Bases legales Sorteo tazas

Page 1

Kutxabank Joven-eko katiluen lehiaketarako lege-oinarriak Parte-hartzea Hurrengo ezaugarriak biltzen dituztenek lehiaketa honetan parte hartzeko aukera izango dute: adinez nagusia izatea; Kutxabank Joven-eko Facebookeko profilaren jarraitzaileak izatea; Kutxabank txartelaren titularrak izatea; txartela azken 3 hilabeteetan gutxienez bitan erabili izana (2015eko azaroaren 21aren eta 2016ko otsailaren 21aren artean). Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartu ahal izateko Kutxabank Joven-eko argitalpenean "Atsegin dut" sakatu behar izango dute. Gainera, aukeratutako katilu-modeloa adierazi eta lagun bati horren berri eman behar izango diote. Zozketa, "atsegin dut" botoia sakatu, lagun bati horren berri eman eta Facebookeko orriaren zaletuak diren erabiltzaile guztien artean egingo da. Egutegia Erabiltzaileek lehiaketan otsailaren 4ko, osteguneko 17:00etatik otsailaren 21eko, igandeko 22:00ak arte parte hartu ahal izango dute. Epe hori amaitutakoan, 3 irabazleak aukeratuko dira ezarritako baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleen jakinarazpen ofiziala e-posta edo telefono bidez eta Facebooken bitartez egingo da eta ez da behin betikoa izango aipatutako sare sozialean argitaratu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: Mr.Wonderful katilu banarekin saritutako 3 lagun (saridun bakoitzak katilu modelo bat eramango du, hain zuzen ere, bere iruzkinean aukeratutakoa) Irabazleei jakinarazpen bat igorriko zaie haien helbide elektronikora. Bertan eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko dute. Hala egin ezean, galdu egingo dute saria eskatzeko eskubidea. Haien postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere lege-oinarrietako baldintzak betetzen baditu. Katilu-modelo bereko bi saridun egonez gero, lehenengoa hartuko da irabazletzat, geratzen den katilurako ordezko beste irabazle bat hautatuta. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.