Skip to main content

Mailope 209 abendua

Page 1

209. zkia. - 2013ko abendua

KULTURA: Sanmartinak ERREPORTAJETXOA: Mailope kantuan BATZARRE: Euskararen Ginkana LAN TA LAN: Futbol taldea KIROLA: Javier Arbizu KUXKUXEAN: Zorion agurrak LAUBURUA: QRa

Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

S.O.S. Mailope Hurrengo alea zure esku Sorreratik ekonomikoki aurrera ateratzeko ahaleginetan ibili bagara ere hilabete honetan Mailope zenbaki gorritan gelditu da. Zuen ekarpena behar dugu aurrera egiteko. Bazkidetzeko deitu 948 210 103ra edota idatzi mailope@labrit.net-era.


MAILOPEtxiki Bertsoa Asmatu duzue! Joan den hilabeteko erantzun zuzena ZOZOA zen! Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik. Hona hemen saridunak: - Uxue Jauregi - Atallu: kamixeta - Haizea Goikoetxea - Betelu: CDa Hurrengo alerako ere lehiaketa prestatu dugu. Aurtengo Etxepare saria irabazi duen "Gerrak ez du izenik" ipuin ilustratuaren bi ale izanen dira zozketagai. Pamielak argitaratutako liburu polit hau eskuratzeko bertso bat besterik ez duzue egin beharko. Maritxu nora zoaz doinuarekin eta Olentzerori eskainitako bertsoak izanen dira, adibidez:

Osatu zurea!

-2-

Olentzero maitea Zer moduz mendian? Gure etxera etortzean Ez ahaztu opariak

Animatu eta bidali zure bertsoa eta izen-abizenak mailope@labrit.net-era abenduaren 20a baino lehen. Zuzenean liburuen zozketan sartuko zaitugu.

Bidali erantzuna mailope@labrit.net-era abenduaren 20a baino lehen.

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437


04> Iritzia 08> Luze: Aner Ansorena 09> Zabal: Oskar Estanga

10 > 197/2006 doktrina baliogabetzea

Azaroaren 20an irten ziren Xabier Goldaraz eta Juanjo Zubieta espetxetik. Estrasburgoko Auzitegiak Parot Doktrina deiturikoa bertan behera uzteko onartutako sententziaren ondorioa izan da. Prozesu guztia azaldu digu Jaione Carrera abokatuak.

14> Batzarre

16 > Mailope Kantuan Mailope aldizkaria zenbaki gorritan dago eta hilabetero gure eskualdeko albisteak jasotzen jarraitu nahi badugu ezinbestekoa dugu denon artean zerbait egitea. Ahalegin horretan ari gara eta abenduaren 20an, 19:30ean, Lekunberriko kiroldegian Mailope Kantuan kontzertua eskainiko dugu. Animatu eta etorri!

-3-

19> Kuxkuxean: Abenduko zorion agurrak 21> Lauburua: QRa 24> Kultur elkarrizketa: Elena Irigoyen 25> Lan ta Lan: Betelu Vending futbol taldea 28> Lurrak emana: Politak baina arriskutsuak 29> Zeruak esana

30 > Goienetxea Landetxea Juan Ignacio Lizarragarekin izan gara Aldatzen. Bertan bizi da bere familiarekin batera Goienetxean eta bizitokiaren aldamenean landetxea dute. Egoera ekonomikoak okerrera egin duenetik beherakada nabaritu badute ere pozik daude.

31> Kontu txikiak

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Jaione Carrera, Goienetxea Landetxea, Juan Antonio Garaikoetxea, Unai Go単i , LAB Sindikatua, Ainhoa Lertxundi, Cederna Garalur Elkartea, Kike Eskamendi eta Julio Calonge. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.


(H)iriTZIA

-4-

Europak HKPren borroka onartzen du

SOS presoak

Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (HKP) sari hau jaso du Parlamentu Europarraren eskutik, bere meritua: auto-antolaketa eta giza eskubideen urratze sistematikoaren salaketa egitea. HKPk 2013 Europar Hiritar saria jasoko du baina ez du ahazten Europa kokatu behar dela Espainiako hipoteka-gatazkan eta legeak egin funtsezko eskubideak berma daitezen Europar Batasunean (EB). HKPk ez du lan egiten sariak lortzeko, baizik eta justizia eta giza eskubideak bermatzeko. HKPk nabarmendu nahi du kaleko pertsonen sufrimendua, eta alderdi politiko batzuen borondaterik eza funtsezko eskubideak defendatzeko garaian. Gogorarazten dizuegu HKPk proposatutako Herri Lege Ekimenak (HLE) 1.400.000 sinadura baino gehiago jaso zituela. Ekimeneko eztabaida Kongresuan burutzen zen unean, EB auzitegiak deklaratzen zuen Espainian ilegalak direla, 450.000 eta gehiago betearazpen-prozesu hipotekadunak eta nabarmendu zuen demokraziaren bahiketa, berriro, bankuko eta finantzaerakundeetako interesen aldetik. HLEk defendatzen du hipoteka-egitearen aurrean, pertsonek bere zorra kitatzeko , interesak eta kostak barne, etxebizitza hipotekatua ematea, zorra desagerraraziz, (ordainean eman atzeraeraginezkoa). HLEren proposamena da: 1. Ordainean eman atzeraeraginezkoa. 2. Kaleratzeen paralizatzea. 3. Alokairu Soziala. Ezin da izan hileko soldataren % 30 baino gehiagoko alokairua, 5 urteko denboraldi baterako. Guztiek dakizuenez bezala, PPk eta bere gehiengo osoak proposamen hau zapaldu zuela. Jada Thomas Jefferson-ek (AEBko 3. presidenteak) 1802an esan zuen: "Pentsatzen dut banku-erakundeek gure askatasunerako askoz arriskutsuagoak direla armada osoa borrokarako prest baino. Egun batean, herri amerikarrak baimentzen badu banku pribatuek bere dirua kontrola dezaketela, bankuek eta horien inguruan loratuko diren erakunde guztiek jendeari edukitze guztia kenduko die, hasteko inflazioaren bidez, gero errezesioarekin, eta azkenean seme-alabak esnatuko dira etxe eta babesik gabe, bere gurasoek konkistatu zuten lurraren gainean�. Ez ezazu utzi zure eskubideak gutxiesten, ez zaitez lotsatu bidegabekeriengatik eta banketxeek egin dituzten gehiegizko erabilerengatik. HKPra hurbil zaitez, zuri laguntzeko gaude eta zure laguntza behar dugu. AHAL DA!!

Azaroak 21, 25 egun ezer jan gabe, zelda txiki batean, bakarrik, mantakin tapatua, nekatua eta oso oso ahuldua, semeari kasu egingo diozu eta lo lo egingo duzu. Gose greba pertsona batek egin dezakeen gauzarik latzena da, lehen fasean gibelean eta muskuluetan gorderik dagoen azukrea akitzen dira, bigarrenean 15 egunetara, gorputzeko grasa kontsumitzen da, hirugarren fasean 21 egunetara gorputzeko proteinak gastatzen hasten dira izugarrizko gosea eta ahuleria izugarria izanik. Gorputzaren arabera baina 30 egunetara desnutrizioak gogor jotzen du, ezin hitz egin, ezin ibili, tarteka konortea galdu, edozein momentutan heriotza etor daiteke. Zerk behartu ditu erabaki hau hartzera? Sevilla IIko espetxean dispertsioaren barruan duela 4 urtetatik, bakarturik eta isolamentu egoeran aurkitzen dira; astean bitan zeldatik atera gabe 26 ordu egiten dituzte jarraian.Egunean 4 orduko patioa dute, 20metro karratukoa, goialdea sare batez itxia, argi naturala aspaldian ez dute jaso. Zeldatik ateratzen dituztenean detektoretik pasa behar izaten dute, eguneko txandaren arabera tentsio igotze ta giroa txartzea eraginez, askotan 72. artikulua aplikatuaz, hau da, 48 orduz zigor ziegara erabat bakartuta utzirik. Sendagileak astero pasa beharko luke, preso batzuk gaixotasun kronikoak baitituzte, baina hau ere ukaturik. Honekin gutxi ez, ta egunerokotasunean ere irain eta mehatxuak jasan behar dituzte. Egoera latza da, kartzelan egotearekin aski ez eta mendekua jasaten ari dira, gu kalean gaudenak ahal dugun guztia egin behar dugu beraiek gure elkartasuna jaso dezaten eta beraein eskariak entzunak izan daitezen lagundu, mobilizazioetan parte hartu. Txus uztegitarra, beste hamar euskaldunekin borroka latz honetan murgildurik dago. Mailopeko abenduko alea argitaratzerako gose greba bukatua izango dela espero dugu eta eskubide minimoak bermatuak; bakartzea, irainak, mehatxuak amaituak, medikuaren asteko bixita bermatua. Ez da asko eskatzen baina, honetarako beraien bizia arriskuan jartzen ari dira. Aski da, preso egotea nahikoa ez al da? Gose greba gogor honi eutsi behar izan diote, beraien duintasuna eta eskubide minimoak bermatzeko, gu kalean gaudenak ahal dugun guztia egin behar dugu laguntzeko. Eskutitzak bidali, zuzendariari eta presoei beraiei. Adi egon mobilizazioetara. Egoera oso larria baita. Gure lanarekin aterako ditugu! SOS Giza eskubideak errespetatu!!

Hipotekak Kaltetutakoen Plataforma

Araitz-Beteluko preso eta iheslarien aldeko taldea


(H)iriTZIA Ibarberri Ikastetxean euskararen erabilera sustatzen Dagoeneko lau ikasturte pasa dira, Lekunberriko Ibarberri Ikastetxe Publikoan, talde bat sortu eta euskararen erabilera sustatzeko plan bat osatu zela. Ikastetxeak argi zeukan, bai ikasleekin bai gurasoekin, euskararekiko motibazioa landu beharra zegoela eta bide horretan hasi zen lanean. Abiapuntua egoeraren diagnosia egiteko datu bilketa izan zen. Datu bilketatik ateratako ondorioekin osatu ziren euskararen erabilera sustatzeko plana eta hura gauzatzeko urratsak. Hau guztia 2010-2011. ikasturtean burutu zen. Helburu nagusia beti buruan, hainbat eta hainbat izan dira, orain arte, gauzatu diren jarduerak: irakasleek jasotako formazio saioak, ikastetxe barruan ikasleekin burututako jarduerak, gurasoekin batera antolatutako jarduerak eta herrian antolatzen diren ekitaldi ezberdinetan ere parte hartu izan du ikastetxeak. Ikasturte honetan ere bide horretan jarraitzeko asmoa dago, bereziki ahozkotasunari, hizkuntza ez- formalaren erabilerari eta ikastetxea osatzen duten estamentu guztien parte hartzeari lehentasuna emanez.

