Skip to main content

Mailope 2013 urtarrila

Page 1

199. zkia. - 2013ko ilbeltza

MAILOPE TXIKI: Hieroglifikoa ELKARRIZKETA: Maria Josefa KUXKUXEAN: Urtarrilekoak KULTURA: Permakultura ZERUAK ESANA: Ilbeltza MONUMENTU MEGALITIKOAK: Felix Olaetxea

ikusi hemen Mailope

Pianista eta zer gehiago? Maitane Urbizu

7PEKAtu

Horixe da duela 50 urte Paula Torronteguiri behin eta berriz galdetzen ziotena bere ikasketei buruz. Gurean kontzertu bat eskaini du eta berarekin izan gara.


MAILOPEtxiki

Eskerrik asko zuen erantzunengatik! Bai, asmatu duzue, erantzun zuzena GABON GAUA zen. Hona hemen saridunak: Mihiluze mahai-jokoa: Laiene Izagirre (Gaintza), Jakes Iturrioz (Atallu). Munduko ipuinak mahai-jokoa: Saioa Iriarte (Betelu), Irati Buldain (Betelu), Julen Torrado (Lekunberri) eta Edurne Martinikorena (Errazkin). Irabazleek Euskara Zerbitzutik pasa beharko dute saria jasotzera. Aurrez deitu nahi duenak 948504400 telefono zenbakian egin dezake. Ea beste hau asmatzen duzuen. Animatu eta bidali zure erantzuna eta izen-abizenak mailope@labrit.net e-postara ilbeltzaren 18a baino lehen. Zuzenean mahai-jokoen zozketan sartuko zaitugu.

-2-

z z zz z z zz

Euskal Herriko mendietan bizi da eta bere begi bakarrez gizakiok egiten duguna ikusten du: Erantzuna:


04> 05> 08> 09> 10>

Iritzia Kuxkuxean Luze: Koldo Nu単ez-Betelu Zabal: I単aki Usabiaga Erreportajea: Paula Torrontegi

12 > Maria Josefa Beraza Araxes Eskolako DBHko ikasleek elkarrizketa bat egin diote Maria Josefa sukaldariari. 25 urte daramatza Araizko ikasleei egunero bazkaria mimo handiarekin prestatzen eta erretiratzera doan honetan omenalditxo bat egin nahi diote Maria Josefari

14> Batzarre

20 > Saralegi Anaiak

-3-

Eneko eta Ruben Saralegik sei urte baino ez zituzten lehen aldiz plaza batera atera eta euren aizkora txikiekin enborra mozten hasi zirenean. Neguko hotzak pasa arte deskantsua izango dute eta momentu hau aprobetxatu nahi izan dugu elkarrizketa egiteko.

26> Kirolak

27 > Kirol-gimnastika Iratxe Sanz, Iru単earra da jaiotzez baina egun Arakilen bizi da eta harat eta honat ibiltzen da zenbait herritan kirol ikastaroak ematen. Iaz hasi zen Lekunberrin kirol-gimnastika erakusten eta dagoeneko 26 pertso-nako taldea biltzen da ostiralero.

28> Lurrak emana: Saltsa-perretxiko beltza eta antzekoak 30> Kontu txikiak 31> Monumentu megalitikoak: Milaaldapa eta Pagamendi

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Julio Calonge, Felix Olaetxea, Erremonte Eskola, Juan Antonio Garaikoetxea, Ttutturre Kirol Elkartea, Maitane Urbizu, Ibarberri Eskola, Araxes Eskola, Maider Agirrebarrena, Mankomunitateko Gizarte Zerbitzua,Martin Juanena, Joxe Mari Zabaleta eta Ainhoa Beraza. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 - mailope@labrit.net. Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, MAKETAZIOA: Araitz Amatria. kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria. TIRADA: 1.600 ale.


(H)iriTZIA

Larraungo Udalak onartutako MOZIOA: EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Malloak dantza taldearen eskutitza

-4-

Pasa den urriaren 14an, gure taldeak Lekunberriko Udalarekin hartutako konpromisoa (gure dantza saioak egiteko udalaren lokala erabiltzearen truke doaneko saio bat eskaintzea) betetzeko, herriko festetako egitarauan adierazitako gure saioa egitera hurbildu ginen. Egun berean Ardoaren Eguna ospatzen zela ikusi genuen, eta gure saioak eskaini izan ditugun beste tokitan gertatu den bezala, antolatzaileek egoera honi aurre egiteko modu egokia aurreikusita zutela ez genuen zalantzan jarri. Baina ez zen horrela izan, eta gure saioa plazan jarritako karparen barruan izanen zela jakinarazi ziguten, jakinda, Ardoaren eguneko jarduerak leku berean burutzen ari zirela. Gure dantza saioa eskaintzeko topatu genituen baldintzak (lekua, soinua‌) ez ziren batere egokiak izan, eta horregatik, taldekideak, etsituta eta zapalduta sentitu ziren; gure asmoa festari alaitasuna ematea baitzen. Ardoaren Eguneko azoka antolatu zutenekin ere bat egiten dugu, haiek gu bezala, antolakuntza txar horren ondorioz, kalteturik suertatu baitziren. Zergatik orain idatzi hau? Bi hilabete pasa ditugu azalpen baten zain, erantzunik ez dugu jaso, ordea. Horregatik jendeari gertatukoaren berri emateko beharra ikusi dugu; izan ere ez baita, jarrera horrekin, etsituta sentitu garen lehenengo aldia. Malloak dantza taldea

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era

-KONPROMISOA HARTZEN DU indarkeria aurre egiteko politika integralari dagokionez, mota desberdinetako neurriak hartu beharko ditugu kontuan, besteak beste heziketan oinarritutako prebentzio neurriak, eraso baten ondorengo neurri asistentzialak edota erantzun soziala artikulatzera begirakoak. -KONPROMISOA HARTZEN DU bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, osoa eta koordinatua garatzeko, hitzetik ekintzetara pasatuz. Hortarako, aurrekontuetan sortu beharko dugu atal bat bere hortan, non‌ bortizkeriaren biktimak diren emakumeekiko harrrerarako egitarauak garatuko diren. -KONPROMISOA HARTZEN DU autodefentsa feministaren beharra transmititu eta emakumeak animatu lanketa berezia egin dezaten eta bitartekoa jarri. GONBITEA EGITEN DIE herritar guztiei urtean zehar Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako mobilizazioetan parte hartzeko.


koak Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitarte Mailope aldizkariaren bitartez!

KuxKuxean Maitane eta Irune Zorionak Maitane hamaika urte bete dituzulako. Irunek ere 9 urte bete ditu abenduaren 21ean. Asko maite zaituztegu. Musu asko eta besarkada handi bat biontzat. Osaba Koldo eta Izeko Estitxu.

Laura Urtarrilak 10 Zorionak ta urte askoan etxeko denen partetik, jaso ezazu muxu handi bat maitasunez bihotzetik, egun eder bat opa dizugu zorionduz Mailopetik, ta zoriontsu izaten segi gauza guztien gainetik. Xabi, Isusko, Erkuden, Fede eta Igor.

Lorea Zorionak Lorea!! 19 urtetxo ee! Ondo pasatzea espero dugu eta ea aparitxo bat edo iten deun ospatzeko ta geo juerga pixkat jeje! muxu handi bat guapa! =) zure kuadrilaren partez :) )

Irati Urtarrilaren 13an 5 urte beteko ditu Juanagorrineko neskatoak. Zorionak pottoka. Ama, aita eta Haritz

Leire Urtarrilak 7 Zorionak Leire! jadaaa 18 urte ee jeje! Primerako eguna pasatzea espero deu, merezi duzu ta. Ea juerga on batekin ospatzen deun koadrilan :) muxu handi bat polita! Zure kuadrila :)

Idoia Saralegi Abenduak 26, Lekunberri. Zorionak eta egun zoragarria opa dizugu zure Gaintzako lagunek!!!!!

Deitu 638652339/ 948210103 telefono zenbakira edo idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara.

lurraldeGARAPENApubli-berria: 2012ko EKINTZAILEAK Alfredo León Maùú, Agoitz.

Joana Aranda de Castro, Irunberri

www.alfredoleon.com

www.casasapunto.com

Nola sortu zen negozio-ideia? Aukera bat ikusi nuen nire lanbidean: web-diseinuan prestakuntza bukatu, eta nire negozioa landu. Agoitzek eta eskualdeak teknologia berrien arloko negozio bat behar zuten; hortaz, hantxe nengoen ni. Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zuren negozioak? Diseinu grafikoa, arlo guztietan: logotipoak, kartelak, katalogoak, aldizkariak, argazkiak zaharberritzea, album digitalak, eta abar. Eta on line arloan, webguneak, blogak, sare sozialak... Artista autodidakta ere banaiz, eta koadroak, enkargatzen dizkidate. Nolanahi ere, arte-arloan zailago dago afera.

Nola sortu zen negozio-ideia? Nire burua berritzeko grinak bultzatuta, eta etxeak oso atsegin ditudalako. Hamar urte baino gehiago ditut higiezinen arloan, eta merkatu berri bat ireki nahi dut, etxebizitzen egoera hobetu, gehiago saldu ahal izateko.

Nola heldu zinen Cederna Garalur Elkarteraino? Ez nuen lanik izan Carlosekin harremanetan paratzen, eta aunitz eskertzen dut haren lana. Behar izan dudan guztian lagundu dit.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak? Pisu pilotuak kostu txikian prestatzea, etxebizitza baten egoera hobetzea, eta argazki profesionalak eskaintzea gehiago saltzeko. Espazioak despertsonalizatzen ditugu, eta kolore neutroak erabiltzen ditugu, albait jende gehienen gustagarri izan daitezen. Esate baterako, alokatzekoak diren etxeetan edo landetxeetan, gauza txiki batzuk aldatuta, ondo argiztatuta, oheestalki berriak jarrita, eta argazki on batzuekin, ziur erreserbak areagotuko direla.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari? Ausarta izan dadila. Inbertsioa txikia bada, ez du zer galdurik. Eta inbertsio handietarako, merkatua azter dezala; negozioari iritsi aurretik, merkatuak horren premia duen ziurtatze aldera.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari? Ausartu dadila. Ideia batean sinesten baduzu, garatu beharra daukazu. Autonomo izatea bizimodu bat da, eta bada guztiok batzen gaituen trazu bat.

