213. zkia. - 2014ko apirila Ikusi hemen Mailope
KUXKUXEAN: Zorion agurrak ERREPORTAJETXOA: Cyclos Ireber ZABAL: Oskar Estanga HAIZEAK ERAMANA: Pablo Ayestaran KIROLA: Legoa EKINAREN EKINEZ: Lacturale
issuu.com/mailopealdizkaria
Onddoen erreinuan barrena Aitziber Eleta
Bertso berriak Mailoperi jarriak
Julio Calonge, gure kolaboratzaile fidelak mikologia atalarekin atsedenaldi bat hartuko du. Hilabete hauetan guztietan berari esker asko ikasi dugu ziza nahiz onddoen inguruan. Ziur aski tarteka bere berri izango dugu, baina oraingoz gero arte esango diogu. Eskerrik asko!
MAILOPEtxiki Sudokua Kaixo Mailopetxikiak!
Aurreko alean jarri genizuen erronka zailegia iruditu zaizuelakoan gaude. Ez dugu zuen argazki bakar bat ere jaso. Baina lasai, bigarren aukera bat emango dizuegu eta oraingoan ariketa errazago bat egin beharko duzue. Honako Sudoku honetan zenbakiak falta dira bete ezazue eta bidali erantzuna mailope@labrit.net e-postara. Oroitu erantzunarekin batera zuen herria eta izen-abizenak jartzeaz. Denonartean argitaletxearen Zapatagorri liburua zozketatuko dugu parte hartzaileen artean. Animatu!
4
3
2 3
2
4 3
2
-2-
Zapatagorri liburua zozketatuko dugu oraingoan, Pamiela Argitaletxeak antolatutako Etxepare Sariaren aurtengo irabazlea.
Bidali erantzuna mailope@labrit.net-era apirilaren 20a baino lehen.
M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437
04> Iritzia 08> Luze: Aner Ansorena 09> Zabal: Oskar Estanga
10 > Antonio Lopez Irailean iritsi zen Antonio apaiza gurera eta dagoeneko ederki egokitu da gure eskualdera. Martxoan zehar gainera, Jiu-jitsu ikastaroak ematen aritu da.
14> 16> 18> 21>
Batzarre Erreportajetxoa: Cyclos Ireber Lan ta Lan: Elostalde Korrikalari taldea Lauburua: Emozioak
22 > Beti Kozkor
-3-
Beti Kozkor futbol klubak berritasunekin hasi du denboraldi berria. Erregionalen taldeak gainera entrenatzaile berria du, Rodrigo Barrena, eta aurki preferentera igoko direlakoan daude.
26 > Arruizko Txikitoren Legoa Oscar Primok irabazi du aurtengo Legoa. Eskualdeko sailkapenean berriz, Ander Arraztio izan da helmugaratzen lehena.
28> Lurrak emana: Argazkigintza mikologikoa 29> Haizeak eramana: Pablo Ayestaran 30> Ekinaren ekinez: Lacturaleko abeltzainak
Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria
ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Julio Calonge, Juan Antonio Garaikoetxea, Antonio Lopez, Miguel Angel Laplana, Argi単e Bildarraz, Unai Barberia, Pablo Aiestaran, Cyclos Ireber, Lacturale, Tokikom eta Agurtzane Altuna, Indalecio Ojanguren. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. TIRADA: 1.600 ale.
Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.
(H)iriTZIA
-4-
Aurreko Mailope aldizkarian
Utzi pakean gure herria
Aurreko Mailope aldizkarian, Kalaxka taldeak emandako informazioari buruz zenbait argibide eman nahi genituzke. Lehenik eta behin izenburutik hasiko ginateke “Larraunen harrobi handiak zabaltzeko ahaleginak” baieztapen hori guztiz gezurra da. Aldatz herriak ez du horrelako asmorik sekula izan. Orain dela 60 urte ustiatu zen harrobia birmoldatu eta paisaia eta segurtasun aldetik egokitzea baizik. Gure ustez nahiko berandu dabiltza Kalaxka taldekoak garai honetan holako idatziak argitaratzen. Badira 2 urte bilerak egiten ari garela udaletxean, abokatuekin, Nafarroako Gobernuko meategiko departamentukoekin, enpresarekin, teknikoekin, ingurugiro departamentukoekin, etab... irtenbide egokiena bilatu nahian eta hari guztiak ahalik eta hobekien lotu nahian. Bilera hauen guztien emaitza izan da 2014ko urtarrilak 29an izandako bilera edo udalbatzan Larraungo Udaleko zinegotzi guztiek araudia aldatzeko alde bozkatu zutela. Araudi berri horretan 3 puntu aldatzeko asmoa onartu zen eta hauexek izan ziren: -250.000m3tik 500.000m3-tara pasatzea. -“A” edo “B” sekzioa jartzea, ahal badaiteke, behintzat. -Leherketa edo boladurak egiteko debekua kentzea. Argitu beharra dago 2006.urtean Aldatz herrian zegoen beste ofitako harrobi bat itxi genuela beste honi irtenbidea emateko asmoarekin eta itxi ahal izateko. Nafar Gobernuak ingurumen aldetik eta segurtasun aldetik arriskuan zegoela adierazi zigulako. Gaur egun daukagun hitzarmena dela eta, egunean zehar 8 kamioi pasatzen dira herritik zehar. Orain arte ez dugu arazorik izan, bainan urratuta zegoen materiala bukatu denean lehergailuak sartzea premiazkoa da eta horretarako Larraungo udaleko araudia aldatu beharko litzateke. Urte horretan 5 enpresa aurkeztu ziren proposamenak eginez eta Horgobisa izan zen gehien hurbildu zena gure baldintzetara. Bukatzeko jakinarazi nahi dugu Aldatz herriak egindako herriko batzarrean, Larraungo Udalari araudia aldatzeko eskaera egitea eta harrobiarekin lanean jarraitzeko erabakia hartu zela. Hau guztia argitu ondoren gustatuko litzaiguke gauzak bere onetik ez ateratzea.
Urteak dira inposizioaren bitartez Guardia Zibilen kuartela Lekunberrin jarri zutela, eta urte hauetan guztietan, beraiena suposatzen den lana ez betetzeaz gain, herritarren aurkako jazarpena izan dugu egunerokotasunean: kontrolak, zentzu gabeko isunak,… Azken aldian gainera, beraien jarduna asko gogortu dute. Zertara dator orain errepresio hau? Arrazoi ekonomikoak aipatzen dira, baina badakigu hori bakarrik ez dela eta arrazoi politikoak tarteko ere badirela. Izan ere, gure herriak pakearen eta normalizazioaren alde egin duen honetan, batzuk ez dira eroso sentitzen. Beraz, berriro ere salatu nahi dugu beraien jarrera! Eta gure herritik alde egiteko eskatu! Gaur egun bizi dugun egoera politiko eta ekonomiko honetan ez duelako zentzurik polizia eta militarren eredu hau gurean mantentzea! Horregatik, dei egiten dizuegu Apirilaren 26an Lekunberrin arratsaldeko 17:30ean herriko plazatik hasita eginen den manifestazioan parte hartzera. Pakean bizi nahi dugulako, utz gaitzazue pakean! Ez zaituztegu nahi eta ez zaituztegu behar!
Aldazko Kontzejua
Alde Hemendik herri mugimendua
Harrobietako enpresek kontzeju eta udalak behartu egiten dituzte Jakina da gizarte honetan agintzen duten eragileak ez daudela instituzio publikoetan. Bankuak eta enpresak dira benetako botereak. Adibide gisa Arakilen. Errozko kontzejuan sufritu dute Oskia izeneko harrobia ustiatzen duen enpresaren inposizioa eta UPNren Gobernuaren Errestaurazio Plana. Arakildarrek jada ezin dute deus egin. Baina bi aldiz ez dituzte engainatuko. Izan ere, ohartu dira harrobiko enpresak “esplotazioko plan ezkutu bat” inposatu dietela harrobiaren “errestaurazioren” aitzakian. Honi aurre egiteko, “jarraipen batzorde berezi bat” sortu dute, harrobiaren errestaurazio planari, jarraipen zorrotz bat egiteko. Larraungo udalean 2002an onartu zen arau subsidiarioari esker, orain arte eragotzi ahal izan dugu harrobi handien irekiera. Hala ere, horretan aritzen diren makroenpresa hauek, oso adituak dira haien helburuak lortzeko. Hona hemen adibide bat. 2006an Aldazko Kontzejuak eta Horgobisak “Alberto” harrobi zaharrean “egon zitezkeen harri askeak eta hautsitako malkorrak bakarrik” ateratzeko kontratua sinatu zuten. Kontzesioaren
iragarkiTauLA epea 15 urte, eta urtero 40.000 €ko diru ordainketa. Horgobisak bere gain hartzen zituen, “arrisku eta ustekabeak”, (material kantitateak). Kontratua 600.000 €ko bankuko abal batez osatu zen, kontratua ez betetzekotan. Kontzejuak, ongi blindatu zuen harrobiaren ustiapena. Baina, enpresak harrobiko material bukatzear zela eta, 2011n, Larraungo Udaletxean, makro-harrobi bat irekitzeko baimena eskatu zuen. 1.450.000 m3 eta 30 urtetarako. Horgobisak bazekien ezinezko eskaera bat bideratzen zuela. Larraungo Udalak legeak betez, enpresaren eskaera atzera bota zuen arau subsidiarioak ez betetzeagatik. Ondoren, 2012an Horgobisak Larraungo Udala epaitegietarako bidean sartu zuen. 2013 an Tribunalak larraundarron borondatea ontzat jo zuen. Hala ere, enpresak epaia errekurritu du. Hau aski ez eta, enpresa bere asmoekin aurrera segitzen saiatu da, baldintza guztiak bere alde jarriz. Holako enpresek badakite herri txikien ahuleziaz baliatzen. Horgobisak 2006an sinatutako
kontratuaren “suspentsioa” eta diru abalari Aldazko Kontzejuak “uko egitea” lortu du. Hau ulertezina da. Aldazko Kontzejuak obra-hondakin 600.000 €tan saldu zituen. Horgobisak ordaintzen ez baditu kontratuan hitzartutakoak, Kontzejuaren egin beharra da, abala exekutatzea, falta den dirua jasotzeko. Hala izango denaren esperantza daukagu. Kontzejuek eta Udaletxeek ardura handia dute gai hauek kudeatzen direnean, kontratuak bete, kontrolak handitu eta ondasun publikoa zaintzeko. Ez dira gutxi , modu honetan, gaizki kudeatutako gaiak epaitegietan bukatu izan direnak. Larraungo arau subsidiarioak esku artean hartuta, Aldazko Kontzejuak erabaki behar du, egin dezakeelako eta bere egitekoa delako, zer nahi duen. Hori bai, deus oparitu gabe kontratuak betetzen ez dituen Horgobisari. Kalaxka
LARRAUNGO UDALAK ONARTUTAKO MOZIOAK: Martxoaren 8rako adierazpena. Larraungo Udaleko zinegotziok, Emakume eta gizon askeen Euskal Herria helburu lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu nahi dugu, besteak beste, aurrekontuetan Berdintasun politikak sustatzeko partidak izanez, Udal kudeaketan Berdintasun-ikuspuntua zutabe bezala hartuz, eta emakumeen elkarte oro eta mugimendu feministarekiko harremanak indartuz. Arkaitz zenaren aldeko adierazpena. Salbuespeneko espetxe politika honekin eta sakabanaketa amaitzea eskatzen dugu.Horretarako, eskaera hau luzatzeaz batera, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu eskubide guztien alde egiten dugun indarrek bat egitea eta kalera ateratzea. Nafarroan D ereduan ari diren irakasleei gure babesa eta estimua agertzeko mozioa. Bere errekonozimendua eta babesa erakusten dio D ereduko irakasleriari eta irmoki baztertzen du edozein kriminalizazio saiakera. Bestalde, salatzen du Barcinaren Gobernuko manipulazioa bere inguruko komunikabideen laguntzarekin.
