Issuu on Google+


“TXOKO – TXIKI”- XXIX. IPUIN ETA ILUSTRAZIO LEHIAKETA SARITUTAKO IPUINAK: • “ OTSO INDARTSUA” “Izarra” Oihana Arruti Terreros (1. maila) • “ERLOJU” “Messi, Messi, Meeeeessi” Mattin Borda Albillos (2. maila) • “MAITAGARRI TTIKIA” “Lumalla” Ainara Etxeberria Terreros (3. maila) • “LAGUN BERRIAK” “Sua” Uxue Urroz Oiarzabal (4. maila) • “TAKOI BIHURRIAK ESKAPATU EGIN DIRA!” “Txirrista” Uxue Mesa Garmendia (5. maila) • “OIER TERRORISTEN AURKA” “Tostada” Julen Otxoteko Arlegi (6. maila)


2011- 2012 IKASTURTEA

Otso Indartsua Behin batean otso bat eta bere familia kobazulo batean bizi ziren eta otso hori xuria zen eta haundia eta indartsua zen. Eta beste otso hoiek hartzaren aurka joan ziren eta azkenean esan zuten nekatu egin naiz eta biak lagunak izan ziren eta bere kobazulora joan ziren eta otsoa eta hartza biak kobazulora joan ziren eta umeak izan zituzten eta ume hoiek haunditu ziren eta ume hoiek lasai lasai bizi izan ziren betirako. Baso hoietan errekan harriak zeuden eta saltoka ibiltzen ziren eta udaberria heldu zen eta denak lotara joan ziren eta udan errekan bainatzen ziren eta otsoak belarretan lehortzen ziren eta handik aurrera poz pozik bizi izan ziren betirako. “Izarra� Oihana Arruti Terreros (1.maila)

Unax Ordoki Etxepeteleku (1.maila)


PIPER-GORRI XXIX

Jon Apeztegia Lizarralde (1.maila)

Aimar Igarzabal Jaunsaras (2. maila)


2011- 2012 IKASTURTEA

Erloju Bazen behin erloju bat hagitz jatorra eta bihotz onekoa. Inoiz ez zuen gaixtakeriak egiten. Erlojuak Erloju izen zuen eta behin lagun bat egin zuen. Arkatz bat zen eta Arkatz zen bere izena. Erlojuren etxea pareta zen- Berriz Arkatzaren etxea estutxe bat zen. Eta Arkatzek ume bat zuen. Ume hura borragoma bat zen. Milan izena zuen eta Erloju, Arkatz eta Milan hiri batean bizi ziren. Eta Erloju, Arkatz eta milan kalera atera ziren eta Erlojuri pilak akabatu zitzaizkion eta Arkatz eta Milan pilak erostea joan ziren, bidean Dado beraien laguna harrapatu zuten. Eta Dadorekin joan ziren. Pilak erosi eta gero Erlojuri jarri zizkien eta Erloju ernatu zen. Gero festa bat egin zuten. Eta txutxe batzuk jan zuten. Gero gaua iritsi zen eta denak lotara joan ziren. Eguna iritsi zen, denak ernatu ziren Milan ezik, gaixotuta zegoen, kalentura zuen eta tripako mina. Hiru hilabete geroago sendatu zen. Eta gero Sendabibara joan ziren. Han bazkaldu zuten eta urte bat geroago Martera joan ziren. Han hilabete egon ziren. Gero Mundura joan ziren. Eta lagunekin Egiptora joan ziren. Han Nilo ibaia ezagutu zuten eta gero eta etxera joan ziren eta zoriontsu bizi izan ziren. “Messi,Messi, Meeeeessi� Mattin Borda Albillos (2.maila)


PIPER-GORRI XXIX


2011- 2012 IKASTURTEA


PIPER-GORRI XXIX


2011- 2012 IKASTURTEA


PIPER-GORRI XXIX


2011- 2012 IKASTURTEA


PIPER-GORRI XXIX

MAITAGARRI TTIKIA Bazen behin Lesakan bizi zen maitagarri ttiki bat. Arratsalde batean hau pentsatu zuen: “zergatik ez naiz Txinara joaten?” Orduan Txinara hegaka joan zen. Txinara iritsi zenean arraroa iruditu zitzaion, hain desberdina. Orduan txinatar ttiki bat hurbildu zitzaion eta erran zuen: -Ama, ama, maitagarri bat ikusi dut! -Ezinezkoa da hori! Orduan herri guziari abisatu egin zion. Maitagarria kaiola ttiki batean sartu zuten txinatarrek. Maitagarria triste-triste gelditu zen, txinatarrek orduan tristura handia sentitu zuten baina ez zuten maitagarria kaiolatik irteten utzi. Eta orduan maitagarria gero eta tristeago paratu zen, negar eta negar. Orduan txinatarrek erran zuten: -Aske izan nahi baduzu gauza bat egin beharko duzu! -Zer?-erran zuen maitagarriak. -Gauza garrantzitsu bat! -Txinako erregeak egurrezko koroa bat nahi du. Orduan maitagarriak, arbolako egurra hartu eta koroaren forma egin zuen. Gero erregearengana joan zen. Erregea poz-pozik paratu zen eta diru pila bat eman zion eta etxera ailegatu zenean, denak pozpozik jarri ziren. “LUMALLA” Ainara Etxeberria Terreros (3. maila)