-5-


7PEKAtugaldera 1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat? Goizean goiz eta ez hain goiz ohetik jeikitzeak. 2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso? Indartsua ahulaz aprobetxatzeak. 3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur? Creep-a txokolate urtua eta platano pusketekin. 4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi? Mundu mailan pobreen eta aberatsen arteko klaseak desagertzea, herri mailan Nafarroa osoan denok euskaraz hitz egitea, eta maila pertsonalean ama izatea.

5. Inbidia: zerk ematen dizu inbidia? Euskaraz bizi diren herriek ematen didate inbidia. 6. Luxuria: zerk jartzen zaitu berobero? Begirada batekin kimika sentitzeak.

Maitane Urbizu otzia Lekunberriko Zineg

7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu oilar? Gure koadrilan edozein tokitan kantatzen dugunean sortzen dugun magiak. Izan daiteke tabernan, kanpineko komunetan, mendian edo kotxe barruan, munduko beste gauza guztiez ahazturik, beti ere kantari.

-6-

BALERDI BALERDI

ARRIBEKO DENDAK 10 URTE

Urtarrilaren 12an gaueko 22:00etan Balerdi Balerdi taldearen kontzertua izanen da Kantina Ostatuan. Iru単ean sortutako taldea da eta euren musika powerpop estiloaren barruan sartu ohi dute. To単o Muro, Sergio Ibarrola eta Carlos Ortiz hirukoteak osatzen du egun taldea. Aurten disko berria kaleratu dute, Hegoko lautadaren hertzetik eta hori aurkeztera etorriko zaizkigu.

Irakurle baten eskutik heldu zaigu berria: Hamar urte bete berri ditu Arribeko dendak. Kafe eta pastelekin ospatu zuten eguna dendariak eta bezeroek. Zorionak!

EZAGUTU DEZAGUN GURE INGURUA Pasa den azaroaren 25ean, Lekunberriko Ibarberri ikastetxeko Euskara Batzordeak, gure ingurua ezagutzen jarraitzeko, eta aldi berean, euskararen erabilera sustatzeko beste mendi irteera bat antolatu zuen. Uitziko gainetik abiatu ziren eta Gorritin izan ondoren Lekunberrira iritsi ziren. Eguraldia ez zuten lagun izan eta jende gutxi animatu zen arren, joan zirenek mendi buelta ederra egin zuten.


elKArrimokoKA Munduaren amaieratik gertu Aupa Mikel! Zer moduz doa urtearen hasiera? Espero dut hau irakurriko duzula zuk eta gure aldizkari maitearen irakurle guztiek, izan ere, horrek esan nahi du mundua ez dela amaitu abenduaren 21ean, Maiek zioten bezala. Nolabait adierazteko, etorkizunera bidaltzen dudan artikulu bat da idazten ari naizen hau, edo beste modu batera esanda, itsasora botatzen dudan gutun bat da, norbaitek jasoko duen esperantzarekin. Mikel Alvarez Pentsatuko duzu Mikel, dramatiko jarri naizela eta ez dela beharrezko horren pesimista jartzea, baina momentu batez pentsatu dezagun esan dudana egia dela, hau da, mundua abenduaren 21ean bukatu zela. Hori ikusita, galdera hau planteatzen dizut: Zer egingo zenuke 21aren aurreko egunetan, aipatutako egun hau azkena dela jakingo bazenu? Seguruenik zure erantzuna “topera bizitzea” izango litzateke.

“Gure bizitza erabat programatua dago, erabat programatzen digute” Bizitzarako genituen plan eta planteamendu guztiak pikutara joango lirateke eta momentuan momentukoa izango litzateke ezinbestekoa ezta? Ba agian ez da munduko bukaera gertatuko 21ean, baina bai gure bizimoldeari buruz hausnartzen hasiko beharko ginatekeela urte berriaren aitzakiarekin. Jaio, eskolara joan, unibertsitatera joan, lana aurkitu (edo gaur egun, hobeto esanda, soilik lana bilatu), ezkondu, umeak eduki, jubilatu, bilobak eduki, hil… Gure bizitza erabat programatuta dago, erabat programatzen digute. Gizarteak sortu dituen behar artifizialak asetzen ari gara, gure beharrak gizartean nola asetu beharko liratekeen hausnartu beharrean. Horregatik, Mikel, 2013a aldatzen hasteko unea izan beharko litzateke. Gainera, nire gazte kondizioa kontuan hartuta, esan beharra daukat agian gauzak beste modura ikusten ditudala zurekin alderatuta, Mikel, baina esan dudana da nire ustez gertatzen zaiguna. Gizarte honetan denak harremana duenez, gure bizitzaren arlo asko ere programazio horren menpe daude. Adibidez, ekonomian, gure beharrizanak merkatuaren menpe daude, eta merkatuak produzitzen duenak kontsumitzen dugu. Horri ere buelta eman beharko genioke, eta hau planteatu: esan ditzagun zein diren gure beharrizanak, hausnartu dezagun eta erabaki dezagun nola asetuko ditugun erabakitako nolabaiteko beharrizan horiek. Agian Maiak ez zeuden zuzen, baina nork daki bidaltzen zuen mezua ondo interpretatu dugun. Agian ez zuten munduaren amaiera irudikatzen, edo agian bai. Agian beste fase baten hasiera aldarrikatzen zuten. Agian, beharbada, akaso… Nork daki?

Eguberri eta urteberri on Mikel! Kristautasunak eragindako gure gizarte honetan Maiak beren egutegian ziklo aldaketa bat bezala azaltzen zutena, gurean apokalipsiarekin identifikatu nahi izanak arduratzen al zaitu? Ez naiz garai bateko hieroglifikoak identifikatzen jantzia, ez izarrak kokatzen eta benetan beldur ematen didana mundua bere honetan jarraitzea da. Dena den noizbait egin izan dut ahalegina, Mikel Lasarte munduaren azkena etortzearekin, zer egingo ote nuen pentsatzen… eta neronek harritu egin naiz zenbat gauza (lerro hauetan ere konfesa ezinak direnak) egiten saiatuko nintzen. Gezurra dirudi ezinbestekoak kontsideratzen ditugun zenbait kontu nolatan bueltarik gabeko momentuetara nola uzten ahal ditugun. Egiten duzun hausnarketarekin, bizitza antolaturik dugula eta, gero eta gehiago pentsatzen dut ezer ez egiteko aitzakia bilakatu dugula. Guretzako errazagoa da kexatzea tokatu zaigunarekin, hori konpontzen saiatzea baino. Hau da antolaturiko horretara jotzen dugula ardurarik ez izateko, lasai bizitzeko eta antolaturiko horrek komeni ez zaigunean ezer ez egiteko aitzakiatzat erabiliz. Beraz pertsona axolagabeak, indiferenteak, bihurtu dugula gure burua. Guerra zibileko garaia bizi izan zuten bartzelonako enpresa baten langileei urte horiek nola igaro zituzten galdetu zieten eta erantzuna: lanean. Beraiek gerla aurretik egiten zuten gauza bera egin zuten gerra garaian eta bukatzerakoan ere ez omen zen beren egunerokotasunean gauza handirik aldatu. Jaiki, fitxatu, lan egin eta etxera… hau da indiferenteak ziren, anto-

“Guretzako errazagoa da kexatzea tokatu zaigunarekin, hori konpontzen saiatzea baino” latutako bizimoldeari eutsi zioten. Bestalde badakigu garai horietan gertatutakoak beste askori ekarri ziena: odola, bortxa, sufrimendua beti badagoelako betikotasun horretara tolestuko ez dena. Eredutzat hartu beharko genituzkeenak akaso. Hausnarketarako urtea da hala ere, Euskal herrian gauza garrantzitsu asko gertatu baitira azken urte honetan (eta espero dut hurrengotan ere gertatuko direla), eta aipatzen dituzun horietan ere pausoak ematen hasiak garela iruditzen zait, nahiz eta gauzatzea nekeza izanen den. Urte ziragarriak bizitzea tokatu zaizkigu eta, ni behintzat, ilusioz beterik nago etorkizunari begira. Eta 21ean munduaren bukaera etorriko balitz… ni Donostian Tomas deunaren eguna ospatzen, lagun artean, gozatzen, aurkituko nau.

-7-


Koldo Nuñez-Betelu

LUZE

Umeek ikusten dituzten fantasmak

-8-

Behin baino gehiagotan, umeek konta dezakete badutela “lagun” ikusezinen bat, mutila zein neska, animaliaren bat, ipotxak, maitagarriak edo bestelakoak. Lagun hauekin hitz egin, jolastu edo amets egin dezakete. Nagusiok beti pentsatzen dugu umearen imajinazioaren ondorioa dela eta lehenago edo beranduago ahaztu egingo zaiela. Inoiz, besterik gabe, azaltzen dute norbait ikusi dutela inor ez dagoen tokietan eta deskribatu ere egin dute. Nagusiok, oro har, ez ditugu aintzakotzat hartzen eta ez diegu umeei jaramon handirik egiten. Nire jardueran, hainbat aldiz aurkitu ditut holako kasuak eta behin eta berriro frogatu didate, umea ez zebilela asmatzen edo besterik gabe gezurrak esaten arreta deitzeko. Behin Bilboko psikologo bikote batek deitu zidan beren etxea azter nezan. Hara joan nintzen eta laster agertu zen haien logelan energia maskulinoa. Jarri nintzen energia honen tokian eta “ikusi” nuen haur gaztea nintzela. Emazteak kontatu zidan lehengusua hil zela urte batzuk lehenago urte gutxi zituela eta berak asko sentitu zuela honen heriotza. Hura zen, beraz, han sumatzen nuena. Orduan kontatu zidaten, haien bi urteko alabak noizean behin ezer ez zegoen tokiari begira esaten ziela “nene” eta atzamarrarekin handik pasatzen zen zerbait seinalatzen zuen. Beste batean, etxe bat ikustera joan nintzenean, hasieratik azaldu zidaten 5 urteko alabak naturaltasun handiz kontatzen ziela noizean behin sukaldearen erdian dagoen tximiniatik behera bi

figura ilun ikusten zituela jaisten. Noizean behin argi handi bat zetorren figura haietako batekin. Etxearen azterketa egitean, bi figura horien energiak berehala azaldu ziren, emakume batena eta gizon batena. Emakumeak tristura handia zuen eta lurrean hildako