-5-
Bertso berriak Mailoperi jarriak Barcina ta Jimenez a ze bikotea! antzezle pare ona talentuz betea... Hitzekin badaukate ustezko artea... Haien azken obra nork nahi du aurkeztea?: “Nafar parlamentuko nahaste-borrastea”
Aitziber Eleta (Lekunberri)
Teloia ireki eta hau ikuskizuna! Azkenerako izan da nahiko astuna. Orain eman behar zaio horri erantzuna nafar oihuak izan dezan oihartzuna gure eskutan baitago gure etorkizuna.
Doinua: Ai gure antzinako
-6-
UDARAKO LAN ESKAINTZA TURISMO BULEGOAN
“ERRIMATUZ GARENERA ARRIMATUZ”
GURE ESKU DAGOELAKO
Turismo dinamizatzaile lanetan aritzeko langilea behar dute Plazaola Partzuergoaren Lekunberriko Bulegoan. Curriculuma bertan aurkeztu behar da martxoaren 28ko 12:00ak baino lehen, edo posta elektroniko bidez plazaola@ plazaola.org -era bidali. Informazio gehiago Plazaola Partzuergo Turistikoan: telf: 948 507 205
Hala dio Oskar Estangaren proiektu berriak. Bertan bere ideiak hip-hop eta antzeko erritmoetara moldatu ditu. Ikus-entzunezkoa ikusgai duzue www. youtube.com/watch?v=xdBPUidd0Js atarian.
Betelun datorren apirilaren 6an, igandea, “Gure esku dago” aurkezpen ekitaldia izanen da 13:30etan. Gainera, umeentzako puzgarriak, futbol 3x3 txapelketa etab. izanen da eta aurkezpenaren ondoren herri argazkia aterako da, beraz animatu eta parte hartu.
elKArrimokoKA Euskara da euskaldun egiten gaituena “Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?” zioen abesti famatu batek, tokaio. Ba gaur ohetik altxatu eta euskararen erabileraren datuak ikustea bururatu zait. Ezetz asmatu zenbatek erabiltzen duten egunero bere bizitzan gure herriko hizkuntza? Ba soilik %13.3k. Datu hauek ikusi eta gero unibertsitatera joan naiz Mikel Alvarez eta aukeratu dudan asignatura soilik gazteleraz ematen dela esan didate. Hau da hau eguna! Krisi ekonomikoak honetan ere eragina omen du, izan ere, dirua “aurrezteko” orduan nondik
“Ezetz asmatu zien izan den herriko guraso batzuen erreakzioa” moztuko eta ahulen diren gauzetatik, kasu honetan euskaratik. Asteburua iritsi eta herrira bueltatu naiz, astean zehar izandako gorabeheraz zertxobait deskonektatzeko. Tabernara sartu, eta hara non ikusten dudan Gasteiztik etorritako bikote bat zerbait eskatzen euskara nahiko xelebrean. Baina ze demontre, seguru euskara ez zekitela eta ikasten ari direla, hau da, esfortzu handia egiten dutela gure herrian hobeto bizitzeko. Eta falta zitzaidana, tokaio; ezetz asmatu zein izan den herriko zaharren (eta ez hain zaharren) erreakzioa egoera honekiko? Barrezka hasi dira, erdi burlaka. Nik ez dut ezer ulertzen. Euskara erabiltzen ez dela esan egun batean eta hurrengoan euskararen erabilera indartzen dituzten egoera konprometituez barre egin. Tabernatik atera eta eskolako bilera batera joan naiz, nire lehengusuari buruzko bilera batera, izan ere, nire izeba ezin da gaurkoan joan. Bertan, kanpotik etorritako bikote bat dago eta bilera hasi orduko, euskaraz ez dakitela esan dute, baina ez zitzaiela inporta bilera euskaraz egitea. Soilik pertsona bat ondoan egoteko eskatu dute, esaten diren gauzak erdaraz laburbiltzeko. Ezetz asmatu zein izan den berriro ere herriko guraso batzuen erreakzioa? Barreak eta ia-ia burlara iristen ziren komentarioak. Beraien semeak euskaraz matrikulatzeko eta herri honetan hobeto integratzeko ahalegina egin duten gurasoei ze erantzun gure partetik? Barreak eta burlak? Nik ez dut ezer ulertzen.
“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik” eta hitz egiten ez duten horiek ikasten ari diren horiei barre egiten badiete gaizki gabiltza… Hainbeste arrotzen gaituzten zenbait euskal kantutan jasotzen ditugun mezuei kasu handiago eginen bagenie a ze Mikel Lasarte nolako iraultza! Gehien maite ditudanen artean “Herria eta hizkuntza”, Xalbadorrek idatzitakoa eta Mikel Laboak kantatutakoa. Zenbatetan euskaldun petoak gure herria gutxiesten eta euskaldun izanik gure herria erdaraz goraipatzen dutenak? Noiz arte herria goratzen arrotz baten gisan eta arrotz nahia herriaren hitza? Herrian bizi arren nik ere hori dut ikusten eta ez dut batere gustuko… Noiz konturatuko gara herria dela gorputza eta hizkuntza bihotza? Noiz konturatuko berezi ezkero bientzako dela heriotza? Askotan gure herriaren etorkizunaz aritzen garela Irlandari egiten diogu so, beraiekin nolabaiteko paralelismoak bilatuz, baino
“Noiz konturatuko gara herria dela gorputza, eta hizkuntza bihotza?” beti iparraldean duten egoerari erreparatzen diogu bereziki (okupaturik jarraitzen duten Ulsterreko 6 konderriei), ahaztuz zati handiena Erresuma Batuarekiko independentzia lortu zuela duela ia mende bat. Bertan euren hizkuntzaren erabileraren eboluzioa penagarria! Aldiz inongo hizkuntza eskubiderik ez duten galestarrak zein bretoinak euren identitateari eta hizkuntzari gogor eusten diote! Gure izaera, gure kultura, gure hizkuntza galduko badugu al-perrik gabiltza. Esan bezala ezin dut ulertu bata bestea gabe. Zaila izaten da norberak egindakoak ez diren akatsengatik ikastea, baina badugu zer ikasi eta gure etorkizuna diseinatu behar badugu hizkuntza oinarrietako bat behar du izan. Eta ez bereizten gaituen zerbait delako, esan bezala euskara delako euskaldun egiten gaituena.
-7-
Navarra Televisión
-8-
Gaurkoan joko bat proposatu nahiko nizuke. Jolasean aritzeko, aurrean duzun testua eta boligrafo bat besterik ez dituzu behar. Jolastu nahi duzu? Hasteko, izenburuko lehen hizkia hartu eta gainean T bat idatzi, honela Tavarra hitza izango duzu. Ados, orain erdaraz ongi idatzi, hau da Va B batengatik alda ezazu. Azkenik, lortu duzu bila zenbiltzan hitza: TABARRA TELEVISIÓN. Zorionak lortu duzu jokoa gainditzea, baina lasai izenburua zegoen bezala utzita ere berdina esango zenuke. Hilabete honetan telebista kate eta programa ezberdinez arituko naiz hizketan, bakoitzak ezagutzen dugunaz hitz egin beharko genukeelako, ez duzue uste? Nafarroako telebistarekin hasiko naiz, egian esan, hauek ez didate poz handirik sortarazten, barregura askotan, baina gehienetan kazetaritza egiten ote diren zalantzan jartzen dut. Badakigu kazetaritza objektiboa denaren istoriotxoa jada ez duela inork sinesten, baina subjektibotasuna hain nabarmen geratzea, ez da oso egokia. Telebista kate autonomiko honetan lasai eta ongi ikus daitekeen saio bakarra ‘’Tiramillas’’ delakoa dugu, herriak ezagutzea helburu duelarik. Bai! hau da bakarra edo bakarrenetarikoa. Adibidez albistegia ikusten hasi ez gero, badirudi
“Subjektibotasuna hain nabarmen geratzea, ez da oso egokia” Nafarroa Iruñetik behera bakarrik dela. Gure zonaldea hemen dagoela badakigu eguraldiko mapan agertzen delako edo gure Barcina maiteak (maitearena ironia da) bisitatxoa egin digulako. Argazkian ikus dezakezunez Roberto Camara, kate honetako zuzendaria agertzen da, gizon
honek Canal 6 Navarra zuzentzen zuen eta datu berezia ez bada ere Burgosekoa da. Ezkerraldean Yolanda Barcina dugu, Nafarroako Gobernuko lehendakaria, agian kasualitatea da, baina hau ere Burgosekoa. Roberto Camarak Yolanda Barcinak egiten dituen gauzak kontatzen ditu bere katean, eta egia esan oso ongi jartzen du emakumea bertan. Bukatzeko, esan beharra dago telebista eskuindar bat ikusi behar baduzue ba ez ikusteko 13tv eta horietakoak, hemen bertan duzuela Navarra TV. Objektibotasuna ezinezkoa da, baina subjektibotasun nabarmenegia ezta ere, ez eskuinaldetik ez ezkerraldetik ere.
Errimatuz garenera arrimatuz Iepe irakurle! Hemen nabil azken orduan idazten, martxoa ia pasata, nuen epea ere... Eskerrak berriro ere fin eta pazientziaz oroitarazi didaten lanaren momentua, baina, zertaz idatzi? Izan ere, burua mila lekutan dut udaberri honetan, bereziki aurkezten ari naizen azken lanean... Beno, ba hobekien horri buruz idatziko dudala iruditzen zaidanez, ba horretaz idatziko dut! “Errimatuz garenera arrimatuz” deitu diot proiektuari. Bizitzan, gauza mordoaren artean musika eta hitza ere baditut jolas bide eta lanbide. Sormenezko kantu batzuk egin izan ditudan arren, gehienbat besteen kantuekin ibili nintzen kantu afarien garaian, musika jartzen ere besteen kantuak... Banuen gogoa nik egindako errepertoriotxoa izateko jendeari eskaintzeko, horiei forma ematen aritu naiz eta hortik dator lan hau.
