Page 1


Aurkezpena

Ia bi urte joan dira Lokarrik, hau da, akord i o a ren eta kontsultaren aldeko herr i t a rren sareak bake-pro z e s u a ren Behatoki Soziala abiarazi zuenetik, eta eskuartean darabilzun hau Behatokiaren bederatzigarren txostena da. Joan den urt a rrilean txosten berezi bat aurkeztu genuen ETA ren su-etenaren kariaz. Orain, martxoan zabaldutako galdetegiaren bitartez, Behatokiak berriz ere partaidetzarako bide bat eskaini du, herritarrek gure gizartean bakearekin eta bizikidetzarekin lotuta dauden gaien inguruan zer iritzi dituzten eta zer ekarpen egin dituzten ezagutzeko. Ekarpen horien emaitza da, beraz, 2011ko neguari dagokion txosten hau. Txosten berri honek aztertu egin du nola dagoen bakerako egoera otsailean eta martxoan. Bi gauza hartu behar dira kontuan, testuinguruari doakionez: batetik, Sortu taldearen aurkezpena, hau da, legez kanpo utzitako Ezker Abertzalearen marka berriaren aurkezpena, eta, bestetik, Espainiako Gobernuak Sorturen aurka aurkeztutako errekurtsoari Auzitegi Gorenak emango ote zion erantzunaren inguruko zalantza. Horrela, txosten honek oinarritzat hartu duen galdetegiari emandako erantzunak martxoaren 23a baino lehen jaso genituen; hau da, Auzitegi Gorenaren epaiaren berri izan aurretik. Auzitegiak Sortu ez legeztatzea erabaki zuen; beraz, gauza hori ez dago agiri honetan islatua. Galdetegia hainbat bitarteko erabilita zabaldu da eta, guztira, 1.104 erantzun jaso ditugu. Oraingo galdetegian z o rtzi galdera izan dira, eta haietako zenbait Behatokiaren lehen Txostenetatik ageri dira, bakerako egoeraren joera p ro g resiboa alderatzeko asmoz. Beste galdera batzuk, ordea, uneari lotuagoak daude eta zuzeneko zerikusia dute bakearekiko eta bizikidetzarekiko egintza adierazgarri batzuekin, guztiak ere gure gizartean 2011ko neguan gertatutakoekin. Horrela, txosten honetan Sorturen aurkezpenari buruzko galdera batzuk sartu ditugu, Sorturen legalizazio posiblearen ingurukoak, eta, nazioarteko erraztaileek bakea lortzeko bidean bete dezaketen eginkizunaren ingurukoak ere bai.

Oraingo honetan ez da Tokiko Behatokirik egin; beraz, txostenak atal hauek ditu: 1- Bakeranzko prozesuaren egoera. Galdetegiak emandako emaitzen azterketa. 2- Bakeranzko prozesuaren egoeraren azterketa 3- Lokarriren gomendioak eta konpromisoak beste bake-prozesu bat bultzatzeko

Beste behin ere, Lokarrik konpromisoa hartzen du Txosten honetako emaitzak gizarte eta politika arloko eragileei helarazteko, lehen eskutik jakin dezaten zer iritzi dituzten eta zer ekarpen egin dituzten galdetegiari erantzun dioten pertsonek, betiere gure gizartean bakearekin eta bizikidetzarekin lotuta dauden kontuen inguruan