“Hemen harrapatuta dauden energiak edo arimak, laguntza beharrean daude mundutik erabat joateko” senarra ikusten zuen, zurbil-zurbila, ia txuri, baina ez zeukan loturarik bertan bizi zirenekin. Egia esan, familia honen aurretik beste familia bat bizi izan zen bertan urte askotan eta hantxe hil zen senarra alkoholizatuta. Bestalde, gizonaren energia desberdina zen. Begira geratzen zitzaion apal batean zegoen bikote baten buztinezko figurari. Etxeko andrea nire aurrean jarri zenean argi geratu zen nire alaba zela. Nik ez nekien baina buztinezko figuran, mutilak azpian senarraren izena zuen eta neskak, aldiz, emakumearena, hau da, orain bertan bizi den bikotea ziren. Andreari aita urtebete lehenago hil zitzaion eta honen energia zen hura zalantzarik gabe. Hirugarren adibidea jarriko dut. Oraingo honetan baserri bat aztertzean agertu zen. Nik berehala indar handiz emakume baten energia sumatu nuen, etxe osoan zabalduta. Hau guztia baserriko jabe berriari kontatzean, berak azaldu zidan nola etxea erosi zutenean bere 8 urteko alabak esaten

zien bertan emakume zahar bat eta haur gaztetxoa ikusten zituela. Gainera, haurrak berarekin jolasteko eskatzen omen zion. Jarri nintzen energia horren tokian eta berehala emakumearen tokian, sentitu nuen, eta ongi ikusi nuen haurra eskuetatik ihes egiten zidala nahiz eta nik etengabe ez joateko eskatu. Ordura arte kanpoan euria eta txingorra zen eta energia hauen tokian jarri nintzenean, bat batean eguzkia atera zen. Baserriko jabeak azaldu zidan alabak hori esan zienean joan zirela aurreko jabeei galdetzera eta hauek azaldu zieten, baietz, aurretik emakume adoretsua bizi izan zela bertan, familiaren bihotza zena eta nola hil zitzaion haur gaztea eta horregatik bizitzan eraman zuen pena. Aipatu ditudan kasu guztietan, behin energia hauek aurkituta bertako bizilagunei azaldu nien kasu bakoitzean zer egin behar zuten, energia edo arima horrek atseden har dezan eta zerurantz edo argirantz joan dadin. Izan ere, hemen harrapatuta dauden energiak edo arimak, laguntza beharrean daude gure mundutik erabat joateko, hau ez baita haien lekua. Haurrek eta umeek pertzepzio berezia dute eta poliki-poliki badoaz galtzen nagusitzen diren heinean; neurri batean, guk ez diegulako sinesten eta mugak jartzen dizkiegulako. Hurrengo batean zuen umeak horrelako zerbait adierazten badu, serio hartu, mesedez, zuek ikusi edo sumatu ezin edo besterik gabe sentitzen ez duzuen zerbait izan daitekeelako eta gainera, zuen senide baten energia izan ahal delako laguntza eske dagoena.


ZABAL

Iñaki Usabiaga

Magoak (I) Istorio honek inoren sentiberatasuna minbera baleza, aurrez barkamena eskatzen dio idazleak. Abenduaren 24an jaio zen neskatoa. Zer izen ipiniko diogu?- galdetu zuen ama Kattaliñek. Inork ez zuen duda egin: -Belentxo!- esan zuten denek aho batez. Aita Joxek izan ezik. Burumakur eta zalantzati -ez al genuen, bada, Salome?- galdetu zuen. Doña Salome, banketxeko zuzendariaren emaztea, handikien kolegiotan leziatua zen. Frantsesez ere bazekien. Euskaraz tutik ez. Ez eta jakin nahi ere. Arratsaldeetan Kasinoko dantzalekura joan ohi zen tangoak dantzatzera. Aztia zen. Sorgina. Zirtze. Bere zotz magikoarekin, mingainarekin, edozer ukitzen zuela ere, gizakia, Ulixesen lagunak bezala, zerri bilakatzen zuen. Aurrera-pauso horietako batean bereganatu zuen Ulixes berak, Don Gasparrek. Salome baino are maltzurragoa baitzen Don Gaspar magoa. Kattaliñ, luzaz, Salomeren neskame egona zen Donostian. Gazteleraz ez baitzekien, “la casera” deitzen zioten. Saiatu zen Zirtze zerbitzari hura bere zotz magikoaz etxekotzen, hobeki esan, arrozten. -Debes aprender a presentarte en sociedad, vestirte y acicalarte como las

señoritas, ser educada, hablar como ellas, en cristiano. De lo contrario nunca encontrarás un novio- errieta egin ohi zion behin eta berriz etxekoandreak. Kattaliñ bere burua, bere izaera,

“Elurrezko oihal zuriz estalia zegoen herria” bere hizkuntza gutxiesteraino iritsi zen. Are gehiago, gorrotatu ere egin zuen. Bere sosak perfumeetan, modazko soineko eta takoi luzeko oinetakoetan xahutzen zituen. Bera bezalako neska bat topatu eta honi, igande arratsalde batez, Hernaniko Oialume festalekura lagundu zion arte. Kttaliñek han topatu zuen bere auzoko Joxe, soldadu jantzian,Loiolako kuarteleko magia militarraz eraldatua. Gogoan zuen nerabezaroan, herriko festetan, etxera bidean, bere lehen muxua eman zioneko une hura. Berarekin ezkondu zen. Doña Salomek oparitu zizkion zetazko soineko zuri luzea eta eskuzorroak, Don Gasparrek ezkongaiei garraiorako deskapotablea. Berak ordaintzen zion bazkaria, berak orkestrina, berak

ezkonduen ibilaldia … Apezak ere erdaraz egin zuen homilia, “guztiek uler zezaten”. Kattaliñ Espainiako erregiña sentitu zen. Salomek: -Cuando tengáis vuestro primer hijo, nosotros seremos sus padrinos. ¿Verdad que sí? - Sí! Sí! –oihu egiten zuen Kattaliñek, lilluraz beterik. -Y se llamará Salomé… o Gaspar. -Sí! Sí! Salomé. Gaspar. -Seremos cada año vuestros Reyes Magos. -¡Eso! ¡eso! Melchor, Gaspar, Baltasar! Viva los Reyes Magos! -Biba! – oihu egin zuten aho batez ezteizale guztiek-. Eta belarritik belarrira: -Jeeesus! -esaten zioten elkarri-, zer suerte izan duen Kattaliñek. Nola ikasi duen erdaraz! Biharamunean, Eguberri. Elurrezko oihal zuriz estalia zegoen herria. Belen bera irudi. Salomek bere besoetako oihal zuri hotzen artean eraman zuen neskatoa bataiatzera. Baina apaizak Salomé, yo te bautizo esatean, negarrari ekin eta ez zen isildu amak bere besoetan hartu, korupera eraman eta, “Belentxo nerea!” esanez, titia eskaini zion arte. (...)

-9-


ERREPORTAJEA >>

Paula Torrontegui: “Orain nire papera benefizentzia da” Araizko Kulturaldiko egitarauaren baitan Paula Torrontegui Artola pianistak kontzertu ederra eskaini zuen Intzako elizan. Aurten bigarren aldia zuen Paulak gurean jotzen zuena. Iaz ere Kulturaldia dela eta kontzertu bat eskaintzeko proposamena luzatu baitzioten. Aurten ordea, ez zen bakarrik azaldu, Koruko Heras musikari donostiarrarekin batera aritu zen. Lehen zatian Robert Schumannen zenbait obra jo zituen eta bigarren zatian berriz, Johannes Brahmsen lanak interpretatu zituen lau eskutara Korukoren laguntzaz.

Intzako eliza baino areto askoz hobeetan jo du Paulak, ibilbide profesional luze bat darama bizkarrean, baina Intzan jotzeak sentimendu berezi bat sortzen du beregan, txikitasun hori handi bihurtzen duena. Paula Bilbon jaio zen, ama ordea Intzakoa zuen, Zirako etxean jaioa (egun Paularen alaba, Claudia bizi da bertan), eta udako hiru hilabeteak Araitzen pasa ohi zituen, Betelun, osaba Jose eta amonarenean. “Osaba Jose maestrua zen, eta Errepublika garaiko irakasle haiei musika ikasiarazten zieten. Berarengandik jaso nituen musikaren inguruko lehenengo lekzioak”. Paulak aitortu digunaren arabera txikitatik gustatu izan zaio, gogoan du Bilboko

etxean pianoa jotzen zuen bizilagun bat zutela eta txikitan hura imitatzen aritzen zela. Jose musika irakasten hasi zen uda horren ondoren, Bilbora bueltatu eta musika ikasten hasi zen, sei urte zituen orduan. “Eskolan izugarri zekien moja bat izan nuen irakasle eta hari esker pianoa jotzen ikasi nuen”. Behar horretan amak gertutik jarraitzen zuen alaba, monja hark emandako gomendioak etxean betetzen zituela ziurtatzen zuen. “Ama izan zen neurri batean erruduna, berak proposatu baitzion osaba Joseri musika erakusten hastea”. Ikasturtean zehar gogor entseatzen zuen baina uda iristen zenean ere ez


zuen pianoa alde batera uzten. Iribaseneara joaten zen hiru orduz Flora Aguirre irakaslearekin ikastera. “Garai hartan musikarako afizio handia zegoen inguruan, Betelun guztira zortzi edo bederatzi piano zeuden eta hori harrigarria zen garai hartan”. Berehala Bilboko kontserbatorioan hasi zen ikasten eta hamalau urterekin jada piano ikasketak amaiatu zituen. Amak ordea ez zuen hori ikusterik izan, urtebete lehenago hil baitzen, gazte. “Alaba bakarra nintzen eta nire betebeharra aita alargun hura zaintzea zen garai hartako pentsamoldearen arabera nigatik espero zena, baina zorionez aita oso zentzuduna zen eta inoiz ez ninduen berarekin egotera lotu, hori beti eskertuko diot”. Kontserbatorioko ikasketak bukatu ondoren Austriara joan zen ikastera, Bilbon zela Espainiako zenbait lehiaketatan parte hartu zuen eta sariak ere bazituen baina aurrera egin nahi bazuen atzerrira joan behar zuela ikusi zuen. “Ni gaztea nintzela Espainian ez

“Ni gaztea nintzela Espainian ez zen pianista izatea baloratzen” zen pianista izatea baloratzen, Austrian berriz harro sentiarazten zintuzten. Espainian ikasketengatik galdetu eta pianoa estudiatzen zenuela esaten zenuenean pianoa eta zer gehiago ikasten nuen galdetzen zidaten”. Orduan Paulak ez zekien pianoaz bizitzerik izango ote zuen baina argi zuen pianojotzailea izan nahi zuela, baina bidean beste lan batzuk ere egin behar izan zituen horretarako. Aita gizon prestatua zen baina ez zen aberatsa, Austrian