Lehentasunezko esparru horiek lantzeko aurreikusi diren ekintzak ezberdinak dira, eta batzuk ikastetxean bertan landuko diren arren, badira beste hainbat, gurasoekin, herriko bestelako erakundeekin eta inguruko herrietako beste ikastetxe batzuekin batera, burutu nahi direnak. Hala nola: festa ezberdinak (Olentzero, inauteriak‌) antolatzea gurasoekin batera, Euskaraz Mintza programa, Kultur asteko ekintzak,aldizkari digitala, euskal abestien bilduma bat osatzea eta gurasoekin batera abesti horiek lantzea, hormirudia osatzea, eskualdeko jendearekin harremanak izatea, Aralar irratiko irratsaioak, Leitzako eskolako ikasleekin harremanak sendotzea, eta abar. Ikastetxeak lerro hauek erabili nahi ditu bai gurasoak bai herriko beste talde eta erakundeak ahalegin horretan bat egin dezaten eskatzeko, gure umeen etorkizuna guztien eskuetan dagoelako, eta guztiok bat eginez aurrera egitea eta helburuak lortzea xamurragoa delako.

Ibarberri Eskola

LARRAUNGO UDALAK ONARTUTAKO MOZIOA: Proposamena, kalitatezko osasun-laguntza berma dadin eta Nafarroako landa-eremuetako herritarrek dituzten eskubideak eta zerbitzuak arautzeko asmoz Zangozako merindadeko Udalek abiatutako legegintzako ekimena babesteko. Larraungo Udalak gaia eztabaidatu ondoren, aho batez, erabaki du: 1- LARRAUNGO UDALAK babesa ematen dio kalitatezko osasun-laguntza berma dadin eta Nafarroako landa-eremuetako herritarrek dituzten eskubideak eta zerbitzuak arautzeko asmoz Zangotzako Merindadeko udalek abiatutako legegintzako ekimenari, martxoaren 25eko 4/1985 Foru Legeak ezartzen duenaren arabera. 2-LARRAUNGO UDALAK akordio honen berri ematea Pirinioetako osasun-batzarrari, Erronkariko Udalari (Julian Gaiarren Pasealekua, 1. 31415 Erronkari (Nafarroa) / ayuntamiento@roncal.es), Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari, Nafarroako Legebiltzarrari eta hedabideei. 3-Erabaki honen berri jakinaraztea inguruan.

-5-


Bertso berriak Mailoperi jarriak Europak ondo berotu dio Espainiari belarria esanaz, berehala zabaldu eskubideen iturria! Juanjo ta Xabi kalean daude! iritsi zaigu berria zuek etxean ikusi eta guk ezpainetan irria bihotz-bihotzez opa dizuet biei ongi etorria

r Ma Juan

Proposamena iritsi eta denok berehala baietz Mailopek jarri digun erronka oso polita da berez banan banaka pasako gera orain nire txanda, ustez atal hau txukun bete nahi nuen pare bat bertso paperez ez dakit nola atera diran baina saiatu naiz zinez.

i (L eku nberri)

Doinua: Aita izena kanta beharrak (X.Amuriza)

-6-

EPAIKETAREN ZAIN

AZENARIO ERRALDOIA!

Amma Beteluko langileak euren lan baldintzak direla eta borrokan jarraitzen dute. Oraindik epaiketaren data noiz aterako zain daude.

Begira ezazue nolako azenario kozkorra bildu duten Oier eta Unai Go単ik Errazkinen duten baratzean!

LOTERIA SALTOKIAREN ALDAKETA Lekunberrin orain arte Ostatu zaharreko eraikinean Martija-Etxarri familiak zuen dendan saldu ohi ziren loteriak, kinielak, bonolotoak etab. Hemendik aurrera ordea Lanbroa paperdendan eskainiko da zerbitzu hori.


elKArrimokoKA Norentzat izanen da ikatza? Hemen dira Eguberriak eta dagoeneko Olentzero lanean ibiliko da ikatza prestatzen alde batetik eta opariak bestetik. Baina aurten nork merezi du ikatza oparitzea? Gabonak gainean ditugu, eta horrekin batera euskaldunok dugun lagun tripontzi eta zikin baina maitagarri hori mendietatik jaitsiko da beste behin. Moisesek egin zuen bezala, urak bitan banatuko ditu, baina Olentzeroren kasuan, bitan banatuko duena Euskal Herria da, batzuei opariak ekarriz eta beste batzuei ikatza. Ondo portatutako umeei opariak, gaizki portatutako umeei ikatza; nota onak atera dituzten umeei opariak, nota txarrak atera Mikel Alvarez dituzten umeei ikatza… Baina zer gertatzen da helduen munduan? Ba helduen munduan, justu kontrakoa gertatzen dela esan dezakegu: gaiztoak diren nagusiei opariak eta onak izan

“Dirua lortzeko ondokoaren kontra egin beharra daukagu” diren nagusiei, ordea, ikatza. Eta askok galdetuko diote beraien buruei: zergatik gertatzen da hau? Ba gaiztoak diren helduek dirua dutelako eta onak izan direnek, aldiz, patrika hutsa. Beraz, berdin du bakoitzak zer egiten duen Olentzeroren oniritzia jasotzeko; kartak aspaldi botata daude. Norbaitek esan dezake: diruan oinarritzen badira opariak, orduan zergatik ez saiatu denak ahalik eta diru gehien lortzen? Horrela sortu zen mundua eta horren emaitzan da gaur daukaguna. Dirua lortzeko, ondokoaren kontra egin beharra daukagu, eta batek gutxiago edukitzeko, besteak gehiago eduki behar du. Ume bati Olentzerok 2 opari ekartzen badizkio horrek esan nahi du beste ume bati ez diola oparirik emango. Beraz, ezer ez duten umeen ametsak zapuzten dituztenek, horiek merezi dute hain zuzen ere ikatza. Baina ez Olentzeroren ikatza, baizik eta ezer ez duten ume horien ikatza. Amesten uzten ez badigute, ez diegu lo egiten utziko. Norberak badaki zer egin duen eta zer merezi duen. Gure aiton amonek esaten zuten bezala: “bakoitzari berea, jainkoaren legea.”

Oraingoan lan ederra jarri digute Mailopekoek: Olentzerok zeini ekarri beharko ote liokeen ikatza! Hasiera batean erraza dirudi, nabaria akaso, baino egia esanda jende geihegi dagoela dirudi ikatza mereziko lukeena. Lehenik hor ditugu banketxeak eta hauen zuzendariak. Nolabaiteko krisi honen sorreran beraiek daudela jakina da eta hala ere ez dute inongo zigorrik jasotzen, are gehiago, beren lanpostuetan pozik jarraitzen dute Mikel Lasarte eta beren etxetik jendea kaleratzeko inongo lotxarik gabe. Gainera diru publikoa jaso eta jaso! Baino hori ahalbidetu dutenak politikariak dira eta dirua bideratu diena, beraz hauei eman beharko ote diegu ikatza? ustelkeria kasuak etengabe agertzen ari direlarik, hauek ere ez dute inongo lotsarik besteoi gerrikoa estutu behar dugula esateko, euren neurrira legeak aurrera ateratzeko eta protes-

“Politikariak guk geuk aukeratu ditugu, beraz ikatza guk merezi ote dugu?” ta egiten dutenak isilarazteko beren zerbitzariak bidaltzeko. akaso zerbitzari hauek ere mereziko lukete ikatza jasotzea, berez aginduak betetzen dituztela adieraziko du norbaitek, baino aginduak besterik ez zituzten betetzen gas kamerak maneiatzen zituztenek… Baina noski politikariak guk geuk aukeratu ditugu. Beraz ikatza merezi dugunok gu ote gara honelako politikariak aukeratu izanagatik? Gure buruaren kontra zerbitzariak bidaltzen dituzten politikariak aukeratu ditugulako? bankuei milioika euro lapurtzen utzi eta gero, berriro ere guztion milioika euro eman dieten politikariak aukeratu ditugulako? Bueno baten batek aukeratu zituela argi dagoen arren, ni behintzat ez nintzen izan eta politikari guztiak berdinak direla esatea ere geihegi izanen delakoan nago. Baino hala ere egoera honetan ezer gutxi egiteko gai garenez ikatza ez ote dugun merezi ere pentsatu beharko genuke. Dena den Olentzeroren “laguntzaile” behin baino gehiagotan ibilia naiz eta ikatza banatzea ere egokitu izan zait eta ikustekoa da ikatza lortzeko meatzariek, zenbaitzuetan, duten bizi ordaina (kasu honetan ikatz minerala …) hortaz badakit ikatzak ze nolako balioa duen eta hori ere banatzea gehiegi litzateke zenbaitzuentzako. Beraz datorren neguan gaztaina erreak jateko, txuleta batzuk prestatzeko edo berotzeko besterik gabe, gerorrentzako gordetzea hoberena.

-7-


Aner Ansorena

LUZE

Tradizioa ala beldurra?

-8-

Eguberriak hemen direnaren seinale dugu loteriako zenbakidun melodia itsaskorra. Badakit berehala erlazionatuko duzula ‘’San Ildenfotso’’ edo dena delako ume horiekin. Hala egin baduzu ongi eta ez baduzu horrela egin bada ez da ezer gertatzen irakurtzen jarraitu dezakezu. Gure inguruko herrietara ‘’GORDO’’ delako hori etorri zen eta ez naiz Baserriko Joxe Antonioz ari espresuki. Ez dakit zenbat milioi euro tokatu ahal zaizkizun ditxosozko loteriarekin… ditxosozkoa diot ez zaidalako inoiz tokatu, bestela loreak botatzen egongo nintzateke jadanik. Beno nik aurtengoan ere erosi dut nire boletotxoa (gurasoek erosi dute baina aprobetxatuko gara egoeraz) Egia esan aurtengoan ez dut uste ezer tokatuko zaidanik… nahiz eta urtero telebistan esaten duten ‘’aurtengoan pixka bat banatu da saria tokia askotatik’’ ados hori esatea oso ongi dago baina aurkezle horiek beren boletoa eskutan dute pentsatzen ‘’aurten ere ez zait tokatu’’. Baina ez pentsa zuen etxeetan ez duzuenik hori pentsatzen, hori eta gero urteroko esaldia: ‘’gutxienez osasuna badugu’’ mesedez! Osasuna eduki edukiko duzu baina egundoko gastua eta krisia ere baduzu. Beno, ados ulertzen dut joko bat dela baina aizu guri ere zerbait iristen bazaigu poziek e, ez gara disgustatuko. Gero ere urtero esaten dute krisiaren kontuarekin boleto gutxiago salduko direla. Krisiarengatik bai baina ere egin duten anuntzio beldurgarriagatik. Ikusi al duzue iragarkia? Ez baduzu ikusi laburpena hau da: ume bat korrika Gaztelako herri batetik kandela batekin

“Aurten ere ez zait tokatu baina gutxienez osasuna badugu”

eta derrepentean herriko plazan kristoren jendetza Bustamante, Marta Sanchez, Rafael eta Montserrat Caballé-rekin abesten. Horraino nahiko ongi ezta? Bada Montserrat handia abesten hastean egundoko aurpegiak jartzen ditu eta egia esan gauean ikusten baduzu bideoa nahiko beldurgarria da. Iragarki hau egiten nahiko dirutza joan dela publikatu zen telebistaren

inguruko albisteak ematen dituen webgune batean, zine zuzendari ezagun batek egindako lana delako alde batetik. Badirudi anuntzioaren zuzendariak eta “Loterias y apuestas del estado” delakoaren publizitate zuzendariak ez dutela lortu eurek transmititu nahi zutena jendeari iristea: eguberrietan elkarrekin egoteko tradizioa. Beldurra da eurek transmititu dutena… You Tube-n iragarki parodiatuena izan da Espainia mailan. Zuek esango duzue orduan transmititu duten nahi zutena! Bai… elkarrekin zerbait kritikatzea… hori izango da gure eguberrietako tradizioa, beno eta ‘’me llena de orgullo y…’’ kritikatzea… ETBn botatzen badute bai gutxienez. Eguberri on! Eta kontrolatu polboroiak!

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net


ZABAL

Oskar Estanga

Dantza Betidanik gustatu izan zait dantza. Hamabi urterekin, eskolarekin Getadarrera egun batzuk pasatzera joan behar genuela eta, bukaeran “diskoteka” izango zenaren usaiean amari dantzan erakusteko eskatu nion. Helburua? Neskekin dantza egitea, dantzaldian ongi pasatzea.... Gerora ere, herrietako festetan ibiltzeko tresna ederra zen dantza. Nerabezaroko irrikak bideratzeko ona zen fandangoa, askoz hobea balsa (mexikanarekin mareatzen nintzen...). Gustuko neskarekin dantzatzea, gustukoena ez bazen ere bestela hitz egiteko aukera gutxi zenuenarekin dantzatzea, fandangoan borobil batean inguruko jendearekin aritzea, lagunen

artean bizkarretik heldu eta Beteluko plazako txapa jotzera ere hortxe joaten ginen Sorotan Bele adituz, eta zer esan kalejira “ganberroez”, besteak eskutik fuerte tiratuz egiten genituenak... Festetan erlazionatzeko jolasa zen dantza, oso oroitzapen onak dauzkat, bi CocaCola hartuta sekulako gaupasak

egiten genituen dantzaren eta jendartearen irrikaz. Bestelako giroetan ere egin izan dut dantza. Mugatuagoa dela esango nuke ordea. Rockaren inguruko musiken dantzak estilo antzekoagoak dira, burua gora eta bera, saltoak, bultzadak... Musika elektronikoarenak ere antzekoak, bultzadarik eta salto gabe, eskuak eta belaunak pixka bat gehio mugituz... Esango nuke giro horietako dantzak ez nauela hainbeste bete, edo nahiko bakarrekoak zirelako, edo gogorrak edo... Musika jartzen pasa nituen urteetan oinarrituta, egina daukat inguruko dantza zaletasunaren eskema (orokorrean hitz eginda noski, gora salbuespenak!). Gauean nekatuak egoten gara, beraz, parrandarako arrazoi edo aitzakia musika den arren, (eta oso bolumen altua duen arren), aurrena barrara joaten da jendea, pixkat giroan sartzera. Trago batzuk hartzera. Lotsa kentzera alegia. Gero egoten da mugimendua dantzan bai, alkoholaren edo musikaren eragina, zein den nagusia, ba... Askotan, dantza egitea “tontoarena egitea” dela esaten da, mozkorkerian egiten delako... Dantza egiteko modu hau ere ez dela osasuntsuegia uste dut, batez ere egiteko zurruta erabiltzen dugulako, bertan sentitzen duguna ez delako argia, nahasgarria igual... Azken denborako bilaketak, dantza modu gehiago ezagutu eta egitera eraman nau. Gozada bat izan zen Kontakt

inprobisazioa topatzea. Areto batean jende mordo bat elkartzen gara eta elkarrekin dantzatzen gara, elkarren kontaktua gida bezala hartuta eta arau nagustiak elkar entzutea (hitzik gabe noski) eta errespetatzea diren. Jende bikaina eta esperientzia jatorrak topatzeko aukera ederra da. Ikastaroak ere egiten ditugu, ikasi ahala gozagarriagoa da oraindik! Bestalde, Dantza Integrala ezagutzea ere altxor bat izan da. Miren Aingeru lagun eta irakaslearen bidez topatu

“Gozada bat izan da kontakt inprobisazioa eta dantza integrala ezagutzea” nuen hau ere, kontakt-a bezala, eta honi esker, dantza askea eginez, ongi pasatuz nire burua gehiago ezagutzeko eta lantzeko aukera bikaina topatu dut, talde jatorrak landu, osasun fisikoa hobetu... Mirenek ematen duen hiru urteko formakuntza batean hasi naiz, poz-pozik nago, pertsonalki lantzeko eta garatzeko emango didan aukerarengatik eta gure artean praktikan jartzeko moduan ere izango naizelako. Dantza, norberaren garapenerako tresna ederra da, taldean erlazionatzeko ere. Ditugun lotsak gaindituz, modu konszientean egitearen plazerra pixkana gurean ere zabaltzea badut helburu, egunen batean agian bertan topatuko gara, mugimendua da bizitzaren adierazgarri, mugimenduak mimatuz, gure bizitza mimatzen dugu. Jarrai dezala dantzak ba!

-9-


ERREPORTAJEA >>

Etxean dira Juanjo Zubieta eta Xabier Goldaraz Hamaika joan-etorriren ondoren senitartekoak eta lagun koadrilak berriz ere Galizia eta Zaragoza aldera joan ziren azaroaren 20an, baina aurrekoetan ez bezala Juanjo eta Xabierrekin itzuli ziren. Joan den hilaren 20an ordu bertsuan, 16:45ean, atera ziren biak presondegitik. Juanjo zenbait presondegitan egon ondoren, Monterrosoko (Lugo, Galizia) kartzelan zegoen orain 1999. urtetik. 2012ko apirilean kondena beteta aske behar zuen baina Parot Doktrina aplikatu zioten eta azkenean 22 urteren ondoren berriz ere Lekunberrin da. Mugiroko Xabier Goldaraz aldiz, Zaragozako Zuera presondegian zen. 1992tik zegoen preso eta Parot Doktrina aplikatu ez balitzaio berak

2011ko irailetik behar zuen kalean kondena beteta. Joan den urriaren 21ean Estrasburgoko Auzitegiak Parot Doktrinaren aplikazioa bertan behera uzteko onartutako sententzia betearazteko Espainiak duen betebeharrarengatik kaleratu zituzten biak. Guztira, 30 euskal preso kaleratu dituzte Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebazpena kaleratu zuenetik eta oraindik beste 24 daude euren kasua berrikusteko esperoan.


Jaione Carrera - Abokatua

“Agerian gelditu da Estatu Espainolari bukatu zaiola europar mailan nahi duen guztia egiteko kreditua” Estrasburgok bere sententzia kaleratu zuenetik lanez gainezka dabil Jaione Carrera abokatua. Jakin badakigun arren funtsean zertan datzan 197/2006 Doktrinaren aplikazioak, orain arte gertatu den prozesua eta azken hilabetean gertatu diren kaleratzeen nondik norakoak ulertzen lagunduko digu. 2006ko otsailaren 20an Espainiako Auzitegi Gorenak onartutako 197/2006 sententziarekin indarrean jarri zen Parot Doktrina deiturikoa. Nondik sortu zen sententzia hori? Ba nik esango nuke, duela gutxi Barne Ministroak adierazi zuen “INGENIERIA JURIDIKOA”-ren adibide argia izan zela. Urte horietan espetxe zigor oso luzeetara zigortuak izan ziren Euskal Preso Politiko asko irtetear zeuden eta Unai Parot-en zigorren errefundizioaren kasua aprobetxatu zuten beraien ingeniaria martxan jarri eta bere marketing kanpaina abian jartzeko. Espainiar sektore ultretan eskatzen zuten mendeku gosea asetzeko mekanismoa izan zen. 2006. urtean Epaitegi Gorenak forma juridikoa eman zion, baina aurretik ere bere oinarria lantzen zihoazten. Zehazki 2003. urtean Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentrala sortzen denean, argi ikusi zen espainolen asmoa euskal presoek lortzen zituzten erredentzioekin bukatzea zela, eta beraz, beraien zigorrak ahalik eta gehien luzatzea. 1973. urteko Zigor Kodearekin epaituak izan zirenak 30 urte egon zitezkeen gehienez jota espetxean eta beraien asmoa 30 urteak oso-osorik betetzen saiatzea izan zen. Eta kasu batzuetan lortu dute eta beste batzuetan oso gertu egon dira. Nola aplikatu da urte hauetan sententzia hori? Pixka bat denetarik egon da. Baina orokorrean, Doktrina aplikatu gabe, presoen irteera data hurbiltzear zegoelarik espetxeak edota fiskaliak eskatzen zuen Doktrina aplikatzeko eta horren arabera zigorrak nabari luzatzen joan zaizkie. Bataz-bestean 10 urte gehiago preso bakoitzari. Dena den badira kasuak ere aldez aurreko denbora dexenterekin aplikatu zaiena, hogei bat kasu

ditugu gutxi gorabehera egoera horretan, Doktrina aplikatu gabe ere irteera data oraindik gainduta ez dutenak baina doktrina aplikatu zitzaiena. Euskal preso politikoen kasuen aldean gutxi dira 197/2006 Doktrina aplikatu zaien bestelako presoak. Zergatik? Lehenik eta behin esan beharra dago Doktrinaren aplikazioa nabarmen Euskal Preso Politikoak zituela jomugan. Berez, 1973. urteko Kode Penalarekin 30 urte baino gehiagoko

“Europako sententziak finkatutako irizpideak betetzeko obligazioa dute”

Jaione Iruñeko bere bulegoan. Arg.: Jaione Carrera

espetxe zigorrak dituzten presoei aplikatzen zaie 2006tik geroztik eta horrek nolabait, aplikazio eremua ere murrizten du. Eta gainera, gure kasuan Entzutegi Nazionala da dagokigun zigor epaitegia eta interes berezia izan du kasu hauek guztiak pasatzen ez uzten. Estatuko beste epaitegietan seguruenik aplikatu ahal zitzaien kasu gutxiago izanen zituzten eta ez dakit ahal zuten guztiei aplikatuko zieten edo ez. Halako doktrinarik edo antzekorik aplikatzen al da beste estaturen batean? Estatu bakoitzak epaitegiak jarritako zigorrak betetzeko beraien araudiak dituzte. Batzuetan erredimitzeko aukera dago eta besteetan ez. Eta ez dut uste zentzu honetan posiblea denik horrelako alderaketak egitea. Baina bai

- 11 -


azpimarratu dezakegula Europa mailan Estatu Espainolak oso legedi penal gogorra duela eta zigor berdintsuagatik beste herrialdetan baino denbora gehiago pasatzen dutela presoek espetxean. Kasu, estatu frantsesarekin alderatuta. Zer diote Europako Giza Eskubideen Itunaren 5. eta 7. artikulu horiek? 5. artikuluak askatasun eskubidea eta segurtasun juridiko eskubidea erregulatzen ditu. Hau da, pertsona orok eskubide horiek dituztela aitortzen du eta bakarrik legeek aurreikusitako prozedura legal zehatzen arabera baldintzatuak izan daitezkeela finkatzen du. 7. artikuluak berriz, legezkotasun printzipioa erregulatzen du. Honetan, beste gauzen artean aitortzen da, ezin zaiola inori ezarri egitateak suertatu zirenean aurreikusten zen zigorra baino larriago den beste zigorrik.

