya Sustrai Eraikuntza Fundazioko Lehendakaria


lurraldeGARAPENApubli-berria

Irailaren 26ko grebaren harira Greba orokorra zela eta maiatzaren 26an umeak hartuta, Iru単era joan nintzen. Manifestazioa eguerdiko 12etan zen. Iritsi eta polizi pila Iru単ean zehar. Batez ere handiak babesten, Corte Ingles, Caja Madrid, Banco de Espa単a... Igor Arroyok megafonian hitz egiten zuen bitartean korrika alde egin behar izan genuen aurreneko pelotazoak entzun genituenean. Galdera bat bururatzen zait. Eta gu, nork babesten gaitu? Ezin dugu kalera atera gure eskubideak aldarrikatzeko? Nork defendatuko ditu gure eskubideak, langileenak, ikasleenak, gaixoenak...? DENON ESKUBIDEAK??? Beldurtu nahi gaituzte? Ez dute lortuko, berriro ere kalera aterako gara, MURRIZKETAK SALATZEKO ETA GURE ESKUBIDEAK ALDARRIKATZEKO. O.G. 16298184Q

Isabel Elizalde Arretxea, Cederna Garalur elkarteko zuzendari-gerentea Cederna Garalurren aurtengo batzarrean 3 helburu markatu zenituzten. Zeintzuk? Lehendabizikoa, Elkarteak Nafarroako Mendialdean duen presentziari bultzada ematea eta presentzia hori indartzea; bigarrena, berriz, Nafarroako Mendialdeko erkidegoaren eta eskualdeko erakunde publiko eta pribatuen arteko bitartekaria izatea eta hirugarrena gaur egungo egoerara egokituta egonen den estrategia bat diseinatzea Cederna Garalur Elkartearentzat. Nola gauzatuko dituzue ildo horiek? Lurraldearekiko komunikazioa hobetuz, Nafarroako Mendialdea osatzen duen multzora hurbilduz; eta parte hartzeko bideak zabalduz, Cederna Garalur Elkartearen datozen urteetako jarduera-estrategia berriak definituko dituzten proposamenak eztabaidatzeko. Bertzaldetik, toki-erakundeei beren proiektuak aipatu beste erakundeei aurkezten lagunduz; beste erakunde batzuentzat interesgarriak izan daitezkeen tokiko proiektu berritzaileak aurkeztuz eta bi aldeen artean jarrerak hurbilduz eta uztartuz. Horrela Elkartea Nafarroako Mendialdearen bozeramailea bihurtuz. Mendialdeko eskualdeetako ordezkari eta eragileekin bilerak egin dituzue. Zein helburuekin? Ezin bestekoa eta gure oinarria da hurbiltasuna eta parte-hartze kolektiboa, gaur egun bizitzen ari garen krisi-egoerari ahaleginak batuz eta sortuko ditugun sinergiei albait etekinik handiena ateraz aurre egiteko. Eskualdeko diagnosia sortu eta gero zer? Lan horrek aukera eman digu lurraldearen posizionamendu estrategikoa zehazteko, eta errealitatera egokituko den Elkartearen egitura orientatzeko. Bertzaldetik gaur egun eskeintzen diren zerbitzuak, berrantolatu, lurraldearen beharretara egokituz eta zonaldetan dugun presentzia indartuz eta sendotuz.

-5-


7PEKAtugaldera 1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat? Egun lainotsuetan, ilunetan eta lanbroa eta euri giroekin, kriston galbana sartzen zait, lanak aurrera atera ezinik ibiltzen naiz. Pereza eta tristura ere nagusitzen zaizkit udazkenean egunak moztuz joaten direnean. 2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso? EHNEko aldizkarietan irakurri eta ikusten dudanean, munduan 6 pertsonatik 1ek gosea pasatzen duela eta gosea pasatzen dutenen artean (multinazionalen eraginez), lautik hiru landa eta nekazaritzan lanean ari diren EMAKUMEAK direla. Gu aberatsok berriz egoismoaren morroi‌ 3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur? Elkartean, lagunartean afaltzeko, etxeko oilasko erreak eta bertan sortzen dugun armoniak. 4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi? Bi gauza, batetik nire ama hizkuntza, Euskaraz bizi nahi dut, eta bestetik Euskal Herriaren independentzia eta euskal presoak eta iheslariak lehenbailehen etxeratzea.

5. Inbidia: zerk ematen dizu inbidia? Bertsolariak eta trikitilariak entzuten ditudanean, ze erreztasuna daukaten lagunarteak umorez blai egiteko eta pestazaleak alaitzeko, hitzetik hortzera eta doinutik doinura.

xea Mikel Berekinoet ia Larraungo Z egotz

6. Luxuria: zerk jartzen zaitu bero-bero? Gustuko lagun batekin, hasieran muxuketan hasteak, gero ikuittuketan eta ondoren laztanketan segitzeak‌ ariketa polit hauekin plazera partekatzeak jartzen nau bero-bero. 7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu oilar? Bi gauzak, batetik Nafarroako Bertsolari txapelduna, herriko lagun xume bat izateak, eta bestetik, bertsolaritza, lagunartean, elkarrekin garatu eta gozatu dugun zaletasun haundi bat izateak, Santosen Aralarko txabolan hasi, Haize Txulotik barna, sokalde eta sarrera askotako etxeetatik barrena pasa ondoren, plazetan ere ordu eta une goxo asko disfrutatu izanak.

-6-

PESTETAKO BARRAREN ENKANTEA Lekunberriko pestetan plazan jarri ohi den karpako barra kudeatzeko enkantea burutu da. Irailren 7tik 25era bitarte eskaerak aurkezteko epea ireki zuen Lekunberriko udalak. Eskainitako lizitazioa 1.500 euro gehi BEZa izan zen. Dagoeneko amaitu da eskaerak aurkezteko epea eta orain horien artean eskaintzarik egokienari esleituko zaio pestek iraungo duten lau egunetan barra kudeatzeko ardura.

IREKITA DAGO FUTBOL ESKO- MIKOLOGIA JARDUNALDIAK JULIO CALONGEREN LAN IZEN EMATEKO EPEA ESKUTIK Aurten ere Osasuna Fundazioak Futbol Eskola martxan jarri du eta zabalik dago bertan izen emateko epea. Urritik maiatzera bitarte astean pare bat entrenamendu egiteko aukera izanen dute gaztetxoek fundazioko profesionalen eskutik. Aisia eta hezkuntza eskola egonen da alde batetik eta Atezain Eskola bestetik. Urriaren 5ean amaituko da izen emateko epea. Horretarako deitu 948 222 444 telefono zenbakira. Informazio gehiago www.fundacionosasuna.com edo 948 293 040 telefono zenbakian.

Urriaren 6 eta 7ko asteburuan mikologia jardunaldiak izanen dira Plazaolan. Larunbatean, inguruko mendietan barna zizak biltzeko aukera izanen da, Julio Calonge gure adituaren laguntzarekin eta igandean bildutako ziza horien erakusketa bat eginen da Plazaolan. Bertan zizen inguruan gehiago jakiteko eta horiek dastatzeko aukera izanen da.


elKArrimokoKA Herri-lurrak herriarentzat! Aupa Mikel! Oraingoan niri dagokit gaia aukeratzea atal honetarako eta egia esanda ez zait batere erraza izan. Inspirazio bila Etxarrin mendi gainera igo nintzen ea bertatik ikusten ahal den paisaiak ezer adierazten ote zidan eta bertan nintzelarik, zer nolako leku paregabean bizi garen pentsatzen jarri nintzen. Eta hortaz ari nintzela zeinen gutxitan ematen diogun behar bezalako garrantzia bertan ohikoak, betikoak ditugun gauzei erreparatu nion. Betirako balira bezala… Mikel Lasarte Eta dugunari erreparatzen ez diogun bezala, dugun hori zeren ondorioa den are gutxiago. Duela urte batzuk (dagoeneko asko) unibertsitatean ikasten ari nintzelarik, beste lekuetako ikasleekin hizketan, komunalekin, herri-lurrekin, harrituta

“Herri-lurrak herritar guztienak dira” gelditzen ziren. Eta ez ziren horren urrutikoak, batzuk bizkaitarrak beste batzuk gipuzkoarrak… edo kalekumeak besterik gabe. Herriek basoak, belardiak eta abar izatea harrigarria zitzaien, urtero egur-lotea ateratzea sinestezina, eta “el monte es de todos” esaten zutenei (batez ere kalekumeak) zuzentzea gozagarria zitzaidan. Herri-lurrak herri bakoitzeko herritar guztienak direla esan genezake. Gozatzen dugun paisaia eta ingurunea gizakiok ingurumenarekin dugun erlazioaren ondorio zuzena da. Ingurune ho-

“Raxoiren gobernuak, uztailaren 13an, herriei herri-lurren kudeaketa kentzeko legearen aurreproiektoa onartu egin zuen!” rrekin egiten dugun kudeaketa mendeetan, milaka urteetan, moldatu ditu egun ditugun basoak, belardiak eta paisaia osatzen duten beste hainbat elementu. Gure arbasoak, batzutan hobeki bestetan okerrago, baina beti ere herriaren eta herritarren onuran egin izan zutela pentsatu nahi izaten dut. Honi bueltak ematen ari nintzela beste berri bat irakurri nuen: Raxoiren gobernuak, uztailaren 13an, herriei herri-lurren kudeaketa kentzeko legearen aurre-proiektua onartu egin zuen! Herriek ehiza eskubideak, egurra ateratzeko eskubidea, belardiak alokatzeko eskubidea… herri-lurrak kudeatzeko eskubidea galduko lukete. Eta diputazioak, gobernuek, kudeaketa zuzentzeko eta pribatizatzeko eskubidea izanen dute. Ez dakit legearen aurreproiektoa ateratako datarengatik izan ote den, baina inor konturatu gabe, ixilpean, aurrera jarraitzen du. Akaso Nafarroan ez du eraginik izanen pentsatuko dute batzuek… ni ez naiz fidatzen eta zu?

Aupa tokaio! Irakurri dudan moduan, zure inspiratzeko modua guztiz artistikoa da! Arrazoi guztia daukazu inguru ezin hobean bizi garela esaten duzunean. Gainera, esaten den bezala, kanpora atera behar izaten gara hori apreziatzeko. Ni, adibidez, Bilbon ikasten nabil, eta astebururo Betelura bueltatzen naizenean, konturatzen naiz geure ingurua ze lasai eta paregabea den. Hiriak bere aldeko gauzak eta kontrakoak ditu, herriek bezala, eta horietako bat aipatutako lasaitasuna da. Mikel Alvarez Baina utzi ditzagun tertulia luzeak beste baterako eta zure gaian zentratuko naiz. Dudarik gabe, auzolana eta kontzientzia kolektiboa Euskal Herrian betidanik izan dugun ondare kultural eta soziala da. Herrietako lur komunalen eta auzolanaren presentzia, gaur egun, gehienbat Araba eta Nafarroan aurkitu dezakegu. Zuk esan bezala, geure arbasoek landutako eskubidea eta ondare soziala izan da herriko lur-komunalen presentzia, eta hori zaintzea ezinbestekoa dugu. Baina, Mikel, nola babestu dezakegu lur hauen existentzia? Euskaldunok dugun

“Baina, Mikel, nola babestu dezakegu lur hauen existentzia? ” nolabaiteko kontzientzia kolektibo hau, eta bereziki, lehen aipatutako gure mendien izaera komunitarioa, mundu kapitalista honen barruan dagoen salbuespen bat besterik ez da. Gaur egun, kapitalismoa bere azken fasean dago, eta oso garbi ikusi dezakegu nola sistema honek dakartzan kontraesanak azalean geratu diren. Metaforak gustatzen zaizkit, baina ez ditut erabiltzen (besteak beste, ez naizelako horretan iaioa). Hala ere, kasu honetan, bat erabiliko dut, izan ere oso aproposa iruditzen zait zuk aipatu duzun egoeraren harira aipatzeko. Zer egingo zenuke urpekaritza egiten ariko bazina, eta bonbonan duzun oxigeno kopurua agortzen ari bazitzaizun? Suposatzen dut zure erantzuna hau izango litzatekeela: goraka joatea, ura bukatu eta airea hasten den tokira joatea, ez itotzeko. Ba gure kasuan berdina gertatzen da: espazio publiko, partehartzaile eta herrikoiak agortzen ari dira. Hori da agortzen ari den oxigeno bonbona. Guk, geure partetik, hori ekiditen saiatu behar dugu, hau da, espazio horien kopurua handitzea. Zein izango litzateke geure aire partikularra? Espazio, zerbitzu eta gestio publiko totalak, hau da, komunalak. Herrietan dauden lurren izaera komunala ona dela esan dugu ezta? Orduan, zergatik konformatu herri bateko baso eta belardiekin, geure bizitzaren eta gizartearen jabe oso izan ahal bagara! Hor dago etorkizuneko helburua eta, aldi berea, erronka! Ongi segi Mikel, eta hurrengo hilabetera arte!

