Skip to main content

mailope 195 iraila

Page 1

195. zkia. - 2012ko iraila

ERREPORTAJEA: Baraibarko Merkatu txikia ELKARRIZKETA NAGUSIA: Ioseba Goikoetxea KULTURA: Erdi Aroko Azoka LAUBURUA: Lan erreformaren eragina KIROLA: Edurne Nagore MAHAIRA ERAMANA: Kantina taberna

Hamabost urte plazaz plaza dantzari

Soiartze Lopetegi

7PEKAtu

Basakaitz dantza taldea. Ingurutxoa berreskuratuz abiatu ziren eta gaur egun errepertorio zabala izatera iritsi dira iribastarrak.


MAILOPEtxiki Ardi gaixoa bere artaldea bilatu ezinik dabil. Ea bere barruan duen laberintotik irteten laguntzen diozun!

MAILOPE ZOTZ Saritua izan nahi duzu? Egizu Mailoperen alde! Bi hilabete baino gutxiago gelditzen dira Mailoperen aldeko bigarren zozketa egiteko.

- Lekuonberri tabernan bi lagunentzako afaria - Ainhoa tabernan bi lagunentzako eguneko menua - Maskarada dendako produktu sorta - Plazaola Partzuergoko arropa eta saskia - Araitz-Beteluko eskulan tailerrekoen lanak - Eta beste hamaika sari hilero eskuratzeko aukera ematen dizu txarteltxo honek. Irabazleen izenak, Mailopen argitaratuko dira hilero.

Zozketarako txarteltxoak honako leku hauetan daude salgai: - Lekunberri: Mitxausenea, Lanbroa, Euskadiko Kutxa eta Aliprox janari denda. - Arribe: Maiteren denda eta Mikel Deuna jatetxea (surtidorea). - Betelu: Beteluko ostatua eta Labaienea (MÂŞ Jesusen denda).


04> Iritzia 08> Luze: Koldo Nu単ez-Betelu 09> Zabal: I単aki Usabiaga

10 > Baraibarko Merkatu txikia Zortzi urte daramatzate Baraibarren Merkatu Txikia antolatzen. Mundu Zabal Gobernuz Kanpoko Erakundearen bitartez herrialde azpigaratuetan proiektu ezberdinak burutzeko milaka euro bidaltzen dituzte urtero. Antolatzaileekin izan gara, eurek egiten dute lana gertutik ezagutzeko.

14> Batzarre

16 > Ioseba Goikoetxea Gorritiar gazte honek jada zenbait urte daramatza artzain zakur erakustaldietan parte hartzen, gurean behin baino gehiagotan aritu da. Gorritin izan gara berarekin eta Hari zakurrarekin erakustaldi bat ere egin digu.

19> Kuxkuxean 20> Lauburua: Gizartea, Maria Balda 21> Kultura: Erdi Aroko Azoka Lekunberrin

-3-

22 > Oihana Goiogana: material birziklatuarekin egindako pitxiak

Oihana Goioganak lata ezberdinen txapekin edo Nespressoko kafe kapsulekin panpinak eta bitxiak egiten ditu bere denbora librean. Horiek nola egiten dituen azalduko digu.

23> Kuttunenak 24> Erreportajetxoa: Iribasko Dantza Taldearen 15. urteurrena 26> Kirolak 28> Lurrak emana: Shiitake 29> Mahaira eramana: Kantina taberna 30> Agenda 31> Trikuharriak: Akittarro eta Alitzie

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzunkizunik. ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo, eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Mailope, Labrit, Natalia Azkona, Plazaola Partzuergo Turistikoa, Oihana Goikoetxea, Basakaitz Dantza Taldea, Kirol Mankomunitatea. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 - mailope@labrit.net. Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, MAKETAZIOA: Araitz Amatria. kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria. TIRADA: 1.600 ale.


(H)iriTZIA

-4-

Entzierroa eta mendizaletasuna

Beste behin, murrizketak euskal hedabideentzat

Gogoetarako gaia da. Egunero milaka korrikalarik zezenen adarrei desafioka aritzen dira entzierroetan. Guztira, zortzi entzierro dira, horietariko bakoitzean batazbesteko lau edo bost zauritu eraman behar izaten dituzte anbulantzian (bider zortzi, 30 bidaia baino gehiago dira), horrek suposatzen duen gastuekin, anbulantzian, operazioetan, zaurituen ingresuetan... gastu guzti horiek ALTXOR PUBLIKOAREN KONTU. Ni esperientziadun mendizalea naiz (33 urte daramatzat mendiari lotuta), pertsona zentzuduntzat dut nire burua eta urtero zintzoki ordaintzen diot ASEGURU BAT MENDIZALE FEDERAZIOARI (75 euro inguru urtean). Zorionez, inoiz ez dut erabili behar izan erreskate zerbitzurik. Eusko Jaurlaritzak erreskateak FEDERATUTA EZ DAUDENEI kobratzen dien honetan, eta baliteke federatuta egonda hanka sartuz gero ere kobratzea, nik zera galdetzen diot nire buruari: Entzierroetan parte hartzen duten korrikalariek ez al dute arduragabekeriaz jokatzen zezenen aurrean? Ziur nago hauek ez dutela inolako asegururik ordaintzen korrika egiteagatik. Nazkatuta nago mendizaletasuna bezalako kirol zintzo bat morboa bilatzen dutenen amorruaren diana izateaz (mendizaletasuna, zoritxarrez, norbait hiltzen denean bakarrik izaten da albiste). Kirol hau zorigaiztoko bihurtzen dute, ez duelako futbolak mugiarazten dituen jende multzo handiak mugitzen. Askoz ere kirol zintzoagoa eta ederragoa da eta norbait erasotu behar den bakoitzean beti berdinaren kontra egiten da. Entzierroetan korrika egin nahi badute, aseguru bat ordaindu dezatela, nik ez ditut zertan ordaindu nire zergekin zezenen aurrean korrika egiten dutenen arduragabekeriak. Gainera, askoz aukera gehiago ditu zezenaren aurrean jartzen denak ezbehar bat izateko mendizale batek baino, estatistika hutsa da. Juliรกn (Sabin Atxalandabasok bidalia)

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak %11 murriztu du herri ekimeneko euskal hedabideentzako diru-laguntzen partida. Batean Jaurlaritza, bestetan Aldundiak, bestetan udalek, apurka-apurka baina etengabe ari zaizkigu iristen murrizketak, diskurtso publikoan izaera estrategikoa aitortzen bazaigu ere. Estrategikoa, bai, oinarrizko funtzioa betetzen dugulako euskararen normalizazio eta garapenean. 450.000 lagunengana iristen garelako. 600 lanpostu baino gehiagoren ardura dugulako. 27 milioi euro inguruko jarduera ekonomikoa eragiten dugulako. Garai latzak dira guztiontzat, ondotxo dakigu hori. Inoiz baino ahalegin handiagoak egiten ari gara euskal hedabideok garai berri horietara egokitzeko: diru iturri berriak bilatzeko, gure enpresa egiturak sendotuz, eta ditugun baliabideak optimizatzeko, elkarlanerako formula berriak garatuz. Ez gara kikildu krisiaren aurrean, eta soberan ez ditugun indarrak inbertitzen ari gara gauzak hobeto egiteko. Lan horren ondorioz, herri ekimeneko euskal hedabideek martxoan aurkeztu genuen sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua. Inbertitzeko garaia Herri ekimeneko euskarazko hedabideok hausnarketa mahai bateratua sortzeko eskaera egiteaz gain, eskaera zehatzak ere jarri ditugu erakundeen mahai gainean: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezar dezatela, sektorean inbertsioak eta garapena susta ditzatela eta publizitate instituzionalaren banaketan hizkuntz irizpideak pisu handiagoa izan dezatela. Horren berri eman diegu erakundeei (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia, besteak beste), eta kasu guztietan sektoreak egindako bidea txalotu eta elkarlanerako prest agertu dira. Baina praktika bestelakoa da: orain ezagutu dugun murrizketak ez digu garapen bide horietan sakontzen laguntzen eta, are txarrago, gutako batzuen biziraupena bera kolokan jartzen du. Tokiko hedabideen kasuan, murrizketak %40tik gorakoak ere izatera iritsi dira. Esan bezala, badakigu garai zailak direla gutziontzat. Baina benetan estrategikotzat jotzen diren beste sektoreetan bezalaxe, honetan ere erakundeek dirua inbertitu behar dute. Euskal hedabideok garai berrietara egokitu eta sektorea berregituratazeko egin beharreko inbertsio handiak ezin dira urtez urteko diru-laguntzen menpe egon (ez dugu jakiten zenbat eta noiz jasoko dugun). Etorkizuna bermatuko duten inbertsioak egin ahal izateko, laguntzak hitzarmen bidez jasotzea ezinbestekoa da. Elkarlanerako deia Horregatik, elkarlanerako deia luzatu nahi diegu berriz ere Eusko


Jaurlaritzari, eta gainontzeko erakundeei. Danon ahotan dabilen krisi ekonomikoa ezin da aitzakia izan ezinean dabilen herri ekimeneko euskal hedabideen sektorea hiltzen uzteko. Herri ekimeneko euskal hedabideok beharrean jarraituko dugu, egoera berrietara egokitu eta kalitatezko euskarazko informazioa eskaintzeko. Erakundeei dei egin nahi diegu gure sektorearen aldeko apustu sendoa egin dezaten behingoz. Badakigu denbora latzak datozkigula, baina horregatik, uste dugu inoiz baino beharrezkoa dela orain arte egin eta konpartitu ez dugun gogoeta estrategikoa egitea, guztion artean erabaki dezagun nolako sektorea behar dugun, behin hau eginda beharrezko baliabideekin horni dezagun. Eider Carton (Elhuyar) Mikel Irizar (Tokikom), Joanmari Larrarte (Berria Taldea) eta Xabier Letona (Argia), Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen izenean

Amazabal Institutuko Guraso Elkartea Aurtengo Ikasturtean AMAZABAL Institutuko Guraso Elkartea kide berriez osatu da, hori dela eta, gure lanaren berri eta informazio orokorra ematea bururatu zaigu. Lehenengoz, aipatu behar dugu Guraso Elkarteak 1998. urtetik funtzionatzen duela. Gurasoen partaidetzak gora behera ezberdinak izan baditu ere, bertatik pasa eta lan egin duzuen guztioi, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Aipatu nahi dugu ere, azken urtean pertsona bat bakarrik aritu zela Elkartean lanean eta nahiz eta ahal zuen guztia egin, ezinezkoa zela egoera hartan Elkarteak aurrera egitea. Ondorioz, eta Pello zuzendariaren laguntzarekin, 8 guraso animatu ginen taldea osatzera. Ondoren 2011 – 2012ko ikasturteari ekin genion, eta lan administratiboak egiteaz gain, zenbait hitzaldi eta ikastaro antolatu genituen: - Ikastetxean eta ikasleentzat bizkar arazoak ez izateko aktibitateak. - “Nerabeen kontsumoak: alkohola eta kalamua” gazteen ikerketa eta ondoren gurasoei hitzaldia. - Zenbait ikastaro edo tailerra: musika, ihauterietako mozorroak… Hortaz gain, gure institutuko ikasketetako kalifikazioen emaitzak kaleratu nahi ditugu. Informazio orokorra da baina aldi berean interesgarria izan daitekela uste dugu, batez ere Leitza, Areso, Ezkurra, Goizueta, Arano, Betelu,

Araitz, Larraun eta Lekunberriko ikasleen gurasoentzako. Nahiz eta 6 urtetako datuak baditugun, aipatuko ditugunak azken urte honetakoak izango dira: (kontuan izan iraileko errekuperaketak falta direla) 2011 – 2012 IKASTURTEA - 1. DBH (12 – 13 urte) : 19 ikasletik 16ek gainditu dute. - 2. DBH (13 – 14 urte) : 18 ikasletik 17k gainditu dute. - 3. DBH (14 – 15 urte) : 60 ikasletik 51k gainditu dute. - 4. DBH (15 – 16 urte) : 29 ikasletik 27k gainditu dute. Kurtso hau gainditzen dutenak TITULUA lortuko dute. Titulu honekin batxilergora edo Erdi Maileko modulo ezberdinak egin daitezke. - BATXILERGOA. Bigarren maila (17 – 18 urte). Hauek errekuperaketak ekainean egin zituzten. 19 ikasletik 17k dena gaindituta eta beste 2 ikasle gelditu dira hurrengo kurtsoan bi ikasgai horiek “libretik” egiteko. Jakin ezazue, institutuan lantzen dituzten ikasgai eta tituluez aparte, gure ikasleak SELEKTIBITATEA, EUSKARA (B2, EGA) eta INGELERA (B1) frogak egiten dituztela. Hauetatik: - Aurtengo selektibitatearen frogan %894-ek gainditu dute. - Euskarako B2 frogan %85ek gainditu dute. - EGAko azterketan %50ek gainditu dute. Hemen esan beharra dago, Nafarroa mailan %16ek gainditu dutela, beraz Leitzako ikasleen emaitzak oso onak direla. - Ingelerako frogak 3tik 3 gainditu dituzte. Azken hiru froga hauek institutuan bertan egin dituzte. Ikusten denez, gure seme-alaben emaitzak edo kalifikazioak orokorrean oso onak izan dira. Honek esan nahi du, gure gazte gehienak ikasketetan oso inplikatuta daudela. Beraz, denei: ikasle, guraso eta irakasleei, zorionak! Bukatzeko, guraso guztiei gonbitea luzatu nahi dizuegu gure lan taldean parte hartzeko; batez ere Larraun, Lekunberri, Betelu, Araitz, Areso eta Goizuetatik Leitzako ikastetxe honetara seme alabak bidaltzen dituzuen gurasoei. Besterik gabe, udara ona izan eta iraila arte. AMAZABAL BHI Guraso Elkartea. LEITZA.