2


Bakeranzko prozesuaren egoera

Galdetegiak emandako emaitzen azterketa

1. Zer iritzi duzu bakerako prozesuaren egoeraz? 2010eko udaberriari zegokion txostenean, lehen aldiz 5 puntuko kalifikazioa eman zitzaion bakerako prozesuaren egoerari, eta, geroztik, balorazioak arian-arian egin du gora, harik eta 2011ko neguari dagokion txosten honetan, batez beste, 6,36ko nota eman zaion arte. Orain, bakerako egoera ontzat jo dute (6-10) galderari erantzun diotenen % 72k; 2010eko udazkeneko txostenean, aldiz, % 68k jo zuten ontzat. Hau da, lau lagunetik hiruk uste dute bakerako egoerak 6ko edo 6tik gorako nota merezi duela. Datu zehatz batzuei erreparatuta, 9-10 notak gora egin du udazkeneko txostenetik hona; izan ere, harako hartan % 5ek egin zuen aukera horren alde, eta, oraingoan, aldiz, % 8k. Kontrako aukerak, dena dela, hau da, iritzi txarra/oso txarra (1-4) aukerak, hautsi egin du 2010eko udaberriko txostenetik aurrera hartua zuen beheranzko joera: % 37, % 15, % 11, eta oraingo honetan, galdetegiari erantzun dioten lagunen % 13k aukeratu du. Azkenik, oraingo honetan jende gutxiagok aukeratu du 5eko nota, aurreko txostenean baino, eta % 21etik % 16ra igaro da. Egoera ontzat jo dutenen artean (6-10), iritzi hauek nabarmentzen dira: Sortuk indarkeria espresuki erre f u s a t u izana, ETA rena barne; ETA ren amaiera gero eta hurbilago dagoen pertzepzioa; zenbait alderd i ren diskurt s o a k zertxobait aldatzen hasi izana (PP, PSE); nazioarteko behatzaileen parte-hartzea, eta mugimendu horiek guztiek bakerantz hurbilduko gaituzten itxaropena. Iritzia zenbat eta txarragoa izan, beldur eta mesfidantza gehiago adierazten dira; funtsean, gertakari hauek eragindakoak. Hona hemen: Ezker Abertzalea legez kanpo egotea; Gobernuak Ezker Abertzaleari paratu dizkion oztopoak, erakundeetan parte hartzeko; ETAk indarkeriari behin betiko amaiera eman ez izana; borondate politikorik eza, eta Sortu taldea sortzera bultzatu duten arrazoiak. Egoerari 5etik beherako nota eman dioten lagunen artean (% 13k), argudio hauek dira nabarmentzekoak: PPk eta Gobernuek darabilten blokeo etengabea, batez ere Sortu ez legeztatzeko kontuarekin; ETAk armak utzi ez izana; ETAk edo legez kanpoko Ezker Abertzaleak emandako pausoak ez dira nahikotzat jotzen, ez dutelako egoera desblokeatzen, eta ez dutelako egiazko borondate politikorik bakea lortzeko.

2. Duela urte bat baino aukera gehiago dago bakea lortzeko? Aldeko iritziaren goranzko joerari jarraikiz, oraingo honetan, galdetegiari erantzun dioten lagunen % 90ek dio orain dela urte bat baino aukera gehiago dagoela bakea lortzeko. Aldiz, aukera gehiago dagoela uste ez dutenen portzentajea % 2 da; % 1ek ez daki/ez du erantzuten, eta nabarmendu beharra dago, 2010eko udazkenari zegokion txostenaren % 10en aurrean, oraingo honetan % 7k bakarrik dioela aukera berdinak daudela.

3


Aukera gehiago daudela diotenek argudio hauek erabili dituzte, laburbilduz: aldebakarrekoak eta itzulbiderik gabeak jotzen dira legez kanpoko Ezker Abertzaleak emandako pausoak, hau da, Sort u ren estatutuetan ETA ren indarkeria e s p resuki errefusatzea; ETA su-eten iraunkorrean eta nazioarteko erkidegoak egiaztatzeko moduan egotea; nazioarteko babesa; Gobernuaren keinu batzuei norabide onean doazela iritzi zaie; eta kontu hau bukatzeko zorian egotearen sentsazioa.

Aukera gehiago ez dagoela diotenek, berriz, Gobernuaren jarrera nabarmendu dute eta, haien iritziz, ez dago bakeprozesuari buruzko egiazko interesik. Azkenik, urtebetean ezer ere aldatu ez dela diotenek uste dute Gobern u a ren jarrerak bere horretan dirauela, oraindik ere ez baita aniztasuna errespetatzen eta, horren ondorioz, hortxe daude Sortu legeztatzeari jarri zaizkion oztopoak eta, hortxe ere, hainbat lege; Alderdien Legea, esate baterako.