-7-


Estitxu Castro-Hernaiz

LUZE

Geoterapia

-8-

Lurreko materialen eragin osasungarrien erabilerari “geoterapia” esaten zaio. Material hauen artean, buztinak, gatzak eta era guztietako mineralak daude. Hauetako askoren erabilera oso zaharra da. Esaterako mediku egiptoarrek dagoeneko erabiltzen zituzten buztinak hanturak eta gaixotasun erreumatikoak artatzeko. Buztinen osagaien artean ondokoak daude: ·Silizea: azkazalak eta ilea indartzen ditu. ·Aluminio silikatoa: hesteak erregulatzeko. · Burdin-oxidoa: anemiaren aurkakoa. ·Magnesio-oxidoa: zelulak birsortzeko eta jariatze hepatikoa bultzatzeko. ·Kaltzioa: hezurrak, tendoiak eta hortzak zaintzeko. Beharren eta ezaugarrien arabera, buztin desberdinak erabiltzen dira Naturopatian. Ezagunenen artean hiru hauek daude: - BUZTIN BERDEA: Urdaileko bihotzerrearen aurkakoa. Magnesio, silizio eta oligoelementuetan aberatsa. Barne garbitzailea eta esfoliantea. - BUZTIN ZURIA: Maskariletan erabiltzen da PHa erregulatzen duelako. Ahoa eta hortzak garbitzeko ere erabiltzen da. Silizio eta aluminio asko ditu eta ona da orbaintzaile

bezala eta bakterioen aurkakoa. - BUZTIN GORRIA: Burdin-oxidoan aberatsa. Buztin berdearen antzeko ezaugarriak ditu. Freskatzen du, hanturen aurkako ona da, baita orbaintzaile eta bakterioen aurkakoa ere. Buztina gorputzaren kanpoan zein barruan erabil daiteke. KANPOAN erabiltzeko nahikoa da ur pixka batekin edo sendabelarren infusioekin nahastea eta pasta bat egitea. Behin buztina erabiltzeko prestatuta, behar den tokian ematen da eta ordubetez

“Mediku egiptoarrek dagoeneko erabiltzen zituzten buztinak hanturak eta gaixotasun erreumatikoak artatzeko” edo gutxienez ongi lehortu arte, uzten da. Hiru astez egitea komeni da. Kataplasma modura ere erabil daiteke eta baltsamo modura portatuko da hantura jaitsi, zauriak orbaindu eta minak kenduko ditu. Buztinak ere balio du gorputzaren toxinak garbitzeko. Larruaren zaurietan, intsektuen ziztada, heldu eta eztenkadetan zein erredura arinetan oso lagungarria da hotz jarrita, bertako beroa xurgatuko baitu. Aldiz, barruko

organoak kongestionatuta daudenean, zenbat eta beroago jarri buztina, hobe. Hala ere, giltzurrinetan jartzen badugu buztina, hobe da estaltzea, hotzik ez hartzeko. Zornea ateratzeko eta zauriak sendatzeko ere oso ona da buztinaren erabilera. Behin eta berriro erabiliko dugu, beti ere, dena ongi garbituta, eta zauria poliki-poliki sendatuko zaigu. Horretarako oso lagungarria izango da buztinak duen aluminio-silikatoa. Era berean, buztinak oso komenigarriak dira larruaren edozein motatako gaixotasunetan. Izan ere, buztina esfoliante gisa portatzen da, baita larrua hidratatzen eta desintoxikatzen. BARRUAN erabili nahi badugu, barruan erabiltzeko buztin berezia erosiko dugu. Buztin-koilarakada bat disolbatuko dugu baso bete ur batean eta edango dugu. Hala ere, HESTEAK GAIZKI EDUKIZ GERO, EZ DA GOMENDAGARRIA. Dena den, piluletan zein bolatxoetan ere saltzen da buztina barruan erabiltzeko. Lagungarria da barruko infekzio eta hanturen aurka. Hoberena da, bestalde, buztina baraurik edo digestioak ondo egin ondoren hartzea. Estitxu Castro Hernaiz Psikoterapeuta 688 620 826 caserioperunea@hotmail.com http://perunea.blogspot.com


ZABAL

Oskar Estanga

Berandu gabiltza? Kaixo irakurle jator hori. Agian zu ere puntualitatearen defendatzaile porrokatua zara, hala bada, mila esker, hitzartutakoa betetzea garrantzitsua bada berez, orduan agertzea zer esanik ez, nork bere bizitza moldatzen baitu bestearekin adostutakoa betetzeko. Ondorioz, biek ez badute berdina egiten eta itxoinarazten badugu,

bestearen bizi zati bat “lapurtzen” ari gara, edo alferrik galtzen edo… Baina ez da hau gaurko gaia, oraintxe aipatuko dizudana da kezkatzen nauena. Gure gizarte hauetan (euskal gizartea, erdal gizartea, europar gizartea, amerikar gizartea…), ematen du gauzak egiteko garai bat dagoela eta gauza bakoitza bere garaian egin behar dela: ikasi, parranda egin, maitemindu, lana bilatu, etxea erosi, kirola egiten hasi, haurrak izan, enpresan hobetu, aberastu, jubilatu… Gorputzaldi bakoitzari ekintza batzuk egitea ongi doakiola ulergarria da, adibidez gaztetasuna parrandarako edo maitasunerako, zahartzaroa deskantsurako… baina gero eta gehiago gara, bizitza gure modura ulertzeagatik eta gure prozesuak bizitzeagatik, betiko egin beharren ordenean sartzen ez garenak edo beste modu batera antolatzen ditugunak. Edo gero eta gehiago ere orden horretan sartu eta gerora eroso ez daudela ohartzen direnak. Eta ohartu naiz nire buruan, egoera

askoren aurrean, horrelako soinu bat dudala atzealdetik xuxurlaka ari zaidana: Ez ote zabiltza berandu? Eta ahots horrek, nagoenean nagoela, deseroso egotera narama. Hori juxtua ez dela iritzita, nire buruari laguntzeko eta agian irakurleren baten egoera ere izan daitekeelako, horrelako egoeren kontaketa bat egitea bururatu zait ale honetan, ea nire mamu hauek izutzen ditudan eta bide batez e l ka r t as u n a re n indarrarekin sentimendu txarra on bihurtzen dudan. Gitarra jotzen hamasei urterekin hasi nintzen. Orduan uste dut entzun nuela lehen aldiz berandu zela hasteko, tresnarekin umetan hasi behar zela zerbait egin nahi banuen, beste guztiak nire aurretik joango zirela… Gaur da eguna gitarra eta ondorioz musika nire bizitzako zati oso garrantzitsu bat dena, ekonomikoki, animikoki… Ederki nen-

“Geroz eta gehiago gara eskemak hautsi eta bizitza gure modura antolatzen dugunak” goke beldur horri kasu egin banio! Ordukoa erraza izan zen, baina bestelako erabaki batzuetan ez da horren erraza. Arte kontuekin ikasten hasteko, orokorrean beldur hori badago. Eta bestelako ikastearekin ere. Jende helduak dio ikastea asko kostatzen zaiola. Besteoi kostako ez balitzaigu bezala! Beldurtzen gaituena zera dela uste dut, ume bat hutsetik hastea ulertzen dugu, ariketa oinarrizkoak egitea

ulertzen dugu, baina heldu bat, pauso errazak egiten ikustea, ezintasun batzuekin ikustea… ba gehiago kostatzen da onartzea, eta horrek atzera botatzen gaituela iruditzen zait, nahiz eta gure barnean ekintza hori betidanik gustuko izan, gure ametsa izan. Ekintza horretan “profesionala” izatera iritsi behar garela dirudi, bestela, berandu dela txorakerietan hasteko. A ze galera gure ongizatearekiko! Maitasun kontuetan ere ematen du behin 30 urte azpitik egin ez duzuna gero ezingo duzula egin, maitemintzea eta bikotekidea izatea gaztetako lana dela. Gero eta gehiago gara eskema horretan sartu ez garenak eta berandu joatearen mamuak erabaki txarrak hartzera eraman gaitzake, komeni ez zaigun erlazioetan sartzera, gauzak azkarregi egitea… Pentsatu nahi nuke orain artean izandako eskarmentuak, hemendik aurrera egingo dugunean lagunduko gaituela eta ezer ez dagoela idatzia jendearekin ongi sentitzearen kontuetan. Zenbait aldaketetarako ere berandu dela ematen du, lan aldaketetarako, bikote aldaketetarako, etxebizitza… Agian barruak eskatzen digu baina beranduaren mamuak ez digu uzten… Guk geuk ez badugu sinisten gure barneak esaten digun horretan eta hori lortzeko egingo dugun indarrean, kanpotik nola sinistuko digute ba? Mutil zaharrak, beti gazteak… hizkuntzak ere baditu “garaiz kanpo” jartzen gaituzten hitzak. Hori sinesten badugu, gure buruari sortu daitezkeen aukeren atea ixten diogu. Egia da gorputzak berak gauza asko mugatzen dituela, haurrak eduki nahi izatea gorputzak jada ezin duenean bai izango dela berandu ibiltzea, baina bestela, burua denean traba, bestelako arazo baten aurrean gaude, gizarteari kasu gehiago egiten diogula gure barruari baino. Eta arazoa da hori, gizarteari mesede egitekotan, aurrena gure buruari egin behar diogulako. Ez ba, ez da berandu, orain da garaia!

-9-


ERREPORTAJEA >>

Murrizketek zein neurritan eragin dute gurean? - 10 -

Heziketako, Osasuneko eta Gizarte Zerbitzuetako langileekin izan gara aurten indarrean jarri diren neurri ekonomikoak izan duten eraginaz jabetzeko

Sindikatuek positiboki baloratu zuten irailaren 26an egindako lanuztea eta Nafarroako eta EAEko lau hiriburuetan burututako manifestaldiak. ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek eta beste zenbait gizarte eragilek deitutako greba eguna ordea, 14 atxiloturekin amaitu zen Nafarroan. Mariano Rajoyren gobernuak krisi ekonomikoari aurre egiteko hartutako neurriak nabaritzen hasiak dira gure

gizartean. PPk datozen bi urteetan 89.031 milioi euro aurreztea aurreikusten du. Joan den hilean indarrean jarri zen BEZaren igoerarekin esaterako, 2012a amaitzeko gelditzen diren hilabete hauetan 2.300 milioi euroko diru sarrerak izango ditu gobernuak. Horretaz gain, enplegu publikoko postuetan lan egiten duten langileak eguberrietako ordainsari extrarik gabe geldituko dira aurten eta soldata beraren truke lanordu gehiago bete

beharko dituzte. Bestalde, dirulaguntzak nabarmen murriztu dira sektore guztietan. Egoera horren aurrean Yolanda Barcinak Nafarroan neurri horiek aplikatu egingo dituela adierazi du bere agerraldietan. Baina Rajoy jaunaren murrizketak gurera iritsi al dira? Galdera horri erantzuteko asmoarekin eskualdean ditugun oinarrizko sektoreetako hainbat langilerekin izan gara.