2011- 2012 IKASTURTEA

Maricielo Asto Huaman (3.maila)

Nahia Sรกnchez Arakues (4. maila)


PIPER-GORRI XXIX

LAGUN BERRIAK Bazen behin, Eneritz izeneko neska bat, 8 urte zituena. Ilea marroi kolorekoa eta luzea zeukan. Begi urdinak eta haundiak zituen. Izaeraz, oso alaia zenez, lagunak aunitz maite zuten. Parkean harrapaketan jolasten ari zen bere lagunekin: Irati, Xuban, eta Ikerrekin. Egun eguzkitsua zen, baina, bat-batean, euri zaparrada hasi zenez, ortzadarra atera zen. Eneritzeri, Iratiri, Xubaneri eta Ikerreri aunitz gustatzen zitzaien ortzadarreko koloreak:gorria horia , berdea, urdina,,,eta kolore gehiago ere, orduan Eneritzek erran zuen: -Goazen ortzadarra hurbilagotik ikustera! Bertzeak erantzun zuten: - Bai, bai joanen gara. Ortzadarra mendi batean hasten zen, harat joatea erabaki zuten. Iritsi zirenean, harrituta gelditu zirren hain kolore politekin. Eneritz hori kolorearen gainean jarri zen, Irati berde kolorearen gainean, Xuban gorriaren gainean eta Iker berriz urdinaren gainean. Poliki-poliki ortzadarrera igotzen ari ziren. Oso luzea zela ikusi zuten, orduan Iratik erran zuen: -Nora ailetuko ote da ortzadarra? Eta interesa zutenez jakiteko, ortzadarra zeharkatzea erabaki zuten. Ortzadarra zeharkatu zutenean, bertze planeta batera iritsi zirela konturatu ziren. Planeta hori txiki samarra zen, more kolorekoa ere, etxe arraroak ziten eta izaki arraroak. Izaki horiek berde koloreko azala zuten eta lau begi zituzten. Gorputza haundi-haundia zuten, gu baino haundiagoa eta


2011- 2012 IKASTURTEA

ahotsa oso itsusia. Lau lagunak izuturik, etxera joan nahi zuten, baina, ohartu ziren ortzadarra desagertu zela. Irati negarrez hasi zenean, Eneritzek galdetu zuen: -Nola joanen gara orain etxera? Eta Xubanek erantzun zuen: -Ba, ez dakit. -Nik ezta ere,-erran zuen Ikerrek. Izakiak aditu zutenean zer erran zuten lau lagunak, hauetako batek erran zien: -Guk bai badakigu nola atera ortzadarra. Bertze izakian erran zuten: -Oso ahots itsusia dugu. Eta lau lagunek erantzun zuten: -Horrek zer inporta du! Izakiak berriro: -Kantatzen hasten garenean euria hasten da, eta badakizute eguzkia eta euriarekin ortzadarra ateratzen dela. Orduan lau lagunak ohartu ziren izaki horiek gaiztoak ez zirela eta erabaki zuten lagunak izatea. Izakiak kantatzen hasi ziren, eta euri zaparrada hasi zenean, ortzadarra atera zen. Lau lagunak izakiei eskerrak eman zioten. Bi muxuekin eta besarkada batekin agurtu ziren. Ortzadarreko bidea hartuz, etxera iristea lortu zuten. Ordutik aurrera, ortzadarra ateratzen zenean lau lagunak, lagun berriei bisitatzera joaten ziren, ortzadarreko bidea hartuz. “SUA� Uxue Urroz Oiarzabal (4. maila)


PIPER-GORRI XXIX

BIDASOA IBAIA Bidasoa ibaia Baztanen jaiotzen da,. Xorroxin ur-jauzian eta Kantauri itsasoan isurtzen ditu bere urak. Bidasoan landare aunitz daude. Arrantza egiten ahal da, amuarrainak eta izokinak batez ere. Bere urak kolore berde-esmeralda argia du. Bidasoa ibaiko ertzak leku batzutan zikinak daude; botilak, plastikozko-poltsak, latak… eta usain txarra dago. Lantegiek ura zikintzen dute eta ondorioz, arrainak hiltzen dira. Lesakan araztegi bat dago, oso ttikia da baina ura hagitz ongi garbitzen du. Gure ustez, ibaia ongi mantentzeko adibide batzuk jarriko ditugu: hondakinik ez bota, fabrikak guttiago kutsatzea, jendeari erran hondakinak kontenedoretara botatzea...

