Vitoria-Gasteiz Traileko zozketaren lege-oinarriak Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzailea izatea; LandK-eko Facebookeko jarraitzailea izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea; eta nomina, langabeziako ordainsaria edo autonomoen orgainagiria helbideratuta edukitzea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko, LandKeko argitalpenean ‘Atsegin dut’ sakatu eta iruzkina egin behar da, lasterketarako zein distantzia aukeratuko den esanda: 15km, 25km edo 42 km. Erabiltzailea iruzkinean adierazitako distantziaren izen-emateen zozketan sartuko da. Egutegia Erabiltzaileek irailaren 13ko, astearteko, 12:00etatik irailaren 20ko, astearteko, 12:00ak arte parte ahal izango dute. Epe hori amaitutakoan, irabazleak zozketa bidez aukeratua izango dira ezarritako arauak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleei jakinarazpen ofiziala posta elektronikoz edo telefonoz eta Facebookeko orriaren bidez egingo da. Halaber, ez da behin betikoa izango aipatutako sare horretan argitaratuta agertu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: - 2 izen-emate Vitoria-Gasteiz Traileko 15 km-ko lasterketarako - 2 izen-emate Vitoria-Gasteiz Traileko 25 km-ko lasterketarako - 2 izen-emate Vitoria-Gasteiz Traileko 42 km-ko lasterketarako Irabazleei posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaie zozketaren emaitza. Jakinarazpenean eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko dute. Hala egin ezean, galdu egingo dute saria eskatzeko eskubidea. Haien postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere legeoinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren