219. zkia. - 2014ko azaroa
MAILOPE TXIKI: Paper-txoria EKINAREN EKINEZ: Mugiroko ostatua 20 URTE BIDEAN: Ibilbidea BATZARRE: Kaka-plasta ELKARRIZKETA: Ene Kantak ERREPORTAJETXOA: Kalaxka Garapen Taldea
Ikusi hemen Mailope
issuu.com/mailopealdizkaria
Txapel jaurtiketa,
indarra ala trebezia? Igor Mitxaus (Lekunberri)
Bertso berriak Mailoperi jarriak
Blusa gorri eta berdeak jantzirik ibili gara urrian. Lekunberriko Pilarika Jaiak giro ederrean joan dira eta orain Sanmartinekin agurtu beharko ditugu gure eskualdeko aurtengo festak.
MAILOPEtxiki Eskulana: paper-txoria
-2-
Urriko alean txotxongilo-letra eman genizuen egiteko. Hiru eskulan eder jaso ditugu eta hiruek liburu bana jasoko duzue opari Euskara Zerbitzura deituta. Alaitz Bildarraz, Izarne Eskamendi eta Naia Agirreri zorionak. Oraingo alerako txoritxo bat prestatu dizuegu zuek margotu, moztu eta tolestu eta itsasteko. Gainera zuen eskulan eder horren argazkia bidaltzen diguzuenon artean TTUTTURREKO BI KAMISETA zozketatuko ditugu. Hor behean dituzue jarraitu beharreko pausuak. Adi ibili nondik mozten duzuen!
Margotu zure modura!
04> Iritzia 08> Luze: Aner Ansorena 09> Zabal: Oskar Estanga
10 > Ttutturrek 25 urte bete ditu 1989. urtean sortu zen Ttutturre Kirol Elkartea Lekunberrin. Hasierako urteetan familia giroan ateratzen hasi ziren, batez ere inguruko mendietara. Denborarekin bazkide kopurua handituz joan da eta, egun, beste bailara eta herrietako bazkideak ere baditu elkarteak.
16 > Kalaxka Kalaxka garapen taldeak 2014. urte hasieran ekin zion berriz ere lanari eta dagoeneko zenbait ildotan dabiltza lanean, esaterako energia berriztagarriei dagokienean bi hitzaldi dituzte aurreikusita ikasturtea amaitu aurretik. -3-
19> Kultura: Lekunberriko Jaiak 20> Kultur elkarrizketa: Ene Kantak 22> Elkarrizketa nagusia: Konposta 25> Kuxkuxean: Azaroko zorion agurrak
26 > Kirola Titin III.-ak Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan jokatu zuen bere azken aurreko partidua. Bertan, urte askoan Lekunberriko apaiza izan den Don Jesus Jaimerena pilotazaleari ere omenaldia egin zioten.
27> Berezia: Mailoperen aldeko txozna 29> Haizeak eramana: Guratz Azpiroz 30> Ekinaren ekinez: Mugiroko ostatua
Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria
ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Juan Antonio Garaikoetxea, Laida Zabaleta, Leire Betelu, Josu Oreja, Mariano Zubiria, Agurtzane Altuna, Plazaola Partzuergo Turistikoa, Guratz Azpiroz eta Ene Kantak. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. TIRADA: 1.600 ale.
Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.
(H)iriTZIA Etxarriko oztopo arkitektonikoak
-4-
Sei urte ingururekin hasi nintzen joaten Etxarriko eskolara, oinez, Behiko Bordatik. Orduan, herriko kaleak oraindik asfaltatu gabe zeuden. Handik gutxira, ongi gogoratzen dut, eskolan ari ginela, jardun ziren kaleak berritzen, konpontzen eta, batez ere, porlanez jartzen. Geroztik, uste dut, oso aldaketa gutxi egin direla Etxarriko kaleetan, beharbada, nabarmenenak, handik urte batzuetara, zenbait lekutan, galipota jarri izana izanen ziren. Askoz gehiago, iruditzen zait, ez dela aldatu, eta, garai hartatik hona pasatu dira dagoeneko 50 urte. Kontua da, badagoela porlanezko arrapala bat egina elizako atari aurrean (konjuru leku parean, eta, bide batez esanda, segur aski, pikoegia), bertara sartu ahal izateko. Egina eramen ditu gutxienez 10-12 urte, oso oker ez banago, behinik behin. Baina, kontua da, ez plaza aldetik ez eskola aldetik, inondik ere ezin dela iritsi arrapala hartaraino gurpil-aulkian, norbaiten laguntzarekin ez baldin bada behintzat, eta, orduan nire galdera hauxe da: zer pintatzen ote du han arrapala hark hainbeste urtetan, ezin badu bete bere eginkizuna? Inondik ere, ematen du ez duela logika handirik egoera berean mantentzeak. Jende gehiena beharbada ez da konturatuko, baina plazatik eskolara eta alderantziz, gurpil-aulkian pasatu behar dugun bakoitzean, elizaren atzeko aldetik barna ibili behar izaten dugu, eta horrek esan nahi du metro gehiago egin behar direla (askotan bakarrik), aldapa kaskar batekin, eta eguraldia txarra baldin badago, egurats gorrian. Eliza eta Apezetxe artean igarota, motzagoa da, eta aldi berean gordeagoa eguratsetik. Atzeko aldean ibilita, urtero etortzen zait burura Iru単eko udaletxeko irudia, alegia, Yolanda Barcina andreak bere garaian egin nahi izan ez zuelako udaletxeko aurreko sarreraren egokitzapena, lau urtez ibili behar izan nuen gora eta behera, atzeko aldetik eta bakarrik. Hori guztia ikusita, joan den urtean animatu nintzen Etxarriko kontzejuko zinegotzi bati eskaera eta iradokizun batzuk egitera. Berak, idatziz jartzeko erregutu zidan, eta halaxe egin nuen. Bide batez ere, eskatzen nuen eskolako sarbideari konponbideren bat emateko, herriko eraikina delako eta gainera erabilera publikokoa, bazkariak, afariak, dantzariak, mus saioak, musika, hamaiketakoak, bertsolari saioak eta abar hantxe egin izan direlako azken urteotan guztiotan. Nire ustez, bi posibilitate daude: eliza aldetik bat, eta Lopitxene aldetik beste bat, baina hori, betiere, arkitektoek erabaki beharko dute zein den aukerarik egokiena. Ez dut aipatu gabe ere utzi nahi, eskolako sarreran bertan egin beharko litzatekeen moldaketa, gurpil-aulkiz erra-
zago ibiltzeko, eta beste horrenbeste elizako atean bertan; horiek ere arkitektoek ebatzi beharko lituzkete nola egin. Azkenik, ez dut ahaztu nahi hilerria (kanposantua), oraintxe bertan ez dakit norena den, baina ez dut dudarik egiten, Etxarriko herritarrei zerbitzu publikoa ematen diela. Egia esan, ez dakit nola dagoen sartzeko gurpil-aulkian, azken urteotan joan naizenean, beti itxita topatu baitut. Dena den, ongi baldin badago, aurrera!, eta sarrera desegokia balitz, ba, uste dut egokitu beharko litzatekeela, etxarriarren artean diferentziarik izan ez dadin, ezta azken momentuan ere. Egia esatera, aitortu behar dut gustukoa dudala tarteka-marteka bisitatzea, lehenago alde egin diguten ezagunak. Auritzen, konparaziora, hilerria gau eta egun egoten da irekita eta noiznahi sar daiteke edozein pertsona. Puntu honetara ailegatuta, azpimarratu nahi dut zeinen nekeza, morrontzazkoa eta aspergarria den beti norbaiten laguntzaren menpean ibili behar izatea, alde batetik bestera normaltasunez mugitu ahal izateko; nik ez diot inori opa horrelakorik. Esan bezala, joan den urteko eskaera egin nion Etxarriko kontzejuari, batez ere, baldin eta dirua bazuen erabilgarri. Urtebete igaro denean, ikusi dut oztopo arkitektonikoak egoera berberean daudela, eta, gainera entzun dut, beste pertsonaren batek ere eskatu omen duela antzeko zerbait. Bestalde, lan horiek ez dut uste aparteko aurrekonturik eskatuko luketenik; ez zait iruditzen oso garestiak izan litezkeenik. Gainera, jakin dut kontzejuak baduela diru pixka bat, lan horiek egin ahal izateko eta baita gehixeagorako ere. Jakin beharra dago, aurtengo jaietan, igandean, esate baterako, ama eta biok prest ginela Basakaitz Dantza Taldearen emanaldia ikusteko herriko plazan, baina euria egin zuenez gero, azken orduan erabaki zuten hamaiketakoa eta dantza emanaldia eskola barruan egitea, ondorioz, amak eta biok auto barruan ordubete eman ondoren, atertuko zuen itxaropenarekin, azkenean etxera joan behar izan genuen, eskolako ekitaldi guztiak galduta, azken momentuan ez ibiltzeagatik presaka eta lasterka eskolara sartzeko, modu txarrean, bi gurpil-aulkitan. Kontatu dudan guztia azken 50 urteotan gertatu bada ere, nik behintzat, nahi nuke beste 50 pasatu baino lehen, ibili ahal izatea Etxarriko kale eta eraikin publikoetan, gainerako herritar guztiak bezalaxe, menpekotasunik gabe. Ea egia den, eta On Joxe Miel Barandiaran gizon jatorra bezainbeste zahartu baino lehen, dudan moldaketa horiek ezagutzeko zori ona. Xanti Begiristain Madotz, Auritz
Eskerrik asko Euskara Batzordeari Duela hamaika urte bat egin zuten nire bizitzako bi abenturek: izokinak bezala, Araxes ibaian gora egin (ge)nuen bizimodu berri baten bila. Eta egun gutxira, Goardia Zibilak, armaz eta indarrez, baldintzapean jarri zuen hartutako bidea; lanpostu gabe, kale gorrian eta ziurgabetasun betean utzi baikinduen Euskaldun Egunkaria-ko langileak. Horregatik, ez daukat ahazteko, ‘Egunkaria auzia’ betiko amaitu den honetan, duela hamaika urte Araiz-Beteluko Euskara Batzordean jasotako babesa. Eta barkatuko didate besteek, baina Andoni, Txaro, Arantxa eta Ainhoa Beraza ditut batik bat gogoan. Eskerrik asko Berria sortzen emaniko laguntzagatik. ‘Egunkaria aurrera!’ dio duela hamaika urte soinean jantzi genuen ‘gerra’ kamiseta urdinak. Eta ziur naiz Euskara Batzordeak eta haren lanak aurrera egingo dutela. Ez beharbada gaur arteko moldeetan, baina lur emankorra utzi dute ereinda. Etorriko da udaberria. Bejondeizuela. Ainhoa Oiartzabal
Olentzerori kantuan Urtero bezala, aurtengoan ere Olentzero gure etxeetara iritsiko den unea ailegatzen ari da eta hortaz, kantuan ateratzen garen eguna ere. Urtez urte, abesten ateratzeko taldea sortu izan da Araitz-Betelun, Senideak erakundearentzat dirua biltzeko helburuarekin. Ahal izan dudan arte lan egin dut honetan eta talde hau eta ekintza hau antolatzeko ardura izan dut. Baina garaia heldu da beste norbaitek testigua har dezan. Bihotzez sentitzen dut baina nire burua zaintzeko eta atseden hartzeko garaia iritsi zait. Ahal izan dudan artean bihotzez egin dut eta oso ongi pasa dut, partehartu duzuen guztiokin. Bihotzez eskertzen dizuet gainera, elkarrekin pasa ditugun une gozo eta polit horiengatik eta animatzen zaituztet, Olentzeroren eguneko etxez-etxeko kantu jarduna antolatzen jarrai dezazuen. Mila esker denori. Txaro Garate
Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era
Gonbidapena Larraungo eta Lekunberriko Euskara Batzordetik Duela urte bete, 2013ko azaroko Mailopen, Larraungo eta Lekunberriko euskara batzordearen berri izan zenuten, lantalan Auzolan atalean. Bertan, euskara batzordearen helburua zein zen, helburu hori lortzeko egitekoak zeintzuk diren, nortzuk parte hartzen duten…. azaltzen zen. Gure bailaran, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza horren hiztunen eskubideak bermatzeko helburuarekin sortu zen batzordea eta horretan saiatzen da. Taldetxo bat osatu dugu eta hilero elkartzen gara gure zereginetan aurrera egiteko asmoz. Ikasturte berria martxan da eta guk ere gure lehenengo bilera egin dugu. Lanean hasi gara, beti ere gure lehentasuna aintzat hartuta. Uste dugu gurekin batera Larraungo eta Lekunberriko gainerako herritarrak ere aritzea aberasgarria izanen dela. Horregatik, euskararen alde lan egiteko gogoa duten guztiak gonbidatu nahi ditugu gurera. Talde anitza osatu nahi dugu, ahalik eta ikuspuntu gehienak bilduko dituena. Hilean behin bilduko gara arratsaldeko 17:00etan, AEK euskaltegian. Hona hemen egutegia: Azaroak 4, abenduak 2, urtarrilak 13, otsailak 3, martxoak 3, apirilak 14, maiatzak 5, ekainak 2. Euskarak guztion laguntza behar duelako, animatu eta parte hartu!!! Larraungo Eta Lekunberriko Euskara Batzordea
OHARRA
Berriro ere martxan Araitz eta Beteluko euskaltegia Ika euskaltegiak berriro emango ditu klaseak Betelun. Lehenengo mailako talde bat, B-2 eta EGA taldeak antolatu ditu. Klaseak Beteluko Indianoetxean emango dituzte. Ordutegiak: Lehen mailakoak, astelehen, astearte eta ostiraletan arratsaldeko hiruetatik bostetara, Ane Irazu irakaslearekin. EGA eta B-2 taldeak asteazkenetan bostetatik bederatzietara Kontxi Zozaiarekin. Langabezian daudenentzat ikasturtea doan da. Gainerakoentzat matrikularen erdia Mendialdeko Mankomunitateak ordaintzen du. Interesaturik bazaude jarri kontaktuan IKA Euskaltegiarekin: 699 704951. Aprobetxatu!!