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era

-5-


7PEKAtugaldera 1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat? Otorduen ondoren ontziak garbitzeak. 2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso? Norbaitek ardurak bere gain hartu eta ardura horiek ez betetzeak amorratzen nau. 3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur? Etxeko baratzeko produktu desberdinekin egindako entsalada on batek. 4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi? Nahiz eta ezinezkoa iruditzen zaidan, mundu honetan dauden desgrazi guztiak bukatzea.

5. Inbidia: zerk ematen dizu inbidia? Zerbait esatekotan mendian erraz ibiltzen den jende horrek. 6. Luxuria: zerk jartzen zaitu bero-bero? Agian xoxo xamarra izatea izango da baina erantzuna neretzako gordeko dut. 7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu oilar? Nire buruari jarritako helbururen bat betetzeak.

Soiartze Lopetegi Araizko zinegotzia

-6-

AMAITU DA UDAKO TAXI-JAIA ZERBITZUA

EMAKUMEEN BIDAIA ESTANBULERA

NATUR BIDETIK ZALDI GURDIAN IBILTZEKO AUKERA

Aurten Irurtzun eta Leitzako festetarako taxi-jaia zerbitzua eskaini du Eskualdeko Gizarte Zerbitzuak. Irurtzunera joateko larunbatean baino ez zen eskaini, Leitzara joateko ordea ostiralean nahiz larunbatean izan zen. Antza erabiltzaile ugari izan ditu, asko izan dira 1,50 euro ordaindu dutenak festetara joateko edo etxera bueltatzeko. Aurtengo irailean ordea ez da taxi-jaia zerbitzurik eskainiko.

Aurten Larraun eta Lekunberriko emakumeak Estanbulera joango dira otsailaren 8tik 12ra. Emakumearen hilabetearen harira urtero egiten den bidaia dagoeneko prestatzen hasi dira.

Plazaola Partzuergo Turistikoak uda honetan izan duen eskaintzaren barruan aurten berritasun bezala, natur bidetik eta Lekunberriko alde zaharretik zaldi gurdi batean 30 minutuko paseo bat emateko aukera eskaini du. Irailaren 15era arte egongo da ekimen hori martxan, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitarte. Informa zaitez: 948507204 telefono zenbakian.


elKArrimokoKA Gure ekintza eta errutinaren jabe al gara? “Urte berria, bizitza berria” esaten omen du esaldiak eta geure aldizkari txiki honetan berdina gertatzen da, izan ere, idazlagun berri baten aurrean aurkitzen naiz. Hala ere, bi ezaugarri berezirekin ematen ari da eraldaketa hau: lehenengoa, momentu hauetan nire lagun berria ez dakidala zein den Mikel Alvarez (hala ere ongi etorri txoko txiki honetara!) eta bigarrena, geure urtea irailean hasten dela da. Datek eta fetxa batzuek mugatu behar al dute bada geure urtea? Ekintzek eta geure ohiturek definitu behar dute gu bizi garen denboraren muga! Eta orain denboraz eta anonimatuaz hitz egiten jarri naizela, udako

Oporretara joatea ere “lan” bat bihurtu da, errutina moduko bat oporraldiak dira adibidez, bi hitz horien esentzia biltzen duen kontzeptuetako bat. Izan ere, askotan, oporretara joaten gara anonimatu hori bilatzeko asmotan eta urtean zehar egiten duguna aldi batera uzteko denbora tarte batean. Daramagun bizitza estiloa erabat definituta daukagu gaur egun: urtean zehar lana egin (gainera, onartu berri den lan erreformarekin, geroz eta gehiago lan egingo dugu eta diru gutxiagorengatik), eta ahal dugunean kanpora atera oporretara. Salou, Benidorm eta horrelako guneak euskaldunez beteta egoten dira uda aldian. Esan nahi dudana zera da, oporretara joateko eredu bat nagusitu dela besteen gainetik. Agian, X jauna (horrela deituko diot momentuz neure orri honetako bizilagunari, ez dakit eta zein den!) pentsatuko duzu okertuta nagoela eta zure oporretara joateko modua ez dela horrela. Baina gizartean nagusitzen den joera lehen aipatu dudana da. Oporretara joatea ere “lan” bat bihurtu da, hau da, errutina moduko bat. Urtero urtero egiten dugun gauza bat bihurtzen ari da eta onartu egin beharra dugu kutsua galtzen doala. Baina ez da geure errua, baizik eta gizarte honen joera jarraitzen du lanetik kanpo ditugun orduen antolaketa. Zuk, hau da, X jaunak, ez al duzu uste joera hau nagusitzen ari dela? Zentzu honetan, askatasun murriztu batean bizi gara, ez garelako geure ekintzen eta errutinaren jabe. Agian pentsatuko duzu baietz, hau da, askatasunean bizi garela eta argumentu bezala erabiliko duzu nahi dugun tokira joateko gai garela nahi dugun momentuan eta nahi dugun eran. Baina, ez al da egia alienatuta bizi garela besteekiko? Ez al da egia geure erabakiak, geure kontroletik kanpo hartzen direla zentzu handi batean? Horrelako hausnarketa sakon bat egitea beharrezkoa da lagun, baita oporretan ere. Gainera, espero dut zeure adimenean eragin izana udako oporraldiak aitzakia bezala hartuta. Mailopeko orrialde honetako txoko txiki honetan gehiagotan ikusiko gara X jauna, baina espero dut hurrengo aldian zeure izenez deitu ahal izatea!

Kaixo Mikel! Kasualitatez nere izena ere Mikel da (eta mesedez ez erabili X jauna, beste baten batekin okertuko zaizkigu irakurleak eta…) eta ni izango nauzu elkarri mokoka sail honetan idazlagun. Kezkatuta dirudizu gure bizimodua antolatuta omen dugulako, ekintzek eta ohiturek definitzen Mikel Lasarte dutelako bizi dugun denboraren muga eta oporrak ere hartu duten izaerarengatik. Bizitza antolaturik dugu Berri Txarrak taldeak zioen bezala. Baino ez al gara gizakiok ohituretako izakiak? Egia esanda, maila handi batetan, gure bizimodua antolatua izatea dugu helburu, horrek nolabaiteko segurtasuna eta estabilitatea ematen digulako eta horrek egiten gaitu zoriontsu. Bizitzea tokatzen zaigun krisialdia ikusita gainera are garrantzi handiagoa hartu du segurtasuna eta estabilitate behar horrek, eta ihesaldiak egiteko aukera, zuk aipatutako Salou edo Benidorm bezalako lekuetara bada ere, luxua izan gabe, egunerokotasunan sortzen zaizkigun kezketatik eta ezinegonetatik ihes egiteko aukera ematen digu, nahiz eta egun batzuz ez bada ere. Oporrak beste bizitzaren atalekin batera errutinarioak bihurtu zaizkigula? Baliteke. Baino ze axola dio gure bizimodu honek bizipoza ematen baldin badigu? Gure zoriontasunaren bila urteroko lana bihurtu baldin bazaigu oporraldiak antolatzea, ongi etorria lan horri! Eta inor ez dago oporretan inora joateko derrigortuta.

“Gure kasuan gauza bera da. Bai, bizitza antolaturik dugu, baino gerorrek ere antolaketa hori, estabilidade hori, segurtasun hori, bilatzen dugulako” Steve Jobsek zioen egunero goizean jekitzerakoan ispilu aurrean bere buruari galdetzen ziola: gaur egin behar duzuna zoriontsu egiten al zaitu? Egun jarrai gehiegitan erantzuna ezezkoa baldin bazen, bere bizitzan zerbait aldatu beharra zegoela argi zeukan. Gure kasuan gauza bera da. Bai, bizitza antolaturik dugu, baino gerorrek ere antolaketa hori, estabilidade hori, segurtasun hori, bilatzen dugulako (akaso gizarteak barneratuarazi digun gauza bat izanik ere…), baino izaki adimenduna garen momentutik, legearen eta gizartearen aurrean gure ekintzen jabe garen bezala, nor bere kabuz pentsatzeko gai izan behar dugu egunerokotasuneko horrek, oporrak barne, gure bizitzan duen lekua eta zoriontasunaren bidean laguntzen gaituen ala ez. Eta bai, oporraldiak izan du eragina nere adimenean… pesta gehiegi!

-7-


Koldo Nuñez-Betelu

LUZE

Nola eta zertarako sendatu gure familiaren historia

-8-

Galdetu diozue inoiz zuen buruari zergatik familia batzuetan “zorte txarra” den nagusi? Zergatik gertatzen zaizkien hainbat ezbehar? Zergatik dauden horrenbeste liskar haien artean? Zergatik gaixotzen diren horrenbeste? Zergatik depresioak eta zergatik minbiziak? Aldiz, beste familia batzuei kontrakoa gertatzen zaie. Itxuraz, behintzat, gauzak ondo joaten zaizkie. Zahar hiltzen dira, osasuna da nagusi, lana eta dirua ez zaie inoiz falta. Ongi begiratuz gero, familietan gauza asko errepikatzen dira. Alaitasunerako edo tristeziarako joera dago, zoriontasunerako edo depresiorako, osasunerako edo gaixotzeko,

Genetikari ere, leporatzen zaizkio, zergatik garen gure aitaren, amaren, osabaren edo beste senide baten antzekoak izaeran, zergatik egiten ditugun haiek egiten zituztenen antzekoak, zergatik errepikatzen diren horrenbeste gauza familian, alegia, genetika hitz zientifikoa litzateke familian gauzak errepikatzea adierazteko. Baina badago, kontuan hartzen ez den faktore psikologiko oso garrantzi-

arazo ekonomikoetarako edo oparotasunerako… Gure gizarte zientziazale honetan, familia batean errepikatzen zaion gehienari genetikari leporatzen zaio. Genetikak du txar guztiaren errua eta badirudi izugarrizko esfortzuak zein diruak gastatu behar direla genetikari aurre egin ahal izateko, patu madarikatu ekidingaitza balitz bezala. Maiz, sententzia gaizto baten itxura hartzen du.

tsua, alegia, familiaren historia, bizipenak. Familia baten sustraietan “zauri” asko egon daitezke. Gazte hil direnen heriotzak, liskarrak, familiatik kanporatu zein ahaztuak… Bestalde, familiari oso leialak gara, maitasuna adierazi nahian eta konturatu gabe, baita kontzienteki nahi gabe, errepikatzen ditugu gauza asko eta asko. Familia osoa lotuta dago,

Gure esku dago aukeratzea eta gure bidea egitea era osasuntsu eta zoriontsu batean

hildakoak zein bizirik daudenak, guztiek bat egiten dute. Guztiok erakutsi nahi diogu gure leialtasuna familiari, familian segitzeko. Izan ere, norbaiti gerta ahal zaion okerrena da familiatik kanporatua izatea edo, besterik gabe, ahaztua izatea. Horren leial gara, gureak ez diren emozioak, aurretik familian gaizki kudeatutako emozioak, guk ere bizi ditugula. Ez dakigu zergatik, baina triste gaude, depre gaude, haserre gaude, beldur gara. Emozio guzti horiek familiakoak dira eta senide batetik bestera pasatzen dira zama bat bezala, bideratu gabe geratu baitziren noizbait. Berdin bizitzaren gainerako arlo guztiekin. Eta honek ez du zertan genetikarekin zerikusirik izan behar. Familia guztiak inkontzienteki bat dira, eta senide guztiak izaki bakar baten zelulak edo atalak bezalakoak dira. Horregatik, garrantzi handia du familia “sendatzea”, hau da, oraindik irekita dauden zauriak, zorrak, gaizki egindakoak edo besterik gabe amaitu gabe geratu zirenak, doluak barne, egin eta garbitu behar dira. Baita kanporatuak eta ahaztuak berriro familian tokia hartu. Hau da sendatzeko bide indartsua. Hori guztia familia-konstelazioen bidez lantzen da. Esaterako, nire azken bi tailerretan, batean abortuak zein gazte hildako umeak eta bestean, hildako gurasoen doluak eta agurrak landu ditugu. Biak indar handiko gaiak, biak sarritan zama handikoak pertsonen bizitzetan eta biak arazo askoren sustraiak. Familia-konstelazioan azaleratzen dira arazo hauek eta behin azaleratuta, bideratu egiten dira, irekita dauden zauriak sendatzeko. Horrela gure bizitzak bizi ditzakegu libre baina familiari bizkarra eman gabe. Ez ditugu zertan patu gaiztoak, gaixotasunak eta zoritxarrak errepikatu beharrik. Gure esku dago aukeratzea eta gure bidea egitea era osasuntsu eta zoriontsu batean.


