Skip to main content

Mailope 2012ko uztaila

Page 1

7 pekatuetan Oihana Goikoetxea

194. zkia. 2012ko uztaila

Hona bertso berriak egokiak naski Larraungo bertso eskolak jarriak zehazki herri bakoitzari bat denera hamazazpi umorez jarri dira ta ez hartu gaizki

ERREPORTAITXOA: Larraun Txirrindulak AISLING O’DONOVAN: Inishouse Ingeles Akademia KULTURA: Festaz festa

H a m a r kad a b at L a r ra u n g o E g u n a o s pat u z


Koloreztatu

MAILOPE ZOTZ Martxan da Mailoperen alde dirua lortzeko bigarren zozketa. Gure eskualdeko denda, taberna eta artisau ezberdinek eskainitako beste hiru sari zozketatuko ditugu irailean. Zozketarako txarteltxoak honako leku hauetan daude salgai: - Lekunberri: Mitxausenea, Lanbroa, Euskadiko Kutxa eta Aliprox janari denda. - Arribe: Maiteren denda eta Mikel Deuna jatetxea (surtidorea). - Betelu: Beteluko ostatua eta Labaienea (MÂŞ Jesusen denda).

mailope 194 � 2012ko uztaila. 2


16

> Berri Txarrak: David, Galder eta Gorka Zenbait urte badira elkarrizketatzen ez genituela eta bi taldekide berriak ere aurkeztekoak genituen Mailopen. Pasa den azaroan kaleratu zuten Haria, euren zazpigarren lana eta kontzertuekin hara eta hona dabil Berri Txarrak.

Mailope doan banatzen da Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzunkizunik.

20

> Ayestaran Hotelak 100 urte

27

> Kirola: Aimar Lansalot pilotaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Arantxa Mikeo, Andoni Tolosa eta Maitane Urbizu. ARGAZKIAK: Mailope eta Labrit. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia 948 210 103. mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Elisa Rubio. TIRADA: 1.600 ale.

Mende oso bat pasa da Lekunberriko Ayestaran Hotelak bere ateak ireki zituenetik. Herritar askok parte hartu zuten joan den hilean ospatu zuten festa handian: garaiko jantziak, zaldiz bultzatutako gurdiak...

Burgos ondoko herri batean jokatutako Espainiako Pilota Txapelketan lehen mailako lehen postua lortu du Aimar Lansalotek.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

mailope 194 � 2012ko uztaila. 3


7665 + 3650

7305 + 3650

Gaur ere patatak, txerrikia eta jogurta bazkaltzeko, eta noski, iturriko uraz lagun‐ durik; zenbat aldiz errepikatu dute aipatu‐ tako menua Xabierrek eta Juanjok 7665 eta 7305 egunetan zehar? Zenbat aldiz? Zenbat presondegitan? Baina horregatik gu ez gara gaizki sen‐ titzen, ezta sentituko ere, azken finean, Juanjok eta Xabierrek zertan aritzen ziren bazekiten, eta suarekin jokatzen duena suaz erre ohi da. Bai, ederki erre ziren Juanjo eta Xabier, beste askoren moduan, dena den horregatik gu ez gara tristatzen, ezta tristatuko ere, gu politikan ez gara sartzen – eta. Gaur ere patatak, txerrikia eta jogurta bazkaltzeko, eta noski, iturriko uraz lagun‐

durik; eta Espainiako Epailego Txit Gore‐ nak, bere lege eredugarria aplikatuz, Juanjo eta Xabier beste 3650 egunetan presondegiko janariaz elikatzen zigortu omen nahi ditu. Edonola ere, horregatik gu ez gara kezkatzen, ezta kezkatuko ere, legearen aurka joatearen arriskuak baiti‐ ra; beraz, legearen defentsan Juanjo eta Xabier espetxera eraman zituzten gizon armatuak herriko tabernetan ikusteak ez digu erreparo berezirik sortzen, ezta sor‐ tuko ere, guk gure etxeko kontuekin nahi‐ ko buruhauste dugu – eta. Gaur ere patatak, txerrikia eta jogurta bazkaltzeko, eta noski, iturriko uraz lagun‐ durik; eta menua ez da txarrena, txarrena izango litzatekeelako Herriak ahaztea

Xabier, Juanjo, Laxaro eta beren moduko gudarien ahaleginak Euskal Herria duela helburu: langile emantzipatuon Euskal Herria independentea, emakume libreon Euskal Herria independentea, Ama Lurra maitatuaren Euskal Herria independen‐ tea, alegia, gu guztion Euskal Herria aske eta independentea… behintzat hori gogo‐ ra dezagun gure etxeko sukaldean goxo afaltzen dugun bitartean. Eta gehiegi eskatzea ez bada, saia gai‐ tezen suarekin jokatuz, lege madarikatua‐ ren aurka arituz eta arrisku guztiak asu‐ mituz, erabat kiskali arren, tinko jarrai‐ tzen duten Xabier eta Juanjo gudariek ez ditzaten beste 3650 egun gehiago Espainiako kartzeletan eman behar. Larraunaldeko Amnistiaren aldeko lagunak

Ustekabea Nafarroako katastroan Egun hauetan, 2012‐06‐07, saiatzen ari naiz egiten argi‐hornidurarako kontratua Iberdrola enpresarekin Auritz herrian. Nire harridurarako, aipatutako enpresak etxe‐ ko helbidea idazterakoan, Avenida Roncesvalles jarri zuen. Gaur bertan deitu dut telefonoz delako enpresara eta eskatu dut, mesedez, euskaraz artatua izateko, besteak beste, hobeki ulertua izan nendin. Inolako arazorik gabe eta berehalaxe gai‐ nera, emakumezko batek hitz egin dit oso euskara egokian; mendebaldeko euskal‐ kiaren hitzak erabiltzen zituen sarritan. Kontua da, nire eskaera egin diodanean idazteko, mesedez, Orreaga karrika, Aurizko kalean agertzen den bezala (karri‐ ka gainera, eta ez etorbidea, beraiek idatzi duten bezalaxe), enpresako langile euskal‐ dun horrek adierazi dit inolaz ere ezin dute‐

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 4

la aldaketa hori egin, zeren eta Nafarroako Katastroan ez baita agertzen euskarazko ordainik, hau da, soil‐soilik gaztelaniazko bertsioa agertzen dela, eta beraiek Katastrora mugatzen eta makurtzen direla. Alfer‐alferrik gertatu zait azaltzea Auritz herria eragin guztietarako euskal eremu barruan dagoela Nafarroako Gobernuak egindako Euskararen Legearen arabera, herriko kaleak bi hizkuntzetan agertzen direla idatzita, Aurizko Udalak hitzarmen bat duela sinatua Euskaltzaindiarekin eus‐ kara bultzatzeko, nire Nortasun Agirian ere Orreaga karrika euskara hutsean ida‐ tzita ikusi ahal dela, eta abar, eta abar. Nire ahalegina guztiz antzua izan da, nahiz eta langilea euskalduna izan. Eta orduan, non dago gakoa? Zergatik ez da agertzen euskararik Katastroan, Auritz

Euskal Eremuan egonda ere? Nork zentsu‐ ratu du? Nor izan da iruzurgilea? Nik uste dut erantzuna zeharo argi eta garbi dago‐ ela: Nafarroako Gobernuak hitzez hitz jarraitzen du betetzen gaur egun oraindik ere, 1512an Gaztelako errege konkista‐ tzaile eta bortxatzaileek hasitako inposi‐ zioaren lana. Eta, nork betearazi beharko dio Nafarroako Gobernuari bere legea, oso txa‐ rra bada ere, aldatzea lortzen ez den bitar‐ tean? Alderdi politikoek? Euskaltzaindiak? Udalek? Gizarte osoak, oro har? Denon artean, segur aski. Ni dagoeneko jarri naiz harremanetan Aurizko alkate jaunarekin, ikusteko zer egin eta nola presiona daiteke‐ en lortzeko helburua, baina ez Auritzerako bakarrik, baizik eta Nafarroa Garai osora‐ ko, kasu honetan. Xanti Begiristain Madotz


In Memoriam Patxi Zulet Ez diogu elkarri ezer esan baina neuk ere somatu dut hodei bat gehiago mendi kaxko hauetan norbaitek uda atzeratu nahiko balu bezala edo, bestela esanda, primadera luzatu hori posible bailitzan Neuk ere entzun dut haizea, Baldorbako azentuaz pagoak zenbatzen: un, dos, txes.

>Inkesta Nora joango zara oporretan?

Hortxe gure tontorrak, berez darien misterioaz lotsatuta moduan Oraindik ez ditut euren izenak buruz ikasi baina hori da gutxienekoa: badakit hor nonbait zaudela, guri begira beti baietz esanez, merezi duela aurrera egiteak batzuetan kontrakoa dirudien arren, irri egiteak bizi gaituela, irri egiteak, beste ezerk ez.

Rosa Beloki eta Ana Maria Sánchez

Maite zintugun, maite zaitugu, beti maiteko horregatik egiten dugu topa lur honetako ardoa lagun eta zin dagigu loreek aginduko dutela gaurko egunetik, gure oroimenaren deserrian.

Maribi Itziar

“Ni Cadizera joango naiz, gogo handia dut hondartzara joateko eta bertan uda pasatzeko”.

“Uztailean Peñiscolara joango gara hamabost egun pasatzera eta gero herrian ibiliko gara bueltaka, ez dago gehiago eskatzerik”.

Gorka Urbizu, familia eta senitarteko guztien izenean

Bihotz Arrizurieta, Assen Hristov eta Cristina Hristov “Ez dakigu oraindik zer egingo dugun, herrian geldituko gara ziur aski eta plazan ibiliko gara jolasten. Bero han‐ dia egiten badu berriz pistinara joan‐ go gara”.

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 5


1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat? Familia etxean dudanean lanera joan behar izateak.

5. Inbidia: zerk ematen dizu inbidia? Beteluko presan jendeak pentsatu gabe salto egiten ikusteak.

2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso? Hain barneratuta dugun bizimodu kontsumistak.

6. Luxuria: zerk jartzen zaitu bero-bero? Nire senarrak. Hainbeste urtetan maixu eta maitale ezinhobea dudalako.

3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur? Benito Lertxundiren kontzertu batek.

7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu oilar? Ingurura begiratu eta osatu dugun familiak.

4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi? Euskal Herriaren egoera normalizatzen hasteko aurrera pausoak eman ditzagun.

Oihana Goikoetxea Araizko zinegotzia

MASPAKE POP TALDEA

MAILOPE ZOTZ

OPORRETARA GOAZ

Nafarroako Gobernuak uda honetan musika emanaldiak antolatu ditu Nafarroa osoan. Lekunberrin gainera dohinik izango da. Abuztuaren 16an 20:30ean herriko plazan Maspake taldeak joko du. Euren abestiak kon‐ posatzen dituen taldea da, pop estilokoa.

Ekainean egin genuen Mailoperen aldeko lehen zozketaren irabazleak. Hauek izan dira zenbaki saridunak: ‐ Elosta Ostatuan 2 lagunentzako afaria eta gau bat: 831 zenbakia. ‐Ainhoa tabernan 2 lagunentzako menua: 402 zenbakia. ‐Jose Mª Buldainen artelan bat: 631zenbakia. Zu izan bazara sariduna, saria eskura‐ tzeko dei ezazu 948 504400 zenbakira edo idatzi larbeleareuskaraz@ipar‐ mank.org e‐postara. Ekaineko zozketa‐ rako 424 txartel saldu dira. Eskerrik asko gure alde egin duzuen guztioi eta anima zaitezte iraileko zozketarako!!

Iritsi zaigu uda eta Mailopek ere behar du bere atsedenaldia. Irailean ikasturte berriarekin batera bueltan izanen gara eskualdeko gertakariak eta berriak zuei kontatzeko gogoz. Eskerrik asko orain arte Mailopen modu batera edo bestera parte hartu duzuenoi. Ea irailetik aurrera gehiago zareten hilabetero egiten ditugun bile‐ retara hurbiltzen zaretenak, ideia berriak, intereseko gaiak, etab. propo‐ satzera. Ez ahaztu Mailope oporretara erama‐ tea eta argazkitxoa bidaltzea gure zoz‐ ketan parte hartzeko. Laister arte!!