Uxue Goikoetxea eta Oihana Nieto arduratzen dira Beteluko Sorgintxo Haur eskolan dauden 11 haurrez.

BETELUKO SORGINTXO HAUR ESKOLA - Uxue Goikoetxea zuzendaria eta Oihana Nieto hezitzailea Sorgintxo Haur Eskolan ere izan gara, bertan Uxue zuzendariak azaldu digunaren arabera, iaz Nafarroako zenbait haur eskolatako langileek Gobernuak indarrean jarri nahi zuen dekretuari kontra egiteko bilerak egin zituzten. "Unitate bakoitzean ume ko-

“0 eta 3 urte bitartekoen unitatean lehen hamar ume ziren eta orain berriz hamaika behar ditugu taldea osatzeko� puru gehiago sartu nahi zituzten eta guk Nafarroako haur eskolen ordezkaritzak duen plataformaren bidez kontra egin eta ustez dekretua atzera botatzea lortu genuen. Baina azkenean aurtengo uztailean dekretu berri bat aplikatu eta 0 eta 3 urte bitarteko unitatearen kasuan 10 umetik 11ra pasa dute".

Aldaketa horrek ordea aurten onurak ekarri ditu, izan ere, unitatea osatzeko hamar ume zeuden izen emanda eta beste bat itxaron zerrendan zegoen, baina aldaketarekin unitatearen barruan sartu da. Aurrera begira ordea arazoak ekarriko ditu, bigarren unitate bat sortzeko lehen hamar ume behar baziren orain hamaika beharko baitira. Unitate gehiago sortzeko zailtasunak langile kopuruan ere eragingo du noski.

Zuzendariaz gainera unitateko, hau da hamaika umerentzako hezitzaile bat egongo da. Uxue "Ni duela hiru urte hemen hasi nintzenean, 24 haur genituen eta zuzendaria gehi hiru hezitzaile aritzen ginen lanean, iaz 15 umera jaitsi zen kopurua eta hezitzaile bat kalean gelditu zen eta aurten 11 umerekin unitate bakarra sortu denez beste hezitzaile bat kanporatu behar izan dute".

- 11 -


LEKUNBERRIKO HAUR ESKOLA -

BETELUKO ARAXES ESKOLA -

Elena Martija Aurten Elena Martijaren zuzendaritzapean bost hezitzaile dabiltza lanean Lekunberriko Haur Eskolan. 60 haur daude guztira, bost unitatetan banaturik: 0-1 urte bitarteko taldean 8 haur daude, 1-2 urte bitarteko unitatean 12, 2-3 urte bitartekoan 16, 0-3 urte bitarteko talde mixtoan 7 haur eta lau orduko unitatean 13. Lekunberrin oraindik ratio zaharrekin dabiltza lanean. Elena: “Guri oraingoz ez digute aldaketak burutzeko agindurik pasa

Bakartxo Astiz zuzendaria eta langileak Betelun zorionez aurten ez dute klaserik elkartu behar izan, "ratioak handitu egin dira eta laster hasiko dira klaseak elkartzen eta hori atzera pausua da lanerako". Lan kontratuetan ordea, zenbait aldaketa nabaritu dituzte, ordu gehiago eman behar dituzte lanean soldata berdinaren truke eta gainera %5a jaitsi diete. "Gure lan kontratuen iraupena lehen irailetik irailera izaten zen eta orain GEHIENEZ irailera arte dela jartzen du, horrek zer esan nahi du? Baliteke ekainean denak kalera joatea, hori izango da hurrengoa, udan ez kobratzea eta extrak kentzea, baina oraindik ez dakigu zer gertatuko den". Araxes Eskolako irakasleek azaldu digutenaren arabera, ordu gehiago sartzen dabiltzanez saio bakoitza prestatzeko denbora gutxiago dute eta nekatuago dabiltza. Bestalde laguntza ere gutxitu egin da, jada ezin dituzte ikasleak indibidualki lagundu, lehen

“Gu oraindik ratio zaharrekin gabiltza lanean”

- 12 -

eta aurten behintzat ez dugu alderik nabarituko. Baina ratio berriekin lan egiteko ordua iristen zaigunean arazo handiena 2-3 urte bitartekoen unitatean izango dugu, 16 izatetik 20 ume izatera pasako baitira hezitzaile bakar baten esku eta hori gehiegizkoa da”. Ume kopuruaz gainera haur bakoitzeko instalazioek izan behar dituzten metro karratu kopurua ere jaitsi egin da bi metrotik 1,75 metrora. Elenak azaldu digunez, instalazioari dagokionean bete beharreko baldintzak malguagoak bilakatu dira, horiek betetzeko dirurik ez baitago. “Alde horretatik gu oso ongi gaude, espazio pila bat dugu, komun zabalak eta asko. Izan ere, orain bi komunontzirekin nahikoa dela diote eta pentsa 2 edo 3 urteko 16 umerekin ezinezkoa da, nola esango diozu ba pisa egiten ikasten ari den ume horri bere txanda itxoiteko? Guk 6 komun ditugu eta horretan behintzat ezin gara kexatu”.

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437

egin zitekeen bezala. “Ongi dabiltzan ikasleak badira oso ongi, baina gehiago kostatzen zaien horiek orain are zailagoa izango dute aurrera egiteko”. Diru-laguntzak izugarri jaitsi dira, ikasturtean zehar bi irteera eta aterpe bat egiten zuten eta aurten lehenengo ateraldi hori kanpora egin beharrean bailaran bertan egingo dute autobusaren gastua ekiditeko. Xabier Zamargilea irakaslea: “Orain diruarekin kontu handiarekin ibiltzen gara, lehen irteerak antolatzerako orduan lehentasun batzuk genituen hau edo hura bisitatzeko orain gastuari begira gaude. Ongi antolatu eta denok egun berean txangoa egin autobusarekin gastu gutxiago izateko edo lehen eguneko bazkaria aurrezteko etxetik ogitartekoa eramaten dugu”. Bakartxok: “Euskara Zerbitzuak ere diru kopuru bat eman ohi zigun liburuak erosteko eta beraiei esker urtean bi antzerki, txontxongilo saio edo bestelako jarduerak antolatzen genituen eta aurten ez dugu deus”. Bestalde irakasleen ustetan, azke-

Lekunberriko haur eskolan jolastoki estalia dute kanpoan jolasteko.


ordu gehiago eman behar dituzte lanean. Begoña: "Lehen Hezkuntzatik aurrera ingelesa dela eta bat eta beste irakasleak espezializatutako ikasgaien orduetan libratu egiten ziren. Haur hezkuntzan ordea, ez zen hori gertatzen eta ordu horietarako laguntzai-

“Lehen orain baino errazagoa zen PT irakaslearekin ordu gehiago lortzea”

Araxes eskolako langileei jaitsi egin diete soldataren %5a.

nean gurasoek gastuen zama handiagoa sentituko dute, hezkuntzak publikoa izateari utzi dio pixkanaka, “herri txiki hauetan ez da emango baina hirietan horrenbeste estutzen ari dira gauzak azkenean diru berdintsua ordainduta gurasoek euren seme alabak eskola pribatuetara eramaten hasiko direla”. Araxes eskolan 119 ikasle dabiltza ikasten, horietatik hamahiru baino ez dira D.B.H-en. Duela zenbait urte

Gehiago kostazen zaien ikasleek zailtasun handiagoak izanen dituzte aurrera egiteko eskolan 69 ikasle zeuden eta horiek dira orain goiko mailetan daudenak, baina behetik ikasle kopuru handiagoa dator. Bakartxo: “Guk zikloka lan egiten dugunez ez zaigu klaseak batzea tokatu eta zorionez aurten D.B.H. behin

betikoa izatea lortu dugu. Orain arte behin-behinekoa zen eta beti ikasleak Leitzara eramango zituztenaren presiopean geunden. Guretzat ez zen aukera ona, zeren 8.30etarako Leitzan egoteko Azkarateko batek goizeko zazpietan jaiki beharko luke eta hori hamaika urteko haurrekin ezin da egin, horretan behintzat aurrera egin dugu”.

LEKUNBERRIKO IBARBERRI ESKOLA - Begoña Olaetxea zuzendaria eta Nerea Labayen ikasketa burua Ibarberrin legea indarrean sartu ahala iritsi zaie klaseak elkartzeko ordua. Iaz hirugarren mailan 27 ume zituzten bi taldetan banatuta baina orain klaseak osatzeko muga 25 ikasletik 27ra pasa da eta aurten laugarren mailan dauden 27 ikasle horiek talde bakar batean dabiltza. Horren ondorioz irakasle bat gutxiago ari da lanean aurten LekunberriLarraungo Eskola Publikoan. Bestalde, Haur Hezkuntzako irakasleek

learen lana beharrezkoa zen. Orain irakasleon lanorduak luzatzearekin bostetik hiru saiora murriztu da laguntzailearen lana eta lanpostu hori kolokan gelditzen ari dela ikusten ari gara". Horren ondorioz ere, irakasleek jada ordu gutxiago dituzte klasetik kanpoko lanetarako: koordinazio lanak egiteko, departamentu eta zikloen arteko bilerak... Nereak eta Begoñak PT irakasleak (Pedagogia Terapeutikako irakasleak) edo logopedak bidaltzerako orduan kontrol handiagoa dagoela nabaritzen dutela azaldu digute, "lehen errazagoa zen PT irakaslearekin ordu gehiago lortzea, orain lupaz begiratzen dituzte ikasleen perfilak etab.". Ordezkapenak orain arte bezala egiten jarraituko dute. Haur Hezkuntzan, bertako irakasleak baja hartu bezain laster bidaliko omen dute, Lehen Hezkuntzan aldiz, baja hartu eta laugarren egunera eta espezialisten kasuan hamabost egunera. Diru-laguntzak hor ere jaitsi egin dira eta ondorioz departamentu bakoitzak ez du izango ikasturtean zehar sortzen diren gastuetarako esleitutako diru kopuru finkorik orain arte gertatzen zen bezala.

- 13 -


MANKOMUNITATEKO GIZARTE ZERBITZUAK JUANA JAKA Gizarte Langilea Zein diru murrizketa jasan ditu mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak? Enplegu Babestuari dagokionean, 2 urtetik hona %50eko murrizketa egon da. Drogomenpekotasun Prebentzio programaren kasuan berriz, iaz baino %3 gutxiago jaso da Nafarroako Plan Foraletik ekintza ezberdinak aurrera eramateko: gazte tailerrak, gurasoentzako hitzaldiak... Aldi berean, Plan Foralak murrizketak jasan ditu eta honek gure programan eragina izan du ez baitugu bertatik orain arte bezala jaso ditugun materialak eskuratu (alkoholimetroak, eskolentzako eta familientzako prebentzio materialak…). Horren ondorioz, gure zonaldeko herriek orain arte zituzten zerbitzuetako batzuk eten egin dira: aurten adibidez ez dira alkoholimetroak banatu herrietako festetan, gurasoei ezin izan zaie prebentziozko zenbait material banatu etab. Nola eragingo du zuen zerbitzua kudeatzerako orduan? Beharra handiagoa da baliabideak baino, eta zenbait beharrei ezin izango zaie erantzunik eman, pobrezia areagotzen ari da, gero eta familia gehiago jasaten ari dira aurrera ateratzeko zailtasun larriak.