3. Zure ustez, betetzen al dira bake prozesu berri baterako baldintzak? 2010eko udari zegokion txostenean, aldeko iritziak nabarmen egin zuen gora, % 49tik (2010eko udaberria) % 62ra igaro baitzen. Geroztik ere, goranzko joerari eutsi dio: % 70, udazkeneko txostenean, eta % 79ra iritsi da 2011ko negukoan. Bi datu dira nabarmengarri: batetik, iritzirik ez dutenen ehunekoa (ED/EE) jaitsi egin da aurre k o txosteneko % 7tik egungo % 4ra, eta, bestetik, baldintzarik ez dagoela diotenak % 16 izatetik % 8 izatera igaro dira. Azkenik, % 10ek “beste bat� aukeraren alde egin du. Bake-prozesu berri baterako baldintzak egon badaudela diotenek arrazoi hauek azpimarratu dituzte: legez kanpoko Ezker Abertzalea indarkeriatik aldendu da; Sortu betetzen ari da Alderdien Legeak politikan aritzeko ezarritako betebehar guztiak; ETA su-etenean dago, behin betiko etenaldiaren faltan; gizartean eta politikan, indarr a k b a k e a ren alde metatzen ari dira; gatazka nazioartekotu izana; indarkeriari zilegitasuna kendu izana helburu politikoak lortzeko bide gisa; eta itxuraz akordioetara iristeko dagoen borondatea. Kontrara, bakerako baldintzarik ez dagoela dioten lagunen argudioak hauexek dira: Gobernua oztopoak paratzen ari da; ETAk armak utzi ez izana, barkamenik eskatu ez izana eta mehatxuari eustea; aurrez aurre dauden aldeek

4


b e rradiskidetzea onartu ez izana; Sortu legeztaturik ez egotea; elkarr i z k e t a ren aldeko apustu garbirik ez egotea; hauteskundeak hemendik gutxira egitea. “Beste batzuk� aukeraren alde egin dutenen artean, bi iritzi nabarmentzen dira: batzuen irudikoz, beharbada baldintzak egongo dira, Gobernuak eta alderdi konstituzionalistek nola jokatzen duten, eta, besteen iritziz, hein batean baldintzak egon badaude, legez kanpoko Ezker Abertzaleak pausoak eman dituelako, eta, hein batean ez, Gobernuak oztopoak jartzen dituelako.

4. Zer eginkizun bete dezakete nazioarteko erraztaileek Euskal Herrian bakeranzko prozesuan? Galdetegiari erantzun dioten ia lagun guztiek (% 94k) uste dute eginkizun ona bete dezaketela nazioarteko erraztaileek. Talde zabal horren baitan, % 38ren iritziz, bitartekarien esperientzia, neutraltasuna eta sinesgarritasuna baliagarriak izan daitezke bakerantz aurrera egiteko. % 37k uste du eginkizun garrantzitsua bete dezaketela eta Europan ezagutzera eman beren azterketa eta aholkuak, Euskal Herrian bakerantz aurrera egiteko. Ehunekoek behera egiten dute hurrengo erantzunetan: % 11ren iritziz, lagungarri izan daitezke, baina inola ere ez dute ordezkatu behar alderdien eta erakundeen lana; eta % 8k dio badirudi lagun dezaketela, baina ez dagoela oso argi nola. % 1ek gaitz iritzi dio nazioarteko erraztaileen lanari, eta uste dute eginkizunik batere ezin dutela egin, inork deitu ez dienez, ez baitaude legitimatuta ezer egiteko. “Beste batzuk� erantzuna aukeratu duten % 5en artean iritzi hauek nabarmentzen dira: erraztaileek ezin izango dute eginkizunik batere bete, gobernuek eta alderdi politiko batzuek errezeloz ikusi eta gutxietsi dituztelako.

5. Sorturen estatutuen aurkezpenaren ondotik, uste al duzu legeztatu beharko luketela? (Auzitegi Gorenak martxoaren 23an emandako epaiaren aurretik jasotako erantzunak) Erantzuna eman dutenen % 92ren irudiko, Sortu legeztatu beharko lukete. Portzentaje zabal horren baitan, % 66k uste du Ezker Abertzalea ez zutela inoiz legez kanpo utzi behar izan, eta % 26k dio Sortu legeztatu beharko luketela, ETAren indarkeria berariaz errefusatu duelako, Alderdien Legeak eskatzen duen bezala.

5


Aldiz, % 0,5ek uste du ez luketela Sortu legeztatu behar, ETAren indarkeriarekiko errefusa ekintzen bidez erakutsi behar dutelako, eta barkamena eskatu, eragindako minarengatik edota ETA ren desagerpena exijituz. Beste % 0,5ek dio ez daudela legeztatzearen alde, ETAren indarkeriaren mehatxua oraindik bizirik delako. “Beste batzuk” aukeraren alde egin dutenen % 7ren artean, azpimarratu da legeztatzea gauza ona dela, aukera politiko guztiek erakundeetan ordezkatuak egon beharko luketelako; baina, aldi berean, ikusten dute zaila izango dela Sortu legeztatzea maiatzeko hauteskundeen aurretik.

