Issuu on Google+

2013-2014 ikasturtea 2013-2014 Ikasturtea Urtarrila

Lanbide Heziketa

2012-2013 Ikasturtean bukatu zutenak Batxilergoa

Ikasleekin solasean Etengabeko prestakuntza

Txiletik Lea Artibaira Leartiker

Txandakako sistema: Ikasten ariHeziketaren zen artean lana eginez Lanbide lortu zuen DiseĂąo de Producto en etorkizuna PlĂĄstico masterra ordaintzea.

MSC Softwarearen biltzarra Azaro

2013ko helburuak Masterra

Martxoan hasiko da 3. edizioa


Lanbide Heziketa Txandakako sistema: HEZIBI proiektuak 2012-2013 ikasturtean abian jarritako berrikuntza proiektu bat da, eta txandakako formazioaren barruan sartzen da. Bi modura heztea da erronka, ikastetxean eta enpresan, hezkuntza eredu honek ikasketa prozesuen atal bat enpresen eskuetan jartzen baitu. Ondorioz, ikastetxeko eta lan lekuko hezkuntza lotu egiten dira, horrela, konpetentzia tekniko eta zeharkako edota sozialak ere barneratuz. Era berean, gazteen prestakuntza eta lana partekatzea errazten du, enpresei epe laburrean beharrezkoa duten langilea beraien eguneroko lanerako prestatzea ere ahalbidetuz. 2013-2014 ikasturterako 12 proiektu onartu zizkigun hezkuntzako Lanbide Heziketako zuzendaritzak. Hori dela eta hiru ikasle elkarrizketatu ditugu HEZIBIren inguruan gehiago jakiteko. Bata Nerea Bento deitzen da, ondarrutarra bera. Ondarruko BHIn Giza Gizarte Zientzietako batxilergoa egin ondoren etorri zen Administrazioa eta Finantzak ikastera eta Kauteniken dago. Mireia Aginagak berton egin zuen batxilergoa, eta Ingeniaritza Elektronikoa egin ostean gurera etorri zen Automatizazioa eta Robotika Industriala egitera. Markina-Xemeingoa da eta Cikautxon dago. Hirugarrena Unai Pernas deitzen da, ondarrutarra da. Hau ere unibertsitatean egon ostean Telekomunikazioak eta Informatika Sistemak ikastera etorri da Lea Artibai Ikastetxera. Egun, Burdinolan dago txandakatze sisteman. Aipatu enpresez gain, Nemak eta Ekidom enpresetan ere badaude gure ikasleak.

Nola azalduko zenioke ez dakien bateri HEZIBI zer den?

Baina beno, onura handiak ekartzen ditu batez ere, beraz ondo.

Nerea: HEZIBI lana eta ikasketak alternatzen dituen kontratu mota bat da. Horrela heziketa zikloan ikusi dugun guztia praktikan jarri dezakegu enpresa batean.

Ze alde on ikusten dizkiozu hezkuntza sistema honi?

Zaila al da ikasketak lanarekin uztartzea? Mireia: Ba ez da zaila baina konpromiso handia eskatzen du norbere aldetik, goizean ikasi eta arratsaldean lan egitean askotan arratsaldea norberarentzako izateko gogoa ere izaten baituzu.

2

Unai: Ikusten diodan alderik onena urte beteko esperientzia hartzen dela da, eta gaur egun lan munduan eskatzen dizuten lehen gauza esperientzia da, beraz, alde horretatik prestatuta irtengo gara. Beste alde on bat dirua irabazten duzula da, dudarik gabe. Ikasketa sistema arruntarekin alderatuz gero, prestatuago irtengo zarelakoan zaude?

Unai: Uste dut baietz, jakintza aldetik baita ere, baina lehen esan dizudan modura, urte beteko esperientziarekin eta hori enpresentzako asko da. Gomendatuko al zenioke ikasle bati HEZIBI sistema hautatzea? Zergatik? Nerea: Bai, lagun guztiei gomendatuko nieke, ba azken baten esperientzia hartu eta enpresen mundua barrutik ezagutzeko aukera oso ona delako.