Korukok eta Paulak lehenengo aldia zuten elkarrekin kontzertu bat eskaintzen zutena.

izan ondoren Parisera joan zen eta bertan bere ikasketak ordaindu ahal izateko, liburutegiko zaintzaile lanetan, zerbitzari eta umeak zaintzen aritu zen. “Ez zegoen bekarik eta gutxiago emakumezkoentzako. Behin aita diputaziora joan zen beka eske eta neska batean inbertitzea ez zitzaiela interesatzen esan zioten, handik denbora gutxira ezkondu, umeak izan eta musika utziko zuelako. Askorentzat pentsaezina zen emakume batek profesionalki etorkizun bat eduki nahi izatea. Emakumeen helmuga ezkondu, umeak izan eta jostea zen”. Parisen zela egun bere senarra dena ezagutu zuen, Joan Rodes (nazioarte mailan mediku preziatua). Berarekin ezkondu eta Bartzelonan jarri zen bizitzen eta bertako kontserbatorioko katedra atera ondoren irakasle aritu zen 30 urtez. “Katedra atera nuenean aitak lasai deskantsatu zezakeela esan zidan, berak izugarrizko beldurra zuen pianoaz edo beste zerbaitetaz bizitzeko gai ez izatez. Han eta hemen 20 urterekin bidaiatzen ikusten ninduenean abentura bat bezala ikusten zuen nahiz eta beti nire ilusioa errespetatu”. Bartzelonan irakasle aritu zen urte haietan, bere ikaslea izan zen Koruko Heras. Ederki eraman izan dira beti baina orain arte ez zuten elkarrekin behin ere jo. “Oso ongi konektatzen dugu elkar eta oso ongi jotzen du. Hala

ere bera Gasteizen bizi da eta ni Bartzelonan, Intzan emandako kontzertu hau prestatzea ez da erraza izan”. Paula Torronteguik 70 urte ditu egun eta oraindik beste hamar urtetan pianoa jotzen jarraitzeko asmoa du. Jenio biziko emakume honek bizitzen ari den momentuaz gozatu eta aprobetxatzeko gogo ikaragarria du. “Orain

“Jendea musikarekin zoriontsu egin badezaket nahikoa” nire papera benefizentzia dela uste dut, ez dut espero pianoa jotzeagatik inork niri ordaintzea, baina badakit altxor bat daukadala esku artean, musika, eta interpretea naizen aldetik jendea musika klasikoarekin zoriontsu egin badezaket nahikoa dut”. Hurrengo urtean berriz ere gurean kontzerturen bat emateko asmoa du dagoeneko. Gustatzen zaio tarteka hona bueltatzea, “asko gustatzen zait eskualde honetan musika eskolaren inguruan dagoen aktibitatea eta giroa”. Paulak hiru alaba izan zituen eta bakar batek ere ez zuen bere bidea jarraitu, orain Ainhoa biloba, pianoa ikasten hasi da, baliteke horrekin aurrera egitea, baina amonak goian utzi du listoia!

- 11 -


elkARRIZketa: “Asko disfrutatu dut eskola honetan” Maria Josefa Beraza

Mª Josefa Araitz Betelu guztian ezaguna den Araxes eskolako sukaldaria da. 25 urte inguru daramatza eskolan lan egiten eta aurten erretiratu egingo delako elkarrizketa bat egin diogu. Espezialitateak, bizipenak... kontatu dizkigu. Guk, DBHko ikasleok, elkarrizketa bat egin diogu Maria josefari, txikitatik ezagutu dugulako eskolan eta pena ematen digulako bera erretiratzeak. Gainera, bere eskolako bizipenak entzutea interesgarria iruditu zaigu. Euskarako klase batean elkarrizketak lantzen ari ginela, ideia paregabea iruditu zitzaigun Maria Josefari elkarrizketa bat egitea. Galderak bota genizkion eta ondoren lanean jarri ginen, taldeka jarri ginen eta Maria Josefaren galderak eta erantzunak ordenagailura pasa ge-nituen. Denbora luzea behar izan genuen baina hemen duzue emaitza:

- 12 -

Noiz hasi zinen sukaldari lanetan? Sukaldaritzan duela 25 urte hasi nintzen garai hartan Indiano etxean zegoen eskolan, 1989ko urtarrilean. Baina eskolan lehendik hasi nintzen garbitzaile lanetan, 1984. urtean hain zuzen ere. Sukaldean kasualitatez hasi nintzen orduko sukaldaria gaixotu egin zelako. Zein beste tokitan egin duzu lan? Nondik datorkizu sukaldatzeko grina? Lehenago jatetxe batean egin nuen lan. Txikitatik asko gustatu zait sukaldean aritzea, baita jatea ere! Kar kar kar. Hamabi urterekin, adibidez, gisatuak egiten nituen. Ama eta amona janaria prestatzen ikusten asko ikasi nuen eta beraiek beza-

la prestatzen dut janaria. Uste dut haiengandik datorkidala sukaldaritzako grina. Sukaldaritzari buruz lehiaketaren bat irabazi al duzu? Bai, Errazkingo festetan patata tortillarena irabazi nuen. Ilusio handia egin zidan, baina nire saririk handiena hemen lortzen dut zuek tortila hain gustura jaten ikustean. Eskola asko aldatu al da etorri zinenetik? Eta giroa? Bai, asko aldatu da. Lehen ez zen ezer idazten, orain zerbait gaizki ateratzen bada, neure errua da. Adibidez, zein tenperaturatan dauden kamarak, letxua behar bezala garbitu ote dudan, etab.

“Amari eta amonari janaria prestatzen ikusten asko ikasi nuen” Garbitasuna betidanik oso garrantzitsua izan da eskolan, bai lehen baita orain ere, baina egungo enpresak asko exijitzen du. Dena dela, giroa berdintsua da nik neuk horrela nahi izan dudalako. Hasieratik ohitura berdintsuak mantentzen saiatu naiz. Finean, umeak dira protagonistak. Nire asmoa izan da beti umeak etxean bezala sentitzea, ongi jatea…


txukun-txukun uzten baduzu, lan erdia egina duzu. Nire ustez, zailena da kopurua kalkulatzea. Beti ziurtatu behar duzu ez dadila ez janaririk falta, ezta soberan izatea ere.

Maria Josefa bere lankideekin lanerako prest.

Lehengo janaria eta gaurkoa ezberdina al da? Aldatu egin da, bai. Lehen, barazki gutxiago jartzen zen eta arraina egotea arraroa zen. Astero-astero janari berdintsua jartzen zen, baina orain, berriz, barazki gehiago jartzen da, baita arraina, kroketak‌ere, Zein da zure espezialitatea? Gisatua. Txikitatik oso goxoa atera zait. Umeei kroketak asko gustatzen zaizkie ere bai. Bikain prestatzen ahalegintzen naiz beti. Hala ere, gazteagoa banintz, ikastaroak egingo nituzke gauza gehiago ikasteko. Beti berritzen egon behar dugu eta! Ikastea oso garrantzitsua da. Niri orain atseden hartzeko garaia heldu zait, baina gazteek ikasi eta ikasi behar dute horrela lortzen baita zure lana ahalik eta hoberen egitea.

Zure platerak ospetsuren batek dastatu al ditu? Egia esan, ez. Ospetsuak baino gehiago, dirudunak ziren. Tabernan nengoenean, txanpinoi eta txistorra tortillak

“Sukaldea txukun utzita lan erdia egina duzu� eskatzen zizkidaten; badakizu, askotan janaria etxekoa bada, hobea da eta baliteke horregatik eskatzea. Zaila al da hainbeste pertsonarentzat sukaldatzea? Denbora hartu beharra da; bestela, gauzak azkar egiten hasten bazara, oso gaizki aterako dira. Halere, aurrea hartzen badiozu, dena behar bezala idatzita baduzu, eta sukaldea egunero

Uniformea erosoa al da? Hasi nintzenean, eskolak ez zuen uniformerik. Baina enpresa sartu zenean, uniformea jarri zuen. Hasieran, soineko zuri oso politak erabiltzen ziren, baina neguan hotz handia pasatzen genuen. Orain dela gutxi, galtzak eman zizkiguten eta askoz ere erosoagoak dira, gainera, neguan ez dut hotz handirik pasatzen. Oso gustura nago janzkerarekin. Gustura al zaude gainerako langileekin? Bai, langileek oso lan ona egiten dute, baina gaizki egiten dutenean esan egin behar zaie berriro errepika ez dezaten. Badakite zerbait baldin badut esateko, lasai-lasai esango diedala. Zein da zure oroitzapenik kuttunena? Ez dakit zer esango nukeen! Akaso nire oroitzapenik kuttunena egunerokoa da. Denak nire bihotzean egongo zarete beti. Disfrutatu egin dut eskola honetan.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net

- 13 -


BATzarre Liburu eta jostailu trukaketa arrakastatsuak Aurreko alean aurreratu bezala Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak zenbait ekimen antolatu zituen abendurako, horien artean bi Trukaketa Azoka. Betelun liburu trukaketa egin zuten 50 haur inguruk. Ipuin kontalariaren inguruan giro ederra sortu zen. Ondoren eskulanak egiten ere aritu ziren. Bestalde, Lekunberrin burutu zen jostailu trukaketan 70 haur inguruk hartu zuten parte. Joko kooperatiboekin jolasteko aukera ere izan zuten, baita gurasoek joku mota horiek ezagutzeko ere. Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak urte bukaerako ekimen hauen balorazio oso positiboa egin du.

Santa Ageda bezpera

- 14 -

Birziklapena marrazkietan Joan den hilean Ibarberri eskolan marrazki lehiaketa egin zuten. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta urtero bezala eskolako ikasle guztiek parte hartu dute. Jorratu beharreko gaia birziklapena izan da, izan ere, kanpaina eta jarduera ezberdinen bidez ikasturte honetan jorratu duten gai bat izan da. Lehiaketa hiru kategoriatan zegoen banatuta adinaren arabera. Hauexek dituzue aurtengo irabazleak (ezkerretik eskuinera): Irati Moreno (13 urte), Tasio Lavin (5 urte) eta Amaia Iriarte (8 urte). ZORIONAK!!