- 12 -

Zer gertatuko litzateke Auzitegi Nazionalak ez balu sententzia beteko? Zorionez ez zaigu hori gertatu, eta egoera horretan aurkitzen diren presoen kaleratzeak nahi baino gehiago luzatzen ari badira ere, dena martxan dago. Bestela, hamaika errekurtso tartekatu beharko genituzke aplikatu arte eta luze joango litzateke, kasu askotan azkenean 30 urteak espetxean pasako zituztelarik. Baina zeharo argi dago, nahiz eta beraiek gustuko ez izan, Europako sententziak finkatutako irizpideak betetzeko obligazioa dutela. Sententzia argia bada, zergatik berrikusi behar ditu banan-banan kasu bakoitza Auzitegi Nazionalak? Zer da aztertu behar duena? Preso bakoitzak bere prozedura dauka eta bakoitzari ebazpen bat egitea dagokie aurretik aplikatutako Doktrina bertan behera utziz. Hala ere aplikatu behar zaizkien irizpideak berdinak dira. Ines del Rioren kasua izan da 197/2006 Doktrinaren gaia Estrasburgora eraman duen lehena? Zergatik ez du inork fitxarik mugitu orain arte? Prozedura bakoitza pausoz-pauso joan da aurrera bidean helegite asko tartekatu behar izan ditugulako. Lehenbizi Entzutegi Nazionalean, gero Gorenean, ondoren Konstituzionalean eta azkenik Europan. Eta epaitegi bakoitzak bere erritmoa eraman du. Horren ondorioz, bide guztia egiten lehena Inesen kasua

32 eguneko gose greban egon da Txus Goikoetxea Hamabi urte daramatza Uztegiko Txus Goikoetxeak preso. Azken lau urteotan Sevilla II-ko presondegian dago eta bertan hasieratik isolamendu modulu berezian eduki dute, bai bera eta baita han dauden beste preso politikoak ere. Berak eta bere senitartekoek salatu dutenaren arabera, Txus Goikoetxea. Artx. arg. hirunaka patiora lau orduz ateratzen dituzte egunean goiz edo arratsaldez eta bi egunez behin ziegan 26 ordu jarraian igaro behar izaten dituzte. Oso ohikoak dira miaketak eta askotan aplikatzen diete 72. artikulua kideengatik banatu eta isolamendu egoerara eramanez. Medikuaren bisitak ere oso murriztuak dituzte. Egunero jasaten dituzten eskubide urraketekin amaitu eta bizitza duina eta osasuna zaintzeko bermea eskatuz Sevilla II-ko bederatzi euskal preso, tartean uztegiarra, urriaren 28an gose greban hasi ziren eta azaroaren 28an osasun arrisku larrian zeudelako amaitu zuten espetxeko zuzendaritzaren aldetik erantzunik jaso gabe. Senideak ere egoera hori aldatzeko mugitzen hasiak dira, joan den hilean zenbait autobus irten ziren Euskal Herritik Sevillara. Bestetik eskutiz bidalketa masiboak egiten ari dira eta Parlamentura ere joatekoak dira. Betelun zenbait elkarretaratze eta baraualdi egin dituzte egoera salatzeko.

“Europa mailan Estatu Espainolak oso legedi penal gogorra du� izan da, baina nolabait guztiokin ibilbide berdina jorratzen joan gara tokatzen zen momentuan. 2012ko uztailean Europako Giza Eskubideen Auzitegia 197/2006 Doktrinaren aurka azaldu zenean zergatik onartu zuen Espainiak aurkeztutako helegitea? Ikuspegi juridiko batetik, litekeena da beraiek pentsatu izana gaiak zuen transzendentziagatik Estatu Espainolak tartekatutako helegitea kontutan izatea beharrezkoa zela. Gero norbanakoak baloratu beharko du, beste ikuspegi batzuetatik, politikoetatik edo dena delakoak, behartuak ikusi ote ziren edo ez. Del Rioren kasuan 30.000 euro ordaindu beharko dizkiote, beste presoen kasuan nork finkatuko du kalte-ordainaren kopurua? Hori, aztertu beharko dugu. Orain arte

gure lehentasuna guztiak ahalik eta lehen kalera irtetea izan da eta horretan jarri dugu indar eta energia guztia. Baina errealitatea da inor ezingo duela inolaz ere ordaindu preso hauei guztiei lapurtu zaien askatasun denbora eta bidean galdutako guztia. Presoen sakabanaketaren gaia edo gaixotasun larriak dituzten presoen kasuekin aurrera pausoak lortzeko bidea erraztu dela uste duzu? Ba sententzia honek horretan eraginik izango duenik zaila ikusten dut. Estatu Espainola behin eta berriz erakusten ari da ez duela inongo borondaterik bide horretan aldaketarik egiteko. Eta askatasun hauek Europak jarritako irizpideak behartuak hartu ditu. Hori bai, nire ustetan agerian gelditu dena bada Estatu Espainolari bukatu zaiola Europar mailan nahi duen guztia egiteko kreditua. Espainolen saiakera guztien gainetik, Europak muga jarri dio bere mendeku asegabeari. Orain ikusi beharko da, guztion konpromisoarekin beste alderdi horietan, eta azken finean benetako konponbidera mugitu behar izatea lortzen dugun.


koak Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitarte Mailope aldizkariaren bitartez!

KuxKuxean

Aner Abenduak 7, 5 urte ZORIONAK!! Egun on-ona pasa. Muxu haundi bat etxekoen partez. Mikel Buldain Garzaron Abenduak 13, 4 urte Zorionak mutiko eta egun on bat pasa.Muxu haundi bat. aita, ama eta Ane.

Anartz Abenduak 1, 8 urte. Zorionak futbolzale!!! Ongi pasa zure urtebetetze eguna eta ea bizkotxo asko jaten dugun elkarrekin! Naparren partez.

Idoia Saralegi Abenduak 26. Zorionak Idoia!! Ea txikitina zure egun berean jaiotzen den.Ongi pasa eta besarkada potolo bat. Auzteiko familiak. Ibai eta Ekiñe Tolosa Abenduaren 8an 8 urte egingo dituzte. Zorionak! Aupa artista parea! Ongi ongi pasa zuen urtebetetze eguna Azkarate eta Errazkingo zuen lagunek.

Luis eta Elaia Abenduak 10 eta abenduak 19 Aitak urte batzuk eta alabak urte haundi 1!! Zorionak bioi! Ea ospatzen dugun kostillada famatu horrekin. Zuen Uztegiko bordetako lagunen partez.

Libe Nuñez Abenduak 10 Felicità bambina belle!! Belaxe salvamen ikusiko dizeu karmelen soy un tsunami bideoklipa grabatzen, biño ez aztu gutaz eeee!!! Ya 18 urte bete ttuzu ta karneta ateatzen hasi beharra za per fare il sopela gaintza racing tutta matta guri bixita itteko jaja oso ongi pasa eune ta muxu haundi bat!! Ciao bambina ;) Uxua, Aiora eta Mikel

Idoia Abenduak 26 Zorionak!!! Azken txanpara iritsi da zuen neskatilla ere eta ea ze egun aukeratzen digun! Onuzkero jaiotzeko gogoz egongo zeate, baina, jakin gu ere ezagutzeko irrikaz gaudela! Zuen Gaintzako lagunen partez.

Mikel Abenduak 19 Zorionak Mikeltxo!! Ze ondo pasatzen duzun antxumeekin e? Berriz ere ibiliko gara beraiekin jolasten! Bai, bai!! Muxu haundi bat Itturrisoro etxekoek.

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikitan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.

- 13 -


BATzarre Soldatak erdira murrizteko arriskuarekin Lekunberriko Agrozumos lantegiko 120 langileen lan baldintzak estatuko hitzarmenaren esku gelditzeko arriskuan daude lan erreformaren eraginez. Hala gertatuko balitz Espainian eta Euskal Herrian hori gertatzen den lehen kasua izango litzateke. Soldatak erdira murriztuko lirateke eta lan baldintzak okerrera egingo lukete. Urte betez negoziazioetan ibili ondoren eta akordiorik lortu ez dutenez, zuzendaritza Estatuko Hitzarmena aplikatzen hasi da, baina soldatari dagokionez gehigarrien bidez %50 murriztu beharrean %22ko murrizketa egiten hasi da. Zuzendaritza eta enpresabatzordeko bederatzi ordezkariak Lan Auzitegiaren bitartekaritzara joko dute orain hitzarmen berri bat adosteko helburuarekin.

Amaitu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak Abenduaren 15ean BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak amaitu egin dira. Berdina gertatu da txapelketako saio askorekin, kiroldegiak eta aretoak goraino bete baitira aurten. Joan den hilean Elizondon jokatu zen bigarren itzuliko lehen finalaurrekoan aritu zen Julio Soto, bertan 620 puntu eskuratu zituen. Gernika-Lumoko saioan jasotako 639.50 punturekin, guztira 1259.50 puntu ditu Sotok finalerako sarrera lortzeko.

Udalak Gazte Zentroa amaituko duela dio

- 14 -

120 langileri eragingo die egoera berriak.