-5-
Bertso berriak Mailoperi jarriak Jolas berri bat hasiko dugu atal honetan Mailopen bertsolaritzan murgilduz eta bertsoarekin jolasten: hurrengoari puntua jarriz errimak ta hitzak josten irakurleak ere saiatu puntuari erantzuten, eta jarraian lau oin emanda bertso koxkor bat egiten.
Igor Mitxaus (Lekunberri)
Juan Mari Irastorzari puntua eta oinak bertso bana osatzeko: Puntua: Nola ikusten duzu bailaran kirola? Oinak:
aritu ditu mugitu harritu
Doinua: Sentimendua sartu zitzaidan.
-6-
NEGUKO RASTRILLOA LEKUNBERRIN
GAURKO PUZKA BIHARKO UZTA
ZORTZI IZAN DIRA GUZTIRA OMENDUTAKOAK
Abenduaren 6, 7 eta 8an Lekunberrin egingo duten neguko rastrilloan parte hartzeko epea azaroaren 23an amaituko da. Salgai soilik bigarren eskuko gauzak izan beharko dira: arropak, jostailuak, zapatak, musika tresnak etab. Izen emateko deitu 626717360 edo 948604582 telefono zenbakira.
Aurten ere Errigora ekimena jarri dute martxan euskazaleek. Nafarroako hegoaldeko hiru proiektuetara bideratuko da salmentan bildutako dirua: Erriberako ikastolen alde, Euskaraz bizi etra ikasteko Hamarratz proiektua eta Erriberako AEK-ren alde. Beraz 50 euroren truke nafar produktuez betetako sari ederra jasoko duzu. Egin eskaera azaroaren 12a baino lehen AEK-n.
143 lagun bildu ziren Pilariketako jubilatuen bazkarian. Azpirozko Sebastian Etxetxikiak eta Mikaela Juanbeltzek euren diamantezko ezkon urteurrena dela eta merezitako errekonozimendua jaso zuten, baita urrezko ezkon urteurrena bete duten Azpirozko Felisa Artolak eta Jose Lasartek eta Albiasuko Jose Oki単enak eta Margarita Arga単ak ere. Bestetik, Maria Esain lekunberriarra eta Errazkingo Miguel Araolaza ere omendu zituzten. Zorionak guztioi!
elKArrimokoKA Eta zuk zein musika duzu gustoko? Iepale Mikel! Zer moduz? Dagoeneko negua hurbiltzen doan honetan, egunak laburtu eta eguraldia goibelduta ere, urriari, oparoa izan den sentsazioarekin esan diot nik agur. Egiak esaten hasita, betidanik izan diot amorru puntu bat nire eskualdeari eta batik bat Lekunberriri, pertsona askok euskarari ematen dioten tratu txarragatik eta baita Aitor Irastortza jendearen pasotismo edo inplikazio faltagatik ere, baina azken hilabetean, behin baino gehiagotan sentitu naiz harro bertakoa izateagatik eta baita
“Azkenaldian musika komertzialak sentiarazi nau deseroso” bertakoez ere. Adibideak jartzearren, Titinen azken aurreko partiduan eta Lekunberriko festetako bertso saioan jendeak eman zuen erantzunarekin txundituta geratu nintzen eta baita giroarekin ere. Hala ere bat azpimarratzekotan, Mailoperen aldeko txoznan irakurleok izan genuen prestutasunak poztu ninduen, hainbeste desiraturiko mugimendu parte hartzaile eta euskalduna ikusiz bide batez. Dena den, “bainarik” gabe gure atal honek ez luke graziarik eta gustuak subjektiboak izan arren, azkenaldian musika komertzialak sentiarazi nau deseroso Mikel; patxanga, bakalao… esaten dioten edota niretzat sinonimo den musika monotono eta aspergarri horrek alegia. Gure irrati eta tabernetako bozgorailuen jabe bihurtzen ari dira entzuleok nahi edo ez, mezu matxista bezain salagarriak zabalduz gainera horietako askok. Bestelako musikari eta batez ere euskaldunari lekua kentzen dabiltza, baina ez zait iruditzen azken hauek udazkeneko hostoen antzera eroriko direnik, gure musikariak jo eta ke baitabiltza eskaintza anitz eta gustagarriak sortuz. Lan horiek ezagutaraztea da zailena ordea gehienetan, horregatik horiek entzun eta zabaltzeko gonbitea luzatzen dizuet, damurik izango ez duzuen segurtasunarekin. Urrutira joan gabe, Berri Txarrak taldeak berak 20 urte bete berri ditu eta eguberrietarako opari aproposa izan litekeen 20 kantako diskoa kaleratuko du laster. Zuk zer musika duzu gustuko?
Aupa Aitor! Ikusten dudanez, topera ari zara aprobetxatzen urte hau. Esan didatenez, lanean hastekoa zara, festaz festa zabiltza… ezingo zara kexatu! Ni ere Lekunberriko jaietatik ibili nintzen, nahiz eta zuk aipaturiko ekitaldi horietan ez nuen parte hartu. Hori bai, Mailoperen aldeko barran txanda egin genuen eta gure aldizkariaren alde gure hondar alea jartzen saiatu Mikel Alvarez ginen. Txanda hori egin bitartean neu ere jabetu nintzen musikaren izaeraren inguruan; tamalez, azkenaldian asko errepikatzen den joera da. Hala ere, hainbat gauzetan ez nago ados zurekin Aitor eta esan duzun bezala, eztabaidarik gabe ez litzateke hau “elkarri
“Goazen herriarentzako musika eredua sortzera” mokoka” izango. Alde batetik, egia da gero eta gehiago kontsumitzen dugula munduko alde guztietako musika, baina hori ez dugu ikusi behar musika euskaldunaren kontrako eraso bezala; argi dago musika euskalduna bereziki babestu behar dugula, ez dagoelako egoera normalizatuan eta batez ere, gure musika delako. Beraz, kontraesan nagusia ez litzateke egongo musika euskalduna eta nazioarteko musikaren artean. Musika komertziala ere geure artean existitzen da, euskaraz egindako abestien artean alegia. Euskalduna izateagatik ez dago merkatuaren legetatik kanpo. Beraz, esan bezala, kontraesana hor kokatu behar dugu, hau da, musika komertzialaren (edo merkatuaren menpe dagoenaren) eta ez komertzialaren artean. Soilik merkatuaren logika apurtuz lortuko dugu herriaren eta artistaren interesetara bideratuta dagoen musika eta ez etekin ekonomikoetara. Bestalde, musika erritmo zehatz batek ez du doinu hori sexista egiten, hau da, reggaetoneko kanta baten erritmoa ez da sexista. Letrak aztertu behar ditugu horrelako baieztapenak egiteko eta ez doinua soilik. Hau guztia esanik, goazen herritik eta herriarentzako musika eredua sortzera. Ah! Ia ahaztua neukan, nik beste gomendio bat daukat zuretzat: Ruper Ordorikak diska berria aterako du, “Lurrean etzanda” izenekoa!
-7-
Zu normala zara?
-8-
Aupa irakurle! Testu gutxi batzuk izan ditugu elkar ezagutzeko, baina gaurkoan agur esango dizut. Azkenerako utzi nahi izan dut hain gertutik eta hain urrun geratzen zaidan gai hau. Umeak zeinen politak iruditzen zaizkigun denoi ezta? Heldua zarela; graziosoak, politak, barregarriak, bihurriak… iruditzen zaizkigu. Arazoa da zu ere ume zarenean. Ez duzu ezer ulertzen ezta? Ume izan nintzen garaiko oroitzapen asko dauzkat, asko onak eta beste asko ez hain onak… txarrak esatea gaizki geratzen delako jarri dut ‘’ez hain onak’’. Momentu txarrez hitz egingo dut noski… pesimismoa dator ate joka. Testu hau ulertzeko, kontzeptu bat ulertu beharko genuke: NORMALA. Zer da normala izatea? Ni ume nintzenean eta orain gazte naizela normal hitzak esanahi oso argia zeukan: OHIKOA. Normala zinen, jendeak egiten zuena egiten bazenuen, bestela denetarik deitzen ahal zizuten. Ni beti izan naiz anormala, ulertu ez ohiko bezala, ez pentsa burua joan zaidanik. Inoiz ahaztuko ez dudan nire irakasle baten esaldia: Neskak neskekin eta mutilak mutilekin. Niri egundoko txorakeria iruditu zitzaidan hori esan zuenean, nahiz eta orain zentzua aldatuz gero berarekin oso ados nagoen.
“Normala zinen jendeak egiten zuena egiten bazenuen” Nola da posible irakasle batek hori esatea? Nola da posible ni adin horrekin konturatzea nitaz ari zela? Ni beti izan naiz neskekin ibiltzen den horietakoa, eta irakasle horrek, egun hartan esandakoa eta gero gelako neskak nitaz zertxobait urrundu ziren. Mutilek kasu gutxi egiten zidaten eta neskek egunetik egunera gutxiago (- irakasleak esan du neskak neskekin eta mutilak mutilekin – hala esan zidan batek) Ez da esateko guztia txarra izango noski, txikitan gaizki pasatu izanak orain
indartsuagoa izaten lagundu didala argi dago, eta horregatik eskerrak emango dizkiot boligrafo batekin buruan ematen gintuen irakasle horri. Hau guztia esan ondoren, eskerrak eman eta agur esateko momentua iritsi zait. Mailope aldizkarian pasatako denboraldi motz hau interesgarria izan da niretzat baina batek antolatzen jakin behar du eta denetara ezin garela iritsi ere. Horrek ez du esan nahi Mailopek zerbait behar badu hemen egongo ez naizenik ahal bezala laguntzen. Eskerrik asko irakurri nauzuen guztioi eta eskerrik asko Mailoperi hemen egoten uzteagatik. Esaldi batean: Esperientzia polit, labur eta betegarria atzean geratzen dena.