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437

Otsailaren 4an ospatuko da Santa Ageda eguna. AraitzBetelun Araxes Ikastetxea, Guraso Elkartea, Musika Eskola eta Euskara Batzordea dira urte urtero egun hori antolatzeaz arduratzen direnak. Eurek jakinarazi digutenaren arabera, aurten, Intzan izanen da hitzordua. Otsailaren 4an, arratsaldeko 17:00etan, Juantsendonea baserrian elkartuko dira Santa Agedako koplak kantatuz. Herrian barna ibili ondoren plazan bildu eta askari goxoa izanen da parte hartzaile guztientzat. Egun horretan abestuko dituzten koplak aurrez eskolan ikasteko aukera izanen dute eta gurasoak ere gonbidatuta egongo dira entseguetara.


2013ko Egutegia Aurreko alean urte berriko egutegia sortzeko laguntza eskatu genizuen. Zuetako zenbait animatu zarete eta eskualdeko txoko, pertsona etab.-en argazkiak bidali dizkiguzue, egutegia osatzeko ordea batzuk baino ez ditugu hautatu. Endika Sanchez (Gaintza), Mila Liziaga (Atallu) eta Ane Zabalaren (Arribe) argazkiak izango dira 2013ko egutegian ikusi ahalko dituzuenak. Hiru Argia aldizkariko urte osoko harpidetza izango duzue, saria jasotzeko jarri zaitezte gurekin harremanetan mailope@labrit.net helbidearen bitartez. Parte hartu duzuen gainontzekoei eskerrik asko!

Larraungo 40 abesti bildu dira haraneko herritarren eskutik Nafarroa Garaia osoan haranez haran eta herriz herri bertakoak diren abestiak ikus-entzunezko bitartekoen bidez jasotzea da heburua. BBVA-k finantzatutako proiektua da eta Euskokultur Fundazioak eta Labrit Ondarea enpresak hartu dute lanaren gidaritza. Gurean Nerea Urbizu dabil etxez etxe abestiak eta horien atzean gordetzen diren esanahi eta istorioak biltzen. Nerea: “Galdu ez diren abestiak entzun ditut, adibidez, Arre-arre mandoko edo Bolon bat, baina altxor asko ere topatu ditut tartean�. Larraungo bederatzi lekukok hartu dute parte eta guztira 40 abesti izanen dira. Ondoren ondare aberasgarri horren transmisioa ahalbidetuko duten tresnak sortzea izanen da helburua: CD-ak, unitate didaktikoak, webgune berezituak...

Gazte asanblada Urte berria, bizitza berria. Hala esaten du esaerak, eta Gazte Asanbladatik horrela egin dugu. Lekunberri-Larraun-Araitz eta Beteluko gazteak elkartu gara eta geure proiektu berriari izena jarri diogu: Mailope Gazte Asanblada. Martxan gaude geure zonalderako ekimenak indartzeko, betiere alternatiba klabean. Gazteok behar ditugun beharrak askotan ez dira asetzen, eta horretarako, autogestioaren bidez, geure proposamenak aurrera eraman nahi ditugu. Gabonetan zehar hainbat ekintza burutu dira geure partetik, hala nola, Abenduaren 24ean kantatzera ateratzea, Euskal Selekziora ikustera autobusa ateratzea, dokumental baten emanaldia, presoen aldeko ekimenak‌ Urte hasiera ere ekimenez beteta egongo da! Esan bezala, lanerako prest gaude eta geure zonaldeko gazte oro gonbidatzen dugu asanbladan parte hartzen, izan ere denek dugu kolektibora aportatzeko zerbait! Azken ohar bezala, Gazte Asanbladatik ere animatzen zaituztegu Urtarrilaren 12an Bilbora joan zaitezten euskal preso eta iheslari politikoen alde. Han ikusiko gara! GAZTE ALTXA, HASI DA IRAULTZA!

- 19 -

Txaranga nahi dugu!!! une 2012ko Pilarika jaietan haurten huts k. aite zenb n zute nabarmena sumatu o ritak etor tan urte Hainbeste eta hainbetse auen aurt zuen txarangak kale egin . rrekontuetan murrizketak egin direlako ondesk kin rare Herritar talde batek, egoe oa forme, Lekuonberri, Albi eta Ainh ditu jarri uk batz Tabernetan kutxa txiki an dirua bildu eta horrela datorren urte ira herr anga Txar zorte pixka batekin ekartzeko.


elkARRIZketa: Ruben eta Eneko Saralegi

“Zaila da garai bateko aizkolarien denborak egitea�

Ruben eta Eneko Saralegi herri-kirolen munduari oso lotutako familia batetik datoz. Aurten Rubenek bi txapel irabazi ditu, Euskal Herriko Hirugarren Mailako Txapelketan eta Nafarroako Bigarren Mailakoa. Eneko, anaia, ere ez da galtzen atera, Nafarroako Hirugarren Mailako txapeldun izan baita aurten.


Iruñan jaioak zarete, aita leitzarra eta ama berriz Errazkingoa, nongotarrak zarete zuek? Ruben- Hiruetatik pixka bat badugu, baina Errazkinen egiten dugu biziaren zati handi bat behintzat. Ni orain Errazkinen bizi naiz eta entrenatu ere hemen egiten naiz. Eneko- Ni orain Iruñean ari naiz ikasten baina astebururo eta ahal dudan bakoitzean honantza etortzen naiz.

“Gure aita 15 metro igotzera iritsi zen eta oraingoz ez du inork lortu bere marka haustea” Zuei biei aitarengandik eta aitaren familiarengandik datorkizue aizkorarako zaletasun hau… Ruben- Bai, aita eta osaba-izebak lau anai eta bi arreba ziren. Mieltxo harrijasotzailea izan ezik, denak ibiltzen ziren aizkoran. Attunak zaletasun ikaragarria zuen herri-kiroletarako. Eta zuei zeinek erakutsi zizuen aizkoran? Ruben- Guri txikitatik aitak erakutsi zigun, egurrezko aizkora txikiren bat utzi ta kolpeka ibiltzen ginen bi urte genituenetik. Erakustaldietan parte hartzen ere txikitan hasi ginen baina txapelketetan beranduago. Eneko- Aurreneko erakustaldia sei urterekin egin genuen. Rubenek 17 urterekin parte hartu zuen lehenengo txapelketan eta nik berriz 15ekin. Ruben- Aurretik pilotan, futbolean eta denetan aritzen ginen, baina gero aizkorarekin jarraitu genuen, denetan okerrenarekin nik uste!! kar kar... Urten zehar zenbat erakustalditan eta txapelketatan parte hartzen al duzue? Ruben- Urtearen arabera izaten da, erakustaldiak udan egiten dira eta Federazio mailan bi txapelketa jokatzen ditugu Nafarroakoa eta Euskal Herrikoa. Eta gero neguan Urrezko Aizkora antolatzen du enpresa pribatu batek. Eneko- Nafarroan gazte mailakoen txapelketa ere antolatu izan da zenbait urtez, baina horretarako nahikoa aizkolari behar dira eta askotan ez da izaten.

- 21 -

Barnealdean, aizkora txikiago bat erabiltzen da, ezpal txikiagoa atera arren biziago ibiltzen baita.

Asko entrenatzen al zarete? Ruben- Bi egun aizkoran eta beste bi egun lan fisikoa egiten dugu. Gimnasiora noizbehinka joaten gara baina normalean mendi bueltak ematen ditugu. Azkenean aizkoran ez gara denbora luzez aritzen, baina lehenagotik enborrak prestatu eta gero bildu egin behar dira eta hortan denbora joan egiten da. Egurrak nondik ekartzen dituzue? Ruben- Erosi egiten ditugu, pagoa mozten dabiltzan mendietara joaten gara eta kamiokadak ekartzen ditugu. Prezioak nahi baino garestigoak daude baino… Beti pagoarekin aritzen zarete? Ruben- Bai txapelketeta ofizialetan beti pagoa erabiltzen da eta entrenatzeko komenigarria izaten da horrekin ibiltzea. Zein da aizkoran erabiltzen den teknika? Eneko- Indarra eta erresistentzia

lantzen da, bien konbinaketa bat da, eta hori da zailena, biak ongi eramatea. Askotan bat ongi lantzen baduzu, bestea galdu egiten duzu, adibidez lais-

“Euskal Herriko Txapelketa oraindik ez du 30 urtetik beherako inork irabazi” terka asko entrenatuz gero errisistentzia asko izango duzu baina indarra galduko duzu. Hain zuzen ere, hori da kirol honek duen gauzarik zailena, bien arteko oreka mantentzea. Kirol honetan, urte batzuk behar dira gorenera iristeko, Euskal Herriko txapelketa oraindik ez du 30 urtetik beherako inork irabazi. Eta elikadura zaintzen al duzue batere? Ruben- Normal jaten dugu, denetik eta ahal den garbiena. Guk ez diogu kasu handirik egiten horri…


elkARRIZketa: “Garai bateko aizkolariek hori zuten lanbide eta horregatik euren denborak hobetzea oso zaila da�

Zein duzue aizkolaririk gustukoena lehenengo mailan daudenen artean? Ruben- Orain momentu honetan hoberena Nazabal da, eta nik uste denok hartzen dugula adibidetzat edo faboritotzat. Eneko- Behetik ere aizkolari onak heldu dira, Otaegi, Atutxa... Alde handia egoten da aizkolari batetik bestera duten teknikan? Ruben- Bai beti egoten da, batzuek kolpe handiagoarekin eta mantsoago mozten dute, eta beste batzuk berriz kolpe txikiagoa eta biziagoa...

Adinean gora joan ahala mugarik ba al dago? Ruben- Ez ez, gorputzak ongi erantzuten duen bitartean... Eta zer iruditzen zaizue Mendizabali pasa zitzaiona? Eneko- Ez dakit, hori ikusi egin behar da nola sentitzen zaren... Mindegia ederki aritzen zen 60 urterekin eta beste asko 40 urterekin ezinean ibiltzen dira... - 22 -

Nafarroako Federazioaren eskutik osasun probak egiten dizkizuete? Ruben- Ez. Duela zenbait urte Gobernuak ordainduta esfortzu froga bat egin ziguten Federazioko kirolari gazteei baina ordutik ez digute besterik egin.

Eneko- Hortan ere, batzuei egur gogorragoa komeni zaie eta besteei aldiz xamurragoa. Txapelketetan egurrak beti Federazioak jartzen ditu eta ahal dituen onenak eta berdintsuenak eramaten ditu. Baina apustuetan beti izaten da batek gogorragoak eramaten dituela, besteak xamurragoak... bakoitzari komeni zaionaren arabera. Zein aizkora mota erabiltzen duzue? Ruben- Egun Australiatik ekarritako aizkorak erabiltzen ditugu aizkolariok. Bi tamainako aizkorak daude, bat handiagoa bi kilo terdi inguru pisatzen

duena eta ezpal handiak ateratzeko erabiltzen dena. Egurraren barnealdean, aizkora txikiago bat erabiltzen da, ezpal txikiagoa atera arren biziago ibiltzeko balio duena. Eneko- Ezpal estuan aizkora handia erabiltzen baduzu ez da ezer sartzen indarra alperrik gastatzen duzu. Berez aizkolariek erabiltzen ditugun aizkorak berdintsuak dira denak, gakoa aizkora zorroztean eta prestatzean dago.