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 6


Egungo eta orduko festa-moldea Aupa Mikel! Zer moduz doa moreno‐ moreno jartzeko prozesua, ala zu ez zara eguzkitan sugandilak bezala jartzen den horietakoa? Euskal Herria deituriko lurralde tropikal honetan (“Hertzainak” taldeak esa‐ ten zuen bezala), uda partean eguzkiaren bisita jasotzen Mikel Alvarez behintzat, dugu askotan. Eta honekin batera, herriko jaien erronda ere hasten da, hau da, herririk herri ibiltzeko eta lagunekin disfrutatzeko garaia. Hala ere, putre kontuak nahikoa eta agian gehiegi komentatu genituenez aurreko mokokaldian, oraingo honetan ez naiz hortik joango. Nire hausnarketa, eta hein handi batean, nire preokupazioa, festa‐moldea edo juerga egiteko modua nola aldatu den da. Orain dela 50 urteko parranda eta

Egungo festa egiteko modua ez da orekatua eta errespontsablea gaur egungoa ez da berdina ezbairik gabe. Unibertsitateko soziologiako klasean ikasitakoa hausnarketa honetan aplikatu daitekeela pentsatzen dut, izan ere, klase horretan komen‐ tatzen zena zera zen: gaur egungoa, masa kultura bat dela eta disfrutatzeko unean, momentuko plazerra bilatzen dela eta ez pertsonaren hausnarketa edota festa egiteko modu orekatu eta errespontsablea. Hori da hain zuzen ere gaur egun diskoteka kultura: kontsumo azkarreko kantak, etengabe mugitzen diren gorputz perfektu‐idealak, unean uneko plazer absolutua bilatzen duten droga ezberdinak… Honekin guz‐ tiarekin ez dute esanahi geure gurasoen adinakoek (hau da, zure generazioak gutxi gorabehera) juerga egitean ez zutela ondo pasatzen, baizik eta disfrutatzeko era ez zela berdina. Lehengo kantak, adibidez, gai sozialak ere jorratzen zituzten eta giroa ere, askozaz ere osasuntsuagoa zen. Gaur egun ere bi anbiente edo giro ezberdindu daitezke geure Euskal Herrian: alde batetik, diskoteka giroa, eta beste alde batetik, giro herrikoia. Bietan daude elementu positiboak eta negati‐ boak, baina askotan ez dugu pentsatzen zer ondorio izango

“Dime dónde y cómo andas y te diré cómo eres” duen bakoitzean parrandan ibiltzeak. Azken finean, geure hel‐ burua ondo pasatzea da, bai, baina modu kontziente batean egin behar dugu, non gauden, zer egiten ari garen eta egiten ari garen horrekin zer ari garen bultzatzen edo fomentatzen pentsatu behar dugu. “Dime con quién andas y te diré quién eres” esaldia moldatu eta honako hau asmatuko nuke, Mikel: “Dime dónde y cómo andas y te diré cómo eres”.

Etzekiat, ba, Mikel, etzekiat, lege zaharreko parranda‐moduaren kontu horrekin hatorkit, sekulan halako juerga txintxorik izan balitz bezala, baina ni ez nagok hain seguru, izan ere Leitzan (herri parrandazale horre‐ tan) deus ez eta pesta esaten baitute, hots, ezerezatik sortzen dela festa, Mikel Irurtia parranda egiteko inolako arrazoirik gabe igoal, eta orduan politena, hala nola bi adiskide tokatu eta goazemak trago bana hartzera, ze kontxo, berdin hil behar diagu‐eta, edo, egin dezagun kristore‐ na, ugazaba alu demonio honek soldata jaitsi baino lehen, eta nik ere, Mikel, akaso festarik txoroen, funsgabekoen hura zeukaat gustukoena, eman kontu, adibidez, orain 25 bat urte iajuuu‐iajeee! esaka pasatzen zituela santiburtzioak mozkor tolosar batek, eta ez okurritu gero hari “pertsonaren hausnar‐ keta edota festa egiteko modu orekatu eta errespontsablea” aipatzea, hankaz gora bidaliko hinduen‐eta, arrazoi puskarekin gainera, nik uste, eta bestela ere demagun nik neuk (oraintxe bertan kubata bat eskuan nagoela harrapatu bainauk) aste guztia trago batean pasatzea erabakitzen dudala, zer oreka aurkituko nuke, bada, mozkor‐mozkor eginez gero?, batere orekarik bai?, baietz izkina guztiak jo, ordea, mandoa bota bidenabar!, eta hik akaso bilatuko al hioke orekarik, porlos, gonamotz eta patar arteko asteburu bati?, bai?, serioak izan

“Lehengo kantek gai sozialak jorratzen” zituztela pentsatzen duk? gaitezen gero, tokaio, parranda eta broma‐giroaz hitz egite‐ rakoan, hori bakarra falta baikenuen, larru jotzen ibiltzeko ere I+D egin behar izatea!, eta beste hori ere badiagu, Miel?, “lehengo kantek gai sozialak jorratzen” zituztela pentsatzen duk?, etzekiat, arrazoi daukak agian, beharbada sakonera sozialtzat daukak duela 30 urte inguruko harako trikiti hark zioena: “no te cases con la Lutxi, porque tiene diru gutxi, cásate con la María, porque vende lotería…”, hire gurasoek oroitzen ote?, hori duk arrazoia!, hori bai sakontasun soziala!, gaur egun berriz kontu politikoki zuzenak besterik ez zabiltzak, hala nola zimurra polita dela eta neurriak ez duela inporta eta giza‐baloreek mugitzen dutela mundua eta si vis pacem para pacem eta nik zer dakit zer!, ironikoki ari nauk, jakina, amigo, definizioz festa ospakizun dionisiako bat baita, eta, ondorioz, ezin bainaiz konforme etorri esaten duan horrekin, alegia, “geure helburua ondo pasatzea dela, baina modu kontziente batean egin behar dugula, non gauden, zer egiten ari garen eta egiten ari garen horrekin” pentsatuz… Baina aio, tokaio,aio!, egin ditiagu‐eta makina bat saio! mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 7


Estitxu Castro‐Hernaiz

Beldurra eta erresistentziak Beldurra ERA ASKOTAKOA da eta ERA DESBERDINETAN agertu ohi da. Psikodinamikan erresistentzia izenarekin ezagutzen dena okerrenetakoa da. Gure egia mingarriak, gehien bat inkontziente‐ ki, ukatzeari esaten zaizkie erresistentzi‐ ak. Hau da, aurre egiten diegu gure egiei. Eta horrela joaten zaigu! Geure erresistentzien maskarak infini‐ tuak dira. Era guztietako trikimailuak erabiltzen ditugu: aitzakiak, gezurrak, arrazionalki asmatutakoak… geure buru‐ en aurrean itsu segitzeko. Psikoterapeuta bezala dudan eskarmentutik, garrantzia handiagotik txikiagora, azalduko dizkizuet banaka batzuk. 1. Nik ez daukat arazorik. Babesik arriskutsuena da, alegia, erreali‐ tatea ukatzen duelako: Neurosiaren sin‐ tomarik gogorrenak bertan sortzen dira. Jakina, arazoaren ukazioa handiena bada, sintoma ere gogorrena izango da. 2. Nik nire arazoak ez dizkiot inori esaten. Gutxienez horrelakoetan gizabanakoak onartzen du zerbait gertatzen zaiola. Ez du azaldu eta inorekin partekatu nahi, bere buruarentzako baino ez du gorde nahi eta autoerreprimitzen da. Ondorioz, sintomak agerian jartzen dira.

Arazoaren ukazioa sintomarik arriskutsuena da errealitatea ukatzen duelako 3. Nik nire erara azaltzen ditut nire ara‐ zoak eta nire modura hustu egiten naiz. Modu askotara egin dezakegu. Erabil dezakegu, esaterako, artea, kirola, bizitza soziala… baina normalean esaten dena barruko egiaren oihartzun ez zuzena, mozorrotua izaten da. Hortaz, beldurra‐ ren, errepresioaren aldaerak izaten dira eta neurosiak aurrera darrai. mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 8

4. Nire kabuz egiten dut “terapia” liburu‐ en bidez, blog baten bitartez, psikologia‐ ikastaroen bidez, erlaxazioa,… Hau, neurri batean arriskutsua izan daiteke. Izan ere, dantza maisurik gabe eta ispilurik gabe ikastea bezala izan daiteke edo baita “norbait maite nahi iza‐ tea” hutsik dagoen irla batean bezala. Ezagutza teoriko eta bakartien bidez, gizabanakoaren sintoma asko ezkutatu egiten dira edo itxuraz aldatu eta, gero, zailagoak dira aurkitzen. Ondorioz, zaila‐ go egiten da ondoren arazoak gainditzea. Horrela teoria psikodinamikoak erre‐ sistentzia bihurtzen dira. Oso zaila da nor‐ beraren inkontzientea ikustea kanpoko laguntzarik gabe. 5. Terapia egin nahi dut baina ez dut dirurik. Ia inoiz ez da egia. Guztiok erabiltzen dugu gure diruaren parte bat gure arazoetatik ihes egiten, ez hauei aurre egiten. 6. Oso pozik nago nire terapeutarekin baina gaur ez naiz joango euria ari due‐ lako, futbola dagoelako, nekatuta nagoelako, deprimituta sentitzen naize‐ lako, data ahaztu, lo geratu naiz, sesioak banatuago izan beharko luketelako, datorren hilean deituko dut. Ez dago ezer esan beharrik!

7. Pozik nago nire terapeutarekin, baina segitzen dut autolaguntzarako liburuak irakurtzen, ikastaroak egiten ditut, igar‐ le batengana joan naiz… Terapeutarengan konfiantza gutxi adie‐ razten du joera honek edo, baita, ez du binkulorik egiten, ez du konpromisorik hartzen terapiarekin. Erantzunak terapia‐ tik kanpo aurkitu nahi ditu. Oraindik uste du sufritzearena era magiko batean desagertuko dela, bere sentimenduak azaleratu gabe… 8. Oso pozik nago nire terapeutarekin baina beti berandu iristen naiz, ez ditut nire ariketak egiten, ez naiz ausartzen zenbait gauza kontatzen, isilik geratzen naiz edo garrantzirik gabeko gaiei buruz hitz egiten dut etengabe… Paziente gaixua! Saiatzen da gogor baina saiatzen da luzatzen EGIAren aurrean jartzea. 9. Banoa nire buruari beldurra galtzen. Orain hitz egin dezaket, nahiz eta min eman, nire bizitzaren hainbat gauzari buruz. Horiek kontatzeak lasaitzen nau eta gauzak desberdin ikusten ditut. Nire buruan inoiz ikusi gabeko hainbat gauza ikusten ditut terapeutaren laguntzarekin. “Flashak” izan ditut. Azken asteotan, nahi gabe, aldaketa izugarriak izan ditut… Hemen erresistentziak erabat txikiago egin dira eta psikoterapia ondo doa. LABURBILDUZ, beldurraren okerrena ez da beldurra bera, ez eta beldurrari beldur izatea ere. Okerrena, ez dela existitzen, ez dagoela pentsatzea da. Hauek dira, beraz, erresistentziak. Hemendik aurrera, nahi duzuenak Lekunberriko belardendan psikoterapeuta lanean topatuko nauzue. Uda ona pasa!! Estitxu Castro Hernaiz Psikoterapeuta 688 620 826 caserioperunea@hotmail.com http://perunea.blogspot.com


Oskar Estanga

Iraultza sexuala Zein ederra den Mailopeko artikulutxo hau idazteko gaia argi izatea! Honen gaia Mikel Alvarezek jarri zidan, aipamenez, berak Mikel Irurtiarekin mokoka aritzeko argudio bezala atera zuen iraultza sexua‐ laren aldarrikapena nire ahotan. Bazkari batetan hitz egin genuen honetaz, bai, eta giro horretan ez da erraza izaten lasai norberaren argudio sorta agertzea, ez da bakarrizketa leku izaten baizik eta azalpen motz eta tartekatuak eman eta entzuteko lekua, beraz, lerro hauek baliatuko ditut nire “iraultzaren” azalpe‐ na eta proposamena egiteko. Berriro irakurri dut aurreko alean bi Mikelek idatzi zutena eta orduan baino oraindik gehiago gustatu zait, Irurtiaren esperientzia eta Alvarezen ilusioa, gaztea dena posible dela ikusten eta heldua bizi‐ tzaren hertsitasuna salatzen… Nik uste dut bien artean nagoela (adinez ere), mundua modu batera eraikita dugula ikusten dut, oso zaila dena aldatzeko, baina guk nahi dugun modura ere egin dezakegula. Hauen lerroak irakurrita eta nire esperi‐ entziatik begiratuta, argi dago sexuaren eta sexualitatearen inguruan orokorrean dugun planteamenduak ez gaituela betetzen, arazoak sortzen dizkigula. Ba hemen ere, iraultza guztietan bezala, aurrena arazoaren inguruko kontzientzia hartzea da gero iraultza gauzatzeko!