Lanbide Heziketa Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikorako matrikula zabalik Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa goi mailako prestakuntza zikloko eskaintza partziala zabaldu dugu eta matrikula zabalik dago ikasturte osoan, moduloka egiteko aukera baitago. Ikasketa hauek etorkizun handikoak izango dira, Europar Batasunaren aginduz (BOE 10/04/2013) etxebizitzek ziurtagiri energetiko bat izan beharko baitute ekainaren 1etik aurrera.

Lea Artibai Ikastetxea Europan Irailaren 15-18 bitartean, Lea Artibai Ikastetxeko ordezkari bi, Maite Bengoa eta Maria Madarieta, Bleden (Eslovenia) izan ziren YourECVET proiektuaren azken biltzarrean eta prestakuntza zikloetako kreditu sistema europarra azaltzeko kongresuan parte hartu zuten. 2011tik gaur egun arte hartu izan dute parte Maria Madarieta eta Lea Artibai Ikastetxeko zuzendaria den Isabel Mendigurenek YourECVET proiektuan. Horren helburuak Finlandian garatutako ECVET dokumentazioa Europako beste herrialdeetan ezarri eta ondorioak ateratzea eta Lanbide Heziketako ikasleek atzerrian ikastean kredituak konbalidatzeko aukerak aztertzea izan dira. Ikasleek ere, Europan zehar praktikak egiteko 10 Erasmus beka lortu ditugu aurten, bi Leonardo beka eta 8 Sokrates. Erdi Mailako zikloetatik persona bi doaz Italiara lanerako prestakuntza burutzera. Goi Mailako zikloetakoak dira beste guztiak. Urtarrilean jakingo da ze ikasle joango diren eta hiru hilabete pasatuko dituzte atzerrian.

ENESO-IKASENPRESA ENESO enpresa ekimen sortzaile izeneko lanbide moduluaren laburpena da. Honekin, enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzen eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzen saiatzen gara. Gainera, aurten goi mailako gazteei modulu hau ingeleraz jasotzeko aukera eskaini zaie eta gehienak ingeleraz egitea hautatu dute. Ikasturte honetan, goi mailako zikloetan IKASENPRESA metodologia erabiltzen ari gara. Horretarako ikasleek kooperatiba izaera duten enpresa desberdinak sortzen dituzte ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak egiten dituzte izenarekin hasita, irudi korporatiboa, merkatu ikerketa, organigrama, administrazioa, marketina, salerosketa eta beste hainbeste ardura. Normalean produktu errealekin aritzen dira, beraiek egindakoak edo merkaturatutakoak, edota baita zerbitzuen eskaintza burutu ere. Ikasturte honetan 5 kooperatiba dauzkagu, horietatik bik zerbitzuak eskaintzen dituzte eta beste hirurek produktuak. Alde batetik, Optime S. Koop dago, ordenagailuen konponketa zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa, eta beste aldetik, Reimi S. Koop, beste honek Speed Dating edota hitzordu azkarrak antolatzen ditu. Bestetik, produktuak saltzen dituztenak daude, Spoilers S. Koopek diseinuko kamisetak, Tortilamania S. Koopek tortila pintxoak eta Eskura S. Koopek, aldiz, mobiletarako speakers programa saltzen du.

3


Lanbide Heziketa 2012-2013 ikasturtean bukatu zutenak Abenduaren 4an, HEZIBIko lehen promoziokoen diploma banaketa ospatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Eusko Jaurlaritzak Confebaskekin batera antolatu zuen eta 600 bat persona bertaratu ziren. Horien artean, hainbat enpresa, ikasle, hezkuntza zentro eta, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketaren sailburuordea den Jorge Arevalo eta Confebaskeko lehendakari Miguel Angel Lujua izan ziren diploma banaketara hurbildutakoak. Maria Madarieta, Lea Artibai Ikastetxeko Telekomunikazio eta Informatika sistemak Zikloko koordinatzailea, ere bertan izan zen, aurreko ikasturtean Telekomunikazio eta Informatika sistemak zikloa bukatu zuten ikasle ohiekin. Horien artean Andoni Lejardi zegoen, gure ikastetxean izan den HEZIBIko lehen esperientzia. Cikautxon burutu zuen proiektua eta han jarraitzen du, 6 hilabeterako kontratua egin baitiote. Gure ikastetxeko Lanbide Heziketako ikasleen artean laneratu nahi zuenetatik %87,5a lanean dago, eta ikasle guztien artean %39 batek ikasten jarraitu du. Horretaz aparte aurten, Lehen Aukera izeneko 9 beka egokitu zaizkigu, 26 urte baino gutxiago zituztenentzat eta 2012-2013 titulatutakoak izan dira. Beka horiek, ikasketak bukatu ostean lan egiteko aukera ematen dute, behin titulua izanda hiru hilabetez lan egiteko aukera, hain zuzen.