“Indarraren eta erresistentziaren konbinaketa bat da eta bien arteko oreka mantentzea da zailena� Materialean asko gastatzen al duzue? Ruben- Bai, gehien bat egurrean, kamiokada batek 2.000 euro balio ditu eta entrenatzen duzunaren arabera hori berehala mozten da. Aizkorak ere oso garestiak dira, bakoitzak 350 euro balio ditu. Eneko- Txapelketetan oso gutxi ordaintzen dute, erakustaldiei esker

Zer moduz ibili zarete aurten? Ruben- Nik aurten bi txapelketa jokatu ditut, ofizialak. Nafarroako bigarren mailakoan txapela irabazi nuen lehenbiziko mailara igoz eta Euskal Herriko Hirugarren Mailakoa ere irabazi egin nuen eta hurrengo urtean bigarren mailan arituko naiz. Nafarroako Txapelketa duela bi urte ere irabazi nuen eta lehendabizikora igo nintzen baina iaz jaitsi egin nintzen eta ea aurten bertan mantentzen garen. Eneko- Nik Nafarroan hirugarren mailakoa irabazi nuen eta aurten bigarren mailara pasa naiz eta Euskal Herrikoan hirugarren mailan jokatu nuen baina anaiak irabazi zidan.

Aldatzen aurtengo sanmartinetan jokatu eta irabazi zuen finalean.


lortzen dugu txapelketekin galdutako diru pixka bat berreskuratzea. Ruben- Txapeldunak ere ez dira hortaz bakarrik bizi, pentsa! Garai batean jende gehiago joaten zen ikustera eta sarrerekin bakarrik diru asko irabazten zuten. Garai bateko aizkolariek hori zuten lanbidea eta horregatik euren denborak hobetzea oso zaila da. Eta aizkorak erraz hausten al dira? Ruben- Zortea behar da, neguan egurrak izoztuta egoten dira eta adarrak ateratzen dituztenean ere erraz hautsi litezke. Eneko- Entrenatzeko beti aizkora txarxeagoakin ibiltzen gara eta onak txapelketetarako gordetzen ditugu. Ruben- Oso kirol zaila da, hutsetik hasi nahi duen gazte batentzat. Aizkorak erosi beharra ditu, egurra eta hauek jartzeko eta laguntzeko norbait ere behar du ondoan. Maniarik baduzue? Ruben- Oso maniatikoak gara aizkorekin, azkenen gustoa hartzen diozu bati eta hobea den beste bat emanda ere ez zara bestearekin bezain ongi aritzen.

“Egun, Australiatik ekarritako aizkorak erabiltzen ditugu aizkolariok� Eneko- Buruak asko agintzen du kirol honetan. Askotan pasatzen da itxura txarreko egur bat ikusiz gero ez diozu berdin ematen, nahiz eta gero ematen

zuen bezain txarra ez izan, buruak engainatu egiten zaitu. Zuen aitaren eta osaba-izeben garaitik honera asko aldatu al dira erabiltzen diren aizkorak? Eneko- Bai, hasieran Leitzako aizkorak erabiltzen zituzten, Euskal Herrikoak. Behin atzerritar batzuen kontra txapelketa bat jokatu zuten eta haiek aizkora hauek zituzten. Haienak hobeak zirela konturatu eta Australiatik ekarritako hauek erabiltzen hasi ziren. Eneko zu bost metrokoan ere aritzen zara... Eneko- Bai, hori ere australiarrek ekarri zuten. Euskal Herrian Gabriel osaba hasi zen modalitate horretan ibiltzen hasi zen lehena. Ni hamazazpirekin hasi nintzen, baina erakustaldietan baino ez da egiten, txapelketetan ez dago modalitate horretan lehiatzeko aukerarik jende gutxik egiten baitu hori. Izan ere, badu bere zailtasuna, oholaren gainean egoteaz gainera, bi eskuekin eta bi aldeetara moztu behar da enborra. Gure aita 15 metro igotzera iritsi zen eta oraingoz ez du inork lortu bere marka haustea.

Apustuak egin izan dituzue? Ruben- Nik martxoaren 10ean daukat lehenengoa, Donezteben Xabier Mindegiaren kontra, 3.000 euro jokatuko ditugu bakoitzak. Nafarroako Bigarren Mailako Txapelketa irabazi nuenean proposatu zidan apustua egitea, bera bigarren sailkatu zen eta ez zen gustora gelditu egindako lanarekin. Doping-a existitzen al da aizkoran? Eneko- Bai, antidoping-ak egiten dituzte eta positiboak ere atera izan dira, azkeneko kasua OtaĂąorena. Euskal Herriko Txapelketa irabazten duenari proba bukatu eta berehala egiten zaio eta bestela ere edozein momentutan azaltzen zaizkizu proba egiteko eskatuz. Apustuetan derrigorrezkoa izaten da. Anekdota berezirik baduzue? Ruben- Nik behin hankako zaina ebaki nuen egurra prestatzen ari nintzela. Zaragozan ginen, Monegroseko desertuan eta gertuen zegoen ospitalea, 40 kilometrotara zegoen. Hantxe joan ginen apuratuta.

- 23 -


elkARRIZketa: Beatriz Buldain eta Rakel Navarro

Korrika 18: Eman euskara elkarri AEK-ko Bea Buldain eta Rakel Navarrorekin izan gara eta ikasturte berri honen lehen zatiko balorazio oso positiboa egin digute. Aurten gainera Korrika 18 ospatuko da eta dagoeneko hasiak dira martxorako ekitaldiak prestatzen. Aurten ere Mintzakideko zenbait talde sortu dira, zer moduz dabiltza? Bai hala da. Irailean hasi ginen izen-emateekin eta urrian jada taldeka gelditzen hasi ziren. Momentu honetan sei talde daude, bost Lekunberrin eta bakarra Araitzen.

- 24 -

Eta aurten zenbat parte hartzaile dituzue? Partaide kopuruak gora egin du aurten. Iaz 18 pertsonekin amaitu genuen ikasturtea eta momentu honetan 26 daude. Hala ere, edonork edozein momentutan eman dezake izena. 26 horietatik hamaika ikasle berriak dira. Pozik gaude emaitzarekin, oso datu onak dira eta gainera ikusten da jendeak berriz izen eman duela eta hori pozik daudenaren seinalea da. AEK-ak eskaintzen dituen bestelako ikastaroekin zer moduz zabiltzate? Ongi, autoikaskuntzan baditugu ikasleak urtero bezala eta gero bi talde sortu dira aurten: B1 mailakoa eta hasiera mailakoa. Hasiera mailakoak astelehen eta asteazkenetan hamarrak laurden gutxiagotatik ordubata laurden gutxitara izan ohi dute klasea eta B1 mailakoak berriz astearte ta ostegunetan hamarrak laurden gutxiagotatik hamabiak eta laurdenetara. Autoikaskuntzak tutoretzen bidez funzionatzen du eta ikasleek eta tutoreek al dutenean hitzartzen dira. Eta taldeko ikastaroetan izen emateko epea bukatu al da? Ez, edozein momentutan apuntatu daitezke. Ikasturtea dagoeneko hasi den arren tutoretzen laguntzarekin taldearen erritmoa harzeko ez da inongo arazorik izaten. Prezioa? Ordua 1,90 Euro izaten da. Tadeak nahi dituen egunen arabera eta landu nahi dituen orduen arabera kobratzen dugu.

Gainera ordaintzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditugu, badakigulako momentu zailak direla. Aurten Korrika 18 prestatzen ere bazabiltzate, noiz izanen da? Korrika martxoaren 14an hasiko da Andoainen eta martxoaren 24an amaituko da Baionan. Hemendik martxoaren 15ean pasako dira nahiz eta ordutegia oraindik zehazteke dagoen. Lekunberritik bakarrik pasako da? Ez, Mugiro, Etxarri eta Aldaztik ere pasako da. Araitzen aurten ez da pasako, guk eskaria egiten dugu baina‌ Dagoeneko materiala jarri duzue salgai... Bai, helduentzako nahiz haurrentzako material ezberdina daukagu salgai: kamixetak, jertseak, xirak, bufak, txandalak... Astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 18:30tara AEK-ko bulegoan bertan erosteko aukera izango duzue. Bestalde, urtarrilean Korrika batzordeak sortzen eta biltzen hasiko gara Korrika kulturala antolatzeko, martxoan zehar ekitaldi ezberdinak izango baitira. Diru-laguntzak emateko aukera ere badago, hamabi euroren truke Korrikako babesle diren dendetan erabiltzeko deskontu txartel bat emango zaizkie. Zein izango da aurtengo Korrikaren eslogana? Eman Euskara elkarri izenpean, aurten ikasleak izango dira omenduak. “Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu. Euskalakari izateko ahaleginean euskara ikasten eta praktikatzen ari diren guztiakâ€?. Korrikaren inguruko informazio guztia eta Esne Beltza taldeak sortutako abestia www.korrika.org webgunean duzue eskuragai.


a

k rre u l ra G a tu a a n es r de bab e C

KULTUR

Permakultura: produktu hobeak? Aurtengo Araizko Kulturaldian adin eta gustu guztietarako ekitaldiak izan dira: Bide Ertzean taldearen kontzertua, umeentzako herri-kirolak, hitzaldiak, antzerkia… Hilaren 8an esaterako Permakulturaren inguruan aritu ziren Intzan. Isidro Caminosek bere etxeko baratzean egin ohi du eta nola egiten duen azaldu zuen. Gure eskualdean asko dira baratza dutenak eta belaunaldiz belaunaldi Euskal Herrian egin izan den moduan egiten dute. Permakulturarena nahiko kontu berria da gurean, baina Asia, Afrika eta Hego Ameriketako zenbait

lekutan nekazaritzaren oinarri-oinarrizko filosofia da. Eguerdi aldera Intzako elkartean bildu ziren, bertan Emilia Hazelip frantsesaren ikus-entzunezko bat ikusi zuten eta tarteka Isidrok bere azalpenak eman zituen. Antza permakulturaren kontzeptua oso zabala da baina zenbait ideia kontuan hartuz gero praktikan erraz jarri daitekeena. Horren arabera, ez dira ongarri kimikoak erabiltzen, baratzean ez da ohituta gauden elikagaien orden edo taldekatze hori mantentzen, lurrari ez zaio urtero buelta ematen etab.