Lapurreta Lekunberriko festen aurreko astelehena zen, gaueko bederatzietan ingeleseko klasetik atera eta ondoko tabernara, Elostara, joan nintzen musikako kontu bat moldatzera. Errepidearen beste aldean, kiski eta kaska festetarako barrakak muntatzen ari ziren. Momentu batean, “kafesnea” eskatuz barrakero bat sartu zen, berez portugesa, berrogeita bost urte ingurukoa, hiztuna, jatorra, urrezko bi hortzekin... Ordenagailuan ikusi ninduenez, beraien ba-
ko. Argi eta garbi ziurrenik barraketan egongo zela “iradoki” nion. Berak eta bere lagunak adi egongo zirela esan zidaten, harrituta eta arraro... Buelta bat eman nuen inguruan oraindik eta barraketara joatea erabaki nuen, han
fleak begiratuko nituen galdetu zidan, soinu arraroak egiten zituztela tarteka... Baietz esan nion, ez nintzela aditua baina, pasako nintzela. Autotxokeetakoa zela esan zidan eta dena muntatuta zutenean pasatzeko. Etxera abiatu nintzen eta bizikleta hartu behar nuenean ingeleseko klase aurretik... ez zegoen bertan! Ziur nintzen bertan utzia nuela, atzeko gurpila bere buruari lotuta, ez nuen mugitu Elostara joateko merezi ez zuelako... Elosta aurrean ere ezerrez... Kiski eta kaska barraken muntaiaren hotsa, jendearen marmarra... Nire susmoak argiak ziren. Tabernara bueltatu nintzen eta aurreko barrakeroari zera esan nion, bizikleta desagertu zitzaidala eta “ikusten” bazuen, mesedez abisatze-
zegoen “nire laguna”, muntaian zebiltzanak, haur batzuk... Zerbait hitz egin zuten ziurraski errumanieraz eta haiek ez zutela ezer ikusi esan zidan, baina ia bizkarra emanez... Etxera oinez eta oso minduta bueltatu nintzen. Loak hartzea kostatu zitzaidan, tuntuna nintzela pentsatuz, nola utzi nuen nire bizikleta gehiago babestu gabe horrelako “harrapaerreza” zen lekuan, nola haiek kamioiren baten barruan sartuko zuten eta eramango zuten, ezin zuela kasualitatea izan haiek agertu ziren egunean bizikleta desagertzea (urtean zehar kandatu gabe uzten dut Lekunberrin, askok lapurtuko didatela esaten didaten arren...). Hurrengo egunean kuartelera joan beharko nuela ere pentsatzen nuen de-
“Nire susmoak argiak ziren, baina...”
nuntzia jartzera, herriari esango niola zer gertatu zitzaidan eta presioa egingo genuela agertu arte... ez nuen gau ederra pasatu! Ze beste bizikleta erosi behar nuen ere buelta mordoa eman nion, zenbat diru gastatu, ze bizikleta mota... Hurrengo goizean oinez abiatu nintzen berriro herrian zehar igerileku aldera, barraken gune “madarikatua” pasatuz. Ume beldurti batek deabrua dagoen lekura begiratzen duen bezela begiratu behar nuen bizikleta utzi nuen lekua, eta begiratzean... non agertzen da bizikleta utzi nuen bezala! Ezin nuen sinistu, bihotzak buelta eman zidan! -9Nire laguna portatu da, pentsatu nuen segidan! Hitz egin du eta bueltatu didate! Ezin sinesturik begira nengoela, non agertzen da ingeleseko andereñoa nirea ote zen galdetuz! Baietz ikusten zuen nire begietan, eta berak gorde zuela esan zidan, gauean han ikusi zuela eta ez zela fidatu han uzteaz eta gorde egin zuela... Musu eman besterik ezin izan nuen, benetan historia bikaina iruditu zitzaidalako! Nire gorroto guztiak poz bihurtuak ziren. Igeri egin nuen eta bueltan, barraketatik pasa nintzen bizikleta agertu zela esatera! Nik baino lasaitasun handiagoa hartu zutela uste dut! Han hari ziren muntaia lanetan, pila bat, noski denek izango zuten historiaren berri, ez zien grazia handirik egin... Elostako Ramoni ere kontatu nion gertatutakoa eta berak ere goizean gosaltzera joan zirenean presionatu zituela esan zidan... Lotsatua sentitu nintzen... Zer pentsatu asko ematen ari zitzaidan historia. Festetan, auto txokeetara joan nintzen aurreneko egunean, eta bafleak begiratzeaz gain (egurra ematen zieten, ez zeukaten besterik...) barkamena eskatu nion zuzenean barrakeroari. Orain bai, lasai eta irrifarrez, ongi hartu zidan. Nire usteek zenbat lasaitasun lapurtzen didate? Hau da oraingo galdera, eta zuri?
ERREPORTAJEA >>
- 10 -
25 urte bete ditu Ttutture mendi taldeak Jose Antonio Goikoetxea, Mariano Zubiria eta Juan Miguel Etxarri klubak izan zuen lehen zuzendaritza batzordeko kideak izan ziren eta beraiekin izan gara 25 urte hauei errepasoa egiten.
Ttutturre, elkarte bezala 1989an sortu aurretik, Lekunberrin eta inguruan baziren mendizaleak eta mendi irteerak egiteko ohitura zuen jendea. Batzuk taldeka eta beste batzuk banaka ibiltzen ziren orduan. Juan Miguelek gogoan du herrian bazela nahiko maiz irteten zen laukote bat, Eduardo Chasco, Patxi Mikeo, Tomas Razkin eta Patxi Madoz. “Horiek jarri zuten lehenengo gurutzea Irumugarrietan eta betidanik ezagutu dugu guk zaletasun hori herrian”. Marianok 17 urte eman zituen San Miguelen eta gaztetatik bizi izan zuen mendizale giro hori, baina afizioa ondoren etorri zitzaion. “Nik hasieran ez nituen Malloak ezagutzen, San Miguelen egon nintzen urte guzti horietan behin baino ez nintzen egon Igaratzan”. Jose Antoniok
berriz, gogoratzen du nola joan zen beste lekunberriar batzuekin Belaguara soldaduskara joan baino egun bat lehenago. Taldea bera sortu baino bost edo sei urte aurretik taldetxo bat biltzen hasi zen, Jose Antonio: “Gehienak gurasoak ginen ordurako eta seme-alabekin eta familia giroan irteten hasi ginen. Batez ere, Aralar inguruan ibiltzen ginen, urrutiegi joan gabe, nahiz eta tarteka Pirinioetara ere irteerak antolatzen genituen eta hortik sortu zen elkartea sortzeko beharra”: Marianok ere hala izan zela uste du, taldean ateratzen hasi zirenean tarteka elkartea sortzeko ideia ateratzen zen elkarrizketetan eta horrela sortu zen. Ttutturre izena, Marianok berak proposatu zuen garai hartako zuzendaritza batzordean, “Niri bururatu zitzaidan bilera horietako batean
izen hori proposatzea. Nahiko izen erraza iruditzen zitzaidan, ez luzeegia eta ezta laburregia ere eta gure eskualdean dugun mendi bat da gertukoa eta polita”. (Juan Miguelek argazki zaharren albuma atera du eta hor azaldu da garai hartan Mont Blanc mendira joan zireneko argazki bat, bertan, Mariano, Juan Miguel, Patxi Mikeo, Patxi Etxarri, Juan Ignacio Etxarri, Alvaro de Carlos, Arturo Ayestaran eta Seve Peña. Eta ondoan beste argazki bat elkarteak Pirinioetara egin zuen lehen irteeretako batekoa, Hiru erregeen mahaian. A ze oroitzapenak!). Kirol elkarte bezala sortu zen Ttutturre, taldeko armarri edo ezkutuan adierazten den bezala. Ezkutuaren sortzailea ere Mariano izan zen, “Armarrian argi adierazten da nongoak garen eta zer garen. Ttutturre kirol elkartea da ez mendi taldea, horregatik uztai olinpikoak jarri genituen azpian kirol guztiak irudikatuz eta uztai horien artean nabarmentzen da Ttutturre mendiaren silueta, batez ere mendizaleak garela adierazteko”. Hala ere ez da egon izen berarekin beste kirol talderik herrian. Baina elkartetik garai batean jardunaldi mikologikoak eta sendabelarren erakusketak ere antolatzen zituzten. Esan bezala lehenengo zuzendaritza batzorde hartako kide izan ziren hirurak, Mariano lehendakari, Jose Antonio lehendakari orde, Juan Miguel diruzain eta Ana Aldaregia idazkari. Mitxausenea
Ibai Aldaregia eta Unai Etxarri Pico de los Monjes mendian 1995eko uztailaren 26an. Arg: M. Zubiria.
“Taldean biltzen hasi zirenean piztu zen elkartea sortzeko beharra” Kultur Etxean biltzen ziren. Lau urtetik behin aldatzen zen batzordea, baina lehen bi aginte-alditan pertsona berberak ibili ziren. Ondoren pertsona berriak pasa ziren batzordetik, Felix Olaetxea, Maria Jesus Etxarri, Elena Martija, Iñaki Aizpun, Alvaro de Carlos... Elkartearen hasierako urte haietan arrakasta handia izan zuen. 50 lagun inguru biltzen ziren irteeretan, gehienak lekunberriarrak. Aita eta amarekin mendira joaten ziren neska-mutiko horiek ordea handitu ahala joateari utzi zioten eta taldea beherakada nabarmena izan zuen urte batzuetan zehar. Juan Miguel:
1994an Aconcaguara joan zen taldea. Arg: Mariano Zubiria.
“Igandeko irteera batzuetan zortzi edo hamar lagun baino biltzen ez ginen urteak ere egon ziren tartean, seme-alabak etortzeari utzi, bazkide berriak ez ziren etortzen eta hasiera hartan ibiltzen ginen pertsona berak gelditu ginen ia-ia”. Jose Antonio: “Hori kirol elkarte gehienetan gertatzen da, hor beherakada egon zen eta gero gogoan dut Iñaki Aizpun lehendakaritzan sartzearekin batera berriz ere taldea suspertzen hasi zela”. Egun taldea bere momenturik onenean dagoela esan liteke, 25 urte bete berri ditu eta inoiz baino bazkide gehiago dauzka eta errotutako dinamika batean sartuta dabiltza. Gainera jada ez da soilik lekunberriarrez osatutako taldea, larraundarrak, beteluarrak, araiztarrak, ultzamarrak, aresoarrak, leitzarrak... elkarte sendoa bilakatu da Ttutturre. Buzoi berria Ttutturreren tontorrean Joan den hilean egin zen jardunaldi mikologikoen erakusketan Ttutturreko lagunak 25. urteurrena dela eta prestatu dituzten kamixetak saltzen ibili ziren. Lekunberriko Festei hasieran emateko aurtengo arduradunak ere beraiek izan ziren. Beraz aurtengoa ospakizunez betetako urtea da Ttutturrerentzat. Behar bezala ospatuko dute ordea hurrengo azaroaren 23an. Goizeko zortziak aldera Ttutturrera irtengo dira, bi ibilbide egongo dira, bata Albiasutik aterata eta bestea Baraibarko antenatik. Ttutturren bertan buzoi berria jarriko dute, bertan duela ia 21 urte jarritakoa lapurtu egin baitute. Buzoi berria Miguel Zabala betelurrak egin du eta hori behar bezala jarri ondoren Lekunberriko Kattagorri Elkartean bazkaria izanen da.
- 11 -
Juan Miguel Etxarri, Juan Antonio Goikoetxea eta Mariano Zubiria.
“Lekunberritik kanpoko jendea taldera batzea oso positiboa izan da” 1996. urteaz geroztik ez zen halakorik ospatu Lekunberrin eta antolatzaileak pozik gelditu dira.