“Gauza berez ezberdinak elkartzeko bide bat bada lan hau eta kantuetan gai anitzak landu ditut” Kantuen hitza oso garrantzitsua da niretzat. Betiko leloetatik ihesi, benetan zer kontatu nahi dudan pentsatzen aritu naiz azken denboran, zer izan daiteke nire bizipenetatik besteentzako baliagarri. Ba tarteka agertu zaizkidan ideiak kantuetan jartzea izan da egin dudana, bizitzan izan ditudan hausnarketak, esperientziak.... Kantuak egiteko orduan ze estilo lantzea pentsatzen nuenean, kantu batzuetarako hip-hopa zetorkidan oso ongi, azkenean errima eta erritmoa da, melodia ere.... Bakarrik landu ahal izatea ere garrantzitsua zen niretzat, gero agian talde baten luxua izango dut, baina oraingoz.... Musika guztia etxe-
ko saloian moldatu eta grabatu dut, gaur egun ez da gehiegi behar zerbait txukuna egiteko, denbora eta gogoa bereziki! Dena den, ez da rapero baten saioa prestatu dudana. Bai, kanten musika oinarrien errekurtsoa hor daukat eta erabili ahalko dut, baina bertsio akustikoa ere izango dut. Azkenean estiloak ez du inporta, garrantzitsuena esan nahi dudana egoki laguntzea da. Estiloen guda garaian, muga baina zubia izatea nahi nuke estiloa mundu ezberdinak elkartzeko. Izan ere, nire bizitzan zehar mundu ezberdinak elkartu behar izan ditut, Gaintzako baserria eta Iruñeko kalea, Txirritaren bertsoak eta Kurt Kobainen musika... Oso ezberdinak diruditenak, arima antzekoen adierazpideak direla uste dut, gauza berez ezberdinak elkartzeko bide bat bada lan hau. Kantuetan gai anitzak landu ditut, zalantza batzuk, adibidez “Ez dakit handitan zer izan nahi dudan” edo “Ba al dakigu zertan sinesten dugun”, baieztapen batzuk, hala nola “Bilatu zeure burua” edo “Ez dut nire burua epaitu behar ikusten dudan ispilu bakoitzean”, “Deus ez da perfektua”, “Gugandik hasten baita gure Independentzia”... Orotariko gaiak, beti ere nire bizi iritzian oinarrituak. Eta ez dut ahaztu nahi lanari izenburua ematen dion kanta, jaso ditugun influentzia pila aipatu ondoren diona: “Guzti ho(r)iek badakigu nor diren, baina ejem,
-9-
ba al dakigu ba gu nor garen. Guzti hori gara eta gehiago, barruan duguna atera beharra dago, Bertsotan, rapetan, geletan, kaletan, kokatu gaitezen korapilo_honetan, kontuz, kantuz, landuz, aldarrikatuz, errimatuz garenera arrimatuz!” Emanaldian egingo dut bat-bateko saiorik ere, bertsolaritzaren gaitasunak kantuak asmatzeari moldatu ahal zaizkiolako. Ez da beti fina aterako, baina bueno! Maiatzaren 11n Lekunberriko kantinan egingo dudan emanaldira gonbidatu nahi zaitut irakurle. Bertan, lana modu akustikoan egingo dut, gitarraren laguntzaz bereziki. Gustura nago bizitzak eman dizkidan bizipenak partekatu ahal izateagatik. Ea zer iruditzen zaizun. Aurrera bideak eginez!
elkARRIZketa: Gure parrokia >> Antonio Lopez
“Jiu-jitsua kirol interesgarria da zentzu guztietan� - 10 -
Ikasturte hasieran apaiz berri bat iritsi zen gurera, Antonio Lopez, eta dagoeneko bertako jende eta ohituretara egokituta dago. Gainera martxoan zehar eman dituen emakumezkoen autodefentsa ikastaroei buruz ere aritu gara.
Zenbat denbora daramazu dagoeneko hemen? Irailaren 1ean etorri nintzen. Ni berez Zumarragakoa naiz. Nolatan egin zinen apaiz Antonio? Nik gaztetxo nintzela esaten nuen “Jesukristo bai, baina eliza ez”. Garai hartan Sendotzarako prestatzen nenbilen eta nire katekistak astegun batean mezara joateko gonbitea egin zidan, ni hasieran ideiak ez ninduen gehiegi konbentzitu baina joan egin nintzen eta geroztik egunero joan naiz. Xabierraldia pasa berri den honetan gainera, gogoan dut nola Zumarragatik urtero joaten ginen eta etxean Xabierraldira joateko prestatzen ari nintzela hasi nintzen pentsatzen apaiz izateko aukera horretan. Horren aurretik ez zenuen beste ikasketarik egin? Ez, ez, ni zuzenean seminariora joan nintzen. Lehenik Cadizen fraide batzuekin egon nintzen, handik Madrilera eta bertan nengoela gogoratzen naiz nola amari deitu eta esan nion handik banindoala ez zela deus pasa baina ez nengoela gustura eta handik Toledora eta gero Iruñera. Egia esan oso jende jatorra aurkitu dut seminarioetan baina dudarik gabe niretzako urte zoriontsuenak Toledon bizitakoak izan ziren. Nik Jainkoaren zerbitzura egon nahi nuen eta horretarako mezak eman. Egia da ona izateko ez dela zertan apaiz izan baina, meza da egiaz Jainkoak berak jarduten duen momentua.
Eta orain arte non ibili izan zara apaiz? Ni zuzenean Uharte Arakildik etorri nintzen, bertan lau urtez egon nintzen eta horren aurretik urtebetez San Migelen egon nintzen bizitzen eta aurretik Zarrakaztelu eta Iruñean. Beraz nahiz eta Sakana gehiago ezagutu, inguru hau ez zait erabat arrotza egin. Zer moduzkoak izan ziren lehen asteak gurean? Ba oso ongi, pozik nago, lehenengo egunetik eroso sentitu naiz eta ez dut kexarik. Oso esperientzia positiboa izaten ari da. Apaiz berri bat etortzean jendeak beti joan denaren pena izan ohi du baina niri oso harrera ona egin didate, bai herritarrek eta baita mojek ere.
“Apez bizitza ez da batere aspergarria” Hiru apaiz batera ari zarete lanean... Bai, hirurak parrokoak gara “in solidum”, ni, Ander Guillegui eta Jesus Mari Sotil. Ander eta nik aspalditik ezagutzen genuen elkar eta Sotil ere San Migelen egon nintzenean ezagutu nuen. Hala ere. Egia da berez hirurok eremu osoko parrokoak bagara ere, ezin gara denok leku guztietan egon eta horregatik antolatuta gaude guztiz. Ni Lekunberriko apezetxean bizi naiz, Jesus Mari Berueten eta Ander berriz Leitzan.
Uharte Arakilen aritu da lanean gurera iritsi aurretik. Arg: A.L.
Beraz, esan liteke bizi garen herrietako parrokoak garela eta gainontzeko herrietako mezak emateko moldatu egiten gara. Ni Lekunberriko eta Beteluko ia meza guztiak ematen ditut. Bestalde, hilean behin Arriben eta hurrengo hilean Atallun ematen ditut mezak, txandaka. Eta larunbatetan Leitzara ere joaten naiz. Nik euskaraz ez dakidanez apenas, Ander eta Jesus Mari hilean behin herri txikietara joaten dira, Intzara, Azkaratera, Gaintzara... Eta horrez gain gainontzeko eginbehar pastorala herri handienetan zentralizatzen da. Gelditu gabe zabiltzate beraz... Bai, lanpetuta bizi gara, apez bizitza ez da batere aspergarria eta kontrakoa esaten duenak ezagutzen ez duenaren seinale. Astelehenetan San Migelera ere igotzen naiz, bertako zaindariaren jaieguna delako, astearte eta ostegunetan berriz hirurok elkartzen gara bilera batean parrokia bakoitzeko lana aztertzeko eta asteazken eta ostiraletan berriz katekesia ematen dut. Bi abesbatza ere badira... Hori da! Hemengo eliz abesbatza Juan Miguel Etxarrik zuzentzen du eta esan beharra dut kide guztiak biltzen direnean izugarri gozatzen dudala, ikaragarri ongi abesten dute. Nik ezagutzen ditudan abesti batzuk ere proposatu dizkiet nik, baina orain Ostiral Santuko kontzertua prestatzen dabiltza. Bestalde, Beteluko eliz abesbatza Maria Angeles Urrizalkik zuzentzen du, bertan ere euren organista dute eta ederki aritzen dira.
Gorputz osoa mugitzen da defentsa pertsonala lantzerako orduan.
- 11 -
elkARRIZketa: “Euskaraz egiten jakitea gustatuko litzaidake” Lekunberriko mojekin zer moduz moldatzen zara? Oso ongi. Egunero nik edo Jesus Marik meza ematen dugu bai Lekunberriko komentuan eta baita Aldazko Agustinen Komentuan ere. Ni goizetan batzuetan Iturmendira ere joaten naiz, bertako apezari laguntzearren, beraz goizetan Iturmendin edo Aldatzen ematen dut meza eta arratsaldetan berriz Lekunberriko komentuan. Gainera egunero eurek ematen digute jaten eta oso ongi egiten dute eta tratua ere ezin hobea da. Egia esan, gozamen hutsa da halako klausurako komunitate bat izatea. Herri askotan kexatu egiten dira elizak itxita daudela eta hemen berriz ia egun osoa irekita egoten da.
Positiboa al da guztia? Ez al dago alde negatiborik? Agian negatiboa izan daitekeen gauza bakarra egungo parrokoon egoera da. Garai batean jendea herriko apeza bertan ikustera zegoen ohituta, Beteluk bere apaiza zuen, Lekunberrin berea... orain banatzea besterik ez zaigu gelditzen. Bestalde laikoen parte hartzea ere faltan sumatzen dut, hau da, herriarekin harremanetan gaude eta inguruko batzorde batean biltzen gara eurekin, baina apaiz asko zeudenean laikoek ebanjelitatearen lana apaizen esku utzi zuten oso-osorik, gaixoei bisitatzea, katekesia ematea... Egun ordea, berriz ere laikoen paper hori garrantzitsua da.. Zein da ikusten duzun hutsunerik handiena? Jendeak bere bizitza espirituala serioago hartzea gustatuko litzaidake eta ez dut hori mezara joatera mugatzen, hau da, pertsona bati galdetzen badiot ea erlijiosoa den berehala erantzungo dit
mezetara ez dela joaten eta ni ez naiz hori galdetzen ari. Jende askok erosten ditu autolaguntza liburuak baina gero ez dute autolaguntza lantzen, hau da, mundu guztiak daki zarena zarela ez duzunagatik baina denak arduratzen dira edukitzean. Jende askok dio ez duela sinesten, garai zientifizista eta arrazionalean bizi direla baina gero telebista piztu eta sorginkeria eta iragarleen programa ugari ikus daitezke. Horregatik gustatuko litzaidake jendeak beren bizitza espirituala serioski hartzea eta ez naiz ari mezetara joateaz, hori baita ere baina zuk ezin duzuna sinetsi kandelak jartzeagatik bizitza aldatuko zaizunik, zure bizitza aldatu nahi baduzu zure izaera eraikitzen eta zure emozioak kudeatzen hasi behar duzu, eta uste baduzu Jainkoa badela arduratzea ezagutzen nor den Jainko hori. Eta batez ere sinesten ez duela esaten duen edo hori dion jendeari irekiagoak izatea eskatuko nieke. Baina hutsune horiek leku guztietan daude, ez da hemengo kontua bakarrik. Zer da gehien kosta zaizuna eskualdera egokitzerako orduan? Ez dakit. Niri euskaraz egiten jakitea gustatuko litzaidake, konturatzen bainaiz eskualdeko honetako herri askotan beharrezkoa dela. Azkarate batean esaterako, nik ezin dut mezarik eman, edo meza euskaraz irakurri bai baina ezingo nuke euskaraz predikatu, eta hain juxtu horixe izaten da niri gehien gustatzen zaidana, predikatzea, nik ez ditut sermoiak aurrez idazten freskotasuna galtzen duela uste dudalako eta euskaraz ez nuke ongi egingo eta faltan sumatzen dut. Bere garaian AEKan ibili nintzen ikasten Uharte Arakilen nengoela, baina gero denbora kontuengatik utzi egin nuen.