2009tik geldirik daude eraikitze lanak

Gazte Zentroaren proiektuarekin jarraitzeko konpromisoa hartuko duela iragarri due Lekunberriko Udalak. Joan den hilaren hasieran jakinarazi zion Udalak Nafarroako Gobernuari Gazte Zentroko lanekin jarraituko zuela. 2009tik geldirik daude eraikitze lanak eta hain juxtu 2009an amaitu beharrekoak ziren. Betebehar hori ez betetzeagatik hain zuzen ere Nafarroako Gobernuak Udalari emandako 424,473 euroko diru laguntza bueltatzeko eskatu zion duela zenbait hilabete. Horren aurrean Udalak alegazioa aurkeztu zuen eta orain Gobernuari jakinarazi dio eraikina amaitzea dela bere asmoa. Hasiera batean aurreikusitako diru kopuruaren arabera, 1.567.911 euroko gastua dauka Gazte Zentroa eraiki eta egokitzeak. Lekunberriko Udalak jada 599.261,93 euro bideratu ditu proiektu honetara eta oraindik ia beste 1.000.000 euro jarri beharko ditu hitz emandakoak egikaritzeko.


EGUTEGIA


EGUTEGIA


EGUTEGIA


Jostailu bilketa Senegalgo haurrentzat Azaroa eta abendua bitartean zenbait jarduera antolatu ditu Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak, beti ere, Guraso Elkarteen eta Eskolen laguntzarekin. Azaroaren 30an jostailu trukaketa azoka izan zen Beteluko frontoian. Bertan neskamutikoek euren jostailuak trukatzeko aukera izan zuten. Gainera material birziklatuekin jostailuak egiteko aukera ere izan zuten. Lekunberri eta Larraunen ez da azokarik egingo baina jostailuak bildu egingo dira Senegaleko GKE bati bidaltzeko, bertara ere bidaliko dituzte Betelun egin zen azokan sobratutako jostailuak. Beraz etxean jada baztertuta dituzuen jostailuak izanez gero abenduaren 9tik 13ra arte Ibarberri eskolan uzteko aukera izango duzue goizeko 9,15etatik 9,45era. GKE hori Talibés Fundazioa da eta batez ere Senegaleko haurren oraina eta etorkizunaren alde lan egiten du, asko dira, esklabutza egoeran bizi den haurrak, eta baita gosez daudenak edo euren herrietan eskolarik ere ez dutenak. Hemen bildutako jostailuak otsailean bidaliko dira harantz. Bestalde diruz edo beste modu batean laguntzeko interesa izanez gero jarri harremanetan fundazioarekin www.fundaciotalibes.org atarian edo deitu 650176430 telefono zenbakira.

3 urte eta 105 saio Lekunberri Telebistak hiru urte bete berri ditu. Urte hauetan guztira 105 saio grabatu dituzte. Aurten gainera telesail batekin lanean dabiltza. Gogoratu ikusgai dagoela www.youtube.com atarian eta www.lekunberritvzurekin.tk webgunean.

Genero indarkeriaren aurka Azaroaren 25ean Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanik Lekunberriko Udalak zenbait ekitaldi antolatu zituen joan den hilean. Bi ipuin kontalariren saioak izan ziren Kantinan, batetik, “La recordadora” lana eskaini zuen Virginia Imazek eta bestetik “Emakume basatia” lana Maider Galarza ipuin kontalariak. Gainera azaroaren 25ean bertan Lekunberriko Udaletxearen parean herritarrak bildu ziren genero indarkeria salatzeko.

Taldekako Euskararen Ginkana Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera ekingo diote Euskararen Ginkanaren hirugarren aldiari. Aurten gainera berritasun batekin, izan ere taldekako lehiaketa izanen da. Lehen fasean Internet bidez sei proba egin beharko dituzte parte hartzaileek. Aurtego gaia Euskal Herriko eta munduko hizkuntza aniztasuna izanen da eta beraz probak gai horri lotuta egongo dira. 4-6 pertsonako taldeak sortu beharko dira. Finala urtarrilaren 25ean jokatuko da Donostiako San Telmo museoan. Saridunek 3.000 euro jasoko dituzte euskararen aldeko proiektu baterako. Kutxa Ekoguneak ekimen hau euskaraz eta euskararekin dibertitzeko helburuarekin antolatu du. Eman izena abenduaren 3a baino lehen www.euskararenginkana.net atarian.

- 19 -


kULTURa Beteta dator aurten Sanmartinekin agur Kulturaldia aurtengoei Azaroaren 30etik abenduaren 13ra izanen da Araitz Beteluko Kulturaldia. Bertako Euskara Batzordeak egitarau zabala prestatu du. Herri kirolak, kontzertuak, sukaldaritza tailerra, hitzaldiak, haurrentzako zein helduentzako ekitaldiak... Kulturaldiaren barruan, Araitz-Beteluko Eguna ospatuko dute abenduaren 1ean, Uztegin trikitilariak joaldunak eta artisau erakusketa izanen da egun horretan. Abenduaren 3an berriz, Euskararen Egunean, Mintzakide egitasmoaren aurkezpena izanen da. Ikusi egitarau osoa Agendan.

Folklore aniztasuna Kantinan - 20 -

Amaitu dira Sanmartinak eta horiekin eskualdeko herrietako festak. Joan den hilaren bigarren asteburuan ospatu zituzten festak Gaintzan eta Aldatzen. Eguraldi petrala egin arren festa giro ederrean ibili ziren denak. Gaintzan, Martintxoren jaitsierarekin eman zieten hasiera eta urteroko ekitaldiez gozatu zuten herritarrek, mus txapelketa, patata tortila lehiaketa, txokolatada, bertsolariak... San Martin egunean bertan agurtu zituzten aurtengo festak merienda eder batekin. Aurtengoan ere ez da falta izan tripaki zopa, tripotxa eta ardi gixaturik! Aldatzen berriz, igandean Ruben Saralegi eta Ugaitz Mugertza aizkolariek eta Aimar Irigoien harri-jasotzaileak erakustaldi ederra eskaini zuten. Arratsaldean Aurrera Dantza Taldearen emanaldia izan zen eta ondoren Julio Soto, Amets Arzallus eta “Latu”-k bertso saio ederra eskaini zuten elkartean.

Asturiaseko The Pink Rangers taldearen emanaldia.

Joan den hilean bi kontzertu izan ziren Lekunberriko Kantinan Folk Ametsetan egitarauaren barruan. Lekunberriko Udalak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin urtero antolatzen ditu musika kontzertu hauek. Aurten “Kalakan” taldearen euskal musika tradizionalaren interpretazio bereziaz gozatu zuten entzuleek. Bigarren ostiralean berriz, “The Pink Rangers” taldeak Ipar Amerikako musika estiloa ekarri zuen Kantinara. Bi kontzertuetan ikus-entzule talde polita bildu zen.

Gaintzan merendu ederra antolatu zuten. Arg.: Ainhoa Lertxundi.


ZIENTZIA >>

EKOLOGIA

HEZKUNTZA

GIZARTEA

LauBURU

Euskara Zerbitzuak

Irakurri eta zabaldu nahi duzunean eta zauden lekuan zaudela Badira zenbait hilabete gure aldizkariaren azalaren goikaldean QR kode bat gehitu genuela. Zuetako batzuek dagoeneko erabili izan duzue baina beste batzuek zer den ere ez duzue jakingo. Zer da QR kodea? QR kodea, informazioa biltzen duen sistema bat da. QR siglek Quick Response Code esan nahi dute hau da, erantzun azkarreko kodea. Publizitatean geroz eta gehiago erabiltzen den tresna da. Sistema honek barra-kode bidimentsional batean informazioa gordetzea ahalbidetzen du. Denso Wave enpresa japoniarrak sortu zuen 1994. urtean. Sortzaileek Quick Response Code izena jarri zioten helburua horixe zelako, edukia abiadura handian, momentu batean irakurri ahal izatea. Enpresa hau Toyota taldeko kide izanik, hasiera batean automozioaren industrian erabiltzeko garatu zen, baina gaur egun mugikorren arloan emandako garapenari esker eta telefonoetarako eta gailu mugikorretarako sortutako aplikazio anitzei esker hamaika gauzatarako erabiltzen da. Zertarako balio du? Egun enpresa askok euren bezeroentzako edo bezero posibleentzako QRak sortu dituzte euren produktuen edo zerbitzuen berri emateko. QR batek, besteak beste, mezu batera, posta elektroniko batera, webgune batera, telefono zenbaki batera edo enpresa, denda edo dena delakoaren kokapena adierazten digun mapa batera eraman gaitzake. Sorli Discau supermerkatu kateak esaterako bere QRa dauka zeinaren bitartez bezeroek erosketa egin dezaketen. Ostatu askok

euren publizitateetan QR kodea jartzen hasi dira ostatuaren kokapena edo bestelako informazioa zuzenean eskaintzeko. Infinitua izan daiteke kode honen erabilera esparrua. Pentsa Bartzelonako zenbait hilerritan, hilobietako hilarrietan kode bat jartzeko aukera eskaintzen hasiak dira hildakoen biografia momentu batean ezagutzeko. Edo duela hilabete batzuk Donostiako alde zaharreko tabernariak euren pintxoekin batera QR-ak jartzen hasi ziren, eta ez pentsa, lana asko errazten omen die, horrela ez baitute pintxo bakoitzak eramaten dituen osagaiak hamaika aldiz eta hamaika hizkuntzatan azaltzen ibili beharrik. Guk ere Mailoperi bere QR-a jarri diogu, honek issu.com/mailopealdizkaria atarira zuzenduko zaituzte eta bertan Mailopeko aleak dituzue. Oso erabilgarria izan daiteke beraz, aldizkaria esku artean ez duzuen momentuetarako, kanpoan dagoen lagunari link-a bidaltzeko edo beste egoera askotan erabiltzeko. Nola erabiltzen da? Kode horrek gordetzen duen informazioa mugikor baten bidez eskura daiteke. Baina baita PC edo tablet gailuek dituzten argazki kamera edo eskanerren bidez ere. Egun doako aplikazio pila bat dituzue sarean eskuragarri, behin aplikazioa izanda, mugikorraren kasuan kamera kodigoaren aurrean jartzea aski da, eta momentu batean automatikoki eramango gaitu kasu honetan issu.com/mailopealdizkaria atarira.

- 21 -


elkARRIZketa: Agurtzane Altuna, Mailope Aldizkariko Zuzendaritza Batzordeko Lehendakaria

“Guztiona da Mailope, eta guztion ahalegina behar du aurrera egiteko� Abenduaren 20an arratsaldeko 19:30ean Mailope Kantuan Jaialdia izanen da Lekunberriko kiroldegian, zure laguntzari esker bere biziraupenerako pauso bat gehiago izango da.

