"La Traviata" operarako sarreren zozketaren lege-oinarriak Parte-hartzea Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzailea izatea; Kutxabankeko Facebookeko jarraitzailea izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea; eta nomina, langabeziako ordainsaria edo autonomoen orgainagiria helbideratuta edukitzea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko “Atsegin dut” sakatu behar dute Kutxabankeko argitalpenean eta bere azalpenean euskal opera abeslari baten izena aipatu. Zozketa, "atsegin dut" botoia sakatu, argitalpenean komentatu eta Facebookeko orriaren zaletuak diren erabiltzaile guztien artean egingo da. Egutegia Erabiltzaileek otsailaren 15eko 13:00etatik otsailaren 16ko 17:00ak arte parte hartu ahal izango dute. Epe hori amaitutakoan, irabazlea zozketaren bidez aukeratuko dute ezarritako arauak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleen jakinarazpen ofiziala posta elektronikoz edo telefonoz eta Facebookeko orriaren bidez egingo da. Halaber, ez da behin betikoa izango aipatutako sare horretan argitaratuta agertu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: Hurrengo igandeko, otsailaren 21eko, 19:00etako emanaldian, Kursaal Auditorioan, ‘La Traviata’ opera ikusteko 2 sarreraren irabazle 1. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Kutxabanken helbide sozialera idatziz jotzeko aukera dago: Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo -Bizkaia-. Klausula gehigarriak Kutxabankek beretzat gordetzen du sustapenaren Oinarriak edozein unetan aldatzeko eskubidea, zati batean edo oso-osorik. Halaber, beretzat gordetzen du