ZABAL

Iñaki Usabiaga

Sarrailak bi zulo ditik Neure emazteari esker onez Gaueko hamabiak. Senar-emazteak oheratu berriak dira. Emazteak beldurrez: - Auzoko etxe batean lapurretak izan omen dituk. Senarrak: - Diru askorik ez zitenan eramango. - Dirurik ez. Irratia, telebista, ahal zutena. - Sartuko zitunan nonbaitetik. - Atetik. - Itxi gabe utzi? - Inoiz ez zituan ateari bi giltza aldi eman gabe irteten. - Eta hala ere sartu? - Etxekoak barnean zeudela! - Zer egiten zuten, bada, etxekoek? - Lo. Gaua izaki. Isiltasuna. Emaztea senarrari hurbildu eta eskuin besoaz gerritik hertsiki lotu zaio. Berehala du belarri ertzean emaztearen arnasa lasai eta konpasatuaren laztana. Lo dago. Senarrak bere eskuin eskuz emaztearen beso leuna aldameneratzen du. Jaikitzen da ohetik. Joaten da kanpoko atera eta behatxulotik begira-begira geratzen da aldi batez, pentsakor. Gero, sukaldeko horman zintzilik dagoen ateko giltza hartu, sarrailan sartu eta, oheratu au-rretik, bi itzuli ematen dizkio bere esku hotzak. Sarrailaren hotsak emaztea esnatzen du. Senarrarengana luzatzen besoa. Ez dago. Berehala du alboan. -Itxi duk?

- Itxi dinat. - Inoiz ez duk barrendik itxi? - Inoiz! - Nik bai. Sarrailak bi zulo ditik. - Kanpokoa aski zelakoan nengonan. - Zuek, gizonok, zulo bakarra ikusten duzue beti. Zulo horretatik baizik ez duzue begiratzen. Zulo horretatik ikusten duzue mundua. Eta emakumea. Biak isilik. Emazteak lo hartu du berriro. Senarrak emaztearen hitzak darabiltza jira eta bira buruan. Ezin du begirik bildu. Auzoko Auxtiñena datorkio gogora. Etxeratzean, atea barrendik giltzatua topatu zuen inoiz. Emaztea lapurtu zioten. “Sarrailak bi zulo ditik”. Oraingoan bai, oraingoan inoiz ez bezala, lo dagoen emaztearengana

itzuli eta ezker besoarekin bera lotu zaio hertsiki. Emaztea esnatzeraino. - Lo hago? - Zer duk? - Esaidan. Noiz itxi izan dun atea barrendik? - Hi gaueko erreleboan habilenean. - Eta zergatik? - Hi ez hagonean, … - Zergatik ? - … lapurtu ez nazaten. Senar-emazte bien besoak inoizko besarkadarik estuenez giltzatu dira elkarri. Eta amaitzean, irribarre bat ezpainetan, hala esan dio emakumeak gizonari: - Sarrailak bi zulo ditik. Zenbaitek kanpotik ixten dik soilik. Zenbaitek bihotz barrendik.

-9-


ERREPORTAIA >>

13.000 euro hegoaldeko herrialdeen autogestioaren alde Mundu Zabal Gobernuz Kanpoko Erakundearen bitartez munduko herrialde azpigaratuetan proiektu ezberdinak martxan jartzea dute helburu.

VIII. Elkartasun azoka ospatu zen Baraibarren uztailaren 28tik 31ra bitarte. Arropak, liburuak, oinetakoak, jostailuak, etxerako apaingarriak... denetarik aurkitu zuten merkatu txikira hurbildu zirenek. Bere txikitasunean handia da ordea azoka honen bidez antolatzaileek lortzen duten laguntza. Eleni Tome, Beatriz Beloki, Itziar Emazabel, Maite Huarte eta Amaia Huarte daude proiektu honen atzean. Eurek azaldu digutenez, Itziarren lankide ohi batek eman zien Afrikan egiten ari ziren

proiektuen berri. Javier Garcia da bera, gaztetan misiolari aritutakoa eta Mundu Zabal GKE-ko kidea. Itziar: <<Mundu Zabal GKE-ak proiektu ezberdinen bidez dirua biltzen du eta Mundukide fundazioari ematen dio, azken horrek azpigaratutako herrialde ezberdinetan lan egiteko. Herrialde horietan kooperatibak sortu eta autogestionatzea da helburua hortik aurrera euren kabuz aurrera egin dezaten>>. Laguntzeko Baraibarren zerbait egin


zezaketela pentsatzen hasi eta hortik atera zen merkatu txikiaren ideia. Geroztik urtero herrietan kartelak jartzen dituzte jendeak behar ez dituen gauzak eskatuz. Gure eskualdeaz gainera, Leitzan, Irurtzunen, Sakanan eta Tolosan kartelak jarri ohi dituzte. Baina harrigarria bada ere, Bilbo eta Eibarrera ere joan behar izaten dute jendeak eman nahi dituen gauza horien bila. Jasotako guztia bildu ondoren, sailkatu egin behar izaten dute: salgarria dena eta ez dena, eta prezio bat jartzen diete. Beatriz: <<Oso merkea izaten da dena, adibidez, bi pare oinetakok hiru euro, hiru liburuk bi euro eta arropak ere halako prezioa izan ohi du, batzuetan kalitate oneko jaka bat ikusiz gero gehienez ere bost euro kobratzen ditugu>>. Eleni Tome arduratzen da Araitzen proiektu hau koordinatzeaz, bertako emakume talde bat arropei prezioen etiketak jartzen aritzen da, baita merkatuaren egunean laguntzera etortzen diren jendearentzako lo egiteko lekua eta bazkaria prestatzen ere. Lehendabiziko urtean bigarren eskuko arropa inork gutxik erosiko zuela uste arren, egun gehien bildu eta gehien saltzen den gauza da. Itziar: <<Hasieran ez genuen pentsatzen posible izango zitzaigunik bigarren eskuko arropa saltzea, ezta horrenbeste arropa bilduko genuenik ere. Orain gehien saltzen dena arropa eta jostailuak dira. Jostailuak hiru hipermerkatuetatik iristen zaizkigu, eguberrien ostean, akatsen bat dutelako bezeroek bueltatu ohi dituzten jostailuak izaten dira. Normalean berri berriak daude, huskeriaren bat falta edo hautsita izaten dute. Umeak zoratu egiten dira horrenbeste jostailu ikusita. Arropa berriz denetarikoa da, haurrentzat zein helduentzat, haurrena gehiena oso gutxi

â&#x20AC;&#x153;Kooperatibak sortu eta autogestionatzea da helburua hortik aurrera euren kabuz aurrera egin dezatenâ&#x20AC;? erabili den arropa izaten da. Oinetakoak asko ere denda ezberdinek emandakoak dira jada deskatalogatuta dituztenak>>. Orain arte ekainaren hasiera aldera egin ohi zuten azoka, baina aurten Baraibarko frontoiko obrak eta beste zenbait arazo tarteko opor garaian egin dute. Gainera bi egun gehiago luzatu dute azoka. Lana ordea ez da hor amaitzen, merkatua amaitu eta hurrengo asteetan dena jaso behar baita. Ez da ezer zaborretara botatzen, dena birziklatu

egiten dute, plastikoa alde batetik, kartoia bestetik... Bildu denaren zati handi bat Baraibarko eskoletxean gordetzen dute hurrengo urterako eta beste asko sailkatu eta kamioi batean Sarasan dagoen Traperos de Emaus-era eramaten dute. Itziar: <<Lasai gelditzen gara, badakigulako dena probestu egiten dela, aurten agian sobratutakoarekin neguan eskoletxean merkatua zabalduko dugu>>. Beatrizek azaldu digunez azkeneko bi egunetan oraindik horrenbeste gauza zegoenez saltzeke, dena euro batean jarri zuten eta 700 euro bildu zituzten beraz, azkeneko bi egunetan 700 artikulu saldu zituzten. Goizeko hamarretatik gaueko bederatzietara egon da zabalik, eta jende ugari pasa da bertatik. Itziar: <<Eskualdeko jende asko hurbildu da, horietariko gehienak urtero etortzen dira, baina atzerritar asko ere ibili dira>>.

- 11 -

Oinetako gehienak berriak izan ohi dira, dendetan dagoeneko deskatalogaturik dituztenak.


1.000 euro Misiolari Zuriei emango dizkiete

- 12 -

Prezioak sinbolikoak eta oso baxuak diren arren, jendea maiz kexatzen omen da, azoketan dena nahastu eta prezioa negoziatzen ibiltzeko dugun ohiturak askotan antolatzaileen haserrea pizten du. Beatriz: <<Badirudi jendeak berak jar dezakeela berak nahi duen prezioa, dena bost eurotik beherakoa izaten da normalean eta hala ere jendea kexu da. Guk guzti horrekin diruaren zati bat eramaten dugula uste badute oso oker dabiltza, irabazitako guztia GKE-ra bidaltzen da. Askotan diru gehiago bidaltzeko antolaketak suposatzen dituen zenbait gastu gure poltsikotik ordaintzen ditugu. Hala ere, denetariko jendea dago, badira azokaren helburuaz kontziente direnak eta hiru euro balio eta bost ematen dizkigutenak>>.

Azokaren osagarri diren beste zenbait ekimen Azoka ez da diru iturri bakarra, boletoak saltzen ere ibiltzen baitira, aurten

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437

esaterako egun bakar batean 300 euro atera zituzten boletoekin. Zortzi urte hauetan Gipuzkoa eta Bizkaian tokatu izan dira sari gehienak, antza, hemen baino askoz gehiago saltzen baitira. Sariak, asteburua landa etxe batean, Nicasi Arangoak oparitutako bi gazta, sagardo botilak eta Lacturalek emandako 60 litro esne izaten dira. Itziar: << Jende askok uste du diru guztia azokarekin lortzen dugula, eta hori ez da egia, urte guztiko lana izaten da. Azokaz gainera, boletoak saltzen ditugu, urtero ospatzen dugun sardina jatean eta langostinadan ateratzen den dirua ere biltzen dugu eta urtean hiru aldiz, taloak saltzen ditugu, hemen azokaren egunean eta Urbil eta Garbera merkatal-guneetan. Taloak egiten Araizko bost emakumek laguntzen digute>>. Eskualdeko udaletxe gehienetatik ere dirulaguntzak jasotzen omen dituzte. Araizko Eskulan Tailerrekoek ere ahal duten neurrian laguntzen diete, azokaren egunean euren postutxoa jarri ohi dute eta irabazien zati handi bat antolatzaileei ematen diete. Duela zortzi urte hasi zirenean,

3.000 euro bilduko zituztenaren ustea zuten eta horren aldean 8.000 atera zituzten. Urtez urte kopuru hori igotzen joan da eta aurten 13.000 euro eskuratu dituzte. Horietatik 1.000 euro Misiolari Zuriei emango dizkiete eta beste 12.000 Mundu Zabal GKEarentzat izango dira. Misiolari horiek Congon lan egiten dute eta diruaren zati txiki bat ematen diete urtero, eurek ere antolaketan laguntzen baitiete. <<Krisia dela eta ez dela ez genuen uste 13.000-ra iritsiko ginenik eta oso pozik gaude>>.