- 12 -
Hasieran nola moldatzen zineten irteerak antolatzeko? Jose Antonio: Lehendabizi ez genuen ezer prestatzen, besterik gabe elkartu eta erabakitzen genuen nora joan, baina handik gutxira egutegiak eta ibilbideak aurrez prestatzen hasi ginen. Baina orduan kotxez joaten ginen, autobusa urtean behin baino ez genuen hartzen. Udan ez ginen irteten eta ekainean denboraldiari amaiera emateko asteburu pasa joaten ginen, eta ohitura hori gaur egun arte mantendu da. Haurrentzat ere festa izaten zen. Eta iraila aldera lehenengo irteera beti Ttutturrera egiteko ohitura genuen. Juan Miguel: Hala da bai, eta Ttutturretik bueltan askotan eskolako parkean edo Peñan gelditzen ginen bazkaltzen. Orain bezala normalean bazkaltzen gelditzen ez ginen arren, tarteka bazkariak ere antolatzen genituen, horretarako Jesus Mari Agirrezabala “Bedayo” artista bat zen. Eta jendeari abisatzeko nola egiten zenuten? Mariano: Hori ez zen arazoa, berehala izaten zenuen hurrengo irteeraren berri. Ahoz ahokoaren bitartez moldatzen ginen orduan, herria ere txikiagoa zen eta ez zen inor gelditzen jakin gabe. Gainera denok ilusio handiz parte hartzen genuen bileretan etab. Juan Miguel: Eta irteerak ere euria egin arren errespetatu egiten zen aurreikusitakoa eta atera egiten ginen, oso zaila zen irteera bat bertan behera uztea, akaso elurra egiten bazuen... Araiztarrak eta Lekunberritik kanpoko jendea noiz hasi zen taldera batzen? Jose Antonio: Hori kontu berria da. Sabin Atxalandabaso, egungo lehendaka-
Ttutturreko zenbait lagun Gorbeako gailurrean. Arg: Mariano Zubiria.
riaren etorrerarekin hasi zen jendea hurbiltzen. Mariano: Nire ustez, hori aspalditik emateke genuen pauso bat zen. Bileretan maiz atera ohi genuen gaia izaten zen, bagenekielako adibidez Betelun bazela mendira joaten zen jendea, baina behin ere ez genuen pausu hori eman. Juan Miguel: Niretzat hori izan da taldean izan den aldaketarik handiena, azken urteotan jende berria sartu dela herri eta bailara ezberdinetakoa. Eta zuen ustez hori positiboa izan da? Juan: Bai, bai, oso positiboa dudarik gabe. Araiztik adibidez, jendea asko etortzen da, gustora etortzen direla ematen du eta gu ere oso gustora gaude beraiekin. Mariano: Eta elkartearen etorkizunerako ere positiboa dela iruditzen zait, berriz ere beheraldiak etor daitezkeelako eta geroz eta herri gehiagoko jendea egon orduan eta errazagoa izango da elkartearen biziraupena.
Naturalki eman zen pauso bat izan zen? Juan Miguel: Nik uste Sabinen lana aipatu beharrekoa dela, berak jakin izan duelako jendeari gonbitea egiten, animatzen eta behar bezala kudeatzen. Horretan Sabinek meritu handia du. Jose Antonio: Bai, Sabinek guk eskaintzen geniona baino denbora gehiago eskaintzen dio horri eta hein batean berari esker eman da pauso hori. Eta orain elkartea nola ikusten duzue? Jose Antonio: Ba elkartea oraintxe bertan bere onenean dago. Hurrengo igandeko autobusa bera ziur aski goraino beteta egongo da eta agian 55 lagunentzako autobusa hartu beharko dugu. Juan Miguel: Orokorrean gaur egun mendi taldeetan geroz eta jende gutxiago dabil eta gure kasuan goraka goaz eta hori seinale ona da. Niri garrantzitsua iruditu zait elkarteari esker lehen mendizaletasunik ez zuen pertsona askori piztu diogula zaletasuna eta hori pozgarria da.
(H)iriTZIA BEREzia Irizpide berriak hartu ditu Eusko Jaurlaritzak diru laguntzei dagokienean Gozoa eta gaziaren arteko muga, fina izaten da. Gazitik gozora eta gozotik gazira salto egiteko, ez da asko beharrik izaten. Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzaren berri izan orduko, sekulako poza hartu genuen Mailopen. Joan den urtean emandakoaren ia bikoitza eman digu aurten. Berriak diru gutxiago jaso duela, eta sekulako zurrunbiloa sortu da, ordea, eta horrek, zeharka bada ere, tokikoak jomugan jarri gaitu. Zakua handitzen ez den bitartean, batzuk gehiago jasotzeko, besteek gutxiago jaso behar. Egia da tokikook diru gehiago eskuratuko dugula aurten, baina kontutan hartu behar da azken lau urteotan %18ko beherakada izan dugula, eta aurtengoarekin, nolabait ere galga jarri zaio beheranzko joera horri. Eta gure antzera, larri, oso larri zebiltzan hainbat komunikabiderentzat, arnasgune txiki bat sortu da. Baina kontrakorik ulertu badaiteke ere, Jaurlaritzak ez dio Berriari xentimorik kendu guri emateko. Irizpide berriak direnez, banaketa bera ere berria da. Orain arte Jaurlaritzak kalitatea saritzen zuen. Irismena orain. Euskera sustatzeko, ahalik eta jende gehienarengana heldu behar delakoan, balizko eta benetako irakurleen arteko proportzio handiena duenak jasoko du laguntza gehien. Eta hori da, irismenarena, tokikoon indargunea. Baina batek eta besteak jasotakoarekin, sokatiran aritu baino, batzen gaituenean tematu behar dugu. Sektoreak, bere osotasunean behar duenean. Urte luze batean sektorea bera, tartean Tokikom, Berria eta Hekimen, irizpideak aldatu behar direla eskatuz aritu gatzaizkio Eusko Jaurlaritzari. Eta irizpideetako bat irismenarenak behar zuela, ados geunden. Emaitza ikusita, argi dago, eztabaidatu egin beharko dugula izandako zehar kalteak nola leundu, eta irizpideak nola findu daitezkeen. Baina argi dago, irizpide jakinak behar ditugula, guztiok ezagutuko ditugunak, banaketa zuzenagoa izan dadin. Eta orain arteko elkarrizketa horri eutsi nahiko genioke. Dirulaguntzen banaketa honek izan dezakeen ondoriorik kaltegarriena, hain zuzen ere, sektore barruko batasuna eta adostasuna apurtzea litzateke. Iraganeko zauriak sendatu, eta aspaldiko par-
tez Hekimenen gerizpean guztiok elkartzea lortu dugu, eta oraingoan giroa gaiztotu eta garrazten bada, berriz ere lehengora itzultzeko arriskua dugu, eta horrela bai ez dela aurrerabiderik. Jaurlaritzak orain arte Tokikomeko kideokin izan du elkarrizketarako borondaterik, eta orain jarrera hori gainerakoengana zabaltzea eskatu beharko diogu. Eta oraingo beroaldi hau gaindituta, guztiok ere berriz ere bil gaitezela mahaiaren bueltan. Eta ikus dezagula, hizkuntza politikak duen zakua handitzerik ez bada, Jaurlaritzako beste sailetan ere aterik jo ote daitekeen. Ezin ahaztuko baitugu gure euskeraren normalizazioan diharduen sektorea dela, baina sektorea ere badela. Industria ere bagarela. Ehunka langile batzen dituen sektorea, euskeraren alde eguneroko lanean ari dena. Dirulaguntzak ez dira horregatik propina izango. Ez dira sari. Lehendik ere kinka larrian ari den sektorea bultzatzeko neurria. Guztion artean lortu beharrekoa, gutxiengo bat bermatzea. Kalitatezko produktu duin bat gizarteari eskeintzeko behar dugun gutxiengo bat, nazionalak eta tokikoak, orokorrak eta espezializatuak, guztiak bilduko dituena. Euskerazko komunikabideen eskeintza osoa nahi dugulako. Eta osotasun hori, nor baino nor arituz ez dugu lortuko, norabide bakarrean - 13 ekinda baino ez dugu lortuko.
Urko Aristi, Tokikomeko lehendakaria
BATzarre Maria Salgado eta Ruper Ordorika zuzenean Kantinan Folk Ametsetan egitarauaren barruan bi kontzertu eskainiko dira azaroan Lekunberriko Kantina Tabernan. Azaroaren 7an arratsaldeko 20:00etan Maria Salgado izanen da eta hilaren 14an, ordu berean Ruper Ordorika.
- 14 -
Iaz baino espezie gehiago bildu ditu aurtengo erakusketa mikologikoak 226 espezie bildu dituzte aurtengo jardunaldi mikologikoetan. Euri faltak eta hegoaldeko haize epelak zaildu egin zuen dexente onddo eta zizen bilketa baina hala ere, iaz baino 24 espezie gehiago izan ziren ikusgai joan den hilean Lekunberriko Jaian Jai frontoian egin zen erakusketan. Bertan izan zen Julio Calonge mikologoa azalpenak ematen: “Parte hartzaile asko izan dira aurten gainera aurten gure inguruan oso onddo eta ziza gutxi atera dira eta Arantzadiko lagunen eta Tolosako Jardunaldi Mikologikoen antolatzaileei esker lortu ditugu hemen dauden espezie asko�.
Zaldiarena izan da aurtengo Kaka Plasta Eskualdeko behi batek egitea aurreikusita egon arren, arazo batzuk medio zaldia agertu zen azkenean Lekunberriko udaletxe aurreko itxitura. Ignacio Mitxausen Mari Jose zaldia fin ibili zen. Berehala egin zuen kaka, bi aldiz gainera. Aurreneko zenbakia saldu gabe zegoen eta azkenean zenbaki sariduna hamazazpigarrena izan zen. Irabazlea Lizartzako Irantzu Zubeldia izan zen eta momentuan bertan jaso zuen saria. Zorionak Irantzu! Aurten guztira 292 txartel saldu ziren eta ekimenari esker 577,70 euro garbi atera ditugu Mailope Aldizkariarentzat, beraz txartelak erosiz eta egunean bertan lagundu zeniguten guztioi, eskerrik asko!
Gure esku dago ekimenaren aldeko herri bazkaria Gure esku dago ekimenak aurrera jarraitzen du ikasturte berri honetan. Azaroaren 8an 5.000 pertsonek mosaiko erraldoi bat egingo dute Donostiako Zurriola hondartzan, Eskoziako prozesua goraipatu eta Kataluniakoari bultzada bat emanez. Gure esku dago ekimeneko antolatzaileek ezinbestekoa ikusten dute Euskal Herriak bizi dituen garai berri hauetan elkarrekin aurrera egitea, “herri gisa geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugulako eta erabakia hartzea herritarroi dagokigulako”. Joan den ekainaren 8an giza katearekin hasitako bideari jarraipena emanez, herri bazkaria antolatu du Gure esku dago Larraun Taldeak datorren azaroaren 22rako. Bazkaria Lekunberriko trinketean izanen da 14:00etan eta txartelak dagoeneko salgai daude 15 eurotan Aralar Kanping-ean, Kantinan, Amairun, Elostan eta Mitxausenea Kultur Etxean.
Haur masaje ikastaroa Lekunberrin Haur-eramaile aholkularia eta umeentzako zeinu hizkuntza irakaslea da Mentxu Isturiz. Azaroan Lekunberriko Plazaola kiroldegian haur masaje ikastaroa eskainiko du 0 eta 12 hilabete arteko haurrentzat. Ordu t´erdiko bost saio izango dira guztira. Bi talde ezberdinetan banatu dituzte parte hartzaileak, batzuk astearteetan 16:30etatik 18:00etara arituko dira eta besteak berriz asteazken goizetan 10:30etatik 12:00etara. Betelun ikastaro bera eskaintzea aurreikusi bazen ere ez da talderik atera. Beraz aurrerago egiteko interesaturik balego Betelu eta Araitzen izen emateko aukera zabalik dago. Informazio gehiago: www.xamurki.com atarian, info@xamurki.com helbidean edo 676561705 telefono zenbakian.
Azaroan kaleratuko du Berri Txarrak taldeak bere disko berria “Denbora da poligrafo bakarra” izeneko lan berria kaleratuko du Berri Txarrak taldeak azaroan. Guztira 20 abesti berri bilduko dituen disko hirukoitza izango da. 20. urteurrenarekin lotuta prestatu dute disko hirukoitz hori, “20 urte, 20 abesti”. Disko hirukoitzaren izaerak badu bere arrazoia. Oraingoan rock-a ulertzeko hiru ikuspuntu ezberdin eskaini nahi izan dute eta horregatik hiru ekoizle ezberdinekin ibili dira lanean, Ross Robinsonekin Kalifornian, Ricky Falknerrekin Madrilen eta Bill Stevensonekin Koloradon.