Urrats-bat dinamizatzaileen koordinazio bilera Urrats Bat, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da. Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei edo ikasle ohiei zuzenduta dago. Lea Artibai Ikastetxean aurretik landu dugun aktibitatea da hau. Programa honen garapenerako Azaro Fundazioa eratu zen, eta gaur egun biekin egiten dugu lan. Tknikan zentro ezberdinetako dinamizatzaileak elkartu izan dira programa aurrera eramateko, eta formazio aproposa garatzeko. Abenduaren 5ean Urrats-bateko dinamizatzaileen bilera ospatu zen Lea Artibai Ikastetxeko enpresa aretoan. Bertan, aurreko urtean martxan jarritako Ekingune plataformaren berri eman zen. Plataforma hau, enpresa proiektuen jarraipena egiteko sistema bat izanik, Tknikak kudeatzen du, eta lanbide heziketako sailburu ordetzako ikastetxe guztiei ematen die zerbitzu. Sistema berritzaile horren inguruko azalpenak eman ostean, Azaro Fundazioaren instalazioen bisita egin zen.

4


Batxilergoa Batxilergoko lehen mailako ikasleekin solasean Lehen ebaluaketa igaro dela eta, batxilergoko lehen mailako ikasle bi elkarrizketatu ditugu horien esperientzia nolakoa izan den jakite aldera. Bata Maite Basterretxea izan da, Munitibarrekoa bera. Aurretiaz Bekobentan ikasi zuen eta gaur egun batxilergo zientifikoa egiten ari da Lea Artibai Ikastetxean. Etorkizunera begira, irakaskuntzarekin zerikusia duen zerbait ikasi nahiko lukeela adierazi digu, baina ez dagoela erabat ziur. Bigarren elkarrizketatua Mikel Urizar izan da, markinarra bera eta aurretiaz Bera Kruzen ikasi zuen. Batxilergo humanistikoa egiten ari da gurean eta etorkizunean kirolarekin zerikusia duen zerbait nahiko luke ikasi. Zer nolakoa izan da zuentzat DBHtik M.B.: Gauza batzutan arrazoia dutela, ondo joan da. batxilergorako saltoa? baina beste batzuetan ez, ez dela Gomendatuko zenieke zuen lagunei Maite: Asignatura batzuetan salto handia horrela. Lea Artibai Ikastetxera etortzeko? izan dago baina orokorrean errazagoa da M.U.: Ez dela horrenbesterako. M.B.: Lagun arteko harremana ezberdina iez egiten genuena baino. E z da salto dela, ze esate baterako nire lagun bat Gustura al zaudete ikastetxean? handia izan. Gernikan ari da ikasten, eta esan M.B.:Bai, gainera klasean jende gehiago Mikel: Igarri dudana izan da, hemen egotean beste gauza bat da, ez daukagu didanagatik ikasgai bakoitzean jende (batxilergoan) egunero zerbait egiten lehen geneukan besteko kontrolik. ezberdinarekin egoten da, beraz, zaila baduzu ez dagoela arazorik, baina da guztiekin konfiantza hartzea, ez du ia egunerokotasun bat mantendu behar da, M.U.: Bai, ni bai. Ikasgaiak DBHn inor ezagutzen, eta hemen aldiz bai, DBHn egunerokotasun hori aparte utzita geneuzkanen ea berdinak dira, hemen harreman ona dago gainditu zitekeen, baina batxilergoan ez. berri batzuk daude baina‌eta M.U.: Ba nik esango nien, urte gogor bi ikasgaietatik aparte hemen askatasun direla, gehiago ekin behar delako, baina Zein izan da aldaketarik handiena? gehiago dago, ganera lagun berriak lagun asko egiten direla eta ondo M.B.: Esfortzu asko exijitzen digutela. egiteko aukera izan da eta ba hobeto. pasatzen dela, urte polit bi izango Bestela giroa eta gainontzekoak dituztela. orokorrean antzekoak dira, aparte Zer moduz joan da lehenengo klasean lehen ginenaren bikoitza garela ebaluaketa? Gustura zaudete lortutako Argi dago beraz, nahiz eta DBHemaitzekin? dena berdin. tik Batxilergora salto bat nabari M.U.: Ba guk asignatura barri batzuk izan M.B.:Ondo, gustura, fisikako azterketaz izan duten, lagunak egiteko auditugu eta ba hortxe, bestela antzerakoa aparte ondo, lehen esan dudan bezala kerak eta horiekin duten harreazterketa astea oso ona izan da. da, lagunekin eta ondo, giro ona. M.U.: Ni ere gustura, aurretiaz aipatu Ezagutzen al zenuten Lea Artibai bezala gehiago ikasi beharra dago baina Ikastetxea? Eta ikastetxearen inguruko ze irudi zenuten?

