Bases legales Selección Euskadi

Page 1

Parte-hartzea Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzaileak izatea; Kutxabankek Facebooken duen profilaren jarraitzailea izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea; eta nomina, langabezia edo autonomoarena helbideratuta edukitzea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko “Atsegin dutâ€? botoia sakatu behar dute zozketari buruzko albistearen argitalpenean eta lagun baten izena adierazi berehala ere. Partehartzaileak zozketan automatikoki sartuko dira. Egutegia Erabiltzaileek abenduaren 3ko 11:00etatik abenduaren 15ko 10:00ak arte parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Aldi hori amaitutakoan, irabazlea zozketaren bidez aukeratuko dute ezarritako arauak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazlearen jakinarazpen ofiziala e-posta edo telefono bidez eta Twitterren bitartez egingo da eta ez da behin betikoa izango aipatutako sare sozialean argitaratu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: Euskal Selekzioari partida batean akompaĂąatzeko bi pertsonentzako bidai bat. Sari barruan partidarako sarrerak eta hegaldiak sartzen dira.

Irabazleak 4 orduko epearen barruan helbide elektronikora igorriko zaion jakinarazpenean eskatutako informazioa eman beharko du. Hala egin ezean, galdu egingo du saria eskatzeko eskubidea. Haien postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere lege-oinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Kutxabanken helbide sozialera idatziz jotzeko aukera dago: Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo -Bizkaia-.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Bases legales Selección Euskadi by Kutxabank - Issuu