KUTXABANK KREDITU ASEGURUA
Deskontua
20
%
lehenengo urteko primaren gainean Kutxabankek Cofacerekin izenpetutako hitzarmenari esker, bere bezeroek baldintza hobeak eduki ditzakete kreditu aseguruak kontratatzean.
Kreditu aseguruetako munduko liderra den Coface Taldeak, mundu osoko enpresei bezeroen ordainketarik ezaren aurreko babesa eskaintzen die, bai estatu barruko merkatuan bai nazioartekoan. 2014an, Taldeak, dauzkan 4.406 laguntzaileekin, 1.441 milioi euroko negozio-kopuru bateratua lortu zuen. 98 herrialdetan dago zuzenean edo zeharka eta 40.000 enpresen merkataritzako salerosketak bermatzen ditu 200 herrialdetan baino gehiagotan.
Kreditu Asegurua salmenta ziurragoak edukitzeko Krediturako salmentak egiten dituzunean, zure enpresak hartzen duen arriskua oso handia da, eta enpresa bera kolokan jar lezake. Krediturako aseguruaren helburua erosleen ordainketarik ezak dakartzan kostuetatik eta eragozpenetatik zure enpresa babestea da. Kreditu komertzialak kudeatzeko babes eraginkorra izatea, lasaitasuna, finantzaegonkortasuna eta hazkunde osasungarria eskaintzen dizkie enpresei.
Bezeroen Kontuaren kudeaketa eraginkorrerako TradeLiner Kreditu Asegurua Prebentzioa: Kreditu aseguruak ordainketarik ezaren aurrean babesten ditu, izan ere, negozioaren hazkundean modu nabarme-
nean eragina eduki dezakete eta enpresarentzat mehatxu bihur daitezke. Gainera, mundu osoko 65 enpresa laguntzaileez osatutako datu-basea dauka, bezeroei eskainitako ordainketa-baldintzen hautaketa kualifikatua egiteko, bezeroen ordainketarik ezaren arriskuari aurrea hartze aldera. Neurriko bermea: Tradeliner kreditu aseguruaren bermeak zure erosleen kaudimengabeziari lotuta dagoen ez ordaintzeko arriskua estaltzen du (egitatezko edo Zuzenbidezko kaudimen-gabezia eza), baita Gertaera Politikoen edo Naturaren Hondamendien arriskuak ere, kontratuak esportazioaren salmenten bermea barne hartzen duenean. Aldi berean, TradeLiner bermea malgua da: Gertaera Politikoen edo Naturaren Hondamendien bermeari utzi ahal diezu nahi duzunean eta, haren ondorioz, prima murriztuko da.
Estali beharrekoak osa ditzakezu eskura daukagun berme-sorta zabalaren bitartez: eztabaidatutako kredituak, autosailkatutako erosleak, eman gabeko eskariak, ekoizpenaren arriskua, kontsignazioko salmentak dokumentuak aurkeztearen truke egindako konturako salmentak edo filialen salmentak. Gainera, zure hornitzailearen zuzenbidezko kaudimen-gabeziaren eraginez, egindako aurrerakina ez itzultzearen ondorioz erosketakontratuetan eduki ditzakezun galerak estaltzeko aukera eskainiko dizu TradeLinerrek. Kalte-ordain arin eta malgua: aurreikusitako epean baino geroago kobratzen baduzu, kobratu gabeko kredituen ondoriozko galerarengatiko kalteordaina jaso dezakezu.
