Page 1

L E I O A


Gaur hiri-gizartean bizi gara, baina ez da beti horrela izan. Historian zehar, Leioan, bertako udal geografia osatzen duten leku desberdinek izen berezia izan dute, eta hori erreferentzia zen bertakoentzat. Mendiak, errekak, zelaiak, basoak, iturriak, baserriak... bakoitza bere izen bereziarekin ezagutu izan da. Gaur egun, izen horietako askok bere horretan diraute, eta beste batzuk kale, parke, plaza eta auzoen izen bihurtu dira. Urte hauetan, Leioako toponimiari buruzko azterketa sakona egin dugu. Lan honekin, gure herriko leku desberdinen izen zuzena identifikatu nahi izan dugu. Betiere, denborarekin erabiltzen izan ez diren batzuk edo era okerrean erabili izan diren batzuk berreskuratzeko helburua izan dugu, horrela, etorkizunera begira gordetzeko. Mapa toponimiko eta kale-izendegi honen asmoa horretan laguntzea da.

Hoy vivimos en una sociedad urbana pero no siempre ha sido así. A lo largo de la historia en Leioa los diferentes lugares que componen su geografía municipal han tenido nombre propio y ello servía de referencia para la población. Montes, ríos, campos, bosques, fuentes, caseríos... se han significado por su particular denominación. En la actualidad, buena parte de estas denominaciones persisten en su estado natural y otras dan nombre a calles, parques, plazas y barrios. Durante estos años hemos realizado un profundo estudio de la toponimia de Leioa. Con este trabajo hemos tratado de identificar la correcta denominación de los diversos lugares de nuestro municipio. Con el objetivo de rescatar algunos que, por el paso del tiempo, o bien habían caído en desuso o bien habían derivado en un uso incorrecto, y en todo caso, poder así preservarlos de cara al futuro. Este mapa toponímico y callejero pretende ayudarte a ello.


Elexalde, 1 48940 Leioa (Bizkaia)


Leioa zure bizitzaren erdigunean Nekez durundatzen dute hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan Leioa etxe multzo sakabanatu batzuk gurutzatzen zituen errepide gisa deskribatzen zuten ahotsek. Edota, laurogeita hamarreko hamarkadan, Leioa logela-hiria zela ziotenek. Gaur egun, XXI. mendean, ahots horiek guztiak dira, hain zuzen ere, iraganaren oihartzun. Leioak eraldaketa sakona izan du, hobera, eta gu guztiok horren lekuko izan gara, bai leioaztarrok bai bisitatzen gaituztenak. Gaur egun indarra eta funtsezko dinamismoa dituen lekua da, ezbairik gabe. Berezko arima duen hiria da, Bilbao Metropolitarraren bihotzean kokaleku pribilegiatua duena; abantaila guztiez baliatzen da eta musu-truk gozatzen ditu, baina, aldi berean, herri bereizia den aldetik, ezaugarri propioak eta espezifikoak ematen dizkio. Leioak hobera izan duen eraldaketa hau hiri-garapen batean oinarritu da. Hiru ardatz nagusi izan ditu, batez ere: etxebizitza, jarduera ekonomikoa eta enplegua, ekipamenduak eta zerbitzuak. Leioa hazi egin da bizitza-komunitate gisa, modu orekatu, ordenatu eta atseginean. Jakitun izan gara egoitza, ekonomia eta ekipamendu erabilerak nahasteak dimentsio hobea eskuratzea ahalbidetzen duela, gure behar pertsonal nahiz sozial gehienak gogobetetzeko leku gisa. Horrek ez du esan gura arazorik ez dugunik. Jakina baditugula. Baina, era berean, baditugu aukera gehiago eta hobeak ere, arazo horiei arrakastaz aurre egiteko. Leioa bizitzeko, trebatzeko, lan egiteko, gozatzeko. Bertan bizitzeko eta bera bizitzeko. Leioaztarrok geureak egin ditugulako kaleak, plazak eta parkeak. Geureak direla aldarrikatu dugu, eta irabazi ere irabazi ditugu. Espazio publikoak, gaur egun, topaketarako, jarduerarako, aukeretarako espazioak dira; bizitzarako espazioak, finean. Aski ezaguna da irudi batek mila hitz baino gehiago balio dituelako esapidea. Hori da, bada, ikusizko argitalpen honen helburua. Guztion artean egin dugun eraldaketaz lasai eta bare gozatu ahal izatea, gure hiriarekiko harrotasuna partekatzea eta gure komunitate sentimendua sendotzea.