Aldizkariaren 20. urteurrenean emandako kontzertua. Arg.: J.A.Garaikoetxea.

Zer da Mailope Kantuan? Mailope Kantuan jaialdi bat da batez ere, baina helburu bikoitza izango duena. Duela hiru urte egin genuen lehen aldiz, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Normalean ikusten ez ditugun herritarrak igo genituen agertokira, normalean beste zereginetan ikusten ohituak gaudenak: kirolariak, postariak, agintariak... Orduko hura 20. urteurrena ospatzeko antolatu genuen, Mailoperen protagonista, irakurle, laguntzaile eta gure eskualdeko herritarrei keinu bat, opari bat egin nahi izan genien. Oraingoan zein helbururekin antolatu duzue? Aurtengoa ere, esan bezala, jaialdi bat izango da, baina gutxi dugu ospatzeko. Bizirautea da gure erronka, eta horretarako ezin dugu auzoan hartzen dituzten erabakien zain gelditu. Mailope


Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko herritarrok dugun altxor bat dela defendatu dugu beti. Hazten, zabaltzen, zaintzen eta mantentzen saiatu gara, eta horretan jarraitu beharko dugu indarrak edo baliabideak agortzen zaizkigun bitartean. Mailope Kantuan biziraupen horretan beste ahalegintxo bat izango da. Berriro ere, modu batean edo bestean aldizkarian protagonista izan diren herritarrak igoko ditugu agertoki gainera. Guztiona da Mailope, eta guztion ahalegina behar du aurrera egiteko. Nork parte hartuko du? Jaialdi askotarikoa izango da, sorpresaz betea. Musika eskolako kideen laguntza ezinbestekoa izan da antolatzeko, beraiek eman baitiote hauspoa martxa har dezan. Abesti ezagunak aukeratu ditugu, denok abesteko modukoak, bai goran daudenek eta baita behean eserita daudenek ere. Tartean Larraungo abesti zaharren bat ere berreskuratu dugu, dakitenek

gogoratzeko eta ez dakigunok ikasteko. Kirolariak, agintariak, irakasleak, gazteak, helduak… denak jarri ditugu kantuan, baita gu geu ere; oraingoan zuzendaritzan egotea tokatu bazaigu ere, guztiona baita Mailope. Esan bezala, tartean sorpresatxo batzuk ere izango dira, eta baita taldeen arteko pike batzuk ere [kar,kar,kar...]. Baina dena ezin dut kontatu. Nahikoa kontatzea edo kantatzea tokatuko zait gero ere… Zein egoeratan dago aldizkaria? Garai ekonomiko zailak bizi ditu Mailopek, baina kantuz bultzada txiki bat ematea espero dugu. Bost euroan jarri ditugu sarrerak. Ordaindu behar duenarentzat ez da asko-asko ere… baina izugarri ekar dezake aldizkaria zenbaki gorritan jartzera doanean. Grazia handirik ez digu egiten beti-betikoei, zuri irakurle, eskean aritzeak, baina jaialdi polita antolatu dugu, laguntza ez dadin doakoa izan. Hau da, Mailope Kantuan ongi pasa, abestu eta barre pixka bat egiteaz gain, Mailopetarrok elkartuko dituen saio bat izatea ere badugula-

“Zure laguntza izugarria izan daiteke aldizkaria zenbaki gorritan jartzera doanean” - 23 -

ko helburu. Agertoki beraren bueltan biltzen garenok, senti dezagun gure herriko aldizkariak urteen poderioz sortu duen sarea. Horregatik gonbidatuta zaudete denok, eta benetan eskertuko dugu abenduaren 20an, ostirala, Lekunberriko kiroldegira etortzea; Mailoperi laguntzea, Mailoperi kantatzea... 19:30ean jarri dugu hitzordua. Animatu!!


elkARRIZketa:

Elena Irigoyen

“Denon parte hartzearekin eskualdeko garapenaren alde egin nahi dugu� Cederna Garalur Elkarteak Lanin-G Proiektua jarri du martxan. Urtarrilera arte iraungo duen egitasmo honek eremuko garapen agentziek garapenaren bidean egiten duten lanaren oinarriak finkatzea eta lan ildoak denen artean aukeratzea du helburu. Zer da Lanin-G proiektua? Lanin-G proiektua ulertzeko CedernaGaralur Elkarteak egindako estrategia aldaketa azaldu beharko nuke. Orain arte ez dira oso ongi ordezkatuta egon eskualdean lan egiten duten enpresa eta elkarte txikiak eta ondorioz egoera sozioekonomikoa ez zegoen behar bezala zehaztuta. Horregatik proiektu honen helburua garapen taldeak osatzea da talde pribatu nahiz publikoekin. Nabarmentzekoa da bestalde, Lanin-G proiektua sortu eta aurrera eramateko Nafarroako Landa Garapenerako Programak 4. LGENF ardatzaren eta Nafarroako Gobernuaren funtsak dituela (% 55 eta % 45, hurrenez hurren).Nolabait parte hartzea bultzatu nahi da, proiektu honekin.

- 24 -

“Gure herriak dituen beharrak askotan albokoak ere izaten ditu�

Elena Irigoien Arbizu - Garapen Agentea telf: 617609328 e-mail: lekunberri@cederna.es

Zein herri biltzen dira eremu honetan? Goizueta, Leitza, Areso, Araitz-Betelu, Lekunberri-Larraun, Imotz, Basaburua, Ultzama eta Atetz. Oso lurralde zabala da eta bilerak Lekunberrin egiten hasi gara erdigunea izanik bai Goizuetatik etorri behar dutenentzat eta baita Ultzama aldetik etorri behar duten horientzat ere. Lehenengo bilerarako 60 enpresa, elkarte, entitate eta pertsonei egin genien deialdia prozesuan parte hartzeko. Pertsona eta entitate edo enpresa horiek udalen bidez aukeratu genituen, horieta-

tik 25 pertsona bildu ginen eta pozik gelditu ginen izan ere oso sektore ezberdinetako eta herri ezberdinetako ordezkariak hurbildu baitziren. Lehendabiziko bilera horretan zer landu zenuten? Iaz diagnostikoak egin ziren zeuden baliabideak, zerbitzuak eta eskualdeko ezaugarriak eta beharrak zeintzuk ziren identifikatzeko asmoz, hori oinarri bezala hartu genuen bileran, entitate eta enpresa pribatuekin kontrastatzeko beharra genuen. Momentu honetan Cederna Garalurrek dituen bost lan ildotan proposamen ezberdinak txertatu eta lehentasuna zeintzuk zuten erabaki genuen. Turismoa, zerbitzuak, komertzioa eta ondarea izan zen lehentasun handiena eman zitzaiona eta bigarrena berriz Garapen estrategikoaren gaia. Bileretan parte hartzeko gonbidapena izatea beharrezkoa al da? Bileretara etortzeko gonbidapenak bidaltzen dizkiegu interesgarriak izan daitezkeen pertsona, enpresa, entitate eta elkarteei, baina aurretik bilerak antolatzeko eta pertsona kopurua kontrolpean izateko modua baino ez da hori, beraz edonor interesaturik balego dei nazala eta gonbidapena bidaliko nioke. Zer da egiaz proiektu honekin lortu nahi dena? Egun herri herriko garapen batzordeak asko dira, baina maiz herri batek dituen arazoak eta beharrak ondokoak ere baditu. Horregatik helburua da ikustea amankomunean zer behar ditugun eta elkarrekin lan eginda irtenbidea bilatzea eta nolabait herrien artean dauden muga horiekin amaitzea.


a

KULTUR Amazabal Institutuaren Aldeko Plataforma, sortu du guraso talde batek zenbait ahalegin egin dituzten arren bai Lekunberri eta Larraungo Udalei eta baita Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari Martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuan eta 150/1996 Foru Dekretuan oinarrituta aldaketa eskatuz, baina ez dute argirik erantzun lortu. Norberaren gustu pertsonaletatik haratago, zenbait arrazoi sendo dituzte euren semealabak Ama-zabal eraInstitutura besteak mateko: beste, beranduago jaiki eta goizago iristen dira etxera eta Astean behin biltzen da Plataforma Larraungo Udaletxean . gainera bazkalduta.

Ibarberri Eskolatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azkeneko bi ikasturteak egitera ateratzen diren ikasleentzat erreferentzia zentroa Leitzako Amazabal Institutua izan dadila nahi dut guraso talde honek. Ikasturte hasieran hasi ziren biltzen eta

Bestetik, Leitza ondoan dagoen tamaina beretsuko herri ezaguna izanik, ikasleentzat ez da horren aldaketa handia eta bi zonaldeen arteko harremanak sendotuko lituzkeela uste dute. Gainera eremu euskalduna izanik, testuinguruak euskaraz aritzeko ematen dien aukera handiagoa da. Argi dute beraiek ez daudela inola ere Biurdana Institutuaren kontra nahiz eta oso kontziente diren egun instutu horrek bizi duen masifikazioaz. Guraso talde hau Larraungo Udaletxean biltzen da astean behin eta orain informazioa biltzen ari dira, gero gainontzeko gurasoei helarazteko. Gaian interesaturik egonez daiteken oro jo dezake haiengana.

- 25 -

LantaLan

AUZOLaN

Betelu Vending Futbol Taldea Zer moduz zabiltzate? Aurten ematen du gogoarekin hasi garela eta momentuz oso ongi goaz, lehenengoak sailkapenean 10 punturekin. Noiz sortu zen? Orain dela 25 urte hasi ginen jolasten lehendabizi areto futbolean Nafarroan Nacional B-ra iritsi ginen arte eta azken 10-12 urteotan Gipuzkoan Futbol 7-ko txapelketa batetan. Izen berezirik baduzue? Momentu honetan Betelu Vending izena dugu bera delako laguntzaile garrantzitsuena baina Gabezin taldearen laguntza ere badugu eta batez ere urtez urte 60 bazkidek bere dirua jartzen dutela gu oraindik hor jarraitzeko. Zein helbururekin sortu zen? Beti gustatu zaigu kirola egitea eta bereziki futbola. Gure herrian tokirik ez genuen areto futbolean aritzeko eta astero igotzen ginen Lekunberrira edo Orexara jolastera.