6. Zer iruditzen zaizu Gobernuak Sorturen legalizazioaren aurka egin izana? Lagunen erdiek baino gehiagok, % 56k, uste du Gobernua bakeranzko prozesua oztopatzen ari dela, prozesua err a z t u eta gidatu beharrean. % 28k, bere aldetik, dio Gobernuak legea aplikatu baino ez duela egin behar. Sortuk bete egin du Alderdien Legeak eskatzen duena, eta legeztatu beharko lukete. % 6k dio epaileek legez kanporatu zutela Batasuna, eta epaileak direla Sortu legeztatu behar dutenak. Galdetegiari erantzun dioten lagunen % 1ek uste du Gobernuak bere eginbeharra bete duela, Sortu ETA / B a t a s u n a renjarraipena izan daitekeen zantzuak baitaude. “Beste batzuk” aukeraren alde egin dutenen artean (% 9) nabarmentzen dira Gobernuari elektoralismoz ez jokatzeko eskatzen diotenak, bakea aldi berean xede eta bitarteko izan dadin; halaber, botereak egiazki bananduak egon beharra azpimarratzen dute.

7. Zer egin beharko dute alderdi politikoek beste bake-prozesu bat ahalbidetzeko? Jasotako erantzunen % 91k esan dute elkarrizketan eta elkarlanean aritu beharko luketela. Multzo horren baitan, % 58k uste du elkarlanean aritu beharko luketela bake-prozesu berri baterako baldintzak errazteko, eta, % 33ren iritziz, elkarrizketan jardun behar dute, orain indar politiko guztiek errefusatzen baitute indarkeria. Aitzitik, galdetegiari erantzuna emandakoen % 2k dio irmotasunari eutsi behar zaiola, ETAren indarkeria behin betiko desagertu arte, eta % 1ek pentsatzen du alderdi politikoek ez dutela ezer berezirik egin behar, erabakiak jada erakundeetan hartzen direlako. % 6 “Beste batzuk” aukeraren alde atera da, eta haien argudioetan nabarmentzen da alderdi politikoei helburu politikoak argitzeko egindako eskaria, eta jarrera zintzoak eta irekiak behar direla, bake-prozesua behar bezala bideratzeko.

8. Nola baloratzen duzu Lokarriren lana azken 6 hilabeteetan? L o k a rr i ren lanari, batez beste, 8,1eko nota eman zaio. Jendeak emandako argudioen arabera, ontzat jotzen da Lokarriren jarrera erraztailea eta ausarta, haren koherentzia, behin eta berriz ekitea, independentzia, eta, ontzat jo ere, Giza Eskubideen eta elkarr i z k e t a ren alde egindako ekarpena. Sei hilabete horietan egindakoen art e a n , nabarmendu da Sort u ren estatutuen aurkezpenean egindako lana eta Nazioarteko Kontaktu Ta l d e a rekin egindakoa, bai eta herr i t a rrei informazioa emateko eta herr i t a rrak inplikatzeko ahalegina ere. Zenbait lagunen irudiko, L o k a rrien lanak ez du behar bezalako oihartzunik komunikabideetan, eta ez dago behar bezainbeste aintzat hartua.

6


Egindako ekarpen batzuk

Sozialki, itzultzerik ez duen puntu bat igaro delako. Norbaitek huts egiten badu, zigor gogorra jasoko du gizarte zibilaren eskutik. Estatuak prozesuan inplikatzea falta da ETAk su-etena iragarri duelako eta, gehienbat, Ezker Abertzaleak ETAren indarkeriaren errefusa gaineratu duelako bere estatutuetan Pausu garrantzitsuak eman dira, baina zalantza ugari ere badago ETAk betirako su-etena erabaki arren, eta hau ez da gauza makala, bakerako bide luze eta neketsuan gaudelako oraindik, sensibilitate ezberdinak eta minduak baitaude Nazioarteko erraztaileen lanak Europako babesa edo laguntza eman diezaioke bakeranzko prozesuari ETAk lehergailuak jarri gabe darrai eta Sortukoak oraindik ez dira damu. Hauteskundeak igaro eta eusten badiote legez kanporatuak egon arren, aurrerapauso handia izango da

