Bases legales Concurso Instagram

Page 1

A単anako Gatz Haraneko Gatz Sortei buruzko Lege-oinarriak Parte-hartzea Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzaileak izatea; Kutxabankeko Instagrameko jarraitzailea izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea; eta nomina, langabezia edo autonomoarena helbideratuta edukitzea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko, Kutxabankek igotako argazkian iruzkindu behar izango dute, haien bizitzan gatz eta piperra ipintzen duenaren izena aipatuta. Zozketa lagun bat aipatuta irudian iruzkindu eta Instagrameko orriaren zaletuak direnen artean egingo da. Egutegia Erabiltzaileek otsailaren 22eko 17:00etatik martxoaren 4ko 11:00ak arte parte ahal izango dute lehiaketan. Epe hori amaitutakoan, 3 irabazleak zozketaren bidez hautatuko dira ezarritako baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleen jakinarazpen ofiziala e-posta edo telefono bidez eta Instagramen bitartez egingo da eta ez da behin betikoa izango aipatutako sare sozialean argitaratu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: Gatz-sorta banarekin 3 saridun egongo dira Irabazleei jakinarazpen bat igorriko zaie beren helbide elektronikora. Bertan eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko dute. Hala egin ezean, galdu egingo dute saria eskatzeko eskubidea. Haien postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere lege-oinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Kutxabanken helbide sozialera idatziz jotzeko aukera dago: Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo -Bizkaia-.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.