IBAI BATEN ZATIAK Ibai batek egiten duen bideari ibilgua erraten diogu eta bertan hiru zati bereizten dira: 1. Goi-ibilgua 2. Erdiko–ibilgua 3. Beheko-ibilgua Goi-ibilgua: Zatirik maldatsuena da, ura oso abudo doa eta harriak arrastaka eramaten ditu . Erdiko-ibilgua: Malda ttikiagoa da eta ura mantsoago doa baina oraindik materiala garraiatzen du . Beheko–ibilgua: Zatirik zabalena da eta materialak pilatu egiten dira. URAREN ZIKLOA Itsaso, ibai edo aintziretako ura lurrundu egiten du eguzkiaren beroak eta gorantz igotzen da. Goian lurrun tanta aunitz biltzen direnean hodeiak sortzen dira. Hodeietako lurruna hoztean, kondentsatu (likido bihurtu) egiten da eta euri, elur edo kazkabar moduan erortzen da. Mendi tontorretan elurra horma bihurtzen da, hau da, solidotu egiten da. Beroaren eraginez elurra urtu egiten da eta erreketara joaten da. Erreketako ura ibaietara joaten da, eta ibaietakoa itsasora. Hau da,uraren zikloa berriro hasteko prest dago.

AINARA, LIDE, MEDHANIT, IZARO, ALOÑA eta XABI (3. eta 4. maila)


2011- 2012 IKASTURTEA

TXINA KOKALEKUA: Txina Asiako hego-ekialdean dago. Txinatar zibilizazioa Huang Ho ibaiaren (ibai horiaren) inguruan garatu zen. Ibai horren ertzean urak uzten zuen LOESS izeneko lokatz horiak lurra emankor egiten zuen, eta laboreak ereiten zituzten. Txina beste lurraldeetatik bakarturik egon zen ehunka urtez eta, horregatik, txinatarrek uste zuten, berena beste zibilizaziorik ez zela. SUKALDARITZA ETA OSASUNA Txinan garrantzi handia ematen diote elikadurari. Txinatarrek betidanik sinetsi izan dute janariek gaitzak sendatzeko ahalmena dutela, baita sukaldaritzan eta osasunak jatorri bera dutela ere. Txinatarrentzat, osasuna akupunturan sendabelarren erabileran eta dieta orekatuan oinarritzen da. Akupunturan gaixoari gorputzeko gune jakin batzuetan orratzak sartzen zaizkio mina kentzeko edo gaixotasunak sendatzeko.

TAI CHI Osasuntsu egoteko, TaiChi ere praktikatzen dute txinatarrek. Arte horren funtsa mugimendu biribila, motela eta leunak egitean datza ,dantza bat balitz bezala, beti arnasketarekin koordinaturik. Arnasketak gorputza eta adimena lasaitzen laguntzen omen du. Lasaitzeko ez ezik, gihar batzuk gogortzeko eta sasoian egoteko ere balio duela diote.Txinatar sinesmenaren arabera, pertsona gaixotu egiten da gorputzean ying eta yang aurkako bi indarren oreka hausten denean. Oreka ez galtzeko egiten dute, hain zuzen, Tai Chi-a. GARAZI, MªCIELO, OLATZ, ANDRÉ, NAHIA eta ZURIÑE (3. eta 4. maila)


PIPER-GORRI XXIX

EGIPTO NILO IBAIA Egipton urtero mendietako elurra urtu egiten zen uda partean eta gainera euriteak izaten ziren Afrikako hainbat lurrardeetan. Horren ondorioz, Nilo ibaiak gainezka egiten zuen sasoi horretan; uholdeak sortzen ziren. Ibaiak uholde- garaian bustitako lurrak lupetz izeneko lokatz beltz batez estalita geratzen ziren.Uraren maila jaisten zenean, lur horiek nekazaritzarako hagitz aproposak ziren. ERAIKINAK Piramidea: Antzinako Egipton piramideak hilobi monumentu izateko eraiki zituzten. Faraoien gorputzak piamideetan hilobiratzen zituzten. Obeliskoa: Jainko onak erakartzeko eta gauza txarrak uxatzeko balio zutela uste zuten Egiptoarrek. Esfingea:Gizeko esfingea munduko monumentu ospetsuenetarikoa dugu, gizakiaren burua eta lehoiaren gorputza duena da.