7


Bakeranzko prozesuaren egoeraren azterketa Ohi denez, galdetegi bat zabaldu genuen, Behatoki Sozialaren Txostena egiteko, 2011ko neguan bakeranzko egoera nola dagoen jakite aldera. Eta jasotako erantzunak aztertutakoan, nabarmendu behar da jende gehienak pentsatzen duela gure gizartean itzulbiderik ez duen puntura iritsi garela bakeranzko eta bizikidetzaranzko bidean. 2010eko udazkenari zegokion txostenean baziren itxaropenerako arrazoiak, eta, orain, arrazoi horietako batzuen ondotik, egintza zehatzak gertatu eta aurrerapausoak eman dira. Jende gehiena, beraz, horretan oinarritu da bere iritzia ematerakoan. Dena dela, galdetegiari erantzun diotenak oso argiak dira egungo egoerako oztopo eta arriskurik handienak zein diren esaterakoan

1. Gizartearen errezeta Honako uste hau oso erroturik dago: bakerako eta bizikidetzarako baldintzak etorriko dira lankidetzarako esparru a k i rekitzetik, eta, era berean, gure gizarteari darion aniztasuna aintzat hartuko duten eta aniztasun hori islatuko duten elkarrizketa-esparruak zabaltzetik.

2. Itxaropenetik egintzetara Sorturen aurkezpena Galdetegiari erantzun diotenek gauza berritzailetzat hartu dute Sort u ren aurkezpena, politikan garrantzi handia duena, eta legez kanpo utzitako Ezker Abert z a l e a ren pauso historikotzat jotzen baita. Itxaropenerako elementua da garai berri batean eta gauzak egiteko modu berri batean. Sort u ren estatutuek gotortu egiten dute bide baketsu, demokratiko eta politiko hutsen aldeko apustua, eta estatutuak, gainera, Alderdien Legeak ezarritako eskakizunen araberakoak dira. Jendearen iritziz, Sortuk maiatzeko hauteskundeetan parte hartzeko aukera izan beharko luke. ETAren su-eten orokor, iraunkor eta egiaztagarria ETAk ez du atentatu planifikaturik egin urte t´erdian; su-etenaren adierazpena; ETAk onartzen du nazioart e k o eragileek su-etena egiaztatzea; eta Sortuk ETAren indarkeria espresuki errefusatu du. Hori guztia ikusita, jende gehienak uste du behin betiko amaiera lehenago iritsiko dela geroago baino. Dena dela, ETAk ez du amaiera esplizituki azaldu, eta horrek zalantzak sortzen ditu oraindik ere herritarren sektore batzuetan. Nazioarteko eragileen lana Nazioarteko bitartekari/erraztaileen lanari dagokionez, jendeak dio gatazkak Europan oihartzuna sortzea bermatzeko modu bat dela eta, aldi berean, ETA ren su-etena egiaztatzea bermatzeko modu bat. Ia jende guztia bat dator esaterakoan nazioarteko eragileek lan onuragarria egin dezaketela eta ia guztiak ere bat datoz nazioarteko eragileen itzal handia azpimarratzerakoan.

3. Bakerako oztopoak eta arriskuak Gobernuaren lan oztopotzailea Argi dirudi Gobernuaren jokamoldea elkarbizitza lortzeko oztopo bezala ikusten dela; zehatz izateko, Gobernuak Sorturen legeztatzeaz agertu duen jarrera. Izan ere, sumatzen dituen aurrerapausoen aurrean, jendeak, oro har, bi oztopo nagusi ikusten ditu: batetik, elkarrizketarik eza, eta, bestetik, Sortu Auzitegi Gorenera eraman izana. Eta oztopo horiek kenduko balira, baketik hurbilago geundeke. Maiatzaren 22ko hauteskundeak Foru eta udal hauteskundeen hurbiltasunak politikan sortu duen gatazka giro a ren ondorioz, zaildu egiten da bakeranzko elkarrizketa-esparruak sortzea.

