Bases legales entradas uefa olympique

Page 1

UEFA League Partidarako Lehiaketaren Lege-oinarriak Parte-hartzea Lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko hurrengo baldintzak bete behar dira: adinez nagusiko erabiltzailea izatea; Kutxabankek Twitterren eta Facebooken duen profilaren zaletuak izatea; Kutxabankeko txartel baten titularra izatea. Sustapen honetan ezin izango dute parte hartu Kutxabankeko langileek eta Kutxabankekin posizio zordunean dauden bezeroek. Horretan parte hartzeko: Twitter: Twitterrean zozketaren publikazioa birtuitatu beharko dute eta lagun bat aipatu. Facebook: Facebooken publikazioan “Atsegin dut� botoia sakatu eta lagun baten izena aipatu beharko dute. Saria twiterrean eta facebookean bata edo bestean parte hartu dutenen bezeroen artean zozkatuko da.

Egutegia Erabiltzaileek otsailaren 5eko 10:00etatik urtarrilaren 18ko 22:00ak arte parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Epe hori amaitutakoan, irabazlea zozketaren bidez aukeratuko da ezarritako arauak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean. Irabazlearen jakinarazpen ofiziala e-posta edo telefono bidez eta Twitterren bitartez egingo da eta ez da behin betikoa izango aipatutako sare sozialean argitaratu arte. Sariak Sariak honela banatuko dira: Otsailaren 25-ean San Mamesen Athletic-en eta Olympique-en artean jokatuko den UEFA League partidarako 2 sarrera (saritu bat) zozkatzen ditugu. Irabazleak 4 orduko epearen barruan helbide elektronikora igorriko zaion jakinarazpenean eskatutako informazioa eman beharko du. Hala egin ezean, galdu egingo du saria eskatzeko eskubidea. Haien postua Kutxabankek aukeratutako hurrengo erreserbarentzat izango da, betiere lege-oinarrietako baldintzak betetzen baditu. Datuen babesa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Bases legales entradas uefa olympique by Kutxabank - Issuu