Isidrok permakultura metodoa jarraituz lastoz estaltzen du lurra.

Isidro: “Guk horren ezaguna dugun baratzea egiteko modua hankaz gora jartzen du”. Hemen zerbait landatu aurretik lurrari buelta ematen diogu, permakulturan ez da halakorik egiten. Baratzean bankalak egiten dira, hau da, lurra lerroetan biltzen da, geroz eta altuagoa orduan eta hobe, behin hori eginda ez da berriz ere baratzeko lur hori mugitzen. Eta horrek badu bere arrazoia: “Guk lurra arrotzen dugunean oxigeno gehiegi sartzen da lurrean eta barruko mikrorganismoak akatu egiten dira”. Behin bankalak egin ondoren lurra kartoiez estaltzen da erabat eta horren gainean berriz lastoa edo garoa jartzen da. Horrela belarra ez da hazten, ezta belar txarrak ere. Produktuak ez dira taldeka jartzen, hau da ez dira letxu guztiak lerro batean jartzen, tomate guztiak elkarrekin, porruak porruekin… ez, denak nahasita jartzen dira horrela euren sustraiak batera egonik elkar babesten eta indartzen baitira. Gainera horien artean loreak edo landareak ere jartzen dira zomorroak loreetara joan daitezen. Isidroren azalpenak entzun ondoren bere etxeko baratzera joan ziren eta bertan azaldutakoa nola egiten zuen ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

- 25 -


KIROLa Ugaitz Elizaldek irabazi du 2012ko Guillermo Mazo Txapelketa Iazko lasterketan emakumezkoen kategoriako saridunak.

Gertu da Araitz-Beteluko Herriarteko Krossa

- 26 -

Urtarrilaren 20an ospatuko da Araitz-Beteluko Herriarteko Krossa. Betelutik Atallurainoko joan etorria bi aldiz egitea izango da lasterketaren helburua, guztira zortzi kilometro. Beteluko plazan emango diote hasiera eta urtero bezala sariak izanen dira, lehendabiziko hiru emakumezko eta hiru gizonezkoentzat, marka berria lortzen duenarentzat eta eskualdeko lehen hiru korrikalarientzat. Egunean bertan lasterketaren aurretik izen emateko aukera izanen da eta aurrez egin nahi duenak www.kirolprobak.com webgunean egin dezake.

Nafarroako Erremonte Txapelketan larraundarrak garaile Be単at Rodriguez eta Ibai Martirena finalera iritsi zen bikote Agoiztarraren kontra aritu ziren. 40-23an amaitu zen partidua eta merezitako txapelak jantzi zituzten Lekunberriko Erremonte Eskolako bi kirolariek.

Guillermo Mazoren oroimenean ospatzen den gazteen lau terdiko pilota txapelketak aurten Iru単eko Labrit pilotalekuan izan zuen amaiera. Bertan bi finalistak aritu ziren gogor, Ugaitz Elizalde eta Jon Olaizola. Doneztebeko gazteak hiru tantoko aldea atera zion Olaizolari eta berak eraman zuen txapela etxera.

Mendigoizaleen Eguna Urtero bezala aurten ere Mendigoizaleen Eguna ospatu zuten Aralarko Santutegian. Aspaldiko ohitura da eguberri aurreko igandean San Migelera igotzea jada gure artean ez daudenen oroitzapenean. Aurtengoa Anaitasuna taldeak antolatu zuen eta abenduaren 23an ospatu zuten eguna. Goizean goiz San Migelera igotzeari ekin zioten mendizale taldeek. Leku askotatik etorritako taldeak bildu ziren eta bakoitzak nahi zuen ibilbidea egin zuen santutegira igotzeko. 12:30ean meza izan zen urteroko errituak burutuz: San Migel aingeruaren irudiaren gurtzea, mendizaleen materialen bedeinkapena etab. Ospakizunaren ostean hamaiketakoa egin zuten etxera indarberriturik joateko. Goiza trikitilariek alaitu zuten.


“Indarra eta malgutasuna beharrezkoak dira kirol-gimnastikanâ€? >> Iratxe Sanz Ganuza Iaztik dabil Iratxe kirol-gimnastikako edo gimnastika artistikoko irakasle lanetan Lekunberrin. 26 neska-mutiko dabiltza aurten eta martxa honetan lehiatzen hasteko aukera ere izango dutela azaldu digute. Urtebete daramazu Plazaola kiroldegian... nongotarra zaitugu? Ni IruĂąakoa naiz baina Arakilen bizi naiz Zuhatzun. Kirol enpresa ezberdinekin egiten dut lan eta iaz deitu zidaten hemendik kirol-gimnastikako irakasle euskaldun baten bila zebiltzala eta hementxe nabil. Horren inguruko ikasketak egin dituzu edo nolatan hasi zinen lan horretan? Nik gaztetan kirol-gimnastika egiten nuen Amaya taldearekin eta Nafarroa nahiz Euskal Herriko txapelketetan hartzen genuen parte, inoiz Espainia mailan ere aritu ginen. Lehiatzeari utzi nionean entrenatzaile hasi nintzen eta titulu ezberdinak ateratzen hasi nintzen, aerobik, pilates, entrenatzaile pertsonala... Pixkanaka hasi eta jada hogei urte daramatzat. Zenbat neska-mutiko dabiltza orain Lekunberrin? Hemen soinketako bi talde ditugu, sei eta zortzi urte bitartekoak eta bederatzi eta hamabi urte bitartekoak. Ostiraletan baino ez dira etortzen eta ordu eta erdiko saioa izan ohi da. Guztira 26 eta horien artean hiru mutiko eta hori asko da kirol honetan. Normalean oso mutil gutxi izaten dira, badirudi orain Nafarroan mutilen kopuru hori igotzen ari dela, baina nire garaian oso gutxi aritzen ziren. Kirol-gimnastika egiterako orduan ba al dago ezberdintasunik mutil eta nesken artean? Bai badira, mutilek sei aparatu dituzte, eta neskek berriz lau: lurra, barra paralelak, jauziak eta potroa. Mutilek potroa, lurra, eraztunak, potroa arkuekin, barra finkoa eta barra paraleloa dute.

Adin horretan helburu nagusia ongi pasatzea izanen da... Nire intentzioa zenbait trebetasun ikasi eta ongi pasatzea da. Aurten Nafarroako Federazioak txapelketan parte hartzeko baldintzak bidali dizkigu eta ikusi dugu again lortuko dugu lehiaketaren batera joatea. Beraiek oso animatuta daude horrekin eta lan handia egiten dabiltza. Dena den, eurei esaten diedan bezala lortuz gero primeran eta bestela ikasturte amaieran erakustaldi bat egingo dugu. Zer da zailena umeekin lan egiterako orduan? Zailena harreta mantentzea izaten da. Barra gainean egoteko oso kontzentratuta egon behar dira eroriz gero mina har dezaketelako eta ez da erraza arriskuaren kontzientzia hori barneratzea. Lesioak gutxitan ematen dira baina edozein egunetan erori eta negar egitea oso ohikoa da, sustoa hartzen dutelako. Zer egiten duzue klase batean? Zein izaten dinamika? Klasea beti beroketekin hasten dugu hori delako lesioak ekiditeko modurik onena. Gero horrekin batera, prestakuntza fisikoa egiten dugu, azken batean kirol honetarako beharrezkoa delako bai indarra eta baita malgutasuna ere. Noski maila honetan ezin zaie asko exijitu, egoera fisikoa lantzea oso garrantzitsua da eta behintzat kontzientzia hartzeko balio die. Ondoren jada ariketekin hasten gara eta horretarako talde txikietan banatzen ditut eta hor ere norberak bere mugak ditu eta bakoitzaren behar eta gaitasunetara egokitzen saiatzen naiz, argi dago denei ezin zaiela berdina eskatu.

Gogor lan egiten ari dira aurten Nafarroa mailako lehiaketan parte hartzeko.

- 27 -


LURRAK EMANA inguruko zizak

> Julio Calonge

Saltsa-perretxiko beltza eta antzekoak Udazken bete-betean atera ohi diren hiru ziza aurkeztuko dizkigu oraingoan Juliok. Craterellus eta Cantharellus generokoak dira eta ezaugarri antzekoak izan arren euren artean dituzten ezberdintasunak ere azalduko dizkigu.

- 28 -

Saltxa-perretxiko beltza (Trompeta de los muertos) oso ziza ezaguna da, nahiz eta zorigaiztoko deitura hori eduki, ez dakit nork jarri ote zion izena, baina astakeria bat iruditzen zait. Ziza hau, beltza edo kolore ilunekoa izan arren, trompeta itxura du, txorten hutsa, usain atsegina eta zapore gozoa. Gainera gure sukaldarientzako jangarri bikaina da. Pagadietan aurki ditzakegu, udazkenetan. 5 edo 12 zentrimetro inguruko txapela dute eta erraztasunez lehortzen dira, horretarako nahikoa da egunkari orri baten gainean jartzea, edo hobe sukaldeko paperarekin, gaizki ez usantzeko. Gero beirazko poteetan gordetzen dira gozagarri bezala erabiltzeko edo birrindu eta saltsak egiteko osagarri bezala, haragizko gisatuetarako edo pastarentzako. Grazia berezi bat ematen diete platerei. Craterellus Cornucopioides du izen zientifikoa eta Cantharellus generoko espezieekin nahas daitekeen arren ezberdintasuna nabarmena da: Cantharellus generoko zizek txapelaren azpian tolestura batzuk dituzte xaflak beharrean. Adibidez, gurean ezaguna den Cantharellus Cibarius (Ziza horia) genero horri dagokio. Bestalde, Craterellus generoko zizek himenioa (txapelaren azpiko zatia) leuna dute, tolesturarik gabea eta kolore gris-urdindua. Cantharellus batekin nahas gaitezkeen

arren, bai bata eta bai bestea jangarriak dira, beraz gure osasuna ez litzateke arriskuan egongo nahastu arren. Gainera oso erraza da hori gertatzea Cantharellus Cinereus batekin, berdin berdinak baitira himenioko tolesturak izan ezik edo duen txorizo zahar usain fuertea kontuan hartu gabe. Ez dizuet gomendatzen biak batera nahasturik jatea, nik behin bien tortilla bat egin nuen eta zaborretan amaitu zuen denak txorizo zaporea eta usaia baitzuen. Udazkenean ateratzen den antzeko beste ziza bat da Cantharellus generoko Lutescens ziza, Saltsa-perretxiko horia. Azken hau pinudietan aurki dezakegu eta "angula de monte" izenez da ezaguna, garai bateko angulen moduan janda baita ziza hauek dastatzeko modurik onena. Txapel marroia, tronpeta forma eta txorten horia eta hutsa du, lore bat dirudi eta oso polita da itxuraz. Gainera bat ikusiz gero, ondoran gehiago egongo dira, nahiz eta kosta egiten den ikustea, inoiz ez baitira bakarka egoten. Deskribatutako hiru ziza hauek jangarriak dira, nahasteko arriskurik gabe eta erraz lehor daitezke. Hamaika dira ziza hauek sukaldean eskaintzen dituzten aukerak, hori jada irudimen edo kreatibitate kontua da.