8


Lokarriren gomendioak bake prozesu berri bat bultzatzeko Nahitaez bi baldintza bete behar dira, inor sobran ez dagoen bizikidetza ekarriko digun bake-prozesu itzulezin bat abian jartzeko, eta gaur egun hurbilago gaude bi baldintza horietatik: batetik, indarkeria behin betiko amaitzea, eta, bestetik, Sortu legeztatzea. Hori dela eta, Lokarriren gomendioek bi helburu horiek azpimarratzen dituzte eta, aldi berean, nabarmentzen dute Gobernuak erabat jokatu beharko lukeela bi baldintza horiek betetzearen alde.

1. ETAren su-etenaren itzulezintasuna N a z i o a rteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta oro k o rra adieraztea erabaki zuen ETAk joan den urt a rrilaren 10ean, eta, bestalde, urte eta erdi joan da planifikatutako atentaturik izan gabe. Horrenbestez, hori guztia gogoan, esan dezakegu hurbilago dagoela ETAren indarkeriaren behin betiko amaiera. Orain bestelako erronka dugu; hots, su-etena itzulezina izatea. Hartara, Lokarrik garrantzi handikoa deritzo Nazioarteko Harreman Taldeko erraztaileek egin dezaketen lanari, bi arrazoi hauek direla medio: 1) erraztaileek esperientzia zabala eta n a b a rmena dute antzeko zereginetan edo horiekin zerikusia duten lanetan, eta 2) ETAk berak bere borondatea adierazi du, nazioarteko komunitateak egiaztapen lana egiteko; lan hori Nazioarteko Harreman Taldeak hartu du bere gain. Lokarriren gomendioa da alderdi politikoek eta komunikabideek ez oztopatzea eta ez gaitzestea pertsona horiek bakea gure gizartean lortzeko egin dezaketen lana. Gobernuari, bestalde, gomendatu dio egiaztapen-lana erraztu eta susta dezala, isilean edo agerian, eskura dituen bitarteko guztiak erabilita, eta egoki deritzon komunikazio-bideak jorratzen hastea.

2. Sortu legeztatzea L o k a rrik azpimarratu nahi du zeinen garrantzi handia duen Sortu legeztatzeak, arrazoi hauek tarteko: 1) legez kanpo dagoen ezker abertzaleak politika baldintza berdinetan egiteko aukera lukeelako, 2) bake-prozesu garden eta ire k i a abiarazteko bidea emanen lukeelako, 3) argudioak kenduko lizkiekeelako proiektu politiko legitimoak aldezteko bide baketsurik ez dagoela oraindik deritzotenei, eta 4) Sortu legeztatzeak zuzenbide Estatuarekiko konfiantza itzuliko lukeelako. Lokarrik, bada, estrategia aldatzeko eskatu nahi dio Gobernuari; hau da, aurrerantzean ez diezaiola oztoporik jarri legez kanpo dagoen ezker abertzaleari, bizitza politiko demokratikora gainontzeko alderdien baldintza berdinetan itzul dadin. Alde horretatik, Gobernuak ez luke hauteskunde-aukera legitimo eta legezkoen kontra jardun behar; Bildure n kontra, esaterako. Hurrengo hauteskundeak erdi normaltasunezko baldintzetan egin daitezkeen lehen bozak izan daitezke, urtetan egin baitira ETA ren indarkeriarekin eta legez kanpoko ezker abertzaleak aurkezteko aukerarik gabe. Hauteskunde hauek, beraz, euskal herritar guztientzako izan daitezke normaltasunezko, segurtasunezko eta askatasunezko etorkizunaren hasiera, hasiera hori guztiz perfektua ez bada ere, eta Gobernuak hori sustatzeko erantzukizuna dauka.

3. Datorkigun erronka Etorkizunak erronka handia ekarriko dio euskal gizarteari: bizikidetza eta berradiskidetze soziala. Beharrezkoa da gai honi buruzko gogoeta-esparruak sortzea, garaileez eta garaituez mintzo diren diskurtsoak gainditzen laguntzeko; eta, era berean, beharrezko da errespetuan oinarritutako elkarrizketa sustatzea, gure desberdintasunak mod u e r a i k i g a rrian nola kudeatu hausnartzeko, eta iraganaz eta geroaz gogoeta egiteko, sufrimendu guztiak kontuan hartuta.

9

Bake Prozesuaren 2011ko Neguko Txostena  

Bake-prozesuaren Behatokia Sozialaren 2011ko Neguko Txostena

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you