IDAZKERA:Egiptoko idazkera zaharrena hieroglifikoa zen, hau da, irudi eta sinboloen bidez idazten zituzten gauzak. Rosetta harriari esker lortu zuten idazkera hura deszifratzea.

FARAIOAK Antzinako Egiptoarrek gizartea hagitz zorrotz antolatua zuten. Faraoia zen inperio guztiko garrantzitsuena eta ahaltsuena, jainkotzat zuten. Haren atzetik, beste Egiptoar guztiak zeuden. Jaiotzen zirenetik hainbat gizarte-mailatan sailkatuta zeuden. Esklaboak maila horietatik kanpo zeuden. Gerra-presoak izaten ziren esklabo, eta lan gogorrenak egitera behartzen zituzten. Uxue, Manex, Jonan, Mattin, Enaitz eta Iratxe (3.- 4.maila)


2011- 2012 IKASTURTEA

JEROGLIFIKOAK Ze eraikina da hau?

Ze eraikina da hau?

koa

D Ze eraikina da?

Ze ibaia da hau?

ES

NI

G-a

Ze bisitatzen ahal da Txinan?

Ze eskualdean bizi gara?

5

ak

LETRA-ZOPA Txinatik etorri zaizkigun hamar hitz hauek aurkitu behar dituzu: Loess palilloak dragoia

harresia inprenta bolbora A K U P U N T U R A

L N H B W A P I N Z

I O A O X T A X O O

orgatila arroza

T S R L I N L Y P R

A E R B Z E I W E R

S S E O L R L V F A

R X S R M P L Z A L

akupuntura opera

O Y I A G N O U R D

D R A G O I A A B N

G Z O N A G S B N B

3. eta 4. maila


PIPER-GORRI XXIX

TAKOI BIHURRIAK ESKAPATU EGIN DIRA! Hiri handi batean…zapatagile bat bizi zen. Zapatagilea behartsua zen, ez zuelako ezer saltzen. Horregatik bere dendara norbait etortzeko edozer gauza egiteko prest zegoen. Jendea ez joatearen arrazoia bere dendaren itxura zela uste zuenez garbi-garbi utzi zuen bere denda baina hala ere ez zen inor etorri. Gero bere itxuragatik zela pentsatu zuen eta betaurreko borobil zaharrak kendu eta lentilak jarri zituen, gero bizarra eta ilea moztu zituen. Dentistara ere joan zen eta bazituen bi hortz bakarrak kendu eta berriak jarri zizkioten. Arropa berria ere erostera joan zen eta bere arropa zahar guztiak zakarrontzira bota zituen. Guapo, guapo egon arren ere ez zen inor etorri dendara. Behin zientifiko despistatu bat pasa zen bere denda ondotik eta mikrotxip bat erori zitzaion eta ez zen enteratu ere egin. Zapagileak takoi batzuei jarri zien mikrotxipa. Takoiak bakarrik mugitzen hasi ziren eta zapatagilea oso kontent jarri zen, takoi hoiekin ospea lortuko zuela uste zuen. Zapatagilea bere gelara joan zen eta zapata batzuk ekarri zituen, takoiak zapatei itseki zizkion eta despistatu orduko zapatak eskapatu zitzaizkion. Zapatagilea desesperatuta zegoen txoko guzietatik begiratu zuen baina ez ziren agertzen. Zapatak Amets izeneko neska baten etxeko atarira joana ziren. Amets ikastolara zihoan eta etxeko atea ireki zuenean bi zapata bitxi ikusi zituen eta bere gelara eraman zituen eta armairuan ezkutatu. Ametsek ikastolatik bueltan zapatak begiratzera joan zen eta horren politak iruditu zitzaizkion bere buruari erran ziola: -Bihar probatuko ditut! Zapatak probatu zituen, bere neurrikoak ziren eta gainera oso arin eta ongi dantzatzen zuen zapata horiekin. Baleteko txapelketa asteko egun bat falta zen eta baleteko irakasleak erran zidan: -Nola dantzatu behar duzu zuk takoi goiekin? -Mesedez irakasle…! Irakasleak Ametsi utzi zion zapata hoiekin dantzatzen. Eszenatokira igotzeko ordua zen, Amets oso urduri zegoen baina lagunen animu batzuekin lortu zuen Ametsek bere lotsak ahantzi eta eszenatokira igotzen. Eszenatokian denak arraro begiratzen zioten, baina hain ongi dantzatu zuen denak txalotu egin ziotela. Ametsek lehen saria irabazi zuen zapatei esker, orduan eszenatokitik ateratzean Ametsek zapatei eskerrak eman zizkion eta zapatak zapatagilearengana joan ziren. Zapatagilea oso kontent jarri zen takoiak beregana bueltatu zirelako eta gainera zapata hoiei esker zapatagilea eta Ametsek bere ametsa bete zuten. Kondairek kontatzen dute noizbait zapata batzuk mikrotxip batzuekin ikusten badituzu, korrika zure ametsa kontatu eta bete egingo dizu. “TXIRRISTA” Uxue Mesa Garmendia (5 maila)