Mundu Zabal GKE-ak 50.000 euro eman ohi dizkio urtero Mundukide fundazioari Mundu Zabal GKE-ak 50.000 euro eman ohi dizkio urtero Mundukide fundazioari eta 50.000 horietatik 12.000 Baraibarko bost emakume hauek jarritakoak izango dira aurten. Azken batean elkarlanean aritzen diren bi GKE dira, Mundukide Arrasaten aurkitzen


da eta zonaldean hain ugariak diren kooperatiben bidez diru-laguntza ugari lortzen ditu, baina baita Mundukide bezalako GKE-en bitartez. Azken hau Markinan aurkitzen da. Kuban, Brasilen eta Mozanbiken proiektu asko burutu ditu Mundukide GKE-ak. Duela zortzi urte Baraibarko lehen azoka egin zen urtean ateratako dirua esaterako Mozanbikeko Marrupa eskualdean lan egiteko izan zen. Itziar: <<Lehendabiziko urte hartan, Marrupan eskola bat egiteko proiektura bideratu zen dirua, lan handia egin da eskualde horretan errepideak eraiki, granjak martxan jarri... dirudienez aurrera pausu asko eman dira autonomoak izan daitezen>>. Aurtengo dirua oraindik ez dakite, proiektu berri bat burutzeko edo dagoeneko eginda dauden proiektuen gastuak ordaintzeko erabiliko den, baina dirua bidaltzen dutenean bost emakume hauek sentitzen dute poza agerikoa da. Beatriz: << Lan handia da eta urtero esaten dugu hurrengo urtean ez dugula errepikatuko, baina hasi ginenetik ez gara gelditu>>. Mailoperen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuete laguntza ematen parte hartu duzuen guztioi: boletoak erosiz, azokara joanez, diru-laguntzak emanez... Orain urte amaierara arte deskantsatu eta urtarrila aldera berriz jo eta su hasiko dira lanean beraz, ideia berriak dituen edonork, edo antolaketan zuen laguntza eskaini nahi duzuenok 696 732 290 edo 616 952 600 telefono zenbakietara dei dezakezue. Eta gogoratu etxean jada erabilgarriak ez diren arropak, jostailuak, liburuak, edo dena delakoak izanez gero Beteluko Aitz-Berri Ileapaindegian, Lekunberriko Navarro mertzerian eta Baraibarko Ostatuan biltzen direla azokan saltzeko.

2012ko Irabaziak eta Gastuak - Iazko saldoa - Larraungo Udalaren diru-laguntza - Baraibarko Kontzejuak emandako diru-laguntza - EROSKIk emandako diru-laguntza - Araitz-Beteluko Eskulan Tailerrak emandako diru-laguntza - Partikularrek emandako diru-laguntza - Boletoekin lortutako irabaziak - Azokarekin eta taloekin lortutako irabaziak - Diru Sarrerak Guztira - Tabernarako produktuen erosketa - Urdaiazpiko eta ardoaren zozketa - Jostailuak eta arropak garraiatzeko kamioia - Lau estalperen erosketa - Tabernaren teilatua - Butanoa, kartelak, boletoak etab - Asteburua opari saria

1.136 € 500 € 200 € 300 € 335 € 780 € 4928 € 9018 € 17.197 € -1460 € -270 € -400 € -440 € -250 € -429 € -550 €

- MUNDU ZABAL GKE-ari Bidalitakoa: -AITA ZURIEI bidalitakoa: -Hurrengo urterako saldoa:

12.000 € 1.000 € 398 €

Umeak erotu egiten dira horrenbeste jostailu ikusita.


BATzarre Zorionak Amaia!

Amaia Urrestarazu beteluarra izan da Mailope aldizkariaren aldeko lehen zozketako irabazleetako bat. Beste bi zenbaki sarituen irabazleek oraindik ez dute euren txartela aurkeztu. Ekainean egin genuen lehenengo hiru sarien zozketa eta horietatik sari bakarra eman dugu. 831 zenbakiarekin eskuratu du Amaia Urrestarazuk bi lagunentzako afaria eta gaua Lekunberriko Elosta ostatuan. Beste bi zenbaki sarituak, 631 eta 402 dira, lehenari Araizko Artisau Tailerreko kideen arte- 14 - lan bat dagokio eta bigarrenari berriz bi lagunentzako menua Lekunberriko Ainhoa Tabernan. Bi sari horiek jasotzeko epea irailaren 28an amaituko da eta saridunak azaltzen ez badira egingo den bigarren zozketan beste hiru sariez gainera bi horiek berriz zozketatuko ditugu. Kontuan hartu erosita dituzuen txartelak bigarren zozketarako ere baliagarriak izango direla beraz gorde itzazue eta oraindik txartelik erosi ez duzuenok jakin salgai dituzuela Arribeko dendan, Surtidorean, Beteluko ostatuan, Beteluko dendan, Lekunberriko Aliprox janari dendan, Lanbroa paper dendan, Euskadiko Kutxan eta Mitxausenea Kultur Etxean. Zorte On Guztiei!

Euskara landu eta gaurkotu nahi baduzu orain duzu aukera Araitz eta Beteluko Euskara Batzordeak, IKA Euskaltegiarekin batera, euskarekin sortzen zaizkigun zalantzak argitzeko, akatsak zuzentzeko, erdarakadak gainditzeko, eta oro har, gure euskararen kalitatea hobetzeko ikastaro berezia antolatu du. Iaz bezala, 35 orduko ikastaroa izango da eta udazkenean burutuko da Araitzen, gainera parte hartzaileei ongi datorkien egun eta orduetan. Landuko diren gaiak honakoak izango dira: Euskaltzaindiaren arauak. Errakuntza Erregistro ezberdinak, esamoldeak... Ikastaro dinamikoa izango da, talde giroan gauzatuko dena eta euskararen komunikazioa hobetzen lagunduko duena. Informazio gehiago eta izen emateak: IKA Euskaltegian 948 610 776 edo Euskara zerbitzuan 948 504 400, larbeleareuskaraz@iparmank.org

Gaztetxoek kanpaldi amaierako diploma jaso zuten.

Kanpaldi intergenerazionalak ospatu dituzte beste behin Amma Betelun Uztailaren 2tik 4ra Araitz, Betelu eta Errazkingo zenbait umek Amma Taldeak antolatutako kanpaldian parte hartu zuten. Sei eta hamabi urte bitartekoak ziren denak eta hiru egunez Beteluko zaharren egoitzan ibili ziren bertako aitonamonekin jolasean, ariketak egiten, bazkaltzen, afaltzen... Lo, egoitzaren parean dagoen zelaitxo batean jarritako kanpin dendetan egin zuten. Adituen arabera, oso esperientzia aberasgarria izan ohi da, bai bertan dauden adineko pertsonentzako eta baita parte hartzen duten haurrentzako ere.

Folk gaua Elostan Irailaren 1ean iluntzeko 20,30etan Makilipurdi produkzioak-en eskutik Edorta & Boti euskal abeslariek euren "Per-bertsioak" emanaldia eskaini zuten Lekunberriko Elosta ostatuan. Bestetik, gaua borobiltzeko Oskar Estanga eta Miel Mari Elosegi bertsotan aritu ziren.

Arribeko farmazia lekuz aldatuko dute udazken aldera Mikel Deuna Jatetxearen ondoan eraikitzen ari diren eraikin berrira pasako du Arantxa Garmendiak bere negozioa. Lanak jada nahiko aurreratuta daude eta oraindik farmazia berria noiz irekiko duen zehazki ez dakien arren, udazken aldera izango dela aipatu digu. Garmendia: <<Orain artekoaren aldean handiagoa izango da eta medikuarenetik gertuago geldituko da. Arribe herri luzea da eta hemendik aurrera gasolindegia, farmazia, medikua, taberna eta bankua bata bestearengandik oso gertu eta eskura egongo dira>>.


Mintzakide egitasmoan izena emateko epea zabalik Iaz izandako arrakastaren ondoren, Euskara Batzordeak, Euskara Zerbitzuak eta AEK-ak Mintzakide proiektua berriz ere martxan jarri dute. Astean behin ordubetez taldeka gelditu eta euskaraz aritzea du helburu proiektu honek. Parte hartzaileek eurek adosten dituzte non eta noiz gelditu. Bestalde, kontuan hartu deialdi hau ez zaiela soilik egiten euskaraz mintzatzen ikastea helburu dutenei, hauek gidatu eta elkarrizketa xamurtzen lagunduko dieten euskaldun osoak ere behar baitira ekimena burutu ahal izateko. Doaneko eta borondatezko jarduera bat den arren zenbait onura ere baditu: EHU-ko kredituak eskuratzeko aukera, bidaietarako deskontuak eta Aizu! eta Berria merkeago... Informazio gehiago eskuratzeko edo izen emateko deitu 680 542 826 / 948 504 400 telefono zenbakietara edo idatzi larbeleareuskaraz@iparmank.org e-postara.

Artziprestazgo Eguna

Errazkinen, ume-jokoak egin zituzten herriko plazan.

Herriz-herri jairik jai Udako azken txanpan gauden arren, gure eskualdeko festak oraindik ez dira amaitu. Arriben, Astitzen, Oderitzen, Gorritin, Azkaraten... festa ederrak pasa dituzte aurten. Herri-kirolak, pilota partiduak, mus txapelketa, trikitixaz alaitutako puska-biltza... gutxi gora behera urteroko egitarauak mantendu dituzte kasu gehienetan. Gorritin aurten bertso saioa izan zen larunbatean, Amets Arzallus, Jon Maia eta Iker Zubeldia aritu ziren bertsotan eta herri afariaren ostean, frontoian dantzaldia izan zen Itzartu taldearekin. Astitzen berriz, festak ongi amaitzeko, sagardo festa egin zuten eta iluntzean Mus Txapelketako finala jokatu zuten. Errazkinen ere haur zein helduentzako ekitaldiak antolatu zituzten. Patata-tortila lehiaketa, ume-jokoak, Mailoak dantza taldearen emanaldia, herri-kirolak... Asko lanera bueltatu edo ikasturte berriarekin hasteko punttuan egongo zareten arren, oraindik festa eta aukera ugari dituzue asteburuetan gure eskualdeko festetaz gozatzeko. Begiratu agenda.

Irailaren 1ean, larunbata, ospatu zen urteroko Artziprestazgo Eguna Aralarko Santutegian. Goizeko 10,30etan abiatu zen prozesioa gurutzeekin Guardetxetik eta 12,30etan meza ospatu zen.

Lekunberriko Jaietako Kartel Lehiaketa

Mailoak dantza taldea kurtso berria prestatzen ari da Irailan zehar dantza klaseak hasiko dira. Dantza egiten ikasi nahi duenak deitu dezala 646 83 77 95 telefonora (Aitziber).

Irailaren 15ean amaituko da Lekunberriko Jaietako egitarauaren azala Mitxausenea Kultur Etxean aurkezteko epea. Urtero bezala bi kategoriatan banatuko da lehiaketa. 15 urtetik gorakoen kasuan saridunak 200 euro jasoko ditu, 15 urtetik beherako kategoriako irabazleak berriz materiala. Hauexek dira bete beharreko oinarriak: -DINA 3 formatuan aurkeztu beharko da kartela. -Bi koloretakoa izan beharko du eta bertan testu hau ageri beharko da: LEKUNBERRIKO JAIAK 2012 URRIAREN 11tik 14ra. -Aurkezteko garaian, egilearen datuak sobre baten barruan sartu eta egilearen ezizena sobrearen azalean jarri beharko da.

- 15 -


elkARRIZketa: Ioseba Goikoetxea

- 16 -

â&#x20AC;&#x153;Eskuin, ezker, etzan, ekarri... Ongi erakutsiz gero dozena erdi hitzekin domina daiteke zakurraâ&#x20AC;?

Gorritiar gazte honek jada zenbait urte daramatza artzain zakur erakustaldietan parte hartzen, gurean behin baino gehiagotan aritu da. Gorritin izan gara berarekin eta Hari zakurrarekin erakustaldi bat ere egin digu.