Saltsa-perretxiko horia.

Cantharellus Cinereus.

Craterellus Cornucopioides, Saltsa-perretxiko beltza.


ZERUAK ESANA

egutegi biodinamikoa > Andoni Tolosa

Ilbeltza Aurreko alean aurreratu genizuen bezala, nekazaritza biodinamikoaz ariko natzaizue hemendik aurrera Mailopeko txoko honetatik. llbeltza baratzean lanean aritzeko ez da garairik onena baina egin behar duguna dugula ere aholku hauek kontuan hartzeak lagundu digu. Egun batzuk egokiagoak dira beste batzuk baino, eta horrela, egun bakoitzean landarearen atal baten izena agertzen da. Hau da, fruitua agertzen den egun batean landatu, hazia erein, inausi,.. edo dena delakoa egiten badugu fruituari ari gara mesede egiten, beraz komenigarria izango da fruitua ematen diguten landaretan egitea: fruta-arbolak, tomateak, babak, ... Otsaila egokiagoa bada ere ilbeltzean udaberrirako haziak ereiten hasi gaitezke negutegi txiki bat izanez gero, edo inausketak egiteko ere garai aproposa izan daiteke, izerdia oso geldi baitago eta gutxiago sufrituko du landareak, ... Horrela, fruta-arboletan inausketak egiteko garai aproposa denez, horretarako egunik aproposenak aukeratu behar ditugu, FRUITUA agertzen den egunetan egin behar genuke, eta ahal bada izerdia beherantz doan egunetan, hau da ego-

ILBELTZA 7 Lorea

14 Lorea

21 Sustraia

28 Fruitua

kienak 1,2,3 (goiza), 28, 29 eta 30 izango dira egokienak. Apaingarriak diren landareetan, edo hesiak egiteko erabiltzen ditugunetan, HOSTOA egunetan inausi beharko ditugu. Haziak ereiterakoan aldiz, egunik aproposenak, ilbeltzaren 10etik 22ra bitartekoak izango dira, letxuga esaterako 18an, tomateak 19 eta 20ean, ... Landaketaren bat egin nahi badugu, egunik aproposenak ilbeltzean 1etik 9ra eta 23tik 31ra izango dira, eta 23 bereziki mesedegarria izango da.

1

2

3

4

5

8

9

10

11

12

Fruitua

Hostoa

15

Fruitua

Hostoa

16

Fruitua 13:00 Sustraia Fruitua 11:00

17

Lorea 16:00

22 Lorea 15:00 Sustraia

29 Fruitua

Sustraia

13:00 Fruitua

18 11:00 Hostoa

23 Sustraia

30 Fruitua 18:00 Sustraia

24 Lorea

25 Lorea

Sustraia

6 13

Sustraia

Fruitua

19 Fruitua

26 Hostoa

Sustraia

20 Fruitua

27 Hostoa

31 Sustraia

Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati. Agertzen den egunetan ez da komenigarria landare bati mesede egitea nahi bada ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietan egin behar da egin behar dena. Beraz, landare bat galdu nahi badugu, egun horietan moztu beharko dugu.

- 29 -


kontuTXIKIAK

agenda

ilbeltza

merkatu txikia

4

Lekunberri: Umeentzako eta gazteentzako lehiaketa Larraun eta Lekunberriko historiari buruzko galdeketa. 17,30etan udaletxean.

5

Erregeen kabalgatak

12

Lekunberri: Balerdi balerdiren kontzertua Plazolako Kantinan 22:00etan

20

Araitz: Araitz-Beteluko herri arteko krossa.

-Zurgintza makinak salgai. “Cinta universal, sierra, cepilladora, grueso, sargentoak”. 679 726 138, Idoia eta Tista, Lezaeta.

-Pisukidea behar dut. Albisualdea kalean, Lekunberrin. 676 507 340 (Verónica) -Etxe bat alokatuko nuke eskualdean. Nire telefono zenbakia: 948 513 121

-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10, Telefonoa: 653 801 628

-Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzke eskualde honetan. Nire telefono zenbakia: 948 063 222 (Jonathan)

-Sua egiteko egurra Interesatuek, deitu: 659 836 561 -Etxea Uztegin. 605 712 848 1.200m lauez inguratua, 200.000 €.

otsaila 4

ALOKATU

SALGAI

Agata Deuna bezpera

-Lekunberrin, igogailua duen pisua alokairuan edota salgai. 667 797 904 (Iñigo)

-Etxea Uztegin Bizitzeko moduan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657 709 722. Saioa

-Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua. Telefonoa: 629 403 220

-Pisu berria Betelun alokatzeko ere. Garajea eta igogailua. T. 629 403 220

Telefono zenbakiak Larrialdiak...................112 Araizko osasun etxea...948513040

Beteluko osasun etxea...948513300 Lekunberriko osasun etxea...948504208

-2. eskuko pisua alokairuan Lekunberrin, garajearekin. modu onean. 677 117 352

-ARESOn Sastizar BaserriaLandetxea. 25.000 m2 lurrekin. Telefonoa 649 707 584

LAN BILA

-Lan bila nabil. Umeen zainketan, jende helduen zainketan eta etxe garbiketan aritua. Interesa baduzu dei nazazu: 948 513 121

-Motoa Gas Gas 250 enduro 2006koa. Telefonoa: 679 648 861 Markos. -Baba gorriak eta intxaurrak Telefonoa:606 375 855 Mikel

Autobus zerbitzuak Conda Iruñeatik Donostiara: - 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero. -Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:30. Egunero. -19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan. -20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero, ostiral eta larunbatetan izan ezik. Donostiatik Iruñeara: - 8:15. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egunero). - 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero.

Mugiroarra Lekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 7:30tan. Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.

Leitzaran Leitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 9:00. 15:30. Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera). Ibilgailua partekatzeko aukera haintzat hartu! http://bidekide.moveuskadi.com/

-Umeak zaintzen ditut. Esperientzia daukat. Interesatzen bazaizu, dei nazazu: 948 507 364 (Àngels)

-Akazea motako esolak saltzen dira. Barruti/hesiak ixteko. 646 524 796 (Peio)

-Ikasgaiak erreforzatzeko klase partikularrak ematen ditut LHko eta DBH 1eko eta DBH 2ko ikasleei zuzenduta.Interasa baduzu, dei nazazu:948 507 364 (Àngels)

EROSI

-Araitzen edo Larraunen borda lursailarekin Deitu: 606 695 297 (Nerea) 679 631 725 (Aitor) -Belarra mozteko diskoa erosten da. Harremanetarako 679 092 896

Guardiako farmaziak Uratrrilaren 1etik 6ra Leitzako M.I. Larraya

Urtarrilaren 21etik 27ra Lekunberriko L.M. Apecechea

Urtarrilaren 7tik 13ra Leitzako T. Plaza

Urtarrilaren 28tik 31ra Leitzako O. Erviti

Urtarrilaren 14tik 20ra Arribeko A. Garmendia


Larraungo monumentu megalitikoak Felix Olaetxea

F-7: Larraun Hegoaldeko trikuharriak - Oderitz: Milaaldapa eta Pagamendi

MILAALDAPA

PAGAMENDI

Astitz eta Oderitz elkartzen zuen bide zaharra inguruan kokatzen da. Gaur egun bide hori Iturraskarri deitzen den bide sarearen barnean dago. Bertara iristeko, Lekunberri eta Oderitz elkartzen dituen NA7500 errepideko 9,5. kilometroan eskuinaldera abiatzen den bidea jarraituko dugu Iturraskarri bidea topatu arte. Hemen aldapan igotzen den soroko langa zeharkatu eta aldapa igo ondoren, kanpoko aldean, ataka baten ondoan topatuko dugu Milaaldapa trikuharria.

Oderitz inguruan kokatua dago. Herria zeharkatu eta ibarrean barruratzen den bideari jarraituz, eskuinaldean, soro baten erdian eta pinu bakarti baten ondoan dago Pagamendi trikuharria.. Sailkapena: trikuharri labur motza. Kokapena: Oderitz.

Sailkapena: trikuharria. Kokapena: Oderitz. Altuera: 708 m. Koordenatuak: X: 591,619 Y: 4.757,162. Aurkikuntza eta seinaleztapena:aurkitu zuen 1951. urtean Aurre-indusketa bat egin zen, giza hezurrak aurkituz.Gorosti Zientzi Elkarteak 1985. urtean seinalatu zuen. Deskribapena: 10m diametroko eta 1,80m altuerako harri metaketa da. Bost harlosek osatzen dute ganbara poligonala. Tapako harlosa bat. Estalkia pixka bat apuntatua du. Kamera hustua izan da. Trikuharriak 120ยบko norabidea du.

Altuera: 7580m. Koordenatuak: X: 591,810 Y: 4.756,393. Aurkikuntza eta seinaleztapena: J. Goldarazenak aurkitu zuen 1953. urtean eta Gorosti Zientzi elkarteak seinalatu 1985. Ez da indusketarik ezagutzen. Deskribapena: 12 metro diametroko eta 1,8 m. altuerako harri metaketa da. Kamera trapezoidala hiruharlosek osatua dago. Goiko harlosa bat hautsita dauka. Trikuharriak 130ยบko norabidea du.


Ibarberri Eskolako ikasleek eurek egindako Olentzeroarekin irten ziren kalera

Txandaka erman zuten Olentzeroa bizkar gainean.

Denen eskakizunak adi entzun zituen!

Goizean goiz hasi ziren girotzen Aralar Irratian

Ilunduta iritsi zen Olentzero herrira eta zanpantzar, aurresku eta abestiekin egin zioten ongi etorria.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Mailope 2013 urtarrila by Mailope Elkartea - Issuu