- 14 -

Eta mankomunitateko herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuetan eraginik izango al du? Nola? Zein zerbitzutan? Menpekotasunari dagokionez murrizketan egon dira, beraz familiek prestazio gutxiago jasoko dituzte eta jasotzen dituztenak ttikiagoak izango dira. Bestalde, etxez-etxeko laguntza zerbitzuak ez du aldaketarik jasan. Zenbait urte dira jada 4 familia langile dabiltzala etxeetan harrera egiten, baina kontuan hartu behar da, lehen bezala zerbitzuak bere mugak dituela. Gizarteratze Errenta deritzonak, garai batean Oinarrizko Errenta zen horrek murrizketak jasan ditu eta horrek zenbait ondorio ekarri ditu: 1-Familiak 6 hilabete itxaron behar izaten dute ebazpena jaso arte, eta are gehiago dirua jasotzeko. 2-Eskatzaileen kopurua hirukoiztu egin da. 3-Eskubidea izateko baldintzak gogortu egin dira. Ez-ohiko diru-laguntza batzuk ere desagertu egin dira: Menpekotasun egoeran dauden pertsonei zuzendutakoak eta baita ezinduentzako zirenak ere. Eta gainontzeko diru-laguntzen ebazpenak sei hilabetera iristen dira orain eta dirua gerora jasotzen da. Guzti horren ondorioz, azken batean, diru laguntzak eta lan egiteko aukerak murriztearekin beste behar batzuk areagotu egin dira, esaterako jantziak edo jana, geroz eta familia gehiagok jotzen dute elikadura bankuetara. Nola ikusten duzue etorkizuna? Nahiko ilun ikusten dugu. Dena den pentsatzen dugu beste funtzionatzeko moduak sustatu behar direla elkarren mesederako. Beti ere, kontutan hartuta kalitatezko zerbitzu publikoak bultzatu behar ditugula sekula baino gehiago beharrei erantzuna eman ahal izateko.

ARAIZKO OSASUN ETXEA – Mamen Saenz eta Mari Jose Rekalde Araizko osasun etxean ez dituzte murrizketen eraginak gehiegi nabaritu. Mamen Saenz medikua eta Mari Jose Rekalde erizaina aritzen dira bertan lanean. Arratsaldeko hiruak arte egoten ziren orain arte eta ondoren guardiako beste bi langile sartzen ziren lanera, baina hemendik aurrera ordu gehiago sartu beharko dituzte dekretu berria dela eta. Mari Jose: “Irailetik abendura bitarte 18 ordu gehiago sartu behar ditugu eta zenbait egunetan arratsaldeko seiak arte arituko gara lanean ordu horiek betetzeko”. Gainontzean ez dute bestelako aldaketarik sumatu. Baliteke zenbait desplazamendu egiteko anbulantziaren zerbitzua bertan behera gelditzea, adibidez erreabilitazioak egitera Iruñera joateko etab. Baina larrialdietarako zerbitzua ez da ukituko eta Amma Betelun daudenentzako zerbitzuak oraingoz berdin jarraitzen du. Bestalde, bajen kasuan ehuneko ehunean betetzen dizkiete ordezkapenak, bi langile izanik ez baitago beste irtenbiderik. Osasun etxe handiagoetan euren artean moldatu beharko dute bajak eta oporraldiak betetzeko. Botiken gaineko murrizketen inguruan galdegin diegu eta Mamen medikuak honakoa erantzun digu: “Botikek asko balio dute eta nonbaitetik aurreztu behar da, baina orain doako izateari utzi dioten horien artean zenbait botika daude adineko jendearentzat oso garrantzitsuak direnak eta gainera egunero hartzen dituztenak. Dituzten pentsio murritzekin eta horietariko asko zaharren egoitzetan egonda kontu handiagoa izan beharko lukete neurri horiek hartzerako orduan”.


koak Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitarte Mailope Aldizkariaren bitartez!

Arantxa Balenziaga Lekunberri TVko zure Marivi kide eta lagun guztien Irailak 29 partetik. 16 urte beteZorionak Marivi!! tzen dituzu eta horietako Espero dugu zure bi gurekin bizi dituzu, egunean primeran espero dugu askoz gehiapasatzea eta asko disfrugo betetzea! Muxu handi tatzea!!! Zure lagunak: bat DIXMI ;) Judith,Mari Mar, Markel eta Iban. Muxu handi bat!!

KuxKuxean

Olatz Martirena Urriak 16 ZORIONAK polita! Azkenean badituzu 15 urte, baina badakizu hala ere koadrilako txikiena, beno gazteena izaten jarraitzen duzula jeje Zuk hainbeste gogoko dituzun gure muxuez beteriko eguna iritsi zaizu! 15 muxu erraldoi eta beste bat badaezpada gu guztion partez, maite zaitugu!

Amaia Irailak 26 Zorionak guapa! Hurrengoan ea argazkitxo bat ateratzen uzten diguzun, Mailoperako zen. Urte askotarako! Iturgaizkoak. Imanol Urriak 20 Urte bat gehiago eta zoriontasun gehiago esaten dutenez. Mila kilo muxu. Iturgaizkoak.

- 15 -

Rados Spasova Irailak 15 Zorionak Rados! Iada 19 urte. Ondo pasa eguna eta Lekunberriko Pestetan ospatuko dugu jeje! Muxu handi bat zure kuadrilaren partez!

Arantxa Balenziaga Urriak 9 ZORIONAK Arantxa! Gaurkoan bi arrazoi ditugu zu zoriontzeko, 16 urte betetzeaz gain gaurkoan beste urte zoragarri bat betetzen duzu gure artean, irrifar ikaragarriez beteriko beste urte bat eta gure bihotzetan gordeko dugun beste urte bat. Zure lagun taldearen partez berriz ere ZORIONAK, maite zaitugu. Deitu 638652339/

Mattin Urriak 27 Urteak ere ziztuan kosk: lehen lau eta orain bost! Zorionak, Mattin, eta musu handi bat Amaiurren, amatxoren eta aitatxoren partetik.

MÂŞ Angeles Otermin Zorionak neska. Jarraitu beste urte batez alaitasun hori zabalduz gure inguruan. Iturgaizkoak. Zorionak Manex, Aitziber eta Edu. Gozatu momentu majiko hauetaz. 2012ko irailak 25ean jaioa.

Nere Iriarte Urriak 15, Intza Lagun guztien partez Zorionak ta mila muxu!!!

948210103 telefono zenbakira edo idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net


BATzarre 40. urtebetetze jendetsua Pasa den hilean 40 urte bete zituen Ignacio Agirrezabala lekunberriarrak. Geroz eta gazte gehiago joan ohi dira Euskalduna Tabernara arratsalde pasa edo afaltzera eta bertan aurkitzen dute Ignacio euren adar jotzeak, pozak eta penak entzuteko prest. Euskalduna Tabernako jabeak 60 gazteekin ospatu zuen bere urtebetetze eguna afari eder batekin.

300 lagun Parot Doktrinaren kontra Minutu bat gehiago ez! Biziarteko zigorra eten! Hori izan zen pasa den hilaren 15ean, larunbata, 300 lagun inguruk Lekunberrin antolatu zen manifestaldian aldarrikatu zutena. Biziarteko zigorraren aurkako mobilizazioak izan ziren egun berean Euskal Herriko txoko askotan. Herrira taldeak Lekunberriko plazan arratsaldeko 17:00etarako jarri zuen hitzordua. Bertan herri kirol erakustaldia eskaini zuten eskualdeko herritarrak Basaburua eta Imozko herritarren aurka. Ondoren 300 lagun inguru herrian barna manifestaldian ibili ziren euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarria eginez.

Afarira joandako zenbait gazte Euskalduna Tabernako atarian.

- 16 -

Euskara ikasteko dirulaguntzak Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatearen eskutik diru laguntza jasotzeko aukera izango dute euskalduntzen edo alfabetzaten ari diren herritarrek. Urriaren 5ean amaituko da eskaerak aurkezteko epea. Diruz lagunduko dira irailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarteko ikastaroen matrikulak. Gastuaren %50 izango da gehienez ere eta langaben kasuan diru-laguntza %100ekoa izango da. Informazio gehiagorako deitu 948 510 310 telefono zenbakira.

Aner Ansorena eta Gaizka Apezetxea egitarauaren lehiaketako irabazleak Gertu ditugu Lekunberriko jaiak eta dagoeneko egitaraua prest dago. Ohitura den moduan aurten ere kartel lehiaketa egin da. Aner Ansorenak aurkeztutako azala eramango du egitarauak eta atzealdean berriz Gaizka Apezetxeak egindako marrazkia. Helduen lehiaketan, bederatzi pertsonek parte hartu dute eta txikien lehiaketan berriz zazpik.


Ikastaro aukera zabala 2012-2013 ikasturterako Helduentzako bertso eskola: eman izena! Aurten berriz zabaldu dira bertso eskolaren ateak. Astean behin bilduko da taldea, ordu eta erdiz. Iazkoari jarraituz, ostiraletan izango da ikastaroa, 19:00etatik 20:30era, Mitxausenea kultur etxean. Urritik ekaina bitarte iraungo du ikastaroak, eta Arkaitz Goikoetxea arituko da irakasle lanetan. Urte osoko matrikula 110 eurokoa izango da (norbaitek kopuru hori ordaindu ezin badu, berdinberdin izango ditu zabalik ateak). Izena eman aurretik ikastaroa zertan den ikusi nahi duenik bada, urriaren 5ean, ostiralarekin, etor daiteke bertso eskolara, egun horretan hasiko dugu-eta ikastaroa. Urriko hilabete osoa duzue izen emateko, horretarako edo informazio gehiago eskuratzeko deitu 948 504 400 edo idatzi larbeleareuskaraz@iparmank.org helbide elektronikora. Anima zaitezte, eta anima itzazue ingurukoak!

Ikasturte berriarekin batera, Mitxausenea Kultur Etxeak zenbait ikastaro antolatu ditu. Ikasturte honetan, helduentzako hiru ikastaro izanen dira: -Eskulan ikastaroa: Astelehenero 19:00etatik 21:00etara. -Egurra lantzeko tailerra: Larunbatero 09:00etatik 11:0etara. -Antzerki tailerra: Ostiralero 19:00etatik 21:00etara. Urte osoko ikastaroak izanen dira eta 70 euroko prezioan. Laugarren bat ere izango da baina doan, eta astebete baino iraungo ez duena, Argazkilaritza Astea antolatu du Kultur Etxeak azaroaren 12tik 16ra bitarte, 18:00etatik 20:00etara. Umeentzako berriz, antzerki tailerra antolatu dute bost urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat. Hori asteazkenero izanen da 17:00etatik 18:00etara. Kasu honetan, ordaindu beharrekoa 60 euroko kuota izango da. Bestalde, hilero beste bi ekitaldi izanen dira: zineforuma eta irakurketa kluba. Bai haur eta bai helduentzako ikastaroak aurrera ateratzeko, gutxienez HAMAR pertsonek eman beharko dute izena. Horretarako deitu Mitxausenea Kultur Etxera: 948604582. Izen emateko epea urriaren 15an amaitzen da. - 17 -

565 mendizalek parte hartu dute Aresoko Mendi Martxan XXI . Transmarikabollo Kanpaldia ospatu dute Uitzin

Mokaduren bat jateko postua jarri zuten parte hartzaileentzat.