- 12 -
Gurasoak Zumarragan bizi dira eta anaia berriz bixkia Iruñan. Arg: Antonio Lopez
Aita Santu berriarekin batzuen iritziz aldaketa ematen ari da elizan. Ze iritzi duzu horren inguruan? Begira, ostegunetan hamaiketatik hamabietara Maria Irratian programa bat egiteaz arduratzen naiz, “La voz del Papa” du izena eta bertan, Aita Santuak esandakoa errepikatzen dut, ez dut esan duenaren inguruko komentariorik egiten bere hitzak zabaldu egiten dut. Beraz, ongi ezagutzen ditut bere esanak. Aldaketa egon dela? Pastoralari dagokionez bai, baina doktrinan ez. Baliteke eliza gehiegi arduratu izan dela ebanjelioaren mezua bere horretan
mantentzean eta hori guztiz legitimoa da eta ongi dago, baina ez da arduratu horrenbeste mezua ulergarri egiten eta orain Aita Santua egiten ari dena horixe da ebanjelioaren mezua ulergarria egiten saiatzen ari da baina era berean horrek zalantzak edo nahasteak ekarri ditu. Aldaketerako premia bazen orduan... Elizak, bere garaiko beste edozein instituziok bezala bere lengoaian hitz egin izan du eta horretan beharrezkoa zen aldaketa bat gertatzen ari da, baina egia da ere hizkera horretara egokitu eta ohitu egin behar garela. Hau da, Aita Santuak mojei esaten dienean: “Zuek ez zarete neskazaharrak” harrigarria egiten zaigu eta agian Benedicto XVI.ak horrela esango luke: “las religiosas sois mujeres consagradas al amor divino y tal y cual...”. Azkenean biak gauza bera esaten ari dira, gertatzen dena da Frantzisko Aita Santuaren hitzak egun modu irmoagoan ulertzen direla nahiz eta ñabardura gutxiago izan. Horregatik, batzuetan argitasunak ñabardurak saihesten ditu eta nire ustez elizak bien arteko oreka lortu beharko luke.
“Jendeak bere bizitza erlijiosoa serioago hartzea gustatuko litzaidake” Eta noiz hasi zinen Maria Irratiko programa egiten? Jose Ignacio Munilla egun Donostiako gotzaina dena urte askoan Zumarragako parroko izan zen eta bere anaia Esteban Munilla apaiza Maria Irratiko zuzendaria zen orduan. Gogoan dut duela lau edo bost urte Estebanek deitu ninduela proposamena egiteko. Hasiera batean beste apaiz bat eta biok egitea zen asmoa baina gero harek utzi egin zuen eta lau urte izango dira ordubete horretan ni neu aritzen naizela. Autodefentsa klaseak ematearen ideia nondik sortu zen? Nik urte asko daramatzat arte martzialak praktikatzen, betidanik gustatu izan zaidan kirola da eta ikasturte hasieran egin genuen bazkari batean Natalia Azkonarekin hitz egiten ari nintzela gaia atera zen eta berak Martxoan egin ohi duten Emakumeen
Jiu-jitsu modalitateak arte ezberdinetako ariketak batzen ditu.
hilabeteko jarduerez hitz egin zidan eta nire burua eskaini nuen emakumezkoen autodefentsa edo jiu-jitsu ikastaroa emateko eta animatu egin ziren eta hortxe gabiltza. Orduan soilik martxoan ematea zen asmoa? Bai. Martxoko lehen astean Parisera bidaia egin zuten eta bueltatuz geroztik hilabetea bukatu arte astean hirutan elkartu gara, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, goizeko hamarretatik hamaiketara. Egia esan, jarraitzeko gogoz daude eta ni ere prest, baina jarraitzen badugu programa bat jarraitzen saiatuko gara, izan ere, orain arte oso oinarrizkoak diren gauzak ikasi ditugu. Zenbat emakumezko biltzen dira? Egunaren arabera, baina zortzi edo hamar pertsona biltzen gara. Klaseak Plazaola Kiroldegiko Judo gelan ematen ditugu eta lekua oso handia ez izan arren moldatzen gara. Eta zaila al da? Ez dakit, oso ongi pasatzen dute eta hori pozgarria da niretzat. Behar bezala egiteko nahiko zaila da bai. Zeure buruari eusten dion pertsonaren eskuetatik askatu eta zaplazteko bat ematea ez da horren zaila, gehien kostatzen dena pentsatu gabe egitea. Erasotu behar zaituztenean garrantzitsuena horixe da, ez pentsatzea eta ia automatikoki erreakzionatzea. Baina noski horretarako entrenatu eta landu egin behar da.
Eta zu nolatan hasi zinen Jiu-jitisuarekin? Ni txikitan hasi nintzen. Lehendabizi kick boxing eta kapoeira klaseetara joaten nintzen eta gero judoa ere egin nuen eta egun judoko gerriko marroia dut. Baina azkenean, jiujitsuarekin jarraitu nuen eta horrela jarraituko dut osasunak laguntzen nauen bitartean. Zu Iruñean entrenatzen zara... Bai. Lehen Larraonako gimnasioan entrenatzen nintzen baina udan lagun batek Arrotxapera joateko gonbita egin zidan eta asko gustatu zitzaidan bertako giroan eta orain bietara joaten naiz. Zer du Jiu-jitsuak erakartzen zaituena? Oso kirol positiboa da. Bada jendea arte martzialak makarrekin erlazionatzen dituena eta ez du zerikusirik. Oso kirol interesgarria da dena lantzen duzulako, besoak, hankak, malgutasuna, indarra, kontaktua, errespetua... Beste bati besoa okertzen ari zarenean badakizu noraino egin behar duzun eta berak okertzen dizunean beragan konfiantza eduki behar duzu. Asko ikasten da kirol horrekin. Agian klaseak ematen jarraituko duzula aipatu duzu... Bai, gainera bai ni eta baita ikasleak ere irekita daude beste inork parte hartu nahi badu taldean hartzera. Beraz inork interesik balu informa dadila 622 066 757 telefono zenbakian edo Lekunberriko Parrokiak duen facebook atarian.
- 13 -
BATzarre 20 kana erdiko eta hamar 60 ontzako Horixe izan da Ruben Saralegik eta Daniel Vicentek joan den hilean jokatu zuten apustuan egin beharreko lana. 12.000 euro poltsikoratu zituzten Oihan Larretxea eta Felix Etxeberriaren aurka aritu ondoren. Doneztebeko pilotalekua goraino bete zen eta errazkindarra eta honen osaba pozik gelditu ziren egindako lanarekin.
Iriartea baserrian piztutako suak etxea biluzik utzi du
- 14 -
Paraje ederretan egon da beti Gaintzako Iriartea baserria, joan den hilaren 18an ordea kea baino ez zen arnasten bertan. Oraindik argi ez dauden arrazoiengatik etxeak su hartu zuen eta minutu gutxitan etxe osoa hartu zuten su galdek. Ozta-ozta atera zituzten animaliak eta traktorea ukuilutik. Itzaltze lanetan Iru単eko, Altsasuko eta Tolosako suhiltzaileek parte hartu zuten. Bertan bizi ziren senar-emazteak eta semea onik atera ziren eta orain Matxindon daude bizitzen.
guztiz erreta gelditu zen Iriartea baserria.
Bertsoz bertso eta afariz afari Uxue Alberdik eta Andoni Ega単ak umore puntua jarri zioten Kattagorrin antolatu zen bertso-afariari. Kattagorriko kideek afari ederra eskaini zieten bertaratu ziren ia 90 laguni eta ondoren Larraungo Bertso Eskolako ikasleen laguntzarekin honi eta hari bertsoak jartzen aritu ziren.
Bide berdeko Mugiroko zatia prest egongo da udazkenerako Kattagorrik bazkidetza bat eskaintzen du Kattagorri elkarteak bazkide baten lekua eskaintzen du. 73 bazkide inguru dira egun elkartean eta horietako baten lekua libre gelditu da. Animatu eta egin zaitez bazkide!
Urteak dira Andoaindik Mugiroko Caballero presaraino Plazaolako trenbide izandako bidea zeharo egokituta dagoela. Irekita dago ere Irurtzungo kanpoaldetik Imotz aldera doan bide berdera. Dagoeneko 40 kilometro daude guztira irekita, Mugirokoa konpontzea ordea oso interesgarria zen bi zatiak lotzeko. Orain arte zailtasunak izan dira ordea, oso egoera txarrean dagoelako zati hori eta zailtasunak daudelako bide egokitzeko eta baita bertan dauden eroritako tunelak altxatzeko ere. Horregatik zenbait alternatibaren ondoren, trenbideko jatorrizko zati bat saihestu eta Mugiroko herri-gunetik pasako da bide berdea. Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioak 274.435 euroko inbertsioa egingo du zati horren egokitze lanetan. Aurki ekingo diote lanei. Maitena Ezkutari, Plazaola Partzuergo Turistikoko gerentea: “Dena ongi badoa udazkenerako zabalik egongo da Bide berdeko zati hori�. - 15 -
Eta zuk zein ikastetxetara Pilotakadaz pilotakada bidaliko zenuke zeure seme espetxe politikak salatuz edo alaba? Apirilaren 11n herri kontsulta egingo da Lekunberriko Udalean, Ibarberriko ikasleen erreferentzia zentroari buruz gurasoek duten iritzia ezagutzeko helburuarekin. Goizeko 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik bozkatzeko mahaia. Horretarako eskubidea izango dute, 1996ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31 artean jaiotako haurren gurasoek, horrez gain, boza eman ahal izateko beharrezko baldintza izango da Lekunberrin bertan erroldatuta egotea.
Euskal Herrian antolatutako ekimen honek kirolaren bidez "Sakabanaketaren salaketa eta euskal preso politikoen eskubideen urraketa salatzea" du helburu. Horretarako Euskal Herrian hain errotua dagoen kirola erabiliko dute parte hartzaileek. Toki bakoitzean modalitate ezberdinak izanen dira eta Nafarroan Pilota Goxua Txapelketa eginen da. Hemen eskualdeka egingo dira kanporaketak, eta jaialdi nagusia (finalak) ekainaren 29an IruĂąeko Labrit pilotalekuan izango da. Larraunen eta Araitzen hainbat kanporaketa egingo dira. Inskripzioa 5 eurokoa da eta kamiseta bat oparituko da.