Zein txapelketetan parte hartzen duzue? Orain Gipuzkoan Gure Sport enpresak antolatzen duen txapelketa bat da eta momentu honetan Bigarren mailan gaude baina igotzeko esperantzarekin. Zenbat kide zarete? 20 jokalari ditugu fitxarekin, nahiz eta partiduetara 11 edo 12 joan. Noiz eta non biltzen zarete? Entrenatzeko Beteluko frontoian gelditzen gara egun bat astean eta bestela bakoitzak egiten du bere prestaketa fisikoa. Zein da taldekide izateko bete beharreko baldintza? Ez dago baldintzarik sartzeko,hori bai

sartzen den guztiek egin behar dute Futbol Taldeko bazkide beste guztiak bezala. Zer duzue zuen alde? Jokalari gazteak datozela atzetik eta ematen duenez momentuz urte askotako jarraipena izango duela taldea. Eta zer kontra (zailtasunak)? Talde gehienak bezala dirua,zeren jokatzen dugun txapelketak 2.000 euro inguruko gastua du inskripzioa, zelaiak, arbitroak, seguruak‌ Lehen bagenuen Kirol Mankomunitateko laguntza baina orain murrizketak direla eta larriago gabiltza. Dena den Betelu Vending, Gabezin eta 60 bazkideei esker bagoaz aurrera eta lerro hauek eurei eskerrak emateko aprobetxatu nahi genuke. Anekdotarik? 25 urtetan asko,Tuteran Espainiako banderaren azpian jolasten eta gu kamisetan Bai Euskararen leloarekin.


KIROLa 30 urteko nafarra hil da aurtengo Behobia-Donostia Lasterketan IZEN-ABIZENAK

DENBORA

SAILKAP.

HERRIA

Ander Arraztio Saralegi Xabier Satrustegi Gartzia Iñaki Malkorra Araolaza Angel Soroa Onsalo

01:16:43 01:16:44 01:20:21 01:21:05

(Vet) (Snr) (Snr) (Vet)

Betelu Errazkin Errazkin Lekunberri

Xanti Garmendia Goikoetxea Iñaki Ariztimuño Zubillaga

01:26:44 01:27:05

(Vet) (Vet)

Betelu Lekunberri

Xabier Zubillaga Balda Iñigo Oreja Sanz Iñigo Garmendia Goikoetxea

01:28:15 01:34:51 01:34:52

(Vet) (Snr) (Vet)

Lekunberri Errazkin Betelu

Asier Porres Juaristi Noemi Ugarte Joaristi Juan Miguel Zubillaga Goikoetxea Gorka Otermin

01:40:11 01:44:03 01:46:30 1:51:49

(Snr) (Vet) (Vet) (Junior)

Oderitz Lekunberri Betelu Arribe-Atallu

- 26 -

Zumba saioa kiroldegian Kirol Mankomunitateak antolatuta joan den azaroaren 25ean Zumba saioa eskaini zen Lekunberriko Plazaola Kirolgunean. Abenduaren 9an bigarren saio bat izanen da leku berean arratsaldeko 18:15ean. Araitzen dagoeneko taldea atera da eta astean bi saio dituzte. Animatu eta probatu!

2010ean 40 urteko bizkaitar baten heriotzak bete zituen herri lasterketa ezagun honen inguruko albisteak eta aurten berriz Arantza Ezquerroren, Zizur Nagusiko 30 urteko korrikalariaren, heriotza izan zen denen ahotan. Lasterketaren amaieran, helmugara iristeko bi kilometro baino gutxiago gelditzen zitzaionean, bihotzekoak eman zion eta osasun zerbitzuek ez zuten ezer egiterik izan. Esperientziadun korrikalaria zen eta bertan parte hartzen zuen laugarren aldia zuen. Horrez gain beste zazpi pertsona eraman behar izan zituzten erietxera. Gainontzean, giro ederrean joan zen lasterketa. Guztira 23.676 lagunek hartu zuten parte aurtengo edizioan. Claudia Behobide izan zen helmugara iritsi zen lehen emakumea (1:16:20) eta gizonezkoetan berriz, Pedro Nimo izan zen garaile (1:04:30).


Kazola eta futbol jokalarien artean >> Javier Arbizu Ziordian jaiotako sukaldari honek 22 urte daramatza Espainiako Futbol Federazioarekin. Joan den hilean Lekunberriko Kattagorri Elkartean izan zen eta bere lanaz eta futbol jokalari handien inguruko hitzaldia eman zuen. Nolatan eskaini zizuten lan hori? Ni Donostian bizi naiz eta bertan jatetxe bat neukan, bertan harreman handia nuen Real Sociedad taldearekin eta beraiekin hasi nintzen bidaietara joaten. Lau bidai egin nituen haien sukaldari bezala, gero Espainiako Futbol Federazioak deitu ninduen eta hementxe gabiltza geroztik. Bidai asko egin behar izaten dituzu... Bai, kontuan hartu Espainiako Federazioak bederatzi talde dituela. Absolutako taldearekin hasi ohi gara, urtean zazpi partidu izaten dira kategoria horretakoak baina gainontzekoekin lan handia izaten dugu. Aurreko astean Bosnian izan nintzen eta asteazkenean Kroaziara noa. Kanpora joaten zaretenean hoteletan hartzen duzue ostatu? Bai, Federazioak hotela aukeratzen duenean lehenik ni joaten naiz, jokalariak baino egun batzuk lehenago. Niri hoteletako sukaldeak uzten dizkidate, normalean hoteletan taldekoak baino ez gara egoten seguritate kontuengatik. Jokalari bakoitzak bere dieta jarraitzen du? Ez, Federazioko medikuak jartzen ditu menuak eta jokalari guztientzako berdinak izaten dira. Hiru otordu egiten dituzte eta batzuetan merendatu ere egiten dute. Entrenamenduak goizez izan badira bazkaria fuerteagoa izaten da eta aldiz arratsaldean badute bazkaria xuabe eta afaria fuerteagoa. Zein da zure lana? Bidaian atera aurretik medikuak menuak pasatzen dizkit eta nik erosketak egiten ditut, Madrilen normalean. Elikagaiak paketeetan behar bezala sartuta joaten dira, baina hilabete baterako alde egiten dugunean ez da erraza izaten erosketa handia egin behar baita, dena hemendik eramaten baitugu. Denetik jaten al dute jokalariek? Bai, otorduro entsalada jaten dute eta barazki asko. Pasta ere jaten dute eta gero arraina edo haragia. Jatea gehien kostatzen zaien arraina eta barazkiak izaten dira. Bolloak eta halakoak ez

Bi sukaldari handi: “Iparra� eta Javier.

dira existitzen beraientzat, jaten duten frutarekin nahikoa azukre sartzen diote gorputzari, beraz azukre gutxi hartzen dute. Partiduraren egunean esaterako? Partiduaren egunean entsaladetatik atuna eta tipula kentzen ditugu, digestioa arinagoa izan dadin. Entsalada arrunt bat, eta gero pasta, arroza eta patata purea nahi adina jan dezatela. Pasta normalean egosia izaten da olio gordinarekin eta gatz pixka batekin, inolako saltsarik gabe. Egun horretan haragia jatea ez da komeni, jaten badute gehienez ere 125 gramo eta plantxan egina. Partiduaren deskantsuan tea eta kafea hartzen dute. Eta partiduen ondotik? Partidu batean jokalari batek bi kilo eta erdi edo hiru kilo galtzen ditu, horregatik normalean urdaiazpiko ogitartekoa ematen diegu, zerbait gazia, horrela ura edateko gogoa izan dezaten. Partidua irabazten duten egunean, nik ez dut lanik egiten eta ospatzeko beti Macdonals batera joaten gara denak. Hori da beraiek nahi izaten dutena. Baina kontrola oso zorrotza da, pentsa medikua gauero eta goizero logelaz logela joaten da jokalarien pisua kontrolatzen, ea komunera joan diren edo... Federazioak jokalaria baldintza fisiko berdinetan bueltatu behar dio bere klubari.

- 27 -


LURRAK EMANA inguruko zizak

> Julio Calonge

Politak baina arriskutsuak Askotan ohartarazi digu Juliok onddoek naturan betetzen duten paper garrantzitsuari buruz, baina oraingoan funtzio berezia duten onddoez hitz egingo digu.

are a( ku let o

Amanita Cae s

- 28 -

Haurrentzako liburuetan basoetako ziza tipikoenak marrazten direnean pikart zuriak dituzten ziza gorri eder batzuk ageri ohi dira, eta bertan umeek maitatzen dituzten pitufoak, gnomoak, iratxoak eta bestelako izakiak bizi ohi dira. Ziza horiek politenak eta erakargarrienak dira baina toxikoak dira, “Amanita Muscaria” zizaz ari gara. Bitxikeria moduan, azaldu nahiko nuke Muscaria izena “mosca” hitzetik datorrela, antza, ziza hauek aintzinean plater batean jarri eta esnea pozoitzeko erabiltzen zituzten, edatera hurbiltzen ziren euliak hiltzeko. Baliteke gizakiak erabilitako lehen intsektizida izatea. Espezie arriskutsu hauek toxikoak eta aluzinogenoak dira. Gibelean kalteak eragin ditzakeen eta kopuru handian janez gero pertsona koma egoerara eraman dezakeen Muscarina izeneko sustantzia bat dute. Hamaika istorio daude euren erritualetan euren jarraitzaileak drogatzeko eta horrela nahi bezala maneiatzeko ziza hauek ) goa erabiltzen zituzten xaman eta sorginei rrin o buruz. Efektu neurotoxikoa musci- edo g a mol izeneko sustantzia batek sortzen du, aluzinogeno indartsua den sustantzia. Siberian zenbait belaunaldik asko erabili zituzten ziza hauek errusiarren eskutik vodka ezagutu zuten arte, ziza toxiko hauek alkoholarengatik baztertuz. Espeziearen deskribapena: Txapel gorria edo laranja dizdiratsua, 25 zentimetroko diametroa duena, bolbaren estalki zuriak estalia, pikart zuri txikien itxura

ematen diona. Xafla zuri eta askeak, 30 zentimetroko luzera duen txortena, erdian eraztun bat duena eta oinarrian bolba txiki batekin, guzti horiek kolore zurikoak dira beti, inoiz ez horiak. Ziza polit honen aldaera bat dago, aerako Muscaria d l a “Amanita Aureola” izena duena eta la k reo Au ezaguna dugun Gorringo edo Kuletoaren, “Amanita Caesarearen”, antza handia duena. Aureola izena daraman aldaera hau ere toxikoa da, laranja eta hori koloreko txapela du eta horregatik “Amanita Caesarearekin” nahas dezakegu baina ongi begiratzen badiogu, konturatuko gara toxikoa den ziza honek xaflak, eraztuna eta txostena beti zuri kolorekoak ditula, aldiz jangarria den zizak atal horiek horiak ditu. Bolba zuria eta lodia du. Laburbilduz, txapelaren azpian xafla zuriak baditu muscaria toxiko bat da. Urre ori koloreko txosten eta xaflak baditu Caesareak bat da, kuletoa edo gorringoa, jangarri bikaina. Muscariak udazkenean agertzen dira kopuru handitan eta mota guztietako basoetan, koniferoetan nahiz planifolioetan.