Udara garai ona da honen inguruan hitza eta ekintza egiteko Alvarezek hitzekin jolasten dudala aipatu zuen, gustatzen zait, gehienetan hitzek jolasten baitute gurekin, hitzek bideratzen gaituzte askotan gero gauzak modu batera edo bestera bizitzera. Hasteko, hitz egin dutela zoriondu nahi

diet Mikelei, arazoaren zati bat ez hitz egiteak dakarrelako! Argi ikusten da hitzek ekintza nola baldintzatzen duten sexua lortzearen inguruan hitz egiteko dugun moduan. Sexua garatzeko modua ehiza edo azienda tratua bezala hartzen dugu gure inguruan, putreak bueltaka bil‐ dots oharkabe baten inguruan… Sexuan bilatzen duguna “azienda on bat” edo harrapakin on bat delako, ongi goberna dezakeguna edo irentsi dezakeguna eta ospea emango diguna. Noski, “biktimen” joera ihes egitea izango da!

ohartzera garamatza eta gure bakar‐ dadeetan erdi galdurik ibiltzera. Hitz egi‐ tera edo proposamenak egitera ausartzen garenean, askotan mozkorkeri‐ aren inguruko egoeratan izaten da (larun‐ bat gauetan…) eta horiek egokiak ez direla argi dago, sentimendu faltsu edo gehiegizko asko daudelako. Ez ditugu gauzak erraz jartzen gaztetatik harrema‐ nak modu natural eta esperimentalean izaten hasteko, ikasteko eta erakusteko, horrek antsietatea sortzen digu. Sexu praktika legala bikote ofizialarekin

Niretzat sexua eta sexualitatea, gaur egun ditugun kontzeptu eta aukerekin, norbera eta ingurukoa gure gorputzaren gozamena sentitzeko gaitasunarekin ongi sentitzea eta sentiaraztea da, bai fisikoki, kontaktuaren bidez, baita emozionalki, nire buruari eta inguruari sortzen dizkio‐ dan emozioen bidez, baita arrazionalki ere, horren inguruan garatzen ditudan pentsamenduek sortzen duten osasun edo kaltearekin. Asko dira ongi sentitzen laguntzen ez gaituzten egoerak sexuaren inguruan. Hasteko, ez dugu ia hitz egiten honen inguruan, gure lagunekin gutxi eta zer esanik ez beste sexuko pertsonekin. Horrek, gure benetako beharretaz ez

bakarrik izan daitekeenaren ustea dugu (asko aurreratu dugu bakarrik senar edo emaztearekin izan zitekeenetik…), ez agian praktikatzeko orduan, baina bai publikoki erakusteko orduan, ez bakarrik horretaz hitz egiteko baizik eta kaletik joateko, jendeari hori erakusteko… Motz gelditu zait karaktere kopurua, jarraituko dugu gaiaren inguruan hitz egiten, pertsonen ongizatearen gako handi bat dagoelako. Udara garai ona da honen inguruan hitza eta ekintza egiteko, zera ahaztu gabe, iraultza hau ez dela kolpetik dena aldatzekoa baizik eta pixkanaka egitekoa eta batez ere maita‐ sunez egin behar dela, maitasunaren kontzeptu zabal guztietan. On egin! mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 9


Bertsoa nagusi Larraungo Egunaren 10. edizioan Larraundarrek 2002an ospatu zuten lehenengoz Larraungo Eguna. Aurtengoa berezia izan da guztiz, 10. urteurrena izateaz gainera, inoiz baino egitarau zabalagoa eta biziagoa izan baita. Dudarik gabe, aurtengo protagonista bertsoa izan da. Hiru egun luzatu dituzte aurten Larraungo Eguneko ekitaldiak. Ekaineko bigarren asteburuan ospatu zuten larraundarrek bailararen eguna. Urtero 18 herrietako batean egin ohi da, aurten Etxarrin tokatu da. Izan ere, duela bi urte asmoa bertan

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 10

egitea bazen ere, eguraldi txarra zela eta Arruitzera pasa behar izan zuten ospakizu‐ na. Aurten ordea, antolatzaileak bizi ibili dira eta ezustekorik ez izateko karpa txiki bat jarri zuten plazan eta estalpea probes‐ tuz ekitaldi guztiak bertan burutu ziren.

Antolatzaileak pozik daude eginiko lanaren ostean jasotako emaitzekin. Rafa Etxarri: “Orokorrean oso ongi joan da dena, ostiral arratsaldean, gaztetxoen parte hartzea handia izan zen (dantzak, jolasak, jinkana, puzgarriak..)


eta gauean, kontzertuan ere jende dezente bildu zen eta giro polita egon zen”. Hain zuzen ere ostiral arratsaldean izan ziren lehenengo ekitaldiak, haur dantzak, haurren kirol erakustaldiak, umeentzako jolasak, tailerrak eta puzgarriak izan ziren Etxarrin. Horren ondotik barrikotea eta festa ederra izan zen Ukatu eta Gabenara taldeekin.

hasi Biharamunean Astizko Urriztin goitik otz Kobetan jarri zuten anto‐ ta daukagu Mad ti latzaileek hitzordua. Bertan goi hortan ia be Irees deitzen dute tz ho du en om Kulturkilo izeneko ekimen itten baina da Iribas a berria burutu zen. Eneko bista ederrak et sunprinua jo eta z Agirre, Mendukiloko lasaitasun asko dantzatzeko kapaz zu kudeatzaileak azaldu pakea nahi badu Ertzillak maiz gainezka z. go digunez, orain arte kobak daude jende go egiten du, plis-plas antolatutako ekintza gehie‐ bestek kentzen diogu nak bisitariei eta kanpokoei ta du ura eskas. begirakoak izan dira. Hurrengoa Oderi tz Eskukaldeko bizilagunenganako Madoztik abian Bararrera usoak sentitzen zuten zor hori mundu guztia da go zaizkie iristen kitatzeko asmoarekin sortu zen goiza pasa nahian baina lainoarekin hasiera batean ideia. Eneko: presarikan ez du te ez dira ikusten “Lehen ideia espeleobertso esertzeko mahaian auzolanera deitu saio bat antolatzea zen, baina bazkaltzen omen dute eta denak irten gure bi kultur adituek, Bertso merienda garaia n. baina kobratu gabe Eskolako Arkaitz Goikoetxea ez dute egiten. eta Oskar Estangak, urta‐ rrilean koba bisitatu isonteak Astitzen b ondoren, egun aurkezten tak ta estalakti den formatu berria pro‐ i dituzte da ekarri nah posatu ziguten. Hauek un bukatzen tak is is r lb A tu k ti o kanp ira erakutsitako gogoa eta tuzten Urriztiko b n egiten zi e h le da ta Aralar Musika eskolako herri txikia iak politak sk sa ira d irakasleen prestutasuna ira asko ere ez a bihurtu d in a b dute ikusirik, aurrera egitea hauek zortea urbanitak. so o a ir erabaki zen. Antolaketa guz‐ a zer ikusm dira tia Arkaitz, Oskar eta Aralar beti egoten ira. Musika Eskolako ardu‐ Mailoei beg radunen esku egon da”. Allik izan behar luke Eta ezin hobeki atera zen terreno dexente Azolan b eh Kulturkilo 2012. Sarrera guz‐ alperkeriagatik daukagu era jaitsi, E tiak saldu ziren, guztira 130. kendu dizkiete hauek m rrazkin amia jate Goizeko 11.30etan jende jendeak ibili ohi n ibiltzen d ira fin mordoa zegoen kobazu‐ du burua tente nahiz eta mapan e loaren sarreran. Bertan egin Juan Kruz izan zelako gon kantaur i ixurin zen ekimenaren aurkezpena gure presidente. bailara o sa eta Julio Soto, Maialen dauzkag tzeko u gurekin artzainen Lujanbio eta Oskar Estanga bertsolariek . larrutan agurrak abestu zituzten. Ondoren ilaran jarri behar izan mantso mantso denak kobaren barrura zuen hirukoteak. Horren ostean Hartz sartzen joan ziren. Artzain zuloan jarri Zulon Gabari eta Axandalo taldeko zien Arkaitz Goikoetxeak bertsotarako abeslariek kanta bat eskaini zuten eta lehenengo gaia: bertan bizitako azken

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 11


egia da Lezetan i daude etxe gutx zaitezke ta pasatu gabe konturatu ntutan ko baratzeko o trebe dira nahik iristen aie baina etz ere. ik ir k z egu

Pagailetako maldan hor dago Azpirotz egutera horretan ez da izaten hotz hauek ere baratzan ari dira gogoz karakolek letxuga maite dutelakoz. i egon da Gorriti bet arte mundutik ap ek adina azienda hau maite inork ez du orrentzako nonbait beh te lekurik ez du ra ia b to u eta a uzte. bidaltzen dit

horrela bertso, abesti eta musikarekin Mendukiloko erraietan barna ibili zen jendea. Antolatzaileek jasotako iritzien artean gehienak bat omen datoz, “berezia izan zela, magikoa, errepikatzeko modukoa”. Enekoren iritziz: “Koba oso ingurune aproposa izan daiteke zenbait kultur eki‐ taldi antolatzeko, beti ere kobaren berezko baldintzak errespetatzen badira. Modu honetako lehen ekitaldia den arren, jarraipen bokazioa du eta etor‐ kizun hurbilean beste zenbait ekital‐

Uitzin garai batean diru asko bazen munduko festa onenak zituzten ospatzen orain kategoria ari dira galtzen leitzarrik ez delako bertatik pasatzen.

dientzat abiapuntu izan nahi du”. Eta badirudi behar bezala errespetatu genituela Astitzen Orain zakurherrira dugun altxor horri lasai-lasai noa kalterik ez egiteko badago taberna ta beharrezko diren bada estankoa parametroak. gero antzerkia ta Laminosin gelan jen‐ piszinan bainoa dea irten eta gero falta zaie dirua CO2 sentsoreek eta kasinoa. 745p.p.m. markatu

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 12

Gasolina badugu Mugirori esker bide batez hartza zu agur bat Xabier lehen gaztetxe ze na orain Udal eder Larraungo kapi tala izango da laster .

arria Behia ta ong nko a fr a d izaten anmigeltxo S n ze Arruit o eta aittezark untzeak eh ta k alorra onak direlako a eseni egiten d ako. ir zt u g u mund

Ume ugari dauka Aldazko txokoak baina ez dira monjek ekarritakoak aintzina omen ziren Larraungo jauntxoak orain jauntxoak dira gipuzkoanoak. Larraung o egunakin gainezka Etxarri karpa ere jar plazan lar ri dute ri-larri naiz udale kuetara ez garen e torri inoiz ez da elkartu hainbeste txintxarri.

Larraungo Bertso Eskola (Juan Kruz, Juan Mari, Mikel, Luis Mari, Igor, Aitor, Xabi eta Arkaitz)


zuten, gaindi ezin litekeen muga 2.000 p.p.m.�tan dago. Hala ere, aurtengo Larraungo Egunaren egun nagusia urtero bezala igandean izan zen. 11:00etan Aralar Musika Eskolako ikasleek musika emanaldia eskaini zuten Etxarriko elizan. Gero Mailoak Dantza Taldekoek saio bikaina egin zuten eta herri kirolen erakustaldiaren ondotik herri bazkarian bildu ziren 200 lagunetik gora. Bazkalostean Larraungo Bertso Eskolako kideek bailarako 18 herriei eskainitako bertsoek batzuen algarak eta besteen haserreak eragin zituen. Bestalde, urtero bezala omenaldi bat egin zen, aurten Xanti Begiristaini eskertu zitzaion Larraunen alde egindako lana. Hona hemen Xantik esker onez bidalitako bertsoak.

Baserrian hazi nintzen, gero eskolan hasi, geroago Lekunberrin gehiago ikasi, aurrerago bizitzak IruĂąean jarri, hona eta haraxe bai mugiarazi, halere ez dut Larraun ahaztu edo ahantzi.

Meritu gutxi daukat egoteko hemen, haatik egin didazue aitorpen eta omen, gustura esan dizuet, jakina, nik amen, oraintxe hartu ditut indar eta kemen berriro jarraitzeko Larraun goraipatzen.