Iraileko lehenengo igandean ospatu zen Aresoko Mendi Martxaren bosgarren edizioa. Jarduera hau, 2008an antolatu zuen lehenengoz Eskualdeko Kirol Mankomunitateak, Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Aresoko Udalak eta geroztik urtetik urtera jende gehiagok parte hartzen du. Aurten 565 mendizalek burutu zuten 1.250 metroko desnibela duen 25 kilometroko ibilbidea. Iaz baino 115 lagun gehiago izan ziren aurten. Ulizar, Urkita, Pagozelai, Hiru Mugarrieta eta Guratz mendiak zeharkatu zituzten eta aurten berritasun gisa eta Nafarroako Konkistaren 500. urteurrena dela probestuz Gorritiko Gaztelutik ere pasa ziren. Batzuk arinago eta beste batzuk berriz kostata iritsi ziren Aresoko plazan zegoen helmugara, baina eguraldiak lagunduta gehienek bost ordutan amaitu zuten mendi martxa. Bertan indarberritzeko parte hartzaileei paella eta sagardoa eskaini zitzaizkien.

Euskal Herriko Gay-les Askapen Mugimenduak pasa den hilaren 14tik 16ra bitarte topaketa arrakastatsua burutu zuen Uitziko aterpetxean. Ostiralarean 52 pertsona inguru iritsi ziren parte hartzaileak gure eskualdera eta aurkezpenak egin eta afaldu ondoren parranda egin zuten Dj Atxurrekin. Larunbatean egitarau zabalaz gozatu zuten. Eguna ongi hasteko masajetxo batzuk jaso zituzten eta ondoren mendi irteera egin zuten. Egunean zehar, joko eta mahaiinguruen bitartez hamaika gai landu zituzten, VIH edo HIESa krisi garaietan, monogamia eta poligamia, euskara... Eta asteburua ongi bukatzeko Peru-harri museora irteera burutu zuten.


elkARRIZketa: Juanjo LĂłpez

c

c

Idoia Zabaleta

Idoia Zabaleta

- 18 -

Afrodisiakoekin jolasean

Durangoko nafarra dela dio eta ez zaio arrazoirik falta, inor baino hobeki egokitu baita gure eskualdera. 1988an etorri zen hona, lehenik Aldatzera eta gero Atallura. Bertan Etxeberria landetxea zabaldu zuen eta horren aitzakiarekin sukaldaritzaren munduan murgiltzen joan da pixkanaka. Irailaren 1ean kaleratu zen oraingoz bere lehen sukaldaritza liburua dena, “Recetas para seducir�.

Argazkiak: Ezkerretik eskuinera eta goitik behera: odolkiz betetako tomatea, borraja zopa eta atun entsalada.


Sukaldaritza liburu bat kaleratu berri duzu, Recetas para seducir, nondik sortu zen proiektu hori? Gara egunkariak egiten dituen promozioen artean Astero-koek errezeta liburu bat egitea proposatu zidaten. Zenbait buelta eman nizkion ideia horri eta nik proiektu zehatza aurkeztu nien, gustatu egin zitzaien eta aurrera egin nuen. Duela pare bat urte egin zidaten eskaintza, baina liburua orain kaleratu berri da, irailaren 1ean ikusi zuen argia. Pentsatzen dut oraindik kioskoetan egongo dela, Gara egunkariarekin batera banatzen dabiltza. Gero liburutegi ezberdinetan banatuko dute eta online erosteko aukera ere egongo da Gara-ko webgunean.

sukaldean egin, etxean egingo duenarentzat errazagoa izan dadin eta tramankulu berezien falta sumatu ez dezan. Egungo zenbait elaborazioetan produktua bera galdu egiten da eta nik egungo joerak neureganatzen ditut baina behar den neurrian. Niri produktua lantzea gustatzen zait, azpiazuna bada azpiazuna, arraina bada arraina.... Zenbat denbora behar izan duzu liburua idazteko? Errezetak egiteko hiru hilabetez Tarragona ondoko herri txiki batean

Sukaldean ongi moldatuko zara orduan.... Sukaldean aritzea gustatzen zait, ez da daukadan zaletasun bakarra, baina hemen, Atallun, landetxe bat dut eta afariak ematen ditudanez ongi egitea gustatzen zait. Ez dakit esku ona dudan, baina baliteke nire gaitasunetako bat hau izatea. Eta zenbat errezeta bildu dituzu? 36 errezeta inguru dira, gehi lau edariren errezetak. Liburua sei ataletan c Idoia Zabaleta banatuta dago, plater hotzak, beroak, arrainak, haragiak eta postreak eta atal bakoitzeko bost errezeta sartu ditut gutxi gorabehera. Gure sukalde tradizionalean ditugun errezetak sartzen saiatu naiz, beti ere gaur egungo sukalde formara moldaturik. Adibidez, edarien kasuan, zurrakapote-a sartu dut, orain ez da horren egon nintzen bertan buru belarri, ordeezaguna baina garai batean oso ohikoa nagailuarekin testuak idazten, asko zen Nafarroan. Edo ardo beroa, niri irakurriz eta asko dokumentatzen. Gero amak ematen zidan, kanela eta behin errezetak pentsatu ondoren plaazukrearekin zerbitzatzen zen eta oso terak egin eta kantitateak, labearen goxoa zen. Kuriosoa iruditu zitzaidan denborak etab. ongi neurtu behar dira. halako argitalpen bat ateratzea. Eta horrek guztiak funtzionatzen duenean argazkia atera behar da. Nolakoa da zure elaboratzeko modua? Azkenean denboran luzatu egin da. Tradizionala ala modernoagoa? Ez da goi-mailako sukaldaritza, badira Ez da errezeta liburu soil bat ezta? hiru pote irekiz egin ditzakezun errezeEz, hori baino askoz gehiago egitea izan tak. Bestalde, sukalde profesional da nire asmoa. Errezetez gainera, batean burutzeko aukera izan nuen, mitologia testuak, poesiak, produktuen baina nahiago izan nuen etxeko jatorriaren inguruko azalpenak eta zen-

“Euskaldunoi asko gustatzen zaizkigu erritualak eta jatearena oso erritual garrantzitsua da�

bait gogoeta tartekatu ditut. Liburu honetan, afrodisiakoekin jokatu dut, existentzia, existentzia eza... mitologia grekoaren eta erromatarraren barruan Afrodita, Eros eta erotismoaren edo sedukzioaren mito guzti horien aldean, esan liteke Euskal Herrian ere halako jainkosak baditugula gure mitologian, Mari, lamiak.... Beraz horrekin jolastu dut liburuan. Gainera oso argazki ikusgarriak erabili dituzu... Bai hala da, Idoia Zabaleta, nire bikotea aritu zen argazkiak ateratzen, berea da meritua. Gainera argazki gehienak egun gutxi batzuetan atera genituen eta beste zenbait Idoiak lehendik ateratakoak ziren, batez ere haikuak laguntzeko erabili ditugunak. Errezeten kasuan ez da horren erraza izan. Zerbait sentsuala egin nahi genuen, azken batean argazkiak errezetaren beraren azalpen bisuala behar zuen izan. Eta euskal sukaldaritza nazioarteko beste sukaldaritzen aldean zer moduzkoa dela uste duzu? Euskaldunak sukaldean oso onak dira, guk jaten gozatu egiten dugu. Guretzat jatea ez da jatea soilik, hori baino gehiago da, gure kulturaren parte da. Nik zenbait bidaia egin ditut eta badira zenbait toki non berdin zaien hau edo hura jatea, gosea kentzea dute helburu guretzat aldiz erritual bat da, euskaldunoi asko gustatzen zaizkigu erritualak eta jatearena oso erritual garrantzitsua da. Lehengai onak izateak ere lagunduko du horretan... Bai, noski. Ezin esan liteke euskaldunenak diren produktuak daudenik, baina badira euskaldunok gure bezala hartu ditugun produktuak eta zenbait elaborazioren bidez handi egin ditugunak. Horren adibide dira hegaluzea, txipiroiak, porruak, Nafarroako zainzuriak... Horiek mundu guztian daude baina guk gure tokea eman diegu. Zein da zure plater gustukoena? Bakailaua, niretzako bakailaua oso

- 19 -


elkARRIZketa:

da, gure kulturan ganbak, langostinoak edo txangurroa dugu, baina esan dezakegu, txangurroa armiarma baten oso oso antzekoa dela. Kontua aurreiritziak kentzea da. Gauza gutxi daude dastatzera ausartu ez naizenik. Behin Venezuelan mangladiko almeja batzuk ez nituen jan, itxuraz politak ziren baina irekitzerakoan gauza beltz bat irteten zen eta hori gordinik jatera ez nintzen ausartu, batez ere osasun kontuagatik.

“Ezin esan liteke euskaldunenak diren produktuak daudenik, baina badira euskaldunok gure modura elaboratu eta handi egin dituguna”

Kardu piruleta ostrekin. c

arrain noblea da eta geroz eta gutxiago prestatuta hobe.

- 20 -

Euskal sukaldarien artean zein duzu gustukoen? Karlos Arguiñano eta Juan Mari Arzak. Arguiñanok oso sukaldatzeko modu sinplea du, ez naiz ari telebistan azaltzen den Arguiñanoz baizik eta hasierako urteetako sukaldari hartaz. Sukaldariak euren ibilbidean eboluzionatzen joaten dira. Badut Juan Mariren garai bateko liburu bat non azalean bisigu bat xerratan moztuta azaltzen den eta tartean limoiak sarturik, hori orain berari erakutsiz gero korrika alde egingo luke, baina garai hartan hori zen egiten zena. Nazioarte mailan zein beste sukalde gustatzen zaizu? Sukaldaritza txinatarra asko gustatzen zait, baliteke hemengo jatetxe txinatarrak ez izatea horren adibide onena, baina Txinan bertan hemen bezala sukaldearen kultura hori dute eta oso interesgarria da. Bertan edozein iskinatan edo postutxotan, izugarri ongi jaten da, batzuetan ez duzu jakiten zer jaten ari zaren baina... Mexikarra ere

Idoia Zabaleta

“Liburu honetan, afrodisiakoekin jokatu dut” gustatzen zait, baina ez dut horrenbeste ezagutzen. Gauza berriak dastatzea eta esperimentatzea gogoko duzu? Zer da jan duzun gauzarik arraroena? Bai bai izugarri. Azkenaldian zomorro dastaketarekin nabil, zizare, matxinsalto... Azken batean kultura kontua

Gaur egun jendeari ongi jatea gustatzen zaiola uste duzu edo gustu ona galdu dugu? Bai, nik uste atzetik datorren belaunaldia hobeki moldatzen dela patata batzuekin eta hanburgesa edo oilaskohegaltxoekin. Baina pentsatzen dut adinaren kontua ere badela. Baliteke helduagoak direnean eta baliabide ekonomiko hobeak dituztenean mahai batean eseri eta bakailu edo parrilan erretako bixigu on bat nahiago izatea.

errezeta Amaiur koktela Nafarroako Konkistaren 500. urteurrenari omenaldi txiki bat egin nahi izan dio Juanjok. Hona hemen egin beharrekoak: Nahasteko edalontzi batean, laranja zukua, sagardoz-a eta patxarana jarriko ditugu eta amaitzeko cava gehituko diogu baina nahastu gabe burbuxarik galdu ez dezan. Koktel kopa batean zerbitzatuko dugu eta ertzean azukre eskartxatua eta izotz txikitua jarriko diogu eta dekoratzeko laranja xerra bat.


a

KULTUR Taloa protagonista Leitzan

Urtetik urtera jende gehiago hurbiltzen da Leitzan ospatzen den Taloaren egunera.

