Page 1


Bazen behin herri txikitxo batean neska oso polita eta ausarta. Neska horren izena Ainhoa zen eta 22 urte zituen. Bere lanbidea umeak zaintzea zen. Ile marroia zuen metxa horiekin. Begi handiak eta ikusgarriak zituen, eta aurpegi irribarretsu eta alaia. Arropa oso politak eta koloretsuak janzten zituen beti. Lau lagun zituen: Jaione, Gema, Aritz eta Gorka. Bere ama Naroa deitzen zen, bere aita Jokin, ahizpa Marti単e eta bere neba Pello. Bere lagunik txarrena Juan Car zen eta musika ematen zuen. Bere etxe ondoan liburutegi bat zegoen, hango arduradunak Neima zuen izena. Kiroldegian Sergio eta Jose izeneko maisuak zituen. Haur Hezkuntzako andere単oak Maribel eta Itziar ziren. Ainhoa Josu izeneko mutil batekin maiteminduta zegoen. Josuk ile laburra zuen, begi marroiak eta txikiak, txinatarren bezala , belarri txikiak eta aho txikia. Egun batean Ainhoak Josuri esan zion: -Josu, gauza bat esan nahi dizut. Josu , ni zurekin maiteminduta nago. Eta Josuk, hori entzuterakoan, korrika ihes egin zuen. Ainhoa oso triste eta negarrez joan zen etxera.


Aste bat pasatu zen eta Josu etxetik joan zen . Orduan Ainhoa bere bila joan zen. Ainhoaren ama asko arduratu zen . Ainhoa ezer gabe joan zen: mobil barik, kartera barik eta ezer barik. Ama laguntzera Jaione, Gema, Aritz, Gorka, aita, ahizpa, neba, Juan Car, Neima, Sergio, Jose eta Haur Hezkuntzako andere単oak aurkeztu ziren. Bilatu eta bilatu eta Josu aurkitu zuten. Gero denei deitu zieten Josu aurkitu zutela esateko. Azkenean etxera bueltatu ziren. Josu Holliwood-era joan zen eta han Ainhoa aurkitu zuen. - Nahi duzu nirekin ezkondu?-galdetu zion Ainhoari. Josuk eskutik hartu zuen Ainhoa eta baietz esan zion. Otsailean bian ezkondu ziren eta oso zoriontsu bizi ziren. Hala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Hollywoodteko plazan.

MAITEMINDUAK  

2.zikloko ipuinak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you