Xanti Begiristain Madotz. 2012-06-08

Publizitatea? Mailopen! 948 210103

mailope 194 � 2012ko uztaila. 13


Mugiro eta Beteluko San Pedro jaiak

Xabier Goldaraz 20 urte

Hamar urte bete berri ditu Xabier Goldarazek preso. Kondena osoa beteta aurten zen kalera ateratzekoa, baina Parot Doktrina aplikatu diote eta beste hamar urte egin beharko ditu barruan. Bere egoera salatzeko ekainaren 24an omenaldi bat egin zioten bere herrian, Mugiron. Goizean Mendi Martxa Mugirotik Beltzuntze zubiraino, Xabierrek berak proposatutako ibilbidea. Eguerdiko ekital‐ dian bere seme Ekaitzek bere aitaren gutun bat irakurri zuen, Xabier golarazen semea eta Joli Goldaraz arrebak bere senarraren gutun bat, Lasaro errefuxiatuaren emaz‐ tea. Guztira 150 pertsona bildu ziren.

Malabareak orekak eta jolasak Abuztuan zehar malabareak, orekak eta jolasen ikastaroa izanen da Intzan. Kirol Mankomunitateak antolatutako ikastaroa da eta oraindik zehazteke daude egunak. Informazio gehiagorako deitu 948604545 telefono zenbakira edo idatzi kirolmank@gmail.com helbide elektroni‐ kora.

Iritsi da uda eta horiekin batera festak. Dagoeneko ospatu ditugu gure eskualdeko lehenak, San Pedroak. Mugiron patroiaren egunarekin hasi zituzten. Iluntzean suziria bota eta afari eder batekin ekin zioten jaiari. Hurrengo egunean berriz, erronda egin zuten etxez etxe eta gauean sagardo barrikotearen ondoren mexikarrak eta dj emanaldia izan zen. Amaitzeko azkeneko egunean pilota partiduak jokatu zituzten. Betelu, herri handiagoa izaki lau egunez luzatu ohi dituzte fes‐ tak. Ekainaren 28an, ostegunarekin eman zioten hasiera aurten‐ goei. Arratsaldean udaletxetik suziria jaurti eta herrian barna ibili ziren puskabiltzan. Apari ederra egin ondoren “Ingo al deu” taldearekin astindu zituzten gorputzak lehenengo egunean. Ostiralean berriz, eguerdi partean mutilen fontenis txapelketako finala jokatu zuten plazan eta arratsaldean mus eta partxis txapelketa izan zen. Atxur eta zartari jaurtiketa ere ez zen falta aurten. Igandean, bertso‐bazkaria izan zen Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Eta horren ostean umeentzako puzgarri‐ ak eta koadrilen arteko erronka jokatu zen besteak beste. Festei amaiera emateko, esku pilota izan zen azkeneko eguneko prota‐ gonista eta hurrengo urtera arte agurtu zituzten jaiak “Imuntzo eta Beloki”ren emanaldiarekin.

Munduko Sukaldaritza

1512-ko Konkistaren inguruko antzerkia aurtengo Erdi Aroko Azokan Urtero bezala abuztuaren lehenengo igandean, hilaren 5ean, ospatuko da Erdi Aroko Azoka Lekunberrin. Antolatzaileek adie‐ razi digutenez dagoeneko ia dena prest dago. Aurten ez dituzte jantzi berriak egin eta beraz urteroko itxura eramango du jendeak eta baita azokak berak ere. Artisau postuez gainera, aurten udaletxe atzean herriko gazteek umeentzat gidatutako tailerrak izanen dira. Orain arte joku solteak baino ez ziren jartzen hor. Antzerkiari dagokionean, Nafarroako Konkistaren 500. urteu‐ rrena dela probestuz 1512ra egingo dute salto antzezleek eta orduko historia edo istorioak kontatuko dituzte. Gidoilari lanetan Mikel Mikeo ibili da. Gainera, aurreratu digutenez, aurten ez da antzerki nagusi bat egongo udaletxe aurrean. Hiru sketx izango dira azokako gune ezberdinetan egingo direnak 15 minuturo. Eguerdian urtero bezala partehartzaileentzako herri bazkaria iza‐ nen da. mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 14

Badira zenbait urte Lekunberrin Munduko Sukaldaritza ekimena antolatzen dutela. Asko dira azkeneko urteetan handik eta hemendik gure eskualdera bizitzera etorri diren atzerritarrak. Ohitura, hizkuntza, eta kulturaz gainera gastronomia berezkoa ere badute eta horiek erakusteko eta herritarrengana hur‐ biltzeko aukera ezin hobea da. Pasa den hilaren 23an goizeko 11:30ean sei postu jarri zituzten herriko plazan. Denetariko jaki‐ ak zeuden dastatzeko, plater portugaldarrak, bulgariarrak, Dominikar Errepublikakoak, euskaldunak, etab. Argazkian: Dominikar Errepublikan oso ohikoa den ananazko zukuaren postutxoa.


Birziklapena bultzatuz

Festa giroa San Joan suen baitan

Mendialdea Mankomunitateak hilabete honetan Birziklape‐ naren Sentsibilizazio Kanpainari ekingo dio gure eskualdean. Duela bi urte jarri zituzten ontzientzako edukiontzi horiak gure‐ an. Orduan banatu zituzten hain juxtu Birziklapen gidak etxez‐ etxe edukiontzien erabileraren eta birziklapenaren aldeko jo‐ kabideak zuzentzeko informazioarekin. Geroztik aurrera pau‐ soak eman ditugula dirudi, Mendialdea Mankomunitateak egin‐ dako ebaluazioaren arabera. 2010ean 54,55 tonelada ontzi biltzetik 2011ean 101,44 tonela‐ da biltzera pasa baigara, hau da bikoitza urtebetan. Hala ere bide horretan lanean jarraitu behar dela azpimarratzen dute Mendialdeko langileek eta horretarako uztailean zehar etxez‐ etxe informazioa ematen eta gure ohituren inguruko galdetegi bat egiten arituko dira.

Baraibarko azoka Uztailaren 28 eta 29an izanen da urteroko Merkatu Txikia Baraibarren. Liburuak, arropak, jostailuak eta bestelako objektuen bilketa martxan da dagoeneko. Beraz etxean soberan edo dagoeneko erabiltzen ez dituzuen arropak etab. honako hiru puntu hauetakoren batean uzteko auke‐ ra izango duzue: ‐ Aitz‐berri Ileapaindegia ‐ Navarro Mertzeria ‐ Baraibarko Ostatua Ekimen honen bidez lortutako dirua Markina‐Xemeingo Zabal Gobernuz Kanpoko Erakundeak Afrikan dituen proiektuetara bideratuko da.

San Joan bezpera omen da urteko gaurik motzena baita eder‐ rena ere. Betelun afari‐merienda goxo batekin eta suak piztuz ospatu zituzten aurtengoak. Lekunberrin aldiz, San Joan Suen arira egitarau zabala antolatu zuten. San Joan bezperan taila eskulanetako erakusketa, Munduko Sukaldaritza, Irlandako Ipuinak eta Aralarko Gaztetxoen Txirrindula Lasterketa izan zen. Iluntzean berriz, sua piztu zuten eta eguraldia lagun, musikaz alaituta gau ederra pasa zuten. Baina festa ez zen hor bukatu, igandean, Pilota Eskolakoen partiduak jokatu ziren Lekunberrin eta Izar Tabernan IV. Argazki Erakusketa egon zen ikusgai. Eguerdian, herri bazkaria eta jubilatuentzako bazkari‐ ak egon ziren.

Ibarberri Eskolako ikasleek grabatutako lipdub-a ikusgai sarean Lekunberriko Ibarberri eskolak bigarren lipdub bat grabatu berri du. Geroz eta ohikoagoak bihurtu dira eskola, unibertsitate, elkarte eta bestelako herri mugimenduen artean halako bideoak grabatzea. Musika alai baten laguntzaz jende andana bildu ohi da eraikin bateko pasiloetan edo herri bateko kaleetan zehar. Ibarberriko ikasleek Lekunberriko kaleetan zehar grabatu dute oraingoan. Ikasle, irakasle eta zenbait gurasok ere parte hartu dute proiektu honetan. Bideoa eskolako web gunean duzue ikus‐ gai, baita duela urtebete eskolan bertan grabatutakoa ere: http://www.ibarberrieskola.com/lipdub#!__lipdub mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 15


Berri Txarrak: Gorka, Galder eta David

a r u d r u z e h u d a r r o g Haria-k go k a o k i d lo e m p o p n baina ahotseta dira nagusi Zenbait urte badira elkarrizketatzen ez genituela eta bi taldekide berriak ere aurkeztekoak genituen Mailopen. Pasa den azaroan kaleratu zuten Haria, euren zazpigarren lana eta kontzertuekin hara eta hona dabil Berri Txarrak.

mailope 194 � 2012ko uztaila. 16


Argazkia: Loiro Cunha

Berri txarrak Brasilen zuzenean

2011ko azaroan kaleratu zenuten zuen zazpigarren estudioko diskoa. Zer moduz joan da? Nondik nora ibili zarete azarotik hona? BTx: Diskoak oso harrera ona izan du eta inportanteena dena, kantuekin oso gus‐ tura geratu gara. Biraren lehendabiziko atalean murgilduta gabiltza eta gehienbat EH eta estatuan barna ibili gara: Bartzelona, Madril, Andaluzia, Valentzia… Horretaz aparte Belgika, Italia, Frantzia eta Ingalaterran ere aritu gara aurten. Zergatik aukeratu duzue Ross Robinson ekoizlearekin grabatzea? Zuek berari proposatu zenioten, norbaitek gomen‐ datu zizuen? BTx: Robinsonek rockaren historian ezinbesteko izan diren disko batzuk egin ditu: Sepultura, Slipknot, At The Drive‐In, Korn, The Cure… eta denek ere badute zerbait berezia. Estiloen gainetik dagoen ekoizletzat genuen eta horrek bat egiten du BTX‐en filosofiarekin. Emailez harre‐ manetan jarri ginen, maketa gustatu zitzaion eta bere estudiora joan ginen Kaliforniara. Payola diskoa Chicagon eta Haria Californian. AEBtan aurkitzen al dira ekoizlerik onenak? Kalitateaz gainera izen edo ospe handiagoa ematen dio diskoari ekoizle famatu batekin gra‐ batzeak edo ez horrenbeste? BTx: Hemen ere lasai asko grabatu daiteke, baina AEBtan grabatzeak ematen dizu bizipen eta irakaspen bat talde mo‐ duan oso aberasgarria dena. Azken batean gure eragin nagusiak onerako edo txarrerako handik datoz eta bertatik bertara bizitzea aukera izugarria da gauza berriak ikasteko. Diskoa grabatzerako orduan, alde handia nabaritzen duzue teknikoki profesional batekin edo bestearekin lan egiterako orduan? Edo gutxi gorabehera denekin prozedura berdina erabiltzen duzue?