Hilaren bederatzian Taloaren eguna ospatu zen Leitzan. Garai batean ogiaren ordezkoa zen opilaren tradizioari gogor eutsi diote bertan. Saralegi eta Villabona talogileak urtean zehar hamaika plaza eta ospakizunetan aritzen dira taloak saltzen eta Taloaren Egunean haiek izaten dira protagonista. Zenbait urte badira Leitzako Udalak, Plazaola Partzuergo Turistikoarekin batera eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egun hau antolatzen dutela eta urtetik urtera arrakasta handiagoa du. Txokolatearekin, gaztarekin, hirugiharrearekin edo txistorrarekin jatea izaten da ohikoena, baina Taloaren Egunean inguruko ostalariek pintxo eta plater xelebreenak prestatu ohi dituzte. Elosta

Ostatuak sagar eta intxaur postrea prestatu zuen, Peritza Tabernak taloarekin egindako kaneloiak, Txokok talo txapela eta Landa Berri Tabernak berriz talo musaka. Aurtengo edizioan egindako talo lehiaketan Juan Mari Zabaleta izan zen talo onenaren irabazlea. Guztira, sei lagunek parte hartu zuten eta Jose Antonio Urkiola eta Miel Mari Elosegik lortu zuten Zabaletaren atzetik bigarren eta hirugarren postua eskuratzea. Txikienentzako jarduerak ere izan ziren. Taloak nola egin irakasten aritu ziren Bixenta Perurena eta Alazne Untxalo. Gainera, eskuak irinez zikindu ondoren, gaztetxoek eurek egindako taloa jateko aukera izan zuten. Bestalde, goizean zehar, asto batez bultzatutako gurdiaren

gainean paseatzen ibili ziren ume asko eta asko. Juan Jose Agirregabiria Txinga Txapelketako txapeldun Taloaren Egunaren aitzakiarekin herri kirol saioa izan zen goizean. Euskal Herriko Gizonezkoen Txinga Txapelketa jokatu zuten sei kirolarik. Juan Jose Agirregabiriak, 22 plaza eta 616 metro egitea lortu zuen eta alde handiarekin garailea izan zen. Bigarren postua Ousame Aramek eskuratu zuen 15 plaza eta 420 metrorekin eta atzetik gelditu ziren Oscar Perez, Fran Etxeberria, Kerman Perez de Heredia eta Adrian Bermejo. Bestalde, aizkora erakustaldi ederra eskaini zuten, Arkaitz Olano, Asier Pellejero, Ruben Telletxea, Julen Olano eta Ruben eta Eneko Saralegik.

- 21 -


LURRAK EMANA inguruko zizak

> Julio Calonge

Gibelurdinen sasoia Gibelurdinak, urretxak, gibelberdeak eta gibelolibak dira gure inguruan ezagunenak diren russula generoko zizak.

- 22 -

Uda partean zizarik preziatuenak RUSSULA generokoak izan ohi dira, gurean hain ezagunak diren GIBELURDINAK esaterako. Genero honen barruan 700 espezie baina gehiago aurki ditzakegu, baino mikroskopioaren laguntzarekin ere zaila izan ohi da horiek bereiztea eta identifikatzea. Russula izena latinezko “russulus� hitzetik datorkio, gorrixka esan nahi du, eta hain zuzen ere espezie guzti horietatik 30 gorrixka kolorekoak dira, euren artean oso berdinak. Normalean pikanteak izan ohi dira, usain txarrekoak eta sukalderako ere baliorik ez dutenak. Oraingoan, gastronomiaren kalitatearen ikuspuntutik eta gure basoetan ohikoak direlako zaleek gehien bilatu ohi dituzten zizak aurkeztuko ditugu. Ziza hauek, txapela berde kolorekoa edo urdinxka izan ohi dute. Gakoa ordea, txortenean dago, russulena zuria eta tiza bezain hauskorra izaten da eta ez dute eraztunik eta bolbarik. Ezaugarri horiek kontuan hartuz gero, erraz bereiziko ditugu amanitas phalloidesarengandik. Hauen txortenak ez dira russulenak bezain erraz hausten, zuntz gehiago dituzte. Ezaugarri horiek bereizten jakitea funtsezkoa da hankarik ez sartu eta ez intoxikatzeko. LACTARIUS generoko espezieekin nahastea ere erraza izaten da, baina azken hauek xafletan latex edo esne moduko bat izan ohi dute, esne hori kolore ezberdinetako izan daiteke, zuria, gorrixka edo laranja. Lactarius generokoak dira hain ezagunak diren NISKALOAK edo ROBELLONAK, jangarri onak eta katalanengatik oso preziatuak direnak. Hauek dira gure inguruan bilatuenak diren russulak: Russula Virescens (Gibelurdina) Duen zapore eta ehundurarengatik russulen artean zizarik onena dugu gibelurdina. Pixka bat gogorra denez, ongi eginda kontsumitu behar da, arrautzekin nahasita, plantxan eginda edo beste ziza eta onddoekin batera jan ohi da. Berde kolorekoa da, txorten zuriarekin eta xafla oso zuriekin. Fruitu usaina du eta itxura ederra. Russula Cyanoxantha (Urretxa) Jangarriak diren russulen artean ugariena da. Txapelan kolore urdin eta berdexka du. Primerako jangarria da Urretxa eta txapelaren azpiko xafla zuriak txapelari hertsiki lotuta izaten ditu. Hauek ukitzerakoan argizariaren ehundura bera duela dirudi. Russula Heterophylla (Gibelberdea) Hau ere espezie bikaina dugu. Aurrekoen antzekoa da, txapel berdea du,

Piederussula.

erdialdean ilunagoa. Orain arte aurkeztu ditugun hiru zizen artean hauskorrena da gibelberdea. Jendeak ziza hau askotan heriotza eragiten duten amanita berdeekin nahastu ohi du. Bien kolorea oso antzekoa da, baina gibelberdeak bestaren aldean txortena beteta izan ohi du eta hautsiz gero tiza baten moduan apurtzen da, hori eginez gero ez dugu behin ere hankarik sartuko. Russula OlivĂĄcea (Gibeloliba) Aurreko bien antzekoa da gibeloliba. Aldizkarietan adituek jangarri ona dela diote baina digeritzeko zertxobait astuna. Plantxan, labean, frijitu gabe edo gutxi eginda jaten baditugu toxikoak dira, beste zenbait russulekin pasa ohi den bezala. Gibeloliba oso handia da, 20 zentimetroko diametroa izan dezake. Txapelaren koloreari dagokionean, oso aldakorra izan daiteke, berdea, granatea, urdinxka edo oliba kolorekoa. Txortena berriz arrosa kolorekoa izan ohi du eta txortenaren goialdean karmin kolorea. Txapelaren azpiko xaflak kasu honetan, krema kolorekoak izaten dira eta ukitzearekin erraz bereiztu eta hausten dira. Kontuz toxikoa da!!


Russula Virescens (Guibelurdina) jangarri onena

Rusula Cyanoxantha (Urretxa). Oso ona.

Rusula Olivacea (Gibeloliba) . Kontuz toxikoa!

Rusula Heterophylla (Gibelberde). Oso ona.

lurraldeGARAPENApubli-berria Isabel Elizalde Arretxea, Cederna Garalur elkarteko zuzendari-gerentea

Cederna Garalurrek hitzarmena sinatu du euskarazko 17 hedabiderekin Cederna Garalurrek bere funtzioa zein den zabaldu eta ulertarazteko eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutarazi eta proiektuak bultzatzeko helburuarekin hitzarmena sinatu berri du Nafarroako Mendialdeko euskal komunikabideekin. “Hedabide horiek Nafarroako Gobernuaren

José María Aierdi Cederna Garalurreko Lehendakaria, Ainhoa Beraza Euskara Mankomunitateko ordezkaria, Isabel Elizalde, Cederna Garalurreko gerentea

finantziaziorik gabe gelditu direla ikusi genuen eta guk bagenuela laguntzeko aukera bat. Bien helburuak lortzeko eta elkar laguntzeko tresna da sinatu dugun hitzarmena”. Gainera, pausu horrekin azkeneko batzarraren leloarekin bat egin du “Zurekin, etorkizunerako bulkada”. Orain diagnostikoak errebisatzen eta zonaldeka lan egiten ari dira. Guztira Nafarroako mendialdean zortzi garapen-agente dabiltza horretan buru belarri. “Lan asko egin da eta lana asko dago oraindik egiteko”. Hitzarmen honen bitartez, Cederna Garalurrek burutzen dituen proiektuez gain, herritarren artean egon daitezkeen eragileenak ere plazaratzea da asmoa. “Oso interesgarria ikusten dugu bertako ekintzaileak eta beraien proiektuak agertzea. Lurralde garapena egiten duten aktore asko gaude eta komunikabideek eskainiko diguten txoko horiek aktore horien iritzi-trukerako plaza izatea nahiko genuke”. GARAPEN AGENTEA: Elena Irigoien, 617 60 93 28 - lekunberri@cederna.es


MAHAIRA ERAMANA

eskualdeko jatetxeak

> Conchi Obineta eta Gloria Baleztena

Pagozelai ostatua Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen A-15 errepidean aurkitzen da Pagozelai Ostatua, Gorritin. 1996ko abuztuan ireki zituzten ateak eta geroztik hamaika bezero eta langile pasa dira bertatik.

- 24 -

Hasiera hasieratik ibili zen buru-belarri lanean Mari Carmen eta ongi ezagutzen du Pagozelaiko martxa. Mari Carmen: “Ni zortzi urtez Arribeko surtidorean aritu nintzen lanean eta bertako jabeek Pagozelai hartu zutenean hona etorri ginen ni eta anaia. Ireki eta urtebetera jabeek Iruñeko enpresa edo elkarte baten esku utzi zuten ostatua eta geroztik anaia eta ni aritzen gara arduradun lanetan”. Hasierako urte haietako oroitzapen politak ditu Mari Carmenek “leku berria zen eta ilusio handiarekin hasi ginen”. Goizeko seietatik gaueko hamabietara zabalik egoten da

Errezeta: Potxa eta bakailao entsalada Osagaiak: 500gramo potxa, 2 azenario, 2 piper berde, piper gorri bat, tomate bat, 2 tipula, 300 gramo bakailao, letxu bat, 4 koilarakada oliba olio,Koilara erdi ardo-ozpin, Gatza. Egin beharrak: Hasteko potxak, tipula, bi azenarioak eta piper berdeak urez betetako ontzi batean egosiko ditugu 30 edo 35 minutuz. Azkeneko minutuetan gatz pixka bat botako diegu eta uretatik aterako ditugu. Ondoren ozpin-olio saltsa egiteari ekingo diogu. Horretarako piper berdea, piper gorria, tipula eta tomatea zati txiki-txikitan moztu eta lau osagai horiek nahastu egingo ditugu gatza, oliba olioarekin eta ardo-ozpinarekin. Behin ozpin-olioa prest dugula, hozten utzitako azenarioa eta potxak hartu eta azenarioa zati txikitan moztuko dugu. Zerbitzatzeko, lehendabizi letxu hosto batzuk jarriko ditugu platerean eta ondoren potxak eta azenario txikitua. Bukatzeko, platera prest utzitako ozpin-olioarekin bustiko dugu eta mahaira. On egin!