2011- 2012 IKASTURTEA

Nerea Ordoki Etxepeteleku (5. maila)

Leire Igoa Apezetxea (6. maila)


PIPER-GORRI XXIX

OIER TERRORISTEN AURKA Kaixo, ni Donostian bizi den Oier, 13 urteko mutil bat naiz. Loreak udaberrian bezain alaia eta zaldun bat bezain abenturari. Nik itsasoa bezain urdinak diren begiak, gaztaina bezain marroia den ile motza, hondartzako arearen berdina den larru kolorea eta jirafa bat bezain altua naiz. Beno, ba orain dela aste bat gauza izugarri bat gertatu zitzaidan. Nire etxe azpian, elurra bezain zuria eta hosto baten tamainakoa zen gutun bat aurkitu nuen, eta hauxe jartzen zuen: “Kaixo: Egunon, zuen nagusia naiz, misio berri baten berri eman beharra dizuet. Bihar 18:00tan Kristinaineako parkera etorri. Sinatua: Mr. Smith” Momentu hartan, gutuna irakurrita, arratsaldeko 18:00tan Kristinaineara joan, zuhaitz baten atzean gorde eta esmokin beltz eta betaurreko beltz batzuekin zeuden bi pertsona ikusi nituen. Terroristak ziren! Orduan hirugarren bat ere agertu zen. Hura, txiki-txikia zen, nagusia. Bizarra, ikatza bezain beltza zuen. Hitz egiten hasi ziren eta hoietako batek zuhaitz atzean gordeta nintzela ikusi zuen. Nagusiak bertze biei ni harrapatzeko oihukatu zuen. Ni, beldurtuta, korrika hasi nintzen, beraiek nire atzetik etorri ziren, hiri barrura sartu nintzen, kale batetik sartuta, bidegurutze bat ikusi nuen, eta ideia bat bururatu zitzaidan: -Abiadura handiagoan joaten banaiz eta kotxe batek harrapatzen ez banau, agian beraiek gurutzatzean kotxe batek harrapatzen ahal ditu. Orduan froga egin, eta kotxe batek jo eta lurrera erori nintzen baina ez ninduen harrapatu. Gero, terroristak gurutzatzen hasi eta hortik guttira kotxe bat pasatu eta harrapatu egin zituen. Orduan eskapatzea lortu, terroristak atxilotu eta gauza garrantzitsu bat ikasi nuen, inporta ez bazaizu besteen asuntotan ez sartu. “TOSTADA” Julen Otxoteko Arlegi (6 maila)


2011- 2012 IKASTURTEA

PLAIAUNDI, NATUR PARKE BAT IRUNEN Tantirumairu ikastolako 5.eta 6mailako ikasleak martxoaren 22an Plaiaundi parke ekologikoa ezagutzera joan ginen. Plaiaundin sartu ginenean harrituak geratu ginen hain toki polita zela ikusita. Hagitz zelai handia da, belardian lore eta arbolak daude eta gosaltzeko eta bazkaltzeko egurrezko mahaiak. Ondoan etxe bat dago,Ekoetxea izenekoa. Sartu ginenean, lehenengo pelikula bat jarri ziguten Plaiaundi nolakoa den azaltzeko; bertan zein animali eta landare dauden erakutsi ziguten pelikula horretan. Gero, gure gidariek prismatikoak utzi zizkiguten hegaztiak ikusteko. Uraren bazterretik ibilbidea egiten hasi ginen, bidean barna etxola batzuk badira eta etxola horiek behatokiak dira, prismatikoekin animaliak begiratzeko. Etxola batek altura handia du baina bertzeak berriz ur mailan daude. Ibilbidea egin eta gero prismatikoak utzi genituen, eta gero bazkaltzera joan ginen egurrezko mahaietan. Bazkaldu eta gero Lesakara bueltatzeko ordua ailegatu zen.