manak konpentsatu egin diela esfortzu hori.

M.B.: Aurrez aurre beheko solairua bakarrik, bertso saio batera etorri nintzenean, baina bestela ezer gutxi. Entzunez bai, Laborala izenetik ezagutzen nuen, eta entzundakoagatik gogorra zenaren irudia neukan. M.U.: Nik lagun batzuen bidez ezagutu nuen, eta baita bertso saiora etorrita, baina gehiago ezer ez. Ikastetxea ezagutzen dutenek beldur asko sartzen dute, batez be, zaila dela, gogorra dela, kaùa asko sartzen dutela, azterketa astean sufritu egingo genuela‌ Zeneukaten irudi hartatik duzuenera, zer aldatu da?

orain

5


Batxilergoa Biologiako ikasleak Lamiakon Urriaren 4an, Lamiakora joan ziren 2 BTZko biologiako ikasleak Igor Agote irakaslearekin batera. Bertan, FAES FARMA enpresa eta laborategiak bisitatu zituzten, baita ekoizpenari buruzko azalpenak jaso ere. Farmazietako produktuak laborategietan nola kontrolatzen diren ere erakutsi zieten.

Antzezle egun batez Azaroaren 27an ingelerazko antzezlan bat ikusteko aukera izan zuten batxilergoko ikasleek. Lea Artibai Ikastetxeko areto nagusia izan zen eszenatoki eta Moving On izeneko antzerki talde ingelesa protagonista. Baina antzerkiak aurrera egin ahala, protagonista gehiago hasi zen agertzen, ikasleek ere aktore lana egin baitzuten. Umorezko eszenak izan ziren nagusi, ikasleek ingelera praktikatzen zuten bitartean, barre algarak sortuz.

Orbea enpresa bisitatu dute batxilergoko ikasleek Abenduaren 4an, Orbea Koop Elk. bizikleta enpresa bisitatzera joan ziren batxilergoko ikasleak Goretti Astigarraga irakaslearekin batera. Bertan, fabrikazio prozesu osoa ikusteko aukera izan zuten, atzerritik ekartzen dituzten bizikleten koadroak hemen erositako beste osagai batzuekin batera zelan muntatzen diren. Horretaz aparte, neurrira egindako bizikletak, perfildun gurpilak eta beste produktu ezberdin batzuk ikusi ahal izan zituzten.