erreportajetxoa >>
- 16 -
Aukera guztietako bizikleta denda eta tailerra Joan den urteko azaroko azken ostiralean inauguratu zuten Iñigo Ruiz eta Iñigo Garciak Cyclos Ireber denda. Nahiz eta Sastraka tailerreko lokal berean egon bi marka eta beraz bi proiektu guztiz ezberdinak eta independenteak direla azaldu digu Iñigo Garciak: “Bi izen komertzial ezberdin dira ez genuelako nahastu nahi, bizikletengatik ezagutzen gaituenak Cyclos Ireber bezala egin dezala eta auto kontuengatik bada jakin dezala Sastraka dela”. Krisiak krisi, inguruan arlo horretako konpetentziarik ez dagoenez, bikote honek bizikleten merkatuan aukera ona zela ikusi zuten. Gainera eurek ere
bizikletan ibiltzeko zaletasuna izanik ez zitzaien guztiz arrotza egiten gaia. Iñigo: “Sastrakako lokalean lekua bagenuela ikusirik ikusi genuen bizikleten salmentarekin eta bizikleten konponketak egiteko ez genuela inbertsio handirik egin beharrik. Madrilen ere izan ginen bizikleta azoka batean eta bertan banatzaile batzuekin harremanetan jarri ginen eta proiektu hau bideragarria zela iruditu zitzaigun eta animatu egin ginen”. Oraingoz behintzat bi markekin egiten dute lan, Olympia eta Mendiz mendirekin. Txikientzako eta helduentzako bizikletak dituzte aukeran eta errepi-
Bizikleta bat erostekotan zabiltza? Iñigok bizikleta bat erosterako orduan kontuan hartu beharreko zenbat gomendio eman dizkigu. Hemen inguruan ibiltzeko bizikleta erosi nahi duen horri zer gomendatuko zenioke? “Garestia eros dezala! [kar kar kar...]. Nire ustez bizikleta batek ezaugarri minimo batzuk izan behar ditu, askotan 100 euro aurreztu nahi izateagatik bizikleta askoz ere txarragoa erosten dute batzuek,
dean nahiz mendian ibiltzeko. Dendan bertan katalogoz edozein motatako bizikletak erosteko eskariak egin daitezke. Iñigo: “Prezio eta aukera guztietako bizikletak ditugu, txikienentzako 150 euro inguruko bizikletetatik hasi eta 12.000 eurora artekoak. Materiala eta bizikletan ibiltzeko ekipoak ere saltzen ditugu eta tailerrean bertan bizikletak konpontzeko txoko bat ere egokitu dugu”. Beraz, denda ez ezik, bizikleta konponketak ere egiten dituzte. Azaldu digutenaren arabera, bi markak oso kalitate onekoak dira, Olympia marka italiarra da eta Mendiz mendi berriz Gasteizen sortutakoa. Bizikleta erosterako orduan alde handiena bizikleten koadroan egoten da, gainontzeko konponente gehienak antzekoak izaten dira marka batean nahiz besten. “Mendiz mendi markako bizikletak oso kalitate onekoak dira eta oso prezio konpetitiboak dituzte gainera, Olympia markakoak berriz kalitatea ere ikaragarria da baina horrez gain marka bera ere ordaintzen da eta horregatik ez dira horren ekonomikoak”. Denda ireki eta gutxira saldu zuten lehen bizikleta Cyclos Ireberren, Olympia markakoa izan zen eta bezeroak Asturiasetik egin zuen eskaera. “Egia da bizikleta garestiak gehiago saldu ditugula oraingoz merkeak baino, esaterako Olympia marka batzuentzat ez da oso ezaguna baina hori erostera datorrenak badaki zer nahi duen eta 4.000 eurotik gorako zenbait bizikleta saldu ditugu dagoeneko”. Hala ere, inguruko jendeak mendiko bizikletaren alde egiten du eta normalean 500 edo 700 euroko Mendiz mendi markako bizikletak nahiago ditu. “Mendiz mendi markare-
baina horrek gerora arazo gehiago ematen ditu. Norberak ikusi behar du seme-alabekin ibiltzeko edo inguruan ibiltzeko bizikleta batean zenbat gastatu nahi duen, baina kalitatezko bizikleta erosten badu, arazorik gabe asko iraungo dion bizikleta izango da. Adibidez, Mendiz mendi markakoak oso osagai onekin egindakoak dira eta 530 eurotik gora bizikleta majo bat eros dezakezu”.
kin beranduago hasi gara lanean baina oso ongi dago eta gainera ekonomikoagoa izanik bezeroei deskontuak egiteko tarte handiago izaten dugu”. Pixkanaka enpresa berria ezagutzera ematen dabiltza eta horretarako publizitatean ere buru belarri. Horretarako, Azkoiengo mendi bizikleta talde baten babesle bilakatu dira, Quipplan Ireber Jofemar izena du taldeak. “Lekunberrin bizi den Iñigo Garaioaren bidez ezagutu genuen taldea, berak urteak daramatza mendi bizikleta lasterketetan
parte hartzen eta azken bi urteotan talde horretako kide da. Orain euren babesle bilakatu gara eta interesgarria da guretzat ia astebururo lasterketak izaten baitituzte hainbat tokitan eta gure izenarekin eta guk ekarritako bizikletekin aritzea publizitatea ezin hobea da”. Aurten gainera taldearen denboraldiko aurkezpena Lekunberrin egin zuten. Horrez gain, aurki Cyclos Ireber markako jantziak ere salgai izanen dira. Dendara ez ezik tailerrera ere hasia da inguruko jendea joaten, haurren zein helduen bizikletak konpontzera, gurpilak aldatzera... “Dena ongi joaten bada eta merezi badu gustatuko litzaiguke herrian bertan denda irekitzea. Bere garaian Sastrakarekin bezeroak erakartzen asmatu genuen eta hor dago gakoa eta ea honek ere aurrera egiten duen”.
Quipplan Ireber Joferman mountain bike taldeko babeslea da Cyclos Ireber. Arg: Cyclos Ireber.
- 17 -
E lost alde Kor r ikalar i Talde a
Noiz sortu zen? 2007. urteko udaran sortutako taldea da. Lehendik bazen “Larraun� izeneko talde bat, inguruko korrikalariak biltzen zituena. Talde hau pixkanaka murrizten joan zen eta 2007. urte inguruan, zaletasun honekin bat egiten zuen jende berria inguratu zen talde honetara eta aire berriari izen berria jartzea bururatu zitzaigun. Larraun eta Lekunberri aldeko eta Araitz eta Beteluko korrikalariz osatuta egonik eta bi haran hauek Elosta mendiak elkartzen dituenez, Elostalde izena aukeratu.
- 18 -
Zer moduz zabiltzate? Oso gustura. Badirudi azken aldi honetan lasterkarako zaletasuna handitzen ari dela eta gero eta korrikalari gehiago hurbiltzen
da gurera. Halere, momentu honetan neskarik ez dago gure taldean eta aukera hau, inguruko neskak animatzeko aprobetxatu nahi dugu. Zein da taldearen helburua? Talde honen helburua, lasterrerako zaletasuna daukan edozeinentzat bilgune izatea da. Gu talde txikia gara eta helburuak ere nahiko txikiak ditugu. Ez gaude federatuta, bakoitza bere modura eta ahal duenean entrenatzen da eta gero, hainbat lasterketatan elkartzen gara. Batzuek mendi lasterketak dituzte gogoko, beste batzuek errepidekoak edo krosak baina herri lasterketak dira guretzat gustukoak. Zenbat kide zarete? Momentu honetan 14 korrikalari gaude, eta laster beste bi gehiago.
Zein da taldekide izateko bete beharreko baldintza? Horretan ez gara oso zorrotzak. Elostalden sartzeko ez da kuotarik ordaintzen. Gure helburua lasterka aritzea denez, baldintza bakarra urtean zehar lasterketa kopuru bat egitea da, bereziki gure eskualdekoak eta ingurukoak. Eta zer kontra (zailtasunak) Gure zailtasunak, beste hainbat kirol talderenak bezala, ekonomikoak dira. Arropak, zapatilak, lasterketetarako joan-etorriak, izen emateak, esfortzu probak,... badakizue, azkenerako gastuak igo egiten dira toki guztietan bezala eta krisi garai hau gainditzen dugunean, eskertuko genuke berriz ere, Kirol Mankomunitatearen aldetik laguntza pixka bat iritsiko balitz kirol talde guztietara.
kULTURa Sei egunez Parisen
Mozorrotu eta kalera
Joan den alean aurreratu genizuen bezala martxoan zehar ekitaldi ezberdinak egin dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan. Aurten 35 emakumek Pariserako bidaia egin zuten eta bertan 6 egunez hiria ongi baino hobeki ezagutzeko beta izan zuten: bertako kafetegiak, Eiffel dorrea... Bestalde, urtero bezala pintxo dastaketa ere egin zuten Kattagorri elkartean. B a ko i - t za k bere errezeta sekretuarekin egindako platerak eraman zituen. Koadrila ederra bildu zen Gaintzan. Arg: Unai Barberia
Dagoeneko amaitu dira inauteriak eskualdean. Aldaztarrak hilaren lehenean Martixa elkartean elkartu ziren gosari eder batekin giroan sartzeko, ondoren egunean zehar jan eta edanean etxez etxe ibili ziren herrian barna eta iluntzean DJ Roberrekin dantzaldia izan zuten goizaldera arte. Ondoren gaintzatarrek eman zioten itxiera inauteriei. Hauek ere goizean puska biltzan ibili ziren eta gauen afaldu ondoan DJ - 19 Txokorekin gaupasa egin zuten.
elkARRIZketa: “Tokikomeko kide izateak babesa eta indarra ematen digu” Urko Aristi
Tokiko hedabideen bateraguneak Urko Aristi izendatu berri du lehendakari eta Mikel Irizarren postua ordezkatuko du datozen urteetan. Espero al zenuen lehendakari izendatuko zintuztela? Ezustekoan harrapatu ninduen eskaintzak. Tokikomeko kide diren elkarteetan txikiena da Mailope, eta handiren baten esku geratuko zela uste nuen. Baina hain zuzen ere txikien papera eta garrantzia aldarrikatzeko modua izan omen da ni hautatzearena. Bestetik, Tokikomen askotan aldarrikatzen dugu bi solairuko etxea dela euskal komunikabideena, non beheko solairuan tokiko komunikabideak gauden, eta goikoan aldiz nazionalak direnak. Lanbidearengatik goikoan aritu, baina txikiak ere ederki ezagutzen ditudanez, bi solairuen arteko igogailu lana egiteko aproposa naizelakoan aukeratu naute.
- 20 -
Goian, Mikel Irizar eta Urko Aristi lehendakaritza aldaketaren ondoren. Behean, batzarrea. Arg: Tokikom
Zein dira dituzun eginbeharrak? Tokikomek badu zuzendari bat, eguneroko lan eta egin beharrak kudeatzeaz arduratzen dena, eta administrazio kontseilu bat, erabaki estrategikoak direnak adosteko sortutakoa. Horiek denak gidatu, batetik, eta bestetik bozeramaile lana bete. Erakundeekin bildu, eta haiei Tokikomen iritzia, asmoa eta eskakizunak helarazi. Gure kide diren elkarte guztiei aurpegia jarri, eta guztion arteko sendotasuna ikustarazi. Zein da momentu honetan Tokikomek dituen erronkak? Tokiko komunikabideok sektorean dugun benetako pisua neurtu, eta hori ikustarazi. Kontuan hartu behar da gureak norbera berean ari diren komunikabideak direla, eta bakarka hartuta, txiki dira, baina bere osotasunean hartuz ia 300 langile mugiarazten dituen enpresa batez ari gara. Baina batez ere bada zerbitzua, ezin ahaztuko baitugu gehienak euskara elkarteen magalean sortutakoak garela, eta horregatik informazioa zabaltzeaz gain, euskararen normalizazioan ekitea ere bada gure eginkizuna. Norbera bere
tokian aritzeak, badu bere egutera eta bere laiotza: batetik hartzaileek gertukotzat hartzen gaituzte, eta hori da gure handitasuna, baina sakabanaketa ere badakar horrek, eta horrek hainbat ahulezi sortzen ditu. Komunikabideek oro har bizi duten krisiak ere gurean badu eraginik. Eta zailtasun horiek guztiak gainditzeko, “ahulezi metaketa”ren aldeko apustua egin dugu. Sinergia berriak sortu. Norbera bere herrian bai, baina eskualdekako dinamikak abian jarri, hainbat agerkari digitaletan gauzatu direnak jada. Bost badira abian jarritakoan, eta zerrenda horri aurki fruitu berriak gehituko zaizkio.
“Erabakitze guneetan ordezkatuta egoteko modu bakarra da” Zein onura ditu gurea bezalako aldizkari batentzat Tokikom bezalako elkarte baten barruan egoteak? Itsaso erraldoian norbera bakarka bere txalupatxoan aritu edo denak elkarrekin, norabide berean, aldea nabarmena da. Tokikomeko kide izateak, batetik, babesa ematen digu, eta bestetik indarra. Indar morala eta erreala. Albokoengandik ikasi dezakegu, eta batez ere, ondokoa lagundu eta harek gu lagundu ahal gaitu. Eta era berean erabakitze guneetan ordezkatuta egoteko modu bakarra ere bada. Mikel Irizarrek gomendio berezirik eman dizu? Gomendioa baino indarra eman dit presidente ohiak. Bi urtez harekin izan naiz administrazio kontseiluan Nafarroako ordezkari gisa, eta Irizar ezagutzen duenak badaki zein sinistuta dagoen. Berak zabaldutako bidetik jarraitzea da orain gure asmoa.