BTx: Ingeniari bakoitzak bere lan egiteko modua dauka. Adibidez, Albiniren gra‐ batzeko moldeak ez dauka zer ikusirik Robinsonenarekin. Aldi berean, baina, denek maite dute musika eta kantuaren alde egiten dute beti, hortxe sortzen da konexiorik handiena gurekin. Matt Sharpen kolaborazioa izan duzue oraingoan, nolatan? Gorka: Nik bere aurreko lanean abestu nuen eta ikusiz bera Los Angelesen bizi dela eta diskoa bertan grabatuko genuela, berarekin geratu ginen eta ani‐ matu egin zen. Bere etxean ere izan ginen jai batean, dibertigarria izan zen. Ohore handia izan da Weezeren diskorik onenak grabatu dituen musikaria gure diskoan edukitzea. Udara nola dator? BTx: Otsailetik hona 30 kontzertutik gora eman ditugu eta udan ez dugu gehiegi jo nahi, gehienbat jaialdiak egingo ditugu: BIG Fest (Miarritze), Costa de Fuego (Benicassim), Resurrection (Galizia)…

Hedabide handiek beti utzi dute rocka albo batean Azala nork egin du kasu honetan? Zein esanahi transmititu nahi izan duzue? Galder: Nire argazki bat da, Venice‐en bertan eginikoa. Bizitzari lotzen diguten hariei heldu ta ilunetik argira doan bide horretan izan beharreko oreka adierazi nahi du. Haria diskoko hirugarren abestiaren izena darama diskoak, abesti horrek borobiltzen du lana edo zergatik izen hori? BTx: “Haria” kontzeptu irekia da inondik ere, baina guk ematen diogun zentzua da aurrera egin behar dela arazoak arazo, senari jarraitu eta aurrera egiteko haria topatu. Diskoko kantu askotan agertzen

da oztopoak gainditzeko ideia: Sugea Suge, Haria, Makuluak… Musikalki eta tematika aldetik nolakoa da Haria? BTx: Tematika aldetik aurretik nioen ideia da nagusitzen dena, irudi poetikoak eta gauzak ezbaian jartzeko asmoa alde ba‐ tera utzi gabe. Musikalki berrikuntza dezente dago ‘Payola’‐rekin konparatuta batez ere: kolore piloa dago eta konpon‐ ketetan lan handia, Robinsonen eraginez hein handi batean. Guk pop gogorreko diskoa dela esaten dugu, erdi txantxetan: gogorra da hezurdura, baina ahotsetan pop melodiak dira nagusi. Gorka, hasiz geroztik jada gelditzen zaren kide bakarra zara... Gorka: BTX‐ek asko ematen dizu baina trukean asko eskatzen, dedikazio ia osoa eta etxetik urrun ordu asko eman beharra. Urte asko dira eta jendearen lehentasunak aldatu egiten dira, hori normala da. Hasierako aro hori beti gogoratuko dugu kariño handiz, orain beste etapa bat bizitzen ari gara eta ilu‐ sioz beterik. David eta Galder, eskualdean izango dira oraindik ere ezagutzen ez zaituztenak. Aurkez ezazue zeuen burua. Galder: Berriren aurretik Dut eta Kuraia taldeetan aritu nintzen bateria jotzen. Gorkaren arabera Anakako (Irungo nire auzoa) Bonhann naiz: sortzaile eta basa‐ tia. Gauza txarrak esaten ez da ausartu oraindik [kar, kar kar...] David: Ni David naiz, baxulari bilbotarra. Azkenengo 4 urteak BTX‐en eman ditut… musikan 15 urte inguru jotzen daramat eta TT L.T. taldeko partaidea izan nintzen. Orain BTXekin batera COBRA taldean aritzen naiz ere. Zer iruditzen zaizue gure eskualdea? Galder: Los Angelesera abiatu aurretik mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 17


“Orain diskoa entzuterakoan Venice eta Larraungo bazterrak datozkit gogora”

Larrauni buelta eman genion eguraldi ezin hobearekin diskoaren maketa topera geneukala. Orain diskoa entzuterakoan Venice eta Larraungo bazterrak datozkit gogora. Zein urrun bata bestetik, baina zein paisaia ederrak biak oroitzapene‐ rako. Jaki goxoak ere ez zaizkizue falta. Noizbait ezkontzekotan Larraunen izan dadila. David: Taldean nagoenetik erdi nafarra bihurtu naiz, Lekunberrin Bilbon baino denbora gehiago pasatzen dudalako…. Gehien ezagutzen dudana (A‐10 eta A‐15 kontuan izan gabe) Larraungo harana da, Mugiro, Gorriti, Aldatz…. Batez ere entsaia‐ tzerakoan bertan egin ditugun bazkarien‐ gatik. Zuek biek nolabaiteko presioa sentitu zenuten zaleek gaizki hartuko zizuetenaren beldur edo taldera ego‐ kitzerako orduan? David: Nire kasuan ez. Musika munduan dakidana ahalik eta hoberen egiten

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 18

saiatu naiz beti eta BTX‐ek horretarako aukera eman zidan. Hortik aurrera nire kideekin eta abestiekin buru‐belarri aritzen saiatu naiz beti. Zaleen iritzia nire kontrolpean ez dagoen zerbait denez, zertarako larritu? Galder: Badakizu ezinbestekoak izango direla konparaketak, beraz bi aukera dituzu zauden lekuan gelditu edo aurrera jo. Bigarrena bada, norberak jartzen dion presioa besterik ez dago.

bezala jotzeko, gero taldearen erritmoa bizia da eta presio horri aurre egin behar zaio, behin hori gainditua, sormenari bidea. David: BTX bezalako talde batek eskatzen duen konpromisoa ia erabatekoa da, beraz lan erritmora egokitu behar zara. Nahiz eta askotan nekeza izan, oro har nahiko erraz eta eroso egin zitzaidan, oso gustukoa baitut holako talde batean parte hartzea.

"Finkatutako" lan erritmora edo lan egiteko modura egokitu behar izan zarete edo modu naturalean eman da eta sartu berriak ere zuen berritasunak txertatu dituzue? David zu lehenago hasi zinen Galder 2010ean. Zaila izan zen hasiera? Galder: Berriren errepertorioa luzea da eta denbora behar da kantuak behar

Garai batean taldean denak ingurukoak zineten zaildu egin da entseguak egiteko eta elkarbizitza? Gorka: Logistikoki konplikatuxeagoa da, baina taldean pilak topera dauzkagu. Galder eta Davidi eskertu behar zaie egi‐ ten dituzten kilometro piloa, zenbaitetan gogorra da, baina lanbide bakoitzak bere zailtasunak dauzkan bezalaxe.


Non dituzue zale gehien penintsulatik kanpo? Gorka: Hegoamerikan esango nuke. Aitor Orejak taldea utziz geroztik hirukotearekin jarraitu duzue... Gorka: Orejak utzi zuenean entsegu bakarra egin genuen haren ordezko bat probatzeko, baina arraro sentitu ginen berehala, eta hiruko moduan jarraitzea erabaki genuen, nahiz eta irtenbiderik zailena izan. Ordutik oso eroso sentitu izan gara horrela, rockaren historian tri‐ oek badute zerbait magikoa. Mundu osoan barna ibili zarete, beraz errazagoa da galdetzea, nora joatea falta zaizue? BTx: Aurreko biran 20 herrialdetik gora bisi‐ tatu genituen: Brasil, Argentina, Kanada, Mexiko, Txile, Ingalaterra, Korea, Txina, Japonia, Suitza… Honekin ere etorriko dira halakoak, bira hasi besterik ez da egin. Momentuz diskoa Europa osoan kaleratu du Graviton disketxeak, oso pozik gaude.

Euskara hizkuntza minorizatu bat izanda, munduan zein harrera duela iruditzen zaizue? Adibidez AEBtako edo Londresko zaleek euskara baloratzen dute edo pisu handiagoa du musikak edozein izanda hizkuntza? BTx: Musikaren indarra sekulakoa da eta guk hori bertatik bertara ikusi ahal izan dugu Madrilen, Managuan edo Berlinen izan. Albini eta Robinsonentzat, esate‐ rako, euskaraz abestea (eta ez ingelesez) asko baloratzen zuten. Eskaintzak izan ditugu hizkuntza aldatzeko baina hori oso argi izan dugu hasieratik. Musika estilo askok behera egin dutela diote adituek, punk eta rocka gutxiago entzuten da orain duela hamar urte baino? BTx: Hedabide handiek beti utzi dute rocka albo batean, molestatu egiten duen

zerbait izango balitz bezala, baina gu oso burugogorrak gara eta haiek gabe ere badakigu bidea egiten.

AEBtan grabatzeak oso aberasgarria den irakaspen bat ematen dizu talde moduan Anekdota bitxirik? BTx: Venicen grabatu genuen, Kalifornian, Los Vigilantes de la playa filmatu zen hondartzan bertan. Ikustekoa zen han ze‐ bilen jendilajea, bizi egin behar da, ezin da kontatu! Ah, hori eta Los Angelesen Motorhead‐eko Lemmy ikusi genuela Rain‐bow taberna mitikoan, ilusioa egin zigun. Etorkizunerako asmorik? BTx: Momentuz 2012 honetan #HariTour birarekin jarraitu eta kantuok zaleekin elkarbanatu.

.

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 19


Uda honetan plazaz plaza festaz festa San Pedroak izan ohi dira gure eskualdeko lehenak, Betelu eta Mugiroko festekin. Baina horiek lehenak baino ez dira, jarraian datoz Azkarateko San Ferminak, Astiz eta Arribeko jaiak eta abuztuan berriz Errazkin, Atallu, Uztegi... Dagoeneko horietako egitarau batzuk prest daude eta zuentzako eskuratu ditugu uda honetan gure eskualdeko festetaz goza dezazuen. Mailopek jai zoriontsuak opa dizkizue! Ongi pasa festak!

2012 K A I KO JA E B I R AR , ostirala

k 20 Uztaila upinazoa x T 20:30 ria erri afa en emanaldia H 0 ar 21:3 e tez tald Bide ba unbata musika 21, lar k la i kia eta a r e z a t z Uzt t n a il uskab ilerra, 11:30 P ean: tatuaje ta in musika k ld r a a s alde e Arrat Uztailak 6, ostirala aoitz” t M “ 0 zea jot ezkille 01:0 Iluntzean Txupinazoa eta ea ta lke ape Tx x , igand Mu 30 22: ilak 22 ua a t z ta pes U kiTri a ria. Gauerditik aurrer oisoin ta gosa 09:00 G za nagusia iaketa e a trikitilariak h le e la M San Fermin eguna 12:00 I. patata tortil tza taldea et Uztailaren 7, larunbata, I an mingo ermitara Fer San eria om 12:30 X ean Mailoak d Err eta 11:00 Ezkillek jotzea ld a s t kua a res r aur Ar o nesken Meza ermitan eta herrik lehena bertso saioa herriko plazan een sem aita aso 3, aste Liz n: 2 Jarraia k la i a Uzta earen saioa kabiltz 13:00 Mailoak dantza tald :30 Pus afaria eta Beñat Lizaso bertso1 tian 1 bas Xe , ean art Elk erri 14:30 Bazkaria 21:30 H , musika Arribeko Surtidorean) n e lariekin (Txartelak salgai r o d On ri kirolak 18:00 Haurren arteko her ak ezi ber ba rik kirol pro 19:00 Helduen arteko her ria afa 22:00 Herri saioa 00:30 Gabenara taldearen

2012 AZKARATEKO JAIAK

Uztailak 8, igandea zierro txikia 12:00 Haur jolasak eta ent oa Ondoren, mokadutx rekin taldia, ardiekin eta antzar 18:00 Artzai txakur erakus eta pataeta tak das o ard sag ko emate Ondoren, festei amaiera ta tortila lehiaketa zehar o trikitilariak egun osoan Astiazaran II eta Lutxurdi Ongi pasa

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 20


ASTIZKO JAIAK 2012

Uztailaren 28, larunbata 12:00 Suziria 12:00 Erronda etxez-etxe 17:00 Puzgarriak eta umeen tzako txokolatea 18:00 Mus txapelketa 18:30 Tailerrak umeentzak o 19:30 Dantzaldia trikitrilari ekin 22:30 Herriko afaria 01:00 Dantzaldia “DJ”ekin Uztailaren 29, igandea 10:00 Dianak 11:00 Meza nagusia 12:00 Pilota partiduak 17:00 Puzgarriak 19:00 Sagardo festa, txistor ra, urdaia, sardinak, sagardoa... 19:30 Dantzaldia “Modesto” rekin 20:00 Mus txapelketaren fina la

ERRAZKINGO JA IAK 2012 Abuztuak 3, ostirala

11:30 Jaien hasiera suziriarekin 12:00 Puskabiltza ka xeritoz jantzita 17:30 Mus txapelke ta 19:30 Patata-tortilla lehiaketa 00:30 Dantzaldia Ga bezin taldearekin

Abuztuak 4, larunba ta 12:00 Puskabiltza eta "herri-argazkia" 18:00 Ume-jolasak 22:00 Kuadrila afaria 00:30 Dantzaldia "In go al deu?" taldeare kin Abuztuak 5, igand ea 09:00 Dianak 10:30 Meza 12:00 Mailoak dantz a taldea 13:00 Pilota partidu a: "Pilota goxua" txa pelketaren finala 18:00 Herrik kirola k: Errazkin-Uitzi Ondoren dantzaldia Aitorrekin

GORRITTIKO PE STAK 2012 Abuztuak 24, ostirala

10:30 Gosaria AizeTxulo elkartean 11:00 Puska biltzea Gari eta Iñaki trikitila riekin 21:00 Herri afaria pla zan. 00:00 Dantzaldia “L aiotz” taldearekin

Abuztuak 25, larun bata 11:00-14:00 eta 16:00 -18:00 Puzgarriak 12:00-14:00 IRRIEN LAGUNEN tailerrak . 12:30 Mus txapelketa 18:30 Bertso-saioa: AMETS ARZALLUS , JON MAIA eta IKER ZUBELD IA. Gai-jartzailea: Jul io Soto. 21:00 Herri afaria pla zan. 00:00 Dantzaldia “It zartu” taldearekin Abuztuak 26, igand ea 12:00 Goi-mailako he rri kirol lehiaketa. 17:30 Pilotariak 20:00 Sagardo eta pin txo dastaketa, Gari eta Iñaki trikitilariek alaituta

Abuztuak 6, astelehe na 10:30 Meza nagusia 14:00 Zikiro jatea Ondoren dantzaldia Joxe Angelekin jaien amaiera arte

2012 IRIBASKO JAIAK

bata Abuztuak 25, larun zoa ina up Tx an Arratsalde lketa pe txa s mu analdiaren ondotik an de sal Arrat Basakaitz taldea. Em ia ald an em en ari ntz atzen diren guztiekin 19:00 Iribasko da inan ingurutxoa anim rra La o ek atz osp na 15. urteurre ardotegian 21:30 Herri afaria sag sika frontoian mu Gauerditik aurrera ea Abuztuak 26, igand ak an Di :00 10 11:00 Meza nagusia etxe 12:00 Erronda etxezpelketaren finatxa s mu an de sal Arrat txokolatada eta k la eta haur jolasa

ATALLO

kaeran ak abuzutuaren bu San Juan ttiki jai

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 21


Aisling O´Donovan "Ikaslea ongi sentiaraztea da gakoa, ondoren dator pedagogia" Uztailaren 9an irekiko dira ofizialki Inishouse ingeleseko akademiaren ateak. Lokalari azken ukituak ematen dabil egunotan Aisling. Irlandarra da jaiotzez eta 20 urte daramatza irakaskuntzan.