PIPER-GORRI XXIX Parkearen zaindari eta gidariak diren Eli Zuriarrain eta Alberto Luengorentzat galdera sorta bat prestatu genuen. Hauek dira galde erantzunak. -Noiz eta nola sortu zen Plaiaundi? Eremu honetan baratzeak, txabolak eta zabortegia zeuden. Eskabadorekin sartu ziren garbiketa lanak egitera eta soberan betetzen zuen lurrak ateratzera. PLAIAUNDI PARKE EKOLOGIKOA 1998 ko uztailaren 10-ean inauguratu zen eta Ekoetxea 2001-eko irailean . -Zergatik du Plaiaundi izena? Hau da betidanik leku honek izan duen izena. Lehenagokoak hondartza edo plaia-haundi bat bezala hartzen zutelako izena du eremu honek PLAIAUNDI . -Zergatik da leku aproposa hegaztiak atsedena hartzeko? Hemen janari asko harrapatzen dutelako eta itsasoa eta Pirinioen artean dagoenez , hegazti migratzaileentzat pasabide egokia da oso zaila baita Pirinioen gainetik pasatzea. -Zenbat espezie desberdin etortzen dira PLAIAUNDIRA? Mundu osoan 1000 hegazti espezie desberdin daude eta azken 12 urte hauetan horietatik 255 hegazti espezie egon dira Plaiaundin. -Noiz etortzen dira hegazti gehienak? Hegazti migratzaileak udazkenean iparraldetik hegoaldera joaten dira. Udaberrian, aldiz, hegoaldetik iparraldera itzultzen dira. Udaberri eta udazkenean etortzen dira, hortaz, hegazti gehienak. -Ba al dago urte osoa bertan pasatzen duen hegaztirik? Bai , adibidez: basahateak , lertxunak , kopeta zuriak eta bertze batzuk hemen bertan ugaltzen direlako. -Nola lortu zenuten hegaztiak Plaiaundin gelditzea? Guk ez dugu lortu, beraiek gelditzen hasi ziren lekua zaindu eta txukundu ondoren atseden leku egokia bihurtu zenean .

-Zuk hemen ikusten dituzun animalietatik zein iruditzen zaizu bitxiena? Momentu honetan “Eider� bat dago hemen bizitzen. Hori hagitz bitxia da animali hau Iparraldeko lur hotzetan bizi delako. Koipua ere ederra da nahiz eta hemengo espezieentzat arriskutsua izan. 5 mailako ikasleak


2011- 2012 IKASTURTEA

PIPER GORRI ETA LAPURRAK EGUN BATEAN… EZ,EZ DIZUT EZER EMANEN

GOAZEN MENDIRA AZKAR!

LAPURRA NAIZ EMAN DAUKAZUNA

HARRAPATU ZAITUET A,A,A,A

HARRAPATU ZAITUT LAPURRA.

LAPURRA JOAN ZEN KARTZELERA…

GOAZEN ETXERA.

Leire P , Iraitz L., Igor R.(5. maila)


PIPER-GORRI XXIX

INKESTA Ikastolan ikerketa bat egin dugu ikasleen futbol zaletasunari buruz. Hemen ditugu emaitzak. Zein da zure futboleko ekiporik gustukoena? Ikastolako ikasleei galdera hau egin ondoren, zein ekipok duen arrakasta gehien jakin dugu. Ikusten duzuenez Real Sociedadek irabazi du 49 botorekin.

Irantzu G., Ane T. eta Leire I. (5. eta 6. maila)

WORDS ASSOCIATED -Write the words looking the pictures.

WREFLO ______ RDIB ____

YEE ___

RTEHA _____

ARGNSREI ________

KSNEA _____

RHAI ____

OSEN ____

Olaia , Ainara, eta Mattin (5-6 maila)


2011- 2012 IKASTURTEA

BERTSOAK GAIA : Ikastolan bizi izandako kanpaldiak DOINUA:Xuriko Han ez da fabrikarik Dena da mendia Oiartzungo bidean Aterpe handia Gure lanak merezi Zuen oparia Arritxulo izan zen Lehen kanpaldia

Gasteizera joan ginen Abentura gosez Solasten ta kantatzen Harat autobusez Edozein jana nahigo hangoaren ordez Lesakara etorri Ginen denok pozez

Beste behin zuhatzara Gu lehenengo aldiz Txirrista pedaloa Gero itsasontziz Hango zelaiak zeuden Beterikan untxiz Gogoa ematen du Joateko berriz

Lau garren kanpaldia Izan zen Barria Arratsetan nahasita Berdur ta irria Eguraldi txarrakin Istilu gorria Aurten berriz baguzi Ze zoragarria

Bomberotan elkartu Ta denak urduri Baina laxter bihurtu Ginen lagun handi Agurtzeko orduan Malkoak ixuri Kanpamentu hobena Izan da Basauri

Arritxulo Gasteiz ta Zuazan mukizu Basaurira joatean Haundi ta indartsu Kanpaldi aunitzetan Egonak gara gu Eta guzi guzitan Ginen zoriontsu

Egileak: Kattalin eta Uxue (5.maila)

Hitz gurutzatuak EZKER ESKUIN

GOITIK BEHERA

4- Hegazti harrapari ederra bi metrotatik gorako hegalak ditu. 7- Hegazti migratzailea handia, garai batean haren lumak idazteko erabiltzen ziren. 9-Arantzez betetako animalia izan arren beldurtia da. 11-Etxeetako gazta jaten duen animali txikia. 12-Oiloak jaten dituen animali maltzurra.

