Reala-Bartzelona zozketaren lege-oinarriak Parte-hartzea Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzailea izatea; Kutxabank-eko Facebookeko jarraitzailea izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea; eta nomina, langabeziako ordainsaria edo autonomoen orgainagiria helbideratuta edukitzea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko, sakatu “Atsegin dut” Kutxabankeko orrian eta honako galderari erantzunda iruzkina egin: “Zenbat garaipen izan ditugu Anoetan azken 5 urteetan Barçaren aurka jokatutako partiduetan?”. Zozketa, "Atsegin dut" botoia sakatu, lagun bati horren berri eman eta Facebookeko orriaren zaletuak diren erabiltzaile guztien artean egingo da. Egutegia Erabiltzaileek apirileko 1eko, ostiraleko 12:00etatik apirilaren 5eko, astearteko 12:00ak arte parte hartzeko aukera izango dute. Epe hori amaitutakoan, irabazlea zozketa bidez aukeratua izango da ezarritako arauak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleen jakinarazpen ofiziala posta elektronikoz edo telefonoz eta Facebookeko orriaren bidez egingo da. Halaber, ez da behin betikoa izango aipatutako sare horretan argitaratuta agertu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: Reala-Bartzelona partidua apirilaren 9an, 20:30ean, Anoetan ikusteko 2 sarrerarekin saritutako pertsona 1 egongo da. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Kutxabanken helbide sozialera idatziz jotzeko aukera dago: Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo -Bizkaia-. Klausula gehigarriak