Bases legales concurso FesTVal

Page 1

FesTVal zozketarako lege-oinarriak Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzailea izatea; Kutxabank-eko Facebookeko jarraitzailea izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea; eta nomina, langabeziako ordainsaria edo autonomoen orgainagiria helbideratuta edukitzea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Bertan parte hartzeko, Kutxabankeko argitalpenean ‘Atsegin dut’ sakatu eta honako galderari erantzunez iruzkina egin beharko da: “Norekin egingo zenuke selfie-a FesTVal-eko alfonbra gorrian? “Parte hartzailea zuzenean sartuko da zozketan. Egutegia Erabiltzaileek abuztuaren 17ko, asteazkeneko, 12:00etatik abuztuaren 24eko, asteazkeneko 22:00ak arte parte ahal izango dute. Epe hori amaitutakoan, irabazleak zozketa bidez aukeratua izango dira ezarritako arauak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleei jakinarazpen ofiziala posta elektronikoz edo telefonoz eta Facebookeko orriaren bidez egingo da. Halaber, ez da behin betikoa izango aipatutako sare horretan argitaratuta agertu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: •

Irailaren 10ean Gasteizen ospatuko den FesTVal-en amaiera galarako bina sarreren 2 irabazle.

Irabazleei posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaie zozketaren emaitza. Jakinarazpenean eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko dute. Hala egin ezean, galdu egingo dute saria eskatzeko eskubidea. Haien postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere legeoinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Kutxabanken helbide sozialera idatziz jotzeko aukera dago: Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo -Bizkaia-.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Bases legales concurso FesTVal by Kutxabank - Issuu