ZIENTZIA
PSIKOLOGIA
HEZKUNTZA
GIZARTEA
LauBURU
>> Maite Mariñelarena
Emozioak
Udaberriko lehenengo egunak igaro ditugunez gure odoleko jarioa aztoratzen hasia dela sentitu beharko genuke, esaera zaharrak halaxe dio behintzat. Gaurko gaia honetan zentratu nahiko nuke: emozioen kontzientzia izatea, berdin da udaberrian edo neguan aurkitzen garen, loreak edo elurra inguruan ikusten ditugun edo ez,.. Autore batzuek dioten bezala, gure gizarte eta kulturan oinarrizko emozio eta emozio konplexuak bereiz ditzakegu; atseginak (positiboak) eta ezatseginak (negatiboak). Atseginak diren horien artean poza, interesa eta harridura ditugu. Eta negatiboen artean sumina, beldurra eta tristura. * Nik hauxe bera ardatz bezala hartzen baldin badut tristura sentitzen dudan unean sentitzen ari naizena modu negatiboan epaitzeko arriskua izango dut. Nik argi ez dudana da zergatik ez dugun mendebaldekoek beste kulturetan duten ikuspegitik ikasi. Hau da, batzuetan triste gaudenean gure lehengo kognizioa (pentsamendua) baita erantzun motorikoa da egoera horretatik lehenbailehen ateratzea. Gauden lekutik irten, gauza positiboetan pentsatu,… eta nire buruari askotan galdetu diot sentitzen ditugun emozio horiek zerbaitengatik eta zerbaitetarako balioko dutela. Beraz, zergatik ez diegu behar duten denbora eskaintzen? Ez al da izaki eta gizaki bezala dugun gaitasunik preziatuena? Beste herrialde batzuen kulturan ez dute positiborik eta negatiborik erabiltzen emoziak “etiketatzerako” orduan. Guztiak emozioak dira eta guztietatik ikasi daitezke. Baina prozesu hau sakonagoa da eta batzuetan baita mingarriagoa ere. Ez dakiguna da ondoren guk geure buruarekiko dugun barne ezagutza lantzen dugula eta gure balore, sinesmen, nortasun eta “genetikoki” jaso izan ditugun erantzun eta interpretazio maila ezberdinak ulertzeko gaitasun gehiago izango ditugula. Baina prest al gaude lanketa sakon hori egiteko?
Tristura dugun momentu horretan sufrimendu bat dagoela esan genezake, baita min fisiko bat ere ekar dezake eta berehala konponbidera goaz: zer egin/hartu min fisikoa kentzeko, ekintzaren bat egin tristura hori desagertarazteko, etab. Modu honetan inoiz ez genuke jakinen zertarako eta zergatik gauden triste, nondik datorren tristura hori, zerk eraman gaituen emozio horretara. Noski konponbideak bilatu behar ditugula baina kon- ponbidea ez dezala izan tristurari aurre egitea baizik eta tristura “eskuekin hartu”, sentitu, bizi, egoeraz jabetu eta behar ez duguna kanporatu. Eta jarraian konponbideek atea joko dute. Beldurrekin prozesua berdina izan beharko litzateke. Jendearen aurrean hitz egitearen beldur garenean egoera hori ekiditea izango litzateke konponbiderik errazena. Modu honetan ez diogu beldurrari irtenbide bat bilatzen baizik eta estaltzen dugu. Emozioei “aurre egiten” diegunean batzuetan emozioen intentsitate maila areagotzen da eta gero eta zailagoa suertatzen zaigu emozio horiek baretzea bakarkako lanketa emozional hori erabat baztertuz. Udaberriarekin hasi naiz eta loreekin bukatu nahiko nuke. Emozioen kontzientzia lortu ahal izateko loreak ere badaude eta ditugun emozio ezkutuak ateratzeko ere lagungarriak izaten dira: Bach loreak, Australiako loreak, Californiako loreak,… Baina loreak soilik larreetan edota zelaietan ikusi nahi baldin badituzue suertatzen zaizuen edo behar duzuen momentuan introspekzio emozionala praktikan jartzea eta zuen emozio eta gorputzarekin kontaktuan egotea gomendatzen dizuet. *(Iturria: Aritzeta, Pizarro eta Soroa (2008: 26), Campos, Barret, Lamb, Goldsmith eta Stenbergen lanetik hartuta ,1983)
- 21 -
ERREPORTAJEA >>
- 22 -
Erregionaletik preferentera Beti Kozkorreko erregionaletako taldean aldaketak izan dira azken denboraldi honetan. Urte askoan lehenengo mailako erregionalen kategorian jokatzen ibili ondoren aurten euren jokoa hobetu eta pauso bat gehiago emateko prest daude.
Jose Mari Aierdirekin eta IĂąaki Ganuzarekin izan gara, Beti Kozkor Klubeko lehendakaria da bata eta jarraitzailea bigarrena. Bikote honek azaldu digunaren arabera, badira bi urte klubaren antolaketari eta etorkizunari buruz hausnartzen hasi zirela. Klubak gaur egun, mutilen areto futbol taldea, alebinen taldea, infantilen taldea, neska eta mutilen talde bana, jubenil taldea eta azkenik erregionalen taldea hartzen ditu bere gain. Guztira 114 gazte daude momentu honetan talde ezberdin horietan banatuta. Klubaren helburua gazte horiei guzti ahalik eta aukera zabalena eskaintzea da, horretarako besteak beste Osasuna
Fundazioarekin Lekunberriko Udalak hitzarmen bat du sinatuta zeinaren bitartez gaztetxoenek futbolaren mundua txikitatik ezagutzeko aukera duten, eta noski gustatuz gero futbolean jokatzen jarraitzeko. Urtero maila guztietako taldeak osatzea ezinezkoa zenez bere garaian eremua zabaltzeko erabakia hartu zuen klubak eta horrela gure eskualdeko kirolariez gain Irurtzun, Basaburua, Imotz eta Ultzama aldetik ere futbolean jokatu nahi zuten gazteak etortzen hasi ziren. Jose Mari: “Beheko mailetako taldeetan Larraun eta Lekunberriko futbolariak dira gehiengoa, baina gora egin ahala kopuru hori murriztu egiten da eta gehiago dira
kanpotik datozenak bertakoak baino. Adibidez alebinen taldean %86 Larraun eta Lekunberrikoak dira, %7 Araitz eta Betelutik datorrena eta %7 gainontzeko herrietatik etorritakoak. Aldiz, Erregionalen taldean aurten %60 Iruñekoak dira, %30 Irurtzun eta ingurutik etorritakoak eta %10 Lekunberrikoak”. Gauzak horrela, aurten egindako aldaketaren helburua jokalari gehiagoren beharra asetzeaz gainera klubeko taldeek duten kalitatea hobetzea izan da. Iñaki: “Alde batetik iaz adibidez kadeteen taldea osatzea ezinekoa izan zen jokalariak falta zirelako eta behin urte pare batez kirol bat utziz gero oso zaila da berriz ere bueltatzea eta maila mantentzeaz gainera hobetzea. Horretarako Osasuna Fundazioko teknikoekin bost eta hamar urte bitarteko haurrak talde horrekin harremana izateko hitzarmena dugu eta bestetik bigarren hitzarmen bat ere badugu Realarekin batez ere benjaminek eta alebinek urtean zehar Zubietan Gipuzkoako jokalariekin zenbait partidu jokatzeko. Horrela pentsatzen dugu gaztetxoak motibatzeko eta oraindik animatu ez direnak erakartzeko modu egokia dela”. Bestalde, erregionalen taldeari bultzada emateko nahia egon bazegoen arren, entrenatzaile aldaketarekin batera etorri da pausoa. Orain arte talde horretako entrenatzaile zen Alvaro Etxarrik bere kargua aldatzeko gogoa azaldu zion Klubeko zuzendaritzari eta horrela entrenatzaile izatetik klubeko koordinatzaile izatera pasa da aurten, Jose Mari: “Koordinatzaile gisa beheko taldeetako entrenatzaileei laguntza eskainiko die Alvarok, entrenamendu planak eginez eta euren lana gidatuz. Nolabait alde teknikoaz arduratuko da”. Hala eta guztiz ere, aldaketarik handiena erregionalen taldean izan da. Alvaroren ordez Latasako Rodrigo Barrena izendatu dute entrenatzaile eta berarekin batera Iruñeko zenbait jokalari etorri dira. Jose Mari: “Jokalari horien etorrerarekin taldearen kalitatean eta maila hobekuntza nabarmena izan da eta ongi bidean hurrengo urtean preferentean izango gara. Baina horrek ere bere alde negatiboa izan du, izan ere, kanpoko jendea etortzearekin lehiakortasun handiagoa dago taldekideen artean eta zailagoa da hemengo jokalarientzat. Badira jarraitzaileak kexatu egin direnak ez dutelako taldeko asko ezagutzen, baina kontuan hartu behar da neurri hau epe erdiko zerbait
Altsasuko taldearen kontra Lekunberriko futbol zelaian jokatutako partidua. Arg: Miguel Angel Laplana
dela. Beheko mailetatik jokalari onak iristen doazen heinean pixkanaka besteak uzten joango dira”. Behetik indartsu gorantz doazen horientzat egunen etorkizun hurbilean preferentean jokatzea ere motibazio handiagoa dela uste du Klubak. Iñaki:
gehiago jokatzeko. Gure helburua jokatu nahi duen guztiak egiteko aukera izatea da. Behin Preferenteko postua segurtatuta dugula ikusten dugunean eta eskaera egonez gero posible izango litzateke ere erregionaleko beste talde bat sortzea, preferentekoaz gainera”.
“Taldearen kalitatea eta maila nabarmen hobetu da” “Lehen entrenatzera joate hutsagatik zure postua segurtatuta zenuen orain berriz jende gehiago egotearekin esfortzu handiagoa eskatzen da minutu
Seitik bi partidu irabaziz gero preferentera igoko da taldea. Arg: Miguel Angel Laplana
- 23 -
Rodrigo Barrena
“Aurki igoera ospatzen egongo gara” Rodrigo Barrena da Beti Kozkorreko Erregional mailako taldeko entrenatzaile berria, Latasako mutil honek gertu ikusten du taldearen igoera. Nolatan animatu zinen entrenatzaile lanetan hastera? Nik Iruñeko talde bat entrenatzeko asmoa neukan, baina hemengoek horren berri izan zutenean deitu egin ninduten hona etortzeko animatuz. Nik Lekunberrin egiten dut lan eta ongi etortzen zait lanetik atera ondoren entrenatzera gelditzea eta horrela animatu nintzen. Iruñetik jokalariak ekartzeko ideia ere zurea izan zen... Bai, Jokalari hauek Iruñeko Ademar taldekoak ziren, Maristen ikastetxeko taldea zen eta ni zenbait urtez aritu nintzen beraiekin jolasten baina ondoren taldea desegin egin zen eta horregatik zenbait jokalari ekartzeko ideia aurkeztu nien. - 24 Nolako izan zen hasiera? Maiatzean hiru astez eurekin nahastuta entrenatzera etorri ginen eta hemen zeuden jokalarien artean eta Iruñetik zetozenen artean sailkapen bat egin genuen. Kalean askok esan dute guk jendea taldetik bota egin dugula, baina ez da hala izan. Aurre-denboraldia 26 jokalarirekin hasi genuen eta kopuru handia zenez batzuei futbol salan ibiltzeko fitxa egin zitzaien hartara jokatzen ez zuten egunetan geldirik egon ez zitezen. Horrela 26rekin hasi ginen eta denboraldia hasi aurretik lau lagunek alde egin zuten, euren iritziz ez zutelako euren buruentzako lekurik ikusten
taldearen barruan. Nik guztiekin hitz egin nuen eta azaldu nien denboraldia oso luzea izango zela eta denontzako lekua zegoela, nahiz eta ordura arte bezainbeste ezingo zuten jokatu. Nabaritzen al da batzuen eta besteen arteko maila ezberdintasuna? Ez uste asko nabaritzen denik. Nik argi utzi nien denei jokalariak aukeratzerako orduan ez nuen jaioterria begiratuko, berdin zitzaidala partidu batea Iruñeko seik eta taldeko bostek jokatzen bazuten edo alderantziz. Nik eskatu nien astean zehar gogor entrena zezatela eta astean egindako lanaren arabera jokatuko zutela gehiago edo gutxiago. Azkenean nik uste hemengoak ere eurek hasieran uste zutena baino gehiago ari direla jokatzen. Eta orain zer moduzko giroa dago jokalarien artean? Nik uste oso giro polita daukagula. Hasieran horren ikara genuen eta oso ongi joan da dena, hemengoek asko lagundu dute kanpotarrak bertakotzen eta baita Iruñekoak hona egokitzen ere asko saiatu dira. Afariak egin dituzte bai Iruñan eta baita hemen ere, partiduen aurretik kaferen bat hartzeko gelditzen dira,
taldeko whatspp-a ere badugu eta oso ongi. Nik uste orain arte ikusi ditudan aldagelekin alderatuta giro sanoena hemen aurkitu dudala. Oraingoz erregionalean zaudete... Bai, baina espero dezagun denbora gutxirako izatea. Sei jardunaldi geratzen zaizkigu eta horietatik bi irabazi behar ditugu igotzeko. Azkeneko partiduetan zaildu egin zaigu, hirutik bi berdinketa egin baititugu, baina dena ongi badoa aurki igoera ospatzen egongo gara. Egia esan, jokalariak ez dira behin ere horrelako egoera batean egon eta azken bultzada ematea kosta egiten ari zaigu baina ziur gaude lortuko dugula.