1-Hegazti migratzailea da eta haren etorrerak udaberria bertan dela iragartzen du 2-Bere harrapakinak osorik jaten dituen 4,5 metroko sugea 3-Begi handiak dituen gaueko hegaztia . 5-Banbua jaten duen hartz zuri-beltza. 6-Barraskiloaren parea den moluskua. 8-Balea eta izurdearen ahaidea,itsasoko harraparia da. 10-Australiako zuhaitzetako animali lotia.

1 2 3 4

5 8

6

7 10

9 12

11

Julen A., Aimar eta Xabi 6. maila


PIPER-GORRI XXIX

LESAKAKO HISTORIAN HAINBAT BITXIKERIA

PILDIRIKI: Minddurinea ondoan dagoen gurutzea bi pusketan banatuta dago, gurutzea gero jarri baino lehenago zutabe hori bakarrik zegoen, hura zigor lekua edo pildirikea; dakigunez, pertsona bat gutxienez hil egin zuten bertan. Gainera hitz itsusi bat erraten zuenari mingaina pildirikian iltzatu egiten zuten. Eskoltxiki atzean, aspaldiko Lesakako plaza zegoen eta han bertze pildiriki bat zegoen. JOANAMENEA: Etxe honetan, Welington gudaroste ingelesen general ospetsua 1808nean hiru hilabete egon zen bizitzen San Marzialeko gudua prestatzen ari zenean Napoleonen aurka. Urte aunitz geroago, aktore famatu batzuk ere etxe honetan bizitu ziren, John Wayne adib.

ZUBIGAINEKOA:Legarrea eta Pikuzelaiako auzoak orain dela denbora asko borrokan zeuden, noizbait bakeak egin zituzten eta bakea irudikatzeko horien Zubigaineko dantza asmatu zuten. Pikuzelaian bizi zirenak beraien kale aldean jartzen ziren ,Legarrean bizi zirenak beraien kale aldean eta alkatea zubian jartzen zen. ESKOLTXIKIKO PLAZA: Lesakako antzinako plaza Eskoltxiki atzean zegoen, plaza horretan feriak ospatzen ziren eta Nafarroako erregeak bi astetik behin Feriak ospatzeko baimena eman zion Lesakari. Plaza honetan Pildirikia zegoen eta almirantearen etxea bertan zegoen.

Julen O eta Ander G. (5. eta 6. maila)


2011- 2012 IKASTURTEA

CHOCOLATE PARTY Guk, 5. eta 6.mailako ikasleek, maiatzaren 18an txokolate besta bat antolatu genuen ikastolako gimnasioan 3. eta 4. mailako ikasleentzat. Besta baino bi egun lehenago, gonbidapenak banatu genituen eta horrekin batera rap kantak kantatu gure bestara gonbidatuak zeudela esanez. Azkenean iritsi zen bestaren eguna, 3. eta 4.mailakoak borobilean eseri eta joko hauek proposatu genizkien: lehendabizi “chocolate story” ,ondoren, ”chocolate song” ,gero, “past the parcel”, geroxeago , “colours and numbers” eta azkenik, “chocolate box” Aunitz kostatu zitzaigun jokoak azaltzea eta beraiei, guk azaltzen genuena ulertzea. Hala ere, denak batera irri, jolastu, dantzatu, eta kantatu genuen. Bukatu zenean sobratutako txokolatea eta lakasitoak denen artean banatu genituen. Argazkian ateratzen garen momentuan, ”party rock” dantzatzen ari gara.

Olaia , Mattin eta Ainara (5 eta 6 maila)

AIREAREN INDARRA MATERIALA: 1-Ur baso bat 2 Kartulina zati bat. (Azala erabat laua izan behar du). NOLA EGIN: 1- Bete ur baso bat urez goraino . 2- Kartulina zatia basoaren gainean jarri eta tantarik isuri gabe buelta eman basoari ahuspez jarri arte. 3- Ura basoan geldituko da isuri gabe. Kartak tapoi moduan eusten dio uraren pisuari. ZER GERTATZEN DA? ZERGATIK? Kartulinak, fina eta arina izan arren, tapoi modura lana egiten du, urari isurtzen utzi gabe. Airearen presioak laguntzen dio ura kontzen; presio horrek, uraren pisuak baino indar gehiago egiten du eta horregatik eusten dio urari. Baina noski, kartulina erabat bustitzen denean, ura isuriko da. Jon L., Unai eta Josu (6. maila)