Leioa en el centro de tu vida Apenas resuenan ya las voces que en las décadas de los años setenta y ochenta describían a Leioa como una carretera que atravesaba unos grupos desperdigados de casas. O las que, en los años noventa, decían que Leioa era un pueblo dormitorio. Hoy, en pleno siglo XXI, todas esas voces son, efectivamente, ecos del pasado. Leioa, a ojos de propios y extraños, de quienes somos leioaztarras y de quienes nos visitan, ha tenido una profunda transformación en positivo. Hoy es un lugar con una fuerza y un dinamismo vital fuera de toda duda. Una ciudad con alma propia, privilegiadamente situada en el corazón del Bilbao Metropolitano, que se beneficia de todas sus ventajas y las disfruta a puerta abierta, al tiempo que le aporta singularidades propias y específicas de su condición de pueblo diferenciado. Esta transformación en positivo de Leioa se ha basado en un desarrollo urbano que ha pivotado sobre tres ejes fundamentales: vivienda, actividad económica y empleo, equipamientos y servicios. Leioa ha crecido como comunidad de vida de una manera equilibrada, ordenada y amable, sabiendo que la combinación de usos residenciales, económicos y equipamentales nos permiten adquirir una mejor dimensión como lugar donde satisfacer gran parte de nuestras necesidades personales y sociales. Ello no quiere decir que estemos libres de problemas. Claro que los tenemos. Pero también tenemos más y mejores posibilidades para enfrentarlos con éxito. Leioa para residir, para formarse, para trabajar, para gozar. Para vivir y vivirla. Porque los y las leioaztarras hemos hecho nuestras las calles, plazas y parques. Las hemos reivindicado como propias y las hemos ganado. Los espacios públicos son hoy espacios de encuentro, de actividad, de oportunidad, en definitiva, de vida. Es muy sabido el dicho de que una imagen vale más que mil palabras. Éste es el propósito de la presente publicación visual. Poder disfrutar serena y sosegadamente de una transformación que hemos realizado entre todos y todas, compartir un orgullo de ciudad y reforzar nuestro sentimiento de comunidad.

Eneko Arruebarrena Elizondo Alkatea


Udaletxea.


San Juan. Origen y fiesta.


Unibertsitatea. Eman ta zabal zazu.


Lertutza. Arboretum.

Bosque de la vida.


Santi Mami. Herri bien lotura.

Mendibile Jauregia. Bizkaiko Txakolin Etxea.

Hostoa.


Conectamos. Musika Eskola.


Creamos. Musika Eskola.


Umore Azoka. Euskal Etxeen Plaza.


Atzo, gaur eta bihar. Lavadero de Txopoeta.


Lamiako, tradici贸n y futuro. Maskarada.


Pueblo trabajador.


Ibaiondo. Nuevas oportunidades de empleo.


Pinueta. Feria AgrĂ­cola.


Artatza. Jauregia eta parkea.


Ugarteondo. Empresas punteras.


Zarragabarrena. Tendemos puentes.


Peruri. San Bartolome Kulturgunea.


San BartolomĂŠ de Basaez.


Leioa, Bilbao, Bizkaia, Euskadi.

Sarriena. Kirolgunea eta Horoskopo Parkea.


Elexalde Errota. Errekalde Plaza.


Proposici贸n din谩mica.


Kultura Leioan.


Programaci贸n de vanguardia.


Feria AgrĂ­cola y Ganadera. Musikale.


Leioa jendez blai. Las personas como referente.


Sakoneta Kirolgunea. Punto de encuentro.


Musikari bai.


Ondizko Andra Maria.


Txorierri.


Pinosolo. Ocio, salud y deporte.


Pinosolo Parkea. Bidegorria.


Skate Park. Gaztegunea.


Elizateko Aurreskua. Aurresku de Anteiglesia.


Leioak ia 500 urteko historia dauka elizate edo udalerri independente gisa, 1526an Erandiotik desanexionatu zenetik. Ia bost mende hauetan zehar, gure udalerria ondare historiko, artistiko eta kultural aberatsa sortuz joan da, eta, gaur egun, ondare hori leioaztarren eta bisitatzen gaituztenen zerbitzu, erabilera eta gozamenerako dago. Gaur egun lau ondare mota bereiz ditzakegu. Lehenengoa, ondare arkitektoniko deitu duguna, interes handieneko eraikinek osatutakoa. Bigarrena, eskultura-ondarea, gure hirian barreiatuta dauden eskultura publikoen multzo handi, anitz eta aberatsa. Hirugarrena, ondare berdea, Leioako parke garrantzitsuenek osatutakoa, izan ere, Leioaren ezaugarria berdegune zainduak izatea da. Eta laugarrena, kultur ondarea, herriak bere egin dituen kultur adierazpen partehartzaileen multzoa. Azal-hegal honen planoan, gure herriko ondare horren guztiaren laburpena duzu eskura.

Leioa tiene ya cerca de 500 años de historia como anteiglesia o municipio independiente, desde su desanexión de Erandio en 1526. A lo largo de estos casi cinco siglos, nuestro municipio ha ido conformando un rico patrimonio histórico, artístico y cultural que a día de hoy está al servicio, uso y disfrute de los y las leioaztarras y de quien nos visite. Hoy podemos distinguir cuatro clases de patrimonio. Uno, el que hemos denominado patrimonio arquitectónico, conformado por los edificios de mayor interés. Dos, el patrimonio escultórico, un amplio, variado y rico conjunto de esculturas públicas que jalonan nuestra ciudad. Tres, el patrimonio verde, compuesto por aquellos parques más importantes de un Leioa que se distingue por el cuidado de sus zonas verdes. Y cuatro, el patrimonio cultural, un abanico de expresiones culturales participativas que el pueblo ha hecho suyas. El plano de esta solapa pone a tu disposición un compendio de todo este patrimonio de nuestro municipio.


Elexalde, 1 48940 Leioa (Bizkaia)

Leioa  

Libro turistico con fotografias del municipio de Leioa.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you