Aisling O’Donovan

Irlandakoa zara jaiotzez, zerk ekarri zin‐ tuen Lekunberrira? Irlandako hegoaldean dagoen herri txiki batekoa naiz, Cork‐ekoa. Orain dela hogei‐ ta hiru urte ingeles filologia ikasten nenbi‐ lela atsedenaldi bat hartzeko asmoarekin lan elkarrizketa bat egin nuen Londresen. Turin edo Iruña jarri zizkidaten aukeran eta Iruñeara etorri nintzen. Ondoren herrialde askotan ibili nintzen lanean, baina Iruñean lagun asko utzi nituen eta masterra bukatu ondoren, berriz ere bueltatu egin nintzen. Lekunberrin bederatzi urte daramatzat, senarrak eta biok herri euskaldun bat nahi genuen gure alabentzat eta hemen amaitu genuen. Nolatan animatu zara akademia ireki‐ tzera? Egia esan buruan aspalditik nebilkien ideia zen, baina beldur handia ematen zidan arriskatzeak. Azkenaldian, batez ere ira‐ kasleekin lan egin dut eta eskola askotara joatea tokatu zait. Uste dut nire bizitza aurrera ateratzeaz gainera, jendea lagun dezakedala. Zer eskainiko duzu bertan? Adin guzietako jendearentzat dago irekita. Zentroan, ohiko gelaz gainera, umeekin nahiz helduekin klase dinamikoak egiteko gela izango dugu, askoz gehiago ikasten baita zutik eta mugimenduak eginez, mila‐ ka fotokopien aurrean baino. Multimedia gune bat ere izango dugu, egun interneten lan tresna interesgarriak aurki baitaitezke. Bestalde, plataforma birtual bat ere sortu‐ ko dut etxeko lanorduak bideratzeko, ber‐ tan edukiak eskegi, ikasleek euren idazla‐ nak bidali ahalko dituzte etab. Eskaintza ezberdinak ditut udarako eta irailetik aurrera emateko, adin eta maila ezberdine‐ takoak. Taldeka nahiz bakarka emango ditut klaseak eta ordutegiak ikaslearen ara‐ bera moldatzen saiatuko naiz. Uztailaren 9an eginen dut irekiera baina duela zenbait aste matrikula epea ireki nuen eta dagoe‐ neko zenbait talde osatu ditugu. Oso ona izan da erantzuna eta pozik nago.

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 22

Inishouse, jarri diozu izena... Bai, gaelikoan "inis" hitzak bi esanahi ditu, kontatzea eta irla. Hain zuzen ere Lekunberrira etorri izanaren beste arrazoi bat Irlandarekin dituen antzekotasunaren‐ gatik izan zen, euritsua eta berdea baita. Zer da zailagoa helduei ala umeei irakastea? Nire iritziz, batari zein besteari ongi sentia‐ raztea da gakoa, pertsonekin konektatu eta gustura sentiaraztea eta konfiantza hartu eta gero datoz pedagogia eta gainontzeko helburuak. Adin batera iritsita ikastea zaila‐ goa dela esaten dutenekin ez nago ados, ni duela 5 urte hasi nintzen euskara ikasten. Hemen gehienak gutxienez bi hizkuntza menperatzen dituzte, egia al da elebidu‐ nak direnak erraztasun handiagoa izan ohi dutela hizkuntzak ikasteko? Bai, egi borobila da, hori gainera zientifikoki frogatuta dago. Horregatik hain zuzen ere, erabaki nuen nire alabak D ereduko eskola batera bidaltzea eta ez adibidez eskola inge‐ les batera. Uste dut hizkuntza gehiago jaki‐ teak adimena zabaldu eta ikas‐prozesuak estimulatu egiten dituela. Pertsona kultu‐ ralki irekitzen duela iruditzen zait. Ingelesa jakiteak zer nolako garrantzia duela uste duzu? Egun dugun lan egoera oso gogorra da, nik neuk lan egitera emigratu nuen, gazteleraz jakin gabe eta hori egun gazte askori tokatu‐ ko zaien egoera izango da eta uste dut hiz‐ kuntza hau menderatzeak asko lagunduko diela. Horretaz gainera bidaiatzeko eta jen‐ dearekin komunikatzeko oso baliagarria da San Ferminetan bada ere [kar, kar...]. Ingelesa jakiteagatik ez duzu zure hizkuntza edo kultura galtzen, gidatzea edo informati‐ ka ikastea bezala da, beste gauza bat gehia‐ go. Nik ulertzen dut jendea urduri sentitzea halako inbasioarekin, baina uste dut ez dela gatazka gisa ikusi behar, lehenik eta behin norberaren hizkuntza baitago, izan euskara, gaztelania, moldavoa edo dena delakoa. Azken batean ingelesak hizkuntza ezberdi‐ neko jendearekin konektatzeko balio digu.


Jon Anderren

Jon Ander Etxarri Baraibarko 32 urteko semea da. Taxista da Iruñean eta krisia dela eta, duela 10 urte baino denbora gehiago dauka kotxean irakurtzeko. Bere denbora librean bizikletan ibiltzea gus‐ tatzen zaio eta aita izan berri den honetan baita bere alabaz gozatzea ere.

Liburua: "El perfume" Patrick Suskind

Diskoak: “Alta suciedad” Andrés Calamaro

Filma: “El silencio de los corderos” Jonathan Demme, 1991

Aspaldikoa da, laurogeigarren ha‐ markadakoa, baina duela gutxi desku‐ britu nuen lagun batek gomendatuta. Hasieratik harrapatu ninduen, deskri‐ batzeko eragatik agian. Batzuetan idatzitakoa usaintzera ere iris zaitez‐ ke. Era batean, erreflexio bat dago, batzuetan nazka ematen duen mun‐ duaren kontrako kritika ikusten da eta itxurakeriari ematen zaion gehiegizko garrantzia. Bestalde, pertsonaia nagusiak jasaten duen bazterketa sozialaren aurkako nahia ikusten da. Amaiera nahiko surrealista dauka.

Herrian erabiltzen dugun kotxe zaharrean ez dago beste cassetik eta hau erabat dabil bueltaka, duela urte asko jada. Argentinar honen letrek beti dute zerbait esateko eta abestiak oso itxaskorrak dira. Errima bereziak egiten ditu, hitz jokoak asko erabiliz. Pop estiloa da orokorrean egiten duena, baina nahasketak daude: funk pixka bat ere dago eta baita rock‐a ere. Nahasketa hauen‐ gatik agian entzuterraza egiten zait. Zuzenekoan ikusteko aukera izan dut eta dena ematen du, artista hutsa!

Jodie Foster eta Anthony Hopkins aktoreek ikaragarri ongi egiten dute lan film honetan. Bost Oscar sari garrantzitsuenak irabazi zituen. Intriga eta suspense sikologikoa hasieratik bukaerara mantentzen dira eta ikusten dudan bitartean tentso xamar bukatzen badut ere, aspertzen ez nauen pelikula da. Elkarrizketak oso onak iruditzen zaizkit, eta behin bakarrik ikusiz gero detaile asko galdu egiten dira. Filmak horregatik adi egotea eska‐ tzen du.

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 23


Larraun Txirrindulak: Bizikleta denda berria Lekunberrin Kamioi gidaria izan da urte askoan Juan Karlos Esteban, maiatzean ireki zuen txirrindula denda eta erronka berriaren aurrea itxaropentsu dago. Azkeneko bi urte hauetatik hona, egunero langabezia tasa kezkagarrien inguruko albisteekin hasten dugu eguna. "Krisia" modako hitz bilakatu da, baina asko‐ rentzat beldurgarria izateari utzi egin dio eta krisiaren aurrean mesfidati jokatzen duten arren, ez dira atzean gelditzen. Pasa den alean Vicente Iriartek bere pneu‐ matikoen negozioaren berri eman zigun eta oraingoan ere gurpilekin jarraituz ego‐ era ekonomiko kaxkar honetan loratutako beste baten berri izan dugu. Larraun Txirrindulak denda ireki zuen maiatzaren 19an Juan Karlos Estebanek Lekunberrin. Jaiotzez iruindarra den arren, egun Baraibarren bizi da. Kamioi gidaria zen Juan Karlos duela gutxi arte, baina bi seme alabekin egoteko denbora gutxi iza‐ tea gogorra egiten zitzaion eta krisia dela eta ez dela, soldatak jaisten hasi zirenean lana uztea erabaki zuen. "Nire lehenengo lana bizikleta tailer batean izan zen.

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 24

Txikitatik konpondu izan ditut nire bizikle‐ tak eta Iruñeako zenbait bizikleta tailer eta dendetan lan egin ondoren nire negozioa jarri nuen eta ez zitzaidan gaizki ematen, horregatik bueltatu naiz berriz ere lan honetara". Kanpotik piezaren bat ekarri beharrik ez badu egun batetik bestera konpontzen ditu. Konponketak egiteaz gainera, bizi‐ kletak eta horiekin erlazionatutako mate‐ rialak eta arropak saltzen ditu.

Egun batetik bestera konpontzen ditut bizikletak Helduentzako bost bizikleta ditu dendan salgai eta haurrentzako beste lau, baina katalogoen bitartez ere bezeroek nahi duten bizikleta ekartzeko aukera

eskaintzen du. Juan Karlosek badaki zertaz ari den, hamar urterekin hasi eta 18 urte bete arte txirrindula lasterketetan parte hartzen baitzuen. Ordutik hona bizikletak ere aldatu egin dira, neurriak, materia‐ lak... "Trebetasuna izatea garrantzitsua da, baina batez ere gustua eduki behar da bizikletak behar bezala uzteko, dena sinkronizaturik, etab". Hilabete eta erdi darama zabalik eta pixkanaka pixkanaka handik eta hemendik ari dira bizikletak iristen, gehienak Lekunberritik bertatik, baina Araiztik eta Leitzatik ere iritsi omen zaizkio. "Falta zen zerbitzu bat zen, askotan jendeak Iruñearaino eraman behar izaten zituen eta gainera konpontzen ziotenean berriz ere bila joan beharra... Azkenean bizikleta asko eta asko etxean gelditzen ziren kon‐ pondu gabe. Hemen ume eta bizikleta asko dago eta horregatik animatu naiz, ea nola ateratzen den".


