Bases legales Euskadi extrem

Page 1

Euskadi Extrem zozketarako lege-oinarriak Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzailea izatea; LandK-eko Facebookeko jarraitzailea izatea; Kutxabankeko bezeroak izatea; eta nomina, langabeziako ordainsaria edo autonomoen orgainagiria helbideratuta edukitzea. Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin zorretan dauden bezeroek ezin dute sustapen honetan parte hartu. Parte hartzeko LandKren argitalpenaren "Atsegin dut" botoian sakatu behar duzu. Bestetik, probarako nola prestatzen ari zaren kontatzeko iruzkina egin eta lagun pare bat gonbidatu behar dituzu. "Atsegin dut" sakatu, iruzkina egin eta pare bat lagun gonbidatu dutenak zozketan sartuko dira. Egutegia Erabiltzaileek apirilaren 18ko, asteleheneko, 12:00etatik maiatzaren 8ko, igandeko, 22:00ak arte parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Epe hori amaitutakoan, irabazlea zozketa bidez aukeratua izango da ezarritako arauak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazleari jakinarazpen ofiziala posta elektronikoz edo telefonoz eta Facebookeko orriaren bidez egingo da. Halaber, ez da behin betikoa izango aipatutako sare horretan argitaratuta agertu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: -

Irabazleak Euskadi Extremean parte hartzeko izen-emate bat doan izango du

Irabazleari posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaio zozketaren emaitza. Jakinarazpenean eskatutako informazioa 4 orduko epean eman beharko du. Hala egin ezean, galdu egingo du saria eskatzeko eskubidea. Beraren postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere legeoinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa Erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms bidez Kutxabankek edo bere Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenarekin bat etorrita, datuak ikusi, zuzendu, ezabatu edo haien erabileraren aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Kutxabanken helbide sozialera idatziz jotzeko aukera dago: Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo -Bizkaia-.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.