6


Etengabeko Prestakuntza Ilusio ponpak 3.a izango da ikasturte honetako Ilusio Ponpak jardunaldia. Urtarrilaren 16an ospatuko da eta urtero bezala, ikuspegi baikorra, ilusioa, motibazioa eta enpresen, erakundeen eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatzea izango du helburutzat. Goizeko 9:00etan hasi eta eguerdiko 13:00etan bukatuko da egitaraua eta ondokoak izango dira bertan arituko diren hizlariak. Lehenik eta behin, ikastetxeko zuzendari Isabel Mendigurenek aurkezpen bat egingo du egunari hasiera emateko. Ondoren, Antonio Fernandez-Alvarezek ekingo dio hitz egiteari. Bera, Renault Consulting-eko gerentea da eta Alperkeria kendu krisi garaietan izenburupean arituko da. Horren atzetik, Aurkene Gabiola eta Deiene Madinabeitia izango ditugu, MAIEReko Pertsonen Departamentuko Teknikaria eta Arduraduna antolakuntza ereduen bilakaeraren inguruan mintzatuko direlarik. Jarraian, Alex Txikon mendigoizale eta abentura zalearen txanda izango da eta porrotaren inguruan arituko da, Porrota ez da helburu bat ez lortzea, ez saiatzea baizik izenburupean. Azkenik, motibazioan eta garapen pertsonaleko entrenatzailea den Carlos Andreu arituko da baikortasunaren eta ilusioaren inguruan.

%83an hazi da Lea Artibai Ikastetxearen langabetuentzako prestakuntza eskaintza Lea Artibai Ikastetxeak nabarmenki handiagotu du langabetuentzako prestakuntza eskaintza 2013-2014 ikasturtera begira. Lanbidek finantzatutako 16 ikastaroren eskaintza izango du Markina-Xemeingo ikastetxeak eta 5.285 ordu eskainiko dira guztira prestakuntzan, Lea-Artibai eskualdeko 300 pertsona prestatzeko asmoz. Orduak eta prestakuntza eskaintza igotzearen arrazoi nagusiak bi izan dira. Batetik, aurreko urtean mota honetako prestakuntzan partaide guztiei lan praktikak enpresetan egiteko aukera ematea, eta bestetik, laneratze emaitza onak lortu izana. 2012-2013 ikasturtean 2.885 ordutako 9 ikastaro eskaini ziren eta horiei esker parte hartzaileen %14ak lana aurkitu zuen instituzio eta enpresetan egindako praktikak direla eta. Lea Artibai Ikastetxearen helburu nagusienetako bat jendea laneratzea da eta hori dela eta enpresa eta instituzioekin daukagun harremana hobetzearen alde egiten dugu apustu. Azken bost urteetan %83an hazi da Lea Artibai Ikastetxearen langabetuentzako prestakuntza ikastaroen eskaintza.

7


Etengabeko Prestakuntza Txiletik Lea Artibaira Lea Artibai Ikastetxeko formazio programa batean hartu dute parte Txileko profesional batzuk azken hilabete hauetan haragiaren sektorean izandako azken aurrerakuntza eta teknikez jabetzeko. Maiatzaren 27an iritsi ziren Txiletik Markinara eta urriaren 31an itzuli ziren berriro ere beraien jatorrizko herrialdera. Europako elikagai industrietako tratamendu eta teknika berriak aztertu zituzten azken hilabeteotan, Lea Artibai Ikastetxeko profesionalek enpresa ezberdinekin kolaboratuz garatzen dituzten segurtasun sistema eta prozesuak bezalako produktu eta ekipamendu teknologiko berritzaileak, esate baterako. “Pasantía Chilena” bezala ezagutzen da eta Txileko errepublikako Hezkuntza Ministeritzak TKNIKA institutuarekin elkarlanean -Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketa eta Etengabeko Prestakuntza Kontseilaritzak bultzatuta- antolatutako formazio programa bat da. 480 orduko formazioa jaso dute Lea Artibai Ikastetxean eta 120 ordutik gorako praktikak egin dituzte Eroskin eta HAZI fundazioan. Gainera, produkzio enpresa ezberdinak ezagutu ahal izan dituzte aurrez aurre, esate baterako, Markina-Xemeinen dagoen Dentici, Zestoako Urkai hiltegia edota Errenteriko Urkai enpresa, besteak beste. Txileko Hezkuntza Ministerioko ordezkarien bisita ofiziala Hezkuntza programaren arrakasta ikusita, Txileko Hezkuntza Ministerioko ordezkari delegazio baten bisita jaso zuen Lea Artibai Ikastetxeak urriaren 28an. Bisita honen bidez, Lea Artibai Ikastetxeko instalazio eta teknologiak ezagutu zituzten.