1912ra buelta egin zuten Lekunberrin Ayestaran Hotelaren mendeurren festan Zaldiak, garaiko kotxeak eta dotore jantzitako haur eta helduak, detailerik ez zen falta. 100 urte atzera egin zuten Ayestaran Hotelaren mendeurrena ospatzera hur‐ bildu zirenek. Ekainaren 9an, mende hasieran uda pasatzera etortzen ziren familien modura jantzi ziren bizilagun asko eta asko. Festa arratsaldean kale nagusian bertan hasi zen, zaldiz bultzatu‐ tako gurdiak eta garaiko kotxeak ibili ziren alde batera eta bestera. Errepidearen alde banatan jende ugari horiei so, gizonezkoak trajez jantzita eta emakumezkoak gona luze eta apain‐ gar‐ riekin. Ondoren denak barrura sartu eta ikus‐entzunezko bat proiektatu zuten. Bertan hoteleko bezeroen eta herritarren adierazpenak biltzen ziren. Lekunberriko eliz abesbatzak ere parte hartu zuen zen‐

bait abesti kantatuz, hauek ere dotore jantzita joan ziren hitzordura. Horren ostean Ayestaran familiako bi anaiek (Arturok eta Pacok), José Mari Aierdi alkateak eta Inma Etxarri Kultura Teknikariak hitz batzuk eskaini zituzten. Asko dira gure eskualdean Hotela auke‐ ratu izan dutenak ezkontza, jaunartze edo bestelako ospakizunak egiteko, horiei eta egunerokoan Ayestaran Hotela bisitatzen dutenei bere esker ona adierazi zien Paco Ayestaranek. Bestalde, Inma Etxarri hote‐ lak Lekunberriko historian izan duen ga‐ rrantziaz aritu zen. Bisitariak erakartzeaz gainera, lana ere eman baitzien herritar askori, batzuk bertan lanean arituz eta beste askok euren baratzetako nahiz

baserriko produktuak salduz. Horren ostean, jantoki zabaletan lunch‐az gozatu zuten eta ondoren etorri ziren berandura arte iraun zuten musika eta dantzak. Maria Jesus Ayestaran zuzendariarekin egoteko aukera ere izan genuen, pozik eta hunkituta zegoen: "Oso pozik nago jendearen parte‐hartzearekin eta erantzunarekin, jende asko etorri da ez dakit zenbat izanen diren 400 inguru, jan‐ tokiak beteta daude eta jende pila bat dago garaiko jantziekin. Ez dakit hobe ateratzerik zegoen. Benetan eskertu nahi diet parte hartu duten guztiei eta batez ere prestaketa lanetan modu desintere‐ satuan lan egiten aritu diren horiei, argazkiak bidaltzen, gonak prestatzen...".

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 25


Hiru Erregeen Mahaia gailurreratuz agur aurtengo ikasturteari Ttutturre Kirol Elkarteko kideek atsedenaldia hartuko dute datorren ikasturtea hasi arte. Mendi asko eta asko gailurreratu dituzte aurten. Maiatzean esaterako Marruekoseko Atlasean izan ziren, zehazki bertako Toubkal mendiaren tontorrera iritsi ziren gure eskualdeko mendizaleak, bertako bi gidarien laguntzaz. Sarean duzue ikusgai 4167 metroko mendi horretan egin zituzten azkeneko metroak. http://www.youtube.com/ watch?v=MUEIIG8EEhM&feature=em‐share_video_user Aurtengo ikasturteko azken ateraldia ordea ekainean egin zuten, Hiru Erregeen Mahaira hain zuzen ere. Horrekin itxi dute aurten‐ go ateraldien programa, baina dagoeneko irailerako egutegia prestatzen dabiltza eta horretarako mendizaleei zeuen parte‐ hartzea eskatzen dizuete bai ateraldietan parte hartzera ani‐ matu zaitezten eta baita proposamen berriak egin ditzazuen ere.

Edorta de Anta Joku Paraolinpikoetako ateetan gelditu da Pasa den hilean Munichen jokatu zen Munduko Estropada Paraolinpikoko III Kopa eta bertan izan zen gure arraunlaria Edorta de Anta. Hitzordu erabakigarria izan zen Munichekoa, bertan erabaki baitzen aurtengo Joku Paraolimpikoetan nor izango den Espainiako ordezkaria. Zoritxarraz Juan Pablo Barciak lau segunduko aldea atera zion Edortari eta Londresen jokatuko den olinpiadetara joateko ateetan gelditu da gure arraunlaria.

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 26

Udan ere zure neurriko kirol ikastaroak Kirol Mankomunitateak udara honetarako zenbait ikastaro anto‐ latu ditu. Igeriketa eta Multikirolak ikastaroak bi txandatan iza‐ nen dira: uztailaren 2tik 20ra eta uztailaren 30tik abuztuaren 17ra. 10.30etatik 12:45etara ordutegi ezberdinak izanen dira aukeran baita adinaren arabera ere. Uztailerako ikastaroetan izen emateko aukera jada amaituta dagoen arren, abuzturako izen ematea uztailaren 1tik 27ra bitarte egin ahalko dira. Zehazteke dago oraindik BTT ateraldiak burutuko ote diren. Bestalde, aurten iaz izandako arrakasta ikusita piraguismo ikastaroak egin‐ go dira Larraun ibaian eta Beteluko presan. Hauek uztailean zehar izanen dira, arratsaldez eta haur nahiz helduentzat. Izen emateak eta informazio gehiago izango duzue eskuragai: ‐ Plazaola Kirolgunean: 948507377 edo plazaola@soysana.com ‐ Kirol Mankomunitatean: 948604545 / 649205310 edo kirolmank@gmail.com


“Uharte Arakilgo Aralarmendi taldean nabil” Espainiako Pilota Txapelketan lehen mailako lehen postua irabazi du Aimar Lansalotek Hasteko eta behin, Zorionak!! Noiz jokatu zenuen Espainiako finala? Orain dela bi hilabete izan zen Burgos ondoko herri batean. Espainiako Txapelketan klub ezberdinek parte hartzen dute eta hiru kategoria izaten dira, elitea, lehenengoa eta bigarrena. Gu lehen kategoriko txapeldunak izan gara aurten eta horregatik hurrengo urtean elitean egongo gara. Nafarroako Txapelketan ere elitean gaude semifinalistak gelditu baiginen. Pilotari askok parte hartzen al dute? Kategoria bakoitzeko zortzi talde izaten dira gutxi gorabehera, eta talde bakoitzean hiru jokalari. Talde bakoitzak bikoteka eta banaka jokatzen du eta bien artean ateratako puntuak batzen dira. Nik aurtengoan bakarka jokatu dut. Zein talderekin aritzen zara zu? Uharte Arakilgo Aralarmendi taldean nabil. Ni aurrelaria naiz eta normalean Jose Maria Irañeta atzelariarekin ibiltzen naiz bikote‐ ka. Bertan hasi nintzenean hiru aurrelari eta hiru atzelari ginen eta orain bi aurrelari eta atzelari bat baino ez gara. Urtean zenbat txapelketetan parte hartzen duzue? Nafarroakoa eta Espainiakoa urtero jokatzen dugu, horiek dira garrantzitsuenak. Ni lau t´erdian ere aritzen naiz eta herri artekoak asko jokatzen ditugu. Eta udan ere herriko festak direla‐eta zenbait partidu izaten ditugu. Uztailaren 1ean esate‐ rako, Beteluko festetan dut hitzordua: ni eta Fernando Goñi, Mikel Goñi eta Xabi Arraztoaren kontra. Zenbat entrenatzen duzu astean? Astean lau orduz entrenatzen dut, bi egunetan joaten naiz Uhartera. Baina orain gogorrago hasi behar gara, entrenamen‐ duez gainera prestatzaile fisiko batekin hasi behar baitugu. Noiz hasi zinen pilotan? Aspaldi, bost edo sei urte nituela hasi nintzen eta orain arte.

Aimar Lansalot lekunberriarra

Hasieran hemen, Lekunberrin entrenatzen nuen, Juan Miguel Soroa, Karlos Balda eta Mikel Azpiroz izan nituen irakasle eta ondoren Leitzan ibili nintzen lau edo bost urtez. Bertan nengoela herri‐arteko txapelketa irabazi nuen Mikel Iriarterekin batera. Gero han ere pilotari gutxi gelditu ginen eta orain Uharten. Eta zuk zer duzu, teknika edo indarra? Denetarik pixka bat, Irujoren gisakoa naizela esaten didate: egin eta desegin. Egungo gaztetxoek pilotarako duela hamar urte baino zaleta‐ sun gutxiago dutela iruditzen zaizu? Bai, garai batean hemengo frontoia arratsaldeetan beti beteta egoten zen eta orain berriz hutsik. Baina hori toki guztietan ger‐ tatu da, Irurtzunen ere lehen afizio handia zegoen pilotarako eta orain futbola nahiago dute askok. Futbol zelai berria eta frontoi zaharra... Hala da, Lekunberriko frontoia oso egoera txarrean dago. Aurtengo Gazte Egunean Anartz Olanok eta biok partidua izan genuen eta euria egiten hasi eta urez bete zen. Urte luzez jarraituko duzu pilotan? Gorputzak uzten badit, oraingoz behintzat ez dut pilota uzteko asmorik. Orain ingeniaritza ikasten nabil eta behin lanean hasten naizenean ez dakit denbora nahikorik izango dudan. Baina bitartean jarraitzeko asmoa dut, beti lokalean geldik egoterik ez dago!!

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 27


Lurrak emana INGURUKO ZIZAK

> Julio Calonge

Itsas izarrak Azpirotzen Australiar jatorriko onddoak aurkeztu dizkigu oraingoan Juliok, bitxia dute itxura eta baita atzean gordetzen duten istorioa ere. Azpirotz eta Goizuetako haritz eta pagondoetan barna paseatuz, oso ikusgarria den onddo batek ibiltarien arreta deitzen du. Kolore gorria eta itsas izarraren itxura du eta 12‐15 cm inguruko diametroa izan ohi du. Bitxia da, ikustera ohituta gauden on‐ ddoetatik zeharo ezberdina. Hasieran, arrosa edo zurixka den arrautza batetik irten eta garatzen joaten da. Onddo hau toxikoa da eta oraingoz behintzat, adituek ez diote gizakiaren‐ tzako erabilgarria izan daitekeen ezau‐ garririk aurkitu. Uda eta udazken aldera gure baso planifolioetan atera‐ tzen dira. Harrigarria bada ere, onddo hau jatorriz Australiakoa da, bertan oso ugaria da. Europan finkatu izanak badu bere zergatia. Antza, Lehen eta Bigarren Mundu Gudetan parte hartu zuten Australiako soldaduen bota, Anthurus Archeri uniforme eta mantetan iritsi ziren Europara onddo honen esporak. Lehen aldiz Frantzian identifikatu zituzten 1914. urtean. Iberiar Penintsulan berriz, 60. hamarkadan bistaratu zituzten lehenen‐ goz, ordura arte Pirinioetako hesi naturalak eragotzi baitzuen Frantziatik Penintsulara igarotzea. Euskal Herrian beste bide batetik ere hasi zen hedatzen. Azpeitia eta Azkoitia inguruan artilezko arropak egiten dituzten industria baitago eta ardien ilea Australiatik inportatzen hasi ziren, bertan ugaria eta kalitate eta prezio onekoa baitzen. Handik ekarritako artile horietan ordea, Anthurus Archeri espezieko milioika espora etorri ziren. Itsasontziz iristen zen artilea Pasaia eta Bilboko portuetara, gero kamioietan garraiatzen zituzten eta Clathrus Ruber (kaiola) bidean milioika espora erei‐ mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 28

ten ziren. Egun, espezie hau gure antzeko klima dagoen ia Kantabriar mendikate osoan aurkitzen da. Aipatzekoa ere, azken urte hauetan ezaguna dugun “Kaiola”, Clauthrus Ruber espeziea ia desagertu egin da beste honen hedapena dela‐eta. Gainera, egun genero berdinaren barnean sailkatzen dira biak eta Australiatik etorritako Anthurus Archeri espezieari egun Clathrus Archeri deitzen zaio Clathurs gene‐ roaren barnean sailkatzeko. Kaiolak, itsas izarraren aldean itxura borobilagoa du, baina badituzte zenbait antzekotasun. Usain benetan txarra eta nazka‐ garria dute biek. Intsektuak erakarri eta horien bitartez euren esporak zabaltzeko sustantzia likatsua jariatzen dute, horrela erakarri eta intsektuetan esporak ongi itsasteko. Hain da jasanezina botatzen duten usaina, ezen onddo hauek erakusketetan aurkeztu izan ditugunean, plastikozko poltsekin estali behar izan ditugun. Batzuetan pentsatu ere egiten dut San Ferminetan bisitatu ohi gaituzten Australiako turista‐oldearekin “izar gorri” hauek Iruñeko Gaztelu Plazan eta inguruetako lorate‐ gietan ere ikus ditzakegula [kar kar kar...].