taberna eta urtean hiru edo lau egunez baino ez dute ixten. Bidean eta gasolindegiko zerbitzuaren ondoan dagoen ostatua izanik sukaldea beti irekita egoten da, goizeko 08:00etatik gaueko 23:00etara. Plater konbinatuak, ogitartekoak, pintxoak eta kazuelitak eskaintzen dituzte. Eta jantokian berriz eguerdian eta iluntzean 12,50 euroko eguneko menua eta 15 eta 20 euro bitarteko menu berezia eskaintzen dute, bai astez eta baita asteburuetan ere. Plater tradizionalak izaten dituzte, eta postreak ere etxekoak izaten dira: natilak, arroz-esnea, flan-a, goxua, Yogurtezko eta txokolatezko mouse-a.... 2002an Kalitatezko Q ziurtagiria jaso zuen Pagozelai ostatuak. Mari Carmenek azaldu digunez, bezero gehienak kanpotarrak izan ohi dira. Horietariko asko aurpegi ezagunak, Osasunako jokalariak, Lagun Aro Gipuzkoa Basketekoak, Itxakoko jokalariak... “La oreja de van gogh”-eko musikarien errituala izaten da hemendik pasa behar duten bakoitzean gelditu eta arrautza frijitu pintxoa jatea”. Hala ere, badira inguruko herrietatik egunero kafea hartzera joaten direnak eta herrietako festak direnean ere gosari asko eman ohi dituzte. Jatetxe eta taberna izateaz gainera goialdean hamaika logela ditu eta tabernaren ondoan denda txiki bat ere badu. “Neguan logelak bete egiten dira, batez ere komertzialak eta frantsesak gelditu ohi dira lotan. Eta dendan opari txikiak, jostailuak eta hemengo produktuak saltzen ditugu, gazta, eztia, Nafarroako ardoa, sagardoa...”. 18 langile dabiltza sukaldari eta zerbitzari lanetan baina 31 pertsona aritzera ere iritsi izan dira. “Lan ikaragarria egin dugun urteak izan ditugu, esan liteke beste ostalari askorentzako eskaparatea izan dela, hemen zerbitzariek ederki ikasten baitzuten euren lana”. Egun langile guztiak esperientziadunak dira, sukaldean esaterako Conchi eta Gloria aritzen dira 14 eta 13 urte daramatzate Pagozelaien. Eurek prestatu digute honako platera.


mailopeoporretan Hiru parte hartzaile eta hiru saridun! Ekainean jarri genuen martxan Mailope Oporretan zozketa. Udako zuen ateraldian Mailoperekin bat egitearen truke mahai jokoen zozketan sartzeko aukera eskaini genizuen. Dagoeneko uda amaitu zaigu eta askorentzat baita oporretara joateko aukera ere. Guztira hiru parte hartzaile izan ditugu: Ainhoa Oterminek Londresetik bidali zigun argazkia, Altzo eta Berazak aurtengo udan Ameriketara egindako bidaiaren testigu egin gintuen Oihane Soroak eta Hodei Goikoetxeak berriz Zumaiako estropadetan ateratako argazki bat bidali zigun. Parte hartzaile gehiagoren faltan, hirurek merezitako hiruna mahai joko jasoko dituzte opari. ZORIONAK!!

kuttunenak

Nerearen

Nerea Oreja Garralda Urte nahiko daramatzat Lekunberritik kanpo bizitzen, baina beti dut gustoko bueltatzea, batez ere udazken inguruan, hostoak erortzen eta mendiak gorritzen diren momentu zoragarri hortan. Orain Madrilen bizi naiz, bertan Master bat ikasten dudan bitartean

Liburua: "Cuentos sin plumas" Woody Allen

Diskoak: “Fuerteventura� Russian Red

Filma: “La dolce vita� Federico Fellini

Zinema zuzendari gustokoenetarikoa da niretzat, baina filmeetatik haratago joanez, ipuin sorta honekin asteburu dibertigarria pasa nuen. Woody Allenen umore berezia eta idazteko gaitasun duda ezina elkartuz, momentu onak pasarazten dituen liburua da.

Duela urte batzuk ezagutu nuen neska madrildar hau, folk musika berezia egiten duena. Izugarri gustatzen zaizkit bai bere ahotsa, baita bere letrak ere. Gitarra eskuan hartu eta edonon sortzen du giro polit eta elegantea.

Zaila da filme bakarra aukeratzea, baina Felliniren artelan hau ikusi nuen momentuan bertan jakin nuen gustokoenetarikoa izango zela. 60ko hamarkadan eginiko filme hontan artearen inguruan mugitzen diren pertsonaia zoragarri eta misteriotsuak agertzen zaizkigu, beti ere Nino Rotaren musika ikusgarri eta ahaztezinarekin giroturik.


erreportajetxoa >>

VIII. Nafar sagardo eguna ospatu da Lekunberrin Beste behin Nafarroako bost sagardo ekoizlek parte hartu zuten ospakizunean

- 26 -

Garai batean bezala oinen laguntzaz txikitu zituzten sagarrak.

Euskal Herriko Sagardoegile askok irailean hasi zuten euren lan jarduera, orduantxe hasten baitira lehenengo sagarrak biltzen. Eta bildutako sagar horien erakuslehio izan ohi da Lekunberrin ospatzen den Nafar Sagardo Eguna. Duela zortzi urte ospatu zen lehenengoz eta urtetik urtera arrakasta handiagoa du. Antolatzaileak eta ekimen horren bultzatzaileak dira Nafarroako Sagardo Ekoizleen Elkartea, Plazaola Partzuergo Turistikoa eta Lekunberriko Udala. Aurtengoan ere gertu ditugun

Lekunberriko festetarako erabili ohi den karpan burutu zen ekitaldi nagusia, kirikoketa. Eguerdiko hamabietan, egurrezko plataforma batean sagarrez betetako lehenengo saskiak hustu zituzten. Bertan Baztango


Prentsari zenbait bira eman ondoren lehenengo mosto basoak betetzen hasi ziren.

Kirikoketarien taldeko hiru oinutsik jarri eta egurrezko makil banarekin sagarra txikitzen aritu ziren. Behar horretan musikari batek lagundu zien, txistu eta psalterium batekin. Hala egiten omen zen garai batean, musikari jarraituz eta erritmoa eramanez lana eraman errazagoa egiten zitzaien sagardoegileei. Zenbait saskikada sagar ongi txikitu ondoren, egurrezko prentsara bota eta bertan prentsatu ondoren lehenengo mosto basoak betetzen hasi ziren. Baina mostoaz gainera taloak jateko aukera ere izan zuten bertara hurbildu zirenek. Saralegitarrak aritu ziren arto irinarekin taloak egin eta egin. Artisauek urtero bezala euren produktuak salgai jarri zituzten: patea, eskuz egindako xirulak, harrizko eskulanak, Gorritiko gazta, eztia, zilarrezko bitxiak, ogia, ukendu naturalak... Joseba Artzelutsek egurrez egindako esku-

Bostak dastatu zituzten gehienek, batzuk mikatzagoak, besteak gozoagoak... hiru euro ordainduta basoa erosi eta nahi adina sagardo dastatzeko aukera izan zen. Atzokoan 500 baso saldu ziren. Aurtengo denboraldiko uztaren erakusketa ere izan zen, sagar mota ezberdinez osatutakoa, gorriak, berdexkak, oriak.... Mostoa kupeletan gordetzeko garaia da orain, eta lau hilabete barru lehenengo txotx horiek egiteko aukera izango dugu. lanak atera zituen plazara, eta Baraibarko Nikaxi Arangoa ere bertan zen gazta saltzen. Baina eguneko protagonista sagardoa izan izen eta faltarik gabe Nafarroako bost sagardoetxeetako ekoizleak izan ziren bertan: Aldazko Martitxonea, Lesakako Lindurrenborda, Lekunberriko Toki-Alai, Berueteko Behetxonea eta Lekarozko Larraldea.

Kirikoketa izan zen Sagardo egunaren ekitaldi nagusia.

- 27 -


KIROLa Irastorzak lortu du eskualdeko denborarik onena Plazaolako Maratoi Erdian Gure eskualdeko korrikalariek saririk lortu ez zuten arren, denbora onak egin zituzten. Hamar korrikalarik hartu zuten parte, gizonezkoak denak. Ordubete, hogeita sei minutu eta bost segundutan egin zituen 21 kilometroak Juan Mari Irastorzak, bera izan zen gure eskualdeko korrikalarien artean azkarren egin zuena eta ranking orokorrean 20. postuan gelditu zen. Minutu eta hamalau segunduko aldearekin Ander Arraztio beteluarra iritsi zen. Hartutako beroaldiaren ondoren, parte hartzaile guztiek zer jan eta edan izan zuten indarberritu eta egunaz gozatzen jarraitzeko.

Korrikalariak irteteko agindua noiz entzungo prest.

- 28 -

Mendi Txirrindularen XI. Martxa eta VI. Maratoi erdia burutu zen pasa den hilaren 16an Plazaola Natur Bidean. Eguraldiak lagunduta guztira 650 pertsona bildu ziren. BTT Martxan 450 lagunek hartu zuten parte, hori bai, bakoitzak bere neurriko ibilbidea egin zuen. Txikienek Lekunberritik Mugirorako 4 kilometroko joan-etorria egin zuten urtero bezala. Aurten gainera, Plazaolako tren zaharreko bidaiari batek lagundu zien euren ibilbidean. Gazte eta heldu asko, Leitzatik etorri ziren 15 kilometro eginez eta ausartenek berriz, Andoain eta Lekunberri arteko 40 kilometroak egin zituzten bizikletaren gainean. Bestalde, Maratoi Erdian 175 korrikalarik parte hartu zuten, iaz baino 25 gehiago. 21 kilometro egin behar izan zituzten ahalik eta denbora motzenean. Jaouad Boualami eta Arantxa Perez izan ziren garaileak, ordu bat, hamaika minutu eta berrogei segundutan eta ordu bat, hogeita hemezortzi minutu eta hamabost segundutan helmugaratu ziren. Gizonezkoetan atzetik iritsi ziren

Mustafa Chaikhaoui (01:11:47) eta Juanjo Igartzabal gipuzkoarra (01:12:51). Emakumezkoetan berriz, garailearen atzetik, Josune Iparragirre eta Maite Aresek bigarren eta hirugarren postua eskuratu zuten. Kategoria banatako lehenengo hiru irabazleek 180, 120 eta 80 euroko diru-saria jaso zuten opari. IZEN-ABIZENAK

NONGOTARRA

DENBORA

POSTUA

JUAN MARI IRASTORZA

Lekunberri

01:26:05

20.

ANDER ARRAZTIO

Betelu

01:27:19

25.

Iテ選GO GARMENDIA

Betelu

01:30:51

40.

IGNACIO ALVAREZ

Betelu

01:30:51

41.

Lekunberri

01:31:47

43.

XANTI GARMENDIA

Betelu

01:33:54

58.

IMANOL ESTANGA

Betelu

01:36:13

67.

ASIER PORRES

Larraun

01:40:23

87.

XABIER ZAMARGILEA

Lekunberri

01:53:11

139.

JUAN MIGUEL ZUBILLAGA

Betelu

01:58:57

143.