Hurrengo hiru hilabeteetako ikastaroak Lanbide (Langabetuentzako) -Gestión de Recursos Humanos (480 ordu) 2014-01-20/2014-06-18, ordutegia zehaztu gabe. -Preparador-programador MMHH CNC (260 ordu) 2014-01-27/2014-04-28, 15:00-20:00

-Ingeniería de calidad (270 ordu). 2014-05-05/2014-0627. Online. -Representación gráfica para productos de fabricación mecánica (Autocad, 40 ordu). 2014-02-10/2014-02-21. 16:00-20:00-

-Mantenimiento electromecánico (360 ordu) 2014-01-07/2014-06-03, 09:00-13:00 eta 16:00-20:00.

-Representación gráfica para productos de fabricación mecánica (Solidworks básico, 40 ordu). 2014-0310/2014-03-21. 16:00-20:00.

Hobetuz (%100ean diruz lagunduak)

-Representación gráfica para productos de fabricación mecánica (Solidworks avanzado, 40 ordu). 2014-0324/2014-04-04.

-Tratamiento básico de datos y hojas de cálculo (Excel, 50 ordu). 2014-03-10/2014-05-06, 14:30-16:30.

-Transmisión de información por medios convenciona- -Transformación de materiales poliméricos (90 ordu). 2014-03-10/2014-04-30. 16:00-20:00. les e informáticos (Correo electrónico-internet, 40 ordu). 2014-05-19-2014-06-19, 14:30-16:30. -Manipulación de cargas con carretillas elevadoras (50 ordu). 2014-02-03/2014-02-24. 16:00-20:00. -Técnicas de gestión de calidad (110 ordu). 2014-0113/2014-02-28. Online. -Creatividad para la innovación (16 ordu). 2014-02-Cualificación de auditores (60 ordu). 2014-03-10/2014- 03/2014-02-04. 9:00-13:00 eta 14:30-18:00. 04-04. Online.

8


Orokorra Lea Artibai Ikastetxea eta Lean Manufacturing Irailaren 19an, Madrilen ospatu zen Lean Manufacturing jardunaldian hartu zuen parte Lea Artibai Ikastetxeak, horren kolaboratzaileetako bat da eta. Etengabeko prestakuntzaren arduradun Eneritz Azkue eta Leaneko irakaslea izango den Goretti Astigarraga izan ziren bertan. Renault Consultingek antolatu zuen jardunaldia eta 177 izan ziren aurkeztutako enpresak, 40 kanpoan geratu ziren gainera, lekurik ez zegoela eta. Lean Communityren aurkezpen ekitaldia izan zen eta horren inguruko interesa zuten enpresak biltzea eta sistema hori ezarrita daukaten enpresek beraien esperientzia kontatzea izan ziren helburu nagusiak. Eneritz eta Gorettiren hitzetan, interesgarria bezain asegarria izan zen goizetik eguerdira iraun zuen jardunaldia, elkarrekin Leanen inguruko bizipenak trukatzeko komunitate bat sortu dela azpimarratuz.

Laburrean Mihiluze lehiaketa

Hezkidetza Jardunaldia

Abenduaren 3an Mihiluze Saioaren moduko lehiaketa bat antolatu zuten batxilergoko ikasleek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako eguna dela eta, 4 orduko jardunaldi bat jaso zuten batxilergoko eta erdi mailako prestakuntza zikloetako ikasleek Hezkidetzaren eskutik berdintasuna lantzeko asmoz.