Mahaira eramana ESKUALDEKO JATETXEAK

Aingeru Larrasoaña <

Larraun Sagardotegia. Iribas Garai batean Martiko zuen izena Iribasko ostatuak. Zenbait urte itxita egon ondoren, Baldorba baila‐ ratik etorritako Aingeru Larrasoaña gazteak ireki ditu berriz ere Martikonea baserriko ateak. Olleta du bere jaioterria eta bertan ditu duela bost urte landatu‐ tako sagarrondoak. Sagardotegi bat irekitzea aspalditik zerabilen buruan Aingeruk, baina ez zuen inoiz pentsatuko Iribasen izanen zenik. "Urteak eman ditut han eta hemengo sagardotegietan sagardoa nola egiten den ikasten. Sagarrondoak landatu nituen herrian eta nire sagardotegia eraikitzeko asmoa nuen, erai‐ kinaren proiektua ere prest dut, baina krisia dela eta ez naiz eraikitzen hastera ausartu. Ostatu hau itxita zegoela ikusi nuen eta alokairuan hartzea erabaki nuen, kupelak jartzeaz gain ez dut aldaketa handirik egin behar izan". Aurtengo sagardo denboraldirako ireki zuen Larraun Sagardotegia eta pozik dago izaten ari den erantzunarekin. Iruñetik autobusez jende asko etorri ohi zaio, baita jende ezagu‐ na ere, pilotariak, futbol jokalariak, etab. Sagardotegiko menuaz gainera, haurrentzako menu bat eta Aralar izeneko beste bat eskaintzen ditu. 80 lagunentzako jantoki ederra du Larraun sagardotegiak, “betetzen denean Lekunberriko hiru neska etorri ohi dira trikiti‐ xekin giroa alaitzera. Horrez gain, hilabeteroko bigarren osti‐ ralean kantuzale saioa antolatu ohi dut, musikariak ekarri eta euskal kantutegia harturik abestiak kantatzen ditugu eta jende asko animatu ohi da”. Egun geroz eta sagardotegi gutxiagok egiten dute sagardoa

euren sagarrekin, nafar honek azaldu digunez, gehienek Normandiatik eta Galiziatik ekarri ohi dituzte. “Nik nire sagarrak Asteasun prentsatzen ditut eta hemengo kupeletan hartzitzen (fermentatzen) ditut.Lan handia da, baina ziurtatzen duzu matxakara botatzen duzuna. Normandian egona naiz eta bertatik sagar asko kolpatuta etortzen dira, trailerretara saga‐ rrak palekin botatzen baitituzte eta azkenean zaporean nabaritu egiten da”. Bestalde, badu beste berezitasun bat Aingeruren sagardoak. Baldorban udan Gipuzkoan baino bero gehiago egiten du eta sagarrak beroarekin azukre gehiago gordetzen duenez, denbora gehiago behar du gero hartzitzeko. Guztira zortzi sagar‐ do mota ekoizten ditu, garratzak, mikatzak eta gozoak. Beste sagardotegi askoren aldean, Iribaskoak urte osoan eskaintzen du kupeleko sagardoa. “Kupel hauek barrutik her‐ metikoak diren depositu bat dute. Bertan hotza eta gasa sartzen da presioa mantenduz eta sagardoa egoera onean kontser‐ batzen da urte osoan”. Ostiraletik larunbatera bazkaltzeko ez da aurrez lekua eskatu beharrik, baina afaltzeko beharrezkoa da. Astean zehar berriz, talde handientzat baino ez du irekitzen eta edozein otordu egi‐ teko lekua eskatu behar da 647825002 / 948507203 telefono zenbakietan edo sidreria@larraunsagardotegia.com helbide elektronikoaren bidez.

Errezeta: Txingarretan erretako txuleta Osagaiak: ‐ Txuletak ‐ Gatza Egin beharrak: Sagardotegi gehienetan txuletak zerrare‐ kin mozten dituzte, baina Aingeruk aizko‐ rarekin moztu ohi ditu. “Txuleta urtean bitan jaten duenarentzat berdin berdin da nola moztu, baina jale onek nabaritu egi‐ ten dute, zerrak puska desatseginak uzten baititu”. Txuleta bat ongi egitearen gakoa txingarrean dago. Txingarra ikatzarekin egiten da eta bi fase izan ditu: igoera eta

jaitsiera, edo bestela esanda, tenperatura gorantz joaten den fasea eta beherakada. Aingeruk lehen fasean jarri ohi du haragia parrillan, bestela txuleta egosi egiten omen da erre beharrean. Beraz, txingarrak prest daudenean parrilla sutan jarri eta txuleta epeldu egiten da. Ondoren, parri‐ lla ia beheraino jaitsi eta minutu batez alde batetik erre egiten du; horrela, hara‐ giaren barneko zukuak barnean gelditzen dira behekaldea txigortu egiten delako. Gero parrilla goratu eta buelta ematen zaio. Zazpi minutu baino ez dira behar txu‐ leta bat egiteko. Gatza haragia egiten ari

den bitartean botatzen zaio eta ondoren bukaeran beste pixka bat gehitzen zaio. On egin! mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 29


Uztailaren 1a Leitzako O. Erbiti Larralde

Uztailaren 16tik 22ra Leitzako M.I. Larraya

Uztailaren 2tik 8ra Lekunberriko M.I. Mendia

Uztailaren 23tik 29era Beteluko C.A. Carrillo

Uztailaren 9tik 15era Leitzako M.Z. Campos

Uztailaren 30etik 31ra Leitzako Teresa Plaza

Larrialdiak...................112 Araizko osasun etxea...948513040 Beteluko osasun etxea...948513300

agenda

Lekunberriko osasun etxea...948504208

Autobus zerbitzuak

Udako zinemaldia Uztailak 24, asteartea Uztailak 31, asteartea Abuztuak 7, asteartea Abuztuak 14, asteartea Lekunberriko frontoian. Pelikulak zehazteke.

Baraibarko azoka Uztailak 28 eta 29

Erdi aroko azoka Lekunberrin Abuztuak 5, igandea Egun osoan zehar.

Conda Iruñeatik Donostiara: ‐ Herriz‐herri: Egunero 8:15ean, 11:30ean, 14:00etan eta 18:15ean. ‐ Autobidetik zenbait herritan geldi‐ tuz: 18:15ean Berastegin geldituz. 20:00etan Arruitzen, Gorritin, Leitzan, Berastegin eta Andoainen geldituz.

Maspake pop taldearen kontzertua Abuztuak 16, osteguna 20:30ean Lekunberrin.

Donostiatik Iruñeara: ‐ Herriz‐herri: Egunero 9:30ean, 14:00etan eta 18:30ean. ‐ Autobidetik zenbait herritan geldi‐ tuz: 8:15ean Andoainen, Lekunberrin eta Irurtzunen geldi‐ tuz. 10:00etan Andoainen, Berastegin, Leitzan, Gorritin, Lekunberrin eta Irurtzunen geldi‐ tuz. 20:30ean Berastegin, Leitzan eta Gorritin geldituz.

Mugiroarra Lekunberritik Iruñera joateko, aste egunetan goizeko 7:30ean, eta 14:30ean. Eta Iruñetik Lekunberrira joateko, aldiz, astez 12:30 eta 19:00etan, eta larunbatetan, 12:30ean.

Leitzaran Astean zehar goizeko 7:50ean ate‐ rako da Leitzatik lehendabiziko autobusa Iruñerantz, eta azkena berriz, 15:30ean. Iruñetik Leitzara bueltatzeko, aldiz, 13:00ean eta 19:30ean izanen dira autobusak. Asteburuari dagokionez, 9:00etan eta 15:30ean abiatuko dira autobu‐ sak Leitzatik Iruñerantz, eta hiribu‐ rutik aldiz,13:00ean eta 19:30ean.

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 30

ALOKATU/SALDU

ALOKATU

SALGAI - BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10, Telefonoa: 653801628 - Sua egiteko egurra Intersatuek, deitu: 659836561 - Etxea Uztegin. 605712848 1.200m lauez inguratua, 39 milioi pezeta. - Etxea Uztegin Bizitzeko moduan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657709722. Saioa - Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua. Telefonoa: 629403220 - ARESOn Sastizar BaserriaLandetxea. 25.000 m2 lurrekin. Telefonoa 649707584 - Motoa Gas Gas 250 enduro 2006koa. Telefonoa: 679648861 Markos. - Baba gorriak eta intxaurrak Telefonoa:606375855 Mikel

Lekunberrin, igogailua duen pisua alokairuan edota salgai. 667 797 904 (Iñigo)

EROSI Araitzen edo Larraunen borda lursailarekin Deitu: 606 695 297 (Nerea) 679 631 725 (Aitor) ALOKATU Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzke eskualde honetan. Nire telefono zenbakia: 948 063 222 (Jonathan) SALGAI Larreko zaldia saldu edo aldatuko nuke. Interesatuek deitu 620 516 689 telefonora

Uitzi. Pisu berria alokairuan. Terraza jardinarekin. Deitu: 696 269 511 677 026 614 ALOKATU Etxe bat alokatuko nuke eskualdean. Nire telefono zenbakia: 948 513 121 LAN BILA Lan bila nabil. Umeen zainketan, jende helduen zainketan eta etxe garbiketan aritua. Interesa baduzu dei nazazu: 948 513 121 SALGAI Akazea motako esolak saltzen dira. Barruti/hesiak ixteko. 646 524 796 (Peio)


Larraungo monumentu megalitikoak Felix Olaetxea

F-7: Larraun-Aralarreko trikuharriak - Iribas eta Alli: Txuritxoberri eta Akelar

TXURITXOBERRI

AKELAR

Iribas k eta Baraibar k abiatuta, San Migelera Burnigurutze k igotzen den bide aldamenean koka‐ tzen den trikuharria da.

Izen bereko kobaren ondoan kokatzen da. Bertara iris‐ teko, Lekunberri eta Alli elkartzen dituen NA‐7500 errepidea jarraitu eta Alli herria zeharkatu ondoren, 13.kilometroko seinalearen ondoan, eskuinetara abiatzen den bidea hartuko dugu. Bide ondoan Akelar leizea babesten duen egitura ikus daiteke; bide k 500m ibili ondoren, ezkerreko aldean Akelar trikuha‐ rriarekin egingo dugu topo .

Sailkapena: trikuharri labur irekia. Kokapena: Iribas. Altuera: 800m. Koordenatuak: X: 588,040 Y: 4,758,256. Aurkikuntza eta seinaleztapena: J. Aranzadi eta F. Ansoleagak aurkitu zuten 1911an. 1951an J. Elosegik aurre‐indusketa bat egin zuen, giza hezurrak, zerami‐ ka za ak eta punta trapezoidal bat aurkituz. Tamalez, ez dugu ondare hauen aztarnarik. Deskribapena: 12 metroko diametroa eta 1,5 metro‐ ko altuera duen harri metaketa. Ganbara kare‐haitzez‐ ko hiru harlosek osatzen dute. Ganbarak ekialde k mendebalderako norabidea dauka. 1981ean desagertzeko zorian egon zen Iribasko bidea zabaltzerakoan. Hondeatzeko makina batek, harri metaketa erdi k moztu eta giza hezurrak bistan utzi zituen. Egoera honetan profanatzaileak azaldu ziren. Andres Iribarren artzainak salatuta, Nafarroko Gobernuko kultura sailak lagunduta, 1985eko azaroan trikuharria “konpondu” egin zen, harri metaketa osatu eta harlosak jatorriz zeuden bezala kokatu ziren. Zori‐ txarrez, ezin da ziurtatu berez horrelakoa zenik, ez bai‐ tago hautsi aurreko inongo dokumentaziorik.

Sailkapena: trikuharri laburra. Kokapena: Alli. Altuera: 632m. Koordenatuak: X: 590,255 Y: 4,760,236. Aurkikuntza eta seinaleztapena: J. Elosegik aurkitu zuen 1955ean eta Goros Zientzi elkarteak 1985ean seinaleztatu zuen. Deskribapena: Kare‐haitzezko bi harlosak eskuairan lurperatuak daude. Orotara, 0,7m altuerako eta 12/7 m zabalerako harri metaketa obalatua da. Berau ebakia izan zen zeharkatzen duen bidea zabaltzerakoan. Ez da indusketarik ezagutzen.

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 31


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Mailope 2012ko uztaila by Mailope Elkartea - Issuu