Nola hasi zinen artzain zakur erakustaldietan parte hartzen? 16-17 urterekin hasi nintzen ni. Lehengusu batek esan zidan ikastaro bat bazela Amasa-Villabonan eta nik orduantxe zakurra nuen, aitak ekarri berria. Lehengusuak berak eraman eta ekarriko zidala esan zidan eta horrela animatu nintzen ikastaro hura egitera. Han Lakuntzako artista bat ezagutu nuen, Alejandro Ibarra. Urte asko daramatza berak erakustaldiak egiten eta ikastaroak ematen. Alejandrok antzeman egin zidan ikasi nahi nuela eta gehiago erakutsi zidan eta horrela hasi nintzen... Lehendabiziko erakustaldia non egin zenuen? Oroitzapen onak gordetzen al dituzu? Ez dakit, Aezkoan edo Erro inguruan izango zen. Uste baino hobeki atera zen, lehendabiziko zakurrarekin bi edo hiru erakustaldi egin nituen. Artzain Zakurra zen, bertakoa, baina ikusi nuen harekin etorkizun handirik ez zegoela eta handik urtebetera Gorritin ikastaro bat antolatu zela probestuz Alejandrori lehendabiziko Border Collie-a erosi nion. Eta etxean ze esan zizuten hasi zinenean? Lehenbiziko zakurra ekarri nuenean errieta egin zidaten, diru gehiegi ordaindu nuela eta. Baina ondoren ongi ikusi zuten, etxean behin ere egon ez den gauza bat da, osabak zakur onak izan ditu beti baino ezberdina da. Eta orain zenbat zakur dituzu? Hiru, hiruak Border Collie-ak Alejandrori erosiak, berak Eskoziatik ekartzen ditu eta egia esan pozik nago zakurrekin. Izar, Hari eta Izei dute izena eta hamar, sei eta hiru urte inguru dituzte. Non aritzen zara erakustaldiak egiten? Toki askotan, Bizkaia, Gipuzkoa, CastellĂł, Huelva... Alejandro Espainia guzitik ibiltzen da erakusketak egiten eta niri ongi heldu zaidanean joaten naiz ez dut inongo konpromezurik. Posible badut joan egiten naiz eta bestela beti izaten du norbait berarekin joateko, gehienak ikastaroan elkarrekin ibilitakoak gara. Bidaiaren gastuak etab. nork ordaintzen ditu? Bera horretaz bizi da, erakustaldiak kobratu egiten ditu eta guk irabazi gastuak ordaintzeko adina eta zerbait gehiago.

Gutxi gora behera ariketa berdinak egiten al dira erakustaldi guztietan? Bai gutxi gora behera bai. Ardiak paso batetik pasa, gero borobil batean sartu eta atera... Antzarrek joku gehiago ematen dute, umeekin borobil bat osatu eta antzarrak bertan sartzen dira etab. Eta zer da zailagoa antzarrak edo ardiak maneiatzea? Ardiak, baina segun eta nola tokatzen zaizun, behiekin ere egin izan dugu noizbait eta baita ahuntzekin ere. Zakur batek zenbateko artaldea maneia dezake? Gure etxean gutxi, gutxi baita, baina posible da artalde handi bat maneiatzea. Ongi erakutsita dagoen zakur bat 400-500 buruko artalde batekin arazorik gabe ibil daiteke. Eta zakurrei txikitatik hasten al zaie erakusten? Obedientzia bai, hau da, zuk esaten diozunean kasu egiten txikitatik erakusten zaio. Pixkanaka-pixkanaka joaten dira ikasten, lehendabizi zuk esan arte zuk esandako tokian egoten, edo zugana etortzen, gero etzaten eta hor egoteko esan eta egoten zuk esan

â&#x20AC;&#x153;Ezin duzu zakur bat arditara eraman zuri ulertzen ez dizulaâ&#x20AC;? arte. Eta zuk libre uzten duzunean jada libre da bera. Ezin duzu zakur bat arditara eraman obedientzia aginduak ulertzen ez dituela. Ardien arrazaren arabera batzuk besteak baino errazagoak izaten al dira maneiatzen? Bai nabaritzen da eta gehienbat zakurrarekin ibiltzera ohituta badaude edo ez. Ardi batzuk lasaiagoak dira, baina badira beste batzuk, Sasi Ardiak esaterako nerbio handiagoa dutenak. Hemen Ardi Latxa da ugariena eta horiek normalean zakurrekin ohituz gero nahiko obedienteak izaten dira. Aldea egoten da erakustaldia Gorritin egin edo Huelvan egin, hemengo ardiak zakurrekin nahiko ohituak daude, baina Huelvan sekulan zakurrarekin ibili ez diren ardiak tokatzen al zaizkizu eta askoz zailagoa izaten da.

Zer moduzko arraza da Border Collie-a? Orain malabareak egiteko erabiltzen hasi dira, oso azkarrak eta obedientek dira, konpainiarako ere oso leialak eta umilak dira, ez dira batere agresiboak. Pena da kanpoko arraza goratzen ibiltzea baina urte asko daramatzate Eskozia eta Irlanda aldean arraza honen genetika lantzen eta hori naba-ritu egiten da. Dena den egunen batean berriz ere hemengo artzain zakurra ekartzeko asmoa badut. Hemen inguruan erakustaldi hauetan ibiltzen den gazte asko al daude? Hemen gutxi. Sakanan badira franko, han ikastaro dezente egin izan dira eta.... Gehienak etxean ardiak dituzten gazteak izan ohi dira, baina badira kapritxoz mundu horretan sartu direnak ere. Eta negozio handia al dago zakurrekin? Nire kasuan ez, nik ez dut negozio handirik egin, zorrik ere ez eh! Nik dirua inbertitu dut eta ongi atera zait. Egia da ere ez dela berdina zakur batengatik 300 euro ordaindu edo 1000tik gora. Zenbat denboran erakusten al zaio zakur bati? Segun eta zenbat denbora eskaintzen diozun baina bi urte behar izaten ditu. Ongi erakusteko bakarka egin behar da, askok amarekin batera erakustearen aldekoak dira baina ez da berdina iza-

- 17 -


elkARRIZketa: â&#x20AC;&#x153;Garrantzitsuena zuk bera ikustea eta berak zuri entzutea daâ&#x20AC;? Joseba zenbait ardirekin eta Hari zakurraren laguntzarekin aldapan behera.

ten. Txakurkumea zakur bat da eta ama beste bat, bestela ikasi eta gero ama falta zaionean akabo!

- 18 -

Erakustaldietan ikusleekin zakurrak asko distraitzen al dira? Zakurraren izaeraren arabera, batzuk ikaratu egiten dira eta beste batzuk berriz animatu. Izaeraren arabera eta segun eta nola dagoen ohituta modu batera edo bestera erreakziona dezake. Nik uste txukun antzera ohituta baldin badaude nahiko leialak direla, baina nagusiaren izaerak ere asko eragiten du horretan. Zu urduri bazaude berehala nabaritzen dute eta gainera urduri egonda zuk zeuk ere ez duzu egoera behar bezala aurreikusten. Eta zein hitz erabiltzen dituzu? Guk gutxi, guk teknika eskoziarra erabiltzen dugu eta horren helburua hitz gutxirekin zakurra dominatzea izaten da. Ezkerrera eta eskuinera egiten erakusten diozu, eta hor dominatzen duzu, ezkerrera joatea nahi baduzu ezkerrera eta eskuinera nahi baduzu eskuinera. Lehen atzera, aurrea, eskuinera, ezkerrera, gora, behera.... azkenen nahastu egiten dira. Ongi erakutsiz gero sei bat hitzekin zakurra domina daiteke, eskuin, ezker, etzan, ekarri, eraman eta etorri.

Arrak eta emeak berdin aritzen al dira? Ez dakit, niri arrak oso onak tokatu zaizkit, gazteena emea dut baina ez diot denbora gehiegi eskaini lanpetuta ibili naizelako. Baina nik uste sexu kontua baino gehiago, dedikatzen diozun denboran dagoela gakoa. Makila edo eskua zer erabiltzen duzu? Ez bat eta ez beste, hitza baino ez. Agindua hitzez ongi eman eta zakurrak ongi ulertuz gero, zakurrak behar bezala egingo du bere lana. Askotan artzaia bera izaten da aginduekin zakurra nahasten duena. Beraiek niri begiratu ere ez didate

â&#x20AC;&#x153;Urduri egonda ez duzu egoera behar bezala aurreikustenâ&#x20AC;? egiten, entzun bakarrik egiten dute, denbora guztian ardiei begira egoten dira. Nolakoa behar du zelaiak laua edo aldapa? Zelaian edo aldapa gora egiten dira. Aldapa behera ez, zuk ez duzu berdin ikusten, ardiek alde egiteko erraztasun handiagoa izaten dute eta bueltatzen direnean zakurra ez duzu ikusten. Garrantzitsuena zuk bera ikustea eta berak zuri entzutea da.

Txerto bereziak ematen dizkiezu erakustaldietan aritzeko? Ez, etxeko edozein zakurri bezala, ohiko txertoak jartzen dizkiet, baina egia da erakustaldietan ibilita, beste zakur askorekin eta artalde ezberdinekin kontaktuan arrisku handiagoa dagoela edozein gaixotasun hartzeko. Oraingoz ez dut halako arazorik izan. Eta lehiaketan parte hartzera ez zara animatzen? Niretzat hobby bat da, nik etxean disfrutatzen dut eta Alejandrok hots egiten nauenean joaten naiz erakustaldietara, nire helburua ez da behin ere lehian aritzea izan, nahiz eta erakustaldiak batzuetan lehiaketa bihurtzen diren ofizialak ez diren arren. Egungo baserritarrek lanerako geroz eta gutxiago erabiltzen al dute zakurraren laguntza? Denetarik dago, ez dakit. Jende askori iruditzen zaio zakurra eraman eta ardiak ikaratu edo estresatu egiten direla. Gure etxeko ardiak ez dira estresatzen, behin ardiak ohituz gero.... Bakoitzak bere filosofia dauka, baina behin zakurrarekin probatzen duenak ezin izaten du zakurrik gabe ibili.


koak Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitarte Mailope Aldizkariaren bitartez!

Irune Juanena Irailak 15 ZORIONAK familia guztiaren partez Irune! Gaurko egunean 14 urte bete dituzun arren kontuan izan familian eta gure bihotzetan txikiena izaten jarraitzen duzula! Muxu handi bat guztion partez eta primeran pasa zure eguna. Maite zaitugu.

Bittor Salvatierra 36 urte irailaren 6an ZORIONAK BITTOR!!

Iritsi zaizkizu 15 urteak iada Maider, ZORIONAK zure lagun talde guztiaren partez! Espero dugu egun hau ahaztezina izatea, beti gure bihotzetan. Besarkada eta muxu bat asko maite zaituzten lagunen partez.

Ainhoa Paradera Irailaren 3an zazpi urte beteko ditu. ZORIONAK AINHOA!

Mailope aldizkariak 22 urte beteko ditu irailean. Ardo onak bezala urtetik urtera hobetzen joaten zara. Diseinu berria oparitu dizugu aurten, ea gustokoa duzun. ZORIONAK!

Kristina Andueza Kristinak irailaren 23an ospatuko du bere urtebetetzea, zorionak! Asier Elizalde Zorionak tweet-star! Bueno, bagoaz urtetan gora eta badugu lastotxoz-lastotxo ibiltzeaz uzteko garaia! Eta hasi zaitez fundamentuzko pususera bat bilatzen, baina hiri aguantatuko dikena aurkitzea kostatuko zaik!

KuxKuxean

Joxerramon Goikoetxea Irailak 15 ZORIONAK JOXERRAMON!! Miren Irailak 10 ZORIONAK MIREN!!

- 19 -

Deitu 638652339/ 948210103 telefono zenbakira edo idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara. Bidali hilaren 23a baino lehen nahi duzun argazkia eta zorion agurra.


LauBURU

GIZARTEA

EKOLOGIA

HEZKUNTZA

ZIENTZIA

Lan erreformak izan duen eragina langileen kaleratzean > Maria Balda 2012ko otsailaren 11an eta uztailaren 13an argitaratutako lan erreformen ondorioz, enpresek erreztasun handiagoak dituzte langileak kaleratzeko. Gainera, langileen lan baldintzak okerrera egin dute; enpresei soldatak jaisteko eta lanaldia murrizteko aukerak emanez (lehen langileen baimena behar zen hori egiteko). Hona hemen kaleratze arloan egon diren aldaketaz ohartzeko adibide batzuk:

- 20 -

KALERATZE OBJETIBOAK Erreforma argitaratu baino lehen, Kaleratze objetiboak bazeuden; baina hauek aurrera eramateko, enpresek urtetik urterako galerak edota lan jeitsiera konstanteak erakutsi beharra zeuzkaten.

izan daiteke. Horretarako absentzia horiek % 20 izan behar dira hilabetez jarraian ( 8 egun gutxi gorabehera), edo % 25 etenkako lau hilabetean ( 20 egun gutxi gorabehera). KALERATZE BIDEGABEAK Kaleratze bidegabeari dagokion kalte ordaina ere aldatu egin da. Lehen, 45 egun ordaintzen ziren lan egindako urte bakoitzeko, 42 hilabeteko gehieneko mugan. Gaur egun, justifikatu gabe langile baten kaleatzearen ordaina kalkulatzeko bi zatitan egin behar da: - Lan sarreratik 2012ko otsailaren 12ra arte: 45 egun lan egindako urte bakoitzeko - Otsailaren 12tik kaleratze egun arte: 33 egun lan egindako urte bakoitzeko

Orain, hiru hiruilekotan jarraian etekinen jaitsierak edo etekinen jaitsiera aurreikusten duen edozein enpresek kaleratze objetibo bat egin dezake.

