Mundaka Festival lehiaketaren lege-oinarriak Hurrengo baldintzak betetzen dituztenek parte har dezakete: Facebook Kutxabank Joveneko profilaren edo Kutxabankeko Twitterreko eta Instagrameko profilen jarraitzaileak izatea; Kutxabank txartelaren titularrak izatea; aurreko txartel horretan gutxienez 2 mugimendu egin izana azken 3 hilabeteetan (2016ko apirilaren 13a eta ekainaren 13a bitartean). Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko, erabiltzaileek Facebookeko Kutxabank Jo-ven orriaren jarraitzailea izan, argitalpena ‘Atsegin dut’ sakatu eta iruzkin bat egin hurrengo kasuari erantzunda: “Osatu zure menu bikaina musika eta gastronomia uztartuta, 3 plater!”. Egutegia Lehiaketan parte hartzen dutenek ekainaren 30eko (osteguna) 12:00etatik utztailaren 13eko (asteazkena) 22:00ak arte parte hartu ahal izango dute. Epe hori amaitutakoan, irabazlea zozketa bidez aukeratua izango da ezarritako arauak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazlearen jakinarazpen ofiziala e-posta edo telefono bidez eta Facebooken bitartez egingo da eta ez da behin betikoa izango aipatutako sare sozialean argitaratu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: Mundaka jaialdirako bina bonuren irabazle 1. Irabazleari jakinarazpen bat igorriko zaio beraren helbide elektronikora. Bertan eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko du. Hala egin ezean, galdu egingo du saria eskatzeko eskubidea. Beraren postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere lege-oinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Kutxabanken helbide sozialera idatziz jotzeko aukera dago: Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo -Bizkaia-.