ANGEL SOROA


“Ibon Urtiaga hamabosgarren gelditu da Masterrentzako Munduko Txapelketan” Txirrindulari beteluarrak pasa den abuztuan Austrian ospatu zen Masterrentzako Munduko Txapelketan parte hartu zuen eta hamabosgarren postua eskuratu zuen 30 eta 40 urte bitartekoen kategorian. Ezagutzen ez zaituztenentzat: nor da Ibon Urtiaga? Aurkez zaitez. Ba orain dela 36 urte jaio zen Beteluko semea naiz. Betidanik txirrindulazalea eta ogibidez Fisioterapeuta naiz eta Iruñean dudan kontsultan lan egiten dut. Zenbat urterekin hasi zinen txirrindularitzan? Txirrindulan txikitatik ibiltzen naiz, eta lasterketetan 13 urterekin hasi nintzen. Garai hartan afizio handia zegoen gazteen artean inguruko aldapatxoak igotzen. Niri inguruko gazte gehiago bizikletan aritzea gustatuko litzaidake, baina ez da orain urte batzuk zegoen afiziorik ikusten. Helduak bakarrik ikusten ditut errepidean, baliteke kirol zorrotza izatea eta gazteek horretarako gogorik ez izatea. Hasiera hartan zein taldetan aritu zinen? Iruñeko Ermitagaina Txirrindulari Taldean hasi eta eman nituen urte asko afizionatu mailara iritsi arte. Hor lagun asko egin nituen Iruña aldean. Karreretan maila guztietan ibili izan naiz. Infantil, kadete, jubenil eta afizionatuetan. 21 urterekin ikasketekin serio jarri nintzen eta bizikleta alde batera utzi nuen. Eta noiz hasi zinen berriz? Duela 8 urte inguru hasi nintzen pixkanaka berriz ere bizikletarekin. Nire afiziorik handiena dudarik gabe bizikleta da eta lehiatzeko gogoa eta grina hor barruan dut oraindik, eta ahal dudan bitartean horrelaxe ibiltzeko asmoa dut. Zein taldetan aritzen zara orain? Lehengo urtean CCBidon taldea sortu genuen. 30 eta 65 urte bitarteko bederatzi lagun ibiltzen gara Master kategorian. Adinaren arabera egiten dira kategoriak eta gure karrerak 80-

120km ingurukoak izaten dira. Normalki egun bateko karrerak dira baina 3-4 eguneko itzuliak ere badira. Asko entrenatzen al duzu? Normalean Betelu inguruan eta ondoko aldapa edo zelaietan ibiltzen naiz entrenatzen. Niri erlojupekoak asko gustatzen zaizkit eta prestatzen ditudanean Betelu eta Tolosa arteko errepidean ibiltzen naiz serieak egiten. Karrerak aldapatsuak direnean Azpirotz, San Miguel edo Bidaniako aldapetan ibiltzea dut gustuko. Ia-ia egunero entrenatzen dut,eta ingurukoak badakite goizeko lehenengo orduetan egiten ditudala saioak, askotan fokoez lagunduta. Austrian izan zara, zer moduz joan zaizu? Abuztu bukaeran izan nintzen Austrian, bertan Masterrentzako Munduko Txapelketa ospatu zen. Badira karrera normalak eta erlojupeko probak, eta nik hori prestatzen eman dut uda osoa. 20 kilometroko froga zelaia zen,eta kategori guztietako 800 partaide inguru bildu ginen. Nik 30 eta 40 urte artekoen mailan aritu nintzen lehian eta 15. postuan bukatu nuen. Aurkari handiak aurkitu dituzu bertan? Egia esan hara joaten direnak hortara doaz, horretarako prestatzen dira eta ahal duten azkarren egiten dute, maila handiko frogak izaten dira. Nik nahiz eta ondo prestatu, ez nuen gorputzaldi ona izan eta 2 minutu galdu nituen irabazi zuenarekin. Berak 20 kilometroak 24'30"-tan egin zituen bataz besteko 49 km/orduko abiaduran, pentsa ze azkar ibiltzen diren. 4.000 jarraitzailetik gora dituen blog bat duzue sarean. Zer du halako arrakasta izateko? Blog bat dugu bai www.clubciclistabidon.com eta hor astero kontatzen ditugu karreretan pasatzen zaizkigun gauzak. Estatu mailan bisitatuenetarikoa da. Patrozinatzaileentzako txoko handi bat dugu bertan eta edonork bere enpresari bultzadatxo bat eman nahi badio, gure bitartez ezagunagoa bihurtuko da, dudarik gabe.

- 29 -


kontuTXIKIAK urria

SALGAI

5

Intza: 18:30 Ipuin kontalaria

6

Lekunberri: jai-aurrea. 12:00tan kalejira, 14:30tan herri bazkaria, 24:00tan kontzertuak

6-7

Lekunberri: Mikologia jardunaldiak

11- 14

agenda

merkatu txikia

Lekunberri: Pilarika jaiak

12

Lekunberri: 19:00tan bertso saioa: Alaia Martin, Uxue Alberdi, Oskar Estanga eta Iker Zubeldia.

13

Lekunberri: 17:30 Pilota goxua txapelketako finala.

14

Lekunberri: Nafarroako ardo eguna

Telefono zenbakiak Larrialdiak...................112

Beteluko osasun etxea...948513300

Araizko osasun etxea...948513040

Lekunberriko osasun etxea...948504208

Autobus zerbitzuak Conda Iruñeatik Donostiara: - 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero. -Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:15. Egunero. -19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan. -20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero, ostiral eta larunbatetan izan ezik. Donostiatik Iruñeara: - 8:15. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egunero). - 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero.

Mugiroarra Lekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 7:30tan. Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.

Leitzaran Leitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 9:00. 15:30. Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera).

-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10, Telefonoa: 653 801 628 -Sua egiteko egurra Interesatuek, deitu: 659 836 561 -Etxea Uztegin. 605 712 848 1.200m lauez inguratua, 200.000 €. -Etxea Uztegin Bizitzeko moduan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657 709 722. Saioa -Pisu berria Betelun alokatzeko ere. Garajea eta igogailua. T. 629 403 220

ALOKATU

-Uitzi. Pisu berria alokairuan. Terraza jardinarekin. Deitu: 696 269 511 677 026 614 -Etxe bat alokatuko nuke eskualdean. Nire telefono zenbakia: 948 513 121 -Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzke eskualde honetan. Nire telefono zenbakia: 948 063 222 (Jonathan) -Lekunberrin, igogailua duen pisua alokairuan edota salgai. 667 797 904 (Iñigo)

-ARESOn Sastizar Baserria-Pisu berria Betelun. Landetxea. 25.000 m2 luGarajea eta igogailua. rrekin. Telefonoa 649 707 584 Telefonoa: 629 403 220 -Motoa Gas Gas 250 enduro 2006koa. Telefonoa: 679 648 861 Markos.

-Katakumeak: bi harra eta emea. 616 95 68 99

-Baba gorriak eta intxaurrak Telefonoa:606 375 855 Mikel

LAN BILA

-Akazea motako esolak saltzen dira. Barruti/hesiak ixteko. 646 524 796 (Peio) EROSI

-Araitzen edo Larraunen borda lursailarekin Deitu: 606 695 297 (Nerea) 679 631 725 (Aitor) -Belarra mozteko diskoa erosten da. Harremanetarako 679 092 896

OPARITU

-Lan bila nabil. Umeen zainketan, jende helduen zainketan eta etxe garbiketan aritua. Interesa baduzu dei nazazu: 948 513 121 -Bateriako klaseak ematen ditut, haurrentzat eta helduentzat. Bateria ikasi, musika bateriaren bidez irakurri(sentitu), erritmoak jo edota gozatu eta esperimentatu.... nahi baduzu, deitu telefono honetara: 679938016 Igor de Castro.

Guardiako farmaziak Urriaren 1etik 7ra Arribeko A. Garmendia Urriaren 8tik 14ra Lekunberriko M.A. Azpirotz Urriaren 15etik 21era Leitzako O. Erviti

Urriaren 22tik 28ra Beteluko C.A. Carrillo Irurtzungo Mutiloa Martirena Urriaren 29tik 31ra Leitzako M.Z. Campos


Larraungo monumentu megalitikoak Felix Olaetxea

F-7: Larraun Hegoaldeko trikuharriak - Oderitz eta Alli: Akittarro eta Alitzie

AZOLAPE

KATEGAINA

Errandeko bordaren inguruan aurkitzen da. Oderitz baino lehenago eskuinaldera abiatzen den bidean 550 metro egin ondoren, ezkerreko aldean 100 bat metrotara kokatzen da.

Lekunberri eta Irurtzun elkartzen dituen NA 7500 errepideari jarraituz, 6. kilometroan, eta goi-tentsio zutoinaren ondoan ezkerrera abiatzen den bidea hartzen dugu. 260 metro ibili ondoren, bere ezkerraldean, Kategaina trikuharria topatzen dugu.

Sailkapena: trikuharri labur motza. Kokapena: Oderitz. Altuera: 753 m. Koordenatuak: X: 30,591,459 Y: 4,756,610. Aurkikuntza eta seinaleztapena: J. Elosegik aurkitu zuen 1950. urtean. 1951. urtean J. Elosegik aurreindusketa bat egin zuen, giza hezurrak aurkituz. Gorosti Zientzi elkarteak seinalatu zuen 1985. urtean. Deskribapena: 12 metro diametroko harri metaketa zirkularra; Oso beheratua dago. Zaila da zehaztea bere altuera. Harlosa bat lurrean etzanda eta bi zati. Erdian kraterra dauka.

Sailkapena: trikuharria. Kokapena: Madotz. Altuera: 797 m. Koordenatuak: X: 591,780 Y: 4,754,386. Aurkikuntza eta seinaleztapena: Ezkurdiak aurkitutakoa. Deskribapena: 10 m diametroko eta 1,2m altuerako harri metaketa. Bertako harlosen aztarnak daude lurrean zehar.


LEKUNBERRIKO JAIAK 2012 urriak 11 - 14 urriak 11, osteguna

urriak 12, ostirala. Pilar eguna

11,00 14,00

9,00 11,00 11.30 13,00

20,00 20,05 21,30

00,30

Meza Jubilatuen bazkaria. Ayestaran hotelean. Ondoren musika, omenaldia… Jaien hasiera. Suziria. Ondoren trikitilariak. Zezen suzkoa Gazteen afaria. Karpan. Entsalada, paella, oilaskoa eta postrea 17.50€ Sarrerak betiko tokietan House jaialdia karpan dj patt dj david mk dj ruben gonzalez

13,00

16,30 17,00 17,00 17,45 19,00

urriak 13, larunbata. Haurren eguna 9,00 12,00 12,05 12,15 14,00 14,00

16,30 17,30 20,00 20,30 21,30 24,00

Dianak Suziri txikia Aurten jaiotako haurrei jarriko zaie lepoko zapia Lekunberriko udaletxean Puzgarriak alde zaharrean Ajoarriero lehiaketa eta dastaketa Euskalduna parean Herri bazkaria… 10€. Entsalada, haragi gisatua, postrea. Sarrerak udaletxean jaso 9a baino lehen. Ondoren txapela lehiaketa, koadrilen arteko herri kirola, bingo Puzgarriak alde zaharrean Pilota partiduak. Larraun- Lekunberri pilota goxua lehiaketaren finalak Mus txapelketa. Jubilatu elkartean Autos Locos, kale antzerkia. Ainhoa parean hasiko da Zezen suzkoa Disko jaia. Oihan Bega

20,30 21,30 22,00 23,30

24,00

Dianak Meza Trinkete partiduak. Tortilla lehiaketa. apuntatzeko epea Euskaldunaren parean 12,00etan Aizkolariak karpan Ugaitz Mugertza - Julen Kañamares harrijasotzaileak Josetxo Urrutia - Xabier Igoa Aitzurren jaurtiketa Pilota partiduak. Profesionalak. Aspe 4 1/2 Umeentzako jokuak eta entzierroa. Alde zaharrean Lekunberri tv Bertsolariak karpan Alaia Martin, Uxue Alberdi, Oskar Estanga eta Iker Zubeldia. Maskarada. Dantza espektakuloa. Polikirodegian. Antolatzailea: Irurtzungo Orritz taldea Zezen suzkoa. Polikiroldegian Zurrakapote eta karaoke. Karpan Batukada Ainhoa tabernatik hasita “Batukada Birziklatzailea”. Sustatzaileak Mendialdea Mankomunitatea , Ecoembes, Ecovidrio, Crana eta Nafarroako Gobernua. Ukatu taldea Trikidantz

urriak 14, igandea 9,00 11,00 11,30 11,30 12.00 12,00 13,00 16,30 16,00 17,00 19,00

Dianak Meza Nafarroako Ardo Eguna. Dastaketa, artisaua azoka. Plazan Puzgarriak eta txutxu trena Kaiku jolas parkea. Ainhoa parean Trikitilariak herrian zehar Dantzariak Puzgarriak eta txutxu trena Kaiku jolas parkea. ainhoa parean Pilota partiduak. Hemengo afizionatuak Jaien amaiera musikaz alaitua “Rondalla armonia”. Karpan

a s a p i g On o k i r r e b n Leku ! ! n a t e i ja


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Mailope 2012 urria by Mailope Elkartea - Issuu