Txus apirilak 8 Zorionak Txus Maite zaitugu,eutsi jo ta ke!! Euskal presoak etxera!!!
Egoitz Oreja apirilaren 5ean 5 urte Zorionak pottoko! Ongi pasa eta muxu haundi bat etxeko guztien partez. Aita, Ama eta Eneko.
Ainhoa Iriarte apirilak 8 Zorionak Ainhoa!, Jarraitu urte askoan irrifar horrekin. Bizipoza da zure altxorra!!! Muxu haundi bat!!
Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.
- 25 -
KIROLa Kirola eta elkartasuna aurtengo Legoako protagonistak
- 26 -
Irunberriko Oscar Primo izan zen 26. Arruizko Txikitoren omenezko Legoako txapelduna. 19 minutu eta 49 segundotan egin zuen Azpirozko Zia Etxerainoko joan etorria. Atzetik helmugaratu ziren Mikel Beunza (00:19:59) eta Roberto Carlos Trejo (00:20:09). Emakumezkoetan berriz, Cristina Loedak jantzi zuen txapela (00:22:50). Gaztetxo eta heldu, guztira 161 korrikalarik parte hartu zuten aurtengoan. Kirol Mankomunitateak, Elostalde Korrikalari Taldearekin eta Lekunberri eta Larraungo Udalen laguntzarekin urtero antolatzen duen lasterketa honetan aurten ere sari ederrak banatu zituzten, 720 euro eta trofeoak. Eskualdeko lasterkariak ere ederki ibili ziren. Ander Arraztio izan zen lehen sailkatua, iaz baino hobeki ibili zen, minutua eta 13 segundoko aldea atera zion iazko denborari. Xabier Satrustegi bigarren sartu zen eta hirugarren berriz Unai Sabino.
Eskualdeko lasterkarien denborak: Izen-abizenak Ander Arraztio Saralegi Xabier Satrustegi Garzia Unai Sabino Santin Mikel Ijurko Saralegi Iñaki Malkorra Araolaza Iñigo Garmendia Goikoetxea Angel Soroa Onsalo Iñaki Alvarez del Rio Eduardo Vazquez Nuñez Xabier Zubillaga Balda Ruben Gonzalez Ochotorena Imanol Jaka Navarro Ivan Gonzalez Ochotorena Aitor Irastortza Arrizuerieta Olatz Gonzalez Glaria Asier Eleta Lopez Imanol Estanga Arrizubieta Kiko Eskamendi Iriarte Mikel Hernandorena Iraizoz Martin Martinikorena Mikel Otamendi Ezkurdia Aitor Merino Razkin Arantza Mauleon Pena Xabier Igoa Juan Miguel Zubillaga Goikoetxea Ainhoa Leo Etxarri Iñaki Satrustegi Gorostegi
Urtero bezala helmugatik gertu zenbait spring ikusi genituen.
Herria Betelu Betelu Lekunberri Lekunberri Larraun Betelu Lekunberri Betelu Lekunberri Lekunberri Lekunberri Larraun Lekunberri Azpirotz Lekunberri Lekunberri Betelu Betelu Lekunberri Lekunberri Betelu Lekunberri Larraun Aldatz Betelu Lekunberri Lekunberri
Denbora 00:20:33 00:20:40 00:21:29 00:22:19 00:22:54 00:23:52 00:24:04 00:24:27 00:24:36 00:24:42 00:24:55 00:24:59 00:25:15 00:25:19 00:25:22 00:25:27 00:26:14 00:26:50 00:26:56 00:27:10 00:27:46 00:28:39 00:29:18 00:29:29 00:30:22 00:31:21 00:36:42
Talo solidarioak
Egun eguzkitsua eta polita izan zen bai korrikalarientzat eta baita animatzaileentzat ere. Gainera, bertara hurbildu zirenek taloak dastatzeko aukera izan zuten. Baraibarko azokako antolatzaileak San Filippo gaixotasuna duen Oier izeneko tolosar bat laguntzeko taloak saltzen aritu ziren. Zazpi urteko mutiko honen gorputzak ez du entzima bat sortzen eta ondorioz bere gorputzeko zelulek ez dituzte toxinak eta hondakinak desegin eta botatzen. Horiek gorputzean pilatuz organoak pixkanaka desegin egiten dira. Hala ere, antza dagoeneko Estatu Batuetan botika bat sortu dute gaixotasun honi aurre egiteko eta animaliekin egindako frogen emaitzak oso positiboak direla diote adituek. Botika hori eskuratzeak duen kostua ordea oso handia da Oierren familiarentzat horregatik laguntza eskatu dute. “Sanfilipo Stop” Fundazioak Euskal Herrian gaixotasun hau daukaten haurrentzat entsegu kliniko bat egiteko aukera baitauka. Arribeko Ainhoa Iriarte mutiko honen irakaslea da eta gertutik ezagutzen du kasua: “Hiru milioi euro behar dira. Baina abendutik orain arte, 700 mila euro lortu dira. Ekintza desberdinak egiten ari gara zonaldean”. Diru ekarpen bat egiteko helburuarekin bururatu zitzaien Baraibarko Azokako antolatzaileei Legoaren egun berean taloak saltzea eta emaitza onak izan zituen salmentak. Ainhoa: “110 talo saldu ziren eta irinik eta hirugiarrerik gabe geratu ginen. Espero baino hobeki joan zen, 334 euro gordinean eta 200 euro garbi atera ziren. 200 euro horiez gain taldeak beste 800 euro jartzeko konpromisoa hartu du. Bejondeiela!!!! Benetan eskertzekoa da haiek azaldu duten borondatea eta eskuzabaltasuna. Bide batez ere eskertu nahi nuke, telefono zaharrak biltzeko kanpainan eta diru ekarpenak eginez parte hartzen ari zareten guztioi”. Gure eskualdean, besteak beste mugikor zaharrak biltzen dabiltza, Araitzen, eskolan eta denda eta taberna ezberdinetan eta Lekunberrin, Mitxausenean kutxa bat jarri dute bertan etxean dituzuen mugikor zaharrak biltzeko. Bestalde diru ekarpen bat egin nahi izanez gero honako kontu hauetan egin dezakezu: KUTXABANK: 2095 0028 80 9113398718 LA CAIXA: 2100 5839 75 0200141215
- 27 -
LURRAK EMANA inguruko zizak
> Julio Calonge
Argazkigintza mikologikoa landuz Julio Calonge mikologoaren artikulu honekin amaiera emango diogu oraingoz aldizkariko atal honi. Azken bi urte hauetan kolaboratzaile fina izan dugu Julio eta ziur aurrerantzean ere bere berri izango dugula.
- 28 -
Ia bi urte pasa dira Mailopen kolaboratzaile bezala parte hartzen hasi nintzela. Gai mikologikoei buruz informatu zaituztet. Ziza eta onddoak ezjakintasunarekin jateak sor ditzakeen intoxikazioak eta sustoak ekiditeko konpromisoarekin, onddoen munduarekiko eta bere inguruko naturarekiko errespetua eta maitasuna sustatzen ere saiatu naiz. Hizkera arruntean azalduz hainbat eta hainbat alderdi eta bitxikeria, askotan liburu dendetako edizioetan zailak izanik halakorik aurkitzen, bertan maila zientifikoagoan deskribatzen baitituzte espezieak. Halako liburuak, nik neuk bilduma zabala dut, oso beharrezkoak direla uste dut kontsultak egiteko eta aztertzeko, baina bestalde, kontziente ere banaiz onddoak eta zizak biltzeko zale guztiek ez daudela bana
Garaikoetxea gibelurdinari argazkia ateratzen.
bana onddo edo zizak aztertzeko prest eta gutxiago oraindik nik egin dudan moduan, 20 urte luzez. Guzti horrengatik, ahalik eta hobekien informatzen saiatu naiz gure inguruan toxikoenak diren espezie arrunt guztiei buruz eta baita jangarri onenei buruz ere. Bi urte hauetan, gure inguruan ez da intoxikazio larririk gertatu, nik behintzat ez dut horren berririk izan, hala ere zenbait espezie toxiko detektatu eta baztertu izan ditut etxean jaso ditudan kontsultetan. Esan beharra daukat gustu handiz jarraituko dudala hemendik aurrera ere mendian j a s o ta ko a re k i n zalantzak dituen edonori. Orain etapa berri bati ekingo diot, irudi mikologikoak hartzeari eta horretarako zuen elkarlana eskatzen dizuet. Zuen mendi-irteeretan aurki ditzakezuen espezie mikologiko deigarrienei argazkia atera iezaiozue. Gaur egun arte Juan Antonio Garaikoetxea lagunaren, argazkilari lekunberriarraren, laguntza izan dut. Nire artikulu batzuetako irudiak talentu handia duen argazkilari honek jasotakoak izan dira. Esaterako, kilo terdiko Boletus Satanas bat etzanda eta bestea zutik zegoela ageri zen argazkian, egiaz bakarra zegoen, bestea Garaikoetxeak egindako miraria zen. Gainontzeko argazkiak nire bildumakoak ziren, batzuk biok elkarrekin ateratakoak eta beste gutxi batzuk handik eta hemendik lortutakoak. Gure inguruko zizen kontsulta gidaliburu bat editatzeko asmoa dudanez, zuen laguntza eskatzen dizuet, bidal iezaizkidazuen zuek ateratako irudiak edo jarri nirekin harremanetan honako e-postaren bidez: julio.calonge@hotmail.com
HAIZEAK ERAMANA
atzerritik iritsitako kontuak > Pablo Ayestaran
“Edinburgora iritsi eta laugarren egunerako errugbi talde batean nengoen jolasten” Pablo Ayestaran lekunberriarra abuztuaz geroztik Eskozian da, Edinburgon. Ingelesa ikastera eta errugbian jolastera joan da bertara, baina noski bertan bizitzeko lana ere aurkitu behar izan du. Zein da zure egunerokoa bertan? Nahiko aspergarria, egia esan. Astean zehar, goizeko 7etan esnatzen naiz lanean 9etan hasteko. Arratsaldez, pare bat egunez entrenatzera, bi gimnasiora eta egun batez ingeleseko klase partikularrera joaten naiz. Larunbatetan partidua izaten dut eta zorte pixka batekin juerga. Igandeak berriz deskantsatu eta ingeleseko etxerako lanak egiteko aprobetxatzen ditut.