• Egitatezko kaudimen-gabezia. Eroslearen egitatezko kaudimen-gabeziaren ondoriozko kredituen kalteordaina, ordaindu ez dizutela jakinarazten duzunetik 5 hilabeteko epean balidatzen da. Ezaldi laburragoa eduki dezakezu, kalteordaina jasotzeko data aurreratzeko aukera eskainiko dizuna. Murriztutako hilabete bakoitzeko (gehienez 3 hilabete), zure estaldura puntu bat murriztuko da. • Zuzenbidezko kaudimen-gabezia badago. Kalteordaina, kobrantza ez dela burutu jakinarazten denetik eta kreditua nahiz zure eroslearen zuzenbidezko kaudimenik gabezia egiaztatzen duten agiri guztiak aurkezten direnetik 30 eguneko epean balidatzen da. Berkobrantza eraginkorra: fakturak kobratzeko adituen nazioarteko sareak, emaitza onak lortzen ditu. Horretarako, teknika eraginkorrak eta tokian tokiko legeria eta hizkuntza ondo ezagutzen dituzten profesionalak dituzte. Ordainketarik eza jakinaraztean, Cofacek bere gain hartzen ditu ordaindu gabeko kredituen kudeaketa-izapideak eta erreklamazioak, kontratuaren arabera osorik edo zati batean estalitakoak. Cofacek hori dela eta eragindako kalteak ordaintzen ditu, ordaindu gabeko kredituaren proportzio berean, bermatutako ratioaren eta estalduraren ehunekoaren arabera. Halaber, bermatu gabeko kredituak kudeatzeko eta erreklamatzeko prozedurak ere eska ditzakezu, zerbitzu-kalitatearen estandar beretan eta oso tarifa lehiakorretan.
Kutxabankeko bezeroentzako abantailak Kutxabanken eta Cofaceren arteko akordioari esker, Kutxabankeko bezeroek sustapenaren aldi osoan abantaila handiak aprobetxa ditzakete TradeLiner kreditu aseguruaren kontratazioan: • Lehenengo urteko primaren gaineko %20ko deskontua. • Kontratatu baino lehen dauden bezeroei buruzko azterketa bat, bere zorroaren lagin adierazgarri baterako, gehienez 50 bezeroz osatutakoa. • Bezero anonimoekin estalitako diru-kopurua: 6.000 euro. Estalduraren ehunekoa: %60, be-
tiere ere bolumen osoa arriskuen %50 baino gehiago ez bada. • Eztabaidatutako kredituen (auzi komertzialen) bermea sartuta, lehenengo urtean %50eko deskontua barne. • 2015/12/31ra arte nazioarteko merkataritzako aholkularitzari dagokionez, gehienez 5 kontsulta doan eta nahi beste kontsulta lehentasunezko prezioan (40 €+BEZa) egiteko aukera. Jorratutako gaiak nazioarteko kontratazioari buruzkoak izango dira (salerosteko, bitartekaritzako eta lankidetzazko ereduak), hurrengo alorretako dokumen-
tuekin (asmoen gutun-ereduak, dokumentu komertzialak, garraioarenak, aduanetakoak, etab.): nazioarteko merkataritza, aduanak eta nazioarteko fiskalitatea, garraioa eta logistika. • 2016ko urtarrilean Cofaceren Herrialde Arris kuari buruzko Hitzaldira joateko aukera eskainiko duen Pariserako bidaia baten zozketan parte hartzea. Hegaldia, ostatua, jatorduak eta Hitzaldirako sarrera barne hartzen ditu. • EAEn Herrialde Arriskuari buruz egingo den Hitzaldiara OPI (vip) gisa joatea.
Kutxabankekin, zure enpresa badabil Kreditu Asegurua Coface sozietatearen Espainiako Bulegoaren produktu bat da (Compagnie francaise d´assurance pour le commerce exterieur). Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen banka- eta aseguru-arloko eragiketak egiten dituen erakunde bakarra KUTXABANK da eta bere baimena dauka Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Gainera, C0654A95653077 zenbakipean Artekarien Erregistro Administratibo berezian inskribatuta dago eta aseguru honetan bitartekari dihardu, Kutxabank Aseguradora eta Coface sozietateen artean sinatutako banaketa-hitzarmenaren barruan. Honako sustapen honek Coface sozietateak 2015eko irailaren 15etik abenduaren 31ra arte egindako eskaintza berrietarako baino ez du balio. Kutxabank, S.A., Kale Nagusia, 30-32, Bilbao, IFK A95653077. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta. 5226 Tomoa, 0 Liburua, BI-58729 Orria, 1 Folioa, 1. Inskripzioa.