Erremonteko Finaleko zozketaren lege-oinarriak Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzailea izatea; Kutxabank-eko Facebookeko jarraitzailea izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea; eta nomina, langabeziako ordainsaria edo autonomoen orgainagiria helbideratuta edukitzea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko, Kutxabankeko argitalpenean ‘Atsegin dut’ sakatu eta honako galderari erantzunez iruzkina egin beharko da: “Zein erremontistaren alde egingo duzu apustu?”. Parte hartzailea zuzenean sartuko da zozketan. Egutegia Erabiltzaileek abuztuaren 24ko, asteazkeneko, 12:00etatik abuztuaren 31ko, asteazkeneko, 22:00ak arte parte ahal izango dute. Epe hori amaitutakoan, irabazlea zozketa bidez aukeratua izango da ezarritako arauak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleari jakinarazpen ofiziala posta elektronikoz edo telefonoz eta Facebookeko orriaren bidez egingo da. Halaber, ez da behin betikoa izango aipatutako sare horretan argitaratuta agertu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: -Irailaren 10ean Hernaniko Galarreta frontoian jokatuko den Erremonteko Kutxabank txapelketaren finalerako bina sarreraren irabazle 1. Irabazleari posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaio zozketaren emaitza. Jakinarazpenean eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko du. Hala egin ezean, galdu egingo du saria eskatzeko eskubidea. Bere postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere lege-oinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Kutxabanken helbide sozialera idatziz jotzeko aukera dago: Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo -Bizkaia-.