Gehieneko muga 42 hilabetetik 24 ra jeitsi da.

Kaleratze objetibo bakoitzeko kalte ordaina, langileak lan egindako urte bakoitzeko 20 egun ordaintzen da, urtebeteko topearekin.

FOGASA Gaur egun geroz eta arruntagoa da enpresak konkurtsoetan sartzea eta bere langileekiko zorrak FOGASA izena duen organismo publikoak beregain hartu beharra izatea.

ABSENTISMOAN OINARRITUTAKO KALERATZEAK Absentismoagatik bideratutako kaleratzeak erreztu egin dira. Hau da, lanera modu justifikatuan ez joatea kaleratzeko arrazoia

FOGASAK bere mugak ditu ordaintzeko orduan eta 2012ko uztailaren 13an argitaratutako erreformaren ondoren tope horiek ere jeitsi egin dira.

Kalte ordaina kalkulatzeko erabiltzen den eguneko soldataren basea jeitsi egin dute, beraz, langileei ordaindu beharreko kalte ordaina askoz bajuagoa da. ENPLEGU ERREGULAZIO ESPEDIENTEAK / IRAIZPEN KOLEKTIBOAK Enpresek langile talde bat edo langile guztiak batera kaleratzeko eman behar diren pausoak ere aldatu egin dira. Aurreko erregulazioarekin, administrazioek erabakitzen zuten (enpresek beraien eskaeretan emandako argudioak konprobatuz) baimena edo ezeztapena ematea kaleratze kolektiboak egiteko. Orain erabakitzeko eskumen osoa enpresarien esku utzi da. Argudioak epaitegian soilik eztabaidatu daitezke.


a

KULTUR Erdi Aroko Azoka euritsua izan da aurten Abuztuaren 5ean ospatu zen Erdi Aroko edo Antzinako Azoka Lekunberrin. Urtero bezala, herriko etxeetako leiho eta balkoiak apaindu zituzten bizilagun askok eta baita garaiko nekazari, soldadu, merkatari edo fraideen larrutan jarri ere. 200 herritar inguru atera ziren kalera garaiko arroparekin jantzita. Festara 100 artisau inguru gehitu ziren, gehienak urtero gurera etorri ohi direnak. Lekunberriko alde zaharra postuz bete zen, eta hauetan, zilarrezko bitxiak, ogia, jakiak, jostailuak, arropa, saskiak, egurrezko jostailuak, larruzko oinetakoak... Denak eskuz eta artisau tradizioari jarraituz egindakoak. Eskualdeko ekoizle batzuek euren produktuak ezagutzera emateko ere probestu zuten. Zenbait txokotan txekorrak, astoak edo antzarrak ikusteko aukera ere izan zuten bertara hurbildu zirenek. Eta asko izan ziren, eguraldiak lagundu ez bazuen ere. Goizean tarteka euri izpi batzuk egin zituen, baina arratsaldean erruz egin

zuen euria eta festa zenbait momentutan zapuztu egin zuen eguraldiak. Nafarroako Konkistaren 500. urteurrena gogoan Erdi Aroa Amerikar kontinentearen aurkikuntzarekin 1512a baino urte batzuk lehenago bukatu bazen ere, Antzinako Azokan Gaztelak Nafarroa konkistatu zueneko 500. urteurrena antzeztu zuten. Mikel Mikeo lekunberriarra izan da antzezlanaren gidoigilea. Hiru sketx-etan banatu zuten aurtengoa eta merkatuko toki ezberdinetan aritu ziren antzezten.

- 21 -


elkARRIZketa: Oihana Goiogana

"Eskulanari esker nire aisia berreskuratu dut" Musika irakaslea da ofizioz eta bere afiziorik handiena eskulanak dira. Pasa den hilean Lekunberrin ospatu zen Erdi Aroko Azokan jarri zuen postuan Oihanak bere denbora librean egiten dituen bitxi eta panpinak ikusteko aukera izan genuen.

- 22 -

Nondik datorkizu eskulanetan aritzeko zaletasuna? Betidanik gustatu izan zaizkit eskulanak, baina duela urte batzuk Atarrabiako Maru Gutierrez irakaslearen ikastaroetan parte hartzen hasi nintzenean piztu zitzaidan interesa. Garai hartan etxea egiten genbiltzan eta paretak apaintzeko hamaika koadro egin nituen. Astean behin Atarrabiara joaten nintzen ikastarora eta horrela bost urtez ibili ondoren, nire lehen semea izatearekin batera utzi egin nuen, baina bigarren haurra izan ondoren berriz ekin nion ikastaroetan parte hartzeari. Norberak bere afizioa jorratu behar du, ezin duzu dena utzi, hori pasa ohi zaigu ama askori, dena alde batera utzi eta gero garesti ateratzen da. Eta zein eskulan mota egiten dituzu? Denetarik, Maruk argazki, lan edo material ezberdinak ekartzen dizkigu eta bakoitzak gustukoen duena aukeratzen du. Ikastaroan zazpi pertsona inguru biltzen gara hiru orduz eta oso gustora nabil. Koadroekin hasi nintzen baina etxeko paretak jada beteta ditudanez, orain pitxiak eta panpintxoak egiten aritzen naiz. Eskulanari esker nire aisia berreskuratu dut eta primeran datorkit. Zein da horiek egiteko erabiltzen duzun materiala? Panpinak eta pitxiak egiteko Nespressoko kafe kapsulak, latak irekitzeko txapak eta goma EVA erabiltzen dut. Horrelako gauzak egiten hasi nintzenean, etxean ez genuen coca-cola-rik ez zerbezarik edaten eta Nespressoko kafe makinarik ere ez dugu, beraz, Lekunberriko lagun guztiak eta familia birziklatzen jarri nituen. Eta egia esan polita da umeekin paseatzera atera eta jendea Nespressoko kapsulekin edo txapekin zuregana hurbiltzea. Seme zaharrenak ere txapak kaletik ikusiz gero berehala biltzen ditu eta hori eskulanak egitea bezain atsegina da. Gero panpinak egiteko oihalak ere behar nituen eta ume txikiak zituzten lagunei esan nien bota

edo erabili behar ez zituzten arropak niri emateko eta horrela oihal pila bat ditut. Orain pitxiak norberak egiteko materiala saltzen duten denda asko daude... Bai eta horrek ikaragarri errazten du lana, azkenean birziklatutako material asko erabiltzen dut, baina beste asko erosi egin behar izaten dut: perlatxoak, lokarriak... Nahiko garestiak izaten dira, baina oso gauza politak egiten dituzte gaur egun. Erdi Aroko Azokan zeure postutxoa jarri zenuen, zer moduzko esperientzia izan zen? Lehendabiziko aldia nuen jendaurrean nire eskulanak aurkezten nituena eta oso pozik nago parte hartu izanaz. Jende asko hurbildu zen ikustera eta hau eta bestea nola egiten nituen galdetzera. Hemendik eskertu nahi nieke txapak, oihalak edo kapsulak ematen laguntzen didatenei, izugarri eskertzen diet laguntza. Zein da zure hurrengo erronka? Azkenean eskulanetan ere modak izaten dira, orain goma EVA-rekin egindako panpintxoak eta Nespressoko kapsulekin egindako pitxiak daude modan, bihar batek daki. Zure bizitza pertsonalean bizitzen ari zaren momentuak ere handik edo hemendik joatera bideratzen zaitu, etxea egiten ari ginenean koadroak ziren eta orain panpintxoak ume txikiak ditudalako. Oraingoz gustora nabil honekin eta nire erronka batez ere panpintxoekin pertsonaia konkretuak eta ezagunak egitea da.


Zoazen lekura zoazela egizu argazki bat Mailoperekin eta Argia opariak irabazteko aukera izango duzu! Oporretan Mailope aldizkariarekin argazki bat atera eta oraindik ez duzu bidali? Egizu! Irailaren 16a arte duzu denbora. Orain joango zara oporretara? Eraman ezazu gure aldizkaria zurekin eta atera ezazu argazki bat eta Argiak eskaintzen dituen produktuen zozketan sartuko zara zuzenean. Argazkia mailope@labrit.net helbidera bidali baino ez duzu egin behar, irailaren 16a baino lehen. Bertan aipatu beharrekoak: -Parte hartzailearen izen abizenak -Argazkiaren izenburua -Zure oporretako tokia ANIMA ZAITEZ ETA ESKURA ITZAZU SARI HAUEK!!

in, London. Ainhoa Oterm

Anerren

Aner Ansorena Marquiegui Donostian jaioa da duela 17 urte. Ibarberri ikastetxean ikasi du bigarren hezkuntza arte eta gero Amazabal institutuan amaitu ditu ikasketak. Orain batxilergo artistiko eszenikoa ikasten dabil Barañaingo Alaitz Institutuan. Betidanik telebista eta antzerkiaren mundua gustatu izan zaio. Orain Lekunberriko Telebistarekin dihardu beste 6 kiderekin batera.

kuttunenak

Liburua: "Koaderno gorria" Arantxa Urretabizkaia

Diskoak: “Made in euskal herria ” Esne Beltza

Filma: “El dictador” Larry Charles, 2012

Arrazoi politikoak tarteko zirela, emakume bat bere senar eta umeak utzi beharrean aurkitu da. Hasiera batean distantziak baizik ez zuen bereizten familia. Halako batean, ordea, senarra eta umeak erabat desagertu zaizkio bizitzatik. Ez du hurrengo zazpi urteetan haien paraderoaren berririk izango.

Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Talde hau sortzeko ideia Xabi Solanok eduki zuen Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak berak proposatutako paradoxa batetik dator: musika beltza abeslari zuriak interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-aren nahaste bat da, trikitiarekin lagunduta. 2008an talde honek lehenengo diskoa atera zuen, Made In Euskal Herria izenekoa.

Umorez beteriko film honetan Sacha Baron Cohen aktorea Haffaz Aladeen generalaren paperean sartzen da. Aladeenen kontseiluko burua bere osaba Tamir da. Berak botere guztia bereganatu nahirik Aladeeni tranpa moduko bat ezartzen dio Nazioartean ez dezan esan diktadura baten menpean jarraituko duela bere herriak. Azkenean Aladeenek hori mozten du eta New York hiriko emakume feminista batekin ezkontzen da, noski jakinda bera oso matxista dela, hor dago gakoa.


erreportajetxoa >>

Basakaitz Dantza Taldeak 15 urte bete ditu 1970. urtean gutxi ziren Iribasen ingurutxoa dantzatzen zekitenak, dantza hura dantzatzeko ohiturak behera egin zuen nabarmen. Horrexegatik urte hartan, Larraungo Egunerako ingurutxoa ikasten aritu ziren herritarrak, baina hura ez zen garai batean dantzatzen zenaren berdina. Bertako adinekoak ohartuta zeuden horretaz eta duela hamabost urte Miren Juanena beste zenbait herritarrekin batera garai bateko dantza hura berreskuratzen hasi zen. Aitziber Beraza eta Asier Begiristain, taldeko kideekin izan gara eta ongi

ezagutzen dute taldearen ibilbidea. Aitziber: <<Dantza ez ezik doinua ere berreskuratzea lortu genuen Juan Mari Beltran txistulariaren laguntzarekin>>. Herriko zenbait aiton-amonen papera oso garrantzitsua izan zen lan horretan, batek doinua gogoan zuela, besteak dantzako zenbait pausu... Pixkanaka pixkanaka euren helburua lortu zuten. Ines Iribarrenek esaterako asko lagundu zien, bera baitzen Iribaseko ingurutxoa dantzatzen zekitenen artean bizirik gelditzen zen bakarra. Aitziber: <<Inesen etxe aurrean entsaiatu ohi genuen eta berak leihotik zuzentzen