ZERUAK ESANA

egutegi biodinamikoa > Andoni Tolosa

Abendua Abenduarekin agur esan behar diogu Andoni Tolosak eskainitako atalari. Urtebetean hilabetez hilabete gure baratzeetan praktikan jartzeko irizpide ezberdinak eman dizkigu, probetxuzkoak izan direlakoan gaude. Beno ba, bukatu da urtea, eta urtebete baterako konprometitu nintzenez Mailopeko lagunekin, bukatutzat emango dut lan hau abenduko egutegiarekin. Ez dakit asko ikasi duzuen, seguruenik ez, baina badakit, batek baino gehiagok hala esan didalako, bere esperimentuak egin dituela baratzean, eta horrek, niretzat asko balio izan du. Ez dakidala ezer esan didatenak ere izan dira, eta arrazoi izan dezakete, ez baita askorik jakin behar egutegi bat jarraitzeko, eta hori izan da egin duguna, egutegi bat jarraitu. Eta ahal dugun neurrian jarraitu dugunok ikusi dugu baratza portatu dela, eta hori da satisfaziorik handiena. Egindako lanak emaitzak eman dituela. Abenduko egutegi honetan ez dut azalpen handirik emango, uste dut eman beharrekoak urtean zehar emanak izan direla, eta seguru nago nik baino hobeki jakin duela norberak

bere baratzaren antolaketa egiten, hasi beharko baitugu datorren urteari begira. Beste baterako utziko dugu gure baserrietan baratzekiko dagoen jakinduria aberats eta ugari jasotzearena, seguru orri hauetan agertu diren askorekin bat egiten dutela, beste batzuekin seguru ez hainbeste.

Hostoa Sustraia Lorea Fruitua

Letxuga, eskarola, zerba, porrua, aza, perrexila, belar usaindunak, ... Patata, azenarioa, arbia, tipula, baratxuria, erremolatxa, ... Brokolia, eta apaingarri modura erabiltzen ditugun lore guztiak. Fruta-arbolak, tomateak, lekak, babak, artoa, kalabaza, kalabazina, ...

1

ABENDUA 2 Hostoa

Lorea

3 Hostoa

9

10

Lorea

Hostoa 16:00

16 Sustraia

23 Fruitua

30 Hostoa

4

17 Sustraia 17:00 Lorea

11 18 Lorea

24

25

Fruitua 17:00 Sustraia

Sustraia

5

6

7

Fruitua

Sustraia

Sustraia

12

13

14

Hostoa 12:00 Lorea

Fruitua

19

20

14:00 Fruitua 17:00 Sustraia

21

Lorea

26 Sustraia

- 29 -

14:00

8 Lorea

15 Sustraia

22 Fruitua

27 Sustraia

28 Lorea

29 Lorea 13:00 Hostoa

31 Hostoa 15:00 Fruitua

Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati. Agertzen den egunetan landare bati mesede egitea nahi bada, ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietan egin behar da egin behar dena, moztu, edo atera, ... Ilargi berria Ilargi betea


ekinarenEKINEZ >> Goienetxea Landetxea - Juan Ignacio Lizarraga “Kokapen ona eta inguru zoragarria dugu bezeroei eskaintzeko” Juan Ignacio Lizarragak eta Arantza Mauleonek argi ikusi zuten euren bizitokia eta landetxea Aldatzen jartzea Goienetxea erosteko aukera sortu zitzaienean. Nolatan bururatu zitzaizuen Aldatzen landetxe bat irekitzea? Gu Iruñean bizi ginen orduan, izanen dira 18 urte hemen etxea erosteko aukera ikus nuela. Etxea gustatu egin zitzaidan eta lekua ere gustuko nuen. Nik Iruñean egiten dut lan eta Leitzatik ere bertan dago hau. Etxea izugarri politte iruditu zitzaidan, erosi eta poliki poliki ni neu etxea konpontzen hasi nintzen. - 30 -

Landetxea jartzeko ideiarekin erosi zenuten Goienetxea? Bai bai, etxea handia izatearekin ongi aprobetxatu zitekeela iruditu zitzaigun eta eraikinaren erdia etxebizitzarako erabili eta beste erdian landetxea jar genezakeela pentsatu genuen. Zenbat pertsonentzako lekua duzue bertan? Gehienez hamar pertsonentzako lekua dugu. Lau logela bikoitz dira baina beste bi ohe gehiago jartzeko aukera dago. Beherakadarik nabaritu duzue? Zabaldu genuenean nik ez nuen inondik ere uste hainbeste jende etorriko zenik, aurreneko urteak oso onak izan ziren, orain azkeneko bi urteotan nabaritu dugu beherakada baina hala ere pozik gaude. Zer egin ohi dute hemen ostatu hartzen dutenek? Udan etortzen direnak normalean leku ezberdinak ezagutzeko asmoarekin etortzen dira, gainera oso ongi komunikatuta egonik Gasteiz, Donostia edo Iruñea bisitatzera joan ohi dira. Baina hemen bertan ibiltzea ere asko gustatzen zaie. Neguan guretzako zorte handia da sagardotegia izatea herrian bertan, asko dugu eskertzeko, izan ere sagardotegi garaian hemengo landetxe

guztiak astebururo beteta egoten dira. Sagardotegiaz gozatzeko autobusa hartu beharrean landetxea hartzen dute eta hemen gelditzen dira. Lan handia da landetxea aurrera eramatea? Ez, normalean pertsona bakarrak 8-9 ordu behar izaten du bezero bat joaten denean hurrengoarentzako behar bezala uzteko. Kontuan hartu oheak aldatu, logelak eta horietako bakoitzak duen komuna ere garbitu behar izaten dela, sala, sukaldea eta bertako ontzi guztiak berrikusi behar izaten direla. Hala ere, maindireak garbitzearen lana enpresa baten esku uzten dugu. Zer botatzen duzu faltan zure bezeroei eskaintzeko? Nik uste leku honek potentzia handia duela turismorako. Kokapena oso ona da, ingurua ere zoragarria, hemengo basoak eta Aralar edo Ireber aldera joanda oso leku politak daude. Orain dela gutxi adibidez madrildar batzuk

Hamar lagunentzako lekua dute Goienetxean.

etorri zitzaizkigun eta udazkeneko koloreak ikustera etorri zirela esan ziguten. Nik eskaintza koordinatuago bat botatzen dut faltan, adibidez ibilaldiak egiteko edo bisitariak lekuak ezagutzera eramateko.

FITXA - Pertsonak: 8/10 - Logelak: 4 logela bikoitz. - Komunak: 5 - Sukaldea - Egongela - Lorategia barbakoarekin - Wifi zerbitzua. - Jarri harremanetan: casaruralgoienetxea@yahoo.es Telefonoa: 617 218 884 Helbidea: San Martin kalea, 7. 31878 - Aldatz (Nafarroa)


kontuTXIKIAK abendua 3 3

agenda

3

merkatu txikia - Txatarra biltzen da. Paletak salgai eta porte merkeak. 629 410 007.

Euskararen Nazioarteko Eguna. Lekunberri: 12:00tan Etxarri-Aranatzeko koroaren kontzertua San Juan Bautista Elizan.

9-13

Lekunberri: Senegalgo haurrentzako jostailu bilketa. Ibarberri eskolan jostailuak uzteko aukera izango duzue goizeko 9,15etatik 9,45tara.

13-14

Lekunberri: Pilota Goxua Txapelketa. Final-aurreak.

20

Lekunberri: Mailope Kantuan. 19:30etan, Plazaola Kiroldegian.

21

Lekunberri: Pilota Goxu Txapelketako Finala.

24

Olentzeoren etorrera

29

SALGAI

BESTERIK

Iruñea: Guillermo Mazoren omenezko pilota txapelketako finala Labrit pilotalekuan.

11.30etan Eguberritako kontzertua. Lekunberriko Abesbatza parrokian

LAN BILA

- Lekunberrin bizi den emakume batek era askotako lanak burutuko lituzke: etxeak, portalak, era guztietako egoitzak garbitu, adineko jendea zaindu... . Telefonoak: 948604893 / 679053368, Emitya Dimitrova

- Mutur beltzeko ardi latxak salgai prezio onean. Deitu lasai: 690 131 871 (Kontxi). - Atallun 5 urteko pisua salgai. 90m2 + garajea + trastelekua. Miren 646 179 746. - Beteluko baba gorriak saltzen dira. 606 375855. Mikel

ADI! Merkatu Txikian sartzeko publizitate eskariak bi hilabetez egongo dira jarrita, ondoren kontrako abisurik jasotzen ez badugu kendu egingo ditugu.

Mailope Gazte Asanbladaren 1. urteurrena - abenduak 7 14:00 - Urteurren bazkaria Gautxori elkartean. Izena eman: mailopega@gmail.com. 16:00 - Mural herrikoia. 19:00 - Triki-bertso-poteoa. Gainontzeko ekitaldiak: truke azoka, kontsumismoaren inguruko itzaldia, abenduak 24 kantuz, etorkinekin mahai ingurua, egun bateko frontenis txapelketa eta abar.

Araitz Beteluko Kulturaldia Abenduak 1

Abenduak 3

Abenduak 6

Araitz Beteluko Eguna Goiz soinua bailarako herrietan Araizko eta Larraungo txistulariekin, ondoren, Uztegin, trikitilariak, joaldunak eta artisau erakusketa.

Euskararen Eguna Margoketa Beteluko pilotalekuan eta Mintzakideren aurkezpena. Araxes eta Aralar eskolen kontzertua.

Abenduak 2

Abenduak 4

17:30 - Ipuin kontalaria Errazkinen Kontu kantoi taldearekin. 18:00 - Irriterapia Arribeko jubilatuenean nagusientzako, Erkuden de Andresekin 23:00 - Bide Ertzean taldearen kontzertua Azkaraten.

18:30 - Gaztetxoentzako sukaldaritza tailerra Arribeko elkartean Fran Hernandorenarekin 21:00 - Hitzaldia: “Siriako gatazka” Atallun Andoni Lubakirekin.

21:00 - “Desobedientziaren erronkak egun”. Julio Villanuevaren eskutik, Lezaetan.

Abenduak 5 20:00 - “Esperientziak Nafarroan”, Gorka Cubelos. Elkartasun ekonomikoa.

Abenduak 7 18:00 - Piano Kontzertua Intzan Paula Torrontegi eta Koruko Herasekin. 21:00 - Bertso-afaria Atallun Igor Elortza eta Oskar Estanga bertsolariekin eta ondoren Gaupasa DJ Txokorekin.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Mailope 209 abendua by Mailope Elkartea - Issuu