12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako zine-pizza Joan den urriaren 25ean, Larraun eta Lekunberriko 42 neska-mutikok parte hartu zuten Plazaola Kiroldegian antolatutako ur-festan. Hilean behin, 12-16 urte arteko gaztetxoen aisialdirako jarduera ezberdinak antolatzeko asmoa du Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak eskualdeko kirol,
kultur eta euskara teknikariekin batera. Azaroaren 22an, larunbata, izango da hurrengo jarduera, zine-pizza. Kantinan pizza batzuk afaldu eta ondoren Plazaolako goiko gelan pelikula bat egongo da ikusgai.
- 15 -
erreportajetxoa >>
- 16 -
Egungo garapen ereduari alternatibak aurkeztuz Kalaxka garapen taldeak bere jardunari berrekin zion zenbait urtez geldi egon ondoren eta gaur egun, besteak beste, burujabetza energetikoaren inguruan lan egitea du erronka.
Noiz sortu zen Kalaxka? 2000. urte inguruan, Larraun bailaran harrobi erraldoiak erakitzeko (Etxarrin, Lekunberrin eta Uitzin) enpresa handi batzuen ahaleginak zirela eta, Kalaxka taldea sortu zen, etor zatekeen guzti harri aurre egiteko zen asmoz. Talde ekologista gisa lan egin zen. Kalaxkak garai hartan proposatutako lanaren ondorioz, 2002an, Larraungo Udalak aho batez, arau subsidiarioak aldatu zituen. Arau berri haiei esker, Larraunen debekurik gabe, harrobien ustiapena erregularizatu eta mugatu zen. Ondorengo urteetan, taldea lozorroan egon da eta 2013. urte bukaeran, lagun batzuk bir-
sortzeko beharra ikusi genuen gaitegi zabalago batetik ikusiz Kalaxkaren betebeharrak. Eta 2014. urte hasieran berriz lanean jarri genuen taldea. Kalaxka, izena bera nondik dator? Kalaxka, berez joarea da, mugimenduan dagoenean tonu grabea duena, baino apartetik entzuten dena; mendian haziendak eta laino artean ezin ikusiz daudenean, adierazten duena nondik nora dabiltzan. Talde ekologista soil bat izatetik haratago joan nahi duzue... Bai. Garapenaren ikuspuntutik lan egin
nahi dugu, izan ere, lan handia egin beharra dago alde hortatik, gaur egungo garapen ereduari alternatibak aurkeztuz. Orain krisia aprobetxatuz fracking, Abiadura Handiko Trena, behar ez diren ubideak, autopista elektrikoak, harrobiak nonnahi... Lehen etxebitzekin espekulatu zen bezala, orain natur baliabideekin gauza bera egin nahi dute. Beraz, Kalaxkatik jorratu nahi dugu nola egin aurre eredu produktibo/kapitalista horri, alternatibak bilatuz bertan bizi eta lan egin ahal izateko: ingurugiroa errespetatzen duen ekonomia landu, tokian tokiko irteerak aurkituz, auzolana bultzatuz, denon artean konponbideak bilatzeko Orain arte zein ildo jorratu dituzue? Aurten, bi sailetan aritu gara eta hirugarrenari ere heldu nahi diogu: Alde batetik, ildo ekologista jorratu dugu, hain zuzen ere harrobiaren afera. Urte honen hasieran, Nafarroa mailako batzar bat antolatu genuen. 14 herri ezberdinetako lagunak etorri ziren haien herrietan harrobien inguruko esperientziak, arazoak eta aterabideak kontatzera. Bestalde, “Elikaduraren-burujabetzarekin lotuta” saiatu gara kezka eta ardura zabaltzen bertako produktoreak bultzatzeko, garbi eta hurbil ekoizteak duen garrantziaz jabetzeko. Eta azkenik udan Fracking aurkako martxa antolatzen lagundu genuen. Zein dira etorkizun hurbilerako dituzuen erronkak? Alde batetik energi elektrikoaren alorrari ekin nahi diogu: energia berriztagarrien produkzioa bultzatu, energi elektrikoaren kontsumo arduratsua zabaldu eta konpainia handi eta espekulatzaileen boterea ahuldu. Horretarako bi hitzaldi antolatu ditugu: lehena, abenduan, burujabetza energetikoaren inguruan eta, bigarrena urtarrilean Goiener eta Som Energia kooperatibekin. Ikusteko nola apurtzen ahal dugun harremana konpainia handiekin, eredu berri bat bultzatzearekin batera. Horrez gain, informazio kanpaina bat egin nahi dugu udalen eta kontzejuen artean. Haiek ere, herritarrak bezalaxe, inplika daitezen. Bestelako erronkak ere izanen dira, sentsibilizatzea gai ezberdinen in-
guruan (Fracking, Abiadura Handiko Trena,...) eta jarraipena egitea Larraunen dauden hainbat auziri: harrobien arautegi aldaketa, urak, zabortegiak, purinen oraingo tratamendua eta kudeaketa errekak kutsatzen ari baitira. Gure eskualdean zeintzuk dira zuen ustez garapen zuzen baterako bidean aldatu beharreko irizpideak? Gure ustez, hasteko, ohartu behar dugu, Larraunen ez daukagula bertan sortutako
“Larraunen ez dugu bertan sortutako garapen egitasmorik”
serritar eta nekazariei: esneak, haragiak, gaztak eta janariak gero eta gutxiago ordaintzen dizkiete, sektore hau gero eta gehiago zorpetuaraziz instalazioetan, mekanizazioetan... Eta neurriz goragoko ekoizpen eredu bakarretara bultzatuz, bertan lan egiten duten, baserritar, nekazari, artzai eta langileen bizi-baldintzak kaltetuz. Horren guztiaren aurrean zein da zuen asmoa? Larraunen sortutako garapen plan zehatz bat egitea bi ardatzetan oinarrituta: 1- Larraundarron ongizatea bermatuko lukeena, 2- Horretarako larraundar guztionak diren baliabide eta errekurso naturalak errespetuz kudeatuz eta balioa erantsiz hauen izateari.
Tentsio Handiko linearen kontrako martxa.
Garapen Plan zehatzik. Horren ondorioz, kanpotik sortutako asmo enpresarialak etortzen dira Laurranera ate joka eta jende aurrerako duten argumento bakarrarekin , “Larraunerako lanpostu duinak eta egokiak direla argudiatuz” , horrela lortu dute ezartzea. Gehienetan, enpresa hauek ez dira bertakoon ongi izatea garatzera etorri, baizik eta beraien helburuak betetzeko asmo bakarrarekin, hau da; Larraundarron baliabideak eramatera ia musutruk; urak, egurrak, malkorrak... Bestalde, lehen sektoreko industriak, ba-
Jakoba Errekondok hitzaldi bat eskaini zuen orain gutxi Lekunberrin... Zer landu zenuten bertan? 2014ko Larraun-Lekunberriko hilabete kulturalean landu genuen gai hau, Maiatzaren 16ean. Bertara 28 lagun azaldu ziren. Hain zuzen ere, Jakoba Errekondok, Gipuzkoako Zerain garatzeko modeloaren inguruan aritu zitzaigun solasten, zein ezaugarrietan oinarritu zuten Zeraingo garapena, etxeak kooperatiba bidez eraikiz, bertako produktuak kontsumituaraziz, ondare historikoa berreskuratuz... Noski Larraunen beste Garapen Plan desberdin bat sortu beharko genuke.
- 17 -
kULTURa Sanmartinak, azkenak eta onenak? Hilaren bigarren asteburuan ospatuko dituzte Gaintzan eta Aldatzen San Martin Festak. Eskualdeko azkeneko festak izan arren eta neguko hotza nabaritzen hasi arren ez dira etxean gelditzeko modukoak. Aurten ere ez baitira faltako herri kirolak, bertso saioak, herri bazkariak, tortilla patata lehiaketa eta bestelako hamaika ekitaldi. Ikusi agenda (31. orr.).
Behean: Iazko Sanmartinetako irudiak. Dantza saioa Aldazko frontoian eta herri bazkaria Gaintzako elkartean.
- 18 -
B as akaitz D antza Talde a
Noiz sortu zen taldea eta egun zer moduz zabiltzate? Gure taldea 1997an sortu zen, orain dela 17 urte Iribasko festetan ingurutxoa herriko festetan dantzatzeaz. Gaur egun orduan hasi ginenetako askok jarraitzen dugu eta baita jende berria ere, beraz esan genezake arro sentitzen garela gure ibilbideaz. Zein da taldearen helburua? Gure helburua ondo pasa eta ondo pasaraztea da, dantza bizi eta gozatuz, horrela jendea ikuskizunarekin gozarazi eta euskal dantzak ezagutarazteko. Beti saiatzen gara dantzak behin izan ziren moduan mantentzen, gure arbasoen larruan sartzen, sentimendua emanez.
Zenbat kide zarete eta noiz eta non biltzen zarete? Talde txikia garelako agian, baina jendearen konpromisoa izugarria da. Astean behin biltzen gara IruĂąean (asteartetan, Iturrama auzoan) eta 20 pertsona inguru izanen gara beti goazenak. Badaude pertsona batzuk entsegutara etorri ezin dutelako tarteka edo, ospakizun berezietara bakarrik etortzen direnak. Zein da taldekide izateko baldintza? Dantzak gustoko edukitzea eta ilusioa izatea. Norberaren hoberena emateko konpromisoarekin. Etxarri Larraungo festetan aritu zarete azkenekoz... Bai, aurten Etxarri-Larraungo festetan dantzatu dugu eta oso kontentu gaude jendeak emandako harrera onarekin. Justu emanaldia hasi behar zenean izugarrizko euri jasa hasi zuen eta ho-
rregatik gelditu zirenei eskerrak eman nahi genien. Horretaz gain, aurtengo Nafarroa Oinezen, Isabako dantza taldearekin parte hartu dute dantza taldekide batzuk eta Euskal Herriko Dantzari Egunean ere egonen gara, Oiartzunen. Zer duzue zuen alde? Taldearen ilusio eta gogoa. Gure leloa horixe da: “Eta beti gure irrifarrerik beroena - Y siempre la mejor de nuestras sonrisas�. Eta kontra? Talde txikia denez, askotan esfortzu gehiago behar da gauzak aurrera eramateko. Horretaz gain, ongi etorria litzateke mutil eta eta gazte gehio izatea gure artean. Beraz, dantzak gustoko badituzu eta gogo eta ilusioa baduzu ongi etorria izango zara!! Zalantzarik ez izan gurekin harremanetan jartzeko!! basakaitz.iribas@gmail.com edo basakaitzdantzataldea.blogspot.com
kULTURa Emakume eta gizon probak aurtengo berritasunen artean Aurtengoan Ttutturre Mendi Taldeko lehendakari den Sabin Atxalandabasok eman zion hasiera Lekunberriko Pilarika Jaiei. Urtero bezala, patata tortilla lehiaketa, ajoarriero lehiaketa, mus txapelketa, eta bestelako ekitaldiez gainera aurten berritasun bezala kalderete lehiaketa eta emakume eta gizon probak izan ziren. Txikienek ere euren eguna izan zuten ostiralean, Javier Mayayok bota zuen aurtengo Umeen Eguneko suziria. Pilota partiduetara eta Andoni EgaĂąa, Uxue Alberdi eta Julio Soto bertso saiora ere jende dezente hurbildu zen.
- 19 -
Bost upategi eta hamaika zapore Lekunberriko Jaien egitarauaren barruan egin zen joan den hilaren 12a Nafarroako Ardoaren Eguna. ‘Nafarroako Ardoak: Bizitzaren Ttanttak’ leloa zeraman ekitaldian Nafarroako bost upategik parte hartu zuten: Inurrieta (Faltzes), Irache (Aiegi), Marco Real (Erriberri), Rafael Reverte (Fitero) eta Naparralde (Corella). Plazara hurbildu zirenek ekoizle ezberdinen azalpenak entzun eta ardo ezberdinak dastatzeko aukera izan zuten. Horrez gain, urtero bezala eskualdeko eta inguruko artisauak euren produktuak saltzen ibili ziren.
elkARRIZketa: “Itsaspeko kantuak Euskalerria Irratiaren alde” Nerea Urbizu
- 20 -
Eskuinean: Jesus Irujo, Manolo Garcia (abeslaria), Urko Oskoz eta Nerea Urbizu bere txikiarekin. Arg: Ene Kantak.