Basakaitz, hala du izena Iribasko bigarren iturburuak, Larraun errekaren sorburuak. Izen hori bereganatu zuen herriko dantza taldeak ere duela hamabost urte. gintuen>>. Ingurutxoaz gainera aulkidantza ere berreskuratu zuten. Urteak aurrera egin ahala errepertorioa handitzen joan dira. Juan Luis Argi単ena aritu izan da askotan irakasle papera betetzen, Aitziber: <<Bera Muthiko Alaiak taldean urte askoz aritu izan da eta asko lagundu digu, baina gure kabuz ere ikasten dugu eta zenbait ikastaro ere egin izan ditugu. Bestetik Oberena eta Txori Zuri dantza taldeekin harreman estua dugu eta beste taldeekin arituz beti ikasten dira dantza berriak>>. Egun 20 pertsonek osatzen dute


taldea, 15 eta 65 urte bitartekoak. Urtean bost emanaldi gutxienez izaten dituzte, Asier: <<Iruneko Euskal Jaietara joaten gara urtero eta baita Dantzari Egunera ere. Aurten San Ferminetan izan ginen eta beti ateratzen zaigu emanaldiren bat edo beste. Dirua ateratzeko ezkontzetara ere joan ohi gara>>. Taldekide gehienak Iribasko semealabak, bilobak edo herriarekin nolabaiteko harremana dutenak diren arren, edonor gehitu liteke taldera. Asier: <<Talde irekia gara, badira gu ikusi, gustatu eta taldera batu direnak edo fandango eta arin arin bat ikastera etorri eta gustura ibili direnez gelditu egin direnak>>. Astean behin edo bitan Iru単ean entsaiatu ohi dute, nahiz eta noizbehinka Iribasen ere aritzen diren. Asier: <<Gutariko gehienak Iru単ean lan egiten dugu eta beste asko bertan bizi dira, horregatik bertan egiten ditugu entsaioak>>. Pasaden abuztuaren 25ean, Iribasko festa egitarauaren barruan Basakaitz taldeak, dantza emanaldia eskaini zuen urtero bezala, baina aurtengoa berezia

izan zen. Frontoian, jende asko bildu zen eta saio polita eskaini zuten dantzariek. Amaieran gainera emanaldia bukatzeko frontoitik atera eta ondoko larrainean dantzatu zuten ingurutxoa, garai batean egiten zen moduan. Hamabost urte bete ditu aurten Basakaitz taldeak, baina etorkizun oparoa dute aurretik. Taldeaz gehiago jakin nahi baduzu edo zuk ere taldearen parte izan nahi baduzu informa zaitez hemen:

Ohitura den bezala aurten ere larrainean dantzatu zuten ingurutxoa.

http://basakaitzdantzataldea.blogspot.com.es w w w. f a c e b o o k . c o m / b a s a k a i t z dantzataldea.iribas basakaitz.iribas@gmail.com Marian: 699 325 049 Miren: 607 587 164

Ingurutxoa dantzatzen hasierako urteetan.

- 25 -


KIROLa Irailaren 2an izan da Aresoko V. Mendi Martxa

Bueltan da Larraungo Pilota Goxua Txapelketa Lau urte inguru pasa dira Larraunen Pilota Goxua Txapelketa azkenekoz antolatu zela. Aurten Kirol Mankomunitateak Igor Mitxausen laguntzarekin berriz ere txapelketa martxan jartzea lortu du. Abuztuaren 25ean Mugiron jokatu zuten lehen partidua. Larunbatero Larraungo herri ezberdinetan jokatuko dira binakako partiduak. Finala Lekunberriko jaietan burutuko da, bertako frontoian. Lehenengo mailan guztira hamar bikotek eman dute izena eta bigarren mailan berriz bederatzik. Informazio gehiago izango duzue laisten eskuragai www.todotorneos.com webgunean.

Iaz parte hartu zuten zenbait mendizale Areson.

- 26 -

Eskualdeko Kirol Mankomunitateak eta Plazaola Partzuergo Turistikoak bosgarren aldiz antolatu du aurten Aresoko Mendi Martxa. Hilaren bian goizeko zortzietan Aresoko plazatik irten ziren mendizaleak. Aurretik goizeko 7:00etan plazan bertan ireki zen izena emateko epea 10 euro ordainduta. Aurten Areso-Ulizar-Urkita-Santa Barbara-Gorritiko Gaztelua-Pagozelai-Lau Mugarrieta-Areso izan da egin duten ibilbidea. Lau edo bost orduko mendi martxa izan da, 1.250 metroko desnibelarekin zailtasun ertaina duena. Izenak berak adierazten duen moduan mendi martxa bat da ez da lehiaketa bat, helburua paisaiaz eta ibilbideaz gozatzea izan zen. Buelta eginda, Areson parte hartzaileentzako bazkaria izan zen, paella, sagardoa, kaikuak...

Ibon Urtiaga txirrindularia Munduko Erlojupeko Master Txapelketan Beteluko Ibon Urtiaga txirrindulariak abuztuaren 29an Austrian jokatuko den Munduko Erlojupeko Banakako Master Txapelketan parte hartuko du. Transportes Bidasoa-Bodega Inurrieta taldeko gure txirrindularia hilabete luzez aritu da proba horretarako prestatzen. Ea ba entrenamenduek behar bezalako emaitzak lortzen laguntzen dioten.

Kirol Mankomunitateak prest du 2012-2013ko kirol eskaintza Iaz bezala kirol ikastaroak hiruhilekoak izango dira: urritik abendura, urtarriletik martxora eta apiriletik ekainera. Asteko bi orduko saioak izango dira. Aurten kirol eskaintza zabala eskaintzen da gure eskualdean. Umeentzako ikastaro ugari izango dira: psikomotrizitatea, multikirola, atletismoa, herri kirolak, pilota eskola, kirol gimnastika, patinaje ikastaroa, nesken trinkete eskola, erremonte eskola, boley ball-a, padel eskola, futbol eskola eta judo ikastaroa. Helduentzako berriz spinbike, pilates, multiekintzak, aerobik, yoga, berbiderazio korporala, bodytonik, padel eskola, ariketa fisikoa eta fibromialgia ikastaroa. Bestalde, igeriketa ikastaroak burutzeko ere ordutegi aukera zabala eskaintzen da, haur zein helduentzat. Oraindik ikasturte honetan zein jardueratan parte hartu nahi duzun argi ez baduzu, irailaren 17tik 21era bitarte kirol aktibitateak doan egiteko aukera izango duzu. Ikastaroetan izen emateko epea irailaren 12tik 27ra bitarte izango da eta ikastaroak urriaren batean hasiko dira. Informazio gehiago edo izen emateko: Plazaola Kirolgunea: 948 507 377 Kirol Mankomunitatea: 948 604 545 edo kirolmank@gmail.com Igande eta jai egunak itxita Egoera ekonomikoak instalazioaren gastuak murriztearen beharra ekarri du, horregatik 2012-2013 denboraldian zehar aldaketa bat egongo da honen irekiera ordutegian, ingandetan eta jai egunetan instalazioa itxita egongo delarik. Astelehenetik ostiralera: 9:30 - 14:00 eta 16:00 - 22:00. Larunbata:k 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 22:00.


â&#x20AC;&#x153;Lan handia egin genuen hasierako urteetanâ&#x20AC;? Irurtzungoa den arren aski ezaguna dugu gurean Edurne Nagore, Plazaola Igerilekuaren hasierako urteak gogoratu ditugu berarekin Noiz eta nolatan hasi zinen Lekunberriko igerilekuan lanean? Ni 1998ko apirilean hasi nintzen, igerilekua ireki eta handik urtebetera. Egia esan Tere eta ni kasualitatez hasi ginen hemen lanean. Biok Irurtzungo igerilekura joan ohi ginen igeri egitera, hirugarren bat ere bazen. Angel Bidaurre eta Pilartxo Aritzabalo esperientziadun monitoreak ibiltzen ziren bertan eta igeriketa talderik ez zegoenez arreta deitu zien hiru neska gazte igeri egitera joaten zirela ikusteak. Beraiek animatu gintuzten igeriketako monitore izateko kurtsoan izen ematera. Azkenean Gasteizen kurtsoa burutu eta gero sorosle izateko beste ikastaro bat ere egin genuen. Tere Lekunberriko igerilekua ireki bezain laster hasi zen lanean IruĂąeko mutil batekin batera. Eta handik urtebetera mutil harren lekuan ni hasi nintzen. Ez nuen behin ere pentsatu lan honetan arituko nintzenik baina egia esan ederki amortizatu ditugu bi ikastaro horiek. Eta zer moduz? Nola gogoratzen duzu hasiera hura? Oso ongi, Baina hasierako urte horiek oso gogorrak izan ziren, lan handia egin genuen. Pentsa igerilekuari zegozkion lan guztiak bien artean egiten genituen: sorosle lanak, monitore, administrazioa eta gauen garbitzaile lanak. Garai batean kanpoko belardira ateratzeko aukera ere ematen genuen eta belar pila bat sartzen zen eta ixteko ordua iritsi eta lan handia izaten genuen garbitzen. Asteburuak ere lanean ematen genituen hamabost egunetik asteburu bat jai egiten genuen eta horrela moldatzen ginen.

Edurne Nagore

sorosle edo monitore lanetan aritzeko aukera izan zezatela. Eta halaxe izan da nirekin zortzi urterekin hasi ziren zenbait orain lankide ditut: Nerea Hernandorena, Amaia Loidi, Eider Carrion... Itxesian hasi zen esaterako Judit Saizar egun Europa mailako txapelketetan parte hartzen duena. Gero desadostasunak egon ziren guraso batzuen eta nire artean eta 2007an desegin zen taldea. Baina gero Plazaola Blai sortu zenuten... Bai hala da handik urtebetera edo talde berria sortu genuen eta Itxesiako zenbait gazte talde berrira pasa ziren eta beste askok igeri egiteari utzi zioten. Orain 7 edo 8 urtetik gorako haur eta helduak ditugu taldean, baina jada ez gara txapelketetan ibiltzen. Larunbatero entrenatzen dugu eta hiru taldetan ditugu banatuta.

Zein izan zen Itxesia taldearen ibilbidea? Gasteizen ikastaro hura egin ondoren udan Irurtzunen ibili ginen ikasitakoa praktikan jartzen eta neguan Arbizuko igerilekuan. Bertan eman zituen Itxesia taldeak bere lehen pausoak eta 2000. urtean handik ekarri genuen taldea hona eta pixkanaka hemen inguruko jendea animatzen joan zen. Astearte, ostegun eta ostiraletan entrenatzen genuen eta astebururo txapelketak izaten genituen. Hiru edo lau aldiz iritsi ginen Espainiako Txapelketan lehiatzera. Itxesiak urte ederrak izan zituen, niri hiru aldiz zoriondu ninduen Nafarroako Igeriketako Federazioko zuzendari teknikoak, ez zuen ulertzen nola zen posible astean hiru entrenamendu eginda iritsi zitekeen talde bat Espainiako Txapelketara.

Hilabete gutxiko haurrekin ere egiten duzue lan? Zer moduzko esperientzia da? Oso ona, oso aberasgarria da bai umeentzat eta baita gurasoentzat ere. Azken batean haurra bederatzi hilabetez ur-ingurune batean egoten da eta umearentzat ez da esfortzua izaten. Gurasoak izaten dira normalen gaizki pasatzen duten bakarrak, baina umeentzat oso ona da, eta guraso asko konturatzen dira dituen onuretaz. Umeak lasaitu egiten dira eta hobeki jaten dute eta hobe egiten dute lo. Guk klasea gidatu baino ez dugu egiten, gurasoak parte hartzen dute euren haurrarekin jolasen bidez. Gainera umeek urte eta erdi bete arte ura glotisaren efektua dute, hau da, sudurrean eta ahora ur pixka bat sartu orduko glotisa itxi egiten zaie. Horregatik ez dute ur tragoa edanda hiru urteko umeak pasa dezakeen sentsazio txar hori pasatzen.

Eta zein izan zen arrakasta horren gakoa? Nire ustez gauza askok lagundu zuten horretan, oso giro ona genuen gure artean, haurrak, monitoreak eta gurasoak. Ilusio handiarekin etortzen ziren entrenatzera eta ni gogorra eta aldi berean malgua izaten saiatzen nintzen. Kirol honetan oso zaila da igerilari on bat ateratzea, horregatik nik gazteek garai hartako oroitzapen polita gorde zezatela nahi nuen eta gero

Igeriketa ikastaroetako lehen egunak zailak izaten dira ume askorentzat... Behin ere igeri egin ez duen lau edo bost urteko umea lehen egunean pistinara sartu ere ez egitea oso normala da eta gainera ez dugu behartzen, lehen egunean oinez pistinaren inguruan bueltaka ibili behar badu ibili dadila eta denbora eman behar zaie.

- 27 -


LURRAK EMANA inguruko zizak

> Julio Calonge

Shiitake - gaztetasunaren ziza SHIITAKE onddoa Txinan kontsumitzen da duela 2.000 urte baino gehiagotik hona, bertako medikuntza tradizionaleko funtsezko osagaia da.