Lea Artibai Ikastetxea berritzen Aurreko ikasturteko apirilean sare sozialetan murgiltzeari ekin genion, eta orain arte, Facebook, Twitter, LinkedIN, Flickr eta Youtuben aurkitu gaitzakezue. Horien bidez, ikastetxearen inguruko azken ordukoak zabaltzen ditugu. Komunikazioari dagokionez aurrerapausua, dudarik gabe. Horretaz aparte, eta komunikazioari begira, baita ere, LAI Telebista sortu dugu, ikastetxearekin zerikusia duten erreportaje, elkarrizketa edota albisteak ikus-entzunezko bidez zabaltzeko asmoz. Azkenik, eta hori guztia modu hobeagoan zabaldu ahal izateko, web orria ere berritu egin dugu. Aurrekoa zaharkituta zegoela aprobetxatuz, berriztu egin dugu hau ere, bertan aurkitu daitezkeelarik sare sozial eta LAI Telebistarako zuzeneko lasterbideak.

9


Leartiker Produktu berritzaileen dastaketa Enogastronomia Klubeko kideekin Dastaketan, Lea-Artibaiko Enogastronomia Klubeko hainbat partaide egon ziren (Leartibai Garapen Agentziatik ostalaritza eta turismo zerbitzuetako profesionalekin osotutako Klub-a). Haien artean, Leartibai Garapen Agentziako turismo teknikariak, EgaĂąa jatetxea, Bauskain, Leokadi Taberna, Txipli txapla zerbitzu turistikoak, Ikestei jatetxea, eta abar. Helburua, proiektutik lortzen diren ideia berritzaileak eskualdeko ostalaritza sektorearekin konpartitzea zen eta hauen ekarpenak jasotzea.

MSC Softwarearen biltzarrean Aitor Arriaga Leartikerreko ordezkari bezala joan zen zuntzekin sendotutako material termoplastikoek dauzkaten zalantzen inguruko aurkezpena egitera, piezak egiterakoan prozesuak eragindako anisotropia (isotropiaren kontrakoa, gorputz batek propietate berdinak ez dituenean deritzo) handia baita. Zalantza hau Digimat softwarearekin mugatu daiteke, horren bidez injekzio simulazioen osteko anisotropiak kontutan izan daitezke eta. Leartiker bezero berria da Digimaten eta hainbat proiektutan ari da lanean simulazioaren eta entsegu esperimentalen arteko ezberdintasunak gutxiagotzeko asmoz, horretarako prozesuko aldagaiak kontutan hartuz. Jardunaldian BMW, Airbus Military, Seat, CT ingenieros eta Comet enpresek hartu zuren parte.

Nanoteknologiaren inguruko Gosari Teknologikoa Leartikerren Azaroaren 12an ospatu zen Gosari Teknologikoa. Hizlariak adierazitakoaren arabera: “Nanoteknologiaz ezagutu edota ulertzen dugunetik haratago, errealitatea kontzeptu honen atzean dagoena mende askotan zehar erabili izan dela da, batzuetan konturatu ere egin gabe. Teknologia horrek aukerak izan ditzakeen enpresa-ingurugiroa zuzenean izateak, mentalitateak eta aukerak zabaltzen lagundu dezake, horretarako lehen pausua litzake�. Leartikerreko ikerlariek urte asko daramatzate material polimerikoen berrikuntzen inguruko hainbat proiektuetan lanean. Ekitaldi honen bidez, nanoteknologiak kautxu eta plastikoarekin uztartzea aztertu da.

10


Azaro 28 empresa-ideia aurkeztu dira Medikute-Rosario elkarteak eta Azaro Fundazioak antolatutako lehen ideia lehiaketara 28 izan dira guztira, Mendikute-Rosario Elkarteak eta Azaro Fundazioak antolatutako lehen ideia lehiaketara aurkeztutako enpresa-ideiak, Euskal Herriko toki desberdinetatik bidalitako egitasmoak dira. Azaroaren 15ean bukatu zen egitasmoak aurkezteko epea eta orain balorazioaren momentua dator. Bost pertsonez osatutako epai-mahaiak hartuko du aurkeztutako ideia guztiak aztertu eta baloratzeko erantzunkizuna. Enpresa-ideia onenak zeintzuk izan diren jakiteko, urtarrilaren 31 arte itxaron beharko da, egun horretan egingo baita sari-banaketa ekitaldia. Bi erakunde antolatzaileak pozik agertu dira ideialehiaketak jaso duen erantzunarekin, 28 proiektu jasotzea arrakastatsua izan dela azpimarratuz. Sarituko diren enpresa-ideia guztiak Mendikute-Rosario eta Azaro Fundazioaren esku geratuko dira, lehiaketaren baldintzatan agertzen zen bezala, eta bi erakunde hauek negozioa martxan jartzeko eskumen osoa izango dute.