“Oneka” izena du Ene Kantak Taldeak kaleratu berri duen lanak. Euren hirugarren lana da eta oraingoan Euskalerria Irratiaren alde egin dute. Itsaspearekin erlazionatutako 21 abesti bildu dituzte cddvd horretan. Musikari, kirolari eta bertsolari ezagunek parte hartu dute proiektuan. Besteak beste, Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, Manolo Garcia, Kutxi Romero, Mikel Urdangarin, El Drogas, Imanol Ubeda, Hesian Taldeko Zuriñe eta Fran, Oinatz Bengoetxea, Abel Barriola, Oier Sanjurjo, Alaia Martin eta askoz gehiago. Denek dohainik eskaini diote euren denbora eta esfortzua lan horri. Parte hartu duten 23 pertsona ezagun horietaz gain Euskal Herriko hamabi ikastetxetako 500 neskamutikok ere lan handia egin dute abestuz eta dantzatuz. Euskalerria Irratiko kazetaria den Reyes Ilintxetak hala adierazi zuen joan den urriaren 6an Iruñeko Katakrak liburu dendan egin zen aurkezpen ekitaldian: “Proiektu hau auzolan erraldoi eta zoragarria izaten ari da eta Ene Kantak ekimeneko lagunek izugarrizko lana egin dute eta egiten ari dira kantuak sortzen, grabatzen eta diskoa promozionatzen”. Esan bezala lan honen protagonista nagusia Oneka marrazoa da eta Kukuxumuxu Taldea arduratu da beste behin ilustrazioak egiteaz. Cd-dvd horretaz gainera, oraingoan ikuskizun bat ere prestatu dute Oneka Marrazoari buruz. Urriaren 15ean estreinatu zen lehenengoz Iruñeko Gaiarre Antzokian eta hemendik aurrera Euskal Herriko kultur etxe eta herrietan eskainiko dute. Reyes: “Urriaren 15erako
ia publizitaterik egin gabe lau egunetan agortu ziren sarrera guztiak eta hori ikusita abenduaren 27an berriz ere Iruñean bigarrenez ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da Cental Park Antzokian”. Antzezlana izan zen hain zuzen hirugarren proiektu honen abiapuntua, Nerea: “marrazoaren antzezlana Urkok hasieratik zuen ideia zen eta hortik abiatuta, horrekin lotutako abestiak sortzen hasi ginen eta antzezlanean bertan cd-dvd-ko zenbait abesti tartekatzen dira”. Euskalerria Irratiak lizentziarik eta publizitate instituzionalik gabe jarraitzen du eta bere etorkizuna ziurtatzeko laguntza ekonomikoa ezinbestekoa zaie. Horregatik 15 euroan etxeko txikienentzako cddvd hau erosteko aukera duzue Iruñeko Karrikiri liburu dendan, Katakraken, Abarzuza liburu dendan eta Euskal Herri osoko Elkar Megadendetan. Gainera, www.enekantak.com atariaren bitartez erosteko aukera duzu orain.
“Harrituta gaude izan duen harrerarekin eta emaitzarekin pozik” Ene Kantak Taldearen kide da Nerea Urbizu lekunberriarra eta berak sortu ditu Urko Oskozekin batera cd-dvd horretako letra eta doinu gehienak. Denbora gutxian hiru lan kaleratu dituzue Nerea... Bai, lau urtetan hiru disko... Aurreneko lana Sortzenentzat izan zen, bigarrena Nafarroako Bertsozaleen Elkartearentzat, eta hirugarren hau Euskalerria Irratiarentzat. Guk beti bi xede argi edukita lan egin dugu: alde batetik haurrentzako kalitatezko abestiak egitea eta bestetik euskararen alde lan egiten duen talde batentzat dirua lortzea. Proiektuan parte hartzen dugun guztiok musu-truk egiten dugu lan eta ateratzen dugun diruaren erdia guk hartzen dugu hurrengo proiektua zertxobait finantzatzeko eta beste erdia lagundu nahi dugun talde horri ematen diogu. Gainera oraingoan ere cd-az gainera dvd-a ere prestatu duzue... Bai, bigarren lanean cd-a baino ez genuen atera, oso denbora gutxian lortu genuen lana sortu eta kaleratzea, baina askok dvd-a faltan bota zuten eta oraingoan berriz ere dvd-a egitea erabaki genuen. Azkenean, dvd-aren grabaketa lanek ordu eta batez ere diru gehiago eskatzen dute, baina udaberrian egin genuen crowfunding-ari esker 18.467 euro lortu genituen. Gure harridurarako ia 700
“Lan txukuna egin dugu denok ” lagunek aurretik erosi zuten lan hau eta horri esker errazagoa egin zaigu grabaketa lanek dakartzaten gastu materialei aurre egitea. Ze motako abestiak bildu dituzue? Doinu gehienak guk sortu arren oraingoan ere doinu tradizionalen bat tartekatu dugu. Eta gaiari dagokionean, abesti gehienak urarekin edo itsasoarekin lotura dute, baina badira bestelakoak ere: adibidez Ruper Ordorikak zeliakoei abesten die, Fermin Mugu-
ruzak Euskalerria Irratiari, Drogasek aldrebeskeriak botatzen ditu, Manolo Garciak ingurumenari kantatzen dio etab. Egia esan, gu oraindik txundituta gaude jendearen harrerarekin eta baita artista hauekin ere, izan ere erraztasun handiak eman dizkigute beti. Gure eskualdeko zenbait lagunek ere parte hartu dute lan honetan ezta? Bai, letrak adibidez gehienak guk sortu baditugu ere, zeliakoena esaterako, Lekunberriko Arkaitz Goikoetxeari eskatu genion eta bertso bat Julio Sotok egokitu digu, aholkatzeaz gain. Bestalde, Ibarberriko lau ikaslek ere parte hartu dute, Markel Ariztimuño, Itxaso Iribarren, Saioa Ganuza eta Maddi Galarza. Hiruzpalau kanta eurek abestu dituzte. Gainera, musikarien aldetik ere kolaborazio majoak izan ditugu, eskualdekoak Gorka Urbizu baxua eta gitarrarekin eta Jose Javier Irigoien txistuarekin. Beraz, emaitzarekin pozik? Bai oso pozik. Gure hirugarren lana da eta iruditzen zaigu kalitateari dagokionean salto bat eman dugula. Hasieran gure erronka ez zen horren handia, baina lan txukuna egin dugu denok.
- 21 -
elkARRIZketa: konposta >> Mikel Baraibar, Mendialdea Mankomunitatea
- 22 -
“2020. urterako bildutako hondakin organikoak %50ra jaitsi beharko dira Europan� Lau urte dira Larraun, Lekunberri, Leitza, Areso, Arano eta Goizueta biltzen dituen Mendialdea Mankomunitatea sortu zela hondakinak kudeatzeko. Geroztik edukiontzi horiak eta birziklapen ezberdinak egiteko etxetxoak jarri dira. Orain berriz hondakinei buruz Europatik onartutako lege baten arabera 2020rako sortutako hondakin organikoaren %50a birziklatu behar da eta hori lortzeko gure eskualdean konpostagailu indibidual zein komunitarioen aldeko apustua egin du Mankomunitateak. Mendialdea Mankomunitateko lehendakaria den Mikel Baraibarrekin izan gara.
Zein da konpostatzen hasi beharraren arrazoia? Aurretik heldu den gai bat izan arren, Europatik datorren lege baten arabera, 2020. urterako hondakinen bilketari dagokionean helburu batzuk bete beharra ditugu. Horren arabera frakzio berdea %50 batean murriztu beharko genuke gutxienez. Izan ere, egun edukiontzi berdetan biltzen da hondakin gehien eta kopuru hori erdira jaitsi beharko genuke. Eta horretarako organikoa ez ezik gainontzeko hondakinak ere behar bezala bildu beharko ditugu.
kanpaina zehatzagoekin eta indartsuagoekin jende gehiago animatzea da gure asmoa. Beraz helburua da herritarrek euren hondakin organikoak tratatu ditzatela... Hori da. Herri handi hauetan bi modu daude horretarako, konpostagailu ko-
nahasteko balioko du. Azken batean etxean sortzen ditugun hondakin organikoek askotan janaria izaten da, likido askorekin eta konpost ona ateratzeko hosto lehorrarekin, adar puskekin eta belarrarekin nahastea komeni da. Azken batean organikoari ere kasu egin behar zaio bestela eltxoak pilatzen dira
Eta zein da zuek proposatzen duzuen modua? Organikoa tratatzeko modu bat atez atekoa da, horrela banaketa ongi egiten dela ziurtatzen duzu. Bosgarren edukiontzi bat ere jartzea izan liteke beste aukera bat... Modu asko egon daitezke bilketa behar bezala egiteko, baina hemengo egoera ikusita, askok euren baratzat dituztela, herriak nahiko txikiak eta banatuta daudela ikusita, estudio txiki bat egin zen eta ondorioztatu genuen egokiena konpostatzea zela. Konpostaren plan hori Mendialdeak biltzen dituen herri guztietarako proposatu duzue? Bai, herri guztietan egin dira kanpainak eta batzuetan arrakasta handiagoa izan dute eta beste batzuetan gutxiago. Adibidez Leitzan dagoeneko nahiko sentsibilizatuta daude, ahoz ahokoarekin familia dexente animatu eta konpostagailu komunitarioetan parte hartzen dabiltza. Eta konpostagailu indibidualak ere banatu dira. Lekunberrin lehendabizi bakarkako konpostagailuak banatu zenituzten... Bai, lehenik bakarkakoak banatu ziren eta ikastaro batzuk ere eskaini zitzaien parte hartzaileei. Hasieran kanpaina txikiak baino ez ziren izan, 2010 edo 2011ean konpostagailu indibidual batzuk banatzen hasi ziren eta 20122013tik aurrera esan liteke helburu zehatz batekin lanean hasi ginela. Azken batean plan bat egin da 2020. urtea baino lehen bete beharreko helburu batzuekin eta horretarako kanpainak egiten jarraituko dugu. Orain artekoak oso kanpaina txikiak izan dira, guk ia landu gabeak eta horiekin interesa zuten horiek erakartzea lortu dugu, horrekin eta ahoz ahokoarekin kopuru batera iritsi gara eta hemendik aurrera
- 23 Orain arteko konpostagailu komunitarioak lorategiko hondakin lehorrentzat baino ez ziren.
“Oraingoz bi konpostagailu komunitario jarriko dira Lekunberrin� munitarioetan parte hartuz edo baratzaren bat edo konpostagailu indibiduala jartzeko toki egokiren bat duen horri nahi izanez gero konpostagailu indibiduala emango zaio eta bere hondakin organiko guztiak hara bota ditzake. Nik neuk, konpostagailu indibidualak banatzen hasi zirenean nire etxean jarri nuen horietako bat naiz eta gaurko egunean oso noizean behin ateratzen du poltsa bat edukiontzi berdera. Eta Lekunberrin noiz jarriko dira konpostagailu komunitarioak? Hemen, halako bi konpostagailu jarri ziren, baina soilik lorategietako belarrak eta adarrak pilatzeko, baina berez Mankomunitatearen helburua ez da hori. Mankomunitateak hau erabiliko du konpostagailuari laguntzeko. Belar eta adar hauekin frakzio lehor bat bezala sortuko da eta horrek bestearekin
etab. Eta horren aurrean errautsa pixka bat bota eta arazoa konpontzen da, baina horretarako zerrautsa eta bestelako baliabideak jarri behar ditu mankomunitateak. Eta hori zaintzeko langileak ere jarri beharko dira. Orduan orain arte nola moldatu dira hemen? Orain arte bi konpostagailu komunitarioetan berdea baino ez zen biltzen eta konpostagailu indibidualetan organikoa den guztia. Hasieran adibidez gauza berdeak soilik botatzeko esan ziguten indibiduala hartu genuenoi, baina berez usteldu litekeen guztia bota beharko litzateke. Badira gauza batzuk zailagoak direnak usteltzen adibidez ogia baina horrek ez du esan nahi horrekin konpostik egin ezin denik eta gainera helburua ere hori da etxean sortutako hondakin organiko guztia botatzea konpostagailura eta horrela edukiontzi berdera doana murriztea. Eta horretarako lorategia edo baratzea dutenei nahi badute indibiduala jarriko zaie eta pisuan bizi direnei edo indibiduala jartzeko lekurik ez duten horiei kutxa txiki bat emango zaie etxean izateko eta ondoren komunitarioetan botatzeko.