PIPER-GORRI XXIX

LEHOI GOSETIAK MATERIALA: -Kartulina laranja eta horia -Globo gorria edo arrosak -Aizturrak -Margoak -Kola -Erregela eta arkatza 1/ Moztu 35X18cm-ko lauki bat kartulina laranja batetik. Markatu erdia guraizeen puntekin. 2/ Errepasatu arkatzarekin lehoiaren eredua ondoko marrazkitik kartulina laranjaren gainean. Marraztu kanpoko aldetik 3/ Moztu aizturrez errepasatutakoa .Gero hartu kartulina horia eta marraztu lehoiaren aurpegia, moztu eta itseki .kartulina laranjaren gainean. 4/ Ahoaren lekuan zulo bat egin aizturrez, gero globoa kolarekin zulo erdian itseki. Jon E, Maddalen eta Camilo (5. eta 6. maila)

LESAKA- BASAURI Kaixo,dakizuen

bezala

5

eta

6.mailakoak,Aste

Santutik

bueltan

Basaurikoekin Ikabil izenez ezagutzen dugun elkar trukaketa egin genuen. Apirilaren 16an, astelehena, Lesakatik Basaurira abiatu ginen. Arizko ikastolara ailegatu ginenean oso urduri jarri ginen, elkar ezagutzeko irrikan, baina aurkezpenak egin ondoren lasaitu egin ginen elkarrekin konfiantza hartu genuelako. Bazkaldu eta gero, metroa hartuta Bilbora joan ginen,Pupi lorezko txakur erraldoia eta Gughengein museoa ikustera. Hurrengo egunean Gorlizera joan ginen Body board eta tirolina egitera, momentu horiek aste osotik dibertigarrienak eta hoberenak izan ziren.


2011- 2012 IKASTURTEA Asteazkenean , Lesakara bueltatzeko ordua iritsi zen, baino lehenago Saltillo itsasontzia ikustera joan ginen eta gero Bizkaiko zubia bisitatzera. Lesakara ailegatu ginenean, ikastolan maletak utzi eta burdinazko eskultura batzuk ikustera joan ginen Pedro Lantz-en lantokira.

Hurrengo egunean Amaiurrera joan ginen, han Amaiurko gazteluaren hondarrak ikusten eta bere historia ikasten ibili ginen. Arratsaldean, Bertizeko Natur parkera joan ginen; han joko bat egin genuen Natur parke guztitik bueltaka. Elkar agur errateko ordua iritsi zen baina lehenago Lesakatik bueltaxka bat emanez Basaurikoei Lesaka erakutsi genien eta oinez igo ginen Lindurrenborda sagardotegira bazkaltzera. Arratsaldean gimnasioan bildu ginen

eta opariak elkarrekin banatu

genituen. Basaurikoak maletak hartu eta Suhiltzailetara joan ginen denak batera agurtzera. Autobusa martxan hasi zenean Lesakakoak autobusaren atzetik korrika hasi ginen. Joan zirenean denak negar eta negar egiten gelditu ginen. Ane R. eta Nerea O. (5 maila)


PIPER-GORRI XXIX


2011- 2012 IKASTURTEA

Ainitze Martinez Olazabal (3 urteko gela)

Xabier Valverde Leiza (3 urteko gela)


PIPER-GORRI XXIX

Saioa Orbegozo Arzuaga (3 urteko gela)

Aimar Otxandorena Mitxelena (3 urteko gela)


2011- 2012 IKASTURTEA

Josu Etxepeteleku Burgete (5 urteko gela)

Janire Otxandorena Mitxelena (5 urteko gela)


PIPER-GORRI XXIX

Oihan Urroz Oiarzabal (5 urteko gela)

Carmen Asto Huaman (5 urteko gela)


2011- 2012 IKASTURTEA

Onintze Iparragirre Irigoien (4 urteko gela)


PIPER-GORRI XXIX

Eneko Irazoki Caramazana (4 urteko gela)

Aritz Quinton Garmendia (4-5 urtekoen gela)


“TXOKO – TXIKI”- XXIX. IPUIN ETA ILUSTRAZIO LEHIAKETA SARITUTAKO ILUSTRAZIOAK: •

“Ume beldurtia” Unax Ordoki Etxepeteleku (1. maila)

“Jirafa” Jon Apeztegia Lizarralde (1.maila)

• “Faster” Aimar Igarzabal Jaunsaras– (2. maila) • “Mari” Maricielo Asto Huaman- (3.maila) •

“Zerri” Nahia Sánchez Arakues(4. maila)

• “Kira” Nerea Ordoki Etxepeteleku (5. maila) •

“Lagunak” Leire Igoa Apezetxea(6. maila)


Manex Ramos Zumalde (3.maila)

ARRETXEA, 13 31770 LESAKA Tel: 948 637 308 http://www.tantirumairuikastola.com


PIPER-GORRI XXIX