Noiztik zaude Eskozian eta zertan zabiltza? Abuztuaren 15ean iritsi nintzen Edinburgora, eta ostatu xume batean pasa nuen lehen gaua. Aitortu beharra daukat, errugbian Edinburgon lau egun besterik ez neramatzanean hasi nintzela. Pisua aurkitu ondoren, lan bila hasi besterik ez nuen egin behar, udarako dirua azkar asko bukatzen baita. Nahiz eta badirudien lan eskaintza zabala dagoela, ez da hain erraza kontua. Nik, egia esan, zorte ikaragarria izan nuen, izan ere Klubeko diruzainak lanpostua eskaini zidan. Kontabilitate konpainia bat da, eta nire eginkizuna gauzak eskaneatu eta fotokopiatzea da, artxibatzeko. Aste bateko proba egin ondoren, nirekin pozik zeudela eta, hantxe nabil oraindik lanean. Zenbat denborarako joan zara? Egia esan, etorri nintzenean ez nengoen batere ziur, Gabonak arte egon, udara arte…azkenean, errugbi denboraldia bukatu arte egonen naiz. Zergatik aukeratu zenuen Eskozia? Ingelera ikastea eta errugbian aritzea nituen helburu. Zelanda Berria urruti samar dagoenez (aitaren errua), Erresuma Batua zen aukera egokiena. Londres eta Edinburgo artean neukan duda, eta azkenean txikiagoa delako eta hobeto moldatuko nintzelakoan, Eskoziara.
Nolakoa da bertako gizartea? Aldez aurretik pentsatzen nuena baino irekiagoa, hasieran beti eguraldiaz hitz egiten didate, ea zein desberdina den Eskozia eta nire herriko eguraldia (ez dira Lekunberrin askotan egon, noski). Hitz egiteko modu itxia dute, eta hilabete pare bat behar dira ongi ulertzeko, hala ere, noizean behin asko ulertzen ez zaion norbaitekin topo egiten dut, kasu horretan beti irribarre bat eta “excuse me?”. Hor dago gakoa. Zer da gehien harritu zaituena? Politikan asko sartu gabe, gehien harritu nauen gauzetako bat Ingalaterrako jendeari eta herrialdeari zer nolako gorrotoa dioten. Anekdotarik? Behin gimnasioan nengoela (hau jada 3 hilabete neramatzanean gertatu zen), agure bat gerturatu zitzaidan aldageletan zerbait esatera. Hiru aldiz errepikatu zidan arren, oraindik zer esan nahi ote zidan galdetzen diot neure buruari. Harrigarria da dena menperatzen duzula pentsatzen duzun arren, oraindik pertsona batzuk ez ulertzea. Bere garaian aitari kontatu nion eta oraindik barrez lehertu egiten da nire kontu. Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bidali nahi badiozu, aprobetxatu! Mila esker familia guztiari internet bidez kontaktuan gaudelako, aitari bereziki, berarekin izaten baitut kontaktu gehien. Eskerrak eman ere nire arreba nagusiari bisitan etorri zitzaidalako, eta horrek bateria guztiak topera jartzen dituelako. Besterik gabe, laster ikusiko garelakoan, agur bero bat.
- 29 -
ekinarenEKINEZ >> Lacturaleko abeltzainak “Kontsumitzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu”
Sari asko irabazi ditu Lacturale esne markak, baina dudarik gabe bere ibilbidean izan duen saririk onena kontsumitzaileena izan da. Hori ederki dakite Santos Iriartek (Baraibar), Unai Perezek (Gorriti), Javier Legarrak (Iribas) eta Manuel Mari Argañak (Albiasu), eta Lacturale esnea kontsumitzera animatu gaituzte. Zergatik sortu zenuten Lacturale? Manuel Mari: Lacturale Nafarroako 18 granjek osatzen dugu. Proiektu honen alde egin genuen hasieratik, gehien gustatzen zaiguna egiten jarraitzeko, honekin abeltzainak izaten jarraitzeko, baina gure filosofia oinarrian izanda. Gure helburu nagusia kontsumitzaileari ziurtatutako kalitatea duen prouduktu bat eskaintzea da, modu sostengarrian, animaliaren ongizatea zainduz eta gizarte eta kirol arloarekin konpromisoa - 30 - izanez. Horregatik, Produkzio Integratuko esnearen alde egiten dugu. Esnearen kasuan nola segurtatzen da hori? Manuel Mari: Lacturaleko produktu guztietan ikusgai dagoen produkzio integratuko ziurtagiriaren logotipoaren bidez. INTIAk (Nekazaritzako Elikagaien Azpiegituren eta Teknologien Nafarroako Institutua) prozesu guztiak aztertu eta ikuskatzen ditu kalitatearen, elikagai segurtasunaren, ingurugiroarekiko errespetuaren eta animaliaren ongizateari buruzko eskakizun guztiak betetzen direla ziurtatzeko eta horrela ziurtagiria aitortzeko. Behiaren ongizaterako ze neurri hartzen dituzue? Javier: Instalazio egokiak izan behar ditugu, animaliaren ongizatea bermatzeko. Elikaduraren gaia batez ere oso garrantzitsua da, Produkzio Integratuak elikaduraren %55 gutxienez bazka naturala izatera behartzen gaitu eta Lacturalen bazka naturala %80 izaten da. Elikadura horrek esnearen nutrizio kalitatea hobetzen laguntzen du. Azken batean, “Jaten duguna gara“ eta elikagaien kalitatea eta zaporea, usaina eta kolorea bezalako propietateak, modu naturalagoan elikatutako behiekin hobeak dira.
Ongi zaindutako eta ongi elikatutako behi on bat da oinarria. Jasangarritasuna ere balore garrantzitsua da zuentzat... Unai: Bai, gure abeltzain guztiak Nafarroakoak dira eta lan egiten dugun banatzaile eta langile guztiak tokikoak izan daitezen saiatzen gara. Hortaz Lacturalek Nafarroan enplegua sortzen du eta irabaziak ere bertan inbertitzea da gure filosofia, kirol arloan nahiz kultur arloan... Zein da zuen esnearen sekretua? Manuel Mari: Guztiok arau berdinak mantentzen ditugu eta Lacturalen gauden guztion esnea oso kalitate onekoa izanik, gero enbasatu aurretik ez da ia tratamendurik behar. Esaterako esne osoa enbasatzeko berotasun tratamendua baino ez zaio ematen eta erdigaingabetuari eta gaingabetuari grasa pixka bat kendu, berotasun tratamendua eman eta kitto, besterik ez zaio egiten esneari. Javier: Geroz eta naturalago mantendu esnearen jatorrizko kalitatea, hau da geroz eta tratamendu gutxiago eman, orduan eta hobe mantenduko ditu esnearen balore nutrizionalak eta esnearen zapore naturala.
Zuen inguruko jendeak Lacturale esnea erosten duela nabaritzen duzue? Unai: Bai, nik uste hemengo jendeak gure lana eta produktuak baloratzen dituela, bai kalitatearen garrantziagatik eta baita tokikotasunagatik ere. Javier: Gure kontsumitzaileei eskerrak eman behar dizkiegu, batez ere eskualdean jendeak eta batez ere ostalariek eta dendek gure aldeko apustua egin dutelako. Orain arte esfortzu handiak egin ditugun arren lortutakoa lortzeko, hobetzen jarraitzea da gure asmoa. Lacturale barrutik ezagutzeko aukera ere eskaintzen duzue... Unai: Bai, bisita gidatuak egiten ditugu ia egunero taldeko granja batetan, Etxeberrin. Dagoeneko 60.000 lagunek bisitatu gaituzte. Bertan edonork ikusi eta ezagutu dezake nola egiten dugun lan eta Lacturale esne baso baten atzean zer dagoen. Beraz, Interesa duen edonor gonbidatuta dago gurera etortzeko. Hartu zure hitzordua: 948 600 449.
Ia egunero Lacturaleko Interpretazio Zentruan bisita gidatuak izaten dira. Arg: Lacturale
kontuTXIKIAK merkatu txikia
apirila 6
Betelu: “Gure esku dago” aurkezpen ekitaldia. 11:00tan umeentzako futbol 3x3 txapelketa. Izena emateko 10-etatik 10 t`erditara. 13:30tan aurkezpen ekitaldia. 14:00tan “Gure esku dago” herri argazkia. Goiz guztian zehar txikienentzako puzgarriak, arropa-denda, taberna eta giza katean parte hartzeko metroa izenpetzeko gunea egongo dira.
LAN ESKAINTZA
BESTERIK
- Turismo dinamizatzailea Plazaola Partzuergoaren Lekunberriko Bulegorako. Kurrikulua Plazaola Partzuergoko Lekunberriko Bulegoan Aurkeztu behar da martxoaren 28ko 12:00ak baino lehen, edo posta elektroniko bidez plazaola@plazaola.org -era bidali. Informazioa: 948 507 205.
- Kotxea konpartitu: Lekunberri - Landaben. Lan ordua: 07:30 - 15:00. Telefono zenbakia: 616 956 899. Emilio.
ADI!
11
Lekunberri: Ibarberriko erreferentzia zentroari buruzko herri kontsulta Udaletxean.
18
Lekunberri: Parrokian, Aste Santuko abesbatzaren emanaldia, 20:30etan.
26
Lekunberri: Pilotakadaz pilotakada ekimeneko Pilota Goxua Txapelketako final laurdenak.
Merkatu Txikian iragarki bat jarri nahi baduzu idatzi mailope@labrit.net-era. Publizitate eskariak bi hilabetez egongo dira jarrita, ondoren kontrako abisurik jasotzen ez badugu kendu egingo ditugu.
Autobus zerbitzuak Conda
agenda
Udaberriko ikastaroak SENDABELAR IKASTAROA: Mendi irteerak, landareen ezagutza, ukenduak... Apirilaren 25etik ekainaren 27ra arte, ostiralero, 16:00tatik 19:00tara. UMEENTZAKO PINTURA IKASTAROA Martxoaren 27 aurrera ostegunero. 6 urtetik gorakoentzako ikastaroa da eta gutxienez 10 lagun beharko dira taldea osatzeko. Eman izena martxoan zehar. Izen ematea eta informazio zabalagoa Mitxausenea Kultur Etxean (948 604 582).
Iruñetik Donostiara: - 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero. -Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:30. Egunero. -19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan. -20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero. Donostiatik Iruñera: - 8:30. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egunero). - 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero.
Mugiroarra
Lekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 07:30ean. Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.
Guardiako farmaziak Apirilaren 1etik 6ra Arribeko A. Garmendia
Apirilaren 21etik 27ra Lekunberriko M.I. Mendia
Apirilaren 7etik 13ra Lekunberriko M.A. Azpiroz
Apirilaren 28tik 30era Leitzako M.Z. Campos
Leitzaran
Leitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 15:30. Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera). Ibilgailua partekatzeko aukera haintzat hartu! http://bidekide.moveuskadi.com/
Apirilaren 14etik 20ra Leitzako O. Erviti
Telefono zenbakiak Larrialdiak.......................112
Beteluko osasun etxea........948513300
Araizko osasun etxea........948513040
Lekunberriko osasun etxea........948504208
- 32 -