- 24 -
Orain arte beraz benetazko konposta egiteko aukera indibidualki baino ez zegoen... Hori nola kudeatu duzue? Tarteka jarraipen bat egin izan da egiten zen edo ez ikusteko baina ez da kontrolatu jendeak ongi edo gaizki egin duen. Baina ikastaroarekin etab. Jendea nahiko ongi moldatu da. Gainera gaurko egunean mankomunitatera edo teknikariari deituta sortu daitezkeen arazo txiki horik berehala konpontzen dira. Liburuxkak ere banatu dira arazoei nola aurre egin jakiteko. Orain berriz helburu batzuk lortu behar ditugu eta mankomunitateak baliabide guztiak jarriko ditu horretarako. Vermican enpresako Joseba Sanchez dabil teknikari lanetan eta bera arduratzen da jarraipena egin eta parte hartzaileei laguntzeaz. Baina prozesua oso erraza da. Hondakinak hara bota tarteka lehorrarekin nahastu eta eltxoak edo euliak badabiltza zerrauts pixka bat bota eta hori usteltzen doa eta bere prozesua jarraitzen du. Azkenean 2016 edo 2017a iristen bada eta guk aurreikusitako helburu horiek ez baditugu lortu derrigortu egin beharko da, zeren 2020rako kopuru horiek bete egin behar dira. Zein izan da orain arte izan duzuen zailtasun handiena? Zailtasun handiena jendearen ezjakintasuna eta beldurra da, aldaketa guziei izaten zaion bezala. Edukiontziekin ere pasatzen da etxe ondoan jartzen zaiona kexu izaten da eta urrutiegi jartzen zaiona ere kexu. Nik egia esan nahiago dut etxe ondoan halako bat eduki edukiontziak eduki baino. Edukiontziek nahiz eta garbitu usaina botatzen dute eta konpostagailuak berriz ez, nik etxean bertan daukat eta ez du usainik botatzen. Eta ahalik eta gertuen baduzu erosoago izango zaizu etxean duzun kubotxo hori usteko.
Eta 2020rako helburuak beteko direla uste duzu? Ez dakit baina ni nahiko baikorra naiz. Larraungo herrietan denek ez bada gehienek badute baratza edo belatsoren bat eta horiei indibiduala ematearen aski dute. Informazioa emanda eta laguntza emanda nik uste arazorik ez dutela izango. Lekunberri bezalako herri handixeagoetan zailagoa izan liteke, baina pixka bat landu egin beharko da. Azken batean horrela ez bada bosgarren edukiontzi baten bidez edo atez atekoarekin edo nolabait, baina hori bildu egin beharko da. Egunerokoan sistema hau eramangarriagoa dela dirudi... Bai, baina prozesua agian dinamikan sartu arte atez atekoa baino mantsoagoa da. Baina helburua berdina da. Eta tratamendua Aldundiak egin beharrean norberak egiten du. Azken batean mankomunitatearentzat dena mesede da sistema hau, askoz garraio gutxiago suposatzen du, pentsa biltzen diren hondakinen ehuneko
50a edukiontzi berdekoa bada zenbat kamioi ez diren bildu behar sistema honekin. Zenbait kamioi ez ditugun bidali beharko Culebretera, Tuterara. Ez du zentzurik, Aresoko oilasko mutur bat Culebreteraino eramatea erretzera, askoz hobea da konpostagailura bota eta bertan usteltzea, merkeagoa, ekologikoagoa eta gainera zure baratzerako ongarri. Horregatik nik jendea animatu egiten dut deitu dezala eta beharrezko materiala eta baliabideak emango zaizkiola doan. Izen-abizenak eta helbidea eman baino ez du egin beharko eta geroz eta familia gehiago apuntatu orduan eta konpostagailu komunitario gehiago jarriko dira.
Informazio gehiago: Larraungo Udala: 948 504 207 Lekunberriko Udala: 948504211 Mendialdea Mank.: 948 51 04 44, info@mendialdea.net www.mendialdea.net
Leitzan dauden konpostagailu komunitarioetako bat.
M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437
EkiĂąe Saralegi Azaroak 12, 4 urte Gure etxeko printzesa txikiari ZORIONAK!! Egun zoragarri bat pasa dezazula. Muxu potolo bat. Aitatxo, amatxo eta Irune.
Laida eta Luar Zorionak etxeko printzesei!! Laidak 7 urte bete ditu urriaren 31n eta Luarrek 4 urriaren 25ean! Muxu handi bana Jon, aitatxo eta amatxoren partetik!!
Laida Azaroak 8an 4 urte!! Zorionak Unai, Irati, aitatxo eta amatxon partez. Muxuk
- 25 -
Aiara Arraztio Estanga Urriaren 27an urte bat bete zenuen. Zorionak etxekoen partetik.
Laida Garmendia Huarte 4 urte!!!!!!!! Â Urte askotarako eta egun on ona pasa!!. Gastesikoak txokolatea hartzera joanen gara, goxo goxoa prestatu!!!
Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.
KIROLa Omenaldi bikoitza Titinen azken aurreko partiduan
Abian da 2014ko Guillermo Mazo Txapelketa
Lekunberriko Jaian Jai Frontoia goraino bete zen joan den urriaren 3an. Pilotari errioxarraren azken aurreko partidua izan zen Adarragako agurraren aurretik. Lehenik Jaunarena eta Ceciliok 20-22 irabazi zieten Julen Retegi eta Ladis Galarzari. Eta ondoren Ezkurdia eta Zubietak 22-19 irabazi zuten Titin III.aren eta Zabaletaren kontra. Titinek ohi bezala dena eman zuen. Partiduaren aurretik Oskar Estangak bertso sorta bat eskaini zion eta Eskualdeko Pilota Eskolako pilotariak ere omenaldian parte hartu zuten. Gainera, bigarren omenaldi bat ere izan zen jaialdian, Don Jesus Jaimerena apaiza omendu baitzuten herrian pilotazaletasuna sustatzen egindako lanagatik. Horra hor egunak emandako irudiak eta Lekunberri-Larraungo Pilota Eskolaren esker gutuna.
Nafarroako Lau t´erdiko Gazte Banakako Guillermo Mazo Txapelketari ekin zioten joan den urriaren 22an Lekunberriko Jaian Jai Pilotalekuan. Hurrengo partiduen hitzorduen berri kirolmank.blogspot.com atarian.
Ezkerrean omenaldiko momentu gorena. Don Jesusek gertutik jarraitu zuen partidua. Eskuinean Larraungo Pilota Eskolako ikasleak eguneko protagonistarekin. Arg: J.A. Garaikoetxea
- 26 -
Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net
BEREzia “Eskerrik asko guztioi emandako laguntzagatik� 45 lagunek parte hartu zuten Mailoperen aldeko txoznan. Hilabete bakarreko aurrerapenarekin hasi ginen dena prestatzen. Txandak egiteko WhatsAppak bidaltzen eta deiak egiten hasi ginenean, gehienak laguntzeko prest agertu zineten. Zuei esker Mailope Aldizkariak ziur asko 2014a amaitzeko falta zaizkigun bi hilabete hauetan zuen etxeetara iristen jarraitu ahalko du. Hilabete honetan jasotzeke genuen Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzaren zati bat aurreikusitakoa baino gehiago izan da gainera, 2.500 euro eta Kaka Plastan ere 577,70 euro bildu genituen. Aldizkaria kaleratzeak ordea hilabetero 3.600 euro inguruko gastua du Mailope Taldearentzat eta horri aurre egitea hilabetetik hilabetera geroz eta zailagoa zaigu. Eta gero? Gero ikusiko dugu, urte berrian ideia berriak, asmo berriak, diru laguntza berriak?... Guztira, 45 pertsona aritu ziren lanean Mailoperen aldeko txoznan aurtengo Lekunberriko Pilarika jaietan. Gure eskualdean bada Mailope Oraindik bildutako kopuru zehatza zehaztea ezinezkoa mai te dun jendea suertez zaigu, hurrengo alean emango dizuegu horren berri. Eseta bere alde lan egiteko kerrik asko guztioi eta baita txandak egiteko prest egon pres t dag ona borondatez; arren azkenean egin ez zenuten horiei. Eskerrik asko ere eske rrik asko mundu guztiai festa hauetan txoznan poteatzen ibili zareten horiei. Lekezk atze aga tik Mailopez, kunberriko Udalari ere eskerrak eskainitako laguntzagaegin dug una bate k bakarrik tik. Inma Etxarri, Ontzazuloko lagunak, Ramon Mitxaus... egin ahalko zuen nekez, Eskerrik asko guztioi! Eta egun horietan inori enbarazugauza haundiak egin daitezke rik egin badiogu barka diezagutela. den on lanaren bitartez. Eskerrik asko Igor Mitxaus, Leire Betelu, Josu Oreja, Arantxa Mikeo eta Mailope Taldearen partetik! Doinua: sentimendua sartu zitzaidan Bertsolaria: Igor Mitxaus
- 27 -
> Plazaola Partzuergoa
20 URTE BIDEAN PR-NA 82 路 6,10 ordu / 18,7 km
Aralarko San Migel
Aralarren, San Migelgo santutegi ospetsua dugu erakargarririk handiena; debozio kartsua diote, eta kondairaren xarmaz inguratua dago. Bidexka hau eginez, Araitz eta Larraungo ibarretatik santutegiraino zegoen bide zaharrean zehar ibiliko gara, zati handi batean. Ibilbide honetako toki xarmagarrien artean hauek izanen ditugu: Aitzarratetako iturburua, Burnigurutzeko bidea, eta Atako ibartxo atsegina, betiere pago eta belardi artean. Ibilbide hau egokia da soilik esperientzia eta prestakuntza fisiko zerbait dutenentzat. Erne laino egunetan.
- 28 -
0,00 ordu / 0,000 km [1] Iribas (623 m). Herria gurutzatuko dugu eliza ezkerretara utziz, pista jarraituko dugu eta Aiztondoko ibartxoan sartuko gara. Han badira zenbait fenomeno hidrogeologiko. Lezegalde leizea eta sarbegia. Lehenbiziko zatiak GR-12 mendiko ibilbidearekin bat egiten du (Euskal Herriko ibilbide luzea). 0,30 ordu / 2,000 km [A] Aitzarratetako iturburua. Gure ezkerretara harkaitza ikusi eta bere eskuin aldetik igoko gara, iturburua inguratzeko. Igoerari hasiera eman diogu. 0,50 ordu / 3,100 km [B] Txoritxoberriko trikuharria. Gure eskuinetara belardi batzuk utzi eta pago artean igoko gara. 1,20 ordu / 4,300 km [2-C] Burnigurutzeko lepoa (963 m). Uharte, Iribas eta Baraibar arteko muga. Pixkanaka gora eginen dugu Atako ibartxora iritsi arte. Ize帽iturri I eta II eta Sekoain I eta II trikuharriak. 1,50 ordu / 5,100 km [3] Atako ibarra. Ibarrean gora eginen dugu hego-mendebaldetik, burdin hesiari jarraituta. 2,00 ordu / 5,850 km Iturria eta burdin hesia. Errekatxoa igaro eta igoera gogorra hasiko da San Migeleraino iritsi arte. 3,00 ordu / 7,650 km Apezaren Malkorra. Santutegia ikusiko dugu handik. 3,20 ordu-8,550 km [4-D] San Migel santutegiko lepoa. (Lekunberriko errepidea) Santutegia 350 metrotara dago (1.237 m) eta nahitaez joan behar da. Ikuspegi zabala. Lekunberriko errepidean 650 metro inguru egin, eta han, eskuinean dagoen bidexka batek pagadira sartuko gaitu berriz. Pago bikainak daude. Aurrerago, eta Huarte/Realengoko
muga gurutzatu eta gero alborantz eginez jaitsi behar da. 3,55 ordu / 10,650 km Karlositurri. Behera jarraituko dugu. 4,45 ordu / 12,950 km [5] Lekunberriko errepidea, 9. kilometroa baino beherago. Zeharkatuko dugu. 5,05 ordu / 13,800 km Otsoitako koba. Bidean behera jarraituko dugu, Erbitze izeneko tokirantz. GR-12 mendiko ibilbidea gurutzatu eta bidetik jarraituko dugu, jaisteko betoizko pista bat aurkitu arte. 5,45 ordu / 17,000 km [6] Baraibar (640 m). Iturritik goraxeago, ezkerretara, lur biltzeko pista batek Iribasa eramanen gaitu, hesitutako belar soro artean, ia laua den bidean zehar. 6,10 ordu / 18,700 km Iribas (623 m).