2013 urtean lorturiko helburuak Lea Artibai Ikastetxearen ekimenez sortu zen 2001ean, Azaro Fundazioaren helburua, lehentasunez Lea-Artibai eskualdean enpresa berriak sortu eta eskualdeko enpresak lehiakorragoak izateko lan egitea da. Enpresa sorrerari dagokionez, 2013 urtean zehar Lea-Artibai eskualdean 10 enpresa berri sortzen lagundu dugu, enpresa hauek 20 lanpostu sortu dituztelarik. Sortu diren enpresa hauen tipologiari dagokionez, zerbitzu, aholkularitza, formazio eta ekoizpen enpresak izan dira besteak beste. Sustapenari loturik, 2013 urte honetan hainbat ekintza izan ditugu martxan, beti ere Lea-Artibai eskualdean enpresa berri eta lanpostu sorrera bultzatzeko helburuarekin. Hauen artean, aipagarri dira, 2012 urte bukaeran martxan jarri genuen Ekin programa eta Rosario Mendikute elkartearekin batera abian jarri dugun ideia lehiaketa. Enpresekin egiten den lanari dagokionez kolaborazio urte bezala definitu dezakegu bukatzen ari den 2013 urte hau. Gero eta gehiago dira Azaro Fundaziora hurbiltzen diren enpresak proiektu berriak, merkatu berriak, ideia berriak martxan jartzeko asmoarekin. 2013. urtean eskualdeko 22 enpresekin 62 proiektutan aritu gara lanean. Enpresekiko harreman honetan, aurtengo urtean erronka garrantzitsu bat jarri dugu martxan, 2014an ere jarraipena emango dioguna: enpresen arteko lankidetza bultzatzea, enpresa ezberdinen artean proiektu konkretu bat elkarlanean garatzeko eta elkarren arteko sinergiak bilatuz lehiakorragoak izateko erronkarekin. 2014ra begira jarrita dago Azaro Fundazioa eta urte interesgarria datorrela aurreratu dezakegu dagoeneko.

11


Unibertsitate ikasketak

Ikasten ari zen artean lana eginez lortu zuen Iken Gomezek Diseño de Producto en Plástico masterra ordaintzea. zuen aurretik, eta masterraren bidez, gaur egun merkatuan pisu handia duten material bitan espezializatzea lortu du, kautxuan eta plastikoan . “Gaur egungo merkatuan sartzeko garrantzitsua da master hau egitea” aipatzen du dudarik gabe gomendatuko lukeela azpimarratuz. Gainera, praktiketan egon zen ikasi bitartean, eta horrek masterra ordaintzen lagundu zion. Momentu honetan, Kautenik S.L.n dago lanean kontratu eta guzti, eta oso gustura gainera. Hirugarren urtea izango da aurtengoa, Diseño de Producto en Plástico masterra Lea Artibai Ikastetxean emango dena, martxotik aurrera, hain justu. Iken Gomezek master hau egin zuen, eta bere hezkuntzarako aberasgarria izan dela aitortzen du. Berak Goi Mailako Ingeniaritza Industriala ikasi

12

Lea Artibai Ikastetxeak ordaindutako praktikak bermatzen dizkie nahi duten ikasleei, modu horretan, ikasketak ordaintzea ahalbidetuz. Masterraren metodologiari dagokionez, Europako modelo berritzaile eta konpetitiboena du oinarri, batez ere kasu praktikoetan eta banakako

proiektuak oinarritzen metodologia baita.

den

Urte beteko iraupena du, eta klaseak ostegun arratsaldean eta ostiralean egun osoan zehar izango dira. 6 modulu praktikok eta proiektuaren moduluak osatzen dute masterra, eta beharrezkoa da guztiak egitea titulazioa lortzeko. Plaza mugatuak direla eta, hautagaiak elkarrizketatuak izango dira.


Zuontzat LAI