- 28 -

Egun, Txina eta Japongo mendietan biltzen dituzte. Baina munduko zati handi batean landatu ere egiten dira, primerako jangarria baita eta helburu sendagarriak baititu. Nik ziza hau ezagutu nuenean, duela 15 urte inguru, Urnietan (Gipuzkoa) landatu ohi zuten eta hipermerkatuetan saltzen zuten "onddo" izen generikoarekin. Gaur egun berriz, datu zehatzagoekin deskribatu ohi da produktu hau, bere izen zientifikoarekin LENTINUS EDODES eta izen komertzialarekin SHIITAKE. Izena SHII zuhaitzetik datorkio, haritz horretan ugaltzen baita onddo hau naturan. TAKE hitzak "ziza" esan nahi du japonieraz, japoniarrak izan baitziren hain zuzen ere, ziza honi izen komertziala eman ziotenak. Ziur aski munduan gehien estudiatu den ziza da eta urte luzez gainera. Hori dela eta aztertu ahal izan dituzte dituen propietate onuragarriak. Hona hemen laburki horietariko batzuk: Sistema inmunoligikoaren indartzaile eta babeslea da, tumoreen aurka eta arazo birikoen aurka, herpeak, gripeak, etab. Antikantzerigenoa. Tumore eta minbizien aurkako aliatua. Kimioterapia eta radioterapiarekin batera minbiziaren

aurkako tratamenduen laguntzailea da. Madrilgo jatetxe batean zera esan zidan andere txinatar batek: Zenbait belaunaldiz ziza hori kontsumitzen den herri txinatarretan ez dutela minbiziarik ezagutzen. Baliteke neurriz Lentinus Edodes (Shiitake) gainekoa izatea, baina nik sinistu egin nion. Zahartzearen aurkako jakia da antioxidanteak baititu eta hazkuntza hormonaren erregulatzaile gisa jokatzen baitu. Ezaugarri horiei esker efektu indartzailea, gaztetzailea eta afrodisiakoa du. Gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa kontrolatzen du eta kolesterola eta odol-biskositatea murrizten du. Horregatik, tratamendu antikoagulanteekin dauden gaixoek ezin dute Shiitake ziza kontsumitu. Egun ziza hau erraztasunez landatzen da eta hipermerkatu guztietan eskura liteke prezio ekonomikoetan. Premiazko kasuetan konprimituetan eros litezke belardendetan. Txumari Alfarok, (La botica de la abuela) erremedio sendagarri naturaletan aditua, ziza hau egunen batean farmazietan salduko dela uste du. Ederki ezagutzen du Shiitake ziza eta baita dituen propietate sendagarriak ere. Modu askotan eskura litezke: freskoak, potetan sartuta edo lehortuta. Azken kasu horretan rehidratatu ondoren kontsumitzen dira eta ez ditu bere propietateak galtzen. Zapore fin eta aparta duen ziza da, textura elastikoa eta oso atsegina duena. Jatetxe Txinatarretan ziza hauekin egindako platerak dastatzeko aukera izango duzue, horren adibide da esaterako nik oso gustuko dudan ahatea, ziza eta banbuarekin. On egin dizuela!


MAHAIRA ERAMANA eskualdeko jatetxeak

Ana Ojer <

Kantina taberna Urtebete egin berri ditu Kantina tabernak Ana Ojerren eskutan. 2007an ireki zuten lehen aldiz Lekunberriko Plazaola tren geltokian dagoen taberna, arduradun asko pasa dira bertatik baina ez zuten arrakasta handirik izan Ana Ojerrek iazko abuztuan hartu zuen arte. 20 urte baino gehiago egin ditu berak ostalaritzaren munduan eta ezbairik gabe tabernari zukua ateratzen jakin du. Ana: <<Kantinan hasi nintzenean, nire bikotea eta nik zurgindegi berean aritzen ginen lanean eta bizi dugun krisiarekin biok leku berean aritzeak ikara ematen zidan. Nik esperientzia handia dut ostalaritzan eta aukera polita iruditu zitzaidan>>. Astean egunero irekitzen dute astelehenetan izan ezik. Udan goizetik gauera irekitzen du Anak taberna. Neguan berriz, astez arratsaldeko bostetatik gauera arte eta asteburuetan goizetik hasita gauera arte. Ana: <<Aurten eguberrietan itxi egingo dugu, hasi ginenetik ez dugu oporrik hartu eta gainera urtean mugimendu gutxien dagoen sasoia dela kontuan hartuta atsedenalditxo bat hartuko dugu>>. Sandwich-ak, ogitartekoak, hanburgesak, platerak eta entsaladak eskaintzen dituzte. Sukalde txikia duten arren ahalik eta etekin gehien ateratzen saiatzen da. Neguan, babarrun jatea prestatzen dute aurrez eskatuta eta menu bat ere izaten dute. Ana: <<Aurrez eskatuta, talde handientzako bazkari eta afariak prestatzen ditugu, 70 lagunentzako ere eman izan dugu hemen>>. Udalak lehiaketa bidez esleitzen du Kantina taberna lau urtetik behin, eta horrekin batera bizikleten alokatzeko zerbitzua ere ematen du. Ana:<< Aurten bizikleta gehiago erosi ditugu eta hemendik irteten direnentzat hona bueltatzeko edo hona iristen direnentzat Andoain edo Leitzara kotxez bueltatzeko zerbitzua ere jarri dugu. Hemendik Andoainera kilometro asko dira eta arrakasta handia izaten ari den zerbitzua da. 699 383 287 telefono zenbakira deitu baino ez da egin behar>>. Bizikleta zerbitzua, filmeen proiekzioak, umeentzako jostailuak, Folk Ametsetan ekimenaren kontzertuak... Ederki jakin du Kantinak behar zuen martxa jartzen. Umeentzako urtebetetze meriendak ere antolatzen ditu,

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net

sandwich-ak, patatak, freskagarriak, berak egindako bizkotxo erraldoia... Gurasoei buruhauste bat baino gehiago kentzen die zerbitzu honek.

Errezeta: Odolki Ogitartekoa Osagaiak: - baratxuria - pikillo piperrak - nata likidoa - oliba olioa - odolkia - ardo zuria - Idiazabal gazta. Egin beharrak: Honako errezeta hau Anak berak asmatutakoa da eta antza arrakasta handia du bezeroen artean. Hasteko, pikillo saltsa egin behar da. Horretarako, piper gorriak, baratxuri pixka batekin zartagin batean jarriko ditugu, gero horri ardo zuri pixka bat bota eta egosten utziko diogu alkohola lurrundu dadin. Egosi ondoren, nata likidoa bota eta sutan beste pare bat minutu eduki ondoren guzti hori irabiatu egin behar da. Saltsari zapore handia gelditu bazaio esne pixka bat gehitzen zaio gozatu dadin. Behin saltsa prest izanda, kazola batean odolkia egosiko dugu eta ondoren azala kendu eta ogitartekoan jarriko dugu saltsarekin bustita. Horri Idiazabal gazta xerra fin batzuk gehituko dizkiogu. On egin!!

- 29 -


kontuTXIKIAK iraila

merkatu txikia

1

Sanmigel eguna: Goizeko 10:30etan abiatuko da prozesioa Guardetxetik.

2

Areso: Aresoko V. Mendi martxa

7-8-9 9

Intza: Herriko jaiak

Leitza: Taloaren eguna

12-27

Lekunberri: kirol ikastaroetan izena emateko epea

14-15-16

15 16

Lekunberri: Herrirak antolatutako Parot doktriñaren aurkako ekintzak: 17:30tan eta 19:00tan. Lekunberri: Plazaolako martxa. MTM eta maratoi erdia.

21-22-23

agenda

23

Arruitz: Herriko jaiak

Lekunberri: Sagardoaren Eguna

28-29-30 30

Etxarri: Herriko jaiak

Uitzi: Herriko jaiak

Ttutturre Elkarteak antolatutako mendi irteera

Telefono zenbakiak

SALGAI

-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10, Telefonoa: 653 801 628 -Sua egiteko egurra Interesatuek, deitu: 659 836 561 -Etxea Uztegin. 605 712 848 1.200m lauez inguratua, 39 milioi pezeta. -Etxea Uztegin Bizitzeko moduan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657 709 722. Saioa -Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua. Telefonoa: 629 403 220 -ARESOn Sastizar BaserriaLandetxea. 25.000 m2 lurrekin. Telefonoa 649 707 584 -Motoa Gas Gas 250 enduro 2006koa. Telefonoa: 679 648 861 Markos. -Baba gorriak eta intxaurrak Telefonoa:606 375 855 Mikel - Larreko zaldia saldu edo aldatuko nuke. Interesatuek deitu 620 516 689 telefonora. -Akazea motako esolak saltzen dira. Barruti/hesiak ixteko. 646 524 796 (Peio)

ALOKATU

-Uitzi. Pisu berria alokairuan. Terraza jardinarekin. Deitu: 696 269 511 677 026 614 -Etxe bat alokatuko nuke eskualdean. Nire telefono zenbakia: 948 513 121 -Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzke eskualde honetan. Nire telefono zenbakia: 948 063 222 (Jonathan) -Lekunberrin, igogailua duen pisua alokairuan edota salgai. 667 797 904 (Iñigo) EROSI

-Araitzen edo Larraunen borda lursailarekin Deitu: 606 695 297 (Nerea) 679 631 725 (Aitor) -Belarra mozteko diskoa erosten da. Harremanetarako 679 092 896 OPARITU

-Katakumeak: bi harra eta emea. 616 95 68 99

LAN BILA

Larrialdiak...................112

Beteluko osasun etxea...948513300

Araizko osasun etxea...948513040

Lekunberriko osasun etxea...948504208

Autobus zerbitzuak

-Lan bila nabil. Umeen zainketan, jende helduen zainketan eta etxe garbiketan aritua. Interesa baduzu dei nazazu: 948 513 121

Conda

-Bateriako klaseak ematen ditut, haurrentzat eta helduentzat. Bateria ikasi, musika bateriaren bidez irakurri(sentitu), erritmoak jo edota gozatu eta esperimentatu.... nahi baduzu, deitu telefono honetara: 679938016 Igor de Castro.

Iruñeatik Donostiara: - Herriz-herri: egunero 8:15, 11:30, 14:00, 18:15. - Autobidetik zenbait herritan geldituz: 20:00etan Arruitzen, Gorritin, Leitzan, Berastegin eta Andoainen geldituz, irailaren 9a arte.

Guardiako farmaziak

Donostiatik Iruñeara: - Herriz-herri: egunero 9:30, 14:00, 18:30. - Autobidetik zenbait herritan geldituz: 9:30, 10:00, 14:00, 18:30. - Andoainen, Lekunberrin eta Irurtzunen geldituz: 8:15ean.

Irailaren 1ean eta 2an Lekunberriko M.I. Mendia

Mugiroarra

Irailaren 3tik 9ra Leitzako M.Z. Campos

Irailaren 17tik 23ra Beteluko C.A. Carrillo Irurtzungo Mutiloa Martirena

Leitzaran

Irailaren 10etik 16ra Leitzako M.I. Larraya

Irailaren 24tik 30era Leitzako Teresa Plaza

Lekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 7:30tan. Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean. Leitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 9:00. 15:30. Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera).


Larraungo monumentu megalitikoak Felix Olaetxea

F-7: Larraun Hegoaldeko trikuharriak - Oderitz eta Alli: Akittarro eta Alitzie

AKITTARRO

ALITZIE

Akelar trikuharri ondotik zeharkatzen duen bidea jarraituz eta kilometro batera gutxi gorabehera, eskuinera bideratzen den bidetik 150 m. ibili ondoren, ezkerreko aldean, topatzen dugu Akittarro izena duen trikuharria.

Lardamingo trikuharri inguruan kokatua dago, Astiztik igotzen den bidearen eskuinaldean. Astitzen eta Oderitzen arteko mugatik gertu, mendiko bizkarrean.

Sailkapena: Menhir. Kokapena: Oderitz. Altuera: 946m. Koordenatuak: X: 592,638 Y: 4,757,129. Aurkikuntza eta seinaleztapena: Luis San Millanek aurkitu zuen. Sailkapena: trikuharria. Kokapena: Alli. Altuera: 707m. Koordenatuak: X: 589,899 Y: 4,759,476. Aurkikuntza eta seinaleztapena: Luis San Millanek topatu zuen 1987ko ekainaren 7an. Deskribapena: Orotarra, metro bat altuerako eta 10/6 zabalerako harri metaketa obalatua da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
mailope 195 iraila by Mailope Elkartea - Issuu