HAIZEAK ERAMANA
Txiletik iritsitako kontuak > Guratz Azpiroz
“Txakurrez josita dago Txile!” Abuztutik dago Guratz Azpiroz uitziarra Txilen, Magisteritza ikasten dabil bertan eta landa eskola maputxe batean ikasitakoa praktikan jartzen ari da. Noiztik zaude Txilen eta zertan zabiltza? Zenbat denborarako joan zara? Abuztuaren hasieran etorri nintzen, Palafox izeneko programa batekin. Magisteritzako seihileko bat egitera etorri naiz, eta urte berrirako han naiz bueltan.
unibertsitatean; irakasgai bat “mapudungun” delarik, bertako Maputxeen (indigenak) hizkuntzan. Bestalde, astean bi aldiz landa eskola mapuche batera joaten naiz haurrekin praktikak egitera irakasle moduan. Asteburutan, berriz, Txile eta inguruak bisitatzeko aprobetxatzen dugu “couch surfing” eginez.
Zehazki zein herri edo hiritan zaude? Hasiera batean Santiagora nindoala uste nuen, Txileko hiriburua, baina azkenean 45.000 biztanleko hiri txiki batean nago, Villarrican, hiriburutik 750 km hegoalderantz.
Nolakoa da bertako gizartea? Jendea oso adeitsua, maitakorra eta jatorra da. Lehen egunetik oso hurbilak izan dira, eta hori laguntza handia izan da, hasieran batez ere.
Zergatik aukeratu zenuen herrialde hori? Nafarroako Unibertsitate Publikoak urtero beka batzuk eskaintzen ditu. Aurreko urtean egin nuen eskaera baina ez zidaten eman, eta aurten ere eskatu, eta oraingoan bai! Egia esan ez nuen herrialdea aukeratzerik izan.
Zer da gehien harritu zaituena? Iritsi eta gehien harritu ninduena kalean jaberik gabe dauden txakur kopurua izan zen, txakurrez josita dago Txile!
Zein da zure egunerokoa bertan? Astelehenak izan ezik beste astegunetan klaseak izaten ditut
Bertara joateko asmoa duen bati zer gomendatuko zenioke? Txile iparraldetik hegoalderaino zeharkatzea gomendatuko nioke; basamortutik glaziarretara, tartean dauden bariazio guztiekin. Izugarria da Txilek dituen aukerak eta edertasuna! Baina ederrena hegoaldea da! Anekdotarik? Iritsi eta lehen egunean, supermerkatuan jateko zeozer erosi genuen eta unibertsitate bidean jaten hasi ginen. Konturatu orduko 10 bat zakur genituen atzetik, saltoka, ogitartekoa eskutik kendu nahian. Niri beldurra ematen didate zakurrek gainera… Imajinatu ze oihuk bota nituen! Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bidali nahi badiozu, aprobetxatu! Familiari, lagunei eta mutilari mila esker emandako maitasun guztiagatik, abentura honetan animatzeagatik, eta etxetik hain urrun egon arren berotasun goxo hori transmititzeagatik. Muxu handi bana eta laster arte!!!
- 29 -
ekinarenEKINEZ >> Mugiroko Ostatua “Herritarren eta ingurukoen gomendioak izaten ari dira gure publizitaterik onenaâ€? Jose Mari Elizalde eta bere familiak Mugiroko Ostatua irekitzearen apustua egin zuen maiatzean eta gustura daude orain arteko martxarekin. Aurkez zaitezte... Jose Mari: Ni Jose Mari naiz, nire emaztea Ana Tirapu eta nire alabak Adriana eta Rakel dira. IruĂąearrak gara eta maiatzaren amaiera aldera ireki genuen ostatua.
- 30 -
Eta nolatan animatu zineten? Jose Mari: Ni langabezian nengoen eta Mugiroko Ostatua libre gelditu zenaren berri izan genuenean animatu egin ginen. Eta ostalaritzan esperientzia bazenuen? Jose Mari: Bai, iazko udan Ayestaran Hotelean aritu nintzen sukaldari eta aurretik ere sukaldari lanetan aritu naiz Nafarroako Gobernuarentzat. Bizi ere Mugiron bizi zarete? Jose Mari: Bai uda osoa hemen pasa dugu eta hori da gure asmoa. Baina orain nire emazteak astez kanpoan egiten du lan eta alaba ere ikasten dabil eta astez joan etorrian ibiltzen naiz eta asteburuan denok hemen izaten gara. Hala ere, dena ongi joanez gero, gure asmoa Mugiron bizitzea da. Eta zer moduz doakizue ostatuarekin? Jose Mari: Ez dugu ia propagandarik egin, orain webgunea prestatzen gabiltza eta Plazaolako bazkide ere egin ginen baina publizitaterik onena herriko eta inguruko jendeak egin digu. Josetxori esker, Susanari esker eta herriko gainontzekoek ere herrian inor ikusten badute ostatura etortzeko esaten diete ederki jaten dela hemen. Oso ongi hartu gaituzte herrian. Zer eskaintzen duzue? Jose Mari: Astez egia esan lan gutxi izaten da hemen. Menu bat eskaintzen
dugu eta tarteka gosaltzera ere jendea etortzen da. Asteaz oraingoz astelehenetan izan ezik egunero irekitzen dugu. Baina gehien bat asteburuko menuarekin egiten dugu lan. Menu bereziaz gainera, ogitartekoak, plater konbinatuak eta kazulatxoak ere eskaintzen ditugu. Eta erreserba bereziak ere onartzen ditugu. Hasieran uste genuen kanpoko jendearekin lan egingo genuela baina lan gehiago egiten gabiltza bertako jendearekin eta ingurukoekin kanpokoekin baino. Gainera jendeak errepikatu egiten dute eta beraiek gustora badaude gu ere. Etxeko jana egiten duzue? Jose Mari: Bai, hori da jendeari gustatzen zaiona. Konturatu naiz arraina gutxiago jaten duela jendeak, gehienek nahiago izaten dute haragia. Menuan ere aldaketak sartzen joaten gara gauza ezberdinak eskaintzeko eta jendearen gustoetara egokitzeko. Baratzeko elikagai freskoekin lan egiten dugu, asko la-
Erreserbak: 948504202 telefono zenbakian. www.facebook.com/mugiroko.ostatua www.posadamugiro.com gundu didate baratzarekin herritarrek. Ez genuen esperientzia handirik baratzarekin eta herriko jubilatuek azaltzen digute hau eta beste noiz landatu eta noiz atera. Pozik beraz... Jose Mari: Bai. Egia esan larunbatetan lanez gainezka gabiltza. Frontoia gertu dago eta lekua bera oso atsegina da. Ostatuaren gaineko etxebizitzan bi logela pentsio moduan jartzeko eskaera ere egin dugu asteburuetan mendizaleei edo kanpotik datozenei eskaintzeko, Mugiron ez baitago landa-etxerik. Orain artekoa oso positiboa izan da guretzat, eta uda honetan oso ongi egin dugu lan, orain negua pasa behar... Baina animatuta gaude.
kontuTXIKIAK azaroa 7eta14
agenda
8
Lekunberri: Kantinan 20:00tan Folk Ametsetan.
Lekunberri: Kantina Rock: Helltrip.
16
Lekunberri: Kantina Rock: G.A.S. drummers.
21
Lekunberri: Kantina Rock: Cobra.
22
Lekunberri: Gure Esku Dago ekimenaren bazkaria trinketean. Txartelak 15 eurotan.
23
Lekunberri: Ttutturreren 25. Urteurren festa.
SanMaRtinAk gaintzako jaiak 2014 Azaroak 7, ostirala: 20:00 Suziriak, jaiei hasiera emateko. 20:30 Martintxoren jaitsiera. 21:30 Herri afaria Sonbelu elkartean. 00:30 DJ Txoko goizaldera arte. Azaroak 8, larunbata: 17:00 Haurrentzako merienda eta jokoak. 18:00 Mus txapelketa. 18:30 Tortila patata lehiaketa. 19:00 Poteo herrikoia. 00:30 Gabezin taldea goizaldera arte. Azaroak 9, igandea: 12:30 Meza Nagusia. Ondoren: hamaiketakoa bertsolariekin: Oskar Estanga eta Bixente Gorostidi. Ondoren trikitilariak. Arratsalean, Gorriti eta bere animaliak. Azaroak 11, asteartea. San Martin eguna: 12:30 Meza Nagusia. Ondoren: hamaiketakoa, trikitilariez alaiturik. 13:30 Herri bazkari autogestionatua Sonbelu elkartean. 17:00 Txokolatada eta haurrentzako Disko-Festa.
merkatu txikia SALGAI
- Azkaraten Zubinea etxea salgai, 42.600 €. Tel. 629 391 586, 948 051 620. Paki. - Atallun 6 urteko VPO pisua salgai. 90 m2 + garajea + trastelekua. 130.000€ Miren (646179746). - Baba gorriak salgai Betelun. T: 606 375855
ADI!
Merkatu Txikian iragarki bat jarri nahi baduzu idatzi mailope@ labrit.net-era. Publizitate eskariak bi hilabetez egongo dira jarrita, ondoren kontrako abisurik jasotzen ez badugu kendu egingo ditugu.
LAN BILA
- Ordenagailuak konpontzen ditugu. Programen eta tresnen instalazioak, datu bilaketa, birusen deuseztapena. Ordenagailua zure etxean bertan hartu eta utziko dizugu doan. Jarri harremanetan: 661 405 890 (Txaran). - Lekunberrin emakume bat prest edozein lanetan aritzeko: etxeko lanak, pertsonak zaindu, etxebizitzen garbiketak eta abar. Emilia Dimitrova, 948604893/ 679053368 .
aldazko jaiak 2014 Azaroak 11, asteartea. San Martin Deunaren eguna: 11:00 Meza nagusia 12:00 Herri-kirolak bereziak “goiko barredi”-”beiko barredi” 13:00 Toka txapelketa 14:30 Herriko bazkaria eta dantzaldia Modestorekin Azaroak 14, ostirala: 13:00 Tortila txapelketa 17:00 Herriko mus txapelketa 17:30 Puzgarriak eta txokolate jatea frontoian 19:00 Aldazko txerritxoaren jaitsiera 22:00 Afaria ostatuan 00:30 “D.J. Txoko“ dantzaldia Azaroak 15, larunbata: 11:30 Erronda etxez etxe Iraunkorra Txarangarekin 20:30 Sagardo festa: txistorra, sardinak, musika … 01:00 Gaupasa “Unsain“ taldearekin Azaroak 16, igandea: 09:30 Diana Larraungo txistulariakin 12:00 Meza nagusia 12:30 Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketa jardunaldia. 18:00 Larraungo eskolako pilota partiduak 19:00 Bertsolariak. Gai jartzailea Latu. Julio Soto eta Uxue Alberdi. 20:00 Pikoteo elkarteko tabernan
- 32 -
egutegi o k ra ri er b e , le rt r u u o k k a e ir n o Kaix honetan, dagoe argazkiak jaso nahi n e d ri a n e z t ra u t er 2015a g este behin zure et xean aldizkariarekin B . a z t il b a g n e z t a ber ria prest abenduan zure kualdeko et xaurreen a et u t a os n ea rt a genit uzke, denon soko duzu egutegia. Aurten, gure es batera dohainik ja nahi dizkizuegu. argazkiak eskat u er ik eder rena? rr u xa et o k ri er h re u elbidera h et Zein da zuretzat z n . t ri b la @ e op il a at eta bidali m b i k z a rg a u z io a z ie Atera o lehen. azar oaren 20a bain Mail ope.